mutua informazioa
ERRESONANTZIA MAGNETIKO BERRIA PAKEAN
2015eko martxoak 48 zbk.
AURKIBIDEA GAUR EGUN
LEGEAK
Mutualiak webgunea estreinatuko du Diseinu berritzailea duen webgune berri bat Eduki gehiago, nabigazio hobea
06
PRESTAKUNTZAK
Enplegu mugagabea eta enplegu autonomoa sustatzeko neurriak Karga finantzarioaren murrizketari eta beste neurri sozial batzuei buruzko otsailaren 27ko 1/2015 Errege Lege Dekretuan jasotako sustapen-neurriak sartuko dira indarrean.
14
FORMAKUNTZA Segurtasunean jokabide-aldaketa bilatzea, enpresek duten erronka
21
SEGURTASUN GOMENDIOAK
Insomnioak lan-istripuak eragin ditzake
22 BERDINTASUNA Mutualia ha sido incorporada en el egrupo motorg que junto con entidades tratan de difundir entre las empresas de Euskadi, una gesti贸n conciliadora
25
MUTUALIA KIROLAREKIN Bikaintasuna belartza gainean. Euskal belar-hockeyak
26 UMOREA
Ogitartekoaren etenaldia
28
Bonus kanpaina 2015
Apirilaren 1ean, 2015eko kanpainako Bonus pizgarriaren eskabideak aurkezteko epea irekiko da. Jarraian, pizgarri horretara jotzeko beharrezko betekizunak gogoraraziko dizkizuegu.
19
GAUR EGUN
MUTUALIA IKASGELA Mutualiaren ekimen berri bat gure kolaboratzaile eta enpresa elkartuei zuzendua. Apirilean Mutualiak hasiera emango dio “MUTUALIA IKASGELA” plataforma berriari. Bertan garrantzizkoak diren gaiak aztertuko ditugu ikuspuntu praktiko batetik, gizarte segurantzaren arloan egindako berrikuntzak batez ere, horregatik
ikasgela gure enpresa elkartu eta kolaboratzaileek dituzten pertsona teknikoei begira prestatu dugu. Ikasgela Mutualia osatzen duten pertsonek emango dute eta gure egoitzetan egingo da. Mutualia Ikasgelaren lehenengo edizioa apirilean izango da eta langile autonomoen lan uztearen babesari buruz mintzatuko gara. Hurrengo egunetan gure web horrian, ikasgela non eta zein egunetan ospatuko den argitaratuko dugu, informazio gehiago nahi baduzu jar zaitez harremanetan zure kudeatzailearekin. Ikasgela zure gustukoa izatea espero dugu eta zure lanerako tresna erabilgarria izango delakoan gaude.
Mutualiaren App-a: saria Start BiscayApp lehiaketan Mutualiako Kudeaketa Saila Mutualiak mugikorreko aplikaziorik onenaren saria irabazi du Start BiscayApp lehiaketan; lehiaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytic Fundazioak antolatzen du, Administrazioaren eta Smart Cityren kategorian. 100 inskripziotik gora eta 22.000 bisita baino gehiago izan ditu. Finalistok gure proiektuak epaimahaiko zenbait ordezkariren aurrean aurkeztu beharko izan genituen, pasa den larunbatean, 2015eko otsailaren 28an, Biscaytik Fundazioaren egoitzan, Getxon. Saria jaso zuten gainerako APPak hauek izan ziren: ·
Aisiaren kategorian: Surf Search Spot
·
Produktibitatearen kategorian: Perpetuall
·
Hezkuntzaren eta berrikuntzaren kategorian: TTS Aholab
·
Merkataritzaren kategorian: Warantum
·
Bizkaiko aplikaziorik onena: TTS Aholab
Gure aplikazioaren bidez, telefono mugikorretik mutuarekin lan egiten duten pertsonen kudeaketa ugari gara daitezke eta ziurtasun osoz jakin datu medikuak eta ekonomikoak konfidentzialtasun-kontrol zorrotzekin kudeatzen direla. Gure aplikazioa honako hauetan dago eskuragarri: Apple App Store eta Google Play. Sariez gainera, Start BiscayApp-ek mahai-ingurua antolatu zuen: “Nola lortu etekinak mugikorreko aplikazioen bidez”. Monetizazioan hauexek parte hartu zuten: Jon Beltránek, Digital Legends-ekoak; Ander Gogorzak, Beat & Chat-ekoak, eta Kepa Apraizek, Boletus-ekoak.
3
GAUR EGUN
Erresonantzia magnetiko berria Pakean
Lorena Aguirregabiria G.R.A.O. arduraduna
Castresana-
Mutualiako Pakea klinikak bere eremu erradiologikoan erresonantzia magnetiko berri bat instalatu du, Siemens markaren 1,5 teslako Magnetom Essenza aparatua, hain zuzen. Zentroko diagnosi-tresneria nabarmen hobetzen duen ekipamenduak Hitachi markaren aparatua ordeztuko du. Aparatu honek azterketak azkarrago egiten ditu, irudiaren kalitatea hobea lortzen du eta azken belaunaldiko software bat du. Azken belaunaldiko ekipamendu bat da, imanean, gradientetan, erradiofrekuentzia-sisteman, hariletan eta irudiak lortzeko softwarean aurrerapen tekniko berrienak baititu. Ezaugarri horiei esker, denboratarte laburrean, kalitate handiko irudiak lor daitezke. Ondorioz, irudiak errazago interpretatu daitezke eta, azken batean, diagnostiko hobeak egin ahal izango dira. Halaber, ekipamenduaren errendimendua handitzen du eta itxarote-denbora murrizten du. Ekipamenduaren diseinua, gainera, pazienteari egokituta dago, proban zehar erosotasuneko, soinuko eta segurtasuneko baldintzak hobeak izango baititu. Ezaugarri
4
teknikoei
dagokienez,
ekipamenduak
TIM (Total Imaging Matrix) 4G teknologia erabiltzen du. Teknologia horrek harilen errendimendua hobetzen duenez, bereizmen espazial eta tenporal altua lortzen du. Era berean, Siemens DOTen (Day Optimizing Throughput) motorra ere badu eta, horren bidez, eskaner-estrategia onena hautatu daiteke modu errazean eta sinplean, pazientearen baldintza fisikoetan eta argibide klinikoetan oinarrituta. Horregatik, seinalearen eta soinuaren arteko harreman onarengatik, TIM 4G eta DOT teknologiek kalitate bikaineko irudi bat eskaintzen dute denboratarte laburragoan. Txosten diagnostikoak eta irudiak Historia Kliniko Digitalean sartuko dira eta, bertan, Mutualiako hainbat zentrotako eta zerbitzutako medikuek kontsultatu ahal izango dituzte. 2014an, Pakea klinikan erresonantzia magnetikoko 1.100 azterketa baino gehiago egin ziren eta, logikoki, kopuru hori handitu egingo da ekipamendu berriarekin, azterketa-gaitasuna handituko delako orkatila, eskumuturra, eskua eta oina bezalako ataletan. Gorputz-atal horien ezaugarriak direla medio, bereizmen espazial handiagoa eta haril espezifikoak behar dituzte.
GAUR EGUN
PARTE HARTZE HANDIA BILBON EGINDAKO LAN ISTRIPUEN KOSTUEN INGURUKO MINTEGI TEKNIKOAN Mutualiako Prebentzio Saila
Martxoaren 12an, MUTUALIAren instalazioetan, Bilbon, “LANEKO ISTRIPUEN KOSTUA” izeneko mintegi teknikoa egin zen. Harrera beroa izan zuen Mutualiari atxikitako enpresetako Lan Arriskuen Prebentzioan inplikatutako eragileen artean. Mintegia Carles Salas Ollé jaunak eman zuen, Bartzelonako Unibertsitateko Laneko Medikuntzako mediku espezialistak, psikologiako doktoreak Valentziako Unibertsitatean, Lan Arriskuen Prebentzioko goi-teknikariak, UPCko enpresen antolamenduko saileko irakasle elkartuak eta TUSGSAL enpresako SST arduradunak. .
