mutua informazioa
2015ko Uztaila 52 zbk.
Mutualiak 26 milioi euroko emaitza finkatuarekin itxi du 2014ko ekitaldia
AURKIBIDEA 06
12
GAUR EGUN 04
Mutualiak 26 milioi euroko emaitza finkatuarekin itxi du 2014ko ekitaldia.
06
Mutualiak, Gasteizen izango duen laguntza zentro eta egoitza berriaren lehen harria jarri du .
09
Udako ordutegia
10
Ordainketa eskuordetua.
LEGEAK 12
Langileen gizarte segurantzako altaren jakinarazpen data eta enpresaren erantzukizuna, laneko istripuen kasuan.
PREBENTZIOA
14
14
Ezagutu itzazu Argazki Lehiaketaren irabazleak.
15
Produktu berria.
kimikoei
buruzko
araudi
17
GURE ENPRESA ELKARTUAK 17
19
NEM Solutions.
SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK 19
Beste prebentzio-eskuliburu bat gure kideen esku: Profesionalen aurkako erasoen aurrean jarduteko protokoloa.
BERDINTASUNA 20
MUTUALIA 2014ko Berdintasuna Enpresan bereizgarria banatzeko ekitaldian izan da.
20 21
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT 21
Euskadik irabazi ditu Orioko eta Zarauzko XXI. Atlantic Games.
UMOREA 23
3
Ogitartekoaren etenaldia.
GAUR EGUN
Mutualiak 26 milioi euroko emaitza finkatuarekin itxi du 2014ko ekitaldia • Araudi berria aplikatuz, mutuak 75 milioi euroko ekarpena egiten dio Gizarte Segurantza sistemari. • 315.915 pertsona daude babestuta Kontingentzia Profesionalean (EAE-ko %41,8).
mutualiako kudeaketa saila
Ignacio Lekunberri Zuzendari Gerenteak, bezero tipologia guztiek lortutako gogobetetze maila altua azpimarratu zuen. Horrela, prestazio ekonomikoak jaso dituzten pertsonek 8,08 puntuko gogobetetze maila adierazi dute, eta osasun arretaren erabiltzaileen %93,52 pozik edo oso pozik agertu da jasotako zerbitzuarekin, Mutualiak arretaren kalitatearen alde egindako apustuari eta, inolako zalantzarik gabe, beharrei erantzuna ematen dieten instalazioei eta ekipamenduei esker, neurri batean. Mutualiako kide diren enpresek lortutako gogobetetzeari dagokionez, 7,7 puntukoa izan da. Zuzendari Gerenteak, Mutualiaren alderdi bereizleetako bat zentroen hedapena eta gertutasuna dela azpimarratu nahi izan du. Horren adibide, une honetan mutuak dituen 19 zentroak dira (horietatik 18 Euskadin). Zentro horietan 34.255 pazienteri eman zaie arreta eta 130.300 osasun kontsulta eta 1.388 ebakuntza kirurgiko egin dira.
Mutualiak, Gizarte Segurantzako 2 zenbakiko Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak, 2014. urteko balantze ekonomikoa eta jarduera balantzea onetsi zuen, uztailaren 17an ospatutako Batzar Nagusian. Diru sarrera osoak 289 milioi eurokoak izan dira, horietatik 285 milioi Gizarte Segurantzaren kudeaketari eta 4 Ondare Historikoaren kudeaketari dagozkionak. Diru sarrera horiei esker, emaitza finkatu positiboa 24 milioi eurokoa izan da Gizarte Segurantzaren kudeaketa kontuetan, eta 2 milioikoa Ondare Historikoaren kudeaketari dagozkion kontuetan. Azken ekitaldian, Mutualiaren jardueraren ezaugarri nagusia bere bezeroen aldeko zerbitzu eta harreman bokazio argia izan da. Horri esker, Euskadiko Autonomia Erkidegoko lehen mutua gisa finkatu da, 2014. ekitaldia %41,8ko merkatu kuotarekin itxiz. Kontingentzia Profesionalean babestutako batez besteko pertsona kopurua 315.915 pertsonakoa izan zen.
Mutualiaren beste jarduera bat, kide diren enpresetako istripu maila murrizten laguntzea da. Horri dagokionez, joan den ekitaldian 3.233 prebentzio jarduketa baino gehiago egin dira. Jarduketa horien artean kasu jakinen azterketak, aholkularitza orokorra, jardunaldi teknikoen antolakuntza edo dibulgazio jarduerak 4
GAUR EGUN
daude. Horri esker, istripu maila murrizteko pizgarriak, Bonus izenez ezagutzen direnak, jasotzeko 119 eskari erregistratu dira, eta horien zenbatekoa 1.800.000 eurokoa izan da.
Joan den ekitaldian Mutualiak lorpen garrantzitsuak izan ditu bere kudeaketaren zenbait arlotan. Horien artean hauek azpimarratu behar dira: Prebentzio Sozietatearen salmenta, instalazioen eta ekipamenduen egokitzapena eta hobekuntza eta, batez ere, Ercilla Klinikako hidroterapia gunearen zaharberritzea, zenbait ziurtapen berriztatzea eta berriak lortzea, Henaoko zentroan lortutako irisgarritasunari buruzkoa eta Henaoko eta Ercilla Klinikako iraunkortasunekoak, besteak beste, eta bezeroekin harreman azkarragoa eta eraginkorragoa lortzeko teknologia berrien erabilera indartzea. Teknologia berrien aldeko azken apustu horri esker, bere App-ak Administrazio eta Smart City kategoriako aplikazio hoberenaren saria lortu du Star BiscayApp´14 Lehiaketan. Batzar Nagusian, Alvaro Plaza Prestazio Berezien Batzordeko Presidenteak, Batzorde horrek 2014an aurrera eramandako jarduketak azaldu dizkie bertaratutakoei. Jarduketa horien onuradunak 215 pertsona izan dira, eta banatutako laguntzak, 561.000 eurokoak. Amaitzeko, Urtsa Errazti Mutualiako Presidenteak, 2015ean Mutuen Legea onartu ondoren Mutualiak aurrean izango duen eszenatoki berria azpimarratu zuen. Horrela, legeak, bertan jarritako itxaropenak osorik bete ez dituen arren, mutuak, eta Mutualia horien artean, harro daude krisiak iraun dituen urteetan Gizarte Segurantzako Funtsetara 3.962 milioi euro bideratu izanaz, pentsioak ordaintzeko. Amaitzeko, ez dio bere aurkezpenari amaiera eman nahi izan erakundeko lantaldea osatzen duten eta beraien eguneroko lanarekin Mutualia EAE-ko erreferentziazko mutua bilakatzen lagundu duten 600 pertsona baino gehiagoren inplikazioa aitortu gabe. Langile horiek osasun eta ekonomia alorretako laguntza hoberena eskaini diete mutuako kide diren langileei eta, ondorioz, enpresak egunero lehiakorragoak izan daitezen lagundu dute, ekonomia berreskuratzen ari dela dirudien eszenatoki berri honetan.
