Mutua informacion 24 eus

Page 1

mutua informazioa

2013ko urtarrila 24zbk. LANEKO ZIGOR ERREGIMENAREN BERRITASUNAK LAN-ISTRIPUEN ESTALDURA DERRIGORREZKOA?

eStranetA: hobetzen jarraitzen dugu Dibulgazio eta prebentzio jarduerak OTSAILA BONUS PIZGARRIARI BURUZKO EBAZPENAK

SEGURTASUN GOMENDIOAK: Etxean gerta daitezkeen suteak

eLKARRIZKETA : sueskola GERENTEARI

Mutualia Euskadin aintzatetsia EFQM 2012 Bikaintasunaren Sari Europarrean Finalista izateagatik


GAUR EGUN

mutua informazioa

24 zbk. 2013ko urtarrila

Mutualia Euskadin aintzatetsia

EFQM 2012

Abenduaren 18an Donostiako Kursaal Batzar Jauregian ospatu zen Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sarien emate-ekitaldia, Eusko Jaurlaritzak eta EUSKALITek antolatua. Ekitaldiko mahai-buruak Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua, eta Ignacio Lekunberri, EUSKALITeko Presidentea eta Mutualiako Zuzendari kudeatzaile laguntzailea, izan ziren.

Hauekin batera, Osasun Sailburua, Jon Darpón, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua, Cristina Uriarte, eta Enplegu eta Gizarte Politiken Sailburua, Juan María Aburto bertaratu ziren ere. Bertan, Mutualiak aintzatespen berezia jaso zuen EFQM 2012 Bikaintasunaren Sari Europarrean FINALISTA izatea lortzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuaren eskutik. Miren Fernandezek, Mutualiako Antolakuntza eta Kalitate Zuzendariak, jaso zuen aintzatespena. Bere hitzaldian, Mirenek Eusko Jaurlaritzari eta EUSKALIT etxeari eskerrak eman zizkn, Mutualiari egindako errekonozimenduagatik. Baita, Mutualiako Gobernu Organoak, gure bezeroak, erakundeak, eragile sozialak eta, batez ere, gure langileak eskertu zituen, beren laguntza eta etengabeko hobekuntzan duten konpromezuagatik. Hitzaldian, honako hau esan zuen:

“H

Badira hamabost urte Mutualiak kudeaketa aurreratuaren ereduaren aldeko apustua egin zuenetik. Ahaleginez betetako bidea izan da, talde lanaz betetakoa, baina pausoz pauso mugarriak ezarriz joan gara: Konpromisoaren Diploma 2002an, Zilarrezko Qa 2005ean, Urrezko Qa 2008an, Iberoamerikako Saria 2009an eta orain Europako Saria. Harro sentitzen gara Euskal Herrian aintzatespen hau lortu duten 26 erakundeetako bat garelako, eta sari hau lortu duen Laneko Istripuen eta Gaixotasunen Mutua bakarra izan garelako. Hobetzen jarraitzeko eta gure erakundearen kudeaketa azkarra eta eraginkorra izateko indarra ematen digu, etengabeko aldaketetara egokitu eta etorkizunean ere aurrera egin ahal izateko”..”

azala


LEGEAK

mutua informazioa

24 zbk. 2013ko urtarrila

Laneko zigor erregimenaren

Berritasunak Joan den abenduaren 27an, enplegu irregularraren eta Gizarte Segurantzarekiko iruzurraren aurkako 13/2012 Legea argitaratu zen, besteak beste, arau-hausteen eta zigorren arloko berritasun aipagarriak gaineratzen dituena. Orain arte, gehienez ere, berandutzagatiko gainordainen bat ezarrita konpondu zitezkeen jarduketak jokaera zigorgarrien artean txertatu direla azpimarratu behar da, baita enpresei beren erantzukizunak salbuesteko ezohikotzat jotzen diren kasuak gehiago zehazten direla ere. Jokaera jakin batzuk mantentzen jarraitzeak ustekabe desatseginak eragin ditzake, eta beraz, nahitaezkoa da jokaera arau-hausleen nahiz zigorren kapituluetan txertatu diren aldaketak behar bezala ezagutzea. Horrela, jokaera arau-arau-hausleei ddagozkien aldaketen artean honako hauek azpimarratu behar dira:

► Jarduketa arau-hausle gisa tipifikatuko da enpresariek dagozkien erakundeei datuak, ziurtagiriak eta aitorpenak epez kanpo helaraztea. Hain zuzen ere, arau-hauste arinen artean barneratu da kontingentzia arrunten eta profesionalen estaldurarako elkartze- edo atxikitze-agirietan gauzatutako aldaketak ez jakinaraztea. ► Lehen ez zen zigorgarria Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa arauak finkatutako moduan eta epean ez ordaintzea (edo okerreko zenbatekoa sartzea), baldin-eta ez ordaintze horrek «enpresaren ezohiko egoera bati» erantzuten bazion. Arauketa berrian, araua betetzen ez duten enpresen erantzukizuna salbuesten duten egoeren aipamen orokor hori ezabatu da, eta zehatz-mehatz deskribatzen dira erantzukizun horretaz salbuestea ahalbidetzen duten egoerak. Egoera horietatik kanpo, enpresa arau-hauste bat egiten ari dela ulertuko da. Honako hauek dira aipatutako ezohiko egoera horiek: enpresaren lehiaketa-adierazpena, ezinbestean, edo kuoten ordainketa atzeratzeko eskaera ikuskaritzaren jarduketa abiarazi aurretik egin izana (aurkako ebazpena eman zaionean izan ezik). ► Beren jarduerari dagozkion edo lantokian etengabe eskaintzen dituzten lanak edo zerbitzuak kontratatzen edo azpikontratatzen dituzten enpresariek langile guztiak Gizarte

Segurantzan aldez aurretik afiliatuta eta bertan alta emanda zeudela egiaztatu behar zuten. Gaur egun, hori ez dute kontrataren edo azpikontrataren hasieran bakarrik egiaztatu behar, exekuzio osoan zehar baizik; hori dela-eta, aldian behin egiaztatu beharko dute baldintza horiek behar bezala betetzen direla, eta ez hasieran bakarrik.

► Beren jarduerari dagozkion edo lantokian etengabe eskaintzen dituzten lanak edo zerbitzuak kontratatzen edo azpikontratatzen dituzten enpresariek langile guztiak Gizarte

Segurantzan aldez aurretik afiliatuta eta bertan alta emanda zeudela egiaztatu behar zuten. Gaur egun, hori ez dute kontrataren edo azpikontrataren hasieran bakarrik egiaztatu behar, exekuzio osoan zehar baizik; hori dela-eta, aldian behin egiaztatu beharko dute baldintza horiek behar bezala betetzen direla, eta ez hasieran bakarrik.

► Oso maiz gertatzen den zerbait denez, izapidetze-soldaten kasuan arau-hauste larri gisa tipifikatuko da alta eta kotizazio betebeharra ez betetzea, baita lan-harremana amaitu aurretik gozatu ez diren oporraldien kasuan ere.

azala


► Por tratarse de una conducta muy común es muy destacable la tipificación como infracción grave el incumplimiento de la obligación de alta y cotización en los supuestos de salarios de tramitación, así como de vacaciones no disfrutadas con anterioridad a la finalización de la relación laboral. ► Era berean, eta azken lan-erreformarekin lotuta, arau-hauste larrien artean gaineratuko da hasierako egutegian zehaztutako etenaldietan edo lanaldi-murrizketetan egindako aldaketak erakunde kudeatzaileari ez jakinaraztea, ekonomia-, teknika-, antolakuntza- edo ekoizpen-arrazoiak direla-eta, lanaldia eten edo murriztu behar denean. Horrez gain, oso arau-hauste larritzat ulertuko da, kontratuak eteteko neurriak aplikatzen diren bitartean edo baimendutako lanaldien murrizketa-ordutegian, eragindako langileek lan egitea. ► Gizarte Segurantzaren aldetik noizean behin prestazioak edo pentsioak jasotzen dituzten onuradunen, eskatzaileen edo langileen Gizarte Segurantzako alta jakinarazi ondoren,

arau-hauste larritzat hartuko da horiei lana eskaintzea, inoren konturako lanarekin bateraezinak baitira. Zigorren kapituluan, honako hauek dira berritasun azpimarragarrienak:

► Gizarte Segurantzari ez kotizatzeagatiko iruzurraren kasuan, indarrean diren diru-zigorrak mantenduko dira; dena den, jokaera larri edo oso larri gisa tipifikatu ondoren, zigorraren maila ordaindu ez den zenbatekoaren araberakoa izango da. Horrela, maila baxuena aplikatuko da, ordaindu ez den zenbatekoa, gainordainak eta interesak barne, 10.000 baino txikiagoa denean, erdi mailakoa zenbateko hori 10.001 eta 25.000 euro artekoa denean, eta maila altuena ordaindu ez den zenbatekoa 25.000 euro baino handiagoa denean. ► Langile talde bati eragiten dioten ekonomia irregularraren eta iruzurraren egoeretan gogortasun handiagoz jokatu ahal izateko, zigorren zenbatekoak dagokion pertsona kopuruaren proportzio berean handiagotuko dira, Gizarte Segurantzan ez afiliatzeagatik edo alta emateagatik, nahiz inoren konturako lanarekin bateraezinak diren zerbitzuak jaso edo eskatzeagatik: •

Arau-hauste bakoitzaren % 20, bi langile, onuradun edo eskatzaile direnean.

Arau-hauste bakoitzaren % 30, hiru langile, onuradun edo eskatzaile direnean.

Arau-hauste bakoitzaren % 40, lau langile, onuradun edo eskatzaile direnean.

Arau-hauste bakoitzaren % 50, bost langile, onuradun edo eskatzaile edo gehiago direnean.

Iñaki Esnal, Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko Letraduna

azala

L b


LEGEAK

mutua informazioa

24 zbk. 2013ko urtarrila

Lan-istripuen estaldura derrigorrezkoa autonomoen erregimen bereziko alta berrien kasuan?

Oraindik ez

Gizarte Segurantzaren Sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 7. artikuluak xedapen gehigarri bat gaineratu zuen, berrogeita hemezortzigarrena, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Nagusiaren Testu Bateginean, eta honako hau dio: ÂŤBerrogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria. Lan-baldintzengatiko eta gaixotasun profesionalengatiko estaldura handitzea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, lan-istripuengatiko eta gaixotasun profesionalengatiko kontingentziei dagokien babesa Gizarte Segurantzaren sistema osatzen duten erregimen guztien nahitaezko ekintza babeslean txertatuko da, adierazitako data horretatik aurrera edozein erregimenetan alta ematen duten langileei dagokienez...Âť. Horrenbestez, artikulu horren arabera, langile autonomoek estaldura hori izan beharko lukete 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako alta berrietan. Izan ere, Estatuko 2013rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legeak urtebeteko atzerapena gehitu du aldi baterako zazpigarren xedapenaren bitartez, arestian aipatutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko berrogeita hemezortzigarren xedapen gehigarriari dagokionez. Beraz, momentuz 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatutako alta berrietan izango du eragina betebehar horrek.

Mutualiaren kudeaketa saila

azala


GAUR EGUN

mutua informazioa

24 zbk. 2013ko urtarrila

Hobetzen jarraitzen dugu

Estraneta O

Etengabe hobetzen jarraitzeko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bitartez lana errazteko gure helburuekin jarraituz, laster gure estranetaren bertsio berria izango duzue erabilgarri. Lehen urteko urrian, Mutualiaren estranetaren erabiltzaileek ÂŤIstripuaren parteaÂť funtzionaltasun berria ikusi ahal izan zuten, eta urte honen erdialdera aldera, gure estranet berria erabili ahal izango dute, beste hobekuntza eta aplikazio batzuk txertatzen joan gaitezkeen bitartean. Aldaketa orok hainbat ahalegin eskatzen ditu, zuei ahalik eta gutxien eragiten saiatzen garen arren. Oraingo honetan, erabiltzaileen kudeaketa eta Datuak Babesteko Lege Organikoa direla-eta, enpresekin eta lan-aholkularitzarako bulegoekin ditugun kontratuak eguneratu behar ditugu estraneta erabili ahal izateko. Hurrengo hilabeteetan, gauzatuko diren aldaketen berri ematen joango gara; era berean, zuen lankidetza eskatuko dizuegu, ahalik eta zerbitzurik onena eskaini ahal izateko. Gure estranetean sartzeko sarbiderik ÂŤEZÂť baduzue, aplikazio hori erabiltzeko sarbidea eskatu ahal izango duzue zuen kudeatzaile pertsonalarekin harremanetan jarriz gero; hark jarraitu beharreko urratsak jakinaraziko dizkizue, ordu gutxitan, tresna hau erabili ahal izan dezazuen. Era berean, informazioa eskatu ahal izango duzue www.mutualia.es bidez nahiz 902 540 250 telefono-zenbakira deituta.

Jon Koldo Arteaga, Mutualiaren kudeaketa Saila

azala


FORMAKUNTZA

mutua informazioa

24 zbk. 2013ko urtarrila

Dibulgazio eta prebentzio jarduerak

Otsaila Enpresa kidetu eta laneko istripuen estaldura duten autonomoentzako doakoak NOINARRIZKO MAILA LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAN.

Urruneko trebakuntza ikastaroa LAPko oinarrizko mailan, 50 ordutakoa. Laneko istripuen estaldura duten autonomoei zuzendua. Ikastaro erdipresentziala izango da, 5 ordu aurrez aurrekoak izango direlarik.

Aurrez aurreko jardunaldiaren datak eta ordutegia: Bilbo: otsailaren 14a (8:30etatik 13:30etara) Donostia - San Sebastiรกn: otsailaren 7a (8:30etatik 13:30etara) Vitoria - Gasteiz: otsailaren 2a (8:30etatik 13:30etara) GAIXOTASUN PROFESIONALA. Gaixotasun profesionala lantzen duen jardunaldi teknikoa, Laneko gaixotasun gisa identifika daitezkeen gaixotasunak aztertuaz, beroriek zehazteko prozesuak eta enpresak egin beharreko kudeaketa.Jardunaldia enpresaburuei, aholkularitzei, teknikariei eta, oro har, prebentzioarekin zerikusia duen jendeari zuzenduta dago.

Aurrez aurreko jardunaldiaren datak eta ordutegia: Bilbo: otsailaren 5a (9:30etatik 11:30etara) Donostia - San Sebastiรกn: otsailaren 12a (9:30etatik 11:30etara) Vitoria - Gasteiz: otsailaren 19a (9:30etatik 11:30etara)

Mutualiaren prebentzio saila

azala


PRESTAZIO EKONOMIKOAK

mutua informazioa

24 zbk. 2013ko urtarrila

ebazpenak

Bonus

Datorren martxoaren 31n hiru urte beteko dira lan-ezbeharrak murrizteko eta prebenitzeko orduan bereziki lagundu duten enpresei Bonus pizgarriak eskaintzeko sistema arautzen duen 404/2010 Errege Dekretua argitaratu zenetik. Denboraldi horretan, Bonus pizgarriaren hiru kanpaina egin dira, eta horietako bakoitza jarraian xedatzen den izapidetze-fasean dago.

► 2010eko kanpaina. 2009-2009 behaketa-aldia. Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak 2010ean aurkeztutako Bonus pizgarriaren eskaerak ebatzi ditu 2011. eta 2012. urteetan; horietatik 165ek aldeko ebazpena izan zuten, eta, beraz, 760.488 €-ko pizgarria jaso zuten, guztira; bestalde, beste 21ek aurkako ebazpena jaso zuten. Lehenengoei dagokienez, 2 enpresek bigarren instantzian joan behar izan zuten, hasiera batean aurkako ebazpena jaso ondoren, Gizarte Segurantzaren Estatuko Idazkaritzan gora jotzeko errekurtsora, pizgarri-eskubidea aitor ziezaieten. Aitortutako pizgarriaren batez besteko zenbatekoa laneko kontingentziengatiko kuoten bolumenaren % 4,92a izan zen. Kanpaina hau itxita dago, eta Mutualiaren aldetik dagoeneko ordaindu dira aitortutako zenbatekoak; dena den, badira beste Mutua batzuetan aurkeztutako eskaera batzuk ere, Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak oraindik ebatzi ez dituenak.

► 2011ko kanpaina. 2009-2010eko edo 2010eko behaketa-aldia. 2012ko abenduaren 28an, Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak 2011. urtean aurkeztutako eskaerei zegokien 86 enpresen zerrenda helarazi zion Mutualiari; izan ere, horiei Bonus pizgarria jasotzeko eskubidea aitortu zitzaien, 948.560 €-koa. 2013ko urtarrilaren bigarren astean Ebazpena jakinarazi zitzaien eskaera-egileei; dena den, aitortutako zenbatekoak ordaintzeko daude oraindik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak horiek Mutualiaren eskura jarri arte. Bestalde, 2012ko uztailaren 5ean, kanpainari zegozkion 14 eskaera atzera botako zituela jakinarazi zuen Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak; horien artean, 10 enpresek alegazioak aurkeztu zituzten entzunaldi-izapidean, eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak behin betiko ebatzi behar ditu horiek. Aitortu beharreko pizgarriaren batez besteko zenbatekoa laneko kontingentziengatiko kuoten bolumenaren % 7,65a izango dela uste da

► 2012ko kanpaina. 2009-2011ko, 2010-2011ko edo 2011ko behaketa-aldia. 2012ko abuztuaren 1ean, Mutualiak 2012. urtean zehar aurkeztutako eskaerei zegozkien 112 proposamen-txosten igorri zizkion Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiari, honako modu honetara banatuak: 91 aldekoak, 17 proposamenik gabe (beste mutua betekin partekatutako kotizazio-kontuaren kodeak izateagatik) eta 4 aurkakoak.

azala


s

Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak ez du txosten horiei dagokien Ebazpenik igorri, baina Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren eskura jarri ditu azken horrek kasu batzuetan enpresa eskaera-egileek aitortutako eta ziurtatutako informazioa behar bezala betetzen dela egiaztatu dezan. Aitortu beharreko pizgarriaren batez besteko zenbatekoa laneko kontingentziengatiko kuoten bolumenaren % 7,89a izango dela uste da. 2013ko kanpainari dagokionez (2009-2012ko, 2010-2012ko, 2011-2012ko edo 2012ko behaketa-aldia), eta aldaketarik gertatzen ez bada, eskaerak aurkezteko epea 2013ko apirilaren 1ean hasi eta maiatzaren 15ean amaituko da. Berritasun gisa, kanpainaren aurreko 4 urteetako behaketa-aldian 5.000 €-ko laneko kontingentziengatiko kuoten bolumena ez duten enpresek ere eskatu ahal izango dute pizgarria, betiere 250 €-ko gutxieneko bolumena badute. Jarraian agertzen diren zenbakien bidez kanpainari buruzko informazio zehatzagoa eskaintzen dizuegu.

Bonus kanpainen laburpena 2010

Aitortutako pizgarria Aitortzeko dagoen pizgarria % Pizgarria/Kontingentzia profesionalengatiko kuotak Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen kopurua Aldekoak Aurkakoak

2011

2012

760.468 €

948.560,44 €

*

4,92 %

246.772,86 € * 7,65 % *

1.382.589 € * 7,89 % *

186

100

112

165 (89%) 21 (11%)

86 (86%)** 14 (14%)**

108 * 4*

*Gutxi gorabeherako datuak **Ixteko dauden behin-behineko datuak

Diego Badosa, Prestazio ekonomikoen arduraduna

azala


mutua informazioa

24 zbk. 2013ko urtarrila

SEGURTASUN GOMENDIOAK

gerta daitezkeen suteak prebenitzeko gomendioak

Etxean

Gomendio erraz batzuk jarraituta, posible da etxeetan gertatu daitezkeen suteak aurrez ikustea eta beraietatik ondorioztatuko istripuen kopurua murriztea. Beti gogoratu behar dugu: ► ► ► ► ► ► ► ► ► ► ► ► ►

Ez jarri arroparik lehortzen berogailuen gainean. Ez erabili ikatzezko edo egurrezko su-ontzirik. Ez jarri berogailurik gortina, ohe edo altzarietatik hurbil. Ez gainkargatu entxufeak lapurren bidez (horietara gailu asko konektatuta) Adi egon kazolei eta zartaginei. Garbi mantendu ke-kanpaia. Garbi mantendu tximiniak,kanpora ematen duten hodiak libre utziz. Kontuz kandelekin: ez utzi piztuta oheratzerakoan ez etxetik ateratzerakoan. Ez utzi haurrak bakarrik, ez dituzte suaren arriskuak ezagutzen. Ez utzi haurren eskura pospolorik ez metxerorik. Ez erre ohean, eta ez hustu hautsontziak zakarrontzian, ontziok busti aurretik. Gas usaina nabarituz gero, ez piztu etengailurik: itxi ixteko giltza eta egurastu etxea. Ez estali etxeko aireztatze xaretak. Lasai egon eta 112 zenbakira deitu.

