mutua informazioa 2015ko otsaila 47 zbk.
Sari-banaketa
2014ko iradokizun onenaren saria
Aurkibidea GAUR EGUN • ALBISTE INTERESGARRIAK PREBENTZIOA • LAN-ISTRIPUEN KOSTUEN KALKULUAN ADITUA DEN CARLES SALASEKIN HIZKETAN. • ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN II. FOROA
GURE ENPRESA ELKARTUAK
• GAMESA LEGEAK • «BULEGOKO LANAK ETA JOAN-ETORRIAK DITUZTEN» EGITEN DITUZTEN LANGILEEN
KONTINGENTZIA PROFESIONALENGATIKO KOTIZAZIO-TASA? FORMAKUNTZA • MINTEGI TEKNIKOA: LAN-ISTRIPUEN KOSTUAK. SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK • GIZA MARTXAREN AZTERKETA FUNTZIONALA BIOMEKANIKAN MUTUALIA KIROLAREKIN BAT • SOFTBALLA MUTUALIA • % 93,52KO ASETASUNAMUTUALIAKO OSASUN-ZERBITZUETAN • 2014KO IRADOKIZUN ONENAREN SARI BANAKETA • MUTUALIA JASANGARRI ETA IRISGARRIA BERDINTASUNA • LAN-BIZITZA, BIZITZA PERTSONALA ETA FAMILIA-BIZITZA BATERATZEKO NEURRIAK UMOREA • OGITARTEKOAREN TARTEA
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
gaur egun
Albiste interesgarriak AUTONOMOAK: jarduna uzteagatiko babesa jaso ahal izateko, jada ez dago kontingentzia profesionalak babesteko beharrik. Azken xedapenetako bigarrenak aldatu egiten du langile autonomoek jarduera uzteagatik izango duten babes-sistema espezifikoa ezartzen duen abuztuaren 5eko 32/2010 Legeak arautzen duen langile autonomoen babes-sistemaren araubide juridikoa. Aldaketa horri esker, orain arte eskatzen ziren eskakizun eta betebeharrak arindu egin dira, eragozpen baitziren eskubidea legez erabiltzeko, eta babes-sistematik kanpo dauden onuradunek ere babesa jaso ahal izango dute, beharra dutenean. Horrekin batera, kendu egin da babesa jaso ahal izateko kontingentzia profesionalak babesteko betebeharra, karga ekonomikoa delako jarduna uzteagatik duten babes-sistemarekin lotura finantzario edo materialik ez duen autonomoarentzat; hortaz, dagokion Araubide Bereziaren arauek erregulatuko dute kontingentzia profesionalekiko babesaren borondatezko edo derrigorrezko izaera, jarduerak dituen ezaugarri eta arriskuek aholkatzen dutenaren arabera.
Hona hemen nola geratu den idatzita 2. artikulua: ÂŤ2. artikulua. Araubide juridikoa. Jarduna uzteagatiko babesa Gizarte Segurantzako Sistemaren babes-sistemaren barnean dago, borondatezkoa da, eta lege honetan eta bere garapen-arauetan xedatutakoak arautzen dute, baita, ordezko moduan, Gizarte Segurantzako Araubide Berezia arautzen duten kokapenerako arauek ere.Âť
Hamargarren artikuluko 1. paragrafoa. Hona hemen nola geratu den idatzita 14. artikulua:
ÂŤ1. Jarduna uzteagatiko babesa kontingentzia horregatik gauzatuko den kotizazioaren kontura finantzatuko da soilik. Gauzatzen den hilabete berbereko lehenengo egunean hasiko da estalduraren indarraldia.Âť
Kontingentzia profesionalengatiko kotizazioak eguneratzea..
Gobernuak, urtebeteko epean, kontingentzia profesionalengatiko kotizazioaren erregulazioa eguneratzeari ekingo dio, honako alderdi hauek kontuan hartuz:
a)
Kontingentzia profesionalengatiko kotizazio-tarifa eguneratzea, jarduera ekonomikoengatiko kotizazio-
tasen berrikusteari eta tarifaren II. taula izenekoan agertzen diren egoera-kopuruaren murrizketari buruz 2007ko Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarrian legez ezarritakoa betez. Eguneratze hori jarduera, industria eta zereginen arrisku eta arriskugarritasunaren arabera egingo da.
b) Martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretua aldatzea. Errege Dekretu horrek lan-istripuak gutxitzeko eta prebenitzeko ekarpen berezia egin duten enpresei lan-gertakariengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistemaren ezarpena arautzen du. Aldaketak helburu hauek eduki beharko ditu, besteak beste: eskaeraprozesua arindu eta erraztea, pizgarria aitortu eta ordaintzea, eta ezbehar-kopuruaren jokaeran arreta jartzen duen sistema objektiboa ezartzea. Aldaketaren bidez, enpresetan Gizarte Segurantzako kontingentzia profesionalak modu eraginkorrean murrizten lagunduko duten neurri eta prozesuak hartzea sustatu nahi da. (35/2014 Legea, abenduaren 26koa)
Gizarte Segurantzak bajei buruzko informazioaren eta datu-aldaketaren kudeaketa bizkortu du Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak Errege Dekretuaren proiektua helarazi die gaur eragile sozialei. Horren bidez, Gizarte Segurantzaren arloko hainbat erregelamendu orokor aldatzen dira, zuzeneko fakturazio-sistema arautzen duen legea garatzeko. Zuzeneko fakturazio-sistemak lehenbailehen jakin behar ditu kotizazioa kalkulatzeko datu guztiak; horregatik ezartzen da testuan bajak eta datu-aldaketak gertatzen diren egun berdinean jakinarazi beharko zaizkiola Gizarte Segurantzari. Horrela, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari kuoten zuzeneko likidazioa errazteaz gain, bajak egun berdinean komunikatu baina eraginak sortzen dituen data baino sei egun lehenago jakinaraztea (egungo epea) ere saihesten du. Bestalde, gaur eragile sozialen mahaian egongo den Errege Dekretuaren proiektuak Gizarte Segurantzaren arloko beste arau batzuk aldatzen ditu, Sistemako kokapen-prozesuan eragina duten hainbat alderdi
egokitzeko. Ildo horretan, Itsasoko araubidearekin lotutako aldaketak biltzen dira, sektorearen berezitasunak eta sektoreak erregulazio orokorrera duen egokitzapena kontuan hartuz. Lege-proiektuaren azken helburua enpresak eta langileak Gizarte Segurantzako araubideetan kokatzeko ekintzen kudeaketan erraztasun eta uniformetasun gehiago lortzea da. Zirriborroa bidali zaienez, sindikatuetako eta patronaleko ordezkariek testua aztertu ahal izango dute, egungo sistemaren garapen-esparrua hobetzeko, eta horri esker GSDOk zuzenean likidatuko dizkie kotizazioak enpresei.
