mutua informazioa
2015eko Iraila nยบ 53 zbk.
Osasun-arloaren humanizazio plana
AURKIBIDEA 04
05
GAUR EGUN 04
Osasun-arloaren humanizazio plana.
05
Mutualia Ikasgela.
06
Gizarte Segurantzaren kuoten likidazio eta sarreren arloko 34/2014 Legea garatzen duen uztailaren 24ko 708/2015 Errege Dekretua argitaratu da.
06
Laneko ikuskaritzaren bisita-liburua kenduko da, LAEk eskatuta, 2017tik aurrera.
06
Egiazta ezazu zure lan esperientzia.
06
Zeure enpresa antolatzeko informazioa daukagu zuretzat.
7
Mutualiako zentroak, irisgarriagoak
gero
eta
LEGEAK 8
12
Handitzen al da umezurtz-pentsioa alargun-pentsiorik ez dagoenean?
PRESTAKUNTZAK 10
BONUS: 2015eko kanpaina eta aldaketa normatiboak
PREBENTZIOA 12
Ahots kordetako noduluak, mutualiak eginiko mintegi tekniko berrien izena
13
GURE ENPRESA ELKARTUAK 13
15
Ibermaticak bikaintasun saria jaso du desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan arriskuen prebentzioan.
SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK 15
Zarata, kontrola eta zarata jasaten duten pertsonen babesa.
BERDINTASUNA 17
Kudeaketa aurreratuko europar astea dela eta antolaturiko kongresuan parte hartuko du Mutualiak.
17 20
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT 18
Eskrima, Kirol gizabidetsu eta noblea.
UMOREA 20
3
Ogitartekoaren etenaldia.
GAUR EGUN
Osasun-arloaren humanizazio plana. Itxarote-denborak
Mutualiaren Osasungintza Saila
Medikuntza, harrigarriro, deshumanizazioa sustatzen duten faktorez inguraturik dago. Teknologia, txandaka lan egitea, profesionalen txandakatzea, hizkera teknikoa, pazienteak espezialista ezberdinek artatzea, lanaren antolamendua bera eta eraikinen egiturak... faktore horiek guztiek lagundu dezakete pertsonari gizaki gisa behar besteko garrantzia ez ematen. Mutualiak, 2015-2017 plan estrategikoan, humanizazio plan bat garatzea proposatu du, erronka horri erantzuteko asmoz. Osasun Arloko Humanizazio Planean (OAHP) lan egiten hasteko lehen pausoa zerbitzua gure instalazioetara etortzen den pertsonari begira jartzea da, gure zerbitzua jasotzen duen pertsonari begira, alegia. Horrek esan nahi du pertsona ulertu behar dela, haren lekuan jarri behar dela eta haren eskaerak ulertu behar direla. Sentiberatasuna erakutsi behar da, ulermena, hurbiltasuna eta enpatia; eta informazioa, laguntza, konfiantza eta segurtasuna eman behar dira. Horiexek dira gure pazienteek Mutualian jasotzen duten laguntzari plus bat gehitzeko erabili behar ditugun tresnak. Laguntzaren humanizazioaren arlo honetan, itxaron-denbora da gakoetako bat, eta orobat informazioaren hobekuntza, eta gure mutualisten esku instalazio ezin hobeak eta teknologia aurreratuena jartzea; horiexetan egin dezakegu, hain zuzen, hobekuntzarik handiena. Alde horretatik, 2015-2017 plan estrategikoak 8 minututik beherako itxaronaldiak ezartzen ditu, batez beste, helburutzat. Itxaron-denboren adierazle hori kalkulatzeko, markatutako hitzordutik artatua den arte pazienteak zenbat denbora itxaron behar duen neurtzen da aurretiko hitzorduen kasuan, edo iristen denetik lehenengoz artatzen duten arte larrialdien kasuan. 2015eko lehen seihilabeteko datuen arabera, 8,59 minutukoak dira batez beste itxaronaldiak (kontrolatutako 65.000 asistentziaren testuinguru batean): 8,17 minutu programatutako kontsulten kasuan, eta 10,04 larrialdietan.
4
GAUR EGUN
Mutualia ikasgela
Bilbao
Aurtengo irailean, AULA MUTUALIAren zenbait ikastaro egin dira, Extranet bidezko ORDAINKETA ESKUORDETUAREN KUDEAKETArako modulu berriari buruzkoak. Mutualiako Kudeaketa Saila
Jarduerok bereiz eskaini zaizkie aholkularitzei eta enpresei, eta oso ondo baloratu dituzte parte-hartzaileek, erabilgarria eta baliatzen erraza izatea aitortu baitiote tresna telematiko berriari. Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak gizarte-aseguruak tramitatzeko ezarri duen Zuzeneko Likidaziorako Sistema berriak langileen aldi baterako ezintasun egoerei buruzko datuak zehaztasun handiz gurutzatu beharra ekarri du berekin; gerta litezkeen akatsak ahalik eta gutxien izateko konponbide bat da funtzionalitate berri hori. Jakinarazpenen sistema berritzaile bat ere badu tresnak, gehigarri gisa, eta sistema horri esker aldi baterako ezintasun prozesu guztiei buruzko informazio garrantzitsua jaso dezakete sarean baimendutako pertsonek. Enpresa eta aholkularitza guztiek eskuragarri dute dagoeneko modulu berri hori Extraneten bitartez. Urrian zehar, jardunaldi horiek eskaintzen jarraituko dugu Aula Mutualiaren ikastaro aktiboen katalogoaren barruan; jardunaldiotan, modu praktiko batean esplikatuko dira tresna berri honen nondik norakoak, aholkularitza eta enpresa guztiak hura erabiltzen eta aplikatzen ohitu daitezen.
