LKS Taldea. 2010 urteko txostena

Page 1

2010


2

ezarpena Andaluzia Kantabria Katalunia Madril Nafarroa Euskadi Txile Txina Kolonbia Costa Rica Frantzia India Mexiko Uruguai

Garaia Berrikuntza Gunea Goiru kalea, 7 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

www.lks.es


3

aurkibidea Agurra

4

Aurkezpena

5

Nortzuk gara

6

Gure erakundea

7

LKS taldeko beste enpresa batzuk

8

Kudeaketa txostena 2009

9

Erronkak 2010 10 Gure erreferentziak 11


4

agurra ... 20 urte ez da ezer eta... Gertaerez esan ohi da: idazten, kontatzen edo oroitzen ez badira, gertatu ez balira bezala da. LKSk 20 urte egin ditu eta hori ospatzea, ahanzturaren kontrako antidotoa ez ezik aukera paregabea ere bada gelditu, atzera begiratu eta etorkizunerako arrastoen bila jartzeko, gure lehen gaztaroko ilusioei hautsa kenduz. LKS proiektua, funtsean, MONDRAGONeko kooperatibismoa sortzea eta garatzea xede duen misio garrantzitsuaren oinordeko gisa sortu eta hazi zen, eta hori, erantzukizun handia izateaz gainera, gure inspirazioaren iturri eta gure etorkizuna eraikitzeko akuilu izan behar da. Gaur egun, 20 urte igarota, bere ibilbideari 49 bazkide langilerekin ekin zion hasierako “Lankide Sustaketa” hark, LKSren markaren eta bultzadaren handitzeari lekua egin dio, eta hala, 25 negoziok eta hainbat jarduera bereizik osatutako errealitate bihurtu gara: egunero 1.000 pertsona baino gehiagoren ardurapean dagoen errealitate bat. Beste edozein bidaiatan bezala, proiektu komuna dibertsifikatuz joan da bide berrietarantz. Bide horietako batzuetan lausoak izan dira aukerak; baina gehienetan aukera ugari topatu dugu eta horrek arrakastak ekarri ditu; hainbeste ze aitzindarien talde txiki haren oinordekook lurralde zabaletarantz sakabanatu baikara Ziurgabetasunez betetako testuinguru globalak bat egin du gure urteurrenarekin, eta horrek zentzu handiagoa ematen die etorkizuneko gure erronkei; izan ere, erronka horiei aurre egiteko erantzun asko gure Identitate Kooperatiboan daude. Arrakasta bidelagun izango dugu etorkizunean baldin eta ez badugu ahazten aukera ona sekula pausatzen ez den txoria dela eta etengabe ibili behar dugula aurrea hartzen eta erremedio berriak aplikatzen, horixe baita berritzailerik handiena denbora bera dela ulertzeko modurik naturalena. Gogora dezagun harako hark esandakoa: ideiek ez dute luzaroan irauten. Ideiekin zerbait egin behar da. Hain zuen ere "Sentituz… bizitza istantekoa dela, hogei urte ez dela deus…”

Jon Igarza

Iñaki Ormaetxe

LKS Ingeniaritza Koop.Elkarteko Kontseilu Errektoreko Lehendakaria

LKS Koop. Elkarteko Kontseilu Errektoreko Lehendakaria


5

aurkezpena Hala eta guztiz ere, etorkizun oparoa duen proiektu ilusio piztailea 2010a urte “arraroa” izan da. Zalantzarik ez. Lehen seihilekoan, zeruertza garbiago egotea espero zen, baina bigarrenean egoeraren gogorra berriro geratu zen agerian. Eraikuntzaren sektorean, non gure ingeniaritza jardueraren zati handi bat garatzen dugun, 2010ean are gehiago sakondu da 2008tik espainiar merkatuak jasaten duen krisia. Horrek esan nahi du kasik 3 urte oso konplikatu izan ditugula jarraian eta epe laburrera ez dela ikusten joera aldaketarik. Nolanahi ere, ekonomia osotara hartuta, "tunelaren amaiera" gertuago ikusten da, nahiz eta han aurkituko dugunaz zalantza handiak egon. Mundua gero eta lehiakorragoa da eta urtero eragile berriak sartzen dira indartsu merkatuan: hor daude Asia eta Latinoamerika, urtean-urtean baino eragin handiagoa dutenak munduan. Oso litekeena da Afrika iparraldea “goraka datozenen” multzora gehitzea… eta etorriko dira gehiago ere. Agertoki horretan, LKSk indartzen jarraitu du, gauza berriak eginez eta garapen desberdinetarako oinarriak jarriz. Gu ere geure burua berrasmatzen ari gara. Merkatuaren gorabeheretara egokitzen jakiten ari den enpresa berritzaileen talde bat gara eta lider izateko borondate irmoa daukagu, epe laburreko jarduketak eta epe ertain-luzerako apustuak orekatuz. Enpresa zerbitzu aurreratuek garapenerako potentzial handia daukate eta giltzarriak dira enpresa egitura dinamizatzeko. Gure bezeroei lehian duten posizioa hobetzen laguntzen diegu. Egiteko horretan, LKS oso aktiboa izaten ari da. Gure etorkizunak izango dituen hiru zutabeak lantzen jarraitzen dugu: eraginkortasuna, merkatu berriak eta produktu-zerbitzu berriak. Gure ustean, ilusioz eta talentuz, eta azken finean, gure pertsonen bitartez, ezarri ditugun helburuak lortu egingo ditugu. Gure proiektua ilusio piztailea eta etorkizun oparokoa da eta ideia horrekin egiten diogu aurre 2011. urteari. Badakigu ez dela erraza izango, iraganean ere ez zen erraza izan eta, baina jakinean gaude, halaber, merkatuan eragile garrantzitsua izaten jarraitzeko indarra eta asmo sendoa dauzkagula.

Alberto Gorroñogoitia

Fermín Garmendia

LKS Ingeniaritza Koop. Elkarteko Zuzendari Nagusia

LKS Koop. Elkarteko Zuzendari Nagusia


6

LKS taldea LKS Taldea erreferente garrantzitsuenetako bat da zerbitzu profesionalen sektorean gure herrialdean. 1.000 pertsonatik gora dauka plantillan eta urteko 70 milioi eurotik gorako fakturazioa sortzen du. MONDRAGONen barruan dago. MONDRAGON lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Estatuko zazpigarrena. LKSk zerbitzu profesionalak ematen ditu honako alor hauetan: teknologia eta gestio aholkularitzan, aholkularitza juridikoan, arkitekturan eta ingeniaritzan, higiezin aholkularitzan eta diseinu eta berrikuntzan. LKS hainbat kooperatiba elkartek eta hainbat molde juridiko duen hamar enpresa partaidetuk osatzen dute. LKSk askotariko alorrak hartzen dituzten enpresekin lankidetzan dihardu. Sektore pribatuan, nabarmentzekoak dira aeronautika, automozioa, etxetresna elektrikoak, elektronika, elikadura, banaketa, finantza zerbitzuak, garraioak, energia berriztagarriak, ingurumena, makina-erreminta, altzarien fabrikazioa edo teknologia zentroak. Sektore publikoan, berriz, autonomia erkidegoetako gobernuak, aldundiak, udalak, mankomunitateak, garapen agentziak, hezkuntza edo osasuna. Eta nazioartean, Garapenerako Nazioarteko Bankua, Munduko Bankua eta halako erakundeak; baita Europar Batasuna eta hainbat herrialdetako gobernuak ere. Taldea 1991n jaio zen Euskadiko Kutxako Enpresa Dibisioan 30 urtean baino gehiagoan izandako eskarmentutik, eta bere ibilbidean aipatzeko moduko ezaugarriak izan dira hedapen iraunkorra, hazkunde eutsia eta giza balioetan nahiz balio sozialetan oinarritako filosofia. Azken urteetan sendotu egin da, besteak beste, Andaluzia, Kantabria, Katalunia, Madril eta Nafarroako erkidegoetan. Baita Euskadin ere. Era berean, nazioarteko ezarpenetan ere aurrera egin da Txilen, Txinan, Kolonbian, Costa Rican, Frantzian, Indian eta Mexikon.


