Iru単eko lehenengo giza-talde ezaguna BASKOIAK izan ziren, Runa ibaiaren aldamenean kokatu ziren. Baskoiak oso adoretsua ziren eta etsaiek beldurra zieten.
Eskualde honetan gizakiak finkatzeko klimak laguntzen zuen, lurralde emankorra zen laboreak landatzeko eta baratzetarako, eta ur ugari zegoen populazioa hornitzeko. Baina garai haietan oso garrantzitsua zenez herrien babesa , lehenengo biztanleak lekurik garaienetan kokatu ziren, orain katedrala dagoen lekuan.
Ponpeio izeneko jeneral ospetsu batek hemen kokatu zuen bere kanpamendua eta izen berri bat eman zion gure hiriari: POMPAELO. Baskoiak ez ziren joan, bertan geratu ziren, bata bestearen ohiturak aberastuz. Erromatarrek gure laborantza irauli zuten landaketa (mahastia eta olibondoa) eta tresneria berriekin. Zirkulazio galtzada egin zuten.
Jainko berriak sortu ziren grekoerromatar mitologiaren arabera, baina III mendean kristautasuna iritsi zen Iru単era. San Saturnino eliza lehen Diana jainkosari eraikitako tenplu batean ezarri zen. DORMITALERIA kalean kanpamenduko nagusia zen, beraiek CARDO deitzen zutena, eta KURIA kalea, honen perpendikularra, DECUMANUS deitzen zen. Bi kale hauek gurutzaten ziren tokian FOROA zegoen, gaur egun katedrala kokatzen den tokian.
Barbaroak: Barbaroak Erromatarren inperioan indarrez sartu ziren eta Iru単ea suntsitu egin zuten gure zibilizazioaren atzerapena nabarmena ekarriz. Baskoiak beti borrokan zebiltzan beraiekin. Bisigodoak: Bisigodoak Iru単ean kokatu ziren denbora batez. Garai hartatik hilerri baten aztarnak geratzen dira zezen plazatik hurbil eta Kondestable jauregiaren azpian. Kristautasuna finkatu zen Iru単ean. Iru単eko apezpikuak Toledoko III. kontzilioan parte hartu zuen. Apezpiku godoek menperatu zuten hiria arabiarrak iritsi arte.
Arabiarrak: 711. urtean musulmanek Gibraltarreko itsasartea gurutzatu zuten eta ia Iberiar penintsula osoaz jabetu ziren. Rodrigo errege bisigodoak, baskoien aurkako gudan zegoela, borroka utzi eta Andaluzia aldera joan behar izan zuen arabiarrei aurre egitera. Rodrigoren gudalosteak garaitu, arabiarrak Iru単eraino iritsi ziren. Iruindarrek AMAN izeneko zerga bat ordaindu zieten beraien burujabetzaren truke, eta honela, hiriak apezpikuen eskuetan jarraitu zuen.
Orreagako gatazka ez al zen garai berean gertatu? Karlomagnok, Zaragoza konkistatzen saiatzetik itzultzen zelarik, Iru単eko harresiak suntsitu zituen, erretagoardian arazorik ez izateko, hori dena musulmanek bera Zaragozan traizionatu eta gero. Karlomagno eta bere armada Pirionioak zeharkatzen ari zirenean, baskoiek Iba単etan ustekabean harrapatu eta haien erretagoardia suntsitu zuten. Hura Orreagako bataila ospetsua izan zen, 778koa.
IRUÑEKO ERRESUMA
Nafarroa erresuma bat zen? Noiz izendatu zuten lehenengo erregea? IX mendera arte, baskoiek ez zuten erregerik. Baina mende horren erdialdera lehenengoz bertako buruzagi bat agertzen da, Iru単eko errege bezala onartua: ENEKO ARITZA.
Urte haietan bikingoak ere heldu ziren Iru単era. Garai hartan Iru単ean 2.000 biztanle ziren, gehienak nekazariak ziren.
Zer ziren burgoak? IruĂąean hiru hirialde antolatu ziren elkarrengandik independienteak, jatorri ezberdineko jendez eta harresitutako barrutiz inguratuak. Hona historikoak: NavarrerĂa hiria, San Zernin burgoa eta San Nicolas herria.
Iru単eko apezpikua PEDRO DE RODAren jokaeragatik eman zen, neurri handi batean, gure hiriaren hazkundea. Horrek frankoak, gehienbat merkatariak eta artisauak, lekutzen lagundu zituen, zergak ordaintzearen betebeharraz askatuz.
San Zernin burgua San Saturnino esan nahi du frantzesez, eta gure arbaso merkatari frankoek jarri zioten izen hori. San Saturnino burgua bi kaleek zeharkatzen dute: Kale Nagusia eta Jarauta Kalea. XII mendean San Zernin burgua udalerri moduan eratu zen eta horregatik alkatea auzokidea eta komunitateko interesak defendatzen zituen. San Frantzisko plazan Erdi Aroko harresi baten aztarnak daude. Auzoetako bizilagunak nafarrak eta atzeritarrak ziren. Gudarik odoltsuena Nabarreriaren suntsiketa izan zen, 1276ean.
Katedrala Katedrala hasieran erromaniko estiloan eraiki egin zen, baina beranduago, XIImendean gotiko estiloan berreraiki zen.
