o001_on
25/4/06
19:59
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2006ko apirila 22. zenbakia
BIHOTZ HANDI BATEN
AGURRA
TAMARA MURUETAGOIENA Oiartzuar bat New York-en
o002_on
19/4/06
21:54
Pรกgina 1
o003_on
25/4/06
12:25
PĂĄgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Xabi Zabaleta
Gaztelaren alde ldizkariko leiho hau beste komunikabide bati buruz jarduteko erabiltzea ez da agian oso elegantea izango, baina barruko harrak hala eskatzen dit. Oso titular deigarria irakurri berri dut apirileko HABE aldizkarian, eta burutik kendu ezinik nabil: Noticias de Gipuzkoa egunkariaren irakurlea kritikoa, euskaltzalea eta gaztea da�. Arantzazu Zugasti zuzendariondokoaren hitz horiek iltzatuta geratu zaizkit. Lehen begi kolpean, logikoa iruditu zait baieztapena, Gipuzkoan horrelako irakurle
A
ugari baitago. Baina segidan, zer pentsatua eman dit, eta egunkaria irudikatzeko saioa egin dut: berria, Gipuzkoan argitaratzen dena, gipuzkoarrentzat egina... Ezinbestean egunkari euskaradun bat etorri zait burura. Izan ere, ezaugarri horien jabe direnak euskaldun alfabetatu imajinatu ditut, euskaraz irakurtzeko gai direnak. Baina, usteak ustel. Inoiz egunkari hori irakurri baduzue, ikusiko duzue toki eskasa duela euskarak. Badira urte batzuk Euskararen Biziberritze
Plan Nagusiak euskararen normalizazioan estrategikotzat jo zituela komunikabideak. Antza denez, badira horretaz ohartu ez direnak. Euskaltzale izanik ere, gazteleraren alde egitea zein gutxi kostatzen den. Eta ez da egunkari horrena soilik arazoa. Laster etorriko dira tokiko telebistak, eta gazteleraren nagusitasuna erabatekoa izateko arriskua hortxe daukagu. Baina hori beste baterako gaia da. Kontua da benetan sinisten ote dugun euskarazko komunikabideak behar ditugula.
30 Non stop.
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20.100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.com Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 21a (2006ko apirila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe IbaĂąez Publizitatea. 678 68 71 20 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.com Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. ON
OHARRA Esku artean daukazu ON aldizkariaren 22. zenbakia, 2006ko, apirilekoa alegia. Hain zuzen, ON hilabetero jasotzeko, OARSOALDEKO H ITZAgatik urtean 65 euro ordaindu behar dira.
Laponian izan dira Errenteriako hainbat lagun, eta hago parajeak eskiz zeharkatu dituzte.
04 Zutabeak. Joxe Juan Ugalderen, Jon Mayaren, eta beste hainbaten iritziak.
10 Kolpeka. Agustin
euskara
Migeltorenaren hileko errepasoa.
28 Euskara. Lau Haizetara elkarteko kideek urteko batzarra egin dute, eta geroari aurre egiteko gogoz azaldu dira.
nagusia
12 Tamara Muruetagoiena. Oiartzuar hau AEBetan bizi da; politikaren mundua gertutik ezagutzen du.
16 12
20
16 Altxu. EHGAMeko kidearen heriotzak samina sortu du Errenteria-Oreretan
20 Jaizkibel draga. Ondare izendatutako lehen ontzia da Jaizkibel. Balio handi-handikoa. Usteltzen ari da, ordea.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak) Gipuzkoako Foru Aldundia
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
24/4/06
15:51
Pรกgina 1
o005_on
25/4/06
13:07
Página 1
iritzia Puntua
Joxe Juan Ugalde
Jo, orain berdelik ez!
ehin baino gehiagotan gertatu zait, artikulua idatzi eta argitaratu arteko epean, zeharo aldatu direla gauzak; eta idatzitakoak ez duela erabateko puntualtasunik. Ea oraingoan ez den horrelakorik gertatzen! Arrantza munduan murgiltzera noa, eta denok dakigu arlo horretan zer nolako gorabeherak izaten diren. Ezer baino lehen esan dezadan biziki maite dudala arrantza sektorea eta gertutik jarraitzen ditudala sektorearen kezkak. Baina… orain ez dago berdelik! Hara! Liskar moduko bat izan dute baxurako arrantzaleek eta alturakoek. Gipuzkoako eta Bizkaiko baxurako arrantzaleak kexu dira aurten berdel gutxi harrapatu dutelako. Kexua, zuzen-zuzenean, alturako arrantzaleengana zuzendu dute: arrastontzi handiek iparralderago harrapatu dutela aurten berdela eta, ondorioz, ez dagoela berdelik baxurako ontzientzat. Alturakoek erantzun dute baietz, berdela badagoela, baina bila joan behar dela, inori errurik bota gabe. Beno… badago ala ez dago? Nori egin behar diogu kasu? Bistan dena, arraindegietan gehiago edo gutxiago ikusi, berdel gutxi dabilela bazterretan. Ondoko bizilagunak ere gutxi harrapatu du orain arte, bere txipironeran joanda. Litekeena da, ordea, lerro hauek argitaratzerako, danba! berdel kolpea izatea. Horrek, halere, ez luke sakoneko arazoa konponduko. Bi hitzetan: arrantzaleak beti kexu, eta itsasoan, garbi-garbi, gero eta arrain gutxiago.
B
ekuazioa asmatu da. Eta hurrengo urtera arte! Orduan berriro arazoa. Halere, ez dezagun ahaztu, Bizkaiko arrantzaleek kexua adierazi zutela, antxoa dagoen egoera negargarrian egonda, aurten Europako agintariek arrantza debekatu ez dutelako. Ipar Euskal Herriko arrantzaleek ondo ikusi zuten agintarien erabakia eta gipuzkoarrak, asebeteta ez, baina tira! Ondorioa, arrantzaleen artean oso iritzi desberdinak daudela ekologia/patrika ekuazioaz. Erabakiak politikoek hartzen dituzte, seguru asko, gehiago interes nazionaletan oinarrituta espeziearen (edozein dela ere) biziraupenari eta berpizteari erreparatuta baino. Eta itsasoan ere auskalo zer gertatzen den! Kantabriako arrantzaleek antxoaren kostera hasi aurretik ohartarazi zuten Frantziako arrantzaleek nahi dutena harrapatuko dutela, aurten, 500 tona besterik ez dagokien arren. Beti horrela egiten omen dute. Orain, etxeko baxurako eta alturako arrantzaleen artean izan da tirabira, berdelaren arrantzari lotuta. Parametro arrazionalek ezin dute arrantzaleen informazioek sorrarazten diguten nahaspila argitu. Gu ez gabiltza itsasoan, baina badakigu arrainik ez izatearen arrazoietako bat arrantzaleen jarduna izan dela. Neroni Ondarroako alturako ontzietan aritutako arrantzale batek esan zidan kondoi moduko estalkiak erabiltzen zituztela sareetan furtiboki, ahalik eta arrain gehien harrapatzeko.
ALARMA GORRIA. Azken urteotan alarma gorria piztu da antxoaren inguruan. Iaz 30.000 tonako TAC edo Gehinezko Harrapaketa Kopurua onartu zuen Europak; aurten 5.000, eta ozta-ozta, zientzilariek eta espeziearen egoera negargarriak besterik eskatzen zutelako. Zenbait sektoretatik, baita arrantzale batzuek ere, erabateko debekua eskatu dute; baina, azkenean, ekologia/patrika
ESKRUPULORIK EZ. Ez dut esango arrantza-
HILEKO ESALDIA
“Joxe Mielen batela txitxarrua ta berdela”
le guztiak berdinak direnik. Ez. Baina itsasoa hutsik egotearen erantzule zuzenetako batzuk, urtetan, inolako mugarik eta eskrupulorik gabe aritutako arrantzaleak eta agintariak dira, gaur patrika bete eta bihar zer izango den aurreikusi ez dutenak. Berezi beharra dago, baita ere, era batera edo bestera arrantza egitea ez dela berdina, jakina, espezieen biziraupenerako. OCEANA elkarteak aspaldi eskatu du arrastontzien jarduna bertan behera uzteko. Kontuak kontu, orain ez dago berdelik! Eta ez dugu ezer esan bakailoaz edota legatzaz… 05
o006_on
24/4/06
20:07
Pรกgina 1
o007_on
19/4/06
21:56
Página 1
artikuluairitzia
Koma
Jon Maya
Ez da giro
atzuetan agure nostalgikoak dirudigu. “Gogoratzen zarete lehen…? “Jendea barra-barra, tabernetara ezin sartu…”; “Haiek bai garaiak…!”. Baina ez zaigu arrazoirik falta. Oraindik ere gogoan ditut larunbat gau haiek. Lehenengo gau-irteerak ziren, afari bat edo norbaiten urtebetetzeak etxetik ateratzeko aitzakia zirenekoak. Nerabeak ginen; hamabost, hamasei, edota hamazazpi urte. Baina orain ere ez ditugu horrenbeste, ez baitira hamar-hamabi urte baino gehiago igaro. Larunbat gaueko gure egonlekuak orduko antzekoak dira, eta tabernaren baten itxierak eta berriren baten irekitzeak soilik aldatu ditu gure ohiturak. Hala ere, orain ateratzen dugun argazkia erabat bestelakoa da.
B
KALE BETEAK. Topo-ko maldak manifestazio erraldoi bat zirudien, Herriko Plazako jaitsieratik Zumardian jendetza nabaritzen hasten zen eta taberna atarietan… Txalaparta, Iturri, Reyna, Arkaitza, Oñatiarra… Denak topera. Zumardia jendez gainezka, tabernak leporaino eta sekulako giroa. Eta berdin Sindin, Landaren, Irrintzin…Gazteenek igual sinistu ere ez didate egingo. Azken urteetako larunbatetan, berriz, guztiz kontrakoa gertatzen da. Ibilbide bera egiten jarraitzen dugu, baina taberna batetik besterako zeharkaldian gu bezalako koadrila solteak besterik ez dira ikusten. Eta tabernak… Tabernak oasiak bezalakoak dira. Bakardadearen erdian giro apur bat gordetzen dute, eta inguruko bizidunak bertan gordetzen gara.
SALBUESPENAK SALBUESPEN. Jende gutxi eta betikoak. Lagun artean sarritan aipatzen dugu: “Orain dela hamar urte tabernako gazteenak ginen, eta orain ia-ia ere bai”. Rente-n ambiente dagoen edo ez esatea zaila egiten zait, Biteri kaleko muga psikologikoa gainditzea oso zaila egiten baitzait larunbat gauetan.
HILEKO ESALDIA
“Tabernak oasiak bezalakoak dira”
Baina Oreretan ez dela giro behintzat agerikoa zait. Noski egunak daude. Sagardo Eguna, Santo Tomas Eguna, Erromeria Eguna… Baina neguudazken garaia luze egiten da. Batzuetan herriko giroak tristura handia ematen du. Baina, zergatik? Zer gertatzen da? Modak izango dira, gaueko autobus zerbitzuak, gazte koadrila ia denek dituzten luxuzko lokalak, jendearen aisialdi ohiturak aldatu direla… “Eske herrian ez dago ezer, hemen ez da inor gelditzen”. Eta ez bada inor gelditzen, ez da inoiz ezer egongo; eta ez da badago ezer ez da inor geldituko. Nola atera hortik? Ez da erraza. Badagiro, tabernarien ekimen txikiak… Egoeraz jabetuta guztiak gaudela dirudi, baina nola atera espiral horretatik?
ESPIRALETIK ATERATZEN. Herri baten bizitzak, dinamismoak, guztien esku beharko luke. Erakundeak, dendari zein tabernariak, elkarteak, herritarrak… Baina, noski, non bizi garen jakinda ez dut uste herria ordezkatu beharko lukeen erakunde horrek ezer egiteko asmoa duenik. Beraz, bazkide bat gutxiago. Tabernariak eta abar. Interesak segur badituztela, zeren eta guztiok badakigu gau-giroak barra atzeko diru-kaxak nola betetzen dituen. Herritarrak eta herritarrek osatutako elkarte, asanblada, gune… Nik uste edozeini atsegin zaigula gure herria giroz beteta ikustea. Erosoago, merkeago, errazago… Gau-giroak eskaini dezakeena, eta gainera etxean bertan. Luxu bat! PIZGARRIREN BATEN BEHARRRA. Baina nola lortu hori. Bazkide interesatuak elkartzea lehen urratsa izan daiteke. Nola atera gazteak lokaletatik, nola ekarri jendea herrira, nola bete kaleak…? Kontzertuak, jaialdiak, eskaintza bereziak… Formula sekreturik eta magia trukorik ez da egongo horretarako, baina ilusio pizgarririk bai agian. Oarsoaldeko gauak behar du pizgarri hori. Hitz aspertu honetan zaharrak berri esatea nahiko nuke. Nostalgiaren kontakizunek oroitzapen oso onak baitakarzkit. 07
o008_on
19/4/06
21:56
PĂĄgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Kote Camacho
Handik
Industri ondarea gande eguerdi batean San Markoko gotorlekuko tabernan ginela, Errenteriako aspaldiko hainbat argazkiri begira geratu ginen: garai bateko lantegien argazkiak eta herrian ekoizten ziren produktuen iragarkiak, besteak beste. Bilduma polita dute horman zintzilik, gure industri iragan oparoaren erakusle. Ezer gutxi gelditzen da, ordea, orduko errealitate hartaz. Gaur egungo hirietan, industriak herriguneetatik kanpora kokatu ohi dira. Hortaz, herrigunean bertan ez dugu industri jardueraren zantzu handirik aurkituko, lana eta bizitza bereizi nahiko bagenitu bezala. Garai bateko fabriketako bizipenak jendearen oroimenean baino ez daude: Lanera, Pekin, Esmalteria, Niessen... Garaiko industri krisiak jota, lantegi horietako asko erdi hutsik gelditu ziren. Beste batzuk, berriz, tokiz aldatu ziren. Orube horietan, orain, etxebizitzak, plaza zaba-
I
Itziar Navarro
08
lak, haurrentzako parkeak, kultur azpiegiturak... ditugu. Batzuetan izena gorde diegu, baina, ziur aski, haren jatorriaren erreferentzia galdua izango dugu. Egin kontu: gure neska-mutilen artean, zenbatek daki Olibeten gaileta goxoak egiten zirela? Eta Niessen esan eta merkataritza gunea izango dute erreferentziatzat, eta ez herrira industri jarduera garrantzitsua ekarri zuen jatorri alemaniarreko gizona. Beste batzuetan, ordea, orube horiei izena aldatu diegu, eta, badakizue, izenik ez duena ez da. Lehengo Esmalterian Koldo Mitxelena Plaza, Laneran Herri Senidetuen Plaza... Pena hartzen dut iraganeko izen horiek galtzen joan garelako. Eta ez dut esan nahi, ezta gutxiago ere, oraingo izenak desegokiak direnik. Baina, gure iraganaren eta, nolabait esateko, industri ondarearen zati bat galtzen dugu horrela. Eta susmoa dut herri askotan gauza bera ari dela gertatzen. Ez al dago hori berreskuratzeko modurik?
o009_on
24/4/06
17:34
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Apunteak GORA. 25 urte bete ditu Oiartzungo Kirol Elkartearen futbol taldeak. Futbol talde honen berezitasuna (eta meritua), neskena dela da. Izan ere, 25 urtez aritu arren, badirudi oraindik ere ez direla hasi, komunikabideetan egiten zaien jaramona kontuan hartzen badugu behintzat. Zorionak, edozein kasutan.
