mutua informazioa
2016ko urtarrila 57 zbk.
MUTUALIA SARIAREN 7. EDIZIOA
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikerketa, berrikuntza edo garapen teknologikoko saria
AURKIBIDEA 04
05
08
GAUR EGUN 04
MUTUALIA SARIAREN 7. EDIZIOA. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikerketa, berrikuntza edo garapen teknologikoko saria
05
Prestazio ekonomikoak: Ordainketen egutegia
06
Lehen sorospenei eta larrialdi kasuetan jarduteko moduari buruzko ikastaroak
07
Bertaratu gabe eman ahal izango da seme-alaba jaioberrien izena osasunlaguntza publikoko onuradun gisa
LEGEAK 08
35 urtetik gorako euskal langabeak zerbitzuak Espainiatik kanpo emateko kontratatzeko laguntzak
PRESTAZIOAK 10
Erretiro partziean zuzenean ordaintzea aldi baterako zintasunagatiko prestazioa
11
Mutualiak gizarte laguntzarako prestazio eman ditu 2015ean
387
PREBENTZIOA
12
12 13
14
Ahotsaren Eskolarako izen-ematea zabalik “Elurretan gidatzea” aholkuak
GURE ENPRESA ELKARTUAK 14
Kongoko Errepublika Demokratikoko (KED) teknologiagatiko gatazkaren biktimei laguntza
BERDINTASUNA
16
16
Jose Unanue Fundazioak MUTUALIA gonbidatu du, jardunbide egokien berri emateko
UMOREA 17
3
La pausa del bocadillo.
GAUR EGUN
MUTUALIA SARIAREN 7. EDIZIOA. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikerketa, berrikuntza edo garapen teknologikoko saria Mutualiako Prebentzio Saila
Mutualiaren sariketaren helburua laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako proiekturen bat burutu duten Mutualiako enpresa kidetuak eta langile autonomoak aitortzea da. Bi urtean behin ematen den saria Mutualiako enpresa kidetuei, langile autonomoei zuzenduta dago, baldin eta laneko arriskuak prebenitzeko ikerketa-, berrikuntza- edo garapen teknologikoko proiektuak aurkezten badituzte. Proiektuak askotariko prebentzio-ekintzei buruzkoak izan daitezke, besteak beste: produktuak, sistema edo tresna berriak, ikasteko materiala, irtenbide teknologikoak, metodologiak, kudeaketan laguntzeko baliabideak edota erakundeko edo enpresako lan-baldintzak hobetzen lagun ditzaketen bestelako ekintzak. Proiektuak Mutualiaren Zuzendaritzako eta Prebentzio Saileko, Osalaneko eta Confebaskeko kidez osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Aurkeztutako proiektua ez ezik, horren ezarpena eta emaitzak eta enpresaren prebentzio-ibilbidea ere balioztatuko ditu. Aurten, lehenengo aldiz, Mutualiak sari berri bat eman nahi du: sexu jazarpenaren prebentzioan esfortzua eta praktika egokiak egindako enpresak saritu nahi ditu. Horretarako, prebentzio prozedurarik hoberena burutu duen enpresa akzesit batekin ezagutaraziko da; prozeduraren helburua izango da lantokian ematen diren sexu eta sexista diren jazarpenei aurre egitea eta bere aplikazioa. Saritutako pertsonek eta enpresek diploma eta Carlos Ciriza artistaren ÂŤPunto CentralÂť izeneko eskultura bana jasoko dituzte. Hautagaitzak aurkezteko epemuga 2016ko martxoaren 14a da. Parte hartzeko, bete hemen argitaratutako formularioa. Sariketaren oinarriak edo bestelako informazioa kontsultatzeko, sartu www.mutualia.es webgunean edo bidali mezu elektroniko bat prevencion@mutualia.es helbidera.
4
GAUR EGUN
2016ko Prestazio ekonomikoen ordainketen egutegia Mutualiako Prestazio Saila
Jarraian, Mutualiak kudeatzen dituen prestazioak ordaintzeko egutegia azalduko dizuegu: (haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak, minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa, langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa). Ordainketak hilaren 2tik 8ra artean egingo dira. Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzue, jarraian, egutegia ikus dezakezue:
5
GAUR EGUN
Lehen sorospenei eta larrialdi kasuetan jarduteko moduari buruzko jardunaldiak
Mutualiako Kudeaketa Saila
Azaroaren 27an eta 30ean, Bilboko Ercilla Klinikako Larrialdietako zuzendari Javier Oleagak lehen sorospenei eta larrialdi kasuetan jarduteko moduari buruzko jardunaldiak eman zizkien VICINAY SESTAO fabrikako 20 buruzagi ingururi.