7

gure enpresa LKS, S. Coop. KONTSEILU ERREKTOREA

ZUZENDARITZA KONTSEILUA

Iñaki Ormaetxe (Presidentea) José Antonio Arce (Presidenteordea) Javier Puertas (Idazkaria) Mª José Igoa (Kidea) Iñaki Elicegui (Kidea) Maria Ortiz (Kidea) Mª Luisa Pildain (Kidea) Venancio Urrestarazu (Kidea)

Fermín Garmendia (Zuzendari Nagusia) Eva Larrea (Kudeaketa Kontsultoretzako Zuzendaria) Jesús Dorronsoro (Kontsultoretza Teknologikoko Zuzendaria) Jesús Martínez (Zerbitzu Juridikoetako Zuzendaria) Juan Luis Llorens (Hedapeneko Zuzendaria) Javier Malet (Pertsonen Garapeneko Zuzendaria)

LKS Ingeniería, S. Coop. KONTSEILU ERREKTOREKO KIDEAK

ZUZENDARITZA KONTSEILUKO KIDEAK

Jon Igarza (Presidentea) Carlos Dorronsoro (Presidenteordea) Arantzazu Iztueta (Idazkaria) Javier Arcaya (Kidea) Mikel Martín (Kidea) Nerea Mujika (Kidea) Diego Ruiz (Kidea)

Alberto Gorroñogoitia (Zuzendari Nagusia) Agustín Irazabal (Zuzendari Korporatiboa) Emilio Ormaechea (Garapeneko Zuzendaria) Jaime Carmona (Zuzendari Finantzarioa) Mikel Alzola (Pertsonen Kudeaketako Zuzendaria) Jesús Mª García (Eraikuntzako Zuzendaria) Gabriel Silva (Ingeniaritza Zibileko Zuzendaria) Elisabeth Urrutia (Diseinu eta Berrikuntzako Zuzendaria) Jon Berbel (Higiezinen Kontsultoretzako Zuzendaria) Luis Anduaga (Hirigintzako Zuzendaria)


8

LKS taldeko beste enpresa batzuk ABANTAIL, S. Coop. (www.abantail.es). Enpresa hau aitzindaria da egokitze-diseinuaren optimizazio eta automatizazioan (produktua bezero bakoitzaren behar zehatzetara pertsonalizatzea). Kudeatzailea: Sonia Ortubai. IBAI SISTEMAK, S.A. (www.ibai.com). Agirien eta liburutegien kudeaketan espezializatutako soluzio informatikoak. Kudeatzailea: Iñigo Lapitz. GSR, S. Coop. Egoitza Zerbitzuen Kudeaketa. Kudeatzailea: Iñaki Roa. i3s, S.A.(www.i3s.es) SAP garapenak ezartzen espezialistak. Kudeatzailea: Andoni Aranzamendi. INDABA (www.indaba.es) Interneten oinarritutako aplikazio informatikoak. Kudeatzailea: Juan José Rodríguez. LKS BUILDINGENIA, S.L. (www.lksbuildingenia.com). Arkitekturan, Ingeniaritzan eta Giltza Eskura erako Eraikuntzan zerbitzu bateratuak. Kudeatzailea: Alberto Odriozola. LKS Corp. S.A. Amerikako hego konoan hasi da lanean, Santiagon (Txile), herrialde horrek eta bere inguruak eskaintzen dituzten aukerak garatzeko. Kudeatzailea: Alfonso Arancibia. LKS MEXIKO. Mexikorako zerbitzu profesionalen enpresa. LKS CA y CARIBE, S.A. (www.lkscaribe.com). Zerbitzu profesionalen enpresa, Erisaldeko Amerika eta Karibe ingururako. Kudeatzailea: Dietmar Gamboa.

LKS COLOMBIA. Kolonbiarako zerbitzu profesionalen enpresa. LKS IAMM, S.L. (www.lks.es). Merkatuen ikerketa. Kudeatzailea: Ibon Zugasti. LKS OUTSOURCING, S. Coop. Enpresei informatikako zerbitzuak kanpora ateratzeko eredu berritzailea eskaintzen die. Kudeatzailea: Iñigo Lapitz. LKS HAUTAPENA ETA PRESTAKUNTZA-AURKI, S.L. (www.lks.es). Langileen hautapena eta prestakuntzaren gestioa. Kudeatzailea: Aitor Pérez. LKS STUDIO, S.A. (www.lksstudio.es). Ingeniaritza eta arkitektura enpresa, IPM-integral Project Management delakoan espezializatua. Kudeatzailea: Emilio Ormaechea. LKS TASAZIOAK, S.A. (www.lkstasaciones.es). Higiezinen, aktiboen eta eskubideen balorazioa. Kudeatzailea: Jon Berbel. LK WENDLAND, S. L. (www.lk-wendland.com). Aholkularitza juridikoa eskaintzen die Espainian edota Alemanian interesak dituzten alemaniar eta espainiar enpresa eta partikularrei. Kudeatzailea: Boris Kroczek. PROSPEKTIKER, S.A. (www.prospektiker.es). Azterketa prospektiboetan adituak. Kudeatzailea: Mikel Irasuegi. RESIDENCIAL MONTESCLAROS, S.L. (www.residencialmontesclaros.es). Hirugarren adinekoentzako egoitza Logroñon. Kudeatzailea: Iñaki Roa. SEI, S.A. (www.seimcc.com). Frantziako merkatura zuzendutako soluzio informatikoak. Kudeatzailea: Dominique Labeyrie.