5
GAUR EGUN
Mutualiak, Gasteizen izango duen laguntza zentro eta egoitza berriaren lehen harria jarri du • Urtsa Errazti Mutualiako presidentearekin eta Ignacio Lekunberri zuzendari gerentearekin batera, Ramiro Gonzalez Arabako Diputatu Nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak, Jon Darpon Osasun Sailburuak eta Tomas Burgos Gizarte Segurantzako Estatu Idazkariak hartu dute parte ekitaldian. • Aurreikuspenen arabera 2017. urtearen hasieran zerbitzua ematen hasiko den eraikinak 4.600 metro karratu baino gehiagoko azalera eraikia izango du. • 3 solairu eta erdi-sotoa izango dituen arreta zentroa izango da, Araban berritzaileak izango diren ekipamendu eta teknologiarekin, eta lurralde horretan mutuako kide diren 53.000 pertsona baino gehiagori emango die zerbitzua. • Mutualiak 11,9 milioi euro inbertituko ditu Tomas de Zumarraga Dohatsua kalearen 12. zenbakian dauden instalazio berrietan. • M. Carmen Gomez Puente eta Luis Gomez Puente arkitektoek diseinatutako eraikina Mutualiak Araban izango duen erreferentziazko zentroa bilakatuko da.
6
GAUR EGUN mutualiako kudeaketa saila
Gasteizko Tomas de Zumarraga Dohatsua kalearen 12an dagoen Mutualiaren laguntza zentro eta lurralde zuzendaritzako egoitza berriaren lehen harria 2015eko uztailaren 20an jarri zen.
M. Carmen Gómez Puente eta Luis Gómez Puente arkitektoek diseinatu dute Mutualiaren laguntza zentroa eta Arabako lurralde zuzendaritzaren egoitza jasoko dituen eraikin berria, eta beraiek arduratu dira, halaber, alboan dagoen aparkalekuaren egokitzapena proiektatzeaz. Ingurunea osasun alorreko erreferentzia gune bilakatuko da hiriarentzat, ekipamendu modernoagoa eta osasun zerbitzuen eskaintza zabala jasoko baitu.
Ekitaldian Urtsa Errazti Mutualiako presidenteak eta Ignacio Lekunberri mutuaren zuzendari gerenteak hartu zuten parte, eta beraiekin batera, Ramiro Gonzalez Arabako Diputatu Nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak, Jon Darpon Osasun Sailburuak eta Tomas Burgos Gizarte Segurantzako Estatu Idazkariak hartu zuten parte ekitaldian.
Eraikiko den eraikinaren lehen harria, une honetan Mutualiaren Ondare Historikoa jabe den txandakako erabilerarako ibilgailu aparkaleku batek hartzen dituen lurren parte batean jarri da. Aparkaleku horren sarrera eta irteera Tomas de Zumarraga Dohatsua kalearen 12tik egiten da. Obrak egin ahal izateko, aparkalekurako sarbide berriak egokitzea aurreikusi da. Horrela, ibilgailuen eta oinezkoen sarrera eta irteera Domingo Beltran kaleko 12. zenbakian ezarriko da. Halaber, oinezkoentzako sarbide berria egingo da Cercas Bajas kaleko 33. zenbakian. Aparkalekuak era independentean funtzionatuko du, eta eraikin berria egiteko gunea ibilgailuen eta oinezkoen sarreretatik eta irteeretatik libre geratuko da.
Ekitaldian, Mutualia 1900. urtean sortu zenetik mutuan polizak izan dituzten Arabako enpresetako (Tubos Reunidos, Lascaray eta Naipes Heraclio Fournier) ordezkariek beraien enpresekin erlazionatutako zenbait objektu sartu dituzte kutxan. 2017. urtearen hasierarako erabilgarri egongo den eraikinean Mutualiak bateratu egingo ditu une honetan Arabako hiriburuko hiru tokitan eskaintzen dituen zerbitzuak. Horrela, Mutualiak Araban izango duen zentro berrian bilduko dira une honetan Gamarran (Makalen Etorbidea, 1) eskaintzen diren administrazio eta lurralde zuzendaritza zerbitzuak; Tomas de Zumarraga Dohatsua kalearen 4. zenbakian dauden kontsultak eta osasun zuzendaritza eta orain arte Vithas San José Ospitalean egon diren gainerako osasun instalazioak. Gasteizko 80 langileek bertan izango dute lantokia.
Eraikina Gómez Puente Arquitectos etxeak proposatutako eraikinak, hirigintza lur-sailak hiri ingurunean dauden eta horren eskala txikia den arren –hirigintza araudi aplikagarriarekin bat etorriz– pieza argi eta trinko gisa proiektatu da, adierazkortasun eta ikusmen-eragin handiena bilatuz, bolumen indartsuaren bitartez. San Jose Ospitalearen atzera egiteari esker, Fatxada mehelinak eraikinaren identifikatzaile bilakatuko den elementu berezia sortzen du, Mutualiaren irudi korporatiboa erabiliz, eraikuntzako elementu gisa.
Mutualiak aurreikusi duen eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak baimendu duen inbertsioa 11,9 milioi eurokoa izango da, eta horietatik 0,7 milioi euro orubea egokitzera bideratuko dira, aparkalekua eraikin berriaren beharretara egokitzeko; 8,2 milioi euro zentroaren eraikuntzara; eta ia 3 milioi euro gune horretan irrati-diagnostiko, erresonantzia magnetiko, ohiko erradiologia, ekografia… alorretako azken teknologia jartzera. Halaber, kirurgia handi anbulatorioa egiteko ebakuntza gela baterako ekipamendua ere aurreikusita dago.
Beheko solairuaren parean, fatxada nagusiak atzera egiten du, eraikinaren sarrera nagusia eta Larrialdietako sarrera eratuko dituen gune estalia sortuz.
Proiektuak, kanpoko eta barruko erabilera kolektiboko guneen tratamendu ordenatua planteatzen du, kanpoan Larrialdi sailerako, larrialdi irteeretarako, hondakinen irteerarako eta eraikinaren gainerakorako sarbide independenteak sortuz eta barruan espazioaren kalitatea bilatuz.
