ik
K IKASTETXEA
SANTUTXU LHI
LUIS BRIĂ‘AS-
TERTULIA DIALOGIKOAK Nola egin dugun? Batetik, adostutako orri kopurua hurrengo saiorako irakurrita izan dugu. Bestetik, irakurritako ataletik pasarte bat gutxienez aukeratu eta tertulian bertan besteekin konpartitu dugu. Eta azkenik, aukeraketaren arrazoiak besteei azaldu dizkiegu. Tertulia dialogikoen metodologiaren abiapuntua irakurketa dialogikoa da, hau da, testuak irakurtzea zentzua emanez, testuak dioena ulertuz eta interpretatuz, espazio bera parte hartzen dutenen arteko elkarrizketaren bidez. Iritziak eta ikuspuntu desberdinak adieraziz, esku hartzen duten partaide guztiek irakurri dutenari buruzko iritziak azaldu eta partekatu egiten dituzte. Prozesu honetan, besteak beste, ikasleek adierazpen estrategiak garatu beharko dituzte iritziak emateko, besteenak onartzeko edota zalantzak adierazteko, adierazi nahi dutena modu koherentean adierazteko eta komunikazio trukeetan modu aktiboan parte hartzeko.
8