mutua informazioa
2015ko Maiatza 50 zbk.
MUTUALIA FOROA XIII Arrakasta handia
AURKIBIDEA 07
GAUR EGUN 04
XIII Foro Mutualia
05
Lan autonomoa, gizarte-ekonomia eta lansozietateak sustatzeko lege-proiektuak onartu dira
06
Ordainketa Mutualiaren kontsultatzea
07
eskuordetua Estranet bidez kudeatzea eta
Enpresen lasterketa: sailkapen mistoan
mutualia
irabazle
LEGEAK 08
LANEKO ISTRIPUAREN ONDORIOZKO ERANTZUKIZUN ZIBIL ENPRESARIALA
PREBENTZIOA
09
09
Segurtasunaren astea: Sociedad Financiera y Minera, SA CEMENTOS REZOLA
FORMAKUNTZA Lan-arriskuen prebentziorako mintegi teknikoa.
11
GURE ENPRESA ELKARTUAK 12
11
Aludium-i (aurreko Alcoa) egindako elkarrizketa, Giza Errendimenduko Programa (HUMAN PERFORMANCE) proiektuarengatik VI. Mutualia
OSASUN GOMENDIOAK 14
EZ EZAZU LARRUA JOKATU
Eguzkitik babesteko oinarrizko aholkuak
BERDINTASUNA 16
AED eta enpresa-sarien banaketa
16
Kontziliazio-ziurtagirien banaketa
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT 17
Hilabete eta erdi Orioko eta Zarauzko XXI. Atlantic Games ospatzeko
UMOREA 18
3
Ogitartekoaren etenaldia
GAUR EGUN
XIII. Mutualia Foroa
mutualiako kudeaketa saila
erantzuna izaten dute.
Maiatzaren 6an, 7an, 12an eta 13an, Mutualia Foroaren 13. edizioko topaketak egin dira Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Eibarren.
Mutualiak, gizarte-segurantzarekin elkarlanean diharduen mutualitateak, 2009an sortu zuen lanaholkulariei zuzendutako foro hau. Horren helburua jakintza sustatzea eta talde horri interesgarri suerta lekizkiokeen legegintzako berritasunak eta gaurkotasun-albisteak ezagutzera ematea zen.
500 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute, eta lan-arloko gaurkotasun handiko hainbat gai jorratu dituzte luze eta zabal. Hitzaldiak eskuragarri daude gure web-orrian, esteka honetan klik eginez.
Mutualia Foroan parte hartu duten pertsonen poztasun-mailak % 90etik gorakoa izaten jarraitzen du.
2015EKO MAIATZEKO EDIZIOKO HITZALDIAK XIII. MUTUALIA FOROA
Mila esker parte hartu duten profesionalei, Mutualia Foroa egiten jarraitzeko iradokizunengatik, babesagatik eta animoengatik. Urteak betetzen jarraitzea espero dugu. Eskerrik asko!
Honako gai hauek jorratu zituzten:
• Gizarte Segurantzaren Likidazio Zuzeneko Sistema, lehen Cret@ Sistema gisa ezagutzen zena • Gaurkotasun-gaiak: o Kotizazio- eta kontratazio-arloko pizgarriak o Zigor-kode berria, martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoa o Jurisprudentzia interesgarria Mutualia Foroan lan-aholkulariek partaidetza aktiboa izan ohi dute, eta egindako galderek eta kontsultek 4
GAUR EGUN
Lan autonomoa, gizarte-ekonomia eta lansozietateak sustatzeko lege-proiektuak onartu dira mutualiako kudeaketa saila
Maiatzaren 14an lan autonomoa, gizarte-ekonomia eta ekintzailetza sustatzeko bi lege-proiektu onartu zituen Gobernuak. Lege-proiektu honek autoenpleguaren, gizarte-ekonomiaren, lan-sozietateen eta partaidetzapeko sozietateen arloko araudia aldatu eta eguneratzen du, errealitate ekonomiko berriari egokitzeko. Neurri hauek langile autonomoak gehiago babestuko dituzte (ekonomikoki mendeko direnak bereziki). Horrez gain, hainbat pizgarri gehituko dira, hala nola langabezia-prestazioaren kapitalizazioa edo hura jarduera ekintzaile baten hasierarekin bateragarri izatea. Bazkide-langileak kooperatiba eta lan-sozietatetan sartzeko pizgarri berriak ere finkatuko dira, eta gizarteekonomiaren entitateentzako merkatu-erreserbak direlakoen aukerak areagotuko dira. Neurri hauekin, 2019ra arte autoenplegua 550.000 pertsonetan haziko dela uste du Gobernuak.