Diozesiar Zentroetako bateko (OTXARKOAGA PRESTAKUNTZA ZENTROKO) 10 irakasleri, larrialdi egoeretan ezagutzaren oinarria eduki zezaten, eta, batez ere, gaikuntza izan zezaten Kanpoko Desfibriladore Automatikoa erabiltzeko. Jardunaldian, gai teorikoak eta praktikoak jorratu ziren, adibidez, bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea (EBB), konorte maila egiaztatzea, airebidea irekitzea, arnasketa eta zirkulazioa egiaztatzea eta Kanpoko Desfibriladore Automatikoa erabiltzeko pausoak, bihotz-biriketako geldialdia identifikatzea eta EBBrako oinarrizko hastapena, Kanpoko Desfibriladore Automatikoa jartzea eta bihotzaren erritmoaren analisia eta desfibrilazioa eta EBBa egitea bi minututan.
Jardunaldi horietan, ezagutza oinarrizkoenak transmititu zituen Javier Oleagak; batetik, izan istripuarengatik, izan gaixotasunarengatik, larrialdi egoeran dauden pertsonei eraginkorki lagundu ahal izateko, eta, bestetik, hasierako minutu erabakigarri horiei erabateko segurtasunez aurre eman ahal izateko. Hala nola, horrelako ezagutzak transmititu zituen: euskarria osasun laguntzari eta hil edo biziko larrialdi egoerak hautematea eta konpontzea. Era berean, joan den abenduaren 16an, Javierrek ikastaro bat eman zien Mutualiaren kide den
6
GAUR EGUN
Bertaratu gabe eman ahal izango da semealaba jaioberrien izena osasun-laguntza publikoko onuradun gisa Mutualiako Kudeaketa Saila
Zerbitzu honi esker, osasun publikoko laguntza jasotzeko eskubidearen titular diren gurasoek ez dute Gizarte Segurantzaren bulego batera joan beharko seme-alaba jaioberriak onuradun gisa erregistratzeko.
edo behin-behineko ordezko ziurtagiria eskatzea, pentsioen ziurtagiriak eskuratzea, horien goratzea barne, eta eskatu diren prestazioen espedientearen izapidearen egoera begiratzea.
Nahikoa da https://tu.seg-social.gob.es web orrian sartzea eta ziurtagiri digital edo cl@vefirma bidez eskaera elektronikoki sinatzea. Ez da beharrezkoa bestelako agiritik aurkeztea. Gizarte Segurantza arduratuko da jaioberrien informazioa Erregistro Zibilean egiaztatzeaz.
Hurrengo hilabeteetan zerbitzuen katalogoa zabaltzen joateko asmoa dauka Gizarte Segurantzak, modu telematikoan egin ahalko diren kudeaketak osatu arte.
Bestalde, iraganean zerbitzuko onuradun ziren eta uneren batean izateari utzi dioten pertsonak titularraren onuradun gisa berriz erregistratzeko aukera ematen du. Ziurtagiri digitalaz gain, cl@vefirma-ren bidez TuSS zerbitzuko eskaerak ere lor daitezke. Herriadministrazioaren sistema berri horrek edozein gailutik sinatzea ahalbidetzen du, zerbitzari zentralizatu batean baitago kokatuta, eta ez erabiltzailearen ekipoan. Sinadura, kasu honetan, izapidea amaitu artean herritarra gidatuko duen webgunetik bertatik sortu daiteke. Tu Seguridad Social webguneak beste zerbitzu batzuk dauzka, besteak beste, joan den abenduan gehitu zuena, hau da, erretiro-simulagailua. Zerbitzu horren bidez, edozein pertsonak jakin dezake egungo baldintzekin zein etorkizun edukiko duen, eta erabaki egokienak hartu ahal izango ditu, bere erretiroari dagokionez. Eguneko 24 orduetan irekita dagoen ÂŤbulegoÂť horretan, herritarrak modu pertsonalizatuan jar daitezke Gizarte Segurantzarekin harremanetan. Edozein pertsona sar daiteke Tu Seguridad Social web orrian, Gizarte Segurantzaren bulegoetan eskura daitezkeen erabiltzaile izen eta pasahitzarekin. Horrela, erabiltzaileek leku eta une egokienean egin ahal izango dituzte izapideak edo kontsultak organismo horrekin. Hainbat kudeaketa edo kontsulta egin daitezke. Aipatzekoak dira osasun-laguntzaren onuradun gisa daukagun egoera ezagutzea, Europako Osasun Txartela eskatzea (adierazitako helbidean jasoko da) 7
Herri Administrazioen Erreformarako Batzordeak erabakitakoari jarraiki, hainbat helburu ditu: Gizarte Segurantza herritarrei hurbiltzea, izapideak alferrik ez egitea, leku batetik bestera joan behar ez izatea, organismo publiko ezberdinetan eskuragarri dagoen informazioa errentagarri bihurtzea eta kostuak aurreztea.