9

2010eko gestio txostena Koiuntura ekonomikoa oso konplikatua izan da, arrazoi hauek tarteko: enpresen egoera ekonomiko-finantzarioan bi urtetik gorako krisiak izandako eragina; ogasun publikoek gutxiago bildu izana eta nazioarteko testuinguru sozio-ekonomikoa. Aholkularitza eta Zerbitzu Juridikoen Dibisioari dagokionez, koiuntura gorabehera, 2010eko Gestio Plana ondo bete da, eta nabarmentzekoa da prestakuntzan egin dugun ahalegina. Kooperatibaren atzipenak nabarmen egin du hobera 2009. urtearekiko eta diru sarrerak aurreikuspenetatik hurbil ibili dira; horrek ahalbidetu digu ekitaldia zorro on batekin ixtea. Bezeroen Gogobetetzea maila egokian mantentzen da eta horretan azpimarragarria da “bezeroarentzako orientazioaz" egiten den balorazio ona. Taldeko enpresei dagokienez, horiek ere bilakaera positiboa izan dute, egoera zehatzak gestionatu behar izan direla nabarmendu behar bada ere. Aurreko guztiaren ondorioz, gure balantzeak sendotzen jarraitu du 2010ean eta gure posizioa indartu egin da. Aurre egin beharreko erronkei erantzuteko, ekonomia eta finantza adierazle onak ditugu. Era berean, honako hauek ere aipagarriak dira: 2010ean zehar, 2009-2012 Plan Estrategikoan onartutako Negozio Ereduaren garapenean aurrera egin dugu. Lan biziki handia egin da enpresa filialei eta partaidetuei buruzko politiketan: baterako garapen komertzialak, sozietate eta administrazio berrantolaketak, Taldean sartu beharreko enpresa berrien gaineko planteamendua‌ LKS Taldean enpresa berriak sartzeari dagokionez, 2011n MONDRAGON Global Services (nazioarteko ezarpenei aholkularitza emateko enpresa) sortzeko oinarriak jarri dira

MONDRAGON Internazionalarekin batera, baita Ipar Kutxarekin Corporate Finance arloko enpresa bat sortzeko ere... 2010-2011ko Berrikuntza Plana diseinatu da, Berrikuntza Batzordea osatu da eta LKS 2.0 proiektua bultzatu da. Ekitaldiaz egiten dugun balorazioa positiboa da. Proiektua sendotu egin da eta merkatuan lehia handia dela kontuan hartuta, gure posizioa hobetzea lortu dugu. Ingeniaritzako Dibisioari dagokionez, sektorea sakon ari da birmoldatzen, eta gure kalkuluen arabera prozesu hori luzea eta mingarria izango da, balio kateko eragile guztiei eragingo diena: sustatzaileei, eraikitzaileei, ingeniaritzei eta profesionalei oro har. Testuinguru horretan, salmenten zifra 2009koaren %96 izan da. Halaber, hauxe azpimarratu behar da: Trenbide sektorean espezializatua dagoen Prorail enpresan, gure partaidetza gauzatu egin da. Indiako eta Kolonbiako ordezkaritzak ireki dira eta Txinan guren lehen kontratuak gauzatu dira. I+G-ko 14 proiektu amaitu dira. Aurrerapen esanguratsuak egin ditugu iraunkortasunaren aldeko apustuan eta StopCO2 Euskadirekin bat egin dugu. Adinekoen egoitza berri bat eskuratu dugu Irunen. Balorazio globala positiboa da, kontuan hartuta bizi dugun testuingurua oso zaila dela.


10

2011rako erronkak 2011rako planteatu ditugun erronkak 2009-2012 aldirako Plan Estrategikoaren proiektua indartzera bideratuko dira. Egoera ekonomikoak oso konplikatua izaten jarraituko du, batez ere alor publikoan. Aurreikuspenen arabera, gainera, nazioartean arazoak izango dira eta horrek ondorio esanguratsuak izango ditu gure ingurunean. Hona hemen Aholkularitza eta Zerbitzu Juridikoen Dibisioak planteatu dituen erronkak: 1. erronka. Lidergoa, garapena, konpromisoa eta pertsonen gogobetetzea. 2. erronka. Hazkundea eta errentagarritasuna. Gure Negozio Ereduaren egokitzapenean aurrera egitea. Gure berrikuntza politika sustatzea. 3. erronka. Bezeroarentzako orientazioa. LKS 2.0 proiektua bultzatzea. Azken ekitaldietan bezala, planteatutako erronkak lortzeko dinamikoak eta bizkorrak izan beharko dugu erabakiak hartzean eta gure Negozio Eredua gestionatzean. Geure burua berrasmatzen jarraitu behar dugu. Bestalde, Ingeniaritza Dibisioan gure etorkizunak izango dituen hiru zutabeak lantzen jarraitzen dugu: eraginkortasuna, merkatu berriak eta produktu nahiz zerbitzu berriak. Gure ustean, ilusioz eta talentuz, eta azken finean, gure pertsonen bitartez, ezarri ditugun helburuak lortu egingo ditugu. Zailtasunak hor daudela jakinik, baina aurrera begiratzeari utzi barik.

Ona hemen gure erronka nagusiak: 1. erronka. Kuota handitzea Estatuan. 2. erronka. India, Txina eta Kolonbian egin ditugun nazioarteko apustuak sendotzea. 3. erronka. Eraginkortasuna eta bikaintasun operatiboa. 4. erronka. Berrikuntzaren eta iraunkortasunaren arloetan egindako apustuari eustea, irekita dauden 15 proiektu baino gehiagoren bidez eta 2 produktu linea berri abiaraziz.

Guztira 2010 Sarrerak: 69 milioi euro Pertsonak: 1.009

2011 Aurreikuspenak Sarrerak: 72 milioi euro Pertsonak: 1.100


11

gure erreferentziak gestio aholkularitza

ESTRATEGIA SEKTORE PRIBATUA Enpresa Proiektuak birbideratzea 2010eko ekitaldian zehar, hainbat industria enpresak beren enpresa proiektuetan sartu beharreko aldaketak zehaztu eta monitorizatzeko ardura eman digute, bi helburu hauekin: Cash-flow maila positiboak sortzeko gaitasuna berreskuratzea ahalbidetuko dien urgentziazko ekintzen multzo bat identifikatu eta martxan jartzea. Aldatzeko Estrategiak eta Plana zehaztu eta ezartzea, enpresaren lehiarako posizioa hobetzeko eta etorkizun oparoko enpresa proiektu bat taxutzeko. Proiektuak diziplina anitzekoak izan dira nagusiki, eta honakoak bildu dituzte: kasuan kasuko negozioen/jardueren lehiakortasunari eta birfokatze estrategikoari buruzko diagnostiko gaitasunak, aktiboen arrazionalizazioa eta industria birdiseinua; eta baita antolamendu eta lan malgutasuneko osagaien gaineko jarduketak ere. EAEko Zuraren Industriaren 2011-2014 aldirako Plan Estrategikoa Proiektu honen azken emaitza industria honen estrategiaren definizioa izan da eta honakoek osatzen dute: “eredu estrategiko generiko� batek, 4 helburuk, lehentasunezko jarduketen agenda batek eta 8 proiektu estrategikok. Ondorio horietara iristeko, balio kateko jarduerak ordezkatzen dituzten 45 pertsonak -banako elkarrizketen eta wokshopen bidez- eta hainbat elkarte eta ikerketa zentrotako eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saileko 13 pertsonak osatutako Hausnarketa Talde batek beren ekarpenak egin dituzte.

LKS Estrategiak ekarpen hauek egin ditu, besteak beste: kluster ikuspegian oinarrituz lehia analisia egiteko metodologia bat; munduko 11 klusterren arteko benchmarking baterako informazioa; EAEko zurari buruzko Makro-Klusterraren maparen diseinua eta kate mailen lehiazko ezaugarritzea. Sakanaren 2011-2014 aldirako hausnarketa estrategikoa Pieza handietan espezializatua dagoen eta sektore eolikoan, motor handien sektorean eta makinen sektorean diharduen galdaketa enpresa baten prozesua. Prozesuak aukera eman du enpresaren negozio eredua zehazteko eta aldirako erronka eta helburu nagusiak ezartzeko. Prozesua parte hartzea sustatzeko egituratu da. Izan ere, estrategiaren definizioan 40 pertsona baino gehixeagok parte hartu du eratu ziren 5 erronka taldeen bitartez. Era berean, kolektibo osoari hedatzeko mugarriak inplementatu ziren. Nazioarteko Bikaintasuneko Campus programara aurkezteko Mondragon Unibertsitateari emandako laguntza. LKSk laguntza eman zion MUri programa horretan aurkezteko eta proiektuaren aurkezpena arrakasta handikoa izan zen zeren eta deialdi horretan MU izan zen Espainiako unibertsitate pribatu bakarra 1. ebaluazio fasea gainditu zuena eta Nazioarteko Batzordearen ebaluazioa gainditu zuena.