Mutualiako Kudeaketa Saila
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
legeak
Zein da «bulegoko lanak eta joan-etorriak dituzten beste jarduera batzuk» egiten dituzten langileen kontingentzia profesionalengatiko kotizazio-tasa? Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salak 2014ko azaroaren 26an emandako Epaiak, 80/2014 errekurtsoaren gainekoak, ezetsi egin du apelazio-errekurtsoa, eta berretsi egin ditu ikuskaritza-jarduketen ostean Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak gauzatutako 1.558.001,86 euroko likidazioak.
Gai interesgarri bat aztertzen da hemen: funtsean «bulegoko lanak» deritzenetan aritu arren, ibilgailuetan joan-etorriak ere egiten dituzten langileen kontingentzia profesionalengatiko kotizazioan aplika daitekeen tasa zein den zehaztea, burutzen den jarduera profesionalaren azterketa xehatuan oinarrituz, enpresak ordaindutako joan-etorriengatiko osagarriak eta kilometro-kopuruaren aldea balioztatuz, gauzatzen den benetako jarduera agerian jartzen duten beste datu batzuekin batera.
Estatuaren Aurrekontu Orokorren 2007ko Legeak (EAOL) laugarren xedapen gehigarrian egindako aldaketaren ondorioz, enpresak bere zerbitzura dituen langileei lan-istripu edo gaixotasun profesionalarengatiko kotizazioan ordaindu behar dien kopurua zehazten duen portzentaje aplikagarria enpresaren jarduerarekin lotuta dago, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN) arabera; horretarako, enpresako langile gehienei aplika dakiekeen tasa agertzen den laugarren xedapen gehigarriko I. taulako tasak hartzen dira oinarri.
Auzitegi Nazionalak aipatzen duen bezala, sistema hori zorrozki aplikatzeak disfuntzionalitateak eragingo lituzke; 2007ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak berak dioenez, langileak gauzatzen duen lana edo langilearen egoera II. taulan zerrendatzen direnekin bat etorri behar da, taula horretan ezartzen den kotizaziotasa aplikagarria ezarriz. Beraz, oro har, enpresak kontingentzia profesionalarengatik kotizazio-tasa berbera aplikatu arren, langile batzuentzako tasa ezberdina zehaztu dezake, langile horiek II. taulan aipatzen diren lanen bat burutzen baldin badute. Tasa hori zeharkako tasa bezala eratzen da eta horrela, langileak egiten duen lanari lehentasuna ematen zaio enpresaren jarduerarekiko.
Zeharkako kotizazio-tasa hori aplikatzeko baldintzetako bat bulegoko lanekin lotuta dago; horri dagokionez, aipatutako II. taulako a) puntuak kotizazio-tasa berezitua ezartzen du (1,00) ÂŤbulegoko lan esklusiboakÂť baldin badira; hain zuzen ere, ÂŤesklusibotasunÂť horren norainokoak eman ditu arazoak, eta horixe ebazten du Auzitegi Nazionalak emandako epaiak.
Errekurtsoa jarri duen alderdiarentzat, aipatutako II. taulako a) puntuan ezartzen den tasa aplikatu ahal izateko, garrantzitsuena bulegoko lanen ohikotasuna da, eta beraz, langileak lanean diharduen denboran batez ere bulegoko lanak egiten baditu, kotizazio-tasa aplikagarriak aipatutako a) puntukoak izan behar dira, langileak noizean behin edo bulegoko lanak baino denbora gutxiago beste lan edo jarduera batzuetan aritu arren. Administrazioaren ikuspegiaren arabera, aldiz, kontingentzia profesionalei dagokien kotizazioa 2007ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen Laugarren Xedapen Gehigarriko I. taulan agertzen diren primen arabera gauzatu behar da; hots, enpresaren jardueraren arabera. Hortaz, II. taulan xedatutakoaren ezarpena murriztailea izan behar da, eta esklusiboki bulegoko lanak egiten dituzten kasuetan bakarrik baztertu daiteke enpresaren jarduerari dagokion prima.
Administrazioaren tesiarekin bat dator Auzitegi Nazionala. Lehenik eta behin, aipatzen du bulegoko lan esklusiboak diren ala ez zehazteko lanpostuan burutzen diren funtzioen errealitatea hartu behar dela kontuan, eta, beraz, funtzioek bezeroekin kanpoko harreman etengabea eta joan-etorriak egin beharra barne hartzen badute, eztabaidatzen ari garen kasuan bezala, ezin dugu esan bulegoko lan esklusiboak direnik; kontingentzia profesionalei dagokien kotizazioa langileek beren zerbitzuak eskaintzen dizkioten erakunde edo enpresak burututako jarduera ekonomikoarentzako ezarritako kotizazio orokorra izango da, eta ezin izango zaie bulegoko lan esklusiboei dagokien tasa aplikatu lan horiez gain kanpoko joan-etorriak behar
dituzten jarduerak burutzen dituzten langileei, lan gehigarriek duten intentsitatea edo maiztasuna edozein delarik ere. Auzitegi Nazionalaren iritziz, bulegoko lan esklusiboarekin alderatuta lan gehigarrien intentsitate edo maiztasunean oinarritutako irizpide kuantitatiboa edo portzentajezkoa aplikatuz gero, langileei hilabete batzuetan kotizazio-tasa bat eta beste hilabete batzuetan, jardueraren arabera, burutzen dituzten joanetorriek zehaztuko luketen beste bat aplikatzearen paradoxa gerta liteke, eta, Auzitegi Nazionalaren ustetan, 2007an gauzatzen den erreformak ez du konponbide hori barne hartzen.