LEGEAK
35 urtetik gorako euskal langabeak zerbitzuak Espainiatik kanpo emateko kontratatzeko laguntzak Sara Arostegui. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua
Joan den 2015eko abenduaren 30ean, LanbideEuskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen bat eman zuen, euskal enpresei 35 urteko edo gehiagoko langabeak, jakineko enplegu baterako prestakuntza eta lan-esperientzia dutenak, kontratatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartzen zuena. Kontratatutako zerbitzuak Espainiako lurraldetik kanpoko lantokietan emateko dira, 2017ko urriaren 31ra arteko gehieneko iraupenarekin.
bidezkoa. Hona hemen beste betekizun saihestezin bat: enplegurik suntsitu ez izana, ez kontratazioa egin baino urtebete lehenagotik, ez diruz lagundutako kontratazioak dirauen aldian. Langileek adierazitako adin-eskakizuna bete beharko dute, baina, horrez gain, EAEn izan behar dute beren egoitza, langabeak izan behar dute edo enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon, eta kontratuaren xedea den lana behar bezala egiteko behar den titulazio akademikoa eta/edo lanbidekualifikazioa izan behar dute.
Programa honek 35 urtetik gorako pertsonen lanitxaropenak erraztu eta hobetu nahi ditu, bai eta euskal ekonomiaren lehiakortasuna eta nazioarteko lan-merkatuaren kalitatea hobetzen lagundu ere.
Gainera, antza denez, kontratua diruz lagundu ahal izateko, langileak xede herrialdeko hizkuntza ezagutu behar du («hizkuntza-gaitasunak»); baina, puntu horretan, mailaren arabera –eskakizunmailaren arabera, suposatzen da– baloratuko dela baino ez da aipatzen.
Hori horrela izanik, diru-kopuru handiak emango ditu, baina baita euskal enpresak nazioarteko merkatura hedatzera behartu ere. Hartara, dagoeneko lantoki propioak atzerrian dituztenei edo beste enpresa batzuekin batera lankidetzan dituztenei lagunduko die, eta zentro berriak sortzea bultzatuko du.
Diruz lagunduko diren kopuruek –% 80 kontratuak sinatzean ordainduko da eta % 20 kontratuak amaitzean– gehienez ere 12 hileko iraupena izango dute, eta hiru partida metagarritan zatituko dira.
Nagusiki, diruz lagunduko diren kontratuak kontratuaren hasieran 35 urte edo gehiago dituzten pertsonek EAEko enpresei lotutako Espainiako lurraldetik kanpoko lantokietan zerbitzuak emateko sinatuko dira. Gainerako eskakizun nabarmenetako batzuk ha
Lehenengoak soldata-kostuak hartuko ditu, hitzarmen kolektiboaren eta gizarte segurantzari ordaindu beharreko kotizazioen arabera zenbatuko direnak, eta gehieneko zenbatekoa 40.500 €-koa izango da 35 eta 44 urte bitarteko langileentzat eta 45.000 €-koa 45 urte baino gehiagokoentzat. Gainerako bietatik bat langilearen aldeko aseguru bat kontratatzeko izango da. Aseguru horrek egonaldi osoa hartuko duen gutxieneko estaldura izango du, eta lehen partidaren % 2ari dagokion zenbatekoa izango du. Bestea, % 2 horren zenbateko berarekin, bisak eta administrazio-baimenak lortzeko gastuak estaltzeko izango da.
uek dira: kontratuak lanaldi osorako sinatuko dira, eta gutxienez hamabi hilabeterako; ezingo da lanloturarik egon langilearen eta enpresaren artean, azken urtean; eta langileak ezingo du ahaidetasun mailarik izan enpresaburuarekin edo enpresaboterea dutenekin. Enpresek, bestalde, pribatuak edo publiko/pribatuak (% 50eko parte-hartze publikoa, gehienez ere) izan beharko dute, eta EAEn izan beharko dute egoitza soziala edo fiskala, edo, hala badagokio, lan-zentro bat izan beharko dute lurralde horretan.