12

SEKTORE PUBLIKOA Goiekiren sustapen funtzio berriaren diseinua Goieki garapen agentzia bat da eta Goierriko eskualdean (Gipuzkoa) dihardu. Badira urte batzuk Goiekik eskualdeko industriari eta ekintzaileei laguntza emateko eginkizunak betetzen dituela, lehiakortasunean eta negozio berrien sorkuntzan hobera egiteko. Etorkizuneko agertokiak eskualdeko egungo egitura ekonomikoari ekar diezazkiokeen mehatxuen aurrean, Agentziak negozio berriak sustatu nahi ditu modu proaktiboago batean. Proiektuaren lehen fasean honako hauek landu ditugu: munduan indarrean diren lurralde lehiakortasuneko ereduen eguneratzea; agentziaren misio berriaren definizioa, Goierriko egungo industri egituraren mapa/diagnostikoa eta lehentasunezko dibertsifikazio estrategiak: goraka datozen eta etorkizunik oparoena duten 5 industriak, eskualdeko gaitasunak kontuan hartuta. Era berean, negozio berriak sortzeko oinarrizko prozesua diseinatu da. Prozesu horri New Business Factory izena jarri zaio eta horretarako espezifikoa izango den espazio fisiko batean kokatuko da. Hausnarketa eta plangintza estrategikoa 2010ean zehar, gure bezeroei laguntza eman diegu beren hausnarketa eta plangintza estrategikoa egitean. Hala, Moja Ostalarien Ordenaren 4 ospitaleren plan estrategikoak, Ikuskatzailetza Medikoaren Plan Estrategikoa, nekazaritzako kooperatibismoaren Plan Estrategikoa eta EHUko Kontseilu Sozialaren 2011-2014 aldirako Plan Estrategikoa landu ditugu. Esparru horren barruan, gainera, Gipuzkoako 6 udalerritan Tokiko Berrikuntza Agendak lantzeko Eudelek sustatutako proiektuan parte hartu dugu.

Dinamizazio sektorialeko planak 2010ean Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza plana landu genuen Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzarako: 2010-2013ko ETLBP. LKS Ingeniaritzarekin lankidetzan, Birgaitze Estrategiaren lanketan parte hartu dugu, Etxebizitza, Herri lan eta Garraio Sailak egin berri duen Etxebizitzaren Plan Zuzentzailearen diseinuan. Aholkularitza eta prestakuntza Gipuzkoako Foru Aldundiko Modernizazio eta Garraio Zuzendaritzei laguntzen ari gara beren proiektuen plangintzan eta garapenean; baita Lan Ekintzari ere, Berritzeko eta Aldatzeko hartu duen ibilbidean. Halaber, Arrigorriaga, Urretxu eta Urnietako Udalei lagundu diegu beren Aldatzeko eta Hobetzeko prozesuetan; eta baita SPRIri ere, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio elektronikoko sistema enpresen artean zabaltzen eta prestakuntza ematen, beste proiektu batzuen artean.


13

PROZESUAK Eraginkortasun operazionala 2010eko ekitaldian zehar, LKSk laguntza eman die eraginkortasuna hobetzeko proiektuei heltzea erabaki duten enpresei, industria prozesuetan baliabideak optimizatu eta kostuak murrizteko helburuz. Hona hemen enpresa horietako batzuk: Cikautxo, Itasa, Ojmar, CIE Inyectametal, Saunier Duval Clima… Kate logistikoaren optimizazioa Jarduketa hauek kate logistikoaren integraziora eta sinkronizaziora bideratzen dira, helburu hauekin: zerbitzuaren kalitatea hobetzea, izakinen maila murriztea, malgutasuna handitzea, logistika kostuak murriztea. Enpresa hauekin lan egin dugu: Ulma, ITP, Ederfil, Corus Laminacion, Cikautxo, GKN Drivelina Zumaia, non LKSk biltegi bat giltza eskura ezartzeko proiektu bat ere landu duen. Gestio ereduak Joan zen ekitaldian, lidergoari eutsi diogu EFQM Ereduaren, Prozesukako Gestioan eta Kalitatea Gestionatzeko Sistemen aplikazioan; hala, goraka egin dute gestioan bikaintasunerantz egiten laguntzeko proiektuak gure esku utzi dituzten erakundeen kopurua: Enpresak: CAF, Tekniker, IZAN Fundazioa… eta 2009an bezala, Repsolek LKSn jarri du konfiantza bere gestio eredua garatzeko honako hauetan: bere negozio unitateetan eta departamentuetan, Repsol YPF-n, GNLren (Gas Natural Likidotua) Zuzendaritza Estrategikoan, Ingeniaritza, Segurtasun eta Ingurumen Zuzendaritzan, Portugaleko Repsol Gasen eta Repsol Petrolio Ikerketetan.

Herri Administrazioa: Eusko Jaurlaritza (HAEE – Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Herrizaingo Saila – Ertzaintzaren Zuzendaritza), Gipuzkoako Foru Aldundia (Modernizazioaren Zuzendaritza Nagusia), Gasteizko Udala (Udaltzaingoa), Orioko Udala, Bermeoko Udala (Gizarte Ongizateko Udal Patronatua), Kataluniako Generalitat (Herrizaingo Saila – Generalitateko Polizia). Administrazio prozesuen / prozeduren sinplifikazioa (birdiseinua) 2010ean zehar, erakunde publiko ugarik LKSn jarri dute konfiantza, beren prozesuak hainbat alderditatik aztertu eta optimizatzeko, izapidetze epeak murrizteko, jarduerak sinplifikatzeko, bezeroarentzako/herritarrarentzako arreta optimizatzeko, barne koordinazioa hobetzeko. Hona hemen erakunde horien arteko batzuk: Eusko Jaurlaritza (Industria, Merkataritza eta Turismo Saila), Gipuzkoako Foru Aldundia (Gizarte Politikako Saila), Zaragozako Foru Aldundia…


14

PERTSONAK Pertsonen Konpentsazio eta Garapen ereduak Zerbitzu linea honen barruan, pertsonak gestionatzeko ereduak zehazten eta martxan jartzen jardun dugu Lantegi Batuak eta CAF SArako; gainera, proiektuak egin ditugu Maier Txekian, Copo Iberican, Burdinolan, Urolan eta Gredos San Diegon, besteak beste. Teknologia Zentroetan sendotu egin dugu gure esperientzia. Hala, 2010ean Cidetec, Lortek eta Cenerri laguntza eman diegu eta Pertsonak Gestionatzeko Erreferentziazko Eredua garatu dugu IK4 Research Alliancerako. IK4ren eskutik, gainera, pertsonen gestiorako praktikei buruzko benchmarking bat landu dugu zientziaren eta teknologiaren sektorean, eta bertan EAEko eta Nafarroako 28 enpresak parte hartu dute (Ikerketa Zentroak, Ikerketa Kooperatiboko Zentroak eta Basque Excellence Research Centre direlakoak, eta Enpresa Zentroak). Kultura egokitzea eta garatzea Linea honetako gertaera esanguratsuenen artean, Ausolan Taldearen kultura eta lidergo eredua garatzeko laguntza proiektu handinahi bati ekin genion. Epe luzerako proiektua da, eta bilatzen du, batetik, Ausolan Taldeak izan nahi duen kultura esplizitu bihurtu, partekatu eta indartzea, eta bestetik, kultura horrekin bat etorriko den lidergo molde bat hedatzea. Gainera, hainbat kooperatibari lagundu diogu balio kooperatiboetan oinarritutako gestio molde etiko bat eta negozioaren behar eta estrategiak integratzen.