Erakusketa lau ardatz nagusiren bueltan garatu zen: istripuen kostuen analisiaren justifikazioa eta oinarri teorikoa, prebentzioaren ekonomia, lan-istripuen kostuak analizatzeko metodologiak eta, azkenik, aplikazio praktikoa, horretarako bertaratutako guztientzako eskuragarri diren adibideen bidez. Deialdia arrakastatsua izan zen, eta gelako leku guztiak bete ziren.
5
GAUR EGUN
Mutualiak webgunea estreinatuko d ditu bere estranetean
6
GAUR EGUN
du eta aukera gehiago eskainiko Mutualiako Kudeaketa Saila
Diseinu berritzailea duen webgune berri bat Mutualia, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean diharduen bigarren Mutua Kolaboratzaileak 2015eko apirilean diseinu berritzailea duen webgune berria estreinatuko du. Bertan, informazioa profil profesionalen arabera egituratu da, hau da, informazio enpresen, autonomoen, lan-aholkularien edo langileen arabera egituratu da. Diseinuaren eta edukien aldaketak nabigazioa hobetzera bideratu dira; horrela, gehien interesatzen zaigun informaziora iritsiko baikara. Eduki gehiago, nabigazio hobea Mutualiaren webgunearen edukiak erabat berritu dira eta gure webgunea bisitatzen duten profil profesional nagusiek (enpresek, autonomoek, lan-aholkulariek eta langileek) informazio interesgarrienera sarbide zuzenagoa izateko egituratu dira. Mutualiaren webgunera sartzeko modu berri bat gehitu dugu euskaraz nabigatzen dutenentzat; izan ere, honako domeinu hau jarri dugu martxan: www.mutualia.eus Estraneta Gure estraneteko botika-kutxen atala, martxoan, berritu egin da zerbitzu hobea emateko eta, laster, ordezko ordainketa egiteko funtzionalitate berria erakutsi ahal izango dugu, baita jakinarazpenak ere. Aplikaziora sartzeko eskaera egiteko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan zure kontaktuarekin, Kudeaketa Saileko 900.50.60.70 telefono-zenbakira deituta, eta hark esango dizu ordu gutxiren buruan tresna hau izateko jarraitu beharreko urratsak zein diren.
7
GAUR EGUN Mutualiako Kudeaketa Saila
1/2015 ERREGE LEGE DEKRETUA, OTSAILAREN 27KOA, ENPLEGUAREN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN EREMUKO NEURRIEI BURUZKOA Hiru dira jasotzen dituen neurriak, eta jarraian garatuko dira: I- ELDa indarrean jartzen denetik (2015eko martxoaren 1a) aurrera egiten diren kontratu mugagabeengatik kuoten murrizketa ezartzea, kontuan hartuta, aldi berean, gaur egungo «tarifa finkoa», 3/2014 Errege Lege Dekretuak araututakoa, 2015eko martxoaren 31n amaitzen dela. «Tarifa finkoa»ren mekanismoan, Gizarte Segurantzari enpresa-ekarpena egiteko, kopuru finkoa ezartzen da, langilearen ordainsaria gorabehera, baina, ELDak ezarritako mekanismo berrian, murrizketa egiteko, «gutxieneko salbuespena» zehazten da, zenbateko berekoa kontratu guztietan, ordainsaria gorabehera. Beraz, kuotaren murriztea, termino erlatiboetan, gero eta handiagoa izango da, langilearen soldata gutxieneko salbuespen horretatik zenbat eta hurbilago egon. II - Autonomo batek, familia- eta lan-bizitza uztartzeko, inoren konturako langile baten kontratazioa behar duelako egiten duen langilearen kontratazioagatiko kuotak murriztea; horrela, norbere konturako langileen eremura zabaltzen da dagoeneko inoren konturako langileen kontratazioan araututako neurria. III - Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Araubide Berezian jasotako aldi baterako langileen aldeko langabeziagatiko subsidioari edo nekazaritza-errentari heltzeko behar den lanaldi errealen kopurua murriztea.
I. ENPLEGU MUGAGABEA SUSTATZEKO NEURRIAK 8. ART. ETA ELD-KO BIG. XED. IRAG.) MURRIZKETARAKO/HOBARIRAKO KONTRATUAK Mugagabeak edozein modalitatetan. Neurria enpresek kontratatutako inoren konturako langileei eta kooperatibetako langile bazkide edo lan-bazkide gisa sartzen direnei aplikatu ahalko zaie, betiere, inoren konturako langileen berezko Gizarte Segurantzaren araubidea aukeratu badute, bai eta lan-sozietateetako langile bazkide gisa sartzen direnei ere. ZEIN KOTIZAZIORI APLIKATZEN ZAION Kontingentzia arruntengatiko enpresa-kuota (kontingentzia horiengatiko kotizazio-oinarriaren % 23,6). Kontingentzia profesionalengatiko kotizaziorako eta baterako bilketaren kontzeptuetarako (langabezia, FOGASA eta lanbide-heziketa), jasotako ordainsari guztiarengatik kotizatzen da. Onura kotizazioan lanaldiarekin eta ordainsariarekin lotuta dago. Arau hauek aplikatzen dira: 1. Lanaldi osoko kontratuetan: Hilabete bakoitzari dagokion kontingentzia arruntengatiko kotizaziooinarriaren lehenengo 500 euroak kotizazio-tasa aplikatzetik salbuetsita egongo dira, enpresari dagokion zatian. Oinarri horren zenbatekoaren gainerako zatiari une bakoitzean indarrean dagoen kotizazio-tasa aplikatuko zaio. Adibidea: ELDa indarrean sartzen denetik, kontratu mugagabearen bidez eta denbora osoz kontratatzen den langilea, hilabetean 850 euroko kotizazio-oinarria eta laneko istripuagatiko % 1,45eko kotizazio-tasa dagokiona. Langile horren kotizazioa hau izango da:
8
GAUR EGUN
ENPRESABURUA
LANGILEA
GUZTIRA
GERTAKIZUNAK
MOTA
EUROAK
MOTA
EUROAK
MOTA
EUROAK
GERTAKARI ARRUNTAK
LEHEN 500 EUROAK
0
-
4,7
23,5
4,7
23,5
HURRENGO 350 EUROAK
23,6
82,6
4,7
16,45
23,6
99,05
KONTINGENTZIA ARRUNTAK, GUZTIRA
82,6
4,7
39,95
28,3
122,55
LANEKO GERTAKARIAK
1,45
12,32
-
-
1,45
12,32
LANGABEZIA
5,5
46,75
1,6
13,18
7,05
59,83
FOGASA
0,2
1,7
-
-
0,2
1,7
LANBIDE HEZIKETA
0,6
5,1
0,1
0,85
0,7
5,95
GUZTIRA
148,47
53,98
202,45
(*) Adibide honetan, enpresariak, kontingentzia arruntengatik kotizatzeko, kotizazio-oinarriaren % 9,71 ordainduko luke (82,60/850), % 23,60ko tasa orokorraren aldean. Kotizazio-oinarria 1.500 eurokoa izan balitz, kontingentzia arruntetan enpresa-ekarpenagatiko kotizazio-tasa % 15,73 izango zen [(1500 – 500) x 23,6) / 1500]. 2. Lanaldi partzialeko kontratuetan: Lanaldia, gutxienez, konparagarri den denbora osoko langilearen lanaldiaren % 50en baliokidea denean, 500 euroak proportzioan murriztuko dira kontratu bakoitzaren lanaldiaren murrizketaren ehunekora. Kontuan izan behar da, horrelako kontratuetan, ez zaiola onura aplikatuko ordu gehigarriengatiko kotizazioari. LANALDIAREN %
GUTXIENEKOA (EURO)
LANALDIAREN GUTXIENEKOA (EURO) %
LANALDIAREN % GUTXIENEKOA (EURO)
50
250
55
275
60
300
65
325
70
350
75
375
80
400
85
425
90
450
95
475
100
500
90
450
Kotizazioaren onura hori hauxe izango da: hobaria (finantzaketa, beraz, SPEEren kargura), kontratazio mugagabea Gazte Bermearen Sistema Nazionalean izena emanda dauden eta 18/2014 Legearen 105. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten langileekin egiten denean, eta murrizketa (Gizarte Segurantzak finantzatuta), kontratatutako gainerako langileentzat. Hobaria edo murrizketa aplikatzeak ez du eraginik izango eraginpean dauden langileen eskubide diren prestazio ekonomikoen zenbatekoa zehazteko orduan; kopuru hori kalkulatzeko, dagokien kotizaziooinarriaren zenbateko osoa aplikatuko da. IRAUPENA · Arau orokorra: 24 hilabete, kontratua ondorioak izaten hasten den egunetik aurrera zenbatuta – kontratua idatziz formalizatu beharko da–, eta 2015eko martxoaren 1etik 2016ko abuztuaren 31ra arte egindakoei dagokienez (sustapen-programaren iraupena: 18 hilabete). · Murrizketaren aplikazioa izango duen kontratua formalizatzeko unean, 10 langiletik behera duten enpresentzat: Beste 12 hilabete (3 urte, guztira), baina, aldi horretan, kotizazio-tasa aplikatzetik salbuetsita egongo diren kotizazio-oinarriaren lehen 250 euroak edo lanaldi partzialeko kontratazioaren kasuetan dagokion proportzioan gutxitutako zenbatekoa.
