Bigarren alea - Kritikultura

Page 1

MARAVILLAS: GAZTETXE BAT BAINO GEHIAGO

KRITIKULTURA


MARAVILLAS GAZTETXEAREN ITZALEAN Maravillas Iruñean kokatuta dagoen gaztetxe bat da. 2017ko urtarrilaren 3an, Marqúes de Rozalejo jauregian sortu zuten. 2018ko abuztuaren 17an Foru-poliziak gaztetxean ateraraztea gertatu zen, baina, egun berdinean berriro okupatua izan zen.2017ko abenduaren 2an, gaztetxeko inagurazio ofiziala izan zen, eta Maravillas izena jarri zioten Maravillas Lambertoren omenean. Maravillas Lamberto, gerra zibilean hil zuten 14 urteko neska bat izan zen. Aita, Vicente Lamberto, herriko militante sozialista zen. Guardia Zibila haren bila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak harekin joan nahi izan zuen. Udaletxean bahiturik, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren, hil egin zuten, aitarekin batera. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten eta gorpuzkiak erre zituzten. Maravillas hainbat alditan omendua izan da. Berri Txarrak musika taldeak, 2009 urtean Maravillas izeneko abestia publikatu zuen Payola albumean eta 2015ean inagurazioan Maravillasen ahizpak parte hartu zuen, Josefína Lamberto. Gaztetxeen sorrera Gaztetxe kontzeptuaren jatorria XX. mendean kokatzen da. Europan zehar, kultur etxe okupatu autogestionatuak sortu ziren gazteentzako txoko bat edukitzeko eta haien ideia kontrakulturalak partekatzeko helburuarekin. Hizkuntzaren arabera modu desberdinetan izendatu daiteke (gaztetxe, CSO, casal…). 2019ko urtarrilaren 8an, goizeko bostak aldera sartu zen Foru-polizia Iruñeako gaztetxera; ez zegoen jenderik barruan. Poliziak plaza osoa itxi zuen, inor ez gerturatzeko asmoarekin. Foruzainen hitzetan, gaztetxearen egoera ikustea zen asmoa, baina gaztetxekoen hitzetan, eraikina husteko aitzakia zen hori. Horren inguruan, hainbat protesta gertatu dira, gaztetxeko kideak eraikina egoera txarrean uzteagatik akusatuak izan dira, eta ez dute kontuan hartu jauregia 20 urtez abandonatuta egon dela. Urtarrilaren 11an gaztetxeko atea ormigoizko pareta batekin blokeatu zuten inor ez sartzeko asmoarekin. Manu Ayerdi presidente ordezkariaren arabera, eraikina egoera txarrean dago eta erortzeko edo sutea gertatzeko arriskua ugariak dira. Sistema elektrikoa kentzea proposatu da eta pertsonal autorizatuek soilik daukate baimendua sarrera.


Florecilla elkartea Maravillas ezaguna da atzean duen historiagatik. Maravillas ezaguna izango da gaztetxe bezala soilik, memoria bizi izan ez dutenentzat. Memoria bizi izan dugunentzat beti gogoratuko dugu honengatik eta ez gaztetxearengatik. Maravillasi buruzko lehen kanta Fermin Valenciak sortutakoa da. Bera memoriaren paladin bat da. Memoriaren munduan oso sartua eta solidarioa da.Beranduago Berrik txarrakek atera zuen Maravillas kanta. Bi kanta ezberdin dira baina gehien kantatzen dena Fermin Valenciarena da. Nik uste dut gehiago hitz egin beharko zutela beraien artean, gobernuak eta gaztetxeko kideek. Asironek lokala eskeintzen badie eta botorea izaten jarraitzen badugu baliteke Maravillasek jarraitzea. Bestela, zaila ikusten dut. Eskubiko alderdiek eta sozialistek duten jarrera ez zait gustatzeen.


