mutua informazioa
2016ko otsaila 58 zbk.
Osasun-laguntzei buruzko jakinarazpen sistema berria
AURKIBIDEA 04
05
07
04
Sari-banaketa 2015ko onenaren saria
05
Kontratazio laboralerako Hobari/ Murriztapenen gidaliburua
12
Mutualiak Denbbora sareko enpresen topaketan parte hartu zuen
iradokizun
Osasun-laguntzei jakinarazpen sistema berria
buruzko
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT
13
13
Boxeoan aritzearen abantailak
UMOREA 14
LEGEAK 07
08
12
GAUR EGUN
06
BERDINTASUNA
Pentsioen bateragarritasuna: Ezintasun iraunkor osoa eta erretiro partziala
PREBENTZIOA 08
Arriskuen ebaluazioa: Legea betetzeko dokumentu generikoa edo erabakiak hartzeko tresna.
10
Mutualiak ÂŤDroga-mendekotasuna lanmunduanÂť mintegi teknikoa antolatuko du martxoan 3
La pausa del bocadillo.
GAUR EGUN
GAUR EGUN
Sari-banaketa onenaren saria
2015ko
iradokizun
Kontratazio laboralerako Hobari/ Murriztapenen gidaliburua Mutualiako kudeaketa Saila
Mutualiako kudeaketa Saila
Jada kontratazio laboralerako Hobari/Murriztapenen gidaliburua kontsulta dezakezu, 2016ko otsailan eguneratuta eta jadaneko araudiari egokitua. Enplegu Zerbitzu Publikoan argitaratua.
Joan den ostiralean otsailak 19a «Iradokizun Onenaren Sariaren» epaia eman zuten; ekimen hori urtero antolatzen dugu Mutualian, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko duten iradokizunak jasotzea sustatzeko. IV. edizioan parte-hartze handia egon da, 162 iradokizun jaso ditugu orotara. Arrigorriagako Udaleko langilea den Amagoia Garaizabal izan da saritua, eta iPad2 bat jaso du. Hobekuntza asko sortuko dira horietatik, sakontasun handiagokoak batzuk, sakontasun txikiagokoak besteak, eta gure bezeroen nahiei gehiago eta hobeto egokitzea ahalbidetuko digute. Horien guztien artean, iradokizun irabazlea:
honakoa
izan
da
«Ibilbide birtuala egitea weberako eta mugikorrerako, istripua gertatzen den lehen unetik gida izateko balio dezan» Jasotako iradokizunen kopurua eta kalitatea eskertu nahi ditugu; izan ere gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digute, zalantzarik gabe.
4
5
LEGEAK
GAUR EGUN
Osasun-laguntzei buruzko jakinarazpen sistema berria
Mutualiako kudeaketa Saila
Pentsioen bateragarritasuna: Ezintasun iraunkor osoa eta erretiro partziala MarĂa Urizar. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua
Otsailean, Mutualiak jakinarazpen-sistema berria abiarazi du. Horren bidez, gure laguntza-zentroetara joaten diren langileei ematen zaizkien osasunlaguntzek eragiten dituzten kontingentziak denbora errealean jakinaraziko zaizkie enpresei.
Eta, arrazoi bera dela-eta, langileak bigarren lan horretan erretiro partziala hartu nahi badu, guztiz logikoa da irabazteari uzten dion lan-errentaren parte horren ordezko pentsioa jasotzea, ezintasun iraunkor osoaren pentsioa galdu gabe. Izan ere, bigarren lanbide horretan lanaldi partzialean jarraituko du lanean, soldata murriztuarekin.
Egia da bateraezintasunari buruzko indarreko legeriak Gizarte Segurantzaren Legearen 163. artikuluan (lehengo 122. artikulua) bateraezintasunaren arau orokor bat ezartzen duela, pertsona berak Gizarte Segurantzako bi pentsio jasotzea bateraezin egiteko. Egia da, halaber, lege horrek berak aukera ematen duela, salbuespenak ezartzeko bai legez, bai erregelamendu bidez. Horrela, 1131/2002 Errege Dekretuak erretiro partzialaren zehaztasunak xedatzen ditu 14.1 artikuluan.