Era berean, beste gai batzuei buruzko saio berriak prestatzen ari da AULA MUTUALIA. Azaroan, langile autonomoen Jarduera Bukaeragatiko Prestazioaren Kudeaketari buruzko ikastaroak ematen hasiko da. Hurrengo egunotan iritsiko zaizue deialdia, eta www.mutualia.es web orrian ere argitaratuko da.
Donostia-San Sebastiรกn
Vitoria-Gasteiz 5
GAUR EGUN
Gaur egungo berriak
Mutualiako Kudeaketa Saila
Gizarte Segurantzaren kuoten likidazio eta sarreren arloko 34/2014 Legea garatzen duen uztailaren 24ko 708/2015 Errege Dekretua argitaratu da
eta/edo Profesionaltasun Egiaztagirietan sartzen diren Lanbide Prestakuntzen Katalogo Nazionaleko gaitasun-atalak egiaztatu ditzakezu. Gaitasun-atal bakoitza egiaztapen-unitate minimoa izango da. Egiaztapen horiek ofizialak dira, eta lurralde nazional osorako baliagarriak.
2015eko uztailaren 25eko BOEn, Gizarte Segurantzaren kuoten likidazio eta sarreren arloko premiazko neurriei buruzko abenduaren 26ko 34/2014 Legea garatzen duen uztailaren 24ko 708/2015 Errege Dekretua argitaratu zen. Beterik geratzen zen horrela, nahiz eta atzerapenarekin, han jasotako agindua.
Zure lan esperientziaren aintzatespena lortzen baduzu, honako abantaila hauek izango dituzu: • Estatu osoan balio duen egiaztapen ofizial bat lortuko duzu. • Profesionaltasun egiaztagiri batera edo lanbide-heziketako titulu batera eta haien arteko baliokidetasunera eraman zaitzaketen egiaztapenak lortuko dituzu.
--------------------------------------------------------------------Laneko ikuskaritzaren bisita-liburua kenduko da, LAEk eskatuta, 2017tik aurrera Langile Autonomoen Elkarteen Federazio Nazionalak eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak bigarren hitzarmen bat sinatu dute, enpresa-jarduerek eta jarduera ekintzaileek aurre egin behar izaten dieten oztopoak hautemateko eta desagerrarazteko.
• Zure gaitasunak ikusgai jarriko dituzu, eta zenbait profesionalekin batera zure esperientzia baloratu ahal izango duzu. • Zure lanbide-gaitasunak osatzeko edo handitzeko banakako formazio-plan bat proposatuko zaizu.
Datuak Kordoban aurkeztu dituzte, han egin baita hitzarmen horren arabera lanari jarraipena emateko balio behar duten jardunaldietako lehenengoa. LAEk aurkeztu zituen proposamenekin bakarrik, 900 milioi euro aurreztuko dituzte autonomoek eta enpresek.
• Zure enplegagarritasun aukerak handituko dira, eta zure prestakuntza hobetuko duzu. • Lan-merkatuko mugikortasuna sustatuko duzu, Espainian nahiz Europan.
Onartutako neurrien artean, bisita-liburuak behin betiko kentzea erabaki da, baita formatu elektronikoan ere, 2017tik aurrera. LAEk egindako proposamen hori Ministroen Kontseiluak onartu du dagoeneko, eta 700 milioi euro inguru aurreztea ekarriko du. Gainera, jada ez da beharrezkoa izango merkataritzaerregistrora joatea administratzaile-ziurtagiri bat lortzeko; aitzitik, Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak konprobatuko ditu administratzaileen datuak autonomoen eta sozietateen ziurtagiri digitala lortzeko orduan. Bestalde, webgune bat irekiko da taximetroen ikuskaritza egiten duten IAT zentro guztien berri jasotzeko, askotan egin baitu eskaera hori taxilarien kolektiboak.
--------------------------------------------------------------------Zeure enpresa antolatzeko informazioa daukagu zuretzat Zeure enpresa antolatzeko informazioa daukagu zuretzat SEPEk zure negozioa abian jartzeko moduari buruzko informazioa eskaintzen dizu, eta “ekintzailea izaten ikasteko” tresnak ematen dizkizu, hauen bitartez: • Zure ekintzaile-profila aztertuz. • Ekintzaileen sareetan sartzearen bitartez.
---------------------------------------------------------------------
• Negozio-plan bat zehaztuz.
Egiazta ezazu zure lan esperientzia
Langabezia-prestazioa ordainketa bakar batean jasotzeko aukerari buruzko informazioaren bitartez.
Si Lan esperientzia bai baina ziurtagiri ofizialik ez baduzu, lan-esperientziaren edo formazio bide ez-formalen bitartez eskuratutako lan-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko ezarri diren prozedurei jarraituz lortu dezakezu.Lanbide Heziketako Tituluetan
http://www.sepe.es/contenidos/autonomos/montar_ tu_empresa.htmlLa Federación de Autónomos 6
GAUR EGUN
MUTUALIAKO
ZENTROAK, GERO IRISGARRIAGOAK
ETA
Mutualiako Eraikinen kudeaketa
Mutualiak irisgarritasun ziurtagiria lortu du Beasaingo laguntzazentroarentzat, 5etik 5eko puntuazioarekin. Dagoeneko hiru dira ziurtagiri hori lortu duten zentroak, Beasaingoa barne.
Baina, zer esan nahi du zentro bat irisgarria izateak? Pertsona guztiek, haien adina edo ezgaitasuna edozein izanik ere, eraikitako ingurunera iristeko eta haietan eskaintzen diren zerbitzuak albait autonomia handienarekin erabiltzeko eta gozatzeko aukera berdinak dituztela bermatzea.
