mutua informazioa 2014ko urria 43 zbk.
III SARIA
IRADOKIZUN HOBERENARI
Aurkibidea GAUR EGUN
• III SARIA IRADOKIZUN HOBERENARI
• EGUNERATU DU LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN MINISTERIOAK
KONTRATUEN GIDA. PRESTAZIOAK
PRESTAZIOEI ETA EKINTZA PLANARI BURUZKO INKESTEN EMAITZAREN AZTERKETA GURE ENPRESA ELKARTUAK
• ELKARRIZKETA ROGELIO POZO AZTIKO ZUZENDARI NAGUSIARI, MUTUALIA SARIAREN VI. EDIZIOAN AIPAMEN BEREZIA JASO ZUENARI. FORMAKUNTZA
• AZAROKO LAN ARRISKUEN PREBENTZIOKO JARDUNALDI DIBULGATIBOAK LEGEAK
• 365 EGUN BAINO GEHIAGO IGARO EZ DIREN ALDI BATERAKO EZINTASUN-PROZESUEN MEDIKU-ALTAK BERRIKUSTEKO PROZEDURA
PREBENTZIOA • PRODUKTU KIMIKOAK BILTEGIRATZEARI, ATEX ESPAZIOEI ETA AUTOBABESEKO PLANEI BURUZKO JARDUNALDI TEKNIKOAK • LANEKO SEGURTASUNERAKO ETA OSASUNERAKO ZER ALDERDI JORRATZEA NAHI DUZU? JAKINARAZ IEZAGUZU.
MUTUALIA KIROLAREKIN • EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN JARDUERA-PLANA EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA MENDIAN BERDINTASUNA
• MUTUALIAK JARDUNALDI DESBERDINETAN PARTE HARTZEN DU UMOREA
• OGITARTEKOAREN ETENALDIA
mutua informazioa
2014ko urria 43 zbk.
gaur egun
III Saria
iradokizun hoberenari.
Hirugarren urtez jarraian, Iradokizun Onenaren Saria jarri dugu martxan aurten ere. Sariketarekin, gure zerbitzuaren kalitatea hobetzen lagunduko gaituen iradokizun onena aitortu eta saritu nahi dugu. Gure eta gure asistentzia-zentroetan inprimaki bat jarri dugu haien eskura, iradokizuna eta egilearen datuak idazteko. Iradokizunak 2014ko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2015ko urtarrilaren 15ean kaleratuko da. Irabazleak tablet bat eskuratuko du. Ekimena zure enpresako langileen artean zabaltzea eskatzen dizugu. Zenbat eta iradokizun gehiago izan, orduan eta ekarpen eta aukera gehiago izango ditugu. Kanpainako kartelak eta bertan parte hartzeko txartelak hemendik bertatik har ditzakezu: • Kartela (A4) • Txartelak Mila esker hobetzen laguntzeagatik. a
Mutualiako kudeaketa saila
mutua informazioa
2014ko urria 43 zbk.
gaur egun
Eguneratu du Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioak KONTRATUEN GIDA. Ministerioak burutu duen eguneratzea Gazteen Bermeari dagokion arauei egokitzeko egin da. Gida berriak lan-kontratu eta kontrataziori zuzendutako pizgarrien arau eguneratuak jasotzen ditu. Kontratuak ondorengo moduan sailkatzen dira:
√ Kontratu finkoa. . √ Aldi baterako kontratua. √ Prestakuntza eta ikasketako kontratua. √ Praktikaldiko kontratua.
Interesgarria izango zaizuela espero dugu. Deskargatu ondorengo argitalpena: http://www.sepe.es/contenidos/que_es_el_sepe/publicaciones/pdf/pdf_empleo/guia_contratos.pdf Kontratuen gida PDF, 932 KB
Mutualiako kudeaketa saila
mutua informazioa
2014ko urria 43 zbk.
prestazioak
PRESTAZIOEI ETA EKINTZA PLANARI BURUZKO
INKESTEN EMAITZAREN AZTERKETA
IKERFEL Merkatu-ikerketako eta Marketin estrategikoko Institutuak, Mutualiak eskatuta, 2013an Mutualiaren eskutik honako prestazio hauetakoren bat jaso duten pertsonei egindako inkesten emaitzak jaso berri ditugu:
√ Aldi baterako ezintasuna (ABE), gertakari arruntek zein laneko gertakariek eraginda √ Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskua (HEA). √ Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzea. √ Ondorioak (baremoak eta ezintasunak). √ Langile baten heriotzaren ondoriozko prestazioak (pentsioak eta kalte-ordainak).
