Mutua informacion 15 eusk

Page 1

mutua m a r t x o a

2 0 1 2

informazioa 1 5 . z b k

g au r e g u n

Mutualiak “Berdintasuna enpresan” aintzatespena lortu du, tratu eta aukera berdintasun politikak aplikatzeagatik Mutualiak “Berdintasuna enpresan” aintzatespena lortu du. Sari hori Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ematen du, Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Horrela, Mutualia, aintzatespen hori lortu duen lehen mutua bilakatu da.

b e rriku n t z a

ar audia

Kontratu modalitateei eta kontratazio sustapen neurriei buruzko gidaliburua 2012ko otsailaren 10ean argitaraturiko azken lan erreforma dela eta, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bitartez, berrikuntza horren ondoren indarrean dauden kontratu modalitate guztiak biltzen dituen gidaliburua argitaratu du. Bertan, kontratu horien eskakizunak, ezaugarriak, formalizazioa, pizgarriak eta hobariak jasotzen dira, hobeto ulertzeko eta kasu bakoitzean aplikatu ahal izateko.

GUÍA D MEDIDA

E MOD

S DE F

ALIDA

OMEN

DES D

E CON

Y

TO DE MARZO

TRATO

LA CO

S

Etxeko Lanetan ari den langilearen araudi berriarekin, beti dute ez ohiko bi ordainketa jasotzeko eskubidea?

NTRAT

2012

ACIÓN

g iza rte l a g u n t z a prestazi o ak

2012ko kanpaina

Mutualiaren laguntza bereziak bizitza kalitatea hobetzeko Mutualiaren gizarte laguntza prestazioak, lan istripu baten edo laneko gaixotasun baten ondorioz sorturiko behar egoerei erantzuteko zerbitzuak eta laguntza ekonomikoak dira. Joaquín Báezek, Mutualiako kide zen langileak, laguntza horiek jasotzeko eskakizun guztiak betetzen zituen, bere gorputzaren erdiaren mugikortasunean eragin larria izan zuen buruko isuria jasan eta gero. Iker semea eta Alejandro laguna gurekin egon dira, gertaturikoak familian eragin zuen zorigaitzaren berri emateko eta, Mutualiatik, Prestazio Berezien Batzordearen bitartez jaso zuten laguntza Joaquien bizitza kalitatea hobetzeko “funtsezkoa” izan dela kontatzeko.

Bonus pizgarri berezia Prebentzioaren alorrean, laneko istripu mailaren murrizketan eta prebentzioan era eraginkorrean lagundu duten inbertsioak egiteagatik laneko kontingentzien kotizazioen murrizketa jaso nahi duten enpresek, 2012ko apirilaren 1etik maiatzaren 15era luzatzen den epean aurkez ditzakete beraien eskariak, apirilaren 1eko 404/2010 Errege Dekretuan eta hori garatzen duen ekainaren 2ko TIN/1448/2010 Aginduan adierazten denez. Aurreko 2010eko eta 2011ko bi kanpainetan, epe hori ekainaren 30era arte luzatu da, baina artikulu hau argitaratzen den egunean, oraindik ez dakigu epea luzatuko den ala ez.

Alejandro eta Iker Sustraiak aldizkarirako argazkian, gure lankide den Gemmarekin.

p reb e n t z i o a

Haurdunaldian edo edoskitzaroan egon daitekeen arriskuaren aurreko jarduketarako barne prozedura Emakumeek gero eta presentzia handiagoa dutenez produkzio sektore guztietan, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legeak ezarri duenez, ezinbestekoa da Arriskuen Ebaluazioak, langileen edo umekiaren osasunean eragin kaltegarria izan ditzaketen laneko agenteen, prozeduren edo baldintzen esposizioaren izaera, maila eta iraupena ere kontuan izatea. Betebehar horren kudeaketa eraginkorra egin ahal izateko, idatzizko prozedura bitartez, erakundeak alor horretan aurrera eraman beharreko jarduketa jarraibideak ezartzea oso komenigarria da.

hobekuntzak

Akordioa Sueskolarekin, Mutualiako kide diren enpresentzat

prest akunt z a

Apirileko ikastaroak Datorren apirilerako, Mutualiak “Prebentzioaren Kudeaketa enpresa txikietan” gaiari buruzko prestakuntza jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldi horiek gure Prebentzio Sailak emango ditu. Jardunaldiak enpresariei, nagusiei, izendaturiko langileei, prebentzioko alor teknikoko langileei, AT estaldura duten autonomoei eta aholkularitzei zuzenduta daude.

kalit at ea

Mutualiak ISO 14001 ziurtapena jaso du Otsailaren 20tik 24ra bitarteko astean, Mutualiak ISO 9001 Ziurtapena (Kalitatea) berriztatzeko, OHSAS 18001 Ziurtapenaren (Prebentzioa) jarraipenerako eta ISO 14001 ziurtapen posiblerako auditoria jaso zuen. Auditoria egin zuen enpresak, mutuak ingurumenarekin erlazionaturiko alderdietan egindako lana aitortu zuen, orain arte gure historialean egon ez den azken ziurtapen hori ematean.

Mutualiak berriztatu egin du SUESKOLArekin zuen elkarlanerako hitzarmena. Hitzarmen horren bitartez, Mutualiako kide diren enpresek egindako ikastaroaren kostuaren %10eko beherapena dute.

Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

www.mutualia.es 900 50 60 70 Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.