Mutuainfo56eusk issuu

Page 1

mutua informazioa

2015eko Abendua 56 zbk.

MUTUALIA, URREZKO SARIA GURE KUDEAKETA AURRERATUARI


AURKIBIDEA 04

05

09

11

GAUR EGUN 04

Mutualiaren laguntza-zentroen 20152016ko Gabonetako ordutegia

05

2016ko Lan Egutegia

06

Iradokizun hoberenari saria

07

Estraneteko berrikuntzak

08

Lan-harremanetako gradudunak ofiziozko txandara sartzen dira

09

Mutualia, urrezko saria gure kudeaketa aurreratuari

LEGEAK 11

Baimena hartzea: justizia auzitegi gorenen doktrina


PREBENTZIOA

16

14

CAMPUS BIRTUALA: Segurtasuna eta osasuna zure lanpostutik

15

2016ko Prebentioaren inguru Mintegi Teknikoak

SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK 16

Laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa: 20152020 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako eta Euskadiko Estrategien aurkezpena

BERDINTASUNA 17

Mutualia familiarekiko ardura duen enpresari buruzko mintegian parte hartu du

18

Mutualiak EHUren Giza Baliabideen eta Enlpeguaren Kudeaketako Masterrean parte hartu du

18

Mutualiak DIE Sarearen (Enpresako bersintasunaren bereizgarria) V.Jardunaldi Teknikoan parte hartu du

18

20

19

MUTUALIA KIROLAREKIN BAT 19

Kirol egokitua: Amets Olinpikoaren bila

UMOREA 21

3

Ogitartekoaren etenaldia


GAUR EGUN

Mutualiaren laguntza-zentroen 20152016ko Gabonetako ordutegia Mutualiako Kudeaketa Saila

Mutualiaren laguntza-zentroetako ordutegia aldatu egingo da Gabonetan. 2015eko abenduaren 24tik 2016ko urtarrilaren 6ra arteko ordutegia: 8:00etatik 15:00etara laguntza-zentro guztietan, IURRETAkoan izan ezik. Iurretako ordutegia: 8:00etatik 15:00etara, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean. 2015eko abenduaren 24tik 2016ko urtarrilaren 6ra arteko gainerako egunetan: 8:00etatik 17:30era.

Kontsulta itzazu gure laguntza-sarearen ordutegiak esteka honetan. Gogorarazten dizugu Mutualiak zure eskura jartzen dituela gure erietxeetako zerbitzu mediko iraunkorrak. Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan gurekin Galde iezaguzu formularioaren bidez edo deitu kudeaketa-sailari(900.50.60.70).

4


GAUR EGUN

Mutualiaren 2016ko Lan Egutegia 2016ko LAN EGUTEGIA BEZEROARENGANAKO 24 ORDUKO LAGUNTZA: Al

4 11 18 25

Al

4 11 18 25

Al

Ar

URTARRILA Az

Ar

5 12 19 26

Ar

APRILA

Az

6 13 20 27

Az

6 13 20 27

Al

Ar

Az

31

La

4 11 18 25

Og

Or

La

7 14 21 28

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

UZTAILA

5 12 19 26

24

Or

1 2 5 6 7 8 9 12 13 14 15 16 19 20 21 22 23 26 27 28 29 30

4 11 18 25

3 10 17

Og

Og

Or

La

7 14 21 28

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

Or

La

7 14 21 28

1 8 15 22 29

URRIA

5 12 19 26

Og

6 13 20 27

Ig 3 10 17 24 31

Ig 3 10 17 24

Ig 3 10 17 24 31

Ig 2 9 16 23 30

Al

Ar

1 8 15 22 29

2 9 16 23

Al

Ar

2 9 16

23

30

3 10 17

24

31

Al

Ar

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

Al

Ar

7 14 21 28

1 8 15 22 29

OTSAILA Az

Og

Or

La

3 10 17 24

4 11 18 25

5 12 19 26

6 13 20 27

MAIATZA Az

4 11 18 25

Og

5 12 19 26

Or

6 13 20 27

ABUZTUA

Al

Ar

7 14 21 28

1 8 15 22 29

MARTXOA Az

Og

Or

La

2 9 16 23 30

3 10 17 24 31

4 11 18 25

5 12 19 26

Ig 6 13 20 27

ENPRESA Enpresa: Helbidea: KKK: Lantalde: Jarduera: Lan-Zentroa:

La

7 14 21 28

Az

Og

Or

La

3 10 17 24 31

4 11 18 25

5 12 19 26

6 13 20 27

AZAROA

Ig 7 14 21 28

900 50 60 70

Az

Og

Or

La

2 9 16 23 30

3 10 17 24

4 11 18 25

5 12 19 26

Ig 1 8 15 22 29

Ig 7 14 21 28

Ig 6 13 20 27

Al

6 13 20 27

Al

Ar

Az

Og

Or

La

7 14 21 28

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

3 10 17 24

4 11 18 25

IRAILA

Ar

5 12 19 26

6 13 20 27

Al

Ar

5 12 19 26

EKAINA

Hitzarmen kolektiboa:

ORDUTEGIA Negua

Uda

Goiza:

Goiza:

Arratsaldea:

Arratsaldea:

Larunbata:

Larunbata:

Bestea:

Az

Og

Or

La

7 14 21 28

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

3 10 17 24

ABENDUA

6 13 20 27

Ig 5 12 19 26

Ig 4 11 18 25

Asteroko laneguna:

www.mutualia.eus

Asteroko laneguna:

o

Urteroko laneguna:

o

JAI-EGUNAK Autonomia erkidego jaia : Lurraldeko jaia: Herriko jaia:

Az

Og

Or

La

7 14 21 28

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

3 10 17 24 31

Ig 4 11 18 25

Sektoreko jaia: Urtarrilaren 1a, Urteberri-eguna

Abuztuaren 15a, Andra Mariren Jasokundea.

Urtarrilaren 6a, Errege-eguna

Urriaren 7a, Gernikan Lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu izanaren 80. Urteurrena

Martxoaren 24a, Ostegun Santua

Urriaren 12a, jai nazionala.