9
GAUR EGUN Kontuan izan beharko da, dagokion Gizarte Segurantzaren araubidean dauden langileen altaren edo bajaren datak hilabete naturaleko lehen edo azken egunarekin bat ez datozen kasuetarako, artikulu honek aipatzen duen onuraren aplikazioaren helburu den zenbatekoa proportzionala izango dela hilabetean altan bete den egun-kopuruarekin [adibidea: kontratuak 2015eko apirilaren 11tik aurrera izango balitu ondorioak, hilabete horretan, enpresa-kotizaziotik salbuetsitako gutxienekoa 333,33 eurokoa (550 x 20/30) izango litzateke]. ENPRESA ONURADUNEN BETEKIZUNAK Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai alta ondorioak izaten hasten den datan, bai onura aplikatzen den bitartean. Onura baliatzeko aldian eskakizun horiek bete ezean, osorik edo zati batean, erregelamenduzko epean, automatikoki galduko da epe horretan sartu ez diren aldietako kuotei dagokien onura, eta epe horiek kontsumitu direla ulertuko da, haren gozamenaren kalkulu osorako. · Kontraturik iraungi ez izana, honako motibo hauengatik tarifa murriztua aplikatzea eragin duen kontratu mugagabea formalizatu aurreko 6 hilabeteetan: 1. kausa objektiboak, judizialki bidegabetzat aitortuak; 2. diziplinazko kaleratzeak, judizialki bidegabetzat aitortuak; 3. kaleratze kolektiboak, zuzenbidearekin bat ez datozela aitortuak (nabarmentzekoa den nobedadea; izan ere, aurreko erregulazioak ez bezala, non onura aplikatzetik salbuestea aurreko 6 hilabeteetan kaleratze kolektiboei jarraiki kontratuak iraungi zituzten enpresetara ere zabaltzen baitzen, horiek aurkatuak izan ala ez izan eta epai judizialaren emaitza gorabehera, erregulazio berrian kaleratze kolektiboak izan behar izan du zuzenbidearen aurkako aitortua). Eskakizun hori ez betetzeagatik hobaria edo murrizketa eskuratzeko eskubidetik kanpo uzteak eragina izango du egindako iraungipen-kopuruaren baliokide den kontratu-kopuruan. ·
Egindako kontratuek enpresako enplegu mugagabearen maila eta enplegu osoaren maila handitzea eragitea.
Hazkunde hori kalkulatzeko, kontratua egin aurreko egutegiko 30 egunetan enpresan lanean jardun duten langileen eguneko batez bestekoa hartuko da erreferentziatzat. · 3 urtez, hobariaren edo murrizketaren aplikazioa duen kontratu mugagabeak ondorioak dituen egunetik aurrera zenbatzen hasita, enplegu mugagabearen mailari eta enplegu osoaren mailari eustea, behintzat, kontratazio horrekin.
Enplegu mugagabeari eta enplegu osoari eusteko betebeharra: ·
12 hilabeterik behin aztertuko da eta, horretarako, baldintza hori betetzen ote den aztertu beharreko hilabeteari dagokion langile mugagabeen batez bestekoa eta langile guztien batez bestekoa hartuko dira.
· Honako kasu hauek ez dira aintzat hartu: lan-kontratua arrazoi objektiboengatik edo diziplinazko kaleratzeagatik iraungi denean eta bata zein bestea bidezko aitortzen direnean, zuzenbidearekin bat ez datozela aitortuak izan diren kaleratze kolektiboengatik iraungi denean edota langileak dimisioa aurkeztean, hiltzean edo ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia izatean, hitzartutako epea amaitzean, edota kontratuaren xede den obra edo zerbitzua burutzean edo frogaldian hura deuseztatzeagatik azkendu bada.
10
GAUR EGUN Nahiz eta tarifa murriztuaren aplikazio desegokiak, azaldu diren baldintzak ez betetzeagatik, sartzeari utzitako kopuruak bueltatzea dakarren, dagozkion errekargu eta berandutze-tasekin batera, Gizarte Segurantzaren diru-bilketaren araudian ezarritakoari jarraiki, eta Lan-arloko Arau-hausteei eta Zigorrei buruzko Legean xedatutakoari kalte egin gabe, baldintzak ez betetzeak aztergai dugun eskakizunean eragina duenean ezartzen diren berezitasunak nabarmendu behar dira; izan ere, onura ez aplikatzearen ondoriozko zenbatekoen eta egindako ekarpenen arteko aldea sartu beharko da, baina errekargurik eta berandutze-interesik gabe eta, gainera, baldintza hauek beteta: 1. Enplegu-mailari eusteko baldintza onura aplikatzen hasten den egunetik 12. hilabetera bitartean urratu bada, aipatutako alde horren % 100 bueltatuko da. 2. Baldintza 13. hilabetetik 24. hilabetera bitartean urratu bada, 13. hilabetetik igaro diren hilabeteen araberako aldea bueltatuko da. 3. Baldintza 25. hilabetetik 36. hilabetera bitartean urratu bada, 25. hilabetetik igaro diren hilabeteen araberako aldea bueltatuko da. Enplegu-programak aplikatzearen ondoriozko onuretatik kanpo utzi ez izana, Lan-arloko Arau-hausteei eta Zigorrei buruzko Legearen 22.2. artikuluko arau-hauste larriak edo 16. eta 23. kapituluetako oso larriak direla medio.
