2012-2013 Ikasturteko otsaileko alea
Mintxo eskola aldizkaria L u i s B r i 単 a s S a n t u t x u HLHI
Haur Hezkuntza
Lehen hezkuntzako
3 eta 4 urteko ikasleak
2. maila, 4 maila eta 6. maila
Hizkuntza Normalkuntza Proiektua
4 urte
4 urte
4 urte
PALMERATXOAK sukaldatuz. Behar dituzun osagaiak: - OREA
- AZUKREA
Orea paketetik atera dugu.
Oreari azukrea bota diogu.
Eta ondoren, zabaldu egin
dugu.
Gero, argazkian bezala, orea hiru
zatitan tolestu dugu.
Ondoren, horrela zatitu dugu.
Eta bukatzeko,
labean 30 minututan zehar eta
165 gradutan izan dugu.
Orain labetik atera, itxaron hoztu arte eta ON EGIN!
Ornoduna da. Bibiparoa da. Belarjalea da. Lau hanka ditu. Grisa da. Buztana du. Ilea du baina gutxi. Tronpa du.
Ornoduna da Lau hankak ditu. Ez dauka ilerik. Ezkatak ditu. Oso azkarra da . Intsektuak jaten ditu. Txikiak dira. Bere odola hotza da. Buztana mozten badiote berriro ateratzen zaio.
1-‐Ornoduna da. 2-‐Ugaztuna da. 3-‐4 hanka ditu. 4-‐Belarjalea da. 5-‐Haginak ditu. 6-‐Arin eta astiro doa. 7-‐Baserrietan daude 8-‐Oso burugogorra da.
2.D3
Ornogabea. Obiparoa. Belarjalea. Hanka bakarra du. Zilar bidetik doa. 2 adar luze eta 2 labur ditu. Etxea gainean darama.
Eltxoak 47 hortz ditu, marrazo baleak 4.500 baino gehiago eta katu–arrainak 9.280 hortz ditu. v Zein da animaliarik azkarrena? • Hegazti bat da, belatz handia, 300 km/h abiaduran joan ahal da. • Lurreko animaliarik azkarrena gepardoa da 114 km/h doana. • Uretako animaliarik azkarrena bela-‐arraina da 109 km/h doana. • Bi zangoen gainean ibiltzen den animaliarik bizkorrena ostruka da. 67 km/h abiadura har dezake eta horretan mantendu denbora luzean zehar. v Komodoro dragoi emeak harrik gabe ugaldu daitezke. v Labezomorroak astebete bizi litezke bururik gabe gosez hil arte. v Kolibriak egunero bere pisuaren erdia jan behar du mantentzeko. v Dirudienez, marrazoak dira inoiz gaixotzen ez diren animalia bakarrak. Inmuneak dira edozein gaixotasunei, baita minbiziari ere. v Marraskiloa 3 urtez egon daiteke lotan.
2.D3
SORBALDAKO MINA EKIDITZEKO AHOLKUAK, EGIN BEHARRAK ETA KONPONBIDEAK. Urte hauetan, gero eta jende gehiago, sorbaldako eta lepoko mina jasan egiten dute eta arazo hau bizitza osorako izaten da. Hori ekiditzeko, ondoren aholku batzuk azalduko dizkizuegu eta horrela dauzkazuen minak hobetuko zaizkizue eta beste batzuk edukitzea ekidituko duzue. ONDO ESERI Baliogarria da ondo esertzea bestela bizkarreko mina izango duzu bizitza osorako. Sorbalda aulkiaren atzeko aldean eta zuzen eduki behar da, oinak lurrean eta eskuak mahai gainean jarrita edukitzea komeni zaizue sorbalda ondo izan nahi baduzue.
KIROLA Kirola egitea oso komenigarria da, hona hemen bi adibide: IGERIKETA Medikuek diotenez igeriketa sorbaldako mina ekiditzeko kirol onena da igeriketarekin gihar guztiak mugimenduan jartzen ditugulako. Igeriketa mota hauek dira ezagunenak : “Pinpilinpausa”, “Krol” eta “bizkarrez”. Baina sorbalda gogortzeko, bizkarrez igeri egitea da gomendagarriena. YOGA Azkenengo boladan yoga modan jarri da, mediku askok bizkarmina hobetzeko kirol hau aholkatzen dute. Zertan Datza? Yoga kirol lasaia da eta oso ona da bizkarrerako. Pertsona askok egiten dute eta adin guztietako pertsonei gomendatuta dago. Kiroldegietan, gimnasioetan edo etxean egin praktikatu ahal da. Batzuei mugimendu asko dituelako gustatzen zaie. Hauek yogaren teknika batzuk dira:
KARROAREN ERABILERA: Motxila soilik ez duzuenok eramaten, hau da, karroa erabiltzen duzuenok, entzun aholku hauek: Ez eraman bide guztia karroa esku berarekin, bide erdia esku batekin eta beste erdia beste eskuarekin eraman. Ez eraman pisu asko motxilan (karroan), pisu asko eramatekotan bizkarrean mina egingo duzu eta hori zure bizkarra eta zure onerako kaltegarria da. Hau da, eraman bakarrik benetan behar duzuna.
