p001_on
22/5/04
19:08
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2004ko maiatza 1. zenbakia
ETORKINEN
BEGIRADA KANPOTIK GERO ETA JENDE GEHIAGO ETORTZEN DA
EIDER RODRIGUEZ Literaturaren haize berria
p002_on
21/5/04
10:10
Pรกgina 1
p003_on
22/5/04
12:04
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Joxe Luix Agirretxe
Izana eta izena Ngi etorri eskualdeko euskaldunoi zabaldu zaigun leiho berriari. — Baina zer da ON? — OARSOALDEKO HITZAk lantzen ez duen kazetaritza mota landuko duen hilabetekaria. H ITZArekin batera Lau Haizetara, Orratx! eta Branka aldizkariek betetzen zuten funtzioa osatu eta hobetuko duen argitalpena... — Baina zer esan nahi du ONek? — ON, ona, On egotea, piztuta, adi, egunera egotea, eta bestetik, OarsoaldeaN, gure eskualdea izendatzeko darabilgun sasi-toponimo berria.
O
Orain lau bat urte, Euskaltzaindiak, eskualdearen izen egokia zein zen proposatzeko, azterketa egiteko eskaintza egin zien lau udalei. Tarteko gertatu nintzen eta, Euskaltzaindiako Jose Luis Lizundiarekin hitz egin nuen horretaz. Berak zioen eskualdea izendatzeko erabiltzen genuen izena ezegokia, okerra edo tradiziorik gabekoa zela antza. Zuzenagoak ziruditela Oiartzualdeak, Oiartzuerriak. Gure etxean ttikitatik entzun izan nuena Oiartzualdea zela aipatu nion, eta Oarsoaldea, izen bereko gara-
jakiteko
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.com Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 1.a (2004ko maiatza) Urtea. I.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Arantxa Iraola Publizitatea. 678 68 71 20 - 678 68 71 21 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.com Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 5.900 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. Iñaki Berrio
pen agentzia sortu zenetik zabaldu zela, 1994tik, alegia. Egia da tradizioari begiratu behar zaiola kontu hauetan, baina egia da, halaber, Pasaia aldekoak ere identifikatzera iritsi dela. Oarsok tradizio handixeagoa du; Jautarkolen ‘Oarsoko erregina’, Egin-eko Oarso-Bidasoa, Oarso ibai eta abar, baina Oarso Oiartzunen latin arruntera aldatze eta eraldatze bat besterik ez dela dirudi (Oiarsum > Oiarso > Oarso). Izanak du garrantzia, baina izenarena ere egoki argitzeko kontua dugu.
04 Zutabeak.
28 Itsasoa. Uztailaren
Xabier Oleaga, Denis Itxaso, Itziar Navarro eta Mikel Susperregiren iritzi artikuluak.
2an itsasoratuko dute Albaola Elkarteko kideek eraikitako XIX. mendeko potina.
10 Sakonduz.
euskara
Errausketa plantak. Luis Mari Oiarbide eta Xabier Landa, gogoeta eginez gai polemiko horren inguruan.
40 Lau Haizetara. Errenteria-Oreretako euskara elkarteak barne prozesua abiatu du, taldearen norabidea finkatzeko.
nagusia
12 Elkarrizketa.
12
Eider Rodriguez idazlea: “Gramatikatik eta hizkuntzatik haratago mundua dago”.
16
16 Klik. Joseba Ostolaza harri-jasotzailearen lehiaketa egun bat ONen.
20 Manifesta. Pasaia, AGURRA Kaixo, irakurle. Oarsoaldean euskarazko prentsak beste aurrerapauso bat eman du, ON aldizkaria sortuz. Hilero irtengo du, eta HITZAren osagarri izango da. Denon laguntza beharko du. Mila esker.
abanguardiako artisten erakusleihoa.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK Lezoko Unibertsitateko Udala (erakunde publikoak)
28
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
p004_on
21/5/04
09:33
PĂĄgina 1
iritzia Puntua
Oiartzoaldea
skualdeko ikuspegia omen da hilabetero landu beharreko txoko honen irizpide nagusia. Zer aproposagorik, hau bezalako hilabetekariaren barrutia kontuan hartuta. Kirolariek darabilkiten lehen pertsonako plurala baliatuaz, saiatuko garela esango dut, beraz. Ez naiz bat ere originala izango. Izena eta izana hartuko ditut gogoan eta eskualdeari dagokion izenarekin berarekin hasiko naiz, toponimiak ere eztabaida oparorako gaia ematen baitu aieka honetan, ongi dakigun bezala. Euskaltzaindiak dio Oiartzo litzatekeela Oiarso hitzaren erabilera zuzena euskaraz. Erakunde horretako Onomastika eta Toponimia Batzordeak sinatutako ziurtagiri eta guzti daukagu gomendio hori jasota. Kasu pixka bat egin beharko diogu orduan gure Euskaltzaindiari, ala? Eta izenaren gainean lehen ziria jarri ondoren, eskualdearen izanari lotuko natzaio. Aspalditik darabilkit neurona artean eskualdeko azpiegituren gaia. Errepide eta autopistak ez direnean, Abiadura Handiko Trena (AHT) da, edo Pasaiako Superportua, edo Gaintxurizketako errausketa planta, edo Baiona-Donostia Eurohiria. Azpiegituren mamiak garrantzi handia hartzen du gurean, halabeharrez. Ez da gizarte eztabaida bakarrik, izaera politiko lehen mailakoa ere badu. Itsasoaren bazterrean egonik mota askotako portua (industriala, aisialdikoa, arrantzakoa...) izateko ezaugarriak eduki izanak, Europatik datorren bide kontinental historikorik garratzitsuenetarikoan bete-betean kokatuta egon izanak, bi euskal hiriburu garrantzitsu (Baiona-Donostia) lotzen dituen sokan egoteak... dakartzan ondorioak dira, besteak beste. Besterik da egin beharreko garapen eredua zein den, edota proiektu zehatzen aurrean zein jarrera hartu behar dugun. Hortaz, Euskal Herriaren aieka honetan bizitzean abantaila direnak bihurtzen zaizkigu buruhaus-
E Xabier Oleaga
HILEKO GALDERA
Garapen estrategikoa elkarrekin abiatzeko gai izango al ginateke? 04
te ere. Batera eta besterako pasabide gara. Gurean diren azpiegitura gehientsuenak ez dira gure beharretara mugatzen direnak, besteenetara zabaltzen direnak baizik. Ezaugarri horren aurrean kokatu beharra daukagu. Hasteko, garapenak gure inguruan Euskal Herriko beste edozeinetan baino eragin handiagoa du. Garapenaren izenean prezio handiagoa ordaindu beharrean gaude. Bestalde, azpiegiturei buruzko erabakiguneak ez daude gurean, gainetik baizik. Garapenari uko egiten ez badiogu, beraz, gure kokagunearen patuarekin bizitzera behartuta gaude. Patua edota pribilegioa, segun eta zein ikuspegitik begiratzen diogun. NEURRI BEREZIAK. Argi dago, ordea, egoera berezi horrek neurri bereziak hartzera bultzatu beharko gintuzkeela, eta, hari horretan, zalantzak ditut gure garapen agentziak, gure udalak eta gure partzuergoak ez ote diren nahikoak, ez ote diren txiki geratzen Euskal Herriaren garapen sozio-ekonomiko eta mota guztietako azpiegiturek eskualdean duten eraginaren neurriaren aurrean. Ez ote genukeen instituzio horiek guztiak gehi gizarte erakundeak bilduko lituzkeena sortu beharko. Erronka berezien aurrean, egoera berezien aurrean, ekimen bereziak, ez zait goiburu txarra iruditzen. Edozein gauza, egungo ohiko epeltasuna baino lehen. Badira Europan zehar gurearen pareko dauden eskualdeak. Ez legoke gaizki, beraz, hara begiratuko bagenu. Hala, gai hau garapen estrategietako bulegoetatik atera eta gizarteratu beharra dago, bertako gizarteak ezaugarri horrekin elkarbizitzen jakin dezan. Hemen gaudenok ez dugu Gipuzkoaren, Euskal Herriaren, Europako garapenaren gaineko azken hitza aldarrikatuko, baina garapen horrek ere ez luke aurrera egin behar gurekin kontatu gabe. Eta hori horrela izan dadin, gure tresnak, sozialak zein instituzionalak, sortzen asmatu beharko genuke; gure tresnak sortzen utzi beharko ligukete, lagundu beharko ligukete.
p005_on
20/5/04
20:32
Pรกgina 1
p006_on
22/5/04
12:16
PĂĄgina 1
iritziaartikulua
Koma
Denis Itxaso
Kotoiaren froga
skotan salatu izan dut euskal politika beti dagoela zain, itxoiten. Beti dago hauteskunde deialdi bat epe motzean, beti aurkitzen gara ez dakit zein alderdi politikoren kongresuak ekarriko dizkigun aldaketen zain. Horregatik da zaila oraingoan ere benetan aro politiko berri baten aurrean gaudela esatea. Segur aski konponbideak hainbeste itxoiteak, frustrazioa ez ezik, haserreak ere sorrarazten ditu hiritargoan. Hala ere, batez ere sozialista garenontzat, baina baita euskaldun ezkertiar guztiontzat ere, Espainiako gobernuan eman den aldaketak, itxaropentsu sentitzera gonbidatzen gaitu. Badakit baton batek erantzungo didala, arrazoi osoz dezepzionatuta sentitzen dela PSOEko gobernuak Herritarren Zerrendarekiko hartutako erabakiarekin. Erabaki horrek eta paktu antiterrorista delakoa bere termino berdinetan mantentzeak, ez diote batere laguntzen PSE-EEri Euskadin jokatu nahi duen nazionalismoarekiko alternatiba paper horretan. Agian horrexegatik eta lehen aldiz Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusia den Patxi Lopezek bere ikuspuntu kritikoa agertu du gai honetan. Ez dakit jokaera horrek paper desberdinen banaketa hitzartu bati erantzuten dion, baina edozein kasutan komenigarria dirudi PSE-EEk Euskadiri dagokionean bere ikuspuntu desberdindua mantentzea, horrelako keinuetan oinarritu izan baitu historikoki Kataluniako PSCk bere arrakasta soziala.
A
HZ-REN ZERRENDA. Bestalde, gustatuko litzaidake Arnaldo Otegiren hitzak ere kontuan hartzea, eta are gehiago berak esaten duena egia izatea; alegia, Espainiako gobernu berriaren lehen erabaki hauek ez direla kotoiaren frogatzat hartu behar eta etorkizunean ikusi beharko dela benetan Zapateroren ekintzak norabide berean jarraitzen duten ala ez.
HILEKO ESALDIA
“HZrekiko jarrera ez da PSOEren kotoiaren froga� (Arnaldo Otegi) 06
Izan ere, Herritarren Zerrendaren izaera politikoa argi daukagunok arreta handiz bizi izan dugu aukera elektoral horren agerraldia. Kontu handiz diseinatutako zerrenda izan da Herritarren Zerrendak aurkezten duena. Bertan agertzen diren izenak lehenago B at asuna zenarekin inolako lotura politiko ofizialik ez edukitzen saiatu dira bultzatzaileak. Eta egia esan, momentu honetan oso gutxi axola zait lortu duten ala ez, hori baino askoz garratzitsuagoa iruditzen baitzait egindako ahalegina. Ahalegin horrek erakutsi du, nire ustez, egun ilegalizatuta dagoen ezker abertzalearen zati horrek sistemara bueltatu nahi duela, legearen barruan egon nahi duela, eta horretarako gauzak ondo egitera prest dagoela. Hausnarketa hori oso garrantzitsua iruditzen zait ikuspuntu desberdinetatik begiratuta. Denbora luzean Aznarren gobernuari eskatu zaionean demokraziaren futsezko tresna den elkarrizketa bueltatu zedin, Zapateroren jarrera arlo horretan eta nazionalismo periferikoekiko daukan posturan ez dirudi gauza gutxi. Egia da ez dela nahikoa, eta elkarrizketaren bidez gauzak konponbidean jartzeko gai izango dela demostratu beharko du. Mamira joateko gai den, alegia. Alde horretatik, nahiz eta epe laburrean etekin garbirik ikusiko ez den, politika ofizialean jorratuko ez den guztia atzeko sukaldeetan egosiko den konfiantza daukat. OARSOALDEKO AUKERA. Azkenik, euskal bizitza publikoa gatazka politikoaz trufatuta baldin badago ere, nire ustez ez litzateke gaizki egongo P S O Eren gobernu berriaren komenigarritasuna, gainontzeko arlo sozioekonomikoetan egingo duen paperaren arabera neurtuko bagenu. Zentzu horretan, Donostialdeako eta Oarsoaldeako udal sozialistentzat irekitzen den aukera ezin hobea da. Pasaiako portuaren etorkizuna, Pasaialdeko berpizkundea, Donostiako proiektu kultural zein garraiokoak eta, oro har, eskualde honetako erronkarik garrantzitsuenak Estatuko gobernuaren bultzada edukitzeko posibilitatea hor dago.
p007_on
20/5/04
19:43
Pรกgina 1
p008_on
19/5/04
17:51
PĂĄgina 1
iritziazenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Txuma Vazquez Aizpuru
Handik
Badatorrela, badatorrela... ai, azkenean iritsi da. Eskuetan dugu Oarsoaldean aldizkari berria. Leiho honetatik ere, ongietorri beroa eskaini nahi nioke, eskualdearen berri izateko aukera paregabea emango baitigu. Aldizkaria elkarlanaren emaitza dugu, zalantzarik gabe. Baina ez da elkarlanaren balioa agerian jartzen digun egitasmo bakarra. Izan ere, elkarrekin jardutea zein garrantzitsua den etengabe ari gara ikusten. Geure alorrera etorriz, ekonomian ere, gizarteko gainerako esparruetan gertatzen den bezala, ezinbestekoa da enpresek elkarrekin lan egitea, garai berri hauek jartzen dizkiguten erronkak gainditu eta mundu zabalean gure txokoa aurkitzen ahalegindu nahi baldin badugu: kanpoko merkatuetan lehiatu, kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaini, teknologian eta berrikuntzan aurrera egin... Ukaezina da inguruneko mehatxu eta aukera berri horiei guztiei bakarrik aurre egitea oso zaila dela, bereziki enpresa txiki eta ertainen-
B
Itziar Navarro
08
tzat. Eta horiexek dira, hain zuzen ere, gure ekonomiaren eta enpleguaren euskarri nagusia. Enpresa txiki eta ertainek beti erakutsi izan dute egoera berrietara egokitzeko malgutasun eta gaitasun handia. Baina baliabide urriak izaten dituzte askotan egitasmo handiei heltzeko. Gabeziok gainditzeko, funtsezkoa dute lankidetzan aritzea, bai beste enpresekin (sarri kokapenaren hurbiltasunaz baliatuz), bai erakundeekin, ikertegiekin, unibertsitateekin... Ez pentsa, ordea, ezer asmatzen ari garenik, aspaldiko auzolanari izen berriak erantsi baino ez dugu egiten: sareak, gizarte-kapitala... Eta, nola irits daitezke enpresak elkarrekin ongi lan egitera? Elkarrekin jarduteko, ezinbestean, aldez aurretik balio bat landu beharko dugu: konfiantza, eta horren abiaburu eta oinarri, elkar ezagutzea. Izan ere, nola jardun elkarrekin, elkar ezagutu gabe? Hona, irakurle, eskuartean aukera ezin hobea horretarako.
p009_on
22/5/04
19:39
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Apunteak GORA. Zamalbide Lanbide Heziketa Institutuak ateak itxi ditu. 1981etik milaka neska-mutilei lan munduan trebatzeko aukera eman die; agur esateko bazkarian ere, bertatik pasatutako asko elkartu ziren. Ibilbide oparoa, amaiera polita.
ZALANTZA. Obrak direla eta, Oiartzungo erdigunea hankaz gora dago. Udalaren borondatea argia bada ere, ez dago garbi Xanistebanetarako amaituta egongo diren.