Mutualiak 2014ko abenduan ekin zion bere ibilbideari, zentroetako irisgarritasuna aztertuz, DALCO (170.001 – 1 UNE araua) irizpidearen arabera Irisgarritasun Unibertsalaren Ziurtagiria lortzeko, eta Henao kaleko 26. zenbakiko gure egoitza operatiboak lortu zuen ziurtagiria. Eraikin historiko bat izanik, horrek berekin dakartzan mugak gorabehera, emaitza bikaina lortu genuen: 4 izar 5etik. Eraikin horretan arkitektura-oztopoak hobetu ditugu eta edozein motatako desgaitasunak dituzten pertsona guztiei sarbidea erraztu zaie horrela. Ildo beretik, 2015eko maiatzean berriro eskuratu genuen ziurtagiria, Ercilla klinikan, 5 izarretik 5 lortuta; eta uztailean Beasaingo laguntza-zentroan. Mutualiako kideentzako gure hobekuntza eta zerbitzu politikarekin aurrera egiteko, gure gainontzeko zentro guztietarako ziurtagiriak lortuko ditugu pixkana-pixkana.
Mutualian gizartearen beharrez jabetzen gara, eta irisgarritasun-irizpideak hartu ditugu beti aintzat gure lanei eta erreformei ekiteko garaian. Esate baterako, Ercilla klinikako hidroterapia gunearen erreforma, Pakea klinikaren erresonantzia magnetiko berria eta abar. Nolanahi ere dela, kontuan hartuta oraindik baditugula hobetu beharreko alderdiak, ildo honetan lanean jarraituko dugu, ereduzko mutua bat izaten jarraitzeko.
7
LEGEAK
Handitzen al da umezurtz-pentsioa alargun-pentsiorik ez dagoenean?
Raquel MartĂnez. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua
Auzitegi Gorenak jurisprudentzia ezarri du, doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoen bitartez sendoturik, ebazteko ea gurasoetako baten heriotzagatik umezurtz-pentsioa jasotzen duen adingabe bati pentsio hori handitu behar zaion alargun-pentsioaren neurri berean, baldin eta beste gurasoa, bizirik egonik ere, alargun-pentsiorik jasotzen ez badu. 2014ko uztailaren 1eko 1876/2013 DBKE, pentsio konpentsatzailerik gabeko guraso dibortziatuak epaian aurkeztutako kasuan, baita doktrina bera jasotzen duen 2015eko urtarrilaren 14ko 447/2014 DBKEan ere, ez zegoen alargun-pentsiorik, izatezko bikotea ez baitzegoen zegokion Erregistro Publikoan erregistraturik eta horrek alargun-pentsiorik ez onartzea ekarri baitzuen. 2015eko urtarrilaren 14ko epaiaren egitatezko kasuan, adingabearen gurasoak ez ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan erregistratu, eta, aita hildakoan, amak ez zuen alargun-pentsiorako eskubiderik; ondorioz, umezurtz-pentsioa eskatu zuen amak adingabearentzat, bai eta GSINren Zuzendaritza Probintzialak onartu ere. Oinarri arautzailearen % 20 onartu zitzaion. Erakunde kudeatzailearen ebazpen horri aurreko erreklamazio bat jarri zitzaion; erreklamazio horretan, umezurtz-pentsioa alargun-pentsioari zegokion ehunekoan handitzeko eskatu zen, alargun-pentsioa onartua izan ez zenez. Aurreko erreklamazio horrek ezezko erantzuna jaso zuen. Ondoren, auzi-eske bat egin zen, eta eskatzailearen alde ebatzi zuen Donostiako Lan Arloko 2. Epaitegiak; hala, umezurtz-pentsioa handitzeko eskubidea onartu zitzaion umezurtzari, eta oinarri arautzailearen % 52 aplikatu zitzaion. Antzeko erabaki bat hartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2013ko azaroaren 12ko epai batean, non Gizarte Segurantzako Espainiako Erakundearen prozesuko ordezkaritzak aurkezturiko erregutze-errekurtso bat ebatzi baitzuen. Azken epai horren kontra doktrina bateratzeko kasazio errekurtsoa aurkeztu zen, eta haren ebazpena mintzagai dugun epai hau da. Gizarte Segurantzaren Ordenamenduak, Gizarte Segurantzako erregimen orokorreko prestazio ekonomikoen zenbatekoak zehazteko eta horietarako eskubidea edukitzeko erregelamendu nagusia onartzen duen abenduaren 23ko 3158/1966 Dekretuaren 38. artikuluan, martxoaren 6ko 296/2009 Erret Dekretuaren Bigarren 2. artikuluan emaniko erredakzioaren arabera, xedatzen du umezurtzei dagozkien prestazioak handitu daitezkeela kausatzailea hiltzean alargun-pentsioa kobratuko duenik ez badago. Horrelako kasuetan, oinarri arautzaileari % 52 aplikatzearen ondoriozko zenbatekoan handituko da umezurtzari onartzen zaion pentsioa. Auzitegi Gorenaren 2015eko urtarrilaren 14ko epaiaren kasuan, kausatzailea hiltzean bazegoen pertsona bat, hildakoaren bizikidea izanik ere, alargun-pentsioa jasotzeko baldintzak betetzen ez zituena. Helegitea jasan zuen epaian, zera erabili zen abiapuntu gisa: umezurtz-pentsioa handitzeari dagokionez, ez dela ezinbestekoa erabateko zurztasun egoera bat gertatzea (hau da, bi gurasoen falta), baizik 8
