mutua informazioa
2015eko Urria 54 zbk.
Iradokizun onenaren saria
AURKIBIDEA GAUR EGUN
04
06
07
04
Iradokizun onenaren IV. saria
05
2015eko Azaroa. XIV. Mutualia foroa
06
Ahotsaren eskola
07
Mutualia Ikasgela Azaroa
08
Berriak
09
Mutualiak 100 espezialistatik gora bildu ditu lesio muskulu-eskeletikoei buruzko nazioarteko ikastaro batean
10
Umeekin
LEGEAK 11
Bulego lana bakarrik egiten duten langileei kontingentzia profesionalengatik aplikatu behar zaien kotuizaio tasa
15
“Zarataren eraginpean jardutearen enpresa-ziurtagiria” entzumen-galeraren edo gorreri
PRESTAKUNTZAK
19
17
Gizarte prestazioak
PREBENTZIOA 19
Mintegi teknikoa: “Drogomendekotasuna lan munduan”
2
21
GURE ENPRESA ELKARTUAK 21
24
Wisco Taldea
SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK 24
Osalaneko eskuliburu berria
BERDINTASUNA 25
Denbora erabiltzeko modu berriak
25 27
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT 27
Tenisa
UMOREA 29
3
Ogitartekoaren etenaldia
GAUR EGUN
Iradokizun onenaren IV. saria Mutualiako Kudeaketa Saila
Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Onenaren IV Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu.
Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago. Horien lanaren eta lankidetzaren bila gabiltza, zerbitzurik onena eskaintzen lagun diezaguten eta horien mutualitatea izaten jarrai dezagun. Gure web-orrian eta gure asistentzia-zentroetan inprimaki sinple bat eskuratu dezakezue, iradokizuna eta egilearen datuak idazteko. Iradokizunak 2015eko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2016ko urtarrilean kaleratuko da. Irabazleak iPad bat eskuratuko du. Ekimena zure enpresako langileen artean zabaltzea eskatzen dizugu. Zenbat eta eskaera gehiago jaso, orduan eta aukera gehiago izango ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Kanpainako kartelak eta bertan parte hartzeko txartelak hemendik bertatik deskarga ditzakezu: • Kartela (A4) • Txartelak
Mila esker hobetzen laguntzeagatik
4
GAUR EGUN
2015EKO AZAROA - XIV. MUTUALIA FOROA Mutualiako Kudeaketa Saila
Mutualia foroaren hamalaugarren edizioko jardunaldiak azaroaren 17an, 19an, 20an eta 24an egingo dira, hurrenez hurren, Bilbon, Gasteizen, Eibarren eta Donostian, eta lan-aholkulariei zuzenduta egongo dira.
Euren gaurkotasuna dela eta, hauek izango dira aurtengo gaiak: “Gizarte-segurantza eta lan arloko legegintza-berritasunak� Beti bezala, jardunaldi horietarako deialdiak posta elektronikoz bidaliko dira, eta behin betiko ordutegiak, datak eta tokiak adieraziko dira. Inoiz ez bazara Mutualia Foroan izan, eta bertaratzeko interesa baldin badaukazu, jarri harremanetan Mutualiako zure kudeatzailearekin, edo, nahiago baduzu, eskatu informazioa lotura honetan edo deitu Kudeaketa Sailera (94 425 25 56).
5
GAUR EGUN
Ahotsaren eskola Mutualiako Prebentzio Saila
Mutualiak “Ahotsaren eskola” inauguratu du urrian. Horrela, “Ahots-kordetako noduluak” mintegi teknikoarekin eta Mutualiaren prebentzio sailak egindako “Noduluak: ahotsaren gaixotasun profesionala” eskuliburuarekin batera, enpresen eta langileen eskura jarri diren zenbait jarduera amaitu dira. Horien xedea prebentziorako neurri zuzentzaileak proposatzea eta laneko gaixotasun horrek, hau da, ahots-kordetako noduluek, eguneroko lanerako erreminta nagusi gisa ahotsa erabiltzen duten langileengan duen eragina murriztea da. Pertsona-kopuru mugatu batekin batera, profesional horiek 2 orduko saioetara (3 saio) joateko xedearekin planteatu da Ahotsaren eskola. Horrela, prestakuntza teorikoa eta batez ere praktikoa jaso ostean, profesional horiek zenbait kontzeptu ikasteko aukera izango dute, hala nola, arnasketa, ahotsaren modulazioa edo lepoko muskuluak lasaitzea. Gainera, horrela higiene bokal egokia lortu ahal izango dute, disfoniari aurrea hartu eta ahotsa zaintzeko. Alfonso Muñoz Etxebarria logopedak 3 euskal hiriburuetan eskaini ditu jardunaldi horiek eta bertan izan dira, besteak beste, udal, foru-aldundi, Eusko Jaurlaritza, unibertsitate publiko eta pribatu, ikastetxe, kontserbatorio, musika-eskola, irrati, turismo-gidari eta kanpoko prebentzio-zerbitzuetako langileak, baita mutualitateko barne-langileak ere. Hori dela-eta, lehen deialdiak oso harrera ona izan duela esan genezake. 2016. urtean zehar Ahotsaren eskolak deialdi berriak egingo dituela aurreikusten da.
6
GAUR EGUN
Mutualia Ikasgela Azaroa Mutualiako Kudeaketa Saila
Azaroan honako ikastaro hauek eskainiko dira Mutualia Ikasgelan.
Extranet ordainketa eskuordetua Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak gizarte-aseguruak tramitatzeko ezarri duen Zuzeneko Likidaziorako Sistema berriak langileen aldi baterako ezintasun-egoerei buruzko datuak zehaztasun handiz gurutzatu beharra ekarri du berekin; gerta litezkeen akatsak ahalik eta gutxien izateko konponbide bat da funtzionalitate berri hori. Jakinarazpenen sistema berritzaile bat ere badu tresnak, gehigarri gisa, eta sistema horri esker aldi baterako ezintasun prozesu guztiei buruzko informazio garrantzitsua jaso dezakete sarean baimendutako pertsonek. •
Azaroaren 6an, Bilbon (Henao kalea, 26). Ordutegia: 09:00 - 10:00
Langile autonomoek jardunari uzteko aldaketak Ikastaro honetan, 32/2010 Legearen araudi-aldaketak jorratuko ditugu. Hura Mutualitateen Legeko 2. azken xedapenak aldatu zuen 2014ko abenduan, eta horien bitartez, gaur egun eskatzen diren baldintzak eta formalitateak arindu nahi dira, gaur egungo araudiarekin oso txikia baita aitorpenen ehunekoa. Era berean, txertatzeko zailtasun bereziak dituzten eta estaldura hitzartu dezaketen kolektiboei beren esparrua areagotu nahi zaie. •
Azaroaren 5ean, Gasteizen (San José Ospitalea). Ordutegia: 09:30 - 10:30
•
Azaroaren 6an, Donostian (Pakea Klinika). Ordutegia: 09:30 - 10:30
•
Azaroaren 25ean, Bilbon (Henao kalea, 26). Ordutegia: 09:30 - 10:30
Jardunaldi horiek Mutualiako kudeaketa-esparruko langileek eskainiko dituzte, eta enpresa eta aholkularitzei xedaturik egongo dira. Gure jardunaldietara joateko interesa baduzu, gure www.mutualia.eus web-orrian jardunaldien inguruko kontsulta egin eta horietan izena eman ahal izango duzu
7
GAUR EGUN
BERRIAK
Mutualiako Kudeaketa Saila
Gazteen ekintzailetza eta kontratazioa babesteko neurrien SEPE eskuliburua Gazteen Ekintzailetza eta Enplegurako Estrategiak gazte askoren lan-egoerari erantzutea du helburu. Hori lortzeko, gazteen profil desberdinetara egokitutako neurrien katalogo bat jasotzen du. Hark honako xede hauek ditu: •
Gazteen artean enpresa-ekimena eta kontratazioa suspertzea.
•
Gazteek jasotzen duten hezkuntza eta prestakuntza lan-merkatuaren errealitatera egokitzea.
•
Eskola uzten duten gazteen tasa murriztea.
