mutua u z t a i l a
2 0 1 2
informazioa 1 9 . z b k
b atz a r o ro k o r ra
Mutualiak 18,7 milioi euroko emaitza finkatuarekin itxi du 2011ko ekitaldia • Kuoten bitartez lorturiko diru-sarreren zifra 266,55 milioi eurokoa izan da. • Mutualia Euskadiko mutua lider gisa finkatu da, %41,83ko merkatu kuotarekin, eta laneko kontingentzia dela eta babesturiko 326.113 pertsona kopurura heldu da. • Istripu maila orokorra 8,02 puntutan murriztu da, eta baja eragin duen istripu maila, berriz, 3,46 puntutan. • Ekitaldiko memoria AENOR-rek egiaztatu du, gizarte erantzukizun irizpideetan (GRI 3.0) oinarriturik, eta A+ kalifikazioa lortu da.
gaur egun
legeak
Baditugu Laneko Arriskuen prebentzioari buruzko IX. argazki lehiaketaren irabazleak Joan den uztailaren 6an Mutualiak antolaturiko Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko IX. Argazki Lehiaketaren epaimahaia bildu zen. Lehiaketa horren bitartez, urtero, apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna ospatzen da. José Luis Moralesen “Equilibrio sobre las olas” argazki irabazleak 1.200 euro eraman zituen.
1. saria José Luis Morales Martínen “Equilibrio sobre las olas”
in ke s t a k
Mutualiako Osasun zerbitzuen aurreko gogobetetze mailak %90etik gora jarraitzen du Urtero bezala, Osasun arreta zerbitzuen erabiltzaileen gogobetetasunaren ebaluazioa egin dugu, eta markaturiko helburuak gainditzen dituzten emaitzak lortu ditugu.
Enpresa legitimazioari buruzko irizpideak Gizarte Segurantzako prozesuetan Badirudi Epaitegi Gorenak (EG-TS), 2012ko urtarrilaren 30eko epaiarekin, enpresek Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpenen aurrean helegiteak aurkezteko duten legitimazio aktiboaren zirkulua itxi duela. Goi Epaitegiak azken balizko bati buruzko iritzia eman du, eta bere xedea Aldi Baterako Ezintasun prozesu bat (ABEIT) laneko gaixotasunaren ondoriozkoa dela adierazten du, eta horren erantzukizuna kontingentzia estaltzen duen mutuari dagokiola. Mutua horrek ez du Ebazpenaren aurrean helegiterik jarri.
aholkuak
Ez distraitu, errepidean ere, hobe prebenitzea prest akunt z a
Iraileko ikastaroak
Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es
Datorren irailean “Laneko Gaixotasunaren Arriskuaren Kontrola eta kudeaketa” eta “Haurdun dauden, erditu diren edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesa” ikastaroak emango dira. Ikastaroetara joatea doakoa izango da, eta laneko arriskuen prebentzioan erantzukizunak dituzten pertsonei zuzenduta egongo dira.
www.mutualia.es 900 50 60 70 Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen