mutua informazioa 2014ko maiatza 39 zbk.
Elkarrizketa: Alberto Santos EITBko Prebentzio Zerbitzuko teknikariari.
EITB, sariaren VI. edizioaren irabazlea
Aurkibidea GAUR EGUN
• Enpresen Lasterketa: Mutualia irabazle sailkapen mistoan. PREBENTZIOA
• Mutualia sariaren azken edizioan aintzatetsitako proiektuak. GURE ENPRESA ELKARTUAK
• Elkarrizketa: Alberto santos. FORMAKUNTZA
• ekaineko Lan arriskuEn PrEbEntzioko JarDunaLDi DibuLGatiboak LEGEAK
• alargun-pentsioa . BERDINTASUNA
• Enpresa-berdintasunaren alorreko esperientziak. MUTUALIA KIROLAREKIN
• taekwondoa: Autoestimua areagotzen duen kirola. UMOREA
• Ogitartekoaren etenaldia.
mutua informazioa
2014ko maiatza 39 zbk.
gaur egun
Enpresen Lasterketa:
Mutualia irabazle sailkapen mistoan Maiatzaren 11n Adegi, Donosti-Eventos eta Diario Vascok antolatutako Enpresen lasterketan mila korrikalaritik gora parte hartu zuten.
Lasterketan 4 pertsonez osatutako 274 taldek parte hartu zuten. MUTUALIAren izenean lau talde mistok korrika egin zuten: 1. Taldea: Eneko Yarza Zabala
2. Taldea: Jesus Urretxa Benguria Xabier Iriarte Aranburu Beronika Noya Arrizabalaga Jesus Mª Romon Eva Rial Muñoz Martinez Maria Iturrioz Arrechea Argiñe Etxabe Ramon
3. Taldea: 4. Taldea: Maria Fe Calles Othaiz Olatz Alberdi Oiarzabal Carlos Cachán Hartmann Jokin Amilibia Agirresarobe Sandra Iriarte Martín
Mª José Padura Mugica Belen Salvador Buela Txomin Solabarrieta Acarregui
Sailkapen mistoan irabazle suertatu zen EQUIPO MUTUALIAko 1. TALDEA Lasterketa hasi zen unetik Eneko, Xabier, Jesus eta Maria erraz gailendu ziren, eta 8.500 metrotako ibilbidea egiteko 35:06 denborarekin helmuga zeharkatu zuten lehenengoak izan ziren. Zorionak hamasei parte-hartzailei. Gizonezkoen sailkapenean JAURE (29:55) eta emakumeen sailkapenean POLICLINICA GIPUZKOA (43:29) izan ziren irabazle.
Mutualiako Kudeaketa Saila
mutua informazioa
2014ko maiatza 39 zbk.
berdintasuna
ENPRESA TOPAKETA:
Enpresa-berdintasunaren alorreko esperientziak ezagutarazteko networkinga Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiak gonbidapena egin zion MUTUALIAri, ENPRESA TOPAKETA honetan hizlari gisa parte hartzeko: Enpresa-berdintasunaren alorreko esperientziak ezagutarazteko networkinga line “Sin necesidad de papel”. Herramienta a través de internet y del correo Programatutako jardueraren helburu nagusia electrónico, que permite la consulta, la partienpresen eta beste erakunde batzuen arteko cipación y la organización de la actividad preesperientzia- eta ezagutza-trukerako eremu bat ventiva en la empresa, de una forma rápida y eskaintzea zen, berdintasunerako neurri eta sencilla, en planen ezarpena bultzatze aldera. Era horretan, funres de seguridad y salud, etc. berdintasunerako plan berriak martxan jartzen, dagoeneko onartutakoak sendotzen, eta ikasitako lezioak zabaltzen laguntzeko mekanismoak eta harremanak ezarri nahi zituzten. Topaketa Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentroa, SAn egin zen, maiatzaren 27an, eta, bertan, berdintasunaren alorrean egindako ibilbidea aurkezteko aukera izan zuen MUTUALIAk. Horren bidez, bere jardunbide egokiak hedatu zituen, parte hartu zuten enpresek ikus zezaten zer lehiakortasun-abantaila dakartzan, alde batetik, legea betetzeak, eta, bestetik, erabakiak hartzeko esparruetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua proposatzen duten irizpideetan oinarritutako pertsonen kudeaketan aurrera egiteak. Enpresa-topaketa horretan, halaber, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiak garatutako Enpresetako Berdintasun Plan eta Neurrietarako Aholkularitza Zerbitzua aurkeztu zuten.