Deskargatzeko PDF artxiboa Medidas de apoyo a la contratación y al emprendimiento joven PDF, 311KB
https://www.sepe.es/contenidos/que_es_el_sepe/publicaciones/pdf/pdf_empleo/medidas_emprendimiento_joven.pdf
2015eko urrian eguneratutako kontratuen gida. SEPE. Kontratuen Gidak lan-kontratuen eta kontrataziorako pizgarrien arloan indarrean den araudi osoa jasotzen du. Hark erabiltzaileen eta gure lan-merkatuan jarduten duten eragileen aldetik eskatzen den informazioa ase behar du; gainera, kontratu-ereduen administrazio alorreko sinplifikazio berrira egokitzen da eta lau kontratu-ereduak (mugagabea, aldi batekoa, prestakuntzara eta ikaskuntzara xedatua, eta praktikak egiteko kontratua) ezagutzeko eskuliburu gisa egituratuta dago. Era berean, horien ezaugarri eta baldintza zehatzak jasotzen dira, langilearen eta/edo enpresariaren ezaugarri zehatzak kontuan hartuta. Deskargatzeko PDF artxiboa PDF, 1,15MB
http://www.sepe.es/contenidos/que_es_el_sepe/publicaciones/pdf/pdf_empleo/guia_contratos.pdf
La Federación de Autónomos
8
GAUR EGUN
Mutualiak 100 espezialistatik gora bildu ditu lesio muskulu-eskeletikoei buruzko nazioarteko ikastaro batean Mutualiako Osasun Arloa
Espainiako Ekografia Sozietatearekin elkarlanean antolatu ditu jardunaldi hauek, ekografiak lokomozio-aparatuko lesioen diagnostikoan eta tratamenduan egin duen ekarpena aztertzeko, batez ere laneko patologian. Donostia-San SebastiĂĄn arlo honetako mediku espezialisten bilgune bilakatu da. Donostia-San SebastiĂĄn (2015eko urriaren 21etik 23ra). Mutualiak, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen den sozietateak, Espainiako Ekografia Sozietatearekin elkarlanean, ekografia muskulu-eskeletikoari buruzko nazioarteko biltzarra egin du, eta 300 espezialistatik gora bildu ditu hiru egunez, lan-medikuntza, kirolmedikuntza, traumatologia, erradiologia, lehen arreta, eta lesio muskulu-eskeletiko, eta giltzadurako eta tendoietako lesioei lotutako beste espezialitate batzuetakoak. Mutualiaren Pakea klinikako mediku laguntzaile ValentĂn Guerrerok eta klinika bereko zuzendari mediko Javier de la Fuentek zuzendu dute ikastaro teoriko-praktikoa. Bertan, lokomozio-aparatuko lesioen tratamenduan eta diagnostikoan ekografiak egin duen ekarpena, eta muskulu eta tendoietako lesioen diagnostikoan ekografiaren erabileran izan diren azken berrikuntzak landu dira. Jardunaldien gai nagusia goiko gorputz-adarreko lesioen diagnostikoan eta tratamenduan ekografia nola aplikatu den izan da. Ikastaroarekin batera, hainbat mintegi berezi egin dira aldi berean, goiko zein beheko gorputz-adarreko lesio ugarien tratamendu eko-gidatuan ekografiaren aplikazio interbentzionista lantzeko. Biltzarrean bi ikastaro desberdin egin dira aldi berean. Bata, teknikan hasi berri diren medikuei zuzendu zaie bereziki; bestea, aurreratuagoa, teknika ondo dakiten fakultatiboei zuzenduta egon da, eta gaurkotasun diagnostiko eta terapeutiko gehiago duten gaiak landu ditu. Ikastaroaren helburuei dagokienez, honako hauek sustatu nahi izan dira, besteak beste: ekografiaren erabilera, lesio muskulu-eskeletikoen diagnostikoaren arloan; ultrasoinuen teknikaren ezagutza eta ezarpen praktikoa, osasuntsu baina lesio akutu eta kronikoak jota dagoen ehun muskulu-eskeletikoaren azterketan;, eta, orobat, ultrasoinuen teknikaren ezagutza aurreratua, artikulazio handien anatomia ekografikoaren ikasketan, eta infiltrazio, puntzio eta kirurgiako ekografiaren aplikazio terapeutiko eta inbaditzaileetan.
9
GAUR EGUN
Umeekin Mutualiako Ekimenen eta Gizarte Jardueren Taldea (EIAS)
Mutualian gure kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu, gizarte-erantzukizun korporatiboaren printzipioekin bat etorriz. Hura zeharkako zerbait da erakunde osoarentzat eta, horregatik, ildo estrategiko gisa finkatu dugu. Gainera, haren helburuak eta ekintza-planak guztiz bat datoz sozietatearen garapen jasangarriarekin.
haurrarekin dauden pertsonentzat
Zentzu horretan, gizartearen eta ekonomiaren garapenean laguntzea da gure estrategietako bat, hala, pertsonen arteko elkartasuna sustatzeko. Horregatik, 2005ean boluntarioz osaturiko Ekimen eta Jarduera Sozialen Taldea jarri genuen martxan, inguruneko egoeraren eta, oro har, mundu osoan bizi den egoeraren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzeko helburuarekin. Gure pertsonek egiten dituzten ekarpenez gain, taldeak norbere aurrekontua du, Ondare Historikoaren kontura. Haren bitartez, langileek aurretiaz hautatutako jardueretan eta proiektuetan laguntzen du, baina horrez gain, izaera sozialeko beste hainbat ekimenetan parte hartzen du, zuzenean eta modu aktiboan, eta etengabeko lankidetza-konpromisoa mantentzen du hainbat elkarte eta erakunderekin. Aurten, duela zenbait urtetatik egiten dugun moduan, Mutualiako pertsonek proposatutako proiektuen artean bozkatu eta bat aukeratu dugu, 3 urtez horiekin lankidetzan jarduteko helburuarekin. Oraingo honetan, UMEEKIN izan da aukeratutako elkartea, minbizia duten haurren gurasoen euskal federazioa. Hark Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako delegazioak hartzen ditu barne, eta gaixotasunak eragindako haurren bizi-kalitatea hobetzea eta normalizatzea du helburu. Elkarte hori minbizia duten seme-alabak dituzten guraso batzuen elkartzeko erabakitik sortu zen, txikien garapen osoa eta zuzena lortu ahal izateko funtsezko bi eremu hauetako gabeziak estaltzeko xedearekin: osasun-esparrua eta laguntza-esparrua.
Doako laguntza psikologikoa
•
Doako gizarte-aholkularitza
•
Laguntza morala eta emozionala
•
Ospitaleko jolas-jarduerak, dauden haurrentzat
•
Ospitaleetan bazkaldu eta afaltzeko doako,
Ospitalez kanpoko aisialdieta entretenimendu-jarduerak antolatzen ditu
•
Ospitaleratuta dauden haurren familientzako abegi-etxeak eskaintzen ditu ospitaletik gertu, beren etxeak ospitaletik urrun daudenean, familiak pisu horietan guztiz doan egon daitezen
•
Hitzaldi informatzaileak eta sentsibilizazioegintzak, honako helburu hauekin: - Diagnostikoaren ostean familiek planteatzen dituzten gaiei erantzutea. - Herritarrengana iristea, horiek gizarte-arazo horretan nahastu eta parte hartu dezaten.
Azken finean, haur-minbiziaren benetako irudia helaraztea da asmoa. Ekimen eta Jarduera Sozialen Taldetik, proiektu honetan laguntzera animatzen zaituztegu, nork bere kabuz edo Mutualiarekin batera. Kasu honetan, talde horrekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu. Hurrengo hilabeteetan, jasotako gainerako proiektuen berri emango dizuegu. Izan ere, eta hautatuak ez izan arren, horiek ere behar bezala hedatu nahi ditugu, ahal den neurrian, guztiekin laguntzeko aukera izan dezagun.
http://www.umeekin.org/
Zer eskaintzen du UMEEKIN elkarteak? •
•
ospitaleratuta
10
LEGEAK
BULEGOKO LANA BAKARRIK EGITEN DUTEN LANGILEEI KONTINGENTZIA PROFESIONALENGATIK APLIKATU BEHAR ZAIEN KOTIZAZIO-TASA. José Ángel Moral, Aholkularitza Juridikoko abokatua
Arrisku-jarduera bat gauzatzen duten eta, beraz, langileen kotizazio-tasa altua duten enpresek % 1 bakarrik kotizatzen duten bulegoko langileak izaten dituzte. Baina 2007. urtetik indarrean den araudi berria dela-eta, kotizazioan bulegari gisa txertatzean hainbat arazo sor daitezke, jurisprudentzia-doktrina berriak LGSIari ematen baitio arrazoi. Izan ere, hark enpresa-jarduerari aplikatu beharreko tasa orokorrari jarraiki kotizatu behar dela adierazten Duela gutxi komunikabideetan irakurri ahal izan
du, bulegoan bakarrik garatzen diren lanpostuen
dugun moduan, Laneko eta Gizarte Segurantzako
kasuan salbu.