Guztira 1.344 elkarrizketa egin dira, eta oso positiboa izan da gure bezeroen balorazioa, aurreko urteetan lortutako emaitza globalak hobetuta: ABE ETA HEA-KO PRESTAZIOAK
ONDORIOENGATIKO PRESTAZIOAK 0%
0%
100%
100%
Muy satisfecho (9-10)
40%
40%
Muy satisfecho (9-10)
Bastante satisfecho (78)
47%
48%
Bastante satisfecho (7-8)
Tras el proceso de reflexión generado por la propia cumplimentación del cuestionario, la satisfacción se incrementa ligeramente: MUY O BASTANTE SATISFECHO
Algo satisfecho (56)
Poco o nada satisfecho (04)
9%
4%
9%
Algo satisfecho (5-6)
Poco o nada satisfecho (0-4)
3%
VALORACIÓN GLOBAL ESPONTÁNEA
80%
VALORACIÓN GLOBAL REFLEXIONADA
88%
El porcentaje de satisfechos asciende hasta un 88% y la nota media se sitúa en este caso en un 8’04.
Todos los territorios suben en la valoración reflexionada, respecto a la expontanea.
Inkestatutako pertsonek gure sailaren jarduerarekin duten gogobetetze-maila 8,08 izan da (eskala honen arabera: 0tik «inola ere ez pozik» 10era «oso pozik»); gure kudeaketan garrantzi handiena duten alderdietan, halaber, emaitza hauek izan dira: IDATZIZ EMANDAKO INFORMAZIOA ZUZENEAN EMANDAKO INFORMAZIOA ESKATUTAKO INFORMAZIOA ERAGINKORTASUNA ZALANTZAK ARGITZEN IZAPIDETZEKO DENBORA PRESTAZIOA AZKAR ORDAINTZEA MUTUALIAKO INSTALAZIOAKO ADEITASUNA ORDAINTZEKO DATAK BETETZEA PRESTAZIOA ESKATU DENETIK ONARTU ARTEKO DENBORA ESPEDIENTEA IZAPIDETZEN HASTEAN EMANDAKO INFORMAZIOA ZALANTZAK ARGITZEKO AGERTUTAKO INTERESA
EMANDAKO LAGUNTZA
8,07 8,20 8,23 8,38 8,05 8,30 8,64 8,60 8,62 7,18 8,33 9,38
9,69
Aztertutako item batzuetan bikaintasun-maila handiak lortu dira, baita bikaina ere horietako batzuetan; batez ere emandako tratuarekin lotutako alderdietan (zalantzak argitzeko agertutako interesa, adeitasuna eta emandako laguntza). Gure bezeroek emandako iritziak eta gomendioak oso baliagarriak izan zaizkigu oinarrizko jardunarloak hautemateko; hots, pertsonak gure lanarekin pozik egon daitezen gehien eragiten dutelako nabarmendu eta hobetu beharrekoak, baina, halere, batezbestekoaren azpiko balorazioa dutenak. Hauek dira zehazki: Ematen diegun informazioa eta izapidetzeko igarotako denbora. Hartarako, bi alderdi horietan oinarritutako asmo handiko ekintza-plana abiarazi nahi dugu; zerbitzuetan, gure iritziz, kalitate handiagoa eskaintzen lagunduko diguten hainbat jarduera bildu ditugu aipatutako planean. Besteak beste, ondokoak nabarmen ditzakegu: Berriki ezarriak edo ezartzeko bidean: Aztertzen, eta, aurreikusitakoaren arabera, gehienak 2015ean abian: Alferrikako dokumentazioa ez eskatzea ABE zuzenean ordaintzeko izapideetan (Gertaera Arruntarengatiko ABEren parteak, enpresaren ziurtagiriak ABE luzatuz gero...).
Prestazio guztietan: Eskaerak zuzenean betetzekoa erraztasunak, datu pertsonalak aurretik kargatuta, eta horiek estraneten bitartez eskatu ahal izatea.
Adingabeak zaintzeagatiko prestazioan; Osasun Zerbitzu Publikoarekin koordinatzea osasun-ziurtagiriak sinplifikatzeko eta hobetzeko.
ABE eta HEAko prestazioetan: Eskubidea aitortzeko jakinarazpena aurreratzea lehen ordainketara itxaron gabe.
Erakunde Kudeatzaileak ezintasun iraunkorreko prestazioa aitortu dien pertsonei kortesiazko deia egitea, zalantzak argitzeko
PFEZ zergari eta legez ezarritako ondorioengatiko prestazioen zenbatekoei buruzko informazio-oharra hobetzea.
Informazio-dosierra, ezintasun iraunkorreko prestazioaren onuradunentzat eskuragarri dauden baliabide sozioekonomiko guztiak jasota.
Informazio-dosier bat prestatzea eta ematea heriotzagatiko prestazioen onuradunentzat.