BERRIKUNTZAK Lege berriak nobedadeak ekarriko zituen, hala nola: 1. Autonomoentzako tarifa finkoa: Gertagarri arruntengatiko kuota 50 eurotan finkatuko da sei hilabetez. Halaber, beregaineko jarduera hasten diren eta, horren ostean, inorentzat lan egiten duten langileak kontratatzen dituzten autonomoentzako pizgarria gehituko da. Horrek terrorismoaren eta genero indarkeriaren biktimak ere hartzen ditu. Desgaitasunak dituzten pertsonen kasuan, kotizazioaren murrizketa 12 hilabetera arte luzatuko da.
c) Prestazio osoa hileko kuotak ordaintzeko erabiliz. 3.Langabezia-prestazioa autonomoen erregimenaren altarekin bateratzeko aukera. Autonomoek, beren adina edozein delarik ere, 270 egunez gehienez bateratu ahal izango dute langabezia-prestazioa autonomoen erregimenaren altarekin. Aukera hau 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta zegoen orain arte. 4. Langile bat kontrata dezaketen ekonomikoki mendeko diren autonomoak. Familia- edo lanbizitza bateratzearekin loturiko egoera jakin batzuetan beren diru-sarreren % 75 gutxienez bezero nahiz enpresa bakarrarengandik jasotzen dutenak.
2. Ekintzaile berrientzako laguntzak: Eskatzailearen adina gorabehera, langabezia-prestazioa osorik kapitalizatzeko aukera emango da beregaineko jarduera bati ekiteko beharrezko hasierako inbertsio eta gastuei aurre egiteko.
5. Epea zabaltzea. Langileari bigarren aukera bat ematearren, langabezia-prestazioa berriz hasteko epea 24 hilabetetatik 60etara zabaltzen da, beregaineko jarduerari ekin ondoren eta prestazio-eskubidea duten langile guztientzat.
Beregaineko jarduera bat hasteko, ondorengo hiru modutan erabili ahal izango da langabezia-prestazioa:
6. Senide laguntzaileei pizgarriak gehitzea. Gizarte-segurantzako kuotetan hobari bat eduki ahal izango dute 24 hilabetez. Lehen 18 hilabeteetan hobaria % 50ekoa izango da, eta hurrengo 6 hilabeteetan % 25ekoa.
a) Ordainketa bakarrean horren % 100 kapitalizatuz. b) Zati bat bakarrik kapitalizatuz eta gainerakoa gizarte-segurantzako kuotak ordaintzeko erabiliz.
7. 5
Urtean 800 euroko hobaria. Hobari
GAUR EGUN
hau 3 urtez luzatuko da gehienez, gizarte ekonomiaren zati diren entitateetan bazkideak sartzea errazteko xedearekin. 30 urtetik beherakoen kasuan, 1.650 eurotan gehituko da hobariaren zenbatekoa lehen urtean.
(merkatu-erreserba). Enplegu-zentro berezietara mugatzen zen orain arte. Zuzeneko likidazioaren sistema, zenbatetsi gabeko langileen erroreak
8. Bazterkeriako egoeran dauden pertsonak jasotzea erraztea. 3 urtez mantenduko da urtean 850 euroko hobaria, 1.650 eurokoa 30 urtetik beherako pertsonei dagokienez edo % 33eko desgaitasuna duten 35 urtetik beherako pertsonen kasuan.
Gipuzkoako diruzaintzak prestatutako PDF honetan Likidazio Sistema berriak ekar ditzakeen erroreak eta desadostasunak bilduko dira (FGA eta soldaten programaren arteko informazio-desadostasunak, ABE egoerak, amatasuna/aitatasuna, arrisku eta amatasunagatiko ondoz ondoko bitartekotasunak, LET egoerak, 30 egunekoak ez diren hilabetetan kotizatutako egunen doikuntza)
9. Enplegu-zentro bereziak eta gizarteratzeko enpresak ekonomia-interes orokorreko entitate zerbitzu-emailetzat ezagutu. Hala, 500.000 eurotan gehituko da hiru urteko denboraldian diru-laguntza gisa jaso dezaketen zenbatekoa.
eta horiek nola/non ebazteko argibideak. 10. Gizarteratzeko enpresak kontratuak esleitzeko prozeduretan sartzea, sektore publikoan parte-hartzearen erreserbarekin
Ordainketa eskuordetua Estranet Mutualiaren bidez kudeatzea eta kontsultatzea Aplikazioak bilatzaile bat du, non langile eta enpresa bakoitzeko kalkulua eta kenkariak iragaz daitezkeen.
mutualiako kudeaketa saila
Ekainaren 15etik aurrera, extranet-aren erabiltzaileek eskura izango dute ordainketa eskuordetuaren kenkari teorikoak kontsultatzeko funtzioa. Hari esker, kontsultak egin ahal izango dituzte gizarte-aseguruak gauzatu baino lehen.
Jakinarazpenak Funtzio berri honek jakinarazpen-sistema berria dakar berekin, horren inguruan egin dizkiguzuen gomendioak aintzat hartuta. Hasierako asmoa ordainketa eskuordetuan erabiltzea da, gerora extranet osoan ezarriko delarik.
Mutualiak aukera berri bat jarri du bere extranetean enpresek eta kolaboratzaileek aukera izan dezazuen aldi baterako ezintasunagatiko ordainketa eskuordetuaren zenbateko estimatuak kontrolatzeko eta kudeatzen dituzuen enpresetako langileen kenkarien desberdintasunak aurretiaz kontsultatzeko.
Gure estranetean sartzeko aukerarik ez baduzue eta hura eskuratu nahi izanez gero, zuen gestore pertsonalari eska diezaiokezue zuzenean edo ondorengo telefono-zenbakietara hots eginez.
Alde batetik, Prestazio Ekonomikoen Sailak egiten duen kalkulua emango dugu. (Kontuan izanik datuak edozein momentutan alda daitezkeela, oinarri edo data bat, esaterako).
