LKS Taldea. 2009 urteko txostena

Page 1

txostena 2009


2

txostena 2009

non gauden

Andaluzia Kantabria Gaztela-Mantxa Katalunia Errioxa Madril Nafarroa Euskal Erkidegoa Txile Txina Kolonbia Costa Rica Frantzia India Mexiko Dominikar Errepublika Uruguai

Garaia Berrikuntza Gunea Goiru 7 kalea 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

www.lks.es


3

txostena 2009

aurkibidea Agurra 4 Aurkezpena 5 Nortzuk gara 6 Gure erakundea 7 LKS taldeko beste enpresa batzuk 8 Kudeaketa txostena 2009 9 Erronkak 2010 10 Gure erreferentziak 11


4

txostena 2009

agurra Mundu mailako krisiak erakunde askoren jokabide eta erabakiak markatu ditu, bai publikoak eta bai pribatuak, nazioarte mailan. Ondorioz, gure bezeroetako asko berregituratze eta gastu murrizketa sakonetan sartu dira, eta horrek zuzenean du eragina kanpoko zerbitzuen kontratazioarekin, horien artean gure enpresena. Hala ere, oro har, 2009 urtea aski onargarria izan da, ziurgabetasun handia izan arren enpresa eta industria munduan, eta administrazioen inbertsioak uzkurtu arren. Aurtengo urtean zehar egindako lan onak eta ahalegin komertzialak, gure baliabide eta fondoen sendotasunak, jarduera eta zerbitzuen dimentsionamenduak, eta gure enpresa partaideen jokabide eta ekarpen onak, ekitaldiari urte amaieran emaitza orokor ona ekarri dio. Indar horiek berek eta hasitako proiektuek –zabaltzen eta negozio berriak eratzen segitzeko-, aukera berriek eta gure eskaintzaren dibertsifikazioak, orain inoiz baino gehiago baliatu behar dugunak, zer garrantzitsuak dira baikortasun arduratsuz LKSren proiektu hurbilari aurre egiteko, baina baita gure profesional talde bikainaren nortasuna, inplikazioa eta nongotasun zentzua indartzeko ekimenak gogoz bultzatzeko ere, horiek baitira gure baliorik eta bermerik onena.

IĂąaki Ormaetxe

Jon Igarza

LKS S, Coop.-eko Errektore Kontseiluko Presidentea

LKS IngenierĂ­a S, Coop.-eko Errektore Kontseiluko Presidentea


5

txostena 2009

aurkezpena

Gure proiektua indartu garai gorabeheratsuetan 2009 ekitaldi hasierak itxura beltza zekarren eta egia da, neurri handi batean, hala izan dela, baina egia da halaber, ekitaldiaren amaieran hasiak gaudela, maila makroekonomikoan behinik behin, “argi izpi bat” ikusten. Inguruko datu ekonomikoak aski txarrak dira. BPGa, nabarmen jaitsi da, langabeziak gora egin du, enpresetako emaitzek beherakada galanta izan dute, eta baita kontu publikoek ere. Ingurugiro honetan lan egitea benetan nekeza izan da. Jakitun ginen 2009 urtean zein arazo izango genituen aurrean, eta hala, LKSn eszenatoki desberdinak diseinatu genituen beren ekintza planekin, eta horiek behar bezala kudeatu ditugu. Apustua egitean nazioartekotzea eta produktu eta zerbitzu lerro berriak etengabe bilatzea hautatu da, Berrikuntza eta Garapenean ahalegin iraunkorra eginez. Halaber berregokitu egin ditugu jarduera lerroak, merkatu berriak bilatu, aliantzak kudeatu, eta abar. Jakin badakigu momentu zaila dena, baina aukera asko dago eta jakingo dugu horiek baliatzen. Guztiarekin ere, LKS Taldearen bilakaera aski ona izan dela gaude, sinetsita baikaude gure posizio erlatiboak hobera egin duela zerbitzu profesionalen merkatuan. Etorkizunari so, LKS Taldea lanean ari gara enpresa alorrean egiteko era berri bat prestatzeko, eredu propio batekin, hazkunde balio interesgarria izan daitekeena. Giro berri honetan, enpresek bizi lan egin behar dute negozio eredu berriak egiten, posizio eta eskarmentua oinarri hartuta, abantailaren bat emango dietenak, ezarri eta azkar beste baten bila joateko, haiek zaharkituta geratuko baitira berehala… prozesu horretan, LKSk bere jakitea emango du eta hala gure proiektua sendotzen segitu ahal izango dugu garai gorabeheratsuetan.

Fermín Garmendia

Alberto Gorroñogoitia

LKS S, Coop.-eko Zuzendari Nagusia

LKS Ingeniería S, Coop.-eko Zuzendari Nagusia


6

txostena 2009

nortzuk gara Zerbitzu profesionalen sektorean gure herrialdeko erreferente nagusienetako bat gara. Mila pertsonatik gora dugu plantillan eta urtean 70 milioi euro baino gehiago fakturatzen dugu. Zerbitzu profesionalak eskaintzen ditugu arlo hauetan, kontsultoretza teknologikoa eta kudeaketa, aholkularitza juridikoa, arkitektura eta ingeniaritza, higiezinen kontsultoretza eta diseinua eta berrikuntza. LKS taldea hainbat sozietate kooperatibek eta hamarretik gora enpresa kidek osatua dago, era juridiko desberdinekin. Bere jardunean eremurik desberdinetako enpresekin lankidetzan aritzen gara. Sektore pribatuan nabarmentzen dira aeronautika, automozioa, elektrotresnak, elektronika, elikadura, banaketa, zerbitzu finantzarioak, garraioak, energia berriztagarriak, ingurumena, makina-erreminta, haltzari fabrikazioa eta zentro teknologikoak. Sektore publikoan, erkidegoetako gobernuak, aldundiak, udalak, mankomunitateak, garapen agentziak, hezkuntza eta osasuna. Nazioarte mailan, Garapeneko Nazioarteko Bankua, Munduko Bankua, Europar Batasuna eta hainbat herrialdetako gobernuak. Taldea 1991n jaio zen Caja Laboralaren Enpresa Adarrak 30 urte luzetan izandako esperientziatik, etengabe hedatu da eta hazkunde eutsia izan du, eta giza eta gizarte balioetan oinarritutako filosofia.


