mutua informazioa
2016ko martxoa 59 zbk.
BONUS KANPAINA 2016
Mutua Informazioa aldizkariaren formatua berritu dugu
Apiriletik aurrera, “Mutua Informazioa” aldizkariaren izena aldatu, eta “Mutualia i” izena hartuko du. Erabat online izango da.
mutualia
AURKIBIDEA 06
07
EDITORIALA 04
GAUR EGUN 06
10 langiletik 9 itzuli egingo lirateke, eta erdiak baino gehiagok gomendatuko gintuzke ziurtasun osoz
07
2016ko Cotiza gidaliburua arbitaratu da
08
13
15
MUTUALIA: Balio-proiektu bat. Baloratu
PREBENTZIOA 08
Droga mendekotasuna lan munduan.
11
Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak laneko egoera arriskutsuen inguruko atari berri bat argitaratu du.
13
Emakumeen Nazioarteko Eguna, 2016
PRESTAZIOA 15
BONUS KANPAINA 2016
17
19
BERDINTASUNA 17
Martxoak 8 Emakume nazioarteko eguna
langilearen
17
Emakume Teknologoa aintzatesten duen Ada Byron Sariaren banaketa-ekitaldian
18
enpresei zuzendutako efr foroan parte hartu du
18
ENPRESAN BARDIN gosarietan parte hartu du.
LEGEAK 19
Derrigorrezkoak izan daitezke osasuna zaintzeko mediku azterketak
SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK medikamentuen erreakzio kaltegarriak (mek)
21
21
GEJT 23
2015eko jardueren laburpena
ELKARRIZKETA 24
24
Jonathan Ortigosa Hernรกndez. Sare sozialak eta sentimenduak: ikuskera desberdin bat
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT 26
Irristailu-hockeya. Kirol dibertigarria askokoa
eta
UMOREA 27
Ogitartekoaren etenaldia
abantaila
GAUR EGUN
MUTUALIA: Balio-proiektu bat. Baloratu Ignacio Lekunberri. Mutualiako zuzendari kudeatzailea
errotik ulertzeko ahalegina egitea. Gure estrategia-planaren helburuetako bat da hori. Mutualian lan egiten dugun pertsona guztien artean hedatzen dugun estrategia-plana. Berrogeita hamar bat pertsonako taldeentzako jardunaldiak diseinatu genituen, gertukoagoak izan zitezen, parte hartzeko aukera gehiago izan zezaten eta gure baloreak definitzeko lan egin ahal izan zezaten. Oso interesgarria izan zen profesional-taldeen ikuspuntu desberdinak ikustea eta komuneko puntu asko daudela egiaztatzea. Era berean, oso motibagarria izan zen ilusioz lan egin zela antzematea, mahai bakoitzean gogoz eztabaidatu zela eta beti hitz desberdinak, orijinalak edo berritzaileak azaleratu zirela. Oso garrantzitsua da honetan lan egiten badugu Mutualiako pertsona guztiok desio dugulako eta ulertzen dugulako izatea.
2015-2017 aldiko Estrategia-planaren gogoetaprozesuan argi eta garbi ikusi genuen, zer egin behar genuen zehazteaz gain, nola egin behar genuen erabaki behar genuela. Gaur inoiz baino gehiago, gauzak nola egin behar diren eta zer gauza egin behar diren maila berean daude garrantziari dagokionez. Telekomunikazioen munduan izandako berrikuntzak eta hobekuntzak gardentasun handiagoa galdegitea eragin dute. Erakunde baten erreputazioa lehen mailako aktibo bilakatu da. Eta ez bakarrik bezeroen arteko erreputazioa, baizik eta erakundeko pertsonen, akzionisten eta hornitzaileen artekoa eta, oro har, gizarte-barrukoa ere.
Ondoren sintesi-lan bat egin genuen, eta, azkenik, emaitza barne-blog baten bidez ezagutzera eman genuen, pertsona guztiei berriz ere aukera emanik aldaketak eta oharrak egiteko. Estrategia-planaren ekintzetako baten lehen urratsa izan zen. Mutualiaren balioak sei hauek dira:
Horregatik, gure jardueran gidari izango ditugun baloreak eta gure eginkizuna nola gauzatuko dugun erabakitzen dugu. Argi izan genuen ezinbestekoa zela balore horiek Mutualian lan egiten dugun pertsona guztion artean definitzea; izan ere, lanera pozik etortzeko, oso garrantzitsua da gure lanbide den erakunde honek guztiok partekatzen ditugun eta harro sentiarazten gaituzten baloreak edukitzea .
• • • • • •
Hurbiltasuna Profesionaltasuna Taldea Eraginkortasuna Gardentasuna Abangoardismoa
Abenduan amaitutzat eman genuen Mutualiako pertsonek eduki beharreko balioen definiziofasea, eta horiek partekatzeari ekin genion, lehenik Zuzendaritza Batzordeko eta Lurraldeko Batzordeko enpresekin.
Hala ere, Mutualia ez da irla isolatu bat. Badira Mutualian interesa duten talde gehiago eta, hortaz, gure baloreak definitzeko orduan aintzat hartu behar diren talde gehiago. Horregatik oso Orain horiek asimilatu eta gure ekintza guztietan garrantzitsua da haren ikuspuntua eta baloreak aplikatu beharra dago, bezeroen eta intereseko 4
GAUR EGUN bestelako taldeen aurrean agertzea lortzeko. Talde-identitate bat lortzea da asmoa, eta hori geroago gertatuko da, lan jarraituaren eta Mutualiako pertsona guztien lankidetzaren ondorioz. Baloratu proiektuak hainbat ildoko ekintzak hartzen ditu bere barne: hedapena eta sentsibilizazioa; gainerako intereseko taldeekiko kontrastea, haien lankidetza bilatze aldera; balioak erakundearen dokumentu estrategikoetan txertatzea: (Harrera-plana, Berdintasun-plana, Inbertsio-plana, Prozesuak kudeatzeko planak); jardunbide egokietako kodeak elaboratzea; pertsonak trebatzea; gure erreputazio eta azpiegituren eta baloreen arteko koherentzia bilatzea; beste enpresetako antzeko esperientziak ezagutzea, eta, jakina, proiektu horren jarraipen jarraitua egitea.
• Prestakuntza-planean balioak eranstea. • Zuzendaritza-taldearen bileretan balioak eranstea, hura sentsibilizatzea bilatze aldera. • Balioekin lan egiten duten enpresa arrakastatsuak bilatzea. • Balioak blog batean zabaltzea. Horrek, Mutualiako pertsonen parte-hartzeari esker, sinergiak sortzen dituen, ideiak ematen dituen eta sentsibilizazioa areagotzen duen tresna gisa balio du, eguneroko mezuekin ordenagailua piztean, balio guztiak eta beren hizkerak eta jarrerak jasotzen dituen agenda batekin, taldeetako liderren komunikazioekin, eguneroko kudeaketa balioen lerro berean dagoela ikusgai eginda, barne-aldizkarian hedapena edukita artikuluen balioekiko erreferentzien bidez, e.a..
Hona hemen jada abiarazitako ildo horretako ekintzen adibide batzuk:
Urrats gehiago izango dira, balioak definitzea lehen zatia baino en baita. Horiek aplikatzeak etengabeko birdefinitze batera eramango gaitu, inoiz bukatuko ez den bide batean.
• Balioen adierazle diren hobekuntzaproiektuentzako urteroko sari bat. • Bezeroei eta pertsonei zuzendutako inkestak aldatzea, balioak erantsita.
