LKS Taldea. 2012 urteko txostena

Page 1

txostena


2

txostena

ezarpena Andaluzia Kantabria Katalunia Madril Nafarroa Euskadi Txile Txina Kolonbia Costa Rica Frantzia India Mexiko Uruguai

Garaia Berrikuntza Gunea Goiru kalea, 7 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

www.lks.es


txostena

3

aurkibidea Agurra

4

Aurkezpena

5

Nortzuk gara

6

Gure erakundea

7

LKS taldeko beste enpresa batzuk

8

2013rako erronkak

9

Gure erreferentziak 10 Gertaerak 21


4

txostena

agurra

Gure ezaugarri bereizgarriak: kontzientzia partekatua eta jardun kolektiboa LKS Taldeak 2012ko ekitaldian gure proiektu orokorraren errealitate guztietan izan duen bilakaeraren elementurik esanguratsuenak balioestean, bi gogoeta egin behar ditugu. Lehenak zuzeneko zerikusia du enpresa-esparruaren premiak eta jarduteko moduak goitik behera aldatu dituen testuinguru ekonomiko negatibo setatiarekin. Izan ere, duela urte gutxi posizioei eusteko helburua denok onartezintzat hartzen bagenuen ere, gaur egun erronka ikaragarri bihurtu da. Aurrekoari zuzenean lotuta –eta hauxe da bigarren gogoeta–, posizioei eustea gaur egun aukera bideragarria ez delako uste osoa zabaldu da; eszeptikoenek ere –neurri handi batean azken urteotan pixkanaka errealitatean murgiltzean ikasitako gauzen eraginez– ulertu dute enpresa-eraldaketari ekiteko eta zeregin horretan asmatzeko premia dela garrantzitsuena etorkizunari begira. Erronka nagusia estrategia zuzena identifikatzea eta bultzatzea da, erabakigarritasunez eta egungo egoeratik indartuta ateratzean pentsatzeko ilusioz eta konfiantzaz. Orain arte adierazitako guztia bat dator, seguruenik, gure inguruko edozein enpresak edo enpresa taldek egingo lukeen gogoetarekin. Desberdintasuna gure funtsean datza, hots, gure proiektu kooperatiboan. Izan ere, kontzientzia partekatuak eta jardun kolektiboak lagundu digute gure proiektua eraikitzen eta proiektu horri eusten. Proiektu horretan, lehen eta orain, “iraunkortasunaren” bilaketa –nolanahi ere, terminoa gaur egun hain modan dagoen enpresa-adierarekin finkatu aurretik– naturaltasunez txertatu dugu gure erabakietan eta gure izateko eta egiteko moduetan. Eta bide hori egiteko, beste zenbaitetan azpimarratu izan dugunez, ospe handiko marka bat lortu dugu gure profesionalen lan onari, bilakatzen ari den zerbitzu-eskaintza malgu bat duen taldearen dibertsifikazioari eta gure filosofia propioari esker (gure oraingo eta etorkizuneko proiektuaren elementu bereizgarri gisa elkartasuna, ahalegin kolektiboa, integrazioa, kidetasun-zentzua eta inplikazioa bultzatzen dituen filosofiari esker, alegia). Eraldaketa eta bilakaera ideia zahar baten atzean, hots, interes kolektiboa interes indibidualaren gainetik jartzeko asmoaren atzean. Alderdi horretan oinarrituko ditugu gure ahaleginik berehalakoenak, eta bide egokia bilatuko dugu aurrean dugun bidegurutzean. Horretarako, gure pertsonen ahalegin eta lan ukaezina da gure aktiborik garrantzitsuena, eta, horregatik, gure esker ona helarazi nahi diegu guztiei.

Iñaki Ormaetxe

Aitor Lejarzegi

LKS Koop. Elkarteko Kontseilu Errektoreko Lehendakaria

LKS Ingeniaritza Koop.Elkarteko Kontseilu Errektoreko Lehendakaria


txostena

5

aurkezpena

Merkatuak aldaketa-prozesuan, zerbitzuak eraldaketa-prozesuan

2012. urtea nahasia eta zaila izan da ekonomian, oro har. Datuek hori diote. Zerbitzu profesionalen merkatuari buruz dugun informaziotik ondoriozta dezakegunez, agertzen hasi ziren birmoldaketa-prozesuak bizkortu egin dira (ekitaldiaren amaieran bereziki), eta baliteke aurrerantzean joera hori areagotzea. Birmoldaketa horren ondorioz, sektorea oso desberdina izango delakoan gaude. Komeni da “2007ko egoerara itzultzeko” helburua burutik kentzea. Ez gara itzuliko. Beste gauza bat izango da, oraindik zer izango den ez badakigu ere. Benetan uste dugu inork ez dakiela, eta gure lekua bilatu behar dugu datozen hilabete eta urteetan. Krisia hasi zenetik gaude bilaketa horretan murgilduta, eta jakin badakigu bide luzea geratzen zaigula egiteko. Funtsezkoa izango da merkatua ongi “irakurtzen” jakitea, gure interesei erantzuten ez dieten eslogan edo joera orokorrei jarraitu gabe. Aldaketa asko eta, beraz, erronka asko bizi behar ditugu oraindik. LKS Taldean, jabetuta gaude errealitate horretaz, eta gure produktu/merkatuen zorroa eraldatzeko aukera ematen diguten erabakiak hartzen ditugu. Horri esker, posizioei eusteko moduan gaude. Ez da erraza izaten ari, baina ziur gaude bide onetik goazela. 2012. urtean, bi kooperatiben 2013-2016 aldirako Plan Estrategikoak onartu ditugu. Hain ingurune aldakorretan, zaila da epe luzerako aurreikuspenak egitea, eta aldagai jakin batzuetan ez dugu asmatuko seguruenik, baina diseinatu ditugun Negozio Ereduek konfiantza ematen digute diseinatzen ari garen etorkizunean gure lehiakortasuna indartuta aterako dela pentsatzeko. Eta horretan guztian, gure pertsonen ekarpena funtsezkoa izaten ari da. Gure lehia-abantaila handia izan da hori, eta aurrerantzean ere izango da.

Alberto Gorroñogoitia

Fermín Garmendia

LKS Ingeniaritza Koop. Elkarteko Zuzendari Nagusia

LKS Koop. Elkarteko Zuzendari Nagusia


6

txostena

taldea LKS Taldea erreferente garrantzitsuenetako bat da zerbitzu profesionalen sektorean gure herrialdean. 1.000 pertsonatik gora dauka plantillan eta urteko 70 milioi eurotik gorako fakturazioa sortzen du. MONDRAGONen barruan dago. MONDRAGON lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Estatuko zazpigarrena. LKSk zerbitzu profesionalak ematen ditu honako alor hauetan: teknologia eta gestio aholkularitzan, aholkularitza juridikoan, arkitekturan eta ingeniaritzan, higiezin aholkularitzan eta diseinu eta berrikuntzan. LKS hainbat kooperatiba elkartek eta hainbat molde juridiko duen hamar enpresa partaidetuk osatzen dute. LKSk askotariko alorrak hartzen dituzten enpresekin lankidetzan dihardu. Sektore pribatuan, nabarmentzekoak dira aeronautika, automozioa, etxetresna elektrikoak, elektronika, elikadura, banaketa, finantza zerbitzuak, garraioak, energia berriztagarriak, ingurumena, makina-erreminta, altzarien fabrikazioa edo teknologia zentroak. Sektore publikoan, berriz, autonomia erkidegoetako gobernuak, aldundiak, udalak, mankomunitateak, garapen agentziak, hezkuntza edo osasuna. Eta nazioartean, Garapenerako Nazioarteko Bankua, Munduko Bankua eta halako erakundeak; baita Europar Batasuna eta hainbat herrialdetako gobernuak ere. Taldea 1991n jaio zen Euskadiko Kutxako Enpresa Dibisioan 30 urtean baino gehiagoan izandako eskarmentutik, eta bere ibilbidean aipatzeko moduko ezaugarriak izan dira hedapen iraunkorra, hazkunde eutsia eta giza balioetan nahiz balio sozialetan oinarritako filosofia. Azken urteetan sendotu egin da, besteak beste, Andaluzia, Kantabria, Katalunia, Madril eta Nafarroako erkidegoetan. Baita Euskadin ere. Era berean, nazioarteko ezarpenetan ere aurrera egin da Txilen, Txinan, Kolonbian, Costa Rican, Frantzian, Indian eta Mexikon.


txostena

7

gure erakundea LKS, S. Coop. KONTSEILU ERREKTOREA

ZUZENDARITZA KONTSEILUA

Iñaki Ormaetxe (Presidentea) José Antonio Arce (Presidenteordea) Javier Puertas (Idazkaria) Mª José Igoa (Kidea) Jose Luis Garay (Kidea) Maria Ortiz (Kidea) Mª Luisa Pildain (Kidea) Mila Diaz (Kidea)