7

txostena 2009

gure erakundea LKS, S. Coop. KONTSEILU ERREKTOREA

ZUZENDARITZA KONTSEILUA

Iñaki Ormaetxe (Presidentea)

Fermín Garmendia (Zuzendari Nagusia)

Koro Arrizabalaga (Presidenteordea)

Eva Larrea (Kudeaketa Kontsultoretzako Zuzendaria)

Isabel Fernández (Idazkaria)

Jesús Dorronsoro (Kontsultoretza Teknologikoko Zuzendaria)

Mila Díaz (Kidea)

Jesús Martínez (Zerbitzu Juridikoetako Zuzendaria)

Iñaki Elicegui (Kidea)

Juan Luis Llorens (Hedapeneko Zuzendaria)

Beatriz Lizarralde (Kidea)

Javier Malet (Pertsonen Garapeneko Zuzendaria)

Javier Puertas (Kidea) Venancio Urrestarazu (Kidea)

LKS Ingeniería, S. Coop. KONTSEILU ERREKTOREKO KIDEAK

ZUZENDARITZA KONTSEILUKO KIDEAK

Jon Igarza (Presidentea)

Alberto Gorroñogoitia (Zuzendari Nagusia)

Carlos Dorronsoro (Presidenteordea)

Agustín Irazabal (Zuzendari Korporatiboa)

Arantzazu Iztueta (Idazkaria)

Emilio Ormaechea (Garapeneko Zuzendaria)

Javier Arcaya (Kidea)

Jaime Carmona (Zuzendari Finantzarioa)

Mikel Martín (Kidea)

Mikel Alzola (Pertsonen Kudeaketako Zuzendaria)

Nerea Mujika (Kidea)

Jesús Mª García (Eraikuntzako Zuzendaria)

Diego Ruiz (Kidea)

Gabriel Silva (Ingeniaritza Zibileko Zuzendaria) Elisabeth Urrutia (Diseinu eta Berrikuntzako Zuzendaria) Jon Berbel (Higiezinen Kontsultoretzako Zuzendaria)


8

txostena 2009

LKS taldeko beste enpresa batzuk ABANTAIL, S. Coop. (www.abantail.es). Enpresa hau aitzindaria da egokitze-diseinuaren optimizazio eta automatizazioan (produktua bezero bakoitzaren behar zehatzetara pertsonalizatzea). Kudeatzailea: Sonia Ortubai. IBAI SISTEMAK, S.A. (www.ibai.com). Agirien eta liburutegien kudeaketan espezializatutako soluzio informatikoak. Kudeatzailea: Iñigo Lapitz. GSR, S. Coop. Egoitza Zerbitzuen Kudeaketa. Kudeatzailea: Iñaki Roa. i3s, S.A.(www.i3s.es) SAP garapenak ezartzen espezialistak. Kudeatzailea: Andoni Aranzamendi. INDABA (www.indaba.es) Interneten oinarritutako aplikazio informatikoak. Kudeatzailea: Juan José Rodríguez. INDISER ZERBITZU AURRERATUAK, S.A. (www.lks.es). Upeltegien diseinu eta eraikuntzan espezializatutako enpresa. Kudeatzailea: Hector Madrigal. LKS BUILDINGENIA, S.L. (www.lksbuildingenia.com). Arkitekturan, Ingeniaritzan eta Giltza Eskura erako Eraikuntzan zerbitzu bateratuak. Kudeatzailea: Alberto Odriozola. LKS Corp. S.A. LKSren filiala, Amerikako hego konoan hasi da lanean, Santiagon (Txile), herrialde horrek eta bere inguruak eskaintzen dituzten aukerak garatzeko. Kudeatzailea: Alfonso Arancibia LKS MEXIKO. Mexikorako zerbitzu profesionalen enpresa. Kudeatzailea: José Francisco Javier Aguilar. LKS CA y CARIBE, S.A. (www.lkscaribe.com). Zerbitzu profesionalen enpresa, Erisaldeko Amerika eta Karibe ingururako. Kudeatzailea: Dietmar Gamboa. LKS COLOMBIA. Kolonbiarako zerbitzu profesionalen enpresa. Kudeatzailea: Alejandro Revollo.