TARIFA MURRIZTUA APLIKATZETIK KANPO GERATZEN DIREN KASUAK 1. Lan-harreman bereziak . 2. Enpresaburuaren edo enpresa-kontrola duenaren ezkontidearekin, gurasoekin eta ondorengoekin, edo 2. mailara arteko odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senideekin egindako kontratazioak, eta zuzendaritza-karguak dituztenen, edo sozietateen taxu juridikoa duten erakundeetako edo enpresetako administrazio-organoetako kideen senideekin egindakoak eta azkeneko aipatutako horiekin egindakoak Kontuan hartu behar da kanpo uzten diren kasu horien salbuespen direla Langile Autonomoen Estatutuari buruzko 20/2007 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian deskribatutako kasuak, alegia, autonomoek 30 urtetik beherako seme-alabak kontratatzea, nahiz eta beraiekin bizi; baina, kasu honetan, gogorarazi nahi da langabeziagatiko babesetik kanpo geratzen direla. Tratamendu hori, Langile Autonomoen Estatutuari buruzko Legearen xedapen horri jarraiki, 30 urtetik gorakoak izanik ere, lanerako zailtasun bereziak dituzten (garun-paralisia, buruko gaixotasuna edo adimen-desgaitasuna duten pertsonak, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta dutenak, eta desgaitasun fisikoren edo sentsorialen bat dutenak, % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta dutenak) seme-alabei emango zaie. · Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean ezarritako sistema berezietako edozeinetan sartzen dela zehazten duen jarduera betetzen duten langileen kontratazioak. ·
2015eko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen 20. artikuluan (sektore publikoko zerbitzuko langileak) eta 21. artikuluan (lan-eskaintza publikoa) eta 15. xedapen gehigarritik 17ra bitartekoetan (merkataritza-sozietate publikoetako, fundazioetako eta sektore publikoko partzuergoetako langileen kontratazioa) eta estatuko aurrekontu orokorren ondoko legeen agindu baliokideetan ezarritako baldintzen arabera salbuespen modura izan daitezkeen enplegatuen kontratazioak.
11
GAUR EGUN ·
Enpresa kide duen enpresa-taldeko beste enpresa batzuetan kontratatuta egon diren eta kontratuak iraungi zaizkien langileen kontratazioa, kontratuak iraungitzeko kausa objektiboak izan direnean edo diziplinazko kaleratzeak gertatu direnean, judizialki bidegabe gisa deklaratu direnak, edo kaleratze kolektiboak izan direnean –zuzenbidearekin bat ez datozela deklaratu direnak–, murriztapena jasotzeko eskubidea ematen duten kontratuak sinatu aurretiko 6 hilabeteetan.
· Kontratuaren dataren aurreko sei hilabeteetan enpresa edo erakunde berean kontratu mugagabe baten bidez zerbitzu eman duten langileen kontratazioak. TARIFA MURRIZTUAREN BATERAEZINTASUNA ·
Arau orokorra: Tarifa murriztua bateraezina da kontratu beragatik Gizarte Segurantzan egiten den kotizazioko beste edozein onurarekin, onura horiek zein kontzeptutan duten eragina gorabehera.
· Salbuespenak. Tarifa murriztua honako hauekin izango da bateragarria: - «Tarifa gaztea» (18/2014 Legearen 107. artikuluan aurreikusitako hobaria), kontratu mugagabea Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren onuradunekin formalizatzen denean. - Akonpainamendurako diru-laguntza (16/2014 ELDaren 8. art.), kontratu mugagabea Enplegurako Aktibazio Programaren onuradun batekin hitzartzen denean.
II. ENPLEGU AUTONOMOARI BURUZKO NEURRIAK (ELDaren 9. ART.) Lan autonomoaren estatutuan aurreikusitakoarekin bat (20/2007 Legearen azken xed. big.), langile autonomoen gizarte-babesaren inguruko eskubideak Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean jasotako inoren konturako langileentzat ezarritakoekin bateratzen joateari dagokionez, eta 2010/41/EB Zuzentarauaren eskakizunak –Europako Batzordearen 2020 Ekintzailetzako Ekintza Planaren esparruan– betetzeko, zehazki kolektibo horren familia- eta lan-bizitzaren kontziliazioan babesa bermatzeari dagokionez, zera ezartzen da, Langile Autonomoen Estutuari buruzko Legearen 30. artikulu berriaren xedapenaren bidez: Langile Autonomoen Araubide Berezian jasotako langileentzako hobaria, lan- eta familia-bizitza uztartzeagatik, inoren konturako langile baten kontratazioari lotuta dagoena; hura bateragarria izango da indarrean dagoen araudian aurreikusitako inoren konturako kontratazioetarako gainerako ordainsariekin. ONURADUNAK Langile Autonomoen Araubide Berezian dauden eta honako kasu hauetakoren batean dauden langileak: ·
Beren kargura 7 urtetik beherako adingabeen zaintza izatea.
· Beren kargura 2. mailara arteko (barne) odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senidea izatea, mendekotasun-egoeran dagoena; egoerak behar bezala egiaztatuta egon beharko du. BALDINTZAK 1. Soldatapeko langilerik ez izatea, ez hobaria aplikatzen hasten den egunean, ez horren aurreko 12 hilabeteetan (amatasunagatik, aitatasunagatik, adopzioagatik edo harreragatik –bai adopzio aurrekoa, bai etengabea edo sinplea–, haurdunaldiko arrisku-egoeragatik edo edoskitze naturalean izan daitekeen arrisku-egoeragatik atsedenaldietan autonomoa ordezkatzeko bitartekotasun-kontratuak salbu). 2. Alta emanda egotea Langile Autonomoen Araubide Berezian, hura baliatzeko epea amaitu eta hurrengo 6 hilabeteetan.
12
GAUR EGUN 3. Langile bat kontratatzea, kontratu mugagabearen edo aldi bateko kontratuaren bidez (inola ere 3 hilabetetik behera, hobaria baliatzen hasten den egunetik aurrera), denbora osorako edo partzialerako (gutxienez, konparagarri den denbora osoko langile baten lanaldiaren % 50arekin). 4. Kontratuari eustea, hobaria baliatzeko epeak iraun bitartean. Ondorio horietarako, kontratua iraungitzen bada (hasierako 3 hilabeteen epean ere bai), langile autonomoak inoren konturako beste langile bat kontratatu beharko du, gehienez 30 eguneko epean. Ez da ulertuko kontratazioari eusteko baldintza urratu denik, kausa objektiboengatik edo diziplinazko kaleratzeengatik iraungi denean, dela langilearen dimisioagatik, heriotzagatik, erretiroagatik edo ezintasun iraunkor osoagatik edo absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik, dela frogaldian hura deuseztatzeagatik. Baldintzak betetzen ez badira, baliatutako hobariaren zenbatekoa itzuli beharko da. HOBARIAK Onuradunek, beren kargura duten aipatutako subjektu eragile bakoitzeko, hobari bat eskuratzeko eskubidea izango dute. Hobari hori hau da: Autonomoen kuotaren % 100 (% 50 denbora partzialeko kontratuetarako) kontingentzia arruntengatik, langileak neurri horri heltzen dion egunaren aurreko 12 hilabeteetan duen batez besteko oinarriari (edo, Langile Autonomoen Araubide Berezian denbora gutxiago egonez gero altan, alta eman duenetik batez besteko oinarria) une bakoitzean indarrean dagoen –aipatutako araubide berezian ezarritakoa; % 26,5ekoa 2015erako– kotizazioaren gutxieneko kotizazio-tasa aplikatzearen ondoriozkoa. HOBARIAREN IRAUPENA 12 hilabetera arte, hobaria eragin zuen kausa desagertu ezean. Hala ere, hobariaren onuradun izateko motibo izan zen adingabeak, hobaria baliatzen amaitu baino lehen, 7 urte betetzen baditu, hura mantendu ahalko da, aurreikusitako 12 hilabeteko gehieneko epea bete arte, betiere, gainerako baldintzak betetzen badira.
