o001_on
24/1/09
18:01
Página 1
2009ko urtarrila 52. zenbakia
BOXEOLARIEN HARROBI,
PACO BUENO ALFONSO GONZALEZ ‘ZAMORITA’ GIMNASIOKO ARIMA ETA BIHOTZA
AMIANTOA Industrian erabiltzen zen mineral kutsakorrari buruzko guztiak erreportajean
o002_on
22/1/08
21:00
Pรกgina 1
o003_on
21/1/09
16:06
PĂĄgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Turistak ira-biran ibiltzen gara munduan barrena, batzuk gida batek bideratutako aterkiaren itzalpean eta besteak dollarrez betetako motxilero plantak eginaz, abenturan. Batzuek zein besteek ordea, egonaldi efimeroen zaporearekin uzten dugu ezagutu dugun lurraldea eta egun, kopuruak (ni Birmanian, Vietnamen, Perun... izan nintzenean), ezagutza sakonak baino prestigio handiagoa duenez, kolonizatzaile birusak kutsatuta gabiltza. Egon, leku askotan egoten garela, baina izan, leku gutxitan izaten garela alegia; To be or not to be delakoa.
J
Gure mugetatik haratagoko ezagutzak garrantzitsuak diren arren, bertakoak dira ezinbestekoak eta gure lurraren, jendearen eta kulturaren ezagutzarik ez badugu galdu antzean ibiliko gara, ez baitugu geure burua ezagutuko. Badago munduko biztanle garela esaten duenik eta gizakion eremu ikuspegitik egia bada ere, gure erroetatik eta arduretatik ihes egiteko modua dela uste dut. Finean, mundutar sentimendua aldarrikatzen duenak, garailearen, kultura nagusien aldeko hautua egiten duelako, herrien mundua albo batera utziz. Nola ulertzen da bestela palestinarren es-
iritzia
16 Amiantoa.
03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 52.a (2008ko urtarrila) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azaleko argazkia. IĂąaki Berrio Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
Amiantoarekin gaixotutakoen testigantzak, eta haiekin lanean ari direnei buruzkoak erreportaje nagusian.
Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Basagaitz GereĂąo, Jon Mikel Garagarza eta Izaskun Etxebesteren idatziak. nagusia
24 Uruguai.
12 Paula Fachado. San Pedroko sopranoa etxera itzuli da kantatzera hemezortzi urte eta gero, eta aukera baliatuta bere ibilbidearen berri eman du.
Hil honetako Klik-en, Juanra Cano antxotarrak Uruguaien ateratako argazkiak ikus daitezke.
12
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 304 346 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
kubideak aldarrikatu eta bertakoen eskubide urraketak salatzen ez dituztenen jarrera? Baliteke, bertako miseriak ikusten ez dituenak, kanpokoei ere arretarik ez jartzea, baina tamalez gurean zapalketarik ez dagoenaren ustea zabalduegia dago. Terry Gilliamen Brazil filmak hain ederki azaltzen duen gizarte grisatuan amiltzeko zorian gaude eta guk turismoa (ezikusiarena) egiten jarraitzen dugu. Bitartean, bada bere herrian turista denik ere, batzuk egotera (bizirautera) mugatzen direlako eta besteak aktiboki egon arren, izaten uzten ez dituztelako.
24
16
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
29/1/09
18:16
Pรกgina 1
o005_on
26/1/09
12:40
Página 1
iritzia Puntua
Hiltzaileak milagoa izan beharko luke historian jazarria, baztertua, eta gaseatua izan den herriak. Gaizkilerik handienen ekintzak aztertzen hasita, beren historian aurkitzen da maiz egin dutenaren esplikazioa. Psikologoek milaka kasu jarriko lituzkete mahai gainean froga modura. Kontua da Israelek genozidioaren aldeko apustua egin duela Palestinako herriaren kontra. Bai, Palestinako herriaren kontra, Hamasen kontra ari den edo aritu den aitzakian. Izan ere, artikulu hau plazaratzerako, agian Israelek amaitua izango du Gazan egin duen basakeria. Egunotan, otsailaren 10ean dira Israelgo hauteskundeak, eta hauteskunde horiei lotuta dago erabat Israelek Gazan egin duen sarraskia. Israelen balorea da indarra, segurtasuna, palestinarren mehatxua kontrolpean edukitzea. Beraz, palestinarrei egurra emateak botoak ematen ditu Israelen, Espainian Euskal Herriarekin gertatzen den bezalaxe.
U
Joxe Juan Ugalde
JUDUAK ETA ISLAM ZALEAK. Ez gaitezen inozoak izan. Ekialde Hurbileko historia ez da erraza. Identitatea eta erlijioaren koktelak kontrola ezinezko erreakzio kimikoa eragiten du. Juduak eta Islam zaleak. Biblia bat beste Biblia baten ondoan. Gure gazte denboran Yasser Arafatek sortu zuen Al Fatah-rekin sinpatizatzen genuen euskal mobida abertzale ezkertiarrean genbiltzanok. Gaur egun Hamasen aldekoa da Gaza eta Zisjordaniako herritarren gehiengoa. Hamasek irabazi zituen 2006ko hauteskundeak, herritarrek Al Fatah-ri ustelkeria eta palestinarren kausaren aldeko defentsan atzera egin izana leporatuta. Gauzak bere tokian jartze aldera, Hamas ez da ezkerreko alderdia, alderdi erlijioso fundamentalista baizik. Eguneroko bost otoitzaldiak, Islama mundu osora zabaltzeko helburu obsesiboa, Sharia lege islamdar estuaren ezarpen zorrotza… Abertzalea bai, Hamas abertzalea da, lurra eta identitatea guztiaren gainetik dituena. Ez da nazioarteko yihaidista, Al-Qaedaren modura. Baina Nazio Askapenerako Mugimendu izan litekeen arren, pertsonaren askapen mugimendu izatetik oso urrun dago.
HILEKO ESALDIA «Aitaren etxea defendituko dut». Baina nor da aita eta zein da etxea?
Hamasek hauteskundeak irabazi zituenean ez zuen nazioartearen onespenik izan, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuek terroristen zerrenda beltzean sartuta dutelako. Al Fatah galtzaileak bat egin zuen Israelekin eta espetxean sartu zituen Zisjordaniako parlamentari Hamastar guztiak. Espetxean daude oraindik ere. Hamasek, berriz, Gazan sortu zuen gobernua eta, ordainetan, bota egin zituen Gazatik Al Fatah-ko goi kargu guztiak. Bi hitzetan: palestinarrak bitan eta bi lurraldetan banatuta, konpondu ezinean, eta, alde horretatik, Israel pozik.
E KIALD E H U R B I LE KO H I STOR IA KORAPILATSUA. Hamasek ez du Israel onartzen. Eta, era berean, Israelek, esaten ez badu ere, ez du Palestina onartzen. Israel 1948an sortu zen Nazio Batuen Erakundeak onartutako ebazpen bati esker. Munduan barrena barreiatuta zeuden juduei tokia egin nahi izan zitzaien, historikoki zegokien lurraldean. Ordurako historiak urrats asko eginak zituen paraje haietan: erromatarrek juduei gerra irabazita, lehen milurteko hasieran hasi zen juduen diaspora. Mende batzuk aurrerago, arabiarrek Jerusalem konkistatu zuten. Geroago otomanoak etorri ziren. Geroago, 1917an, britainiarrek otomanoak bota. Joan den gizaldiko hogeiko hamarkadan Europako juduak etxeratzen hasi ziren. Aurrerago naziek kristorenak eta bi egin zituzten juduen kontra, 1948an Palestina britainiarra bitan banatuta geratu zen arabiarren eta juduen arteko gerrak berehala hasi zirelarik. Iritsi berriek, juduek, Goliat handiaren politika ezarrita, beraiei zegokiena eta gehiago hartu zuten, palestinarrak esklabutzara kondenatuta. Historiaren sekuentzia horiei erreparatuta ulergarri da palestinarrek Israel estatu gisa ez errekonozitzea eta Israelek, izan ez duen lurraldea, urrearen modura zaindu nahi izatea. Gorroto magma horretan, ordea, erlojua 2009an gelditu beharra dago, eta, lehenbailehen bi estatu sortu. Bakoitza bere tokian, bakoitzak bestearen izaera onartuta. Bestela jai dago; etengabeko gerra eta konponezina, eta mundu musulmanean mendekurako grina. Eta… Israelek, Ameriketako Estatu Batuek Iraken bezala, zer egiten du Nazio Batuen Erakundearen aginduei kasu egin gabe? Zibilak, haurrak hiltzen… Hiltzaile halakoak!
05
o043_on
21/11/08
17:52
Pรกgina 1
o007_on
22/1/09
17:26
PĂĄgina 1
artikuluairitzia
Koma
Elurra rte berriarekin Oarsoaldeko Hitzaren ON aldizkarian idazteko proposamena jaso nuen, hiru hilabetean behin artikulu bat. Baiezkoa eman, eta lehen arazoa, zeri buruz idatz dezaket? Orduan, beste ezusteko bat (informazioaren aroan meteorologoek aurreikusitako zerbait izan arren), elurra mara-mara Oarsoaldea osoan, aspaldian ez bezalako elurra, bizpahiru ordutan bazter guztiak zuri-zuri utziko zituena. Elurra ia urtero egiten duen arren, laurogeigarren hamarkadatik ez genuen horrelakorik ikusi. 2009ko bigarren osteguneko goiz hartan PasaiaLezo Lizeoan nengoen, kotxez igo ez izanaz pozik. Etxekoekin hitz egin eta teilatu eta kale zurituen berri eman zidaten, nik argibide haien behar gehiegirik ez nuen arren, izan ere, Lizeotik Oarsoaldea elurtuaren panoramika ezin hobea ikusten genuen bertan etxera noiz jaitsi irrikaz itxaroten genuen guztiok. Ordua iritsi bezain laster, egun argiz oraindik, mendian behera zuhaitz elurtuen artetik pasatzerakoan, Eskandinavian igarotako negua ezin nuen burutik kendu. Hau poza!
U
Basagaitz GereĂąo
ESKANDINAVIA GOGOAN. Esan bezala, elurrak Eskandinavian pasatako denbora ekarri zidan gogora, gure artean gutxitan ikusten dugun paisaia zuriak urte erdiz jasaten dituzten lurraldeak. Jasaten diot, eta ez naiz nahastu, izan ere guk elurraz gozatzen dugun bezala gozatzen baitute beraiek eguzkiaz. Gustuko ez ditugun momentuak luze egiten diren modura, atseginak eta, batez ere, espero ez ditugunak, berehala pasatzen zaizkigu; elurteak pasa eta aste batera azken elurtea 80. hamarkadakoa bezain urrun neukan. Elurraren edertasuna iragankorra da, eta eguzkiak elurra urtu ahala, joan gara burutik kentzen bere oroitzapena ere. Sortzen dizkigun arazoak ordea, nekezago ahazten ditugu, egunerokotasunean duen eragina askorentzako latzagoa baita. Ezagutzen ditugun kale zein errepideak izotzezko ezezagun bihurtzen ditu, eta honek lanera joatea eragozten digu, enpresetan produkzioa eteten du eta hainbat eta hainbat kalte ekonomiko dakartza eta, kasu okerrenetan, oinezkoen erorketak eta automobilen istripuak. Hau ez da Eskandinavia, eta hori elurrak sortzen dituen ondorioetan antzematen da.
Iparraldeko Europako herrialdeetako hiriak prest daude elurteei aurre egiteko, izan ere, mendeak eman dituzte elurrarekin harremanetan, eta bere kultura eta bizimodua elurrarekin lotuta gelditu da. Kristautasunaren aurretiko mitologian herrialde hauetako elurrarekiko lotura ikus dezakegu, non jainko eta jainkosa ugarik elurra eta negua zuten oinarri, snigna jainkoa esaterako, Neguaren Jainko, elur eta hotzaren jauna. Gaur egun zientziak klimaren ezagutza handitu du, eta elurra eta bere ondorioak hobeto ulertzen ditugu, jainko eta abarrei laguntza eskatu beharrik gabe. Interneten garaian, elurrari buruz tesi zientifiko bat idazteko adina informazio lortu dezake nornahik Euskal Herrian, baina eskandinaviar batek berezko duen ezagutza faltako zaio, kultura.