LKS IAMM, S.L. (www.lks.es). Merkatuen ikerketa. Kudeatzailea: Ibon Zugasti. LKS Insifor S. L. Erakunde publikoetarako azterlan sozioekonomikoak egiten eta eskualde arteko programetan finantzaketa europarra duten nazioz gaindiko proiektuak gestionatzen espezializatuta dagoen enpresa. Kudeatzailea: Marcos Alonso. LKS OUTSOURCING, S. Coop. Enpresei informatikako zerbitzuak kanpora ateratzeko eredu berritzailea eskaintzen die. Kudeatzailea: Iñigo Lapitz. LKS HAUTAPENA ETA PRESTAKUNTZA-AURKI, S.L. (www.lks.es). Langileen hautapena eta prestakuntzaren gestioa. Kudeatzailea: Aitor Pérez. LKS STUDIO, S.A. (www.lksstudio.es). Ingeniaritza eta arkitektura enpresa, IPM-integral Project Management delakoan espezializatua. Kudeatzailea: Emilio Ormaechea. LKS TASAZIOAK, S.A. (www.lkstasaciones.es). Higiezinen, aktiboen eta eskubideen balorazioa. Kudeatzailea: Jon Berbel. LK WENDLAND, S. L. (www.lk-wendland.com). Aholkularitza juridikoa eskaintzen die Espainian edota Alemanian interesak dituzten alemaniar eta espainiar enpresa eta partikularrei. Kudeatzailea: Boris Kroczek. PROSPEKTIKER, S.A. (www.prospektiker.es). Azterketa prospektiboetan adituak. Kudeatzailea: Mikel Irasuegi. RESIDENCIAL MONTESCLAROS, S.L. (www.residencialmontesclaros.es). Hirugarren adinekoentzako egoitza Logroñon. Kudeatzailea: Iñaki Roa. SEI, S.A. (www.seimcc.com). Frantziako merkatura zuzendutako soluzio informatikoak. Kudeatzailea: Dominique Labeyrie.


9

txostena 2009

kudeaketa txostena 2009 2009 urtean hasi genuen 2009-2012 aldi estrategikoa, eta bertan erronka latzak jarri genituen lau urterako. Laurteko honen lehen ekitaldia oso zaila izan da, batik bat krisi ekonomikoak eraginda, baina zenbait jarduera egin dira LKS proiektua finkatzeko bide eman dutenak. Ahalegin gogorra egin da barne kudeaketan, eta horri esker produktibitate maila egokiak iritsi dira, bezeroen asebetetzean eta proiektuaren parte garen pertsonetan. Halaber merkataritza jarduna sarria izan da oso eta horri esker gure bezerorik nagusienak finkatu ditugu eta beste berri batzuk sartu ditugu gure karteran. Kontsultoretza eta Zerbitzu Juridikoen Atalean diru-sarrerak %2 igo dira eta oso lan sarria egin da honako alorretan: Organizazio berria bultzatu da, eta horri esker bi zuzendaritza berri sortu dira: Hedapenekoa eta Pertsonen Garapenekoa. Halaber, partaideen kudeaketa oso nekeza izan da, eta nabarmentzekoa da outsourcing informatikoa jarduera berri baten abiatzea (LKS Outsourcing), 35 pertsonatik gora lanean dauzkana. LKSren Kontziliazio Politika onartu da, eta ziurtagiria lortu du, efr 1001 – Ed.3-Aza. 2008. Logistika Klusterrera eta GAIAra sartu gara. Ingeniaritza Atalean 40 milioi euro gainditu dira, eta horrek aurreko ekitaldian baino gutxiago esan nahi du, baina oso onargarria da merkatuaren zailtasunak kontuan hartzen baditugu. Kasu honetan nabarmentzekoak dira honako arloak:

Jarduera sarria nazioarteko posizionamendua lortzeko, Txina eta Indian bereziki. Berrikuntzaren arloan, hiru jarduera lerro berri irekitzea eta zenbait proiektu hasita. Erabakia, Iraunkortasuna izan dadin LKSren bereizgarria eta lehiarako abantaila etorkizunean. GESDAS Sustapenaren Kudeaketa enpresa berria sortzea, MONDRAGONeko Eraikuntza Atalaren alboan. Ziurtagiria Ekodiseinuan. Ekitaldiaz egiten dugun balioespena ona da oro har eta sinetsita gaude oinarriak jarri ditugula 2010 urteari ongi heltzeko, urte zailari alegia.


10

txostena 2009

erronkak 2010 2010 urtean garatzea erabaki genituen erronkek xede nagusi bat daukate, 2009 – 2012 aldirako jarritako proiektua sendotzen segitzea. Egoera ekonomikoa 2010ean ez da erraza izango, 2009ko ekitaldian baino zailagoa, zenbait krisi urte izan direlako enpresen egoera ekonomiko-finantzarioetan eta herri Administrazioek egoera zaila bizi dutelako. Hala, Kontsultoretza eta Zerbitzu Juridikoen Ataletik, erronka batzuk jarri dira, laburtuz hauek: 1. Erronka. Lidergoa, garapena, konpromisoa eta pertsonen asebetzea. 2. Erronka. Hazkundea eta errentagarritasuna. Gure Negozio Eredua egokitzen aurrera egitea. Gure berrikuntza politika bultzatzea. 3. Erronka. Bezeroari zuzentzea. LKS 2.0 proiektuari bultzada. Erronka horiei onik aurre egiteko bizi eta arintasunez hartu behar ditugu erabakiak eta gure negozio eredua kudeatu. Egoera horrek berak eragiten du Ingeniaritza Ataletik hazkunde neurritsu bat bilatzea, lehenetsiko dituena alde kualitatiboak eta merkatuko posizioa.

Nazioartean apustu garbia egitea bertan jartzeko, lorpenak izanik eskaintzetan eta onartutako eskaeretan. Ahalegin etengabea Berrikuntzan, produktu eta zerbitzu berriak garatuz (15 proiektu hasita). Eskuordetutako Sustapena eta Project Finance jarduera berriak finkatzea. Ziurtagiria Proiektuen Zuzendaritza Integratuaren arloan (PZI). Azken batean, LKS Taldetik, apustu egiten da negozio kopuruak mantentzeko eta plantilla apal hazteko, nahiz eta egoera zaila kudeatzea gertatu zaigun.