Eskaerak eredu ofizialean entregatu behar dira Lanbideren zerbitzu zentraletan. Eskaerarekin batera, dokumentu ugari entregatu behar dira: enpresaren deskribapen-memoria, kontratazioplana, eskatutako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko dokumentuak, eta abar. Eskaerak
Nolanahi ere, gutxienez lan-zentro bat izan beharko dute kanpoan, dela propioa, dela lankidetza-akordio
8
LEGEAK aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2017ko irailaren 30ean amaitu. Eskaerak ebazteko eta jakinarazteko, gehienez sei hilabeteko epea izango da, eta harik eta aurrekontu-zuzkidura agortu arte.
Azkenik, deialdian eskatutako betekizunak betetzen direla kontrolatzeko eta jarraitzeko sistema bat ezarri da; hori horrela, bada, enpresak ez badu betetzen deialdiko edozein baldintza, penalizatu ahal izango da; hots, jaso dituen kopuru guztiak edo batzuk entregatu beharko ditu, bai eta dagozkion interesak ere, dagozkion gainerako ekintzak aparte utzi gabe.
Lanbidek hautatuko ditu kontratatuko diren langileak. Nolanahi ere, proposatutako pertsonek ez badituzte enpresaren hautapen-probak gainditzen, azken horrek proposatu ahal izango ditu beste hautagai batzuk.
9
PRESTAKUNTZAK
Erretiro partziean zuzenean ordaintzea aldi baterako zintasunagatiko prestazioa Elena Bilbao Ibarra, Mutualiako GAABE Prestazioetako arduraduna
Erretiro partzialeko 540. kontratu motarekin lan egiten duten pertsonek mediku-baja hartzen badute, gertakizuna dela delakoa izanda ere, mutualitateak edo dagokien erakunde kudeatzaileak zuzenean ordainduko die aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa.
bada aurrekoan, Mutualiak egingo du, oso-osorik, zuzeneko ordainketa. Lanbide-gertakizunengatiko mediku-bajetan, mutualitateari egokituko zaio aldi baterako ezintasunagatiko prestazioaren ordainketa osoa egitea; izan ere, bajako eguna lan egindako eguntzat jotzen da soldata xedeetarako, eta enpresari dagokio hori.
Horrelaxe ezarri du ESS/1187 Aginduaren bigarren xedapen gehigarriak: Erretiro partzialean dagoen pertsona batek ABE prestazioa jasotzeko eskubidea badu, egoera hori edozer kontingentziak eraginda ere, dagokion erakunde kudeatzaile edo kolaboratzaileak zuzeneko ordainketako erregimenean ordainduko dio beti eta dagokion iraupenez, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko kudeaketan dauden enpresen lankidetza arautzen duen 1966ko azaroaren 25eko Aginduaren 16.1.b) eta c) artikuluek jasotako nahitaezko lankidetza araubidea aplikatu gabe.
Gogorarazten dugu kendu ez diren prestazioak itzultzeko eskaera gure web orrian dagoela eskuragarri. Itzulketa bera, estraneteko ordainketa eskuordetuaren moduluaren bidez kudea daiteke. Prestazioen saileko pertsonak zuen esanetara gaude, sortu dakizkizuekeen zalantzei erantzuteko.