POZA BATZUENTZAT, BURUHAUSTEAK BESTE HAINBATENTZAT. Jakin bagenekien elurra bazetorrela, telebista, irrati nahiz aldizkariek aurreko astean zehar behin eta berriz ohartarazi baikintuzten. Baina elurraren aurrean nola jokatu ez dakigu, guk ez baitugu elurrarekin harreman berdina, hemen ez dugu egunerokotasunean elurrarekin borrokatu behar izan. Zientziak gauza asko ulertzeko gaitasuna eman badigu ere, dudarik gabe bizitza beraren beharrak baino gehiago erakustea zaila da. Eguraldiaren gorabeherak ulertzen ditugula mende gutxi batzuk besterik ez dira igaro, baina bizimodua elur artean garatu behar izan duten gizataldeek aspalditik dute berezko jakintza, kulturari errotua, elurteetan nola jokatu erakusten diena. Gurean, Oarsoaldean, elurrak buruhauste ugari sortzen digu. Noizean behin jasaten ditugu horrelako elurteak, eta hurrengoa iristerako, ahaztuta edukiko ditugu aurtengoan pairatutako arazoak, oraingo erruak gerora errepikatuz. Zaila da noizbehinka gertatzen denaren aurrean erantzun egokiak aurkitzea. Nire erroak euskaldunak dira, eta nahiz eta Eskandinavian egona naizen, elurra ez dut gehiegi ulertzen. Edonola ere, elurrak dakartzan gauza onekin gelditu nahi dut: gutxitan ikusten ditugun paisaia zoragarriak, betiko mendiak arropa zuri berriz jantziak, eta honek eskualdeko askori ekarri digun poza, nahiz eta berau elurra bezain iragankorra izan.
HILEKO ESALDIA ÂŤZoriontsuak gauzen kausak ulertzera iristen direnak! Âť. (Virgilio, 70-19 K. A.) 07
o008_on
26/1/09
12:42
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik Jon Mikel Garagarza
08
Pasai Antxo ormalean hirigintzari buruz idazten dut, beraz, ON aldizkariari Antxori buruz idazteko aukera eskertu nahi diot. Espero dut ez damutzea. Buenavistarra naiz, eta nire gaztaroa Buenavistako kanteran eta Antxon eman nuen, portuari begira. Haurtzaroko Pasai Antxo ondo gogoratzen dut. Lehen irudipena, Ibaiondo, ikastola. Zurezko eskilarak, egurrezko tabloiak, eta noski, andereñoak. Marealta ondoan, hura izan zen gure ikastola. San Ferminak. Ezin dut ahaztu Blas de Lezoko Ikastolako Taberna eta han jaten genituen bokatak, guraso guztiak ikastolaren alde elkarlanean. Iñude eta Artzaiak, Molinaoko zezen plaza gorria... Alameda. Jertseekin osatzen genituen ateak. Denok Arconada, Zamora eta López Ufarte izan nahian (nik nahiago nituen Goikoetxea, Lizeranzu eta Urtubi). Batzutan baloiak kotxe baten azpian eztanda egiten zuen. Kamio aurrean, Kirolak arte, errepidetxo bat zegoen. Merienda bukatu eta gero litxarkeriak Pepin, Lizarralden eta Marisolen. Pepin komunak zeuden. Eta kioskoa, Alamedaren erdialdean. Gora begira bueltaka hasten ginen zorabiatu arte. Axular Isidro Setién deitzen zen, eta jolasten mina hartuzkero Luzuriagara eramaten gintuzten. Eta gauza larria bazen, Don Josérengana, anbulatariora.
N
Ez dakit zergatik baina topo azpiko txikle makina datorkit burura. Laukia eta horia zen, pezeta bat eta kolorezko txikle borobila! Txikitan zinea genuen Antxon, Hamarretxeta kalean. La Guerra de las Galaxias ikusi nuen han. Frontoia. Lore Txortak pala txapelketa antolatzen zuen. Erretiratuentzako eserleku luze batzuk jartzen zituzten, eta gu LoreTxortako balkoi azpian kokatzen ginen. Onena, noski, osaba Javier. 30ra jokatzen zen. Eta nola ez, inter-bares, San Ferminetako ataria, uda eta oporrak iragartzen. 9 urtekin Lizeo Pasaira, autobusean, Leontxo, Isidro, Jose Javier, Jose Mari, Ander, María Jesús gu zaintzen, hau meritua! Laugarren maila eta bostgarrena aldapatsuak izan ziren niretzat, baino Agustini esker Marino Lejarreta bezala gainditu nituen aldapak. Deskribatu dudan Pasai Antxo gure oroitzapenean dago. Hobeagoa zen? Ez dakit, ezberdina. Giza harremanak bestelakoak ziren orduan. Atzo lagun zirenek gaur ezezagunak dirudite, … Garapen urbanistikoak ez du zertan iragana urratu behar. Daukagun ondare historikoa zaindu behar dugu, eta gure oroimena altxor ezkutua balitz bezala gorde. Etorkizunera begira iragana ahaztu gabe.
o009_on
21/1/09
11:37
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Josean Oiarbide ‘Potxolo’ (Pasai Orchestrako kidea)
Pasai Orchestra, proiektu berritzailea Lehengo abenduan agertu zen lehenbizikoz publiko aurrera Pasai Orchestra. Eskualdeko eskarmentu handiko musikariz osatuta, berritzailea da oso Big-Band modura eratu duten musika talde berri honen proiektua. Ondoko lerroetan Orchestraren izaerari buruzkoak, eta aurrera begirako helburuak azaldu dizkigu Orchestrako partaide Josean Oiarbidek.
ehengo abenduaren 27an, iluntzean, Pasai Antxoko Gure Zumardia musika talde berri baten aurkezpenaren lekuko izan zen. Hotza egiten zuen arren, jendetza bildu zen kontzertura. Interpreteak txalo zaparrada artean hartu zituen publikoak, eta orkestrak bi bis egin behar izan zituen. Txaranga Pasaiko kideek bultzatuta sortu den musika talde berri honek Pasai Orchestra du izena. Big-Band formazioa duen orkestra da, eskanatokian 21 partade dituena; 14 musikarik osatzen dute haize-instrumentuen saila; 4 musikarik sekzio erritimikoa; 2 kantari eta zuzendaria. Orchestrak eskaintzen duen errepertorioa askotarikoa da, swing estiloko klasikoetatik, latindar erritmoetara, chachachá, cumbia, mambo… euskal musikak badu tartea erre-
L
pertorioan, baita Frank Sinatraren edo Luis Marianoren ahaztuezinezko kantek ere. Orkestrak eskaintzen duen errepertorio zabalak, emanaldia, kontzertuaren muga gainditzen du, publikoari dantzarako gonbidapena egiteko.
ERREPERTORIO BERRITZAILEA.Ikuskizunaren musika zuzendaritza Ramontxo Vega Oteroren esku dago, Pasai Txarangako kide, eta Pasai Donibaneko Konstantzia Musika Bandaren zuzendaria ere bada Ramontxo Vega. Berak egin ditu errepertorioaren egokitzapenak eta musika konponketak, L. M. Moreno Pirata-ren laguntzarekin. Eszeneratzean kontuan hartu diren beste ikuspegiak musikarien janzkera eta jarrera dira. Horregatik taldeko partaideak unifomea-
rekin azaltzen dira pubiko aurrera, eta agertokian ezarritako oholtza txikien gainean eseritzen dira, ikuskizunari indarra emateko. Orkestrako partaide gehienak Pasai Txarangako kideak dira, eta haiei batu zaizkie beste hainbat taldetan aritzen diren musikariak, Egan Taldekoak edota Losdelgas taldeko kideak tarteko, guztiak ere eskarmentu handiko musikariak. Orkestra honetako partaideen helburu nagusia ikuskizun atsegina eta kalitatezkoa eskaintzea da, gure plazetan erabat ezohikoa den formazio batetik, bai orkestra osatzen duten partaide kopuruarengatik, zein, era berean, kontzertu bakoitzean eskaintzen duen errepertorioarengatik. Abendukoa izan zen laster eskainiko dituzten beste kontzertu askoren lehena.
30 azte txartela kendu digute. Burusoildu egin gara, eta mejoratu. Inguruan gremlinsak ugaldu zaizkigu, norbaitek gauerditik aurrera jatekoa eman balie bezala, eta, aita-ama edo izeba-osaba esaten digute. Parrandak ezberdin bizi ditugu, egunez badira hobeto. Zentzatu egin gara, eta egin ez bagara, horretarako garaia badugula uste da. Esan dezakegu ardoaren parametrotan neurtuta, ardo ondua garela, baina gradu hori lortzeko merituak egindakoak. Esaterako, gu gara lehen promozio konstituzionala (uf!). Eta Herri Eskolan D ereduan ikasi zuen lehen promozioa (honek ez du Lezoko ikastetxeen polemikarekin zerikusirik izan nahi). Gu kaleko belaunaldia gara. Gure Torrot txirrinda eta Sancheski patineteak Alvaro Pino baino aldapa latzagoetan ibiliak dira. Belaunaldi mehatxatua gara. Katekesian, apaizak, masailak txikle moduan luzatu nahi izaten zizkigun. Belaunaldi familiarra gara. Asteburutan, izebaren Dian 6 urdine-
G
hONa
an Justiz-tik behera Jaizkibelgo bainerara jeisten ginen buila batean, ama, aita, izeba, osaba, amona, aitona, 3 lehengusu eta 5.Dko bizilaguna, Ospital eta Karrere (orain Pantxoa eta Peio) edo Kixki ta Mixkiren kasete raiatuak topera jarrita. Belaunaldi garbia eta aratza gara. Ostiralero sartzen gintuzten baineran (etxekoan), kraka beratzera. Eta dudarik gabe, ongi zaildutako belaunaldia, telebistako eskaintza zabala ederki gainditu duena; Jose Luis Morenoren programa, Dallas, V, eta antzeko perlak. Guk iraun dugu, eta gu sortu ginen enbor beretik sortu dira besteak, baina adaxka gazteek ere ez dute lan samurra izango. Imajinatzen dut belaunaldi berriko gazteren bat 30 urterekin horrelako memoriak idazten: High School Musical genuen gustuko, edo hobea dena, Go!azeneko castingean pintto pinttoren letra ahaztu zitzaidan, … tio, hori mitiko gogorra izango da.
Izaskun Etxebeste
09
o010-011_on
21/1/09
16:08
Pรกgina 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Iraganean oinarritu etorkizunari aurre egiteko (bi) uela bizpahiru hilabete eskas, egun desagertzear dauden ondare industrialen berpizteari buruz hitz egin genuen Antxoko Luzuriagako bulegoen eraikina zutik mantentzearen alde antolatu zen jaialdia zela eta. Oraingoan berriz, Proisa eraikinaz ariko naiz. Alde nabaria dago bi kasuon artean, nahiz eta, funtsean, oinarri bera izan. San Pedroko kasuan, Proisako eraikina erabilia ari delako izaten, bai Tirri Tarraren egoitza gisa baita bestelako kultur ekimenak burutzeko gune moduan ere. Hasiera batetan San Pedroko frontoi inguruan burutu behar diren obren barruan, eraikina botatzea erabaki bazuten ere, Udalak proiektua berraztertzea erabaki du eta badirudi beste aukera bat emango zaiola hain baliagarri den eraikinari. Hala bedi.
D
Elkartasuna Palestinarekiko aiz, eskualdeak laguntza ekonomikoa behar duela entzun dugu. Degradazio egoeratik ateratzeko beharrezkoak diren Aldundiaren laguntzak, Estatuarenak edota Europakoak noiz iritsiko zain egoten gara. Pasaiakoa adibide esanguratsua da. Izan ere Urban delako diru laguntzak ez lortzeko zorian ibili baita.
M
10
o010-011_on
21/1/09
16:08
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Negu gorria
Clara Rangel
dazkenak euri ugari utzi zigun, baita zenbait elur maluta ere, batez ere mendi puntatan. Negua eguraldi ederraz hasi genuen, baina apenas aste betean, 2009ak elurte ikaragarria ekarri zigun, azken urtetako garrantzitsuena. Ikusgarria eta ederra izan zen. Hala ere, biharamuneko izotza iragarria zegoen heinean zenbait kasutan ez zen behar moduan jokatu. Ez ginen Donostiaren maila negargarrira iritsi, baina beti hobetzerik bada; hortaz, beste baterako hobe prestatzea ez legoke batere gaizki.
lara Venezuelatik Errenteria-Oreretara etorri zen bere bizitza hobetu asmoz. Bere ÂŤbikotekideakÂť ordea, abenduaren 29an akabatu egin zuen. Sasikumeak, bere burua zauritu aurretik, haurrak ere erasotu zituen. Ez dakit pizti horren izenik argitaratu den ala ez; beste zenbaitetan azkar asko ematen dira izen abizenak, baina bortizkeria matxistaren kontuetan ez da hain erraza izaten. Iragan 2008 urteak 3.000 bortizkeria matxista afera baino gehiago utzi dizkigu eta sei emakume eraman Euskal Herritik bikote/bikotekide-ohi/lagunak erailak. Azkenak izan daitezela.