Ondorioz, epaiak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ikuskaritza-jarduketak eta ebazpenak berresten ditu. Ikuskaritza-jarduketak eta ebazpenetan esandakoa kontuan hartuz, bulegoko lanak egiteaz gain, ohiko joan-etorriak eragiten zituzten bezeroentzako arreta-lanak burutzen zituzten langileei ezin zaie II. taulako a) puntuan agertzen den kotizazio-tasa aplikatu, kotizazio-tasa hori esklusiboki bulegoko lanak egiten dituztenei bakarrik aplika baitakieke, eta ezin izango zaie aplikatu beren lan-jarduera batez ere bulegoko lanetan eman arren bulegotik kanpo lanak burutu ohi dituzten langileei, noizean behin burutu edo horietan denbora gutxiago ematen badute ere.
Raquel MartĂnez. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
prebentzioa
Lan-istripuen kostuen kalkuluan aditua den Carles Salasekin hizketan. Laneko istripuek eta gaixotasun profesionalek kalte handiak eragiten dituzte; bai giza kalteak, bai kalte ekonomikoak. Ikuspegi etiko eta moraletik, laneko istripuek sortzen duten giza kostua bera arrazoi aski sendoa da istripuak gertatzea ekiditeko beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta giza baliabide guztiak jartzeko.
Zoritxarrez, sarritan, enpresari batzuei prebentzioan inbertitzeko beharra ikusarazteko, ez da nahikoa izaten argudio teknikoak, juridikoak edo osasun-argudioak ematea; abantaila ekonomikoak aipatu behar izaten zaizkie. Lan-istripuen kostua kalkulatzeko metodologia eta tekniken bidez kostua-irabazia azterketa prebentziokudeaketan nola integra daitekeen aztertzeko, eta azterketaren garrantzia erakusteko, jardunaldi/mintegia izango dugu Mutualian, martxoaren 12an. Hizlaria Carles Salas izango da, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Enpresen Antolaketa Saileko irakasle elkartua, Laneko Medikuntzako mediku espezialista. Lan-arriskuen prebentzioko goi-teknikaria eta Hiri-barruko garraio eta Zerbitzu Orokorretako Laneko Osasun eta Segurtasunaren arduraduna. Prebentzio-kudeaketaren beharrezko ikuspegi hori aztertzea nahitaezkotzat jotzen den arren, ez dago enpresetan behar beste garatuta. Mutualiak antolatutako jardunaldian izango duen parte-hartzea aprobetxatuz, elkarrizketa egin diogu, gaiari buruz duen esperientziaz mintzatzeko.
Mutualia: Arlo honetan duzun esperientzia zabalaren arabera, zure ustez, enpresek kontuan hartzen al dute kostu-irabazi kalkulua prebentzio-kudeaketan, enpresaren kudeaketa orokorrean?
Enpresa batzuk hasi dira dagoeneko, eta, pixkanaka-pixkanaka, gero eta gehiago ari dira horren beharraz konturatzen. Gainera, erakunde laguntzaileak, laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateak adibidez, kudeaketaren alderdi horren alde egiten ari dira. Dagoeneko ez da kategorikoa enpresak daukan absentismo-indizeaz hitz egitea; horrek enpresarentzat duen ezinbesteko kostuaz ere hitz egin behar da. Enpresa-talde ugari ari dira horretan lanean, baina talde txikia da oraingoz, enpresen kopurua aintzat hartuta.
Mutualia:.- Zeintzuk dira, zure ustez, lan-istripuen kostuak ondo aztertzeko gakoak?
Halako kostuak kalkulatzeko, sistema fidagarri eta egiaztatuak erabili behar dira, enpresan bertan adostutakoak. Giza baliabideen sailarekin eta/edo gerentziarekin adostutakoak, esaterako. Esan ohi dudan bezala, gauza berririk ez dugu aurkituko, baina bidea luzea daukagu egiteko. Prebentzionistak ez gara ekonomistak, baina bai nolabaiteko kudeatzaileak; prebentzio-sistemaren eraginkortasuna eta efizientzia egiaztatzeko ratio eta adierazle sendo eta definitzaileekin egin behar izaten dugu lan. Horretarako, ez da enpresa-ekonomiaren arloko ezagutza handirik behar, baina oinarri txiki bat bai; batez ere, ikuspegi egokia lantzeko.
Mutualia: Istripuen kostua kalkulatzeko metodologiari dagokionez, sektore eta tamaina guztietako enpresentzako moduko tresnak al daude?
Bai, enpresa mota guztientzako tresnak daude. Dena den, tresnak zenbat eta zehatzagoak izan, orduan eta erantzun egokiagoa emango diote enpresari; ÂŤneurrira egindako trajeÂť hobea osatuko dute, eta zehaztasun handiagoz egin ahal izango da kostuen kalkulua. Ez da beharrezkoa baliabide asko edukitzea prebentziokudeaketaren alderdi horretan sartzeko, aurrekari eta datu ugari baitaude edozein enpresarentzako egokitzapena gauzatu ahal izateko eta prebentzio-ekintzaren kostu-irabazien azterketa egiteko aukera emango duen kalkulu-hurbilketa burutu ahal izateko. Kostuei buruzko informaziorik ez badaukagu, inbertsioarena eduki arren (ez dugu ahaztu behar araudiak enpresa guztiak derrigortzen dituela horretara), ezin izango dugu kostua-irabazia neurtu. Metodologia ugari daude; orokorragoak batzuk eta zehatzagoak beste batzuk.
Mutualia: Azkenik, eta egungo krisi-egoera kontuan hartuz, nola konbentzitu ditzakegu enpresak laneko arriskuen prebentzioan inberti dezaten?
