ARRANO BELTZA
EGILEAK: NEREA HERRERO BEÑAT SAROBE
AURKIBIDEA
Sarrera:................................................................ 3. or Ezaugarriak:......................................................... 4. or. Elikadura:............................................................. 6. or. Ugalketa:.............................................................. 7. or. Bizitokia eta bizimodua:....................................... 8. or. Bitxikeriak:........................................................... 10. or.
SARRERA Arranoa, Euskal Herri osoan aurkitu ahal dugu. Hegazti harrapalaria da, horrek esan nahi du, janaria lortzeko eraso egiten duela, animalia harajigalea da, animalia eder bat da. Euskal Herriko arrano handiena da. Bere izen zientifikoa “Aquila Crisaetos� da, oso izen arraroa.
EZAUGARRIAK ●
Arrano beltza 3,9 kilo eta 4,7 kilo gutxi gora behera pisatzen du. Hegoen luzeera 190-227cm-koa da, beraz, oso handiak dira bere hegoak.
●
Hegan egiterakoan 200km/h-ko abiadura hartzen du hegazti honek.
●
Mokoa beltza du, 6 cm.neurtzen dezake, bere atzapar zorrotzak, gogorrak eta handiak dira.
●
Arrano beltz gazteek lau urte dutenean, ia-ia helduak bezalakoak dira.
●
Animalia honek ikusmena oso oso garatua du. Metro askotatik arratoi txiki-txiki bat ikusi ahal du: 3 kilometrotara dagoen untxi bat ikusi ahal du. Horrela oso ongi ehiztatu ahal du.
●
Hegan egiten hasi diren arranoen lumen kolorea aldatzen eta aldatzen joaten da urtero.
DESKRIPZIOA Euskal Herriko arranorik handiena da. Burualdea oso sendoa du, hego handiak eta buztan luzea du. Helduak marroixka kolorea du, eta kokote aldean urre-kolore tonalitateak eduki ohi du. Bere buztana beltza da. Azpialdea marroi kolorekoa da.
Gazteak ilunagoak izan ohi dira. Bi metrotik gorako hego-luzerarekin. Emea arra baino handiagoa da.
ELIKADURA Arranoa, animali harajigale bat da, hau da, animalien haragia jaten du. Gehien gustatzen zaizkion animaliak hauxek dira: hegaztiak, ugaztun txikiak eta narrastiak, baita ere beren tamainako berberak harrapatzen ditu. Arrano amak arrano kumeak zaintzen dituen bitartean, aita ehizara joaten da familiarentzako mantendu bila. Harrapakinak aurkitzeko (untxiak, marmotak, muskerrak, eta inoiz, sarrio kumeak, azeriak eta arkumeak), 300 bat km-ko barrutiak arakatzen ditu. Bere ikusmen harrigarriki zorrotzari esker harrapakinen bat begiaztatu orduko izugarrizko ziztuan oldartzen zaio gainera (150 km/h baino azkarrago!), atzaparrekin heldu eta habiara eramaten du. Baso eta zelaiak ugari diren ingurune menditsuetan bizi ohi da hegazti hau.
UGALKETA Arrano beltza obiparoa da. Martxoaren inguruan ugaltzen da. Bere lurralde bertan ugaltzen dira. Hegazti monogamoak dira. Barne ernalketa egiten dute: espermatozoidea obuloan sartzen da, gizakiek egiten duten bezala. Emeak habian sartuta erruten eta txitatzen ditu arrautzak, normalean1etik 3ra. 45 egunez inkubatzen ditu.
Ugal garaia martxoa inguruan hasten da eta normalean, beren lurraldean bertan ugaltzen dira, 3 umeetatik 1 edo 2 bakarrik bizirauten dute, lumak 3 hilabetetan lortzen dituzte. Lehenengoak 50 egun ingurura burutzen du lehen hegaldia. Kumeak gurasoengandik gertu gelditzen dira bizitzen, lurraldetik kanpora joan gabe. Jaio eta 80 egunetan hegan egiteko gai da.
Zuriak izaten dira eta 77x59 mm-ko tamaina eta 140 g-ko pisua izan ohi dutenak. Jaiotzen diren kumeak lumaia guztiz txuria izan ohi dute. Adarrekin kabi haundiak egiten ditu, normalean arkaitz handietan. Ez da migratzaiea, urte osoan bere lurraldean geratzen da.
BIZITOKIA ETA BIZIMODUA Baso eta zelaiak ugari diren ingurune menditsuetan bizi ohi da hegazti hau. Bikoteka bizi eta labarretako hormetan egiten du habia, edo inoiz, oso gutxitan, zuhaitz baten gainean jartzen dute habia. Lehen esan bezala,adarrekin kabi haundiak egiten ditu. Euskal Herrian Arabako mendietan eta Pirinionetan ikus daitezke. Ez da migratzaiea,urte osoan bere lurraldean geratzen da. Nafarroan 30 bikote daude. Ez dute harrapari naturalik.
Ia mundu guztian heldaturik dagoen hegaztia da. Ipar Amerikan, Eurosian eta Afrika ipar aldean aurkitu daiteke eta baita Bretaina Handian Japoinan eta Mediterraneoko irleetan ere. Europa erdialdeko populazioa asko gutxitu da azken hamarkadetan izakiaren eraginez eta garai batean ugari zeuden lekuan ez da alerik gelditzen. Egun, Europa mendebaldean eskazia da, Norbegian, Alpeetan, Italian eta Iberiar penintsulan soilik gelditzen dira, nahiz eta 2001ean 35 askatu ziren Irlandan.
BITXIKERIAK Denbora luzean leporatu izan zaio arrano beltzari haurrak eramaten zituela; gezurra da, noski, baina hori dela eta, Europan jazarri eta ehizatu dute etengabe hegazti eder hau. Gaur egun espeziea legez babestua dago. Antzinako Euskal Herriko eskudoan arrano beltza zegoen. Beste tokietako eskutuetan ere aurki daiteke: Alemania, erromatarrak eta abar.
Bikote bakoitzak 150 km karratuko lurraldea kontrolatzen du. Arrano beltzak planeatzen du aire korronte bero beroetan. Alaskako arano beltza emigratzen duen arrano beltza bakarra da. Lehen pentsatzen zuten arrano beltza arra eta arrano beltza emea espezie ezberdinetakoak zirela, desberdinak direlako.
Euskal Herriko arranoren artean, arrano beltza handiena eta indartsuena da horregatik Euskal Herrriko errege batek, Antso Azkarrenak ikurtzat hartu zuen.
Frantzisko Deuna Eskola Publikoa 5. A mailako ikasleak 2011-20012 Ikasturtea