5
GAUR EGUN
10 langiletik 9 itzuli egingo lirateke, eta erdiak baino gehiagok gomendatuko gintuzke ziurtasun osoz Javier RodrĂguez Santurde. Mutualiako Kudeaketa Saila
Horiek dira Mutualiaren 2015eko osasun-zerbitzuetako gogobetetasun-azterketatik ateratako ondorioak. Ongi dakizuen moduan, osasun-arloko gogobetetasuna zera da: erabiltzaileak eskatutako zerbitzuari dagokionez espero zuen eta gertatzea desio zuen horren eta benetan gertatutakoarekin antzemandakoaren arteko aldea. Alde horren emaitza % 94,68ko gogobetetasunekoa da Mutualiaren adierazle orokorrean, hau da, larrialdi-, kontsulta-, errehabilitazio- eta ospitaleratze-zerbitzuak biltzen dituen adierazlean, itxarote-denborari, informazioari, tratuari, instalazioei eta zerbitzuaren balorazio orokorrari buruzkoan. Mutualiaren adierazle orokorra, gogobetetasunaren %-aren arabera
Azterlan horri esker, zentroetan eta zerbitzuetan emandako zerbitzuaren kalitateari buruzko adierazle fidagarri bat daukagu, eta aukera dugu hautemandako premiekin bat datozen hobekuntza-ekintzak jasoko dituen plan bat zehazteko. Mutualiak eskerrak eman nahi dizkie adeitasunez erantzun diguten pertsona guztiei, haien ekarpenak posible egiten baitu hobetzen jarraitzea eta kalitatezko zerbitzua eta arreta eskaini ahal izatea.
6
GAUR EGUN
2016ko Cotiza gidaliburua argitaratu da Mutualiako Kudeaketa Saila
2016ko Cotiza gidaliburua arbitaratu da ÂŤCOTIZA - 2016ko GidaÂť eskliburuak Gizarte Segurantzako Sistemaren kotizazioari buruzko informazioa du, eta edozein lekutatik eta momentutan eskura daitekeen informazio zehatza behar duten enpresari eta profesional guztiei xedaturik dago. Bertan jasotzen den informazioak izaera dibulgatzailea du eta ez da, inola ere, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko loteslea izango.
http://www.seg-social.es/prdi00/groups/public/documents/binario/211581.pdf
Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2016ko programa garatzen duen otsailaren 16ko 21/2016 DEKRETUA argitaratuta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak finantza-laguntzaren programa prestatuz emango duen babesa, iaz bezala, programaren bidez hitzartzen diren finantzaketa eragiketen zati bat birfinkatzean oinarrituko da. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legearen 9. artikuluan oinarritzen da. Finantzazio-laguntza emateko programa honek enpresa txiki eta ertainen, banako enpresaburuen eta profesional autonomoen likidezia- eta finantzazio-beharrak betetzea izango du helburu. Hala, dekretu honek programan parte hartzeko baldintzak, enpresa eta pertsona onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna eta maileguak erregulatzeko baldintzak arautuko ditu. Finantzazio-eskatzaileen elkarren bermerako sozietate eta finantza-erakunde laguntzaileekin izapideak egiteko prozedura ere biltzen du. https://www.euskadi.eus/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2016/02/1600823e.pdf
7
PREBENTZIOA
Droga mendekotasuna lan munduan Departamento de Prevención de Mutualia
Joan den martxoaren 17an arrakasta handiz burutu zen Donostian DROGA MENDEKOTASUNA LAN MUNDUAN mintegi teknikoa. Bertan, lantokietan segurtasunarekin lotutako jokabideak ezartzeko izandako aldaketak jorratu zituzten. Mintegian lau hizlari izan ziren eta ikuspegi desberdina eman zizkioten gaiari: Gorka Moreno Arnedillo jauna, Nafarroako Gizakia Helburu elkarteko kidea; Lorena Fernández andea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria; Susana Castaños andrea, Mutualiako Sail Juridikoko arduraduna, eta Carmen Sacristán andrea, Hijos de Juan de Garay enpresako medikua. Jardunaldian zehar, OSALANEK «Enpresetan drogamendekotasunen prebentziorako planak ezartzeko gidaliburua» banatu zien bertaratutakoei. Dokumentu horren bidez, mendekotasunek eragindako arriskuak eta mendekotasun-ohiturak prebenitzearen garrantzia nabarmendu nahi dira. Orobat, asmoa da enpresetan mendekotasunei aurrea hartzeko planak errazago ezarri ahal izatea eta tarteko eragile guztiek partekatutako erantzukizunak argitzen laguntzea. Hona hemen hitzaldi bakoitzaren laburpena:
“MENPEKOTASUNAK” Gorka Moreno Arnedillo, Nafarroako Gizakia Helburu. Droga-menpekotasunen fenomenoa une oro aldatzen ari den errealitate bat da eta tratamenduak behin eta berriz moldatu behar dira behar berriei aurre egiteko. Orain artekoa ikusita, tratamenduak froga zientifikoetan geroz eta oinarrituago daude. Gaur egun, tratamendua hartzen hasten direnen artean alkohol-kontsumoa da nagusi. Hori da osasun-aldetik kostu handiena duen droga. Atzetik, estimulatzaileak (nagusiki, kokaina) eta kannabisa dauzkagu. Genero aldetik, alkohola argi eta garbi ageri da emakumeen egindako eskaera gehienetan. Gizonen artean, ordea, tratamendu-eskaera gehienek kokainarekin dute zerikusia. Hala ere, ohikoa da droga bat baino gehiago hartzea aldi berean, eta alkoholaren gehiegizko erabilera presente dago kasu gehienetan. Lan-arloari dagokionez, Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioak drogakontsumoa prebenitu eta lantzeko programa adostuak sustatzen ditu. Horietan, interes-talde guztiek hartzen dute parte, eta hainbat alor lantzen dira: sentsibilizazio-jarduerak, arazoak dituzten langileen detekzio goiztiarra eta tratamenduak hartzeko erraztasunak. Guzti horrek onurak ekartzen dizkie parte harten duten alderdi guztiei, bai langileen osasuna eta segurtasunarengatik, eta baita produktibitatearen eta antolatzaileen irudiaren hobekuntzagatik ere.
8
PREBENTZIOA
MENPEKOTASUNEI BURUZKO eta prestakuntza-jarduerak burutuko ditu langileentzat, sindikatuetako LEGE PROIEKTUA Lorena Fernandez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
ordezkarientzat eta enpresarientzat. Era berean, enpresek beren aldetik informazio-ekintzaren bat aurrera eramateko laguntza emango zaie.
Menpekotasunei buruzko Lege-Proiektu berria ezagutarazi zen. Proiektuak drogei osasun publikoaren arazo baten ikuspegitik heltzen die, kausak eta ondorioak aztertuz, dimentsio anitzeko ikuspegi transbertsal batez eta harremana duten edo eragina pairatzen duten arlo guztiei- komunitatekoa, familiakoa, hezkuntzakoa, lan-arloa, arlo judiziala- erreparatuz. Hori guztia ikuspuntu globalizatzaile, integral eta planifikatu batekin egiten da, eta era normalizatuan.
Menpekotasunei buruzko LegeProiektuaren 9. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko lanadministrazioak, Osalan-en bidez, eta administrazio publikoetako kudeatzaileekin, enpresariekin eta enpresarien elkarteekin nahiz sindikatuekin batera, lan-mundurako aurrezaintzako programak sustatuko ditu, batez ere azaroaren 8ko 31/1995 Legean, Laneko Arriskuei Aurrea
Menpekotasunei buruzko LegeProiektuaren 5. artikuluaren arabera Lan-administrazioak, Osalanen bidez, lan-munduan drogak kontsumitzeak dakartzan ondorioei buruzko informazio-
Hartzeari buruzkoan, aurreikusitako zerbitzu eta jardueren esparruan. Era berean, laguntzako eta gizarteratzeko programa publikoetan enpresek ere lankidetzan jardutea bultzatuko du.
““ENPRESABURUAREN ETA LANGILEEN BETEBEHARRAK” Susan Castaños, Mutualiako Sail Juridikoko arduraduna Drogak eta alkohola kontsumitzeak eragina du lan-harremanen arloan, eta ondorioak ditu legearen arabera bai langileak eta enpresak elkarren artean duten harremanean nola Gizarte-segurantzan. Laneko harremanean izan ditzakeen ondorio legalen artean, aipatzekoa da kaleratzea, enpresariaren erabakiz kontsumo horrek eragin dezakeen zigorrik gogorrena izanik. Horretarako, langilearen ez-betetze larria eta erruduna gertatu beharko litzateke, eta badaude baldintza errealak eta erabaki judizialak.