Guztira 2009 Sarrerak: 71,6 milioi euro Pertsonak: 1.017

2010 Aurreikuspenak Sarrerak: 71,6 milioi euro Pertsonak: 1.039


11

txostena 2009

gure erreferentziak arkitektura eta ingeniaritza ERAIKUNTZA ADMINISTRAZIO ETA BULEGO ZENTROAK Proiektua erredaktatzea eta obra zuzendaritza industria enpresa zentro batean Sabadellen Sabadell-eko Udalarentzat. Banc Sabadell-eko zerbitzu zentro berriaren Project Management eta zuzendaritza exekutiboaren jarraipena. PRODUKZIORAKO ESPAZIOAK Nabe produktiboa zabaltzea Aleaceros-entzat Gasteizen (Araba), Fagor Arrasate-rentzat Arrasaten, Danobat-entzat Elgoibarren. Produkziorako planta bat inauguratu da Arestant taldearentzat Tuteran (Nafarroa). Artium proiektua Michelin-entzat Gasteizen (Araba). Produkzio nabearen zabalkundea. MUNDUAN Zerbitzu profesionalak Panamako Jakintzaren Hiriko Energia berriztagarrien Zentroa birgaitzeko. Lankidetza hitzarmena LKS eta FUDE kontsultoretza txinatarraren arteko itun estrategikoa egiteko, eta Airbus-Txina muntaia aeronautikoen plantan parte hartzea. Planta industriala eraikitzeko proiektua KIDER taldearentzat Pune-n (India).

BERRIKUNTZARAKO ESPAZIOAK Laguntza teknikoa zuzendaritza fakultatiboari eta obren exekuzioa gainbegiratzea Donostia Digital Ikus-entzunezkoen Berrikuntza Gunea egiteko Donostian (Gipuzkoa). Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako Zentroa Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikorako, Arrasateko (Gipuzkoa) Garaia Berrikuntza Gunean. Goierriko Berrikuntza Gunea Ordizian (Gipuzkoa). IMDEA EnergĂ­a (Madril) Fundazioaren eraikinaren lehen fasearen exekuzio zuzendaritza. Ikerlan teknologia zentroa Arrasaten (Gipuzkoa). Zentro teknologiko farmazeutikoa Progenika-rentzat Zamudion (Bizkaia). LOGISTIKA ETA GARRAIORAKO GUNEAK Eraikuntza proiektua, logistikarako nabe berri bat egiteko Ontigola-n (Toledo) G.S.E. EspaĂąa etxearentzat.


12

txostena 2009

BIZITZEKO LEKUAK Proiektua erredaktatzea eta obrak zuzentzea Ondarroako zahar egoitza berrian. Gasteizen 84 BOE egiteko proiektua eta obra zuzendaritza (Gasteiz). Inauguratu da zaharren egoitza berria Aretxabaletan (Gipuzkoa). AISIA ETA MERKATARITZARAKO Accesita Lamuza (Laudio) ingurua berreskuratzeko ideia lehiaketan. Ikearen denda berria Alcorcón-en (Madril) HEZKUNTZA ETA KULTURA Laguntza teknikoa obra zuzendaritzarako, Alondegia birgaitu eta Udal Liburutegia jartzeko Zumaiako Udalarentzat. Proiektuaren kudeaketa, erredakzioa, zuzendaritza eta eraikuntza obra, gastronomia zientzien fakultatea egiteko eta gastronomia zientzien ikerketa eta berrikuntzarako zentroa egitekoBasque Culinary Center, Mondragón Unibertsitatearentzat. Erreformak Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait campus eta fakultateetan.

OSASUNA ETA KIROLA Etxadi-Aiete konplexu berria Donostian Donostiako Udalarentzat. “GILTZA ESKUTAN” ZERBITZU INTEGRATUAK Enpresaren lehen ariketa giltza eskutan proiektuetarako, LKS Buildingenia. Panel fotovoltaikoen produkzio planta Solum etxearentzat Gasteizen (Araba). LKS-REN EBSTE JARDUERA BATZUK Lehen etxea estatuan iraunkortasun eta ingurumeneko LEED ziurtagiria ematen. Profilak prestatzea PMP® (Project Management Professional) ziurtagirian kreditatuta. Hitzaldia Fatxada Arinen V. Kongresuan. Jornada Project 2009an parte hartzea, Cesine-k Madrilen antolatuta. “China International Architectural Expo 2009” irekitzeko hitzaldi komunean parte hartzera gonbidatutako enpresa atzerritar bakarra. Lankidetza “Aldiri. Arkitektura eta abar” aldizkariarekin.