LEGEAK eta, besterik gabe, alargun-pentsioa jasoko duen onuradunik ez izatea (lehen aipaturiko 3158/1966 Dekretuaren 38.1 artikuluak espresuki aurreikusten duen bezala). Kontrasterako epaian, aldiz, erabateko zurztasuna eskatzen zen. Auzitegi Gorenaren ustez, interpretazio zorrotz baten alde ebatzi behar da kontraesana: umezurtzpentsioa handitu ahal izateko, ezinbestekoa izango da erabateko zurztasun-egoera bat egotea, hau da, umezurtzez arduratu ahal izango den gurasorik ez egotea. Hori bai, Goi Epaitegia ondo jabetzen da zer egoeratan geratzen den umezurtzaren familia: umezurtzak, batetik, ez du umezurtz-pentsioa handitzeko eskubiderik, eta bizirik dirauen gurasoak, bestetik, ezin du alargun-pentsiorik eskuratu. Auzitegi Gorenaren ustez, ez da hau arau-interpretazio baten bitartez ebatz daitekeen auzia; aitzitik, legeneurri bat hartu beharra dagoela uste du. Eta horretarako, zenbait aukera daude, hala nola umezurtzpentsioa eta alargun-pentsioa deslotzea, edo, lotura horri eutsiz gero, lehena handitu ahal izatea, bai erabateko zurztasun-egoera juridikoa edo legezkoa denean (bi gurasoak falta direnean), bai erabateko zurztasun-egoera izatezkoa denean, hots, gurasoetako batek, bizirik egonik ere, alargun-pentsioa jasotzeko eskubiderik izan ez eta alargun-pentsioaren kantitatea adinako baliabiderik ez duenean, halako moduz non, helegitea aurkeztu eta behar-egoera hori egiaztatutakoan, umezurtz-pentsioa alargun-pentsioaren kontzeptuagatik legokiokeen kantitatean handitu beharko den. Garrantzi handiko auziak dira hauek, ikusten dugunez, legegileek berrikusi beharko dituztenak.
9
PRESTAKUNTZAK
BONUS: 2015eko kanpaina eta aldaketa normatiboak Diego Badosa Quintana. CATA prozesuaren zuzendaria
2015eko ekainaren 30ean, 2015eko kanpainari dagozkion Bonus pizgarriak eskatzeko epea bukatu zen. Azter dezagun nolakoa izan den kanpaina eta zer aldaketak eragingo dioten etorkizunean Bonus pizgarrien sistemari. Bonus pizgarri sistema arautzen duen 404/2010 EDa, apirilaren 1ekoa, argitaratu zenetik urtero gertatu den bezala, aurten ere apirilaren 1etik ekainaren 30era luzatu da eskariak aurkezteko epea. Kanpainako hiru hilabete hauetan, 131 enpresak 137 eskaera aurkeztu dituzte guztira Mutualian. Horrek esan nahi du % 16 baino gehiago egin duela gora eskaera kopuruak, 2014an aurkeztutakoekin alderatuz. Gure kalkuluen arabera, 137 eskari horiez gain, Mutualiako kide diren gutxienez sei enpresak beste mutualitate batean aurkeztuko dute beren eskaera, mutualitate horrek babesten duelako beren kotizazio nagusiko kontu-kodea. Beraz, kanpaina honetan Bonus pizgarria 143 eskaerak jaso ahal izango dutela kalkulatzen dugu. Halaber, 143 eskaera horiek guztira 1.900.000 â‚Ź-ko pizgarria lortu dezaketela kalkulatzen dugu. Horrek esan nahi du eskaeren batez besteko pizgarria 13.000 â‚Ź-tik gorakoa izango dela. Guztizko kantitate hori Mutualiak laneko gertakariengatik bildutako kuoten % 1,02 da. Eskaera bakoitzeko itzuli beharreko gertakariengatiko kuoten batezbesteko ehunekoa ordaindutako kuoten % 8,72ra irits daiteke (% 5 gutxienez eta % 10 gehienez, kasu guztietan inbertsioek ezartzen dutelarik muga). Behaketa-aldiari dagokionez, eskaeren % 95ek 2014. urtea eskatu dute behaketa-aldi gisa; gainerako % 5ek 2013. urtea eskatu dute behaketa-aldi gisa, eta 2014. urtea laneko gertakariengatiko gutxieneko kotizaziobolumena, 5.000 â‚Ź, lortzeko. 404/2010 EDak, apirilaren 1ekoak, xedatzen duen bezala, Mutualiak eskaeren proposamen-txostenak helarazi zizkion abuztuaren hasieran Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Nagusiari, zuzendaritza organo horrek baloratu ditzan eta eskari bakoitza onartzea edo ezeztatzea ebatzi dezan. Aurtengo kanpainari dagozkion proposamen-txostenetan, lehen aipatutako 137 eskarietatik 127 ontzat ematearen alde egin dugu; gainerako 10 eskaeren kasuan, berriz, ez dugu proposamen-txostenik egin, beste mutualitate batzuekin partekatutako kotizazioen kontu-kodeak dauzkatelako edo Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzen duten enpresak direlako eta, beraz, behar den informazio guztia ez daukagunez, proposamenik gabe bidali ohi ditugulako mutuok haien eskaerak. 10