Erakunde kudeatzaileak edo laguntzaileak enpresari jakinaraziko dio noiz hasi eta amaitu den langileari zuzeneko ordainketa erregimenean abonatutako sorospena.� Hortaz, arau hori indarrean sartu denetik, 2015eko abenduaren 2tik, enpresek eta aholkularitzek ezin izan dituzte aldi baterako ezintasunetik eskuordetutako ordainketaren konpentsazioak egin. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak kontrolak ezarri ditu enpresek ezin izan ditzaten egin erretiro partzialean dauden langileentzako aldi baterako ezintasunen kenkariak. Egoera horretan daudenek egin izan ezin dituzten abenduko kenkariak itzultzea eska diezagukete, eta dokumentazioa aurkeztu zuzeneko abonuarekin jarraitzeko. Mutualian erabaki dugu egoera horretan dauden pertsonen mediku-baja jasotzen dugunean, enpresari eta langileari jakinarazpena bidaltzea, eta horren bidez adieraztea mutualitateak 16. egunetik aurrera zuzeneko ordainketa egingo duela, kontingentzia arrunten kasuan. Horrenbestez, enpresaren kargura izango da bajaren 4. egunetik 15. egunera bitarteko prestazioa. Berriro gaixotu bada, aurreko prozesuetako egunak metatuko dira. Horrela, bajaren 16. egunera iritsi 10
PRESTAKUNTZAK
Mutualiak gizarte laguntzarako prestazio eman ditu 2015ean
387
Sonia Guiterrez- Prestazio ekonomiko arloa
MUTUALIAk, Gizarte Segurantzarekin Lankidetza duen Mutualitateak, gizarte laguntzarako 387 prestazio eman ditu 2015ean, 599.956 euroko zenbatekoan guztira. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak onartutako aurrekontu ia osoa kontsumitu du, 600.000 eurokoa baitzen.
berriro txerta daitezela bilatzen da; hala nola, arkitektura oztopoak ezabatuta, egoera berriaren ondorioz mugikortasuna murriztu zaien pertsonen mugikortasuna erraztuz horrela; komunak edota ibilgailuak egokituta, irisgarriagoak egiteko horiek; euren prestakuntza zabalduta, lanera itzultzea errazteko, edo etxeko laguntzarako zerbitzua ahalbidetuta, eguneroko jardueretan euskarriak emateko, errekuperatzen diren bitartean.
Mutualiari elkartutako langileak eta lanbidegertakizunak estaltze aldera mutualitate honi atxikitako langile autonomoak izan dira laguntza horien onuradunak, bai eta horien senideak ere, lan istripu batengatik edo lanbide-gaixotasun batengatik beharrizan egoera berezian zeudenak. 2014an, denbora tarte berean, 243 laguntza eman ziren guztira, eta 561.481 euroko gastua ekarri zuten horiek.
Azkenik, diru-laguntzak eman zitzaizkien, era berean, ezkontidea lan istripu batean edo lanbide-gaixotasun baten ondorioz galdu zuten pertsonei, bai eta Gizarte Segurantzak aitortutako ezintasun iraunkorragatiko pentsioen onuradunei ere, lanbide arteko gutxieneko soldata bi aldiz gainditzen ez bazuten, eta bitartekoak eman zitzaizkien istripua jasan zuten langileei eta horien senideei, lekualdatzeak azkarrago eta erosoago egin zitzaten. Mutualiako Prestazioen Sailak izapidetzen ditu, askotan gure laguntza behar izaten duten egoerak hautematen dituen osasun arloarekin koordinatuta, Gizarte Segurantzaren markoan araututako laguntzetan sartuta ez dauden prestazio horiek guztiak.
Aurten eman ditugun laguntzen artean, nabarmentzekoak dira 2015ean laneko istripu edo gaixotasun profesional batek eragindako bajan zeudela lanpostua galdu duten eta alta lortu ondoren 2015eko abendura arte lanik aurkitu ez duten langileei emandakoak, hartzaileen pozagatik edo Gabonetan egoera zaila pixka bat arintzeko laguntza jaso zezaten erlojuaren aurka lanean aritu direnen pozagatik. Prestazio Ekonomikoen Sailean uste genuen egoera bereziki zailean zeudela.
Prestazio Berezietarako Batzordeak ematen ditu gizarte laguntzarako prestazioak. Organo parekidea da, eta MUTUALIAri elkartutako enpresek enplegatutako langileen ordezkariek eta enpresa mutualistetako ordezkariek osatzen dute. Hiru hiletik behin elkartzen da, eta aurkeztu diren kasuak aztertzen dituzte. Laguntzek erabat edo zati batean estali ditzakete eskatutako prestazioak, eta formulatutako eskabidearen, eskatzailearen beharrizan egoeraren, horren baliabide ekonomikoen eta aurrekontu bitartekoen arabera esleitzen dira ala ez. 2016rako 600.000 euroko aurrekontua dago, Enplegu eta Gizarte Segurantzak eskuetsi digunaren arabera.