III. NEKAZARITZAKO BABES SOZIALARI BURUZKO NEURRIAK 10. ART. ETA ELD-KO HIR. XED.) Lehorteak 2014ko olibaren kanpainan Andaluziako eta Extremadurako autonomia-erkidegoetan eragin dituen kalteak eta horrek ekarri dituen lanaldi-galerak ELDaren 10. artikuluan jasotako neurriaren hasieran daude; bertan, 35etik 20ra murrizten da langabeziagatiko subsidioari (5/1997 ED eta 45/2002 Legearen hirugarren art.) edo nekazaritzako errentari (426/2003 ED) heltzeko kotizatuta eduki behar diren lanaldi errealen gutxieneko kopurua. Neurri horren onuradunak inoren konturako aldi baterako nekazaritzako langileak dira, Andaluzian eta Extremaduran bizi direnak, baldin eta, kotizatuta eduki behar den gutxieneko lanaldi errealen kopurua bete ez arren (35 langabezia-egoeraren aurreko 12 hilabete naturaletan), baldintza hauek betetzen badituzte: · Langabezia-egoeraren aurreko 12 hilabete naturaletan gutxienez 20 lanaldi erreal izatea kotizatuta. ·
Aplikagarria den araudian ezarritako gainerako eskakizunak betetzea.
· 2015eko martxoaren 1aren (ELDa indarrean sartzen den eguna) hurrengo 6 hilabeteetan eskatzea. Neurri hori, halaber, eskabidea 2014ko irailaren 1etik eta 2015eko martxoaren 1era bitartean aurkeztu dutenentzat izango da aplikagarri, betiere beste eskabide bat aurkezten badute, martxoaren 1etik aurrera eta hurrengo 6 hilabeteen barruan (ELDaren hirugarren xed. irag.).
13
LEGEAK
Enplegu mugagabea eta enplegu autonomoa sustatzeko neurriak
I単aki Esnal. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua
Kotizaziorako tarifa finkoen ezarpenaren bidez, kontratazio mugagabea eta ekintzailetza sustatzeko programak amaitzear daudela (3/2014 Errege Lege Dekretua), beharrezkotzat jo da neurri horiekin aurrera jarraitzea, baina, kotizazioaren arloan, kuota finkoez bestelako onurak ezarriz. Horrela, 2015eko martxoaren 1etik aurrera, Bigarren aukeraren mekanismoari, karga finantzarioaren murrizketari eta beste neurri sozial batzuei buruzko otsailaren 27ko 1/2015 Errege Lege Dekretuan jasotako sustapen-neurriak sartuko dira indarrean. Neurri horiek jarraian azalduko ditugu, eskematikoki:
14
1.ARAUBIDE OROKORRA ONURAK KOTIZAZIOAN, KONTRATAZIO MUGAGABEA SUSTATZEKO 8. artikulua ONURAK: KONTINGENTZIA ARRUNTENGATIKO KOTIZAZIO OINARRIAREN GAINEKO GUTXIENEKO SALBUESPENA ENPRESA EKARPENARI APLIKAGARRIA LANALDIA ONURAREN IRAUPENA KONTRATUAREN
DENBORA OSOA
HURRENGO
LEHEN 24 HILABETEAK
12 HILABETEAK
Kotizazio-oinarriaren lehen 500 €-ak salbuetsita Enpresa-ekarpenaren kontingentzia arruntak
Kotizazio-oinarriaren lehen 250 €-ak salbuetsita Enpresaekarpenaren kontingentzia arruntak
KONTRATU
Oharra: 10 langiletik beherako enpresak baino ez
DENBORA PARTZIALA
KONTRATUAREN LEHEN 24 HILABETEAK
HURRENGO 12 HILABETEAK
Lanaldi murriztuaren %aren bidez murriztutako lanaldi osorako aurreikusitako salbuespena
Lanaldi murriztuaren %aren bidez murriztutako lanaldi osorako aurreikusitako salbuespena
% 50etik gorako lanaldia
15
LEGEAK
BETEKIZUNAK:
· Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai alta ondorioak izaten hasten den datan, bai onura aplikatzen den bitartean. · Lan-kontratuak iraungi ez izana, kausa objektiboengatik edo judizialki bidegabe deklaratutako diziplinazko kaleratzeengatik edo zuzenbidearekin bat ez datozela deklaratutako kaleratze kolektiboengatik, kontratuak egin aurreko sei hilabeteetan, nahiz eta eragina bakarrik izango duen egindako iraungipenkopuruaren baliokide den kontratu-kopuruan. · Egindako kontratu mugagabeek enpresako enplegu mugagabearen maila eta enplegu osoaren maila handitzea eragitea. Kontratua egin aurreko hogeita hamar egunetan enpresan zerbitzuak eman dituzten langileen eguneko batez bestekoa hartuko da erreferentziatzat. · 36 hilabeteko epean, kontratua ondorioak izaten hasten denetik aurrera zenbatzen hasita, kontratazio horren bidez lortutako enplegu mugagabearen mailari eta enplegu osoaren mailari eustea. · Hamabi hilabeterik behin, enplegu mugagabearen mailari eta enplegu osoaren mailari eusten zaion aztertuko da. · Onuretatik kanpo utzi ez izana, Lan-arloko Arau-hausteei eta Zigorrei buruzko Legearen 5/200 Legegintzako Errege Dekretuaren 22.2. artikuluko arau-hauste larriak edo 16. eta 23. artikuluetako oso larriak direla medio.
16
ADIBIDEA 2015/05/04an sinatutako kontratua Kontingentzia arruntengatiko kotizazio-oinarria: 2500 € Kotizaziooinarria. Kon. arrun. ez murriztuak
Gutxieneko salbu.
Kotizaziotasa
Murriztutako kuota
Eskuratutako murrizk.
472 €
118 €
531 €
59 €
Lehen 24 hilabeteak
500 € Oinarri murriztua: 2000 € Enpresaekarpena
2500 €
Hurrengo 12 hilabeteak
% 23,60
250 € Oinarri murriztua: 2250 €
Langilekuota
2500 €
% 4,70
117,50 € Murrizketarik gabe
0€
17
LEGEAK
2. LANGILE AUTONOMOEN ERREGIMEN BEREZIA
AUTONOMOEN KUOTAREN % 100EKO HOBARIA KONTINGENTZIA ARRUNTARENGATIK 9. artikulua
· Iraupena: 12 hilabeteak · Kotizazio-oinarria: hobaria kalkulatuko da, neurri honi heltzen dion dataren aurreko hamabi hilabeteetan, batez besteko oinarriaren gainean, une bakoitzean indarrean dagoen kotizazioaren gutxieneko kotizazio-tasa aplikatuz. · Kasu hauetan: o Beren kargura 7 urtetik beherako adingabeen zaintza izatea. o Beren kargura bigarren mailara arteko (barne) odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senidea izatea, mendekotasun-egoeran dagoena; egoerak behar bezala egiaztatuta egon beharko du. · Betekizunak: o Langile Autonomoen Araubide Berezian altan egotea eta langile bat kontratatzea, denbora osorako edo partzialerako, hobariaz baliatzen duen aldi osoan zehar eutsi beharko diola kontratazioari. Nolanahi ere, kontratuaren iraupenak, behintzat, 3 hilabetekoa izan beharko du, hobariaz baliatzen hasten denetik. § Lan-harremana iraungitzen denean (hasierako 3 hilabeteen epean ere bai), langile autonomoak hobaria baliatu ahalko du, baldin eta inoren konturako beste langile bat kontratatzen badu, gehienez 30 eguneko epean. § Ezin izango da denbora partzialeko kontratua egin konparagarri den denbora osoko langile baten lanaldiaren % 50etik beherako lanaldiarekin. Kontratazioa denbora partzialekoa bada, hobaria 100eko 50ekoa izango da. o Soldatapeko langilerik ez izatea hobaria aplikatzen hasten den datan eta horren aurreko hamabi hilabeteetan. Ez da aurreko ondorioetarako kontuan hartuko amatasunagatik, aitatasunagatik, adopzioagatik edo harreragatik –bai adopzio aurrekoa, bai etengabea edo sinplea–, haurdunaldiko arrisku-egoeragatik edo edoskitze naturalean izan daitekeen arrisku-egoeragatik, atsedenaldietan autonomoa ordezkatzeko bitartekotasun-kontratuen bidez kontratatzen den langilea. · Bateragarritasuna: Autonomoaren hobaria gainerako pizgarriekin bateragarria izango da, inoren konturako kontratazioan.