Prestazio guztien ordainketari buruzko informazioa ematea gailu Laneko istripuak edo lanbide-gaixotasunak eragindako bajako mugikorren bitartez (SMS eta APP). partea egiteko orduan langile autonomoei idatziz jakinaraztea prestazioei dagokienez dituzten betebeharrak eta eskubideak. Komunikazioko berariazko prestakuntza ematea gure bezeroekin harremanetan dauden saileko pertsona guztiei.
Prestazio guztietan: Onuradunei igorritako jakinarazpenetan hizkuntza erraza erabiltzea. Espediente guztien egoerari buruzko informazioa (posta-igorpenen jarraipenaren antzekoa). Aldi baterako prestazioaren hileko ordainketaren datak egun bat edo bi aurreratzea.
Honen bitartez inkestan parte hartu duten guztiei eskerrak ere eman nahi dizkiegu, eguneroko jarduera nola hobetu azaldu baitigute, betiere behar dituzten prestazio ekonomikoak izapidetzeko eta eskuratzeko guregana hurbiltzen diren langileei ahalik eta zerbitzu onena ematera bideratuta.
Sonia Gutierrez. BHBko prestazio ekonomikoen arduraduna
mutua informazioa
2014ko urria 43 zbk.
prebentzioa
PRODUKTU KIMIKOAK BILTEGIRATZEARI, ATEX ESPAZIOEI ETA AUTOBABESEKO PLANEI BURUZKO JARDUNALDI TEKNIKOAK Mutualiak, Adegi eta Sueskolarekin lankidetzan, zenbait jardunaldi tekniko antolatu ditu, laneko arriskuen prebentzioaren barruko intereseko gaiak jorratzeko. Jardunaldia prebentzioko teknikariei zuzentzen zaie, edo prebentzioko funtzioak dituzten beste batzuei.
Hauek dira jardunaldiak: √ Produktu kimikoen biltegiratzea: Ate irekiko jardunaldia Sueskolaren instalazioetan (Ispasterren) azaroaren 7an. Instalazioak bisitatzeaz gain, produktu kimikoak biltegiratzearen gaia jorratuko da, bai eta exijitutako betekizunak betetzeko beste konponbide batzuk ere.
√ ATEX espazioak: Ate irekiko jardunaldia Sueskolaren instalazioetan (Ordizian) azaroaren 10ean. Instalazioak bisitatuko dira, eta, gainera, ATEX espazioen araudiaren berritasunak garatuko dira, bai eta exijitutako betekizunak betetzeko konponbideak ere.
√ Autobabeserako planak: Autobabeseko planei buruzko jardunaldi teknikoa Adegiren instalazioetan, urriaren 30ean. Adegik Sueskolak eta Mutualiak antolatu dituzte, eta zenbait jarduerak, zentrok edo establezimenduk larrialdi-egoerei aurre egiteko autobabeseko plan bat izatearen derrigortasuna du ardatz. Las jornadas requieren inscripción previa.
Aurrez izena eman beharra dago. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero edo jardunaldietakoren batera joan nahi izanez gero, jarri harremanetan Mutualiaren Prebentzio Sailarekin, hurrengo helbidearen bidez: prevencion@mutualia.es
Mutualiako Prebentzio saila
mutua informazioa
2014ko urria 43 zbk.
gure enpresa elkar tuak
Elkarrizketa Rogelio Pozo AZTIko zuzendari nagusiari, Mutualia Sariaren VI. edizioan aipamen berezia jaso zuenari.
AZTI teknologia zentroak eta Estudio Ergon贸mico y Medidas de Mejora en actividades del sector primario e industria alimentaria mediante Tecnolog铆a de Captura de Movimiento proiektuak aipamen berezia jaso dute Mutualia Sariaren VI. edizioan. Laneko arriskuen prebentzioa bultzatzeko kudeaketa eta ikerketaren, garapen teknologikoaren eta ikerketa eta garapenaren arloetan nabarmentzen diren enpresa kidetuei eta langile autonomo atxikiei ematen dizkie sariak Mutualiak. AZTI itsasoaren eta elikaduraren ikerketan aditu da, eta arrantzaren eta elikagaien sektoreen garapen sozialarekin eta ekonomikoarekin konprometituta dago, baita garapen jasangarriarekin ere, eta horretarako itsasoko ingurua eta baliabide naturalak aztertzen ditu. 30 urtetik gorako ibilbidea du eta 45 herrialdetan baino gehiagotan aritu da. Ikerketa estrategiko a eta aplikatua egiten du, eta bezeroei irtenbide osatuak eta berritzaileak ematen dizkie. Zientzia egungo eta etorkizuneko gizarterako balio eta ondare bihurtzea da bere ikurra.
