Mutua informazioa 55 zenbakia

Page 1

mutua informazioa

2015eko Azaroa 55 zbk.

MUTUALIA FOROA ia 400 lagun bildu dira 14. edizioan


AURKIBIDEA 04

GAUR EGUN

05

05

07

04

Mutualia Foroa

Laneko Arriskuen Prebentzio buruzko Legearen 20. urteurrena.

LEGEAK 07

Lan Autonomoaren Arau-Antolaketa Autoenplegurako Pizgarriak

PRESTAKUNTZAK

13

10

Aldi baterako ezintasunak: araudiaren aldaketa berriak

PREBENTZIOA 13

Mintegi teknikoa: “Drogomendekotasuna lan munduan””


SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK 15

Prebentzio Sailak eskuliburu berri bat aurkeztu du: “Garbitzaileen laneko arriskuak”

15 GURE ENPRESA ELKARTUAK 16

Alcad

16 18

BERDINTASUNA 18

Berdintasuneko berriak

EIAS 19

20

Anesvad

MUTUALIA KIROLAREKIN BAT 20

Golfa

UMOREA 21

3

Ogitartekoaren etenaldia


GAUR EGUN

MUTUALIA FOROA ia 400 lagun bildu dira 14. edizioan

Mutualiako Kudeaketa Saila

Honako hitzaldi hauek entzun ahal izan genituen (gure web orrian eskuragarri dituzue): 1. Hurbilketa Langileen Estatutuaren eta Gizarte Segurantzaren testu bategin berrietara (2015/10/23 eta 30ekoak, hurrenez hurren)

2. Autonomoak:

• Autoenpleguaren sustapena.

• LAJU hautazko aldia luzatzea.

3. Itsasoko sektoreko langileen aldaketei buruzko oharrak.

4. Bulegoko lana bakarrik egiten duten langileei kontingentzia profesionalengatik aplikatu behar zaien kotizazio-tasa.

5. Afiliazioa eta Alta Hitzarmen Kolektiboko esleipenaren araubide orokorrean.

6. Lan Baltzuen Legearen Araubide berria.

Hizlariak: •

Susana Castaños del Molino,

abokatua, Aholkularitza Juridikoko eta Betetze Korporatiboko zuzendaria •

Iñaki Esnal, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

Deskargatu hitzaldia PDFn hemen klikatuz.: http://www.mutualia.es/opencms/opencms/shared/ARTICULOS/ficheros/foromutualia14/Foro-Mutualia-14.pdf

Espazio hau baliatu nahi dugu jardunaldietan hitzaldiak eman dituzten pertsonen ahalegina errekonozitzeko. Eskerrik asko zuen langatik eta ekarpenagatik. Mila esker parte hartu duten profesionalei, Mutualia Foroa egiten jarraitzeko iradokizunengatik, babesagatik eta animoengatik. Urteak betetzen jarraitzea espero dugu. Eskerrik asko. 4


GAUR EGUN

Laneko Arriskuen Prebentzio buruzko Legearen 20. urteurrena.

Mutualiako Prebentzio Saila

Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak 20 urte bete zituen azaroaren 8an. Hogei urte hauetan, arriskuen ebaluazioa, kanpoko prebentzio-zerbitzuak, prebentzioaren integrazioa eta tankera horretako terminoak enpresen eguneroko martxan txertatu dira. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak Espainiako ordenamendu juridikora ekarri zuen Europako 89/391/EEE zuzentaraua, pertsonen laneko segurtasuna eta osasuna sustatzeko neurrien aplikazioari buruzkoa. LAPLak lesioa gertatu aurretik egin daitezkeen jardueren ikuspuntutik heldu zion gaiari, istripuen ondorioetan ardaztutako ikuspegia alboratuz. Legeak izan duen garapen osagarri garrantzitsuak irizpide teknikoak eta jarduteko ildoak definitzen eta argitzen lagundu du, bai enpresentzat, bai langileentzat. Besteak beste, aipatzekoak dira Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua, zamen eskuzko manipulazioari, NBEei eta abarri buruzko Errege Dekretuak, gida teknikoak eta LSHINren argibide teknikoak. Zer eragin izan du LAPLak? Lan eta Gizarte Gaien Ministerioaren datuei erreparatzen badiegu, eboluzio positiboa izan dute hogei urte hauetan bai lanaldian gertatutako bajadun istripuek (in itinere istripuak kontuan hartu gabe), bai istripu hilgarriek. Hala, 1995ean, Legea onartu zenean, deklaratutako bajadun istripuen kopurua (intzidentzia-indizea, alegia) 6.060koa zen 100.000 langileko. 2014an intzidentzia-indize hori 3.111koa izan zen. Jarraian, 1995 eta 2014 arteko eboluzioa bildu dugu, datu absolutuak eta intzidentzia-indizea adieraziz. LANALDIAN GERTATUTAKO BAJADUN ISTRIPUAK

Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa

5


GAUR EGUN

BAJADUN ISTRIPUEN INTZIDENTZIA-INDIZEA

Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa Istripu hilgarriei bakarrik erreparatuta ere, datuek erakusten dute hobekuntza argia gertatu dela. Istripu hilgarrien intzidentzia-indizea (istripu-kopurua 100.000 langileko), 10,07koa zen 1995ean, eta 2014an, berriz, 3,42koa (istripu-kopurua 100.000 langileko). Datu absolutuei dagokienez, 996 istripu hilgarri gertatu ziren 1995ean eta kopuru hori 467ra jaitsi zen 2014an. Istripu hilgarrien eboluzioa bildu dugu taula honetan. Indice Incidencia Accidentes mortales perĂ­odo 1995-2015

Accidentes mortales en perĂ­odo 1995-2015

12

1200

10

1000

8

800

6

600

4

400

2

200 0

0

1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014

1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014

NÂş accidentes mortales

Indice Incidencia Accidentes mortales

Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa Istripuen kopuruan eragina izan dute, seguru aski, beste faktore batzuek, hala nola azken hogei urteotan izan diren krisialdi eta susperraldi ekonomikoek. Hala eta guztiz ere, datuez haratago, ukaezina da prebentzioarekiko jarreretan gertatu den aldaketa. Lan handia egin da Legea betetzeko, baina, nagusiki, kontzientziazioa landu da. Hala, gaur egun ez da onartzen laneko istripu edo gaixotasun bat izatea lan egitearen ondorio soil denik. Asko dira, alabaina, hobetu eta landu beharreko arloak. Egitekoen artean ditugu, besteak beste, prebentzioa guztiz integratzea, lanean urteak daramaten langileentzat eta lan-merkatura iritsi berri direnentzat ohitura bihurtu arte, edo mikroETE guztiak prebentziora batzea, beharrezko tresna eta laguntza zehatzak lortzeko lan eginez (adibidez, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak martxan jarritako prevencion10 plataforma).