Hemeroteka Miguel Buen (PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia)
Buen, bost kolpetan Aldaketak daude Gipuzkoako politikagintzako agintarien artean, eta Miguel Buen Errenteriako alkatea da protagonistetako bat, maiatzaren 8tik bera baita Gipuzkoako PSEEEren idazkari nagusia. Elkarrizketa asko eman ditu , eta hona pasarte esanguratsu batzuk. PSE-EE. “Euskal kutsuko PSE-EEn sinetsi baino gehiago, euskal PSE-EEn sinesten dut”. (...) “Ez dugu ulertzen zergatik Katalunian gobernua osa dezaketen PSCk, ERCk eta ICk, eta Euskal Herrian zergatik ezin duten PSE-EEk, EAk eta EBk, edo Aralarrek, edo ezker erradikaleko hautagaitza batek, behin bide terroristen aurka agertu ondoren”.
1
Euskara. “PSE-EEko jendeak ez dio euskarari beldurrik izan behar, defenditu egin behar du, lan munduan euskararekin egiten diren gehiegikeriak salatzeari utzi gabe”. (...) “Zerrendatan, alderdian euskaldun jendea sartuko dugu, eta gure erakundeak normaltasunez hartu behar du euskara”.
2
GALDERA. Asmoen protokolo eta foro asko, baina noizko Pasaiako badiaren biziberritzea eta birgaitzea?
Euskal Herria. “Ez dut erreparorik Euskal Herria nazioa dela aitortzeko. Baina pertsonak egiten dugu nazioa, ez abertzaleen mitoek”. (...) “Hemen guri galdetzen zaigu: ‘PSE-EEk onartzen du Euskal Herria nazioa dela?’. Uste dut Autonomia Estatutua-
3
ren aurreneko artikuluan jasota dagoela, eta hain zuzen, elkarrekin erredaktatu genuen, eta hitzartu”. (...) “‘Pais Vasco’-z hitz egiten badugu, gauza batez ari gara eta ‘Euskal Herria’-z hitz eginda beste batez. Euskal Herriaz hitz egingo bagenu, alderdi sozialista litzateke lehen alderdia, eta hori ezin da ahaztu”. Espainiako Konstituzioa. “Gizarteak aldatzea eskatzen badu, konstituzioa aldatzearen alde nengoke; alderdi politiko baten kapritxoagatik ez”. (...). “Babes handia behar da. %52ak ezin du egitura juridiko-politikoa erabaki”. (...) “Eta legedian ezarrita dauden pausoen bidez egin behar da”.
4
ETA. “Ea uzten dion hiltzeari”. (...) “Ez dut uste laster desagertuko denik, baina egoera berriaren aurrean, Espainian terrorismo islamdarra sartuta, ETAk gogoeta inteligentea egin beharko luke”. (...) “Besteok ere behar ditugu lurreratze pistak, ez ETAk bakarrik”.
5
hONa
Jaizkibelgo kilkirrak rtero saiatzen naiz kilkirra harrapatzen. Kilkirraren kantua aukeratu, non dagoen kalkulatu, zaratarik gabe inguratu eta... laztoarekin zuloa zirikatu eta pixarkadaren azken errekurtsoa erabili aurretik animalia bere etxeko atarian eskuratu. Erraza. Bada, ordea, inoiz harrapatuko ez dudan kilkirra: Jaizkibelgo kilkirra. Jaizkibelgo kilkirrak azkarrenak dira. Oso zaila da beraiengana gerturatzea; badirudi gizona oso ondo ezagutzen dutela. Ezin zaie engainatu: urte asko eman dituzte gure eskualdera begira. Gure haranak jasan dituen aldaketa guziak memorian gorderik dituzte eta gure itzala duen edozerrretik gero eta azkarrago ihes egiteko instintua garatu dute. Orain inoiz baino gehiago. Alaiki eta harro pentsa dezakegu gu ere, gertutasunagatik Jaizkibel denominazio berezikoak garela, kasta berekoak… Baina, ez. Oso erraz harrapatzen diren kilkirrak gara. Inguruan gertatzen ari
U
denarekin, kantari dihardugu. Ohartu gabe, betidanik gu baino azkarragoak izan direnak aukeratu, kalkulatu eta eskuratu egin gaituzte. Konturatzerako –noizbait konturatzen bagara—, kaiolan! Superkaiolan! Hormigoizko barroteen artean, gure mendiak eta lurrak nola zulatzen diren ikusiz abiadura handian doazen beste zomorro batzurentzat. Eta jateko: letxua, Gaintxurizketa eta Donostialdeko haizeek uniformikoki banatutako dioxina geruza batekin. Gure umeak bost isatsekin jaiotzen badira –edo jaio aurretik hil— berdin kantatzen jarraituko dugu. Zerbaiten susmoan kantatzeari uzten badiogu, segituan emango digute ogi puska bat ardotan bustita, kantatzen jarraitzeko. Gure ametsak erraustu dizkigutela esango du batek, amets izan aurretik erraustuta zeudela esango nuke nik. Gizona da mundu honen kantzerra, eta ezer gutxi egin daiteke bere aurka. Ihes. Jaizkibelgo kilkirrek ederki asko dakite.
Mikel Susperregi
09
p010_on
22/5/04
19:41
Pรกgina 1
iritziasakONduz
Zer egin zaborrarekin? Luis Mari Oiarbide
ERRAUSKETA PLANTAK
Iazko ekainetik, Garapen Eramangarrirako departamenduko foru diputatua da Gipuzkoan. Errenteriako Udalean, berriz, EAko hautetsia da aspalditik, eta gaur egun EA-EAJ alderdietako zinegotzi taldeko burua da aipatutako Udalean.
Ingurumena
Zergatik erraustu zaborra? Ez al dago beste alternatibarik? Gaintxurizketan eraiki nahi den errausketa plantak nolako eraginak izango ditu Oarsoaldeko biztanleentzat?... Errausketa plantei buruz sorturiko eztabaidan sakontzea da ondorengo lerroen helburua.
