KRITIKULTURA: TALDE BATEN AMETSA
KRITIKULTURA
EKAIAREN JATORRIA Kritikultura aldizkariaren jatorria, unibertsitateko “Gizarte aldaketak eta etorkizuneko debateak” sekuentzian dago. Martin, Mikel, Urko eta Aitorrek kultura arloa landu zuten, zehatz mehatz kultura lokala eta globalak gizartean duen eraginaren arloa. Honez gain, hainbat debate planteatu zituzten. Hauen artean, Berri txarrak bezalako talde “kontrakultural” batek, MTV bezalako makroenpresa kultural kapitalista batean jotzea edo kultura kontsumoa homogeneizatua dagoen ala ez. Proiektua oso gustura eraman zuten elkarrekin, gaiarekiko interesa eta lankideen funtzionamendua ona zen eta lan ordutik kanpo, denbora luzez hitz egiten zuten gaiaren inguruan. Sekuentzia bukatzean, Ikus-entzunezko berritzaile bat sortzea zen hurrengo helburua. Aurreko proiektuan ikasitakoa aprobetxatuz eta ildoa jarraituz, taldekideek elkarrekin jarraitu zuten eta kultura beste ikuspuntu batetik jorratzea erabaki zuten; Kontrakultura. Definizioz, kontrakultura, kultura mainstreametik at dagoena dela pentsatzen zuten, baina uste baino korapilatsuago izan zen. Hainbat aurkezpen eta gelakideen iruzkinen ondorioz, kontrakulturak definizio zehatzik ez zeukala laster konturatu ziren. Hasieran bi ideia zituzten esku artean; Dokumentala eta aldizkari digitala, azkenean bigarrena aukeratu zuten. Dokumentalak aldizkariak baino ugariagoak ziren kontrakultura arloan eta ondo aukeratu beharko litzateke dokumentalean sartu beharrekoa. Aldizkariak aleak dituenez, informazioa emateko esparru gehiago dagoela pentsatu zuten. Kontrakulturaren gaiaren inguruan, aldizkari sortu zuten, “Kritikultura” izenekoa. Kritikotasuna eta kontrakultura lantzen den txoko horretan, bideo foro bat sortzeko ideia eduki zuten, ale bakoitzarekin gai bat proposatuz eta horren inguruan bideo erantzunak jartzeko aukerarekin. Gai gatazkatsuak edo ikuspuntu desberdinak izan ohi dituzten gaiak dira aukeratutakoak fororako. Horrez gain, zerbait berritzailea eskatzen zen eta horren erantzuna, kontsumitzaileak aldizkariaren testuak entzuteko aukera izatea da, testuen alboan dagoen botoi bat sakatuz. Irakurtzeari utzi daiteke eta idatzitako dagoen hori entzuten den bitartean beste edozer gauza egiten ibili. Proiektua finantzatzeko, ekintza kontrakulturalak antolatuko dituzte; kontzertuak, poesia topaketak… Ekitaldi hauek hilabetero izango dira.
“Ezezagunak diren gaiak aztertzea erakargarria da� Kontrakultura hitza askorentzat ezezaguna den kontzeptua da, baina gaur egunean dagoen kultura mantentzeko ezinbestekoa da. Kontrakulturaren inguruko informazioa emateko abiatu zuten proiektu hau Konzumo taldeak. Momentuz, bi ale egin dituzte eta hauen bitartez kontrakulturaren munduari buruz gehiago jakiteko aukera dago. Horren berri emateko hemen daukagu Urko Sarobe, Konzumo taldeko kidea. Zergatik erabaki zenuten proiektu hau egitea? Klasean kulturaren inguruko proiektu bat egiten hasi ginen eta hau egiten oso gustura egon ginen. Hau amaitu ondoren beste lanketa batekin hasi beharra genuen. Bertan irakasleek aukera eman ziguten aurreko proiektuan landutako gairen bat hautatzeko. Hasiera batean Euskal kulturan zentratu behar ginen baina kontrakulturaren inguruko informazioa ikustean pentsatu genuen ondo egongo zela honen inguruan lanketa egitea eta horregatik gaia aldatu genuen. Azken batean, ezezagunak diren gaiak aztertzea erakargarria da. Zertarako balio izan du honek? Lehen aipaturiko moduan, ezezagunak diren gaiak aztertzeko. Lanketa honetan gizartearen beste ikuspuntu bat ikusteko balio izan digu eta honekin