Ikuskatzailetza
(LGSI)
ikuskapen-kanpaina
bat gauzatzen ari da laneko istripu eta laneko gaixotasunengatiko
kotizazioak
egiaztatzeko
helburuarekin. Ikuskapen-kanpaina hori bulegoko lana bakarrik egiten duten langileen kotizazioan oinarritzen da, eta dagozkion arau-hausteko aktak eta kotizazio-aktak egiten ari dira, langile horiek laneko istripu eta laneko gaixotasunengatik kotizatu behar duten Tarifaren I. Taulako enpresa-jarduerari dagokion EJSNren kotizazio-tasa kotizatu behar dutenean.
Auzitegi
Nazionalaren
2014ko
azaroaren
26ko epaiaren arabera (AN-Errek. 80/2014), kontingentzia
profesionalengatiko
kotizazio-
tasa, oro har, langileek beren zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresaren jarduera ekonomikorako zehaztutakoa izango da. Horrenbestez, «bulegoko lanei bakarrik» dagokien tasa ezin izango zaie hedatu, lan horiez gain, kanpora irtetea eragiten duten beste lanpostu batzuk garatzen dituzten langileei, lan gehigarri horien maiztasuna edo intentsitatea dena dela. Aipatutako epaiak argi eta
Kanpaina hori ez da kontu hutsala, eta beste askotan
garbi zehazten du langileen kotizazioan aplikatu
bezala, erakunde batzuek egiten duten “abusuaren”
beharreko tasa zein den, funtsean «bulegoko lan»
ondorioa da. Izan ere, erakunde askok Tarifaren II.
gisa deiturikoak bete arren, horiek beste jarduera-
Taulako a) okupazio-tasari dagokion kotizaziorik
mota batzuk ere gauzatzen dituztenean.
txikiena aplikatzen diete enpresako langile guztiei eta beren produkzio-zikloaren jarduerari aplikatu beharreko tasa orokorra saihesten dute, langile guztiek bulegoan lan egiten dutela pentsatuz. Baina gero, epaiak gertatzen dira, eta horien bitartez, tarifa aldatu zenean legegileak aplikatzea erabaki zuen kotizazio-tasa aplikatzen zaio langile bakoitzari, betiere enpresaren jarduera ekonomikoko lanpostuaren arriskua kontuan hartuta.
Auzitegi Nagusiaren arabera, laneko istripuen eta laneko gaixotasunengatiko kotizazio-tarifaren II. Taulako «a» puntuan aurreikusitako kotizazio-tasa aplikatu ahal izateko (abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 19. 1. xedapen gehigarriari jarraiki idatzitako abenduaren 28ko 42/2006 Legearen Laugarren xedapen gehigarriko lehen paragrafoa), betetako funtzioek bat etorri behar dute, berariaz, bulegoko
11
LEGEAK lanekin, eta bertan ez da, inola ere, kanpora joatea
II. Taulan aurreikusitakoaren aplikazioak izaera
eragiten duen jarduerarik gehituko.
murriztailea, zeharkakoa eta subsidiarioa izan
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak
behar du; horrenbestez, langileek bulegoko edo administrazioko lana bakarrik egiten dutenean
likidazio-aktak egin zituen enpresa errekurtsogileari
eta
dagokionez, arestian aipatutako II. Taulako «a»
hura
enpresaren
jarduera
nagusiarekin
edo ekoizpen-jarduerarekin bat ez datorrenean
puntuan aurreikusitako tasa aplikatzen ari baitziren
bakarrik baztertu ahal izango da I. Taulako
langile jakin batzuen likidazioetan («bulegoko lanak»), bulegoan egindako lanaz gain, horiek kanpora
enpresaren jarduerari dagokion kotizazioa.
irtetea eragiten zuten beste lan batzuk ere garatu
Auzitegi Nagusiak aldez aurretiko beste epai batzuk
arren eta, horretarako, kotxea erabili behar izaten
hartzen ditu kontuan (2013ko abenduaren 4koa –
zuten askotan. Hori guztia dela-eta, aplikatutako
113/2013 Errek. – eta 2013ko abenduaren 26koa
aldeen aktetan arestian adierazitako xedapeneko
– 94/2013 Errek.), eta horietan, kontingentzia
I. Taulan jasotako kotizazio-tasa aplikatzen zitzaien
profesionalengatiko
langile horiei, enpresaren jarduera orokorrari
enpresaren jarduera ekonomikorako zehaztutakoa
dagokiona, alegia.
izango dela adierazi zuen; horrenbestez, «bulegoko
Dena den, joan-etorriak egin behar badira ere,
lanei» dagokien tasa ezin izango zaie hedatu, lan
kotizazio-tasa,
oro
har,
horiez gain, kanpora irtetea eragiten duten beste
laneko arriskuen eta laneko gaixotasunengatiko
batzuk gauzatzen dituztenei, lan gehigarri horien
kotizazio-tarifaren II. Taulako a) okupazio-tasaren aplikatzea gerta liteke.
maiztasuna edo intentsitatea dena dela.
Auzitegi Gorenaren 2008ko azaroaren 18ko Epaiak,
Horrenbestez, 42/2006 Legearen laugarren xedapen
6843/2005
errek.,
adierazten
duen
gehigarriko lehen zenbakiko II. Taulako «a» puntuan
moduan,
islatutako kotizazio-tasa
42/2006 Legea oinarritzat hartuta, kontingentzia profesionalengatiko
kotizazioaren
gauzatzen dituztenei aplikatu ahal izango zaie, betiere
ehunekoa
administrazio-lan horiek ez badatoz bat enpresaren
eta arriskua hertsiki lotuta daude enpresaren
jarduera nagusiarekin. Hura ezin izango da hedatu,
jarduerarekin, EJSNren arabera, laugarren xedapen
beren
gehigarri horretako I. Taulan jasotako tasei jarraiki.
gehien
«bulegoko
badute edo aldi baterako dedikazioa baino ez badute
lanpostua edo egoera II. Taulan jasotzen denean
ere, edo administrazio-jarduera horiek enpresaren
salbu, eta betiere, lanpostu edo egoera hori nagusiarengandik
denbora
duten langileei, baita azken horiek hondar-izaera
langile guztiei aplikatu behar zaizkie, langilearen
jarduera
jardueraren
lanetara» xedatu arren, bulegotik kanpo lan egin ohi
Printzipioz, eta arau orokor gisa, tasak enpresako
enpresaren
bulegoko lanak bakarrik
jarduera nagusia osatzen badute.
edo
ekoizpen-zikloarengandik desberdina bada.
Doktrina horrek beste erabaki judizial batzuen ildo
II. Taulan aipatutako «a» puntuan aurreikusitako
beretik jarraitzen du (2013ko abenduaren 4ko Auzitegi Nagusiaren Epaia - 113/2013 Errek. – eta Madrilgo
tasa aplikatzeko orduan, garrantzitsuena bulegoko
Auzitegi Nagusiaren epaia, Administrazioarekiko
lanen maiztasuna dela pentsatu izan da batzuetan
Auzietako Sala, 422/2009 Errek. 2011ko irailaren
(enpresa errekurtsogilearen tesia) (hala, laneko
19koa, 3. sekzioa).