Sistema honen abantaila nagusia interesdunek informazioa berehala jasoko dutela da. Gainera, enpresei 625/2014 Errege Dekretuak ezartzen duen RED sistemaren bidezko jakinarazpen-betebeharrak epean betetzen laguntzen die.
Lana guztiz uzten duenean, hau da, erretiro osoa hartzen duenean, orduan bai, jasotzen duen pentsioa eta ezintasun iraunkor osoa bateraezinak izango dira.
Ezintasun iraunkor osoaren eta erretiro partzialaren pentsioen bateragarritasunari dagokionez, ezartzen da hori posible dela, baldintza batekin: erretiro partziala pentsio hori kobratzeko eskubidea ematen duen kontratu baten ondorio izatea, hau da, ezintasun iraunkor osoa eragin zuen lanbidea ez den beste batean egindako lanak ematea pentsio hori jasotzeko eskubidea.
Laneko istripu bat dela eta pertsona batek Mutualiarengana jotzen duenean izan daitezkeen egoeren berri ematen dute jakinarazpenek: - Baja eragin duen edo ez duen LI - Baja eragin duen edo ez duen LG - LG behaketarekin - Intzidentzia lanekotzat ez jotzea - Gertakari arruntengatik bajak eta altak
Gatazkak sortzen dituen beste gai bat zera da, emandako pentsioak kalkulatzeko langileak eginiko zer kotizazio diren aplikagarriak. Oraingoz, Auzitegi Gorenak 2014ko urriaren 28an eman zuen sententzian esandakoa hartu beharko da kontuan. GSINek dio pentsio baten oinarri arautzailea kalkulatzeko erabili diren kotizazio-oinarriak ezin direla erabili gero beste pentsio baten oinarri arautzailea kalkulatzeko, eta horretarako lehen pentsioa eman zenetik sortutako kotizazioak erabili behar direla. Alabaina, Auzitegi Gorenak arrazoibide hori gainditu du, aurreko kotizazioak baztertzea egokia ez dela esanda. Horretarako, 1131/2002 Errege Dekretuaren 12. artikuluak dioena hartzen du kontuan. Hauxe izan behar da gogoan pentsioen zenbatekoa kalkulatzerakoan, artikulu horren arabera: ÂŤGertaera eragilearen unean langileak egin dituen kotizazio-urteakÂť, inolako bazterketarik gabe.
Horrela jasota dago gure Justizia Auzitegi Gorenen sententzietan; zehazkiago, Kataluniako Auzitegi Gorenaren 3896/2015 sententzian (ekainaren 12koa). Kasu horretan, ezintasun iraunkor osoa eman zioten gidari bati laneko istripu baten ondoren, eta geroago enpresa berean alta eman zioten ordainleku-sistemetako laguntzaile gisa. Azken lan horretan erretiro partziala eskatu zuen, baina Gizarte Segurantzaren Institutuak ezezkoa eman zion, bi pentsioak jasotzea bateraezina zela adieraziz. Hala ere, auzitegien epaiak langileen aldekoak izaten ari dira, egindako lanak desberdinak direnean. Berdina ebatzi zuen EAEANek uztailaren 7ko 1291/2015 sententzian.
Era berean, jakinarazpenaren epea bete baino lehen, hilero enpresak hileko lehen bost egun baliodunetan jakinarazi beharko dituen bajarik gabeko laneko istripuen zerrenda bidaliko da. Jakinarazpenen hartzaileak Mutuliaren estraneteko erabilera kontratuan bildutako enpresa eta aholkularitza-zerbitzuetako erabiltzaile baimenduak dira. Ildo horretatik, estrateneko Erabiltzaileen kudeaketa atalean aukera ematen dugu enpresa bakoitzeko erabiltzaileen administratzaileak erabaki dezan Mutualiak bidatzen dituen jakinarazpenak nork jasoko dituen.