Fermín Garmendia (Zuzendari Nagusia) Carlos Barandiaran (Kudeaketa Kontsultoretzako Zuzendaria) Jesús Dorronsoro (Kontsultoretza Teknologikoko Zuzendaria) Jesús Martínez (Zerbitzu Juridikoetako Zuzendaria) Juan Luis Llorens (Hedapeneko Zuzendaria) Javier Malet (Pertsonen Garapeneko Zuzendaria)

LKS Ingeniería, S. Coop. KONTSEILU ERREKTOREKO KIDEAK

ZUZENDARITZA KONTSEILUKO KIDEAK

Aitor Lejarzegi (Presidentea) Jon Igarza (Presidenteordea) Koldo Mikel Martin (Idazkaria) Javier Arcaya (Kidea) Carlos Dorronsoro (Kidea) Jose Luis Heriz (Kidea) Nerea Mujika (Kidea)

Alberto Gorroñogoitia (Zuzendari Nagusia) Emilio Ormaechea (Garapeneko Zuzendaria) Jaime Carmona (Zuzendari Finantzarioa) Mikel Alzola (Pertsonen Kudeaketako Zuzendaria) Jesús Mª García (Eraikuntzako Zuzendaria) Gabriel Silva (Ingeniaritza Zibileko Zuzendaria) Elisabeth Urrutia (Diseinu eta Berrikuntzako Zuzendaria) Jon Berbel (Higiezinen Kontsultoretzako Zuzendaria) Luis Anduaga (Hirigintzako Zuzendaria)


8

txostena

taldeko beste enpresa batzuk ABANTAIL, S. Coop. (www.abantail.es). Enpresa hau aitzindaria da egokitze-diseinuaren optimizazio eta automatizazioan (produktua bezero bakoitzaren behar zehatzetara pertsonalizatzea). Kudeatzailea: Sonia Ortubai. FILLPACK ENGINEERING SERVICES, S.L., edonolako produktuak prozesatu, bete, enbasatu eta manipulatzeko elikadura industriarako soluzioetan espezializatutako ingeniaritza. Kudeatzailea: Iñaki Zubieta

LKS COLOMBIA. Kolonbiarako zerbitzu profesionalen enpresa. LKS OUTSOURCING, S. Coop. Enpresei informatikako zerbitzuak kanpora ateratzeko eredu berritzailea eskaintzen die. Kudeatzailea: Iñigo Lapitz. LKS HAUTAPENA ETA PRESTAKUNTZA-AURKI, S.L. (www.lks.es). Langileen hautapena eta prestakuntzaren gestioa. Kudeatzailea: Aitor Pérez.

IBAI SISTEMAK, S.A. (www.ibai.com). Agirien eta liburutegien kudeaketan espezializatutako soluzio informatikoak. Kudeatzailea: Iñigo Lapitz.

LKS STUDIO, S.A. (www.lksstudio.es). Ingeniaritza eta arkitektura enpresa, IPM-integral Project Management delakoan espezializatua. Kudeatzailea: Emilio Ormaechea.

LKS Corporate Finance. Aholkularitza enpresen salerosketan, aholkularitza enpresa berregituraketetan, Proyect Finance. Zuzendaria: Juan Ramon Molinero.

LKS TASAZIOAK, S.A. (www.lkstasaciones.es). Higiezinen, aktiboen eta eskubideen balorazioa. Kudeatzailea: Jon Berbel.

GSR, S. Coop. Egoitza Zerbitzuen Kudeaketa. Kudeatzailea: Iñaki Roa.

LK WENDLAND, S. L. (www.lk-wendland.com). Aholkularitza juridikoa eskaintzen die Espainian edota Alemanian interesak dituzten alemaniar eta espainiar enpresa eta partikularrei. Kudeatzailea: Boris Kroczek.

i3s, S.A.(www.i3s.es) SAP garapenak ezartzen espezialistak. Kudeatzailea: Andoni Aranzamendi.

LKS INDIA PRIVATE LIMITED.

INDABA (www.indaba.es) Interneten oinarritutako aplikazio informatikoak. Kudeatzailea: Juan José Rodríguez.

LKS CONSTRUCTION AND ENGINEERING COMPANY. TXINA.

LKS BUILDINGENIA, S.L. (www.lksbuildingenia.com). Arkitekturan, Ingeniaritzan eta Giltza Eskura erako Eraikuntzan zerbitzu bateratuak. Kudeatzailea: Alberto Odriozola.

PROSPEKTIKER, S.A. (www.prospektiker.es). Azterketa prospektiboetan adituak. Kudeatzailea: Ibon Zugasti.

LKS Corp. S.A. Amerikako hego konoan hasi da lanean, Santiagon (Txile), herrialde horrek eta bere inguruak eskaintzen dituzten aukerak garatzeko. Kudeatzailea: Alfonso Arancibia. LKS MEXIKO. Mexikorako zerbitzu profesionalen enpresa. LKS CA y CARIBE, S.A. (www.lkscaribe.com). Zerbitzu profesionalen enpresa, Erisaldeko Amerika eta Karibe ingururako. Kudeatzailea: Dietmar Gamboa.

RESIDENCIAL MONTESCLAROS, S.L. (www.residencialmontesclaros.es). Hirugarren adinekoentzako egoitza Logroñon. Kudeatzailea: Iñaki Roa. SEI, S.A. (www.seimcc.com). Frantziako merkatura zuzendutako soluzio informatikoak. Kudeatzailea: Dominique Labeyrie.


txostena

2013ko erronkak 2012. urtean 2009-20102ko Plan Estrategikoaren indarraldia amaitu ondoren, 2013-2016ko Plan Estrategikoa diseinatu dugu. Nabaria denez, plan hau landu dugunean genuen egoerak ez du zerikusirik 2008. urtekoarekin (askoz negatiboagoa oraingoa). 2012. urtean bezala, egoera ekonomikoa oso zaila izango da, zailagoa beharbada. Aurreikusitakoaren arabera, lehiaren intentsitateak gora egingo du nabarmen, eta, Taldearen zenbait negoziotan, ahaleginen zati handi bat nazioarteko merkatuan egin beharko dugu. Nolanahi ere, proiektua indartu egin dugu azken lau urteetan, eta horixe da, berriz ere, datozen lau urteetarako helburua. 2013an hasiko gara. Erronka nagusiei dagokienez, honako helburu hauek planteatzen dira nagusiki: Kontsultoretza eta Zerbitzu Juridikoen Dibisioa 1. ERRONKA: zabaltzea eta merkatuan presentzia izatea. 2. ERRONKA: negozio-zorro lehiakorra. 3. ERRONKA: pertsona trebatuak eta konprometituak, eta antolamendu eraginkorra. Ingeniaritza Dibisioa 1. ERRONKA: nazioartekotzea, negozio-zifraren herenera iritsi arte. 2. ERRONKA: jauzia balio-proposamenean, Sustapeneko, Ustiapeneko eta “Giltza Eskurako� negozioen bidez. 3. ERRONKA: energia berriztagarrien sektorearen aldeko jarduna.

2012ko datu ekonomikoak eta pertsonenak Sarrerak: 58 milioi euro Pertsonak: 714

2013rako aurreikuspena Sarrerak: 60 milioi euro Pertsonak: 720

9


10

txostena

gure erreferentziak

gestio aholkularitza

ESTRATEGIA Sektore publikoa 2012. urtean, hainbat proiektu bultzatu ditugu Eusko Jaurlaritzaren sail batzuetan eta mendeko sozietateetan. Proiektu horiek, edonola ere, gure parte-hartzearekin egindako gogoeta estrategikoko prozesu batzuen ondorioz sortu dira. Adibidez, Ekoeuskadi proiektuari lotuta jarraitu dugu. Ekoeuskadi 2020 Iraunkortasun Txostena landu dugu lehen aldiz, eta Turismo Sailburuordetzarekin lankidetzan jarraitu dugu, Basquetour agentziaren bitartez eta Idazkaritza Tekniko gisa, Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Plana hedatzeko prozesuan. Horrez gain, Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoko Zuzendaritzarekin (BAEZ) lankidetzan jarraitu dugu Digitalizazio Planaren ezarpenean. Tokiko Administrazioaren esparruan, Eudelekin lankidetzan jardun dugu toki-berrikuntzako bi agenda lantzeko eginkizunean, eta laguntza teknikoa eman dugu Lea-Artibai eta Busturialdeko enplegu-planak lantzean. Aurtengo ekitaldian, mugikortasunaren esparruko proiektuak garatzen jarraitzen dugu, hala nola Logistikako Klusterrerako Mobility Lab proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Halaber, euskal trenbide-sistemaren inguruko gogoeta estrategikoa eta Garraio Iraunkorraren Plan Zuzentzailearen ebaluazioa aipatu behar ditugu (azken horiek Eusko Jaurlaritzaren Garraio Zuzendaritzarentzat). 2012. urtean, proiektu interesgarriak garatu ditugu sektore soziosanitarioan. Horien artean, Etorbizi-Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa abian jartzeko emandako laguntza eta Osasun eta Kontsumo Saileko koordinatzaile soziosanitarioak BIOEF Fundazioaren bidez zuzendu duen “EAEko adinekoen egoitzetako osasun-arretaren eredu berria” proiektua landu izana azpimarratu behar ditugu.