Cristina Mendia. efr Mutualia Managerraformático para la gestión de la prevención on
mutua informazioa
2014ko maiatza 39 zbk.
prebentzioa
Mutualia sariaren
azken edizioan aintzatetsitako proiektuak. Pertsona eta enpresa ugarik agertu dute Mutualia sariaren VI. edizioan aintzatetsitako proiektuen inguruko interesa.
Aurrerapen gisa, hona hemen horietako bakoitzaren laburpena. Gure webgunean xehetasun gehiago aurkituko dituzue. Saritutako enpresekin harremanetan jartzeko datuak ere gehitu ditugu, informazio gehiago nahi izanez gero haiengana jotzeko aukera izan dezazuen. Enpresa eta proiektu irabazlea: Euskal Telebista, SA, «Zero paper, prebentzioa eta osasuna» proiektuarekin Prebentzioa online eta paperik gabe kudeatzeko euskarri informatikoa. Interneten eta posta elektronikoaren bidezko tresna, enpresan prebentzio-jarduera kontsultatzeko, antolatzeko eta bertan parte hartzeko aukera ematen duena, pertsona bakoitzak, dauzkan arduren arabera, azkar eta erraz parte hartuta. Prebentzio-kudeaketaren integrazioasoiltzen du, eta gardentasuna ahalbidetzen du kudeaketan, langileek eta beren ordezkariek azkar eta zuzen egin ditzaten sarbide eta kontsultak Accesita: Mercedes Benz España, SA, «Ergo+» proiektuarekin ix consistente en sesiones de entrena Bizkarreko lesioak murriztea, prebentzio-programa hauen bidez: Ergomix. Lanorduen barruan, entrenamendu-saioak egitean datza, astean 90 segundokoak eta guztira 16 astetan zehar. Fisioterapeuta batek zuzentzen ditu saioak, eta, horiez gain, beste ariketa fisiko pertsonalizatu batzuk irakasten ditu. Delmia Ergonomix: tresna horrek langilearen lan-ingurunea eta mugimenduak simulatzen ditu ordenagailu batean, eta aldaketa birtualak egiteko aukera ematen du, prebentzio-neurriak planteatuta. Ergoactiv: proiektu honek langileak zeregin aktiboa izatea bilatzen du, bizkarra zaintzeko ezagutza teoriko-praktikoen bidez.
Accesita: Vivienda y Suelo de Euskadi, SA, «Lidergoa eta berrikuntza segurtasunean eta osasunean» proiektuarekin. Bere helburuak bultzatutako sustapenetan segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzea eta sektorean trakzio-efektua eragitea dira, bai eta ildo hauetan jardutea ere: kontratazioen baldintza-agiriak zehaztea lan eta prebentzioaren alorrean, sustatzailea inplikatzea prebentzioaren alorrean (lidergoa), segurtasun eta osasuneko koordinatzailea proiektu-fasean integratzea, hitzarmen kolektiboak eta lan-araudia betetzen diren jarraitzea, segurtasun eta osasuneko koordinatzailearen zigortze-ahalmena, eta abar.