LKS-Axialent aliantza lantzen eta sendotzen jarraitzen dugu, izan ere, 2010ean b + i + p (pertsonen bitartez berrikuntzaren bila) bigarren Foroa izan da. Foro hori LKSk gidatzen du eta gure inguruneko industria talde nagusietako Pertsona eta Garapen Zuzendariek osatzen dute (ITP, Mercedes, Gamesa, Iberdrola, Cegasa, Cie Automotive, Guascor eta Gestamp) eta honako xede hau du: aurre egin behar ditugun erronkei erantzuteko praktika onak partekatzea eta ikuspegi berriak lantzea (internazionalizazioa, potentzial handiko pertsonen garapena, sistemak sustatu beharreko kulturarekin egokitzea etab.). Antolakuntza malgutzea eta garatzea 2010ean zehar, lanaren, antolakuntzaren eta pertsonen malgutasuna hobetzea xede duten 16 proiekturekin jarraitu dugu. Amaitutako edo hasitako proiektuen artean, hauek nabarmentzen dira: Fagor Arrasate, Elmet eta Batz Trokelgintza. Sektore Publikoan, Gasteizko Udalerako analisi funtzionalak egiten jarraitu dugu. Proiektu horren bidez, malgutasuna, konpromisoa eta garapen profesionala hobetu nahi dira Herri Administrazioetan. Lana eta familia bizitza uztartzea 2009an Fundaci贸n + Familiak emandako efr edo lana eta familia uztartzeko erreferentziazko ziurtagiria lortu zenean hasitako ildotik, 2010. urtean 14 proiektu landu dugu enpresetan eta, alor honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ponentziaren idazkaritza tekniko gisa dihardugu.


15

aholkularitza teknologikoa Optimate Import Arrasaten sartzea Kirol jantzien enpresa fabrikatzaile handizkari honen marken artean, honakoak dira garrantzitsuenak: Astore, Ternua eta Doire. Enpresak Optimate sartu zuen bere Supply Chain Planninga optimizatzeko soluzio gisa; horretarako alor zehatzak landu ziren, hala nola iragarpenak, eskaeraren aurreikuspena eta hornidura planaren optimizazioa. Hemanos Laredok ERP Logestic sartu zuen Salerosgaien garraioan eta logistikan 100 urtetik gorako eskarmentua duen enpresa honek nazio mailan eta nazioartean dihardu eta gure ERP Logestic bereganatu zuen garraioko nahiz logistikako negozio guztiak gestionatzeko soluzio integral gisa. Logestici dagokionez, aipagarriak dira bere modularitatea, ezarpen erraza, ingurune teknologiko berritzailea eta hirugarrenekin integratzeko erraztasuna, zehazki, Qualcomn multinazionalarekin egindako proiektu honetan. Gaestopas-ek ERP Nodhos Comercial eskuratu du Enpresa handizkari honek hainbat material eta puntako marka elektriko banatzen du. 40 urtetik gorako eskarmentua dauka sektorean eta Espainia osoan ditu ordezkaritzak. ERP Nodhos Comercial bereganatu du bere informazio sistema gestionatzeko soluzio integral gisa, lantzen dituen arlo guztiak kontuan hartuz, hots: arlo komertziala, produkzioa eta finantzak; eta biltegien gestio aurreratua irrati-frekuentzia bidez. FPK Lightweight Technologies Kooperatiba misto honetan MONDRAGON inbertsioak eta Batz kooperatibek parte hartzen dute. Egitura eta aerodinamika osagaiak diseinatzen eta fabrikatzen ditu konposite materialarekin, eta automozioko fabrikatzailerik handienetako partnerra eta hornitzailea da. ERP Microsoft Dynamics NAV eskuratu zuen Administrazio eta Finantza gestio osoa egiteko.

Bikain soluzioa Elhuyar Fundazioan Erakunde honek euskarari lotutako hizkuntza zerbitzu integralak eskaintzen dizkie bere bezeroei eta Bikain Soluzioa aukeratu zuen honako zereginak bete ahal izateko: Plan Estrategikoan zehaztutako helburuak gestionatzea. Gestio Plana gestionatzea, halako moldez non posible izango den beste pauso bat egitea eta proiektuen, ekintzen, zereginen eta abarren gestioa operatiboagoa izatea. Adierazle estrategikoak gestionatzea. Celesa Microsoft Dynamics CRM plataforma erabiliz, bezeroekiko harremana gestionatzeko sistema bat ezartzea. BIKAIN plataforma erabiliz, enpresaren erronka estrategiko eta operatiboen gestioan hobetzeko soluzio bat ezartzea. Fagor Etxetresna Elektrikoak Fagor Taldeari nazioarteko garraioaren alorrean prozesu logistikoen gestioa hobetzea ahalbidetuko dion soluzio teknologiko bat diseinatu eta garatzea. Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) VMware plataforma erabiliz azpiegitura teknologikoa birtualizatzea. Microsoft Sharepoint 2010 plataforma erabiliz, intranet korporatiboa diseinatu eta garatzea. Txorierri Ikastetxea osatzen duten profesionalen garapen prozesua gestionatzeko soluzio bat diseinatu eta garatzea.


16

Gaiker ERPa hautatzeko azterketa egitea, enpresaren prozesuetan identifikatutako beharretara ondoen egokituko den ERPa eduki ahal izateko. Madrilgo Arkitektoen Elkargoa (COAM) Elkargo kuotak gestionatzeko prozesua automatizatzea, kuotok esleitzen direnetik kobratu arteko prozesu osoa betez. Ulma Construcci贸n Taldearen Informazio Sistemei buruzko Plan Estrategikoa (iPlan) lantzea. Ulma Packaging Talde osoan gestio plana (urteko aurrekontua) lantzeko sistema bat ezartzea, IBM-Cognos plataforman oinarrituz. Fagor Etxetresna Elektrikoak IKER proiektuaren lanketa, korporazio aurrekontuak egiteko prozesua optimizatzeko: Erreferentzia/Bezero mailan finkatutako Marjina Gordina (IBM-Cognosen TM1 plataforman oinarrituta). MONDRAGON Korporazioa Korporazioaren intraneta eta estraneta garatzeko proiektua, MS Sharepoint 2010 plataforman oinarrituz.