ZALANTZA. Lezoko gazteen etorkizuna zalantzan dago. Pildain eraitsi zutenetik, hainbat ekimen daude martxan. Zer izango den, edota nola izango den, ordea, inork gutxik daki.
Pildain eraisten. ON
Zer dio? Florentino Mariñelarena (CGT-LKN sindikatuko kidea)
Maiatzaren lehenaz Mariñelarenak CGT-LKN sindikatuaren barruan ibilbide luzea egin du. Maiatzaren 1aren inguruko testuan langileen egoera deitoratu du, eta kapitalaren “harrokeria” salatu.
asiera-hasieratik, 1886ean sortuz geroztik, maiatzaren lehenak langileen borrokaren erakusgarri izateko xedea izan du; eskuzabaltasun handiz lortutako eskubide garrantzitsuen bide malkartsu eta zail hori. Gaur egun, maiatzaren lehena langileen porrotagatik nabarmentzen da. Botereak, izan ere, menperatze eta inposizio moduak areagotu besterik ez ditu egin, eta, hortaz, erabakitze guneen jabe egin da. Langilegoa eta gizartea, horrela, bigarren plano batera pasatu dira. Prekarietate denborak bizi ditugu. Honek, hasieran, behin behineko kontratuekin lotura estua zuen, baina gaur egun askoz ere orokorragoa eta zabalagoa da. Gaur, onartuta dagoen eskubide bakarra, kapitalaren mozkinak pilatzeko eskubidea da. Honek erabakitzen eta inposatzen du. Gainerako eskubide guztiak, aurrekoaren menpe daude, eta honen baimenaren araberakoak dira. Guztiok egokitu behar dugu kapitalaren eskarietara, prestutasunez, malgutasunez, eta amore emanez. Eskaintzen digutena
H
onartu beharrean aurkitzen gara, eta kendu nahi diguten horri uko egin behar diogu. Adibide ezin egokiagoa , Nafarroako Volkswagenekoa dugu. Han, harrokeriz prekarietatea inposatzeko ekimena argi ikusten da. Langileek erresistentzia egiteko erabakia hartzen dutenean, erakundeak enpresa babestera arin abiatzen direla ikusten dugu. VW boteretsua da; inork baino hobe dakigu hori. Baina badakigu ere amore ematen dugun bakoitzean botere hori areagotu egiten dela, eta, beraz, beraien mehatxuak betetzea errazten dugula. Horregatik, guretzat, erresistentzia osasunez betetako ekintza da, itxaropen iturri. Mobilizazioa ere horixe da; Frantziako ikasleena bezala, AEBetako hispanoena, edota edozein erresistentzia ekimen, handi nahiz txiki, boterearen harrokeriari. Horrela gizarte hobeago baten aldeko jomugak indarberritzen dira. Gizarte justuagoa, berdintasunezkoa, mugarik gabekoa, parte hartzailea eta askea.
hONa
Aske 1 urte pasa dira Lezon Aske aldizkari euskalduna sortu genuenetik. Izena bezala sentitzen ginen hartan: edozer idazteko eta argitaratzeko gai. Beldurrik gabe. Ilusioak baliabideen prekarietateari mila buelta ematen zizkion. Artikuloak makinaz hiru lagunen artean idazten genituen: batek diktatu, besteak tekleatu eta hirugarrenak Tippexaren brotxa ondo bustita edozein akats txuriz estaltzeko prest. Elkarlana a tope, kalitate kontrola erabatekoa. Ordenagailuak ba omen zeuden. peze-ak 286ra zihoazten, –uste dut, ze MIR estazio errusiarrak halako bat zuen (eta Makintox-ak), egunkariak eta halakoak egiteko: auskalo!–. Baina guk ez genituen, eta –harrigarriena– ez genituen faltan botatzen. Oraindik gogoratzen dut nire Erresiete zaharrean Ataunera Herri Aldizkarien topaketara erredakzioaren ordezkari gisa joan ginen eguna. Han gindoazen, harro-harro, gure aldizkariaren dozenerdi zenbakirekin (ez genituen askoz
2
gehiago argitaratu)… Beste herri batzuetako errealitateekin topo egin eta lotsatu ginen arte. Legazpiko Hotsak eta Irungo Plazara iruditu zitzaizkidan ederrenak, baina beste kategoria batean jokatzen zutelakoan nago: Fotografiak –ez fotokopiak–, testuak zutabeetan, letra handiak, ttikiak, erdiparekoak… Irakurtzen ari zaren ON honen modukoak, ulertzeko. Gure Aske-k panfleto bat zirudien maketazioaren perla perfektu hauen ondoan. Bazkaritan, Joxe Martin Apalategi (+) ataundar antropologoaren hitzek zeozer animatu eta goxatu gintuen: “aldizkari hauek dira herrietako benetako pultsua”, gurea eskuetan zeukala esan zigunean. Eta gu, orduan, horrekin geratu ginen. Eta gu bezelako aldizkarietako lagunekin batera mozkortu ginen Ataunen. Egun, baliabide guztiak dauzkagu gauzei itxura ederra emateko, kontua da emateko edertasunik badugun… Harrapatzak! Gora Aske eta biba Joxe Martin!
Mikel Susperregi
09
o010-011_on
19/4/06
21:58
PĂĄgina 1
iritziassakONduz
Agustin Migeltorena
Hilaren errepasoa
Panel informatiboak Oiartzunen amasei panel informatibo jarriko omen dituzte Oiartzunen. Haien helburua, alkatearen esanetan, "gauzak adierazi nahi dituzten herritarrek horretarako aukera izatea�. Ekimenak polita dirudi, nonahitik begiratuta, beraz, ados egon beharko nukeela pentsatu dut. Nire baitako ahots ezkutuko batek, ordea, erne jarri nau: haien garrasia beste inongoan entzunarazi ezin dutenek erabiltzen omen dituzte paretak, eta hamasei paneletara mugatzea gutxixko ez ote den gogorazi dit. Aro berrian gara, esan diot barruko ahotsari; nahiago nuke hala balitz, erantzun dit berak.
H
1.300
AZKEN 30 URTEOTAKO JOERAZ ILezoko Hirigintza Planaren arabera, 1.300 etxebizitza eraikitzeko dira Herriondo-Altamira
bailaran. Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduko Batzordeak, ordea, 760 nahiko direla esan, eta
Heriotza lfonso Perez 52 urteko arrantzale trintxerpetarra, Irlandan arrantzan zela, martxoaren 22an hil zen. Bueukoa (Pontevedra) jaiotzez, urteak zituen Pasaian bizitzen. Honakoak Koldo Izagirreren O pai de MaruxiĂąa ipuinekoak dira, hartan ere Trintxerpeko arrantzale
A
10
o010-011_on
19/4/06
21:57
Página 2
sakONduziritzia
Navalaldea
Aro berrian, joera zaharrrak
artxoaren 2an Ibarretxek-eta lehen harria jarri zuten. Hilabete pasa ondoren, baina, mugimendurik ez: obren ardura Oarsoaldea Industrialdeak omen; lanekin, ordea, ezin hasi kutsatutako hainbat lur Portuak garbitu arte. Portuak, berriz, hura Amenabar enpresaren ardura dela. Eta Udalean, bitartean, begibistako ondorioak ateratzen: erakunde askoren artean koordinatu beharreko lanak direla. San Rokeren ermita omen zegoen bertan garai batean: hari egin beharko otoitz gauzak konpontze aldera edo.
afaela Romerok eta Mª Mar Martinezek zinegotzi izateari utzi diote: batak Pasaian, besteak Errenteria-Oreretan. Haiek utzitako hutsunea zerrendan aurkeztutako beste inork bete nahi ez, eta Hauteskunde Legearen 182.2 artikuluaz baliatu da PSE-EE. Oraingo zinegotzi berriak, beraz, ez ziren hauteskundeetara aurkeztu. Aukera horretaz baliatzea eskatu du, hain zuzen, ezker abertzaleak Pasaian, eta bai Errenteria-Oreretan ere. "Gure ustez, egun ez dago inolako zerrenda legalik ezer zor diogunik –esan du Errenteriako alkateak, eta ardura beste batzuen eskutan jarri du–: Ni, Udaleko lege aholkulariek esaten dutenaz fio naiz, eta haiek esaten didate ez dagoela aukerarik." Aro berria nahi bide dugu denok, baina inertzia hauek zaharrak dira.
R
M
“
Barruko portua eta birgaitzea ez dira bateragarriak” KOLDO AZKOITIA Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea
eraz, lehengo lepotik burua, birgaitzea kanpoko portuarekin lotu behar bide da. Gu ez gara Diputazioko Lurralde Antolamenduko arduradun, baina, gure apurrean, besterik ere ikusten dugu: hasten ahal dira, esaterako, egungo
B
bailara ez dela egokia etxeak eraikitzeko erantsi du. 30 urteotan, aurreko 400 urtetan baino lur azalera handiagoa erabili dugu etxeak eraikitzeko. Alegia, txaleta miretsi eta, hura erosi ezean,
galiziar hildako bat protagonista: "...gure baforearen dieselak Guardaplatako Farolako harkaitzetan habia egina duten antxetak altxarazten dituenean (...) eskifaiako inork ez du bista jaso nahi, antxeten agurrak itzuliaren zalantza dakarkigulako begietara." Alfonsori ere inork esanen zion gaztetan: "Euskal Herrira omen zoaz...".
minijardin pribatua duen etxe adosatura joan den gure belaunaldiak lur eremu zabalagoa okupatu duela aurreko 15 belaunaldiek baino. Nahi izatera, ez dute lan makala Lurralde Antolamendukoek.
txatarraren deskarga moduak sortzen duen hodei okre toxikoa eragozten. Horrela, gainera, ez genuke xantaia egiten ari zaizkigunik pentsatuko.
11
o012-015_on
24/4/06
12:21
Página 1
nagusia
TAMARA MURUETAGOIENA zientzia politikoetan lizentziatua
“
New York-ekin maitasuna eta gorrotoaren arteko harremana dut” Testua: Goiatz Labandibar Argazkia: Iñaki Berrio
iartzungo Doneztebe plazan dago, esandako ordurako, udaletxeari begira Tamara Muruetagoiena (Oiartzun, 1974). “Zenbat aldatu den hau!”. Haurra zenean, oraindik Oiartzunen bizi zenean, plaza ingurua nola zen gogoratu du. Zazpi urte zituen Madrilera (Espainia) joan zenean. Hemezortzirekin, Bizkaiara itzuli zen, eta urte betera, AEBtara joan zen, Zientzia Politikoak ikastera. Sei urte ondoren, Bruselara (Belgika) abiatu zen, Europako Legebiltzarrera lanera, eta duela bi urtetik, berriz, New Yorken bizi da. Kontuak ez badira ateratzen ere, 31 urte besterik ez ditu baikortasuna bazter guztietatik isurtzen duen gazte honek.
Euskal Herrikoa! Atzerrian zaila da azaltzea zer den Euskal Herria. Ez badut denbora edo gogorik azalpenak emateko, naziotasunak asmatzen ditut. Irlandarra naizela diot; batzuetan belgikarra naizela ere bai.
Oso aldatua aurkitu duzu Oiartzun. Zertan?
Hiru urte pasa ditut han lanean. Lehenengo, Josu Ortuondorentzat; gero, Berdeekin. Europak oso etorkizun zaila du. Ni joan eta hilabete gutxira bihurtu zen 25ena, baina prestatzen ari ginen aldaketarako. Europa abiadura desberdinetara eraiki behar dela pentsatzen dut. Oso ongi dago batasun ekonomikoa, baina batasun politikoa beste modu batera egin behar litzateke. 15ak batasun politikora bazihoazen, baina 25ekin lortuko ote den dudak
O
1980tik 2006ra… Beste herri bat da! Hala ere, izpiritua gordetzen du, badu zerbait mantentzen dena. 31 urte besterik ez dituzu, baina mundu erdian ibili zara. Orain, New Yorken zaude. Non bukatuko duzu?
Eusk al Herrian! Hori da nire asmoa. Eta ez hemendik urte askora. Nongoa sentitzen da Tamara? 12
Zazpi urtera arte bizi izan zinen Oiartzunen. Zer egiten zuen Tamara haurrak?
Oso haurtzaro polita izan nuen. Aldapan bizi ginen. Adineko hamaika ume ginen, eta egun guztia elkarrekin pasatzen genuen. Altzibarrera joaten nintzen goxokiak erostera… Nola zen? Anixetara! Abentura asko eta jolas asko izan nituen haurtzaroan. Europako Legebiltzarra barrutik ezagutu duzu. 25en Europa honek ba al du etorkizunik?
o012-015_on
24/4/06
12:21
PĂĄgina 2
politikanagusia ditut. Europarren arteko estatua egiteko asmo hura asko lanbrotu da. Izugarria bihurtzen ari da. Europako Batasuneko partaide izateko modu desberdinak egon behar luteke. AEBen antza gehiegi ez al du izan nahi Europak?