denbora gehien bulegoko lan horietara xedatzen
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak, jurisprudentzia horri jarraiki, honako irizpide hauek mantentzen ditu:
bada, aplikatu beharreko kotizazio-tasek aipatutako «a» puntu horretan jasotakoak izan behar dute, baita, batzuetan, edo intentsitate txikiagoarekin, langile
a) Arau orokor gisa, kontingentzia profesionalengatiko kotizazioan I. Taulako
horiek beste lan edo jarduera batzuk egin behar badituzte ere), baina LGSI, GSDO eta Auzitegientzat, 12
LEGEAK tasak aplikatu behar dira. II. Taulako tasek arau orokorraren salbuespen gisa jarduten dute, lanpostu edo egoera jakin batzuetara atxikitako langileen kasuan bakarrik, eta horiek enpresaren jarduera nagusiaren barne sartzen ez diren kasuetan, hau da, enpresajarduerarengandik desberdinak direnean. b) Enpresak berak frogatu eta justifikatu egin beharko du langile jakin batzuei zergatik aplikatzen zaien salbuespena eta ez arau orokorra. Dena den, LGSIk ere dagokion egiaztapena egingo du jarduera eta lantokia ezagutzeko, eta hala, behar bezala egiaztatuko ditu lanpostuetan gauzatutako funtzioen errealitatea, lan bateratua, lankontratua, enpresaren xedea (eratzeeskrituraren arabera), hitzarmen kolektiboa, arriskuen ebaluazioa, nominak, joan-etorriak, joan-etorriengatiko ordainsariak eta lantokitik kanpoko kudeaketak... hau da, enpresaren eta langilearen lanbideari eta jarduerari dagozkion dokumentu ofizialak. c) Bulegoko lanak bakarrik betetzen dituzten langileei xedaturiko II. Taulako a) okupaziotasari dagokion kotizazioak aplikazio marjinala du, eta beraz, ezin zaie aplikatu enpresa-jarduerarekin, enpresaren gizartehelburuaren jarduera ekonomikoarekin, ekoizpen-zikloko jarduerarekin, jarduera ekonomiko nagusiarekin bat datorren jarduerak betetzen dituzten langileei, baita hura bulego batean gauzatzen badute ere. Izan ere, hura zeharkako izaera duten administrazio-funtzioei bakarrik aplikatu dakieke (kontabilitate, giza baliabide, finantza eta marketin arloetako administraziolangileei, lanpostu horiek enpresaren jarduera nagusiarekin bat ez badatoz, bestela, EJSN batzuek ez bailukete inolako zentzurik izango, hala nola, informatikarekin zerikusia duten jarduerentzako 62ak, bankuekin lotutako 64ak, aseguruen 65ak, jarduera juridikoekin eta kontabilitate-jarduerekin lotutako 69ak, administrazio publikoari buruzko 84ak, bidaia-agentzien 79ak, arkitekturako eta ingeniaritzako zerbitzu teknikoen 71k...). d) Enpresa-kudeaketaren aholkularitzajarduera EJSNko 70. zenbakian sartzen da, eta Okupazioen a) letratik gorako kotizazioa du; hura aholkularitzei aplikatu dakieke. Ingeniaritzaeta informatika-enpresa handiei dagokienez, epaiak oso argigarriak dira ingeniari-taldeei jardueraren EJSN aplikatzeko orduan, baita administrazioko langileei Okupazioen a) letrako tasa 13
aplikatzen bazaie ere, horiek enpresaren xede den jarduera nagusian jasotzen ez diren administrazioko jarduerak gauzatzen dituztenean. Enpresa guztietan behar bezala aztertu behar da adierazitako guztia, eta kasuak banaka aztertu behar dira, LGSIk bisita eginez gero, a) okupazioaren tasa aplikatu izana behar bezala justifikatzeko. Dena den, eta zalantzarik izanez gero, kotizazio-tasa aplikagarria GSDOk zehaztuko du, horrenbestetan aipatu den laugarren xedapen gehigarriko hirugarren puntuan adierazten den moduan. 2015eko urria MUTUALIA Lege-aholkularitza AMAIERAKO OHARRA.- 2016. urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuaren izapidetzefasean, Diputatuen Kongresuak hari behin betiko onespena eman eta Diputatuen Kongresuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, hil honen 27an, Senatuko Talde Popularrak 1816. zuzenketa aurkeztu du; haren bitartez, 42/2006 Legeko laugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakiko hirugarren araua aldatzen da. Hala, 2016rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen zortzigarren azken xedapenaren testu berria onartu da, eta honela dio:
«Hirugarrena. Aurreko arauan adierazitakoa gorabehera, besteren konturako langileak duen lanbidea II. koadroan adierazitakoren bat baldin bada, aplikatuko den kotizazio-tasa aipatutako koadroan lanbide horretarako xedatutako izango da; betiere, tasa hori enpresaren jardueraren arabera dagokionarekin bat ez badator. II. koadroko «a» letran aipatzen diren lanbideei aplikatu beharreko kotizazio-tasa zehaztu ahal izateko, «bulegoko lanak bakarrik egiten dituzten langile» gisa hartuko dira besteren konturako langileak, enpresaren jarduera ekonomikoari dagozkion arriskuen eraginpean egon gabe, bulegoko lanak bakarrik garatzen dituztenean, baita horiek enpresaren jarduerarekin bat datozenean ere, eta betiere lan horiek enpresako bulegoetara xedaturiko lekuetan bakarrik garatzen badira». Nolanahi ere, lan arloko auzitegiek, GSDOk eta laneko eta gizarte-segurantzako ikuskatzailetzak egiten duten interpretazioa ikusi beharko da berriz ere, arestian aipatutako aldaketa behin betiko izaeraz onartzen bada. Izan ere, bulegoko lanak bakarrik egiten dituzten langileak definitzeko orduan, ezohiko
LEGEAK arau ez orokor batean, arriskuen araberako kotizazioa hartu behar dugu berriz kontuan. Hala, aldaketaren funtsa aipatutako jurisprudentziako interpretazio hori zuzentzea izango litzateke, eta beraz, II. koadroko ÂŤaÂť motako kotizazioa baimenduko litzateke, baita lanak enpresaren jarduera nagusiarekin bat badatoz ere. Nolanahi ere, bulegoko lanetara xedaturiko langileek ez dute jarduera ekonomikoaren arriskuen eraginpean egon behar eta bulegora xedaturiko lekuetan bakarrik garatuko dute beren lana. Azken finean, arriskua duten eta enpresaren jarduera nagusiaren arabera kotizatuko luketen bulegoetako langileak (joan-etorriak eta beste batzuk) eta administrazioko lanak bulegoan egiten dituzten administrazioko langileak (II. koadroko ÂŤaÂť tasaren arabera kotizatuko lukete) bereizi nahi direla dirudi.
14
LEGEAK
«Zarataren eraginpean enpresa-ziurtagiria»,
jardutearen
entzumen-galeraren edo profesionalaren balorazioan
gorreri
Mª Luisa Ortiz Salvador, Gai Juridikoen zuzendaria
Jakina den moduan, 2. taldea da laneko gaixotasunen aitorpen gehien eragiten dituen laneko gaixotasunen taldea, hau da, agente fisikoek eragindako gaixotasunak barne hartzen dituena. Horien artean sartzen da «entzumen-galera edo gorreri profesionala, neurosentsoriala, 3 eta 6 KHz artekoa, aldebiko simetrikoa eta konponezina, etengabeko zaraten eraginpean dauden lanek sortua, horien eguneroko soinu-maila 80 A dezibelekoa edo handiagoa denean». 1299/2006 Errege Dekretuak onartzen duen eta indarrean den laneko gaixotasunen taularen arabera, gorreri profesionala «bereziki» sor dezaketen jarduera nagusien artean jasotzen dira artikulu honetako azken taulan agertzen direnak. Dena den, antzeko beste lanpostu batzuetan ere egiaztatu ahal izango da esposizio hori, eta horretarako, langilea arestian adierazitako eguneroko soinu-mailaren eraginpean egon den lanpostuari dagokion enpresak edo enpresek emandako «Zarataren eraginpean jardutearen ziurtagiria» edo lanpostuko arriskuen ebaluaziorako txostena aurkeztu beharko da. Horrela, baliaezintasunik gabeko lesio iraunkor (ohiko balorazioa) edo lanerako ezintasun iraunkorrengatiko (arrasto larriak geratu direnean bakarrik) kalte-ordaina jaso ahal izango da, oroharreko prezioan, horiekin lotutako jardueren zerrenda irekia dela eta. Langileari edo mutualitateari (arrastoak baloratzeko espedientea sustatu duena nor den kontuan hartuta) ziurtagiri hori berandu helarazten bazaio, arrastoak baloratzeko espedienteen tramitazioa ere atzeratu egin daiteke. Horregatik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (GSIN) edo Itsasoko Gizarte Institutuari (IGI) behar bezala egiaztatu beharko zaio etengabeko esposizio hori 80 dezibelekoa (A) edo handiagoa dela, horrela, bi erakunde kudeatzaile horietako batek, dagozkien eskumenen esparruetan, Baremo edo baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrengatik eman beharreko kalte-ordain hauek onartu ditzan, honako kalte-ordain hauek (oroharreko prezioan) aitortu ditzan, betiere urtarrilaren 28ko ESS/66/2013 Aginduari jarraiki: - 8. Baremoa. Belarri bateko elkarrizketa-gunean eragiten ez duen entzumen-galera, beste belarrikoa normal mantentzen delarik………………………………………………………………..1.210 € - 9. Baremoa. Bi belarrietako elkarrizketa-gunean eragiten ez duen bi belarrietako entzumen-galera…………..…………………………………………………….1.800 € - 10. Baremoa. Belarri bateko elkarrizketa-gunean eragiten ez duen entzumen-galera, beste belarrikoa normal mantentzen delarik………………………………………………………………..2.420 € - 11. Baremoa. Bi belarrietako elkarrizketa-gunean eragiten duen entzumen-gale ra……………………………………………………………...………………3.580 € 15
LEGEAK Mutualiaren www.mutualia.eus webguneko INPRIMAKIAK atalean, Mutualiak ÂŤZarataren eraginpean jardutearen ziurtagiriariÂť dagokion 32.05/35 eredua eskaintzen du. Enpresa elkartuak hura behar bezala bete eta guri helarazi bezain laster, Baremo-espedienteak bideratzeko beharrezkoak diren gainerako dokumentu guztiekin batera (normalean denbora-tarte laburrean helarazten dira), hura GSIN/IGI erakundeari aurkezten zaio batez besteko bi eguneko epean.