ipuzkoarrok sortzen ditugun hondakinen kudeaketari buruzko eztabaida piztu da azkenaldian. Hondakinen kudeaketa udal eskumenepekoa izan arren, Gipuzkoako Foru Aldundia hondakinak sortzen dituzten arazoei irtenbidea aurkitzeko udal eta mankomunitateei laguntzeko prest azaldu da, gure ustez, gaiak bere mamia eta garrantzia duelako eta irtenbideari osotasunezko ikuspegia eman behar zaiolako. Gipuzkoan urtero biztanle bakoitzak tona erdi zabor sortzen ditu; batez beste, egunero ia 1,4 kilo. Urtero Anoeta estadioa zaborrez bi aldiz betetzea suposatzen du horrek. Gaur egun, kopuru horretatik, % 23,8 birziklatzen dugu, eta gainontzekoa hondakindegietara botatzen dugu. Aldiz, 1994an birziklapen tasa % 3,8koa zen eta 1998an %11,3koa, bost
G
urtetan birziklapen tasa bikoiztuz. Gipuzkoarrok azken urteotan ahalegin berezia egin dugula adierazten dute datu horiek. Ahaleginak egin arren, sortzen ditugun zabor eta hondakinek egoera kezkagarrian jartzen dute gure ohiko kudeaketa sistema. Izan ere, sortzen dugun hondakinen %76,2 hondakindegietara botatzen denez, 18 hilabete barru San Markosekoa agortuta egongo da; bertan, Gipuzkoako zaborren erdia baino gehiago hartzen da. Bestalde, ohiko zabortegia zaborra kudeatzeko dauden sistemetatik okerrena dugu, sortzen dituen lixibiatuak kutsagarriak izatearekin batera, zabortegian zaborra hartzitu egiten delako, airera osasunerako eta ingurumenerako oso elementu kaltegarri eta toxikoak jaurtiz. Egun, Europako Batasunak horrelako zabortegiak debekatu egin ditu, epe zehatz bat ezarriz horiek itxi edo zigilatzeko. Egoera honi irtenbidea emateko, Gipuzkoako Hiri Hondakinak kudeatzeko 2002-2016 Plan Orokorra burutu zen, udal eta mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Giza Partaidetza Tailerren partehartzearekin. Hainbat aukera aztertu zituen planak. Hala-nola, prebentzioa indartzea, hondakinak murriztuz sortzen diren tokian bertan, hots, gure etxeetan eta produkzio guneetan; birziklapena areagotzea, hondakinetan dauden materialak berreskuratuz; konpostaketa ugaltzea, hondakinak nekazaritzan erabiltzeko kalitate nahikoarekin mantenduz; aurretratamendu mekaniko-biologikoa eta energia balioztatzea errausgailuen bidez; eta, zaborren energia berreskuratzeko, azkenik, prozedura horien bitartez desagertzea lortu ez den zabor errestoa zabortegietara botaz. Aukerak aztertu ondoren, helburu zehatzak au-
ERANTZUKIZUNA
Gure esku dago hondakinen sorrera murriztea eta birziklatzea, hartara azpiegiturak gutxiago erabiltzeko 10
p010_on
22/5/04
19:41
Página 2
sakONduziritzia
Errausketa ez da behar rreikusten ditu planak: Gipuzkoako zaborren hazkunde tasa %90 gutxitzea, birziklapena %40ra iristea (Austrian eta Alemanian, %42koa da), konpostaketa 15 aldiz biderkatzea, eta hondakinetan dagoen energia berreskuratu eta tratamendurik izan ez duten hondakinen isurketa ezabatzea. Prozesuaren amaierarako, berriz, bi irtenbide proposatzen ditu: tratamendu mekaniko-biologikoa eta errausketa. Tratamendu mekaniko-biologikoak zaborra inertizatu egiten du, bere efektu kaltegarriak ezabatuaraziz. Sistema horrekin soilik zabor masaren %30 gutxituko litzateke, eta beste %70arentzako zabortegia beharko litzateke. Baina gure herrialdearentzat zailtasuna suposatzen du horrek, Gipuzkoan lurzoru erabilgarria oso urria izaki, egungo zabortegi sistema errepikatu beharko genukeelako. GIPUZKOAREN AUKERA. Hala, Gipuzkoan, errausketaren aldeko aukera egin genuen amaierako irtenbide bezala. Zaborra erre ondoren, sistema horrekin zabor bolumenaren % 90 gutxitzen da; gelditzen denaren %7 —berrerabilgarriak izan daitezkeen zepak— errepideak eta hormigoia egiteko erabiliko da, eta %3 —kutsakorra den errautsa—, bitrifikazio sistemaz inertizatu ondoren, ziurtasun handiko biltegietan gordetzen da. Hortaz, jatorrian gure helburuak murriztu, birziklatu, berrerabili eta erraustea dira, ingurumena gehien errespetazen duten Europako herrialde garatuenek egiten duten modura, eta lortzen dituzten portzentaia berberekin. Halaber, osasunean zeresana duten erakunde garrantzitsuenak ziurtatzen dute ez dagoela inolako erlaziorik egun erabiltzen diren teknologiaz garaturiko errausketa eta osasun kaltearen artean. Osasunerako Mundu Erakundeak(OME), esaterako, dioxinei buruzko bere txostenean, errausketa planta modernoek osasunari kalterik eragiten ez diotela baieztatzen du, isurketa baino ingurune inpaktua gutxiago duela nabarmenduz. Hori gutxi balitz, Erresuma Batuko Zientziaren Erret akademia ospetsuak ere txosten bat kaleratu du berriki, honako hau azpimarratuz: Erresuma Batuan sortzen diren dioxina kopuru guztitik soilik %1 dela errausketaren ondorio eta, aldiz, %18 etxeetako berogailu eta sukaldeen ondorio. Beraz, gu guztiok gure etxeetan dugun arazo bati aurre egin behar diogu, eta gure eskuetan dago jarritako helburuez haratago joatea. Hots, hondakinen sorrera murriztea eta birziklatzea, era horretara, amaierarako irtenbide diren azpiegituren erabilera ahalik eta gutxiena izango baita.
Xabier Landa
Lau urtez San Markos Mankomunitateko lehendakaria izana da, eta hamabi urtez Oiartzungo Udalean hautetsia izandakoa HBtik eta EHtik. Gaur egun, berriz, errausketa plantaren aurkako Oiartzungo taldeko kidea da.
au urte izango dira gure herrialdean hiri hondakinak kudeatzeko planak idazten hasi zirela. Lehenik, Txingudiko Mankomunitateak; jarraian, San Markoseko Mankomunitateak; azkenik, Aldundiak Gipuzkoako beste eskualdeetarako eginikoa. Hiru planak enpresa berak idatzi ditu; beraz, ez da zaila asmatzea ondorioa ere bera dela. Herrien izenak eta hondakin kopurua aldatzen dira soilik; gainontzekoan, ia testu bera da. Eta ez dut uste Gipuzkoako herri guztietan hondakinen izaera bera denik. Beraz, lehen akatsa hemen egon daiteke: hondakinen karakterizazioa edo hondakin moten benetako neurketa ez dago datu errealetan egina. Hala ere, hiru plan hauetan datu berak ezkutatzen dira: errausketa plantek ez dutela zabortegirik behar. Hori gezur galanta da. Errausketa prozesua eman ondoren, %30ak bi zabortegi beharrezko ditu: %27a den zaborrarako, bata; beste %3aren errautsak eta filtroak jasotzeko, bestea. Azken hori, gainera, segurtasun neurri handikoa; kutsadura handia dago. Planetan idatzia eta egungo arduradun politikoek defenditzen ari direna ere gezur handia da. Hots, errausketa planta eraikitzeak osasunean izan litezkeen ondorioen ikerketak zaharkituak omen direla (Gipuzkoako Garapen Eramangarrirako diputatu Luis Mari Oiarbidek esana, Berria-n, iragan martxoaren 30ean). Zer interes daude ezkutuan horrelako gezurrak esan eta idazteko? Zergatik herritarrei informazioa eta eztabaidatzeko aukera emateko saiakera, Gipuzkoako zortzi mankomunitateetatik soilik bitan egin? Hori al da gipuzkoarrei informazio osoa eskura jartzea? Seriotasun asko falta da. Denok dakigu asko
L
birziklatzea lortuz gero, eta ondo, ez dela erretzeko edo errausteko ezer gelditzen, edo, gelditzen dena, hondakin hezea izango dela. Orduan, zer eta nola erreko da hondakina? Oiartzun eta Lezoko mugetan, Gaintxurizketan, errausketa planta bat jarri nahi digute. Eta bigarrena Zamalbide auzoan? Oreretako alkateak saiakera egina omen du, Foru Aldundiko sukaldean lurrak eskainiz. Zeren truke? Nola uler daiteke, halaber, Intxaurragak (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua) esatea Pasaiako zentral termikoa itxiko dela Kiotoko akordioa betetzeko, eta orain, agian, bi errausketa planta edo planta termikoak eraikitzea Oarsoaldea inguruan? Errausketa planta horiek, finean, planta termikoak baitira, non, argindarra ekoizteko, gasa edo fuela erabiliz erretzen diren hondakinak. LEGEAK. Europako araudi zorrotzak ere aipatzen dira errausketarako bidea garatzeko, baina oso irakurketa interesatua eginez edo beste araudi batzuk ezkutatuz. Eta, legeak lege, noizko araudi zorrotzak hondakin sortzaileentzat, hots, enpresa eta multinazionalentzat? Gainera, birziklatzeko edo berrerabiltzeko, herritarren kontzientzia, politikoena baino azkarrago eta zintzoago doa. Horregatik, herritarrok antolatzen ari gara. Gero eta talde gehiago daude, horrelako hondakin kudeaketa kaskarra eta arriskutsuari aurre egiteko. Mobilizazioak burutu dira, eta burutu beharko dira, hondakin kudeaketa txukuna lortzearren. Herriaren hitza kontuan hartzea beharrezkoa baita, ez soilik entzutea. 11
p012_on
22/5/04
19:11
Página 1
nagusia EIDER RODRIGUEZ
“
idazlea
Gramatikatik eta hizkuntzatik haratago mundua dago” Testuak eta argazkiak: Lander Garro
ider Rodriguezen Eta handik gutxira gaur liburua literaturaren paisaia aldatzera etorri da. Irakurleek esan dute, eta kritikak ere aurki esango du. Narrazio liburu ederra osatu du oreretar idazleak, eta “gauza handiak egitera deitua dago”, Gorka Arrese editorearen hitzetan. Joseba Jaka literatur beka irabazi zuen idazle gazte honek, eta Susa argitaletxearekin atera du bere lehen liburua. Gaztea da Eider Rodriguez, eta Txalaparta argitaletxean egiten du lan, Andoainen.