PRESTAKUNTZAK Aurreko kanpainetako esperientziaren arabera, ez dugu uste Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak 2016aren amaiera baino lehen ebatziko dituenik eskaera horiek. Bestalde, martxoan iragartzen genuen bezala, Bonus pizgarrien sisteman aldaketak egingo direla aurreikusten da, pizgarria eskatzeko, onartzeko eta ordaintzeko prozesua bizkortzeko eta sinplifikatzeko. Hona hemen aurreikusten diren aldaketarik garrantzitsuenak: • Eskabidearekin batera ez da aurkeztu beharko lan-arriskuen prebentzioan oinarrizko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko enpresariaren edo enpresako ordezkariaren deklarazioa. Pizgarria eskatzeak berak berekin ekarriko du baldintzok betetzen direlako deklarazioa. • Ez da beharrezkoa izango instalazioetan, prozesuetan edo ekipoetan lan arriskuak deuseztatzeko edo txikiagotzeko inbertsioak egin direla egiaztatzea. Hortaz, behaketa-aldiko laneko gertakariengatiko kuoten % 5era edo % 10era iritsi ahal izango da pizgarria, inbertsioen zenbatekoaren mugarik gabe, gaur egun ez bezala. • Administrazioak dagoeneko baduen informazioari buruz ez da beharrezkoa izango baldintzaren bat betetzen dela egiaztatzeko agiririk aurkeztea eskaerarekin batera; hala, bada, ez da egiaztatu beharko Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean dela eskaera egiteko epea bukatzen denean, edo lan-arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste larri edo oso larriren bategatik zigortua izan ez dela. • Eskabidean adierazitako datuak egiazkoak ez badira, jasotako pizgarria itzuli beharko da, eta hasieran esleitutako pizgarriaren % 20ko errekargu bat ordaindu; gainera, beste administrazio-ardura batzuk edo bestelakoak eskatu ahal izango dira. • Bonus pizgarriaren sistema finantzatzeari dagokionez, mutuei debekatu egiten zitzaien urte bakoitzean prebentzio eta errehabilitaziorako funtsaren aurreko urteko abenduaren 31ko saldoaren % 3 baino altuagoa zen pizgarri bat ordaintzea, eta horren ondorioz enpresa bakoitzari aitortu beharreko pizgarriak proportzionalki birkalkulatu beharra egoten zen. Bada, muga hori desagertu egin da. • Beste zenbait alderdi ez dira aldatzen, ordea. Besteak beste, honako hauek: laneko gertakariengatiko kotizazioen gutxieneko bolumena (5.000 €), bolumen horretara iristeko 4 urte arteko behaketa-aldiak, eta ezbehar-tasaren hiru adierazleen mugak ez gainditzea. Aldaketok, lehen esaten genuen bezala, erraztu egiten dute eskaera-prozesua, eta ebazpena arintzen. Hurrengo kanpainetan eskaera-bolumen handiagoa espero dugu, eskaera errazagoa izango delako, baina ez dugu ahaztu behar enpresek oinarrizko betebeharrak bete behar dituztela oraindik ere lan-arriskuen prebentzioan, eskabidean halakorik egiaztatu behar ez badute ere. Pentsatzekoa da enpresa txikiak direla aldaketa hauekin onura gehien izango dituztenak, orain arte ez baitzitzaien errentagarria gertatzen eskaera prestatzeko lana, jaso zezaketen kantitatea kontuan hartuta, eta beraz multzo hori izango da ziur aski gehien handituko dena.
11
PREBENTZIOA
Ahots kordetako noduluak, mutualiak eginiko mintegi tekniko berrien izena
Mutualiako Prebentzio Saila
Prebentzio sailak “Noduluak, ahotsaren gaixotasun profesionala” eskuliburua aurkeztu zuen bertan; dagoeneko gure web orritik deskargatu daiteke.
Jardunaldi horiek irailean zehar egin ziren, hiru hiriburuetan. Beren eguneroko lan-zereginetan ahotsa tresna nagusi duten profesionalen enpresa edo erakundeetako prebentzioteknikariak izan zituzten xede. Alfonso Muñoz Etxebarriak eman zien hasiera jardunaldiei; arrisku-faktoreak zein ziren azaldu zuen, eta ahots-kordetako noduluak ez agertzeko hartu beharreko neurriak aipatu zituen. Bere aurkezpenean, ahotsaren erabilera jarraituaren ondorioak arintzeko halako profesionalek egunero egin ditzaketen ariketa praktikoak zehaztu zituen. Kafea hartzeko eten labur baten ostean, Eko-Ingeniería Acústica enpresako Alfredo Knörr las Heras jaunaren eta Silvia Gil Ganuza andrearen txanda izan zen. Lan zentroetako zarata apaltzeko gaur egun lekuak egokitzeko zer aukera tekniko dagoen erakutsi zieten bertaratuei. Argazki eta bideoen bitartez, zenbait adibide aurkeztu zituzten. Bestalde, Mutualiako prebentzio sailak prestaturiko “Noduluak, ahotsaren lanbide-gaixotasuna” eskuliburua aurkeztu zen jardunaldiotan. Lan hau, gazteleraz eta euskaraz idatzia, tresna erraz eta erabilgarria da, bai prebentzio-teknikariek, bai langileek ahotsaren funtzionamendua ezagutu dezaten (fonazio-aparatuaren funtzionamendua eta atalak, arrisku-faktoreak eta prebentzio-neurriak) eta informazio zehatz eta zabala eduki dezaten ahotskordetako noduluen sorrerari buruz.
12
GURE ENPRESA ELKARTUAK
IBERMÁTICA Bikaintasun saria jaso du desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan arriskuen prebentzioan. Mutualiako Prebentzio Saila
Ekainaren 24an Alares Fundazioak Desgaitasunen bat duten Pertsonentzako Lan Arriskuen Prebentzioko IV. Bikaintasun sariak banatu zituen. Sariotan, gure enpresa kidea den IBERMATICA SA-k Desgaitasunen bat duten Pertsonentzako Lan Arriskuen Prebentzioko ETEentzako saria irabazi du. Jesús Gorospe Osinalde eta Ander Saldaña Gomollón elkarrizketatu ditugu, Ibermática taldeko Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuaren Arduraduna eta Prebentzio Zerbitzuko Teknikaria, hurrenez hurren.