13

txostena 2009

INGENIARITZA ZIBILA Ingurumena PSIS eta Eraikuntza proiektua Iru単erriko Ur Parkea zabaltzeko. Iru単erriko zerbitzuak. Oria eta Urola ibaietan arraien pasabideak eraikitzeko proiektuak. Gipuzkoako Foru Aldundia. Hiri ingeniaritza Santiago de Compostelako Unibertsitateko Hego Campusa Berrurbanizatzeko Proiektua. Alondegiko aisia eta kultura zentroko ingurua urbanizatzeko Exekuzio Proiektua. Bilbao R鱈a 2000. O単artxo Industrialdeko Urbanizazio Proiektua. Urola Erdiko Industrialdea. Garraioko azpiegiturak Pirinioko Autobidearen Zuzendaritza Obra. Izko-Judaseko benta tartea. Nafarroako Gobernua. Bideragarritasun azterketa tranbia sistema bat jartzeko Arratian merkataritza mugikortasuna bideratzeko. Arratiako Udalen Mankomunitatea. Zuzendaritza fakultatiboa, Donostiako saihesbidean Bilboko norantzan A-8ko P.K. 18+600 eta 19+100 artean pantaila akustikoak jartzeko proiektuaren obretan. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ura Nafarroako Hornikuntzaren Plan Zuzendariaren berrikuspena. Nafarroako Gobernua. Arakan edateko uraren tratamenduaren Estazioan zenbait Proiektu egitea. AMVISA. Iragazgaizteko bideragarritasun plana egitea Ullibarri-Arrazuako Badiako baltsarentzat. Arabako Lanak. Geoteknia Bideragarritasun Azterketa EAEn lurzoruen informazio geoteknikoa jaso eta tratatzeko. Uraren Euskal Agentzia.


14

txostena 2009

HIRIGINTZA Inbentarioa, hirigintza sustapen proposamenak eta bideragarritasun azterketak egitea jarduera ekonomikoetarako Gasteizko azpi-alor funtzionaletan Araban, Durangaldean Bizkaian eta Debagoienan Gipuzkoan SPRILURentzat (Lurzoru eta eraikuntza industriala sustatzeko sozietatea, Eusko Jaurlaritzarena). Pasaiako Portua antolatzeko Plan Berezia eta Lurralde Antolamenduko eta Hirigintza Planeamenduko laguntza teknikoa Pasaiako Portuko Agintaritzarentzat. Hiri garapenerako aukeren azterketa Zorrotzako Punta deitzen den Bilboko aldean Bilboko Udalarentzat. Zati Plana eta Urbanizatzeko Jarduketa-Programa 164 etxebizitzatarako UR3-Balmasedako Hilerria sektorean-Bizkaia Orubiderentzat, Eusko Jaurlaritzako Lurzoruaren gestiorako zentroa). Antolamenduko Aukeren Azterketa, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Berrikuspen Partziala eta Hirigintza Jarduketako Programa eta Partzelazio Proiektua Olarizun Gasteizko Udalarentzat Gasteizen.

Madrilen nabe modularren Mikropoligonoak Sustatzeko Plana erredaktatzea Madrid Emprende-Madrileko Udaleko Garapen Ekonomikoko Agentziarentzat. Deba ibaia berreskuratu eta balioztatzeko programa integrala, Debegesa (Debabarrena eskualdeko Garapen Agentzia). Oraingo egoeraren diagnostikoa eta Kirol Ekipamenduen Antolamendurako Aukeren Azterketa egitea Elorrio-Bizkaian Elorrioko Udalarentzako. Gasteizko lurzoru industrialak: Erreserba berrien aukera eta finkatutako espazioen berrikuntza proposamena, Gasteizko Udalaren aginduz. Zenbait aholkularitza eta laguntza tekniko: Pasaiako Portuko Agintaritza, Ulma taldea, Fagor, Euskadiko Kutxa, Irizar, Ederfil, eta abar.


15

txostena 2009

higiezinetako kontsultoretza HIPOTEKA BALIOESPENAK Era guztietako 10.000 balioespen inguru egin dira: etxebizitza kolektiboak, familiabakarrekoak, lokal komertzialak eta bulegoak, pabilioi industrialak, etxebizitzetarako eraikinak, sustapenak, eraikin bereziak, eta abar. ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BALIOESPENA Kontabilitate, merkataritza eta hirigintzarako hainbat ondasun eta eskubide balioestea erakunde publikoetarako, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Aldundiak, Orubide, Bizkailur, Etorlur, Araba Garapen Agentzia, Jaizkibia‌ eta hainbat udal. Enpresa pribatuetan zerbitzua eman diegu higiezinen enpresa eta sustatzaile nagusienei. HIGIEZINEN KUDEAKETA Etxebizitzetarako, merkataritzarako eta industriarako lurzoru eta eraikinen salmenta kudeaketa Elorrio, Donostia, Laudio, Bilbo, Hernani, Ordizia eta Azpeitian, produktu eta merkatu azterketa banakoa eginez batzuetan eta erabilera handiagoa eta hobea lortzeko hirigintza eraldakuntza, beste batzuetan. Ondoren, salmenta estrategia definitu dugu, beti ere batera eginez marketin eta kudeaketa komertzial lan zorrotz xehea. Prozesu hau uneoro indartu zen lege eta ogasun aholkularitzarekin.

SUSTAPEN KUDEAKETA Kudeaketa integrala sustapen erresidentzial eta soziosanitarioetan, eskuordetutako sustapen erregimenean, honako lan hauek eginez: Bideragarritasun azterketa, lurzoru erosketan aholkularitza, kudeaketa administratiboa; lege, ogasun eta kontabilitate arloko laguntza; Administrazioaren aurrean ordezkaritza; proiektuaren finantzazioan laguntza, kontrol ekonomikoa proiektuan eta obra zuzendaritzan; gremioen kontratazioa eta koordinazioa eta erregistroko aholkularitza. Horren adibide batzuk ditugu Gasteiz, Arrasate, Aretxabaleta, Zaragoza, Asturias eta Valladolid-en. DESJABETZEEN KUDEAKETA Desjabetzeak egiteko lan juridiko, tekniko eta administratiboetan laguntza, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Laguntza lan juridiko, tekniko eta administratiboetan Etxebizitza arloan Eusko Jaurlaritzarentzat.