E
Esaldi bakoitza doi-doi landuta omen dago zure liburuan; zama handia kendu al duzu liburua amaitzean?
Datua
1. LIBURUA. Bere aurreneko liburua du Eider Rodriguezek. Errenteriarra da, eta oraintxe dela gutxi egin ditu 27 urte. Etorriko dira liburu gehiago. 12
Bai, zama itzela, Quasimodori konkorra kendu izan baliote bezala sentitu naiz; hodeiertzera begira dezaket orain kontorsionismorik egin gabe. Esaten dute liburu bat argitaratzea ume baten antzekoa dela, baina ez nuke nahi ume bat erditu eta ikusteko gogorik ez izatea, burua handiegia atera zaiolako edo bilo gehiegi duelako belarrietan... Eta niri antzeko zerbait gertatu zait liburuarekin; uf!, ea azkar azkar emanzipatzen den! Gauza batek jotzen du begira liburua irakurtzerakoan: ten-
tsioak. Liburuaren ardatza gizakia da, bidenabar, baina horien arteko harremanak ez dira errazak, eta tentsioaren baitan dauden zirrikitu guztiak oso zehatz azaltzen dituzu; hala al da?
Cesare Pavesek esaten zuen gauza onak egitea ez dela zaila, pentsamendu onak izatea dela benetan zaila. Guztiz ukitzen nauen esaldia da, eta esanahiaren muina ipuinotan aurki daitekeela uste dut. Jendeak normal itxura izan eta eman nahi du, eta gauzak ondo egiten saiatzen da. Baina gehiengoaren hondoan dagoena ez da aintzira bare eta garden bat, baizik eta zurrunbiloak, itsas-sugeak. Azkenean, urazalera ateratzen da hori guztia, ekintza on, ‘mila esker’ eta irribarre atseginen gainetik beldurrak, zeloak, ‘zikinkeria’... ateratzen da. Eta norberaren aukera da Senpereko lakuan bainu bat hartzea edota Hendaiako hondartzan. Nire aukera bigarrena izan da; interesgarriagoa iruditzen zait. Eguneroko bizitzan nola islatzen da hondoaren bila aritze hori?
Batzuk barandan ukondoan jarrita itsasoari begira orduak igaroz,
p012_on
22/5/04
19:11
PĂĄgina 2
literaturanagusia beste batzuk yoga eginez, edo kafea hartuz eta hitz eginez edozeri buruz. Bada jendea liburutegietan bilatzen duena bizitzaren hondoa, eta bizikleta hartu eta munduari itzulia egiten dionik ere bada. Ni idazketa eta irakurketa erabiliz saiatzen naiz batez ere, baina maitemintzea ere horretarako egokia da, eta agian dinamikoagoa. Parisen izan zara, Madrilen, Erriberako mugan...; esan ohi da bizitzea beharrezkoa dela idazle izateko.
Ez zait iruditzen toki ezberdinetan bizitzea ezinbestekoa denik idatzi ahal izateko. Bestalde, ez dut ulertzen liburu gainetik bista altxatzen ez duten horien barrua, letrak bizitzaren parte ĂąimiĂąo bat besterik ez dira eta. Batzuetan horien testua perfektua da teknikoki, narrazioaren egitura borobila eta euskararik ederrenean idatzia, baina niri behintzat kontenplatzeko baino ez dit balio, hutsala antzematen dut, ez nau ukitzen. Gramatikatik eta hizkuntzatik haratago mundua baitago, mundu erreala, eta hori bizi ez duenak ezingo du mundu errealaz idatzi. Hori guztia esateko, baietz, ados nagoela zurekin, bizi egin behar dela, nahiz eta ez garen inoiz bizitza menperatzera helduko, zorionez. Liburuaren inguruan oso iritzi onak entzun dira; gauza freskoa dela, berritzailea, beharrezkoa zela, eta abar. Zer sentitzen da horrelakoak entzutean?
Gauza arraro bat. Hasieran pentsatzen duzu, zer ona, baina segidan halako beldur bat sentitzen duzu, zulo antzeko bat urdailean, bertigo moduko bat... Orain, modu batean, badakit zer izan den jendeari gustatu zaiona eta zer ez, eta ez nuke nahi horrek ni baldintzatzea idazten dudanean, ask at asunez egin nahi nuke, orain arte bezala. Zu bezalako pertsona lotsati batentzako ez da erraza izango. 13
p012_on
22/5/04
19:11
PĂĄgina 3
nagusialiteratura Egia esan, lotsarazi egiten nau, bai, batez ere irakurleak pertsonalki bere iritzia ematen dizunean, ezta? Ai, ai, ai, eta orain zer pentsatuko ote du honek nitaz? Ezen, bat-batean iritzia ematen ari zaizun horrek zu erabat garden ikusten zaizula iruditzen zaizu, erraiak bistan dituzula... Niri lotsa pixka bat ematen dit. Askotan azaltzen den beste gaia, eromena da. Interesgarria iruditzen zaizu al gaia?
Txundigarria iruditzen zait. Guztiok barruan daukagu, jaiotzetik, batzuek azaleratzen dute, besteek ez; batzuek bestek baino gertuagotik ikusi izan dute, eromena, baina ia guztiok, hurkoarengan azaleraturik ikusterakoan, beldurra sentitu izan dugu. Beldur horrek baldintzatu egiten ditu gure bizitzak, normal izan nahi dugu, artaldeko ardi zuri bat gehiago, eta normaltasuna nahi horrek, eromenari beldur horrek, gure jokabideak definitzen ditu, askotan okerrera. Cortazar, Mia Couto, Benedetti, Mointerroso, Sarrionandia bera... haien eragina ikusten da liburuan.
Cortazarrek bai, Coutok ere bai, Sarrik ere bai, baina ez dut uste Benedettik eta Monterrosok eragin handirik izan dutenik nigan. Cortazarrek, batez ere, nire bizitzan izan du eragina, mundua ikusteko moduan esnatuz geroztik. Gero hori idazketara lerratuko zela suposatzen dut. Sarrik Euskal Herritik mundura ematen zuen leihoa ireki zidan gazteagoa nintzenean, eta zentzu horretan bai, sekulako garrantzia izan du, haren jardun literarioa jardun literario hutsa baino zerbait gehiago baita, pertsona hobeak izatera
14
bultzatzen gaituzten zuri gaineko beltzak.
Azkar-azkar Txalaparta argitaletxea.
Ausentzia ere gai jorratua da. Nor falta duzu zuk?
Mundu ikuskera bat.
Jende asko. Nigandik gertu bizi den jende askoren ausentzia nabari dut, fisikoki gertu daudenak baina mentalki mende askotara. Nigandik urruti eta bortxaz, 500 kilometrotik goiti bizi den jende askoren ausentzia ere nabari dut. Hala-nola, nigandik gertu fisikoki eta mentalki bizi den jendeak dituen ausentziak ere nire egin
Iraganarekin lotura. Ruper Ordorika. Aurkikuntza bilakaturiko zelebre bat. Donostia. Argitasuna eta dezentzia. Paris. Dekadentziaren xarma. Madril. Marginalia. Orereta. Marginalia ezagunagoa. Maitasuna. Hiri arrotza.
Silvio Rodriguez.
ditut. Beraz, normala da ausentziaren presentzia handia liburu honetan. Eskaini, jende askori eskaini diozu liburua, eta eskerrak emateko orduan ere izen ugari aipatu dituzu. Liburu honekin zorrik kitatu duzula sentitzen al duzu?