17

zerbitzu juridikoak Sistemas Forjados de Precisión SL sozietatearen Lazkaoko plantako instalazioak eta jarduera erostea, kitatzealdian zegoen eta. Horretarako lege, finantza eta ingurumen arloko Due Diligence bat egin da, balorazio bat, eta lehentasunezko hartzekodunekin (Fogasa eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza), kitatzaileekin, langileen ordezkariekin eta erakundeekin negoziatu da, esleipena lortzeko. Hornitzaile alemaniar batek gure bezeroari eragindako kaltegalerengatik milioi eta erdi euro erreklamatzeko auzi eskea. Hornitzailea instalazioaren zati bat hornitzeaz arduratzen zen eta hornidura hori estrategikoa zen operazio osorako, zeinaren zenbatekoa laurogei milioi eurotik gorakoa baitzen. Auzi eskea egiteko arrazoia hauxe izan zen: hornitzaileak, hornikuntza amaitu baino lehen, konkurtsoan zegoela adierazi izana. Galdaketa sektoreko enpresa talde baten defentsa juridikoa, Erresuma Batuko energia konpainia baten filialaren erreklamazioen kontra. Auziaren mamia, kontsumoa doitzeko klausula bat –konpainiaren Hornikuntza Baldintza Orokorretan jasotakoa- aplikatu ala ez aplikatu zen. Bezero bati laguntza juridikoa ematea bere energia termosolarreko negozioa garatzeko eta zabaltzeko. Aholku eman genion bai bere bezeroekin bai hornitzaileekin era guztietako kontratuak negoziatu, idatzi eta izenpetzeko, makinak, osagaien hornikuntza eta muntaketa zerbitzuak eskuratzeko eta obrak gauzatzeko.

Alemanian helbideratutako hornitzaile baten kontrako auzi eskea aurkeztea Bergarako Epaitegian. Epaitegiak eskuduna zela adierazi zuen eta gure bezeroari zortziehun mila eurotik gora gehi berandutzako interesak ordaintzera zigortu zuen demandatua. Zailtasuna, nazioarteko eskumena gure bezeroaren interesen arabera aplikatzean zetzan. Familiako enpresa talde bat berregituratzea. Egitura berri bat egituratu zen, behar berriei eta etorkizuneko erronkei erantzun ahal izateko (internalizazioa, familiaren ondarea zaintzea, enpresa arriskuak mugatzea etab.). Holding sozietate bat sortu zen, taldearen jarduerak koordinatzeko. M&Aren prozesua AKsys Taldearen automozioaren sektoreko negozioak erosteko Alemanian eta Brasilen. Alemaniako sozietate nagusiaren konkurtso prozedura barruan gauzatu zen. Lan aholkularitza ematea enplegua erregulatzeko espedienteetan, azpikontratazio prozesuetan, langile erbesteratzeetan, enpresa itunetan, lan kontratazioan, gatazka kolektiboetan, lan istripuengatiko erantzukizunen arloan eta abarretan. Aholkularitza fiskala ematea transferentzia prezioen politikaren diseinuan, talde barruan lotutako transakzioak arautzeko eta aholkularitza ematea zerga administrazioek hasitako egiaztatze eta ikuskatze jarduketetan. Gure bezeroei honako gai hauei buruzko prestakuntza ematea: Konkurtso legea. Ordaintzeko bitartekoak eta kobratzeko bermea. Berankortasun Legearen aldaketa. Lan erreforma. Prestakuntza kooperatiboa.


18

arkitektura eta ingeniaritza ERAIKUNTZAK 2010. urtea urte zaila izan den arren, atzipen mailari eutsi egin diogu, hala kuantitatiboki nola kualitatiboki. Merkataritza sektoreak garrantzi handiko proiektuak jarri ditu gure esku, esaterako, Ikea talderako Alcorcon, Jerez eta Valladoliden egindako merkataritza guneak. Teknologiaren sektorean egindako apustuak aukera eman digu Imdea Fundazioan (Madril), Nuron Biopharman (Granada), Huelvako Zientzia Parkean eta Bizkaiko Teknologia Parkean parte hartzeko. Bizitegi proiektuak lantzen dihardugu honako hauekin: Visesa, Anida (BBVA), Sumasa (La Caixa), Catalu単a Caixa, Banc Sabadell eta Euskadiko Kutxarekin. Badirudi industriak ere goraka egin duela, izan ere, garrantzi handiko proiektuak egin ditugu Michelin (Gasteiz eta Lasarte), Ormazabal Taldea, Petronor eta CAFerako, besteak beste. Proiektu berezien artean, aipagarriak dira Buesa Arena pabiloiaren birmoldaketa eta Oronaren teknologia zentroa.


19

INGENIARITZA ZIBILA Ingurumena Nerbioiko parke linealaren Obra Proiektua eta Zuzendaritza (Luiaondo-Markijana-Amurrio zatiak). Bidasoako Bide Berdearen proiektua (Elizondo-DoneztebeEndarlatsa). Hiri ingeniaritza Donostian, Auditz-Akular eta Landarro eremuetako urbanizazio proiektua eta sistema orokorren proiektua. Sanlucar La Mayor-ko Enpresa Berrikuntza eta Energia Berriztagarrien Parkearen obren zuzendaritza eta gestio integratua, Sevillan (Soland, Enpresako Berrikuntza Parkea). Lutxanako UE-06 Sefanitro eremua urbanizatzeko proiektua (La Caixa-Caja de Ahorros y Pensiones BCA). Garraio azpiegiturak Informazio azterketa egitea trenez Loiuko Aireportura, Sondika-Aireportura eta zerbitzua Mungiarantz eta Bizkaiko Teknologia Parkerantz luzatzeari buruz. Donostian, Urumea gaineko bosgarren zubia eraikitzeko Obra Zuzendaritza. Donostiako bigarren gerrikoan, ibilgailu astunentzako aparkaleku bat egiteko proiektua (Bidegi). Ura Bermeoko saneamendu sareko obren zuzendaritza (Bizkaiko Foru Aldundia). Nerbioi ibaiaren arro burua garbitzeko kolektoreen proiektua (Ingurumen Ministerioa). Ultzama, Anue eta Lantzeko (Nafarroa) udalen ur hornikuntzari baterako soluzioa emateko proiektua.

Geoteknia Bizkaiko Foru Sareko errepideak egiteko hainbat proiektutako geologia eta geoteknia gainbegiratzeko laguntza geoteknikoa. Hondarribiko “Higer farora" iristeko GI-3361 errepidearen ezegonkortasunak aztertzeko txosten geoteknikoa (Gipuzkoako Foru Aldundia).


20

HIRIGINTZA Pasaiako badiaren (Gipuzkoa) berroneratze integralerako Masterplana, Gipuzkoako Foru Aldundirako, Gipuzkoa Aurrera ordezkatuz. Gasteizko Olarizuko enklabea Antolatzeko Plan Orokorraren azterketa partziala, Gasteizko Udalerako. Hernaniko (Gipuzkoa) SUE-10.5 Galarreta eremuaren hirigintza garapena, Donostiako Teknologia Parkea handitzeko, Donostiako Teknologia Parkea SA-rako eta Orona Koop. Elkarterako. Bilboko Plan Orokorra idazteko lurralde eta sektore mailako eraginei buruzko azterketa, Bilboko Udalerako. Donostiako AU AL-20 Auditz-Akular eremuaren Zatiko Plana (3.059 etxebizitza) aldatu eta egokitzea, Donostiako Udalerako. Tian Jia Tuo (Chongqing, Txina) eremuaren hiri plangintzaren diseinu kontzeptuala, Chongqing Hongqing Dacheng Urban Planing 造 Design Studio-rako (GP&D).