AEB mundu mailako potentzia da, et a nork ez du handiaren antza izan nahi? Joera naturala da. Europa batzearen atzean badago AEBak bezain potentzia ekonomiko indartsua izateko nahia. Europa AEBren gurasoen modukoa da, baina semea gehiegi hazi zaio. Duela bi urtetik New York-en bizi zara. Gustura?
New York eta New Heaven artean bizi naiz. New Heavenen Yaleko unibertsitatea dago, han doktoretza egiten dut. New York-ekin maitasuna eta gorrotoaren arteko harremana dut. Oso hiri indartsua da. Baina handiegia da. Batzuetan ito egiten nau, asfalto gehiegi du. Unibertsitateko egunak ondo etortzen zaizkit, New Heaven txikiagoa baita, eta orduan, New Yorketik gehien gustatzen zaidanaz goza dezaket. Nolakoa da bizitza New Yorken?
Hemen baino estresanteagoa da. Hemen azkar doaz gauzak, baina han hiru aldiz azkarrago! Jendea beti lanpeturik dago‌ Baina oso interesgarria da. Mundu osoko jendea bizi da, kulturalki oso indartsua da‌ Gaztea zarenean eta seme-alabarik ez duzunean, ongi dago New York. Gero, gehiegizkoa bihurtzen da, jan egiten zaitu. Ez zenuke nahi zure seme-alabak han haztea?
Nahiko nuke ezagutzea, baina Europako baloreak izatea nahiko nuke. Seme-alabak ditudanerako ez banago Eusk al Herrian, hemen denbora pasatzea nahiko nuke, hemengoak izatea deritzea. Zure mutilaguna estatubatuarra da. Gustatzen al zaio hau?
Hiritarra da goitik behera, New York bere hiri ideala da. Baina hau
13
o012-015_on
24/4/06
12:20
Página 3
politika nagusiap izugarri gustatzen zaio. Biok elka-
rrekin etorriko garela dio. Jendea, janaria, paisaia… gustatzen zaizkio. Eta gin-tonicak! Green Partyko aholkularia ere bazara. Oiartzuar bat halako lanetan. Zeinen arraroa, ezta?
Bizitzak buelta asko ematen ditu, eta nik asko lagundu diot ematen. Berdeekin lan egin nahi nuen, eta Europako Legebiltzarrean bukatu nuen. Orain AE Btan aholkatu egiten ditut, borondatez. Politika baino gehiago gustatzen zaizkidan gauzak bilatu nahi izan ditut. New Yorken Biologia buk atu nuen eta orain doktoretza egiten ari naiz, Espezieen Kontserbazioaren inguruan. Politika dosi txikitan nahi dut. Bruselan nekatuta bukatu nuen egun guztia politikarien atzetik korrika ibiltzeaz. Niri gauzak egitea gustatzen zait, ez egiten dituztenen atzetik ibiltzea. Orain ez nago hain inplikaturik, baina sekula ez dudala utziko badakit. Green Partya alderdi ezkertiarra da. AEBtako gizartea, itxuraz, oso eskuindarra da. Zein toki dauka gizarte hartan?
Gizartea ez dago prestatuta Alderdi Berdearentzat. Sistema politikoak Green Partyaren antzeko alderdiei ez die hazten uzten. Legez alderdi txikientzat hainbeste oztopo daude, miraria dela existitzea. Alkatetzak eta parlamentariak ditugu, Gasteizko legebiltzarkideen modukoak. Pausu federala ez da eman, ia ezinezkoa da. Sistema alderdiek milioika dolar izateko dago eraikia, eta Green Partyak ez ditu. AEBtako gizartea, eskuindarra baino gehiago, konformista da. Ez dago borroka politikora ohitua. AEB hutsetik hasitako herria da, bakoitza bere burua aurrera ateratzera joan zen. Horregatik, normala da bi aukera besterik ez egotea, oso antzekoak euren artean, eta kitto. Hala ere, badago jendea ez dagoena konforme duenarekin. Bada beldur den jendea, Green Partya bozkatuz gero errepublikarrek irabaziko ote duten. Itxaro14
pena dut gauzak aldatuko direla. Kanada AEBak bezala sortu zen, baina Europaren tankerako sistema politikoa du. Itxaropena Kanadaren antza izatea da. Europa nahiko antiestatubatuarra da. Zerbait ona izango du herrialde hark, ezta?
Europa oso antiamerikarra da, eta Euskal Herria gehiago. Alderaketa egitea gustatzen zait: zenbat espainiar dira antieuskaldunak? Asko. Gehienak, besteek kontatu dizkioten gauzengatik. Hona etortzean, herri zoragarri batekin egiten dute topo. AEBekin berdina gertatzen da. Entzuten duguna gorrotagarria da, baina AEBak George Bush eta telebistan ikusten duguna baino askoz hobea da. Europak asko du deskubritzeko. Hala ere, ez da herrialde ideala. 19 urterekin joan zinen AEBetara bizitzera. Zer izan zen zailena?
Aurrez oporretan egon nintzen, eta zoragarria zen. Bizitzera zoazenean hasten zara ezberdintasun kulturalak nabaritzen. Unibertsitatea oso ezberdina da. Beste unibertso bat da, bizitza estilo bat. Hemen jendea unibertsitatera doa, baina gero bere bizitza du. Han ez dago bereizketa hori. Jendearen hoztasuna ere gogorra izan zen. Oso atseginak dira, beti irribartsu, baina irribarre horrek ez du esanahirik. Behar handia dute bakarrik egoteko. Beste kultura batetik zoazenean, egunero landu behar duzu gizarteratzea. New York berriz, ezberdina da, gauza guztietan... Super hiria da! Zortzi milioi biztanletik gora ditu. Ni bizi naizen auzoak, Brooklynek, Euskal Herriak baino biztanle gehiago ditu! Guk, hala ere, soinu gehiago egiten dugu. New York, etxeorratzen hiria. Eta zu, zenbagarren pisuan bizi zara?
Ez naiz pisuan bizi, lantegi zahar batean baizik. Duela 12 urte erosi zuen nire mutilak eta bizitzeko moldatu zuen. “Loft”ak oso modan daude AEBtan. Gela ba-
o012-015_on
24/4/06
12:20
Página 4
politikanagusia karreko etxea da. Nik ez dut bertigorik sufritzen. Euskara eskolak hartzen dituzu. Zer dela eta?
Euskara berreskuratzen ari naiz. Aitaren familia euskalduna dut, baina amarena erdi euskalduna. Nire helburua beste pare bat urtean berriz euskaldun oso izatea da . Ezin dut euskalduna izan euskaraz ez badakit. Gure Euskal Etxean programa bat badugu, Eusko Jaurlaritzaren bidez lortua, euskara urrunetik ikasteko balio duena. Jende askok ikasten du euskara, eta ez euskaldunen ondorengoek bakarrik. Azken finean, hizkuntza bat gehiago da, eta
badu bere garrantzia. Ni naiz Euskal Etxean euskara ikasteko programen arduraduna. Hainbeste kilometrora bizita, nola mantentzen duzu harremana Euskal Herriarekin?
Familiarekin harreman handia dut. Gainera, egunero ikusten ditut Gaur Egun eta Teleberri, Internet bidez. Gaur Egun ikusten
dut, informatzeaz gain, euskara praktikatzeko. Gero, Teleberri-a ikusten dut askotan, ondo ulertu dudan baieztatzeko. Gainera, maiz xamar etortzen naiz. Meñikan (Bizkaia) baserri bat erosi nuen, hura da nire etxea Euskal Herrian nagoenean. Etortzen naizen aldiro Oiartzunera ere itzultzen naiz, osabari bisita egitera eta, txikitatako, ikastolako lagun batekin egotera.
merezi izan du. 29 urterekin, Europako Legebiltzarrean nire ingurura begiratzen nuen eta guztiak funtzionario hutsak zirela konturatzen nintzen, beraien super eurosoldatekin eroso-eroso bizi zirenak. Beldurra nuen ni haietako bat bihurtuko ote nintzen, ez nuen nire burua horrela ikusi nahi. Gazteegia naiz oraindik. Zenbat aldiz galdetu dizute irailaren 11ko erasoei buruz?
Betidanik interesatu izan zait es-
Denek galdetzen didate, ezinbestean! Bezperan Bruselara itzulia nintzen, baina oso gogorra izan zen. Erasoen berri jakin nuenean New York-era deika hasi nintzen, mutila eta lagunak nola ote zeu-
pezien kontserbazioan egiten den lana. Nire tesia Euskal Herrian egin nahi dut. Honela, lanaren erdia AEBtan eta beste erdia hemen egin dezaket. Alde batetik gogorra izan da unibertsitatera itzultzea, kredituak eskatu behar izan ditut eta badakit doktoretza bukatu eta urte batzutan, oraindik ordaintzen ariko naizela. Baina
den galdetzeko. Astebetera itzuli nintzen eta izugarria zen panorama: banderak nonahi, poliziak bazter guztietan, desagertuen argazkiak… Hemen han adina espainiako bandera ikusiko bagenitu, ezin izango genuke jasan! Estatubatuarrei min handia egin zieten eraso haiekin, ordutik gauzak asko aldatu dira.
Yaleko unibertsitatean doktoretza egiten ari zara. Ez al da aldaketa handia Europako Legebiltzarra utzi eta berriro ere unibertsitatera itzultzea?
Heriotza 1982ko martxoaren 29an hil zen Tamara Muruetagoienaren aita, guardia zibilen torturek inkomunikazio garaian utzitako aztarnen eraginez. Herriko sendagilea zen Esteban Muruetagoiena, eta atxilotuta egon ondoren, etxean zegoela hil zen. “Nire bizitza ez litzateke gauza bera izango hura gertatu izan ez balitz. Bizitza markatu dit. Etxean ez zidaten egia guztia kontatu, beldur baitziren min egiteko. 24 urte daramatzat aita hil zela jakiten, baina 17 urterekin kontatu zidaten dena. Sufrimenduz betetako urte asko dira; oso gogorra da, baina zerbait ona ateratzeko modua badagoela uste dut. Horregatik, AEBtan Euskal Herriko gauzekin gehiago inplikatzen hasi nintzen. Europako Legebiltzarrean lanean ari nintzela, oraindik gehiago inplikatu nintzen, adibidez, Elkarri-n. Interesatzen zaizkidan gauzak lortzeko bide egokia iruditu zitzaidan. Euskal Herriko politikan eta giza eskubideen alde militantzia orduan hasi nuen. Ez nuke niri gertatutakoa beste inori gertatzerik nahi. Gogorra izan zen Aznarren garaia, biktimak gora eta behera. Ni ere biktima bat gehiago naiz. Ez naiz, hala eta guztiz ere, inoiz biktimen elkarte batekoa izan; batetik ilusio asko ez dielako egingo ni onartzeak, eta, bestetik, ez zaidalako biktimismoa gustatzen. Badakit gaizki pasa dutela. Baina dena ezkorra da, mendekua bilatzen dute. Errazena da, batez ere burua berotzen dizun klase politikoa baduzu. Horrek tristura ematen dit. Ez dut inoiz hitz egin publikoki aitari buruz. Nire mina, aitari gertatu zitzaiona, Euskal Herrian giza eskubideen alde lanean jarraitzeko indarra izatea nahi dut”. 15
o016-019_on
25/4/06
13:10
Página 1
nagusiaggizartea
X
ITZAL
handiko agurra Xanti Vicente Altxuren heriotzak umezurtz utzi du homofobiaren aurkako borroka; pertsona maitatua eta errespetatua izan zen Errenteria-Oreretan Testuak: Jon Gontzalo Argazkiak: ON
Omenaldia Maiatzaren 20a, larunbata, Altxuren omenezko eguna izango da Errenteria-Oreretan. Egunotan omenaldi hori prestatzen jo eta su ari dira bere lagunak, eta dagoeneko xehetasun batzuk aurreratu dizkigute. Ekitaldi nagusia Niessen kulturgunean izango da. Musika, antzerkia, poesia errezitaldia, bideoak, bertsolariak, transformistak… “Ekitaldi koloretsua izatea nahi dugu, anitza, Xantik gustuko zituen jardunak biltzen dituena”, azpimarratu du Mikel Martin antolatzaileak. Gauean, berriz, herri afaria antolatu dute Zumardian. Ondoren, “ordu txikiak arte luzatuko den festarekin amaituko da Altxuren omenezko eguna”. Ekitaldi hauetan parte hartzeko gonbidapena beharrezkoa izango da, eta taberna hauetan eskura daiteke: Txintxarrin, Mikelazulon, Landaren, Reynan, Arkaitzan eta Xiberon. 16
antik ez zuen libururik idatzi, ez zuen filmarik zuzendu, ez zuen doktoretza tesirik egin, baina zerbait berezia zuen, egiazkoa zen, benetakoa. Horregatik zen herrian hain ezaguna eta maitatua”. Mikel Martinen hitzak dira, Xanti Altxuren lagun handi baten hitzak. Otsailaren 25ean hil zen Xanti Vicente Altxu. 46 urte zituen eta ezin izan zuen minbizia gainditu. Berehala zabaldu zen albistea Errenteria-Oreretan eta, albistearekin batera, baita atsekabea ere. Izan ere, oso gizon ezaguna eta maitatua zen herrian. Homosexualen eskubideen alde lan handia egindakoa, politikagintzarekiko interes handia zuena eta kulturalki gizon jantzia. Horren guztiaren gainetik, ordea, giza harremanet arako zuen errazt asunak egiten zuen Altxu pertsona berezia. 1959ko irailaren 16an jaio zen. Haurtzaroa Gazt año auzoan pasa zuen, eta oso gaztetan militantzia bikoitza bereganatu zuen. Batetik, politikagintzari dagokionez, EMK alderdiko kidea izan zen; eta bestetik, gay-les mugimenduaren hastapenetan betebetean hartu zuen parte (EHGAMen –Euskal Herriko Gay-les Askapenerako Mugimendua– sorreran, esate baterako). 80ko hamarkada hasierako lehen urteak ziren, konpromiso eta ilusio handiko urteak: urte zailak. 1979ko ekainaren 10ean Francis Badillo hil zuen Espainiako Polizia Nazionalak ErrenteriaOreretan. Francis oso ezaguna zen eskualdeko gay mugimenduan, eta heriotza salatzeko ekitaldi ugari antolatu ziren (mugida honen k ariet ara sortu zen EHGAM). Garai hartan, homosexualen eskubideak defendatzea, ordea, ez zen erraza. Testuinguruan kokatzearren: La Voz de España egunkariak honako titularra eskaini zion heriotzari: “Ha sido asesinado un hombre vestido de mujer”. (“Emakumeen arropa zeraman gizon bat hil dute”). “Titular horrek argi erakusten du garai
o016-019_on
25/4/06
13:09
Pรกgina 2
gizarteanagusia
17
o016-019_on
25/4/06
13:08
Página 3
IRUDITAN.