Ba, hain zuzen ere, beste edozein garai baino hobea dugu hau prebentzionistok gure ekarpenak egiteko, eta gure enpresak lehiakorragoak eta produktiboagoak izatea lortzeko. Arriskuak murriztuz, langileen osasuna kaltetzen duten faktoreak murriztuz, produktibitate handiagoa lor daiteke. Edo, beste era batera esanda, kostuak murriztu daitezke. Mundu osoan ospetsua den ekonomista ezagun baten esanetan (Peter Drucker du izena), enpresen irabaziak maximizatzeko helburu nagusia galerak minimizatzea da. Eta zer dira langileen osasunari eragindako kalteak, galerak baizik? Erakunde ospetsuek (World Economic Forum, Europar Batasuna, zein laneko aseguruen erakunde alemanak, adibidez) egin dituzten azterlanek garbi erakusten dute laneko prebentzioan edo osasunaren sustapenean inbertitutako euro bakoitzeko 2,5 euro baino gehiagoko eta 3 euro baino gehiagoko irabazia lortzen dela. Hitzaldiei hasiera ematean, nik hauxe galdetzen diet beti enpresariei: ÂŤinbertituko al zenukete inbertitutako euro bakoitzeko bi euroko irabazia emango lizuekeen negozio batean?Âť. Denek baietz erantzuten dute, noski. Orduan, ezaugarri horiek dituen negozio bati buruz hitz egingo diedala esaten diet. Eta, hain zuzen ere, horri buruz hitz egingo dut martxoaren 12an Mutualian.
Hurrengo grafikoan, herrialdeen lehiakortasuna eta herrialde horietan erregistratutako istripu hilgarriak agertzen dira, IMD (International Institute for Management Development, Suitzako negozio-eskola ospetsua) eta LANE (Lanaren Nazioarteko Erakundea) erakundeen azterlanetan oinarrituz.
Mutualiako Prebentzio saila
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
prebentzioa
«Mobiliza zaitez»
Administrazio Publikoari zuzendutako foroa
Otsailaren 24 eta 26an, Administrazio Publikoaren II. Foroko bi jardunaldiak izan ditugu Mutualian. «MOBILIZA ZAITEZ» goiburupean, laneko joan-etorrien arriskuak izan ditugu foroan aztergai, udaletako eta erakunde publikoetako kasuistikan oinarrituz.
Mutualiak antolatutako Administrazio Publikoaren II.
Foroko alderdi praktikoena Mutualiako Prebentzio
Foroan, bi jardunaldi izan berri ditugu (Donostian eta
Zerbitzuak aurkeztutakoa izan zen, mutualitatean
Bilbon), udaletako arduradunei joan-etorriek dakarten
abian jarritako mugikortasun-planaren esperientzia
laneko
azaldu baitzuen.
arriskua
Mutualiako
ezagutarazteko.
Prebentzio
Saileko
eta
Horretarako,
Plan hori prestatzeko orduan,
Prebentzio
Mutualian, kontuan hartu ditugu langileei egindako
Zerbitzuko teknikariak izan genituen hizlari; besteak
galdetegiak eta arduradunekin eta ordezkariekin
beste, arrisku-faktoreez, arrisku horien inguruan
egindako batzarretan adierazitakoak. Egoeraren
kontzientziatzeko tresnez eta mugikortasun-planak
balorazioan eta diagnostikoan oinarrituz, ezartzen ari
burutzeko metodologiaz mintzatu ziren.
garen jarduketa-plana gauzatu dugu.
Udalei eta erakunde publikoei laneko joan-etorrien arriskuak duen garrantzia ikusarazteko, Prebentzio Sailak egindako Udal eta Erakunde Publikoetako Laneko Istripuen Azterketaren emaitzak ezagutarazi genituen foroan. Dokumentu horretan, erakunde horietan 2012-2013 aldian gertatutako istripuak aztertzen dira.
Mutualiako Prebentzio saila
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
for makuntza
MINTEGI TEKNIKOA
Lan-istripuen kostuak. Prebentzio-kudeaketaren kostua-irabazia kalkulatzeko metodologia.
Martxoaren 12an, mintegi tekniko bat izango dugu Mutualian, Bilboko Henao kaleko prestakuntza-aretoan: ÂŤLan-istripuen kostua. Prebentzio-kudeaketaren kostuairabazia kalkulatzeko metodologiaÂť. Mintegia Prebentzio Sailak antolatu du eta hizlaria Carles Salas izango da, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Enpresen Antolaketa Saileko irakasle elkartua, Laneko Medikuntzako
mediku
espezialista.
Lan-arriskuen
prebentzioko goi-teknikaria eta Hiri-barruko Garraio eta Zerbitzu Orokorretako Laneko Osasun eta Segurtasunaren arduraduna.
Carles Sales prebentzio-kudeaketaz jardungo da; bereziki, lan-istripuen kostua kalkulatzeko metodologia eta tekniken bidez kostua-irabazia azterketa kudeaketan integratzearen alde arituko da, eta kostu hori aztertzeak duen garrantzia nabarmenduko du. Prebentzio-kudeaketa nahitaezkotzat jotzen den arren, ez dago, oro har, enpresetan behar beste garatuta.
Jardunaldia prebentzio-teknikariei zuzendua dago eta doakoa da. Jardunaldira etortzeko interesa izanez gero, hemen klik eginez aurkituko duzun inprimakia bete.
Mutualiako Prebentzio saila
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
gure enpresa elkar tuak
Mutualia Sariaren VI. edizioko aipamen bereziari elkarrizketa.
Javier Guiral Alda, Corporate EHS Manager
Mutualia sariaren VI. edizioan aipamen berezia jaso duzue. Aurten, laneko arriskuen prebentzioaren arloko berrikuntza proiektuak saritu ditugu, eta enpresak laneko arriskuak prebenitzeko kudeaketa bikaina egitea beharrezkoa zen. Zer nabarmendu dezakezu laneko arriskuak kudeatzeko zuen sistemari buruz? Gamesak dio bere lehentasun nagusia ingurumena eta pertsonen segurtasuna zein osasuna direla, eta bikaintasun-estandar gisa ulertzen du. Erantzukizun horren ariketa erakunde osora zabaltzen da, pertsona eta jarduera bakoitzaren kudeaketaren zati integrala izanda, guztion inplikazioa eta parte-hartze aktiboa behar duen ahaleginean. Gure ustez, Bikaintasun Operatiboa funtsezko eta ezinbesteko balorea da Gamesaren garapen iraunkorrerako. Gure estrategia globalak Gamesaren Negozio Planaren funtsezko oinarri gisa integratzen du balore hori. Arriskuen kudeaketa eraginkorrean eta gauzak egiteko gure moduan prebentzio-kultura integratzean oinarritutako gure prebentzio-kudeaketaren kontzepzio estrategikoa nabarmenduko genuke, pertsonak ingurune naturalaren eta euren zein besteen bizitzaren prebentzioan eta babesean parte hartzera bultzatuta.