U
C
Horregatik, Pasaiako Udalbatzak hartutako erabaki batek garrantzi berezia du, nire uste apalean behintzat. Israelek Gazan sortutako hondamendiaren eta txikizioen aurrean, Pasaiak, 12.000 euroko diru laguntza ematea erabaki du. Beharbada ez zaie balio handikoa izango, baina oso keinu polita dela iruditzen zait. 11
o012-015_on
19/1/09
16:51
Página 1
nagusia PAULA FACHADO Sopranoa
“
Harmoniaren abokatu izatea, horixe da niretzako kantatzea” Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Iñaki Berrio
pera kantatzea. Horixe du ogibide Paula Fachado soprano sanpedrotarrak. Ondartxo Abesbatzak bere XXV. urteurrenaren baitan antolatutakoen harira gonbidatuta, jaioterrian kantatzen izan zen lehengo abenduaren 20an. Hemezortzi urte pasatu dira herrian azkenekoz kantatu zuenetik, eta hitzordua berezia izan da oso. San Pedroko elizan kantatu eta bi egunetara egin du elkarrizketa.
O
Munduko izen handiko antzokietan abesten aritu eta gero, zer suposatzen du zuretzako jaioterrira itzultzea?
Bi egun pasatu dira kontzertua eman nuenetik eta oraindik hunkiturik nago. Emozio izugarria da; zure herriari zuk ikasitako guztia eman nahi diozu, zure ahotsaren bidez maitasuna helarazi. Noiz erabaki zenuen sopranoa izan nahi zenuela?
Ikasten hasi eta berehala jakin nuen. Kantatzean sentitzen nuen pozak hala adierazten zidan. Baina gurasoek kantuaz gain bestelakorik ikastea nahi zuten eta Gizarte Laguntzaile ikasketak egin nituen. Lizentziatura bukatu nuenean kantu ikasketei heldu nien bete-betean. Zer da zuretzako kantatzea? 12
Harmoniaren abokatua izatea, horixe da niretzako kantatzea. Munduan gauza ederrak eta txarrak daude, pozak eta tristurak,... Inbidia, zelo, eta gainontzeko oztopo guztien gainetik zure ahotsaren bidez bizitzako harmonia defendatzea da abestea. Bide neketsua da, iraunkorra, atletaren antzera egunero landu beharrekoa. Bizitzan bakoitzak bere bidea du, eta nik kantuan egiten dut, nire txikitasunean, bizitzako harmoniaren alde egiten dudala sinetsita. San Pedrotik Bartzelonara joan zinen.
Gogoratzen naiz ilusio handiarekin joan nintzela Bartzelonara. Dena berria zen niretzat; hiri handia, kultura berria, hizkuntza... Lan asko egin behar izan nuen, baina ilusioak bultzatuta, gustura aritu nintzen. Teknika hobetu, harmonia... guztia, kantuaren bidetik. Han erabaki zenuen operaren munduan hastea, ezta?
Bartzelonan Gran Teatro del Liceuko kontserbatorioan ikasi nuen, Alfredo Krausen katedran, eta han hasi nintzen kontzertuen mundua ezagutzen. Liceuko ikasketak bukatu nituenean, Jaime Francisco Puig maisuarekin hiru urte egin nituen. Josep Carreras,
o012-015_on
19/1/09
16:51
Pรกgina 2
musikanagusia
13
o012-015_on
19/1/09
16:51
Página 3
musikanagusia
“
“
Opera munduan gabiltzanontzat ortzadarra agertokiaren gainean gaudenean irteten da” Vicente Sardinero eta Jaime Aragall abeslarien irakasle izan zen Puig. Berak esan zidan errepertorio handiak egiteko gaitasuna nuela, eta bere bultzadari esker hasi nintzen operaren munduan.
Deitzen didaten lekura joango naiz eta dudan onena emango dut, San Pedron egin dudan antzera”
Errepertorio handiekin saiatu behar nintzela erabakita, Italiara jo behar nuela ohartu nintzen. Gauzak ondo egiteko, bertako hizkuntza eta kultura ezagutzea ezinbestekoa zen, opera ia guztiak italieraz direlako. Erromara joatea izan zen hurrengo urratsa.
Gogoan dut hango abeslari batek nire ahotsa erabat operistikoa zela esan zidanean lasaitu nintzela. Batekin eta bestearekin ikasten jarraitu nuen, Franco Corellirekin topo egin nuen arte. Divo handia izan zen Corelli, operaren urrezko garaian Maria Calasekin kantatu zuenetakoa. Berarekin ikasten nengoela kantatu nuen nire lehenbiziko opera Milango auditorioan. Cavalleria Rusticana operan, La Mamma Lucia abestu nuen. Ez dut sekula ahaztuko. Izugarria izan zen, arrakasta handia izan genuelako.
Eta Italiako lehenengo urte horiek nola gogoratzen dituzu?
Corellik deituta jo zenuen Milanerantz, ezta?
Nire lehenengo kezka entzungo zidan norbait topatzea izan zen.
Bai. Berak deitu zidalako joan nintzen Milanera. Hortik aurrera
Bost urte Bartzelonan eta ondoren Erromara.
14
errepertorio handiko operak abesten hasi nintzen pixkanaka; La Boheme, Elixir de amor, Carmen... Japonian ere aritu zara kantari, ezta?
Audizio bat egin nuen Pucciniren Jaialdian. Niri esaten didate ahotsa oso Puccinianoa dudala, eta kantatu ditudan opera asko Puccinirenak dira. Aditu zidatenean ahotsa gustatu zitzaien eta Japonian zehar Madame Butterflyrekin bira egitea eskaini zidaten. Niretzako hura ikaragarria izan zen. Tokio, Nagasaki eta Koben kantatu genuen, eta oso esperientzia berezia izan zen. Puccinik Madame Butterfly egin zuenean, Nagasakiko herri batean inspira-
tu zen, eta hara eraman gintuzten. Japoniatik bueltan Milanen jarraitu zenuen?
Bai. Trabiata kantatu nuen gero, Scalako Carlo Camerinirekin nengoela. Orduan Espainiatik deitu zidaten eta Madame Butterfly-rekin Andaluzian bira egiteko aukera eman zidaten. Hura izan zen hona itzultzeko arrazoia. Orain hanka bat Madrilen eta bestea Milanen dut. Nolakoa da soprano baten egunerokoa?
Opera edo kontzertuen munduan gabiltzanontzako ortzadarra agertoki gainean gaudenean irteten da. Horixe izaten da gure unerik gorenena. Baina agertokiko eskaileretatik jaisten zarenean,
o012-015_on
19/1/09
16:52
Página 4
musikanagusia
ortzadarra ezkutatu egiten da eta errealitatea gailentzen da: enpresa bat, negozioa, orkestra eta abesbatza bere arazoekin... Lan guztiak bezala honek ere badu bere alde ederra eta bere alde iluna edo zaila. Goizean esnatu eta egunero bokalizazio ariketak egiten ditut. Ikasi, baita ere, maiz egin behar izaten dut, baita pianistarekin entseguak. Azken finean, lan piloa eta disziplina handia eskatzen du. Horrez gain, maletak beti prest eduki behar ditut, beti, handik hona bizi naizelako. Interpretatu dituzun pertsonaia guztien artetik zein duzu kuttunena?
Oso zaila egiten zait galdera hori erantzutea. Opera bakoitza istorio bat da. Esaterako, Butterflyen japoniarra naiz, baina Boheme abesten baldin badut Parisen bizi den 18 urteko gaztea naiz. Horrenbeste gustatzen zait pertsonaietan sakontzea, gerora ezin dudala haien artean hautatu. Zure ahotsa ‘Puccinianoa’ dela
aipatu duzu lehen. Horrekin zer esan nahi duzu?
Kritikei nolako garrantzia ematen diezu?
Ahotsa jaiotzatik datorkizu, eta zure egitura fisikoari estuki lotua dator. Horregatik antzinean konpositoreek abeslariaren ahotsaren ezaugarrien baitan konposatzen zuten. Sopranoen artean badaude arinak direnak, ahots tinbrea arinagoa dutenak. Hauek nota altuak egiteko erreztasuna dute. Mozartianen kasua da. Badira baita ere soprano lirikoak. Hau da, bestelako lodiera duten ahotsak. Liriken baitan, arinak eta beteak daude; Lirika Spintoak daude baita ere, eta ni hor kokatzen naiz. Nota altuak ez dira arinak, gorputza duten nota altuak baizik. Ahotsak baimentzen dizunaren baitan obra batzuk edo besteak interpretatu ditzakezu. Arriskutsua da zure ahotsaren naturari ongi egokitzen ez diren lanak onartzea. Kantari askok min handia hartu dute horrela, ahotsa hondatu egiten delako. Horregatik aukeratzen jakin behar da.
Kritikari begirunea diot. Hala ere, kritika iritzi bat dela pentsatu behar da, eta ondorioz, subjektiboa. Azkenean norbera da bere buruarekiko kritikorik zorrotzena. Noraino nahiko zenuke iritsi opera munduan?
armoniaren defentsan ari dira beraiek ere. Ni ez naiz bizi San Pedron, baina nire bihotza hemen dago. Niretzako gauza handia da deitzea eta kantatzera noiz etorriko naizen galdetzea. Kanpoan zabiltzala San Pedrotik zer daramazu beti zurekin?
Jaungoikoari eskerrak, ni aurrera noa. Noski, ahalik eta antzoki gehienetan kantatzea gustatuko litzaidake, mundu osoan. Denok nahi dugu antzoki onenet an abestu. Hala ere, deitzen didaten lekura joango naiz, eta dudan onena emango dut, San Pedroko kontzertuan egin dudan antzera.
Nire arima.
Ondartxo Abesbatzak gonbidatu zaitu San Pedrora. Kultura koralaren inguruan zein iritzi duzu?
Eta soprano batek ospatzen al ditu ‘Libia’ren garaipenak?
Miresten ditut. Urte asko dira herritik kanpo nabilela, eta beraz, kanpotik bizi izan dut guztia. Laguntza eskasak dituzten arren, maite duten horren alde lanean aritzen dira gogor. Azken finean,
More kolorekoa duzu arima, beraz?
Bai. Bioleta. Hemen jaioa, hemen pasatu dut haurtzaroa eta gaztaroa. Han eta hemen bizitzea zoragarria da asko ikasten duzulako, baina hona etortzean zure etxea hemen duzula jabetzen zara.
Bueno!... Derrigorrez. Egia esan, ni ez naiz zale sutsua, baina etxean denek jarraitu egiten dute, eta beti iristen zaizu gertatutakoen berri, bai arraunarekin, baita Realarekin ere. San Pedroko txoko bat?
Torrea bera zoragarria da. 15
o016-019_on
21/1/09
18:55
Pรกgina 1
nagusiallan osasuna
AMIANTOA ez da uste zen mineral magikoa
Amiantoak minbizia sortzen duela jakina da orain, baina ez garai batean. 1960-70 hamarkadetan amiantoarekin lan egindakoak orain ari dira ondorioak sufritzen. Aintzat hartu ditzaten lanean ari dira. Testuak: Nagore Vega Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza 16
o016-019_on
21/1/09
18:55
Página 2
lan osasunanagusia
miantoarekin lan egiteak zuen arriskuari buruzko lehen txostenak Lucy Deanek egin zituen Britainia Handian. Bera izan zen laneko lehenengo lan ikuskarietako bat. Honela zioen 1898. urtean: «Oso erraza da bere arriskua frogatzea; arriskutsua da langileentzako eta beren os asunarentzat». Are gehiago esan zuen: «Ikusitako bronkiotako eta biriketako lesioak medikuek ere esan dute laneko jarduerek sortuak direla». 1909. eta 1910. urtean, beste lan ikuskari batzuek antzeko ikuskapenak egin zituzten, eta lan osasunaren ikuskaritza txostenetan agertu ziren. Dokumentu horiek son handia izan zuten neurriak hartu behar zituzten arduradunen artean, baita politikarien artean ere. Baina hasierako salaketak egin zituzten emakumeak ez zirenez adituak, informe horiek alde batera utzi zituzten. Hurrengo urteetan, 1960. hamarkadara arte, hainbat izan ziren
A
amiantoaren arriskuei buruz ohartarazten saiatu ziren mediku, aditu eta osasun ikuskariak. Hamarkada hori garrantzitsua izan zen. Orduan ohartu ziren amiantoaren arriskuaz. Nahikoa zen amiantoarekin hilabete gutxi batzuk lan egitera mesotelioma minbizia sortzeko. Asbestosia edo biriketako minbizia sortzeko, bestalde, lanean hamar urte edo gehiago ibiltzea beharrezkoak zirela ohartu ziren. Urte horietako akatsa, ordea, kasu larrienak bakarrik aztertzea izan zen. Alegia, gainontzeko langileak ez zituzten aintzat hartu, ezta amiantoarekin nolabaiteko harremana izan zuten gainontzeko pertsonak ere. Horrela atzerapenak sortu ziren eta arazoari emandako erantzunak ez ziren egokiak izan.