16
PRESTAKUNTZAK
GIZARTEPRESTAZIOAK
Sonia Gutierrez, Kontingentzia Profesionalengatiko Prestazio Ekonomikoen arduraduna
Mutualiak badaki laneko istripu bat edo laneko gaixotasun bat jasan duten langileek eta kontingentzia horien ondorioz hil diren pertsonen senitartekoek dituzten premiak tratamendu medikoa eta errehabilitatzailea baino harantzago doazela, baita egokitu dakizkiekeen aldi baterako ezintasuna eta pentsioak baino harantzago doazela ere. Egoera hori bereziki esanguratsua da gaur egungo testuinguru ekonomikoan, arreta berezia eskaini behar baitzaio mota horretako egoerek eragindako ondorioak arintzeari. Horregatik, laneko istripu edo laneko gaixotasun bat jasan ostean sor daitezkeen egoerak gainditzen laguntzeko gizarte-prestazioak jartzen ditugu horien eskura. Laguntza horien kostuari aurre egiteko, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak xede horretara bideratutako aurrekontu bat baimentzen du urtero. Aurrekontu hori 400.000 eurokoa da aurten, baina handitu egin daiteke, Mutualiak beste 200.000 euroko gehikuntza eskatu baitu. Aurrekontu horrekin, urte amaierara arte jasotzen diren eskaera guztiei erantzutea aurreikusten dugu. Eskaerak baloratzeaz eta prestazio horiek onartzeaz arduratzen den organoak Prestazio Berezien Batzordea izena du, eta sindikatu zentralek izendatutako langile-ordezkariek eta enpresari elkartuen ordezkariek osatzen dute. Gainera, erakunde horrek laneko istripu edo laneko gaixotasun batek eragindako desgaitasuna duten pertsonak gizarteratu daitezela sustatzen du, eta diru-laguntza horien bitartez sentsibilizazio eta laguntza profesionala eskaintzen ditu. Organo horrek eskaintzen dituen diru-laguntzen artean, etxebizitzen egokitzapena eta errehabilitazioa, ibilgailuen egokitzapena eta diru-konpentsazioa gailentzen dira, laneko istripu edo laneko gaixotasun baten eraginez diru-sarrerak galtzen direnean. Era berean, prestakuntza eta berregokitze profesionalera xedaturiko laguntzak daude. Gizarte-laguntza horiek honela banatu dira azken bi urteetan: Diru-laguntza motak
Kop. 10
2014 Zenbatekoak 65.447
2015 (30/09ra arte) Kop. Zenbatekoak 9 14.990
Ibilgailuaren egokitzapena Alokairua eta etxebizitzako beste gastu batzuk (ABE zehar, laneko berregokitzapena...)
3 2
11.687 8.722
1 1
3.105 5.042
Etxez etxeko laguntza Kirol-laguntzak (eskiatzeko aulkia, kirol-oina, trebatzailea...)
10 -
9.875 -
7 4
6.581 12.411
Scooterra, propultsatzailea eta bizikleta elektrikoak, gurpilaulkiak, konponketak eta osagaiak.
22
61.677
5
1.684
Ostatu, joan-etorri eta mantenurako gastuak Ohe artikulatua, relax-besaulkia... Protesi bereziak (kirola egiteko, izaera estetikokoak...) Pentsio baxuko pentsiodunentzako laguntzak Heriotzatik eratorritako gastuetarako laguntzak Ikasketetarako laguntzak (pentsiodunen seme-alabak ezgaituen laneko berregokitzapena)
23 6 6 118 26 8
14.809 5.661 43.109 259.000 57.600 8.485
18 9 35 29 4
9.963 17.238 83.933 67.350 3.235
Beste familia-laguntza batzuk (trataera psikologikoa, aparkatzeko txartela...)
2
5.700
2
1.200
ABEren % 25eko osagarria
2
7.149
2
6.786
Arkitektura-oztopoak kentzea (etxebizitzan, atarian, komunean...)
17
eta
PRESTAKUNTZAK Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte Mutualiak babestutako kontingentzia profesionalen estaldurarako norbere konturako nahiz besteren konturako langileek, horiek laneko istripu edo laneko gaixotasun bat jasaten dutenean, baita harekin bizi diren senitarteko zuzenek ere. Ematen diren zenbatekoak aldatu egiten dira eskatzaileek dituzten premien arabera. Horregatik, Batzordeak eskaera guztiak aztertzen ditu eta zenbatekoak kasu bakoitzaren baldintzen arabera erabakitzen dira. Dena den, arreta berezia eskaintzen zaie familia-unitatearen ezegonkortasun ekonomikoko egoerei, horietan laguntza eskatzen den beharrezko gastu guztiei aurre egin ahal ez izatea gerta bailiteke, betiere horiek tasatu gabe daudenean. Adibide gisa, honako hauek dira ematen diren diru-laguntza arruntenak eta horien gehieneko zenbatekoak:
· Heriotzagatiko laguntzak: heriotzagatiko laguntzak (egungo zenbatekoa: 2.500 €) eta gorakoen aldeko prestazioak (egungo zenbatekoa: 1.250 € gorako senide bakoitzeko). · Familientzako trataera psikologikoa: heriotzagatik nahiz aldi baterako ezintasun larri edo oso larrien prozesuengatik, medikuak aginduta. · Laguntzaileen dietak: joan-etorrietarako edo jateko gastuak, etxetik kanpo ospitaleratuta dagoenean (0,19 €/km; dieta erdia: 10 €/eguna, eta dieta osoa: 25 € egunean), eta ostatugastuak. · Elbarrientzako protesi eta ibilgailu bereziak, osasun-laguntzako prestazioetan sartzen ez direnak (gurpildun aulki elektrikoa, protesi estetiko bereziak, Scooter elektrikoa, dutxarako aulkia, motor elektrikoa duen handbikea gurpildun aulki elektrikoetara egokitzeko, bipedestadore elektrikoa, eta abar). · Arkitektura-oztopoak kentzea: komunak, korridoreak, arrapalak, ibilgailuak, eta abar egokitzea. Gehienez ere, 18.000 €. · Laneko istripua edo gaixotasun profesionala izan duen langilea artatuko duten eta horiekin batera bizi ez diren senide zuzenentzako etxebizitza-alokairua. · Altzari berezietarako laguntzak: ohe artikulatuak, lasaitasun-besaulkia, dutxa eta komunerako besaulkia, garabi elektrikoa, transferentzia-taulak, eta abar. · Etxean arreta jasotzeko laguntzak: ospitaleratu ostean, familia-unitatean senitartekorik ez duten mendeko pazienteen kasuan, etxean bertan nahiz etxetik kanpo egin behar diren joanetorrietan laguntzeko; gehienez ere 14 € emango dira orduko, eta gehienez ere, hileko LGS. · Ospitaleko laguntza: pazientea lagunduko duen pertsona, seniderik ez dutelako edo seniderik ez dutelako. · Ikasketetarako, prestakuntzarako eta lanera berregokitzeko ezinduentzako laguntzak. www.mutualia.es web-orrian, gizarte-laguntzarako prestazioa eskatzeko inprimakia aurkituko duzue. Hura postaz igorri edo pertsonalki entregatu ahal izango duzue, Mutualiako edozein zentrotan. Prestazio ekonomikoen eremutik zuen esanetara jartzen gara gai honekin lotuta izan dezakezuen edozein zalantza edo kontsulta argitzeko. Deitu 94.404.21.02, 945.00.90.70 edo 943.42.65.00 telefono-zenbakira.