Martxoaren 25a, Ostiral Santua.

Azaroaren 1a, Santu guztien eguna.

Martxoaren 28a, Pazko-astelehena

Abenduaren 6a, Konstituzioaren eguna.

Uztailaren 25a, Santiago apostolua.

Abenduaren 8a, Sorkundez Garbiaren eguna.

Langileen Ordezkaritza:

Egutegi hay

Bestea: o

ENPRESA Sinadura eta Zigilia:

webgunean dago

Mutualiako Kudeaketa Saila

Mutualiak lan egutegi berria prestatu du 2016. urterako. Bertan, jaiegunen zerrenda dago jasota.

Mutualiaren egutegia pdf betegarriaren formatuan dago eskuragarri , eta buletinak argitaratu ostean prestatu da, bertan baitaude jasota 2016. urteko jaiegunen zerrendak.

ESTATUA 2015eko urriaren 19ko Ebazpena, Enplegu Zuzendaritza Nagusiarena, 2016. urteko jaiegunen zerrenda argitaratzen duena.

MADRIL 206/2015 DEKRETUA, irailaren 22koa, Gobernu Kontseiluarena, Madrilgo Erkidegoko 2016. urteko jaiegunak finkatzen dituena.

EAE 118/2015 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Jaiegunen Egutegi Ofiziala onartzen duena.

ARABA 2016ko jaiegunen egutegia

BIZKAIA 2015eko urriaren 13ko Ebazpena, Bizkaiko Lan, Enplegu eta Gizarte Politiken Ordezkariarena, Bizkaiko Lurralde Historikoko 2016. urteko Tokiko Jaien zehaztapena onartzen duena.

GIPUZKOA 2015eko urriaren 1eko EBAZPENA, Gipuzkoako Lan, Enplegu eta Gizarte Politiken Lurralde-ordezkariarena, Gipuzkoako 2016. urteko tokiko jaien egutegia finkatzen duena. 5


GAUR EGUN

Gure zerbitzuen kalitatea hobetu dezakeen iradokizun onena aintzatetsi eta saritu nahi dugu. Queremos reconocer y premiar la mejor sugerencia que conlleve una mejora de la calidad de nuestros servicios.

Epaimahaiaren epaiaren unean Mutualiarekin elkartuta dauden enpresetako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. Podrá participar cualquier persona cuya empresa esté asociada a Mutualia en el momento del fallo del jurado. mome

Aurkezpen-epea 2015eko abenduaren 31ean amaituko da El plazo de presentación nalizará el 31 de diciembre de 2015

PARTE HARTZEKO SAR ZAITEZ HEMEN: PARA PARTICIPAR ENTRA EN:

6

Irabazleak iPad bat jasoko du. La persona ganadora recibirá un iPad.

www.mutualia.eus


GAUR EGUN

Mutualiaren estraneteko berrikuntzak 1187/2015 Agindua

buruzko informazioa ematen da, eta baita horren aurreikuspenari buruzkoa eta hurrengo kontsultei buruzkoa ere.

Mutualiako Kudeaketa Saila

Estranetean gure bezeroei hobekuntzak eta zerbitzu berriak eskaintzeko lanean jarraitzen dugu Ekainaren 15eko ESS/1187/2015 Aginduan abenduaren 1ean jarri zen indarrean eta uztailaren 18ko 625/2014 Errege Dekretua garatzen du. Horren ondorioz, gure estraneteko kontingentziak eta jakinarazpenak kontsultatzeko atala aldatu dugu. Berrikuntzak: • •

• • •

Enpresei eragiten dioten kontingentzien sareko berehalako informazioa Enpresetan gertatzen diren kontingentzia guztien (laneko istripuak, laneko gaixotasunak, laneko kontingentzien oharrak, kontingentzia arruntak eta lanekoak ez diren istripuak) kontsulta, hainbat filtro aplikatzeko aukerarekin. Baja parteen, baja berresteko parteen eta alta parteen kopiak lortzeko aukera, 2015eko abenduaren 1etik aurrera. Hobekuntzak kontingentzia profesionalen eta egin beharreko lanen jakinarazpenak bidaltzerakoan, laguntzei buruz orain arte bidaltzen ziren mezu generikoak kenduta.

Arreta eta laguntza teknikoa 900.50.60.70 telefono bidezko laguntza zerbitzua informazioa lortzeko, gertakariak jakinarazteko, eta abar. Sarbidea hemen Estranet zerbitzua Ezagutu Mutualiak estranet bidez eskaintzen dituen zerbitzuak. Sarbidea hemen

Espero dugu zerbitzu hauek interesgarriak eta erabilgarriak izatea. Mutualiak doan jartzen du tresna hau bere bezeroen eskura, beharrezko informazio guztia lor dezaten eta gertakarien kontsultak, botika-kutxen eskaerak, delt@ parteen tramitazioa, ordainketa eskuordetuaren kudeaketa eta abar erraz egin ditzaten. Martxan jarritako neurri hauez gain, aurreikusita dago beste hobekuntza batzuk gehitzea estranetari, eta horregatik gure aliatu eta mutualistei eskatzen diegu hobetzen lagun gaitzaketen ideiak guri helarazteko. Urrats txiki bat da hau erakunde honetan lan egiten dugun pertsonontzat, eta urrats handi bat Mutualiarentzat. Urrats horiek kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoa erakusten dute, iazko ekainaren 25ean laguntza arloko kalitatearen QH Ziurtagiria jaso genuenean ikusten den bezalaxe. *Ez da diagnostikorik ematen Baja hartu den egunari 7

Sarbidearen eskaria Gure estranetera sartzeko gakorik ez baduzu edo erabiltzerakoan arazorik baduzu, jarri harremanetan zuren kudeatzaile pertsonalarekin eta berak esango dizu zer urrats jarraitu ordu gutxi batzuen buruan tresna hau erabili ahal izan dezazun. Informazioaa eskatu dezakezu ere www.mutualia.es webgunearen bidez, extranet@mutualia.es helbide elektronikaoren bidez edo 900 50 60 70 telefono-zenbakira deituta.