Mutualia: Nola sortu zen zuen berrikuntza proiektua? Zertan datza? Proiektu berritzaile hau Gamesako ÂŤBusiness CEOÂť den Xabier Etxeberriaren ekimen gisa sortu zen. Pertsonen eguneroko jokabideen bilakaera sustatzeko programa da, zero gertakizunen helburua lortzea eta, aldi berean, negozio-emaitzei ekarpen positiboa egitea ahalbidetuko digun aurrerapen iraunkorreko kultura operatiban integratuta. Aipatutako gure erakunde-kulturaren hobekuntzako ildo estrategikoaren helburua langile guztiak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da, prebentzio-kudeaketan parte hartzearen eta inplikatzearen bidez, kudeaketa irekiaren, gardenaren eta parte-hartzailearen konpromisoa bermatuta. Programaren funtsezko beste aspektu bat lan-ingurune iraunkorraren, seguruaren eta osasungarriaren sustapena da, egungo eta
etorkizuneko belaunaldien ongizatea eta bizi-baldintzak modu iraunkorrean hobetzeko. Programak segurtasun- eta osasun-adierazleen mundu-mailako komunikazioa eta ezagutzaren kudeaketa integratzen ditu, gure jardunbide egoki seguruak, ikasitako ikasgaiak eta segurtasun-alertak partekatuta. Lanpostuan EHSri buruz hitz egitera eta prebentzio-lanetan nahastera bultzatzen du. Parte-hartzea bermatzen du, gertakizunen analisiaren eta hobetzeko iradokizunak egiteko aukeraren bidez. Programaren funtsezko beste aspektu bat nahasitako eragile guztietan ingurumenaren eta lanarriskuen prebentzioaren inguruan kontzientziatzearen bidez benetako prebentzio-kultura sustatzea helburu duten sentsibilizazio-kanpainak dira. Kanpaina horiek betebeharren eta ondoriozko erantzukizunen sentsibilizaziorako edo onarpenerako orientatzea espero da eta, azkenean, prebentzioaren arloan, partehartze eta inplikazio pertsonal aktiboa sortzea.
Prebentzio-oharren kudeaketak eta monitorizazioak honako hauek ahalbidetzen ditu: ohitura eta jokaera eraginkorrak eta seguruak ezagutzea eta ÂŤsendotzeaÂť, lan-prozeduretan egonda edo ez; funtsean giza jokabidetik ondorioztatutako ekintza edo baldintza arriskutsuak identifikatzea, arriskuen identifikazioaren, ebaluazioaren eta kontrolaren prozesuaren etengabeko hobekuntzan laguntzea, behar zehatzak zehaztea eta langileen trebakuntzaren eraginkortasuna egiaztatzea, lan-prozeduren beharra, egokitasuna edo gabeziak egiaztatzea eta egoera zein ekintza arriskutsuak tokian berehala eta uste osoz zuzentzea. Mutualia: Zuen ustez, zer onura zehatz eragin ditu egitasmoak? Eta zer etorkizun-aukera ireki dira hemendik aurrera? Programaren ezarpen eraginkorraren bidez, Gamesak barneko komunikazio-tresna ezin hobea du pertsonenganako ongizatearen konpromisoa eta gure erakundearen ingurune naturalarekiko errespetua ikustarazteko. Pertsonak lan-baldintzen analisian eta hobekuntzan aktiboki nahastea, arrisku-jokabideak kentzea eta jarrera iraunkorra, segurua eta osasuntsua garatzea ahalbidetzen digu. Programaren onura zehatzak honako hauek dira:
Barneko komunikazioa hobetzea
Aukera bikaina prebentzioaren kultura bat garatzeko
Pertsonen ongizaterako eta natura-ingurunea errespetatzeko erakundeak duen konpromisoaren
berri ematea
Pertsonak are gehiago nahastea eta kontzientziatzea
Erdietsitako lorpenaz gozatzea
Arrisku-portaerak ezabatzea eta jarrera jasangarri, seguru eta osasungarri bat garatzea
Gure irudi korporatiboa eta ongizate-kudeaketaren pertzepzioa hobetzea
Gamesan lan egiten duten pertsonen konpromisoari, inplikazioari eta erantzukizunari zein, erantzukizunaren sentsibilitatetik, EHS funtzioa bikaintasun-irizpideekin balioan jartzeari esker, duintasunez eta errespetu osoarekin lan egin ahal izango dugu, Osasunaren, Ongizatearen, Segurtasunaren eta Ingurumenaren sustapeneko edozer erronkaren aurrean.
Mutualia: Sari honen hautagaitza baloratzeko, zuen instalazioak bisitatzera joan ziren teknikariak harrituta gelditu ziren ÂŤTrebakuntza EskolarekinÂť. Zertan datza?
Fakultatea deitzen dugun mantentze- eta eraikuntza-jardueretarako trebakuntza integraleko zentroa da; bertan, parke eolikoetan lan egiten duten pertsonen trebakuntza- eta kualifikazio-prozesua garatzen da. Gamesak Europan, Txinan eta AEBn ditun trebakuntza-zentro horiek, turbinen eragiketaz eta mantentzelanaz arduratzen diren bere langileei, azpikontratei eta bezeroei beharrezko ezagutza emateko.
Mutualia: Zuen esperientzia ikusirik, zer aholku emango zeniekete halako programak abiarazi nahi dituzten enpresei?