AMIANTOAREN ONURAK. Lanean onurak eskaintzen zituen, ordea. Galdarak isolatzeko oso egokia zen, autoetako balaztetan
bizitzak salbatzen zituen... Amiantoak lanpostu asko sortu zituen, baita etekin asko eta dibidendu altuak ere. 1970. hamarkadan, dagoeneko, bazeuden amiantoa ordezkatzeko elementuak eta mineralak. Baina, amiantoaren kartela osatzen zuten enpresek atzeratu egin zuten horien ezagutza eta erabiltzea. Horrez gain, amiantoak merkatuan zuen prezioa oso baxua zen eta beste mineralak baino erosoagoa zen erosteko. Merkatuko prezioek ingurumen kostuak eta osasunarenak jasotzen ez zituztenek, horrek atzeratu zuen arriskutsuak ziren materialak ordezkatzea.
OARSOALDEAKO KASUAK. Oarsoaldera etorrita, 1960 eta 1970. hamardaketan, ehundaka, agian milaka langilek egin zuten lana amiantoarekin: ErrenteriaOreret ako Pais a enpres an (1968tik 1991 arte 2.000 langile inguru aritu ziren lanean), Pasaia-
ko Astilleros-en eta Orbegozon, Antxoko Luzuriagan, Lezoko Manuel Acha y Cian... Orduan ez zuten ondorioen berri. Ia 30 urte beranduago hasi ziren ondorioak ikusten. Enpresa horietako langileak, edo beste tokietan lan egindakoak goizegi hiltzen ziren: mesotelioma edota biriketako minbizia zuten. Orain arte, bi kasu aitortu dituzte eskualdean.Luzuriagan lan egindako J.L.A.A.-k egun 63 urte dauzka. 49 urte eman zituen Luzuriagan lanean. Enpresan izan zen bitartean fundizio lanetan eta moldeak egiten jardun zuen. Labeetako beroagatik babesteko erabili zituen eskularruek eta mantalek amiantoa zuten. Horrez gain, enpresa horretako hodiek eta mangerek babesteko amiantoa zuten. Langileak aitortu duenez, «amiantoaren arriskuei buruz ez gintuzten inoiz ere ohartarazi». J.L.A.A-k pleura minbizia du egun. C.S.E-k, berriz, egun 77 urte dauzka, Lezoko Manuel Acha y 17
o016-019_on
21/1/09
18:56
Página 3
lan osasunanagusia
Mesotolioma eta asbestosia
“
laneko arriskuen prebentzioa gauzatzeko laneko gaixotasuna dela aitortu eta bidezko kalte-ordainek ziurtatu behar dira” JESUS UZKUDUN CCOOko ordezkaria
Cia enpresan amiantoarekin lan egin zuelako pleura minbizia du ere. Bertan, egur xaflei kola beroa ematen zien, ondoren makinetan lehortzeko: makinek berotik babesteko amiantoa zuten. Iazko martxoan, azken honek, Gizarte Segurantzak pentsioa igotzea lortu zuen. 1982. urtean itxi zituen ateak Aserraderos enpresak, lehenago Manuel Acha Y Cia zenak. Bertan urte luzetan egin zuten lan herritar askok. Zurezko oholak tratatzen zituzten lantegian. Kasu horietako bat da C.S.E-rena eta bere anaiak honela kontatu zion OARSOALDEKO HITZAri: «Arreba gaixo zegoela esan ziguten, sendagileak urgentziaz ingresatzeko eskatu eta gero. Lehen aldiz entzun genuen amiantoagatik sortutako gaixotasuna zela, ez genekien amiantoarekin lan egin zuenik ere». Enpresa hartan mantenimendu lanetan aritu zen langile batek esan zion familiari amiantoa erabiltzen zela 18
«puntu beroak isolatzeko» eta hura izan zitekeela emakumeari minbizia agertu izanaren arrazoia. Haren testigantza hartuta, eta sendagileak amiantoagatik gaixotu zela zehaztuta, Gizarte Segurantzako Institutuari Saizarren egoera azaldu eta kalte-ordainak eskatu zituzten, eta eskaria onartu diote.
IAZ KO
I RAI LEAN H I R UGAR R E N H I LDAKOA.
CCOO sindikatuak irailean salatu zuen Errenteria-Oreretako Pasia enpresan lan egin zuen hirugarren langile ohia amiantoaren eraginez hil zela. «Uztailean nodulu sendoaren loditze pleural kaltegarria antzeman zioten belaunean ebakuntza bat egitera joan zela», azaldu zuen sindikatuak ohar bidez. R.M.C. Irailaren 15ean hil zen pleura minbiziagatik. 1957tik itxierara arte egon zen Paisan lanean. Aurretik bi kasu izan ziren.
2007Ko azaroan hil zen M.I.T. 58 urteko errenterriara, gaixotasun berak jota. 1968tik 1971era egin zuen Paisan lan. Duela urte batzuk B.A. ere hil zela jakinarazi zuen CCOOk. Jesus Uzkudunek CCOO sindikatuko Lan Osasun arduradunak dio, funtsezkoa dela lekukoen frogak eta informazioa jasotzea, justizia egiteko. Eta baita kasuak ezagutarazteko ere. Gaixo batzuek, Osakidetzaren bidez, gaixotasuna lanean sortutakoa dela jakiten dute: «Babes guztia merezi dute sindikatuen eta gizartearen aldetik». Laneko arriskuen prebentzioa gauzatzeko laneko gaixotasuna dela aitortu eta bidezko kalte-ordainak ziurtatu behar direla dio Uzkudunek. Amiantorekin gaixotu diren pertsonei «ekarpen handiagoa eta bestelako kalte-ordaina» eman behar dizkietela azaldu du. Mesotelioma gaixotasun profesional gisa onartzeko lanean ari
Mesotelioma amiantoak bakarrik sortzen duen minbizi mota da. Tumore gaiztoak dira, oso arraroak, bularrari edo sabelari eragiten diotenak. Normalean, dena den, pleurari eragiten diote, alegia, birikak biltzen dituzten poltsei. Asbestoarekin lan egin dutenek izan ohi dute. Biriketako minbizia, bestalde, birikei eurei dagokie, ez pleurari. Asbestosia, biriketako gaixotasuna da. Asbestoak (amiantoak alegia) sortutakoa da, asbestoaren fibrak arnastutakoan sortzen da. Neumoconiosi mota bat da eta lan gaixotasun bezala onartua dago. Biriketako fibrosia sortzen du. Normalean, mesotelimoarekin eta minbiziarekin lotuta egon ohi da.
da Uzkudun. Izan ere, amiantoaren ondorioen berri ez zuten langileek eta ez zekiten kutsakorra zenik: «B abesik gabe egiten zuten lan». Amiantoa arnastuta minbizia duten langileek 40 urtetik gora dituzte egun, Uzkudunen kalkuluen arabera. Oarsoaldetik aterata, baina hemengo langileentzako interesgarriak izan daitezkeen kasuak ere jakinarazi ditu Uzkudunek. Bilboko Portua dela eta, esaterako, Bizkaiako Lan Departamentuari eskatu diote prebentzio neurriak hartzeko. Pasaiako zamaketariei ere eragin diezaieke amiantoak, Bilboko Portuko jarduera berak egin ohi dituztelako: zamak ontziratzerakoan edota ontzietatik ateratzerakoan, upeltegiak garbitzerakoan edo zamak jartzeko zonaldeak garbitzerakoan. Amiantoak eragindako kasu gehiago direla dio Uzkudunek, ezkutuan. Horrez gain, Osakidetzak lan gaixotasunak ez dituela komunikatzen eta Eusko Jaurlari-
o016-019_on
21/1/09
18:56
Página 4
lan osasunanagusia
Zer da amiantoa? Mineral naturalez osatutako zuntza da amiantoa. Bost motatako amiantoa aurki daiteke izadian, baina kristolito izenekoa erabili du gizakiak gehien, eta hori da arriskutsuena. Siderurgian, eraikuntzan, autogintzan (Paisaren kasua) eta etxetresna elektrikoen enpresetan erabili ohi da. Inoiz lantokian amiantoa izan duen edonork du kutsatzeko arriskua. Zuntz horren erabilera guztiz debekatuta dago Euskal Herrian eta, oro har, Europako Batasunean. Bost urte dira debekua indarrean sartu zela, eta, polikipoliki, amiantoa kendu dute lantegi gehienetatik. Aurretik, ordea, leku askotan zegoen, eta langileek, gainera, ez zekiten ez amiantoa zer zer, ez zen kalte zekarren. Asbestosia, mesotelioma eta, oro har, biriketako minbizia sortzen ditu amiantoak. Orban modukoez betetzen ditu birikak, eta erretzailea izanez gero gaixotzeko arriskua askoz handiagoa da, adituen arabera. tzako Osasun Sailak beste alde batera begiratzen duela dio. Amiantoari buruzko kasu gutxi agertzen dira legedian. Hedabideetan ere ez da gehiegi azaldu. Jendarteratu nahi bada, garrantzitsua da legeetan eta hedabideetan agertzea, sindikatuek, adituek eta elkarteek salatzen dutenez. Diotenez, osasunean eta diruan irabaziko litzateke; biktima gutxiago izango litzateke eta higienean, osasungintzan eta prebentzioan aurreratuko litzateke.
KALTETUAK ETA FAMILIAK LAG U NTZ E KO E LKARTEA: ASVIAM I E. Uzkudun ez da amiantoak kaltetutakoak laguntzen saiatzen ari den bakarra.