Jende askori belarria jan diot liburua idazten ari nintzen bitartean eta jende horri guztiari eskerrak eman nahi izan dizkiot, besterik gabe, zaparrada estoikoki jasateagatik. Eskaintzarekin ere ez dut zorrik kitatu; ahalegin hau baino askoz ere gehiago merezi izan duen jendea da guztia, eguneroko garagardoa, egunkaria eta tx angotxoa mundu ezberdin baten alde arriskatu eta galdu duen jendea. Idazteak, eta, batez ere, ondo idazteak diziplinarekin zerikusia duela uste al duzu?
Suposatzen dut izaera kontua dela. Niretzako bada lagungarria diziplina idazterako orduan, egunero pantaila aurrean jartzea, irakurtzea... nire barne bizitza kaotikoa izan daiteke, baina letrei dagokienean oreka sakratua mantentzen dut beti. Linterna Gorria aldizkari digitalean argitaratu duzun ipuin berriak idazten jarraitzen duzula adierazten du.
Jarraitu dut idazten, bai, inolako presarik gabe. Gustatuko litzaidake esatea asko gustatzen zaidalako idazten dudala, eta horregatik beti jarraituko dudala idazten, dibertigarria delako eta ez zaidalako zeregin hoberik bururatzen arrats aldea pas atzeko. Baina ez da egia. Egia da ez dakidala zergatik idazten dudan, ahalegin handia eskatzen dit eta.
p015_on
21/5/04
09:29
Pรกgina 1
p016_on
22/5/04
12:25
Pรกgina 1
nagusiaklik
harriaren beste Amets Badiola Datuak.
1982. Orereta. Ibilbidea
Nazio Eztabaidagunearen liburuan parte hartu du.
ALDETIK Maiatzaren 15ean Antzuolan jokaturiko harri-jasotze lehian parte hartu zuen Joseba Ostolazak; egun osoan zehar segitu zion ONek
GOIZEAN, LASAI. 10:30ean gosaldu zuen Ostolaza errenteriarrak: marrubiak laranja zukuarekin. Alabatxoarekin paseatu ostean, 12:30ean bazkaldu zuen (pasta eta fruta), eta lo-kuluxka bota zuen gero. 16
p016_on
22/5/04
12:25
Pรกgina 2
kliknagusia
KARGATZEN. Etxeko garajean, Antzuolako saiora eraman beharreko harriak kargatu zituen atoan, harri-jasotzaile bakoitzak bere harriak eta materiala eraman ohi dituelako. Denera, hiru harri kargatu zituen: 125 kiloko karratua, berotzeko, eta apustuan erabili beharreko 138 kiloko harri kubikoa eta 125 kiloko bola.
17
p018_on
22/5/04
12:36
Pรกgina 1
nagusiaklik
ARAUAK. Antzuolara 16:30ean iritsi ziren Ostolaza eta bere laguntzaileak. Saioa hasi aurretik, lehian erabili beharreko bi harriak pisatu zituzten epaileek. Arauek horrela agintzen dute.
PISUA. Arauen arabera, harri-jasotzaile bakoitzak ere pisatu beharra dauka. Antzuolako saioan, baina, Ostolazak bakarrik bete zuen baskularen hitzordua; Goenatxo eta Izeta ez ziren baskulara igo. 114 kilo pisatu zituen Ostolazak.
JASOALDIA. Harri kubikoarekin eta bolarekin hiru minutuko saio bana egin zuten harri-jasotzaileek . Harri kubikoarekin, 18 jasoaldi egin zituzten hiruek; biribilarekin, berriz, Ostolazak eta Izetak 21, eta Goenatxok 20. 18
p018_on
22/5/04
12:36
Pรกgina 2
kliknagusia
LEHERTUTA. Harri bakoitzarekin egin beharreko jasoaldien ostean, ia lehertuta gelditu ohi dira harri-jasotzaileak. Une horietan, inoiz baino gehiago, laguntzaileen premia dute. Ostolazak aita du laguntzailea; argazkian, ezkerrekoa da aita.
TXAPELA. Ostolazak eta Izetak jasoaldi kopuru bera egin zuten baina Izetak eraman zuen txapela Antzuolan, Ostolazak baino gutxiago pisatzen baitu aiarrak. Amaieran, hirurak pozik. 19
p020_on
22/5/04
14:09
Pรกgina 1
nagusiaartea otterdam. Luxenburg. Ljubljana. Frankfurt. Eta bosgarrena, Donostia. Manifesta 5. Bi urtez behin ospatzen da Europako arte garaikidearen erakustaldia eta aurten gure artean da. International Manifesta Foundation erakundea dabil antolatzaile lanetan, Amsterdametik, han baitu egoitza nagusia. Baina hemengo elkarte eta erakundeen laguntza jaso du; Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalarena, besteak beste. Manifest a Foundationek proiektua zuzentzeko bi komisario aukeratu ditu: Massilimiano Gioni italiarra eta Marta Kuzma ukrainarra. Lehenengoa, Milango Nicola Trussardi arte galeriako zuzendari artistikoa da. Bigarrena, komisario independentea, artearen munduan bere kabuz dabilena. Erakustaldian, berriz, 30 herrialdeetako 56 artistek hartuko dute parte. Haietatik erdiak eskulturgileak dira, eta gainontzekoek bideoarekin egiten dute lan. Gehienak artista gazte eta berriak dira, artearen munduan tokia egiten dabiltzanak. Besteak, dagoeneko izena eta sona lortutakoak; Huseyin Alptekins, Mark Menders, Sergei Braktov eta An-
R
ETA HIRIA arte bihurtu zen
Pasaia arte garaikidearen egoitza bihurtuko da ekainaren 11tik irailaren 10a bitartean. Manifesta 5aren eskaintzaren parte izango da Donostiarekin Testuak: Eihartze Aramendia eta Goiatz Labandibar 20
Argazkiak: Manifesta
p020_on
22/5/04
14:09
Página 2
arteanagusia gela de la Cruz, esaterako. Baina antolatzaileek erakustaldia guztian eskura jarri nahi izan dute, denei tokia eginez. Artista esanguratsuenetatik hasi eta Euskal Herriko edozein herritar arte. Manifesta 5aren protagonista eta egile bihurtu nahi dute jende oro. KULTURA ETA ARTEA. Manifesta Veneziako bienalaren eta Documentaren alternatiba gisa sortu zuten. Europako artista, kultur eragile, museo idazle eta pentsatzaile, arte-zentro eta kultur erakundeen trukea izatea du helburu, eta kultura produkzio iturri ireki gisa ulertu. Europako hegoalde eta iparraldearen arteko oreka ere bilatu nahi izaten du artista, komisario, erakusketa zein erakustokiei dagokionez. Manifesta 5eko prentsa arduradun Eider Cordobaren esanetan, “komis arioek ez dute inoiz kontuan hartzen artisten jatorria, haien balore artistikoa baizik. Artea da irizpide bakarra”. Eta aurten, zergatik da Donostian? Geografikoki toki aproposa dela uste dutelako antolatzaileek, orain arteko Manifesta ekitaldiak Europako iparraldean izan baitira. Donostia entzutean zer dator burura? Galdera horri erantzun bakarra eman nahi izan diote Manifesta 5aren antolatzaileek: kultura. Izan ere, “Donostia eta kulturaren lotura indartu” nahian dabiltza. Dena den, Donostiaz gain, Pasaiak ere garrantzia izango du erakustaldi honetan, Euskal Herriko errealitatea sormen bidez berreraikitzeko errealitate konplexuak hartu dituztelako kontutan. Donostiaren eta Gipuzkoa-
Bi gune Pasaian bi gune moldatu ditu Manifesta 5ak kultura produkzioaren agertoki gisa erabil daitezen. Ciriza Etxea. La Herrera gunean dagoen arrain faktoria ohian 18 artisten lanak paratuko dituzte. Besteak beste, Angela de la Cruz galiziar sonatuarenak eta hainbat euskaldunenak: Asier Mendizabal, Iñaki Garmendia, eta Donostiako Arte Ekinbideko Peio Agirre eta Leire Bergara bizkaitarrenak. Erakustaldiak iraun artean Berlageren egoitza ere izango da; bertan aurkeztuko dituzte Pasaiaren biziberritzearentzat sortutako egitasmoak. Ondartxo. Pasai San Pedroko ontziola ohia Jan de Cock artista belgikarraren lanen erakustokia izango da ekainetik iraila arte. ren irudia aldatzea dute xede Manifesta 5eko artistek, tradiziotik modernitatera trantsizioa ematearen errealitatea erakutsiz. Ez dago gai finkorik, eta kontzeptu ugarik hartuko dute lekua. Pasaian, hain zuzen, Donostiaren periferia industrial gisa hartuta, erakusketaren artikulazio diren tentsioak islatu nahi dira. Hau da, Donostiaren eta Pasaiaren arteko kontrastea erakutsiko da; Donostiak simetria, ordena eta aisialdi-gunea erakusten duen bitartean, Pasaiak polemika dakar. Cordobaren hitzetan, “ez dugu nahi kanpotik datozenak Donostiaren erdialdearen ordenarekin soilik geratzerik. Errealitatea konplexuagoa da”. Konplexutasunez gainezkako errealitate hori izango da arte-lanetan era kritiko eta subjektiboan islatuko dena. Eta Donostiara arteaz gozatzera gerturatuko direnek, Aquariumean, Artelekun, San Telmo museoan, Kubo Kutxan eta Koldo Mitxelena kulturgunean izango dute horretarako parada.