Accesita: Gamesa Corporación Tecnológica con el proyecto Programa de Cultura Preventiva ThinkSafe Safety Cornerretan garatuko diren partaidetzazko bileretan datza. Bertan, langile-talde bat egunero elkartzen da, prebentzioaren alorreko pertsonen eguneroko portaera hobetzeko helburuarekin. Bilera horietan, besteak beste, hierarkia-arduradunek, lider batek eta hezitzaile batek parte hartzen dute beti, eta hainbat gai lantzen dituzte: gertakariak, ezagutzaren kudeaketa, estandarrak, prebentzio-behaketak, hobetzeko proposamenak. Accesita: Alcoa Transformación de productos, SL, «Giaa erremndimendua kudeatzeko HUMAN PERFORMANCE programa ezartzea» proiektuarekin. Proiektu horretan, honela lantzen dute prebentzioa: «pertsona hori, zeregin hori, une horretan», akats bat egiteko probabilitatea ebaluatzeko, horretan eragina izan dezaketen faktore guztiak hartzen baitira kontuan. Egunero bilera informalak egiten dira atal bakoitzean, arrisku handiko zereginak identifikatzeko eta egoera hura kontrolatzeko erabiliko diren tresnak ezartzeko xedearekin: «zereginaren aurreko solasaldia», «autoegiaztapena», «gelditu eta bilatu laguntza», «hiru bideko komunikazioa», «pausoz pauso». Accesita: Azti Fundazioa, «Azterketa ergonomikoa eta hobetzeko neurriak lehen sektorearen eta elikagaien industriaren jardueretan, mugimendua atzitzeko teknologiaren bidez» izeneko proiektuarekin. Lehen sektorea eta elikagaien industria aztertzea, «ERGOMOVEN» sistemaren bitartez mugimenduak atzituz. Langileei buruzko informazioa in situ biltzen dute, eta ebaluazio ergonomikoak egiten dituzte (REBA eta OCRA metodologiak, besteak beste). Fisioterapeutek eta laneko arriskuen prebentzioko teknikariek epe luzeko ondorio posibleak identifikatzen dituzte, zereginak arrisku-mailaren arabera sailkatzen, eta zuzentzeko zein prebenitzeko ekintzak zehazten. Jarrerak zuzentzearekin lotutako ekintzei ematen zaie lehentasuna. Hobekuntzak formatu oso bisualean eta hizkera sinplean zabalduko dira.
Mutualiako Prebentzio Saila
mutua informazioa
2014ko maiatza 39 zbk.
gure enpresa elkar tuak
Elkarrizketa: Alberto Santos,
EITBko Prebentzio Zerbitzuko Alberto Santos teknikariaria EITB taldeak irabazi du Mutualia sariaren VI. edizioa, «Zero paper, prebentzioa eta osasuna» proiektuarekin. Sari hori Mutualiara kidetutako enpresei edo atxikitako langile autonomoei ematen diegu, laneko arriskuak prebenitzeko helburuarekin egindako kudeaketa, ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza aintzatesteko. Euskal Irrati Telebistak 956 bat langile ditu orotara; Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitzetan batzuk eta Madrilgo delegazioan beste batzuk. 2005etik hona, prebentzio-zerbitzu mankomunatua du taldeak, prebentzioaren arloa antolatzeko. Bi medikuk, erizain batek eta teknikari batek osatzen dute zerbitzua, eta azken horrek alorreko kudeatzaile gisa ere dihardu. Horrez gain, tarteko teknikariak aritzen dira noiz edo noiz, sailean praktikak egiten. 2005a baino lehen, EITBko zerbitzu medikoak kudeatzen zuen prebentzioa, Mutualiaren Prebentzio Sozietatearen laguntzaz. Hainbat ziurtagiri eskuratu ditu EITBk: Laneko Segurtasun eta Osasuneko Ziurtagiria (OHSAS 18001), Kalitate Kudeaketa Sistemaren Ziurtagiria (ISO 9001) eta Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiria (ISO 14001). Gainera, sariak ere jaso ditu EITBk, bere kudeaketa-sistemagatik: Zilarrezko Q-a 2004an, Iberoamerikako Saria 2006an, Urrezko Q-a 2007an eta Enpresa Bikaintasunaren Europako Saria (EFQM) 2008an. Era berean, GRI A+ kalifikazio gorenaren jabe da, enpresaren erantzukizun sozialaren ereduan. Halaber, 2005ean OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu zuen, eta hori lortu zuen Estatuko lehenengo telebista bihurtu zen. Prebentzioaren kudeaketaren alorreko bi aintzatespen ere jaso ditu: San Prudencio Fundazioaren saria 2008an, eta APA elkartearen Diploos saria 2009an. Alberto Santos elkarrizketatu dugu, EITBko Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko teknikaria.