Araba: 945 00 90 92 Bizkaia:944 25 25 56
Eta bestetik, kenkarien ezberdintasunak erakutsiko ditugu, enpresak kendu duela esandakoaren eta Mutualiak kendu behar dela dioenaren arteko gurutzaketa eginez.
Gipuzkoa: 943 42 65 00 Madril: 915 79 36 04
6
GAUR EGUN
Enpresen lasterketa: mutualia irabazle sailkapen mistoan
mutualiako kudeaketa saila
Maiatzaren 10an Adegi, Donosti-Eventos eta Diario Vascok antolatutako Enpresen lasterketan mila bostehun korrikalari parte hartu zuten. Lasterketan 4 pertsonez osatutako 372 taldek parte hartu zuten. MUTUALIAren izenean hiru talde korrika egin zuten. Sailkapen mistoan irabazle suertatu zen MUTUALIAko 1. taldea. Lasterketa hasi zen unetik Eneko, Xabier, Jesus eta Maria erraz gailendu ziren, eta 8.500 metrotako ibilbidea egiteko 34:59 denborarekin helmuga zeharkatu zuten lehenengoak izan ziren. Zorionak hamabi parte-hartzailei! Zorionak txapeldunak! Eta mila esker han izan ginenok zuekin gozatu genuelako. Gizonezkoen sailkapenean JAURE (29:59) eta emakumeen sailkapenean EROSKI (38:38) izan ziren irabazle.
ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!!!!!!!!!! 1. TALDEA
Eneko Yarza Xabier Iriarte Jesus Mª Romón María Iturrioz
2. TALDEA
Jesús Urretxa Santi Vidorreta Jon Irizar Galder Fernández
7
3. TALDEA
Sandra Iriarte M. Fe Calles Ana Zufia Sara Arostegui
LEGEAK
LANEKO ISTRIPUAREN ONDORIOZKO ERANTZUKIZUN ZIBIL ENPRESARIALA mutualiako aholkularitza juridiko saila
Enpresek beren langileen segurtasuna eta osasuna zaintzeko eginbeharra betetzen ez badute, laneko istripu baten ondorioz jasandako kalteengatik kalteordainak eman beharko dituzte, baldin eta gertaera kaltegarrian enpresaren doluzko edo erruzko partehartzea frogatzen bada. Kalte-ordaina emateko erantzukizuna saihesteko, enpresari dagokio frogatzea kaltea ez dela bere prebentzio-betebeharra urratzeagatik gertatu edo, urratu bada, hura ez dela laneko istripuan eta haren ondorioetan erabakigarria izan. Euskal Herriko Auzitegi Goreneko Lan-arloko Salak epai bat eman zuen 2015eko martxoaren 17an (223/15 errekurtsoa) honako kasu honetan: laneko istripu baten ondorioz –laneko istripu izendatutakoa– aldi baterako ezintasun egoeran 14 hilabetez egon den langile batek enplegatzaileari erreklamatu dizkio pairatutako gaitzak sorraraziotako kalte-galerak.
aitzitik, testuinguru honetan, enpresariak, bere burua erantzukizunetik salbuesteko, istripuarekiko lotura kausalik ez dagoela frogatu beharko du, aipatutako lege-presuntzioaren aplikazioaz harago. Zehazkiago, auzitaraturiko kasua langile baten eskuineko eskuan agerturiko min eta inurritzesentsazio bati buruzkoa da. Gaitz hori laneko gertakari izendatu dute presuntzioa aplikatuta bakarrik, jakin gabe zer mekanismoren ondorioz gertatu zen lesioa egiaz. Gure Salak uste du enpresaria ez dela erantzule, ez baitago inon jasota laneko istripuaren ondoriozko lesioa enpresaren ez-betetze batek eragindakoa denik; beraz, langileak aurkeztutako demandatik absolbitu egiten du enpresa.