“
Enpresei, aseguru-etxeei eta gainontzeko instituzioei egin behar diegu aurre” ASVIAMIE ELKARTEA kaltetuak eta familiak laguntzeko elkartea
Horrretarako eratu berri dute Gipuzkoako Asviamie Elkartea. Berez, elkartea, duela lau urte sortu zuten. Bizkaian duela urtebete hasi zen lanean eta, egun, 300 biktima eta senide baino gehiago dira elkarteko kide. Gipuzkoan ere taldea sortu dute; urtarrilaren 23ean aurkeztu zuten Errenteria-Oreretako Reina Aretoan. Biktimek talde izateko beharra sentitzen dutela diote elkartetik: «Indar gehiago izateko, izan ere, enpresei, aseguru-etxeei eta gainontzeko instituzioei egin behar diegu aurre. Gaia jendarteratzeko ere garrantzitsua da». Elkarteko kideek laguntza ematen diete biktimei eta familiei: oharrak eman, gidatu, eta laguntza morala eta psikologikoa ematen diete. Elkartearen egoitzara deitu edo idatzi, hitzordua egin eta informazioa ematen diete eman beharreko pausoez. Elkartetik nabarmendu dutenez, elkartea irabazi asmorik gabekoa da. Biktimak eta familiarrak lagundu, defendatu eta euren interesen alde lan egiten dute. Ikerketa, kontzientziazioa eta dibulgazioa ere bilatzen dute. Eta biktimei laguntzeko funtsa sortzea dute helburu, beste herri batzue-
tan dagoena bezalaxe. Horrelako funtsak existitzen dira Frantzian, Japonian, Ameriketako Estatu Batuetan... Sindikatu guztiek batera lagun ditzaten ere nahi dute. Garai bateko langileek edo egun lanean ari direnek eska dezakete laguntza. Lehenengoek, Gizarte Segurantzan senda agiria eska dezakete, eta lan gaixotasunagatik dela onartzea galdegin. Bigarrenek, behin-betiko ezint asuna frogatzea esk atu behar dute. Bestalde, Lan Ikuskaritzan ere salaketa jar dezakete, neurri gabezia salatzeko. Edota, diru laguntzak eskatu jasandako mina-
gatik. Gaixotasuna detektatu dietenetik edo heriotzatik urtebeteko epea dago horrelako laguntzak eskatzeko. Amiantoa erabili zuten herrialdeek, egun, osasunean eta kutsaduran ondare garrantzitsua dute. Amiantoa oraindik erabiltzen jarraitzen dute, bereziki, pobretutako lurraldeetan. Amiantoaren erabilera saihesten ahalegintzen ari dira. Asviamien kalkuluen arabera, 8.000-10.000 pertsona hilko dira Gipuzkoan, Araban eta Bizkiana amiantoarekin izandako kontaktuagatik. Informazio gehiago: www.asviamie.org edo 691 833 456. 19
o020-023_on
23/1/09
13:34
Página 1
kirolanagusia
PACO BUENOREN
itzalean, Zamoritaren mutilak
Azken hamarkadetan eskualdean izan diren boxeolari trebe guztiak, Beraungo Paco Bueno gimnasiotik irten dira, Alfonso Gonzalez ‘Zamorita’ren eskolatik, hain zuzen Testua: Nahiara Gago Argazkiak: Iñaki Berrio
20
o020-023_on
23/1/09
13:34
Página 2
kirolanagusia lfonso Gonzalez Zamorita oso ezaguna da boxeoa maite duten guztien artean. 1948. urtean Zamorako Toro herrian sortua, haurra zela iritsi zen Errenteria-Oreretara, eta ordurik bertan bizi eta lan egin du. Paco Bueno gimnasioko entrenatzailea da bera eta urte asko daramatza gazteak entrenatzen, berak bete ezin izan zuen ametsa gazteek bete dezaten. Paco Bueno gimnasioaren alde lan asko egiten du Zamoritak eta bere inguruko jendeak izugarri eskertzen dio egindako lana, bai eta bere dedikazioa, musutruk egiten baitu lan guztia. Egunero animatzen ditu gazteak boxeoaren munduan murgiltzera. Gimnasioan giro ezin hobea bizi da. Zamoritak dion moduan «familia bat» osatzen dute, «onerako eta txarrerako».
A
BIZITZA OSOA BOXEORI EMANA. Zamorita 17 urte zituela hasi zen boxeoan, Toni Ramosekin batera, Galtzarabordako kiroldegian. Ondoren Hernanira joan zen bere ibilbidea osatzeko asmoz, eta bertan, Santin izan zen bere entrenatzailea. Hernanin urte batzuk eman eta gero La Barberarekin hasi zen entrenatzen, baina soldaduska egiteko deitu zioten eta bertatik bueltatu zenean boxeoa utzi behar izan zuen. Ezkondu egin zen Zamorita soldaduska bukatuta, eta familiaz arduratu behar zenez, lan bat bilatu behar izan zuen. Garraiatzaile moduan hasi zen lanean orduan, eta oso zaila egin zitzaion lana boxeoarekin uztartzea. Horregatik alde batera utzi behar izan zuen ringa. Horregatik, eta auto istripu larria izan zuelako baita ere. Asko kostatu zitzaion osatzea eta La Barbera jaunak boxeoa uzteko esan zion, baina era berean, boxeoaren mundutik guztiz ez aldentzeko aukera eskaini zion. Entrenatzaile moduan hasiko zen Zamorita orduan, La Barberare-
kin batera, gazteei berak zekien guztia erakusteko asmoz. «Aukera paregabea izan zen niretzat, nik ez nuelako boxeoaren mundutik aldendu nahi» gogoratzen du Zamoritak, hunkituta. Kirolaren zale amorratua, Zamoritak oso pozik hartu zuen kirola egiten jarraitzeko aukera. «Hasiera batean
zaila egin zitzaidan boxeoa utzi behar nuela onartzea» dio, baina «gazteak entrenatzen eta kirola egiten errazago egin zitzaidan istripuaren ondorengoak gainditzea» gaineratu du, jasan zituen min fisikoak eta psikologikoak gogoan. La Barberarekin gazteak entre-
natzen ari zela urteetan, boxeolari profesionala izan zen Sergio Rey antxotarra entrenatzeko aukera eman zioten Zamoritari eta gustu onez onartu zuen eskaintza. Reyrekin batera beste hainbat boxeolari profesional entrenatu zituen Zamoritak. Urte oparoak izan ziren haiek Zamoritarentzat. 21
o020-023_on
23/1/09
13:35
Página 3
kirolanagusia
Paco Bueno gimnasioa Paco Bueno gimnasioak ateak zabaldu zituenetik, gaur egunera arte, aldaketa asko ezagutu ditu. Gerra aurretik ErrenteriaOreretako erdigunean zegoen gimnasioa, Biteri kalean, bota berri duten etxearen alboan. Zehazki, Buenos Airesera igotzeko zegoen kalezuloan. Beraungo instalazioak askoz ere berriagoak dira. Edonola ere, Beraungo instalazioek ere aldaketa asko ezagutu dituzte zabalduz geroztik. Garai batean aerobic ere egiten zuten instalazioetan. Gaur egun, ordea, gimnasioa boxeolarientzako da bakarrik, eta gazteak era egokian treba daitezen beharrezko tresneria guztiak biltzen ditu.
Ondoren, Berto Calvo Zamoritarekin harremanetan jarri zen eta Paco Buenoren gimnasioan parte hartzeko aukera eman zion. Baietz esan zuenetik 16 urte pasatu dira. Ordutik Zamorita etengabe aritu da lanean gimnasioa aurrera ateratzeko asmoz. Zamoritak beti izan du jendea gimnasioan. Orain 16 pertsona ditu bertako instalazioetan gogor entrenatzen eta profesionaletara iristeko irrikitan. Gizonak ez ezik, emakumeak eta haurrak entrenatzen ditu Zamoritak.
LORPEN HANDIAK. Zamoritaren arabera, «konstantea izatea da boxeolari on bat izateko gakoa». Lelo horri jarraituta entrenatzen ditu gazteak, baina boxeo lari izateko asmoz gimnasiora joaten diren asko bide erdian geratzen direla aitortu du. Izan ere, berari gertatu zitzaion moduan, jendea lanean hasten denean, oso zaila izaten da gimnasiora egunero joatea. Edonola ere, ez dira gutxi Zamoritaren eskutik lorpen handiak erdiestera iritsi diren boxeolariak. 22
Sergio Ramos boxeolaria da Zamoritak ondo gogoan duen bidelagunetako bat. Zamoritaren ahaleginak eta gaztearen indarra eta boxeoarekiko pasioa dela-eta Espainiako Txapelketa jokatzera iritsi ziren, bai eta Hego Amerikako Txapelketa ere. Jon Treku oiartzuar gaztearekin ere oso une onak bizi izan ditu Zamoritak. Treku gimnasioan agertu zen egun batean eta boxeolaria izan nahi zuela esan zion Zamoritari. Gaztearen jarrerak Zamoritaren arreta bereganatu zuen. Segituan atzeman omen zion gazteari boxeorako trebetasuna, gerora Trekuk erakutsiko zuen modura. Arrakastaz hasitako ibilbide hura, baina, bide erdian gelditu zen. «Arritmia bat izan zuen Europako Txapelketara joan behar genuenean. Agian ez genuen inolako arazorik edukiko, baina ezin izan genuen aurrera egin» gogoratzen du penatuta Zamoritak. Edonola ere, badirudi Trekuk gimnasiora bueltatzeko asmoa duela, eta hala egiten badu, Zamoritak argi du laguntza guztia eskainiko diola oiartzuarrari.
E US KAL
H E R R I KO TXAPELKETA, BERTAN. Zamo-
GARAI
ritari boxeoarekin zer sentitzen duen galdetzean «poza» da burura etortzen zaion lehen hitza. Zamoritarentzako boxeoa dena da: «Nire bizitza da, eta hala izango da hiltzen naizen arte». Bere lanak fruituak eman ditu, eta asko gainera. Sergio Rey antxotarrarekin Hispaniar Herrialdeetako Txapeldun tituloa lortu zuten, bai eta Jon Trekurekin ere. Orain ere gogotsu ari da aurki herrian bertan jokatuko den Euskal Herriko Txapelketari begira, eta beti bezala, berarekin trebatzen ari diren boxeolari gazteei aukerak eskaini nahian. Martxoaren 7an eta 8an jokatuko da txapelketa, Gatzarabordako kiroldegian, Paco Bueno gimnasioak Udalaren laguntzaz antolatuta. Txapelketa horretara orain berarekin trebatzen ari diren bi boxeolari aurkeztu nahi ditu Zamoritak, biak ere profesional gisa. Paco Bueno gimnasiokoYuri Pompillo eta Ivan Estevez izango dira Galtzarabordako kiroldegian atonduko duten ringean borrokan.
izan ziren boxeoarentzako onenak, boxeozale zein boxeolarientzako urrezko garaiak. Atzera begira jarrita, Zamoritak zalantzan jartzen du garai haiek errepika daitezkeenik. Lehen gazteek kirol gehiago egiten zutela uste du, «besterik ez zutelako». Orain, aldiz, gazteek denetik dutela eta gimnasiora joatea askoz ere gehiago kostatzen zaiela uste du. Urteen poderioz boxeoa egitera hurbiltzen direnen profila adaltu dela dio baita ere. Ez da Zamorita emakumezkoak boxeoan lehian aritu daitezkeenik defendatzen duenetakoa, baina Paco Bueno gimnasioan emakumezkoak entrenatu dituela jakina da. Haurrak ere aritzen dira Paco Bueno gimnasioan entrenatzen.
ZAHAR RAK GOGOAN. 60-70 hamarkadak
BOXE OLAR I
BATE N ZAINKETA. Zamoritak ez die ino-
lako dietarik ezartzen berak entrenatzen dituen boxeolariei. Bere ustez, egunero gimnasiora joatea da kirolarientzako zainke-
o020-023_on
23/1/09
13:35
Página 4
Paco Bueno handia Paco Bueno Mugika Errenteria-Oreretan sortu zen 1918. urteko urriaren 16an. Boxeolari izugarri ezaguna izan zen, eta zaleek El ídolo de Amara ezizenez ezagutzen zuten. Horregatik darama Zamoritaren gimnasioak bere izena, haren omenez. Paco Buenok Europako bi txapelketa jokatu zituen, biak galdu zituen arren. Lehena 1948. urtean jokatu zuen, Mills britainiarraren kontra eta bigarrena handik gutxira Y Vel frantziarraren kontra. Jokatutako 31 lehietatik 26 irabazi zituen eta horietatik 15 KO moduan. Espainiako Txapelduna ere izan zen bi kategoria desberdinetan: Erdi Astunen kategorian zazpi aldiz lortu zuen Espainiako Txapeldunaren tituloa, eta Pisu Astunen kategorian lau aldiz. Izan ere, izatez Erdi Astunen kategoriako izanagatik ere, behin baino gehiagotan borrokatu zuen Pisu Astunen kontra. Garaiko adituek diote «pisua» izan zela «Paco Buenoren etsairik arriskutsuena». 36ko Gerrak bete-betean harrapatu zuen paco Bueno. Berlingo Olinpiar Jokoetarako hautatua izan zen, baina gerrak eztanda egitean mobilizatu zuten eta ordurako pilatu zituen garaikur guztiak lapurtu zizkiotela diote ezagutu zutenek. tarik onena : «Kirola egitea da zaintzeko modurik onena. Gazteak entrenatzera etortzen badira ez dute inolako dietarik jarraitu behar» defendatzen du. Hori bai, txapelketak gerturatu ahala pisua kontrolatzen dutela aitortu du. Izan ere, boxeoan kategoriak pisuaren arabera neurtzen baitira, eta boxeolari bakoitzak kategoriak ezartzen dizkion mugetan mantendu behar izaten du pisua. 23
o024-025_on
22/1/09
13:13
Pรกgina 1
bidaiakkklik
Txikia bezain oparoa,
URUGUAI Asko dira eskualdean Atlantikoaren beste aldera senitartekoak dituzten lagunak. Juanra Cano antxotarra da horietako bat; hango familia bisitatu eta haien gidaritzapean Uruguai alderik alde ezagutzeko parada hartu du: erreportajean, bidaiko irudirik ederrenak Jaunra Canoren argazkiak
1
24
o024-025_on
22/1/09
13:13
Pรกgina 2
klikbidaiak
7
5 3
2
4 1. Bale bat, Polonio lurmuturreko hondartzan. 2. Eskultura bat, Punta del Este-ko hondartza batetan. 3. Punta Ballena lurmuturra. 4. Jose Ignacio herria. 5. Polonio lurmuturreko itsasargia. 6.Casa Pueblo: artista batek eraikitako etxea, egun museo dena. 7. Osasungintzako laguntzaileak greban, Hiru Bidegurutzeen plazan.
