MINTXO ALDIZKARIA - 2015EKO EKAINEKO ALEA

Page 1

2014-2015 Ikasturteko ekainaren alea

Lehen Hezkuntzako 1, 3 eta 5. mailak.

Luis Bri単as Santutxu Haur eta Lehen Hezkuntza

Primeran egoteko euskaraz egunero

ikastetxe publikoa

Ikasleek egindako aldizkaria Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urte.


SARRERA


Ceip Luis Bri単as-Santutxu HLHI

4 URTE 2014-2015

Jolas kooperatiboak

4 urtekoak euskararen alde Korrika txiki

Antzerkia eskolan


HEZKUNTZA



Kaixo lagunok! Hemen aurkezten dizkizuegu gure sukaldaritza tailerrean egin genituen patata beteak. Primerakoak eta goxo-goxoak! LEHENENGO EROSKETAK EGITERA JOAN GINEN:

GELARA HELTZERAKOAN PATATAK PRESTATZEN HASI GINEN; LEHENENGO PATATAK EGOSI ETA HUSTU GENITUEN:


BEHIN PATATAK HUSTUTA BATZUK PERNILA ETA TOMATEAREKIN BETE GENITUEN ETA BESTE BATZUK EGIN GENUEN NAHASKETA BATEKIN (ARRAUTZA EGOSIA, PATATA, ATUNA ETA MAIONESA):

HEMEN DAUZAKAZUE PATATA BETEAK AMAITUTA!!!




1.D2 Aurten, azken txangoan,Karpinera joango gara. Animaliak ikasten ari gara eta hori dela eta joateko irrikitan gaude. Katu handi bat ematen du baina hortzak katuarenak baino askoz sendoagoak ditu. Bakartia da. Begirada zorrotzeko eskalatzaile bikaina da. katamotzaren etsai larrienak puma, otsoa eta gizonak dira. Gizonek bere larrua kentzeko ehizatzen dituzte. Gehienetan 15- 17urteko bizitza izaten dute .

Arrano beltza hegazti harraparia da. Emeak habia erruten eta txitatzen ditu arrautzak. Harrapakinak untxiak, marmotak, azeriak eta arkumeak dira. Bere ikusmen harrigarri zorrotzari esker harrapakinen bat begiztatu orduko izugarrizko ziztuan ailegatzen zaio gainera.

Hartza oso animalia arriskugarria da. Landare, perretxiko eta intsektuz elikatzen da. Noski izugarri gustatzen zaio eztia eta arrainak. Lehenengo elurrak hasten direnetik udaberrira arte lotan egoten da. Hartz emeak hibernazio garaian egiten ditu kumeak 1etik 3ra . Hartz ama oso arduratsua da bere kumeekin.

Dortokak bere etorria daukate Argentinan. Dortokak sartu egin ahal dira erabat bere kaparazoian. Koralak eta algak jaten dituzte. Udaberri bukaeran edo udan emeak ibai bazterrean zulo bat egiten du eta bertan 5-10 arrautza erruten ditu. Emeek arrautzak jarri ahal dituzte arraren laguntza gabe Dortokak 50-60 urte bizi izaten dira baina batzuk 80 edo gehiago bizi ahal dute.


Velociraptor hitzak lapur azkarra esan nahi du. Veloziraptor oso dinosauro beldurgarria zen. Taldeka ehizatzen zuen. Oso azkar korrika egiten zuen buztana tente zuelarik.

Kangurua da Australiako animaliarik ezagunena. Atzeko hanka luzeekin saltoka ibiltzen da 10 m. luzeko jauziak emanez. Aurreko hankak laburrak dira eta borrokatzeko erabiltzen dituzte. Aipagarriena emeak sabelean daukan poltsa da.

Ostruka da munduko hegaztirik handiena eta astunena. Ez da hegan egiteko gauza baina bere hanka indartsuekin arrapaladan doa zaldiak bezain arin.

Aninalia datora da zuhurra eta batez ere maltzurra. Azeria animalia gaurra da. Egunez lo egin eta Gauez irteten da ehizara .kumeak jaiotzear Daudenean gurasoek habia prestatsen dute.


1.D3






Egun batean 2 ume joan ziren zoora eguna pasatzera

Lehoiak gustatzen zaizkizu?

Goazen zootik paseatzera!

Bai, oso politak dira.


Goazen bazkaltzera

Gose naiz.

Bai, goazen!

Umea paseatzen zegoen bitartean platano bat jaten zegoen. Bat – batean konturatu zen eskuan ez zeukala platanorik.

Nire lagunak kendu dit platanoa ?


Lasai! Aurkituko dugu.

Ez, ez dizut lapurtu.