Goi-goian, Ciriza etxea; bestean, Ondartxo ontziola. IBAN IZA-MANIFESTA
BULEGOA PASAIAN. Berlage Institutuaren Hirigintza Alternatiborako Bulegoarena (HAB) da Pas aian gauzatuko den proiektu garrantzitsuenetarikoa, Sebastian Khourian argentinarra buru dutela. Hiriaren biziberritzea ahalbidetzea du helburu proiektuak, Gipuzkoako gune txirotuenetako baten berreskuraketan kultur eragile eta artisten konponbide alternatiboak kontuan hartuaz. Berlagekoak proiektua garatzen den tokian lan egiten saiatzen dira, iragana etorkizunarekin lotzea lortzeko. Pasaiaren inguruan Manifesta 5 eta Berlagearekin elkarlanean parte hartuko dutenen artean, hiri plangintzako profesionalak, paisaia diseinatzaileak, artista garaikideak eta nazioarteko sei arkitekto daude, seirak ere emakumeak eta gazteak: Virginia Arco, Sannah Belzer, Constanze Hirt, Olga Skeba, Claudia Strahl eta Monica Villate. Haien ardura izango da Pasaiaren etorkizun arkitektonikoari buruz eman daitezkeen erantzunak aurkitzea. 21
p022_on
22/5/04
19:16
Página 1
nagusiaetorkinak
MUNDUTIK hona etorriak
Geroz eta gehiago dira munduko hainbat tokitatik Oarsoaldera bizitzera etorritakoak; haietako laurekin hitz egin du ONek Testuak: Iban Iza
Argazkiak: Iñaki Berrio
ndustrializazioak eragindako lanpostuei esker, joan den mendean etorkin ugari iritsi zen Euskal Herrira; gehienak, Espainiako Estatuko hainbat zonaldetatik etorritakoak. Haietako askok eta askok, gainera, Oarsoaldeko bailara hautatu zuten bizileku berritzat. Ordutik, etorkinen iturria ez da agortu. Haien jatorria, baina, bestelakoa da. Izan ere, azken urteetako estatistiken arabera, bai Euskal Herrira, eta bai, hain justu, Oarsoaldera, gero eta lagun gutxiago etortzen dira Espainiatik, eta, aldiz, gero eta gehiago beste herrialdeetatik. Azken joera hori dela eta, Espainiako Gobernuak Atzerritarren Legea jarri zuen indarrean 2000. urtean, atzerritarren etorrera eta egoera arautzeko asmoz. Lege horrek, ordea, kritika asko jaso ditu hainbat gizarte talde eta
I
22
Erroldatuak Udalek emandako datuen arabera, Oarsoaldean 1.565 atzerritar daude erroldatuta. Herriz herri: ErrenteriaOreretan 655; Pasaian 642; Oiartzunen 184; eta Lezon 84. Erroldatuta egoteak ez du esan nahi, ordea, denek legezko paperak dituztenik eta denak hemen bizi direnik. Eta alderantzizko kasua ere kontuan hartu behar da: erroldan izena eman gabe, hemen bizitzen egotea.
eragileen aldetik. Aurkako ahots horien artean, 1993tik etorkinen alde lanean diharduen SOS Arrazakeria taldea nagusitu da. “Atzerritarren Legeak diskriminatu egiten du, etorkin batzuei eskubide batzuk onartzen dizkietelako, eta beste batzuei ez”, dio taldeko partaide Koro Erdoziak. SOS Arrazakeriak Donostian daukan bulegoan egiten du lan Erdoziak, laguntzaile, eta haren esanetan, “Atzerritarren Legeak etorkinen etorrera saihestea du helburu; eta, hori lortu ezean, gutxienez, legezko egoeran etor daitezela hasieratik. Horretarako, ordea, lan eskaintza jaso behar dute euren jaioterrietan bizi diren bitartean. Eta nola jasoko dute eskaintza hori han bizi diren bitartean?”. LANA, ARA ZOA. Luisma Rubio lezoarrak ere SOS Arrazakeria taldean hartzen du parte;
taldeak eta ikastetxeek 12-16 urte arteko gaztetxoentzako antolaturiko tailerretan, hain zuzen. “Hemengo haurrak, haur etorkinak eta haur ijitoak elkartzen ditugu, bazterketaren inguruan izan ditzaketen aurreiritziak saihesten irakasteko”. Bere esperientzian oinarrituta, etorkinen arazo nagusia lanpostu bat lortzea dela azpimarratu du Rubiok: “Lanik gabe ezin dituzte lortu paperak... baina paperik gabe ere ezin dute lanposturik lortu. Eta hori gutxi balitz, askotan hemengo jendeak nahi ez dituen lanpostuak eskaintzen zaizkie”. Hala, lezoar honek hausnartzeko gonbitea egin du: “Etorkinek gure nortasuna desegiteko beldurra dugula uste dut. Baina batzeko aukera gisa ulertzen dut nik. Banatzen gaituzten aldeei erreparatu baino gehiago, amankomunean izan ditzakegun horiek bilatu behar ditugu”.
p022_on
22/5/04
19:16
Página 2
etorkinaknagusia
FARID BENJAHJAH
Marokotik etorritakoa
“Nik inoiz ez dut arazorik izan Euskal Herriko jendearekin” uskal Herrian arrazismoa baldin badago, ez da agerikoa. Nik inoiz ez dut arazorik izan hemengo jendearekin. Baina joan den martxoaren 11n Madrilen gertatutakoaren haritik, magrebtar guztiak berdinak garela entzun dut maiz, eta ezin da orokortu. Euskaldun guztiak indarkeria zaleak direla esatea bezala da hori”. Falid Benjahjahren hitzak dira. Errenteria-Oreretan bizi da, eta 1978an iritsi zen Marokotik Euskal Herrira, 9 urterekin; “nire aita 1960. hamarkadaren amaieratik hemen zegoelako lanean”. Orion eta Donostian bizi ostean, duela bederatzi urtetik Errenterian bizi da, emaztearekin eta 6 urteko
E
semea eta 3 urteko alabatxoarekin. Beti legezko egoeran bizi izan dela nabarmendu du, eta, iaz, Iztietan musulmanentzako zabaldutako harategian egiten du lan. “Gure erlijioa dela eta, musulmanok ezin dugu ohiko harategietan erosi: txerria jatea debekatuta dugu, eta gainontzeko Izen-abizenak. haragiak Mek ari begira Farid Benjahjah. egon behar du moztua”. Herrialdea. Bezeroak magrebtarrak Marokokoa da. eta musulmanak dira batik Errenteriabat, baina denda herritar Oreretan bizi da. ororentzako dago zabalik. Adina. “Haragia bera da, baina 34 urte. beste era batera moztutaLanbidea. koa”. Harakina. Egunean bost otoitzaldi Zaletasunak. egiten ditu, eta ostiraletan Ezer berezirik ez. Iztietan dagoen meskitara joaten da otoitz egitera. Marokora, berriz, urtero joaten da, opor garaian. “Bi anaia eta sei arrebetatik, bi anaiok eta bi arreba Euskal Herrian bizi gara. Hemengook han utzitako senideak laguntzen saiatzen gara, baina ez gara haien diru iturri nagusia”.