Berrikuntza estrategikoa: Negozio Ereduaren eraldaketa 2012. urtean, Negozio Ereduaren ideiaren inguruan duen ikuspegi propioarekin egin ditu LKS Taldeak ehun negozio baino gehiagoren inguruko gogoeta estrategikoak, industriari eta zerbitzuei lotutako hainbat sektoretan. Garatutako ikuspegiak –MdN Innovation izenekoak– partehartzea, paradigmen haustura eta negozioak eta horien gakoak sistemikoki ulertzea izan ditu oinarrizko premisa. Horri esker, negozioak pentsamendu estrategikoaren gune bihurtu dira, eta etorkizunean lehiatzeko eta bezeroei balioa ematen jarraitzeko moduari lotutako galderei erantzun zaie gune horietan. Iraganean ikasitakoaren, gaur egungo ereduaren azterketaren, sormenerako inguruneak sortzearen eta etorkizuneko ereduak zehaztearen bidez, MdN Innovation ikuspegian oinarritutako gogoeta-prozesuek negozioak benetan eraldatzeko zutabeak ezarri dituzte. Estrategia korporatiboa Negozioen lehia-estrategiari buruzko gogoetez gain, hainbat enpresaren eta negozio anitzeko hainbat egituraren estrategia korporatiboa zehazteko lanean parte hartu du LKS Taldeak 2012. urtean. Enpresa eta egitura horien artean, MONDRAGON Korporazioaren Osagaien Dibisioa, Eroski, Fagor Ederlan, Loramendi eta Mondragón Assembly aipa daitezke. Ildo horretan, esparru korporatiboan landu beharreko gaiei buruzko erabakiak hartzen lagundu dugu (gaur egungo negoziozorroaren azterketari, etorkizuneko negozio-zorroaren definizioari edo erakundeak negozioei balioa emateko moduari buruzko erabakiak, adibidez). Horrela, beraz, negozio-gogoeten norainokoa osatuz, esparru korporatiboari balio egokia ematea funtsezkoa da erakundeak eraldatzeko.


txostena

PROZESUAK Eroski LKS Taldeak Eroskirekin lankidetzan jardun du hornitzaileen garapen-planean, eta 2013an ere jarraitu egingo du. Proiektuen norainokoak produktuak eskuratzeko prozesu osoa hartzen du, Eroskin premiaren plangintza egiten denetik produktua apalean edo saltokiko biltegian ipintzen den arte, eta hornitzaileen instalazioak aztertzen dira, kostuak murrizteko eta zerbitzua hobetzeko. Efizientzia operazionala 2012ko ekitaldian, efizientzia hobetzeko eta, era horretan, industria-prozesuetan baliabideak optimizatzeko eta kostuak murrizteko proiektuei ekitea erabaki duten enpresei lagundu die LKS Taldeak. Enpresa horien artean, honako hauek ditugu: Fagor Ederlan, CIE Inyectametal, Fagor Arrasate, Arteche Power Quality, Punteados de Precisión Goialde, Beissier, Alejandro Altuna, Fagor Industrial‌ Kate Logistikoaren optimizazioa Horrelako jardunak kate logistikoa bateratzera eta sinkronizatzera bideratuta daude, eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea, izakinen maila murriztea, malgutasuna handitzea, kostu logistikoak murriztea eta abar dute helburu. Besteak beste, honako enpresa hauekin jardun dugu lankidetzan: Ulma Forja, Ederfil, FIT automoción, RTS... Administrazio-arloko prozesuen / prozeduren sinplifikazioa (diseinu berria) Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak) LKS Taldearen esku utzi du prozesuak aztertzeko eta optimizatzeko eginkizuna, hainbat esparrutan: izapidetzeko epeen murrizketa, jardueren sinplifikazioa, herritarrei eskainitako zerbitzu-mailen hobekuntza, barne-koordinazioaren hobekuntza, lege-eskakizun berrietara egokitu beharra eta abar.

11

Kudeaketa-ereduak 2012ko ekitaldian, Eusko Jaurlaritzaren erakunde ugarirekin jardun dugu prozesuen araberako kudeaketa eta kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzen, bikaintasuna lortzeko bidean laguntzeko: IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Ertzaintzaren Zuzendaritza (Segurtasun Sailburuordetzaren mendekoa), Turismo Zuzendaritza eta Basquetour agentzia (Turismo Sailburuordetzaren mendekoak) eta KontsumobideKontsumoko Euskal Institutua (Osasun Sailaren mendekoa). Osakidetza 2012. urtean, LKS Taldeak Osakidetzari lagundu dio Diagnostiko Biologikoko Sarearen (Laborategiak) Plan Zuzentzailea ezartzen. Proiektu horrek jarraitu egingo du 2013. urtean, eta diagnostiko biologikoko eta hemoterapiako zerbitzuetan egungo eskaintza optimizatu eta arrazionalizatzea eta lurraldean duen banaketa eta zentroen arteko osagarritasuna eta lankidetza hobetzea ditu helburu nagusi. Lanbide LKS Taldeak Lanbiderekin lankidetzan jardun du lotutako bi proiekturen garapenean: enpresei emandako eta enpleguzerbitzu publikoek ezarritako zerbitzuei buruzko azterlana (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enpresei Zerbitzu Zorroa zehazteko aukera eman diena), eta Lanbideren zerbitzu-zorroa enpresetan ezagutzeko, enpresetara hurbiltzeko eta enpresetan zabaltzeko Prospekzio Ereduaren definizioa eta garapena.


12

txostena

PERTSONAK Kultura-arloko aldaketa eta garapena 2011. urtean bezala, pertsonen ildoaren barruan, gure bezeroei kultura-eraldaketaren prozesuan laguntzen jarraitu dugu. Ikerlan zentro teknologikoak eta Ausolanek LKS Taldearen esku utzi dute kultura-eredua ezartzen jarraitzeko eginkizuna, horien liderren garapenaren eta pertsonak garatzeko eta kudeatzeko sistemen bitartez, eta hori guztia negozioestrategiari lotuz. Talentuaren kudeaketa LKS Taldeak Talentuaren Kudeaketaren esparruko metodologian sakontzen jarraitu du. Horretarako, hainbat ekimen eta garapenetan inplikatu da erakunde eta sektore mota desberdinei erantzuteko (Talentuaren Kudeaketa MONDRAGON Korporazioan, Gizarte Kudeaketarekin batera; ETE-etan Talentua Kudeatzeko Gida, Gipuzkoako Foru Aldundiaren garapenildo baten barruan; Talentuaren Kudeaketa zientzia- eta teknologia-sektorean, kualifikazio-maila handiko profesionalentzat). Halaber, talentuaren kudeaketa zer den, zer oinarri dituen eta zer jardunbidetara bideratu behar den ulertzeko ikuspegi orokor bat eskaini du. Era berean, Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxari lagundu diogu Talentuaren Kudeaketa Ereduaren garapenean, ikuspegi orokor batetik abiatuta sarearen testuinguruan pertsonalizatzeko aukerara iritsi arte. Konpentsazioa eta jardunaren ebaluazioa 2012ko ekitaldian, konpentsazioaren esparruko aditu gisa, merkatu-analisian zein hainbat ordainsari-ereduren garapen eta ezarpenean oinarritutako proiektuei ekiteko erabakia hartu duten enpresei lagundu die LKS Taldeak. Horien artean, Onduline, Burdinola, Zorrotz eta Urola aipa daitezke, eta bereziki azpimarratu behar ditugu CAF Transport Engieneering enpresari bere Ordainsari Aldakorraren eredua garatzeko emandako laguntza eta, erakunde publikoen kasuan, Errenteriako Udalari emandakoa.