18
PREBENTZIOA
MINTEGI TEKNIKOA: «DROGOMENDEKOTASUNA LAN MUNDUAN» Mutualiako prebentzio eremua
Enpresetan, langileen drogomendekotasun-arazoei aurre egiteko moduaren inguruko orientabideak emateko mintegia.
Gure gizartean, mendekotasunak osasun publikoko arazo larria dira. Lanmunduan, substantzia mendekotasunsortzaileen noizbehinkako edo ohiko kontsumoak osasun- eta segurtasunarriskuak eragiten dizkiete langileei. Horregatik, enpresa esparruan oso garrantzitsuak dira mendekotasunei aurrea hartzeko eskuhartzeak: arriskuei aurrea hartzeko planak mendekotasunen eragin kaltegarri posibleak hauteman behar ditu, horiek enpresaz kanpoko eragileek sortutakoak nahiz lan-esparruko eragileen edo bien ondorio izan. Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsua da honako hauek jakitea: •
Langileen mendekotasuna hautemateko bideak.
•
Langileek eta enpresariek mendekotasun arloan dituzten erantzukizunak.
•
Mendekotasunei buruzko lege-proiektua.
Problematika hori gogoan izanik, Mutualiako Prebentzio Sailak lan-munduko drogomendekotasunei buruzko mintegi tekniko bat antolatuko du. Mintegia enpresariei, giza baliabideetako langileei, prebentzio-teknikariei eta, oro har, agintariei xedaturik egongo da. Gai horrekin lotuta dauden eta arestian aipatu diren zenbait alderdi ezagutzera eman nahi dira, problematika hori kudeatzen urteak daramatzan enpresa mutualista baten esperientzian oinarrituz. Horretarako, Proyecto Hombre elkarteko, Eusko Jaurlaritzako, Mutualiako eta Hijos de Juan de Garay sozietateko lau txostengileren laguntza izango dugu. Horiek arazoaren inguruko zenbait ikuspegi eskainiko dizkigute.
Jardunaldiaren behin-behineko programa:
19
PREBENTZIOA
09:30- Jardunaldiaren hasiera.
Maria del Mar Crespo Millan andrea. Mutualiako Prebentzio Saileko arduraduna 09:40 - Mendekotasunak: Zer dira? Zergatik sortzen dira? Nola tratatu mendekotasuna duen pertsona bat? Gorka Moreno Arnedillo jauna. Nafarroako Proyecto Hombre.
10:20 – Mendekotasunei buruzko lege-proiektua.
Lorena Fernandez andrea. Osasun publikoaren eta mendekotasunen zuzendaritza.
11:15 – Kafea hartzeko etenaldia
11:30 – Enpresarien eta langileen erantzukizunak.
Susana Castaños andrea. Mutualiako Sail Juridikoko arduraduna. 12:10 – Enpresan droga-mendetasunen prebentziorako planak ezartzeko esperientzia praktikoa Carmen Sacristán andrea. HIJOS DE JUAN DE GARAY enpresako medikua.
12:50 - Galderak.
Carmen Sacristán andrea. HIJOS DE JUAN DE GARAY enpresako medikua. Mintegia azaroaren 26an, osteguna, egitea aurreikusten da, 09:30etik 13:30era, Bilbon.
20
GURE ENPRESA ELKARTUAK
Wisco enpresaren salmenta-markaz beteriko berrogeita hamargarren urteurrena Mutualiako Kudeaketa Saila
Wisko taldea, Espainiako enpresa liderra eta Europako lehen bi enpresetako bat, erreferenteetako bat da brontzearen sektorean. Bost kontinenteetan dago presente, eta salmenta-marka guztiak hautsi ditu. Javier Bollo jaunarekin hitz egin dugu, taldearen zuzendari nagusia, Beteluren (Nafarroa) bihotzean kokatuta dagoen enpresaren buru den 50 urteko donostiarra.
“Enbarazu egitea, maleta hartu, merkatura irten eta dena nahasteko gogoa izatea da nire gomendioa�
Horiek beren negozioetan eta enpresetan lan egiten zuten, baina aukera horretan inbertitu zuten.
Nolakoak izan hastapenak?
ziren
Wisco
Pixkanaka, 70eko eta 80ko hamarkadetan, hazten hasi zen eta beste erakunde garrantzitsuago bat bereganatu zuen.
enpresaren
1989. urtean, Mecauto fundatu zen. Brontzearen produktuari balio erantsia ematen dion taldeko bigarren enpresa da. Hark pieza amaituak fabrikatzen ditu, eta ez barrak bakarrik, burdinazkoak ez diren metalen biltegizain handiei saltzen zaien produktu amaitugabea.
Wisco enpresa-multzo batek osatzen du gaur egun. Duela 50 urte sortu zenean, enpresa batetik ekarritako makina-pare zituen brontzegaldategi bat baino ez zen. Izan ere, enpresa horrek, Wisco Frantziak, brontzea hemen, Espainian, galdatzeko baimena eman zigun. Enpresa hori itxi egin zen, eta hor jaio zen Wisco taldea.
Nola eragin dizue krisiak? 2009. urtetik, salmentak % 30 jaitsi dira, baina halere, dirua irabazten jarraitzen dugu. 2010etik, krisia hastearekin batera, enpresak bere salmenta-marka guztiak hautsi ditu urtez urte.
Luzuriaga, enpresaren duela 50 urteko jabea, Marcelino Ibarrola, zuzendari nagusia, Venancio DĂaz Arana eta Eduardo Iglesias, Industrias Quimicas del Urumea enpresako fundatzailea izan ziren haren fundatzaileak.
Enpresen sustapenerako sozietate bat sortu dugu enpresa berriak sortzeko. 2010. urtean 21
GURE ENPRESA ELKARTUAK Wisco India taldea sortu genuen eta, 2012an, berriz, Wisco I+G+B taldea. Duela gutxi, gure enpresa lehiakide bat erosi dugu Portugalen. Zein dira enpresaren gaur egungo datuak? Gaur egun 60 milioi euro fakturatzen ditugu eta 170 pertsona inguru gara. Bi galdaketa-planta ditugu, bat Betelun eta bestea Lisboan, baita mekanizatu fabrika bat ere. Gainera, enpresa bat dugu Indiako Pune hirian, Mumbai ondoan. Hark Asiako merkatu osora saltzen du.
Zenbat herrialdetan zaudete? 2008. urtera arte, Wiscok Espainian eta Europan bakarrik saltzen zuen. Esportatu egiten genuen. 2009 eta 2010. urteetatik aurrera, salmentak Europatik kanpo sustatzeko erabakia hartu genuen. Horretarako, Europatik kanpoko zuzendari komertziala gehitu genuen eta merkatu hori sustatu zen. Horrela, 200 tona inguru saltzetik, Europatik kanpo 2.000 tona inguru saltzera igaro gara, Wiscok brontzearen galdategi gisa saltzen dituen 6.500 tonetatik. Saltoa ikaragarria izan da, eta Europako herrialde guztietan saltzeaz gain, Europatik kanpoko 30 herrialdetan baino gehiagotan saltzen dugu, hala nola, Hego Amerikan, Erdialdeko Amerikan, Estatu Batuetan, Kanadan, Ipar Afrikan, Pertsiar golkoan eta Asiako hego-ekialdean. Zer motatako bezeroak dituzue? Gure bezeroek burdinazkoak ez diren metalak biltegiratzen dituzte. Europatik kanpo saltzen dugunean ezin dugu 1.000 kiloko barra bat saldu, edukiontzi osoa saldu behar baitugu. Barra berehala behar ez duten biltegiratzaileak dira, ez baita hornitzailearen kasua, beren stockak 22
birjartzeko baizik. Esaterako, biltegian 100 tonako stocka izan dezakete eta neurri bateko edo besteko 500 kilo falta zaizkie. Horrelakoak dira Europatik kanpo erosten digutenen eskaerak. Orain arte ez genuen pentsatzen Europatik kanpo jardun genezakeenik. Sektoreko aitzindarietako bat zarete? Europako eta munduko liderretako bat izan gara, estrategian eta planetan oinarrituz, Europatik kanpo jardun dugun azken 2-3 urte
hauetan. Orain estrategikoki planifikatuta dago dena, eta gure merkatuaren mundu txiki horretan munduko erreferenteetako bat gara. Zein uste duzu izan dela arrakastaren faktore erabakigarria? Merkatu honetan, beste guztietan bezala, produktuaren kalitatea da gakoa. Zerbitzua ere funtsezkoa da, zerbitzu on bat ez baduzu ez baituzu saltzen. Prezioa erabakigarria da, eta nire ustez, gure produktuaren balioa kontuan hartuta, hau da, brontzezko barraren produktu amaigabea, lehengaia da % 70a. Lehengaien kudeaketa egokia erabakigarria da. Nola bereiz zaitezkete lehiari dagokionez? Ondo erosten dugula uste dut, ahalik eta hobekien, eta hor dago gure balioa. Hura kudeatzen, nahasten eta galdatzen jakin behar da. Hor dago gure lehiakortasunaren zati bat. Nola hasi zinen enpresa-munduan? Deustuko Unibertsitatean ikasi nuen, eta hasiera-hasieratik sortu nahi izan nuen enpresa bat. Karrerako bosgarren urtean, 1987. urtean,
GURE ENPRESA ELKARTUAK karrera amaierako proiektuan, pizzak etxez etxe saltzeko enpresa bat aurkeztu nuen. Negozio horrek Euskadin arrakastarik izango ez zuela esan zidaten.