Gure ikuspegitik, enpresa-estrategian, pertsonen erosotasunerazko eta ongizateranzko orientazio argia sartzea gomendatzea gustatuko litzaiguke beste enpresa batzuei, prebentzio-ahaleginak euren erakundearen garapen iraunkorrean inbertituta, segurtasun eta osasun arloko lidergo-kultura sustatuta, Zuzendaritzaren konpromiso nabarmenarekin.
Programa ezartzeak hau ahalbidetzen dio Gamesari: erakundearen kulturan prebentzio arloko baloreak eta printzipioak txertatzea, eta lan-ingurune jasangarri, seguru eta osasungarri bat sustatzea.
Guri asko lagundu digu beste enpresa batzuekin segurtasunaren eta osasunaren arloko esperientzia positiboak trukatzea. Beraz, alde horretatik, zure zerbitzura gaude, gure ikuspegia eta hobekuntzaprogramak partekatzeko. Atsegin handiz egingo dugu!
Mutualiako Prebentzio saila
mutua informazioa mutualia kirolarekin
2015ko otsaila 47 zbk.
Taldeko lana, komunikazioa eta diziplina indartzen dituen kirola
Softballa:
Kirol hau beisbola baino askoz arinagoa eta dibertigarriagoa dela diote, komunikazioa errazten duela, diziplina eskatzen duela, taldean lan egiten laguntzen duela eta sasoian egoten laguntzen duela; izan ere, gerrialdeko eta aldaketako koipeak erretzen ditu, gorputzeko muskulu guztien malgutasuna mantentzen laguntzeaz du, eta sabelaldea, zangoak, besoak, besaurreak eta eskumuturrak sendotzen ditu. Ona da osasun kardiobaskularrerako ere. Softballa taldeko kirola da. Beisbolean bezala, batea eta pilota behar dira. Eremu finkatu bat behar izaten da softballean jokatzeko: angelu zuzena osatzen duten bi marraren (faltako lerroak) barnean dagoen espazioa. Espazio horretan karratu bat marrazten da, eta karratuaren erpin bakoitzean baseak jartzen dira. Baseak aldi baterako babeslekuak dira une horretan erasoan ari den taldeko jokalarientzat. Baseetako batek irudi pentagonala du (home deritzo) eta faltako bi lerroek osatzen duten erpinean jartzen da. Jaurtitzailearen zirkulua karratu horren erdian dago. Beisboleko diamantearen forma bera du, baina txikiagoa da. Arauzko jokoak zazpi sarrera ditu. Sarrera bakoitzean, talde bakoitzak bateaz jo eta defendatu egiten du, txandaka. Jokoa lasterketa gutxien egiten dituen taldeak galtzen du. Talde erasotzailea pilota bateaz jotzen saiatzen da, base guztiak dauden ordenan zapalduz aurrera egin ahal izateko behar bezain urrun jaurtiz, home basera heldu arte, horrela lasterketa bat egiteko. Talde defendatzailea bateatzailea kanporatzen saiatuko da, pilota airean hartuz, edo lasterkariak, baseetara heldu baino lehen lasterkariak pilotarekin ukituz, edo lasterkaria baino lehen basea ukituz baina lasterkaria aurreko basera heltzea eragotziz. Kirol hau pixkanaka zabalduz doa gure artean. Iazko uztailean, Euskadiko emakumezkoen softball taldea Vancouverren (Kanada) antolatutako txapelketa ospetsuan izan zen. Bertan, munduko
talderik onenak Holandako munduko txapelketarako
geroago munduko txapeldun izan ziren japoniarrak.
prestatzen aritu ziren. Ia urtearen amaieran, Beisbol
Euskadik emakumezkoen kategorian munduko lau
eta Softballeko Euskal Federazioa lehen lerrora itzuli
talde onenen aurka jokatu zuen txapelketa berean.
zen Saint Raphael-en, Frantziako Federazioaren
Horrek hazia ereiteko balio izan zuen, eta Euskadik
aurka jokatu zuen adiskidantzazko txapelketan.
aurten egingo diren lehen mailako txapelketetan
Rafael Llames Beisbol eta Softballeko Euskal
parte hartzeko gonbidapenak jaso ditu dagoeneko.
Federazioko presidentea da. Lehenago Kuban izan
Hori guztia Euskal Kirol Federazioen Batasunaren laguntzari esker ere lortu da.
zen, kubatarren aurka jokatzeko. «Gero Kanadara joan ginen, eta Haarlem-eko munduko txapelketan ere ordezkaritza izan zuen gure federazioak, euskal softballa zabaltzeko. Eta Frantziako Federazioaren aurka txapelketa bat jokatzeko aukera sortu zitzaigun».
Federazioak
aurkari
garrantzitsuak
bilatzeko lanean dihardu. «Gure asmoa geldirik ez egotea eta maila altuko taldeen aurka jokatzen jarraitzea da. Gu 2013an hasi ginen honetan. Kubara joan ginenean ez geneukan esperientziarik, eta ondo egurtu gintuzten. Kanadan askoz hobeto jokatu genuen, baina maila altuko taldeak izan genituen aurkari. Nahiko partida onak jokatu genituen. Markagailuak
lekuko»,
dio
Llamesek.
Euskal
Federazioak kirolaren ikuspuntutik eta gizarteoihartzunaren aldetik jokatu duen txapelketarik garrantzitsuena Kanadakoa izan da. Japoniaren aurka jokatu zuen Euskadik, eta hamabost egun
EKFBko Prentsa Saila
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
mutualia
%* 93,52ko asetasuna Mutualiako osasun-zerbitzuetan
93,52 Mutualia osoan % gisa irudikatutako tasa globala, larrialdi-zerbitzuak, langertakizunengatiko kontsultak, errehabilitazioa, ospitalizazioa eta gertakizun arruntengatiko kontsultak bateratuta. Honako item hauek jasotzen dira: erantzuteko gaitasuna, informazio medikoa, instalazioak eta balorazio orokorra.