Antolamendu-eredu berrien diseinua eta ezarpena LKS Taldeak Batz enpresarekin jardun du lankidetzan Erosketen Kudeaketa/Azpikontratazioa diseinatzen. Ildo horretan, erosketak kudeatzeko prozesuak eta gaur egungo antolamendu-egitura aztertzen eta alternatibak eta horien eragina zehazten lagundu dio bezeroari, ereduari eta horren ezarpenari buruzko erabakiak hartzeko. Osasun-sektorea. Pertsonen kudeaketa LKS Taldeak Osakidetzaren Antolamendu Planaren garapena zuzendu du, eta jarraitutasuna eman dio osasunaren esparruko pertsonen kudeaketan duen expertiseari, egungo errealitatearen diagnostikoaren eta giza baliabideen egituraren proiekzioaren bitartez helburuak eta jardun-ildoak identifikatzeko. Eta, hori guztia, erabakiak eta giza baliabideen aurreikuspen-kudeaketa bideratzeko, giza egituraren dimentsionamendu estrategikorako metodologia batean oinarrituta. Pertsonen esparruko beste proiektu interesgarri batzuk LKS Taldeak lehia-ereduetan oinarritutako lanbide-garapeneko ereduetan duen esperientzia sendotzen jarraitzen du, estrategiarekin guztiz bat eginik. Aurtengo ekitaldian, hainbat erakundek jarri dute konfiantza LKS Taldean: Elhuyar Fundazioa, Salto Systems‌ Halaber, Fagor Arrasate enpresarekin batera muntaia-araudien esparruan garatutako proiektua eta Pertsonak Kudeatzeko Jarraibide Korporatiboen definizioa (IK4 Aliantzarekin) azpimarra ditzakegu.


txostena

13

kontsultoretza teknologikoa MONDRAGON CORPORATION MONDRAGON Korporazioaren 2013-2016ko IKT Ereduaren diseinua. Eredu horrek korporazioaren negozioetan IKTen esparruan garatu beharreko jarraibideak ezartzen ditu, korporazioaren 2013-2016 aldirako gizarte- eta enpresa-politikarekin bat eginik. EUSKALTEL Business Intelligence (SAP Business Objects) plataformaren bertsioaren migrazioa, aginte-koadroak lantzeko eginkizuna, eta plataforma horretako Reporting eta Aurrekontu Kontroleko Eskuzko Prozesuen optimizazioa. EROSKI ERP LOGESTIC diseinatu eta ezarri da, Jatorriko Erosketa sailerako kudeaketa-tresna gisa, eta plataforma logistikoen eskaeren kudeaketarako eta plataforma horiei garraioa kudeatzeko emandako zerbitzuen fakturaziorako soluzio korporatiboan txertatu da. Prozesuen araberako kudeaketarako atari baten diseinua eta garapena, Microsoft Sharepoint plataforman. ECOLEC FUNDAZIOA MCC Telecom enpresarekin lankidetzan, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen zaintza kudeatzeko Microsoft.Net teknologiako neurriko sistema bat diseinatu eta garatu du LKSk, 208/2005 Errege Dekretuan ezarritako ingurumen-irizpideei jarraiki. MAIER Taldearen aurrekontua egiteko, Taldea finkatzeko eta Taldearen kudeaketa kontrolatzeko prozesuak optimizatzera bideratutako soluzio bat diseinatu eta abian jarri da. Eskaintzen kudeaketa dokumentala egiteko lankidetzagune bat diseinatu eta garatu da, Microsoft Sharepoint plataforman. COVERIGHT Finantza-kudeaketaren soluzioaren diseinua eta ezarpena (Nodhos Financiero).

MEDOP – MEDICAL OPTICA Espainian eta Europan optika pertsonala eta lan-segurtasuneko elementuak fabrikatzen eta merkaturatzen dituen enpresataldea; Bilbon du egoitza. Cezanne pertsonen garapen-soluzioaren ezarpena, barneko edo kanpoko hautagaien artean lan-profil berriak bildu, hautatu eta sustatzeko prozesuaren esparru berezian. Prozesua konpainiaren atari korporatiboekin (www.medop.es eta www.medicaloptica.es) eta Infojobs eta Linkedin profil-hornitzaile berriekin bateratuta dago, barneko hautaketa-prozesuen bidez lanpostu berrietarako hautagaien curriculumak argitaratzeko eta erakartzeko. SKANDIAVERJEN (SKV Group) Egoitza Zamudion (Bizkaia) eta Glasgowen duen nazioarteko Taldea. Hasieran, tona kopuru ertaineko eta handiko itsasontzietarako motorrak fabrikatzen zituen; gaur egun, berriz, itsas motorren elementuak eta ordezko piezak saltzen, konpontzen eta horren inguruko aholkularitza teknikoa ematen du. Web-atari korporatibo berria (www.skvgroup.es) Europako, Asiako eta Amerikako banatzaile eta bezeroei zuzenduta dago funtsean, eta tarifen eta produktuen gune pribaturako sarbidea errazten die banatzaileei. ELHUYAR FUNDAZIOA Pertsonak Kudeatzeko Sistemaren (PKS) ezarpena, jardunaren ebaluazio-prozesua egiteko eta Prestakuntza Plana lantzeko, egikaritzeko eta jarraipena egiteko. ETS (Euskal Trenbide Sarea) Miribillako Datuak Prozesatzeko Zentroa (DPZ) ETSren bulegoen Albia eraikinean (Bilbo) kokatu dela-eta, HP teknologia duen erabilgarritasun handiko bigarren DPZ bat instalatzeko eta abian jartzeko proiektu bat egin da. MARCOS LARRAÑAGA (LACOR) Oracle Standard EditionOne Datu Basearen eguneratzea, optimizazioa eta abian jartzea, aplikazio korporatiboen eta ERPen errendimendua hobetzeko.


14

txostena

DFG (Distribución Farmacéutica Guipuzcoana) Gipuzkoako bi farmazia-enpresek (UFG eta GUIFARCO enpresek) bat egin eta DFG sortzeko prozesuaren esparruan, DFGren Negozioaren Jarraitutasun Plana egin du LKS Taldeak. Plan horrek dauden sistema eta aplikazioen azterketa eta arkitektura, eta negozioaren jarraitutasun-eskakizunei erantzuteko bilakaeraaukeren diseinua jaso ditu. GEMINYS (CAF Taldea) Industria- eta ingeniaritza-proiektuen dokumentazioa lantzen espezializatutako enpresa. LKS Taldeak laguntza eman dio dokumentazio teknikoa kudeatzeko plataformaren bilakaeran eta hobekuntzan, honako esparru hauetan: Ahultasunak detektatzeko segurtasun-auditoria. Arkitektura teknologikoa eta aplikazioak garatzeko frameworka diseinatu eta ezartzeko aholkularitza eta euskarri teknikoa. Stockholmeko tranbiarekin balidatutako dokumentazioa zabaltzeko moduluaren diseinua eta garapena, erabiltzaileen kudeaketa eta segurtasuna barnean hartuta. Dokumentazio teknikoa indexatzeko eta bilatzeko edukietan oinarritutako motorraren diseinua eta garapena. COPRECI TALDEA Copreci Taldearen intranet korporatiboaren migrazioa eta bilakaera Microsoft Sharepoint 2010 plataformara, lankidetzako, komunikazioko eta dokumentazioaren kudeaketako zerbitzuak barne. ULMA HANDLING SYSTEMS Ulma Handling Systems enpresak eskaeren prestaketarako, biltegiratze automatikorako, garraio eta sailkapen automatikorako, linea-amaieretarako edo paletizazio automatikorako sistemen ingeniaritza integral gisa dihardu. LKS Taldeak Bidaiak Kudeatzeko Sistema diseinatu eta garatu du .Net teknologian. Sistema hori bezeroen instalazioetara egindako bidaien ondoriozko administrazio-zereginen eta proiektuen kostuak murriztera bideratuta dago.