GAUR EGUN

Lan-harremanetako gradudunak ofiziozko txandara sartzen dira Mutualiako Kudeaketa Saila

Prozesu judizialetan parte har dezaketen hiru lanbide juridikoetako bat da lanharremanetako graduduna, abokatuena eta prokuradoreenarekin batera. Beste biak ez bezala, laneko eta gizarte-segurantzako zuzenbidera mugatzen da. Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen duen urriaren 5eko 42/2015 Legea argitaratu da. Lan-harremanetako gradudunek ofiziozko txandaren parte izan daitezkeela berresten du, beste berritasun batzuen artean. Xedapen horri esker, lan-harremanetako gradudunen betiko eskaera bati erantzungo zaio; alegia, beren zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte aditu bezala, baita konstituzioak herritarrei auzitegietan onartzen dien berme garrantzitsuenetako bat osatu ere. Sektoreko profesional askoren ustetan, bidegabekeria historiko bat konpondu da langileen alde. Izan ere, aurrerantzean lan-alorrean eta gizarte-segurantzako gaietan adituak diren profesionalen laguntza izan ahal izango dute, eta, hala, berme handiagoa izango dute. Erreforma honek eta Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 27ko 5/2015 Lege Organikoak ekarritakoak abokatu eta prokuradoreen baldintza berak aitortzen dizkiete lan-harremanetako gradudunei justizia-auzitegietan. Estimatzen denez, urtebeteko epean egongo da indarrean neurria, lan-harremanetako gradudunei eskatuko zaien lanbide-gaikuntza arautuko duen legea onartu eta gero. Lege horretan bildu beharko dira, besteak beste, eduki beharreko titulua, prestakuntza espezializatua eta lan-harremanetako gradudunei egin beharreko ebaluazioa.

8


GAUR EGUN

MUTUALIA, URREZKO SARIA GURE KUDEAKETA AURRERATUARI

sailburua, Arantxa Tapia; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Cristina Uriarte; Osasuneko sailburua, Jon Darpón, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Angel Toña, ere izan ziren bertan. Mutualiak irabazitako saria, Urrezko A, bezero den enpresa batek jaso zuen: Nerea Begoña, Begoñazpi ikastolako zuzendari ohia eta Bizkaiko Elizbarrutiko Zentroen egungo zuzendaria.

Mutualiako Kudeaketa Saila

Eusko Jaurlaritzak –Euskaliten bitartez– aintzatespen gorena eman dio Mutualiari, alegia, Urrezko Saria, bere kudeaketa aurreratuagatik. Abenduaren 9an sari bat jaso genuen Urkullu lehendakariaren eskutik, Bilboko Euskalduna jauregian eginiko zeremonia batean. Ekainaren 30ean entregatu genuen kudeaketa-gida aztertu, eta azaroaren 11n, 12an eta 19an gure erakundeko 60 pertsona baino gehiago (arduradunak, prozesu-taldeak, pazientearekin zuzeneko harremana duten pertsonak, hobekuntzako taldeak eta abar) elkarrizketatu ostean, Ebaluazio Taldeak erabaki du Mutualiak aintzatespen gorena merezi duela eginiko kudeaketa aurreratuagatik; alegia, Urrezko Saria. Sari horrek kudeaketa-praktika aurreratuenak dituzten eta interes-talde guztien (bezeroak, langileak, akziodunak eta gizartea, oro har) poztasun orekatua bilatzen duten erakundeak aintzatesten ditu. Abenduaren 9an egin zen, Euskalduna Jauregian, sari horiek emateko Gala. Hiru kategoria izan ziren: Brontzea, Zilarra eta Urrea, eta 1.200 pertsona inguru bildu zituen ekitaldiak, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Euskaliteko presidentea, José Hernández, buru izan zituela. Horretaz gain, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko

9

Izan ere, Mutualiak mezu garrantzitsu bat helarazi nahi izan zuen Kudeaketa Aurreratuko Euskal Saria emateko galan: gure bezeroak oso garrantzitsuak direla mutuarentzat. Bezerorik gabe mutualitateak ez duela izateko arrazoirik. Mutualiak bezeroak sartzen dituela kudeaketan, eta horrexegatik partekatzen dituela sariak haiekin. Hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Nerea Begoñari, parte hartzeko gogoagatik eta Mutualia eta bere bezeroak hain ondo ordezkatzeagatik 1.200 pertsonaren aurrean. Gure bezeroei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, beraiek baitira gure inspirazio-iturria eta beraiek ematen baitigute egunero gauzak hobetzeko indarra. Eta, nola ez, Mutualiako pertsona guztiei, beren lanari, ilusioari eta esfortzuari esker lortu baitu Mutualiak aintzatespen hau. Eskerrik asko!


GAUR EGUN

SARITUTAKO ERAKUNDEEN ZERRENDA URREZKO A -

MUTUALIA AZTI FUNDAZIOA SAN FELIX IKASTETXEA

A de PLATA -

-

VICOMTECH, CENTRO DE TECNOLOGÍAS DE INTERACCIÓN VISUAL Y COMUNICACIONES FUNDAZIOA VIRTUALWARE GROUP BIDASOA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA/ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA BIDASOA-OSAKIDETZA BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA/RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA-OSAKIDETZA FEFC NTRA. SRA. DEL ROSARIO HETEL HEZIKETA TEKNIKOKO ELKARTEA IKASBIDE IKASTETXEA IKERBASQUE CENTRO DE ACOGIMIENTO RESIDENCIAL STELLA MARIS ZESTOAKO SAN JUAN FUNDAZIOA EJIE, S.A. EUSKO JAURLARITZAREN INFORMATIKA ELKARTEA - SOCIEDAD INFORMÁTICA DEL GOBIERNO VASCO

BRONTZEZKO A -

A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGIA GRUPO IDESA XXI, S.L EMPRESA TÉCNICA DE GESTIÓN DEPORTIVA-EMTESPORT, S.L. ÁNGELES CUSTODIOS IKASTETXEA BASAURI IKASTETXEA IRAKASKUNTZA KOOPERATIBA ELKARTEA ETORKINTZA ELKARGOA/FUNDACIÓN ETORKINTZA