Gerta liteke erretirorako zenbatzen diren kotizazioek beste prestazio batzuk jasotzeko eskubidea eman izana (langabezia, aldi baterako ezintasuna, etab.) onuradunaren bizitzan. Hori guztia dela-eta, ez litzateke koherentea izango ezintasun iraunkor oso baten pentsioa kalkulatzeko erabili ziren kotizazioak erretiro-pentsio bat emateko erabil ezin daitezkeela esatea. Izan ere, hori egitekotan egoera oso desberdinean geratuko lirateke, justifikaziorik gabe, ezintasun osoa lan-bizitzaren hasieran edo erdialdean sufritu dutenak.
Interpretazio horrek bat egiten du guztiz gure Gizarte Segurantzaren sisteman erretiro partzialak eta ezintasun iraunkor osoak duten paperarekin. Izan ere, prestazio horien helburua zera da, onuradunari ezbehar baten ondorioz bere borondatearen aurka jasotzeari uzten dion errenta profesionalen ordezko beste errenta bat ematea.
Bestalde, sortutako informazio guztia Mutualiaren estranetean ere jasoko da, eta edonoiz kontsultatu ahal izango da (enpresako langileen gertakarien zerrenda, LIen eta LGen ondoriozko altak eta bajak eta gertakari arruntei buruzko informazioa).
Horrexegatik oinarri arautzailearen % 55 baino ez du jasotzen langileak ezintasun iraunkor osoaren pentsioarekin, beste lan-jarduera bat egin eta beste errenta profesional bat jasotzeko lan egiteko nahikoa ahalmen geratzen zaiola aintzat hartuta. Errenta hori eta ezintasun iraunkor osoaren pentsioa bateragarriak dira. 6
7
PREBENTZIOA
PREBENTZIOA
Arriskuen ebaluazioa: Legea betetzeko dokumentu generikoa edo erabakiak hartzeko tresna. Mutualiako Prebentzio Saila
Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen arabera, enpresa bateko prebentzio-jarduerak enpresariak planifikatu behar ditu, langileen segurtasunarentzako eta osasunarentzako arriskuen hasierako ebaluazioa oinarri hartuta. Beraz, arriskuen ebaluazioa ezinbesteko tresna da erabaki egokiak hartu ahal izateko, lanak eragindako arriskuak gutxitu edo deuseztatu nahi direnean.
Lanpostu guztiak ebaluatu behar dira arrisku espezifikoak antzemateko, horietan emakumeak egon ala ez, eta arriskurik ez duten postuak identifikatu behar dira. Kasu indibidual bakoitzean, ebaluazio espezifiko bat egin beharko da eta horretan langilearen osasunarentzako arriskuak aurkitzen badira, neurri zuzentzaileak hartu beharko dira lanpostua haurdunarentzako egokia izan dadin edo, bestela, emakumea bere osasuna arriskuan jarriko ez duen beste lanpostu batera bideratu beharko da.
■ Azkenik, azpimarratu behar da ebaluazioa lan-baldintzen hobekuntza sustatzeko tresna bat dela, eta ezin dela dokumentu estatiko bat izan. Gaur egun, ezinezkoa da uneoro eboluzionatzen ari ez den enpresa bat edo lanpostu bat imajinatzea, ez urteetan, baizik eta hilabeteetan edo asteetan. Arriskuen ebaluazioa berrikusi egin behar da beste jarduera batetatik eratorritako arrisku berriak hautematen diren bakoitzean (hala nola, istripuen ikerketak, larrialdi-planak, osasunaren zaintza, gertakarien komunikazioa, aldaketak lan egiteko moduan, etab.). Etengabeko berrikuste-prozesu batez ari gara enpresa gehienen kasuan, eta ez bi edo hiru urtean behin, lehen egiten zen bezala. Legea betetzeaz gain, langileak modu eraginkorrean babesteko, arriskuen ebaluazio oso bat egitea ezinbestekoa da.
■ Arrisku psikosozialen ebaluazioa kontuan hartu beharrekoa da, halaber. Pertsonei mentalki eragin diezaieketen alorrei arreta eskaini behar zaie (estresa, lan-kargak) eta ez dira baztertu behar lanaren antolaketarekin lotura duten gaiak (lana antolatzeko modua bera, familia eta lan bizitza uztartzeko ezintasuna).