6
25
o026-027_on
22/1/09
13:18
Pรกgina 1
bidaiakkklik
8
14
10
11
26
o026-027_on
22/1/09
13:19
Pรกgina 2
klikbidaiak
9 8. Colonia del Sacramento, Unescok Gizateriaren Ondare izendatutakoa. 9. Chuy, espaloiaren ezkerraldea Brasil da, eta Uruguai eskubialdea. 10. Sacramenton, Rio de la Plata ikusten dela. 11. Polonio itsasmuturreraino bidaiariak garraiatzen dituen kamioia. 12. Penitentearen Jauzia. 13. Itsas otsoak harkaitzetan pilatuta. 14. Arrantza ontzia, Polonio itsasmuturreko hondartzan.
12
13
27
o028-029_on
26/1/09
12:47
Pรกgina 1
euskara eldu da 16. Korrika. Euskararen aldeko lasterketari behar bezalako harrera egiteko, lanari ekin diote eskualdeko Korrika Batzordeek, ttur-ttur, baina etenik gabe, beroketetan, euskararen aldeko herri lasterketa hona iristerako guztiok sasoian egon gaitezen. Lehengo urtarrilaren 16an aurkeztu zuten AEK-ko kideek 16. Korrika, Donibanen. Iragarri zutenez, Tuteratik abiatuko da aurten lasterketa, martxoaren 26an, Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira lemapean. Eskualdera abiatu eta bi egunetara iritsiko da Korrika, zehazki martxoaren 28tik 29rako gau-goizaldean. Gau horretan bertan, ordu aldaketa egin beharko da. Beraz, inoiz baino arrazoi gehiago izango dira aurten ordutegiarekin erne ibiltzeko. Antxotarrak izango dira eskuldean Korrikako lekukoa hartzen lehenak. Barrutiari bira eman ondoren, Trintxerperako bidea hartuko du lasterketak N-1 errepidetik. Trintxerpetik San Pedrora joango da Korrika, Euskadi Etorbidean barrena, Torrera iritsi arte. Handik itsasoz egingo du lekukoak Donibane arteko bidaia, eta Donibanetik Lezorantz joango dira korrikalariak, Errenteria-Orereta zeharkatu ondoren, Oiartzunen bukatzeko.
H
Korrikarako
BEROKETAN Martxoaren 28tik 29rako goizaldean iritsiko da 16. Korrika gurera; ordurako dena prest egon dadin lanari ekin diote tokian tokiko Korrika Batzordeek Testua: Olatz Mitxelena Argazkia: Nagore Vega 28
ONGI ETORRIA. 16. Korrikak ongi etorria egin nahi die euskararen berreskuratze prozesuan laguntzen ari diren guztiei; euskaldun berriei, euskara ikasten ari diren kanpotarrei, betiko euskaltzaleei, garai batean euskara galdu eta berreskuratzeko ahalegina egin dutenei, euskararen alde ari diren taldeei..., eta baita Korrika iritsi bitartean lanera bilduko diren guztiei ere. Izan ere, martxoa bitartean asko baitira egitekoak. Horregatik, Korrika aurkeztearekin batera
o028-029_on
26/1/09
12:47
PĂĄgina 2
albisteakeuskara
Euskararen gorabeherak Korrika Laguntzaileak PASAIA Solozabal autoeskola. Eroski bidaiak. ORERETA Multiopticas. Eroski bidaiak. Askabide. Jaione Karrikiri abokatua. Oiartzun. Elizatze erloju eta bitxi
denda. Erloju denda.
GORA. Garbizu olioa. Euskal Herrian ekoiztu arren, oso gutxi dira beren produktuen etiketetan edo eta produktuari gehitu beharreko informazioan euskararen aldeko hautua egiten duten enpresariek. Horregatik txalotzekoa da Garbizu Olioa ekoizten dutenen erabakia. Bi hizkuntzetan ageri da etiketa, baina euskarazko tipografia gaztelerazkoari gailentzen zaio. Horrelako adibide gutxi topa daitezke merkatuan.
batzordeetan parte hartzeko deia egin zuten AEK-ko arduradunek. Denen laguntza jo zuten beharrezkotzat. Korrika Kulturala, Korrika Lagun, Korrika Txikiak, Korrika Gazteak... horiek guztiak dituzte antolatzeko eskualdeko Korrika Batzordeek. Deia egin eta egun gutxitara ekin zioten lanari eskualdean eratu diren lehen batzordeek. Donibanen urtarrilaren 21ean bildu zen lehenengo Korrika Batzordea eta Errenteria-Oreretan hilaren 22an. Antxon, berriz,urtarrilaren 28an bildu ziren Txirrita euskaltegian, eta Oiartzunen otsailaren 6an.
LAGUNTZEKO BIDEAK. Batzordeetan parte-hartzea Korrika laguntzeko modu bat da, baina ez bakarra. arropa katalogo oparoa prest du AEK-k eta ikusi nahi duenak euskaltegietatik pasatu eta han bertan egin dezake jantzien eskaria. Errenteria-Oreretako Urtxintxa dendan baita ere izango da Korrikako arropa erosterik (Pablo Iglesias kalean). Korrika Laguntzaile txartela eskuratzea izan daiteke ekarpena egiteko beste modua. 12 euroren truke, Korrika Laguntzaileak eskualdeko hainbat dendat an (goialdean zehaztuak) beherapenak lortzeko baliagarria izango zaion txartela eskuratuko du.
BEHERA. Non dago euskara ikastaroa? Urtarrilarekin batera, nonahi izaten da ikastaroetan izena emateko aukera: eskulana, margoketa, gimnasioa‌ Kartelean ikastaro eskaintza zabala ematen da, baina alajaina, hain kartel handian ez da euskaraz hitz bat bera ere agertzen. Ikastaro hauek antolatu dituztenek, aldez aurretik beste ikastaro sakonago bat egin beharko lukete: euskaltegietan ematen diren ikastaroak edo eskolak, alegia..
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 29
o030_on
24/1/09
15:38
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
Zeharka
Goitik behera
1.Italiako hiria. Emakume izen baten laburdura. 2. Italiako beste hiri bat. Estropadetan buelta. 3. Gerizpean. Bakarra. 4. Har ezak! Beharrikan. Bokale bat. 5. Jarraibide. Ald. Eguraldi kanala. 6. Irakeko. Berrogeita bederatzi. 7. Bertso munduan hutsa. Arratoi zuri. 8. Iodoa. Tente. Grazialdeko jaki goxoa alderantziz. 9. Loaldia. Hitza. Oarso telebista. Uranioa. 10. Ate borobil. Gizon zaharra. 11. Errep. Bular. Dirua gustoko duena. 12. ...egin, jan gabe egon. Musika nota. Bilo.
1.Emakume izena. Metatu. 2. Ipuin. Gipuzkoako ibaia. 3. Elizabethen laburdura. Ixkinak. Kontsonantea. 4. Aztoratu. Urteko sasoi beroa. 5. Kontsonantea. Lauko taldea. Bat gehi bat. 6. Oihartzun handiko. Kasik. Gehiegi. 7. Trebeak. Ald. Arrastakaria. 8. Itxurak. Ald. Beldurti. 9. Ald. Ardiak diotena. Kanpoan. Ald. Denboraldi luzeak. 10. Ald. Zuhaitzaren euskarri. Makal, ergel. 11.Lizarrako ibaia. Hegazti harrapakaria. Ald. Bizkaiko ibaia. 12. Sarrera. Ald. Apal. Ald. Bizkaiko herri motz famatua.
30
o031_on
26/1/09
12:44
Pรกgina 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Nor da hau?
GURUTZEGRAMAK
11 10 9 8 7
P I L A T U
6 5 4 3 2 1
M A I T E 1
I L A N S I S T Z A L O L A R E D U I R A K O T T O Z U T O A E R K U I D I A R A B 2
3
4
5
O Z I E A N I O I A A A L E A G R U S 6
7
T E R A B O N B K A N E T E R A K U K A S O T U R E Z A L I I 8
9
10
E G A A T E M I L R I U M U A E A L E 11
12
nor da hau?
12
ON-EN ABENDUKO ARGAZKI LEHIAKETA
Irabazlea Kris Errandonean da ONeko sariaren irabazlea. Mikel Errazkinen diskoa beretzat!
ERANTZUTEKO EPEA otsailak16 (astelehena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta
Pirritx eta Porrotxen Piratak diskoa.
Andoni Agirregomezkorta. Aktorea
NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
31
o032_on
15/1/09
19:18
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Gripea, hozkirriak, kalentura, anginak,… denak hartzen dituzu zuk. Udaberria iristean alergiak ere izango dituzu. Hasi zaitez zaintzen, bestela udaran ere oraindik gaixorik egongo zara eta!! Jantzi arropa lasai, eta hasi amonaren erremedioei kasu egiten. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Gabonak pasatu dira eta dagoeneko bada zure gorputzari begiradatxo bat emateko unea. Ez al zaizu iruditzen kirol pixka bat egitea komeni zaizula? Gabonetan jan duzun guztia nolabait bota beharko duzu. Onena lagun batekin korri egitera joatea duzu. Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Denak bai diotenean, zuk ezetz. Et a denak ezetz diotenean, zuk baietz. Baina hori normala dela uste duzu? Izan zaitez ulerkorragoa eta ez pentsatu beti zuk duzula arrazoi. Ingurukoak haserretzera iritsiko zara azkenean, horrela jarraituz gero. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Sendoa eta indartsua zarela pentsatu izan duzu beti. Baina momenturik garrantzitsuenean ez ezazu amore eman. Agian zure ingurukoen laguntza onartu
32
beharko duzu, eta ez izan horren harroa, eta utzi besteei zuri laguntzen. Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Dena pikutara joan denaren sentsazioarekin ez zoaz inora. Egia da, gauzak ez daudela lehen bezain ongi, baina horrek ez du esan nahi ezin dutela berriz lehengora joan. Hartu arnasa eta eduki konfiantza pixka bat zuregan eta baita pertsona horrengan ere. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Ai, neguko hotzak burua ere hoztu dizu. Ideiarik gabe geratu zara eta aspertu egiten zara neguan. Nabaritzen da zu udakoa zarela. Baina aizu, jantzi berokia, eta irten kalera, neguan ere jende tartean berotuko zara eta! Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Beroa ari zuenean, kexatzen. Eta orain hotza eta elurrarekin ere kexuka. Zuk uste ingurukoek ulertzen zaituztela? Ez dago zu ulertuko zaituenik. Kexati hutsa zarela konturatu al zara? Bada, baduzu konturatzeko garaia eta ez zaitez hain kexatia izan. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Hanka sartu duzu, baina beti bezala, ingurukoei irribarrea eragin diezu. Zoriontasuna daramazu beti alboan, eta ingurukoei zoriontasun hori transmititzen diezu. Ez galdu
ezaugarri hori eta jarraitu zaren bezalakoa izaten. Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Dena ongi ateratzearen esperantza ez duzu inoiz galtzen. Baina oraingoan huts egin du esperantza horrek eta dena hankaz gora atera zaizu. Lasai, laster aldatuko baita hau ere. Pazientzia pixka bat behar duzu eta horretarako ingurukoen beharra duzula onartu ezazu. Eskorpius. (Urriak 24– Azaroak 22). Dona dona katona, sutondoan aitona, lepotik behera tuntuna… bizitza jolas bat bailitzan hartu duzu, eta batzuetan hori egitea ona den arren, beste batzuetan kaltegarria izan daiteke, tartean jendearekin jolasten baituzu. Beraz, kontuz ibili jolas horiekin! Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Zuretzako egun garrantzitsua dena gerturatzen ari da. Dena prest duzu dagoeneko. Baina gauza bat falta zaizu: lasai egotea. Zure urduritasunak egindako lan guztia zapuztu dezake. Kontuz, eta kontrola zaitez! Capricornius. (Abenduak 22– Urtarrilak 20). Ez duzu sinesten denek polita zaudela esaten dizutenean. Agian, bada sinesteko garaia eta zu ere polit sentitzeko garaia. Ingurukoek oso gutxitan esaten dituzte horrelakoak, beraz, aprobetxa ezazu eta ez egin uko zarenari.
inkesta San Pedron, Proisako eraikina botatzea aurrikusia zuen Udalak, oraingoz
erabakia berriz aztertzea erabaki duen arren. Zuri zer iruditzen zaizu, bota ala zutik mantendu beharko litzatekela?