10


LEGEAK

BAIMENAK HARTZEA: JUSTIZIA AUZITEGI GORENEN DOKTRINA Pedro Fraile. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua

Seme-alaba baten jaiotzagatiko, gaixotasun larriagatiko, senide baten heriotzagatiko, ezkontzagatiko eta oporrengatiko baimenen lehen eguna. Zein da seme-alaba baten jaiotzagatiko, gaixotasun larriagatiko, senide baten heriotzagatiko, ezkontzagatiko eta oporrengatiko baimenen egun zehatza? Zalantza egiten dugu maiz. Hona hemen erantzuna, bada: Seme-alaba baten jaiotzagatiko, gaixotasun larriagatiko, senide baten heriotzagatiko, ezkontzagatiko eta oporrengatiko baimenen hasiera-eguna gertaera eragilearen eguna bera da. Hori diote auzitegiek, hala nola Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2006ko irailaren 21eko epaian. Halaxe dio bere zuzenbideko lehen oinarrian, 5. paragrafoa: «Arauaren literaltasunetik esan behar dugu, instantzia-irizpidearekin bat eginez, baimenaren egun naturalen zenbaketa gertaera eragilea gertatzen den egunean hasten dela; kasu honetan, langile eskatzailearen amaginarrebaren ospitaleratu zuten eguna, baimenaren egunak lanegunak edo jaiegunak izateak garrantzirik ez duelarik. Interpretazio hori, bestalde, bat dator mota honetako ordaindutako baimenen helburuarekin. Horiek xedea, bada, ez da langilea lanean errelebatzea, senide bat ospitaleratzeak familia-ingurunean sor ditzakeen beharrei erantzuteko aukera ematea baizik». Izan ere, baimenaren helburua ez da lan-zerbitzuak eskaintzeari uztea, baizik eta langileari denbora ematea seme-alaba baten jaiotzagatik, senide baten gaixotasun larriarengatik edo heriotzarengatik sortzen diren beharrei erantzun ahal izan diezaien. Horrela, baimenaren egunak lanegunak baldin badira, ez du lanera joan beharko, baina horrela ez bada, baimena jaiegunetan erabiliko du. Ildo horretatik, Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak ukatu egin zuen seme-alaba baten jaiotzagatiko baimena oporrekin batera gertatu zelako (2008ko maiatzaren 30eko epaia), honakoa argudiatuta:

«B/ [Langileen Estatutuaren] 37.3.b) artikuluak baimena ematen dio langileari, aurretik abisatuz eta justifikatuz, bi egunez lanera ordainsaririk galdu gabe ez joateko, seme-alaba baten jaiotzagatik. Hau da, aipatutako kausagatik baimena erabili ahal izateko, zerbitzuak benetan ematen egotea ezartzen du premisa gisa arauak, “lanera ez joatea” terminotik ondorioztatzen denez. Hori ez da aplikagarria langilea, baimen horren balizko onuraduna, oporretan badago, kasu honetan gertatzen den bezala. (Zuzenbideko laugarren oinarria, 3. paragrafoa) Trataera desberdina izan dezakete, ordea, senide baten gaixotasun larriko kasuek. Izan ere, baliteke gaixotasuna baimena baino gehiago luzatzea, eta langileak gaixotasunaren hasieran, amaieran edo tartean har dezake baimena (Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren 2008ko otsailaren 20ko epaia; Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiaren – Burgoseko egoitza– 2008ko maiatzaren 29ko eta 2007ko ekainaren 14ko epaiak eta Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2002ko azaroaren 21eko epaia), non eta hitzarmenean edo itunean ez den berariaz zehazten gertaera eragilearen egunetik aurrera hartuko dela baimena (Auzitegi Gorenaren 2009ko urriaren 13ko epaia).

Ezkontzagatiko baimenak, bestetik, trataera desberdina dauka, honen helburua ez delako ezkontzaren egunera mugatzen; aitzitik, elkarrekin egun batzuk igarotzeko izaten da, normalean bidaiatzeko. Halaxe dio Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2010eko otsailaren 9ko epaiak, zuzenbideko hirugarren oinarrian, 15. paragrafoan: «Bestalde, errekurtsogileak ezkontzagatiko baimena aldi berean erabiltzeari buruz alegatu duenaren harira, esan beharra dago eskubide hori eragiten duen gertakariaren, hau da, ezkontzaren unea ez den beste momentu batean erabil daitekeela, desnaturalizaziorik gabe, eskubide horrek ez duelako zentzurik galtzen ondorengo beste data batean erabilita; betiere, eskubidea galdu ez bada preskribatu delako, eta erabilera 11


LEGEAK egunetatik) apirileko, maiatzeko eta ekaineko zazpi ostiraletan hartzeari buruz. Jakinarazpen horrek, bada, ez du oporrak aldez aurretik jakinarazteko Langileen Estatutuaren 38.3 artikuluak ezartzen duen epealdia errespetatzen, eta oporren zatiketak langilea bere aisialdia antolatzeko aukerarik gabe uzten du. Ondorioz, sala honek ondorioztatzen du oporraldi horiek finkatzeak Langileen Estatutuaren 38. artikulua urratzen duela.»

hori legitimoa bada, fede onaren parametroekin bat egiten badu eta, ondorioz, erabilera horrek ez duenean gehiegikeria bat suposatzen legez baimena ematera behartuta dagoenarentzat, hau da, enpleguemailearentzat. Beraz, erabilera parametro horien barnean egiten denean, ezin izango da interpretatu modu murriztailean eta baimenik ez eman ezkontza ospatzen den data ez den egun baterako eskatzen denean, Langileen Estatutuko 37.3 artikuluak langileei onartzen dizkien eskubideetako bat baita, betiere hori fede onez egiten bada eta enpresari edo haren laneko antolakuntzari kalte egiteko asmorik ez dagoela argia bada. Izan ere, baimena erabiltzeko Langileen Estatutuak 37.3 artikuluan ezartzen dituen baldintzak bete beharko dira, hau da, aurrez abisatzea eta justifikatzea, kasu honetan gertatu den bezala, lehenago arrazoitu den moduan.»