1
2
3
18
4
1-80. hamarkadan ateratakoa da; berarekin, Joxe Mari Mujika ‘Jitxo’ (preso dago gaur egun, Villenan, Alacant-en), Karlos Perez eta Martin Terrazas. 2-Junkal Gartziarekin, ikastetxeen inguruko erakusketa handia prestatzeko lanetan zebilela, duela bi urte. 3-Gaztaroko irudia. 4-‘Heteroen koadrila’-ko lagunak: Fermin Aranburu, Jaime Aranburu eta Ramon Hernandez.
hartan bigarren mailako herritarrak ginela”, dio Mikel Martinek. Gauzak horrela, hurrengo urteetan homosexualen eskubideak aldarrikatzeko makina bat ekitaldi antolatu zituen gay-les mugimenduak, eta horietan bete-betean parte hartu zuen Altxuk. Besteak beste, Gay-Les Zinema Maratoiaren sorreran, baita Donostiako Zinemaldian ere. “Homosexualei buruzko zinema ziklo bat antolatu zuten Zinemaldiaren barruan, eta horren antolaketan aritu ginen Xanti eta biok”, azpimarratu du Mikel Martinek. Garai hartan, Gipuzkoan barrena hainbat hitzaldi ere eman zituzten, beti ere, homosexualen eskubideak lau haizeetara zabaltzeko asmoz.
UNE GOGORRAK. Bere eskubideen aldeko defents ak, ordea, une txarrak pasarazi zizkion Altxuri; horietan okerrena, bahitu zutenekoa. 1983ko neguan izan zen. Ezezagun batzuk auto batean sartu, eta Zamalbide auzora eraman zuten. Han, mendi aldean, bortxaz erasotu zuten. Iraindu egin zuten, mehatxatu, eta kristalekin besoetan zauriak egin zizkioten. Sufrituarazi eta umiliatu ondoren, joaten utzi zuten. Homosexualen eskubideak defen-
datzeagatik ordaindu beharreko prezioa zen. Altxu, ordea, ez zen kokildu, eta militantziarekin inoiz baino indartsuago jarraitu zuen. Bahiketa salatzeko manifestazioa antolatu zen eskualdean, eta bertan ezagutu zuen Altxu Iñaki Queraltek. “Irekia zen, eta berehala lagunak egin ginen. Ni baino sei urte zaharragoa zen, eta asko lagundu zidan gay mugimendua ezagutzen. EHGAMeko kide egiteko proposatu zidan, eta ez nuen bitan pentsatu. Nire erreferentzia izan zen Xanti”. Urteak aurrera joan ahala lagunt asun hori sendotu egin zuten, eta geroztik une on asko pasa zituzten elkarrekin. Hunkitu egiten da Queralt gogoratzerakoan: “Lehengusina esaten zidan. Gay munduan horrelako ezizenak ohikoak dira, baina niri ilusio berezia egiten zidan. Estimatzen ninduela nabaritzen nuen”. Aski ezaguna zen festak antolatzeko Altxuk zuen zaletasuna. “Festa guztietan elkarrekin ixten genituen tabernak. 80ko hamarkadan, gogoan dut Penny diskotekan egin genuen festa, Bingenen amaitzen genituen parrandak... Homosexualentzat garai gogorrak ziren, baina tarteka oso ondo pas atzen genuen”, dio Mikel Martinek. Euskal Herritik kanpo, Madrilen egiten ziren homosexualen eskubideen aldeko lehen manifestazioetan ere elkarrekin hartu zuten parte Altxuk eta Martinek. Oso manifestazio jendetsuak ziren, eta manifestazio ondorengo festak are jendetsuagoak. Horietako festa batean, kanpoan gelditu behar izan zuten, ez zieten aretoan sartzen utzi. Zergatik? Oinetako egokirik ez zutelako. Izan ere, Madrilgo diskoteka batzuetan arropa dotorerik ezean ez zegoen barrura sartzerik. Egun hartan, diskoteka kanpoan zeudela, zera esan zion Altxuk Martini: “Gu bezelako herri txikitako jendeari bakarrik gertatzen zaizkio gauza hauek”. 80ko hamarkada amaierako
o016-019_on
25/4/06
13:08
Página 4
gizarteanagusia
MIKEL MARTIN EGHAMeko kidea, eta Altxuren laguna
“Ez zion inori baimenik eskatu zen bezalakoa izateko”
hasieran gure harremana estuagoa egin zen, laguntasuna eta militantzia konpartitu baikenituen. Euskal Herriko gay mugimenduaren hastapenean elkarrekin ibili zineten ezta?
Militantzia bikoitza genuen. Alde batetik, gay mugimenduari lotuta, EHGAMen sorreran parte hartu genuen. Bestetik, aukera politiko bat ere bagenuen, EMK alderdiko kideak ginen Xanti eta biok. 80. hamarkadako hasierako urteak ziren, urte zailak. Bai politikagintzan aritzeko, bai gay mugimenduarentzako. Dena den, indarra, alaitasuna eta mundua jateko gogoa sentitzen genuen, eta hamaika ekitaldietan hartu genuen parte elkarrekin. Gogoan duzu berekin batera bizitako anekdota bereziren bat? Sekretu bat ere konpartitzen genuen. Eguz-
kiak berotzen zuen egunetan txoko bat genuen auzoan. Inork gutxik ezagutzen duen txokoa. Bertara joan eta biluztu egiten ginen, eta hantxe egoten ginen lasai-lasai eguzki izpiekin gozatzen. Solariuma esaten genion. Nola gogoratzen dituzu bere ondoan pasa zenituen azken egunak?
agun asko zituen Xanti Vicente Altxuk, baina inork gutxik ezagutzen zuen Mikel Martinek bezala. Oso gazte zirela ezagutu zuten elkar, eta azken egunera arte laguntasuna eta militantzia konpartitu zuten.
L
Noiz eta nola ezagutu zenuen Altxu?
Gogoan dut ikusi nuen lehen aldia. Ni Migel kontuak dira horiek. Gazteagoek, ordea, bestelako zereginetan ezagutu zuten Altxu. Xenpelar kultur etxean orotariko lanak egiten, Reyna aretoa zabaltzen, erakusketak antolatzen… Errenteriako Udaleko Kultur sailean egiten zuen lan. Junkal Gartziak lankide zuen, eta lagun ere bai. Altxuren umore ona goraipatu du: “Oso lankide ona zen, umore handikoa. Bere alboan barre egitea ez zen batere zaila. Ondo konpontzen ginen, baina haserretu ere haserretzen ginen. Izan ere, ni oso urduria naiz eta bere oso lasaia. Batzuetan, zera esaten zidan: “Kokoteraino naukazu, banoa hemendik!”. Ez
Zabaleta kalean bizi nintzen, eta gure etxeko leihotik pareko eskolako jolastokian ibiltzen ziren haurrak ikusten nituen egunero. Egun batean, amak esan zidan jolasean ari zen haur batek nire antza zuela, haur hori ikusten zuen bakoitzean nirekin gogoratzen zela. Haur hori Altxu zen, Xanti. Ondoren, 80.hamarkadaren
ziren, ordea, oso haserrealdi luzeak. Bi ordu geroago telefonoz deitzen zidan, eta kafea elkarrekin hartzera joaten ginen. Pertsonaia bat zen, hitzaren zentzurik onenean. Ezagutzen genuenok asko maite genuen”. Ez da gauza bera Altxu gabe lan egitea: “Giza harremanetarako erraztasun handia zuen, eta lan giro polit a sortzen zuen. Orain, gauzak aldatu egin dira. Uneotan, uztaileko erakusketa antolatzen ari naiz, eta Xanti gabe egitea oso arraroa da. Aurtengo erakusketa bizitza soziala eta herri-kirolei buruzkoa izango da. Hasieran ez nuen antolatzeko gogo handirik, baina lankideek
Herritik paseatzen genuen, hitz eta pitz, gure kezkak elkarri kontatzen. Politikari buruz jarduten genuen, balizko su-etenari buruz... Partxisean ere aritu ginen, horixe baitzen gure beste zaletasunetako bat; eta Bilbora ere irteeraren bat egin genuen. Xantik Xenpelar Etxeko erakusketen inguruan hitz egiten zidan. Argazki zaharren inguruko erakusketa bat antolatzen ari zen, eta ilusio handia zuen.
animatu egin didate, eta guztion artean ari gara erakusketa antolatzen. Xantiri egindako omenaldi txiki bat izango da”. Altxu herrian zehar asko ikusten zenetakoa zen. Herriko Plaza inguruan, Madalena k alean, edota Zumardian sarri askotan ibiltzen zen. Tan kera berezia zuen Altxuk. Oso lasaia zen, patxada handikoa, eta oso motel ibiltzen zen, jendearekin galdituz, kontu kontari, zigarreta eskuan. Lasaitasun horretan, baina, mihi zorrotza zuen, eta horregatik ere ospetsua zen. EHGAMeko koadrilaz gain, Altxuk heteroen koadrila zuen. Hala esaten zioten bere ohiko koadrilari. Hauek ere sami-
nez bizi dute Altxuren hutsunea, eta zintzotasunez agertu diote sentimendu hau ONeri. “Mingain zorrotza zuen, oso probokatzailea zen. Bikaina zen, benetan bikaina, bakarra, parerik gabekoa”, esan du Jaime Aranburuk, hunkituta. Aranburuk Altxuren heriotza kolpe latza izan dela aitortu du, eta azken garaiotan Altxuk bizi zuen “tentsioa” aipatu du. “Udalarekin arazo handiak zituen: ez zioten egiten zuen lana behar bezala aitortzen. Ez zuten egiten zuen lana inoiz ere kontuan hartu, eta horrek Altxu sumindu egiten zuen. Hala ere, ez zuen etsairik. Bihotz ikaragarria zuen”. 19
o020-023_on
24/4/06
17:32
Página 1
nagusiakkultura
BURDINAZKO altxorra
‘Jaizkibel’ draga 1932an sortutako itsasontzia da, eta pieza baliotsua izan arren, hura zaindu eta gordetzeko makina bat arazo izan da urteotan Testuak eta argazkiak: Lander Garro
20
o020-023_on
24/4/06
17:31
PĂĄgina 2
kulturanagusia as at ako mendeko Pasaiako portuari estuki lotutako irudia da Jaizkibel draga. 50 urtetan zehar, badiaren alde batetik bestera ibili zen, milioika milia zeharkatuz, eta milioika milia horietan itsasoko hondoa garbituz. Burdinazko bapore handi honek konparatu ezinezko ekarpena egin dio portuari, eta, hortaz, lekuko ekonomiari. 1993an, barkua ia eragozpen hutsa bihurtuta zegoenean (jada 10 urte geldirik zeramatzala), zatitan saltzea erabaki zuten, txatarra balitz bezala. Donostiako Itsas Museoko kideak, ordea, hori gertatu aurretik, erakundeen bulegoetara jo zuten, itsasontziaren balioaz ahartarazi eta hura babesteko laguntza bila. Jose Mari Unsainek, Donostiako museoko zuzendarietako bat ek, orduko urduritasuna oso gogoan du. “Jaurlaritzak baiezkoa eman zigun, eta barkua interes handiko ondasun izendatzea lortu genuen. Hori baieztatzen zuen agiria, ordea, ez zen iristen, eta draga zatitu eta saltzeko egunean, oraindik, iritsi gabe zegoen. Garai hartan Joseba Arregi zen Kultur sailburu, eta hari deitu behar izan genion, tramiteak azkartzeko. Hantxe zegoen barkua, hantxe saltzaileak eta erosleak, eta hantxe gu geu ere, zain, kirioak dantzan. Barkua, orduraino, Portuko Agintaritzarena zen, eta haiek ez zuten barkuarekin ezer ere jakin nahi. Hala ere, subastaren egunean entzun egin gintuzten, eta zain geratu ziren, oharra noiz iritsi. Azkenean iritsi zen: lortu genuen Jaizkibel salbatzea�. 60 metroko luzeera du Jaizkibel dragak, eta une honetan bi zatitan banatuta dago. Lehen zatia, nagusia, Ondartxon dago, Askorreta ontziolan. Hara zaharberritze lanak egiteko eraman zuten, baina harentzako proiektu zehatzik ez dagoenez, hantxe dago, mutu. San Pedrotik Platako farora doan bidean, Askorreta ontziola aurretik pasatzerakoan, hantxe ikus daiteke burdinazko piztiaren
P
Bi zatitan 1 eta 2-Herreran dago Jaizkibel dragaren zatietako bat. Aceros Zelaia izeneko biltegi batean, Portuko Agintaritzaren zaintzapean. ONek ateratako argazki hauek draga bitan zatituta dagoenetik zati horri egin zaizkion lehenak dira. Dragaren jabetza Gipuzkoako Aldundiarena da. 3 eta 4-Draga martxan jarri zeneko irudia da lehena. Ikusten denez, oraindik ez zegoen oso-osorik. Bigarren irudian, dragaren zati handiena ikus daiteke, gaur egun. Erabat utzita dago. burua, oinezkoen arreta deituz bezala, hormaren gain aldetik ateratzen. Brankan, burdinazko xaflen bidez idatzita irakur daiteke izena: Jaizkibel. Bigarren zatia, berriz, La Herreran dago, Aceros Zelaia enpresaren biltegian, beste hainbat tramankulurekin batera. ONek bigarren zati horren kokapena jakin ahal izan zuen, eta publikoki kaleratuko diren lehen argazkiak ere egin zituen. Hementxe dituzue, orri honetan. Dragarako erabiltzen ziren zaliak (hustutzeko koilarak) dira irudian ikusi daitezkenak, eta baita hauek mugitzeko engranajeak ere.