Zein izaten dira desgaitasunak dituzten langileen behar handienak? Oso talde berezia da. Desgaitasun fisikoak eta zentzumen mailakoak dituzte. Konfidentzialtasuna dela eta osasun-datuak ezagutu ezin ditugunez, osasun-zaintzakoek desgaitasunak dituzten pertsonen behar espezifikoei buruzko orientabideak ematen dizkigute, eta horiei jarraituz kasu bakoitza baloratzen dugu, banaka-banaka. Adibidez, egin behar izan dugun egokitzapen handienetako bat datuak bistaratzeko pantailak dituzten lanpostuetan egin dugu, lanpostu horietako profesionalen muga fisiko eta zentzumen mailakoen inguruan.
Nola antolatzen da lan arriskuen prebentzioa IBERMÁTICAn? 2006. urtean Ibermática taldearen Prebentzio Zerbitzu Mankomunatua eratu zen, taldeko enpresen LAPa kudeatzeko. Zerbitzu horrek hiru espezialitate hartuak ditu bere gain: laneko segurtasuna, industria higienea eta ergonomia eta psikosoziologia aplikatua. Osasunzaintza besteren prebentzio-zerbitzu batekin kontratatuta dago. Zer bereizgarri ditu desgaitasunen bat duten pertsonentzako LEParen antolamenduak?
Prebentzioaren kudeaketan, nabarmendu daitezke zuen jardueran?
Oinarrizko printzipioa zera da: lanpostua egokitu behar zaiola profesionalari, eta ez profesionala lanari. Balorazio egokia egiteko, prebentzio zerbitzuan kasu bakoitza aztertzen dugu, osasun-zaintza arloak helarazitako gomendioak aztertzen ditugu (funtsezko informazioa da hau), elkarrizketak egiten zaizkie profesionalei (haiek izaten baitira beren beharrak ondoen identifikatzen dituztenak), eta lantokia eta lanpostua ezagutzera joaten gara.
zer gako prebentzio-
Gakoa arriskuen hasierako ebaluazioa da. Kasuak banan-banan aztertu dira eta ez daude bi kasu berdin. Profesionalek behar desberdinak dituzte eta aztertu egin behar dira. Konfiantzazko giroa sortu behar da profesionalaren eta LAPeko teknikariaren artean, komunikazio ona egon dadin. Osasun-zaintza arlokoek igorritako informazioa funtsezkoa da profesional bakoitzaren bereizgarriak eta beharrak ezagutzeko; haiekiko komunikazioa erraza izan behar da.
Prozesu bizi eta jarraitua da, lanpostua aztertu eta egokitutakoan aldiro kontrolatzen eta berrikusten baititugu lanpostua eta profesionalak aurkezten dituen beharrak.
Beste gako bat larrialdien kudeaketa da. 13
GURE ENPRESA ELKARTUAK Egoerak aztertzen ditugu eta ariketak programatzen ditugu aldiro, profesional guztiek zuzen jokatzen dutela egiaztatzeko eta zentroa ebakuatzen dela bermatzeko. Erabaki guztiak profesionalarekin batera hartzen ditugu. Zuen esperientziatik, zer aholku emango zeniekete beste enpresei desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan arriskuen prebentzioa aplikatzeko? Gure aholkua da kasuak bereiz jorratu behar direla. Jakitun izan gara beti oso garrantzitsua dela konturatzea profesionalak ez direla elkarren berdinak eta ez direla formulatu behar desgaitasun jakin bati loturiko osasun eta segurtasun arriskuei buruzko hipotesiak. Prebentzioan garrantzitsuena, are gehiago gure kasuan, lanpostua pertsonari banaka egokitzea da.
Mutualian, zoriondu egin nahi dugu Ibermรกtica sari honengatik, eta pertsona multzo berezi honentzako arriskuen prebentzioan hartutako arduragatik. Eskerrak eman nahi dizkiogu, halaber, haien prebentzio taldeari, haien eredua erakusteagatik eta galdera hauei erantzuteagatik.
14
SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK
Zarata, kontrola eta zarata jasaten duten pertsonen babesa Mutualiako Prebentzio Saila
Zarata ingurumen-kutsatzaile oso ohikoa izaten da lanean. Zarata jasan behar izateak akatsak, arreta galtzea, komunikazio-zailtasunak edo are hipoakusia edo lanbide-gorreria ere izaten ditu ondorio. Artikulu honetan, lan-inguruneko zarataren alderdi nagusietako batzuez mintzatuko gara. Zer da zarata eta nola neurtzen da? Zarata sentsazio desatsegina sortzen duen soinuen nahasketa bat da. Zarataren intentsitatea dezibeliotan neurtzen da: dB(A). Dezibelioen eskala logaritmikoa da; beraz, zarata 3 dB (A) handitzen bada, zarataren intentsitatea bikoiztu egingo da. Zarataren intentsitatean eragin handia du esposizioaren iraupenak. Horregatik guztiagatik, esposizioa murriztea zaila izaten da, 3 dB(A) murrizteko erdira murriztu behar baitugu zarata edo erdira murriztu behar baitugu esposizioa. Zarata neurtzeko, sonometroak eta dosimetro pertsonalak erabiltzen dira gehien. Aparatu horien bitartez bi parametro neurtzen dira: eguneko maila baliokidea eta erpin goreneko maila. Horiexek baliatzen dira pertsona baten arrisku-egoera ezagutzeko. Neurketak prestakuntza egokia duten pertsonek, enpresa espezializatuek zein prebentzio-zerbitzuek egin ditzakete .