“Musikak garrantzi soziala galdu duela iruditzen zait� Josu Larrinaga Arza (Sodupe, 1964) EHUko Gizarte Antropologiako irakaslea,soziologian doktorea eta kazetaria da. Euskal musika kosmikoak (Baga Biga) liburu mardulean bildu zuen bere tesia, eta azpitituluarekin zehaztu bere ideia: Euskal musika popularra gizartearen isla eta aldatzailea. Euskal musika kosmikoak liburuan 1960 hamarkadatik gaur egunera euskal kulturaren zenbait arloak nolakoak diren eta zergatik diren horrelakoak kontatzen du. Musika popularrak Euskal Herrian zer eragin izan duen aldaketa sozial horretan gogoeta egitera eramaten du. Musika eta gizartearen erlazioari buruz galdetu diogu eta baita kontrakulturak bertan duen paperari buruz ere. Ba al du zerikusirik musikak gizarte baten nortasunarekin? Nire tesiaren laburpenean esaten nuen. Musikak nolabait islatzen du gizarte batean gertatzen dena, batez ere, pop musikak (pop musika musika popularra bezala ulertua) eta nire duda zen ea ez ote duen musikak gizartea eraldatu, eta Euskal Herrian behintzat hori gertatzen dela uste dut, batez ere, musikak eta gizarteak kutsu kontrakultural bat hartzen dutenean. Zer efektu sortu ditzake musikak gizartean? Nire tesian abiatzen nintzen ikuspuntu biokultural batetik, gizaki naturalak gara, animaliak gara eta gure sistema kognitiboak nola funtzionatzen duen ikusita, edozein ekintza egiteko, estimuluak jasotzen ditugu, prozesatzen dugu eta gero ekiten dugu. Prozesu horretan badaude marko batzuk eta hauek kulturalki eraikitzen dira eta musika estimulu hauek sortzeko erreminta oso ona da. Musika edo abesti jakin batek estimulu jakin bat sortzen badu, zuk estimulu horri erantzungo diozu eta zentzu horretan musika oso bide ona da estimulu edo ideiak bideratzeko. Eta gizarteak sortu ditzake efekturik musikan? Informazioa bi norabidetan doa. Musikak beti eragingo du gizartean, baina, baliteke ere giza talde baten, gehienetan gutxiengoak izaten direnak, mugimendu kulturalak eragina izatea gizarte osoan edo aldaketa batera eramatea estimulu horiek duten erakarpen estetikoagatik bereziki. Hau gertatu zen 60. hamarka-