1932. Pasaiako Portu Agintaritzak aginduta sortu zen Jaizkibel draga, 1932an, Euskalduna ontziolan (Bilbon). Garaierako ontzi ezaguna zen, halako balioa zuena, teknika berezi batekin sortu zutelako, errematxeen bidez. Ontziaren zeregina zein zen kontuan hartuta, dragak sendoa behar zuen, eta, horregatik, azkenean barkuak 1.000 tonako pisua zuela itsasoratu zuten. Azkar esaten da! Lekukoek azaltzen dutenez, draga lanean ikustea ikusgarria zen, eta baita arriskutsua ere. Koilara sistema baten bidez hustu-
1
2
3
4
21
o020-023_on
24/4/06
17:31
Página 3
nagusiakkultura
Zergatik da baliotsua ‘Jaizkibel’ draga?
Ontzi museoko zuzendari Jose Mari Unsainek lau arrazoi eman ditu. Batetik, draga molde zaharrak erabiliz eraiki zuten, erremateen bidez, eta euskal itsas ondarean dagoen pieza bakarra da. Bigarrenik, Jaizkibel baporea da, eta horrelako bakarra ere ez da geratzen. Egia da beranduago gasoil bidezko motorra jarri ziotela, baina jatorrian
baporea zen. Hirugarrenik, barkua Euskalduna ontziolan eraiki zuten, eta Euskalduna zer den kontutan hartuta, barkuaren balioa bikoizten du horrek. Azkenik, Pasaiari Jaizkibel-ek egin dion ekarpena aipatzen du Unsainek. Hau da, Pasaiako historian dragak izan duen garrantzia. Guztiagatik da balio handiko ontzia.
JUANITO MAKAZAGA Jaizkibel dragako ontzilaria
“Euskadi osoan ez dago draga mantentzeko adina diru”
presio hori mentendu egin behar nuen, kalderari jaten emanez. Gauez, bakarrik; gogorra izango zen, ezta?
Tira... Eguraldi ona zegoenean ondo, baina okertzen zenean, orduan bai, arriskutsua zen. Kalderak garbitu behar nituen, goizean lanberako dena prest uzteko. Dragaz gain, esan duzunez, baste hainbat ontzi zeuden; zenbat zineten orotara?
Bai, dragan bakarrik aritzen ginenak kontatzea ez da zuzena. Flota osoa zenbatu behar da, eta baginen bospasei ontzi. 32-34 langile ginen. Garai hartan, e! Azkeneko sasoian ez, gutxiago ginen. Motorra ikatzarekin aritzen zen hasieran, baina gero gasoilarekin; aldaketa handia izan al zen?
uanito Makazaga altxamendu faxista gertatu eta berehala jaio zen Pasai Donibanen, 1937an, eta itsasoari estu lotua bizi izan da bizitza osoan. Gaztetan Ternuan (Kanada) ibili zen, bakailaoaren arrantzan, eta, beranduago (1961ean), Jaizkibel dragaren sugilea izan zen. Burdinazko piztiaren sabelean 20 urte eman ondoren, itsasoan lanean jarraitu zuen, beste zereginetan, erretiroa hartu arte. Erretiratuta ere, ordea, itsasorako joera gordetzen du. Ahal duen guztietan txipironerarekin itsas zabalera abiatzen da, amuak zorrotz, itsasoaren zilarrezko fruituak biltzera. Arrantzara.
J
Sugilea izan zinen dragan; gogorra izango zen...
Bai, gauez aritu behar izaten genuen, sua piztuta mantentzen. Nola ibiltzen zen draga?
Noria bat bezalakoa zen. Kate handi bat zeukan, eta honi lotuta, koilarak. Koilarak hondotik lohia hartzen zuten, bueltaka-bueltaka, eta 22
hortik ateratzen zena, ondoren, itsas zabalean uzten zen. Nola eramaten zen lohia itsas zabalera?
Gabarra batekin. Hasieran gabarra horrek atoi-ontzi bat zuen, gangil bat, Zenokozulua izenekoa, baina gero ez. Zenokozulua?
Zenokolua itsas zabalean sartzerakoan dagoen txoko bat da, eta hortik datorkio gangilari izena. Haraino joaten zelako lokatza uztera. Galdatzailea zinen, sugilea; baina zein zen, zehazki, zure egitekoa?
Guardian egoten nintzen. Arratsaldeko 4etan sartzen nintzen, goizeko 8ak arte. Han kalderaz arduratzen nintzen. Honek presio batekin egiten zuen lana, eta
Bai, erabatekoa. Baina gasoilarekin denbora gutxiz ibili zen, zergatikanen azken garaian merkante oso handiak ibiltzen ziren, eta dragak kate handiak zituen itsas azpian, eta merkanteen helizeak trabatuta geratzeko arriskua handia zen, eta erretiratu egin zuten. Eta han ibilitakooi, gustatuko al litzaizueke draga gordetzea?
Bo! Euskadi osoan ez dago hori mantentzeko adina diru.
o020-023_on
24/4/06
17:30
Página 4
kulturanagusia tzen zuen ontziak itsas hondoko lokatza, eta koilara horiek kate luze baten bidez loturik zeuden. Katea burdinazkoa zen, oso pisua, eta mugitzerakoan sekulako zarata ateratzen zuen. Ontziak, lan egitekoan, orro egiten zuen. Xabier Anatolek azaldu duenez, dragaren lana ezinbestekoa izan da portuaren garapenerako. “Hasieran arrainontzi txikiak ibiltzen ziren, sakontasun gutxirekin nahikoa zutenak. Zamaontziak ugaritzen hasi ahala, ordea, portuak beste sakontasuna behar zuen, eta horretarako dragak milaka tona lokatz atera zituen hondotik”. Lezoko kaia eraikitzeko ere, lan guzti-guztia Jaizkibel-ek egin zuen. Lokatza atera, gangilaren bidez itsas zabalera eraman, eta han hustu.
OPAROTASUNA. Beste garai batzuk ziren. Pasaiako portuaren inguruan milaka lagun ibiltzen ziren. Kalkulatzen zenez, marinel bakoitzeko, lau lanpostu sortzen ziren garai batean, inguruko tailerrak eta salmenta postuak kontutan hartuz. “Hemen sekulako bizitza maila zegoen. Tabernek ez zuten itxi ere egiten, hemen ibiltzen zen jendetzak diru asko ematen baitzuen”, azaldu du Anatolek. “Gaur egun asko hitz egiten da zarataz; begira: garai batean zarata handia zegoen, hemen, bai, baina lanaren zarata zen, aberastasunaren zarata. Nahiko nuke orduko lana orain izatea!”, aldarrikatu du Anatolek. Hori guztiarekin lotura estua izan omen zuen Jaizkibel-ek, eta horregatik erabaki zuten, batzuk eta besteek, gorde egin behar zela. Jaurlaritzak interes handiko ondasun izendatzea onartu zuenean, Portuko Agintaritzak betebehar bat eskuratu zuen: ontzia zaintzea. ONek baieztatu duenez, ordea, hori ez da horrela gertatzen ari. Erabakiak hartu bitartean, burdinazko altxorra, txatarra bilakatzen ari da.
museo berriaren OINARRIA aizkibel dragaren etokizuna lanbroz estalita ageri dela esan dugu. Ondartxon bizi izan da, zain, 13 urtez, eta han jarraitu beharko du, momentuz behintzat. Azken urteotan Pasaian izan daitezkeen, edota izango diren aldaketez asko hitz egin da. Agintariek s arrit an bisit atzen dute badia, eta, bisitatzen duten bakoitzean, badiarako hainbat proposamen egiten dituzte, eta baita hainbat promesa ere. La Herrera izeneko gunerako hamaika ekimen daude mahai gainean, eta horietako bat, Euskal Herriko Ontzi Museoa litzateke. Orain arte kokaleku ezin ederragoan egon da (eta han dago orain ere): Donostiako kaian. Paseo Berria hasi aurretik, Acuariumaren alboan dago museoa, eta, urtero, milaka ikusle erakartzen ditu. Duela urte batzuk, ordea, museoa Pasaiara ekartzeko ekimena abian jarri zuen marinel izandako lagunez osatutako
J
talde batek, eta ekimenak aurrera egitea lortu du. “Guk ikusten genuen Pasaiak museoa merezi zuela, itsas alorrean egin duen esfortzuagatik, eta hala proposatu genuen”, esan du Untzi Museoaren Lagunen Elkarteko kide Xabier Anatolek.
Pasaiako museo berriak, oraingoak baina metro gehiago edukiko lituzke, eta Trintxerpen eraikiko litzateke. Hau aurrera eramateko, ordea, beste hamaika ekimenek
ko handiak egoteaz gain, erakunde ugari daudela, et a denen adostasuna lortzea ez dela egun gutxiko kontua. Pasaiako Portuko Agintaritzarekin batera, Espainia-
aurrera egin behar dute, eta hau zailagoa da. Museoak, izan ere, badiaren biziberritze egitasmoekin lotut a dago, eta ekimena horren handia denez, itx aron egin beharko da. Museoa La Herrera delakoaren ondoan legoke, Pas aia et a Donostia artean, eta La Herrerarekin gertatuko dena, kaiarekin oro har gertatuko denarekin lotura zuzena du. Eta kaia esaten dugunean, garraioaren inguruan antolatu nahi duten egitura handiez ari gara: AHT, plataforma logistikoak, kanpo kaia, eta abar. Kontuan hartu behar da, egitura hauen atzean, interes ekonomi-
ko Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Pasaiako Udala, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dute zeresana auzi honetan. Beldurra ere eragiten duen zurrunbilo honen erdian, ostera, non kokatu beharko genuke Jaizkibel draga? Honetan ere, askotariko iritziak daude. Lehen aipatutako Anatolek ONeri aitortu dionez, beraiek ez dute draga museoaren baitan ikusten. “Egitura ez da horren handia izango, eta ez dugu uste barruan sartuko denik”. Museoko zuzendarietako batek (Jose Mari Unsainek) azpimarratu duenez, bestetik, draga itsasoan egotea litzateke egokiena, baina museo alboan. “Ez dugu erabateko iritzi osatua eta itxia: gastuak kontutan hartu behar dira, eta baita beste hamaika zera ere. Hala ere draga pieza garrantzitsua dela uste dugu”. Dragarekin batera, balailao ontzi bat egoitea nahi lukete, bai Anatolenk, bai Unsainek ere. 23
o024-025_on
24/4/06
12:23
Pรกgina 1
nagusiakklik
15 urtez
REYNA Hamaika ospakizun, kontzertu, emanaldi: ErrenteriaOreretako jendearen elkargune eta musikarako txoko paregabea izan da Zumardiko taberna
2
3
1
24
o024-025_on
24/4/06
12:23
Página 2
kliknagusia
SASOI HAIEK.
3
1-Iñaki Salvadorrek eskaini zuen Reynako lehen kontzertua, 1991ko martxoan; 2-Golden Apple Quartet talde bat baino gehiago izan da Reynan: lagunak izan dira. Argazkiko eskuinekoa Kike Otxoa da, ezkerrekoa, Larra pasaitarra. Reynaren sorreran ideia erabakigarriak izan zituen Otxoak; 3-Yoli eta Isaias (Reynako lehen tabernari kontratatua izan zen), Reynako langileak; 4-Fernando Telletxea ‘Fama’-k kontzertu gogoangarria eskaini zuen Reynan, Joxemi Martisekin eta Mujika piano jolearekin batera (azken hau duela gutxi zendu da); 5-Erreka taldea: Karlos, Mari Carmen eta Manu. Guztien artean, agian, gehien luzatu izan diren emanaldiak izan dira; 6-Blues Thorpes. 90 hamarkadaren erdi aldean sortu zen talde hau, ‘Pirata’-k bultzatuta. Reynan garagardoz eta parrandaz bustitako emanaldiren bat egin zuten, eta gonbidatu bereziak oholtzaratu zituzten. Tartean, Fernan eta Txomin, Reynakoak; 7-Nerea Garro eta Kristina Arzallus. Bi neska hauek emanaldi berezia prestatu zuten, okasiorako lepo betetako Reyna batean.
5
6
4
7 25
o026-027_on
24/4/06
12:26
PĂĄgina 1
nagusiakklik
8
9
10
ANIZTASUNA. 8-Arkaitz Minerrek ile harro hauek eramaten zituen Blues Thorpesen gitarra jotzen zuenean. Orain bezain ongi jotzen zuen; 9-Xabier Montoiak bakarkako ibilbidea hasi zuenean, Reyna bisitatu zuen. Kontzertu bitxia izan zen; 10-Paralelos. Errenteria-Oreretako talde onenetakoa zen bere garaian; 11-Ke Rule talde irundarrak reggae erritmoa ekarri zuen Reynara; 12-Reynako familia, hainbat lagunekin; 13-Reyna tabernaren kontzertuen atzean dagoen ‘erruduna’: Fernan Cuellar. 14-Anthony Kerr-ek kontzertu polita eskaini zuen. Bere atzean, txikian, garai hartako disko jartzaile Zigor Garro ikus daiteke; 15-Mikel Irazoki Bizkar Hezurra taldearekin izan zen. Gaur egun David Bisbalekin dabil, areto handixeagotan; 16-Argazkian eskubitara dagoena Renato zena da. Bere heriotza oso sentitua izan zen musikaren munduan; 17-Inauteriak prestatzeko taldean biltzen ziren Reynakoak; 18-Angel Celada bateri joleak kontzertu izugarria eskaini zuen. Berekin, besteak beste, Itoitz taldeko Andrej Olecknizak izan zen; 19-Mecaniciens taldea: Ane Irazu, Satur Babon, Jabier Muguruza...