21

higiezinei buruzko aholkularitza HIPOTEKA BALORAZIOAK Mota guztietako 10.000tik gora balorazio: etxebizitza kolektiboak, familia bakarrekoak, lokal komertzialak eta bulegoak, industria pabiloiak, bizitegi eraikinak, sustapenak, eraikin bakanak etab. ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN BALORAZIOAK Ondasunen eta eskubideen balorazio ugari, kontabilitate, merkataritza eta hirigintzari lotutako xedez eginak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako Aldundiak, Orubide, Azpiegitura, Araba Garapen Agentzia eta halako erakunde publikoetarako, eta baita udal askotarako ere. Enpresa pribatuei dagokienez, higiezinen enpresa eta sustatzaile nagusiei eman diegu zerbitzua.

HIGIEZINEN GESTIOA Bizkaiko logistika eraikin baten Sale & Lease Back gestioa. Obra berriko hainbat bizitegi eraikinen salmenta gestioa Arrasaten, Bilbon eta Iru単ean. SUSTAPENAREN GESTIOA Hondarribiko babes ofizialeko etxeen sustapen batean administrazio eta merkataritza gestioak. Ermuko eta Pasaiako hainbat sustapenen bideragarritasun ekonomiko eta administratiboari buruzko azterketa. DESJABETZEEN GESTIOA Desjabetze lan juridiko, tekniko eta administraziokoetan laguntza ematea, obra hidrauliko eta errepide gaietan. Gipuzkoako Foru Aldundia. Hainbat desjabetze prozeduratan, administraziorako eta partikularrentzako prezio orriak lantzea. Eusko Jaurlaritzari laguntza tekniko eta juridikoa ematea Basauri eta Portugaleteko udalerrietan beste bizileku bat emateko espedienteetan, hala desjabetze jarduketa sistemetan nola hitzartuetan. LAGUNTZA JURIDIKOA Sozietate publiko eta pribatuei aholkularitza juridikoa ematea bizitegiekin eta industriarekin lotutako hirigintza garapenetan, honelako zereginak betez: salerosketa kontratuak idaztea, hirigintza hitzarmenak idaztea, hitzarmen batzarrak eratzea, hitzarmen batzarrei zuzendutako laguntza juridikoa eta kontabilitate laguntza eta birpartzelazio proiektuak lantzea Eibar, Orio, Ormaiztegi, Hernani, Arama, Basauri eta Trapagako udalerrietan.


22

diseinua eta berrikuntza AHOLKULARITZA Living Lab Hogar zehaztu eta diseinatzeko laguntza teknikoa. Acede. BAI- Design forum 2010 ekitaldia antolatzea. BAI. BIOteknologien sektorean, I+G+b prototipoak industrializatzeko metodologiari buruzko testak egitea eta metodologia hori zabaltzea. Gipuzkoa Berritzen-Innobasque. DISEINUA Auto elektriko baten prototipoa diseinatzea. MONDRAGON Automozioa. Euskotrenen unitate berrien aurkezpen publikoan laguntzea. Dakar eta Capri modeloko giltza bikoizgailua diseinatu eta garatzea. JMA. Espazio publikorako hiri elementuak diseinatzea. Bilboko Udala. Metroaren barruko eta kanpoko diseinua; Chennai eta Bangkok. CAF. Laborategirako ekipamenduak diseinatzea. Biolan. Sukaldeko ekipamendua diseinatzea. Logos. INGENIARITZA Bide babeserako sistema diseinatzea. Cegasa. Autobuserako osagaiak garatu eta industrializatzea. Irizar. Burdineria garatu eta industrializatzea. Kide. Ekipamenduak garatu eta industrializatzea. Ona Press.

KORPORATIBOA Interiorismoan eta irudi korporatiboan laguntza ematea. Euskotren. Ormazabalerako Show Room-a diseinatzea. Pilota erakusketa diseinatu eta ezartzea: Gasteizko Alde Zaharra Birgaitzeko Agentzia. Korporazioko bulego eta egoitzetan espazioak, ekipamendua eta seinaleak diseinatzea. MONDRAGON. Metro Malagarako, geltokien seinalatze sistema zehaztu eta diseinatzea. NAZIOARTEKOTZEA Abuztuan, Beijingo ordezkaritza ofizial baten bisitaldia izan genuen. Ordezkarien burua Beijing Municipal Science and Technology Comission-eko (BMSTC) Zuzendaria zen eta harekin batera Beijing Industrial Design Center-eko (BIDC) Zuzendaria etorri zen. Topaketa horrek LKS Diara Desingen eta Txinako erakundeen arteko harremana sendotzea ahalbidetu du.


23

argitalpen berriak "Etorkizunaren egoera 2010" txostena Pasa den ekitaldian Prospektikerrek "Etorkizunaren egoera 2010" izeneko txostena aurkeztu zuen LKS, Gipuzkoako Aldundia eta MONDRAGONen laguntzarekin. Dokumentua Milenio Proiektuaren gainean urtero egin ohi den txostena da, Prospektiker baita proiektu horretako nodo espainarraren burua. Aurkezpena esandako foru erakundearen Tronuaren Aretoan egin zen aipatutako proiektuaren zuzendari exekutiboa den Jerome C. Glenn estatubatuarraren eskutik. Milenio Think Thank mota berri bat da eta 1996an ezarri zen eskema global batean etorkizun globalen gaineko ikerketa bideratzeko, bideratu ere mundu osoan eratutako Nodoen bitartez. "Estrategia global estrategiko" bat da, 30 Nodo baino gehiagoko sare baten bitartez eta mundu osoko 3.000 adituren bidez ikuspegi globalak eta tokikokak elkar lortzen dituena. Parte hartzaileek Nazio Batuetarako eta nazioarteko beste erakunde, korporazio, gobernu, GKE, ikerketa institutu eta unibertsitate batzuetarako lan egiten dute. "Etorkizunaren egoera" izeneko txostenaren ohiko ataletako bat 15 erronka globalen gainean egiten diren eta urtero eguneratzen diren analisiak dira, bai eta Etorkizunaren Egoeraren Aurkibidea ere (SOFI). Aurkibidean azken 20 urtetan hobera edo txarrera egin duten eta datorren hamarkadan zehar jokaleku horietarako proiekzioak garatzen dituzten arloak identifikatzen dira. NBEren, Munduko Bankuaren eta beste erakunde multilateral batzuen azterlan garrantzitsu eta ospetsu guztiak proiekzio horietan aplikatzen dira neurri batean. Milenio Nodoaren jardueren gainean informazio gehiago nahi izanez gero www.proyectomilenio.org web orria bisita dezakezu.