6


LEGEAK

LAN AUTONOMOAREN ANTOLAKETA

ARAU-

Autoenplegurako pizgarriak Iñaki Esnal, Aholkularitza Juridikoko abokatua

Joan den irailaren 10ean lege bat argitaratu zen, urriaren 10etik aurrera indarrean jarriko dena. Hain justu,‎irailaren 9ko 31/2015 Legea, autoenpleguaren inguruan indarrean dagoen legedia aldatzen duena eta lan autonomoa eta Ekonomia Soziala sustatzeko neurriak hartzen dituena. Lege hori, dudarik gabe, erreferentzia izango da langile autonomoentzat. Izan ere, Lan Autonomoaren Estatutua (20/2007 Legea) barne hartzen du, eta bertan antolatzen ditu hainbat lege-xedapenetan banatuta zeuden alderdi asko, baita alor garrantzitsu batzuk aldatu ere. Legeak aldaketa esanguratsuak ezartzen ditu kotizazio-arloko hobari eta murriztapenetan, nork bere lana sortzeko egiten den langabeziaren kapitalizazioan eta ekonomikoki enpresa baten beharra duten langile autonomoen (TRADE delakoen) arauketa eta babesean. Kotizazio-arloko hobariei dagokienez, legeak autonomoei eragiten dizkietenak testu bakar batean biltzen ditu, aldi berean berrikuntza garrantzitsuak sartuz. Ezarpen handiena duen hobari/murriztapena, tarifa laua delakoa, kontuan hartuz, honako eskema hau dauka: Onuraduanak

LAABeko hasierako alta EDO

Aukeratutako oinarria

Kuota

1-6 hilabete

7-12 hilabete

13-15 hilabete

16-18 hilabete

Gutxienekoa 2015 884,40 €

Tarifa laua 50 €

Murrizpena Gutxieneko oinarria x gutxieneko tasa emaitzaren % 50 2015 884,40 € x % 29,3 x % 50 = 129,57 €/ hilabete

Murrizpena Gutxieneko oinarria x gutxieneko tasa emaitzaren % 30 2015 884,40 € x % 29,3 x % 30 = 77,74 €/ hilabete

Hobaria Gutxieneko oinarria x gutxieneko tasa emaitzaren % 30 2015 884,40 € x % 29,3 x % 30 = 77,74 €/ hilabete

Aurreko bost urteetan Gizarte Segurantzan altan egon ez izana (LAABen dauden lan sozietate eta kooperatibetako bazkideei aplikagarria)

Handiagoa honakoa baino Gutxienekoa

Murrizpena Gutxieneko oinarria x gutxieneko tasa emaitzaren % 80 2015 884,40 € x % 29,3 x % 80 = 207,30 €/ hilabete

19-30 hilabete

♂ < 30 ♀ < 35

Hobaria Gutxieneko oinarria x gutxieneko tasa emaitzaren % 30

Pizgarri honetan ezarri diren berrikuntzak honako hauek dira: ● Pizgarriak aplikatzen zaizkie lan-sozietateetako bazkideei, bai eta LAABen sartuta dauden lan elkartuko Kooperatibetako bazkide langileei ere. ● Pizgarria aplikagarria da onuradunek, behin jarduera hasi eta gero, besteren konturako langileei lana 7


LEGEAK ematen dietenean ere. ● Hilabetean 50 euroko «tarifa laua» genero-indarkeriaren eta terrorismoaren biktimei ere zabaltzen zaie eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonei berdin mantentzen zaie. Kasu hauetan, 50 euroko tarifa lehen 12 hilabeteetan aplikatzen da, eta ondorengo 48 hilabeteetan % 50eko hobaria aplikatzen zaie.

Laburbilduz, arauak tarifa laua LAABen afiliatutako kooperatiba eta lan-sozietateetako bazkideei zabaltzen die eta beste langileei lana ematen dieten autonomoei hobari hau hartzeko aukera ematen die, lehen ekintzaile berriei langileak kontratatzea oztopatzen zien neurria baitzen hori. Lege berriak senide laguntzaileei ere ematen die hobariaz baliatzeko aukera. Lehen kuotaren % 50eko hobaria aplika zezaketen 18 hilabetez, eta orain horri gehitu beharko zaio beste sei hilabetetan % 25eko hobaria izateko aukera. Era berean, interesgarriak dira oso langileek beren langabezia-sorospena kapitalizatzeko sartu diren aukera berriak, beren lana sor dezaten. Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren 228. artikuluaren arabera, erabili ez den langabezia-sorospena ordainketa bakar batean jasotzeko aukera lan autonomoa sustatzen duten programetan oinarritu behar zen. Hori arautu zen 45/2002 Legearen 4. xedapen iragankorrean, beren kabuz lan egiteko LAABen alta ematen zuten langileentzat eta merkataritza-sozietateetako bazkide berrien kasuetan; 3/2011 Legearen 10. artikuluan kooperatibetako edo lan-sozietateetako bazkideen kasuan eta 1541/2011 Errege Dekretuko 4. xedapen gehigarrian jarduera amaitzeagatik prestazioa jasotzeko eskubideagatiko kapitalizazioen kasuan. Legeak aukera horiek Lan Autonomoaren Estatutuan biltzen ditu eta, baldintzak aldatuz, zabaldu egiten du balizko onuradunen kopurua. LAABen norberaren lana sortzeko alta emateagatik edo merkataritza-sozietateetan bazkide bezala sartzeagatik, lehengo legeak jasotzeke zegoen prestazioaren % 60ean ezartzen zuen jaso zitekeen gehienezko kopurua, 30 urtetik beherako gizon-emakumeen eta 35 urtetik beherako emakumeen kasua salbu, azken horiek % 100 jasotzeko aukera baitzuten. Orain, Legeak % 100 jasotzeko aukera ematen die guztiei, adinagatiko muga horiek kenduz. Ehuneko 100 hori jasoko da baldin eta lan autonomoa martxan jartzeko beharrezkoa den inbertsioarekin bat badator, zerga-karga barne, edo baldin eta sortu berria den edo azken 12 hilabeteetan sortu den merkataritza-sozietate baten kapital sozialari egiten zaion ekarpenarekin bat badator, eta langileak horren gaineko benetako kontrola izango badu eta bertan lanean arituko bada (norberaren konturako gizarte-segurantzaren araubidea barne hartuta) Langabeziaren kapitalizazioa kooperatiba batean edo lan-sozietate batean modu egonkorrean sartzeko egiten den kasuetan, legeak ez du aurreko araudiek ziotena aldatu. Jarduera amaitzeagatiko prestazioa ordainketa bakarrean jasotzeari dagokionean, ordea, badaude berrikuntza batzuk. Azken kasu horretan, jarduera amaitzeagatik prestazioa jasotzeko eskubidea duenak ordainketa bakarrean jasotzeko eskaera egin dezake, honako baldintza hauekin: gutxienez sei hilabeteko ordainketa jasotzeko eskubidea duela egiaztatzea prestazioa kudeatzen duen organoaren aurrean, bai autonomo bezala lanean hasteko asmoarekin edo, eta hemen dago berrikuntza, diru-kopuruaren % 100 sortu berria den edo azken 12 hilabeteetan sortu den merkataritza-sozietate baten kapital sozialari egiten zaion ekarpenarekin bat badator, eta langileak horren gaineko benetako kontrola izango badu eta bertan lanean arituko bada (norberaren konturako gizarte-segurantzaren erregimena barne hartuta). Ordainketa bakarrean jasoko da kapital sozialari egin beharreko ekarpena edo lan autonomoa egiteko beharrezkoa den inbertsioa egiteko behar den diru-kopurua, jardueraren tasa-karga barne, eta, berrikuntza bezala, diru-kopuruaren % 15 arte egingo den jarduerarekin lotura duten aholkularitza-, prestakuntza- eta informazio-zerbitzuetan inbertitu ahal izango da. Era berean, Legeak edozein adinetako autonomoei ematen die langabezia-laguntza jasotzeko eta LAABen alta emanda egoteko aukera. Orain arte, 30 urtetik beherakoei baino ez zitzaien aukera hori ematen. Gainera, autonomoen bigarren aukera bat errazago egiteko, langabezia-prestazioa berriz jasotzen hasteko epea bi urtetik bost urtera zabaltzen da, lana uzteko arrazoi ekonomiko edo antolakuntzakoak behar bezala egiaztatzen badira. Interesgarriak dira, era berean, Legeak TRADE delakoentzako dakartzan xedapenak. TRADE deitzen zaie bezero deritzon pertsona fisiko edo juridiko batentzat askotan, era pertsonal, zuzen eta nagusian lan egiten duten langile autonomoei, bezero horren beharra badute, jarduera ekonomiko edo profesionalengatik dituzten sarreren % 75 baino gehiago bezero horrengandik jasotzen dituztelako. Gainera, TRADEek ezin dute besteren konturako langilerik izan, edo beren jardueraren osotasuna edo zati bat beste bitarteko bati azpikontratatu, ekoizpenerako azpiegitura eta material propioak izan behar dituzte, bezeroarenengandik aparte, eta beren jarduera beren antolakuntza irizpideei jarraituz egin behar dute; era berean, 8