26
14
16
o026-027_on
24/4/06
12:25
Pรกgina 2
kliknagusia
11
12
13
15
17
27 18
19
o028-029_on
25/4/06
15:47
PĂĄgina 1
euskara
AITOR ILLARRETA lau haizetara-ko kidea
rrenteria-Oreretako Lau Haizetara Euskaldunon Elkartean aire berriak dabiltza. Martxoaren amaiera aldera urteko batzarra egin zuten. Luze eztabaidatu ondoren, datorren urtera begirako ekimenak adostu zituzten. Aitor Illarreta elkarteko aurpegi berrietako bat da.
E
Azken batzarrean elkartearen barne funtzionamendua aldatzea erabaki duzue; zertan izango da ezberdin oraingoa?
Euskaldunontzako elkarte horizont alagoa sortu nahi dugu, parte-hartzaileagoa. Elkartearen eta herritarren artean ez da harreman ona izan?
Agian komunikazio arazoak izan ditugu. Tarte handiegia egon da elkartearen eta euskaldunon artean, eta hori murriztea funtsezkoa da guretzako. Iazko balantzeari dagokionean, zer moduzkoa izan da urtea?
Hitzarmenak bete egin dira; Eskolatik Kalera, Mintzalaguna eta bestelakoak ere. Plan Estrategikoen inguruko asmoak ere bete ditugu, eta, tira, uste dugu urtea ez dela txarra izan. Kantu tailerra ere ondo atera da aurten. Baina datorren urtea hobeagoa izango da. Ilusioarekin zaudetela dirudi.
Ilusioarekin gaude, bai, eta gauzak aldatzeko gogoz. Orain arte modu batera funtzionatu dugu, eta emaitzak ez dira txarrak izan, baina aurrerantzean gauzak aldatzeko premia dago. Gizartea aldatzen den bezala, elkarteak aldatu behar du, eraginkorra izan nahi badu. Ekimenei dagokienean, zertan nabarituko da elkartearen ildo berria ?
Gauza askotan nabaritzea espero dugu, esan bezala, gauzak egi28
“
Gizartea bezala guk ere aldatu egin behar dugu� Testuak eta argazkia: Lander Garro
teko modua aldatu nahi dugulako. Adibide bat jartzearren, madalenetan euskalgintzaren Panierreka txokoa aipatuko nuke. Egitarau potentea egin nahi dugu, euskalgintzak herri honetan daukan eragina islatuko duena. Bagara 12.000 hiztun, eta hori asko da. Egitarauan edozer txikikeri sartzen badugu, ordea, txokoari garrantzia kentzen diogu. Aurten apustu serioa egin nahi dugu. Euskaldunak ez gara gehiengo, baina bagara, eta hori erakutsi egin behar dugu. Horretarako, noski, jendearekin kontatu behar da, beraiekin egon, eta elkarlana bultzatu. Konpromisoa eta ondo pasatzea uztartu behar ditugu. AEK-k txosna antolatzeari utzi zionetik euskalgintzaren txokoak garrantzi handia galdu duela esan ohi da...
Eta hala da. Hasteko antolakuntza aldatu zenez, asko eta asko hasiberriak ginelako. Gainera, tokia ere aldatu zen, eta horrek bere prezioa du. Lehen urtean Panierrek an jende gutxi ibili ginen. Iaz, berriz, jende gehiago elkartu ginen. Nahiko garbi daukagu zertan huts egin genuen iaz, eta hori konpondu nahi genuke. Zertan?
Kalitatean, batik-bat.
o028-029_on
25/4/06
15:47
Página 2
albisteakeuskara
Euskararen gorabeherak
Eskubidea
“ GORA. Gorputz euskaraz sendatu Pasai Antxoko Hator fisioterapia zentruan euskaraz zaintzen dituzte herritarron minak eta zauriak. Ohatilan patxadaz etzan, eta euskaraz jardun: eskertzekoa da.
BEHERA. Euskaldunok arriskurik ez Biteri kaleko Kutxaren egoitzan margoketa lanak egin dituzte asteotan. Lan horien arriskuez, ordea, gazteleraz ohartarazi dute. Euskaldunak ez gara zikintzen.
Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)
902 19 43 32 www.behatokia.org
Eskubidea dugu Euskal Herrian erregistro publikoetako idazpenak, notarioek edo fede publikoa duten funtzionarioek baimendutako dokumentuak euskaraz idatzi daitezen ”
Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura
Behatokia Eskualdeko Udalei salaketak Hizkuntz Eskubideen Behatokiak kaleratu duenez, Errenteriako eta Oiartzungo Udalek kexak jaso zituzten iaz, euskaldunon hizkuntz eskubideak urratzeagatik. Behatokiak datuok apirilean kaleratu zituen, eta pasa den urteari dagozkio. Oiartzungo Udalak bederatzi salaketa jaso zituen, eta Errenteriakoak, berriz, bi. Behatokiak plazaratu duenez, iaz erakunde honek 811 espediente kudeatu zituen. Horietatik 729 ziren kexak, hau da, herritarrek sufrututako urraketak. Alderantziz, erakunde honek 20 zoriontze espediete kudeatu zituen. Salaketak egin zituztenen artean gehienak gipuzkoarrak izan ziren (%37), eta gutxien kexatu zirenak, aldiz, arabarrak (%14). Arrazoiak, ordea, euskaldun guztion izan geniten 2005ean ere. Ea aurten... 29
o030-031_on
25/4/06
10:35
Pรกgina 1
ondare
laponia, naturaren
MIRARIA Errenteria-Oreretako hainbat lagunek Laponia eskiz zeharkatu dute, hango paisai zoragarriekin gozatuz Testua eta argazkiak: Maika Tameron eta Aurkene Astibia 30
oponian ibili diren guztiguztiak maiteminduta etortzen dira. Bidaiek halako aztarna uzten dute beti bidaiariengan. Arrasto horren nondik norakoak azaltzea, hauen sakontasuna, ia ezinezkoa da. Laponiatik heldu direnek, ordea, halako zintzotasunez azaltzen dute lur harekiko lilura, ze, halako batean, joateko erabakia hartu baikenuen. Sei lagun elkartu ginen abenturari ekiteko: Ina Rufo, Jose Rufo, Ekaitz Aranburu, Iban Ortega, Maika Tameron eta Aurkene Astibia. Azken orduan gehitu zitzaigun Aitor Mitxelena.
L
o030-031_on
25/4/06
10:34
Pรกgina 2
ondarenon stop! Hasiera-hasieratk, abentura egin nahi izan genuen, eta, horregatik, hara furgonetaz joatea erabaki genuen. Europa osoa zeharkatu genuen lau gurpilen gainean: Frantzia, Belgika, Suedia, Alemania, eta Finlandia. Ia errepide bazterrak ikusteko ere aukera gabe. Bi gidatzen joaten giren bitartean, gainerakoak lo joaten giren. Bata gidatzen, eta bestea harekin kalakan, loa uxatzearren. Egun osoa eman genuen, ia 24 ordu. 4.000 kilometro. Laponia zeharkatzeko orduan ehunka ibilbide egin daitezke,
ta egon eta urik ez edukitzea. Han, ordea, ulertzekoa da: horrenbesteko hotz dago, ubideak izoztuta geratzen baitira. Ura izateko modua, elurra eta izotza urtzea da. Aterpetan berotzeko suak daude. Han, lapiko handi batean elurra jartzen genuen, eta urtzen joaten ginen. Afarirako uraz gain, egunean zehar zeharkaldian zer edatea edukitzea zen helburua, eta, beraz, elur metro kubo ugari urtu behar izten genuen egunero.
GOGOETARAKO BETA. La-
Samiak, estaturik gabeko nazioa 4.000 urtetik hona eskandinabiako penintsularen iparraldean bizi diren indigenak dira Samiak. Suezia, Norbegia, Finlandia eta Errusian zatituta daude, lau administrazio horien menpean. Herri nomada izan da Samia betidanik, eta, estatistikek esaten dutenez, 25.000 Norbegian bizi dira, 17.000 Suezian, 4.000 Finlandian eta 2.000 Errusian. Ekonomia txikia dute (urteko 7-8 hilabete elurpean pasatzen dituzte, izotzaren gainean). Abeltzaintza dute diru-iturri nagusi (Renoak hazten dituzte). Gainera, arrantza eta ehiza egiten dute, eta artisauak dira. Samia hizkuntza ere bada, eta 35 hiztun inguru ditu: ia denek ezagutzen dute. 10 samiera ezberdin daude. Samiek, gainera, suediera, norbegiera, errusiera, edota finlandiera hitz egiten dute, tokiaren arabera. XVII. mendean inguruko estatuek samiera debekatu zuten, nazio txikia suntsitzeko ahalegin antzuan. Ez dira independienteak, baina 1956tik gobernu propioa dute: Samien Kontseilu Nordikoa.
bakoitzak bere karga eraman behar izan zuen zeharkaldia osoan zehar, trineo txiki baten laguntaz. Aterpe mordoa dago Europa iparraldean, eta ondo hornituta egon ohi dira. Azken irudian ikusi daitekenez, Martrxoaren 8a behar bezala ospatu genuen. ON
baina guk ibilbidea Finlandiaren mugetan barna egitea erabaki genuen. Han inguruan aterpetxe asko daude, nahiko ondo hornituak, erosoak, eta hori bilatzen genuen: atseden hartzeko toki aproposak. Bidaiari dagokionean, egunean zehar, eskiatzen, ahalik eta urrutien joaten ginen. Eguna amaitzen ari zela, lehen aterpetxea bilatu, eta han hartzen genuen aterpe. Aterpetan urik eza zen aurkitzen genuen arazorik handiera. Bada paradoxikoa, urez inguratu-
poniako gauzarik harrigarriena, agian, isiltasuna da. Egun osoa ilaran pasatzen genuen, patxadaz kilometroak egiten, lasai, presarik gabe. Eskien zarata entzun zitekeen, elurraren aurkako igurtzia, baina besterik ez. Denbora pasa ahala, zera ikusi genezakeen: orduak generamatzala erabateko isiltasunaz gozatzen. Guretzako behintzat sekulako esperientzia izan da hemengo burrunba utzi eta hango isiltasunean murgiltzea. Lasaitzeko eta gogoetarako egun aproposak izan dira. Iluntzean, aterpean, jokatzen
aritzen ginen, Tribial-ean edota beste jokoren batean. Elurra urtu eta urtu, lapikoak bete eta bete, bestelako kezkarik gabe. Han ere une bereziak bizi izan genituen. Laponiak duen beste gauza harrigarrienetakoa, argia da. Batzuetan, eskiatzen gindoazela, alde batean iluntzen hasten zela ikusten genuen, eta, beste aldean berriz, oraindik eguzkia zegoela. Eguzkia eta ilargia biak aldi berean ikusten genituen. Guztiok eraman genuen argazki makina (nork ez du gaur egun argazki makinik?), eta argazkiak mugitzen
zen orori egiten genizkion. Aitor Mitxelenak argazki mordoa egin zuen: ez genekien horrelako zaletasuna zuenik. Ina Rufok, adibidez, sekulako eskarmentua du, eta honek ere atera zituen, hori bai, mantxoago, argazkilari trebeek ohi dutenez. Azken egunean Iban Ortegak eta Ina Rufok irteera puntura furgonetaren bila joan behar izan zuten, eta, autobusean eskoletako haurrekin joan behar izan zuten. Barre algara ederrak egin genituen haien kontura. Eta hala amaitu genuen bidaia, umorez, hasi bezala. 31
o032_on
21/4/06
11:39
Página 1
denbora-pasa jakitekod
Hitz gezidunak Begoña Amonarriz *
Materiale
Ald. nazkatua
Aireportu euskalduna
Prestua Mendialde Tenore, jarrera
Materiale Toka, zaitez
Materiale
Materiale
Materiale
Materiale
Aireportu euskalduna Indartu, gogortu Azaleko gaitza Materiale
Nafarroako herria Arrain preziatua Materiale Aireportu euskalduna Jainko egipziarra * Materiale Aireportu euskalduna Ald. zalet. atzizki Trostaren onomat. Ald. lerdea Materiale Alar Aireportu Guztia euskalduna * Nafarroako Kantitate Atzizkia ibaia Ald. LehenHika. Abadea Zoratua go urteko eztabaidan Nafarroako ibaia Ald. LehenHika. Abadea go urteko eztabaidan
Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Ald. Materiale Materiale Neukan Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Pizti basatia Materiale
Alde
Materiale * Desira Apotea Aireportu Ald. Edatekoa euskalduna interjekzioa Belearen Ald. Lugo Materiale ahotsa Aireportu Nitrogenoa *** euskalduna Laburtuz KontsonanBokala autonomia te bikoitza Gipuzkoako Ald. Ibaieko Ald. mendia andere saski
Titanioa
Litroa
Aireportu Aireportu Hirugarren Ald. Ald. Pertsoeuskalduna euskalduna bokala adierazi nai biblikoa Ald. Eus. HeMusika Bat gehi Izen Materiale Materiale rriko oihana Materiale nota bat errusiarra Karta joko Aireportu Aireportu Abc-ko hizki Aireportu Ardiaren ExtralurtaBikainak euskalduna Ald. saskiak euskalduna bereziak euskalduna ahotsa rra Zalantza Materiale Materiale Mina, pena Materiale Bakoitzak bi Hegaztia Ald. portu adierazteko Aireportu Aireportu Aireportu Lurralde Ald. * Gelditu euskalduna euskalduna Ald. laga euskalduna historikoa Itsasertza 490 erroAld. Materiale Materiale Ald. * Galioa Ald. zelan Bizk. bezala matarrez errep.ume Galdegai Aireportu Aireportu Marokoko Ald. Zizaren Ezagutzen Ala bat euskalduna euskalduna hiriburua zegoena hasiera du Bihotz Ald. zelai, Munduan Egunaren Suari 2. bokala Ezeztatzeko Iragarle kolpeak belardi bakarra zati dariona Suitzako ibaia Errito Mama Ald. Itsas Pilotaren Naizen Ald. * Bi bokal Txistuak katolikoa goxoa hegazti bukaera honek ezinezko Etxe Litroa Materiale Perretxiko Neoia Apaindu Baita Errep. Hodi errusiarra Hilobitako Aireportu Kontsonan- Hitzaren Ald. hitz Piztean Karta joko hizkiak euskalduna tea onomatop. Ald. garai grekoa Gaurkota- Zeruko ura Errep. Txori Materiale Ald. Iridioa Ikusteko Arrain mota Mingain sunak mota Aireportu Bi kontsoAld. mama Jainko Bizkaiako Musika Kanpoan Uranioa euskalduna nante goxoa egipziarra herria nota Ahuntzaren Mina Intsektu Materiale Ezohiko Materiale arra adierazteko arrunta Bizkor Gorotza Ald. * Aireportu Aireportu KontsonanSufrea Azkena euskalduna Anperioa Potasioa euskalduna Bokala tea Ahuntzaren Materiale Urkatu Ald. arra Ald. Bizkor Ald. muxu Katalanez Ald. * itxaroten Aireportu Kontsonanagur Bokala Azkena Zero Anperioa Potasioa euskalduna tea
Emakume izena Gizpuzk. mendizerra Materiale Aireportu euskalduna Nitrogenoa Ald. Infusioa
Ald. lasai
Bokala
Nitrogenoa
Kasik
Ald. zoratu
Ald. Infusioa
Azidoaren hasiera
Bokala Egur puska Egur puska Ald. Ald. Pelotari Ald. Pelotari Azkena sarbideak famatua famatua Mina Entzuten ez adierazteko duenak Aukera ona Ibai Itolarria Itolarria galiziarra Ald. errep. KontsonanMateriale ura tea Ald. Aireportu Ald. guztiak Neka euskalduna Bigarren KontsoIodoa nota nantea Ald. gizon Potolo, Olatu izena gizen Suari dario
Mila
Mila Lehengo Kasik urtean
Ald. Errep. Ia Berrogeita hamar
Iodoa
Potasioa
Tantalioa
Errep. Gorotza Kasik
Danimarka
Anperioa
Kontsonantea
Litioa
Lehen bokala KontsonanDanimarka tea Potasioa
Potasioa
Iodoa
Iodoa
zuberoako herriak
Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Goetheren esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea— hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.