Zer ondorio izan ditzake zarata-esposizioak? 80 dB(A) baino gehiagoko zarata jasan behar izateak pertsonen osasunean nahiz egindako lanaren segurtasunean ondorioak izan ditzake. Hauek dira gerta litezkeen ondorioetako batzuk: • Entzumenaren nahasmenduak: entzumen-gaitasunaren behin-behineko beherakada, lanbidegorreria edo hipoakusia izateraino (lanbide-gaixotasuntzat jotzen da). • Ondorio biologikoak: bihotz-erritmo handiagoa, digestio-aparatuko molestiak, tentsio muskularraren eta tentsio arterialaren nahasmendua, ondoeza, loaren nahasmendua... • Beste batzuk, hala nola istripu-arrisku handiagoa, komunikazio-zailtasunen edo lanean jarduteko beharrezko arreta murriztearen ondorioz. Zer dio legeak zaratari buruz? 286/2006 Errege Dekretuak, zarataren esposizioaren ondoriozko lan arriskua arautzen duenak, xedatzen duenez, 80 dB(A) baino maila altuagoa edo 135 dB(C) baino gehiagoko erpin-puntuak daudenean enpresak neurriak hartu behar ditu. Mugako esposizio-balioa, hots, gainditu behar ez dena, 140 dB(C)-an ezarrita dago erpin-mailarako, eta 87 dB(A)-an eguneko esposizio-maila baliokiderako. Hau da, sinple azalduta: langile batek 87 dB(A) baino gehiago jasan dezake aldi batez, eguneko esposizioaren batezbestekoa 87 dB(A)-tik beherakoa bada. Zarata maila ezberdinek jarduteko premia ezberdinak ezartzen dizkiote enpresari. Honako taula honetan ikus daitezke, modu eskematikoan:
15
SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK Goiko balioa
Beheko balioa
Muga-balioa
80 DB (A)
85 dB (A)
87 dB (A)
Punta-balioa
135 dB (C)
137 dB (C)
140 dB (C)
NBEen arintzea kontuan hartu da
Ez
Ez
Bai
Aldian behingo ebaluazioak
Hiru urtean behin
Urtero
Urtero
Eguneko esposizio-maila
Informazioa eta prestakuntza
Esposizioaren ondoriozko arriskuei buruzkoa
Neurri teknikoen programa
Hautazkoa
Bai
Bai
Seinaleztapena eta mugaketa
Hautazkoa
Nahitaezkoa
Nahitaezkoa
NBEak ematea
Nahitaezkoa
Nahitaezkoa
Nahitaezkoa
Belarriko NBEak erabiltzea
Hautazkoa
Nahitaezkoa
Nahitaezkoa
Osasuna zaintzea
Bost urtean behin
Hiru urtean behin
Urtero
Ebaluazioen fitxategia
Gerora kontsultatu ahal izateko gordeko da.
Nola murriztu daiteke zarata-esposizioa? Zarata bere sorburuan ezereztea da egokiena. Halakorik posible ez denean, ahalik eta gehien murriztu behar da esposizioa teknikoki. Horretarako, neurri teknikoak eta antolakuntza mailakoak ezarriko dira. Hona hemen zarata murrizteko edo kontrolatzeko neurri tekniko horietako batzuk: 路
Zarata igortzen duen fokuan jardun: existitzen diren ekipoetan neurriren bat hartuz (isilgailuak instalatuz, lubrifikatuz, doituz, orekatuz...) edo zarata gutxiago egiten duten ekipoak erosiz.
路
Hedapenean jardun, zarata hedatzea galarazteko edo zailtzeko: isolatuz, pantailak instalatuz, hormak eta sabaiak gaineztatuz...
Nola jokatu zarata jasaten duten pertsonekin? Aurreko jardunbideak ezin izan direnean gauzatu edo zarata maila egokia lortzeko nahikoa izan ez direnean, hartzailearengan jardun behar da, hau da, langilearengan: babesgarriak eskainiz, haiei buruzko informazioa helaraziz, prestakuntza emanez eta erabilera seinalatuz, bai eta osasunaren zaintza eginez ere. Pertsonek belarri-babesak (aurikularrak edo tapoiak) erabili beharko dituzte derrigorrez 85 dB(A)-tik gora. Ez da ahaztu behar banakako babesgarriak bigarren mailako neurri bat direla, neurri teknikoen edo antolaketa mailakoen bitartez zarataren maila gutxitu ezin izan denerako. Langileek informazio eta formazio egokia jaso behar dute beren lanpostuetako zarata mailari buruz, baita entzumen-babesgarriak erabili beharrari buruz ere (halakorik badago), eta haiek erabiltzeko moduari buruz. Zarata-esposizioak osasun-zaintza eskatzen du; hauxe da, hain zuzen ere, lan-arriskuen prebentzioari buruzko legean zehazten diren borondatezkotasunaren salbuespenetako bat. Hortaz... Enpresa orok zehaztu beharra du zarata-esposizioaren ondoriozko arriskurik jasaten duen edo ez. Baiezkoan, neurtu egin beharko du, baloratzeko eta beharrezko neurriak hartzeko; gogoan izan belarribabesgarriak direla hartuko den azken neurria. Informazio gehiago: http://www.apaprevencion.com/pd/envioPDF/pdfs/eprevenga12_riesgo_ruidos_ es.pdf?utm_source=Mutualia&utm_campaign=31c8869fe1-MUTUALIA_e_prebenga12&utm_ medium=email&utm_term=0_fabd33400c-31c8869fe1-104529989
16
BERDINTASUNA
KUDEAKETA AURRERATUKO EUROPAR ASTEA Cristina Mendia Ibarrola, Mutualiako Berdintasun zuzendaria eta EFR managerra
Urriaren 28an, EUSKALITek KUDEAKETA AURRERATUKO EUROPAR ASTEA dela eta antolaturiko KONGRESUAn parte hartuko du MUTUALIAk, Ekitatea eta kontziliazioa kudeaketa-tresna gisa gaiarekin, pertsonen gaia jorratuko den egunean. Cristina MENDIA IBARROLAk egingo du hitzaldia. Cristina Mendia Ibarrola Mutualiako Berdintasun zuzendaria eta Efr managerra da, eta bere hitzaldian azalduko du zer abantaila duen berdintasuna, kontziliazioa eta aniztasuna kudeaketa aurreratuko tresna gisa erabiltzeak pertsonak eta gizartea arloetan erantzunak emateko eta erakunde aurreratuak eta solidarioak lortzeko. Honako hau izango da egitaraua: 09:00 Jardunaldiaren hasiera RaĂşl Medina, MUTUALIAko Pertsonen Garapen Prozesuaren zuzendaria. 09:20 Berdintasuna, aniztasuna eta kontziliazioa, kudeaketa aurreratu baterako tresna gisa. Cristina MENDIA, EFR Managerra, MUTUALIAko Berdintasun zuzendaria 10:40 Jardunaldiaren amaiera Ignacio Lekunberri, Mutualiako zuzendari kudeatzailea Sarrera doan. Eguna: 2015eko urriak 28 Tokia: Euskalduna jauregia - E aretoa Ordutegia: 09:00-11:00 Zuen zain gaude!
