Mutua informacion 10 eusk

Page 1

mutua u r r i a

2 0 1 1

informazioa

1 0 . z b k

gaur egun

legeak

Mutualia Foroaren 7. edizioa

Epaitegi Gorenaren Doktrina, laneko gaixotasunaren ondoriozko erantzukizun zibilari buruz

Datozen azaroaren 9, 10, 11 eta 16an, eta Lan Aholkularitzei zuzenduta, Mutualia Foroaren zazpigarren edizioari dagozkion jardunaldiak burutuko dira Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Eibarren, hurrenez hurren.

Amiantoari buruzko Araudi historikoa Epaitegi Goreneko Sozialaren Aretoak, 2621/2010 zenbakiko dotrina bateratzeko helegiteari erantzunez emandako 2011ko maiatzaren 18ko epaian, aurreko urteetan, bere lanean amiantoarekin lan egitearekin erlazionatutako patologia batez diagnostikaturiko langile batek laneko gaixotasunaren ondorioz izandako lesioen edo heriotzaren gainean enpresei eska dakiekeen erantzukizunerako dotrina adierazten du. Halaber, zehaztasun osoz laburbiltzen du, gure legedian 1940tik 1993ra bitartean amiantoarekin erlazionatutako segurtasun neurriei buruz indarrean zegoen prebentziozko araudia.

b e rriku n t z a

Gehitu: Mutualiaren historia kliniko berria

prest akunt z a

Joan den irailaren 19an Mutualiaren historia kliniko berria jarri zen martxan. Víctor Echenagusiak, Mutualiako Osasun Arreta Zuzendariak, GEHITU eta bere abantailak aurkeztuko dizkigu, elkarrizketa baten bitartez.

gaur egun

Mutualiak, Euskadiko gazteak laneko arriskuen prebentzioari buruz sentsibilizatzeko ADI proiektua sustatu du Joan den urriaren 3an ADI proiektua aurkeztu zen. Proiektua sustatu duten erakundeen artean Mutualia dago, eta bere helburua, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleak laneko arriskuen prebentzioaren gainean sentsibilizatzea eta prebentzioaren kultura sustatzea da.

Bultzatzaileak:

Babesleak:

Laguntza Teknikoa:

Prestakuntza jardunaldiak azarorako Datorren azarorako, Mutualiak, “Prebentzioaren kudeaketa Enpresa txiki eta ertainetan” eta “Laneko Gaixotasun arriskuaren kontrola eta horren kudeaketa” gaien inguruko prestakuntza jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiak gure Prebentzio Sailak emango ditu.

prebent z ioa Prebentzio aholkuak

Nola hobetu laneko istripuen eta gaixotasunen ikerketa gaur egun

SEMST-aren hurrengo topaketa Bilbon txo s te n a

Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen azterketa eta konparatiba 2009 eta 2010 epealdiak. (1. partea) Mutualiako Prebentzio Sailak, bere kide diren enpresa guztietan 2009 eta 2010 urteen artean gertaturiko laneko istripu eta gaixotasun profesional guztiak, baja eragin dutenak zein bajarik eragin ez dutenak, aztertzen dituzten bi azterlan burutu ditu. Lehenbiziko artikulu honetan, laneko istripuei buruzko datuak aztertuko ditugu.

Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@ mutualia.es

www.mutualia.es 900 50 60 70 Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.