Horrenbestez, 59 pertsonari guztira, 1.500 eta 2.000 euro arteko laguntza eman zitzaien (familia egoeraren eta beraien kargura zituzten 25 urtetik beherako pertsona kopuruaren arabera). Kontzeptu horretan abonatu dugun zenbateko osoa 100.250 eurokoa izan da. Bestalde, iaz nabarmen areagotu ziren ezintasun iraunkorragatiko pentsiodunen edo lanbidegertakizunen ondorioz hildakoen edo mediku-baja luzeetan zeudenen seme-alaben ikasketetarako laguntzak. 104 laguntza eman dizkiegu 71 langileri, 134.461 euro guztira.
Mutualiaren web orrian, Mutualiak ematen dituen gizarte prestazioen katalogoari buruzko informazio xehea eskuragarri duzue. Gainera, Prestazio Berezien Saila enpresen zein langileen esanetara dago, prestazio horien gaineko informazioa zabaltzeko.
Nabarmentzekoak dira, era berean, larritasun handiko lan istripua edo lanbide-gaixotasuna gertatzen denean hautematen ditugun egoerak. Kasu horietarako, prestazio bereziak aurreikusi dira. Horiekin, langileak euren gizarte eta lanbide ingurura
11
PREBENTZIOA
Ahotsaren Eskolarako izen-ematea zabalik Mutualiako Prebentzio Saila
Mutualiak 2016rako eskaintza zabaldu du, iaz lortutako arrakasta dela-eta. Mutualiak 2016ko Ahotsaren Eskolan izen-emateko epea ireki du. Urtean gutxienez hiru deialdi egingo dira probintziako, eta prestakuntzarako ordutegi-eskaintza zabalduko da. Ahotsaren Eskola ahotsa lanabes moduan erabiltzen duten pertsonei (besteak beste, irakasleak, abeslariak, aktoreak, teleoperatzaileak eta esatariak) zuzenduta dago, beren ahotsaren zaintzan hobetzeko eta geroko disfoniak saihesteko. Alfonso Muñoz Etxebarria jauna logopeda izango da tailerrak zuzentzeko eta emateko arduraduna, eta hiru saio egingo dira horietako bakoitzean. Nagusiki era praktikoan ikasiko dute ahots-teknika egokia erabiltzen. Taldeak oso murritzak izango dira. Mintegiak doakoak dira, eta ez diete kostu osagarririk eragingo enpresa kidetuei eta joaten diren langileei. Lehen deialdia eskaintzen da oraingoan, baina deialdi gehiago egingo dira: • VITORIA-GASTEIZEN: Otsailaren 16an eta 23an eta martxoaren 1ean, 09:30etik 11:30era • BILBON: Otsailaren 17an eta 24an eta martxoaren 2an, 09:30etik 11:30era • DONOSTIAN: Otsailaren 18an eta 25ean eta martxoaren 3an, 09:30etik 11:30era Lekua gordetzeko beharrezkoa izango da izen-emateko orria beteta bidaltzea helbide honetara: prevencion@mutualia.es
12
PREBENTZIOA
“Elurretan gidatzea” aholkuak Mutualiako Prebentzio Saila
Neguan hotza, euria, izozteak, elurra... izaten ditugu eta arriskutsuagoa izaten da gidatzea. Zirkulazioistripuak (lan istripuak barne) areagotu egiten dira; izan ere, ibilgailuek ez dute aldeko baldintzetan gidatuko bagenu bezala erantzuten. Eskarmentu faltagatik, aurkako faktoreak kontuan ez hartzeagatik edo ibilgailua behar bezala ez edukitzeagatik, zenbaitetan ez gara egoera txar horiei aurre egiteko prest egoten. Langileak bideko segurtasun arloan sentsibilizatzen eta kontzientziatzen laguntzeko, informazio-fitxa aurkeztu du Mutualiak, «Elurretan gidatzea» izenekoa, elurretan ibilgailua hartu aurretik, honako faktore hauek ziurtatu ditzagun: • • •
ibilgailuaren egoera ezin hobea daukagula, nahitaezkoak eta agian beharrezkoak diren elementu horiek daramatzagula eta gidatzeko gomendio batzuk badakizkigula,
elurretan segurtasun osoz gidatzeko.