Lanbide-gertakizuna Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 115.3 artikuluak xedaturiko lanari buruzko presuntzioa aplikatuz soilik onartu dela aztertzen du Salak; enpresa absolbitzen du eta erantzukizunik eza deklaratzen du, kontuan izanik aipatutako lege-presuntzio hori dela laneko istripu gisa kalifikatzeko oinarri bakarra eta, hortaz, ezbeharraren iturburua ez dela enpresak prebentzioneurria urratu izana. Salak deklaratzen duenaren arabera, ez da presuntzioak ez duela ondoriorik;
8
Segurtasunaren astea:
PREBENTZIOA
Sociedad Financiera y Minera, SA CEMENTOS REZOLA (Añorga eta Arrigorriaga)
mutualiako prebentzio saila
Aurreko apirilaren 28an Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna ospatu genuen. Data hori zela eta prebentzioarekin lotutako hainbat jarduera antolatu zuten enpresa askok. Aurtengo edizioan FYMek ospatu duen Segurtasunaren Asteaz hitz egingo dugu. FYM-Italcementi enpresak Añorgan (Gipuzkoa) eta Arrigorriagan (Bizkaia) dituen ekoizpen-zentroek berriz egin dute bat Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunarekin. Hala, segurtasunaren kulturari heldu diote astebetez, ardatz nagusia arriskuei buruzko kontzientzia hartzea izanik, istripuak saihesteko funtsezko bide gisa. Aurtengo astean, gainera, Euskadiko
egoitzetan ezbehar kopuru oso txikia izan dela ere ospatu ahal izan du enpresak. Segurtasunaren Astean zehar, FYMek ekitaldi anitz gauzatu ditu. Ekitaldi sortari hasiera emateko jardueren programa aurkeztu zaie langileei, eta haien seme-alabei zuzenduriko haurrentzako marrazki-lehiaketaren berri eman zaie. Marrazkien gaia, nola ez, segurtasuna izan da. Beste lehiaketa bat ere egin da, «Riesgo a la vista» (Arriskua begibistan), segurtasunari buruzko galderei erantzuteko. Sail bakoitzean denen artean egindako hitzaldien bidez landu dira konponbideak. Ekitaldi nagusia, halere, apirilaren 28an izan zen: Añorgako eta Arrigorriagako fabriketan eginiko jardunaldiak. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei 9
PREBENTZIOA Aurre Egiteko Zuzendari Pedro Anituak hartu zuen parte. Bere aldetik, Gipuzkoako fabrikaren Zuzendari Antonio Nolascok segurtasuna enpresaren DNAn dagoela azpimarratu zuen, bai eta hura langile guztien DNAn txertatzen dihardutela ere. FYM-Italcementi enpresako Industriako zuzendari A. Romano ere han egon zen. Segurtasun-emaitzei dagokienez, 2014 Espainiarentzako urte bikaina izan zela nabarmendu nahi izan zuen. Izan ere, 3.7ko maiztasun orokorraren indizearekin amaitu zen urtea, orain arte taldearen indizerik onena. Zementua ekoizten duten euskal fabrikek langileen (berezkoen eta kontratatutakoen) baja eragin duten istripurik gabe itxi dute urtea. Programatutako ekitaldien artean aipatzekoa da, halaber, 2.500 euroko txekea eman zaiola Elikagaien Bankuari. Ekimen hori ÂŤSegurtasun solidarioaÂť proiektuan kokatzen da, FYM-Italcementi enpresaren Euskadiko ekoizpen-zentroetako arriskuak murrizteko helburuak betetzeari lotutakoa.
10
Hauexek dira Segurtasunaren Astean zehar garatutako beste ekimen batzuk: kargak maneiatzea, emozio-sinergia, eskorga jasotzaileak eta gidatzerakoan mugikorra erabiltzea bezalako gaiei buruzko ekintza hezigarriak, bai eta erreskatesimulazioak eta larrialdi-praktikak ere. Mutualiakook FYM zoriondu nahi dugu Segurtasunaren Astea bezalako ekintzen bidez prebentzio-kultura sustatzeagatik. Halaber, prebentzioarekiko sentikor bihurtzeko edozein jarduera hezigarrirekin egun hau ospatzeko adorea eman nahi diegu enpresa guztiei.
FORMAKUNTZA
Lan-arriskuen prebentziorako mintegi teknikoa. SEGURTASUNAREKIN TRESNAK.
LOTURIKO
JARRERA
ARRISKUTSUAK
KUDEATZEKO
mutualiako prebentzio saila
Datorren ekainaren 3rako, «SEGURTASUNAREKIN LOTURIKO JARRERA ARRISKUTSUAK KUDEATZEKO TRESNAK» mintegia antolatu du Mutualiak; bertan, giza jokabidea eta langileen portaera aztertuko dute, arriskuen kausalitatefaktore gisa. Hiru hizlari izango dira bertan eta prebentzioarekiko ikuspegia berria izango da; hala, jarrera arriskutsuak neurtzea eta aldatzea helburu duten metodologiak ezagutuko ditugu, prebentzio-ekintza eraginkorragoa ahalbidetzen dutenak. Langileen jokaerak eta motibazioak ez dira begibistakoak, baina, bai ordea lantokiko portaerak eta jarrerak. Ondorioz, posible da haien gainean eragitea eta haiek aldatzea. Jarreran nahiz portaeretan oinarritutako segurtasunak parametro neurgarriak eta zenbagarriak ditu, eta hori izugarri baliagarria da, batik bat segurtasunez nola lan egin jakin arren, sarri portaera ez seguruak izaten dituzten langileen kasuan.
esperientzia praktiko aurkeztuko dira.
Mintegian bi alderdi aztertuko dira. Batetik, portaera horiek zuzentzen dituzten oinarri teoriko espezifikoak, eta, ondoren, jokaera arriskutsuen kudeaketan esperientzia handia duten enpresetako bi
PROGRAMA: • • • • • •
9:30 - Aurkezpena: Mari Mar Crespo Millan. Mutualiako Prebentzio Saileko arduraduna. 9:40 - Arrisku jokabideak aldatzeko oinarrizko gidalerroak. Federico Fernández Diez, UNEATLANTICO unibertsitateko Gizarte Zientzia eta Humanitateen Fakultateko dekanoa, UPCko Ingeniaritza Proiektuen Departamentuko ikertzailea. 11:10 - Kafea hartzeko etenaldia 11:30 - Giza Errendimenduko Programa (Human Performance). «Pertsona hori, zeregin hori, une hori». Estibaliz Perez. ALUDIUM enpresako (lehen ALCOA) Segurtasun, Osasun eta Ingurumen arduraduna. 12:20 – Portaeraren Kudeaketa Sistema. Roberto Castaño Vallejo. Gerdau GSEko Prebentzioko kudeatzailea. 13:10 - Galde-eskeak
Eguna: Ekainak 3 Lekua : ERCILLA 24, 1.goa
Etorri nahi izanez gero, bidali, nahitaez, hemen klik eginez aurkituko duzun izen-emate fitxa beteta.
