OTSO A
Juan, Iker, Nahia
AURKIBIDEA
Sarrera:............................................................3. or. Ezaugarriak:.................................................... 4. or. Elikadura:....................................................... 5. or. Ugalketa:......................................................... 6. or. Bizitokia eta bizimodua:................................ 7. or. Bitxikeriak:...................................................... 9. or.
SARRERA
Otsoak taldeetan ibiltzen dira. Taldeko buruzagia ar handi eta indartsuena izaten da; ondoren, gainerako arrak datoz, gero ar buruzagiaren emea eta honen atzetik beste emeak, eta azkenik otsokumeak, horiek ere indarraren arabera sailkatua. Otsoa miopea da; ez lituzke bere kideak ezagutuko 50 cm-ko distantziara. Gauez, halere, eguargiz baino zehaztasun handiagoz ikusten du, eta orduan irteten da ehizara. Belarria ordea, oso zoila du; dena den, zentzumen guztien artean otsoaretzat baliagarri eta fidagarriena
usaimena
da:
aise
antzematen
du
bi
kilometroko
distantziara dagoen harrapakin baten usaina. Ez da denbora asko Europa otsoz beteta zegoela. Duela ehun urte ia edozein basotan aurkitu zitezkeen, gauez uluka eta egunez ezkutaturik ibiltzen ziren.
Gizakiak errespetua eta miresmena sentitu du betidanik otsoarekiko, baina noski jan ere egin behar da eta otsoak abereak hiltzen ditu elikatzeko. Urte askotan otsoa harrapatzen zuenari saria ematen zitzaion, sariaz gain ere ospe handia eskuratzen zuen, pizti beldurgarria zen eta beraz jendearen ustez hil egin behar zen eta hil egiten zituzten. 1970ko hamarkadan jendea otsoa
babesten hasi ziren eta
gaur egun 2.000 espezie baino gehiago daude penintsulan.
EZAUGARRIAK Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute bat. Hauek 1m eta 2mren artean neurtzen dute eta bere kolorea zuritik beltzera doa, tartean urre kolorea, marroia eta gorrixka daudela. Hortz luzeak eta zorrotzak dituzte. Pizti hauen letaginak 6cm neurtzera
irits
daitezke.
Otso
grisa
lurreko
animalietatik
zaharrenetarikoa da, 100.000 urte baino gehiago baitaramatza.
Usaimen oso ona dute eta gauez ikusteko gaitasuna dute. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argia eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan. Otsoa oso iletsua da, ile lodi eta gogorrekoa da. Oso zaila da otsoek utzitako hankak -arastoak aztertuz, zenbat diren jakitea, otsoek aurreko otsoak utzitako hankak-arrastoen
gainean
jartzen badiztuzte hankak.
ELIKADURA
Otsoa ugaztun haragijale bat da. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta beraiek baino animalia handiagoak ehiza ditzakete
horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, berarengana abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Bere elikagairik gogokoena haragi freskoa da.
UGALKETA Udaerrian bilatzen du ezkutaleku bat beren kumeei gordetzeko, jaio behar direla jakin bezain laster. Izkutalekuan egiten du kabi bat hostoekin, adarrekin eta amaren sabeleko ileekin. Taldeko bikote nagusia izaten da erreproduzitzen dena. Bikote handi eta indartsuena izaten da hau. Otsoak umealdi bakarra izaten du urtean. Sei hilabetez kumeak sabelean eraman ondoren, otsemeak hiru kumetik zortzira izan ditzake. Eta
ugaztunak
direnez,
hilabete
batez
esnea
ematen
die.
Bi
hilabeterako, taldeko edozein otsok ematen die haragia otsokumeei. Lehenengo mastekatu eta ondoren kumeei ematen diete jateko. Gainera talde osoak babesten ditu otsokumeak Orokorrean talde bakoitzeko ar eta eme menderatzailea bakarrik estaltzen dira. Martxoan jartzen dira araldian eta handik 63 egunera, maiatzean, jaiotzen dira kumeak. Kumaldi bakoitzean 5-6 kume jaiotzen dira.
Talde bakoitzean kumaldi bat izaten da normaleean, baina elikagai askoko ingurutan bi edo hiru kumaldi izatera ere iritsi daitezke. Otsoa Canis generoko beste espezieekin ere gurutzatu daiteke hibridoak sortuz; halere ezezaguna da zakurrekin gurutzatzen diren maiztasuna eta honek duen eragina otsoen populazioetan. Otso kumeak oraindik txikiak direnean taldeko otso nagusiek hauek zaintzen dituzte, amak ura edatera, ariketa pixka egitera edo eta beharrak egitera joaten denean.
BIZITOKIA ETA BIZIMODUA Otsoak bere lurrak markatzen ditu bere usainarekin eta ez du inolaz ere beste talderen bateko otsoak bertan egoterik uzten. Eta gainera egunero zaintzen ditu bere eremuak beste otsoek bertan ehizatu ez dezaten. Italian, Españan eta Kanadan bizi dira nagusiki. • Europako otsoa, otsorik tipikoena, ertaina da eta bere kolorea gris iluna. Europan eta Errusian bizi da, lehen bizi zen leku askotan baina toki askotan desagertzen joan da. • Italiar otsoa, galtzeko arriskuan dago, gaur egun Apeninoetan bizi da. • Otso austriar-hungaroa, erdialdeko Europan bizi da eta gaur egun nahiko urria da. • Errusiar otsoa, Europako otsoetatik ugariena, Ozeano Bareaino hedatzen baita.
• Iberiar otsoa, Iberiar penintsula osoan aurkitzen da, galtzeko arriskuan egon zen 70 hamarkadan, baina zorionez naturazale batzuei esker salbatu zen. Gaur egun, hedapenaren erdian dagoen animalia bat da. Europako beste otsoak baino txikiagoa da bere kolorea
BITXIKERIAK Ilargi betetako gauetan, otsoak uluka hasten dira, besteak non dauden jakiteko eta euren lurraldeak mugatzeko. Gauean harrapatzen dituzte animaliak, bereziki ilargi beteta dagoenean
hobeto ikusten dutelako.
Animali hauek beraien artean komunikatzeko modu asko dituzte. Ulu eginez marmar eginez, zauka eginez...
Isatsa
beldurra,
indarra...
emateko
erabiltzen
dute.
Otso
menderatzaileak baino ez dira ugaltzen, besteei galarazi egiten die ugaltzea. Hala ere, kume jaio berriak talde osoak zaintzen ditu. Otsoaren bizitza 6 urtetik 12 urteetara hel daiteke, bere taldearena den lur eremu batean, eremu honek normalean 150kmtik 300kmra neurtzen du. Honek bere lurraldea dela adierazteko usain bat uzten du oinetan dituen guruin batzuei eske eta txizari esker.