Batzuetan, ordea, arriskuen ebaluazioak bere xede nagusia galtzen du eta, erabakiak hartzeko tresna bat izan ordez, legeak ezartzen dituen betebeharrei erantzuteko eta enpresak eta haiek egiten dituzten teknikariek izan litzaketen erantzukizunak estaltzeko dokumentu bat bilakatzen da.
■ Arriskuen ebaluazioetan, unean bertan gerta litezkeen arriskuak kontuan hartzeaz gain, beharrezkoa da etorkizunean gerta litezkeen arriskuak ere gogoan izatea, horiek aipatuta eta ebaluatuta.
Artikulu honetan enpresetako arriskuen ebaluazioetan egin litezkeen hobekuntza batzuk aztertuko ditugu:
■ Ez dira lan nagusietako arriskuak bakarrik ebaluatu behar, lan osagarrietan ager daitezkeenak ere kontuan hartu beharrekoak dira. Arrisku horiek arrisku orokorrak aztertzeko erabiltzen dugun prestutasun berarekin ebaluatu behar ditugu, lan horiek ez baitira hain ondo antolatuta eta gainbegiratuta egoten, eta ezkutuko arriskuen iturri izaten baitira.
■ Arriskuak ebaluatzeko dokumentua erraz eskuratzeko moduan jartzea, dokumentu horrekin lan egin behar duten edo hura kontsultatu behar duten pertsona guztientzat. ■ Nola egingo den arretaz planifikatzea, helburuak eta prozedurak behar bezala definituta. ■ Beharrezkoa da langileen, erdi-mailako kargudunen, arduradunen, delegatuen eta abarren parte-hartzea eta inplikazioa lortzea. Izan ere, haiek dira enpresaren egunerokotasuna ezagutzen dutenak eta, informazio hori biltzen ez badugu, ebaluazioaren izaera praktikoa galduko da.
■ Langile bakoitzaren ezaugarri propioak kontuan hartu behar dira: Norbanakoen berezitasunak oso faktore garrantzitsua dira arrisku askotan, eta kontuan hartu beharrekoak dira gizatalde ahulenak; esaterako, adingabek, gazteak, adin nagusiko pertsonak, haurdun dauden emakumeak eta ezintasunen bat duten pertsonak.
■ Saihestekoak dira, halaber, arriskuen ebaluazio generikoak edo zehaztapenik gabekoak, bai arriskuak identifikatzerako orduan, bai neurri zuzentzaileak proposatzerakoan. Ezinezkoa da erori edo manipulatzen diren objektuen kontrako neurri praktiko eraginkorrak hartzea ez badakigu zer erortzen den, zer manipulatzen den, etab.
■ Aurreko puntuari dagokionez, bereziki nabarmentzekoa da emakume haurdunen kasua: Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 26. artikuluak ezartzen du derrigorrezkoa dela babesneurriak hartzea emakume bat haurdun dagoenean.
8
9
PREBENTZIOA
PREBENTZIOA
Mutualiak «Droga-mendekotasuna lanmunduan» mintegi teknikoa antolatuko du martxoan
Arrakasta eta parte-hartze handia Mutualiak antolaturiko Ahotsaren Eskolako tailer praktikoetan Mutualiako Prebentzio Saila
Mutualiako Prebentzio Saila
Joan den azaroan Bilbon eginiko «Drogamendekotasuna lan-munduan» mintegiaren arrakasta ikusita, Mutualiako Prebentzio Sailak deialdi berri bat antolatuko du Donostian, martxoaren 17an, 09:30etik 13:30era. Enpresaburuei, giza baliabideetako langileei, prebentzio-teknikariei eta, oro har, aginte-postuak dituztenei dago zuzenduta. Aurreko edizioan izan genituen hizlari berak izango ditugu, lau guztira, Gizakia Helburu, Eusko Jaurlaritza, Hijos de Juan de Garay eta Mutualiakoak, eta bakoitzak arazoari buruz duen ikuspegia eta esperientzia partekatuko du. Mendetasuna eragiten duten substantzien noizbehinkako kontsumoak edo kontsumo errepikatuak laneko osasunari eta segurtasunari eragiten dioten arriskuak sortzen dituenez, enpresetako arriskuak prebenitzeko planek mendetasun horien balizko eragin negatiboak hartu
behar dituzte aintzat, bai eragin horiek enpresatik kanpoko eragileek bultzaturikoak badira, bai laneko faktoreek edo bi kasuek eragindakoak badira. Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsua da honako hauek jakitea: ■ Langileen mendekotasuna hautemateko bideak. ■ Langileek eta enpresariek mendekotasun arloan dituzten erantzukizunak.