32
A1
2
L3
4
5
N6
7
8
9
E10
11
O12
13
14
15
16
17
18
19
20
10
4
13
7
10
1
1
12
14
12
5
2
1
13
3
1
2
15
1
5
8
10
6
10
7
1
6
10
8
1
13
6
1
6
9
10
6
7
14
1
7
2
10
6
3
15
10
6
6
10
5
1
6
11
10
4
13
7
10
1
1
1
14
4
12
2
3
2
1
13
3
1
11
12
1
4
12
5
1
13
6
15
13
4
12
2
3
2
1
13
o033_on
25/4/06
20:07
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Zeintzuk dira hauek?
HITZ GEZIDUNAK E R A A B
O T U A B
U E D A
O R
R A K
I
R R A
L A R
A
T A R R A A
X
K A
M A
L
B
I
O I N D
A
E
K E A
G A T
A
N A K
R N A T U
L U I
A
T Z E A I I A R
A M A K I
E
E A
K N
O L
N D A T U
S E
R E P S A
U T
E
M
O
M
PASARTE KODETUA “Ekitea oso zaila da benetan, baina pentsatzen den eran ekitea askoz zailagoa oraindik”. Goethe
ON-EN OTSAILEKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da hau?
irabazlea
ERANTZUTEKO EPEA Maiatzak 15 (astelehena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA
Iñigo Ortega
IRABAZLEARI SARIA Hilabete bateko bazkidetza eta nahi den ikastaroa edo osasun zerbitzuko saio bat Olaia Perez ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako martxoko irabazlea. Katuka dendan erosketa bonoa irabazi du sari gisa. Argazkian, Olaia Perez -ezkerrean-.
PARTE HARTZEKO ONen harpidedun izatea
33
o034_on
19/4/06
22:02
Página 1
ondarellarrugorritan
DANI AZKUE Lezoko udaltzaina
“
Uniformeaz paso egiten du jendeak, gureaz bereziki” Testuak: Iasone Parada
tearazten die legea uniformedunei?
Guri legeak gehiago betearazten dizkigu herriak guk hari baino. Gauden postuan egonda, norbaitek legea “urratzen” ikusten bazaitu, gainera botatzen zaizu. Eredua eman behar omen dugu eta… Gaurko udaltzainak, garai bateko aguazilak dira: desberdinak al dira?
Nik aguazil izena mantenduko nuke oraindik ere. Guk egiten duguna, azkenean, hori da, sobreak banatu, hau eta beste. Ez da Orereta edo Irunen bezala, non udaltzainek polizia itxura handiagoa duten. Zein da udaltzainaren etsairik handiena?
Etsaia? Aurreko garaietan ijituekin arazoak izan genituen, baina herria mobilizatu egin zen eta herritik botatzea lortu genuen. Gaur egun arazoa kuadrila gazteekin dugu. Gehiegikeria asko samar dago; ganberrismoa. Asteburuetan dezente nabaritzen da: farolak hausten dituzte… Eskuan eramaten duzuen libreta horrek ez du fama onik…
Fitxa Izen-abizenak. Daniel
Azkue Miguel. Herria. Lezo. Jaiotze data. 1952. Lanbidea. Udaltzaina. Ibilbidea. 14 urterekin
modelista gisa hasi zen eta horretan jardun zuen soldaduska amaitu arte. Altzan tabernari gisa bi urtez aritu eta gero, orduan bizileku zuen Bidebieta utzi eta jaioterrira bueltatu zen, Lezora. Duela 26 urtetik hona, bertako udaltzaina izan da.
34
aniel Azkue, Dani lagunentzako et a herriko udaltzaina lezoarrentzat. Uniformea kenduta erantzun ditu ONeko galderak.
D
Udaltzaina, herria zaintzen duena da: nolako ardura, ez?
Beno, badauzka bere gauzak. Baina hartzen jakinez gero, atsegina ere gerta daiteke. Zaila da batzuetan erreprimitzen ari zaren jende berarekin bizitzea, baina beno… Pasaiako herritarrek esaten dutenez, Lezoko udaltzainek auto bakarra dute: egia al da?
Bai, auto bakarra dugu, eta hori ez da dena; udaltzaina ere bakarra dugu tx anda bakoitzeko.
Gauean izan ezik, orduan bi daude. Gehiagoren beharrik ere ez dago. Noizbait zerbaitengatik pixka bat hankamotz geratzen bagara, brigadako autoetara jotzen dugu. Hortaz, ez dugu besteen inbidiarik, autorik ez dugu falta. Uniformeak segurtasuna ematen omen du; hala da?
Nik ez dut sekula planteatu, baina badaude gauzatxo batzuk, bereziki haur txikiengan ikusten dituzunak: zeozer txarra egin eta uniformedun bat ikusten badute korrika ateratzen dira. Bestela ez, uniformeaz paso egiten du jendeak, gureaz bereziki… Uniformedunak legea betearazteko omen daude; nork be-
Duela urte eta erdira arte, Lezoko jendeari jartzen zitzaizkion isunak ez ziren sekula kobratzen. Udalak gehienak ez zituen tramitatzen. Baina orain Eusko Jaurlaritzak bideratzen du isunen kontua, eta kobratzen direnak ez dira txantxetako kopuruak… Baina tira, astebetean 20 bat isun jar ditzaket nik, eta 20 horietatik 18 kentzen ditut. Autoak ondo aparkatu behar dira, baina herrietan, dagoeneko, ez dago tokirik. Toki falta, ordea, beti herritarrek ordaintzen dute, isunen bidez...
Herri kanpoko aldeko aparkalekuak ez ditu inork nahi. Bizio handia dago; etxeko atarian aparkatzerik ez badugu, dena gaizki iruditzen zaigu.
o035_on
25/4/06
15:31
Página 1
sormenajakiteko
Kritika
Asgarth, heavyaren bidetik Iñaki Etxepeteleku eta Aitor Jauregi (musikariak) Asgarth taldea Donostiako eta Pasaiako kideez osatua dago. ‘Garraxia’ izena da beraien azken lanak: 14 kantaz osatutako disko gogorra
sgarth taldea (Ander, Unai, Joxi, Iban eta Asier) 1997. urtean sortu zen, taldekideek zuten musika zaletasuna elkarrekin jorratzeko asmoz. Lehen lana kaleratzeko Jainkoen Egoista Bilboko Rock Estudios-era abiatu ziren, Karlos Creator teknikari zutela. Jainkoen Egoista lanarekin hainbat lehiaketatan parte hartu zuten, eta Euskadi Gazteako maketa lehiaketan entzuleen saria eraman ondoren, disketxeekin harremanetan jartzeko aukera izan zuten. IZ Estudioak Asgarth taldearengatik apostu egin zuen eta Jainkoen Egoista maketa, disko bezela kaleratu zuten. 2000. urtean Etorkizunaren Sustraia lan
A
mentu bakoitzean garrantzi ezberdinak eman dizkiote musika tresna bakoitzari. Konposizio oneko diskoa da, halaber, eta oso landutakoa. Sonido XXI estudietan grabatu dute azken lan hau, aurreko diskoa bezelaxe. Plazaratzeko orduan ez dute Gor disketxearen laguntza izan, eta bere kabuz atera dute, EDG disketxearekin koprodukzioan. Emaitza 2005eko urrian kaleratu zen. Diskoaren sarreran entzun daitekeen Garrasia kantak ukitu rockeroak ditu. Azken Nahia izenekoak, ordea, ahotsaren presentzia handia du, oso melodia landua. Gordintasunean murgiltzen da Zeren Beldur abestia, gitarra
eta gitarra distorsioarekin jarraitzen du. Zatoz Bila, ordea, leunagoa da. Teklatu melodiko baten laguntza du, ukitu gozoekin, erraz entzun daitekeena. Ondoren dator diskoko abestirik gogorrena: Edurnezuri. Intro bortitza du, gogorra. Beste taldeen eraginak aipatzerakoan, ezin Zu zeu etsai kanta ahaztu. Helloween taldearen arrastoak dituen kanta dugu hau, eta erritmo biziko kanta dela esan genezake. Garrasia diskoa bukatzeko, lehen abestiaren melodiak aukeratu dituzte Asgarth taldeko kideek. Heavy-aren jarraitzaileek aukera polita izango dute zuzeneko emanaldietan disko berriarekin gozatzeko.
‘Garraxia’
luzea kaleratu zuten disketxe eta teknikari berarekin, arrakasta handia lortuz. Bide hau jorratuz, Gor diskoetxera salto egin zuten III izeneko diskoa kaleratuz (2002. urtean). Emaitza ez zen espero zutena izan. Oraingoan Garraxia lana aurkeztu digute, taldekide berrien partaidetzarekin. Taldeko kide berriek haize berria eman diote taldeari; beraien estiloaren barruan, esaterako, ukitu rockeroak nabari daitezke azken lan honetan. Soinu aldetik ondo landutako diskoa dugu, garbia eta entzun erreza. Errepikei presentzia nabarmena eman diete disko honetan. Mo-
lagun duela doinu gogorrak sartuz. Hurrengo abestian (Esnatu Gara) bateriaren presentzia nabaria da, eta gitarra melodiko ederrak ditu. Ahaztezina izango dela entzun erraza da oso, diskoaren single-a izateko aproposa. Gezurrak kantan sentimendu handiko letra aurki ditzakegu, baita “Hitzak hitz direlako” abestian ere. Hemen, gainera, teklatu ukituak ditugu, eta gitarra solo ederrak sartzen dituzte. 80. hamargadako heavyaren tankera du kanta honek. Eman Pausoa-k, bestetik, abestiaren sarrerari zor dio izena: bateria abesti honetan pausoa ematen hasten da, erritmo gogorrekin,
4 AZKENA. Asgarth taldearen laugarren diskoa da ‘Garraxia’. EDG eta Maldito Records-ek plazaratu dute. 14 kantu ditu. Informazioa: www.asgarthnet. com 35
o036-037_on
25/4/06
11:49
Página 1
pasadizoa ondarep
Kronika zaharra Lezo
lezoko gurutzearen
MISTERIOA Lezoko gurutze santua noiz eta non agertu ote zen argitzeko artikulu ederra argitaratu zuen ‘Argia’ astekariak 1921. urtean Testua eta Argazkia: ON
endeak dira Lezoko herritarrek santakrutzak ospatzen dituztela. Irailaren 14ean da santakrutz eguna, udaren amaieran. Jaia noiztik ospatzen den, eta festa horrek beste garaietan zein forma izan duen jakiteko teoria
M
36
asko dago. Argia astek ariak 1921. urtean kaleratu zuenez, adibidez, santakrutzek ez dute beti izen hori eduki. Astekarian irakur zitekeenez, Gurutzearen jaia (Gurutza´ren jaya) esaten zioten egunari, eta milaka herritar
hurbiltzen zen, inguruko herrietatik bezala, urruneko herrietatik ere. Gurutzea nola azaldu ote zen agertzeko, bi teoria zituen Argiak. Bietako batek arrantzale bikote batek aurkitu zuela esaten zuen. Gurutzea itsasoak ekarri zuen itsas bazterrera, eta pasaitarrekin sekulako eztabaida piztu omen zen, azken hauen ustez Pasaiako lurretatik hartu omen baitzuten arrantzaleek gurutzea. “Toki hura Pas aia´ko partian zala edo Lezo´ko partian zala, izugarrizko iskanbila izan zan harritar hoien artian. Azkenean jainkoak berak autatutako tokian geratu zan”. Beste teoria baten arabera, neskato batek menditik kutxa handi bat ikusi zuen itsasoan, urgainean. Mendian behera jaitsi,
eta kutxa ireki zuen. Han zegoen gurutzea. “Zer ote zan jakin naiean kutxaren ondora etorri ta idiki zuan. Barrenean Kristo Gurutzaldua ikusi zuanean, guztiz arritua geratu zan. Iru aldiz elizara eraman ta ostera oraingo toki berberean bilatu zuten”. Santo Kristo elizaren barruan etengabe piztuta omen zegoen kandelak argitzen zuen gurutzea. Kandela inoiz ez itzaltzeko erabakia, bestetik, Esteban izeneko herritarrari zor zitzaion. Esteban delako horrek Jainkoa ikusi omen zuen behin, eta honek agindu zion kandela jartzeko. Argia astekaria, orduko gizartea bezala, elizkoia eta fededuna zen. Fededunak zirenez, fededunen teoriak sinesten zituzten, eta baita zabaldu ere. “Olozgata´r
o036-037_on
25/4/06
11:48
Página 2
pasadizoaondare
Horrelakoak ginen Pasaia
BADIA. Kutxaren fototekatik ateratako irudi honetan (goikoan) ikusi daitekenez, XIX. mendean ontzi joan-etorri gutxi zegoen. Imajinatzekoa da, kaiaren jarduera ere txikiagoa zela. Imajinatzea eta ikustea, ordea, ez dira gauza bera. Gaur egun ontzi mordoa dabil (beheran). Argazkia: (Behekoa) Olatz Mitxelena.