bulegoetan (Malasian, Yacartan, merkatu-azterketak egiten dituzte.
Txilen...)
Gure kasuan, eman dizkiguten merkatu-azterketa guztietan gu geu joan gara hautemandako bezero potentzialak ikustera, eta azkenean saldu egin diegu.
Madrilen hasi nintzen lanean, kontu-ikuskaritza batean, baita antena 3 telebistan ere. Gero, finantza-departamentuan sartu nintzen eta, 1991n hona itzultzea erabaki nuen. Ia 25 urte daramatzat enpresan. Finantza-zuzendaria izan naiz 2008. urtera arte eta, gero, zuzendari orokor bihurtu nintzen.
Hori bai, etengabe hartu behar izan ditugu hegazkinak. Txilera 14 hegazkin hartu genituen eta Australiara egindako bidaian, aldiz, ostegunean atera eta larunbat gauean etxean ginen dagoeneko Inork ez dizu esaten nora joan behar duzun, hori norberak erabaki behar du. Nekagarria da, bai, baina dagoeneko bi kontaktu-lerro ireki ditugu Zeelanda Berriko eta Australiako fabrikatzailearekin. Enbarazu egitea eta dena nahasteko gogoa izatea da nire gomendioa.
Baduzue proiektu berriren bat?
Beren merkatu-hobia dela-eta, irteera aurkitzeko zailtasun gehiago dituzten enpresak daudela ulertzen dut. Baina askoz gehiago mugitu behar dugula uste dut. Horixe esango nuke funtsean, oso gogoko izan behar duzu egiten duzuna. Gauzak egin eta horien emaitzak ikusteak ere asko animatzen zaitu. Egin eta zartakoa ematen baduzu, horrek asko adoregabetzen zaitu. Baina egin daitekeela uste dut.
Hazten jarraitzeko proiektuak ditugu. Asteburuko txanda bat jarri genuen, baina eten egin behar izan dugu, eta orain, egindako hobekuntzekin, ez dugu txanda hori behar. Momentuz ondo doa, baina ez dakigu bihar zer gerta daitekeen. Arrazoiak arrazoi, denak behea jo dezake. Horregatik, gainean egon behar da denbora guztian. Zer gomendio emango zenieke beste mutualista batzuei, krisialdi edo aldaketa-garai honi aurre egiteko?
Inork ez dizu esaten nora joan behar duzun, hori norberak erabaki behar du. Nekagarria da, bai, baina dagoeneko bi kontaktu-lerro ireki ditugu Zeelanda Berriko eta Australiako fabrikatzailearekin.
Maleta hartu eta merkatuaren bila joan daitezela. Gauza asko egin daitezke. Gu ez gara multinazional bat, ez gara erraldoiak. Gu Indiara egindako bidaia batean hasi ginen Europatik kanpo saltzen, txatarra erosi nahian. Baina azkenean buelta eman genion tortillari.
Enbarazu egitea eta dena nahasteko gogoa izatea da nire gomendioa.
Ezin genuen txatarra erosi, Indian garestiagoa baitzen; hori dela-eta, txatarra erosi beharrean, produktua saltzea erabaki genuen. Eta horrela hasi ginen Europatik kanpo saltzen.
Beren merkatu-hobia dela-eta, irteera aurkitzeko zailtasun gehiago dituzten enpresak daudela ulertzen dut. Baina askoz gehiago mugitu behar dugula uste dut. Horixe esango nuke funtsean, oso gogoko izan behar duzu egiten duzuna. Gauzak egin eta horien emaitzak ikusteak ere asko animatzen zaitu. Egin eta zartakoa ematen baduzu, horrek asko adoregabetzen zaitu. Baina egin daitekeela uste dut.
Hegazkinaren eta hotelen artean 30-40 â‚Ź kostatu zitzaigun bidaia batean. Hori bai, Eusko Jaurlaritzatik jasotako diru-laguntzekin eta merkatu-azterketa bat egin ostean. Enpresak oso txikia izan behar du merkatuazterketa bat eskatzeko 2.000-5.000 â‚Ź ez gastatu ahal izateko. Herrialde guztietan dauden enbaxadetako merkataritza-bulegoetan edo munduko herrialde batzuek dituzten PRĂ?
23
SEGURTASUN GOMENDIOAK
Osalaneko eskuliburu berria Mutualiako Prebentzio Saila
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak “Enpresa-jarduerak koordinatzea industrian eta zerbitzuetan” izeneko eskuliburua argitaratu du duela gutxi. Haren helburua azpikontratazioa gero eta hedatuago dagoen zerbitzu bat dela jasotzen duen esparruaren barnean kokatzen da, eta gainera, zenbait enpresak lantoki berean jarduten dutela kontuan hartu behar da. Koordinazioa beharrezkoa da “zeregin bateraezinak dituzten enpresa desberdinen arteko elkarreraginak sor ditzaketen arriskuei aurre egiteko”.