18
PRESTAKUNTZAK
BONUS KANPAINA 2015 Diego Badosa Quintana- GPABEgatiko prestazio ekonomikoen arduraduna Apirilaren 1ean, 2015eko kanpainako Bonus pizgarriaren eskabideak aurkezteko epea irekiko da. Jarraian, pizgarri horretara jotzeko beharrezko betekizunak gogoraraziko dizkizuegu. Arauetan aldaketarik izan da? Alde batetik, Gizarte Segurantzaren lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen araubide juridikoari dagokionez Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duen abenduaren 26ko 35/2014 Legearen laugarren xedapen gehigarriak ezartzen du gobernuak, urtebeteko epean, Bonus pizgarrien sistema arautzen duen araudia eguneratuko duela, pizgarria eskatzeko, aitortzeko eta ordaintzeko prozesua eta ezbeharren portaera helburu duen sistemaren ezarpena bizkortzeko eta sinplifikatzeko. Gaur, ez dakigu zer aldaketa-mota ezarriko den indarrean dagoen Bonus pizgarrien sisteman, ez eta horiek aurtengo kanpainan eragina izango duten ere, baina, hura hasteko egun gutxi geratzen direla kontuan hartuta, espero dugu –eta hala nahi dugu– aldaketak 2016ko kanpainan sartzea indarrean. Beste alde batetik, ESS/86/2015 Aginduak, urtarrilaren 30ekoak, 2015erako kotizazio-neurriak garatzen dituenak, 2014ko behaketa-aldirako ezbehar-indize orokorren eta muturrekoen muga-balioak ezartzen ditu. Balio horiek behera egin dute, 2013. urtekoen aldean, jarraian zehazten diren jarduera ekonomikoko kode hauetarako. Gainerako muga-balioek ez dute aldaketarik izan. Behaketaaldia
JESN 19
Kokeriak eta petrolioa fintzea
70
Egoitza nagusien jarduerak; aholkularitza-jarduerak
99
Lurraldetik kanpoko erakundeen eta organismoen jarduerak
enpresa-kudeaketarako
2013 2014 2013 2014 2013 2014
Ezbeharindize orokorraren muga 1 13,13 6,43 6,43 4,28 8,5 6,43
Ezbeharindize orokorraren muga 2 1,19 0,58 0,58 0,39 0,77 0,58
Muturreko ezbeharindizearen muga 0,74 0,74 0,36 0,36 0,48 0,36
Zer pizgarri lor nezake? Pizgarrien zenbatekoa ere ez da aldatu eta gertakizun profesionalengatiko kuoten % 5 izatera irits daitezke behaketa-aldian, edo % 10erainokoak, baldin eta enpresak pizgarria aurreko behaketa-aldian eskatu bazuen eta onartu bazitzaion, betiere, lan-arriskuei aurrea hartzeko instalazio, prozesu edo ekipoetan egindako inbertsioak aipatu zenbatekoak baino handiagoak badira Zer behaketa-aldi eskatu behar dut? Eskatu beharreko behaketa-aldiari dagokionez, zure enpresak 5.000 euroko gertakizun profesionalengatiko kotizazio-bolumena gainditu behar du 4 urteko epean gehienez, 2011 eta 2014 bitartean, kontuan hartuta urte horiek ez direla aurreko behaketa-aldi batekoak –alegia, aurretik pizgarrira jotzeko aukera eman duenekoak–. Era berean, gutxienez 250 euro kotizatzen duten eta 2011 eta 2014 bitarteko behaketa-aldian (kotizazioen batuketa) 5.000 euro gainditzen ez dituzten enpresa «txikiek» ere pizgarria eska dezakete, betiere, urte horiek ez badira aurreko eskaera bateko zati. Nola bete behar da eskabidea? Gogorarazten dizugu www.mutualia.es web gunean Bonus pizgarriari buruzko informazio gehiago duzula eta eskaera online bete dezakezula, eskaera-epean, hots, 2015eko apirilaren 1etik maiatzaren 15era. Zein agiri aurkeztu behar ditut? Behin eskaera beteta duzunean, inprimatu egin behar duzu eta Mutualiaren zeinahi zentrotan entregatu, agiri hauekin batera:
19
PRESTAKUNTZAK
路
Enpresaren ordezkariaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo atzerritarraren identifikaziozenbakiaren fotokopia. 路 Enpresaren ordezkari izateko ahalmena ziurtatzen duen indarreko egiaztagiria. 路 Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, ordainketak eginak dituela egiaztatzen duena (eskaeraren aldi osoan iraun behar du egoera horrek), 路 Behaketa-aldian egindako eta eskaeran ziurtatutako laneko arriskuen prebentzioan egindako inbertsioak egiaztatzen dituzten dokumentuak. Nork lagundu nazake eskaerarekin? Jakin nahi baduzu zure enpresak pizgarria eskatu ahal izateko gertakizun profesionalengatiko kuotabolumena lortu duen, zer behaketa aldi eskatu behar duzun, edota zure ezbehar-indizeek aldi horretarako muga-balioak gainditzen dituzten, nahiz Bonus pizgarriari loturiko bestelako edozein informazio lortzeko, Mutualiaren Kudeaketa Sailarekin harremanetan jar zaitezke. Mutualiak enpresa guztiak aurtengo Bonus pizgarriaren eskaera aurkeztera animatzen ditu. Izan ere, enpresei onartzen zaizkien pizgarrien zenbatekoek duten garrantzi ekonomikoaz gainera, enpresari errekonozimendu ofiziala egiten zaio lan-ezbeharraren arloan eta ardura sozial korporatiboaren alde egindako lanarengatik.
20
FORMAKUNTZA
Segurtasunean jokabidealdaketa bilatzea, enpresek duten erronka Departamento de Prevención de Mutualia
Lan-arriskuen prebentzioan, tradizioan, laningurunean jardun da, bai eta langileentzako prestakuntzan eta informazioan ere, baina gutxitan ekintza ez-seguruak eragiten dituzten jokabideen gainean. Geureganatu ditugun ohitura okerrak edo jarrera ez-seguruak enpresetan izaten diren istripu askoren atzean izaten dira. Baina, zer tresna ditu enpresak, horiei aurre egin ahal izateko? Enpresa gehienen jarduketa, segurtasunari dagokionez, erreakziozko jarrera baten ondorio da. Epe zehatz batean, ezbehar-kopurua handitzen denean, zuzendaritzatik kontrolatzen diren adierazleetan ikusten da. Ondorioz, zuzendaritzak eta lan-arriskuen prebentziorako arduradunek ahalegina eta denbora eman behar dute, segurtasuna kudeatzeko, harik eta istripuek behera egiten dutela ikusi arte. Baina, indizeek behera egin ahala, une horretan zuzendaritzaren arretak ere behera egiten du, eta, denborarekin, jokabide gorabeheratsua erakusten duen zikloa errepikatu egiten da.
Bi horiek segurtasun tradizionalaren jokaera osagarriak dira, eta helburu dute, bakoitzak bere ikuspegiaren bidez, lanean hartzen ditugun eguneroko erabakiak seguruenak izan daitezen beti. Maiatzean, Mutualiak mintegi tekniko bat antolatuko du; bertan, modu praktikoan tratatuko da portaerak eguneroko jokabide seguruetara aldatzea. Jakinaren gainean izango zaituztegu. Informazioa eta izenemateak: 2015eko mintegi teknikoak Mutualiako Prebentzio SailaEn prevención de riesgos laborales, tradicionalmente se ha actuado sobre el entorno de trabajo así como sobre la formación e información a las y los trabajadores, pero pocas veces sobre los comportamientos generadores de actos inseguros. Los malos hábitos adquiridos o actitudes inseguras, están detrás de muchos de los accidentes que suceden en las empresas. ¿Pero, con qué herramientas cuenta la empresa para poder afrontarlos?
