Leopardoa
E単aut Etxetxikia Sara Diez de Ulzurrun
AURKIBIDEA Sarrera.............................................................. 3. or. Ezaugarriak:...................................................... 4. or. Elikadura:......................................................... 5. or. Ugalketa:.......................................................... 6. or. Bizitokia eta bizimodua:................................... 7. or. Bitxikeriak:........................................................ 8. or.
SARRERA Izen zientifikoa panthera pardus da eta katuaren familiakoa da. Leopardoa historian zehar, oso erabilgarria izan da gizakientzat. Zirkoetan saio asko egon dira katukiekin eta haien artean lepardoak egon dira. Orain dela urte asko, Neanderthaleko garaian, leopardoen aurrekoetakoen azala, gizakiaren arropak egiteko erabiltzen ziren. Baina leopardoen azala, zoritxarrez, oraindik erabiltzen da arropak, botak, gerrikoak, etab. egiteko. Gauza hauek egitean animalia hau galtzeko zorian jartzen dute.
EZAUGARRIAK ● Leopardoak 1 edo 1,5 metro neurtzen du gehi buztanaren 75 edo 100
cm-ak. Bere altuera 45 edo 65 cm-koa izaten da eta 90 kg-ko pisua izatera iritsi ahal dira. ● Bere ilea motza da baina mendietan bizi diren leopardoenak
luzeagoak dira. Ileko kolorea horixka edo zurixka mantsa borobiltsu eta beltzekin izaten da. Leopardo batzuk beltzak dira eta animalia horiei pantera beltza deitzen zaie. ● Burua handia eta borobiltsua dauka, lepoa oso motza eta hankak oso
motzak ditu. Belarriak gris kolorekoak ditu eta begiak hori berdexkak. ● Oso bista eta entzumen ona daukate. Zentzumen hauek oso
erabilgarriak dira ehiza egiteko. Ugaztun hau oso azkarra da, 72km/h egitera heltzen da. ● 12 edo 15 urte bizi dira bataz-beste. ● Denok dakigu katuek ez dutela gustoko uretan ibiltzea edo igeri
egitea, baina katuki honek badaki igeri egiten. Arrainak ehizatzeko uretan sartu behar delako.
ELIKADURA Haragijaleak dira. Ehiza bakarrekoak dira, hau da bakarrik ehizatzen dutela. Normalean gauez ehizatzen dute, baina batzuetan egunez ere. Beren harrapakinak zuhaitzetan gordetzen dituzte, horrela aste batzuk irauten dute. Txinako Iparraldeko leopardoak, animalia txikiak jaten ditu. Animalia horien artean, antilopeak, gazelak, basurdeak, hegaztiak, untxiak, sugeak, tximinoak, intsektuak...
UGALKETA Leopardoaren ugalkortasuna 2-4 kume aldikoa izaten da baina badaude kasu batzuk non 6 kume jaio egin diren. Kumeak 3 hilabete egoten dira amaren sabelean eta jaiotzean bere ilajea oso leuna izaten da, artile antzekoa.
Emeak kumeak urte bat eta bi hilabete izan arte zaintzen ditu, hau da, kumeak helduak egiten diren arte. Hortik aurrera, leopardo gazteak, beraiek bakarrik biziko dira, ugaltzeko momentura arte.
BIZITOKIA ETA BIZIMODUA Afrikako eta Asiako sabana, mendi, ohian, basamortu eta baso askotan bizi dira. Sahara aldetik oso ugariak izaten dira. Batzuk leku hotzetan bizi dira, adibidez elurreko leopardoa.
Turkian eta Mongolian ere bizirik irauten du
BITXIKERIAK Oso animalia azkarra da. Leopardoak ohitura arraro bat dauka, hau da: harrapatutako animaliak zuhaitzetan gordetzen ditu, beste animaliek ez kentzeko bere jakia. Leopardoa normalean gepardo eta jaguarrarekin nahasten da, baina berdintasunak ezaugarri fisikoetan bakarrik daude. Izaeran, ez dira oso berdinak: leopardoa oso ausarta eta indartsua da, baina lasaia da. Jaguarrak eta gepardoak, ordea, borroka gehiago gustoko dute eta ez dute hainbeste deskantsatzen.