13
GURE ENPRESA ELKARTUAK
Kongoko Errepublika Demokratikoko (KED) teknologiagatiko gatazkaren biktimei laguntza Fundazio ALBOAN
Ziur zuetako askok ezagutzen duzuela ALBOAN Fundazioa, eta baliteke zuetako enpresa, elkarte edota erakunde bat baino gehiago lankidetzan ibili izana abian dituzten proiektu ezberdinetan. Hemen daukazue Mutualiak erakundeko pertsonak kontzientziatzeko eta laguntzera animatzeko zabaldu duen kanpaina. Gure enpresek proiektu honetan lagunduko bazenute oso pozik egongo ginake. Goizeko 5ak dira, eta gerrak lekualdatutakoentzako Bulengoko esparruan argitzen hasi du; emakumeek eta neskatoek beren ur-tinak soinean hartu eta bidean jartzen dira, egur, janari eta ur bila kilometroak egiteko prest. Mutikoak eta gizonezkoak zonaldeko talde armatuetako baten kontrolpean den meategira abiatzen dira, handik hurbil, koltana ateratzeko. Neskak eta emakumeak zorteko izango dira agian, eta ez diete eraso egingo, bortxatzeko (4 milioi emakumezko izan ziren sexu- eta generoindarkeriaren biktima Kongoko Errepublika Demokratikoaren (KED) Ekialdean 2014ko lehen hiruhilabetekoan, Nazio Batuen Biztanleriaren Funtsak emandako datuen arabera). Mutilek eta gizonek segurtasunik gabe lan egingo dute, baldintza negargarrietan eta beren bizitza arriskuan jarriz, munduko beste zonalde batzuetan hain desiragarriak diren smartphoneek, tabletek,
telebistek eta bideokontsolek funtzionatzeko beharrezkoa duten material bat erauzteko. Ez da hori mehatxu bakarra. Bai emakumeak, bai gizonak, talde armatuetariko edozeinek (baita armadak berak ere) bahitzeko arriskuan daude, haiekin batera soldadu, sukaldari, zamaketari, sexu-esklabo edo gudari armatu gisa jarduteko. Gogorra dute orainaldia, baina etorkizunak ez luke itxura hobea izango haien gobernuaren esku balego, erakundeak beren onura baino bilatzen ez duten pertsonek betetzen baitituzte. Hain iluna da etorkizuna? KEDak baditu bere benetako independentziarako etorkizun positibo bat izateko beharrezkoak diren baliabideak, baina horretarako ikerketak egin, eta giza eskubideak urratzen eta baliabide naturalen kontura aberasten ari diren gobernuko eta armadako pertsonak epaitu behar dira, bai eta biztanleriari osasun-zerbitzuak, hezkuntza, parte-hartze politikoa eta abar eman ere. Era berean, nazioartearen inplikazio handiagoa behar da Aintzira Handietan sortu den krisia konpontzeko, bereziki iheslarien esparruetan bizi diren pertsona eta barne lekualdatze kopuru handiari dagokionez, eta talde armatuak desagerrarazteko. Garrantzitsua da biztanleria mobilizatzea, mundu mailako eragileek sorrarazi eta Kivuko probintzietan lekualdatutako, ihesi iritsitako, eraso egindako eta kaltetutako milioika pertsonen gainera hainbesteko 14
GURE ENPRESA ELKARTUAK kostea dakarren gatazka horri amaiera emateko. Hori dela eta, ALBOAN fundazioan, zenbait proiektu estrategikotan lanean dihardugu, pertsona horiei alderdi guztietatik lagundu ahal izateko. Horrela, bada, Europarako Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina abian jarri da (http://www.tecnologialibredeconflicto.org/), mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek KEDaren Ekialdeko gerrarekin duten lotura ezagutarazteko. ALBOANek 14.000 sinadura jaso ditu jadanik mineralen merkataritza arautzeko legedi bat eskatzeko Europar Batasunari; erosten ditugun produktuek ez dituztela talde armatuak finantzatzen eta beraz gatazka ez dela betikotzen ziurtatu nahi da horrela. Lortua dugu jadanik Europako Parlamentua lege berri horren alde jartzea, baina Kontseiluarekiko eta Batzordearekiko negoziazioa falta da oraindik. Gure erabakitzaile politikoek beharrezkoa den lege horren maila emango dutela espero dugu. Bizitzea egokitu zaigun garai interkonektatu eta global honetan, biztanleriaren parte baten luxuen kostuak beste pertsona batzuek ordaintzen dituzte; baina, aldi berean, kaltetutako pertsonei beren duintasuna berreskuratzeko eta bakea eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko bidean laguntzeko aukera ematen digu garai horrexek ere. Argibide gehiago: • Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina: • ALBOAN: www.alboan.org • Synergie des Femmes contre la Violence Sexuelle: https://es-es. facebook.com/synergiedesfemmes • Jesuita Zerbitzua Errefuxiatuei: www.en.jrs.net Edo bidali mezu bat Iker Iturrateri (ALBOAN fundazioko Garapenaren aldeko Enpresen arduraduna): i.iturrate@alboan.org