Beste ikuspegi bat sortzen joan da; ikuspegi horrek arazoaren oinarrian izan nahi du eragina, ez amaieran edo ondorioan. Gure segurtasunaz eta gure lankideenaz arduratu behar gara, arriskuaren aurrean jarrera-aldaketa sustatu behar dugu. Baina, nola egingo dugu? Jokabidean oinarritzen den segurtasuna (Behaviour Based Safety) edo segurtasuneko lidergoa dira pertsonen portaerak aldatzeko gaur egun baliatzen ari diren ildoetako bi, betiere, horiengan eguneroko lanerako jokabide seguruak finkatzeko, segurtasunean jarrera-aldaketa lortzeko lehen urratsa den aldetik.
21
SEGURTASUN GOMENDIOAK
Insomnioak lan-is Mutualiako Prebentzio Saila
U
ste da biztanleria helduaren % 25 - % 35ek behin-behineko insomnioa duela eta % 10 % 15ek (hori Espainiako lau milioi heldu baino gehiago dira) insomnio kronikoa duela. Beste zenbait ikerketen arabera, gauean behar adina atseden ez hartzeagatik egunean zehar arazoak izaten dituzten pertsonak % 9 eta % 15 bitartean dira. Nahiz eta insomnioaren eta laneko istripuen arteko harremanari buruzko ikerketa gutxi egin diren, ÂŤArchives of General PsychiatryÂť bezalako erakundeek erakutsi dute insomnioa duten langileen istripu-tasa arazo hori ez duten profesionalena baino hiru aldiz handiagoa zela eta lanean egindako akatsen kopurua bikoitza zela. Datu horiek gastu ekonomikora eramaten baditugu, erraza da ondorioztatzea laneko ezbehar horiek urtero kostu handia eragiten dietela enpresei eta sistema publikoari, oro har. Emaitza horiek iradokitzen dute lantokian insomnioa detektatzeko eta tratatzeko egiten diren esku-hartzeek eragin handia izan dezaketela zauriak, istripuak eta laneko akatsak murrizten.Âť, adierazi dute ikertzaileek. Espainia da EBn lan-istripu gehien dituen herrialdeetako bat eta faktore indibidual batek eragiten du istripu horien ia erdia. Horregatik, mesede egingo luke loaren arazo honek duen eragina aztertzeko programaren bat ezartzeak. Lehen aipatutakoaz bestela, komeni da nabarmentzea eta agerian jartzea insomnioak sortutako galerak ebaluatzeko ez dagoela irizpide estandarrik. Horrek eskatuko luke ikuskatzaileei eta langileei egindako elkarrizketetan oinarritutako ikerketa sakon baten prozedura ezartzea, istripuetan dauden elementu ekonomiko inplizitu asko aztertzeko. Elementu ekonomiko horietako bat, esaterako, lan-ordu galduak izango lirateke (ez soilik istripua izan duen langilearen orduak, baita une horretan beren lanpostua utzi duten langile guztienak ere), ekipamendu hautsia, sortu gabeko produktuek ekarritako galerak, kanpoko
22
langileek atse
- Lo egiteko ordutegiak. Loak errit saltatzen badugu, loa aldatu daiteke. B jaikitzean, ordutegi egonkor batzuk m behar dugu.
- Siestak. Insomnioa duen pertsona egunean zehar loa berreskuratzen sa gaueko insomnioa areagotuko baitu. Ba (hori baita siesta egiteko ordua), kom gaituen eta lo hartzea galaraziko digu egitea.
- Elikadura. Ez da komeni gosetuta oheratzea. Horrez gain, kontuan izan batzuk kortex zerebrala estimulatu dez kafea, tea edo matea bezalako infusio Beraz, substantzia horiek, oro har, ez arratsaldean eta insomnioa duten paz hartu behar. Era berean, esnea bezalako lasaigarriak sor ditzakete.
zerbitzuen (legezkoak, laneko istripuetakoak, etab.) prezioa, gastu sanitarioak, etab. Horregatik guztiagatik, patologia hori detektatzea eta lan-mundura ekartzen dituen kausak detektatzea zaila denez eta, horrez gain, enpresan prebentziogarapen eskasa dagoenez, langileek atseden hartzeko ohitura zuzenak zein diren jakitea eta horiek jarraitzea komeni da.
stripuak eragin ditzake
eden hartzeko ohitura zuzenak
tmo bat du eta hori - Ariketa. Egunean zehar ariketaren bat egiteak neke Bai oheratzean bai mesedegarria sor dezake, baina oheratu baino 3 ordu mantentzen saiatu lehenago egiten bada, estimulazio nerbiosoa sor dezake. Beraz, iluntzean ariketa egitea saihestu behar da.
-Ohitura. Oheratu baino lehen pauso batzuk jarraitzeak, esaterako, pijama janzteak, hortzak garbitzeak, ilea orrazteak edo bainatzeak gorputzari adieraz diezaioke lo egiteko ordua hurbiltzen ari dela. Saihestu atseden hartzea eragotz diezaguketen kanpoko eragileak, esaterako, soinua edo kanpoko estimuluak (telebista, mugikorrak eta edo sabela beteta antzerakoak). Bilatu jarduera lasaigarriak. behar da elikagai -Sendagaiak. Ez hartu sendagairik lor hartzeko, zaketela, batez ere, lehenago espezialista bati kontsultatu gabe. Kontsultatu o estimulatzaileek. espezialistari loaren arazoren bat izan badezakegu. z dira hartu behar zienteek ez dituzte o elikagaiek ondorio
batek ez du inoiz aiatu behar, horrek azkariaren ondoren meni da distraituko un jardueraren bat
23
SEGURTASUN GOMENDIOAK
Mutualiako kolaboratzaile espezialistak Ertzila Klinikan Alberto Sánchez doctorea
2015eko urtarrilean Alberto Sanchez dk. Mutualiako kolaboratzaile gisa lanean hasi da. Alberto EHUko Medikuntza eta Kirurgia orokorreko lizentziatu zen 1994. urtean eta 1999. urtetik unibertsitate berean Doktore gradua lortu zuen “Ospitale Orokor batean Bakteriemia nosokomial eta Komunitarioa. Bi urtetan zehar egindako konparazio azterlana” 2004. urtean BAME bidea erabiliz kirurgia ortopediko eta traumatologiako espezialista titulua lortzen du Galdakoa-Usansolo O. Une horretatik, 2004. urteko ekainetik, gaur arte lanean dabil Galdakao-Usansolo Ospitaleko Kirurgia ortopediko eta traumatologiko zerbitzuan (Artroskopia Unitatean). Bere denbora gehiena artroskopia asistentzira zuzentzen du urtean era honetako 150 ebakuntza eginez: sorbalda, belaun, aldaka, orkatil, ukondo eta eskumurretan. Ingeleses nahiz espainiarrez eginiko hainbat argitalpen zientifikoz osoturiko kurrikulum luze bat du; izen haundiko aldizkarietan artikuluak, kongresuetan hizlari eta kirurgia artroskopikoei buruzko liburu eta bideoak argitaratu dituelarik. Artroskopietan, beste traumatologo batzuen prestatzailea da eta 2011. urtetik sorbalda eta belauneko artroskopietako prestatzaile aurreratua da, nazioartean irakasletza emanez.