■ Mendekotasunei buruzko lege-proiektua.
Otsailean zehar eta martxoaren hasieran, Mutualiak hiru tailer praktiko antolatu ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Tailerrak ahotsa lanerako tresna gisa erabiltzen duten langileei zuzenduta egongo dira. Parte-hartzaileek ahotsa zaintzeko, lanean eta eguneroko bizitzan hobeto erabiltzeko eta erabilera txarretik eratorritako patologiak prebenitzeko aholkuak jaso dituzte gai horretan esperientzia handia duen Alfonso Muñoz Etxebarria logopedaren eskutik.
arrakastagatik, maiatzekoak ia beteta daude. Informazioa eta izena emateko fitxak eskuragarri daude mutualia.es webgunean edo honako esteka hauetan: Ahotsaren Eskolaren egutegia (PDF 297 KB) Ahotsaren Eskolan izenaemateko fitxa (PDF 93 KB)
Jardunaldietan izandako parte-hartze maila handiak agerian uzten du ahotsa zaintzea laneko osasunaren alderdi garrantzitsua dela eta, gaur egun, jarduteko eta hobetzeko aukera handiak dituela. Ahotsa laneko tresna da lanbide askotan, eta jasandako edozein alteraziok eragina izan dezake lan-jardueran. Zehazkiago, ahots-kordetako noduluak laneko gaixotasuntzat jotzen dira ahotsa etengabe erabili behar izaten den lanbideetan. Tailerrak hiru saiotan garatzen dira, talde txikitan, eta ikuspegi praktikoa eta parte-hartzailea izaten dute nagusi. Aurreko edizioetako parte-hartzaileen balorazioa bikaina izan da. Tailer horiek berak maiatzean eta irailean egingo dira, baina izandako
10
11
MUTUALIA KIROLAREKIN BAT
BERDINTASUNA
Mutualiak Denbbora sareko enpresen topaketan parte hartu zuen Cristina Mendia Mutualiako berdintasun-zuzendaria
Joan den otsailaren 12an MUTUALIAK Denbbora sareko eragile taldea osatzen duten enpresen topaketan parte hartu zuen. Ekitaldiaren helburua sarearengan interesa duten enpresen memorizazio-prozesua zehaztea eta haiek bertan sar daitezen bultzatzea izan zen. Denbbora Sarea Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazitako lankidetza publiko-pribatuko sare bat da, eta haren helburua «denboraren erabileraren berrikuntzan» jarduten duten enpresen arteko topaketa bultzatzea da. Talde eragilea osatzen duten enpresetako asko Mutualiako kide dira, hona hemen izenak: ARTEZ, EROSKI, MUTUALIA, TORREZURI, VIRTUAL WARE, ZUBIETXE eta MURGIBE, laguntzaile tekniko gisa ere aritzen dena. Topaketan, sarea bultzatzeko eta sendotzeko proposamen berriak egiteaz gain, nazioarteko jardunaldi bat antolatzeari buruz hitz egin zen. Ekitaldia apirilaren 15ean izango litzateke, eta Bartzelonako eta Bilboko Merkataritza Ganberak gonbidatu nahi dira bertara, baita languneen erabilerari eta denboren kudeaketari buruzko azterlanak eta proiektuak egiten dituzten Europako taldeen ordezkaritza bat ere.
Boxeoan aritzearen abantailak Euskadik beti harrobi eta zaletasun nabarmenak izan ditu boxeoaren arloan. Azkenaldian, beti izan duen erakargarritasuna berriro azaleratu dela dirudi. Boxeoko jaialdi ugari antolatzen dituzte eta Euskadiko txapelketek gero eta maila handiagoa dute.