* Lan Gertakizunen eta Gertakizun Arrunten barnean, 2014ean osasun-sorospena izandako erabiltzaileen asetasun-galdeketetatik ateratako datuak, 5585 erabiltzaileko elkarrizketatutako populazioaren arabera, % Âą1,18ko lagin-akatsa emanda
Mutualiak asetasun-mailak kontsolidatu ditu bere osasun-zerbitzu guztietan
Bosgarren urtez jarraian, Mutualiaren Adierazle Globala % 90en gainetik kokatzen da, larrialdiei, langertakizunengatiko kontsultei, errehabilitazioari, ospitaleratzeari eta kontingentzia arruntengatiko kontsultei dagokienez. 2014. urtearen amaieran, % 93,52ra iritsi zen.
Jarraian, adierazle horrek 2007tik 2014ra izandako bilakaera islatzen dugu, asetasunaren %an:
MUTUALIAREN ADIERAZLEA
2007
2008
2009
Adierazle orokorra Erantzuteko gaitasuna Informazioa Arreta (jasotako tratua) Instalazioak Balorazio orokorra
89,8
90,3
87,7
85,4
87,8
92,4
2010
2011
2012
2013
2014
92,52 91,67 92,72
92,86
93,52
92,5
91,20 91,78 92,36
91,96
93,24
93,5
93,2
89,20 88,14 90,28
88,52
90,15
91,4
91,9
91,6
94,59 93,38 93,92
94,38
95,5
92,8 86,6
97,6 86,0
91,4 87,7
96,24 96,41 96,27 91,29 88,64 90,71
96,54 92,74
96,83 91,8
Aldi berean, galdetutako zerbitzu bakoitzean egindako galderen batezbesteko notaren adierazlea erantsi dugu:
2014ean lortutako 8,38k azken azterketetan jadanik hautemandako aurreratzea kontsolidatzen du, erabiltzaileen asetasun orokorrean goranzko joera ikusita.
Azterlan honi esker, zentroetan eta zerbitzuetan emandako arretaren kalitatearen adierazle fidagarri bat daukagu, baita hobekuntza neurriak jasoko dituen plan bat zehazteko aukera ere.
Azkenik, erantzuteko lana hartu duten eta euren gomendio eta iradokizunekin planteatutako helburuak – besteak beste, erreferentziazko mutualitatea izatea– betetzen lagunduko diguten 5500 pertsona baino gehiagori eskerrak eman nahi dizkiet.
Mutualiako Kudeaketa Saila
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
mutualia
Sari-banaketa
2014KO IRADOKIZUN ONENAREN SARIA Joan den urtarrilean «Iradokizun Onenaren Sariaren» epaia eman zuten; ekimen hori urtero antolatzen dugu Mutualian, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko duten iradokizunak jasotzea sustatzeko. Joan den urtarrilean «Iradokizun Onenaren Sariaren» epaia eman zuten; ekimen hori urtero antolatzen dugu Mutualian, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko duten iradokizunak jasotzea sustatzeko.
“Ondo
legoke
errehabilitazioko
paziente
bakoitzak errepikapenak idazteko ariketa-taula izatea; horrela, egunero hobetzea eta lehenago sendatzea sustatzen duzu”
Iradokizuna Arabako OFITA enpresako Ixona Irizar Anguianok aurkeztu zuen.
Jasotako iradokizunen kopurua eta kalitatea eskertu nahi ditugu; izan ere gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digute, zalantzarik gabe.
Mutualiako Kudeaketa Saila
Juan Villar, Arabako Lurralde Ordezkaritzako zuzendaria, Ixona Irizar sariaren irabazleari Ipad-a entregatzen
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
mutualia
MUTUALIA
JASANGARRI ETA IRISGARRIA Mutualiak Q Ziurtapen Jasangarria jaso du Henaoko eraikinerako eta Ercilla Klinikarako, Q JASANGARRIA EVOLUTION PLUS kalifikazioarekin. Dakizuen moduan, Mutualiak denbora asko darama ingurumen-jardunbide onak hobetzeko lan egiten. Horregatik, eta Ziurtapen Jasangarriaren Agentziarekin lankidetza, Henaoko eta Ercillako instalazioak Q Jasangarria Evolution zigiluarekin ziurtatzea lortu dugu, erabiltzen diren instalazioen eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko beharra dela eta. Ziurtapen horrek bermatzen du gure instalazioak egokitu egin ditugula, ingurumen inpaktua minimizatzeko eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzeko. (Ziurtatuz kontsumo baxuko argiztapen sistema duela bai barruan eta bai kanpoan, ur birziklagarriak biltegiratzeko barne sistema duela, irisgarria dela, ura aurrezteko neurriak hartzen dituztela eta abar.) Bereizgarri horiek hemendik aurrera bi zentroetan ikusi ahal izango dituzue.
Roberto Calzada, Lorena Aguirregabiria eta Antonio Monta単o
Era berean, Henaoko eraikinak Shangri.La fundazioak ematen duen Irisgarritasun Unibertsalaren Ziurtapena lortu du, DALCO irizpideen arabera (UNE 170.001-1 araua), 5etik 4ko balorazioarekin. Irisgarritasun Unibertsaleko kudeaketa sistema bat izateak bermatzen du pertsona guztiek, horien adina edo ezgaitasuna edozein izanik ere, eraikitako ingurunera iristeko eta horietan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeko eta gozatzeko aukera berdinak dituztela, erabileran albait autonomia handienarekin.
Horretarako, zentro honetan irisgarritasun-azterketa bat egin da (irisgarritasun maila adierazten duen bereizgarria, kontuan hartuta 4 balorazioak ia bikaintasuna adierazten duela eta kontuan hartuta eraikin historiko bat dela eta mugak dituela. Hala ere, eraikina egokitu egin dugu, muga arkitektonikoak hobetzeko eta edozein ezgaitasun duten pertsonen irisgarritasuna errazteko, adibidez, zoladura irisgarri baten bidez, seinaleen bidez, komun egokituen bidez...). Bikaintasunera iristeko hobekuntza puntuei dagokienez, arlo kognitiboari loturiko hobekuntzak proposatu dizkigute, adibidez, zentroan zeinu hizkuntza dakien, eta braille seinaletika edo erliebe altua 50 cm-ko altueran erabiltzen dakien pertsona bat izatea. Eraikinen Kudeaketa zerbitzuak ildo horretan lan egiten jarraituko du eta iradokizun eta ideiak ematera animatzen zaituztegu, Mutualia erakunde jasangarri eta irisgarriagoa izan dadin eta Mutualiaren zentro guztiak ziurtatzera iritsi ahal izateko.