16

txostena 2009

diseinua eta berrikuntza KONTSULTORETZA Berrikuntza agendak. SPRI. Prestakuntza tailerra; Diseinu eta Berrikuntza prozesuak. BAI Bizkaiko Berrikuntza Agentzia. Industrializazio eta prototipo metodología probatzea. Gipuzkoa Berritzen-Innobasque. Kontsultoretza produktu berrien diseinuan. Ulma Innovación. Laguntza teknikoa material mugikorra birmoldatzeko. InecoTifsa. DISEINUA Diseinua eta garapena, Viena ereduko giltza bikoiztailearena. J.M.A. Karbonozko koadroen diseinua, Almapara eredua. Orbea. Aldirietako trenaren unitate berrien kanpoko eta barruko diseinua. Euskotren. Barruko eta kanpoko diseinua, Kalkuta eta Chennai-ko metroak. CAF.

INGENIARITZA Autobusetarako jarlekuen garapena eta industrializazioa. Asientos Esteban. Fagor etxeko ikuzgailuen panel prototipoak garatu, industrializatu eta fabrikatzea. Bellota eskuko erremintaren garapena eta industrializazioa. Patricio Echeverría. KORPORATIBOA Aholkularitza barne-diseinu eta irudi korporatiboan. Euskotren Espazioen diseinua, ekipamendua eta seinaleak egoitza korporatiboetako bulegoetan. Ikerlan. Espazioen diseinua, ekipamendua eta seinaleak Mondragon Unibertsitateko ikastegian, Garaia Berrikuntza Gunean. Seinaleztatzeko elementuak diseinatu, fabrikatu eta jartzea. Goierri Berrikuntza Gunea.


17

txostena 2009

kudeaketa kontsultoretza ESTRATEGIA Ulma Construcción ingurugiro global lehiakorrean aritzeko hausnarketa eta plan estrategikoak 2020ko analisi etorkizunekoa sartu zuen. Bestetik LKSk lagundu egin dio SIFE Taldeari Estanpazio bidezko Forja sektorearen plan estrategikoa egiten; prozesu horretan sektorean erreferente diren hainbat enpresek parte hartu dute. Erakunde publikoetan, proiektu nabarmenetako batzuk aipa daitezke: Euskal Merkataritza Egokitzeko Plana 2009-2015. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila. Eusko Jaurlaritza Garraioak iraunkortasunari egiten dion ekarriari buruzko Gida prestatzea. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Eusko Jaurlaritza Gurutzetako Plan Estrategikoa 2009-2012. Gurutzetako ospitalea. Laguntza teknikoa Gipuzkoan gizarte zerbitzuen eredu berria zehazteko. Gizarte Politika Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

G+20 adierazle sistema martxan jartzea. Gipuzkoako Bulego Estrategikoa-Gipuzkoako Foru Aldundia. Eurohiria. Mugaz Gaindiko Agentzia-Agencia Transfronteriza para el desarrollo de la Eurociudad. Agentziako garraio azpiegituren analisiaren berrikuspena. Hizkuntzen industriaren analisia. Gipuzkoa Berritzen- Innobasque. Lurzoru erreserba berriak eta dauden industrialdeak hobetzea. Gasteizko Udala. Oñatiko estrategia turistikoa berrikusi eta eguneratzea. Oñatiko Udala. Kudeaketarako eredu integratu bat definitzea Su Eskolan. Presidentzia departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia. Kalitatearen Kudeaketa sistemaren definizioa Mossos D´Esquadrek duten atxilotze prozesuan. Mossos D’esquadrako Zuzendaritza Nagusia. Enpleguko politika aktiboen transferentziaren kudeaketa laguntzeko Bulego Teknikoa. Egailan. Laguntza Lan Ekintzaren aldaketa prozesuari. Lan EkintzaBilboko Udala.


18

txostena 2009

PROZESUAK Jarduteko Eraginkortasuna. 2009 ekitaldian, LKSk lagundu egin die zenbait enpresei, eraginkortasun hobekuntzarako proiektuak egitea erabaki dutenei, prozesu industrialetan baliabideak optimizatzeko eta kostuak murrizteko; hauei esaterako: Ojmar, Cie Inyectametal, Saunier Duval Clima, Arcelor Zumárraga, Imem-Lifts eta Matz-Erreka. Kate Logistikoa optimizatzea. Jarduera mota hauek kate logistikoan sartu eta sinkronizatzeko da, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, existentzien maila jaisteko, malgutasuna handitzeko, eta kostu logistikoak txikitzeko: Gkn Driveline Zumaia, ITP, Ederfil, Ofita... Kudeaketa Ereduak. Joan den ekitaldian, lidergoari eutsi diogu EFQM Eredua praktikan ezartzen, Prozesuen Bidezko Kudeaketa, eta Kalitatearen Kudeaketa Sistemak jartzen, eta geroz eta gehiago dira beren proiektuak eman dizkigutenak kudeaketan bikaintasuna lortzeko bidean: CAF, Azti, Repsol, Eroski, Fundación Izan, Zabalgarbi, Elhuyar Fundazioa…