(Zuzenbideko laugarren oinarria, 2. paragrafoa)

Gerta liteke enpresa batek fabrika ixtea eta jarduera etetea hilabete batez, baina, kasu horretan, ondorioa berdina da. Langileak bere opor-egun guztiak erabiltzeko eskubidea izango luke, astelehenean hasita eta hurrengo hilabetearen hasieran bukatuta, edo oporrak bi zatitan banatzea. Horrela, hilabete horretan 28 egun natural erabiliko balitu, gainerako bi egunak beste data batzuetan erabili ahal izango lituzke.

Ondorioz, langileak egindako daten hautua ezingo da arbitrariotzat jo; baina, langileak eskaria ezarritako bidetik egiten badu eta daten hautua justifikatzen badu eta enpresari ez badio kalterik eragiten aukeratutako datengatik, ezkontzagatiko baimena beste egun batzuetan erabil dezake.

Puntu hauek laburbilduz:

Azkenik, oporraldiaren hasiera-datari dagokionez, kontuan izan behar da erabakia langileak eta enpresak adostu behar dutela, eta desadostasunik badago auzitegien esku geratuko dela erabakia (Lanarloko jurisdikzioa arautzen duen Legearen 125. eta 126. artikuluak).

- Seme-alaba baten jaiotzagatiko edo senide baten heriotzagatiko baimena gertaera eragilea gertatzen den egunean hasiko da, eta senide baten gaixotasun larriagatiko baimena, gaixotasunaren hasieran, amaieran edo tartean. - Ezkontzagatiko baimena ezkontza gertatu eta beste data batzuetan hartu ahal izango da, aurrez data horien hautua justifikatuz eta data horiek aukeratzeak enpresari kalterik eragiten ez badio.

Horrela, Langileen Estatutuaren 38.2. artikuluak ondoko hau ezartzen du: «Oporrak hartzeko aldia edo aldiak enpresaburuak eta langileak finkatuko dituzte ados jarrita, urteko oporren planifikazioari buruz hitzarmen kolektiboetan ezarritakoarekin bat etorriz.

- Oporretarako adostasuna lortu beharko da enpresaren eta langilearen artean. Desakordioak auzitegiek konponduko dituzte, eta ezingo da langileak zerbitzurik ematen ez duen eguna hartu hasiera-eguntzat.

Alderdiak ados ez badaude, eskumeneko jurisdikzioak ezarriko du oporrak baliatzeko data, eta ezin izango da hartutako erabakiaren aurka jo. Lehentasunezko jardunbide laburra erabiliko da.» Akordiora iristeko irizpide zehatzen inguruan, auzitegiek diotenez, ez da zuzena hasiera-datatzat hartzea langileak lan egin behar ez duen egun bat hautatzea, esaterako larunbat bat, igande bat edo jaiegun bat. Ildo horretatik, Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiaren iritziz, ezin da oporren hasiera norberaren aukerako egun batean ezarri, eta honako hau dio 2009ko abenduaren 30eko epaian: «Opor-egunei helduta, lan-arloko epaileak argudiatzen duenez, salatutako enpresak jakinarazpen bat egin zuen 2009ko apirilaren 14an zazpi opor-egun (norberaren aukerako zortzi 12


PREBENTZIOA

ÂŤMutualiaren campus birtualaÂť Segurtasuna eta osasuna zure lanpostutik Ezagutzen al duzu Mutualiaren campus birtuala? Plataforma honetan prestakuntza jaso ahal izango duzu laneko arriskuak prebenitzeko dibulgazio-jardueren bitartez eta Oinarrizko Mailako Titulua lortu ahal izango duzu. Gainera, dena urrutiko jardueren bidez egiten da eta ez du kostu gehigarririk enpresa eta autonomo kidetuentzat. Gure webgunearen bidez (www.mutualia.es) eskuragarri dagoen Mutualiaren campus birtualean dibulgaziozko jardueren eskaintza zabala duzu zure eskura, zure lanpostuan izan ditzakezun arriskuak hobeto ezagutzen lagunduko dizutenak. Edukiak hiru multzo nagusitan banatuta daude: lan zehatzetarako jardunbide egokiak, prebentzioaren kudeaketa eta segurtasunaren, higienearen, ergonomiaren eta psikosoziologiaren inguruko ezagutzak. HEZIKETA JARDUERAK Administrazio langileen Jardunbide Jardunbide egokiak Osasun-zerbitzuan egokiak Jardunbide egokiak Errepide-garraioan

Jardunbide egokiak Garbiketan

Jardunbide egokiak Ostalaritzan

Jardunbide egokiak Farmazian

Jardunbide egokiak Irakaskuntzan

Jardunbide egokiak Biltegian

Istripuen ikerketa Bide-segurtasuna Kargen eskuzko manipulazioa Arrisku ergonomikoa Lan-segurtasun eta -osasuna

Larrialdietako plana Lehen sorospenak Zaratarekiko prebentzioa Arrisku psikosozialak Ordenagailua erabiltzen duten lanak

Soldadura oxiazetilenikoa erabiltzen duten lanak

Soldadura elektrikoa erabiltzen duten lanak

Bestalde, Lan Arriskuen Prebentzioko Oinarrizko Mailaren Titulua lortzeko aukera emango dizuten ikastaroen eskaintza zabala ere aurkituko duzu. Ikastarook doakoak, errazak, azkarrak eta erabiltzailearen beharrei egokitutakoak dira. Campus birtualeko eskaintza osatzen joan da ekitaldi honetan eta Mutualiaren asmoa da beste sektore batzuk gehitzen joatea, enpresa eta autonomo gehiagorengana heltzeko. Merkataritza / Saltzaileak Administrazio langileak Errepide-garraioa Ostalaritza Irakaskuntza