• Mutualia saria jaso berri duzue, bai prebentzioa kudeatzen duzuen moduagatik, bai lehiaketara aurkeztu duzuen «Zero paper, prebentzioa eta osasuna» proiektuagatik. Zertan datza saritutako proiektua? Laburbilduz, ORACLE datu-baseak dira. Esparru ugari jasotzen dituzte: arriskuen ebaluazioa, kontratak, norbera babesteko ekipoak, prestakuntza, arriskuen inguruko informazioa, istripuak, larrialdiak, mediku-hitzorduak, lege-betekizunak, planifikazioa, kontu-ikuskaritza, eta abar. Baseok langileekin elkarreraginean aritzen dira, egunero erabiltzen duten intraneten, bai eta gainerako aplikazioen bidez ere, enpresetan ohikoak diren tresna errazen bidez; Outlook-a, adibidez. Eta elkarreragin horiek erregistratuta geratzen dira, noski. Kudeaketaren informazio guztia «Zero paper» sisteman txertatzeari esker, sistema hazten eta
hobetzen joan da, eta hurbileko tresna bihurtu da, erabilera anitzekoa eta gardena. Garrantzitsuena, hala ere, zera da: aplikazioaren mantentze-lana eta know-howa geureak direla. • Sistema hori ezarri zenutenetik, zertan hobetu da zuen enpresa? Sistema erraza denez, guztiz gardena eta edozein ordenagailutik sartzeko modukoa, langileek eta beren ordezkariek konfiantza osoa duten bertan bildutako informazioan. Hain zuzen, langileek aktiboki parte hartzen dute kudeaketan. Sarbide-baimen bereziei esker, gure datu-baseko informazio guzti-guztia kontsulta dezakete. • Proiektua beste enpresa batzuetan aplikatzeko modukoa al da? Erabat. Are gehiago, kanpoko prebentzio-zerbitzu batek plataforma bat sor lezake Interneten, bere enpresen datuekin, eta, ondoren, gakoen eta baimenen sistema baliatuta, kudeaketa pertsonalizatua eskain liezaioke horietako bakoitzari, konfidentzialtasun osoa bermatuta. • Egin al duzue prebentzioarekin lotutako bestelako I+G+b proiekturik? «Zero paper» tresna bizia da. Ia urtero garatzen ditugu aplikazio berriak, edo dauzkagunak hobetzen. Une honetan, enpresa osasungarriaren estandarrak lantzen ari gara, eta osasuna sustatzen. Horrekin lotuta, hainbat proiektu prestatzen ditugu; adibidez, urtero egiten dugun Osasunaren Astea, dagoeneko seigarren ediziora iritsi dena. • Nola txertatzen dira proiektuok EITBren prebentzio-sisteman? Urtearen hasieran, prebentzioaren alorreko berritasunak planifikatu, programatu eta adostu egiten ditugu, hainbat batzordetan –hiru batzorde ditugu; sozietate bakoitzeko, bat–, eta, ondoren, intraneten bidez zabaltzen ditugu.
Mutualiako Prebentzio Saila
Aldi berean, prebentzio-ekintzaren planifikazioa jarraitzeko, sei hilean behin foroak izaten ditugu. Horietan, arrisku-arloak kudeatzen dituzten zuzendaritza-taldeko kideek hartzen dute parte. Ez dugu ahaztu behar Zuzendaritzak urtero gauzatzen duen berrikuspena. Bertan, prebentzio-zerbitzuko arduradunak urteko balantzea eta helburuak aurkezten dizkio goi-zuzendaritzari. • Prebentzioaren kudeaketari dagokionez, zeintzuk dira zuen prebentzio-jardueran nabarmentzen diren gako-puntuak eta/edo berezitasunak? Kanpoko ikuskatzaileek, beti, «Zero paper, prebentzioa eta osasuna» sisteman egindako hobekuntzak azpimarratzen dituzte. Hala ere, nabarmentzeko modukoak dira beste hainbat aplikazio ere; e-learning prestakuntzaren kudeaketa, adibidez; eta, nola ez, osasuna sustatzeko jarduerak, enpresaren erantzukizun sozialaren ereduan GRI A+ kalifikazio gorena lortzen lagundu digutenak. • Zuen esperientzia kontuan hartuta, zein aholku emango zenieke antzeko baliabideak dituzten beste enpresa batzuei, horrelako ekimenak gauzatzeko? Arriskuen prebentzioa praktikan jartzea erraza izan daiteke eta erraza izan beharko litzakete, eta teknikariok erraztu egin behar dugu hori. Horrelako tresnen bidez, laneko arriskuak hobeto prebenitzen dira eta laneko giroa hobetu egiten da, eraginkortasuna, sinpletasuna eta gardentasuna izanik ardatz. contratación en materia laboral y preventiva, implicación del promotor en materia preventiva (liderazgo), integración del Coordinador de Seguridad y Salud en la fase de proyecto, seguimiento del cumplimiento de convenios colectivos y normativa laboral, capacidad de penalización por parte de los coordinadores de seguridad y salud, etc.