Eusko Jaurlaritza (IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Barne Saila – Ertzaintzaren zuzendaritza), Egailan, Generalitat de Cataluña (Barne Saila-Generalitat-eko polizia), Orioko Udala, Bermeoko Udala (Gizarte Ongizateko Udal Patronatua), Gipuzkoako Foru Aldundia (Modernizaziorako Zuzendaritza Nagusia). Bulego teknikoaren lehen fasea, enplegu politika aktiboen transferentziaren garapena egiteko. Eusko Jaurlaritza. Prozesuak / administrazio prozedurak erraztea (berriro diseinatzea). Joan den ekitaldian hainbat erakunde publikok LKS aukeratu dute beren prozesuak alor desberdinetatik aztertu eta hobetzeko, tramitazio epeak laburtzeko, jarduerak errazteko, bezero/hiritarrari arreta optimizatzeko, barne koordinazioa hobetzeko: Arabako Ogasuna, Eusko Jaurlaritza (Industria, Merkataritza eta Turismo Saila), Gipuzkoako Foru Aldundia (Gizarte Politikarako Departamentua), Zaragozako Diputazio Probintziala.


19

txostena 2009

PERTSONAK Malgutasuna eta konpromisoa. Sektore publikoan, 2009, pertsonen malgutasun eta konpromisoari buruzko gure jarduna agertu genuen, eta bertan agertu ziren Mercedes Benz Vitoria eta Fagor Electrodomésticos kasuak, APD eta Lan Ekintzaren laguntzaz. Joan den ekitaldian zenbait proiekturi heldu diogu, lan malgutasuna, antolamendukoa eta pertsonena hobetzeko eta krisialdiei aurre egiteko, bai kooperatibetan, malgutasun proiektuak Erkide-n elkartutako kooperatibetan, eta bai sozietate anonimoetan, proiektu bat martxan jarriz SMAn. Alor honetan, nabarmentzekoa da halaber Eroski Taldeak hartu duen erabakia, LKSrekin batera diseinatutako metodologia aplikatzea Espainiako zerbitzu zentral guztietan (2.800 pertsona). Analisi funtzionalen proiektua ere 2009an hasi dugu Gasteizko Udalarentzat. Proiektu honek oso ikuspegi interesgarria ematen du metodologia berritzaile oinarrizkoa hobetu eta aplikatzeko, Herri Administrazioan malgutasun eta garapen profesionala lortzeko. Pertsonak Kudeatu eta Garatzeko Ereduak. Zerbitzu lerro honetan, lanean segitu dugu Pertsonen antolamendu eta kudeaketa eredu berriak asmatu eta martxan jartzen, hauentzat: Lantegi Batuak, CAF; zentro teknologikoak, Cidetec eta CIC Tourgune, eta enpresa industrialak Batz. S. Coop eta Soraluce S.Coop. Sektore Publikoan, jarraipena eman diogu Arabako Foru Aldundiko Pertsonen Kudeaketarako Plan Estrategikoari eta finkatu egin dugu gure esperientzia arlo sozio-sanitarioan, garapen profesionaleko eta pertsonen antolamendu eta kudeaketako proiektuekin, Gorabide-n, Uliazpi-n eta zahar egoitzetan, Santurtzi eta Bermeo-n. Urrian, Bilboko Euskalduna Jauregian, jendaurrean aurkeztu genuen gure LKS-Axialent aliantza honako jardunaldian: “Estrategia berritzaile baterantz. Pertsonak berrikuntzaren

eta negozioaren eraldakuntzaren protagonista”, APDrekin lankidetzan egindakoa. Aliantza honek indartu egiten du gure jardunbidea, lerrokatze kulturala lortzeko eta baita gestio era etikoa eta balioetan oinarritutakoa sartzeko ere, erakundeen behar eta estrategiekin. Adiskidetzea. AENOReko auditoria bat gainditu ostean, 2009ko azken hiruhilabetekoan burutu da LKS enpresa familiarki arduratsua (EFA) ziurtagiria lortzeko saioa, Fundación+Familiak ematen duena. LKSn adiskidetze neurri hauek aplikatu eta ziurtatzeak (gure bezeroei gure zerbitzuak eskaini aurretik egin behar dena) bide emango digu arlo honetan zerbitzuak eskaintzeko 2010ean.


20

txostena 2009

kontsultoretza teknologikoa ERP Logestic ezartzea GNS SolÊ-n, errepide bidezko garraio konpainia garrantzizko honek hau ezartzea erabaki zuen, SaaS modalitatean. Calitel e-Process ezartzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean. SAP R/3 euskarria ematea Ibertissue enpresari. Sofidel multinazional italiarrarena denari. Calitel Calibra ezartzea Ingeteam Energy etxean, taldeko enpresa guztiei zerbitzua emateko. Biltegiko logistika ezartzea Ederfil-Becker-en, irrati frekuentzia bidez eta ERP(BEGI)-rekin integrazioa eta kudeaketa, segimendua eta kontrola, SGA bidez, mugimendu guztiena. Nodhos Projet ezartzea CTL TH Packaging etxean. Berraztertu, zehaztu eta bateratu egin nahi da ERPrekin, Proiektuen Gestiorako (PG) tresna berria, xedea izanik bateratzea eta egokitzea eta eraginkorragoa izatea enpresako hainbat sailetan (administrazioa, informatika, ingeniaritza‌). Prozesu automatizatua hirugarrenen kargarako eta hirugarrenen fakturaziorako EVEn. Optimizatu, kontrolatu eta bateratu egin nahi da Nodhos Financiero-rekin, EVEtik jasotako fakturen ugaria. Komunikazioa eta gestioa Oracle Enterprise lizentzien salmentan, IMPIVAri (Valentziar erkidegoko enpresa txiki eta ertainen Institutua).