(Yimby Aretoa), Bilbo Ordutegia: 9:30etik 13:30era 11
GURE ENPRESA ELKARTUAK
Aludium-i (aurreko Alcoa) egindako elkarrizketa, Giza Errendimenduko Programa (HUMAN PERFORMANCE) proiektuarengatik VI. Mutualia Sarian aipamen berezia jaso zuena. mutualiako prebentzio saila
Aludium Transformación de productos SLU aluminioa ekoizten eta eraldatzen diharduen enpresa da. 430 langileko Zornotzako fabrikak VI. Mutualia Sarira aurkeztu zuen bere burua iaz, non aipamen berezia jaso zuen Giza Errendimenduko Programa izeneko proiektua zela eta. Estibaliz Pérez elkarrizketatu dugu, EHSren arduraduna (Segurtasuna, Osasuna eta Ingurumena). Ekainaren 3an ospatuko den SEGURTASUNEAN JARRERA ARRISKUTSUAK KUDEATZEKO TRESNAK jardunaldian ere parte hartuko du, bere esperientzia azaltzeko.
•
Saria jaso duen proiektuaz hitz egin aurretik, azaldu iezaguzu zer-nola antolatu duzuen prebentzioa Aludium-en.
Aludium Amorebieta fabrikan Berezko Prebentzio Zerbitzua dugu, Segurtasuna eta Osasunaren Behaketa espezialitateak ditugularik. Horrez gain, ezberdintzen gaituen elementu gisa, Eragiketa Sailek Etengabeko Hobekuntzarako eta EHSren koordinatzaile bat dute (Segurtasuna, Osasuna eta Ingurumena). Aipatutako koordinatzailea Eragiketa Sailaren mendekoa da hierarkikoki, eta Berezko Prebentzio Zerbitzuaren eta eragiketen zatiaren arteko lotura gisa jokatzen du. Koordinatzaile hauek guztiek eskarmentua dute eragiketen zatian, aurretik operadoreak zein txandaburuak baitziren, besteak beste. Hortaz, beren ekarpenak berebiziko garrantzia du prebentzioarloan.
•
Prebentzioaren kudeaketari dagokionez, zeintzuk dira zuen prebentzio-jardueran nabarmentzen diren gako-puntuak edo berezitasunak?
Prebentzioaren ikuspegi oso praktikoa dugula uste dugu. Honako printzipioa dugu abiapuntu: “Istripurik gabeko lantokia erdiestea denon zeregina da”, ez enpresaren Prebentzio Zerbitzuarena bakarrik.
Asko laburbilduz, Prebentzio Zerbitzuaren eginkizun garrantzitsuenetako bat hobetzeko arloak antzematea eta ekintza-planak proposatzea dela esan liteke, ondoren inplikatutako alderdiekin adostu eta fabrikaren helburu estrategikotzat onartuko direnak. Gero, Eragiketa Saila da helburuok xehatzen dituena; horien arabera neurtzen, baliozkotzen eta argitaratzen dugu guk hilero gure errendimendua, etengabe hobetzeko prozesuaren zati gisa.
Alor horretan, Prebentzio Zerbitzuaren zeregina xedeak zehaztea da eta, horren ostean, horiek erdiesten laguntzea. Eragiketa Sailen esku geratzen da helburuak gauzatzea, prebentzio-kultura erakundean sartzea faboratzen duena.
Era berean, prebentzio-arloan erantzuteko gure ahalmena bizkortzen duten mekanismoak ezarri ditugu, hala nola Segurtasun, Osasun eta Ingurumenaren Batzorde Taktikoak. Horiek Eragiketa Sail bakoitzean ospatzen dira hilero eta hainbat alderdiri erantzuten diete, alderik estrategikoenei heltzen dien fabrikako Segurtasun eta Osasunaren Batzorde bati itxaron beharrik gabe.
Azkenik, ingurune fisikoko segurtasunean oinarritutako prebentzioaz gain, portaeran funtsatutako prebentzioan ere lan egiten dugula gehituko nuke. Izan ere, langileek zenbait kasutan hartutako jarrera ezberdinak erabakigarriak izan daitezke istripu bat izaterako edo ez izaterako orduan. 12
GURE ENPRESA ELKARTUAK
•
Sarian akzesita eskuratu duen “Giza Errendimenduko Programa” proiektuari dagokionez, zein da proiektu horren funtsa?
Lan-metodo estandarizatu batean oinarritutako programa da. Horren xedea akats bat egiteko aukera gehiago dituzten zereginak antzematen saiatzea da, hainbat adierazletan funtsatuz (errendimendu moduak, tranpak, etab.) akatsa gertatu baino lehen saihestearren.