Zer nabarmendu dezakezu laneko arriskuak kudeatzeko zuen sistemari buruz? Rogelio Pozo:
Gure prozesu eta proiektu guztietan, segurtasuneko, osasuneko eta prebentzioko printzipio guztiak hartzen ditugu kontuan. Berrikuntzaren, ikerketaren eta garapenaren gaineko teknologia-zentroa garenez, gizartea hobetzeko aldaketak eta aurrerapenak sortzen ditugu. Hobetzeko kultura DNAn dugu. Horregatik bultzatzen dugu elikagaien eta itsasoko 209 adituz osatutako taldea du, eta ideiak produktu industriaren garapen jasangarria. Batetik, jarduera eta zerbitzu bilakatu ondoren, enpresa-ekimenak ingurumenaren aldetik hobetzeko neurriak aplikatzen sortzen eta baliabide naturalak berreskuratzen eta ditugu, eta, bestetik, garapen ekonomikoa eta babesten dituzte. soziala hobetzeko neurriak, artean pertsonen segurtasunarekin eta osasunarekin lotutakoak, noski. AZTIko zuzendari nagusi Rogelio Pozo elkarrizketatu Gure kudeaketa-sistema gertutasunagatik, ebaluazio dugu. zehatz eta zehaztuagatik, arrisku bereziak eta errealak in situ identifikatzeagatik, datuak aztertzeagatik, etengabeko segimendua egiteagatik eta, batez ere, hobetzeko neurriengatik nabarmentzen da. Izan ere, arrisku guztiak goiz hautematea ahalbidetzen digu. Horretarako, beharrezkoa da prebentzio-baliabideak behar bezala antolatzea. Erakunde mistoa da. Jarduera ondo ezagutzen duten gure langileak izendatzen ditugu, ondo prestatutako prebentziozerbitzuekin lankidetzan aritzeko. Ikuskaritza teknologikoko, benchmarking-eko, lankidetzako eta informazioa trukatzeko eginkizunek etengabe hobetzen laguntzen digute. Erakundean bertan edo itsasoko eta elikagaien sektoreko industrientzako egiten ditugun lanen bidez sortutako hobekuntza-planak hainbat diziplinatako gure taldeak eta onuradunek adosten dituzte. Gure ustez, hori da prebentzioko ekintza-planak ezartzeko modu eraginkorrena. Lankidetza da benetako berrikuntza. Mutualia: Mutualia sariaren VI. edizioan aipamen berezia jaso duzue. Aurten, laneko arriskuen prebentzioaren Nola sortu zen zuen berrikuntza proiektua? Zertan arloko berrikuntza proiektuak saritu ditugu, eta datza? enpresak laneko arriskuak prebenitzeko kudeaketa bikaina egitea beharrezkoa zen. OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen, Ekonomiaren Garapen eta
Lehiakortasun Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzaren ekintza bateratuko estrategiaren bidez, AZTIk EAEko lehen sektorearen eta elikagai industrien prebentzio planetan aktiboki jarduteko aukera izan zuen 2007-2012 aldian. Elkarlan horri esker, balio-kateko eragile guztiekin harremanetan jarri ahal izan genuen, besteak beste: kudeaketa-zentroekin, federazioekin, enpresekin eta ustiategiekin. Lan esanguratsua egin genuen lehen sektoreko lan-arriskuak minimizatzeko edo deuseztatzeko neurriak identifikatzen. OSALANek ez ezik, Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko lurraldeetan ardi latxen esnearekin gazta egiten duten 100 artzainetik gora biltzen dituen Artzai Gazta elkarteak (Idiazabal jatorri deituraren jarduera eremua) ere badu artisau erako lanak edo erdiartisauak egiten dituzten enpresetan eta ustiategietan prebentzioa zabaltzeko interesa. Ondorioz, gihar eta hezurretako asaldurak izateko arriskua duten langileen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko proiektu hau gauzatu genuen elkarrekin.
bai osasunaren alderdietatik. Jardunbide egokiak ezarriz lan-arriskuak eta istripu-indizeak (maiztasuna eta larritasuna) txikitzea espero dugu. Azkenik, zer aholku emango zenizkieke lehen sektoreko eta elikagaien industriako enpresei, giharretako eta hezurretako asalduren prebentzioari buruz sentsibiliza daitezen? Zaila da elikagaien kateko enpresa guztientzako erabilgarriak diren aholkuak ematea, kasu bakoitza bere ezaugarri eta bereizgarrien arabera landu behar baita. Horrenbestez, enpresa bakoitzak baliagarriak zaizkion estrategiak aplikatu behar ditu.