Iturria: Sueskola. Informazio gehiago : www.sueskola.net

Mutualiaren prebentzio saila

azala

A


mutua informazioa

Iñigo

24 zbk. 2013ko urtarrila

ELKARRIZKETA

Aldasoro

SUESKOLAKO GERENTEA

LSueskola fundazioak ekitaldi bat egin zuen joan zen abenduaren 10ean, Donostiako Foru Jauregian, fundazioarekin lankidetzan ari diren eta babesa ematen dioten enpresa eta erakundeei –Mutualia horien artean dago– publikoki eskerrak emateko xedez. Ekitaldi hori aitzakia hartuta, elkarrizketa egin diogu Iñigo Aldasorori, Sueskolako gerenteari.

S

ueskola fundazioa 2009an sortu zen. Zer da, zehazki, Sueskola?

Sueskola Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009an eratutako fundazioa da. Suteen prebentzioan eta itzalketan jendea hezten eta trebatzen saiatzen den erakundea da eta teknologia berrienak eta metodologia pedagogiko aurreratuenak erabiltzen ditu horretarako. Hori dela eta, erreferentzia gune bat da estatu osoan. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundia eta OSALAN (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) dira SUESKOLA fundazioaren Patronatuko kideak. Fundazioaren erakunde lankideak dira, bestalde, MUTUALIA, ADEGI, BIDELAN, ORKLI, EL DIARIO VASCO eta LA CAIXA. Babesleak, berriz, honako hauek dira: PRODUCTOS MESA, VTL Puertas y Herrajes, Lavandería LIZARRA, Grupo ALBATROS eta BABESA SUZAI. Gure helburu nagusia suteei aurrea hartzea da gai horren irakaskuntzaren bitartez eta kualifikazio handiko profesionalez osatutako talde pedagogikoa dugu horretarako. Segurtasunaren arloko ikerkuntzan eta suteen kontrako borrokan lan egiten duten profesionalak dira. Helburu nagusi horren barruan, honako jarduera hauek ditugu berehalakoenak eta garrantzizkoenak: • • • • •

Hezitzaile kualifikatuen bitartez ezagutza kudeatzea. Eskolak ematea, ezagutzak irakatsiz eta gai hauetako jarrerak eta trebetasunak sustatuz. Profesionalak birziklatzea teknologia berrietan eta segurtasunaren sektorean aplikatzekoak diren araudietan. Gizartean, norbera babesteko kultura sustatzea. Segurtasun protokoloak eta gidak sortzea.

Suteen prebentzio eta itzalketaren esparruan garatzen dugun jarduera hiru eremu desberdinetan banaka daiteke: sentsibilizazio eta dibulgazio zereginak, heziketa jarduerak eta, azkenik, I+G-ren ingurukoak.

azala


U

rteotan, 500 heziketa-ikastaro baino gehiago eman dituzue. Zer motatako prestakuntza eskaintzen duzue eta nori zuzenduta dago?

Bai, urteotan 500 ikastarotik gora eman ditugu eta 10.000 pertsona prestatu ditugu. Esate baterako, 2012an, gure jarduera osorik hartuta, 3.600 pertsona baino gehiago trebatu ditugu suteen prebentzio eta itzaltze arloan. 3.600 pertsonako talde horretan hainbat motatako jendea sartzen da: suteen prebentzioan eta itzalketan sakontzeko asmotan SUESKOLAra banaka datozen partikularrak; laneko arriskuen prebentzioaren esparruan, suteen prebentzioan eta itzalketan heziketa-ekintzak garatzen dituzten enpresetako langileak; edo larrialdi-zerbitzuetako profesionalak: suhiltzaileak, poliziak edo babes zibileko kideak. Gure prestakuntza-eskaintzaren barruan, hainbat ikastaro estandarizatu ematen dira: • • • • •

Suak itzaltzeko oinarrizko ikastaroa. Suteen prebentzio eta itzalketa ikastaroa. Arnasketa ekipamenduen ikastaroa. Arrisku kimikoen ikastaroa. Esku-hartzeko brigadentzako goi-mailako ikastaroak.