17
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT
Eskrima Kirol gizabidetsu eta noblea Euskal Kirol Federazioen Batasuna
Euskadin zazpi klubetan egiten da eskrima, bi aurkarik arma zuri batez elkar ukitzea helburu duen borroka-kirola. Gero eta ikusgaitasun handiagoa du eskrimak gure inguruan, Euskal Federazioa modalitate honen irudia hedatzen saiatzen ari da eta. Oinarrian lan eginez ahalegintzen ari da: eskolakirolean lan eginez, alegia. Dagoeneko asko dira kirol hau praktikatzeko entrenatzen hasi diren 8 eta 10 urte bitarteko umeak. Hiru modalitate bereizten dira eskriman: sablea, ezpata eta floretea. Eta honela definitzen da: ezpata, florete edo antzeko arma batez defentsa eta eraso egiteko artea. Eskrima modernoa entretenimendu eta lehiaketakirol bat da, baina oraindik ere baliatzen ditu jatorrian dueluetan ezpata ondo erabiltzeko garatu ziren arau eta teknikak. Modalitate honetako lehiakideei tiratzaile deritze. Tiratzaile bat aurkariaren armak ukitzen duenean, puntu bat jasotzen du ukitzaileak. XVI. mendearen amaieran diziplinari buruzko zenbait eskuliburu argitaratzen hasi ziren. Eta XIX. mendearen amaieran finkatu zen kirol gisa, norberaren defentsarako dagoeneko arma zuririk erabiltzen ez zenean. Frantsesa hartu zen orduan araudiaren terminologiarako. Eskrima Olinpiar Joko modernoen lehen edizioan jada sartu zuten, baina gizonezkoen kategorian bakarrik. Emakumezkoen kategoria 1924an sartu zuten.
Euskal Federazioa doako eskrima-erakustaldiak egiten hasi da ikastetxeetan, eskrima hedatzeko. Borroka-teknika bat bada ere, kirol gizabidetsu eta nobleenetako bat irizten zaio. Eskrima praktikatzeak askotariko onurak ekartzen dizkio pertsonari, fisikoak zein intelektualak. Alderdi fisikoari dagokionez, muskulu-puntuak garatzen laguntzen du, jarrera asko eta askotarikoak hartu behar direnez. Guardia da horietako bat. Guardian, bizkarrezurra zuzen eduki behar da, eta lepoko muskuluak lantzen dira horrela. Konstantziaren fruituen artean aipatzekoak dira tiratzaileen energia eta elastikotasuna handitu egiten direla. Alderdi intelektualari dagokionez, eskrima da, xakearekin batera, alderdi hori gehien sustatzen duten kiroletako bat. Kasu honetan, garunaren parte-hartze aktiboa eskatzen du eskrimak, pentsamenduaren eta ekintzaren arteko azterketa mentalak egin behar baititu. Eskrima praktikatzen duenak aurre hartu behar die bere aurkariaren maniobrei, eta intelektualki ondorioztatu behar du haren estrategia. Ikerketa batzuen arabera, eskrima saio batean 400 kaloria ere erre daitezke. Gainera, gorputz osoa lantzen da, batez ere besoak eta hankak. Postura hobetzen da, eta lepoko muskuluak indartzen dira. Konstantziarekin, eskrimak energia eta elastikotasuna handitzen ditu. Ekipamendua klubek utzi ohi dute, pixkana-pixkana eskrimalariak, kirol horretara dedikatzeko asmoa badu, erosten duen arte. Segurtasun osagairik garrantzitsuena maskara edo aurpegi-babesa da, sare metaliko batez egina. Jakatxoak enborra eta besoak babesten ditu. Belaun azpira arteko prakekin batera, eskularruak osatzen du ekipamendua. Erresistentzia handiko material batez egina dago eskularrua, eta hatz-koskorren partea barrubiguna du. Arma maneiatzen duen eskuan erabiltzen da bakarrik. Euskal eskrimalari nabarmenetako bat Tarek Nejjar bilbotarra da, etorkizun handikoa gurpil18
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT aulkian eginiko eskriman.
19
UMOREA
OGITARTEKOAREN ETENALDIA
Kepa Bilbao
20
mutua informazioa 2015ko Iraila 53 zbk. www.mutualia.eus