LEGEAK bezeroarengandik ordain bat jaso behar dute, jardueraren arriskuak beren gain hartuz. Horiek horrela, Legeak salbuespenak ezartzen dizkio TRADEek langileak kontratatzeko duten debekuari, kontratatzeko aukera murritz batzuk emanez. Hala, TRADEei langile bakar bat kontratatzeko aukera ematen zaio honako kasu hauetan: bederatzi hilabetetik beherako haurren haurdunaldi- edo edoskitzearriskua dagoen kasuetan, amatasun-, aitatasun-, adopzio- edo harrera-atsedenaldi kasuetan, bai adopzio aurrekoa, bai behin betikoa, bere ardurapean 7 urtetik beherako adingabeak izateagatik, bere ardurapean bigarren gradura arteko senide bat izateagatik, egiaztatutako mendekotasun egoeran, edo bere ardurapean bigarren gradura arteko senide bat izateagatik, %Â 33eko edo hortik gorako desgaitasun egiaztatuarekin. Egoera horietan TRADEak langile bat hartzen badu, kontratua indarrean egon bitartean TRADEak TRADE izateari utziko dio eta ohiko enpresaburu autonomo bilakatuko da, eta harreman hori nahitaez artikulatu beharko du bitarteko izaera edo ordezte-kontratu baten bitartez (15.1.c Langileen Estatutua). Adingabeak, senideak, dependentziadunak edo desgaituak zaintzeagatik egindako kontratazioetan, kontratuak bat egingo du TRADEaren jardueraren murriztapenarekin, gehienez ere lanordu osoko urteko lanorduen kopuruaren %Â 75era arte (hitzarmeneko lanorduak edo bestela legezko gehienezkoa, langileen estatutuaren 12. art, lanaldi partzialeko kontratuaren arabera). Kontratazio bakarra onartzen da, eta kausa bakar batengatik, nahiz eta beste kausa batzuk ere batera agertu. Adingabeak, senideak, dependentziadunak edo desgaituak zaintzeagatik baino ez da onartzen langile gehiago kontratatzea, baina beti norberaren ardurapean dauden adingabe, senide, dependentziadun edo desgaituen kopuruarekin bat egin beharko du kontratatutako langileen kopuruak. Kontratuaren kausa amaitzen denean, kausa berarengatik edo beste batengatik kontratatu ahal izango da berriro hamabi hilabete igarotzen direnean. Epe horretatik salbuetsita geratzen dira arrisku- edo atseden-kausak. Kontratuak iraun bitartean, posible izango da beste langile bat kontratatzea, ordezko langilea kontratua bertan behera uzteko egoeran geratzen bada (ABE, arriskuak, amatasuna) edo kontratua bidezko arrazoi bategatik amaitzen bada. Bi langileek ezingo dute inoiz ere batera lan egin. Enplegu-emaileak autonomo-kuotaren %Â 100eko hobaria erabili ahal izango du kontingentzia arruntengatik, hamabi hilabetez. Hori kalkulatzeko, neurri hori hartu eta aurreko hamabi hilabeteetako batez besteko oinarriari une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-tasa ezarriko zaio (2015ean, %Â 26,50). Azkenik, TRADEei dagokienez, Legeak zabaldu egiten ditu jardueraren gelditze justifikaturako dauden aukera murriztuak, dagoeneko indarrean daudenei adopzio edo harrera-egoerak eta 9 urtetik beherako adingabeentzako haurdunaldi- eta edoskitze-arriskuak gehituz. Era berean, bezeroari kontratua amaitzeko eskubidea mantentzen zaio TRADEak jarduera gelditzen duen egoera hauetan: ABE, aitatasuna, amatasuna, adopzioa edo harrera, 9 urtetik beherako adingabeentzako haurdunaldi- eta edoskitze-arriskuak eta ezinbesteko kasuak. Alabaina, berrikuntza bezala, mugatu egiten da bezeroak TRADEarekin duen kontratua amaitzeko ahalmena aipatutako kasuetan, ezinbesteko kasuetan izan ezik; ezingo du kontratua amaitu TRADEak langile bat kontratatzen badu bera lanean ari ez den bitartean, lehen kontratatzeko debekuari egiten zaizkion salbuespenetan azaldu ditugun baldintzetan.