21

txostena 2009

Sodercan Talde-ko Zerbitzu eta Azpiegituren Arkitektura Zehaztu eta Ezartzea (Kantabriako Garapenerako Sozietatea). Prestatzea: komunikazio eta zerbitzuen arkitektura, segurtasun politika eta negozio jarraipena. Eta talde berean ITIL metodología ezartzea. Soluzioen garapena Ascensores Imem etxeko prozesu produktiboak optimizatzeko. Birtualizazio eta eskuragarritasun handiko plataformak jartzea zenbait enpresetan, aipatzekotan hauek: Mondragon, Grupo Eika, Calcinor, Danona. IKT ezartzeko Plan Estrategikoa prestatzea Lanbide-rentzat (Euskal Enplegu Zerbitzua). IKT ezartzeko Plan Estrategikoa prestatzea ASIMAGentzat. Web orrialdea prestatzea: Kulturako Hiriburu Europarra 2016 izateko Donostiaren Hautagaitza. Visesa-ko prestakuntzako Kudeaketa Sistema garatzea (Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari atxikitakoa). Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen Kudeaketa Sistema aurreratu eta hobetzea (UPV-EHU). Gaiker Teknologia Zentroko Intranet 2.0 garatzea. Bezeroekiko harremanaren Kudeaketa Sistema prestatu eta ezartzea (CRM) Celesa-rentzat.

Birtualizazio plataforma bat prestatu eta ezartzea Informazio Sistemetarako. Txorierri Eskola Politeknikoa. BIKAIN soluzioa prestatu eta ezartzea, helburu hedatzearen kudeaketarako eta aginte panelerako, Izan Fundazioan. CPM Proiektua (Corporate Performance Management) Fagor Electrodomésticos Taldea-Inteligencia Financiera etxearentzat, zeinaren bidez optimizatzen ari diren taldeko kudeaketa ekonomiko finantzarioaren prozesu nagusiak (finkatzea, aurrekontuak, kudeaketa kontrola...) Euskadiko Kutxako finkatze prozesua optimizatzea. Proiektu honen bidez Euskadiko Kutxa Taldeko finkatze finantzarioko prozesua optimizatu nahi da eta barne reporting sistema eta kanpoko erakundeak (Espainiako Bankua adibidez). Ulma Construcción-en finkatze finantzarioa (legea eta kudeaketa), eta Ulma Construcción Taldeko finkatze prozesua automatizatzea (legea eta kudeaketa). Ingeteam Corporación etxeko web korporatiboa. Web korporatibo berria prestatzea eta garatzea, zuzen bezeroari begira eta irudi korporatibo berri batekin, talde dibertsifikatu eta nazioartekotu handi bati dagokiona.


22

txostena 2009

zerbitzu juridikoak Auzi prozedura, Suitzan egoitza eta plantak Suitza, Txina eta AEBn dituen enpresaren aurka.. Erreklamatutako kopurua 767.000陇 zen, eta adostasun batera iritsi zen prozedura judiziala bukatu aurretik. Lankidetza gure bezeroaren defentsa juridikoan, makinaerreminta fabrikatzaile espainiarra da, Nazioarteko Arbitrajean, Ginebran Suitzako Merkatal Ganberaren aurrean, enpresa errusiar baten eskariz, gure bezeroak hornitutako aluminiozko hagunen mekanizaturako linea bati buruzkoa, erreklamatutako diru kopurua zazpi milioi eurotik gora izanik. Patente lizentzia konpainia bioteknologiko estatubatuar bati emateko erabakia, gure bezeroak garatutako produktu bioteknologikoa mundu mailan ustiatzeko, minbiziaren aurkako sendagaien garapenean aplikazioak dauzkana. Baldintza tekniko eta administratiboen plegua prestatzea Donostialdeako garraio publiko zerbitzuaren kudeaketa kontraturako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mugikortasun eta lurralde antolaketa departamenturako. Aholkularitza, egitura juridiko desberdinak eratzeko prozesuan, bai naziokoak eta bai atzerrikoak, besteak beste: LKS Outsourcing Fundaci贸n Promokoop Solarfield Assembly Aie Zurkide Aie Eko3r Mondragon Sistemas de Informaci贸n M茅xico LKSindia PrivateLlimited y Mebunik India Private Limited Basque Bioscience Cluster Elkartea

Aholkularitza Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioari. Sanitarioa, eta Biodonostia Institutua eratzea. Lankidetza Erkide-rekin, prestakuntza kooperatiboa emanez. Due Diligence eta Corporate-ko zenbait prozesu. Aholkularitza EEEak eskatzeko dokumentazioa tramitatu eta prestatzeko: BLak eta kooperatibetako bazkide langileak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean. Laneko istripu baten aurrean jarduteko protokolo bat prestatzea. Aholkularitza eta zuzendaritza letraduna irekitako prozeduretan (administrazioa eta zigorra), heriotza ekarri duen lan istripuaren ondorioz irekitakoan. Aholkularitza eta zuzendaritza letraduna, kausa objektiboengatik bukatzen diren kontratuen prozedura judizialetan. Jarduerarenak berarenak diren zerbitzuak azpikontratatzeko prozesuen aholkularitza eta berrikuspena. Transferentzia Prezioen Politika zehazteko aholkularitza, zenbait sozietate taldetan. Nazioarteko ogasun planifikazioa, eragiketak optimizatuz Indian eta Irlandan. Aholkularitza zenbait ikuskaritza fiskaletan: PFEZ, BEZ, Sozietateak, eta Tokiko Zergak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.