Mutualiaren gardentasun-atariak erabilerraztasunaren “DIGA hiru izarrak” ziurtagiria jaso du. Mutualiak gardentasun-ataria prestatu du bere konpromisoen artean dagoen erabilerraztasunari erantzuna emateko; atariak, gainera, IMQ institutuaren (Istituto Italiano del Marchio di Qualità) ziurtagiria jaso du.
“DIGA Hiru Izarren” erabilerraztasun-azterketan adierazi duen mailak WCAG 2.0-ren A Bikoitza Adostasun Maila betetzen du; eta maila hori izateak, UNE 139803:2012 Espainiar Arauaren Web edukien erabilerraztasunbaldintzak betetzen dituela ziurtatzen du.
Mutualiak www.transparencia.mutualia.es atarira pertsona guztiei sarrera erraztu nahi die: elbarritasuna izanda ere; adina edozein izanda ere; ohikoak ez diren teknologiak erabilita baldin bada ere.
Gizarte-erantzukizunaren Shangri-la Fundazioak “DIGA Hiru Izarren” Ziurtagiria eman dio www.transparencia. mutualia.es web orriari Erabilerraztasun-ikuskaritza egin ondoren.
Mutualiako kudeaketa Saila
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
segur tasun eta osasun gomendioak
GIZA MARTXAREN AZTERKETA FUNTZIONALA BIOMEKANIKAN Biomekanikaren bitartez, hainbat proba funtzional mota gara ditzakegu, gure pazienteen berezitasunetara egokituta eta pertsonalizatuta daudenak, honako hauek lortzeko: defizit funtzional bat objektibatzea, prozesu baten bilakaera monitorizatzea (horretan, bada, tresna biomekanikoak baloratzeko nahiz tratatzeko izan daitezke baliagarriak), horren egonkortzea objektibatzeko, eta, defizita egonez gero, hori objektibatu eta kuantifikatzeko; hartara, justuagoak gara gure pazienteen azken balorazioan. Mutualia bereziki sentsibilizatuta dago mota horretako
/ erlaxazio fenomenoaren analisia) eta martxa-
probak
Ildo
ikerketa osoagoak egiteko, informazio zinetikoa
horretan, proba biomekanikoen laborategi bat dugu
eta zinematikoa integratuz. Analisi horiek egin ahal
(Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzan zentralizatuta dago,
izateko, balorazio-aretoa egokitu dugu, ekipo guztiak
Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzako zuzkidurarekin)
integratuz, mugimenduaren balorazio osoak egiteko
eta, horri esker, erreferente bat gara sektorean.
gai den laborategi bat lortu dugu, bai gerrialdeko
gure
egunerokoan
ezartzearekin.
bizkarrezurraren mugimendua eta bai giza martxa Hainbat
ekipok
osatzen
dute
biomekanikako
aztertzeko. Gainera, ekipo berri horiek etorkizunean
laborategia, eta sistema neuromuskularraren eta
protokolo berriak garatzeko gaitasuna dute, beste
muskuloeskeletikoaren funtzioen mende dauden
artikulazio batzuk aztertzeko, hala nola sorbalda eta
aldagaiak zehaztasunez ebaluatzea dute xede.
lepoaldeko bizkarrezurra. Azken egokitzapen honen inbertsioa 71.225 eurokoa izan da.
MUTUALIAk, erreferentziazko mutualitatea izatearen ildoan, berriki laborategia handitu du. Hala, 6 kamera infragorri eta 4 plataforma dinamometriko instalatu ditu (Smart DX BTS ekipoa), gerrialdeko bizkarrezurraren analisia hobetzeko (mugimenduaren eta flexio
Mutualiako Osasun Saila
mutua informazioa
2015ko otsaila 47 zbk.
berdintasuna
MUTUALIAk lan-bizitza, bizitza pertsonala eta familiabizitza bateratzeko neurriak eskaintzen jarraitzen du. MUTUALIAk lan-bizitza, bizitza pertsonala eta familia-bizitza bateratzeko neurriak eskaintzen jarraitzen du. Iaz 347 pertsona izan ziren gure Berdintasun Planean jasotako neurriren baten onuradun.
Uneotan, IV. Berdintasun Plana idazten ari gara, aurrekoaren indarraldia joan den abenduaren 31n amaitu baitzen. Bertan jasotakoak Mutualiako pertsona bakoitzaren beharrei erantzuteko balio izango duela kontuan hartuta, Berdintasunerako Batzordetik pertsona guztiak animatzen ditugu bestela planteatuko ez genituzkeen eta agian gure Planean sartuko liratekeen proposamenak bidaltzera.
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin etengabeko lankidetzan, MUTUALIA Berdintasuneko Estatu Idazkaritzak otsailaren 22ko SOLDATA BERDINTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN kariaz antolatutako jardunaldian izan zen joan den 23an. Bertan, enpresek euren erakundeetan den SOLDATA ZULOAren autodiagnostikoa gauzatzeko diseinatutako TRESNA aurkeztu zen, zulo hori txikitzeko ekintzak proposatzeko eta, batez ere, generoarengatiko soldata-diskriminazioaren praktika saihesteko.
Foroan, Cristina MENDIA izan genuen MUTUALIAren ordezkari. Enpresa ugari bertaratu ziren, tresnarekin jadanik lanean ari direnak eta bertan hobekuntzak sartzeko lagundu dutenak eta, oro har, horren erabilera oso modu positiboan baloratu dutenak, EBB Sarearen barruan (Enpresen Berdintasunaren Bereizgarria).
Cristina Mendia. Responsable de Igualdad y Manager Efr (Empresa familiarmente responsable)
mutua informaci n
贸 n潞 47 febrero 2015
humor
La pausa del bocadillo
Kepa Bilbao
mutua informazioa 2015ko otsaila 47 zbk.