MOTXILA NOLA ERABILI: Gaur egun, gazte batzuk motila txarto eramaten dute. Batzuk ia-ia lepoan eta beste batzuk iaia oinetan. Horregatik nagusiak egiten garenean fisioan edo masajistan diru pila gastatzen dugu. Motxila bizkarraren erdian eraman behar da. Ez gorago, ez beherago. Motxila ondo jarrita duzunean korrika edo azkarregi ez joatea komeni da. Beste arazo bat liburu asko eramatea da. Ez eraman motxilan behar duzuna baino gehiago, zeozer etxean edo klasean utzi ahal dituzu. Nagusia egiten zarenean zure bizkarrak eskertuko dizu. LABURPENA: ARAZOA NOLA KONPONDU EDO EKIDITU Motxila: Ezin da motxila edonola eraman, aldakatik gora eraman behear da eta ezin da pisu asko eraman. Gurpildun motxila: gurpildun motxila eramatekotan bidai erdia esku batekin eta beste erdia beste eskuarekin eraman behar da Lo egin: Hau konpontzeko postura ona aurkitu behar da. Alboz lo egitea da gomendagarriena bizkarrarentzat eta txarrena behera begiratzea lo egitea da. Hala ere, behera begira lo egitea gustatzen bazaizu buruko bat ipini sabelean. Esertzea: Ondo eserita egoteko, ipurdia aulkiaren amaneran (atzeko aldea ukitzen ) jarri.
GUK 6.D2 MAILAKOAK GARA Kaixo adiskideok oraingo honetan 6 D 2 mailakoek jolas bat proposatuko dizuegu. Marrazki bat egin behar duzue guk emandako pistekin jarraitu. Orain ikusiko dugu zein trebeak zareten irudiak egiten. Lehenengo hartu orri zuri bat irudia egiteko . Irudiaren goiko aldean hau marraztu behar duzue: Irudiaren atzean hiru mendi altu eta sumendi bat daude. Mendi bakoitzean otso bat dago eta bi zuhaitz daude. Eskumako mendian etxe zahar bat dago . Mendien gainean hiru hodei daude trumoiekin eta euria egiten ari da. Ezkerreko aldean ilargi betea dago.
Irudiaren erdian munstro bat marraztu behar duzue. Adi munstroa honelakoa da: Munstroak ilean sua dauka eta aurpegian hiru begi borobil ertain ditu. Aho handia hortz zorrotzez beterik du. Ez dauka sudurrik. Eskuetan atzapar zorrotzak ditu labanak bezalakoak . Eskuineko eskuan motozerra bat du. Sabelean zikatriz bat du, sabel osoa hartzen diona. Hulk bezalako prakak ditu: praka more, motz apurtuak.Belaun gainetik gelditzen zaizkio. Bi hanka ditu eta oin bakoitzean sei atzamar ditu; bost aurrean eta bat atzean. Munstroa berdea da.
Irudiaren aurreko partean hau dago. Munstroaren aurrean lorategi bat dago. Loreak ustelduta daude.
Hiru hezi herdoilduta daude eta erdiko hezian “ Ez sartu, arriskutsua “ irakurri daiteke. Heziaren erdian laku oso handi bat ikusten da dena zaborrez beteta. Lakuaren atzean baso sorgindu bat dago. Basora joateko lakuko zaborren gainetik pasatu behar zara.
Beno ondoren ikusiko duzue guri atera zaiguna ea antzekoak atera ‌.
Kaixo guztioi: Berriro ere, zuengana nator, zuek egindako aldizkariarekin. Lan handia egin duzuenez, eskerrak eman nahi dizkizuet. Ikasturte honetan ere, Mintxo aldizkaria “Santutxu.net” web orrian ikus dezakegu. Bertan, denbora-pasak, eskolako berriak, kontakizunak, gozatzeko aukera daukazue. Ez ahaztu: “guk euskaraz zuk zergatik ez?” Nire bihotzetik, euskararen alde egiten duzuen lana eskertu nahi dizuet berriro ere. Zuen laguna! 2013ko otsaila.