Pinguinoa

Page 1

PINGUINOA

EGILEAK: Saioa Letona Garaikoetxea Eneko Maiza Oskoz


AURKIBIDEA

Sarrera:................................................................ 3. or Ezaugarriak:........................................................ 4. or. Elikadura:............................................................. 5. or. Ugalketa:.............................................................. 6. 7. or. Bizitokia eta bizimodua:...................................... . 8. or. Bitxikeriak:........................................................... 9. or.


SARRERA Pinguinoa Polo – Artikoko hegaztia da, bere izen zientifikoa Spheniscidade da. Hegaztia da baina ezin du hegan egin. Beren elikagaia lortzeko uretara botatzen dira arrainak harrapatzera, baina ez dago bakarrik uretan, uretako lehoia dago eta honek batzuetan pinguinoa harrapatzen du. Bere ugalketa sexalua da. Oso hegazti xelebrea da ezin duelako oso ondo ibili hanka motz-motzak dituelako.


EZAUGARRIAK Elikaduraren bila dabiltzanean, eta batzuetan umeak hazteko garaian, bidaia luzeak egiten dituzte. Taldean egoten dira batez ere umeak hazteko garaian, kolonietan elkartzen direlako. Hegazti honek mokoa sendoa du eta gorputza hotzetik babesten duen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzik uzten ez duen lumaje dauka. Odol beroko animalia da nahiz eta ur hotzetara sartzen den. Pinguino enperadorea oso erraz ezagutzen da buruan, lepoan eta mokoan dauzkan kolore hori biziko orbanengatik. Bera da pinguino guztien artean handiena: 1,20m-ko garaiera dauka. Adeliako pinguinoetan (45 cm-ko garaiera dute). Pinguino Enperadore batzuk 45 kiloko pisua hartzera heldu daitezke.


ELIKADURA Beraien elikadura nagusiak arrainak, txibiak eta ganbak dira eta beraiek lortzeko 45 metro baino gehiagoko sakonera murgil daitezke. Elikaduraren bila dabiltzanean eta batzuetan umeak hazteko garaian, bidaia luzeak egiten dituzte. Pinguinoen artean, arra benetan aita arduratsua izaten da: berak inkubatzen du arrautza bi hilabeteetan. Kumeak jaio eta egun batzuk geroago, heldu talde baten ardurapean uzten dituzte, haurtzaindegian bezala. Pinguino enperadoreen familiako arrak arduratzen dira beti haurrak inkubatzeaz.


UGALKETA Haiek obiparoak dira, horrek esan nahi du umeak arrautzetatik jaiotzen direla. Adeliako pinguinoek arraultza berotzeko bi gurasoak txandatzen dira. Gero kumea``haurtzaindegira´´ eramaten dute, hau de beste pinguino helduekin uzten dute.

Algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dituzte habiak, eta bi arrautza erruten dituzte. Espezie handienek, ordea, ez. Enperadore motakoak arrautza bakarra erruten du, gero, harrak hartu eta hankekin berotu eta enkubatzen du. Arrautza errun ondoren, emeak itsasora joaten da bi hilabeterako elikagaiak bilatzeko, eta denboraldi guzti honetan arra arrautza gordetzen egoten da ezertxo ere jan gabe. Emea itzultzean, honek arrautzaren ardura hartzen du. Izan ere, pinguinoen erreprodukzioa eta honetan zehar egin behar dituzten bidaiak dira animali hauen aspekturik interesgarrienak. Urtean behin, pinguinoek 90 km zeharkatzen dituzte ugalketa lekura ailegatzeko, haien arbasoek egin zuten bezala. Bertan, bikotea bilatzen dute eta, denbora tarte bat igaro ondoren, emeek 950 gr-ko arrautza jartzen dute. Ondoren, arrautza arrek hanken artean daukaten poltsara pasatzen dute. Ekintza hau ugalketaren momenturik garrantzitsuena da. Izan ere, arrautzek segundu batzuk baino gehiago izotza ukitzen egongo balira, kumeak hil egingo lirateke. Entrega hau arrakastaz betetzen bada,


emea janaria bilatzera joaten da (arrainak, krill, txibiak...), eta bi hilabete behar ditu ugalketaren lekura bueltatu arte. Bitartean, arrek kondizio horietan bizirik irauteko, multzo trinkoa osatzen dute, eta kanpoan geratzen diren pinguinoak barrura pasatzen ari dira beti, beroa mantentzeko.


BIZITOKIA ETA BIZIMODUA Pinguinoen espezie guztiak Hego Hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira. Espezie batzuk, Galapagoetako pinguinoa, adibidez, Ekuatorearen pareraino iristen dira. Pinguino Enperadorea eta Adeliako pinguinoa bakarrik dira kontinente Antartikoan bizi direnak. Euskal Herrian ez dago pinguinorik, Santanderren berriz, aurki daitezke La Magdalena parkean. Oso bisitatuak izan ohi dira, batez ere haurren bisitak izaten dituzte.

Ikertzaileek diotenez azken urte hauetan Antartidako pinguinaok hiltzen ari dira elikagaien faltagatik, izotzaren desagerpenarekin pinguinoek jaten dituzten arrain txikiak urruntzen ari direlako.


BITXIKERIAK: • Urpean ibiltzeko, moldatzen dira hegoak, ezkataz estalita baidauzka, hegoetaz baliatzen dira eta haren hanka laburrek lemarena egiten dute. Oso ondo egiten dute igerian, 40 kilometro orduko egin ditzake. • Clan telebista katean Madagaskarreko pinguinoak izeneko telesai bat dago. Interneten ere club penguin izeneko jolas bat dago etan zu pinguino bat izan zaitezke, nahi duzun modukoa adibidez pertsona sekretu bat. • Egun hauetan ere zinemetan happy feet 2 pelikula botatzen ari dira zinemetan.


Frantzisko Deuna Eskola Publikoa 5. A mailako ikasleak 2011-20012 Ikasturtea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.