9
Gizarte-segurantzaren arloan izan daitezkeen ondorioen artean, istripuena dugu. Izan ere, istripuak ez du lan-istripuaren kalifikazioa izango langilea droga hartzearen zuhurtziagabekeria ausartegia egitearen errudun bada. Gainera, enpresa segurtasun-neurriak ez izateagatik jaso ditzakeen errekarguez libre geratu daiteke langileak lan-orduetan droga edo alkohola kontsumitu baditu, eta badaude baldintz aerrealak eta baldintza horiek aztertzen dituzten erabaki judizialak.
PREBENTZIOA
“MENPEKOTASUNEN PREBENTZIO PLANAK ENPRESETAN MARTXAN JARTZEKO ESPERIENTZIA PRAKTIKOA” Carmen Sacristán, Hijos de Juan de Garay eta Natra Oñati S.A.U. enpresako medikua Enpresan substantzia desegokien kontsumoen aurrean jarduteko protokolo bat onartzea kontsumo horien aurreko jarrera hartze serio eta hausnartua da. Gainera, arazoari heltzean zaiola eta konponbide egokiak bilatzen direla ere esan adierazten du. Bide honek erraztu eta erakutsi egiten dizu lan-munduan horren zailak diren egoera hauen aurrean nola jardun. Tresna erabilgarri bat da oso, eta, enpresako estamentu guztien artean adostutakoa denez, sostengua ematen du eta egoera hauek konpontzea errazten du.
10
PREBENTZIOA
Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak laneko egoera arriskutsuen inguruko atari berri bat argitaratu du. Mutualiako Prebentzio Saila
Atariak, prebentzio-xedeak direla medio, laneko egoera arriskutsuei buruzko informazioa eskaintzen du, eta bertan langileek sufritu dituzten edo sufritu ditzaketen osasun-kalteei lotutako benetako lan-egoerak deskribatzen dira, prebenitu beharreko elementurik garrantzitsuenak eta prebentzio-neurri egokiak identifikatuta.
Gaur egun, ataria egoera arriskutsu espezfikoei buruzko hiru azpiataritan dago banatuta. Atari bakoitzak fitxa-zerrenda bat dauka, bai eta orrialde interesgarrietarako estekak ere. Azpiatariak honako hauek dira:
IKERTUTAKO LAN ISTRIPUAK (BINVAC) Azpiatari hori laneko egoera arriskutsuei buruzko informazioa eskaintzera bideratuta dago, prebentzioxedeekin. Bertan langileek sufritu dituzten edo sufritu ditzaketen osasun-kalteei lotutako benetako lanegoerak deskribatzen dira, prebenitu beharreko elementurik garrantzitsuenak eta prebentzio-neurri egokiak identifikatuta.
ERAGILE KIMIKOEKIKO ESPOSIZIO EGOERAK (BASEQUIM) Atari hori eragile kimiko arriskutsuen eraginpeko lan-egoerei zuzenduta dago. Laneko arriskuen prebentzioaren ikuspuntutik erabilgarria den informazioa eskaintzera bideratuta dago, prebentzio-neurri egokiak zeintzuk diren errazago definitze aldera. Horretarako, deskribatutako lan-egoera bakoitzaren kasuan, informazioa eskaintzen da zeregina gauzatzean ager daitezkeen eragile kimikoei buruz, eragile kimiko horiekiko esposizioak eragin ditzaken osasun-kalteei buruz, arrisku-faktoreei buruz eta prebentzioneurriei buruz. MAKINEK ERAGINDAKO LANEKO EGOERA ARRISKUTSUAK (BASEMAQ) Atari hori makinek eragindako arriskuekiko esposizioa duten lan-egoerei zuzenduta dago. Laneko arriskuen prebentzioaren ikuspuntutik erabilgarria den informazioa eskaintzera bideratuta dago, prebentzioneurri egokiak zeintzuk diren errazago definitze aldera. Horretarako, deskribatutako lan-egoera bakoitzaren kasuan, informazioa eskaintzen da zeregina gauzatzean ager daitezkeen arriskuei / egoera arriskutsuei buruz, horiekiko esposizioak eragin ditzaken osasun-kalteei buruz eta prebentzio-neurriei buruz. Laneko egoera arriskutsuen inguruko ataria
11
IGUALDAD BASEMAQ atarian agertzen diren fitxetako baten adibidea
12
PREBENTZIOA
Emakumeen Nazioarteko Eguna, 2016 Mutualiako Prebentzio Saila
LANEren arabera, genero-desoreka handiak daude oraindik mundu-mailako lan-merkatuko hainbat sektoretan. Txosten berri batek gogora ekartzen digu zer nolako erronkak gainditu behar dituzten munduko emakumeek lanpostu onargarriak aurkitu eta haiei eusteko. Egungo joerak aurrera jarraitzen badu, 70 urte gehiago beharko dira generoari dagozkion soldatadesorekak erabat desagerrarazteko. ÂŤEmakumeak lanean: 2016ko joerakÂť izeneko txostenak 178 herrialdetako datuak aztertu ditu, eta ondorio moduan aipatzen du emakumeen eta gizonen arteko desorekak daudela oraindik munduko lan-merkatuko sektore gehienetan. Gainera, txostenak erakusten du azken bi hamarkadetan emakumeek hezkuntzan eskuratu dituzten aurrerapen garrantzitsuek ez dituztela maila bereko aurrerapenak eragin lanean duten posizioari dagokionez. Hauek dira ondorio nagusiak: 1.- Nahiz eta lan merkatuko emakumeen % 52,1 eta gizonen % 51,2 soldatapeko langileak izan, horrek ez du berez lan-kalitate hobea bermatzen. Mundumailan, emakumeen % 38 inguruk eta gizonen % 36k gizarte-babesik gabeko soldatapeko lanak izaten dituzte. Emakumeen kasuan, proportzioa % 63,2ra iristen da Saharaz hegoaldeko Afrikan eta % 74,2ra Asiako hegoaldean, bertan lan informala nagusi baita .
2.- Azken bi hamarkadetan bereizketa gehigarria egon da emakumeak eta gizonak lanbideetan eta haien barruan banatzeko eran, lan teknologikoa areagotzeak ahalmen jakin batzuei lehentasuna ematen dien heinean, batez ere herrialde garatuetan eta garatzeko bidean daudenetan. 1995 eta 2015 artean, lana azkar-azkar areagotu zen garatzeko bidean dauden ekonomietan: enplegu-mailen erabateko bariazioa bi aldiz handiagoa izan zen gizonentzat emakumeentzat baino (383 milioi eta 191 milioi, hurrenez hurren), beharrezko gaitasunak kontuan hartu gabe, eta horrek adierazten du emakumeak kalitatezko lanetan txertatzeko aurrerapenak geldirik daudela. 3.- Lana duten gizonen herena baino gehiagok (% 35,5ek) eta lana duten emakumeen laurdena baino gehiagok (% 25,7k) 48 ordu baino gehiago egiten dute lan astean. 4.- Emakumeek lan-merkatuan duten desabantaila metatuak eragin nabarmena du haien etorkizunean. Pentsioei dagokienez, estaldura (legezkoa eta eraginkorra) txikiagoa da emakumeen kasuan gizonen kasuan baino, eta genero-desoreka bat eragiten du gizarte-babesaren estalduran. Mundumailan, erretiro-adina gainditu duten eta pentsioa jasotzen duten emakumeen proportzioa, batez beste, gizonena baino % 10,6 txikiagoa da. 5.- Herrialde garatuetan, emakumeek batez beste 4 ordu eta 20 minutu eskaintzen diote ordaindu gabeko zainketa-lanari, gizonen 2 ordu eta 16 minutuen aldean. Garatzeko bidean dauden herrialdeetan, emakumeek batez beste 4 ordu eta 30 minutu eskaintzen diote ordaindu gabeko zainketa-lanari, gizonen ordu bat eta 20 minutuen aldean. Generodesoreka horrek handia izaten jarraitzen badu ere, behera egin du zenbait herrialdetan, aldi gehienetan emakumeek etxeko lanei eskaintzen dieten denbora murriztu izanagatik, baina ez seme-alabak zaintzen erabilitako denbora nabarmen murriztu izanagatik.