Baina «ad-hoc» diseinatutako ikastaroak ere ematen ditugu, kolektibo bakoitzaren prebentzio premien araberakoak, eta oso desberdinak izan daitezke hala ikastaroaren iraupenari nola parte hartzen duten pertsonei dagokienez. Sueskola fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren instalazioetan (Ordizia) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Ispasterreko maniobra parkean eman dezakegu prestakuntza hori.

azala


F

undazioan, zer proiektutan gauzatzen duzue erakundeekiko lankidetza?

SUESKOLA fundazioan, laneko arriskuen prebentzioari, pertsonen segurtasunari eta suteen prebentzio eta itzalketari buruz bereziki sentiberak diren hainbat erakunde garrantzitsuren lankidetza dugu. Ildo horretan, erakunde bakoitzak hurbilen duen eremuan gauzatzen du bere lankidetza. OSALAN eta MUTUALIA, adibidez, garrantzizkoena istripua ekiditea dela ongi dakiten erakundeak dira, eta arriskuen prebentziorako jarduerak garatzen dituzte enpresetan, ezbehar-tasa ahalik eta gehien jaisteko helburuarekin. Bi erakunde horietan, bada, hainbat jarduera eramaten dira aurrera, langileak behar bezala prestatuak egon daitezen suteen prebentzio eta itzalketa arloan, eta bi enpresen barruan sor daitezkeen arrisku egoeretan nola jokatu jakin dezaten. Xede horrekin, fundazioak suteen prebentzio eta itzalketa arloan antolatzen dituen prestakuntza-ekintza guztiak eskaintzen dizkiete SUESKOLAk eta MUTUALIAk azken erakunde honekin kidetutako enpresa guztiei; informazio, prestakuntza, sentsibilizazio eta dibulgazio materiala prestatzen da MUTUALIAREKIN kidetutako enpresei igorzeko, eta abar. MUTUALIA, OSALAN eta ADEGIrekin egiten diren lankidetza horien xedea empresa munduan kultur aldaketa erraztea eta laguntzea da, suteen prebentzio eta itzalketa arloan, kidetutako enpresentzat jarduerak, ekintzak edo sentsibiliazio-jardunaldiak antolatuz. Jarduera-lerro horren barruan, EL DIARIO VASCO, LA CAIXA, BIDELAN edo ORKLIren lankidetzak ere –ahalegin handiak egiten batituzte erakunde horiek arriskuen prebentzioan eta gai hauen dibulgazioan– garrantzi handikoak dira SUESKOLAren fundazio-helburuak lortzeko. BABESA SUZAI, VTL Puertas y Herrajes, eta Lavandería LIZARRA enpresen babesak, berriz, pertsonen eta ondasun higiezinen segurtasuna bermatzen duten produktu eta prozesu berriak garatzea ahalbidetzen du. Fundaziotik, eskaintzen zaigun aukera hau baliatu nahi dugu erakunde lankide horiei guztiei eskerrak emateko, Fundazioaren jarduna aurrera eramateko ematen diguten sostenguagatik.

A

urten berritu da Mutualiaren eta Sueskolaren arteko lankidetza-hitzarmena. Zer onura dakartza horrek enpresa kidetuentzat?

MUTUALIAra kidetuta dauden enpresek abantaila garrantzitsuak dituzte SUESKOLAn suteen prebentzio eta itzalketa ikastaroak egiteko. Hasteko, enpresa horiek lehenespen-eskubidea dute egin nahi diren ikastaroak kontratatzean eta, enpresa horietako enplegatuen prestakuntza-jardueren prezioari dagokionez, % 10 merkeago ateratzen zaie ikastaroa. Gainera, enpresa bakoitzeko prestakuntza-premiak aztertzen dira, jarduera-motaren arabera, ikastaroak haien premietara ahalik eta gehien egokitzearren.

azala


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.