Zuk lapurtu didazu platanoa?

Ziur? eta non dago orduan?

Begira, nork duen zure platanoa! Bai, gorilak dauka. Lasai, nirea partekatuko dugu.





Arroz tarta arroza barik Errezeta hau oso erraza eta merkea da eta azkenburuko bat edo gozari oso goxoa eta samurra aterako zaizu familiarekin edo lagunekin gozatzeko. Goazen sukaldera!

1. Litro bat esne (edo ur edalontzi handi motako 2 edalontzi esne beteta). 2. Edalontzi bat irin. 3. Edalontzi bat azukre. 4. 4 arrautza. 5. 2 goilarakada handi tulipan edo horrelako gurin. .Sukaldeko esnegai kutxa txiki bat.

Lehendabizi jarri labea berotzen 200ยบra. Ondoren hartu lapiko edo bol sakon bat eta bota osagai guztiak. Nahastu ondo irabiagailuarekin nahasketa homogeneoa atera arte (grumorik gabe). Gero ,beste ontzi handiago batean aldez aurretik gurinez igurtzita bota nahasketa eta sartu labean. Itxaron 10 minutu edo orea gorritu arte eta gero jaitsi labea 180ยบra. Hogei minutu barru ziztatu ganibet batekin tartaren erdian eta ganibeta garbi ateratzen bada tarta eginda dago. Atera labelatik eta hozten utzi. Jan eta on egin! .


Ba al zenekien‌? Munduko zuhaitzik handiena Kalifornian dago sekuoya erraldoia da.Bere altuera 110 metrokoa izan daiteke. Zirkunferentzia 28 m-koa. Eta zaharrena da:2.500 urte bizi daiteke. Zuhaitzik txikiena Artikoko sauzea da :2 eta 10 zentimetro bitarteko altuera izan dezake. Zuhaitzik zaharrena Matusalen izeneko pinu bat da.Esaten dute Matusalenek 4.844 urte dituela . Hosto gehien duen zuhaitza zipresa da .45 eta 50 milio bitateko hosto ditu. Hostorik handienak dituen landareak “Txiro euritakoaâ€? izena du.Hosto batek 4 metroko diametro izan dezake.Venezuelan bizi da.


Talde honetako neska-mutilek ekintza bereziak bizi genituen Aste honetan. Gure asmoa, ondo pasatuz Euskara lantzea zen. Euskararen astean 5D1eko neska-mutilak Haur Hezkuntzara joan ginen: jolasak egitera, dantzatzera‌ Gure asmoa txikiekin ondo pasatzea zen, euskaraz hitz egitea, harremanak hobetzea. Eguraldi txarra zenez, jolasak antolatu egin genituen barruan. Erabili genituen psikomotrizitate gelak eta barruko topaguneak. Oso ondo pasatu genuen. Euskararen astean 1. eta 2. mailakoekin egon ginen joko batzuk egiten. Oso ondo pasatu genuen. Pilotez egon ginen eta trena egiten. Umeak asko dibertitu ziren gurekin eta errepikatu nahiko dute. Egia esanez gu ere.

Euskararen astean 3. eta 4.mailakoekin kartetan jolasten egon ginen. Oso ondo pasatu genuen kartetan guk asmatutako edo egokitutako jokoekin. Guri asko gustatu zitzaigun, espero dugu haiei ere asko gustatzea.


Antzerkiaren ideia Lur Planeta oso ondo zaintzea, eta ez kutsatzea zen. Ondo tratatzea mundua, ez botatzea gauzak lurrera… Guztiok parte hartu egin genuen. Guk, gimnasioan egin genuen, eta horregatik horma-irudi batzuk prestatu egin genituen. Gidoia prestatu egin dugu guk. Bakarrik “Lur planeta ” ideia eduki dugu eskuetan. Lan honekin, guk asko pentsatu egin dugu, eta konturatu egin gara Lur planeta bakarra dela, eta guk planeta bat dugula. Baina, momentu askotan, ez dugu gure planeta zaintzen, ez dugu garraio publiko gehiagorik erabiltzen, basoak erretzen ditugu, zaborra botatzen dugu, …

Gure lana ez zen benetako egoera. Guk pentsatu behar genuen, eta erabaki egin genuen “istorioa irreala izan beharko zela, besteok pentsatzeko, besteok guk bezala minutu batzuk emateko pentsatzen, …”. Guztiok badaukagu aukera gure planetaren alde egiteko. Oso erreza da “ekologia” hitza erabiltzea, entzutea, eta esatea. Oso erreza da beste pertsona bati kulpa botatzea, baina …

Gu, prest gaude, Lur planetaren aldeko ekintza bat egiteko? Pentsatu!