Horrela, Mutualiak lehen mailako instalazioak izango ditu Araban, zerbitzu guztiak Gasteiz erdialdean kontzentratuta. Horrek, inolako zalantzarik gabe, mutuako kide diren pertsonei eskaini beharreko arreta hobetuko du. 7
GAUR EGUN Barruan, eraikina, eskailerak dauden erdigune zabalaren bitartez garatzen da. Eskailerek konpontzen dute barruko komunikazio bertikala eta horiek osatzeko bi igogailu daude, mugikortasun urria duten pertsonek erabili ahal izango dituztenak, eta osasun alorreko langileek baino erabili ezin izango duten beste igogailu bat. Zirkulazioen tratamendu ordenatu horretan oinarrituta, erabiltzaileek erdiguneko gune irekiarekin etengabeko erlazioa izango duten eraikina proposatzen da. Itxaron guneetarako behar diren espazio guztiak elkartuz, begi bistaz erlazionatuta dauden tarteko gune zabalak sortzen dira. Perimetroa, argi eta aireztapen naturala behar duten arreta guneetara bideratuko da. Beheko solairuan Harrera-Onarpen saila, Pazientearen eta Erabiltzailearen Arretarako Zerbitzua, Irratidiagnostiko Saila eta Ingresorik gabeko Kirurgia Unitatea egongo dira, Larrialdi Zerbitzuaz gain.
8
GAUR EGUN
2015, Mutualiako arreta-zentroen udako ordutegia
mutualiako osasun saila
Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan, hain zuzen ere. Irailean ohiko ordutegia egongo da indarrean. 2015, Mutualiako arreta-zentroen udako ordutegia Azkoitia
Gipuzkoa
Cerrado del 15 de julio al 14 de agosto (ambos incluidos)
Beasain
Udako ordutegia. Astelehenetik Ostiralera 8:00etatik 15:00etara Abuztuaren 03. tik Abuztuaren 31 arte (biak barne)
Bergara Eibar Irun
Araba
Laudio Basauri Erandio Gernika Iurreta
Bizkaia
Santurtzi Zamudio
2015ko Uztaila: Astelehenetik Ostiralera 8:00etatik 19:00etara , Uztailak 03, 10 eta 17an izan ezik, ordutegia 08.00etatik 17:00etara izango delako 2015ko Abuztua: Astelehenetik Ostiralera 8:00etatik 15:00etara
Gogorarazten dizuegu Mutualiak zuen eskura jartzen dituela gure erietxeen zerbitzu mediko iraunkorrak. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin edo kudeaketa sailaren 902 540 250 telefonora deitua.
9
GAUR EGUN
ordainketa eskuordetua
Elena Bilbao Ibarra, GAEABE eta HAEE Prestazioen arduraduna
Ekainaren amaieran argitaratutako 50. zenbakian aurreratu genuen Mutualiak ordainketa eskuordetuak kudeatzeko zerbitzu berria gehitu duela estranetean. Tresna berria ezagutarazteko Mutualiak antolatu dituen eskoletan hartu duzue parte zuetako batzuk. Joan ez zaretenontzat, irailetik aurrera Mutualia Ikasgelak beste jardunaldi batzuk antolatuko ditu.
Hona hemen gehitu diren funtzio nagusiak: ORDAINKETA ESKUORDETUEN MODULUA 1. Abian dauden espedienteak: Bilketaren hil bakoitzari dagozkion ordainketa eskuordetuen konpentsazioak egiten laguntzeko, azken hileko aldi baterako ezintasunaren espedienteak erakutsiko dizkizuegu, dagokion pertsonaren datuekin eta teorian kendu beharreko zenbatekoen kalkuluarekin. Teorian esan dugu, gure datu-baseetako informazioa erakutsiko dugulako, hau da, Osasun Zerbitzu Publikoak edo gure zerbitzu medikoak emandako baja eta alta datak dauzkagu, prozesuaren gertakarien arabera, baita enpresek eta aholkularitza-enpresek guri helarazitako datu ekonomikoak ere. Erakutsitako datuak zuek dituzuenekin bat ez badatoz, estranetaren bidez kotizazio-oinarria aldatzeko eska dezakezue, Tc2 edo dokumentu baliokidea (azken hiru bilketei dagokiena, mutuak ez baititu GSDOren fitxategiak jaso) erantsiz. Oinarriak aldatzeko eskaerak zeregin bat sortuko die Mutualiako prestazioez arduratzen diren pertsonei. Haiek, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, espedientea eguneratuko dute. Hala, kendu beharreko zenbatekoa berriz kalkulatu eta oinarrien aldaketa jakinaraziko da estraneteko jakinarazpen moduluan eta posta elektronikoz, enpresako edo aholkularitza-enpresako administratzaileak estraneteko informazioa kudeatzeko hala zehaztu badu.
10
GAUR EGUN 2. Aldeak dituzten espedienteak: Atal horretan 2014ko urritik aurrerako datu hauek erakutsiko dira: - Teorian kenduko diren zenbatekoen kalkulua - Enpresak kendutako zenbatekoa - Kendu gabeko zenbatekoengatik enpresaren aldeko aldeak - Oker kendutako zenbatekoengatik sortutako aldeak eta beren egoera (aztertu gabe, jakinarazitako aldeak, ezarritako zorra‌)
Espediente eta egoera bakoitzean, hurrengo ekintza hauek egiteko aukera egongo da: - Kotizazio oinarria aldatzea - Zorraren ezarpena eskatzea - Ordainketa agiria eranstea - Kendu gabeko zenbatekoen itzulpena eskatzea Horretarako, beharrezkoa da bankuko libretaren edo horren baliokidea den agiriaren fotokopia erantsi behar da, titulartasuna egiaztatzeko. Ekintza horiek espedientearen egoera aldatu (oinarrien aldaketa eskatuta, itzulketa-eskaera izapidetuta, zorra ezarrita GSDOn...) eta estranetean jakinarazpena sortuko dute. Ordainketa eskuordetuetara sartzean, dokumentuen kontsulta izeneko modulu bat dago. Dokumentu horiek eskatutako ekintza motagatik, eskaeraren egoeragatik, eskaeraren datagatik eta abarrengatik sortutakoak izango dira.