Ondorengo printzipioetan oinarritzen da programa: 1) Pertsonek huts egiten dute, eta onenek ere izaten dituzte erroreak, 2) Akatsak eta huts egitera eramaten gaituzten egoerak iragar daitezke, baita kudea ere, 3) Gertakariak saihets daitezke (segurtasuna, kalitatea...) erroreak zergatik gertatzen diren ulertuz eta iragandako erroreetatik ikaspenak hartuz. Prebentzioa “pertsona horren, zeregin horren, une horren” araberakoa da, ataza jakin batean eragina izan dezaketen faktore guztiak aintzat hartzen baitira errore bat izateko probabilitatea ebaluatzerako unean (lan-ingurunea, norberaren ezaugarriak, zereginaren eskaera-maila, etab.). Nire errendimendua hobetuko badut, segurtasunaren piramidean (segurtasunaren iceberga delakoan) sarrarazi nazaketen faktoreak ekidin eta alde batera utzi behar ditudala erakusten du programak. Izan ere, behin horren barruan egonez gero, ez dakit non amaituko dudan (lesiorik gabeko istripua, istripu arina, istripu larria...). Programa honen bidez akats bat eginaraz diezaguketen “tranpak” antzematen ikasiko dugu; horrez gain, lan bat burutzean akatsak egiteko aukerak murrizteko edo ekiditeko erremintak ditugu. Sistema hori ezarri zenetik, zein hobekuntza ekarri du proiektu horrek? Ikuspegi berria eskaintzen duen lan egiteko tresna edo sistema eman digu. Izan ere, Eragiketa Sail edota txanda bakoitzeko zeregin kritikoak identifikatzen dira, hots, errore-probabilitate handiagoa dutenak, aurretik kontuan hartzen ez genituen alderdiak oinarri hartuz. Adibidez, garaiera handiko lekuetan egindako lana lan arriskutsutzat jo daiteke erraz; halere, eskarmentu handiko langile batek oporretan joan aurretik egiten
13
duen ohiko zeregina ez da hain erraz halakotzat hartuko, langilea oporretarako antolaketarekin distraituta egon daitekeen arren.
Lan-dinamika honek errore-probabilitate handiagoa duten zereginetan ahaleginak egiten laguntzen du.
•
Beste enpresa batzuetan aplikagarria da?
Lan-metodoa arlo anitzetan erabil daiteke, hala nola Kalitatean, Fidagarritasunean, Prozesuan eta Arriskuen Prebentzioan, bai eta beste enpresa mota batzuetan ere, zeregin baten errore-probabilitatea murrizteko erremintak ulertzeko errazak baitira. •
Egin al duzue prebentzioarekin bestelako I+G+b proiekturik?
lotutako
Bai, lan-arlo ezberdinetan hobekuntzak ekar diezazkiguketen beste programa batzuetan ari gara lanean. Prebentziorako programa eraginkor bat antzemateko, aukeren ikuspegi ezberdinak probatu behar dira askotan. Emaitza desberdinak lortu nahi baditugu, gauza desberdinak probatu behar ditugu. •
Zuen esperientzia ikusirik, zer aholku emango zeniekete halako programak abiarazi nahi dituzten enpresei?
Tresna errazak eta sinpleak ezartzen hastea da gure gomendioa. Horrela, pixkanaka egingo dute aurrera eta beren erakundean funtzionatzen duten eta funtzionatzen ez duten alderdiak identifikatuko dituzte. Bestalde, ezartzen dituzten erreminta guztiek enpresaren prebentzio-arloko heldutasun-mailaren araberakoak izan behar dute.
OSASUN GOMENDIOAK
EZ EZAZU LAR
Testua eta Irudia: Koldo Azpitarte Orro単o
Eguzkitik babesteko
Eguzkia D bitamina sintetizatzeko beharrezkoa da, odol-zirkulazioari laguntzen dio eta azalaren zenbait gaixotasun hobetzen ditu. Hori gutxi balitz, eguzkiak berebiziko eragina du gogo-aldartean, neurotransmisoreen sorkuntza pizten baitu. Halere, eguzkitan gehiegi egoteak ondorio kaltegarriak (azala erretzea eta begi-lesioak) edo kronikoak (zahartzea, orbanak, azaleko lesioak eta azaleko minbizia) ekar ditzake. Hori dela eta, kontuz ibili behar dugu eguzkipean jartzean. UVA izpien lanparak ere, oro har, ez dira batere gomendagarriak. Gehiegizko eguzkitik babesteko, gizakiak melanina sortzen du, eguzki-erradiaziorik kaltegarrienak azalean sartzea ekiditen duen eta larruazalari berezko kolore beltzarana ematen dion substantzia. Pertsona beltzen kasuan, melanina asko ekoizten da eta pertsona zuriei dagokienez, aldiz, oso gutxi. Horregatik, norberaren genetikaren eta eguzkitan jartzearen araberako tonu (eta sentsibilitate) espektro zabala dago. Eguzki-erradiazio motak Eguzki-argia hainbat erradiazio motatan banatzen da lurrazalera heltzean. Horien uhin-luzeraren arabera, ondorengo taldeetan sailka daitezke: erradiazio ultramoreak, erradiazio ikusgaiak eta izpi infragorriak. Erradiazio ultramoreak, beren aldetik, UVC, UVB edo UVA izan daitezke. UVC izpiek uhin-luzerarik motzena dute eta erredurak sortzeko ahalmenik handiena dute. UVB izpiak epidermisean sartzen dira eta melanozitoak estimulatzen dituzte (melanina sortzen dituzten azaleko zelulak). UVA izpiak, bestalde, larruazalean gehien sartzen direnak dira eta azala zahartzearen eta melanomen (azaleko minbizia) eragileak dira. Faktore geografikoak Eremu geografikoa zenbat eta altuagoa izan, orduan eta biziagoa izango da esposizioa. Urtaroak, orduak eta eskualde geografikoaren latitudeak zerikusia dute izpien eraginarekin, baita klimak ere. Izan ere, euriak eta hodeiek erradiazioen zati bat xurgatzen dute. Lurrazal motak ere eragina du, elurrak izpien % 85era arte islatzen baitu eta hondar lehorrak, ostera, izpien % 17ra arte. Eguzkitik nola babestu. Agerikoa badirudi ere, arropak (kolore argikoak eta zuntz naturalez egindakoak, ahal izanez gero) eta kapelak 14
edo txapelak erabiltzea dira eguzkitik babesteko kalterik egiten ez duten metodorik errazenak. Gure azalak eguzkipean egon behar badu, zentzuzkoena hura eguzki-kremekin babestea da. Eguzkitarako kremek eguzki-iragazki gisa jokatzen duten substantziak dituzte. Hala, larruazalean sartzen den izpi kopurua murriztu egiten da, erredurak eta azalaren endekapenezko aldaketa saihestuz.