13
PREBENTZIOA 6.- Mundu-mailan, zahartzaroko pentsioa jasotzeko eskubidea duten (60-65 edo zaharragoak, herrialde gehienetako legeria nazionalaren arabera) eta arauzko pentsiorik jasotzen ez dute pertsonen ia % 65 emakumeak dira. Horrek esan nahi du adin handiko 200 milioi emakume zahartzaroko edo biziraupeneko pentsio batean jatorria duen diru-sarrerarik gabe bizi direla, 115 milioi gizonen aldean. 7.- Soldatei dagokienez, txostenaren emaitzek baieztatu egin dituzte LANEren aurreko zenbatespenak: mundu-mailan, emakumeek batez beste gizonek irabazten dutenaren % 77 irabazten dute oraindik. Txostenak adierazten du soldata-desoreka hori ezin daitekeela hezkuntzaren edo adinaren araberako aldeen bidez soilik azaldu. Desoreka horrek lotura izan dezake emakumeek egiten duten lanaren eta emakumeak nagusi diren sektoreetan edo lanbideetan eskatutako gaitasunen gutxiespenarekin, bereizkeriarekin eta emakumeek beren lanbide-karrerak eteteko edo ordaindutako lan-orduak murrizteko beharra izatearekin, haurrak zaintzearen moduko familia-erantzukizun gehigarriei arreta eskaintze aldera.
14
BONUS KANPAINA 2016
PRESTAZIOAK
Diego Badosa Quintana. Mutualiako CATA Prozesuaren Zuzendaria
Datorren 2016ko apirilaren 1ean, 2016ko kanpainari dagozkion Bonus pizgarriak eskatzeko epea hasiko da. Jarraian gogoraraziko dugu zer egoeratan dauden ordura arte gauzatutako kanpaina guztiak.
2015eko abenduan, Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Orokorrak (GSAZO) 2014ko kanpaina ebatzi du, hau da, 2013, 2013-2012, 2013-2011 eta 2013-2010 behaketa-aldiei dagozkien kanpaina. Azken kanpaina horretan Mutualiarekin elkartutako 120 enpresari onartu zaio pizgarrirako eskubidea, 1.309.067 euroan. Horrek 10.909 euroko batez besteko pizgarria ematen du enpresa bakoitzeko, eta % 7,16ko berreskurapena aipatutako behaketa-aldian enpresek ordaindutako Gertakuzun Profesionalen kuotei dagokienez (% 5 gutxienez eta % 10 gehienez, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko inbertsioen mugarekin). Bestalde, 2016ko otsailean GSAZOk jakinarazi du 8 enpresarentzako kontrako Ezarpen bat igorriko duela 2014ko kanpainako Bonusa eskuratzeko baldintzak betetzen zituztela ez egiaztatzeagatik, eta haietatik 4k baino ez dute entzunaldi-izapide bidezko alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurreikus daiteke GSAZOk ez dituela gutxi gorabehera uda erdialdera arte ebatziko, aurreko ekitaldietako esperientziak oinarritzat hartuta.
Arauetan aldaketarik izan da? Ez. Duela urtebete inguru aurreratu genizkizuen Bonus Sisteman egiteko asmoa zegoen araudi-aldaketa posibleak, pizgarri horren eskaera-, aintzatespeneta ordainketa-prozesua arintzeko eta sinpletzeko xedez. Aldaketa horiek 2016ko kanpaina honetan indarrean jarriko zirela aurreikusi zen, baina badirudi azkenean beste urte bat itxaron beharko dugula, izan ere, Estatu Kontseiluak 2016ko otsailaren 4an jorratu zuen gai hori eta kontrako txosten bat igorri du gaur egun pizgarri-sistema hori arautzen duen Errege Dekretua aldatzeko proiektuari dagokionez. Ezbehar-indizeen mugako balioei dagokienez, enpresak ezin ditu horiek gainditu pizgarria eskuratzeko, eta 2016ko Kotizazio Aginduak ez duenez aldaketarik ekarri, balio horiek 2015eko kanpainako berberak izaten jarraitzen dute.
Gainerako kanpainei dagokienez, ondoko laburpentaulan argitu da egoera:
Zein da ebatzitako azken kanpaina? Bonus Pizgarriaren Sistemaren konplexutasunak eta aurkeztutako eskaerak ebazteko luzatzeak zalantza ugari sortzen dute enpresetan ebatzitako azken kanpaina zein den edo ordaintzeke dauden kanpainak noiz ordainduko diren jakiteari dagokionez; hortaz, jarraian saiatuko gara zer egoeratan gauden argitzen.
15
PREZTAZIOAK Bonus kanpaina 2016 2016ko apirilaren 1etik maiatzaren 15era 2016ko kanpainako eskaerak aurkezteko epea zabalduko da, hau da, 2015, 2014-2015, 2013-2015 eta 2012-2015 behaketa-aldiei dagozkien eskaerak. Bonus Sistema ezarri zenetik aurreko kanpainetan gertatu den bezala, pentsatzekoa da eskaerak aurkezteko epea 2016ko ekinaren 30a arte luzatuko dela. Kasu horretan Mutualiaren webgunearen eta hedabide honen bidez jakinaraziko dizuegu. Eskatu beharreko behaketa-aldiari dagokionez, zure enpresak 5.000 euroko gertakizun profesionalengatiko kotizazio-bolumena gainditu behar du 4 urteko epean gehienez, 2012 eta 2015 bitartean, kontuan hartuta urte horiek ez direla aurreko behaketa-aldi batekoak –alegia, aurretik pizgarrira jotzeko aukera eman duenekoak–. Era berean, gutxienez 250 euro kotizatzen duten eta 2012 eta 2015 bitarteko behaketa-aldian (kotizazioen batuketa) 5.000 euro gainditzen ez dituzten enpresa «txikiek» ere pizgarria eska dezakete, betiere, urte horiek ez badira aurreko eskaera bateko zati. Gogora ekarri nahi dizuegu www.mutualia.es helbidean lor dezakezuela Bonus pizgarriari buruzko informazio gehiago, baita on-line egin ere pizgarriaren eskaera. Jakin nahi baduzue zuen enpresak pizgarria eskatu ahal izateko gertakizun profesionalengatiko kuotabolumena lortu duen, zer behaketa aldi eskatu behar duzuen, edota zuen ezbehar-indizeek aldi horretarako muga-balioak gainditzen dituzten, nahiz Bonus pizgarriari loturiko bestelako edozein informazio lortzeko, zuen ohiko kudeatzailearekin harremanetan jar zaitezkete Mutualiaren Kudeaketa Sailean. Lan Ikuskaritzaren jarduketa. Bonus Pizgarriaren Sistemaren ezarpena arautzen duen 404/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluak zehazten du GSAZOk Gizarte Segurantzako Lan Ikuskaritzaren (GSLI) esku jarriko duela enpresek egiaztatzeko eta dagozkion xedeetarako emandako informazioa. GSLIk eskabidean jasotako datuak egiazkoak ez direla hautematekotan, jasotako pizgarria itzuli behar izango da eta hura eskuratzeko aukera galduko da azken behaketa-aldiari dagokion denbora tarterako, bestelako administrazio-erantzukizun posible batzuez gain, hala badagokio. Gai horren ildotik, jakinarazten dizuegu GSLIk Mutualiarekin elkartutako zenbait enpresari bisita egin diela arrazoi horren harira Bonus Sistema ezarri zenetik, eta modu berezian enpresak eskaeran adierazitako informazioarekiko adostasunik agertzen ez duten Prebentzio Ordezkarien enpresei. Enpresa batek itzuli behar izan du jadanik 2009ko behaketa-aldiari dagokion pizgarri onartua, eta litekeena da beste bi enpresak gauza bera egin behar izatea etorkizunean, hainbat behaketa-aldiri dagokienez. GSLIk deritzo kasu horietan hainbat arrazoi dela-eta ez direla Bonusa eskuratzeko baldintzak bete: • Eskaeran adierazitako berezko prebentzio-baliabideen (esleitutako langileen edo berezko prebentziozerbitzuaren) LAP prestakuntza ez egiaztatzeagatik. • Ordenagailuak, mahaiak, luminaria, aire girotua, e.a. erostea LAPan inbertitzetzat ez hartzeagatik, datuak ikuskatzeko hainbat postu egokitze aldera. GSLIren iritziz, lanpostuaren hobekuntzak dira, edo araudian zehaztutako betebeharrak betetzea. • OSHAS 18.001 ziurtagiria ez hartzeagatik enpresaren prebentzio-sistemaren kanpo-ikuskaritzak egitearen baliokidetzat, nahiz eta legeak horretara behartu ez. GSLIren iritziz, OSHAS 18.001 ziurtagiria 404/2010 Errege Dekretuaren 2.1.g artikuluaren 5. atalaren barruan baino ezin daiteke kokatu, eta arauzko lege-ikuskaritzak Legeak exijitutako maiztasunarekin egin zituen soilik enpresak, hots, lau urtean behin. GSLIren jarduketa horiek ikusita eta haiek baloratzeari ekin gabe, arreta handiz jokatu beharra dago Bonus pizgarrien eskaeran adierazitako informazioa osatzean eta hura egiaztatzeko agiriak edukitzean, pizgarria itzuli behar izatea saiheste aldera. Bestalde, eskaeran adierazitako LAP inbertsioen zenbatekoa egiaztatzeko, komenigarria da fakturak hautatzea eta gertakizun profesionalengatiko kuota-bolumenaren % 10era doitzea. Modu horretan, beharrezkoak ez diren arriskuak saihestuko dira, behar baino faktura gehiago eman gabe edo GSLIk LAP inbertsio gisa bazter ditzakeen fakturarik eman gabe. Mutualiak enpresa guztiak aurtengo Bonus pizgarriaren eskaera aurkeztera animatzen ditu. Izan ere, enpresei onartzen zaizkien pizgarrien zenbatekoek duten garrantzi ekonomikoaz gainera, enpresari errekonozimendu ofiziala egiten zaio lan-ezbeharraren arloan eta ardura sozial korporatiboaren alde egindako lanarengatik.