JAKINARAZPENEN MODULUA Mutualiak ordainketa eskuordetuekin lotuta sortzen dituen komunikazio guztiak bilduko ditu: - ABE eskubidea aitortzea - Prozesuaren azken likidazioa: altaren data eta kausa eta kendu beharreko zenbatekoak - Ordainketa eskuordetuen aldearen jakinarazpena - GSDOren zorra ezartzearen jakinarazpena - Eskatutako itzulketaren ordainketaren jakinarazpena (ezartzeko) Enpresa edo aholkularitza-enpresa bakoitzeko extranetaren administratzaileak funtzioak erakundeko zer pertsonari esleitu erabaki beharko duela gogorarazten dizuegu.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak gizarte-aseguruen kotizaziorako zuzeneko likidazio-sistema abiarazi duenez, tresna hau erabilgarria izatea espero dugu. Halaber, estraneteko zerbitzuak hobetzeko edo berriak jartzeko iradokizunak egitera gonbidatu nahi zaituztegu.
11
LEGEAK
LANGILEEN GIZARTE SEGURANTZAKO ALTAREN JAKINARAZPEN DATA ETA ENPRESAREN ERANTZUKIZUNA, LANEKO ISTRIPUEN KASUAN
Susana CastaĂąos Letradua. Aholkularitza Juridikoko eta Betetze Korporatiboko Zuzendaria.
Oraindik ere asko hitz egiten da laneko istripuen kasuan enpresek duten erantzukizunari buruz, zerbitzuak ematen hasten diren datan langileak altan ez egoteagatik, alta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian lanean hasi ostean jaso baita. Arazo horri dagokionez, behin eta berriz adierazi da enpresan zerbitzuak ematen hasi aurretik eman behar direla langileak altan Gizarte Segurantzan. Epaitegietan planteatu eta ebatzitakoaren arabera, baliodun gisa hartu da ere posta ziurtatu bidez bidaltzen den jakinarazpena langilea zerbitzuak ematen hasten den egunean bertan, eta laneko istripu baten ondorioz langilea egun horretan hiltzen denean, nahiz eta diruzaintzan lau egun beranduago jaso; izan ere, postabulegoan aurkeztu zen egunetik kontatzen hasita onartu zen alta, bai eta bere ondorioak aitortu ere. Egitatezko kasu horren aurrean, Valentziako Justizia Auzitegi Gorenak 2014ko martxoaren 24an emandako epaiak dio zuzenbidearen araberakoa dela heriotza eta biziraupenagatiko prestazioaren ordainketan enpresa erantzule gisa jotzen duen mutualitatearen ebazpena, hildako langilea ez baitzegoen enpresan alta emanda istripua gertatu zen unean. Kasu horretan, aipatu beharra dago jakinarazpena iritsi, iritsi egin zela, baina 84/1996 Errege Dekretuaren 32. artikuluak xedatutako epea baino beranduago. Izan ere, Frogatutako Egitateen kontakizunean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrera bidalitako gutun ziurtatuaren edukia jasotzen da, zeinean jakinarazten baita langilea 2010eko martxoaren 8an hasiko zela lanean. Baina, era berean, kontakizun horretan ere adierazten da 2010eko martxoaren 12ra arte ez zela gutuna jaso GSDOn; horrek esan nahi du istripua gertatu zen egunean –langilea ostatuan lanean hasi zen lehenengo eguna zela–, langilea ez zegoela altan emanda GSDOn, eta 2010eko martxoaren 12ra arte ez zela egon. 12
LEGEAK Epaitegiak, gainera, 84/1996 EDren 32. artikulua hitzez hitz jasotzen du, hurrengoa xedatzen duena: «1. Betebeharpeko subjektuek alta-eskabideak aurkeztuko dituzte langilea zerbitzuak ematen hasi aurretik. Hala ere, alta-eskabide horiek ezin dira aurkeztu zerbitzuak ematen hasteko aurreikusitako eguna baino egutegiko hirurogei egun lehenago. Salbuespeneko kasuetan, zerbitzu-emate horien hasiera aurreikustea ezinezkoa bada, zerbitzuok ematen hasi aurreko eguna edo egunak baliogabeak badira, edo zerbitzuak ordu baliogabeetan ematen hasten badira, hasierako altaren edo elkarren segidako alten agiriak behar bezala beteta bidali beharko dira zerbitzuak ematen hasi aurretik, telegrama, fax edo beste edozein bide elektroniko, informatiko zein telematikoren bidez. Hori posible ez bada, arauek ezarri ereduak ez izateagatik, Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioak zehaztutako datuak bidaliko dira, zerbitzuak ematen hasi aurretik, telegrama edo faxa erabilita, edo beste edozein prozedura elektroniko, informatiko zein telematiko erabilita». Hau da, manuak aurreikusten duenez, jakinarazpena lehenago egin ezin izan bada, bai eta alta jasota egotea beharrezkoa den premiazko kasuetan ere –altan emanda ez egoteagatiko erantzukizunak gain hartzea saihesteko–, alten jakinarazpenak GSDOra bidali beharko dira langilea zerbitzuak ematen aurretik iristen direla bermatzeko moduan, horrek zehaztuko baitu gain hartu beharko den enpresa-erantzukizuna. Hala, enpresak bermatu behar du zerbitzuak emateko egun hori iritsi baino lehen jasoko dela jakinarazpena erakunde kudeatzailean –legeak kudeaketa 60 egun naturalez aurreratzeko aukera ematen du– eta jakinarazpena jarduerari ekin baino lehen jasotzen bada, berau gauzatu daiteke, hartara administrazio-prozedurari buruzko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein jakinarazpen-mekanismo baliatuta. Baina epaitegiak errepikatzen duenez, aztertzen dugun egoera desberdina da. Izan ere, ez dago inon jasota bidalketa martxoaren 8a baino lehen egin zela, eta egun horretan bertan aurrera eraman bazen, ez zen egin zerbitzuak ematen hasi aurretik jakinarazpena GSDOra iristea ahalbidetzen duten bitartekoak erabilita. Hau da, bidalketa berehala egin ordez, posta ziurtatu bidez egin zen, eta martxoaren 12an jaso zen GSDOn. Hori dela eta, langilea lanean hasi zen lehenengo egunean, ez zegoen altan emanda; beraz, langileak istripua izan zuen egunean, ez zegoen alta emanda GSDOan, eta hala, GSDOk alta eta altaren atzera-eraginezko ondoreak aitortzeak ez du enplegatzailearen ez-betetzea baliozkotzen.