da kontrakulturaren sorrerarekin. Kontrakultura hau musika zehatz batekin lotuta dator eta Euskal Herrian bazegoen euskal nortasunaren birsortze bat elementu guzti hauekin bilduta sortzen dena eta horrela aldatzen da ikuspegi orokorra. Berri Txarrak musika taldeak Maravillas abestia sortu zuen, zer intentziorekin zure ustez? Euskal gizartean eta Nafarroako gizartean existitzen diren hainbat elementurekin konektatzen duen taldea da Berri Txarrak. Nire ustez, talde honen intentzioa alde batetik gerra garaian egon ziren hainbat injustiziei ahotsa ematea zen, gaur egun, era horretako gauzak argitzeko nahia duten pertsonak badaude eta Berri Txarrak taldeak Nafarroan garrantzi handia izan zuen pertsonai batekin konektatzen du. Horrez gain, ikonoaren indarra ere agiri da, hau da, Maravillas pertsonai batetik harago bilakatu da. Talde nafarrak lortu duena Maravillasen figura eta istorioa beste belaunaldi batzuetara eramatea da eta belaunaldi horiek beste erabilpen bat eman diote, Maravillas gaztetxeari izena jartzeko adibidez. Kritikotasun falta nabari duzu gaur egungo gizartean? Zaila da esatea. Gizarte zientzietan erraztasun handiagoa dago gertatu dena ikertzeko, gertatuko dena azaltzeko arazoak ditugu eta gertatzen ari dena azaltzeko ere “distantzia” pixka bat behar dela uste dut, gauzak kanpotik ikustea. Kulturalki momentu laua bizitzen ari garela uste dut, hau da, ez ditut ekarpen kontrakultural handirik ikusten, baina, agian, ez da ez direla egiten, ez ditugula ikusten baizik. 60. hamarkadan, musikan, oso ezaguna izan zen Bob Dylanen kanta bat, Ballad of a thin man. Kanta honetan hau esaten zuen: “Zerbait gertatzen ari da eta ez dakigu zer den”. Agian gaur egun horrelako zerbait gertatzen ari da. Nahiko harritzen nau ikustea gure gizarteko sektorerik mobilizatuena jubilatuena dela. Badago nolabait uste sendo bat jarrera kontrakulturalak gazteekin erlazionatuta daudela, baina, ez dakigu hurrengoko jarrera kontrakulturala nondik etorriko den. Baliteke heriotzarekin, zahartzaroaren gestioarekin eta abar erlazionatua izatea. Orain problematikoak diren gai batzuk lehen ez ziren problematikoak eta alderantziz. Laburtuz, esango nuke momentu lau batean gaudela, baina, hurrengoko olatuak nondik joko duen jakitea oso zaila dela. Gizartea “esnatzeko” musika baliagarria izan daiteke? Egon dira kasuak Euskal Herrian adibidez? Bai, noski. Euskal Herrian egon dira kasuak non mugimendu musikal handi batzuk garrantzi handia izan dutenak. Horietako bat 60. hamarkadako kasua da eta bigarrena, 80. hamarkadaren hasiera. Zer gertatuko den? Ea musika horretarako beharrezkoa den? Ba egia esan ez dakit. Nik dakidana musika beti hor dagoela da eta gizartearen sugar hori pizteko baliagarria dela uste dut. Musika betidanik dago gure bizitzarekin erlazionatua. Ideia bat egiteko, Paleolitiko garaian dagoeneko bazegoen musika, beraz, gure espeziearen ahalmen garrantzitsuenetarikoa lengoaia dela esan dezakegu eta musika eta lengoaia erlazionatuta daudela argi dago. Nire ustez, teknologia batzuen eraginez, gaur egun musika hutsalduta dago, baina, arlo horretan, aldaketa klimatikoarekin eta erregai fosilen agortzearekin, oso aldaketa garrantzitsuak gertatuko dira gure gizartearen oinarri teknologikoan eta orain eskura ditugun gauza teknologiko asko ez ditugu eskura izango, baina, musika beti izango dugu eskura.


SORGIN GURPILA Tira eta tenka. Horrela dabiltza Nafarroako Gobernua eta Maravillas gaztetxea, asteotan. Auziarekin tematuta dago Nafarroako Gobernua: berriki piztu zaio Rozalejoko Markesaren jauregia berreskuratzeko grina, administrazioak — egungo agintariek nahiz aurrekoek— eraikina hogei urtez usteltzen utzi duen arren. Ustez, Memoriaren Institutua eginen dute han. Juan Kruz Lakasta kazetariak maisuki laburbildu zuen auzia, ohi duen ironiaz: “Okupazio bat bezalakorik ez dago, egun batetik bestera, administrazioak has daitezen urteetan abandonatutako guneentzako erabilera berriak asmatzen”. UPNk horixe egin zuen Euskal Jai gaztetxearekin: pilotaleku historikoa bota, haren ordez auzoan inork eskatu ez zuen balneario bat eraikitzeko.