Dena den, denek, beren helburuen eta estrategien barruan, pertsonen osasuna bultzatzeko eta arriskuak prebenitzeko aldagaiak lantzen eta horietan inbertitzen jarrai dezakete. Inbertsiorik errentagarrienetako bat da eta antolakuntzaren maila guztietan aplikatu behar dira. Hala, lan-baldintzak hobetzeaz gain, lanistripuak gutxituko dira, gaixotasun-bajei lotutako kostua txikituko da, laneko giroa hobetuko da eta enpresaren lehiakortasuna hobetuko da, kostuak Laneko eta Fisioterapiako Medikuntzako adituekin txikituko direlako eta produktibitatea hobetuko delako. batera, AZTIko kideek osasuneko eta jarrera- Inbertsio segurua da eta epe laburreko itzulketa-aldia higieneko ohiturak bultzatzeko tresnak prestatu dituzte, du. baita teknologiak eta instalazioak birdiseinatzeko eta egokitzeko proposamenen zerrenda luzea ere. Nola hartu dute sektoreko enpresek? Zer mailatan hartu dute parte?
Laster da gogobetetze-maila balioztatzeko, irtenbide teknologikoen ezarpena epe luzeko aldagaia delako. Dena den, sektorearen partaidetza-maila handia izan da. Artzai Gaztak, sektoreko zati handi baten elkarteak, eta taldeko kiderik aktiboenetako bat izan da, batez ere, azken fasean: ekarpen ugari egin ditu, ustiategietan eta gaztandegietan aplikatzeko oso orientatuta, pragmatismoko irizpideekin eta bideragarritasun tekniko-ekonomikoko irizpideekin. Sektoreko profesionalen partaidetza berme egokia izaten da; beraz, praktikoki ezartzeko aukerak handitzen ditu zalantzarik gabe. Zuen ustez, zer onura eragin ditu proiektuan? Eta zer aukera izango ditu etorkizunean? Proiektu horren lorpen nagusia lanerako erreferentziak eta tresnak edukitzea izan da, adibidez, giharretako eta hezurretako asaldurak prebenitzeko ergonomiari buruzko jardunbide egokien katalogoak, alde guztientzako erabilgarriak direnak (enpresetako eta ustiategietako arduradunak, profesionalak eta sektore horietako prebentzioko teknikoak). Identifikatu ditugun teknologiaren arloko neurriak ezinbestekoak dira, eta enpresetako garapen eta egokitzapen planetan erraz txerta daitezke. Hala, emaitza eraginkorragoak lortuko dira, bai ekoizpenaren
Mutualiako Prebentzio saila
mutua informazioa
2014ko urria 43 zbk.
for makuntza
2014ko Azaroa
Prebentzioari buruzko jardunaldiak
HAURDUNALDIKO ETA EDOSKITZAROKO LAN ARRISKUAREN KUDEAKETA Legeria aplikagarriari, arriskua ebaluatzeko prozedurari eta haurdunaldiko eta edoskitzaroko lanarriskuagatiko prestazioren kudeaketari buruzko jardunaldia. Ordutegia 09:30etik 13:00etara izango da, egun eta toki hauetan:
• Azaroaren 11n, Donostian (Camino, 1) • Azaroaren 18an, Gasteizen (Zumarren hiribidea, 1) • Azaroaren 25ean, Bilbon (Henao kalea, 26)
ERAGILE KIMIKOAK, HORIEN EBALUAZIORAKO METODOLOGIA ERRAZA Helburua eragile kimikoekiko esposizio-arriskua ebaluatzeko metodologia errazak ezagutaraztea da. Horiei esker, egoera onargarriak eta onargarriak ez direnak bereiz daitezke, arrisku faktoreak aztertzearen bidez, era sistematiko, bizkor eta ekonomikoan. Bai eta neurri zuzentzaileak noiz aplikatu behar diren zehaztera eta horien artean lehentasunak jartzera bideratzea ere. Jardunaldi teknikoa 9:30ean hasi eta 11:30ean amaituko da, l • Bilbon (Henao kalea, 26), azaroaren 20an Jardunaldiaren gidari izango da Pili Bezares gure Prebentzio Saileko teknikaria. Joan nahi izanez gero, bete ezazu hemen aurkituko duzun izena emateko inprimakia eta bidal ezazu hurrengo helbide elektronikora edo fax-zenbakira: prevencion@mutualia.es / fax-zenbakia: 944 042 103 Informazio gehiago nahi izanez gero: www.mutualia.es
Mutualiako Prebentzio saila
mutua informazioa
2014ko urria 43 zbk.
prebentzioa
Laneko segurtasunerako eta osasunerako zer alderdi jorratzea nahi duzu?
Jakinaraz iezaguzu.
Zure ekarpenak nahi ditugu 2015eko jardunaldi teknikoak antolatzeko.