13
PREBENTZIOA
Ezagutu itzazu Argazki Lehiaketaren irabazleak. mutualiako prebentzio saila
Ekainaren amaieran, laneko arriskuak prebenitzeko Mutualiaren Argazki Lehiaketaren XII. edizioaren irabazleak jakinarazi zituen epaimahaiak. Aurten 236 argazki jaso ditugu, eta guztiek laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako egoerak erakutsi dituzte. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Juan Carlos Coto jauna (OSALANeko Plangintza zuzendariordea), Lourdes Correa andrea (Gizarte Segurantzaren Unitate Espezializatuko burua), Jorge Arbaiza jauna (Mutualiako Eragiketen zuzendaria) eta María del Mar Crespo andrea (Mutualiako Prebentzio Saileko arduraduna). Ekainaren 30ean bildu zen, 2015eko edizioko argazki irabazleak aukeratzea xede. Eta hauxe bere epaia: · 1. saria, 1200 eurokoa, Roberto González Luisentzat, La formación la mejor prevención argazkiarengatik.
· 2. saria, 900 eurokoa, Raúl Podadera Sanzentzat, Normas básicas argazkiarengatik.
· 3. saria, 600 eurokoa, Óscar Lópezentzat, Cocinero argazkiarengatik.
Mutualiak zorionak eman nahi dizkie aurtengo edizioko irabazleei, bai eta eskerrak eman ere parte-hartzaile guztiei, lehiaketara hainbeste argazki eta hain kalitate handikoak aurkezteagatik. 14
PREBENTZIOA
PRODUKTU KIMIKOEI BURUZKO ARAUDI BERRIA mutualiako prebentzio saila
Uztailaren 3an 598/2015 Errege Dekretua onartu zen, bi helbururekin; bateko, 2014/02/26ko 2014/27/ EB Zuzentarauaren edukiaren transposizioa egitea Espainiako zuzenbidera, eta, besteko, substantziak eta nahasteak sailkatu, etiketatu eta ontziratzeko gaur egungo sistemara egokitzea haren edukia. Errege-dekretu hori indarrean jartzearen ondorioz, dekretu hauek aldatzen dira: 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzekoa; 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun- eta osasun-seinaleztapenaren inguruko gutxieneko bitartekoei buruzkoa; 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, laneko jardueraren barruan, agente kantzerigenoekiko esposizioarekin lotutako arriskuen aurka langileak babesteari buruzkoa; eta 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, laneko jardueraren barruan, agente kimikoekin lotutako arriskuen aurka langileen osasuna babestu eta euren segurtasuna bermatzeari buruzkoa. Hori guztia testuinguruan jartzeko, kontuan hartu behar dugu 2009ko urtarrilaren 20an Europar Batasuneko estatu kide guztietan indarrean jarri zela substantziak eta nahasteak sailkatu, etiketatu eta ontziratzeari buruzko 1272/2008 Erregelamendu (EE) berria, CLP Erregelamendua izenaz ezagutzen dena, ingelesezko akronimoa dela eta. Erregelamenduaren beraren printzipioadierazpenaren arabera, bere xedeak dira munduko merkataritzan informazioa ematea erraztea eta mundu-mailan, giza osasunaren eta ingurumenaren babes-maila handia bermatzea. Bere hartzaile nagusiak substantzia kimikoen eta nahasteen hornitzaileak dira, bereziki, substantzien fabrikatzaileak eta inportatzaileak, nahasteen inportatzaileak, substantzien eta nahasteen tarteko erabiltzaileak (formuladoreak barne) eta substantzien eta nahasteen banatzaileak (txikizkariak barne). Hornitzaileok erregelamenduko xedapenen arabera etiketatu eta ontziratu behar dituzte beren substantziak eta nahasteak, Europar Batasunean merkaturatzen hasi aurretik. CLP Erregelamenduak aldaketak eragiten ditu Europar Batasuneko sailkapen-ereduan, batez ere segurtasunari buruzko etiketa eta datu-fitxetan 15
jasotako informazioaren eduki eta formari dagokienez. Izan ere, CLPak Europako erregelamendu zaharraren arrisku-esaldiak (R esaldiak), zuhurtasun-aholkuak (S esaldiak) eta sinboloak honako hauekin ordezten ditu: Nazio Batuen Erakundeko Biltegiak Kudeatzeko Sistemaren arrisku larrien argibideak (H esaldiak), zuhurtasun-aholkuak (P esaldiak) eta piktogramak. Aldaketa nagusiak terminologiarekin eta piktogramekin lotuta daude. Europako Erregelamendu zaharreko arrisku larrien sailkapena beti ez dator bat CLPren irizpideen araberako sailkapenarekin, zehazki, arrisku larri fisikoei, toxikotasun akutuari eta helburuorganoetako esposizio jarraituari dagokionez. Era berean, Biltegiak Kudeatzeko Sistemako bi abisuhitz txertatzen ditu, «arrisku larria» eta «kontuz», arrisku larri baten norainokoa adierazteko. Ezaugarri hori berria da EBko legerian. Aplikagarriak diren sailkapen- eta etiketatzeepeak:
Iturria: Substantzia eta Nahaste Kimikoen Europako Agentzia: http://echa.europa.eu/. Aldaketa nabarmenenak honako hauek dira: 1-Terminologikoa: Erabilitako terminoak oso antzekoak dira, baina ez berdinak. Gainera, substantziak eta nahasteak sailkatu eta etiketatzeko orduan termino berriak gehitzen eta beste batzuk aldatzen ditu, mundu-mailan, arriskuen berri emateko hizkuntza bateratze aldera. Beste alde batetik, nahasteez hitz egiten du, eta ez prestakinez. Arrisku-esaldiak edo R esaldiak arrisku larriko argibideak dira orain (H eta EUH esaldiak).
PREBENTZIOA Piktogramen alboan abisu-hitzak gehitzen dira, arrisku larrien garrantzi-maila erlatiboa adierazteko eta hala, arrisku larri potentzial baten inguruan ohartarazteko irakurleari. 2-Arrisku larrien kategoriak: Arrisku larri kantzerigenoak, mutagenoak eta ugalketarako toxikoak direnak aldatu dira, bai eta arrisku larrien kategoriak ere. Hortaz, 1, 2 eta 3 kategoriak 1A, 1B eta 2 kategoriak izatera igaro dira, hurrenez hurren.
