CEIP LUIS BRIÑAS-SANTUTXU HLHI
1
Mintxo eskola aldizkaria
LEHEN HEZKUNTZAKO GELA EGONKORRA, 1, 3 ETA 5. MAILAKO IKASLEAK
HAUR HEZKUNTZAKO 3 URTE ETA 5 URTEKOEN GELAK
Disfrutatu gure aldizkariarekin
2017-2018 ikasturteko maiatzaren alea
Kaixo Mintxo aldizkariaren lagunak: Aurten erakutsi nahi dizuegu martxoak 8 ospatseko egin genituen loreak. Gure pasabidean lore bat ipini genuen Euskal Herriko emakume ezagun batzuekin.
Baita eraman bat etxera emakumeen Bizitzan oso direlako.
genuen beste lore gure familiako izenekin, gure GARRANTZITSUAK
3D1 gelan, komikiko hizkuntza interpretatzen ikasi dugu. Horregatik, komiki lehiaketa bat egin dugu, baina, zer da komikia?
Komikia irudi bidez ematen den istorioa da, testuz eta zeinuz lagunduta. Irudi bakoitzari bineta esaten zaio. Pertsonaiek esaten dutena bunbuilo esaten zaien biribiltxo batzuen barruan idazten da. Komikia sortzeko pausuak: - Aukeratu istorio bat: zeuri edo edonori gertatua edo asmatua. Gero idatzi zirriborroa. - Pentsatu binetak: pentsatu zenbat behar dituzun istorioa kontatzeko eta bakoitzean zer testu eta zer irudi erabiliko duzun. - Komikia egin. - Zuzendu eta pasatu garbira.
3D3 Kaixo lagunak Aurten aho-korapilo batzuk ikasten ibili gara eta aurkeztu nahi dizuegu gehien gustatu zaizkigunak. Ea gustatzen zaizuen!!!.
Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart zankulu zinkulu zirt! Kamamila, mantzanila, mendian gabiltza bila eta bila. Hara hemen zerbait biribil-biribila! Zer ote da? Zer ote da? Behi baten kaka pila! Entzun, erantzun, entzun, erantzun. Barnean, kanpoan, hitzak oihartzun!
Sanson zein zan? Sanson Sanson zan! Eta Sanson Sanson ez bazan Sanson zein izango zan? Sanson Sanson ez bazan ez zan Sanson izango!
Mari Bekain, Mari Bekain! Ohetik jaikita begiak apain!
Xipi, xapi, katua, katu madarikatua! Tripa dauka puztua jan didalako jan didalako haragi gixatua. Xipi, xapi, katua, katu madarikatua!
GURE ORTUA SARRERA Luis BriĂąas ikastetxeko 5. mailako eta gela egonkorreko ikasleok ortu bat egin dugu. Gu 5D1 ikasleak gara eta aurkeztu nahi dizuegu saioz saio zer egin dugun.
Guk, gure Eskolan, ekintza bereziak antolatzen ditugu. Batzuetan oso argi edukitzen dugu zertarako. Guk pistak emango dizkizuegu, ea asmatuko duzuen ekintza berezi baten izena.
Zein ekintza ote da? Zertarako balio izan du? 1.- Lehenengo asmoa gure artean Euskara lantzea izan da, horregatik praktikatzeko balio izan du. 2.- Gure artean ondo konpontzeko eta oso ondo pasatzeko, jolasten ere ikasten dugulako.
3.- Gauzak ondo egiteko, ikasteko ikasi gabe. 4.- Gure aurrean egon direnei zerbait azaltzeko, eta haiek ondo ulertzeko. 5.- Denok parte hartzeko. 6.- Guztion lana errespetatu behar dugula ondo jakiteko. 7.- Bakoitzak egiten duena oso garrantzitsua dela konturatzeko, lan osoa ondo egoteko. 8.- Sentimenduak, ideiak eta abarrak nola adierazi behar ditugun praktikatzeko.
5D3ko ikasleak Zuhatzako uhartean maiatzaren 14tik-16ra egon ginen.
B
osgarren mailako ikasleok Zuhatzara joan gara. Eskolara, beti bezala, 9.00etan etorri ginen, baina aldi horretan ez genituen liburuak ekartzen gure maletetan, gogoak baizik.
9.30etan autobusa gure bila etorri zen eta ordu eta laurden beranduago Zuhatzako uhartean geunden, itsasontzia itxaroten. Itsasontzian minutu batzuk eman genituen eta azkenik irlara heldu ginen!! Uhartera heldu bezain pronto, Nekanek uhartea azaldu zigun eta gure etxoletara eraman gintuen. Han jolas batzuk egin genituen norekin lo egingo genuen erabakitzeko. Dibertigarria izan zen. Etxola bakoitzean 11 edo 12 lagunok lo egin genuen. Etxola bakoitzeko taldeari izen bat jarri genion. Beste gelako ikasleekin lo egitea tokatu zitzaigun. Hortik jantokira oso azkar joan ginen. Egunero jantokiko arduradunak ezberdinak izan gara. Platerak eta kubiertoak ipini behar genituen. Eta gero, janaria ekarri ostean, gure mahaikideei zerbitzatzen genien. Janaria gozo egon da.
Zer egin dugu uhartean?
L
ehenengo arratsaldean etxola bakoitzak jarduera bat egin zuen. Uhartean uretako jarduera ezberdinak egon dira: optimist, pedalo, windsurf, kanoa, arrauna, piraguak, eta abar. Oso ondo pasatu genuen. Gure irakasleek ere jarduera ezberdinak prestatu zizkiguten: paĂąuelitoa, taldeak aukeratzeko dinamikak, sokatira, artobilketa, puxikako jolasa, lau izkinak, eta abar. Oso dibertigarriak izan ziren. Baina momenturik onenak gauak izan ziren. Lehenengo gauean Luis Ă ngelek eskolari buruzko ipuin bat kontatu zigun. Bigarren eta azken gauean Got Talent egin genuen eta eskolan urtean zehar prestatutako dantzak egin ahal genituen.
ERREZETA: Hemen duzue aste honetako errezeta Nutela-txirikorda.
Errezeta hau egiteko honako erosketen zerrenda hau prestatu genuen.
ERREZETA: 1.- Lehenengo hostopila zabaldu genuen.
2.- Ondoren kakaokrema gainean zabaldu.
3.- Beranduago hostopila tolestu eta txirikorda egin genuen.
4.- Arrautza irabiatuaz marraztu eta labean sartu genuen.
Oso gozoa irten zitzaigun eta azken lehiaketako irabazleen artean banatu genuen.
Ekaina orain heldu da Ekainarekin datorkigu Uda. Gure kukua zaigu mututu San Pedroz eginez azken-ku-kuSan Juanetan Su ugari bidegurutzetan, eta oporrak ikastetxetan.
Ta abuztuko uda beroan jarraitzen dugu jai-festa giroan. Batzuk bertan besteak kanpora, baina hauxe dizuet gogora Euskal Herrian hobe bertan Aste Nagusian Gasteizen, Bilbon nahiz Uztaila da opor garaia,Donostian. arazo denak ahaztutzen saia. Bildurrik gabe -Gora San Fermin !zezenaren aurrean hotsegin. Ta Santiotan edo berdin San Inaziotan parranda gauez, eguna lotan.
EGUZKI AMANDREA,
ZER DAKARZU BERRI? UDA HELDU DELAKO
BEROTUKO ZAITUT NIK.
EGUZKITAN BERO, TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, MENDIAN GORA NOA
EGUNERO. EGUZKITAN BERO, TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, HONDARTZAN ZEHAR NABIL EGUNERO.