PUBLICOMBI Marketinean eta publizitatean diharduten enpresen elkarte bat da Publicombi, eta egunero erabiltzen diren produktuen eskaintzak eta deskontuak bezeroei helarazteko modu desberdin bat sustatzen du, Interneten eta ingurune digitalaren ahalmenak baliatuta. LKS Taldeak “giltza eskurako” proiektu bat garatu du. Proiektu horrek hainbat alderdi hartzen ditu kontuan, negozioeredua diseinatzeko aholkularitzarekin hasi eta Publicombi-n dauden plataformen inplementazio, ustiapen eta mantentze integralarekin amaitzeraino. MUTUA MONTAÑESA Mutua Montañesa enpresaren web-atariaren diseinua eta ezarpena. OSAKIDETZA Jakinarazpenen kudeaketari eta gaixoaren segurtasunaren inguruko ikaskuntzari lotutako soluzioaren diseinua, garapena eta ezarpena lehen mailako arretako zentroetan (anbulatorioetan), arreta espezializatuko zentroetan (ospitaleetan) eta Erakunde Sanitario Integratuetan. Soluzio horrek erraztu egiten du era nominalean edo anonimoan egindako gorabeheren deklarazioaren kudeaketa, horren jarraipena eta ondorengo azterketa (Londresko protokoloaren eskakizunei jarraiki).


txostena

15

zerbitzu juridikoak ETORBIZI (Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa Arreta soziosanitarioaren hartzailearengan egindako eskuhartzeen arteko koordinazioa, integrazioa eta sinergiak erraztera bideratutako Historia Soziosanitario Partekatuaren kontzeptualizazioa, azterketa eta diseinu orokorra. Osasun-sistemak eta gizarte-sistemak elikatu eta erabili beharreko Historia Soziosanitario Partekatuaren ereduaren proposamen kontzeptuala egiteaz gain, Historia Soziosanitario Partekatuaren euskarri izango den eta hainbat plataforma, teknologia, aplikazio eta gailurekin elkarreragin ahal izango duen modulu informatiko baten arkitektura lortu da lanen ondorioz, baita Historia Soziosanitario Partekatuaren edukiak dauden egituretatik abiatuta betetzeko eta mantentzeko prozeduren inguruko proposamen bat eta alderdi teknologikoak, ekonomikoak, juridikoak eta kontratu-alderdiak kontuan hartzen dituen ezarpen-plan bat ere. Proiektu beraren esparruan, urruneko arreta soziosanitario aurreratua bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzaren teleasistentziazerbitzuaren (BetiOn) eta ETORBIZIk bultzatutako aldez aurreko esperientzia pilotuen hartzailea den biztanleriaren segmentazioazterketa bat egin da, eta identifikatutako biztanleria-estratuentzako ereduzko arreta-planak zehaztu dira bertan. EJIE Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemak EJIEn integratzeko laguntza eta euskarri teknikoa. Proiektu horren esparruan, Lanbideren Datuak Prozesatzeko Zentro berria instalazioetan diseinatzen eta ezartzen lagundu da, baita aplikazioak eta sistemak zentro horretara migratzen ere. LANBIDE (Euskal Enplegu Zerbitzua) Lanbideren Business Intelligence sistemaren mantentzea eta bilakaera (Oracle BI Enterprise Edition –OBI– eta Oracle Data Integration –ODI– plataformetan oinarrituta dago sistema). Proiektu horren esparruan, Lanbideren arlo guztietako agintekoadroak eta txosten analitikoak zehazten eta ezartzen, eta OBI eta ODI plataforma teknologikoen mantentzea eta optimizazioa egiten ari da LKS Taldea.

Kobratzeko berme berriak eratzearen bidez banku-zorra berriz finantzatzeko eragiketak. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen ezarpena botere esleitzaile diren ikerketa-zentroetan; Kontrataziorako Barne Jarraibideak eta kontratazioetarako agiriak landu dira. Ikerketa-zentroentzako aholkularitza lankidetza publiko-pribatuko akordioetan, zazpigarren esparru-programako (7EP) partzuergoakordioetan eta unibertsitate eta ikerketa-institutuekiko akordioetan. Enpresa-taldeentzako transferentzia-prezioen politiken diseinua, eta konparazio-azterketa enpresa partaideturik garrantzitsuenak dauden herrialdeetan. Makina-erremintaren sektoreko eta altzarien sektoreko enpresen bat-egitea. Ikerketa Zentro Nazionalaren eta osasunari eta zahartzeari buruzko “Knowledge and Innovation Communities” (KIC) izenekoa finkatzeko hautagaitza sustatzen duen elkarte baten eraketa. Lan-esparruan: familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzeko eskubidea, lan-eskaintza publikoen inguruko auziak, enplegu-erregulazioko espediente konkurtsalak, azkentzekoak eta etetekoak, hitzarmen kolektiboak, lekuz aldarazitakoak, erbesteratuak, lanerreforma.


16

txostena

arkitektura eta ingeniaritza

ERAIKUNTZA Sektorean krisi gogorra nagusitu denez, gure negozioan ez da urte gogoangarria izan, baina helburuak bete ditugu. Gainera, marjinari erreparatuta, hobera egin dugu. Alderdi kuantitatiboa garrantzitsua (berebizikoa) bada ere, pozik gaude kokatze estrategikoen ildoan izandako lorpenak direla eta. LKS taldeak ingeniaritza integrala eskaintzen du, bere jarduna globala baita. Horrela, India, Txina eta Kolonbiako gure ordezkaritzak sendotu egin dira. Tokian tokiko bazkideekin egiten dugu lan Mexikon, Uruguain, Brasilen, Txilen, Costa Rican, Errumanian, Txekian, Polonian, Kamerunen, Aljerian, Mozambiken‌ Gainera, partaide gara 18 herrialdetako proiektuetan. Aurten egin dugun gogoeta estrategikoaren ondorioz, espezialitateak eta teknifikazioak behartutako orientazioak kontuan hartuta, bi negoziotan gaude antolatuta: Arkitektura eta Industria-Energia, jardungo dugun sektorean balioa eransteko xedearekin. Bezeroarekiko eta bere helburuekiko konpromisoan aurrera goaz, eta ohiko dugun ingeniaritza integralaren zereginari arriskuaren faktorea gehitu diogu, proiektuak finantzarioki egituratuz. Proiektuen atalean, lan esanguratsuak burutu ditugu hainbat enpresarentzat, besteak beste, IKEA (Valladolid), Casbega (Madril), Athletic Club (Bilbo) eta Orona (Gipuzkoa), estatuan. Nazioartean, berriz, erakunde ospetsuekin dihardugu lanean, hala nola Orange (Kamerun), ITP (Frantzia), World Bank (AEB), Compensar (Kolonbia), eta Fraudenberd eta Mobility Hub (India).


txostena

INGENIARITZA ZIBILA Ingurumena Doneztebe eta Elizondo arteko bizikletentzako eta oinezkoentzako bidegunea egokitzeko udalaz gaindiko proiektu sektoriala, 2. Ibilbidea. Aratzuriko Hondakin Uren Araztegiko (HUA) lohiak konpostatzeko plantaren lanak zuzentzea. Hiri Ingeniaritza Legutio eta Arratzu-Ubarrundia udalerrietan (Arabako lurralde Historikoa) “Lladie” izeneko eremua garatu eta gauzatzeko Planeamendu- eta gauzatze-dokumentuak idaztea. Kutxa Ekogunea urbanizatzea, Donostian. Galdakaoko Itzaga S-IZ-1 Industri Sektoreko XZI W.2.1, W.2.2., W.2.3 eta W.2.3.b lurzatiak urbanizatzea. Garraio-azpiegiturak Zeberioko ingurune naturalean mugikortasun iraunkorra eta paisaia-aprobetxamendua sustatzeko bideak moldatzeko plana. Ermua-San Lorentzo trenbidearen ordezko aukerak aztertzea. Abiadura Handiko Kantauri-Mediterraneo korridorearen plataforma, honako bidegune honetan: Castejon-Iruñerria, II. Bidegunea: Cadreita-Villafranca. Kolonbiako Sucre departamentuan hirugarren mailako bideen lanak zuzentzea (Fonade). Ura Gopegi-Ondategiko HUA eraikitzeko proiektua idaztea. EDAR Parque Solana proiektua. Uholdeen kontra babesteko eta Oria eta Asteasu ibaiak bideratzeko proiektua aldatzea, Villabona-Zizurkilen. 2. fasea. Geoteknia Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide-sarean Arrisku Geoteknikoen Ebaluazioa eta Kudeaketa Osoa egiteko zerbitzuak.