Ion Orzaiz

Gainera, hauteskundeetarako lau hilabete falta direla hartu du Uxue Barkosen gobernuak eraikina husteko erabakia. Bada horren atzean zio politikoa antzeman duenik ere: beste alderdiengandik desberdintzekoa eta, gazteen kontra irmotasuna erakutsiz, baita zentro-eskuineko boto-emaileen konfiantza erakartzekoa ere. Epaileak baimendutako “ikuskatze tekniko” bat argudiatuta, Iruñeko Alde Zahar osoa hartu zuten Foruzaingoak eta Espainiako Poliziak. Teknikariek, espero zen bezala, gobernuaren tesia berretsi zuten: eraikina ez dela segurua eta gobernuak “beharrezkoak diren neurri guztiak” hartu behar dituela, segurtasuna bermatzeko. Eta segurtasunaren izenean, auzoa lau egunez izan zuten okupatuta, eraikina goitik behera hustu zuten —material guztiak eramateaz gain, zorua eta sabaiak txikitu, sarbideak hormaz itxi eta instalazio elektriko nahiz ur hornidura osoa desmuntatu zuten—, Poliziaren oldarraldiek dozenaka zauritu eragin zituzten —tartean, baita lanean ginen kazetari batzuk ere— eta dispositibo polizialak milaka euroren galerak eragin zizkien inguruko ostalari nahiz merkatariei. Berriki, beste apur bat tenkatu dute kakoa: hustutako eraikina berriz okupatu zuten gazteek, baina gutxi iraun zuten bertan, Foruzaingoak eta Espainiako Poliziak hurrengo goizean hustu baitzuten eraikina atzera ere. Sorgin gurpilean sartuta dabiltza alde guztiak, indar erakustaldi bat bestearen atzetik, tenis partida bailitzan. Eta, bitartean, arazoak hortxe segitzen du: gazteentzako gune autogestionatuen beharra ez da desagertu, eta instituzioek ez dute asmatu ezinegon horri erantzun egokia ematen. Bestalde, gaztetxeko arduradunei ere leporatzen ahal zaie Rozalejoko jauregiarekin te-


matu izana, eraikina proiektuaren gainetik lehenetsita, eta EH Bilduk eginiko eskaintzari ezezkoa emanda [1.200 metro koadroko udal egoitza bat eskaini zieten gazteei, egungo gaztetxetik ehun bat metrora]. Ulergarria da gaztetxeko kide batzuek izan dezaketen uzkurtasuna: alde batetik, zabalik dago bost gazteren kontrako auzibidea; bestetik, beldur dira Iruñeko Udalak eskaini zien egoitza ez ote den izanen gaztetxea “asimilatzeko” edo “burokratizatzeko” bidea; eta azkenik, hauteskundeak gertu egoteak ziurgabetasunez blaitzen du balizko hitzarmen oro. Hala ere, EH Bilduk argi esan du prest dagoela gazteen autogestio ahalmena errespetatzeko, eta adibide gisa jarria du Gernikako Astra gunea, Maravillasekin antzeko hitzarmen bat lortze aldera. Ez dirudi, gaur-gaurkoz, hori baino aukera hoberik dagoenik, edo konfrontazioaren espiralean sartzeak bestelako fruiturik eman dezakeenik. Argi dago, halaber, konponbidea ez dela helduko jazarpen polizialaren eskutik —huste baten ostean beste okupazio bat etorriko delako—, ezta horma baten kontra behin eta berriz jotzeko estrategiaren bidetik ere. Ahari-talka horrek gutxi du eraikitzailetik; aitzitik, kalte handia eragin dezake: batetik, Alde Zaharreko gaztetxearen auzia eztabaida politikoaren erdigunean kokatzen duelako, beste dozenaka auzo, herri eta kolektiboren lehentasun eta beharren kaltetan; eta bestetik, egun oposizioan diren taldeei mesede izugarria egiten dielako: UPNk, PSNk eta PPk jada ez dute oposizioa egiteko beharrik ere. Eta hori, hauteskundeen bezperan, torpedo izugarria da aldaketaren kontra.


FOROA Kaixo lagun! Gurekin parte hartu nahi baduzu eta zure iritzia bota joan FORO GUNEA sailera. Bertan aste honetan botatako gaia ikusgai izango duzue. Honen inguruan zure ikuspuntua partekatzera gonbidatzen zaituztegu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.