16
BERDINTASUNA
Berdintasun albisteak Cristina Mendia, Mutualiako berdintasunerako arduraduna
Martxoak 8 Emakume langilearen nazioarteko eguna MUTUALIAK bat egin du aurtengo martxoaren 8ko kanpainarekin, neskek eta mutilek jasotzen dituzten eta desoreka areagotzen duten mezuez ohartarazteko helburuz, horiek saiheste aldera. Martxoaren 8ko ospakizunaren harira egindako ekintzak Joan den martxoaren 8an egin zen Bilbon emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko Zirgari Sarien banaketa-ekitaldia, eta Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusia izan zuen buru. Ospakizun horretan MUTUALIAREN ordezkari izan ziren Jorge Arbaiza Operazio zuzendaria eta Gemma Olea Mediku Zuzendaritzako kidea, Cristina Mendia Berdintasunerako arduradunaren lekuan, Madrilen baitzegoen «Gainditze-ahalmena» ardatz zuen eta emakumeek enpresa- eta politika-munduan duten lidergo eraldatzaileaz ziharduen mintegi batean, Nazioarteko Institutuan antolatua.
MUTUALIA Emakume Teknologoa aintzatesten duen Ada Byron Sariaren banaketa-ekitaldian Nuria Oliverrek emakume teknologoa aintzatesten duen 2016ko Ada Byron saria jaso du. Sariduna nazioarteko eskalako informatikaren alorreko erreferentziazko ikerlaria da, Informatikan Doktore Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) Media Laborategian, eta Telefónica I+Dko egungo zientzia-zuzendaria. Sariaren banaketa-ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan izan zen; José María Guibert errektorea izan zuen gidari eta Juan María Aburto Bilboko alkatea eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izan zituen gonbidatu, beste autoritateen artean. Nuria Oliver informatikaren erreferentziazko ikerlarietako bat da, eta ezaguna da giza-jokaerako, adimen artifizialeko, pertsona-makina elkarreragineko, informatika mugikorreko eta gizarte-aplikazioko Big Data-ko eredu konputazionalen inguruan egindako lanagatik. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako ekimena da Emakume Teknologoa aintzatesten duen Ada Byron Saria, eta haren asmoa da emakumeek I+G-aren arloan dituzten bokazioak sustatzea, aldi berean teknologiak ekonomia-garapenerako, enplegu-sorkuntzarako eta gizartearentzako etorkizuneko balio gisa duen garrantzia handia nabarmenduta. Montserrat Meya adimen artifizialean eta itzulpen automatikoan aditua eta Asunción Gómez «teknologia semantikoak» deritzenetako ikerlaria izan ziren aurreko bi urteetako saridunak. 3.000 euroko sariak Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, FECYT eta Banco Sabadell fundazioa ditu babesle, eta Emakunderen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Innobasqueren lankidetzarekin antolatu da.
17
BERDINTASUNA
MUTUALIAK enpresei zuzendutako efr foroan parte hartu du Joan den martxoaren 2an MADRILGO CEPSA dorrean antolatu zen enpresei zuzendutako XXX. efr foroa. Oraingo honetan lidergoa eta kontziliazioa jorratu zituzten, batez ere erdi mailako agintariekin pentsatuta; hala, efr ziurtagiria duten enpresetako 40 pertsona inguruk hartu zuten parte: BBVA, CALIDAD PASCUAL, REALE, SANITAS, MUTUA MADRILEÑA, MAPFRE, FUNDACION ADECCO, ENAGAS, CLH, BANKINTER, ALSA, AMADEUS… Roberto Martínez Más Familia fundazioko zuzendaria aritu zen hizlari, eta REALE aseguru-enpresak bere kasua aurkeztu zuen, berriki A+ ziurtagiria eskuratu baitu. Ondoren egindako talde-dinamikan adiskidetasunaren aldeko lidergoa lotzeko funtsezkoak diren osagaiei buruzko planak aurkeztu diren. Ondorioen artean nabarmentzekoa izan zen erakundeek lidergo eredugarri bat transmititzeko erdiko agintarien inplikazioa beharrezkoa dutela baieztatu zuen ideia, agintari horiek beraiek izanik erakundearen «adiskidetze-ereduaren» onuradunak. Jardunaldia amaitzean CEPSA dorreko zenbait solairu bisitatzeko aukera izan genuen, eta bertan egiaztatu genuen nola banatzen diren bai taldeko eta bai banakako lan-eremuak, erabat berritzaileak diren espazioen bitartez.
MUTUALIAK ENPRESAN BARDIN gosarietan parte hartu du. EMAKUMEAK ERABAKI-GUNEETAN. EMAN BEHARREKO AURRERAPAUSUA [2016/03/11] CEBEKek, Bizkaiko enpresetan berdintasuna sustatzeko bere Enprean Bardin proiektuan, gune bat sortu du enpresetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde konprometituta dauden pertsonen etengabeko harremana erraztuko duen sare bat ezartzeko xedez, eta are zehazkiago, CEBEKeko eta haren kide diren elkarteetako Gobernu Organoetan emakumeak egon daitezela bultzatzeko helburuz. Gosari horien bidez, asmoa da aldeko giro iraunkorra sortzea, eta eragin nabarmena eragitea gure enpresa-ehunean. Topaketa horien helburua da emakumeak ahalduntzea enpresa eta instituzio publiko eta pribatuetako erabaki-organoetan agerpen aktiboa eta orekatua izateko. Oraingoan, EVA LEVY aritu zen hizlari eta igoera hori errazagoa egiteko zenbait jarraibide proposatu zituen. Eva Leyk hogeita hamar urte baino gehiago eman ditu aholkularitzari eta teknologia berriei lotutako multinazionalen munduan lanean. Denbora gehiena zuzendaritzako goiko kide moduan aritu da marketin, komunikazio eta logistika sailetan, eta bertan rol garrantzitsua jokatu du konpainiaren hazkunde-prozesuetan.