9


PRESTAKUNTZAK

Aldi baterako ezintasunak: araudiaren aldaketa berriak Elena Bilbao Ibarra, Mutualiako GAABE Prestazioetako arduraduna

Ekainaren 15eko ESS/1187/2015 Aginduak, datorren abenduaren 1ean indarrean jarriko denak eta uztailaren 18ko 625/2014 Errege Dekretua garatzen duenak, berritasun garrantzitsuak dakartza 365 egunetik beherako aldi baterako ezintasun prozesuen kudeaketa eta kontrolari dagokionez. Helburua da baja emateko parte medikoak eta bajaren eta altaren berrespen-parteak emateko modu berri bat ezartzea. Berrespen-parteak egiterakoan, prozesuaren iraupena eta diagnosia izango dira kontuan, baita langilearen okupazioa eta adina ere. Gainera, ABEren kudeaketan parte hartzen duten erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza egiteko eta prestazioak kontrolatzeko aukera bezala teknologia berriak erabiltzea sustatzen da. Baja-, berrespen- eta alta-parteak 365 egunetik beherako iraupena duten ABE prozesuetan Gertakari arrunta

Laneko gertakaria

Nork ematen du baOsakidetzako medikuak Mutualiako medikuak ja-partea? Noiz ematen da parte hori? Langilearen azterketa medikoaren ondoren. 1. Bajaren iraupena 5 egunetik beherakoa izango dela uste denean, medikuak aldi berean egingo ditu baja- eta alta-parteak.

Baja berresteko parteak

2. Prozesuak 5 eta 30 egun arteko iraupena izango duenean, lehen berrespen-partea 7 egun pasa eta gero egingo da. Gainerakoak, aurreko partea eman zenetik gehieneko 14 eguneko epean. Hurrengo azterketaren data ere badakar. 3. Prozesuak 31 eta 60 egun arteko iraupena izango duenean, lehen berrespen-partea 7 egun pasa eta gero egingo da. Gainerakoak, aurreko partea eman zenetik gehieneko 28 eguneko epean. Hurrengo azterketaren data ere badakar. 4. Prozesuak 60 egun baino gehiagoko iraupena izango duenean, lehen berrespen-partea 14 egun pasa eta gero egingo da. Gainerakoak, aurreko partea eman zenetik gehieneko 35 eguneko epean. Hurrengo azterketaren data ere badakar.

Nork ematen du alta-partea? (365 egun baino gutxiagoko prozesuetan)

Osakidetzako medikuak Mutualiako medikuak Prozesua 365 egunetik gora luzatzen denean, Gizarte Segurantzako Espainiako Erakundeak edo Itsasoko Gizarte Institutuak (GSIN/IGI) hartzen dute kontrolaren ardura.

Langileen eta enpresen betebeharrak, baja-, berrespen- eta alta-parteei dagokienez

10


PRESTAKUNTZAK

Langileak

Enpresa

Ematen den kopia-kopurua Partea enpresari emateko epea Baja-parteak eta baja berresteko parteak. Alta-parteak Baja-, berrespen eta alta-parteak bidaltzeko epea, enpresaren datuak ere bete eta gero. Parteak jasotzen dituen erakundea.

2 3 lanegun (eman den egunetik bertatik kontatzen hasita). 24 ordu 3 lanegun REDen bidez. GSIN

Enpresak GSINeri parteak bidaltzen ez badizkio, lan-arloko arau-hausteei eta zigorrei buruzko Legearen testu bateginaren 21.6 artikuluan xedatutako arau-haustea egingo du, eta aldi baterako ezintasunaren prestazioaren ordainketa eskuordetuko enpresarekiko lankidetza bertan behera uztea ekar lezake. ABE prestazioa MUTUALIAtik zuzenean kobratzen duten pertsonek ez dute berrespen-parteak gure mutualitatera ekartzeko betebeharrik. Kontingentzia arruntengatiko medikuaren altaren partea Osakidetzako medikuak emango du, dagokion azterketa medikoa egin eta gero. Osakidetzako edo GNISeko inspektore medikoek ere eman dezakete parte hori. Medikuaren altaren partea GNISeko inspektoreek ematen badute, ondorengo 180 egun naturaletan erakunde horrek izango du, bere pertsonal medikoaren bitartez, patologia beragatik edo antzeko bategatik beste baja-parte bat emateko eskumen osoa. Medikuaren altak ABE prozesua amaituko du eta pertsonari alta eman eta hurrengo egunetik hasita bere lanpostura itzultzeko betebeharra ezartzen dio. MUTUALIAk enpresari eskubide horren amaiera jakinaraziko dio, eta baita horren arrazoia eta efektu-data ere. Gainera, prozesuaren azken kitapenaren bitartez kotizazioetan kendu behar duen ABE prestazioaren diru-kopuruari buruzko informazio guztia emango dio. Hori enpresen eta aholkularitzen esku dago Mutualiako estranetaren jakinarazpenetarako sarbidean. Horrez gain, ordainketa eskuordetuko moduluan diru-kopuru kengarrien kalkulua eta kontsulta ere eskaintzen dira. Era berean, baja-partearen grabaketak eskubidea onartzea dakar, eta informazioa ematen du bajaren datari, kontingentziari eta enpresak edo aholkularitzak jakinarazi duten kotizazio oinarriari buruz. Datu horiek kontsultatu daitezke edo, dagokionean, aldatzeko eskaera egin daiteke, estraneteko ordainketa eskuordetuaren tresnetara sartuz. Langile bat Mutualiak emandako medikuaren altarekin konforme ez badago, GNISen aurrean berrazterketa bat eska dezake, hurrengo 10 laneguneko epean. Prozedura hau hasten duen pertsonak bere enpresari jakinarazi beharko dio eskaera egiten duen egunean bertan edo hurrengo lanegunean. Prozedura hasteak medikuaren altaren efektuak geldiarazten ditu eta ABE egoera luzatzen du tramitazioak iraun bitartean. Hori dela-eta, prestazioaren ordainketari eutsiko zaio ordainketa eskuordetu moduan. Dena den, baliteke gerora, GNISek Mutualiaren zerbitzu medikuen alta berresten badu, aldi baterako ezintasunagatik jaso diren prestazio ekonomiko batzuk behar ez bezala jaso direla iriztea. 625/2014 Errege Dekretuak eta ESS/1187/2015 Aginduak arautzen dituzten intereseko beste alderdi batzuk -

Kontingentzia arruntengatiko medikuaren bajaren jarraipen eta kontrola egiteko azterketa medikoak kontingentzia horiek babesten dituzten mutualitateek egingo dituzte, medikuaren bajaren partea ematen den momentutik. Horietara ez joateak prestazio ekonomikoa behin-behinean bertan behera geratzea eragingo du, eta hurrengo 10 lanegunetan ez bada justifikaziorik ematen, prestazioa jasotzeko eskubidea galduko da. Kasu horretan, MUTUALIAk prestazioaren iraungipena jakinaraziko lieke langileari, enpresari, Osakidetzari eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari.