OINARRIZKO IKASTAROAK Segurtasuneko jagolea Osasun-zerbitzuak Garbiketa Farmazia Biltegia

Edozein ikastarotan izena eman dezakezu gure webgunean, eskaintzen den jarduera bakoitzean dagoen inprimakia betez. Gako bat jasoko duzu edukia ikusi ahal izateko. Argibide gehiago: http://www.mutualia.es/opencms/opencms/COLABORADOR/Prevencion-MutualiaAsesorias-/campus-virtual-de-mutualia/ 13


PREBENTZIOA

2016ko Prebentzioaren inguruko Mintegi Teknikoak

Mutualiako Prebentzio Saila

2016an zehar emango ditugun prebentzioaren inguruko mintegi teknikoen aurrerapen bat ematen dizuegu, laburpen txiki batekin. Mintegiak doakoak izango dira enpresa eta autonomo kidetuentzat. Mintegiak laneko arriskuen prebentziorako teknikari edo arduradunei daude zuzenduta. MENDEKOTASUNAK ENPRESETAN Mendekotasunak osasun publikoko arazo larriak dira gure gizartean. Lan-esparruan noizbehinka edo ohikotasunez kontsumitzeak osasun- eta segurtasunarriskuak ekartzen dizkie langileei. Mintegian, arlo hauek aztertuko ditugu: mendekotasunak, mendekotasunak dituzten pertsonekiko tratua, Mendekotasun Legearen aurreproiektua, enpresan eragiten dituen erantzukizunak, eta mendekotasunak prebenitzeko planen ezarpenarekin lotutako esperientziak. Mintegiak 2015eko azaroan Bilbon lortu zuen arrakasta handia ikusita, berriz ere egitea erabaki da, oraingoan Gipuzkoan. 2016ko martxoa ESTRESA SAIHESTEKO ETA GATAZKAK KONPONTZEKO, GAITASUN PROFESIONALAK ENTRENATZEA Gure gizartea gero eta konplexu, plural eta dinamikoagoa da. Maila profesionalean, buruko nekea, egitekoaren konplexutasuna, horrek sortzen dituen itxaropenak, oreka, norberaren ezaugarriak eta abar direla eta, gure lana behar bezala eta eraginkortasunez egiteko baliabide pertsonalik gabe geratzen gara batzuetan. Horrek, kasu batzuetan, antsietatea, autoestimu baxua, mentalki gainezka egitea eta abar eragin ditzake. Den-denak saihestu ezin badaitezke ere, prebentzioprestakuntzaren bidez, estresa edo gatazkak eragiten dituzten egoerei aurre egiteko baliabide profesionalak, teknikak, gaitasunak eta jarrerak ikas daitezke, estrategia pertsonal eta profesionalez baliatuz.

BEREZIKI SENTIBERAK DIREN LANGILEEN GAINEKO KUDEAKETA PREBENTIBOA Jardunaldiaren helburua «langile bereziki sentiberen» kontzeptua mugatzea da, haiei buruzko araudi juridikoa ezagutzeko eta langile horien babesa bermatzen duen kudeaketa prebentiboaren gakoak lantzeko. Horretarako, laneko arriskuak prebenitzeko teknikariek prebentzio-maila kudeatzeko moduak irakatsiko dizkigute, lege-arloko langileek pertsona hauen inguruko alderdiak arautzen dituen araudia azalduko digute eta langile sentiberak dituen enpresa batek izandako esperientzia kontatuko digu. 2016ko urria GIHAR ETA HEZURRETAKO ASALDURAK. BALORAZIO ERGONOMIKOAZ HARAGO Hezur- eta muskulu-sistemako arazoak dira lanarekin lotutako osasun-arazorik ohikoenak Europan. Langile askok paira ditzakete, baina ez dira saihestezinak, prebenitu daitezke. Jarrerak, irismenak, manipulazioak, lan-zikloak eta abar txikitzeko, enpresak horiek ezagutu eta era integralean kudeatu behar ditu. Prebenitzeko, zehazki zer prebenitu nahi dugun jakin behar dugu. Nahasmenduak eragiten dituzten faktoreak identifikatzea eta egoera bakoitzean balorazio ergonomikoa egiteko metodo egokiak erabiltzea da lehen urratsa. Baina ezin gaitezke baloraziora mugatu; aitzitik, neurri egokiak hartu behar ditugu eta horien eraginkortasuna neurtzeko jarraipena egin behar dugu. Beste pauso bat ere eman behar dugu: sentsibilizazioa handitzeko eta irtenbide eraginkorrak aktiboki bilatzeko ekintzak bultzatzea. Alderdi hauek jorratuko ditugu jardunaldian: · Gihar eta hezurretako nahasmenduak zer diren, eta lesioen eta mugimenduen artean zer lotura dagoen. ·

Mintegi honetan, norberaren emozioak kontrolatzeko, gizarte-gaitasunak garatzeko eta denbora kudeatzeko teknikak irakatsiko ditugu.

Balorazio ergonomikoa egiteko metodoak eta hautu egokia egitearen garrantzia.

· Enpresetan gauzatutako esperientzia praktikoak.

2016ko ekaina 14

jardueren 2016ko azaroa


SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK

Laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa: 2015-2020 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako eta Euskadiko Estrategien aurkezpena Mutualiako Prebentzio Saila