3-Zuhurtasun-aholkuak: Zuhurtasun-aholkuei (S esaldiak) P esaldiak deitzen zaizkie. Zuhurtasunaholkuen kopurua nabarmen areagotu da, orain askoz espezifikoagoak dira, eta lau taldetan sailkatuta daude: prebentzioa, erantzuna, biltegiratzea eta deuseztapena. 4-Arrisku larri motak: Sailkapena antzekoa da, nahiz eta arrisku larri moten guztizko kopuruak gora egin duen, batez ere arrisku fisikoen kasuan; horren ondorioz, propietate fisikoak era zehatzagoan desberdintzen dira. Orokorrean, substantziak sailkatzeko irizpideak aldatu dira, substantzia arriskutsuei buruzko egungo araudian jasotako irizpideekin konparatzen baditugu; esaterako, lehergarritasuneko eta toxikotasun akutuko irizpideen kasuan. 5-Arrisku larrien adierazleak: Arrisku-esaldiak (R esaldiak) arrisku larrien argibideak edota H esaldiak bihurtu dira. Aipatu beharra dago esaldi gehienak oso antzekoak direla, nahiz eta idazkera apur bat aldatu daitekeen, salbu eta toxikotasun akutuko arriskuei, helburu-organoetako esposizio jarraituari eta arrisku fisikoei buruzko R esaldien kasuan, aldaketa nabarmenak baitituzte. 6-Arrisku larrien sinboloak edo piktogramak: 2010eko abenduaren 1etik, substantzien segurtasunfitxek eta etiketek arrisku larrien piktograma berriak jaso behar dituzte nahitaez (nahasteen kasuan, 2015eko ekainaren 1etik da nahitaezkoa); horiek arrisku larrien sinbolo zaharrak ordezten dituzte.
16
GURE ENPRESA ELKARTUAK
NEM SOLUTIONS Nuevas Estrategias de Mantenimiento S.L.
2015eko zerbitzu enpresa onena XXIII. Gipuzkoako Enpresaren sarietan
mutualiako kudeaketa saila
Uztail honetan Donostiako Miramongo Parke Teknologikora hurbildu gara Alberto Conde Mellado NEM Solutions enpresako zuzendari exekutiboarekin egoteko.
Hasieratik, indarrak hazkunde iraunkor eta egonkorra izango zutela aurreikusten genuen sektoreetan jarri izan dugu: garraio eta energia berriztagarriak. Momentuz behintzat asmatu egin dugula dirudi, modu iraunkorrean hazten jarraitzen duten sektoreak baitira, dagoeneko bost kontinenteetan bezeroak izatea ahalbidetu diguna.
1. Zer da NEM SOLUTIONS eta zertan egiten du lan?
NEM Solutions 41 pertsona barne hartzen dituen hobetze eta pasioan oinarritutako mugimendua da. 2007an jaio zen merkatuan faltan botatzen genituen irtenbideak eskaintzeko asmoz, baina, batez ere, makina konplexuen gaineko kontrol handiagoa izateko.
NEM Solutions aktibo konplexuen ustiaketan oinarritutako negozioei erabateko kontrola eskaintzen espezializatutako enpresa da. Horretarako, makinen etorkizuna hauek egunero sortzen dituzten datuetan oinarrituta proiektatzen dugu, ekoizpena areagotzea, makinon bizi-zikloa luzatzea eta balio izugarri altuko barne ezagutza sortzea ahalbidetuz operazio eta mantentze kostuak murrizten diren aldi berean. NEM Solutions enpresako produktuak euren izaera berritzaile eta emozionalagatik nabarmentzen dira, orain artean industrian ezarritako ereduekin apurtuz.
3. Zeintzuk dira zuen bezeroak? Bost kontinenteetan ditugu bezeroak, presentzia garrantzitsua izanik Europan, Ekialde Hurbilean, Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan... Gure zerbitzuak trenaren sektorera eta energia berriztagarrietara bideratzen ditugu batik bat, baina, eremuotan espezializatuagatik, gure eskaintza dibertsifikatzeko nahiak lan egiten dugun beste sektore batzuen bilakaera adi jarraitzera eramaten gaitu. Hasiera-hasieratik argi izan dugu gure merkatua bat eta bakarra dela: mundua. CAF, adibidez, erreferentzia da guretzat trenaren sektorean, enpresako akzionista ere izateaz gain. Gure produktuak leku askotan aurki daitezke, Washingtongo metroan, Chicagokoan, Torontokoan, Txilekoan, Erromakoan, Madrilekoan, Bilbokoan bertan... Munduko hiririk garrantzitsuenetakoren batean trena hartu baldin baduzu, ziurrenik NEM Solutions enpresaren teknologia esperimentatu duzu.
2. Noiz sortu zen NEM Solutions eta zer helbururekin? NEM Solutions makina berritzaileak mantentzeko produktu berritzaileak falta zirela antzeman genuelako sortu zen. Abiadura handiko tren bat edota azken belaunaldiko aerosorgailu bat izan daitezke horren adibide, edota 90eko hamarkadatik ezagutzen diren operazio eta mantentze metodologiak. Pentsa, egin genuen lehendabiziko gauza gure zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen genituen erreminta eta teknologiak garatzea izan zen. Gure erreminta eta produktu propioen erabiltzaile izan gara hasiera-hasieratik eta horrela jarraitzen dugu, gure antza izan nahi duten beste enpresa batzuek esaterik ez dutena. Egun, gure erremintekin zerbitzuak eskaintzeaz gain, lizentziatu ere egiten ditugu, eskaintza bikoitza sortuz.
Energiaren sektorean ditugun bezeroen artean, berriz, Gamesa eta Iberdrola nabarmenduko nituzke. Hori bai, nazioartean erreferentzia diren multinazionalak ere badira gure bezeroen artean.
17
GURE ENPRESA ELKARTUAK 4. Zeintzuk izan dira enpresaren arrakastaren gakoak? NEM Solutions enpresan ÂŤsinetsi ikustekoÂť filosofia oinarri jokatzen dugu, eta horrek etengabeko aldaketan bizitzea eragiten diguten printzipioak izatea ekartzen digu, une oro hobetzea bilatuz. Hauek dira printzipio horiek: -
-
-
Lehenik eta behin, deserosotasuna, guztia kontrolpean badugu azkarrago joateko aukera dugula baitakigu, eta, horrenbestez, egunetik egunera hobetzera eramaten gaituen nolabaiteko deserosotasun egoeran bizi baikara etengabe. Funtsezkoa da guztia eginda dagoela ez sentitzea. Bigarrena dibertsifikazioa maite dugula da: denbora eta dirua eskaintzen diegu gauza berriei, hobetzera eramaten gaituzten ideia berriei, merkatu berriei, produktu berriei, gauza berriak saiatzea maite dugu... Hirugarrenik, ausardia aipatu beharra dut. Ez diogu beldurrik huts egiteari, zentzuz eta ez ausarkeriaz jokatzen badugu ere. Jakin badakigu hutsegitea prozesuaren parte dela, eta, beraz, hutsegiteak esperimentatzen ere ikasi beharra dugu, gaizki egindako gauzak ahalik eta azkarren antzeman eta bide egokia hartzeko. Gure buruari huts egitea onartzen diogu, baina, hori bai, huts eginez gero, burua hotz izan behar dugu geratu eta beharrezkoa baino diru eta denbora gehiago ez inbertitzeko egitasmo horretan. Gauzak gaizki irteten dira batzuetan, eta egia da ideia on bat garatzeko saiakera asko egin behar direla, baina, aldiz, ongi irteten denean eragina eta itzulkina oso altuak dira.