-

Eragindako alta-proposamenak, mutualitateak kontingentzia arruntengatiko prozesuetan egindakoak, egindako kontrol eta jarraipen-jarduerengatik, langileak lan egiteko ezintasunik ez duela uste duenean. 11


PRESTAKUNTZAK Osakidetzako inspekzio medikoen aurrean aurkezten dira. MUTUALIAk alta proposamena bidali duela jakinaraziko die pertsonari eta GNISeri. -

Aldi baterako ezintasunaren prestazioaren ordainketa zuzena erretiro partzialean. Erretiro partzialean dagoen pertsona batek ABE prestazioa jasotzeko eskubidea badu, Mutualiak edo GNISek (enpresaren estaldura-erakundearen arabera dagokionak) zuzenean ordainduko dio, eta ez da ordainketa eskuordetua egiteko aukerarik izango. MUTUALIAk enpresari prestazioaren hasiera eta amaiera jakinarazten dizkio.

-

Alta-egunera arteko kenkaria. 1967ko urriaren 13ko Aginduaren 2. ataleko 9. artikulua aldatu da, eta enpresek ezin duten jai-egunetako ABE prestazioa kendu alta jai-egun baten bezperan ematen bada. 2015eko abenduaren 1ean jarri zen indarrean eta honela geratu zen idatzita: “Langileak alta ezintasun iraunkorrik gabe jasotzen badu, alta ematen den eguneko prestazioa jasotzeko eskubidea dauka�. Gogorarazten dizuegu honako informazio hau duzuela eskuragarri MUTUALIAren estranetean: ABE prozesuei buruzko jakinarazpenak eta ABErengatik kendu daitezkeen diru-kopuruei buruzko informazioa, bajen eta alten datak, egin eta gero behar baino altuagoak izan diren ABEren konpentsazioak eta zuen aldeko aldeak (azken hauek itzultzeko eskari egin dezakezue). Gure estraneterako sarbiderik ez baduzue, jarri harremanetan gure kudeaketa-sailarekin eskatu ahal izateko.

12


PREBENTZIOA

Azaroaren 26an mintegi tekniko bat egin genuen: DROGA-MENDEKOTASUNA LAN MUNDUAN. Mutualiako Prebentzio Saila

Azaroaren 26an DROGA-MENDEKOTASUNA LAN MUNDUAN mintegia egin genuen Bilbon arrakasta handiz. Lantokietan segurtasunarekin lotutako jokabideak ezartzeko izandako aldaketak jorratu zituzten. Mintegian lau hizlari egon ziren, gai honi buruzko ikuspuntu ezberdinak eman zituztenak: Gorka Moreno Arnedillo jauna (Nafarroako Gizakia Helburu elkartekoa), Lorena Fernandez andrea (Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritzakoa), Susana Castaños andrea (Mutualiako Departamentu Juridikoaren arduraduna) eta Carmen Sacristán andrea (Hijos de Juan de Garayko enpresako medikua). Hona hemen hitzaldien laburpenak: “MENDEKOTASUNAK”, Gorka Moreno Arnedillo jaunaren hitzaldia, Nafarroako Gizakia Helburu Mendekotasunen fenomenoak etengabe aldatzen den errealitate bat irudikatzen du; izan ere, tratamenduak premia berrietara moldatu behar izaten dira, baita ebidentzia zientifikoetan oinarritutako ezagutza gero eta hobeetara ere. Egun, tratamendu jasotzen duten kasuak batik bat alkoholarekin (kostu soziosanitario handiena dakarren droga da), estimulatzaileekin (kokaina batik bat) eta kanabisarekin lotuta daude. Generoen arabera, emakumeek egindako eskaera gehienetan alkohola dago tartean; gizonei dagokienez, berriz, tratamendu-eskaera gehienek kokaina kontsumitzearekin zerikusia dute. Dena den, ohikoa da pazienteak hainbat drogaren kontsumitzaile izatea. Hala, gehienek alkohol gehiegi kontsumitzen dute. Lan-esparruari dagokionez, Nafarroako Gizakia Helburu elkartearen Fundazioak drogen kontsumoa prebenitzeko eta jorratzeko adostutako programak sustatu nahi ditu enpresetan, intereseko hainbat talderen parte-hartzearekin. Programek, besteak beste, sentsibilizazio-jarduerak, zailtasunak dituzten langileen detekzio goiztiarra eta tratamenduak atzitzeko erraztasunak hartuko lituzkete barne, eta onura nabariak ekarriko lizkiekete pertsona guztiei, bai osasunean, bai langileen segurtasunean. Era berean, emankortasuna eta erakundeen irudia ere hobetuko lirateke. “MENDEKOTASUNEI BURUZKO LEGE PROIEKTUA”, Lorena Fernandez andrearen hitzaldia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritza Mendekotasunei buruzko lege-proiektu berria emango duezagutzera. Horren bidez, drogak osasun publikoko arazotzat hartuko dira, ondorioak zein kausak identifikatuz, alderdi anitzeko ikuspuntu batetik, hau da, arazoarekin lotura dute arlo guztietatik (komunitatea, familia, hezkuntza, lana, adimena) eta ikusmolde orohartzaile, integral, planifikatu eta normalizatu batekin. Mendekotasunei buruzko lege-proiektuaren 5. artikuluaren arabera, Lan-administrazioak, Osalanen bidez, lan-munduan drogak kontsumitzeak dakartzan ondorioei buruzko informazio- eta prestakuntza-jarduerak gauzutuko ditu langileentzat, sindikatuetako ordezkarientzat eta enpresarientzat. Era berean, enpresek beren aldetik informazio-ekintzaren bat aurrera eramaten baldin badute, laguntza emango die horiei lan13


PREVENCIÓN administrazioak. Mendekotasunei buruzko lege-proiektuaren 9. artikuluari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko lanadministrazioak, Osalan-en bidez, eta administrazio publikoetako kudeatzaileekin, enpresariekin eta enpresarien elkarteekin nahiz sindikatuekin batera, lan-mundurako aurrezaintzako programak sustatuko ditu, batez ere azaroaren 8ko 31/1995 Legean, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzkoan, aurreikusitako zerbitzu eta jardueren esparruan, eta bertan zehaztutako moduan. Era berean, laguntzako eta gizarteratzeko programa publikoetan enpresek ere lankidetzan jardutea bultzatuko du. “ENPRESAREN ETA LANGILEEN ERANTZUKIZUNAK”, Susana Castaños andrearen hitzaldia, Mutualiako Departamentu Juridikoaren arduraduna Drogak eta alkohola kontsumitzeak eragina du lan-harremanen esparruan. Izan ere, lege-ondorioak ditu langilearen eta enpresaren arteko harremanari eta Gizarte Segurantzari dagokienez. Aipatutako kontsumoak lan-harremanean ekar litzakeen legezko ondorioen adierazgarriena kaleratzea da, enpresak hala erabakita, langileak bere erruz dagozkion beharrak ez betetzeagatik. Epaileen ebazpenak jaso dituzten hainbat kasu eman dira. Gizarte Segurantzari dagokionez gerta daitezkeen lege-ondorioei dagokienez, aipatzekoak dira istripuak eragiten dituzten kasuak. Izan ere, langileak drogak kontsumitu baditu, lan-istripua izan beharrean, zuhurtziagabekeria ausartegia izango da. Gainera, halako kasuetan, istripua izan duen langileak alkohola edo drogak kontsumitu baditu, baliteke enpresa segurtasun-neurriak ez izatearen errekargutik salbuestea. Epaileen ebazpenak jaso dituzten hainbat kasu eman dira. ENPRESAN MENDEKOTASUNAK PREBENITZEKO PLANAK EZARTZEAREN ESPERIENTZIA PRAKTIKOA, Carmen Sacristán andrearen hitzaldia, Hijos de Juan de Garayko enpresako medikua Enpresan substantzien kontsumo ezegokien aurrean jarduketa-protokolo bat ezartzeak kontsumo horien aurreko jarrera serio eta hausnartua hartzea, arazoari aurre egitea eta bidezko irtenbide bat ematea dakartza. Lan-munduan kudeatzen hain zailak diren egoera hauetan nola jokatu irakatsiko digun bidea da. Enpresako estamentu guztien adostasunarekin sortu denez, laguntzeko eta egoera hauek konpontzeko tresna baliotsua da.

