Edonorako agurrak elkarbizitza

Page 1

KORTESIAZKO ESAPIDEAK - edonon

ITURRIA http://euskaljakintza.com/kontsultategia/kortesiazko-esapideak/

1. AGURRAK: Formalak: Egun on! Eguerdi on! Arratsalde on! Gabon! Erantzunak: Baita zuri ere! Halan ekarri! Berdin! Hain formalak ez direnak: Kaixo, zer moduz? Ondo esan beharko! Zelan zabiltza? Ni ondo, eta zu? Zer moduz? Tira, betiko moduan. Eup! Eup! Aupa! Aupa! Aspaldiko! Hain aspaldiko ere! Nola, ba, zu hemen? Zer berri dugu? Bat ere ez, betikoa! Agur esateko: Beno, agur! Ni banoa. Agur eta ondo ibili! Agur eta laster arte! Agur, ba! Gabon guztioi! Agur! Gabon eta ondo lo egin! Adio eta ongi izan! Baita zuri ere! Jaun-andreok, agur t’erdi!

1 O:\IRAGARKI TAULA\00 14-15 IKASTURTEA\EUSKARA\MINTZAMENA\KORTESIAZKO ESAPIDEAK\edonorako agurrak


Ongi etorria emateko: Ongi etorri! Hemen beti izango zarete ongi etorriak! Ezagutzen ez dugun norbaitekin: Pozten naiz! Pozten nau zu ezagutzeak! Baneukan zu ezagutzeko gogoa! Berriro ikusiko dugulakoan: Gero arte! Gero arte, bai! Gabon eta bihar arte! Hurrengora arte eta ondo ibili! Datorren astera arte! Elkar ikusi arte! Ikusi arte, bai! Laster arte! Laster arte, bai! Agur eta ondo ibili! Ondo izan! Berdin! Agur eta ondo segi! Zortea izan! Goraintziak emateko: Goraintziak zure senarrari! Eman goraintziak nire partez (nire aldetik)! Eskumuinak eman etxeko guztiei! Jaten ari den norbait agurtzeko: On egin! Eskerrik asko! On dagizula! Eskerrik asko! On dagizuela! Mila esker! Zenbait egun edo aldi berezitan: Urte berri on! (Urte Berrian) Eguberri on! (Gabonetan) Zorionak! (Urteurrenetan eta Gabonetan) Goian bego! (hildakoengatik)

2 O:\IRAGARKI TAULA\00 14-15 IKASTURTEA\EUSKARA\MINTZAMENA\KORTESIAZKO ESAPIDEAK\edonorako agurrak


2. ESKERRAK EMATEN: Eskerrak emateko: Eskerrik asko!/Esker anitz! Eskerrik asko denagatik (guztiagatik)! Mila esker!/Esker mila! Bene-benetan eskertzen dizut! Ez dakizu zenbat eskertzen dizudan! Erantzuteko: Eskerrik asko! EZ HORREGATIK! Eskerrik asko! EZ DAGO ZERGATIK! Eskerrik asko! EZ DA EZER ERE! Eskerrik asko! BAITA ZURI ERE!

3. BARKAMENA ESKATZEN: Barkamena eskatzeko: Barkatu; ez naiz konturatu! Barkatu; ez zaitut ikusi! Sentitzen dut, nahi gabe izan da! Ez dakizu zenbat sentitzen dudan! Barkamen-eskabideei erantzuteko: Barkatu! Lasai, ez da ezer. Barkatu! Ez dauka garrantzirik. Barkatu! Ez kezkatu, ez dio axola (ardura). Sentitzen dut! Lasai, berdin dio.

4. OHIKO AKATSAK: 1. Zenbait hiztunek norbait agurtzean, aurrerago ikusiko dutelakoan badaude, gaztelaniatik hitzez hitz itzulitako “beste bat arte” esapidea erabili ohi dute. Adibidez: *Gabon eta BESTE BAT arte!       Gabon eta HURRENGORA ARTE! Iturria: EUSKAL GRAMATIKA OSOA: Ilari Zubiri-Entzi Zubiri (851-53 orr.) - See more at: http://euskaljakintza.com/kontsultategia/kortesiazkoesapideak/#sthash.tCsgafXD.dpuf

3 O:\IRAGARKI TAULA\00 14-15 IKASTURTEA\EUSKARA\MINTZAMENA\KORTESIAZKO ESAPIDEAK\edonorako agurrak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.