24

Antonio Cancelori buruzko liburua ESIC argitaletxeak plazaratu duen "Principios, pensamiento e innovaci贸n empresarial. La visi贸n de Antonio Cancelo" liburuaren egileak dira Fermin Garmendia, LKSko zuzendari nagusia, eta Manolo Gonzalez, kazetaria eta erakunde honetako komunikazio arduraduna. Egileek beraiek liburuaren aurkezpenean azaldu zuten moduan, liburu honekin Antonio Cancelo enpresari handi, proiektu ugariren sustatzaile eta pentsalari eta polemista ikaragarriaren ideietara hurbildu nahi izan gaituzte, hain zuzen ere Eroskiren sortzaileetariko bat den eta orain arte ezagutu diren enpresa euskaldun handienetako bat den enpresa horren zuzendari nagusia, lehenengo, eta MONDRAGON korporazioko lehendakari, ondoren, laurogeitamarreko hamarkadaren bukaeran, izatera heldu zen pertsonaren ideietara. Hitzaurrea Jose Maria Perez Peridis-ek idatzi du eta, era berean, marrazki sinboliko bat ere eman du portadaren barrualderako, ezin hobeto erakusten duena Antonio Canceloren izaera eta ibilbidea, elkarren adiskide eta miresle handiak baitira. Liburuak ondo bereizitako bi atal ditu. Alde batetik, elkarrizketa luze bat, non Antonio Canceloren ideia eta planteamenduetan sakontzen baita bere biografia, esperientzia eta bizipenak ardatz gisa erabilita. Eta elkarrizketa hori osatzeko, bere idatzi nagusien aukeraketa bat, non lehena 60ko hamarkadaren bukaerako bat baita. Ohikoa duenez, bertan estilo zuzen, erraz eta argian azaltzen du bere pentsamendua eta, horrenbestez, haren ideiak eta enpresa pentsamendua erraz uler daitezke, eta oso hausnarketa baliagarria da enpresa erronkei heltzen dieten pertsona guztientzako gida gisa. Halaber, azken urteetako esperientziaren jokalekua mundu kooperatiboa bada ere, bere analisiak berdin balio du enpresa kooperatiboentzat zein kooperatibo ez direnentzat. Liburua Bilbon, Donostian, bartzelonan, Sevillan, Valentzian eta Madrilen aurkeztu zen, eta oso harrera ona izan du, lehen edizioa ia agortuta baitago.


25

gertaerak Lankidetza estrategikorako hitzarmena Prorailekin Ekainean, negoziazio biziko aldi baten ondoren, LKSk lankidetza estrategikorako hitzarmen bat izenpetu zuen Prorail enpresarekin Sinatutako hitzarmena ondoren zehaztu zen, LKSk Madrilen egoitza duen enpresaren kapital sozialean partaidetza handi bat hartu zuenean. Prorailek kualifikazio handiko 18 pertsonak osatutako talde profesionala dauka, eta, 3 urteko ibilbidean, trenbideen arloan kokapen garrantzitsua lortu du. Bere bezero nagusiak dira ADIF, Trenbide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia eta Errepideen Zuzendaritza Nagusia. LKSk lurralde eta hiri proiektu iraunkorretako esperientziak erakutsi ditu INTA34 - Hiri Garapenerako Munduko Biltzarrean INTA34 biltzarra Donostian egin zen, eta 40 herrialdetako baino gehiagoko aditu ezagunak hartu zituen. LKS Pasaiako Badiako Masterplana aurkezteko saio monografikoan egon zen presente, KCAP estudio holandesarekin batera, bertako erredakzio taldeko kide garen heinean. Gainera, “Hiri eskualde erakargarria”-ren saioan, Marco Segurolak “Lurralde eta hiri proiektuen esperientziak iraunkortasunean oinarrituta” izeneko ponentzia aurkeztu zuen. LKS Ingeniaritzak STOP CO2 Euskadi ziurtagiria lortu du Helburua emisioak murriztea da, % 10etik hasita, kontzientziazioaren eta aurrezpena bilatuz, eta 2015ean % 30era iristea. STOP CO2 Euskadi ekimenerako atxikipena enpresa elkartu gisa egin da, eta hainbat konpromiso hartu dira, hala nola erakundearen negutegi efektuko emisioen inbentario bat egitea, edota C02 kudeatzeko urteko gestio plan bat garatzea. Hurrengo mugarria estatu mailako ziurtagiria lortzea da, 2015ean Nazio Batuek sustatzen duten Munduko Itunean egoteko.

Ponentzia EAEko Mugikortasunaren legeari buruzko jardunaldian Jardunaldia Eusko Ikaskuntzak antolatu zuen, eta bertan lege berriak izan beharko dituen irizpide eta helburuei buruzko azterketa eta hausnarketa egin zen, mugikortasunerako eredu modernoenen ezarpenari koherentzia emateko eta lurralde antolamenduko eta lur erabilerako ereduekin bat etorriko diren planifikazio tresnak normalizatzeko. Ingeniaritza Zibilaren Arloko kide dugun Francisco Gomezek ponentzia aurkeztu zuen, EAEko Trenbide Sarearen Lurraldeko Sektore Planaren Aldaketari buruz, Donostialdeko eta Gipuzkoako beste udalerri batzuetako area funtzionalerako. Arkitektura eta Eraikuntzako NAN sariak LKSk Arkitektura eta Eraikuntzako NAN saria irabazi zuen, hainbat gai, teknika eta eraikuntzako soluzioen kategorian, eta aurkeztutako lana izan zen “Altzairu zuntzez indartutako hormigoiaren aplikazio estrukturala LKSren Arrasateko egoitzaren eraikinean”; lana Krisi garaiko Arkitektura eta Eraikuntzari buruzko Jardunaldietan aurkeztu zen,joan den abenduaren 1ean, Madrilen. Nazioartekotzeko baliabideen eraginkortasuna SPRI - Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak gonbidatuta, Jose Miguel Martinezek Zerbitzu Aurreratuen Nazioartekotze Tailerrean parte hartu zuen, Intergune 2010 Foroaren barruan. Aurreikuspenak ezin egitetik sortzen diren erronka berrien aurrean, eta bizi garen mundu globalaren askotariko interesak kontuan hartuta, bateko eta besteko eragileek izan beharreko gaitasun berrien alde mintzatu zen. Enpresa txikiek eta ertainek panorama berri horretan beren lekua dutela defendatu zuen, beste eragile batzuekin aliatzeko eta lankidetzan aritzeko mentalitate berri batek orientatzen baditu, zer eskain dezaketen baloratuz, eta nola izan daitezkeen eraginkorragoak begiratuz, baliabideak eta arriskuak minimizatuz.


26

LKSren XX. urteurrena LKSk 20 urte beteko ditu. Kooperatiba 1991n eratu zen, baina ez zen ezerezetik abiatu, hau da, Euskadiko Kutxaren Enpresa Dibisioan lortutako esperientzia zuen pilatuta. Garai haietan, Euskadiko Kutxako Kooperatiben Taldean aldaketa sakonak planteatu ziren, horien artean erakundea eskualdeko edo sektoreko elkarketetan antolatzea. Euskadiko Kutxak bere bokazio finantzario hutsa ere aldarrikatu zuen. Eta, azkenik, korporazioaren sorrera: MCC, gaur egungo MONDRAGON. Testuinguru hartan, aipatu enpresa dibisioko Aholkularitza eta Ingeniaritza departamentuek prozesu bat abiarazi zuten, bi urte iraun zuena, bideragarritasunaren azterketa egiteko, eta horren ondoren erabaki zen kooperatiba berri bat sortzea: LKS. 1991ko maiatzaren 2an, 49 bazkide fundatzailek kooperatiba berriaren eraketa akta izenpetu zuten, eta horren siglak LAN KIDE SUSTAKETA hitzetatik datoz. 20 urte hauetan, LKS nabarmen hazi da eta kanpoko merkatuetara irten da, ez soilik estatuan, baizik eta baita ere nazioartean, eta 69 milioi euroren fakturazioa lortu du eta pertsonen taldean 1.000 profesionalek baino gehiagok dihardute.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.