14


SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK

Prebentzio Sailak eskuliburu berri bat aurkeztu du: “Garbitzaileen laneko arriskuak�

Mutualiako Prebentzio Saila

Milaka langilek osatzen duten garbitasunaren sektorea, eta emakumezkoak dira gehienak. Azken urteetan asko hasi da. Izan ere, gero eta gehiago dira, instalazioak garbitzeko langileak eduki beharrean, kanpo enpresa adituak kontratatzen dituzten enpresak. Azpikontratatze-politika horren ondorioz, garbitzaileek bi arrisku jasaten dituzte: alde batetik, beren jardueraren berezko arriskuak eta, bestetik, lantokian aurki ditzaketenak. Hori dela eta, beharra identifikatu ondoren, Prebentzio Sailak garbitzaileei zuzendutako eskuliburua prestatzeko lantaldea sortu dugu, erabiltzeko eta ulertzeko erraza den tresna bat izan dezaten. Arriskufaktore guztiak biltzen ditu, baita laneko istripuak saihesteko hartu beharreko neurriak ere. Sektore horretako segurtasun-arazoak aztertzeko eta eskuliburua osatzeko informazio gehiago biltzeko, joan den azaroaren 25ean Focus Groupa antolatu genuen. Hala, Saileko teknikariak garbitasun-enpresen ordezkariekin bildu ziren. Bileran planteatutako hobekuntzak eta proposamenak prebentzio-jarduera hobetzeko etorkizunean antolatzen ditugun ekintzen oinarri izango dira, zalantzarik gabe.

15


GURE ENPRESA ELKARTUAK

Alcad Mutualiako Kudeaketa Saila

ALCAD SL telekomunikazio-enpresak bere jardunbideari eusten dio, merkatuan 27 urte eman ostean. Xavier de Isasarekin hitz egin dugu, Zarautzen bizi den madrildarrarekin. 21 urte eman ditu Alcad SL enpresan lanean eta, duela lautik, zuzendari nagusia da.

Zer da zuen lan-ildoa? Urte luzez jorratu dugun lan-ildoari eutsi diogu. Hiru katalogo ditugu. Zaharrena telebistarekin lotuta dago. Era guztietako eraikinetan telebistainstalazioak egiteko beharrezko produktu guztiak

“Arazo bat aukera paregabea ere bada” biltzen ditu: antenak, anplifikadoreak, banaketaelementuak, etab. Bigarrena, sarbide-kontrolen sistemena da, bideo-atezainena, eta, azkenik, 2008an, “soluzio” izeneko atal bati ekin genion, bi produktu mota nagusi biltzen dituena.

Zenbat denbora daramazue telekomunikazioproduktuak fabrikatzen?

Alde batetik, eraikinen sare informatikoaren bidez egituratutako kableen bitartez telebista banatzeko sistema bat, batez ere, hoteletan, ospitaleetan, bulego-eraikinetan eta egunkarien erredakzioetan erabiltzen dena.

Alcad etxeak 27 urte darama merkatuan. Aurtengo ekainean, aldaketa bat egon da sozietatean. Beste sozietate batek kudeatzen ditu bai marka, bai instalazioak, ezagutzaproduktuak, etab.

Hori JPTV ildoa litzateke. Bestalde, pazienteen eta erizainen arteko komunikazio-sistema bat ekoizten ari gara, adinekoen egoitzetan eta ospitaleetan instalatzeko.

Zer hobekuntza ekarri ditu beste sozietate horrek? Alcad Electronics da sozietate hori markari lotuta jarraitzen du, oso garrantzitsua delako. Merkatuan hainbeste urte eman eta gero, nahiko ezaguna da jada gure sektorean eta garrantzizko balioa delakoan gaude. Horregatik gorde dugu marka sozietatearen izenean.

Azken proiektua Vigoko ospitalean instalatu dugu abuztuan eta irailean, 600 gela baino gehiagotan, 12.000 ohe ingurutan.

Azken urteotan bizitako egoerak direla bide, sozietate honek Alcaden ekoizpen-unitatearen ardura hartu du ekainaz geroztik.

Zer garrantzi dauka nazioartekotzeak Alcadentzat, bezero eta negozio-aukera berriak bilatzeari dagokionez? Nazioartekotzea dela eta, Alcadek ia hasieratik saldu izan du atzerrian. Gaur egun, gure salmenten %65 inguru atzerrian dira. 50 herrialdetan baino gehiagotan gaude.

16


GURE ENPRESA ELKARTUAK Frantzia da gure esportazio-herrialde nagusia, baina hemendik kudeatzen ditugu. Sistema guztiak ari gara saltzen. Australian zein Gipuzkoan. IP sistema hauei esker, urruneko kudeaketa egin daiteke. Edozein unetan konekta gaitezke munduko zeinahi lekutan instalatutako sistema batekin, hura egiaztatzeko edota softwarea eguneratzeko. Hori guztiai alderdi komertzialari dagokionez.

eskarmentua aintzat hartuz eta gerora begira. Zer eskain diezaiekezue gure mutualistei? Arestian gertatutakoaren ondorioz, arazo bat aukera paregabe bat ere badela egiaztatzeko aukera izan dut lehen eskutik. Aukera hau betebetean aprobetxatu dugu; egoera larria goitik behera aldatu dugu, jarduerak aurrera segi dezan. Bezeroei dagokienez, baldintzarik gabeko laguntza ematen saiatzen gara beti. Behar duen hori bilatzen dugu guk.