Kalaliñe markinatarra, 42 egunean gaxorik egon ondoren, mututua geratu zan, ta iñundikako sendagaitza ez zetorkiola-ta, naiz sendakiñakin, naiz bestelako otoitzak edo orazioak egin, bere amarekin Lezo´ra etorri zan. Antxe belaunikatu, iñon diran otoitz samurrak egin, bihotzetiko maitasuna agertu, zorion-itxaropena agertu, ta ¡arrigarria! askok ikusi izan zutenez, ostera itza etorri zitzaion”. Hau horrela izanik ez da, ez, harritzekoa, inguruko herritarrekin batera urrunekoak ere gurutzearen aldeko ospakizunera agertzea! Mirarizko gurutze hark bazituen, bai, jarraitzaileak... Bai eta arerioak ere. Behin lapurtzen saiatu ziren, baina “ikusten ez ziran esku batzuek atzera tira zuten”. 37
o038-039_on
25/4/06
13:24
Página 1
nON dabil? ondaren tziar Maritxalar abeslari izanagatik ezaguna da bere herrian, baina ez horregatik bakarrik. Pasaian, izan ere, Patxi estankoa izan dute azken 50 urteetan; bere gurasoek aurretik, eta Maritrxalarrekin batera beste hainbat familiakidek ondoren. Tabakoa, aldizkariak, egunkariak, zigiluak: orotarik saldu izan dute Patxiren txokoan. Duela hilabete batzutik hona, estankoa loteria saltzeko denda bilakatu da, baina estankoa albo-alboan jarri dute. Jada ez da, noski, gauza bera. Garai bateko Patxi estankoak, izan ere, betiko denden xarma zuen. Pasaiako Eskalantegi kalean zegoen, Gure Zumarditik gertu. Egurrezko hormak zituen, aspaldiko etxeen itxura, eta horrek halako lilura sortzen zuen sartzen zen bezeroarengan. Estankoa kendu eta loteria denda jarri zutenean, Pasaiak zerbait galdu zuen, nahiz eta, estanko berria metro gutxira jarri zuten. ONeri aitortu dionez, Maritxalarrek jada ez du abesten. Ohiko gaisotasun baten erruz mututu da: jada ez du denborarik. Batzuk pentsatuko dute utzikeriagatik dela, pasio bat benetakoa denean “ezin dela utzi”. Baina ez da hala: “Niri abestea izugarri gustatzen zait, eta Oskarbin aritzea oso gauza handia zen. Nire bizitzako urterik onenak izan dira Oskarbikoak, zalantzarik gabe, han bizi eta ezagutu genuen guztiagatik”. 1966. urtea zen Oskarbi sortu zenean. “Kolegiotan, bai Don Boscon eta bai Anuntziatan, Carmelo Arrenen bultzadari esker hasi ginen. Hasieran abestiak ingelesetik kopiatzen genituen, baina, gutxira, gure errepertorioa sortzen hasi ginen. Berehala Luis Romero hurbildu zitzaigun, gerora gure zuzendaria izango zena”. Errepertorioa aberasteko makina bat lan egin behar izan zuten, baina, hala ere, arazo dexente izan zuten hau abesteko, Francoren bulegoek edozer aurkitzen baitzuten abestiak debekatzeko. “Ez genituen abesti asko, eta,
I
38
Fitxa Izena. Itziar Marirxalar. Jaiotze data. 1949ko
otsailaren 20. Bizilekua. Lezo. Lanbidea. Oskarbiko abeslari
izan zen. Ibilbidea. 3 disko grabatu
zituen bere kideekin batera. Ondoren herria utzi behar izan zuen, eta taldea ere.
OSKARBITIK patxiren estankora Itziar Maritxalar asko bizitako eta ikusitako emakumea dugu; ‘Ez dok hamairu’ taldearen sorreran parte hartu zuen Testuak: ON
o038-039_on
25/4/06
13:24
Página 2
nON dabilondare
OSKARBIREN AZKENA. Zazpi disko grabatu ditu gaur egun arte Oskarbi taldeak. Bertan aritutako kideen izenak hemen aipatzea ia ezinezkoa litzateke, asko baitira. Hauek dira diskoak: ‘Oskarbi’ (1969), ‘Abesti zaharrak eta berriak’ (1970), ‘Eskutari’ (1972), ‘Hitz urri batzuk’ (1975), ‘Olentzero’ (1975), ‘Euskara eta Txalokiña’ (1980), eta ‘Antologia 1986-2004’ (2004).
2004ean diskoa plazaratu zutela: taldearen sasoiaren erakusle. Maritxalarren garaian, ordea, honako hauek osatzen zuten taldea: Mari Jose Fernandezek, Carmelo Arrenek, Luis Romerok, Maite Aizkorretak, Jose Luis Trekuk, Kepa Garbizuk, eta Iñaki Maritxalarrek.
ESTUDIOAN. Musikari ororen
gainera, segituan zentsuratzen zizkiguten. Gogoan dut, behin, Ondarrun aritu ginela, eta han lau bider abestu behar izan genuela O, Pello, Pello abestia, ez genekielako zer abestu”. Oskarbi, gainera, Maritxalarrek berak aitortzen duenez, ez zen “gauza konprometituak” abesten zituenekoa. “Ez ginen, ez, oso saltsa potoloetan sartzen”. Ez dok hamairu talde ospetsuaren sorreran parte-hartu zuten, eta hori ere liluraz gogoratzen du. Ez da gutxiagorako: hantxe ezagutu zituen Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Artze anaiak, eta
beste asko. Gerora, Ez dok hamairu bera desegin egin zen, eta norberak bere bideari eutsi zion. Maritxalarrek ez zituen Oskarbin horrenbeste urte egin, baina, hala ere, egondako s asoiak barne-barnean gordetzen ditu. “1973. urtean ipar Euskal Herrira joan ginen bizitzera, eta hortxe amaitu zen nire abeslari jarduna. Iparraldean urte askotxo egin genituen, eta, Pasaiara itzultzean, estankoan hasi nintzen berrio lanean”. Oskarbitik lagun asko pasatu dira. Izan ere, hala edo nola, taldeak urteetan zehar irautea lortu du. Ezaguna da, besteak beste,
“
Ez ginen gai politikoetan sartzen, baina izan genituen, bai, arazoak zentsurarekin” ITZIAR MARITXALAR Oskarbiko abeslari ohia
bizitzan, zuzeneko emanaldiak izan ohi dira unerik gozoenak. Han sortzen da entzuleekin harreman estuena, hunkigarriena. Entzuleen algarak, txaloak, komentarioak... Zuzeneko saioez gain, ordea, bada beste alor bat, musikarien etxean asko estimatu ohi dena: grabazioak. Gaur egun gauza ohikoagoa da musikarientzako estudioan sartzea. Musikariak teknologiarekin ohituta egoten dira, eta soinu mahaien aurrean ez dira kokiltzen. Oskarbiren garaian, ordea, estudioan sartzeak halako “beldurra” eragiten zuen. Maritxalarrek ondo gogoan du lehen aldia. “Single bat grabatzera sartu ginen, eta estudioa etxe bizitza batean zegoen. 1969. urtea zen, eta garai hartan guretzako hori guztia oso ezezaguna zen. Egun polita izan zen”. Urte bat beranduago Abesti zaharrak eta berriak diskoa grabatu zuten. Lehen diskoa, Oskarbi izenekoa, bi abestiz osatua bazegoen, hau LPa zen, eta ohiko iraupena zuen. Emaitzarekin oso pozik geratu ziren. Ez zen gutxiagorako. Sasoi haietan diskoa grabatzea ia proeza zen. Maritxalarrek garai hartan ez bazekien ere, azken diskoa grabatzeko atarian zegoen. 1972. urtea zen. Giro politikoa eta kulturala nahasita zeuden. Kaleetan manifestazioak ugaritzen hasi ziren, eta Francoren erregimenak azkena iritsi zitekeela ikusten zuen. Indarrez eta grinaz betetako garai horietan iritsi zen Eskutari izeneko hirugarren eta azken diskoa. Gero herbestea iritsi zen: “Pena izugarria eman zidan”, aitortzen du Maritxalarrek. 39
o040_on
19/4/06
22:03
Pรกgina 1
o041_on
25/4/06
16:13
Pรกgina 1
o042_on
25/4/06
10:59
Página 1
azken balada Oiarzunen, azken asteotan, bisitari berezi bat izan da. Non ibili da? Zertan? Zer jan du? Zertarako etorri da? Galdera asko dira, eta erantzunetatik ondorioak atera daitezke, nahi bada... Karlos Aizpurua Arkaitz Goikoetxea Jon Martin
Odolkiak eta marxismoa
A
rkaitz Goikoetxea. Martxotik api-
rilera hilabete doala, baina zerbait gehiago ere joan da gurean: udaberri bat joan eta beste bat etorri dela dirudi. A zer bonba martxo hondarreko hori. Eta Jonek zerbait bazekien. Etorri baino lehen ere ari zitzaigun suetenaren kontuarekin. Nonbait, kanpaiak baino zerbait gehiago entzun izango zuen. Puntako bertsolariek, izan ere, gauza asko jakiten dituzte, edo asmatu, bestela, loturarik bihurrienak eginez. Jakin al duk, Jon, Felipe Gonzalez —Felipito, bai— Oiartzun aldean ibili berri dela, erdi GALduta, tripa zorriak berdintzen? A zer obrak harenak! Hik emango al hioke jaten? Et a botako al hioke ongietorri bertsorik?.
Jon Martin.
Mahaian esertzeko garaia iritsi omen duk. Eta behin mahaian eseriz gero, gose denari jaten ematea euskaldunon legea duk, ezta? Eta su-etenarena bezala, jakin (edo agian asmatu) zezakeat nolakoa izan 42
zuen Feliperen otordua: Felipe kexatu egin zuen zerbitzariak propio ezkerreko aldean ipinitako labanaren kokapenagatik. Gero, foie freskoa zerbitzatu ziotean, arros a pet aloekin apainduta. Eta kexatu egin zuen, berriz, foieak marxismo zapore handiegia zuelako. Trago txarra ahazteko, kopako ardo garestia dastatu zian. Ardo mindua. Eta kexa berriro. Eta zerbitzariak, barkatzeko; milioi bat botilatatik bati gertatzen zaiola. Orduan, erabaki zian jatetxe hartatik irtetea eta herrikoiago batean jatea. Odolkia. Bai, odolkia eskatuko zian, eta berehala zerbitzatu zizkio-
tean bi odolki, bata bestearen gainean, X forman. Odolkiak ordainetan. Karlos Aizpurua. Batzuk ari zarete odolkiak zerbitzatzen zerria hil aurretik. Bestetzuk, zerri gehiago ez dela akabatukoeta, udaberria ospatzen, primaberak alergiak sortuko ez balitu bezala. Zer duk udaberria ba? Gaur egun hori ere edozein dendatan eros zitekek-eta. Suetenarena iragarririk tanto bat hiretzat, Jon. Orain su-etena etengo dela es ango bahu, beste tanto bat altxatuko huke. Biko aukera baino lehen truk joko diat. Feliperentzat bezala, hiretzat ere marxismo zapore handiegia zikean ahate gibelak. Hiretzat ez ezik hirurontzat. Lotsa pixka bat eman beharko ligukek, gu bizi garen bezala
bizirik, besteen marxismo maila eskasa salatzeak. Ez duk Feliperena plastikozkoa den arrosa bakarra. Goikoetxea. Oiartzungo filosofo handi batek halaxe esaten zidak aurrez aurre suertatzen garen bakoitzean: “Nahi nikek denak ni bezain ongi biziko balira”. Hark bazekik zer den okerrago bizitzea, probatua baitu, eta sinesten dik orain ongi bizi dela. Gu bizi garen bezala bizirik. Liburu bati izena jartzeko balio likek, baina, ez, nire goikoaren hitzak dituk. Bistan da: guk ere sinetsi diagu, nonbait, errepikatuaren errepikatuz, ongi bizi garela. Baina, ba ote? Zer ziri sartu digute, eta nondik, hain ongi bizi garela sinetsaraz dezagun? Plastikozko arrosetara ohitu gaitiztek, bai, eta benetakorik ikusi ez duenarentzat, noski, haiexek ederrenak, plastikozkoak. Horrexegatik nahi diat ospatu udaberria. Orain artekoa ipurditik ateratzeko tenorea helduko dela esaten zidak nire alergia honek, eta hasia nauk bereizten laiak, lauortzekoak, aitzurrak, sardeak... bakoitza zer den eta zertarako. Bertsoak eta koplak utzi, eta lur berria lantzen ikasi beharra zegok, kalekume halakoak!
o043_on
24/4/06
13:21
Pรกgina 1
o044_on
25/4/06
15:32
Pรกgina 1