batera gizartearen barruan kokatzen den talde txiki batek dituen beharrak eta kezkak aztertzeko ere baliagarria izan da. Esperientzia aberasgarria izan da? Oso aberasgarria. Hasieran taldekide guztientzat gai ezezaguna zen eta itsuan hasi ginen lanketa egiten. Geroz eta informazio gehiago irakurriz orduan eta sartuago geunden gaian eta azkenean “nahiko adituak� izaten amaitu dugu. Lehen egunetan zeinek esan behar zigun aste batean honen inguruko ale oso bat egiteko kapaz izango ginenik. Hau lortzeak balio handia eman dio aste askoan zehar egindako lanari eta horrekin oso harro sentitzen gara. Uste dugu azken emaitza honen eraginetako bat talde barruan egon den giro ona izan dela. Oso ondo eta eroso egon gara talde lan hau egiten eta horrek azkeneko emaitzan eragina izan du. Azkenik, lan hau egin eta gero, nola definituko zenuke kontrakultura? Zaila da labur azaltzeko, baina kontrakultura modatik eta tendentziatik kanpo dagoen mugimendu kulturala izango litzateke. Gizarteari kritika egiteko erabiltzen den mugimendua da, gainera honetarako askatasuna dago. Honetaz aparte, kezkak eta beharrak erakusteko erreminta ere bada. Azken batean, kultura beste modu batean ikusteko mugimendua da. Gaur egunean modak eta tendentziak eragin handia dute gugan eta beraien atzetik joaten gara. Kontrakulturan, bakoitzaren gogoetak eta nahiak du garrantzia.
“GAZTEAK GARA KONTRAKULTURAREN ETORKIZUNA� Gazteak gara kontrakulturaren etorkizuna, beraz unibertsitateko ikasle batzuk aldizkari digital kontrakultural bat sortzea ideia interesgarri bat dela esango nuke. Lehenik eta behin, kontrakultura, kultura ordinarioak aurrera egiteko beharrezkoa den kontzeptua da eta beraz ez da bertan bera utzi behar. Pertsona askok ez dakite kontrakultura zer den eta gai hauek jorratzen dituzten aldizkariak ez dira ugariak. Gaur egunean kulturak garrantzi handia du gizartean, oso boteretsu bilakatu da. Moden eta tendentzien denboran bizi gara, hauen atzetik joaten gara ia gehienetan. Horrek eragin negatibo ugari izaten ditu, esaterako, sortzaileei babes gutxiago ematea eta ondorioz, geroz eta pertsona sortzaile gutxiago daudela ematen delarik. Kulturak halako garrantzia daukanez, zer pentsa kontrakulturan. Askotan aipatu den moduan, kulturaren aldean kontrakultura bigarren maila batean kokaturik dago gaur egunean, lehen gehiago egiten eta sentitzen zen kontrakultura. Gaur egungo kultura hegemonikoak, geroz eta distantzia handiago ekarri du kultura eta kontrakulturaren artean. Kritikultura aldizkaria, gazte sortzaile eta kontrakultura kontsumitzaileei bideratua dago eta gaiarekiko interesa duten pertsonen artean gauzak partekatzea ahalbidetzen du modu erraz batean, bideo foroari esker. Honez gain, aldizkariaren eduki guztia kontrakulturari buruz denez, irakurleak geroz eta gehiago ezagutuko du kontrakulturaren mundua eta beste hainbat kontrakultura kontsumitzaile edo sortzaileen ikuspegi ezberdinak ezagutu ahal izango ditu. Gazteak kontzienteagoak dira gizartearekin eta honek kontrakulturari etorkizuna txukuntzen dio. Ikuspegi kritikoa geroz eta gehiago pizten ari da gazteengan orainaldian. Gaur egungo euskal sortzaile kontrakultural ezagunenak gazteak dira eta gizarte eta kulturarekiko ikuspegi kritikoa dute. Globalizazioak duen indarra ikaragarria da baina Oier Gilek dioen bezala, gizartea aktibatu egingo da.
FOROA Kaixo lagun! Gurekin parte hartu nahi baduzu eta zure iritzia bota joan FORO GUNEA sailera. Bertan aste honetan botatako gaia ikusgai izango duzue. Honen inguruan zure ikuspuntua partekatzera gonbidatzen zaituztegu.