Zer garrantzi dauka I+Gek Alcad SL enpresan? Ikerketa eta garapen aldeak berebiziko garrantzia izan du beti enpresan. Ahalegin handiak egiten ditugu bertan, salmenten %7 baita. Katalogo zabala dugu hiru produktu-lerro horietan; hartara, etengabe eguneratu behar ditugu gure produktuak. Eta produktu teknologikoak direnez gero, eguneratuta egon behar dugu ezinbestean. Urteotan gauzatu den aldaketa oso garrantzizkoa izan da I+G arloari dagokionez. Izan ere, 1994an sartu nintzenean, Alcaden erabiltzen genituen 2.000 lehengaien artean mikroprozesadore bakarra genuen, eta hori da, hain zuzen ere, produktu elektriko ororen muina. Mikroprozesadore horrekin egiten ziren puntu adimendun guztiak. Gehienak mikroprozesadoreen beharrik ez zuten irratimaiztasuneko anplifikadoreak ziren. Halere, satelite bidezko harrera-ekipo sofistikatuagoak ere bazeuden, eta horiek mikroprozesadorea behar zuten. 16 borneko osagaia zen hura, osagaiak duen seinalea kudeatzeko gaitasun apur bat ematen zuena. Gaur egun ez da horrela: gutxienez 30 prozesadore ditugu osagaien zerrendan, horietako batzuek 300 borne dituztelarik, eta barruan duten kodea izugarria da. 100.000 kode-lerro ere izan ditzakete. Produktuen barnean sartuta doazen benetako ordenagailuak dira, telebisten nahiz gaixo eta erizainaren arteko komunikaziosistemen seinale digital guztiak kudeatzeko gai direnak. Lehen seinalea analogikoa zen; egun, ekipo digitalez ari gara, eta kudeatzeko gaitasuna askoz handiagoa da.

1988az geroztik prozesu anitzetan duzuen 17


BERDINTASUNA Cristina Mendia, Mutualia efr manager-a

MUTUALIAK EMAKUNDEREN XII. BERDINTASUNERAKO FOROAN parte hartu zuen Azaroaren 11n, Mutualiak jardunaldi bat antolatu zuen EMAKUNDEk urtero egiten duen BERDINTASUNERAKO FOROaren barruan, hautatu duen eredua aurkezteko. Eredu horren arabera, BERDINTASUNA, ANIZTASUNA eta KONTZILIAZIOA aintzat hartzen dira kudeaketan, funtsezko tresna baitira erakundeko pertsonen bizitza errazteko, erakundearen emaitzak eta Berdintasun Planean jasotako kontziliazioneurriak baliatzen dituzten emakumeen karrera profesionala kaltetu gabe.

konpromisoa baitu.

Begirada berri hori berrikuntza bat da lan-harremanen esparruan, eta, aldi berean, Mutualiaren gizarte-erantzukizuna handitzen laguntzen du, kontziliazioa errazteko

MUTUALIAk Kudeaketa Aurreratuko XXI. Europako Astean parte hartu zuen. Mutualiak Kudeaketa Aurreratuko XXI. Europako Astean parte hartu zuen: jardunaldi bat antolatu zuen EUSKALDUNA JAUREGIAN egin zen KONGRESUAren barruko « PERTSONAK» elementuari buruz. Hain zuzen, kudeaketarako tresna gisa baliatzen dituen ekitate-, aniztasun- eta kontziliazio-gaietako jardunbide egokiak aurkeztu zituen.

ziren bertan.

Ondoren, azaroaren 5ean, Europako Astearen barruan berriro, beste jardunaldi bat antolatu zuen Mutualiaren Bilboko instalazioetan; erakundearen beraren langileak eta bere enpresa kidetuetakoak izan

Oso ondo baloratu zituzten jardunaldiak (7,8/10), eta gai hau jorratu zuten: Parte hartzeko kudeaketa-eredu baten filosofia eta esperientziak, pertsonak zaindu eta aintzat hartuta, beren interesen eta enpresaren interesen arteko kontziliazioa lortzeko.

EFR Azaroaren 4an, 2015ari dagokion familia-erantzukizuneko enpresaren IKUSKARITZA egin genuen, eta, aurreko urteetan bezala, emaitza ona izan zen: «Ez da DESADOSTASUNIK identifikatu». Hirugarren urtez jarraian gainditu dugu proba, eta, gainera, hiru urteotan ez dugu DESADOSTASUNIK izan; beraz, horrek esan nahi du sistema finkatuta dagoela. Eskerrik asko kontziliazioa kudeatzeko zehaztutako sistematika babesten duzuen guztiei, emaitza jarraitu horiek islatzen duten arrakasta lortzen laguntzen baituzue. Ekitaldi guztietan bezala, ikuskariak hobetzeko zenbait arlo adierazi zizkigun, eta, horiek hobetzen saiatuko gara aurrera egiten jarraitzeko, bai eta gure kalifikazioa hobetzeko ere, familia-erantzukizuneko enpresaren ziurtagiriaren mailen arabera.

18


EIAS

Osasun-bazterketa hizpide Mutualiako Ekimenen eta Gizarte Jardueren Taldea (EIAS)

Aurreko alean esan genuen bezala, EIAS Mutualia taldeak gure pertsonek bidali dizkiguten proiektuen berri emango dugu hurrengo hiletan, ahal dugun heinean, horietan parte hartzeko. Agian, 2016 urterako helburuen artean, tokiko proiektu sozial batean laguntzea izango dugu, besteak beste. Urtero 100 milioitik gora pertsona bihurtzen dira pobre, osasunari loturiko gastuen ondorioz. Horietako asko bizilagunak ditugu; 1.000 milioitik gora dira osasun-zerbitzuak jasotzeko zailtasunak dituzten pertsonak munduan. Anesvadek, Ekintza Soziosanitarioko Zerbitzuaren bidez, medikamentuak, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen die, beren egoera hobetu dezaten. Egoerak larritzera egin du krisiarekin eta, nagusiki, baliabide gutxien dituztenei eragin die.

Argazkia: Javier Díaz (ezk.) eta Joseph Tchamabe (esk.), Anesvaden prestakuntza-tailerretan.