mutua informazioa
2014ko maiatza 39 zbk.
for makuntza
2014ko EKAINA
Prebentzioari buruzko jardunaldiak
PREBENTZIO BALIABIDEEN FIGURA Behar den informazioa emango du prebentzio-arduradunaren eta langile izendatuaren figurei buruz, berorien eginkizunez, eduki beharko duten gaitasunaz eta prestakuntzaz, eta berorien presentzia beharrezkoa egiten duten egoerez. (9:30etik 11:30era).
• Donostia (Camino kalea, 1): ekainak 5. • Gasteiz (Zumarren hiribidea,1): ekainak 12. • Bilbo (Henao, 26): ekainak 19.
Jardunaldiak gure Prebentzio Saileko teknikari Pilar Bezaresek eta Jaione Fernándezek emango dituzte.
ZARATAREN KONTROLA ETA NEURKETA Indarrean dagoen legeriaren arabera, enpresak dituen obligazioei buruzko oinarrizko ezagutzak landuko dira, baita zarataren ebaluazioari, kudeaketari eta kontrolari buruzko hainbat alderdi ere. (9:30etik 11:30era).
• Donostia (Camino kalea, 1): ekainak 3. • Gasteiz (Zumarren hiribidea,1): ekainak 10. • Bilbo (Henao, 26): ekainak 17.
Jardunaldiak gure Prebentzio Saileko teknikari Fran Vallok emango ditu.
Mutualiako Prebentzio Saila
mutua informazioa legeak
2014ko maiatza 39 zbk.
Alargun pentsioa
Banandutako alargunak alargun-pentsioa eskuratzeko eskubidea duela onartzen du Auzitegi Gorenak 2014ko apirilaren 1eko epaiaren bidez, nahiz eta banantzeko epaiak aitortu zion konpentsazio-pentsioa inoiz jaso edo eskatu ez duen. edukitzeko baldintza baita, batetik, konpentsazio-pentsio bat formalki ezarrita egotea eta, bestetik, hori benetan jaso izana. Auzitegiaren iritziz erreklamatutako alargun-pentsioa jasotzeko eskubidea du auzi-jartzaileak honako arrazoi hauek direla-eta:
Auzitegiak gogoratu bezala, errekurritutako epaian eta kontrastatzekoan antzeko kasuen aurrean ebazpen judizialak ezberdinak eta kontraesankorrak dira; izan ere, bi kasuetan alargun-pentsioa eskatzen duten alargunak daude, ebazpen judizial bidez bananduta, eta konpentsazio-pentsio bat finkatu zaie biei, baina berau ez da gauzatu, eta onuradunek ez dute eskatu. Kontraesanaren ondorioetarako, ez du garrantzirik kontrastatzeko epaian auzi-jartzaileak 1987ko uztailaren 13an betearazteko eskatu izanak, egiaztatuta baitago aipatutako pentsioaren azken ordainketa 1989ko ekainean egin zela, eta harrez geroztik auzi-jartzaileak ez du zenbatekorik jaso kontzeptu horrengatik. Alderatutako epaiek emaitza kontraesankorrak dituzte; hala, errekurritutakoak alargun-pentsioa bidezkoa dela ebazten du, GSLOren 174.2 artikuluak ez baitu eskatzen konpentsazio-pentsioa benetan jasotzea, baina kontrastatzekoak, aldiz, ondorioztatzen du auzi-jartzaileari ez zaiola alargun-pentsioa aitortzen horretarako eskubidea
Lehenengoa: GSLOren 174.2 artikuluak hitzez hitz dioena, zorrotz aitortzen baitio alargun-pentsiorako eskubidea, banantzeko edo dibortzioko kasuetan eskatutako baldintzak beteta, ezkontide legitimoa denari edo izan denari; halaber, judizialki dibortziatutako edo banandutako pertsonek Kode Zibilaren 97. artikuluak aipatutako konpentsazio-pentsiorako eskubidea ere izan beharko dute, eta eragilea hil ondoren iraungiko da hori. Arauak eskatzen du dibortziatuta edo bananduta dagoen pertsonak konpentsazio-pentsioa eskuratzeko eskubidea izan behar duela, ez hori jaso behar duela, baizik eta konpentsazio-pentsioa jasotzeko eskubidea aitortuta eduki behar duela. Alargunak konpentsazio-pentsioa jasotzeko eska dezake; eskubide hori epai irmoan aitortuta du, eta epaia betearazteko eska dezake edonoiz preskribatuta ez dagoen pentsio-aldiari dagokionez. Bigarrena: Arauak nahi izan balu alargun-pentsioaren onuradunak aitortuta duen konpentsazio-pentsioa benetan jasotzen egotea, horrela adieraziko