18
LEGEAK
DERRIGORREZKOAK IZAN DAITEZKE OSASUNA ZAINTZEKO MEDIKU AZTERKETAK Susana Castaños del Molino. Aholkularitza Juridikoko eta Betetze Korporatiboko Zuzendaria
Auzitegi Gorenaren 2015eko ekainaren 10eko epaiak (RJ\2015\3397)langileen ordezkaritzaren kontrako txostena egin zuen arren, Laneko Arriskuen Prebentzioko Legearen 22. artikuluak aipatzen dituen mediku-azterketak, nahiz eta oro har boluntarioak izan, derrigorrezkoak dira jarduera jakin batzuetan aritzen diren langileentzat. Hain zuzen, suhiltzaile-brigaden jarduerak dira aipatutako epaian aztertutakoak, Auzitegiak adierazi bezala langileak osasun-egoera onean egoteak saihestu edo murriztu egiten baititu lan horren ezin ukatuzko arriskuak, bai langileei dagokienez eta bai lankideei eta hirugarren pertsonei dagokienez. Hitzarmen kolektiboak ezin ditzake Legean ezarritako azterketen betebeharrezkotasun-kasuak zabaldu, eta beraz, hitzarmena indarrean izan ala ez, ezin dezake inolaz ere Lege horretakoez bestelako betebeharrezkotasun-kasurik ezarri, ez eta derrigorrezko mediku-azterketen diziplinan lege-esparruarekin bat ez datozen alderdiak erantsi ere, modu horretan baimenaren exijentziari legez ezarritako salbuespenak mugatzen eta zehazten lagunduta. Hala, Auzitegi Gorenak honako hauek aztertzen ditu: • Laneko Arriskuen Prebentzioko Legearen 22.1. artikuluaren interpretazioa eta Espainiako Konstituzioaren intimitateari eta laneko osasunari buruzko 18.1. artikuluarekin duen lotura. • Boluntariotasuna osasuna zaintzeko mediku-azterketetako arau nagusi gisa. • Langileen edo hirugarren pertsonen bizitza babesteko beharra azterketaren ezohiko betebeharrezkotasunaren oinarri gisa. • Suhiltzaile-brigadetan betebeharrezkotasunari heltzen dioten ezohiko baldintzen hautematea. • Hitzarmen kolektiboaren ezintasuna azterketa horiek Legetik kanpo derrigorrezko egiten dituzten kasuak zabaltzeko. Auzitegiak gogorazi bezala, arau nagusia boluntariotasuna da, nahiz eta salbuespenak izan Laneko Arriskuen Prebentzioko Legearen 22.1. artikuluan adierazitako kasuetan, langileen ordezkarien (loteslea ez den) txostena egin ondoren: • «Langileen osasunean lan-baldintzek zer eragin duten zehazteko azterketak egitea ezinbestekoa den kasuetan. • Langilearen osasun-egoera langile horrentzat, gainerako langileentzat edo enpresari lotutako beste pertsona batzuentzat arriskutsua ote den egiaztatzeko. • Edo arrisku espezifikoetatik eta arriskugarritasun bereziko jardueretatik babestearekin lotuta, lege-xedapen batean hala araututa dagoenean. Edozein kasutan ere, langileari ahalik kalterik gutxiena egiten dioten azterketak eta probak aukeratu beharko dira, bai eta arriskuarekiko proportzionalak direnak ere.» Auzitegi Gorenaren epaian, bigarren salbuespena aztertzen da «langilearen osasun-egoera langile horrentzat, gainerako langileentzat edo enpresari lotutako beste pertsona batzuentzat
19
LEGEAK arriskutsua ote den» egiaztatu nahi denean soilik. Dena dela, Laneko Arriskuen Prebentzioko Legean jasotako salbuespenek baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte mediku-kontrola inposa dadila ahalbidetzeko. Konstituzio-doktrinari jarraikiz, «betebeharrezkotasuna ezin daiteke inposatu langilearen beraren osasuna baldin badago jokoan soilik, egiazko arrisku objektibo bat erantsi gabe, hura libre baita bere osasuna zaintzeko aukera izateko, egoeraren eta erabakia hartzeko egokiak deritzen balorazioen arabera azterketak eginda ala ez… Intimitaterako eskubidea (EK 18. art.) Legeak ezarritako interes orokorreko arrazoi justifikatuen aurrean alde batera utz daiteke, eta zalantzarik gabe horien artean dago osasunarekin lotutako arriskuak saihestea eta prebenitzea. Interes publiko hori kausa legitimoa da eta justifikatu egin dezake lan-harremanaren esparruan ere osasun-azterketak gauzatzea» (196/2004 KAS (2004,196 KAB)). Aipatutako konstituzio-jurisprudentziak derrigorrezko azterketarako kasuak aztertu ditu, eta ondorioztatu egin du «pertsonaren ezaugarri pertsonal, anatomiko edo biologikoek edo lanpostuaren arrazoi objektiboek eragindako osasunarentzako arrisku eraginkor batean» bildu egin behar direla «kasu zehatza Laneko Arriskuen Prebentzioko Legearen 25.1. artikuluko bigarren lerrokadakoaren moduko lege-ezarpenekin lotzen dituzten erasan-faktore objektiboak nahiz erasan-zantzu arrazionalak. Dena dela, Laneko Arriskuen Prebentzioko Legean jasotako salbuespenek baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte mediku-azterketaren inposaketa bat ahalbidetzeko, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra (LBK 1994, 1825)». Epaiak aztertutako gatazka jasaten duten langileek suteak prebenitzen eta itzaltzen egiten dute lan, eta jarduera hori «konplexua eta arriskutsua izateaz gain, gaitasun fisiko eta psikologiko ona eskatzen du, sarritan eremu malkartsuetan izaten baitira, tenperatura eta ke-isurtze handiekin. Beren lana, era berean, hondamendietan eta larrialdietan pertsonak eta gauzak sorostean datza, esaterako elurteetan eta uholdeetan», eta hala, osasun-egoera onean egoteak «saihestu edo murriztu egiten ditu lan horren ezin ukatuzko arriskuak, bai langilearentzat berarentzat, bai enpresarekin lotura duten hirugarren pertsonentzat». Hortaz, abiapuntu gisa hartu behar dugu agindutako zereginak desegoki bihurtzen dituzten gaixotasunak hautemateak saihestu egingo duela langileek beraiek larrialdi-egoeretan sorospena jasotzeko beharra eduki ahal izatea, hirugarren pertsonentzako arriskua sorrarazita. Azkenik, Auzitegiak ondorioztatu du ez dela garbia hitzarmenak bere indarraldia galdu duenik, eta hitzarmenak ezin duela derrigorrezko bihurtu Legean boluntario gisa agertzen den zerbait. Bestalde, aipatutako 2006ko abenduko 28ko AGEak (2007, 1503 JB) (140/2005 errek.) adierazi zuen moduan, hitzarmen kolektibo batek azterketa bat inposatzea ez da interpretatu behar Zuzenbidearen araberako jarduketa baten aurrean egotearen adierazgarri gisa.
20
SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK
Medikamentuen erreakzio kaltegarriak (mek) MEK -ak, medikamentu batek sortu ditzakeen nahigabeko erantzun kaltegarriak dira. Medikamentuak osatu, arindu eta gaixotasunei aurre egiteko badira ere (onura), batzuetan, erreakzio kaltegarriak sor ditzakete (arriskua). Ez ditu mundu guztiak pairatzen eta ez dira berdinak ere. Gertatzen diren maiztasunaren eta larritasunaren arabera dira. Orokorrean: • Erreakzio kaltegarri ohikoenak larritasun gutxiagokoak dira. • Erreakzio kaltegarri larrienak ez dira ohikoak. Orokorrean esan genezake arrisku berezia duten kolektiboak badirela: haurrak, agureak eta polimedikatuak. MEK MOTAK
A motako erreakzioak A motako erreakzioak (“augmented”), ohiko dosi terapeutikoa hartzean esperotako baino eragin farmakologiko handiagoak gertatzen direnean ematen dira. Dosiarekin zerikusirik ez duten erreakzioak izaten dira normalean. Adibideak: • •
Hipertentsioarenaurkakomedikamentuekinpresio arterial baxua. Insulinarekinhipogluzemia.