2015erako jardun-ildoak prestatzeari ekin diogu, eta zuen ekarpenak nahi ditugu hitzaldiak antolatzeko. Zehazki, hainbat jardunaldi tekniko integral egingo ditugu; hau da, prebentzioaren arloko alderdi interesgarriei buruzko aurrez aurreko jardunaldiak, material teknikoz lagunduta. Prebentzioko teknikariak eta nork bere enpresan erantzukizuna duzuen pertsonak zarete, horregatik ezinbestekoa da zuen iritziak eta kezkak ezagutzea zuen premien araberako zerbitzua eskaini ahal izateko. Hori dela eta, eskertuko genizueke hitzaldi horietan zer gai garatzea nahi duzuen helbide elektroniko honetara bidaltzea: prevencion@mutualia.es. Aldez aurretik, mila esker zuen ekarpenengatik.
Mutualiako Prebentzio saila
mutua informazioa
2014ko urria 43 zbk.
legeak
365 egun baino gehiago igaro ez diren aldi baterako ezintasun-prozesuen mediku-altak berrikusteko prozedura Uztailaren 21ean, lehen 365 egunetan aldi baterako ezintasun-prozesuen kudeaketaren eta kontrolaren zenbait alderdi arautzen dituen 625/2014 Errege Dekretua argitaratu zen, eta irailaren 1ean jarri zen indarrean.
Aipatu aldi baterako ezintasun-prozesuen tratamenduan zenbait aldaketa ekarri ditu; besteak beste, amaierako hirugarren xedapenean, laneko gertakariak direla-eta emandako mediku-altak berrikusteko prozesua aldatu da, eta berritasun gisa, onuradunak inpugnazio horretarako zuen epea handitu da, hain zuzen ere, 4 egun naturaletik 10 egun baliodunera. Mutualitateak eskaera horri kontra egiteko eta alta justifikatzen duen mediku-informazioa emateko duen epea ere handitu egin da, zehazki, 2 egun baliodunetik 4ra. Prozesuaren gainerakoa ez da aldatu, eta gogorarazten dizuegu horrelako kasuetan langilea behartuta dagoela enpresari aipatu mediku-alta berrikusteko eskaera aurkeztu duela jakinaraztera, egun berean edo hurrengo egun baliodunean, eta enpresak erakunde kudeatzailearen jakinarazpen bidez jaso behar duela aipatu informazioa, inpugnazioaren hurrengo bi 2 egun baliodunetan. Enpresak, logikoki, eskubidea dauka gai horien berri izateko, eta mediku-alta inpugnatzen denetik ebazpen-egunera arte, langileak justifikatuta izango luke lanera ez joatea eta eskubidea izango luke aldi baterako prestazioa jasotzen jarraitzeko, ordainketa eskuordetuan. Nolanahi ere, mutualitatearen mediku-alta berretsiko balitz, interesdunak itzuli egin beharko lituzke mediku-altaren egunetik azkenean aintzat hartuko den altaren ondorio-egunera –administrazio-ebazpenean jasoko da– arte bidegabe jaso dituen prestazioak. Ebazpena bide judizialetik inpugnatu ahal izango da, eta eskea administrazio-ebazpen hauek baliogabetzeko jartzen diren erreklamazio judizial hauetarako aurreikusitako premiazko prozedura judizialaren bidez izapidetuko da, lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen Legearen 140. artikuluari jarraiki, eta aipatu prozesuen premiazko eta lehentasunezko izaerari eutsiko zaio. Enpresa, bestalde, mediku-altak berrikusteko prozesua hasita, behartuta dago Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari ahal bezain azkar jakinarazteko gertakari arruntengatiko mediku-baja bat eman dela, denbora-tarte horretan halakorik eman bada.
Sara Arostegui. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua
mutua informazioa
2014ko urria 43 zbk.
mutualia kirolarekin
Euskal Mendizale Federazioaren jarduera-plana Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna mendian Euskal Mendizale Federazioak (EMF), Euskadin jarduera hori kudeatzen eta garatzen erreferentea izanik, kirolari lotutako hainbat balio zabaltzen ditu euskal gizartean. . si dute: barneko funtzionamendua, aurrekontu-kudeaketa, kirol-proiektua, prestakuntza-proiektua eta komunikazio-plana. Komunikazio-planaren bidez asmoa izan da hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista erabiltzea federazioaren agiri guztietan, baita modalitateko emakumeak ikusaraztea ere komunikazio-euskarri guztietan.