? Jesus Causillas Larramendi (61 urte, San Pedro). Nire ustez eraikina bota beharko litzateke, oso zaharkitua dagoelako. Hori bai, beste eraikin berri bat eraiki beharko luke Udalak, eta, noski, fanfarreari han lekua egin. Ondo egongo litzateke baita ere, tokia gordetzea erretiratuen biltokirako, egun dugunak ez baititu biltzen gutxieneko baldintzak.
Izaskun Salaberria (26 urte, San Pedro). Zutik mantendu beharko lukete. Iruditzen zait San Pedroko gune nahiko garrantzitsua izan dela eta botatzeak ez duela bate ere zentzurik uste dut, berrerabili daitekeelako gazteentzako eta bestelako ekimenak egiteko. Iruditzen zait, bestelako lehentasunak dituela San Pedrok, eta ez Proisa bota eta frontisa atzeratzea. Zentzurik gabeko gauzak direla uste dut.
12:08
Pedro Imaz (90 urte, San Pedro). Nik, zintzoki, berehalakoan kenduko nuke hori hortik. Espazioa bestelako gauzak eraikitzeko baliatuko nuke.
26/1/09
Maria Jesus Ibarburu (38 urte, San Pedro). Gauza da ez dudala oraindik horretaz asko pentsatu. Lehenik eta behin aztertu beharko litzateke ia zutik mantentzea onuragarria den pasaitar guztiontzako, eta halaxe baldin bada, mantendu. Hala ez balitz, noski, botatzearen alde egingo nuke.
IĂąaki Elustondo (42 urte, San Pedro). Tirri Tarra egoten da Proisan. Botaz gero, non sartuko dute Tirri Tarra? Gainera, botatzen badute, nahiz eta beraientzako beste toki bat eraiki, bitarte horretan non ariko dira? Nire ustez Proisako lokalak kasta handia du. Eta frontoia atzeraka botatzea ere! Ez dakit nik ondo geldituko den. Orain oso polita dago frontoia. Proiektua da Proisa kendu eta frontisa atzera botatzea. Nik Proisa konpondu eta frontoia dagoen bezala utziko nuke.
o033_on PĂĄgina 1
modallarrugorritan
IĂ‘IGO IRIARTE4Dendaria
“
Janzteko garaian lotsa eta beldurra alde batera utzi behar dira� 4Testua : Iker Vidal Argazkia : Oarsoaldeko Hitza
G
Beltza. Kolore hori al du bi taldeen etorkizunak?
Ikasketak. Zer ikasi duzu bizitzan?
34
Koloreek garrantzia dute modan eta futbolean. Realeko txuria eta urdina bereziak al dira zuretzat?
Oso gaizki egin dira gauzak azken aldian. Emaitzek erakusten dute hori. Ezin da onartu Errenteria bezalako herri handi batean, bere futbol talde nagusia Lehen Erregionalean jokatzen aritzea.
Bai, bai, gauza asko. Hau hasi besterik ez da egin. Bizitzan esperientziek asko laguntzen dute hazten eta ni hasierako formazio horretan baino ez nago.
Bai, zalantzarik gabe. Ikasketa garaian beti kexaka eta gogo gutxirekin aritzen nintzen, baina orain garai haiek zein garrantzitsuak izan ziren konturatzen naiz. Naizenaren zati handi bat haiei zor diet.
Nire bizitzako ametsa, kar,kar,kar. Eta nire kasuan, erdibidean gelditutako ametsa. Baina bizitzan, lan asko egin behar da, aukerak baliatzen jakin eta zortea eduki.
Eta kolore gorria...Zer pasatzen zaio Touringi?
Zenbat gauza. Geratzen al zaizu zerbait egiteko?
Orereta Ikastola. Oroitzapen handiko garai ahaztezina?
Futbola. Zure bizitzako beste etapa bat?
Argi dago. Nire heziketako parte garrantzitsua da Reala, baina Athleticen zuria eta gorria ere gogoko ditut. Haiek harrobi lan bikaina egiten dute eta alde horretatik asko dauk agu ikasteko. Arazo ekonomikoak ditugulako jo dugu harrobira, baina dirua zegoenean zer? Esan diezadatela niri bestela zergatik dauden hainbeste gipuzkoar Athleticen.
aztea. Oso gaztea da IĂąigo Iriarte (ErrenteriaOrereta, 1984). Gauza asko geratzen zaizkio egiteko, baina urteetan atzera begiratuta, hamaika gauza egin dituela ikus daiteke. Oiartzo Ikastolan hezi et a hazi zen; Realean et a Touringen aritu zen futbolean. Eusk adiko Pelo Pantene Txapelketara aurkeztu, eta irabazi zuen... Egun moda munduan murgilduta dabil erabat.
Gauza gehiegi akaso...baina gehienbat jendearekiko eduki behar den begirunea. Gaztea izanda, besteekiko errespetua eta apaltasuna eduki behar da. Behin hori lortuta gauzak errazagoak dira, bai lan munduan eta baita eguneroko bizitzan ere.
Bai, bai, guztiek bezala. Salmentak asko jaitsi dira. Nik saltzen ditudan produktuak, kapritxo produktuak dira eta beharrean dagoenak ez dut uste kapritxoetan pentsatzen duenik.
Modaren munduan zabiltza. Zaletasun hori?
duzun denda. Modari irekitako ate berria da?
B a, egia es an ez dakit... kar,kar,kar. Familia aldetik behintzat ez, ez baitago aurrekaririk. Bakarrik hasi nintzen gutxinaka mundu honetan, eta gaur arte.
Herri kontserbadorea da gurea. Janzteko garaian nabaritzen da. Nire dendako arropek egunerokotasunarekin hausten dute erabat, oso jantzi ezberdinak direlako. Janzteko garaian beldurra eta lotsa alde batetara utzi behar dira, et a alde horret atik nire denda ezberdina da besteekiko.
Paris. Askotan bisitatzen duzu. Modaren paradisua al da?
Neskentzako akaso bai. Mutilentzat, aldiz, ispilua egun Italia da. Biak dira bereziak. Iriarte Boutique. Donostian
Krisi garaian gaude. Nabaritu al duzu poltsikoan?
Touringen egungo kolorea jada beltza dela esango nuke nik...Realean ere gauzak oso gaizki daude, baina zer gertatzen den ikusi beharko da. Ea falta diren jardunaldietan guztiok nahia betetzen den eta taldea Lehen Mailara igotzen den. Pelo Pantene txapelketara aurkeztu, eta irabazi.
Moda munduan egin nuen lehenengo gauza izan zen. Hasieran lekuz kanpo nengoela sentitzen nuen, baina pixkanaka castingak gainditzen hasi eta txapelketa irabazi nuen. Espainiako Txapelketarako sailkatu nintzen eta bigarren postuan sailkatu nintzen. Oso esperientzia polita.
o035_on
21/1/09
11:48
Página 1
sormenajakiteko
Kritika
Musika gozoaren zipriztinak Josu Elberdin (San Pedro) Orereta Abesbatzak bere 40. urteurrenaren harira kaleratutako ‘Ilusio tanten diztira’ diskoaren kritika egin du Josu Elberdin musikalgileak. Pasaiako hiru abesbatzen zuzendari, musikagile eta organista ere bada Elberdin.
lusio tanten diztira izenarekin atera berri da Orereta abesbatzak grabatutako azken diskoa. Euskal musikaren eta taldeen alde hainbeste lan egiten ari den NB disketxeak argitaratuta, Oreretarentzako azken urteetan aipagarri izan diren lanak grabatu nahi izan dituzte. Badira 40 urte Orereta Abesbatza jaio zela Jose Luis Ansorenaren eskutik, Andra Mari Abesbatzaren harrobi gisa, eta urte hauetan mila gertakari izan dituzte. Errenteriar askok jarri dio ahotsa abesbatza honi eta musika lan hau eskertzeko modu bat da. Grabatu dituzten lanak lau atal nagusietan sailkatu daitezke. Batetik musika erlijiosoaren atalean Cacciniren hain ezaguna den Ave Maria eta Leo Delibesen Messe Breve obrak entzun ditzakegu. Hauetan abesbatzak lan fina eta zorrotza erakusten du, bere ahotsak oso era egokian erabiliz, lan tekniko zorrotza atzean nabarmendu egiten delarik. Obra hauetan Gerardo Rifon Donostiako organujolearen laguntza izan dute, lan ezinhobea eskainiz. Bigarren atalean Eguberri kanta desberdinak entzun daitezke. Estilo ezberdinetako Gabon kantak dira eta kontraste ederrak entzun ditzakegu. Alde batetik Adamsen Oh! Gau santu oso ezaguna dena edo bestetik Karibear Gabon kanta bat, Mariaren semea, Oinarri Abesbatzako mutilen laguntza paregabearekin. Ezin ahaztu Hator hator kanta edo Gabaren erdian, musikaltasun beteaz eta doinu gozo-gozoak eskainiz. Abesti hauetan Imanol Elizasu zuzendariak berak pianoan eseri eta pianoa jotzen zuzentzen bezain beste trebetasuna duela erakutsi digu.
I
E US KAL KANTAK, GAU R KOAK ETA ATZOKOAK. Aurrera jarraituz diskoan euskal kantu klasikoak eta gaurkoak aurki daitezke. Hainbat alditan eta afaritan abestu egiten den Eperrak edo Ama begira zazu kantetan hasi eta Escuderoren Izar ederra tartean daudela ezin ahaztu gure Tomas Garbizu lezoar konpo-
sagilearen lanak. Pasaian xexenak eta Zugana Manuela abestietan islatzen da konposagilearen trebetasuna. Abestiak oso ederrak izanik ez dira batere errezak abesteko eta Oreretak notarekin gainditzen du proga. Gaurko euskal musika eta musikagileen presentzia hiru lanetan eskainia dago. Tolosako Nazioarte Abesbatza Lehiaketan azkenengo urtetan izandako derrigorrezko obrak dira, atera hortik kontuak nolako obren aurrean gauden. Eva Ugalderen Uraren besotik, Junkal Guerreroren Bi bihotz eta David Azurzaren Habaneras del carnaval, Tolosako inauterietako doinuetan oinarritutako satira koloretsu eta atsegina. Abesti hauetan abesbatzak mila musika kolore desberdin erakusten ditu, abesteko hainbat era eta planteamendu anitzak erakutsiz. Perkusioa gorputzarekin, instrumentu musikalen imitazioa etab. izan daitezke gaurko abesbatza musikaren plantemenduen lekuko. Laîla Barnat pianistaren laguntza paregabearekin kontatu dute abesti hauetan. KANTA PROFANOAK. Laugarren atala gaurko musika profanoan koka dezakegu. Atal honetan Prueba de amor habanera herrikoia aurkitu dezakegu harmonia atseginak eta musikaltasun gazte atsegina erakutsiz. Táncnotá Hungariar Kodaly maisuaren lana Europako musika koloreak ekartzen ditu gogora. Lan tekniko eta afinazio zorrotza erakusten dute abesti konplexu honetan. Ezin ahaztu Piazzola amerikar konposagilearen Verano porteño doinua. Abesbatzarentzako moldatutako obra honetan
Argentinako tango, milonga eta dantza motibo desberdinak agertzen zaizkigu. Oso obra zorrotza izanik, Oreretaren interpretazioa oso zehatza da. Horrelako obrak normalean gazte edo helduen abesbatzek interpretatzen dituzte, baina Oreretako haurrek oso ondo menderatzen dituzte, aipagarria izanik. 40 urte bete dira Orereta Abesbatza jaio zela eta espero dugu, Imanol Elizasu hain ondo egiten ari den lana gutxienez beste 100 urte iraungo dituela. Urte askotarako!