2015 urtean zehar, 2015-2020 aldirako laneko segurtasun eta osasunerako estrategiak diseinatu dira estatu mailan nahiz Euskadin. Estrategia horiek politika publikoen erreferentzia-markoa dira laneko segurtasun eta osasunaren alorrean. Laneko arriskuen prebentzioaren alorrean, langileak, enpresariak eta Administrazioa daude inplikaturik. Testuinguru horretan kokatu behar ditugu laneko segurtasun eta osasunerako estrategiak; hots, enpresen, ikerkuntza-zentroen, administrazioen, erakunde publikoen eta abarren jarduerak bideratzeko jarraibideak zehazteko balio dutenak. Gainera, proiektuak fokalizatu eta helburu estrategiko komun eta partekatu batzuk lortzera bideratzeko lehentasunak definitzen dituzte. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako Estrategia Espainian, laneko istripuen indizeak behera egin du jarduera-sektore guztietan azken hamar urteetan modu jarraituan. Hala eta guztiz ere, baja eragiten duten 500.000 istripu baino gehiago eta heriotza eragiten duten 500 istripu baino gehiago gertatzen dira urtero, eta laneko gaixotasunen 17.000 parte baino gehiagoren berri ematen da urtero. Datuok kezkagarriak dira benetan, eta nabarmen gutxitu daitezke enpresetan laneko arriskuen prebentzio egokia egitez gero. Datu horiek gutxitzeko, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako Estrategiak bi helburu nagusi ezartzen ditu: batetik, laneko segurtasunaren eta osasunaren araudia hobeto aplikatzea eta autonomia-erkidegoetan sendotzea bultzatzea, batik bat enpresa txiki eta ertainetan; eta bestetik, langile guzti-guztien lan-baldintzan etengabe hobetzea sustatzea, gaixotasun profesionalei eta lanarekin erlazionatutako gaixotasunei bereizi erreparatuta. Jarduera eta sektore batzuek ezbehar-tasa altuak dituzte. Horregatik, sentsibilizazioa, sustapena,

laguntza teknikoa, zaintza eta kontrola hobetuko dituzten jarduerak bildu dira, edo egoki irizten zaien beste edozein. Adibidez, eraikuntzaren sektorea, istripuei dagokienez; edo ibilgailu motordunen ekoizpena edo metalezko produktuen ekoizpena, laneko gaixotasunei dagokienez. Estrategiak helburu zehatz hauek ezartzen ditu 2015-2020 aldirako: • Laneko arriskuak prebenitzen dituzten erakundeen eraginkortasuna hobetzea. • Laneko arriskuen prebentzioan, administrazio publikoen jarduerak indartzea azterketa, ikerketa, sustapen, laguntza, zaintza eta kontrolari dagokionez. • Laneko segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzea sustatzea, gizartearen ordezkariekin eta autonomia-erkidegoekin batera, batik bat arrisku handiena duten sektore, jarduera, kolektibo eta enpresetan. • Eragile sozialek parte-hartzea sustatzea eta enpresaburuen eta langileen inplikazioa bilatzea laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko lanean. Prebenitzeko politika berriak proposatzen ditu estrategiak, arrisku psikosozialak, teknologia berrien ondoriozko arriskuak eta faktore soziolaboralek eragindako arriskuak (biztanleriaren aktiboaren zahartzea, enpleguko teknologia berriak edo gero eta emakume gehiagok lan egitea) ardatz dituztenak.


SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2015-2020 aldirako Euskal Estrategia Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiari esker, Europako ardatz estrategikoak aplika daitezke EAEn. Ardatz estrategiko horiek gure autonomia-erkidegoaren berezitasunei moldatu behar zaizkie, bertako lokalismoei erreparatu behar diete eta lurraldearen behar eta arazo zehatzei egokitu behar zaizkie. Jarduera-ardatzak, lan-ildo nagusiak eta bakoitzaren helburuak taula honetan bilduta daude:

Informazio gehiago: http://www.osalan.euskadi.eus/contenidos/noticia/estrategia_vasca_sst_20152020/eu_folleto/ adjuntos/20152020_euskal_estrategia.pdf http://www.insht.es/InshtWeb/Contenidos/Documentacion/ESTRATEGIA%20SST%2015_20.pdf


BERDINTASUNA

MUTUALIAK familiarekiko ardura duen enpresari buruzko mintegian parte hartu du Nola hobetu irudi korporatiboa familiarekiko ardura duen enpresaren bidez? Cristina Mendia izan zen Mutuliaren ordezkaria Madrilen Botin Fundazioak egin zuen mintegian. Korporazioaren izen ona familiarekiko ardura duen enpresaren bidez zernola hobe daitekeen eztabaidatu zuen. JosĂŠ MarĂ­a San Segundo, Mercoren kontseilari delegatua Hark erakutsi zigun, datu ugarirekin, bi bideren bitartez (MERCO ENPRESAK eta MERCO TALENTUA) egindako inkestetan lortutako emaitza. Ondorioztatu zuenez, ez zuen aztertu nahi zer-nola lotzen diren kontziliazio-neurriak eta pertsonen gogobetetzea, baina emaitzak oso positiboak izan zirenez, langileek erakundean parte hartzeko ekintzak sartzerakoan aintzat hartzen diren itemen barruan daude. Ondorioa: KONTZILIAZIO NEURRIAK proposatzen eta hartzen dituen enpresek, alegia, ERAKUNDEAN MALGUTASUNA sartzen dutenek errendimendu handiagoa lortzen dute, eta, gainera, beren langileak gogobeteago daude eta gehiago inplikatzen dira.

17


BERDINTASUNA

MUTUALIAK EHUren Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketako Masterrean parte hartu du Aurkezpenaren ondoren, solasaldi bat egin zuten, eta irakasgaia ematen duen irakasleak hausnarketa batzuk egin zituen, ikasturtean zehar ikasitako teoriak enpresa bateko esperientzia praktikora hurbiltzeko asmoz. Ikasleek interes handiz jarraitu zuten hitzaldia eta txalo egin zuten amaieran, aurkezpena praktikoa eta bisuala iruditu zitzaien seinale.

Joan den abenduaren 9an, Cristina MENDIAK ekitate-, aniztasuneta kontziliazio-alorreko Mutualiaren jardunbide egokiak azaldu zituen Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketako Masterraren saio batean, EHUk gonbidatuta.

Hori horrela, MUTUALIAK gizarte-erantzukizunez jardun du, eta bere aurrerapenak partekatu ditu; unibertsitate-munduarekin, oraingo honetan.