Javier Díaz Bilbokoa da sortzez. Duela urte batzuk bihotz-transplantea egin zioten eta, gainera, diabetesa du. Intsulinaz gain, egunean 32 pastilla hartzen ditu. Telekomunikazioetako ingeniari-lanetan ziharduen, harik eta langabezian geratu zen arte; apenas duen diru-sarrerarik. Horrenbestez, medikamentuen hileko kostua, 120-150 euro, ordaintzeko modurik ez du: «Mantentze-lanen garaia iristen denean, nola ordaindu ez baduzu, jai duzu», dio atsekabetuta. Ez da salbuespena, ordea, orokortzen ari den joera baten seinale baizik. 2014ko Foessa txostenaren arabera, Euskadiko hamar biztanletik bik zailtasunak ditu tratamenduak jarraitzeko beharrezkoak dituzten medikamentuak ordaintzeko; hau da, biztanleen % 9,1ek. Gastu horiei aurre ezin dietenez egin, askok otordua ala tratamendua aukeratu behar izaten du, batean zein bestean bizitza jokoan jarriz. Krisiak eta hainbat neurrik, koordainketak kasu, larriagotu duten egoera horri aurka egiteko, Anesvadek Ekintza Soziosanitarioko Zerbitzua eskaintzen du, gaixotasunen bat eta baliabide ekonomikoen gabetasuna duten pertsonei medikamentuak, orientazioa eta aholkularitza emateko. Zerbitzu horrek 10.000 bisita jasotzen ditu urtean, 3.000 pertsona ingururi arreta eskainiz. Gehienak atzerritarrak dira, baina gero eta gehiago dira laguntza eske hurbiltzen diren bertakoak. Arreta jasotako gehienak (1.157 pertsona) Marokokoak dira, . Bigarren herrialde nagusia Espainia da (1.128 pertsona). Gainera, buruko osasuna osasun fisikoa bezain garrantzitsua denez, gero eta buruko osasun-arazo gehiago artatzen dituzte: Anesvaden Ekintza Soziosanitarioko Zerbitzura jotzen duten pertsonen erdiak arazo psikologikoren bat du (antsietatea, depresioa, eskizofrenia edo nahasmendu bipolarra). Krisi-garaian larriagotu egin ohi dira arazo horiek guztiak, ziurgabetasun eta estres maila handiagoen erruz. Krisia, murrizketak eta eskubideetan izandako atzerakada direla medio, zerbitzuak lan gehiago izan du azken urteetan eta aurrekontua bikoiztu egin da: 2005ean 80.000 euro ziren, 2014ean, berriz, 200.000 euro. Horiek horrela, Anesvadek, Ekintza Soziosanitarioko Zerbitzuaren 10 erabiltzaileren laguntzarekin, tartean Javier, dokumental bat egin du osasun-eskubideen eta osasun-bazterketaren egoera aztertzeko Euskadin. Habla: Documenta tu salud izeneko dokumental horretan 15 GKEk eta hainbat esparrutako 70 pertsonak hartu dute parte. Anesvadeko Ekintza Soziosanitarioko Zerbitzuaren erabiltzaileekin mugikorrekin egindako grabaketak (aurrez prestakuntza eman zaie ikus-entzunezkoetan eta osasunerako eskubidean) eta grabaketa profesionalak uztartzen ditu. Bilboko Campos Elíseos Antzokian aurkeztu zuten 240 lagunen aurrean. Orain, ikusgai dago helbide honetan:

www.documentatusalud.org. 19


MUTUALIA KIROLAREKIN BAT

Golfa

Estresa gutxitu golfean jolastuz Euskal Kirol Federazio Batasuna

Golfaren historia luzea da, erromatarren garairaino heltzen baita. Izan ere, erromatarrek antzeko jolas bat praktikatzen zuten. Azken hamarkadetan, gainera, aurretik elitistatzat zuten gizarte-sektoreetan gorakada handia izan du. Euskadiko golf-zelaien eskaintza handitu egin da, 20 inguru dira gaur egun, eta adin guztietako zaleak erakartzen dituzte. Dena den, jolasten hasi aurretik fisikoki prest egotea beharrezkoa da. Lesiorik ez izateko, luzaketak 15 minutuz eta korrika pixka bat egitea komeni da. Golfak onura asko ditu. Alde batetik, egoera fisiko onean egoten laguntzen du, presio arterialari eta bihotz-erritmoari maila ezin hobean eusten die eta, garai nahasi hauetan, erlaxatzeko eta estresa gutxitzeko balio du. Bestalde, burmuina aktibo edukitzeko, koordinazioa hobetzeko eta bihotzarentzako oso ona den ariketa anaerobikoa egiteko balio du. Zenbatezinak dira, beraz, adin guztietako pertsonek praktika dezaketen kirol honek osasunari dakarzkion onurak, ordu batzuez zelai gainean ibiliz eta gorputzean endorfinak askatuz. Gure buruan ere baditu efektu onuragarriak. Denbora inguru atsegin eta lasai batean ariketa fisikoa egiten denbora ematea egungo bizimodu hiperaktiboari aurre egiteko modu bikaina da. Kirol hau maiz praktikatzeak kontzentrazioa hobetzen du, beharrezkoa baita kolpean zentratzea eta beste guztia burutik kentzea. Batzuetan, jokalariak bola leku zailetatik kanpo edukitzeko moduak pentsatu behar ditu sormena eta irudimena erabiliz. Laburbilduz, golfa osasun fisikoa eta buruko osasuna hobetzen dituen kirola da. Adin eta abilezia maila guztietako pertsonek jolas dezakete. Horregatik, geroz eta zabalduago dago. Federazioko iturriek adierazten dutenez, autonomia-erkidegoetako lizentzia kopurua kontuan hartuz, goimailako euskal golfaren maila oso ona da gaur egun. Izan ere, lizentzia-kopuru handiagoa duten beste autonomia-erkidego batzuek ez dituzte hainbeste jokalari txapelketetako lehen postuetan. Esaterako, Madrilek 85.000 lizentzia ditu; Andaluziak, 45.000; Kataluniak, 32.000; Valentziak, 20.000 eta Euskadik, 18.500. Gazteen artean jokalari onak daude: herrialdeko umeen sailkapeneko lehen sei sailkatuen artean Euskadiko lau neska daude. Andoaingo Goiburu eta Donostiako Basozabal txapeldun eta txapeldunorde geratu ziren, hurrenez hurren, Espainiako Kluben Arteko Haurrentzako Txapelketan. Autonomiaerkidegoak talde bezala aritzen diren txapelketetan, Euskadik gizonezkoen 18 urtetik beherakoa irabazi du, eta bigarren geratu da haurren mailan eta gizonezkoen 25 urtetik beherako txapelketan. Gainera, Jon Rahm, Bizkaiko Barrika herrikoa, munduko lehenengo lehenengoa da golf-jokalarien sailkapenean. t Â

20


UMOREA

Ogitartekoaren etenaldia.

Kepa Bilbao

21


Gure zerbitzuen kalitatea hobetu dezakeen iradokizun onena aintzatetsi eta saritu nahi dugu. Queremos reconocer y premiar la mejor sugerencia que conlleve una mejora de la calidad de nuestros servicios.

Epaimahaiaren epaiaren unean Mutualiarekin elkartuta dauden enpresetako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. Podrá participar cualquier persona cuya empresa esté asociada a Mutualia mome en el momento del fallo del jurado.

Aurkezpen-epea 2015eko abenduaren 31ean amaituko da El plazo de presentación nalizará el 31 de diciembre de 2015

PARTE HARTZEKO SAR ZAITEZ HEMEN: PARA PARTICIPAR ENTRA EN:

Irabazleak iPad bat jasoko du. La persona ganadora recibirá un iPad.

www.mutualia.eus


Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke.Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

mutua informazioa 2015eko Azaroa 55 zbk. www.mutualia.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.