Mutua informacion 13 eusk

Page 1

mutua u r t a r r i l a

2 0 1 2

informazioa 1 3 . z b k

gaur egun

ar audia

Gure mutuak kalitatearen sariak banatu ditu, Euskaliteko presidentzian egotearen ondorioz

LI eta LG-a araupetzea etxeko lanetan ari diren langileengan (Azaroaren 4ko 1596/2011 E.D.)

Mutualia, Euskadiko enpresen lehiakortasunaren eta kudeaketa aurreratuaren sustapenarekin konprometiturik Abenduaren 21ean, Kudeaketaren Kalitatearen aintzatespenak banatzeko ekitaldia burutu zen Gasteizen, eta 900 pertsona inguru joan ziren bertara. Lehen aldiz Mutualia izan zen ekitaldiaren buru. Horrela, Ignacio Lekunberri, Mutualiako zuzendariaren albokoa, izan zen sariak banatzeko ekitaldia zuzendu zuena, Euskaliteko Presidente gisa. Ekitaldian Pilar Unzalu, BernabĂŠ Unda eta Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Sailburuak egon ziren, beste batzuen artean.

Laneko Kontingentzien ondoriozko babes ekintza Gizarte Segurantzaren Etxeko Langileen Erregimen Bereziaren barruan dauden langileei zabaltzea ez da inolako berrikuntzarik legeari dagokionez, izan ere, luzapen hori 2011ko urtarrilaren 1eko ondoreez burutu baitzen, 2011. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen Hirugarren Azken Xedapenaren bitartez Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrari gehitzen zaion Berrogeita hamahirugarren Xedapen Gehigarriaren bitartez.

prebent z ioa

p res ta z i o a k

O.K.A.B.E.-I.T.C.C.aren kontrolerako eta jarraipenerako osasun azterketetara justifikatu gabe ez agertzearen ondorioak Ohiko kontingentzien ondoriozko aldi baterako ezintasunaren estaldura Mutualiarekin kontzertatzea erabaki duten langile autonomoek eta enpresa baterako zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonek, osasun zerbitzuak, ohiko kontingentzien ondoriozko aldi baterako ezintasun prozesuen kontrolerako eta jarraipenerako ezartzen dituen osasun azterketa guztietara joan beharko dute. Justifikatu gabe ez agertzeak ondorioak ditu. Ezagutu itzazu.

Gertakarien jakinarazpenari eta ikerketari buruzko aholkua Erakundean izandako gertakariak, istripu bat eragin dezaketen arrisku egoerei buruzko oso informazio iturri garrantzitsua dira, eta horiek ezagutzea etorkizunean antzeko egoerak ekidin ditzake. Gertakari gisa, lesioak eragiten ez dituzten istripuak ulertuko ditugu. Hori dela eta, istripu bat gertatzean jarraitu beharreko jakinarazpen bide ezarriak eta ezagunak jarraitu behar diren bezala (asistentzia partea, istripuen ikerketa, etab.), komenigarria da, baita ere, gertakari horiek jakinarazteko sistema ezarrita izatea.

prest akunt z a

e ra n tz u k i z u n so zi al a

Mutualiaren konpromisoa gizarte arretarako laguntzak emateko orduan Amaitu da lehen urtea 2011ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorren 39/2010 Legeak mutuei, urteetan zehar ekitaldi ekonomiko bakoitzeko soberakinen %10a metatuz osaturiko Gizarte Laguntzarako Funtsa baliogabetzera behartu zionetik, eta, jakina, Mutualiako kide diren eta laneko istripua edo gaixotasuna jasan ondoren sortutako gastu ekonomikoak izan dituzten langileen behar egoerei arreta eskaintzen jarraitu dugu.

Laneko arriskuen prebentzio alorreko dibulgazio eta prestakuntza jardueren 2012ko egutegia enpresen gaur kot asuna Mikel Barroni, Futubideko gerenteari, elkarrizketa

p reb e n t z i o a k

INSHT-aren jarraibideak amatasunak lanean izan ditzaken arriskuak ebaluatzeko eta horietatik babesteko Duela denbora gutxi, Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo (INSHT) izenekoak, haurdunaldian eta edoskitzaroan egon daitezkeen laneko arriskuak identifikatzeko eta horien aurrean jarduteko zenbait jarraibide argitaratu ditu. Jarraibide horien xedea, enpresen eta inplikaturik dauden gainerako agenteen esku, haurdunaldian edo edoskitze naturalean eragina izan dezaketen arriskuak identifikatzeko eta ebaluatzeko eta arrisku horiei aurre egiteko neurriak indarrean jartzeko aholkuak bideratzea da.

“Adimen urritasuna duten pertsonen senideei beraien etorkizunari buruz ematen diegun lasaitasuna oso pozgarria da�

Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

www.mutualia.es 900 50 60 70 Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Mutua informacion 13 eusk by Mutualia - Issuu