Eskuliburu txiki horretan modu eskematikoan laburbiltzen eta jasotzen da enpresa guztiek eta lantoki batean lan egiten duten langile autonomo guztiek bete beharreko eginkizunei dagokienez izan behar duten lankidetza, hala nola, informazioa trukatzean, koordinatzeko bitartekoak egokitu behar direnean eta laneko istripuetan jardun behar denean. Era berean, gauzatu behar diren beste jarduketa gehigarri batzuk gaineratzen dira: enpresa titularraren aldetik (norbere langileekin nahiz horiek gabe), jarraibideak eta informazioa emateko betebeharra duenean, adibidez; nahiz enpresa nagusiaren aldetik, hark akreditazioak zaintzeko eta araudia betetzen dela zaintzeko betebeharra baitu, besteak beste. Honako hauek ere aurkitu daitezke eskuliburuan: Langile autonomoen betebeharrak eta eskubideak. Koordinazio-bitartekotzat hartzen dena Jarduera-koordinatzailearen irudia Eta azkenik, ABLEek lagatako langileentzako enpresa-jardueren koordinazioak dituen ezaugarriak. Eskuliburua webgune honetan aurki daiteke:
http://www.osalan.euskadi.eus/libro/la-coordinacion-de-actividades-empresariales-en-la-industria-y-los-servicios/s94-osa9996/es/
24
BERDINTASUNA Cristina Mendia, efr manager de Mutualia
«Denbora erabiltzeko modu berrien» bidez, MUTUALIAK beste erakunde batzuekin partekatuko ditu bere jardunbide egokiak «Denbora erabiltzeko modu berrien» bidez, MUTUALIAK beste erakunde batzuekin partekatuko ditu bere jardunbide egokiak Urriaren 1ean, MUTUALIA Denbbora Sareko talde gidariaren lehen bileran izan zen. Plataforma hori Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazi zuten, lankidetza publiko-pribaturako gune gisa, eta bertan, enpresek beren esperientziak partekatu eta kultura berri bat sustatu dezakete, kontziliazio, baterako erantzukizun, denboraren erabilera eta genero-berdintasunaren terminoetan. ARTEZ, EROSKI, MUTUALIA, TORREZURI, VIRTUAL WARE eta ZUBIETXE enpresek osaturiko taldeak haren funtzioak eta lan-plana onartu zituen. Era berean, 2016ko ateak zabaltzeko eguneko programaren aurrerapen bat zehaztu zuen, erakunde berriak txertatzeko asmoarekin. MUTUALIA Bilboko PWN (professional women’s network) sarearen aurkezpenean Urriaren 1ean, Bilboko PWN aurkeztu zen Deustuko CRAI Liburutegiko Ellacuría Aretoan, Emakumea, Berrikuntza eta Lehiakortasun Iraunkorra deituriko jardunaldian. Hark emakumeen talentuaren eta garapen profesionalaren azeleratzaile bihurtzea du helburu. Rosa Urtubi Bilboko PWN sareko lehendakariak ireki zuen jardunaldia, Guillermo Dorronsoro Deusto Business School-eko dekanoarekin eta Cristina Sarduy Gainza BFAko Genero Politiketarako idazkari teknikoarekin batera. Bertan parte hartu zuten Bilboko Udalak, CEBEK konfederazioak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Luis Cañada Vicinay Novia Salcedo Fundazioko lehendakari eta Norvegiako kontsul nagusiak Gure enpresen errealitateko lidergo-eskakizun berrien kudeaketari buruz hitz egin zuen. Arrakasta profesional handia izan duten eta gaur egun bizi dugun ziklo ekonomiko eta sozialaren aldaketa-une hauetan horren beharrezkoa den eraldaketa sustatzeko inspirazio gisa balio duten emakume garrantzitsuen hitzak entzun ahal izan ziren. María Silvestre. Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Deustuko Gizarte Balioei buruzko Ikertaldeko ikertzaile nagusiak Emakumea eta Lidergoa Euskadin, aldaketarako eragile azeleratzaileak mahaia moderatu zuen. Amaitzeko, jardunaldian izan zirenek emakumeak berrikuntzan duen zereginaren inguruan hitz egin ahal izan zuten, baita erakundeen lehiakortasuna hobetu eta horien hazkunde ekonomikoa eragiteko aniztasunaren inguruan ere. MUTUALIAK Emakundek sustatutako Berdintasunerako XII. Gunean parte hartzen du beste ehun erakunde ingururekin batera, jarduerak antolatuz • MUTUALIAKO Cristina Mendia eta Maria Bodon Berdintasunerako XII. Gunearen hasiera aurkezteko prentsaurrekoan Urriaren 5ean, gizon eta emakumeen arteko 2015. urteko Berdintasunerako XII. Gunea abiarazi zen; hura abenduaren 18an amaituko da. 25
BERDINTASUNA Bertan, hainbat esparrutako 124 erakundek, besteak beste MUTUALIAK, 144 jarduera antolatzea aurreikusten dute, ÂŤGizartea aurrera doa berdintasunerantz. Ez dezagun atzera eginÂť lelopean. Hura martxoaren 8an aurkeztu zen, Emakumearen Nazioarteko Egunean. MUTUALIAK antolatutako jardunaldia azaroaren 11n gauzatuko da MUTUALIAN bertan, BILBON, Henao kaleko 26. zenbakiko beheko solairuan, 12:00etatik 13:30era KUDEAKETA AURRERATUAREN tresna, BERDINTASUNA Bi HIZLARIREN erakusketaren ondoren, berdintasun eta aniztasun kontzeptuen eta horiek pertsonen kudeaketa-prozesuetan duten eraginari buruzko mintzaldia izango da. Era berean, BERDINTASUN, ANIZTASUN ETA KONTZILIAZIO kontzeptuak antolakuntzan txertatzearen inguruko eztabaida sustatuko da, Kudeaketa Eredu Aurrerakoiaren barne, pertsonen kudeaketarako tresna gisa. Kontaktua Cristina Mendia Ibarrola Berdintasuneko zuzendaria - EFR managerra mendia@mutualia.es / 94.425.25.04 / 605.715.511 Eguna
2015-11-11
Ordua 12:00-13:30 Tokia Pagasarri aretoa Henao 26, beheko solairua - Bilbo SARRERA LIBREA Plaza mugatuak
26
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT
Tenisa Euskal promesak dituen kirol ludiko eta osasuntsua
Euskal Kirol Federazio Batasuna
Federazioko iturrien arabera, euskal tenisa sailkapenaren erdian egongo litzateke estatumailan, jokalari-talde ona duelako eta oinarri interesgarriko gazte promesen bilakaera dela eta. Duela gutxi, Euskadiko Txapelketak ospatu ziren. Lucía de la Puerta eta Iñigo Santos izan ziren txapeldun Donostiako Tenis Elkarte Errealean. Lucía de la Puertak 6-3, 4-6 eta 6-2 irabazi zion Nadia Mercadierri, eta Íñigo Santosek 2-6, 7-5 eta 6-2 Iñigo
Torreri. Gainera, gizonezkoen binakako txapelketak jokatu ziren eta, horietan, Taborcia-Beci bikoteak 6-1 bikoitzarekin irabazi zion Torre-López bikoteari. Emakumezkoen binakako txapelketan, aldiz, BlancoAizpurua bikoteak 6-4 eta 7-6 (5) irabazi zion De la Puerta-Arístegui bikoteari. Bestalde, Lara Aruabarrena eta Íñigo Cerbantes dira orain tenis profesionaleko ordezkari ezagunenak. Atal honetatik beti txandakatzen ditugu gure kirolarien arrakastak eta ekitaldi garrantzitsuak, baita jorratutako kirol bakoitzean sortzen diren abantailak ere. Izan ere, osasuna hobetzeko aukera asko daude, eta horiek hainbat kirolen bitartez helaraziko dizkizuegu orrialde hauetan. Kirol-aukera dibertigarri
eta osasuntsuenetako bat tenisa da, abantaila ugari eskaintzen baititu. Lehenik eta behin, bizi osoan zehar egin daitekeen kirola da. Astean hiru orduz tenisean jokatuz gero, heriotza-arriskua erdira murrizten dela diote. Zoriontasunean ere eragiten du, indar gehiago izateaz gain, optimistagoa izaten eta autoestimua handitzen laguntzen baitu. Era berean, haserrealdi eta nahasketa gutxiago gertatzen dira, eta tentsioa ere murriztu egiten da. Gure gogamen-egoera ere hobetzen da. Tenisa alerta-egoera eta analisi taktikoa eskatzen dituen kirola da. Tenisean jokatzeak konexio berriak sor ditzake garuneko nerbio-terminalen artean. Kirol horrek etengabeko garapen mentala eragiten du bizi osoan zehar, oso onuragarritzat jotzen den modalitatea baita; izan ere, energia asko erretzen da. Kolpeak emateko indarra behar da, esprint laburretarako azkarra izan behar da eta partiduen iraupenerako erresistentzia. Hori guztia dela-eta, 400 eta 600 kilokaloria artean erre daitezke orduko. Tenisak giharrak, hankak, besoak eta enborra (bularra eta abdominalak) indartzen ditu, muskulu-masaren potentzia garatzen du eta koordinazioa areagotzen du. Gainera, tenisean jokatzean joan-etorriak sinkronizatzen ikasten da: aurrera, atzera, bi aldeetara eta saltoak, eta besoen mugimenduak. Kontzentrazioa errazten duen espezialitatea da. Lehenik eta behin, oso kirol taktikoa delako eta jokalariak estrategia bat jorratu behar duelako. Eta bigarrenik, pilotaren ibilbidea aurreikusteko erne egon behar delako eta modu egokian kokatu behar delako. Era berean, nork bere burua kontrolatzen laguntzen du. Zelaiko lerro zurietatik kanpo falta gisa hartzen da, eta beraz, pilota ezin da edonola kolpatu. 27
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT Kolpeak zehatza eta oso dosifikatua izan behar du. Tenisa fisiko eta mentalki pertsona asko liberatzen duen jolaserako kirol bat da, jolasean ahalik eta kontzentrazio gehien mantenduz. “Gaur egun, etorkizunean emaitza onak lortu ditzaketen oso jokalari gazteak daude gure artean. Lehia oso handia da, baina arrakasta handiko euskal tenislariak izango ditugu, eta nabarmentzeko moduko sailkapenak eta jarduketak lortzen ari dira�, berretsi dute Euskal Tenis Federaziotik.
28
UMOREA
Ogitartekoaren etenaldia.
Kepa Bilbao
29
Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke.Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es
mutua informazioa 2015eko Urria 54 zbk. www.mutualia.eus