Baita ere A motako erreakzioen barne sartzen dira eragin farmakologikoarekin erlazio zuzena ez dutenak (adibidez,aholehorra, eztula, ..tratamentubatzueilotua). B motako erreakzioak B motako erreakzioak (“bizarre”) farmakoarengandik espero ez diren erreakzioak dira. Adibideak: • Penizilinarekin anafilaxia. • Antibiotikoengatikazalekoerupzioak. A eta B motako erreakzioen ezaugarriak:
A motatakoak
Tipo B 21
SEGURTASUN ETA OSASUN GOMENDIOAK Iragarridaitezke Dosiarekinzerikusianormalean Morbilitatealtua Hilkortasunbaxua Dosiajeisteanerantzuten du
Ezindaitezkeiragagrri Dosiarekinzerkusiurria Hilkortasunaltua Alta mortalidad Farmakoauzteanerantzuten du
B motako erreakzioak dira farmakologikoki arreta berezia eskatzen dutenak MAIZTASUNA • Oso maiz: medikamentua hartzen duten 10 pertsonetatik pertsona batengan gutxienez gertatzen da. • Maiz: medikamentua hartzen duten 100 pertsonetatik pertsona batengan gutxienez gertatzen da. • Ez oso maiz: medikamentua hartzen duten 1000 pertsonetatik pertsona batengan gutxienez gertatzen da. • Arraroa: medikamentua hartzen duten 10.000 pertsonetatik pertsona batengan edo gehiagotan gertatzen da. • Oso arraroa: medikamentua hartzen duten 10.000 pertsonetatik pertsona batengan edo gutxiagotan gertatzen da. Organismoan MEK-ak maiztasun handienean azaltzen diren forma klinikoak, zeinu nahiz sintomak, hauek dira: • Goragaleak, beherakoak eta larritasun desberdinetako gorakoak. • Apetitu galera. • Azal erupzioa (“rash”) , dermatitisa, ekzema • Ahultasuna, izerdia. • Ultzerak, odol-ateratzea eta anemia. • Nahasmena eta beste sintoma neurologikoak • Arnas hartzeko zailtasunak Askotan sor daitezkeen baina nabari ez ditugun beste zenbait zeinu, hauek dira: • Laborategiko frogen emaitzen aldaketak • Normalak ez diren bihotz taupadak Medikamentu bakoitzarekin datorren prospektua arretaz irakurri ezazu, gerta daitezkeen erreakzio kaltegarriak ezagutzen badituzu, hauei era hobean egingo diezu aurre. Medikamentu batek erreakzio kaltegarri bat eragin dizula uste baduzu, arazoa konpontzeko osasun arloko profesional batekin kontsulta egitea garrantzitsua da. Erreakzio kaltegarriak jakinaraziz medikamentuak hobeto ezagutzen lagunduko dugu, hauek era seguruagoan erabil ditzagun. Zuk zuzenean “Sistema Español de Farmacovigilancia” delakoan erreakzio kaltegarri baten susmoa ezagutarazi dezakezu: www.notificaram.es Osasun arloko profesionalei dagokionean: Nork jakinarazi dezake? Mediku, farmazeutiko, erizain, odontologo eta beste osasun profesionalek, 44/2003 osasun profesionalen antolaketa Legearen arabera. http://www.aemps.gob.es/vigilancia/medicamentosUsoHumano/SEFV-H/NRA-SEFV-H/notificaSospechas-RAM-profSanitarios.htm#NSRAPS_faqs_p1
MEDIKAMENTU BAT AGINDU DENEAN, LORTZEN DEN ONURA ARRISKU POSIBLEAK BAINO HANDIAGOA DA.
22
ELKARRIZKETA
GEJT: 2015eko jardueren laburpena Korporazio-erreputazioan, kudeaketa etikoan eta gardentasunean lider izateko dugun erronkari erantzu-
na ematen laguntze aldera, Mutualian GEJT taldea daukagu, Gizarte Ekimen eta Jardueren Taldea. Sortu zenetik, talde horrek jarduketa ugari gauzatu ditu, langileek nahiz taldeak berak proposatutako partaidetza-proiektuetan gure pertsonen parte-hartzea sentsibilizatzeko eta bultzatzeko asmoz. Noizean behin gure Ekitaldiaren Memorian jarduketa horien guztien berri ematen dugu, baina hilabete honetan aldizkari honek ematen digun aukera baliatu nahi izan dugu berriro ere jarduketa horiek dibulgatzeko, ahalik eta pertsona gehien sentsibilizatzeko helburuz, ez bakarrik Mutualiako langileak, eta, zergatik ez, beste erakunde batzuek proiektu edo elkarte hauetako batekin lankidetzan aritzea sustatuz. Jarraian laburtuko ditugu azken urtean gauzatu ditugun jarduera batzuk: • Operazio-gelarako materiala ematea. • «Tximeleta azala» izeneko gaixotasunari buruzko jardueran parte hartzea, Berritxuak elkartearen bitartez. • Arropa ematea FRANSOL elkartearentzat. • Sahararen Aldeko Euskal Karabana ekimenaren alde arropa eta eskola-materiala ematea. • Desberdinak diren haurren integrazioren alde egiteko sentsibilizazio-lana, ALIND/UBIE Ume Berezien Integrazioaren Aldeko Elkartearen bidez. • Tapoi-bilketa, AEMAR elkartearekin lankidetzan, esklerosi anizkoitzaren ikerketarako. • Alboan elkartearen bidez Nepaleko larrialdiko egoeraren berri ematea eta laguntza eskaintzea. • Elikagaien bilketan parte hartzea Gipuzkoako Elikagaien Bankuarentzat. • Pakeako mikrobusaren dohaintza, Vida Para Todos Fundazioaren Lagunen Elkarteak Beninen egiten duen lanerako. • Sahararen aldeko elkartasunezko eta lankidetzako irrati-maratoiaren hedapena. Gonbidatu berezia gure lankide José Luis Paulin izan zen. • Ohe-jantziak, Mutualiako langileen arropak, liburuak, baxera, eta abar ematea hainbat elkarteri (Mundu Bat, EKORROPA, Berakah...). • UMEEKIN elkartea aukeratzea Mutualiarekin lankidetzan aritzeko datozen hiru urteetan. Umeekin, Euskadiko minbizia duten haurren erakundea da. • WOP fundazioak antolaturiko III. Estropadan parte hartzea. • Busti Zaitez kanpainaren informazioa. • Siriako herriaren aldeko hainbat kanpainari buruzko hedapena: «La Manta de la Vida TEJEMOS POR SIRIA» eta «Ayuda a Siria», Gurutze Gorriaren bitartez. • Stop San Filippo elkarteak antolaturiko ekitaldietan parte hartzea. • EITBren elkartasun maratoian parte hartzea. • … Kanpaina horietako baten informazioa zabaltzeko, honako helbidera idatz dezakezue: EquipoONGMutualia@mutualia.es
23
ELKARRIZKETA
Sare sozialak eta sentimenduak: ikuskera desberdin bat Berriki Mutualia sare sozialetara iritsi da, eta sareetan agertzen diren sentimenduen arloko bestelako bertsio bat aukera ona izan daiteke horiek nola funtzionatzen duten ezagutzeko. Horretarako Jonathan Ortigosa Hernández elkarrizketatu dugu. Jonathan informatikaingeniaria da eta gaur egun «Data Scientist» gisa egiten du lan Loire Gestamp enpresan, EHUko Informatika Fakultateko «Intelligent Systems» taldean doktore-tesia prestatzen aritzeaz gain, ikaskuntza automatikoari eta hizkera naturalaren prozesamenduari buruz. Bere denboraren zati handi bat eskaini dio sare sozialetan agertzen diren sentimenduen arloko ikerketari, eta gaia gero eta garrantzi handiagoa bereganatzen ari da sarean beraiei buruz esaten dena ezagutu nahi duten erakundeen artean. Nola neurtzen da sare sozialen bitartezko mezu bateko sentimendu baten balioa? Ordenagailua ez da gai testua ulertzeko, eta, hortaz, mezuetako sentimendua neurtzeko algoritmoak eta formula estatistikoak erabiltzen ditugu, gure jarraipenean gako-hitzei (positiboak, negatiboak nahiz neutroak), «atsegin dut» delakoei eta abarri arreta emanik. Sare motaren arabera errazagoa ala zailagoa izango da neurketa hori. Adibidez, foro batean beti izango da askoz errazagoa. Twitterren kasuan, baina, 140 karaktere baino gehiago idazteko ezintasunak asko mugatzen gaitu, eta hainbat aldiz pentsatu behar dugu esan behar duguna, motz geratzeko arriskuarekin gainera. Eta ironia? Egoera batzuetan ez da hain zaila. Produktu bati buruz modu positiboan jarduten den iruzkin bat ikusten badugu eta gero 5 izarretik 1eko puntuazioa ematen badio, zerbait bat ez datorrela hautematen dugu. Era berean, kontuan eduki behar da askotan pertsonak beraiek ez direla gai ironia ulertzeko, zaila baita. Hitz-zerrendez gain, adierazpen erregularrekin ere egiten dugu lan, esaterako «nik fruta atsegin dut» esaldiaren moduko osaerarekin: subjektua (nik), objektua (fruta) eta aditza (atsegin dut). Horren guztiaren funtsa hizkuntza zenbakietara ahalik eta gehien itzultzea da, ordenagailua hura ulertzeko gai izan dadin.