24
Informatika da bere zaletasunetako bat, konkretuki Appen garapeana. Entzutetsuak diren aitortzak jaso ditu, artsosietan osasun kudeaketa eta kalitate asistentzialeko Innoba saria. Ospitaleko asistentzia kategorian lehen saria: Sorbalda, smartphonentzako
aplikazioa. 2012; Sanofi campuseko txapelketako proiektu irabazlea “Praktikarik Egokienak 2.0”, kudeaketako berrikuntzarako Osakidetzako saria IV. Edizioa “Sorbalda; smartphonetarako aplikazioa” eta Barea Irakaslea saria 11. Edizioa: Serious game: checklist kirurgia segurua .2013. Aplikazio hauek Ertzillan 2014ko maiatzean eginiko saio klinikoan aurkeztu zituen eta gaur egun Mutualiako langilegoaren esku jartzen ditu (iOS nahiz Androidentzako): Hombro, iShoulder, OrtoTrauma, Rodilla App y Scores Cadera. Orain gutxi lanea hasi da Bizkaiko kirurgia artroskopian Mutualiako kanpo kolaboratzailearen lizitazioa irabazteagatik. Gure mediku talderekin bat egitea ezinobea deritzogu eta gure bilakabide profesionalari balio haundia emango dio. Sortea dugu Maila honetako mediku kolaboratzailea izatearren eta gure pazienteek bere asistentziaren onurak jaso ahalko dituzte.
BERDINTASUNA
MUTUALIAk erreferentziazko enpresa izaten darrai lan-bizitza, bizitza pertsonala eta familia-bizitza uztartzeari dagokionez Cristina Mendia
J
oan den hilabetean gure Berdintasun Planean jasotako neurrietako bati probetxua atera zion pertsona-kopuruaren berri eman bagenuen ere, oraingoan, denBBora SAREAren lehen gosariaren harira, Mutualia motorraren taldean sartu dela jakinarazi nahi dugu. Taldekide izango ditu, besteak beste, Emakunde, Bilboko Merkataritza Ganbera, Innobasque eta Euskalit, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia erakunde sustatzaileez gain. Horiek guztiek helburu bera dute; alegia, Euskadiko enpresen artean lan arloko erantzukidetasunarekin eta berdintasunarekin bat etorriko den kontziliazio- diren guztiei, hala arloko arduradunei nola langileei, sartzen joan garen kontziliazio-neurriez gozatzea kudeaketa hedatzea. erraztu dutelako. Haien laguntzarik gabe, ez geundeke Harreman sozio-laboralen eredu berri batera orain eta hemen. bideratutako urratsak ematea da denBBora Sarearen helburua, oinarrian kontziliazioa eta Erantzukidetasuna sustatzeagatik eta malgutasunagatik erantzukidetasuna daudela. Helburu hori bera dute bereiziko gaituzten proposamenak egin eta aztertzen sareko enpresa kideek, eta beren artean partekatzen jarraitzera animatu nahi zaituztet. dituzte jardunbide egokiak, denboraren erabilerari Berdintasuneko Batzordean zuen esanetara gaude, buruzko Europako ekimenekin bat etorriz. argitu nahi duzuen kontsulta oro argitzeko eta laneko Frantziako TEMPO edota Bartzelonako NUST nahiz espazioari loturiko antolaketa-malgutasuna sareekin lankidetza estuan jardun izan diren areagotzeko proposamenei harrera ona egiteko. administrazio sustatzaileen (Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia) esperientziaren arabera, gisa horretako ekimenek langileen lehiakortasuna eta bizikalitatea hobetzen dituzte eta, ondorioz, herritarrena. Jardunbide egokiak elkartrukatuta, sareko enpresa kideek katalogo bat osatuko dute beste enpresa batzuei ezagutarazi eta sarera lotu daitezen, eta denbora kudeatzeko eredu berrien sustapenean lagun dezaten. Mutualia hori guztia dinamizatzen duen enpresetako bat da. Aukera hau baliatu nahi dut nire eskerrik beroenak emateko euren jardunean aldaketak sartzen saiatu
25
MUTUALIA KIROLAREKIN
Bikaintasuna belartza gainean EKFBko Prentsa Saila
E
uskal belar-hockeyak zenbait talde ditu, gizonezkoenak eta emakumezkoenak, gure lurraldeetan banatuta. Espezialitate hau errotuta dago Euskadin, eta beheko kategoriek, aurrerago azalduko dugunez, azken emaitzen bidez, funtsean lau osagaik osatzen duten modalitatearen etorkizuna bermatzen dute. Osagaiak honako hauek dira: teknika, taktika, prestakuntza fisikoa eta lehiaketarako ezaugarri psikologikoak. Teknikak jokalari bakoitzaren mugimenduen garapen koordinatuan eta sticka erabiltzeko segurtasunean du eragina. Hori da jokoaren ezaugarri nagusienetako bat. Taktikak Kristo aurretik 2.000 urteko egiptoar behe-erliebearen erreferentzia duen joko entretenigarriaren oinarriak, arauak eta metodoak ditu. Belar-hockeyaren funtsa da, batetik, jokoaren baliabide guztien erabilera eraginkorra eta, bestetik, lehiaketa, partidaren eta aurkariarekiko borrokaren egoerak etengabe aldatzen direla. Prestakuntza fisikoa jokoaren errendimenduaren beste osagai bat da. Batez ere, koordinazio ona behar da. Eta abiadura, bizkortasuna eta erresistentzia lantzen dira. Bestalde, partidetarako ezaugarri psikologikoak jokalari bakoitzak moldatzen dituen jokabide-arauak dira. Joko horrek intentsitate handiko ahaleginak eskatzen ditu: azelerazioaren, dezelerazioaren eta biren mugimenduak. Beraz, hanketan ahalik eta indar gehien izatea hockeyko jokalarien profil fisiologikoaren alderdi garrantzitsua da. Jokoak eskatzen duen lan aerobiko handia erakutsi behar du entrenamenduak, eta azalera sintetikoek eskatzen duten
26
mugimenduaren abiadura handitzeak adieraziko luke entrenamenduaren alderdirik gehiena egin behar dela 5 eta 9 kilometro bitarteko distantzia laburretan, erritmo bizian. Euskal belar-hockeyaren azken arrakasta eta aurrerapenak direla eta, azpimarratu behar da Euskadiren gizonezkoen taldea bigarren postuan geratu zela eta, emakumezkoena, seigarrenean, 16 urtez azpikoen autonomiaerkidegoen arteko txapelketan –Somontesko (Madril) instalazioetan jokatu zen–. Gizonezkoen kategorian, txapelketa 5 ekipoko bi talderen eta geroko zuzeneko gurutzaketen sistema baten bidez egin zen. Euskaldunak Madrilgo, Kanarietako, Valentziako Erkidegoko eta Gaztela-Mantxako selekzioek osatutako taldean sartu ziren. Final handira heldu ondoren, Euskadik, azkenean, txapeldun izan ziren Catalunyakoen aurka jokatu zuen. Partidaren hasiera irregularra euskaldunek beren helburuak betetzeko oztopo izan zen. Partidaren 9. minutuan 2-0 galdu zuen. Horrenbestez, arriskatu behar izan zuen, eta, distantziak laburtzea lortu bazuen ere, partida 4-1 amaitu zen, katalanen alde. Euskadik bigarren plaza arrakastatsua lortu zuen. Gainera, Imanol Ortega, Atlético San Sebastián klubekoa, txapelketako jokalaririk onena izendatu zuten. Emakumezkoen kategorian, txapelketan talde bakarra izan zen. Catalunyako, Madrilgo, Kantabriako, Valentziako Erkidegoko, Kanarietako eta Euskadiko selekzioek osatu zuten. Euskal Federazioak erabaki zuen euskal selekzio gaztearen aldeko apustua egitea, etorkizunera begira.
Belar-hockeya da, beraz, gorputzeko muskulu guztiak mugimenduan jartzen dituen diziplina; izan ere, kirolariak korrika egiten du eta asko makurtzen da; hori hankak eta gluteoak indartzeko motibo da. Gainera, eskumuturretan eta besoetan nahiko indar lortzen da. Euskadin, nahiko tradizio duen modalitatea da.
27
UMOREA
OGITARTEKOAREN ETENALDIA
Kepa Bilbao
28
mutua informazioa 2015eko martxoak 48 zbk.