OSASUN GOMENDIOAK
RRUA JOKATU
o oinarrizko aholkuak
xurgatzen dute. Azido paraminobenzoikoa (PABA), azido zinamikoa, azido sulfonikoa, kanforra, bentzofenona eta dibenzoilmetanoa dira erabiltzen diren batzuk. Iragazki kimikoak: eguzki-erradiazio ultramorea xurgatzen dute. Azido paraminobenzoikoa (PABA), azido zinamikoa, azido sulfonikoa, kanforra, bentzofenona eta dibenzoilmetanoa dira erabiltzen diren batzuk. Eguzkitarako kremen iragazkiaren ahalmena kuantifikatzeko Eguzkitik Babesteko Faktorea delakoa erabiltzen da. Horrek eguzki-krema erabili ez balitz gorritasun edo eritema bera eragiteko zenbat bider gehiago egon daitekeen neurtzen du. EGUZKITIK BABESTEKO IRAGAZKIAK TXIKIA 2-4-6 ERTAINA 8-10-12 HANDIA 15-20-25 OSO HANDIA 30-40-50 ULTRA 50+ Nola erabili behar dira eguzkitik babesteko kremak?
Eguzki-iragazki motak. Iragazki fisikoak: eguzki-erradiazioarekiko iragazgaitzak diren substantziak, aplikatutako zonetan pantaila bat sortzen dutenak, argia islatuz. Hiru erradiazio motak igarotzea ekiditen dute: izpi ultramoreak, ikusgaiak eta infragorriak. Hauek dira gehien erabiltzen direnak: zink oxidoa, titanio bioxidoa eta mika. Iragazki
kimikoak:
eguzki-erradiazio
ultramorea
Eguzki-kremek behar bezala babes gaitzaten, beharrezkoa da: • Azal motaren araberako krema eta babesfaktorea aukeratzea. • Krema hondartzara edo igerilekura joan baino lehen aplikatzea, eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago gutxienez, eta hura azal guztiz lehorrean zabaltzea, larruazal guztian zehar krema-geruza handia emanez, ez dadila zonarik gelditu babesik gabe. • Uda hasieran babes-faktore handiko kremak erabiltzea, azala beltzaranduz doan heinean murriztuz. • Larruazala urez ez lainoztatzea, ezta lurrinez edo koloniaz ere. • Lainotuta egon arren, eguzki-babesa erabiltzea. Izan ere, UVA izpiek hodeiak zeharkatzen dituzte. Bestalde, saiatu 11:00ak eta 15:00ak bitartean eguzkitan ez jartzen (erradiazio ultramore gehieneko ordu-tartea). • Burua txano batekin, begiak betaurreko egokiekin eta ezpainak ezpain-babeslearekin babestea. • Ura edo alkoholik gabeko likidoak hartzea, deshidratazioa saihesteko. • Medikamenturen bat hartzen baldin bazara, horrek fotosentikortasuna eragiten duen egiaztatzea. Hala bada, ez da gomendagarria eguzkia hartzea. 15
BERDINTASUNA Cristina Mendia, mutualiako efr managerra
AED eta enpresa-sarien banaketa Joan den maiatzaren 14an Mutualia Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) antolatutako enpresa-sarien banaketan izan zen. Sarien helburua, beren enpresak aurrera atera dituzten emakumeen enpresa-ibilbidea aitortzea da. Elkarteak, CAROLINA PEREZ TOLEDO andrearen zuzendaritzapean, 20 urte bete berri ditu eta horietan zehar Bizkaiko emakumezko enpresarien eta zuzendarien betekizuna babestu du, hala nola hitzaldi-zikloak, enpresa-topaketak eta foroak antolatuta, eta negozio berriak sortu nahi dituzten emakume enpresari guztiei zuzendutako enpresa-laguntza eta finantza-sostengua sustatuta.