Eta kirol horretan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna egotea da beti bultzatu duen balioetako bat. Hori dela eta, Federazioko Zuzendaritza Batzordeak 2014an EMFa genero-ikuspegitik ebaluatzeko erabakia hartu zuen. Federazioan azaldu dutenez, ÂŤFederazioan lana kudeatzeko eta garatzeko moduak sustatzen edo zailtzen du emakumeek eta gizonek gure kirolaren esparru guztietan parte har dezaten. Eta emakumeak beti izan dira mendiaren historiaren parte, nahiz eta gure gizartean ez dituzten haien merezimenduak, lorpenak eta aurrerapausoak hainbeste onartu eta aitortu. Emakume guztien esperientziak ere zabal daitezen, emakumeek mendiarekin izan duten harremanari buruzko ezagutzaren zein garatutako proiektuen berri emango dugu, haien parte-hartzea sustatzeko eta emakume gazteenei erreferenteak erakustekoÂť. EKFB Euskal Kirol Federazioen Batasunaren elkarlana izan dugu lan hori garatzeko, baita Avento ConsultorĂa enpresaren laguntza teknikoa ere. Kirolaren esparruko plan, ikerketa eta proiektuetan genero-ikuspegia sartzeko esperientzia handia du aipatutako enpresak. Ebaluazioaren bidez, Federazioaren arloak aztertu ondoren, bertan lana kudeatzeko eta garatzeko moduak kirol honen esparru guztietan emakumeek eta gizonek parte har dezaten zer neurritan bultzatzen edo zailtzen duen ikusi dugu. Erakundea berriku-
EKFBko Prentsa Saila
Horren emaitza 2014-2017 aldirako jarduera-plana izan da; horri esker EMFren kudeaketa hobetu nahi da emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduera hori garatzen duten esparru guztietan, federazioaren barruan zein kanpoan. Gainera, EMFk Emendik Proiektua (Emakumeak eta mendia) egin du; horrek, bada, 2014-2017 aldirako jarduera-neurriak biltzen ditu, emakumeek orain ordezkaritza txikia duten espezialitateetan parte hartzea sustatzeko eta ikusarazteko. Euskal Mendizale Federazioaren ebaluazioa, genero-ikuspegia ardatz duena, kontsulta daiteke. Esku-hartze ildoak eta Emendik Proiektua EMFren webgunean: http://www.emf-fvm.com/. Horrez gain, dokumentuak eta ekimenak bildu dira, webgunea elikatzeko, eta harremanak sendotuko dira genero-berdintasuna sustatzeko ildo berean diharduten beste erakunde batzuekin. Proiektuei buruzko iritziak emateko eta horiei ekarpenak egiteko, jo hona: idazkaritza@emf-fvm.com
Argazkia: Alexander Arrizabalaga
mutua informazioa
2014ko urria 43 zbk.
berdintasuna
Mutualiak jardunaldi desberdinetan parte hartzen du «Berdintasuna enpresan» bereizgarriari buruzko informazio-jardunaldian parte hartu du MUTUALIAK, Emakumearen Erakundeak antolatuta «Berdintasuna enpresan» bereizgarriari buruzko informazio-jardunaldia egin zen urriaren 20an; Emakumearen Erakundeko zuzendari Carmen Plazak hasi zuen jardunaldia, eta gogora ekarri zuen egun 92 enpresak dugula bereizgarria. Horrez gain, onartu egin zuen aurrerapenak izan direla emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin enpresek hartutako konpromisoan.
BERDINTASUNERAKO XI. FOROA MUTUALIAk jardunaldi bat antolatu zuen urriaren 14an Bizkaiko Medikuen Elkargoan, Emakundek deitzen duen BERDINTASUNERAKO FOROAren baitan. Aurten lema hau izan du foro horrek: «Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa» «Berdintasunaren bidez, kudeaketan aurrera pausoak» izeneko jardunaldian Cristina Mendia Ibarrolak (MUTUALIAKO berdintasuneko arduradunak eta EFR managerrak) gai honi buruzko gogoeta batzuk egin zituen: • Hurbilketa berriak Pertsonen kudeaketan ANTOLAMENDU MALGUAREN bidez, aukera-berdintasuna bultzatzeko.. • Pertsonen beharrak kontuan izateak dituen abantailak eta horrek duen garrantzia, lan-harremanetan berrikuntzak lortzeko. • Zer dira lan-jardute malguak? • Zein dira ondorio positiboak jardute horiek erakunde batean ezartzen direnean? • Nola kudeatzen dira programa malguak erakunde batean? . Cristinak «pauso bat aurrera egitea» eta laneko nahiz familiako bizitza uztartzeko enpresa-jarduteetan (erantzunkidetasunean, pertsonen beharretan, erakundeko pertsonen konpromisoa lortzean eta antzerakoetan) eboluzionatzea komeni dela nabarmendu zuen; zeren, Laneko Harremanak BERRITZEKO modua da. Amaitzeko MUTUALIAk lanaren eta familiaren uztarketan ezarri dituen jardunbide egokiak azaldu zituen. Denboraren eta espazioaren malgutasunaren eboluzioa nabarmendu zituen, batez ere, laneko eta familiako bizitza uztartzen laguntzeko. Hori egin dute azken 3 urteetan eta onurak ekarri dizkio erakundeari.