Bertan Karlos III.a Noblea eta bere emaztea Leonor lurperatuta daude, gaur egun beren eskulturak ikus daitezke.
lidk.
BATASUNAREN PRIBILEGIOA
Carlos III.k Batasunaren pribilegioa sinatu zuen
Carlos IIIa Nobleak BATASUNAREN PRIBILEGIOA sinatzea erabaki zuen burgoetako ordezkariekin batera. Horren ondorioz udaletxe bakar bat sortu zen eta hiru burgoen arteko gunean, gaur egun udaletxea dagoen tokian, eraikuntza bat egin zuten, eta Iru単eko armarria sortu zen.
BATASUNAREN PRIBILEGIOA firmatu zutenean, Carlos III erregea erregeago egin zen, eta udaletxe eta armarri berriak sortu ziren.
1512. urtean Gaztelakoek Iru単eko erregea kendu zuten eta erregerik gabeko hiria bihurtu zuten.
XVI. MENDEA XVI. mendean Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren, Nafarroa Gaztelako koroarekin elkartu zenean, Iru単eko harresiak sendotu ziren eta Iru単eko hegoaldean gaztelu berri bat eraiki zuten.
XVII. mendea XVII. Mendean gaztelua txikia geratu zen, frantsesen kontra borrokatu behar zutelako, eta horrela gotorlekua sortu zuten, izar pentagonal formakoa. Poliki poliki harresiak beste harresi batzuekin lotzen joan ziren handiagoak egiteko. Harresiak tartekatu ziren portale batzuekin Frantziakoa eta San Nikolasekoa, adibidez.
Aimar eta June
XIX. mendean Hiria edertu egin zen, jauregi barroko dotoreak eraiki baitizren, Ezpeletarena kasu, baina garrantzitsuena Udaletxea da. 1808an, Iru単ea Independentzia Gerraren eszenatoki izan zen: Gudaloste Frantzesek Ziudadela hartu nahi zuten, Espainiako gotorlekurik garrantzitsuenetako bat zelako, Frantziar soldaduak elkarri elur bolak botaka atera ziren San Martin koarteletik. Ziudadela frantzesen esku geratu zen gerra amaitu arte. Gerraren bukaera Erraldoiak dantzara ateraz ospatu zuten.
1824Ean, ERREGETZA GERRA ondoren, Fernando VII.ak titulu berria eman zion hiriari. ''Txit Noble'' eta ''Txit Leiala''-ri ''Txit Heroikoa'' gehituz. Baino gerra gehiago izan ziren ere: Bigarren Karlistadak, 1874an karlistek Iru単ea sitiatua izan zuten. 1843ean Nafarroako Jauregia eraiki zen gaur egun Nafarroako Gobernuaren egoitza. Sarasate Pasalekua: VALENCIA PASALEKUA ere deitzen zaio, Prudencio Valencia bizi zelako XIX Mendean pasaleku hau garrantzi handia hartzen hasi zen: edifizio publikoak jaso ziren eta eserlekuz, farolaz eta zeharbide batez hornitu zen. Sarasate pasalekuan monumentu bat dago, emakume batekin. Emakume hori Nafarroa ordezkatzen duen irudi simbolikoa da. Behean beste bost estatua daude: Lana, Justizia, Bakea, Autonomia, eta Historia. Monumentua 1903an egin zen Gamazada izeneko altxamenduaren homenez.
XIX Mende hasieran Iru単eko biztanleria hazi zen, eta harresietatik kampo eraiki ezin zenez, harresiak botatzea debekatuta zegoenez ziudadelako bi bastioi lurreratu ziren, horrela etxe gehiago eraiki ahal ziren. XIX. Mendea baino lehen, Iru単a harresiz inguratuta zegoen. Egunsenti aldera zubia altsagarriak jaitsi egiten ziren, jendea hirian sartu eta atera ahal izateko. Merkatura zetozen nekazariak eta beren salgaiak gogotik miatzen zituzten. Egurgile eta ikazkinek zamaren zati bat utzi behar izaten zuten portalalezainarentzat.
IRATI eta PLAZAOLA TRENAK: • IRATI trena: trenbide elektrikoa, Iruña-Zangotza lotu, mendiko zura eta bidaiariak garraiatuz. Tren- geltokia San Lorentzo elizaurrean zegoen. Geltoki bat Sarasate Pasealekuan zegoen . XX. Mendearen erdian utzi zion badaiatzeari. • PLAZAOLA: Lurrunezko trena, IruñaDonostia bidea lotu. Geltokia Zaragozako errepidean zegoen, Foru Plazatik hurbil.
Eta kaleak nolakoak ziren? Lurrezkoak, zikinak egoten ohi ziren, auzokideek lehiotik botatzen zituztelako zaborrak. Lau kalegarbitzaile zeuden eta zaldi-gurdi pare bat. Oraingo berberak dira kale horiek. Kale berekoek lanbide berbera ohi zuten. Sanferminak urrian ospatzen ziren. JARAUTA kalean, larruketarien kale nagusia zen, larrugin gehienak bertan bizi ziren. ESTAFETA kalea, hasieran “Zurriburu� izenez ezagutzen zen. Gaur egungo izena bertan posta zentrala zegoelako datorkio.