PREZIOA Prezioa da trukatzen den produktu edo zerbitsuaren kontrabalioa, moneta-unitariaz adierazturik. Salmenta-prezioa lortzen da enpresak finkatu nahi izango lukeenaren eta bezeroak ordainduko lukeenaren arteko orekaz. Urtean zehar salmentak ez dira egonkorrak, baizik eta gora-beherak ditu, hau da, urtarokoak (estazionalak) dira. Honegatik beharrezkoa da salmentak sustatzea txikiagoak izaten direnean, rappeleren bidez, ordaintzeko baldintzak erraztuz, deskonturen bidez...
BANAKETA Produktuak berezoari heldarazteko erabiliko dugun kanala aukeratu behar da. Kanalaren luzera bitarteko-kopurua da fabrikatzailetik berezoraino. Kanalaren luzera produktuaren ezaugarrien eta enpresaren estrategiaren arabera izango da. Kate honetan fabrikatzaileak, handizkariak, txikizkariak eta bezeroak aurki dezakegu.
PROMOZIOA ETA KOMUNIKAZIOA Komunikazio erak ondorengoak dira: -Publizitatea: jendetzabideen bitartezko komunikazio-ekintza da. -Salmenta-promozioa: bitartekoei eta bezeroei sustatzeko ekintzak, salmentak gehitzeko helburuarekin: opariak, sariak, erakusgaiak, dastatzeak.. -Fuerza de ventas: enpresak daukan saltzaile-taldea da, produktuak edo zerbitsuak saltzeko. Biderik onenaren bat da ere bezeroen iritzia ezagutzeko. -Merchandising: lekuan egiten diren teknika-multxoa da, salmentak sustatzeko: produktuen kokatzea apaletan, informazio-txartelak... Inportanteena da ekintzen kosteak eta espero diren salmentagatiko sarreren ondorioak baloratzea.
JARDUERA 1.- Erlazionatu hurrengo kontzeptuak marketing mix-en 4 elementuekin: -
handizkaria goiz ordaintzeagatiko deskontuak kanala rappel ontziak merchandising marka txikizkaria salmenta-promozioa
2.- Asmatu marka egoki bat (izena, letra mota, kolores) ondorengo produktutarako, arrazoiak azalduz: -
umeentzako gailetak kristal-garbigarria bitamina-osagarri
3.- Zein da banaketa-kanala ondorengo kasuetan? -
arrain freskoa makinaria industrial kotxeak altxariak garbitzeko produktuak
4.- Komenta ezazu ezagutzen duzun komunikazioari buruzko adibide errealak. 5.- Marka bakarra, bakarra ez den marka eta marka zurien adibideak.