• Jardunaldi horren bidez bereizgarria emateko baldintzei eta prozedurari buruzko beharrezko informazio tekniko guztia eman nahi zitzaien hura eskuratzeko interesa duten enpresei. Mutualia Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritzan egindako jardunaldian Berdintasuna enpresa-ehuna indartzeko ere funtsezkoa dela azaldu zien Carmen Plazak enpresen ordezkariei, gizonen eta emakumeen talentua eta sormena edukitzen laguntzen baitu; halaber, emakumeekiko gizarte-konpromisotik erronka horrekin bat egitera bultzatu zituen, etorkizunean lehiakorra izan daitezen bermatzearren. Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin finantzatutako jardunaldian bereizgarria emateko deialdiaren lege-esparrua jakinarazi ez ezik, eskaera-orriak aztertu ere egin dituzte, era horretan orientabideak eman dituzte izangaiak behar bezala aurkez daitezen. Berdintasun-politikak eta -neurriak baloratzeko baremoak ere azaldu dituzte. Azkenik, arlo horretan duen esperientzia azaldu du MUTUALIAk, Cristina MENDIAren bitartez, DIE sareko kidea baita (Berdintasuna enpresan bereizgarria duten enpresak). Datorren deialdian parte hartu nahi duten hirurogei enpresa inguru izan dira jardunaldian, baina baita berdintasunaren arloko aholkularitza-enpresak zein aurreko edizioetan bereizgarria eskuratzeko aurkeztuta erdietsi ez dutenak ere. Honako webgune honen bitartez ematen den doako Aholkularitza Zerbitzuari buruzko informazioa ere eman dute:www.igualdadenlaempresa.es BERDINTASUNAREN ALDEKO ENPRESEN SAREA (DIE) Bereizgarriaren deialdia urtero egiten da, eta hiru ur-
teko indarraldia du.
Ziurtagiriaren gaiaren inguruan arituko direlarik.
Bereizgarria eskuratzen duten enpresek jarraipenerako urteko txostena igorri behar dute urtero egiaztatutako bikaintasun-mailari eusteko. Orain arte lau deialdi izan dira.
Ondoren, FEE Ziurtagiria duten hiru enpresa euskaldunek, GUGGENHEIM MUSEOAK, URKIDE Ikastetxeak eta MUTUALIAK Kontziliazio gaiean dituzten Praktika Onak azalduko dituzte.
Bereizgarria eskuratzen duten enpresak «Berdintasuna enpresan» izeneko sarean sartzen dira, eta horri esker jardunbide egokiak eta esperientziak trukatzeko aukera dute, dela aurrez aurreko topaketetan, dela sareko foroetan; horrelakoetan gaien araberako hainbat lantaldetan ere parte har dezakete. MUTUALIAk 2011n eskuratu zuen bereizgarria, eta berretsi egin du orain dela gutxi; modu aktiboan parte hartzen du sarean eta arlo horretako erreferentziazko enpresa da horregatik; hortaz, maiz deitzen dute, oraingo honetan bezala, Berdintasuneko Bikaintasuneko jardunbide egokiak azaltzeko. l
MUTUALIAko Zuzendari-Kudeatzailea eta CONFEBASK-eko Presidentea den Miguel Angel LUJUAk emango dio amaiera jardunaldiari. Zuen zain egongo gara
hurrengo jardunaldiak:
XX KUDEAKETA AURRERATUAREN XX. EUROPAR ASTEA 2014ko azaroaren 11a – 11:00etatik - 13:30etara Bizkaiko Medikuen Elkargoa, Lersundi kalea 9-5. solairua - BILBO “Kudeaketan aurreratuz pertsonak zainduz” Izen-emateak: mendia@mutualia.es – Cristina Mendia 944252504 / 605715511 MUTUALIAk urtero Euskalit erakundeak antolatzen duen KUDEAKETA AURRERATUAREN XX. EUROPAR ASTEAN parte hartuko du Datorren azaroaren 11rako, MUTUALIAk, “másfamilia” deituriko Fundazioarekin batera, “Kudeaketan aurreratuz pertsonak zainduz” jardunaldia antolatu du eta Bizkaiko Medikuen Elkargoan ospatuko da, Areilza Aretoan, Lersundi kalea, 9 – 6. solairuan, 11.00etatik 13.30etara. Jardunaldiari Josetxo Hernandezek, Euskaliteko Presidenteak, emango dio hasiera eta Aenor erakundeak eta “Más Familia” Fundazioak parte hartuko dute, FEE (Familia Erantzukizuneko Enpresa)
Cristina Mendia. Berdintasun arloko arduraduna-Efr managerra Mutualia
mutua informazioa umorea
2014ko urria 43 zbk.
Ogitartekoaren etenaldia
Kepa Bilbao
mutua informazioa 2014ko urria 43 zbk.