zukeen; ezkontidea hiltzen denean aipatutako konpentsazio-pentsioaren «jasotzailea» izatea eskatuko zukeen alegia. Arauak «konpentsazio-pentsiorik jasotzeko eskubidea izateko» baldintza ezarri du, kasu askotan pentsio horretarako eskubidea dutenek ez dutelako berau jasotzen; esate baterako, ezkontidearen kaudimen-gabeziako kasuetan, desagertuta dagoenean... Horrelako kasuetan, errekurritutako epaiaren interpretazioaren arabera, banandutako pertsonak ez luke alargun-pentsiorako eskubiderik edukiko, konpentsazio-pentsioa, judizialki emandakoa, ezkontidea hiltzen denean ez jasotzeagatik. Hirugarrena: Konpentsazio-pentsioa ordaintzeko eskatu ez izanak ez dakar horri uko egitea. Aurretik ere adierazi dugun moduan, auzi-jartzaileak edonoiz eska dezake preskribatu gabe dagoen pentsioaren aldia. Eskubideei uko egitea, bestalde, zehatza, argia eta erabatekoa izan behar da, eta ez da zilegi berau deduzitzea adierazpen zalantzagarrietatik edo zalantzazko esanahia duten ekintzetatik. Auzi-jartzaileak ez du uko egiteko ekintza argi eta erabatekorik egin, eta bere pasibotasunari legez aurreikusitako eragina baino ezin zaio eman; hots, ondoz ondoko pentsio-aldiak preskribatzea. Laugarrena: Konpentsazio-pentsioa ez eskatzeak ez dakar berau iraungitzea. Izan ere, iraungitzeko kausak Kode Zibilaren 101. artikuluan daude jasota, eta halakotzat adierazita daude pentsiorako eskubidea eragin zuen kausa desagertzea, jasotzeko eskubidea duen pertsona berriro ezkontzeagatik edo beste pertsona batekin ezkonbizitza egiteagatik. Auzi-jartzaileak ez du bietako bakar bat ere betetzen, ez da konpentsazio-pentsioaren iraungipenik gertatu, hortaz. Bosgarrena: Prozedura Zibilari buruzko Legearen 518. artikuluan ezarritakoa ikusita, ez dago ulertzerik preskribatu gabeko aldiari dagokion konpentsazio-pentsioa eskatzeko ekintza exekutiboa iraungita dagoela banantzeko epaia irmo bihurtu ondoko bost urteen barruan zegokion betearazpen-demanda ez jartzeagatik; izan ere, aldizkako pentsio bat denez, iraungitzeko epea hileko pentsio bakoitza sortzen denetik aurrera zenbatu beharra dago.
Susana Castaños .Abokatua – MUTUALIAko Aholkularitza Juridikoko burua
mutua informazioa
2014ko maiatza 39 zbk.
mutualia kirolarekin
Taekwondoa
Autoestimua areagotzen duen kirola Taekwondoa oin eta eskuekin kolpatzeko artea da. Bost bertute ditu oinarri bere filosofiak: kortesia, zintzotasuna, iraunkortasuna, autokontrola eta espiritua. Junior kategorian, berriz, Europako hirugarren izan zen. Hori dela eta, beheko kategorietan gauzatzen den lana indartu nahi du. Aspalditik ari da Euskadi, taldean egiten ari den lana dela medio, erreferente bikaina dela erakusten. Euskal Federazioan, emaitza sonatuak lortzeko helburuarekin ari dira lanean.