5. Zeintzuk dira etorkizunera begira dituzuen egitasmoak? Gure printzipioekin fidel izaten jarraitzen dugun bitartean, etorkizuna egunetik egunera definituko dugu. Noski ibilbide orri bat izan badugula, epe ertainera gure dibertsifikazioa areagotzea aurreikusten duena. Baina gaurko egunez uneotan jorratzen ditugun bi merkatuetan zentratuta gaude eta bertan ditugun negozioak optimizatu eta areagotzeko marjina dugu oraindik. Behin lerro horiek egonkortuta, bide berriak irekiko ditugu, betiere zortzi urte eskaseko ibilbidea duen enpre18
sa batek izan dezakeen ausardia zuhurrarekin. Ezin dugu ahaztu langileon batez besteko adina 30 urtekoa dela ozta-ozta, eta, beraz, barne hobekuntzarako tarte handia dugula oraindik. Hori horrela, egun enpresa gisa dugun gazte espiritua mantentzeko gai garen bitartean, hazkundeak are eta hobeak egingo gaitu. 6. Zuen esperientzia oinarri, zer aholkatuko zenieke enpresa mutualistei egungo testuinguru aldakorrean biziraun ahal izateko? Pertsonalki ez dut oso gustuko aholkuak ematea, bi pertsona berdin ez dauden bezala ez baitaude ere bi enpresa berdin. Guk geure burua hobeto ezagutzen inbertitzen dugu, etengabe zer gertatzen zaigun ulertzen. Barnera begirako analisi horrek indartsuago egiten gaitu. Pentsa, arreta gehiago jartzen dugu gure indarguneetan ahulguneetan baino; gure ahulguneak hobetzen baino gehiago inbertitzen dugu gure indarguneak are eta indartsuago bihurtzen. Norbait gu baino hobea baldin bada zerbaitetan, berarengana hurbiltzen eta elkarlanean aritzen saiatzen gara. Gure lehiakideekin ere egin izan dugu hori, epe motzera gure negozioa murriztu arren epe luzera itzulkin handiagoa sortzen duten akordioak bilatuz. Argi dugu gaur egun gure indarguneak direnak etorkizunean ere gure indargune izan behar direla, horiek baitira bereizten gaituztenak. Gure indarguneetan inbertitzeari uzten badiogu, lehiakideak hurreratu egingo zaizkigu, euren antz handiagoa izango dugu, gure indarguneen eta euren ahalguneen arteko diferentzia murriztu egingo baita eta alderantziz. 7. Non eta nola jar daitezke zuekin harremanetan Mutualiako enpresa kideak zein mutualistak eurak? Gure webgunearen bitartez jar daitezke gurekin harremanetan, baita sare sozialen bidez edota gure bulegoetara hurbilduz ere... Esan dugun bezala, erronka berriei aurre egin eta enpresa eta familia gisa handitzeko prest gaude. Esperientziak trukatzeko prest dauden beste enpresa batzuekin elkartzeko aukera badugu, bikain. Orain inoiz baino gehiago, enpresok elkarlanean aritzeko betebeharra dugu, horri muzin egiten ari bagara ere; askoz errazagoa egiten zaigu elkarrekin lehiatzea elkarlanean aritzea baino. Ea guztion artean hori aldatzeko gai garen.
OSASUN ETA SEGURTASUN GOMENDIOAK Beste prebentzio-eskuliburu bat gure kideen esku:
Profesionalen aurkako erasoen aurrean jarduteko protokoloa.
mutualiako prebentzio saila
Profesionalen aurkako erasoen aurrean jarduteko protokoloa eskuliburu berria zuzenduta dago lanean indarkeria jasan dezaketen langileak dituzten enpresei, zehazki, erabiltzaile edo bezeroen aldetik erasoak jasan ditzaketen langileak dituztenei. Enpresakoak ez diren hirugarren pertsonek, erabiltzaileek, pazienteek zein bezeroek langileei beren lanpostuetan erasotzeko arriskua laneko arrisku gisa hartu beharra dago. Hori dela eta, arriskuen ebaluazioan jasota egon behar da, bai eta kasu horietarako prestatutako jarduketa-protokoloa erabili ere, aurre egiteko. Gainera, erasoak jasan ditzaketen langileei behar bezalako prestakuntza eta informazioa eman behar zaizkie. Eskuliburuak bi helburu ditu; alde batetik, erasoak saihestu edota horiek eta beren ondorioak arindu ditzaketen jardunbide eta jarrera komenigarriei buruzko informazioa ematea, eta, bestetik, gertatutako kasuak identifikatu eta kuantifikatzea, zuzenketa-neurriak ezartzeko eta eragindako kalteak murrizteko. Hala, esaterako, jarrera oldarkor edota etsaitasunezko batekin topo egiten dugunean, badira zenbait jarduketa, adituen arabera, egoeraren eraginak geldiarazten edo murrizten lagundu dezaketenak:
√ √ √ √ √ √ √
Adi eta lasai entzun. EZ eten haren mintzaldia. EZ saiatu etsaitasun handiko inori arrazoiak azaltzen. Ez eman besteak dioenaren gaineko iritzirik. Behin eta berriz adierazi bestearen egoerak arduratzen zaituela. Ekidin etsaitasunezko jarrerak adieraztea. Eraman pertsona hori lagundu dezakeen beste batengana.
Eskuliburuan, era berean, eraso baten ostean tartean dauden agenteek, hots, erasoa jasandako pertsonak, arduradun zuzenak zein Prebentzio Sailak, martxan jarri behar duten prozedura zehazten da. Mutualiaren webgunean dago eskuragarri eskuliburua, Prebentzio Saileko dokumentazio-atalaren barruan; halaber, paperezko euskarrian eskuratu nahi izanez gero, jo ezazue Mutualiako Prebentzio Sailera: prevencion@mutualia.es
19
BERDINTASUNA
MUTUALIA 2014ko Berdintasuna Enpresan bereizgarria banatzeko ekitaldian izan da Cristina Mendia, mutualiako efr managerra
Iragan uztailaren 2an 2014ko Berdintasuna Enpresan bereizgarria banatzeko ekitaldia egin zen Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako Estatu Idazkaritzakoekitaldi aretoan, Susana Camarero Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako estatu idazkaria eta Rosa Urbón Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuaren zuzendari berria buru zirela. Ekitaldian 30 enpresa saritu zituzten guztira. Horien artean MUTUALIA berak aseguratutako hainbat enpresa zeuden, besteak beste GUGGENHEIM
MUTUALIA Berdintasuneko Zuzendariordetza Orokorrarekin 2014 Berdintasuneko Ezaugarriaren emanaldian
BILBAO MUSEOA FUNDAZIOA, MERCEDES BENZedota kirol instalazioak kudeatzen dituen EMTESPORT –Bilboko Alondegiko instalazioak kudeatzen ditu–. Guztiak ere esker onez azaldu zirenMUTUALIA etxeak aipatutako ekitaldian izateko emandako aukeragatik.