15


18

txostena

HIRIGINTZA Paisaiari buruzko Katalogoa eta Gidalerroak Urola Kostako Eremu Funtzionalean, Eusko Jaurlaritzarentzat. “Spanish village” delakoaren masterplana Kunshan-en (Txina), Oiadeng town Kunshan city Jiangsu pro bezeroarentzat. Bilboko Plan Orokorra aldatzea Zorrotzako Muturraren eremuari dagokionez, Bilboko Udalarentzat. Leitzarango Landa Parkearen eremua (NU.02) babesteko eta gordetzeko Plan Berezia, Andoaingo Udalarentzat. Oñatiko gune publikoak hobetzeko Plana, Oñatiko Udalarentzat. Olarizu etorbidea eraldatzeko hiri-plangintza, Vitoria-Gasteizko Udalarentzat. Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Sare Intermodal eta Logistikorako Lurralde Plan Sektoriala, Eusko Jaurlaritzarentzat. Paisajismoa Zaragozako Puerto Venecia merkataritza-zentroan, L35 arquitectos bezeroarentzat.


txostena

19

higiezinei buruzko aholkularitza Hipoteka-balorazioak Mota guztietako 5.000 balorazio baino gehiago: etxebizitza kolektiboak eta familia bakarrekoak, merkataritza-lokalak eta bulegoak, industri pabilioiak, egoitza-eraikinak, higiezinen sustapenak, eraikin singularrak, etab. Ondasunen eta eskubideen balorazioak Ondasunen eta eskubideen gaineko hainbat balorazio, kontabilitatea, merkataritza eta hirigintza arloetako helburuekin, besteak beste, honako erakunde hauentzat: SPRILUR, VISESA, Bizkaiko Teknologi Parkea, Arabako Foru Aldundia, Araba Garapen Agentzia, Aragoiko Gobernua eta Udal askorentzat. Enpresa pribatuei dagokienez, higiezinen sektoreko enpresa eta sustatzaile nagusientzat egin dugu lan. Eraikinen ikuskapen teknikoak Ikuskapen Teknikoko 100 txosten baino gehiago Gipuzkoan trenbide baten eraikuntzak eragindako eraikinen eta eraikuntzen inguruan, eta 40 txosten baino gehiago Lurzoruaren Legearen esparruan diru-laguntzak lortzeko. Laguntza juridikoa Birpartzelazio-proiektuak Donostian, Ormaiztegin, Eibarren eta Igorren. Hirigintza-aholkularitza, orokorrean: Hitzarmen-batzarrak eratzea, Hirigintza-hitzarmenak idaztea eta hirigintzako eta higiezinen arloko kontratuak idaztea. Zaragozako hainbat lurzoruri buruzko txostenak idaztea, Euskadiko Kutxarentzat. Basauriko Etxebizitza Sozietate Publikoari aholkularitza juridikoa eskaintzea. Aholkularitza juridikoa, etxebizitzen sustapena, Trapagaranen. Urdulizko hilerria lekuz aldatzeko aholkularitza juridikoa. Administrazio-emakidak baloratzea. Higiezinen izapideak kudeatzeko aholkularitza juridikoa.

Higiezinen kudeaketa Higiezinen zorroa kudeatzea. Oinarri Elkarrekiko Berme Elkartearen zorroa nabarmendu da urtean. Etxekoak ez diren ondasun higiezinen edukitza edo jabetza eskuz aldatzeko kudeaketa eta aholkularitza juridikoa. Negoziaketa eta bitartekaritza higiezinen salerosketetan. 40 etxebizitza merkaturatzea Arrasaten. Sustapenaren kudeaketa Merkataritza-arretako zerbitzuak eskaintzea eta esleipenespedienteak kudeatzea, Hondarribiko eta Irungo babes ofizialeko eta itunpeko etxebizitzei dagokienez. Pasaiako Portuak eta Urdulizko eraikin tertziarioak izan ditzaketen erabilerei buruzko azterketa. Bizitegi-sustapenen bideragarritasun ekonomikoari eta administratiboari buruzko azterketak Donostian, Urretxun, Santurtzin, Getarian Amezketan eta Tolosan, eta sustapen tertziarioen gainekoak Madrilen, Donostian, Lazkaon eta O単atin. Instalazio berrien bideragarritasun-azterketa Maierrentzat. Desjabetzeen kudeaketa Desjabetzeen gaineko lan juridiko, tekniko eta administratiboetan laguntza ematea obra hidraulikoen eta errepideen gaietan, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Vitoria-Gasteizko Udalarentzat eta Sprilur, ETS eta ADIF erakundeentzat. Laguntza tekniko eta juridikoa berriz ostatu emateko espedienteetan Eusko Jaurlaritzarentzat, Basauriko udalerrian aurrera eramandako hainbat jardueratan. Facility Management Enpresa-talde baten egoitza sozialaren kudeaketa osoa. Kirol-instalazio baten kudeaketa osoa. Bestelakoak Hainbat txosten lantzea, IHOBErentzat. Inbertsio-interesak eraikuntza iraunkorrean. Ingurumeneko Due Diligence-rako araudia landu beharra EAEn.


20

txostena

diseinua AHOLKULARITZA I+G proiektuak kudeatzea. Mondragon Unibertsitatea. PRODUKTUA Ekipamenduak diseinatu eta garatzea. Loramendi. Birkarga-terminalak diseinatu eta hornitzea. IBIL. Sektore eolikorako olio lubrifikatzailearen sentsorea diseinatu eta garatzea. Tekniker. Produktu berria diseinatu eta garatzea. Goizper. Erreminta diseinatu eta garatzea. COUTH. GARRAIOA Eusko Trenen UT-300 unitateak birmoldatzeko diseinua. Sustapen Ministerioa. Shanghaiko metroko 3 eta 4 lineak diseinatzea. BAIYIDAR. NS74 trenak birgaitzea Txileko Santiagoko metrorako. INECO TIFSA. Hangzhou-ko metroko 2. linea diseinatzea. CSR NANJING PUZHEN. Delhiko metroko 7 eta 8 lineak diseinatzea. CAF. Kalkutako ekialdetik mendebalderako metroa diseinatzea. CAF. Metro-kontzeptuak. CAF. MARKA ETA BARNE DISEINUA Mall eremuko seinaleak eta ekipamendua Bilbondon. Catalina Island. Barne-diseinuko berritze-proiektua. San Juan de Dios ospitale-ordena. Seinale-direktorio berria ezartzea. Goierri. Ikus-entzunezkoen Fakultatearen irudia eta barne-diseinua. MONDRAGON Unibertsitatea.


txostena

21

gertaerak LKS Taldea, zerbitzu-enpresarik onena Gipuzkoako Ganberaren ustez LKS Taldeak zerbitzu-enpresarik onenaren saria jaso zuen 2012an, Gipuzkoako Ganberak urtero ematen dituen sarien barruan. Ekitaldia Patxi López lehendakariak zuzendu zuen, eta bertan izan ziren, halaber, Industriako sailburu Bernabe Unda eta Gipuzkoako enpresa-munduko hainbat ordezkari, hala nola Adegiko presidente Eduardo Zubiaurre. LKS Ingeniaritzako zuzendari nagusi Alberto Gorroñogoitiak eta LKSko zuzendari nagusi Fermin Garmendiak zerbitzuenpresari zegokion saria jaso zuten handizkako bankako (Kutxabank) zuzendari Ander Aizpuruaren eskutik. LKS Taldeak esker ona jaso zuen bere etengabeko hedapeneko eta hazkunde eutsiko ibilbideagatik eta giza eta gizarte-balioetan oinarritutako filosofiagatik. LKS Taldeko zuzendari nagusi Fermin Garmendiak adierazi zuenez, “sari hau LKSko pertsona guztientzat da, proiektuan gaudenontzat eta, orain ez badaude ere, proiektua sendotzen lagundu dutenentzat”. Era berean, eskerrak eman zizkien LKSko bezeroei, aliatuei eta MONDRAGON Korporazioari. Etorkizunari dagokionez, Taldearen helburua planteatu

zuen Garmendiak: indartzea, hazten jarraitzea eta, horretarako, arrakasta izaten ari den Negozio Eredua garatzea. Bestalde, Gorroñogoitiak adierazi zuenez, «saria bizigarri handia da», eta oso zaila izango litzateke LKS Taldea ulertzea haren hasierako urratsak ulertu gabe, hots, kooperatiba berriak sustatzeko eta MONDRAGON Taldea hazteko lana egin zen garaia ulertu gabe. Halaber, saria Gipuzkoako gainerako enpresei helarazi nahi izan zien. Lehendakariak, berriz, austeritatez jokatzeko eta defizita kontrolatzeko neurriekin jarraitu beharra eta zarrastelkeria saihestu beharra defendatu zuen, baina, gaineratu zuenez, inbertsiora bideratutako baliabideak behar dira, inbertsioak ekonomia “dinamizatu” eta “gure lehiakortasuna hobetu” egiten baitu. Gainera, hezkuntzarako eta prestakuntzarako baliabideak ere giza kapitalaren trebakuntza bermatzeko beharrezkoak direla adierazi zuen. Bestalde, gure enpresak nazioartekotzeko prozesuan lan egin beharra dagoela, eta horretarako aliantza estrategikoetan eta “giltza eskurako” proiektuetan oinarritu beharra dagoela azaldu zuen Gipuzkoako Ganberako presidente Pedro Esnaolak.