Korean sortutako arte martzial horretan, ikusgarriak dira, eta oso ugariak, ostikoak emateko teknikak. Gainera, eskuekin, ukabilekin, ukondoekin, oinekin eta belaunekin jotzeko teknikak ere baditu. Norbera babesteko teknikek osatzen dute taekwondoa, hala nola heltzeek, blokeoek, lokadurek eta ekorketek. Bere mugimenduen eraginez, oso arte martzial eraginkorra da zutikako borrokan, eta, batez ere, distantzia luze eta ertainetan aritzeko, horrelakoetan aprobetxatzen baita ondoen hanken indarra eta abiadura.
Alde horretatik, ekarpen handia egin dute Fadurako Errendimendu Handiko Zentroak (Getxo), foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak. Elitean lehiatu ahal izateko lana klubetan egiten da. Ondoren, Euskal Federazioak entrenamenduak antolatzen ditu entrenatzaile eta prestatzaile fisiko guztiekin batera. Estatu-mailan dominak lortzen dituzten euskal taekwondo-jokalari onenek Estatuko errendimendu handiko zentroetako batean sartzeko aukerak dituzte, eta proba garrantzitsuetan hartzen dute parte. Euskal selekzioa oso lehiakorra da, biztanle eta lizentzia gehiago dituzten eskualde eta autonomia-erkidegoen aurrean. Zaila da horien guztien aurka lehiatzea, baina, orain dela 35 urtetik hona, lan eredugarria egiten ari da Euskadi. Adibide gisa, aurtengo Espainiako Txapelketa Absolutuan, laugarren sailkatu da Euskadi, hiru domina lortuta: Elaia Torrontegik eta Mikel Bernalek urrezkoa, eta Nagore Irigoyenek zilarrezkoa. Txapelketa horretan bertan, baina junior kategorian, zazpi domina irabazi dituzte Euskadiko ordezkariek.
Duela 50 urte baino zertxobait gehiago sortu zen, eta arte martzial ezagunenetako bat da gaur egun. Ia 150 herrialdetako 30 milioi pertsona inguru aritzen dira taekwondoan. Eta hemen, Euskadin, gero eta errotuagoa dago. Euskadiko Taekwondo Federazioan, urteak daramatzate egunero-egunero aurrerapausoak emateko erronka betetzen. Bai borrokari, bai teknikari dagokienez. Eta, azken urteotan, oso emaitza onak Horren ondorioz, bosgarren postua lortu du. lortzen ari da. Iaz, Euskadi hirugarren sailkatu Duela oso gutxi, Elaia Torrontegik zilarrezko domina lortu du Tunisian egin den Kartagoko 4. zen Espainiako haurren kategorian. Nazioarteko Irekian, 46 kilo baino gutxiagokoen kategorian.
Horren bidez, munduko sailkapenerako puntu gehiago lortu ditu Elaia Torrontegik. Seigarrena da bere pisu-kategorian, eta munduko hamar onenen artean dago. Era berean, aurten Espainiako txapelduna izan da senior kategorian, eta bigarrena Alemaniako Irekian. Gaur egun, olinpiar jokoa da taekwondoa. Ohikotasunez horretan aritzen direnentzat, bizimodua ez ezik, oreka fisikoa eta mentala lortzeko tresna ere bada, zoriontasuna eta segurtasuna ematen dituelako. Izan ere, gizakiok zentzu guztietan pertsona gisa errealizatzeko elementuek bat egiten dute taekwondoan. Kirol horretan aritzen diren helduak, gazteak eta haurrak saioan egon ohi dira, beren buruetan konfiantza dute, autodiziplina dute, eta autoestimu handia. Haur askok, taekwondoa egitean, aldaketa positiboa izaten dute euren jarreran. Izan ere, taekwondoak baretu egiten du gazteen berezko kemena: oldarkorrak direnak lasaiagoak bihurtzen dira; barnerakoi eta lotsatiak diren haurrei, berriz, konfiantza eta ekimena ematen die, eta beren burua are gehiago estimatzen ikastera bultzatzen ditu. Euskadin, poztasun gehien ematen dituen kiroletako bat da taekwondoa.
EKFBko Prentsa Saila
mutua informazioa umorea
2014ko maiatza 39 zbk.
Ogitartekoaren etenaldia
Kepa Bilbao
mutua informazioa 2014ko maiatza 39 zbk.