15
BERDINTASUNA
Jose Unanue Fundazioak MUTUALIA gonbidatu du, jardunbide egokien berri emateko María Bodón de la Comisión para la Igualdad de Mutualia
Joan den abenduaren 14an, Jose Unanue Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin elkarlanean, emakumeen eta gizonen arteko soldata-aldeari buruzko jardunaldia antolatu zuen, eta honakoa zuen izenburua: «Lan berdinari ordainsari berdina» Negoziazio kolektiboa eta berdintasunerako planak erakundeetan MUTUALIA kasu praktiko gisa gonbidatu zuten Euskadiko CCOOko Emakumeen saileko idazkaria den Felisa Piedrak aurkeztu zuen jardunaldira. Bereizitako bi zati eduki zituen jardunaldiak . Lehenengo zatian, Ana Herranzek, CCOOko Emakumeen saileko idazkariak, sindikatu ekintzaren bidez soldata-aldeari aurre egiteko moduari buruzko aurkezpena egin zuen, eta datu interesgarriak eman zituen bai estatuan, bai Euskadian emakumeen eta gizonen arteko soldata-aldearen gainean. Jarraian, Maria Cruz Vicentek, Jose Unanue Fundazioko presidentea eta Euskadiko CCOOko Sindikatu Ekintzako idazkaria denak, mahai-inguru bat koordinatu zuen. Horretan, sindikatu ekintzaren bidez soldata-aldeari aurre egiteko erakunde batzuen esperientziak aurkeztu zituzten, jardunbide egoki modura. Maria Bodónek jardun zuen MUTUALIAren izenean, MUTUALIAko CCOOko ordezkari gisa. Negoziazio kolektiboaren garrantzia nabarmendu zuen, soldata-aldea sindikatu ekintzaren bidez ezabatzeko, eta enpresetan berdintasunerako planak eta neurriak benetan ezartzea tresna ona dela berretsi zuen, kausa diagnostikatzea ahalbidetzen baitu horrek, bai eta ordainsarietan dagoen diskriminazioan eragiten duten alderdiak (jarduera, antzinatasuna, jardunaldi mota, lanbide-sailkapena, prestakuntza, maila igoera...) azaleratzea ere. Horrela, egoera hobetu daiteke, kontuan hartzen badira 16
kontratazio eta maila igoera berriak egiteko unean. MUTUALIAk 2008tik egiten ditu diagnostiko horiek modu planifikatuan, ondoz ondoko berdintasunerako planen eta urteroko memorien bidez, sindikatuko ordezkariekin hitzartutako planak horiek. Horrela, berdintasunerako gaietan aurrera egiten jarraitu ahal izan da gure erakundean. Egun, Berdintasunerako IV. Plana prest du Mutualiak. «Berdintasunerako plana ez da xedea berez –esan zuen Maria Bodónek–, negoziazio kolektiboaren bidez aukera berberetan aurrera egiteko bidea baizik, denborak berak, bere kabuz, ez baititu bereizkeriazko egoerak zuzentzen. Horregatik da beharrezkoa aztertzea, diagnostikatzea, jardutea, berrikustea eta zuzentzea, hobekuntzak txertatuz, baita sindikatuko eremutik ere». Rosalía Hernandezek ere esku hartu zuen, LANBIDEko CCOOko ordezkari gisa, eta funtsezko tresnatzat jo zuen sindikatu ekintza emakumeen eta gizonen arteko soldata-aldea murrizteko, berdintasunerako planen bidez, eta, kasu horretan, Euskal Herri Administrazioan. Amaitzeko, Unai Sordok, Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak, berdintasunerako neurrien eta planen NEGOZIAZIOAK duen garrantzia azpimarratu zuen, lan baldintzak eta baldintza pertsonalak hobetzea lortzeari dagokionez, bai gizonentzat, bai emakumeentzat.
UMOREA
Ogitartekoaren etenaldia.
Kepa Bilbao
17
Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke.Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es
mutua informazioa 2015eko Abendua 56 zbk. www.mutualia.eus