Kontziliazio-ziurtagirien banaketa
MUTUALIA lana eta familia-bizitza uztartzeari buruzko ziurtagirien banaketan izan zen joan den maiatzaren 12an. Ziurtagiriak emateko arduraduna Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko ministro Alfonso Alonso izan zen, Mรกsfamilia Fundazioko lehendakari Antonio Truebarekin batera.
16
BERDINTASUNA
Diploma Mutualiarentzat, jardunbide egoki irabazleagatik AUKERA BERDINTASUNERAKO EMAKUMEEN INSTITUTUAK DIPLOMA bat eman dio MUTUALIAri, DIE ziurtagiria (enpresan berdintasuna bultzatzen dela dioena) duten enpresen sareak sortutako «Lantaldeko giroa» kategorian. Kategoria horretako Mutualiaren jardunbide egoki irabazlea «emakumezkoak tradizioz gizonezkoek hartutako karguetara iristea –eta alderantziz– bultzatzeari» buruzkoa izan da; hori guztia, hain zuzen, zuzendaritzabatzordeetan eta erabakiak hartzeko erantzukizuna duten postuetan gizonezkoen eta emakumezkoen kopurua orekatua izateko borondatezko akordioak sinatu ondoren.
Euskadiko III. EFR foroa egin da
Joan den apirilaren 29an EUSKADIKO III. EFR FOROA egin zen Ermuko IZARRA CENTREn, eta bertan, Euskadin EFR ziurtagiria dugun hainbat enpresak hartu genuen parte, Guggenheim, Mutualia, Ingeteam, Otxarkoaga heziketa-zentroa, Equilia eta Microdeco, besteen artean. III. foro honetan landutako gaia KOMUNIKAZIOA izan zen.
17
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT
Hilabete eta erdi Orioko eta Zarauzko XXI. Atlantic Games ospatzeko
den denboran, parte-hartzaile kopuruak nabarmen egingo du gora. Lehiaketak Orion eta Zarautzen egingo dira, eta itsas-jokoen inguruan festa-giro bikaina izango da bertan, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren (EKFB) babesari esker. Ez da Euskadi Atlantic Games direlakoen egoitza den lehen aldia; 2008an ere bertan izan ziren, Getxon eta Sopelan, EKFBren eskutik.
Lehiaketa 2015eko uztailaren 13tik 17ra egingo da, 20 eskualdetako 600 bat kirolarirekin
Orio eta Zarauzko Atlantic Games direlakoetan kirolari eta ordezkari ugarik hartuko du parte. Eremu Atlantikoko 20 bat herrialdetako 600 partaide lehiatuko dira aipatutako kirol-espezialitateetan, bizikidetza adeitsuko eta lehiakortasun adiskidetsuko giroan, udako kirol-jardueraren erdigune bihurtuz Euskadi. Euskadik ere parte hartuko du, Irlandako, Galiziako, Galeseko, Eskoziako, Bretainiako, Normandiako, Frantziako, Portugal Iparraldeko, Asturiaseko, Kantabriako, Kataluniako, Andorrako, Kornualleseko, Man uharteko eta Akitaniako kirolariekin batera. Uztailaren 13an hasiko dira Jokoak, ordezkaritzen harrerarekin eta izen-emateen baieztapenarekin (Orio). Horren ostean, modalitate bakoitzeko talde-arduradunak elkartu, itsasontziak esleitu eta egiaztapen teknikoak gauzatuko dira Orion. Horrez gain, harrera egingo da lehiaketa-instalazioetan, entrenamendu libreak gauzatuko dira eta irekitzezeremonia ospatuko da. Hurrengo egunetik aurrera, lehiaketak.
Bi hilabete eskas falta dira Orio eta Zarautz XXI. Itsas Joko Atlantikoen egoitza izateko. 20 herrialdetako 600 kirolari inguru lehiatuko dira bela, surfa, arrauna, piraguismoa, igeriketa, urpeko eta ur irekietako diziplinetan eta sorospen- eta salbamendujardueretan, Gipuzkoako bi herriotan uztailaren 13tik 17ra egingo diren joko horietan. Euskal kirolari gazte askok parte hartuko dute udan Bretainian 1995ean sortutako lehiaketan. Hasiera-hasieratik haren helburua ekitaldi berean Europa Atlantikoko herrialdeen eta nazionalitateen kirola, turismoa eta kultura sustatzea izan zen. Itsasoarekin lotura estuena duten espezialitateetan lehiatzea da horretarako bide aproposena. Jokoak Arku Atlantikoko hainbat herrialdek itsas-jarduerak sustatzeko zuten nahitik jaio ziren. Helburua lortzeko, gazteei zuzendutako nazioarteko lehiaketa sortu zuten: Itsas Joko Atlantikoak. Euskal-antolatzaileek jo eta ke dihardute eta hasi dira izen-emateak formalizatzen. Bretainiako, Galeseko, Portugaleko, Galiziako, Nafarroako eta Euskadiko kirolariek parte hartuko dutela baieztatu da jada. Falta
18
UMOREA
OGITARTEKOAREN ETENALDIA
Kepa Bilbao
19
mutua informazioa 2015ko maiatza nยบ 50