24
ELKARRIZKETA Kontratatzen zaituzten enpresek zer eskatu ohi dute? Sarritan ezagutu nahi dutena da zer nolako emozioak diren nagusi sarean haien inguruan diharduten mezuetan. Kasu horietan portzentajeekin egiten dut lan, eta argitalpen horiek sailkatu egiten ditut adierazten dituzten emozioen arabera.
Une honetan ari zara sare sozialei eta sentimenduei lotutako proiekturen batean? Bai, aisialdian ikerketa bat egiten ari naiz lankide batekin batera, erabiltzaileek telefono mugikorrentzako aplikazioei buruz argitaratzen dituzten iruzkinen inguruan. Zer mezu mota diren aztertzen ari gara, produktuaz kexu badiren, hobekuntza jakinak eskatzen badituzten, e.a. Gure asmoa da etorkizunean enpresek informazio hori eskuratu ahal izatea, zer alderdi indartu behar dituzten ezagutze aldera. Egungo joera da produktu edo zerbitzu bati buruzko iritzia argitaratzea izugarri gustuko izan badugu edo gure aurreikuspenak betetzetik urrun geratu bada. Sare sozialek enpresa-mailan zer garrantzi dutela uste duzu? Erabiltzaileekin etengabeko harremanetan egoteko modurik onena da, izan ere, lehen ez zen hain erraza zure iritzia inguru hurbiletik kanpo partekatzea. Orain Interneten argitaratu duenaren esperientzia osoa ikus dezakezu, ona izan nahiz txarra izan. Erakunde askok sare sozialetan beraiei buruz esaten denaren ondorioak ateratzea bilatzen dute, datu kuantifikatiboen beharrean. Kritikatzea oso modan dago: mezu gehienek alderdi negatiboak nabarmentzeko joera dute, eta anonimotasunak lagundu egiten du kritikak ugari izaten. Konpainientzat dirua da hori, izan ere, orain jende guztiak haien produktuei buruzko iritzia ematen du, eta esperientzia horietan oinarrituta norabidea alda dezaketen erabakiak har daitezke. Nondik atera zenuen sare sozialak eta sentimenduak lotzeko ekimena? Enpresa bat harremanetan jarri zen nirekin Interneten hari buruz hitz egiten zenaren jarraipena gauzatzeko, eta, horren ondoren sarean argitaratutako mezuetako sentimenduak aztertzea ideia ona izan zitekeela pentsatzen hasi nintzen. Gero Maluuban egin nuen lan, hizkera naturalaren prozesamenduan eta ikaskuntza automatikoak espezializatutako Kanadako enpresa batean, eta haren proiektu nagusia Siriren moduko laguntzaile birtual bat garatzea izan zen. Bertan mezuen asmoa hautematen egin behar izan nuen lan, ordenagailuak haiek antzeman zitzala saiatzen.
25
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT
Irristailu-hockeya
Kirol dibertigarria eta abantaila askokoa Irristailu-hockeyak beti izan du tradizio handia Euskadin, eta zenbait talde elitera iritsi dira, esaterako Jolaseta, joan den mendeko 80ko hamarkadaren hasieran, edo Santutxu, maila nazionalean, garai horretan ere bai. Une honetan Mundaiz, Urdaneta, Universidad Deusto Loyola, Aurrerá de Vitoria eta Gurutzeta taldeek ere Iparraldeko Ligan parte hartzen dute. Martxo amaieran, euskal irristailu-hockey selekzioa nazioarteko txapelketa batean aritu da Macaun (Txina), etxeko selekzioaren, Japoniaren, Taiwanen, Australiaren eta Portugalgo talde baten aurka. Euskal Kirol Federazioen Batasunaren laguntza funtsezkoa izan da euskal taldeak txapelketa horretan parte hartu ahal izateko. Irristailu-hockeya beheko kategorietara ere zabaltzen ari da. Parketezko pista batean jokatzen da lau gurpileko irristailuekin –bi gurpil aurrean eta bi atzean–. Modalitate horretan gorputzaren behe-aldea nahiz goi-aldea lantzen dira. Jokalariak korrika eta driblatzen aritzen dira (bost jokalari izaten dira pistan), eta eskuetan «stick» delakoa daramate, pilota jo eta ate txiki batean gola sartzen saiatzeko. Hori dela eta, koordinazio- eta oreka-mailak handitu egiten dira. Asmoa da modalitate horren bidez haurrei haien denbora libreaz gozatzeko aukera eskaintzea, aisialdia modu aberasgarrian eta sormenez baliatzea estimulatuta eta topaketa-egoerak bultzatuta, nortasuna, bizikidetza eta jostaketa garatzea ahalbidetuko duten jardueren bitartez. Jarduketa horrek haurrengan kirolekiko interesa pizten eta , ohitura osasungarriak sustatzen laguntzen du. Irristailu-hockeyak, era berean, lankidetza eta talde-lana ahalbidetzen ditu, kirola egitea sustatzen du eta pertsonek jolasaren bidez onura fisikoak eta sozialak eskuratu ahal izatea lortzen du. Izan ere, modalitate horrek irristaketaren teknikak aplikatzen ditu: abiadura, iraupena, indarra eta teknika. Hala, espezialitaterik osoenetariko batez ari gara, onura fisiko naiz psikologikoak baititu. Irristailu-hockeyak dagoeneko ohiko irristaketak eskaintzen dituen onura asko dakartza berekin, baina hura praktikatzean izaten den bizitasunaren faktore biderkatzailearekin. Irristaketan jatorria duen kirola izanik, irristailu-hockeyak pisua galtzea ahalbidetzen du, eta bere kalorien erretze-tasa handia da beste kirol batzuekin alderatuz gero. 80 kiloko pisua duen pertsona batek orduko 500 eta 700 kaloria artean erre dezakeela jotzen da, norberaren intentsitatearen arabera. Jokaldi bakoitzaren ondoren, hockeyak aukera ematen du denbora tarte labur batez arnasa sakon hartzeko, hurrengo jokaldia hasi arte, erasokoa nahiz defentsakoa izan. Gorputza indarberritzen da eta kontzentrazioa berreskuratzen du. Horregatik da hain eraginkorra errendimendu fisikoa areagotzeko orduan. Irristailu-hockeyak hankak, izterrak, ipurmasailak, gerria, sabelaldea, lunbarrak eta besoak bizkortzen eta indartzen ditu. Lehen begiratuan pentsa daitekeena gorabehera, irristaketan oinarritutako ariketek aukera ematen dute sasoi onean jartzeko ziurrenik artikulazioek beste kiroletan bezainbeste sufritu gabe. Izan ere, hainbat ikerketak adierazi du behe-artikulazioek jasotzen duten inpaktua % 50 txikiagoa izan daitekeela irristaketan korrikan baino.
26
HUMOR
OGITARTEKOAREN ETENALDIA
Kepa Bilbao
27
mutua informazioa 2016ko martxoa 59 zbk. www.mutualia.eus