Mutua informacion 6 eusk

Page 1

mutua m a i a t z a

2 0 1 1

informazioa 6 . z b k

gaur egun

ar aut egia

Mutualiak eitb-ren osasunaren astean parte hartuko du

Ezkutuko enpregua arautzeko eta kontrolatzeko neurriak Joan den maiatzaren 6an argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean legez kanpoko enpleguak agerian utzi eta langabezia tasa izugarri altuak hobetzeko helburua duen 5/2011 Errege Lege Dekretua. Horretarako, enpresei afiliatu gabe eta Gizarte Segurantzaren babesik gabe dauden langileen egoera arautzeko aukera eman zaie, lege urratzea haien borondatez jakinarazteagatik isun administratiborik ordaindu behar izan gabe.

l Apirilaren 28a laneko segurtasunaren eta osasunaren nazioarteko eguna zela aprobetxatuta, EITBk Osasunaren Astea ospatu berri du eta gu ere bertan izan gara geure esperientziaz hitz egiteko. lA lberto Santos, EITBko Prebentzio Zerbitzuko koordinatzailea elkarrizketatu dugu

p res ta z i o a k

Aldi baterako ezintasuna: ordainketa eskuordetuen kenkariak Urte bat igaro da Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzak 2010eko apirilaren 13ko Ebazpena eman zuenetik eta Gizarte Segurantzako Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak, 2010eko maiatzaren 11ko Ebazpenean, enpresek aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa emateko egindako ordainketa eskuordetuen kotizazio dokumentuetako konpentsazioak kontrolatzeko eta egiaztatzeko jarduerak zehaztu zituenetik.

p reb e n t z i o a

kasu pr akt ikoa

Bidegabeko kaleratzeei buruzko kontsulta Bere kaleratzea bidegabekotzat jotzen duen ebazpena salaketa jarri eta 160 eguneko epean ematen duten langilearen kasua.

prest akunt z a

Zamak eskuz ondo maneiatzeko gomendioak Zamak eskuz maneiatzea, hau da, lanerako ekipoen laguntzarik gabe, oso ohikoa da lan askotan. Zamak gaizki maneiatzeak hori egiten duten pertsonengan lesioak eragin ditzake, bai berehalakoak, bai denboran metatzearen ondoriozkoak. Horregatik, garrantzitsua da arrisku hori eragiten digun gure lanpostuko ohiko egoerak identifikatzen ikastea, baita kontrolatzeko zer egin dezakegun jakitea ere.

Laneko gaixotasun arriskuen kontrola eta kudeaketari buruzko jardunaldia Datorren ekainerako, Mutualiak «Laneko gaixotasun arriskuen kontrola eta kudeaketa» gaiari buruzko prestakuntza jardunaldi bat antolatu du, eta gure Prebentzio Sailak emango du.

zerb it z u p u b l i k o a

prevencion10.es Lan eta Immigrazio Ministerioak segurtasun eta lan-osasunaren inguruan mikroenpresak aholkatzeko zerbitzu berri bat sortu du, Prevención10.es izenekoa. Zerbitzu hau Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak jarri du abian, Autonomia Erkidegoen laguntzarekin batera, eta hamar langile baino gutxiagoko enpresei zuzendua dago, haiek zuzenean beren gain har dezaten prebentzioa. Zerbitzuak gai horren kudeaketa-sistema martxan jartzeko erraztasunak eman nahi ditu.

Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

gaur egun

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko VIII. Argazki Lehiaketa

Zure argazkiak helarazteko azken egunak dira. Maiatzaren 31n amaitzen da Laneko arrisku egoerak edo Arriskuen Prebentzioaren inguruko jardunbide onak erakusten dituzten irudiak aurkezteko epea. Zure argazkiak lehen sariari dagozkion 1.200 €-ak irabaz ditzake. Anima zaitez, edozeinek har dezake parte. Sakatu hemen.

www.mutualia.es

900 50 60 70

Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.