Mutua informacion 5 eusk

Page 1

mutua a p i r i l a

2 0 1 1

informazioa 5 . z b k

gaur egun

ar aut egia

Laneko arriskuen prebentzioaren inguruko viiI. Argazki lehiaketa Datorren apirilaren 28an ospatuko da Laneko Segurtasun eta Osasunerako Eguna, eta horren harira, Mutualiaren Prebentzio Sailak Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko argazki lehiaketaren beste edizio bat antolatuko du.

Pentsioen erreforma aurrera doa Ministro Kontseiluak martxoaren 25ean onartu zuen Gizarte Segurantzaren Sistema egokitzeko, moldatzeko eta modernizatzeko lege proiektua.

prest az io ekonom iko a k

Prestazio berezien batzordea gaur egun

Mutualiak OHSAS 18001:2007 ziurtagiria jaso du Mutualiak, Laneko Segurtasunari eta Osasunari ematen zaion OHSAS 18001:2007 ziurtagiria jaso du. Ziurtapen horrekin, mutua hiru kudeaketa sistemen integraziotik gero eta hurbilago dago: Kalitatea, Prebentzioa eta Ingurumena. Aurreikuspenen arabera, integrazio hori 2011n osatuko da, Ingurumen kudeaketarako ISO 14001:2004 sistemarekin.

Lan istripu edo gaixotasun profesionalen ondorioz sortutako estualdiei aurre egiteko baliabiderik ez duten onuradunei zuzendutako hautazko laguntza, zerbitzu eta ekarpen ekonomikoak dira gizarte laguntzarako prestazioak. Aparteko laguntza hau eskura dezakete Mutualiaren kide diren langileek, istripu edo gaixotasun profesionala izan badute, baita horien senide eskubidedunek ere (ezkonlagunak, aurrekoak, ondorengoak eta urtebetez bizikide izan dituzten beste senide batzuk).

p res ta k u n t z a

Haurdun, erditu berri edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesa Datorren maiatzera begira, Mutualiak prestakuntza jardunaldi bat antolatu du: ÂŤHaurdun, erditu berri edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesaÂť. Jardunaldia gure Prebentzio Sailak emango du.

er ant z unkiz un soz iala

2010eko elkartasunaren balantzea Mutualiako Gizarte Ekimenen eta Jardueren Taldearen (EIAS) helburua, erakundearen barruan elkartasunaren kultura sustatzea eta garapenerako proiektuetan pertsonen laguntza bultzatzea da. Helburu horiek, xede horietarako bildu den diruak neurtuko balitu, esango genuke 2010. urtea oso urte ona izan dela.

p reb e n t z i o a

Bibrazio mekanikoak Bibrazio mekanikoa oreka-jarreraren inguruan oszilatzen duen partikula edo gorputz baten mugimendua da. Makina eta egitura gehienek bibrazioak nozitzen dituztela aintzat hartu behar da diseinatzen hasiko bagara. Efektu dinamiko horren eraginez makinaren ahalegina eta tentsioak handitu egiten dira, baita zenbaitetan langilearena ere. Azken honen osasuna kaltetu dezakete.

ekit aldiak Gizarte Segurantzaren sistemaren modernizaziorako erreformaren aurreproiektua

Mutualia Foroaren 6. edizioa

Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren laugarren zenbakia da, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

Joan den martxoan, Lan Aholkularitzak zuzenduta, Mutualia Foroaren 6. edizioa ospatu zen Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Eibarren.

www.mutualia.es

900 50 60 70

Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.