22

txostena

Prospektiker-en XXV. urteurrena Prospektiba eta Estrategiako Europako Institutua (Prospektiker) LKS Taldeko enpresa da, eta hogeita bosgarren urteurrena ospatu zuen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako ekitaldi batean. Bertan, enpresa horren une gogoangarriak ekarri ziren gogora, eta, amaitzeko, mahai-inguru bat egin zen lehendakari ohi Juan Jose Ibarretxeren eta Iberdrolako kontseilari delegatu ohi Jose Antonio Garridoren artean, Institutuko gerente Ibon Zugasti moderatzaile zela. Bi solaskideek gaur egungo egoerari buruzko ikuspuntuak eta etorkizunerako ikuspegia azaldu zituzten. Prospektiker enpresa (www.prospektiker.es) azterketa sozioekonomikoen kontsultoretzaren esparruko hiru ekintzailek sortu zuten Donostian, prospektiban oinarritutako ikerketazentro bat sortzeko premia hauteman zutenean. Prospektiba Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortutako zientzia bat da, eta etorkizuna aztertzen du, ulertzeko eta bertan eragina izateko. Gogoeta bat egin behar da oraingo ekintza etorkizun posibleak kontuan hartuta argitzeko. Azken batean, etorkizunerako dauden alternatibak aztertzea, guztiak kontuan hartzea, etorkizun ideala aukeratzea eta aukeratutako etorkizun horretara eraman gaitzaketen estrategien plangintza egitea da helburua. Prospektiker enpresak mota orotako erakunde publikoei zein enpresa pribatuei eskaintzen dizkie bere zerbitzuak. Prospektiker enpresako gerente Ibon Zugastiren hitzetan, “adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat lan egin dugu une jakin batzuetan, epe luzerako erronkak eta estrategiak zehazteko. Zehazki, 2000. urtearen hasieran, berrikuntza hartu zen erronka estrategikotzat, eta, gaur egun, alor horretan Gipuzkoa erreferentzia dela esan dezakegu”. Prospektiker enpresaren jarduerak aholkularitza, plangintza prospektiboa eta jakintza ditu oinarri. Eta hiru arlotan banatzen ditu zerbitzuak: erakundeentzako aholkularitza (erakunde horiei politiken eta programen kudeaketari eta ebaluazioari,

sustapen ekonomikorako eta enplegurako politikei, nazioartekotzeari eta abarri lotutako aholkularitza ematen die), plangintza prospektibo-estrategikoa (gogoeta prospektiboaren, joera sektorialen azterketaren eta epe luzerako plan prospektibo eta estrategikoen diseinuaren inguruko zerbitzuak eskaintzen dira), eta informazioaren eta jakintzaren kudeaketa (zaintza-sistema estrategikoak, lehiakorrak eta teknologikoak garatzen dira). LKS Taldearen II. Finantza Foroa Finantzen munduko ehun profesional inguru izan ziren SAGE enpresaren laguntzarekin egindako LKS Taldearen II. Finantza Foroan, Bilboko Merkataritza Ganberan. Foroaren izenburua “Egungo egoeraren finantza-kudeaketa: ikuspegitik ekintzara” izan zen, eta bertan egindako gogoeta interesgarrietan, gaur egungo esparruaren enpresa- eta finantza-gakoak azaldu, eta konpainietan finantza-zuzendaritzak betetzen ari diren gero eta zeregin garrantzitsuagoan sakondu zen. Halaber, gonbidatutako txostengileek azaldutako esperientzia arrakastatsu hurbilak entzuteko aukera izan zen. Ekitaldian parte hartu zutenak honako hauek izan ziren: Belen Kortabarria, MONDRAGON Korporazioko finantza-zuzendaria; Alfredo González, Maier Taldeko finantza-zuzendaria; eta Verónica Barona, Artetxe Taldeko diruzain korporatiboa. Era berean, SAGE XRT enpresaren ordezkari gisa, zuzendari nagusia izan zen (Teresa Nuñez). Amaierako hitzak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiako sailburuordeak esan zituen. LKS taldearen izenean, Iñaki Ormaetxe presidenteak eta finantza-soluzioen eta reportingaren arduradun Itxaso Otazuak hitz egin zuten.


txostena

“Lor al daiteke arrakasta Txinan, ETE bat izanik? Mondragon-en esperientzia” jar dunaldiaren arrakasta. Panelistek jardunaldian aho batez ondorioztatu zutenez, Txinan arrakasta lor daiteke, baina, horrez gain, Txina benetako irtenbidea izan daiteke enpresa askorentzat. Taldeko presidente Nicolás Correak adierazi zuenez, 2010. urtean salmentek beherakada nabarmena izan ondoren, Txina Taldearen merkatu nagusi bihurtu da. Horri esker, urtearen amaieran etekinak izango ditu berriz, eta enplegu-maila berreskuratu egingo du. LKS Taldeko Hedapeneko zuzendari Juan Luis Llorensek, bestalde, MONDRAGON Korporazioaren baliabide-sarearekiko aliantzak arriskuak gutxitzeko duen balioa azpimarratu zuen. Izan ere, Taldearen nazioartekotze-esperientziak interesa duen edozein enpresaren mesederako bidera ditzake LKSk horri esker. Kualifikazio-maila handiko profesionalen talentuaren kudeaketa: nola erakarri, mobilizatu eta garatu zientzia- eta teknologia-arloko talentua. Talentuaren kudeaketa erakundeek etorkizunean duten erronka handietako bat da, eta funtsezkoa da epe ertain eta luzerako negozio-estrategiak babesteko. Testuinguru horretan, LKS Taldeak gai horri buruzko jardunaldi bat antolatu zuen joan den urtean, parte-hartzean oinarritutako planteamendu batekin. Euskadiko lehen mailako hamar bat erakunde –zentro teknologikoak zein enpresa pribatuak– izan ziren bertan, gaiak sortzen duen interesaren erakusgarri. Eta gai hori are garrantzitsuagoa da zientzia- eta teknologiasektorean eta sektore horretako profesionalengan. Sektoreko plantillen ehuneko handi bat kualifikazio-maila handiko profesionalez osatuta dago, eta gaur egungoez bestelako trebetasunak eta erakarpen-, kudeaketa- eta garapen-ereduak behar ditu kolektibo horrek. LKSko Talentu eta Kulturaz arduratzen den ahokulari senior Untzizu Luquinek adierazi zuenez, “Talentua erakunde bakoitzaren premia estrategikoen arabera definitu behar da, eta konpainia bakoitzaren ingurunean espero diren aldaketek ezartzen dute. Beraz, ez dago definizio bakarra talentuarentzat, erakunde bakoitzak zehaztu behar du, bere estrategiari, testuinguruari eta inguruneari erantzunez, zer den talentua beretzat”.

23

Gary Hamel izan genuen MONDRAGONen Gary Hamel enpresa-kudeaketaren arloan eraginik handiena duen pentsalaria da munduan, The Wall Street Journal egunkariaren ustez, eta joan den urtean gurekin izan genuen. Hainbat zuzendarirekin bildu zen, hala nola LKSko zuzendari nagusi Fermin Garmendiarekin eta Estrategia Pribatuko kudeatzaile Alfonso Etxanoberekin.


24

txostena

MUk eta LKSk Gobernantzako unibertsitate-adituaren titulua sortu dute Mondragon Unibertsitateak eta LKS Taldeak Gobernantzako unibertsitate-adituaren titulua jarri dute abian, toki-erakundeetako arduradunei, lurralde-administrazioei, erakunde publiko instrumentalei, alderdi politikoei, kargu politikoei, zuzendariei, goi-mailako funtzionarioei edo sektore publikoko arloko arduradunei zuzendua. Tituluaren koordinatzaile akademikoa Rafael Jiménez da, administrazio publikoaren eta tokiko gobernuaren eremuan esperientzia eta ospe handia duena. Zuzenbideko doktorea (EHUn), Democracia y Gobierno Local Fundazioko zuzendaria, Pompeu Fabra Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea, Estudi de Consultoría Sector Públic SLko bazkide zuzendaria eta enplegu publikoari eta zuzendari publikoei buruzko hainbat libururen egilea da. Ikastaroa blended formatuan emango da, eta prestakuntza presentziala eta on-line prestakuntza konbinatuko ditu. Amaierako lan aplikatua egin beharko da, 100 ordukoa, eta ikastaroan landutako alderdi bat edo batzuk ezartzeko eta/edo hedatzeko plan bat egin behar da bertan. Egitura akademikoa 10 modulutan banatuta dago, eta horietan tokiko gobernu bat arrakastaz gobernatzeko eta zuzentzeko oinarrizko erakunde-eskumenak, herritarren parte-hartzea, aurrekontuak, tokiko ekonomia- eta finantza-kudeaketa (efizientziaren ikuspegitik), berrikuntza eta IKTak lantzen dira, besteak beste. Osagarri gisa, bi tailer eskainiko dira, trebetasun pertsonalei eta harreman-trebetasunei buruzkoak, hurrenez hurren. Programan, gainera, laguntza indibidualeko prozesu bat dago. Prozesu horretan, coach profesional batek ahalmen osoa garatzen lagunduko dio parte-hartzaileari, eta haren lidergoaren eraginkortasuna hobetzeko ekintzak sortuko ditu. Irakasleak toki- eta lurralde-erakundeen kudeaketan esperientzia duten profesionalak eta Mondragon Unibertsitateko eta LKSko toki- eta lurralde-erakundeen aholkularitzan, zuzendaritzan eta kudeaketan esperientzia duten irakasleak izango dira.

