Mutualia Informazioa 18 zbk

Page 1

mutua e k a i n a

2 0 1 2

informazioa 1 8 . z b k

ka lit a t e a

legeak

Arriskuaren izaeraren eragina arriskuaren ondoriozko prestaziorako haurdunaldian eta edoskitze naturalean

Mutualiak gogobetetasunari buruzko adierazleak hobetzen jarraitzen du 2012an Datu horiek, 2012an aholkularitza kolaboratzaileen eta kide diren enpresen gogobetetasun mailari buruz egindako ebaluazioetatik ateratzen dira.

gaur egun

Mutualiak 120 sendagile bildu ditu lesio muskulueskeletikoen ekografiari buruzko nazioarteko ikastaroan

Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileen edo kolaboratzaileen aldetik haurdunaldiko edo edoskitze naturaleko arrisku prestazioaren aintzatespena, onuradun izan daitekeen langileak lan egin duen enpresek burututako prebentzio jardueraren beraren araberakoa izan ohi da neurri handian. Gizarte Segurantzako beste prestazio batzuetan prestazioa, enpresaren jarduketarekin erlazionaturik ez dauden zenbait abagunek markatzen dute, baina haurdunaldian edo edoskitze naturalak irauten duen bitartean egon daitekeen arriskuaren ondoriozko prestazioaren kasuan, enpresaren jokaera funtsezkoa da, arriskua baieztatzeko zein arrisku hori saihesteko.

prest akunt z a

Mutualiak, Espainiako Ekografia Elkartearekin elkarlanean, Ekografia muskulueskeletikoaren Nazioarteko II. Ikastaroa antolatu zuen ekainaren 6tik 9ra. Ikastaro horretan, ekografiak lokomozio aparatuaren diagnostikoari eta tratamenduari egiten dion mesedea landu zen. Ikastaroa bi zatitan egon zen banaturik, hastapenekoa eta sakontzekoa, eta hainbat espezialitatetako 120 sendagilek hartu zuten parte.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko dibulgazio eta prestakuntza jarduerak urteko azken hiruhilekorako Prebentzio Sailak dibulgazio jardunaldiak eta prestakuntza ikastaroak eskaini ditu berriro ere aurtengo iraila-abendua epealdirako. Bost motatako jardunaldi monografiko eskaintzen dira, eta baita oinarrizko mailako funtzioak burutzeko oinarrizko gaikuntza ikastaroa ere, erdipresentziazko modalitatean. Guztiak ere doakoak dira.

e lka rri z k e t a

AZTI-Tecnalia, Ikerketari, Garapen teknologikoari eta Berrikuntzari ematen zaion V. Mutualia Sariaren irabazlea

Elkarrizketa egin diogu Rogelio Pozori, AZTI-Tecnaliako Zuzendari Nagusiari, apirilean Mutualia saria jaso zuena.

Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

berdint asuna

Mutualiaren iritziz, berdintasunerako planek eta neurriek enpresen errentagarritasuna eta lehiakortasuna hobetzen dituzte Joan den maiatzaren 17an, MUTUALIAk, Emakundek (Emakumearen Euskal Institutuak) antolatutako Berdintasunerako IX. foroan hartu zuen parte. Oraingo honetan, gaia “Berdintasun esperientziak alor ekonomikoan” izan zen. Cristina Mendiak, Berdintasun agenteak, aukera berdintasunean eta lehiakortasunean aurrera egiteko emandako pausoei buruzko datuak eman zituen, “Berdintasun planek eta neurriek enpresen errentagarritasuna eta lehiakortasuna hobetzen dute” izenburupean Bilboko Euskalduna Jauregian burutu zen jardunaldian, Mutualian ezarritako zenbait Berdintasun Neurri azalduz.

www.mutualia.es 900 50 60 70 Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.