4. diskoa
Honen aurretik hiru disko garbatu ditu Orereta Abesbatzak; 1978an Eguberri Abestiak, 1991n, Oi Betleem Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta 1999an Sehaska kanten grabaketa. 40 urteetan nabarmentzeko moduko lan asko egin ditu abesbatzak. 1994an, Francisco Escuderoren Mitoen Sinfonia kantatu zuen eta 1996an, Tomas Aragüesen Suite Vasca obraren interpretazioan parte hartu zuen. 2004ko uztailean, Islandiako (Kópavogur) Europa Cantat Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Kantu Astean hartu zuen parte eta 2005ean Cantonigroseko Nazioarteko Musika Lehiaketan (Catalunya) hirugarren saria lortu zuen. 35
o036-037_on
21/1/09
hileko irudia eguraldiah
36
12:18
Pรกgina 1
o036-037_on
21/1/09
12:18
PĂĄgina 2
hileko irudia eguraldiah
‘Elurra teilatuan, zakua lepoan...’ Elurra teilatuan, zakua lepoan, ibili beharko dugu aurtengo neguan... dio abesti ezagunak. Eta badirudi hala izango dela aurten. Negu gorria heldu da, eta ezohiko irudia utzi zuen elurrak lehengo urtarrilaren 8an eskualdean. Gutxitan botatzen du inguruan hainbeste. Goizean hasi zen mara-mara eta iluntzerako kaleak zuri-zuri zeuden. Argazkian ikus daitekeen bezala, itsasertza ere zuritu zuen elurrak. Oztopoak oztopo, maiz gertatzen ez denez, pozez hartu zuten eskualdeko herritar gehienek elurtea. Argazkia: IĂąaki Berrio.
37
o038-039_on
22/1/09
12:13
Página 1
nON dabil? Kulturan
i eta bat, Goenkale, Jaun eta Jabe, B entaberri, Ander eta konpainia,... ETBko telesailetan egindako paperengatik egin zen denentzako ezagun Esther Uria aktore errenteriarra. Telebistaz gain, antzerki asko egindakoa da eta zinean ere lan egin izan du. Film labur askotan agertu izan da eta luze bat ere egin zuen: Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan izenburukoa. Edonola ere, telebistan egin du lan gehien eta gaur egun ere, horretan ari da, gertuko agertokiak, Madrilgo eskenatokiengatik aldatu dituen arren.
B
HENDAIA ETA MADRIL ARTEAN. Hendaian bizi da Esther Uria, eta astean behin Madrilera joaten da grabatzera. Antena 3eko 18 telesailean agertu da eta aurki emititzen hasiko diren Doctor Mateo izenekoan lan egin du baita ere. La sexta telebista kateko Maitena telesairako ari da orain lanean. Sketxetan oinarritutako komedia bat da, eta Esther Uriak protagonista baten lagun zirikatzailearena egiten du, zehazki Flabia azafatarena. «Nire funtzioa zirikatzea eta egoera deskoloka-
«Artearen eta hezkunzaren artean lotura handiak daude» Beti aurrera begiratzea gustuko duen horietako izanik, garai batean baztertutako bidera itzultzea erabaki du orain gutxi Esther Uriak. Hezkuntza Berezia ikasten hasi da unibertsitatean. «Hezkuntzaren eta artearen artean lotura handia dagoela uste dut», esan du. Komunikazioa, edierazpena,... Horiek guztiak hezkuntza formalaren esparruan aplikatuko balira behar bereziak dituzten pertsonek asko aurreratuko luketela uste du eta horretarako bideak ugariak izan daitezkeela defendatzen du: «Musika, antzerkia, mugimendua,... asko interesatzen zait mundu hori». Horregatik ez du baztertzen etorkizunean horretan jardutea: «Aktore gisa ikasitako guztia eta orain jasotzen ari naizen formazioa uztartzea eta terapia gisa aplikatzea gustatuko litzaidake».
ETXETIK KANPO, baina betiko bidetik aurrera Euskal Telebistako telesailetan eman zuen bere burua ezagutzera Esther Uria aktore errenteriarrak. Gaur egun, Madrilen ari da lanean, han ekoiztutako telesailetan toki bat irabazi nahian. Testuak: Olatz Mitxelena Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza 38
o038-039_on
22/1/09
12:13
Página 2
nON dabilkultura
tzea da. Oso pertsonaia pikaroa da, alaia, sinpatikoa, dena kanpora botatzen duen horietako». Komedian maiz aritu izan den arren, aspalditik ez zitzaion horrelakorik egokitzen, eta gustura hartu duela dio. «Malkoari lotutako lanak tokatzen zitzaizkidan azkenaldian, eta gogoa nuen komedia berriro egiteko», esan du. 38 urte ditu gaur egun, eta 21 urterekin hasi zen agertokien munduan lanean. Zuzenbidea ikasten hasi zen, baina urtebete nahikoa izan zuen hura ez zela bere bidea jakiteko. Unibertsitateko ikasketak alde batera utzi eta antzerki munduan saiatzea erabaki zuen. Ur Konpainiarekin hasi zen antzerkia ikasten, Errenteria-Oreretako antzerki tailerrean. Ondoren Donostiako Antzerki Eskolan eman zuen izena, eta han ikasketak burutu bitartean sortu zitzaizkion lanerako aukerak, horietatik
lehena Bi eta Bat telesailean. «Profesionalen artean sentitu nintzen. Jose Ramon Soroiz eta han agertzen ziren besteak, jende garrantzitsua ziren niretzat», gogoratzen du.
ANTZERKIAN ERE BAI. Antzerki eskolako azken urtean, antzerki mundura «ate handitik» sartzeko moduko aukera izan zuen, Mario Gasek zuzendutako La cacatua verde antzezlanarekin. «Azkeneko urtea zen eskolan, eta beti ere kezka sortzen dizu ikasketak bukatu eta ondoren zer egingo duzun ez jakiteak. Ikasturtea bukatu eta lana egiteko aukera izango nuela jakiteak patxada handia eman zidan», aitortu du. La cacatua verde beste antzezlan askoren lehena izan zen. Maskaradarekin Ernesto izatearen garrantzia antzezlanean parte hartu zuen, baita Easoko Ederrak izenekoan.
Bakarrizketekin baita ere ausartu izan da. Euskaraz Urak dakarrena, glu glu glu zuen izena Esther Uriak aurkeztutako bakarrizketak eta gazteleraz, aldiz, No por mucho madrugar amaneces maquillada egin du. «Bakarrizketek ikara handia ematen dute, baina ingurukoek nigan konfiantza zutela ikusita, lan gutxi nuen garai batean animatu egin nintzen», esan du. Bakarrizketak poztasun handiak eman dizkiola aitortu du eta etorkizunean bide horri berriro heltzeko aukera ez du baztertzen. «Zu bakarrik zaude; ez duzu inoren dependentziarik, eta maleta txiki bat nahikoa duzu». Sevillara joan zen ondoren, eta han formazioa jasotzeaz gain, komedia klasikoa egiteko aukera izan zuen. Las gracias mohosas antzezlanean parte hartu zuen. Se busca impotente para convivir, edo Como agua para cho-
colate dira antzerkian egin dituen beste batzuk.
LE H E N
U R RATSAK MAD R I LE N. Sevillatik etxera
itzultzean erabaki zuen Esther Uriak Madrilen saiatzea. Ikastaroak egiten hasi zen han, eta modu horretan ezagutu ditu Madrilgo casting zuzendariak. «Estatu Maileko telesailetan lehengo episokidoak egiten hasi nintzen modu horretan», kontatu du. Hospital Central, El comisario, Cuéntame, M I R, ... Telesail askotan agertu izan da Esther Uria. ETBko telesailetan aritu izanaren eskarmentua orain balio handikoa zaiola aitortu du. Horregatik helburu zehatz batekin ari da Madrilen lanean: Hango telesail batean pertsonaia finko baten papera eskuratzea». Bide horretan lehen urratsak eman ditu jada, eta kontent da lortutakoekin. 39
o040_on
18/12/08
17:12
Pรกgina 1
o041_on
24/1/09
21:18
Pรกgina 1
o042_on
22/1/09
11:35
Página 1
azken balada 2009. urtea abiatu berri den honetan urte berrirako desioak, nahiak, ametsak... hartu dituzte hizpide, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal eta Exteban Martiarena bertsolari oiartzuarrek.
Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde
Urte berri on
A
nder Lizarralde.
Dena beltza kusi nahi dikenantzat, beti ziok aukera mundu hontan. Ni jayo izan naken garayin, gauzak abiadura haundiyan aldatu ttuk, sakoneko gauzak berdin seitzeko. Ni asko ta asko bezela, Euskal Herriko gat azk a politikukin jayo niyun t a ne bizitzan parte duk ja, ezin dit aurreikusi o imajinatu, gatazkaik gabeko Euskal Herriya. Horrei helduz, inposiblia iruitzen tzik, dirun ta zapalkuntzan oñarrittutako sistema ekonomikua imajinatzik. Trixtina duk, mundua aldatu nahi yaunak, ezin yaula mundu berriyoi imajnature!
zakat jende askoziokela ametsetan, eo bizi izan ttukela, eo izan gattukela. Lo gaudekenin bezela, arazo bat azaltzen dukenin, bi motatako pertsonak zioztek; astindu hortan jeikitze ttukenak, eo buelta eman, bizkarra eakutsi ta lo seitzen ttekenak. Hoi betire denak oyin lo itten yeula aurrez sinixten bayeu. Nik urte berriyai etzekit ze eskatu, osasuna gizartiantzat, eo despertadore on bat behingoz. Exteban Martiarena.
Urte berri, aje zar. Urtia aldatu duk , miño gizarte puta hau ez . Aberats ak geo t a aberatsuo izaten seittuko ttek, behartsuk behartsuo. Euskal Herriyak Espainian eta Praintziyan menpe , kartzelak beteta eta euskerak tokiya arkittu
ezinik seittuko ttek .Gizakiyak berekoikeitan, paltsukeiyan eta elkarri izorratzen jarraittukoik . Estatu Batuak, Txinan baimenakin, munduan nausi izaten seittukoik,krisiya haunditzen ziak... Hau duk errealitatia. Beltza . Z;Z;Z;Z Xam, nik ametsetan seittu nahi dit . Ander Lizarralde.
Urtero kontu beakin, k ak a beai buelt a maten! Proposito berriyakin heldu ganin, lehenguk betetzeko gauza izan ez galako izango duk, ta urte berriyak laundu ber al tziuk hortan? Erroatarrak erabaki men tziten, urtiak urtarrilla hasi ber tzula. Errexuo izango yuke propositu hoik abenduk 31-in ittia, ta hola urtia erretzen uztia, ez liukek hainbeste kostatuko.
"Osasuna" eskatzen dik jende gehinak, señale beste guziya badakagula. Ondogi bizi gattuk ezer eskatzen hastekore gue buruantzako. Gu miño premi geyo ttekenantzat esk atu berko genikek. Eongo duk bat miño geyo k alin lo itten, gabon gaba bereziko eztikena beste guziyetatik. Arkaitz Oiartzabal, ‘Xamoa’. Berdin,
denai. Usteit urtezarrak denak jartzen gattikela ametsetan, Exte, ta horren baitan ziok bakotxan gabonetako ilusiyua. Batzuk oandik xinixten ttek borondatian, ametsak betetzin, elkartasunin, eta beste hainbat gauzan, t a beste batzuk aspaldi etsiyak zioztek. Bitako re 12 kanpanadak ttuk despertadore, ta bakotxak bere modura ea-
maten dik realidadia. Urte berriko helburu bakarrak dietan jartzia ta tabakua uztia bakarrik ettuken bitartin... Exteban Martiarena.
«Zarra jon duk , baita berriya etorrire . Aurten bai , aurten ... Presuk itxian izango ttiyau , Euskal Herriyak ask at asuna lortukoik, eztuk ilegalik eongo, gat azk a atzin utziko yau, tratu txarrak desagertu eta bi sexuak armoniyan biziko gattuk, Iraken , Afganistanen, Palestinan, Afrik ako hainbat herritan ... akabo !!!! gerrak bukatuko ttuk , gosia des agertu et a askatasuna iritsiko duk, natura errespetatuko yau, dirua? dirua bigarren mallara pasako duk, trukia , auzolana , elkartasuna nausi ...». Z,Z,Z,Z,Z Barka zak , Xam , lo hartu ta ametsetan ai niyun. A , urteberrion...
2009 Arkaitz Oiatzabal ‘Xamoa’. Susmua
42
o043_on
24/1/09
21:31
Página 1
Eskura ezazu
HITZAren aterkia Harpidedunentzat: 15€
Salneurria: 18€
ESKAERA EGITEKO: deitu 943 34 03 30 telefonora edo bidali mezu bat oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera
o044_on
16/12/08
15:50
Pรกgina 1