E

uskara arloan, Aspaldiko ipuin laburrei buruzko lan bat egiten ari gara aurten, euskalkiak ikastearren, Internetetik hainbat informazioa bildu eta sailkatu dugu. Hona hemen Mintxo aldizkarian argitaratzeko aukeratu ditugun bi ipuin labur.

Erramun eta Martin aurkeztu ziren egun baten auzitegian. Erramunek esan zion epaileari: —Hiru urte dira bidaldi bat egin beharrean aurkitu nintzela. Bidean jarri baino lehen eman nion Martini, adiskide zintzoa zelako ustez, urre eta diztarrizko eraztun domutsu (baliotsu) bat, nire bidaldi bitartean gorde zezan. Eta orain, zinez bihurtu beharrian, ukatu egiten dit. — Martinek, bere eskua bihotz-gain jarriaz, erantzun zuen: — Zin-zinez dizuet nik ez dudala ikusi ere eraztun hori. Erramuni burutik egin zaio noski. — Erramun — galdetu zion epaileak —: ba al duzu sinesbiderik eraztuna Martini eman zeniola baieztatzeko? — Zorigaitzez — erantzun zion Erramunek — eraztun hori Martini eskuratu nionean ez zen 24 aurkitzen inguru hartan beste ikuslerik ibai ondoko pago zabala baizik. Bere itzalpean agurtu ginen. Erramunek dion zuhaitzaz ere eraztunaz bezala aurkitzen naiz —ihardetsi zion Martinek— Ez dakit non dagoen ere. — Erramun — jarraitu zuen epaileak —; zoaz berehala, eta ekarri iezadazu zuhaitz horren adar bat. Eta zu, Martin, geldi hemen Erramun bihurtu arte. Joan zen Erramun, eta geroxeago esan zuen epaileak: — Noraino joan ote da hori? Etorri behar zuen oraingo, nonbaiten gelditu ezik. Ireki ezazu leiho hori, Martin, ea datorren. — Baina epaile jauna — erantzun zion Martinek — nola nahi duzu hain laster etortzea, zuhaitz hori urruti aurkitzen baita? Jaiki zen bat-batean epailea, eta kementsu honela hitz egin zion Martini: — O! gizon gaizto eta maltzurra. Gizaki guzien

bihotz-barrenak ezagutzen dituan Jaunaren aurrean gezurrez zin-egin! Zuhaitza non dagon dakienak izango du eraztunaren berri. Martin, ikaraka eta larriturik, hitz egiteko ere ez zela gelditu zen. Beraz, eraztuna nork zuen jakiteko ez zen beste agerbide beharrik izan; eta epaileak gaitzetsi zuen eraztuna itzuli eta urte bete espetxean igarotzera. Naiz lurpean naiz itsas hondoan Zure ogena estali, Agertuko da egunen baten Zure gaizkin salatari.

Sagu txiki batek igo zuen lotan zegon lehoiaren bizkar gainera. Esnatu zen lehoia, eta harrapatu zuen sagutxoa atzapar artean. Sagu gaixoak garrasika honela otoitzen zion lehoiari: — Asketsi (1) jauna! Utzi bizirik, arren, ordainduko dizut-eta! — Ze ordain eman lezake sagu gaixo honek? — zioen lehoiak bere artean, ezetsirik (2) saguaren laguntza. Baina, errukitu zen, eta utzi zion bakean. 27 Geroago, ehiztari batek harrapatu zuen lehoi hori sareaz, eta indartsua izan arren gelditu sareartean buru eta hankak loturik, zirkinik ere egiteko ez zela. Ikaragarrizko sumintasunez hasi zen orroka. Sagu txikia, orroa entzun eta berehala, atera zen zulotik eta joan zen lehoiarengana. — Zer duzu lehoi jauna? — galdetu zion saguak. — Zer dudan? Arraio-pola! Harrapatzen badiak hankabiko hori! –erantzun zion orro handi bat eginaz. — Ez estutu, nik askatuko zaitut-eta. — Bai, zera egingo duk! — Egon geldi esan, eta heldu zion sagutxoak bere hortz zorrotzekin sareari, eta lokarriak ebakiaz askatu zuen lehoia. Horrela erakutsi zion saguak lehoiari, handi eta indartsua izan arren ez dela ezetsi behar txiki eta argalak bahitu (3) lezakeen laguntza. (1) Asketsi = barkatu (2) Ezetsi = despreciar (3) Bahitu = Prestar


Bizkaiko herriak (12)