Guggenheim Bilbao Musioa Fundazioko Garbiñe Urrutikoetxea eta Mutualiako Cristina Mendia
Garrantzitsua da ere 2014ko deialdian Berdintasuna Enpresan bereizgarria jaso zutenen artean hainbat mutualitate zeudela nabarmentzea, horietako hiru MUTUALIA aitzindari gisaaitortu zuten Corporación Mutua korporazioko kideak. Saritutako mutualitateak honakoak izan ziren: Ibermutuamur, Mutua Balear, MC Mutual eta Mutua Montañesa.
Behin bereizgarria jasota, Mutua Balear mutualitateko ordezkariak hitza hartu zuen saritutako enpresa handien izenean eta Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioko ordezkariak saritutako enpresa txikien izenean. Hitzaldi batean zein bestean berdintasunak kudeaketa motor gisa duen garrantzia nabarmendu zuten hizlariek, eta, krisi garaiotan, sormena akuilu izanik , berdintasun neurriak aplika daitezkeela argi utzi zuten, ez gainera derrigorrez kostu ekonomikoari lotuta. Neurriok pertsonen bizitza asko erraz dezaketela eta horrek gogobetetasuna eragiten duela ere nabarmendu zuten, zalantzarik gabe erakundeei hobetzea ahalbidetzen diena. Ekitaldia ixteko Susana Camarerok hartu zuen hitza eta Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako estatu idazkariak argi utzi zuen gizonen eta emakumeen arteko soldata ezberdintasunari aurre egitearen garrantzia, emakumeen bizitzen gainean eragin handia duen auzia baita. Ildo horretan,genero arteko soldata ezberdintasuna autodiagnostikatzeko erreminta martxan jarri dela gogoratu zuen, egoerari aurre egiteko baliagarria dena. Era berean, emakume exekutiboei zuzendutako Promociona programa ere aipatu zuen
20
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT
Euskadik irabazi ditu Orioko eta Zarauzko XXI. Atlantic Games Hiru eguneko lehiaketaren ostean, Zarautzen antolatutako amaiera-ekitaldia festa bikaina izan zen
Euskal Kirol Federazioen Batasuna
Euskadi garaile atera zen Orioko eta Zarauzko XXI. Atlantic Games jokoetan. Lehiaketak iraun zuen hiru egunetan, domina gehien lortu zituen selekzioa izan zen, arraun, piraguismo, bela, surf eta igeriketako modalitateetan eta ur zabal, salbamendu eta sorospeneko diziplinetan. 15 urtetik 20ra bitarteko gazteei zuzenduta, 2015eko Atlantic Games udako jokoek egundoko arrakasta izan zuten hasieratik; izan ere, Orioko Kirol Portuan egindako inaugurazioekitaldian, jokoetako bandera parapentean iritsi zen, bertaratutako guztiak harrituta utziz. Harrezkero, itsasoa izan zen protagonista. Hainbat herrialdetik etorritako 500 bat gaztek parte hartu zuten, hauetatik, zehazki: Gales, Kornualles, Irlanda, Bretainia, Eskozia, Devon, Loirako Herrialdea, Nantes, Viana do Castelo (Portugal), Kuba, Asturias, Galizia, Gaztela Leon, Nafarroa, Kantabria eta Euskadi. Gijon, Kornualles eta Bretainian antolatutako aurreko edizioetan, euskal selekzioa irabazle izan zen; Atlantic Games jokoen aurtengo edizioan ere, 28 urrezko dominekin,
garaipena erdietsi zuen, Loirako Herrialde frantsesa garaituz (15 urre). Ondorengo postuetan, Akitania (7) eta Bretainia (6) kokatu ziren. Kubak lehen aldiz parte hartu zuen, eta urrezko domina lortu zuen belan. 21
Besteak beste, Euskadi bikain aritu zen piraguismoan, talde indartsua eraman zuen eta. Hala, Aitor Gorrotxategi, Oihan Sayar, Irati Osa eta Tania Prol irabazle atera ziren. Gainera, Galizian kayak surfeko munduko irabazle izan ziren euskaldunek erakustaldia egin zuten azken egunean, Zarauzko hondartzan. Leku horretan bertan, Euskadik urrezko domina ugari lortu zituen, kasu horretan surfean, Lander Dรกvila, Maddi Aizpurua, Ariane Ochoa edota Maddi Fernรกndez-en eskutik. Gainerako taldekideak ere oso ondo aritu ziren lehiaketak iraun zuen hiru egunetan. Akitania, Galizia eta Loirako Herrialdea ere ohorezko postuetan kokatu ziren. Arraunean eta belan, Loirako Herrialdea nabarmendu zen; igeriketako espezialitate ezberdinetan, Bretainia, Gales eta Euskadi aipatu behar ditugu. Atlantic Games jokoak kirol eta kulturaren alorreko ekitaldi handia izan ziren. Aipatutako eskualdeetan itsasoak duen presentzia erakutsi zuen, bai eta berau indartu ere. Hala, hain desberdinak diren tokietako ordezkarien artean truke-aukerak sortzeko bide eman zuten. Itsas Joko Atlantikoak Bretainian sortu ziren, 1995ean; helburu zuten ekitaldi berean bateratzea Europa Atlantikoko herrialde eta nazionalitateen kirolaren, turismoaren eta kulturaren sustapena. Itsasoarekin lotura estuena duten espezialitateetan lehiatzea zen horretarako bide aproposena: hau da, surfean, belan, arraunean, piraguismoan eta urpeko jardueretan. Euskadik presentzia nabarmena dauka
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT jada lehiaketan, eta bere partaidetza gero eta gehiago aintzatesten da. Udako hiru egunez, Oriok eta Zarautzek itsas-kirolen festa handia bizi zuten.
www.atlanticgames2015.com
22
UMOREA
OGITARTEKOAREN ETENALDIA
Kepa Bilbao
23
mutua informazioa 2015ko Uztaila 52 zbk.