MUTUALIAK DIE Sarearen (Enpresako berdintasunaren bereizgarria) V. Jardunaldi Teknikoan parte hartu du Joan den abenduaren 2an, MUTUALIA Madrilen izan zen, Berdintasunerako Estatu Idazkaritzak antolatutako V. Jardunaldi Teknikoan, eta gai hau jorratu zuen: Lidergo-erak eta genero-desberdintasunak. Mutualiak eta beste 60 enpresak hartu zuten parte jardunaldian, tartean Mutualiak aseguratutako enpresak; esate baterako: METRO BILBAO, GUGGENHEIM eta MERCEDES BENZ. Bost lantalde eratu ziren eta horietan planteatutako gaiak landu ziren. Bukaeran, ondorioak partekatu ziren, bakoitzak bere berdintasuneta kontziliazio- arloko planetan eta jardueren jarraipenetan txertatzen saiatzeko. Jardunaldia amaitzerakoan, bazkari batean parte hartu genuen, eta bertan Mutualia bezala ekitate eta kontziliazioaren kudeaketan dabiltzan beste enpresa batzuekin harremanetan jartzeko aukera izan genuen.

18


MUTUALIA KIROLAREKIN BAT

Kirol egokitua Amets olinpikoaren bila

Euskal Kirol Federazio Batasuna

2015a igarota, ilusioz beteriko urtea dator kirol egokituko euskal atletentzat. 2016a urte olinpikoa da eta, ondorioz, Rioko Jokoen datak ondo markaturik daude egutegian. Kirolari askok dute hitzordu horretara joateko aukera, eta irailaren 7tik 18ra Rio de Janeiron egingo diren Joko Paralinpikoetarako sailkapena lortzen saiatuko dira datozen hilabeteetan. 179 herrialdetako 4.350 kirolari izango dira Brasilen, 23 kirol-modalitateetan lehian. Lehen aldiz jokatuko dira Hego Amerikan Joko Paralinpikoak. Zenbait euskal atletak badute dagoeneko Riorako txartela, baina, beste batzuek maila jakin bat edo sailkapen on bat lortu behar dute oraindik urteko lehen hilabeteetan jokatuko dituzten lehiaketetan; hartara, Jokoetan parte hartzeko ametsa beteko dute. Hauek dira Jokoetarako sailkatzeko aukera duten euskal kirolariak. Rakel Mateo Mungiako paratriatletak ITU World Events-eko zenbait probatan parte hartu du. Adibidez, urrea eskuratu zuen Hegoafrikan eta zilarra Australian, martxoan.

Maiatzean, Madrileko eta Yokohamako probetan parte hartu zuen, eta bietan brontzezko domina lortuzuen. 2016an hainbat txapelketatan izango da, sailkatzeko behar dituen puntuen bila. Hegoafrikan hasiko du Rakelek bere helburua lortzeko lehia, martxoan. Arku-tiroan, berriz ere goiko postuetan egoten saiatuko da Ainara Badiola, Riora joan ahal izateko. Gernikako tiratzailea nazioarteko sailkapeneko bosgarren postuan izan zen 2012an, eta urtarrilean eta otsailean Granadan jokatuko diren estatuko lehiaketetan eskuratu nahi du Riorako pasea ematen duten nazioarteko hitzorduetarako gutxieneko puntuaketa. Gurpil-aulkiko tenisean, Victor Garcia getxotarra da Jokoetarako beste hautagai indartsu bat. Garcia 27. postuan dago banakakoetan eta 32.ean binakakoetan, nazioarteko sailkapenean. VendeÊko irekia (Frantzia), Errioxako nazioarteko txapelketa eta Vinci Wheelchair txapelketa (Txekiar Errepublika) irabazi ditu. Iker Sastre, mahai-tenisean, nazioarteko sailkapeneko 15. postuan dago egun. Kirolari bilbotarrak ahalik eta puntu gehien lortu nahi du 2016an, horrela Riorako txartela duten sailkapeneko aurreneko 13 jokalarien artean egoteko. Sastrek Espainiako txapelketa irabazi zuen berriro –zortzi aldiz jarraian irabazi du–, eta brontzezko


MUTUALIA KIROLAREKIN BAT domina lortu zuen selekzioen Europako txapelketan, taldeka. Gainera, Asier Agirre atleta durangarrak marka bikainak lortu ditu parte hartu duen atletismotxapelketetan, eta estatuko txapelduna da krosean. Asier Garcia, gurpil-aulkiko saskibaloi-jokalaria, ere Jokoetan egon daiteke. Estatuko gurpil-aulkiko saskibaloi-selekzioa bosgarren geratu zen 2015eko Europako txapelketan; Riorako sailkatu zen, hortaz. Gainera, Boccian jolasten duen –BC4 kategorian– Iñaki Mentxakak badu sailkapena lortzeko itxaropenik oraindik ere. Alex Prior eskrimalari donostiarrak ere aukera handia du Joko Paranpikoetarako sailkatzeko. Priorrek Espainiako txapelketa irabazi du sableeta ezpata- modalitateetan, eta bederatzigarren postuan geratu zen Hungarian jokatu zen munduko txapelketan, sable-modalitatean. Tiro olinpikoan, Fernando Mitxelena gipuzkoarrak Jokoetarako sailkapena lortzeko borrokan jarraitzen du, bere kategoriako estatuko txapelketa irabazi eta gero.

Gainera, Euskadiko Txapelketa eta Errioxako irekia ere irabazi zituen. Amador Granados txirrindularia da Joko Paralinpikoetara joateko beste hautagai bat. Usurbilgo txirrindulariak brontzezko domina lortu zuen taldekako pista-modalitatean Manchesterren jokatu zen selekzioen txapelketan. Igeriketan, berriz, hiru kirolarik dute lehiaketa paralinpikora joateko aukera: Richard Oribe, Iñigo Llopis eta Ander Romarate. Zorte on guztioi!


UMOREA

Ogitartekoaren etenaldia.

Kepa Bilbao

21


Eguberri on! Egun hauek hausnartzeko balio dezatela, eta gogoetatik zure ametsak betetzeko planak jaio daitezela. http://www.mutualia.es/opencms/opencms/shared/newsletters/ xmas2015/eguberria2015.html


Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke.Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

mutua informazioa 2015eko Abendua 56 zbk. www.mutualia.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.