Ezker-Eskuin 1. Zerbait ematen duena 7. Behar den unean 8. Iridioaren sinboloa 9. Erdi hitz-elkarketan (alderantziz) 10. Zaletasun atzizkia 12. Izan ezik, salbu 13. Erorka 15. Zikinkeriak dituena Goitik behera 1. Egintzaz 2. Bizkaiko herria 3. Argonaren sinboloa 4. Pausaldi (alderantziz) 5. Pinpirin, galai 6. Ezezkoa 11. Musika taldea 14. Nori atzizkia


Bazen behin lata bat supermerkatu batean Koka Kola bat zena. Egun batean Matias izeneko mutil bat supermerkatura joan zen. Koka Kola lata bat erosi zuen,baina Koka Kola hori berezia zen. Matias parkera abiatu zen eta edaten hasi zen.Edaten eta edaten...

-Ai,kili-kili egiten didazu!.-esan zuen latak. -Nor...Nork esan du hori?.- galdetu zuen Matias. -Nik Koka Kola latak,begira behera,ni neu naiz,Koka Kola!! -Baina nola hitz egiten duzu?- esan zuen Matiasek. -Estralurtar bat naiz,baina ez beldurtu. Nola fidatu ahal naiz zutaz? Estralurtar bat naizelako,baina Marcela izeneko neska maltzur batek honela izateko madarikazio bat bota dit. Lata batean jarri nau bere etsaia naizelako. -Nolakoa da Marcela?- galdetu zuen Matiasek. -Oso gaztea da,eta unibertsitatera doa,mutil eta neska guztiak beldur diote Marcelari.Ile beltza du,begi urdinak,aho handia,belarriak munstro baten antzekoa ditu,hau da oso handiak,eta amaitzeko sudur luzea garatxo batekin du.-esan zuen estralutarrek... -Lagundu ahal didazu? -Bai,zergatik ez?Matias. -Nire izena Ronald da,eta zu... -Ni Matias naiz. -Non bizi da Marcela,edo badakizu non egon ahal da?-Matiasek esan zuen. Ze egun da gaur?- Ronaldek esan zuen. Uste dut gaur 1/15/1998eko urtarrilaren,15a dela, ostirala.Zertarako jakin nahi duzu?-Matiasek -Bere ordutegia dakidalako,gaur ostirala akademia du,ingelesa. Zortzietan amaitzen du eta gero bere lagunekin parkera joaten da.Pariseko parkera.Gero bere ama deitzen dio autobusa hartu eta etxera joaten da.- Ronaldek esan zuen. -Nola Parisera joan dakizu?-esan zuen Matiasek. Bai,baina gaur ezin dugu berarengana joan etxean dagoelako.

-Non egingo dut lo,etxea ez badaukat?-Ronaldek esaten zuen. -Nire etxera etorri ahal zara eta hor plan bat egingo dugu!Matiasek. -Bai eta ni,nire aitari kapa ekusezin bat egitea esango diot.Matiasek.

-Badakit,honela izango da: San Petrikeko kalean bizi da,horra joango gara eta,ate guztiak itxiko ditugu,leihoak ere.Gero kapa ikusezina jarriko dugu.Azkenean bere

liburua hartu eta Marcelaren hile batzuk hartuko ditugu ere.Ondoren zure etxera joango gara eta Marcelaren liburua sutan jarriko dugu bere madarikazio guztiak joateko eta dena hau berriro ez gertatzeko.Azkenean dena gertatu ez denarena egingo dugu eta ez kontatu inori-esan zuen Ronaldek. -Ados.

-Ados,goazen,prest zaude Matias? -Bai,prest nago baina nola sartuko gara Marcelaren etxean?galdetu zuen Matiasek,Ronaldi begiratzen. -Sotanoan lehio txiki-txikia dute,hortik sartu ahal garaRonaldek esan zuen. -Horrexetarako beti daramatzat gominola hauek hemen,ze zaporezkoa nahi duzu?-Ronaldek esan zuen bere prakak erakutsiz. -Fresaskoa.

. -Ni aurretik joango naiz,zu nire atzetik,-esan zuen Ronaldek.

Etxean sartzen dira,Marcelaren logelan eta hor bere liburua hartzen dute,32 hile hartzen diote eta etxetik joaten dira.

ETXERA AILEGATZEN DIRA,ETA HOR LIBURUAREKIN HASTEN DIRA GAUZAK EGITEN. Hasteko eskularruak ipintzen dituzte,gero Marcelaren hileak jartzen dituzte eskularruetan(ez hiltzeko) eta zabaltzen dute liburua. Gero,tximinia suta jartzen dute eta barruan liburua sutan jartzen dute eta koka kola,estlaluter batean geratzen da. Estlalutarra eskerrak ematen dio Matiaseri,eta bere etxera joaten da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.