Boxeoko entrenamenduek gorputza eraldatu dezakete. Kirol honetako elementu batzuek, adibidez korri egiteak, soka-saltoan aritzeak, zaku astun bat kolpatzeak edo praktikako borrokaldiek, oso denbora laburrean ehunka kaloria erretzen laguntzen dute. Ariketa horiek pisua galtzea edo mantentzea eragiten dute. Boxeoak, gainera, gorputz osoko giharrak indartzen ditu, eta esan dugun bezala, lan kardiobaskularra hobetzen du. Erresistentzia hobetzeak eta gihar indartsuagoak izateak eguneroko mugimenduak
Zenbait boxeolariren garaipenen eraginez (Andoni Gago, Kerman Lejarraga edo Jon Fernández, besteak beste), kirolari batzuk haien urratsei jarraitzen ahalegintzen dira eta beste batzuk kirol honetan hasten dira. Boxeoa kirol bortitz gisa irudikatzearen topiko batzuetan erabiliegia alde batera utzita, modalitate horretan aritzen direnei on egiten dien jarduera fisiko bat da. Beste kirol batzuek bezala ukipen fisikoa eskatzen duelako erreparoak eragiten baditu ere, boxeoa hainbat intentsitate mailatan eta gradualki praktikatu daiteke. Gure lurraldean, gimnasio askotan modu lasaian entrenatzen da eta teknika borrokatu gabe erakusten da. Profesionalak –lehenengo lerroetan aipatu ditugunak kasu– entrenatzen diren gimnasioetan ere, hainbat borroka maila daude. Horregatik, boxeoan aritu nahi duena inolako beldurrik gabe has daiteke kirol hau praktikatzen. Boxeoak, adibidez, onura fisikoak eta psikologikoak eskaintzen ditu. Kirol honek ariketa aerobiko asko egitea eragiten du, boxeoko edozein entrenamendutan etengabe mugitu beharra dagoelako.
energia handiagoarekin eta lesioak izateko arrisku txikiagoarekin egitea dakar. Boxeoa ukipen-kirola denez, aurkariaren kolperen bat jasotzea logikoa da. Gimnasio batean modu leunean aritzen bagara modalitate honetan, gorputza estres psikologiko eta fisikoko egoera baten aurrean modu kontrolatuan jartzen ere laguntzen du boxeoak. Kirol honen alderik nobleena da. Normalean, borrokaldi baten ondoren, borrokalariek beti elkar zoriondu eta besarkatzen dute, elkarri dioten errespetua adierazteko.
Ariketa aerobikoak egiten ditugunean, sistema kardiobaskularra aktibatzen da, eta horren ondorioz, odol-zirkulazioa eta arnasketa-sistemaren funtzionamendua hobetzen dira. Horregatik guztiagatik, bihotza ere indartzen da. Boxeoak, gainera, entrenatzen garen bitartean egiten dugun horretan arreta handia jartzea eta bost zentzumenak horretara bideratzea eskatzen du. Borrokan ari bagara, arreta handiagoa da, eta kontzentrazioa maximoa. Aurkariak gu ez ukitzeko uneoro adi egon beharra oso lagungarria da gorputzak kanpoko estimuluei azkarrago erantzuteko, eta hala, erreflexuak areagotzeko. 12
Boxeoa beti adiskidetasuna bultzatzen saiatzen da, eta gainera, zenbait alderditan autodiziplina dosi handia eskatzen du, esaterako: entrenamenduen ordutegiari, planteatutako ariketak ondo egiteko ahaleginari, dietari, atsedenaldiak errespetatzeari eta erretzea eta alkohola edatea saihesteari dagokienez. Kirol hau indartsu itzuli da. Euskadi beti boxeatzaile handien sorlekua izan baita. 13
UMOREA Eman iritzia
Ogitartekoaren etenaldia
MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke.Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es
mutua informazioa 2016ko Otsaila 58 zbk.
Kepa Bilbao
www.mutualia.eus 14