Osasun-zentroen hornikuntzetarako erosketei eta logistikari lotutako enpresa. LKS Taldeak SHS (SMART HEALTH SERVICES) sortzen parte hartu du, MONDRAGON Health eta Kudea-rekin batera Osasun-zerbitzuak, gaur egungo egoera ekonomikoa eta baliabideek eskariaren gorakadaren eta zerbitzuen eskakizunmaila handiagoaren aldean dituzten mugak direla-eta, kostuak murrizteko, efizientzia bilatzeko eta, era horretan, sistemaren iraunkortasuna ziurtatzeko prozesuetan murgilduta daude. Ildo horretan, erosketen kudeaketa eta osasun-produktuen hornikuntza eta banaketa eragin handiko esparruak dira efizientzia handiagoa lortzeko. Horren aurrean, SHSk proposamen berritzaile bat garatu du. Proposamen horrek soluzio integrala ematen die osasunzentroen premiarik ohikoenei (hala nola erosketen logistikari, kontratazio elektronikoari, katalogoen arrazionalizazioari eta erabilera sanitarioko eta soziosanitarioko materialen hornikuntzari eta banaketari lotutako zerbitzuei), betiere kostuak murrizteko ikuspegiarekin. MONDRAGON Health MONDRAGON Korporazioak osasunaren sektorerako produktu eta zerbitzuen inguruan enpresa-garapen berriak sustatzeko duen plataforma da. Kudea enpresa aditua da erosketa- eta kontratazio-prozesuen kudeaketan, oro har, eta esperientzia du osasun pribatuaren sektorean. LKSk egoitza berria du Bartzelonan LKSk Bartzelonan duen dibisioak Sant Cugat del Vallès hirira eraman du bere egoitza, Kataluniako hiriburutik gertu. Bulego berriak 70 metro koadro ditu eta Vallespir haranean dago, hiriaren iparraldean. Oso ondo komunikatuta dago, bai trenbidez, bai errepidez.


txostena

LKS Taldea Ipar Kutxarekin elkartu da enpresentzako finantza-soluzioen enpresa berri bat sortzeko Ipar Kutxa kreditu-kooperatibak eta LKS Taldeak akordio bat lortu dute enpresentzako finantza-soluzioetan espezializatutako enpresa berri bat sortzeko. Konpainiak IK-LKS Corporate du izena, Bilbon izango du egoitza, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erreferentzia izan nahi du Corporate Finance-aren esparruan. Sozietate berriak “Balioespenak eta azterketak”, “M&A Advisory” eta “Capital Markets” eragiketetara zuzenduko du jarduera hasieran. Sozietateko gerente-sustatzailea Ramón Molinero da, gainera, bi erakundeetako profesional espezializatuen taldeen babesa duena. Molinero, aurretik, Mondragon Korporazioaren Osagaien Dibisioan txertatutako Matz-Erreka S. Coop. Enpresako finantza-zuzendaria izan zen (enpresa hori Antzuolan –Gipuzkoa– du egoitza, eta Mexikon eta Txekiar Errepublikan ditu produkzio-instalazioak). Horren aurretik, auditore izan zen Arthur Andersen konpainian, eta arriskuanalista Baneston. LKS gonbidatua eta parte-hartzaile aktiboa izan zen Espainiako Enbaxadak, Kanpo Merkataritzako Institutuak (ICEX) eta Indiar eta Indio-Espainiar Merkataritza eta Industria Ganberek antolatutako India-Espainia Elkarkidetza Aldeaniztunen Jardunaldietan, Delhin (India) Espainiako Kanpo Merkataritzarako Institutuak (ICEX) eta New Dehlin dagoen Espainiako Enbaxadako Bulego Ekonomiko eta Komertzialak, Indiar eta Indio-Espainiar Merkataritza Ganberekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean, LKS gonbidatu zuten 2012ko urriaren 24an, 25ean eta 26an egindako India-Espainia Elkarkidetza Aldeaniztunen Jardunaldietara, New Dehlin, Espainiako erregeak Indian egindako lehen estatu-bisita ofiziala aprobetxatuz. Jarduera hori energiaren, garraio-azpiegituraren eta ingurumenaren sektoreetako enpresetara zuzenduta zegoen, eta jardunaldian zehar aipatutako sektoreetan espezializatutako lanbilera eta mintegi batzuk egin ziren. Horietan parte hartu zuten finantzaketa aldeaniztuneko erakunde nagusietako ordezkariek eta indiar administrazio lizitatzaile nagusiek, azken horiek agentzia betearazle gisara.

25

Programa New Delhiko Leela hotelean bukatu zen, Partzuergo Aldeaniztunaren amaierako bazkari batekin, Juan Carlos I.a erregea buru zela. LKS bazkari horretara ere gonbidatu zuten. Espainiar enpresak herrialde hartan kokatzea eskertu, bultzatu eta sendotu egin zuen espainiar erregeak indiar agintarien aurrean. LKS DIARA DESIGNek Berlingo Innotrans 2012 azokan parte hartu du LKS Diara Designek garraio-arloan dituen erreferentziak aurkeztu ditu Berlingo innotrans azokan, stand propioarekin. Horrela, sektore horretan egiten ari den apustu estrategikoa eta espezializazioa sendotu egin ditu. Innotrans azoka bi urtetik behin egiten da eta munduko trenbide-sektoreko punta-puntako enpresak elkartzen ditu. Hortaz, bertan izateak sektoreko enpresa handien ondoan lehentasunezko lekuan kokatzeko balio izan digu. Azokan bertan eta Berlingo Nazioarteko Diseinu Foroak (IDZ) antolatutako hitzaldien barruan, Olaia Irulegi gonbidatu zuten. Haren hitzaldiaren izenburua honako hau izan zen: “Designing from Mondragon to the world” Egun horietan IAA azoka ere egiten ari zenez, LKS Diara Designeko taldea Hannoverrera inguratu zen ondoren, "Ciclo II" hiriautobusetarako eserleku berriaren aurkezpena ikustera. Alemaniako ISRI taldeko Asientos Estebanek egindako produktua da.


26

txostena

Basque Culinary Center, LKSren eta VAUMMen proiektua , “Mies Van der Rohe 2013” arkitekturako europar saria irabazteko hautagai izendatu dute “Mies Van der Rohe 2013” arkitektura garaikideko europar saria lortzeko aukera izango duten zazpi proiektuen artean aukeratu dute Donostiako Basque Culinary Center. Proiektua VAUMM arkitektura estudio donostiarrarekin elkarlanean egin zuen LKSk. Beraz, biek partekatzen dute izendapena. Proiektu horretan, Project Managerra izateaz gain, honako zeregin hauek izan ditu LKSk: jarduera- eta exekuzio-proiektuak; obra-zuzendaritza, bai fakultatiboa bai exekuziokoa; hiriantolamenduko plan berezia; eta seinaleen eta komunikazio grafikoaren diseinua. Sari horretarako izendapena bera saria da jada, baita LKSk aspalditik garatu duen lan onari egindako aitorpena ere. Mies Van der Rohe saria bi urtean behin ematen da. Horren

helburu nagusia Europako ekoizpen arkitektonikoaren kalitatea onartu eta saritzea da. Saridun izateko hautagaiak Europa osoko aditu independenteez osatutako talde handi batek proposatzen ditu, baita Europako Arkitektoen Kontseiluko kide diren arkitekto-elkargoek eta Europako beste arkitektura-elkarte batzuek ere. Edizio bakoitzean izendatutako lan guztiak ebaluatzen dira, eta finalerako iristen diren obra eredugarriak aukeratzen dira. Ondoren, epaimahaiak obra finalistak bisitatzen ditu eta irabazlea aukeratzen du. Beste obra batek, berriz, Arkitekto Berriaren Aipamen Berezia jasotzen du. Horrez gain, hautagaien artean beste lan eredugarri batzuk aukeratzen dira, argitalpen batean eta erakusketa batean ezagutarazteko. Bestalde, izendatutako obra guztiak Sariaren datu-basean daude ikusgai. Horrenbestez, sariaren edizio bakoitza Europan eraikitako obra onenen antologia bihurtzen da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.