Fitxa
HARAGIA ETA MAROKOKO JAKIAK. Haragiarekin batera, Fariden harategian Marokoko ohiko jakiak aurki daitezke, alkohola izan ezik. Egunero du zabalik, igande eta jai egunak barne. 23
p024_on
22/5/04
19:17
Página 1
nagusiaetorkinak
SANDRA MOSQUERA
Ekuadorretik etorritakoa
BOTIKAN. Ekuadorren farmazia ikasketak egin zituen Sandrak, baina titulua homologatu behar zuen Euskal Herrian. Hainbat ikastaro egin ostean, lortu zuen, eta orain hiru urtetik Gabierrota auzoko botikan egiten du lan.
Euskal Herriaz, eta euskarari buruz gutxiago. Baina hasieratik euskara ikasteko asmoarekin etorri nintzen”. Hala, Beraungo eta Oiartzungo AEKn ikasitakoa da Sandra, baita Errenteriako Udal Euskaltegian eta Lazkaoko Maizpide barnetegian ere. Euskal Herrira turista gisa etorri zen, hiru hilabeterako. Beste hiru hilabeterako berritu zuen baimena, eta hemen bizi ahal izateko paperak ere eskatu zituen, baina ez zioten eskaera onartu. “Denbora batez paperik gabe egon nintzen. Baina, azkenean, ezkondu egin ginen eta ordutik ez dut arazorik izan”. Gaur egun, 9 urteko alaba eta 5 urteko semea dituzte, biak hemen jaioak. Lanari dagokionez, berriz, Farmazia unibertsitate ikasketak eginak zituen Sandrak; hala ere, bost urte pasatu ziren Euskal Herrian lanpostu finkoa eskuratu zuen arte. “Hasieran, ume bat zaintzen aritu nintzen, etxe bateko eskailerak garbitzen... Titulurik gabe, ez zegoen bestelako lanik niretzat”. Bi aldiz itzuli da Ekuadorrera. Herriminik ez duela esaten du, baina ama eta ahizpak faltan botatzen ditu. Dena den, Euskal Herrian ikusten du bere etorkizuna. Hona iristen diren latinoamerikar etorkinak laguntzen dihardu, eta Esperanza Latina elkarteko burua da. “Etorkin gehiago etorriko dira, eta ezin dugu jarrera itxia izan, gure seme-alabak haiekin ezkonduko direlako”.
“Etorkin gehiago etorriko dira eta ezin dugu jarrera itxia eduki” zatez ekuadortarra da Sandra Mosquera, eta bikote proiektu batek ekarri zuen Euskal Herrira, orain 11 urte pasatxo. “Nire bikotea Ekuadorren ezagutu nuen; elkarrekin bizitzea erabaki genuen, eta horregatik etorri nintzen Euskal Herrira”. Zarautzen bizi izan ostean, Donostian bizitzea zuten helburu. “Baina hiriburuan etxebizitzak oso garestiak direnez, Errenteriara mugitu ginen, eta, ondoren, Oiartzunera”. Bederatzi urte daramatzate bertan, eta oso gustura dagoela dio. “Jendeak oso ondo hartu ninduen, eta eroso eta integratuta sentitzen naiz hemen. Orain ez dut beste herri batera joaterik nahi”. Oiartzun ezagutu zueneko eguna ere oso gogoan du. “1992ko urria zen, Ekuadorretik etorri berria, eta Kilometroak jaia zen. Eguraldi txarra egin arren, jende ugari etorri zenez, zera pentsatu nuen: euskarak oso gauza garrantzitsua izan behar du herri honentzat”. Gaur egun, izugarri ondo mintzatzen da euskaraz. “Nire bikotea ezagutzean ez nekien ezer
I
24
Fitxa Izen-abizenak.
Sandra Mosquera. Herrialdea.
Ekuador. Adina.
41 urte. Lanbidea.
Botika bateko langilea. Zaletasunak.
Lagunekin egon.
p025_on
22/5/04
19:18
Página 1
etorkinaknagusia
SAULO MEDINA
Ekuatore Gineatik etorritakoa
“Ezinbestekoa da euskara jakitea integraziorako; horretan ari naiz”
endeak uste du gozamenagatik gatozela hona. Baina gure jatorrizko herrialdeetan aurkitu ezin dugun etorkizuna bermatzeko etortzen gara”, dio Saulo Medinak. Ekuatore gineatarra orain sei dela urte iritsi zen Euskal Herrira, saskibaloian jokatzean izandako istripu larri baten ondorioz. Gobernuz Kanpoko Erakunde bati esker, Donostian operatu zuten. “Ez nuen Euskal Herrian gelditzeko asmorik, baina hemengo giroaz zeharo maiteminduta gelditu nintzenez, nire bizitza bertan berreraiki nezakeela pentsatu nuen”. Ez da lan erraza izan, ordea. “Hiru hilabeteko iraupena zuen turismo bisarekin etorri nintzen, eta, hura amaitzean, legez kanpoko egoeran gelditu nintzen”. Espainiako Gobernuak etorkinentzat 2000. urtean agindutako erregulazioaren ostean, legezko paperak lortzeko baimenak eskatu zituen Saulok, baina epez kanpo gelditu zen. 2002. urtetik, aldiz, legezko egoeran bizi da. “Lan eskaintza bat egin zidatenez,
J
Fitxa Izen-abizenak.
Saulo Medina. Herrialdea.
Ekuatore Ginea. Adina.
33 urte. Lanbidea.
Dendaria. Zaletasunak.
Musika, kirola eta zinema.
IKASKETAK. Administrazio publikoko ikasketak ditu Saulok. Gineako hedabideetan lan egindakoa da, eta frantsesa, ingelesa eta gaztelera menderatzen ditu. Irunen, Santiago zubiko denda batean egiten du lan gaur egun.
hemen lan egiteko eta bizi ahal izateko baimenak eskuratu nituen, eta oraintxe berritzen ari naiz paperak”. Baina lanpostu bat bilatzeko orduan bazterketa pairatu duela aitortzen du. “Askotan, telefonoz elkarrizketa baterako hitzordua eskatu eta, elkarrizketan bertan etorkina eta beltzarana naizela ikusita, nirekin telefonoz hitz egin zutenik ere ukatzen zidaten”. Loiolan, Irunen eta Pasai Antxon bizi izan da; azken honetan, orain gutxi arte, emaztea eta bi urte eta erdiko semea eta urtebete pasatxoko alabarekin. Baina orain Errenterian bizi da, bakarrik, emaztea eta biak banandu egin direlako. Pasaiako Udaleko Ongizate sailak asko lagundu diola dio, eta orain dela lau bat hilabetetik bertako Udal Euskaltegian ari da euskara ikasten. “Hizkuntzak ikastea oso gustuko dut, eta integraziorako euskara ezinbestekoa dela uste dut. Horretan ari naiz. Inoiz, denbora izanda, euskara sakonean ikastea nahiko nuke”. Dagoeneko oso ondo moldatzen da euskaraz, eta ETBn aurkezle izateko casting-etan ere parte-hartzera ausartu da. Euskal Herrira iritsi zenetik ez da Ekuatore Gineara itzuli, eta herrimina duela dio: “Gineako hiriburutik itsasontziz lau egunera dagoen uharte batekoa naiz, baina nik hiriburuan bertan ikasten eta lan egiten nuenez, ia hamar urte dira ez ditudala nire gurasoak ikusi”. Eta faltan botatzen ditu, asko. “Hemen, askotan, bakarrik sentitzen naiz”.
25
p026_on
22/5/04
19:17
Página 1
nagusiaetorkinak
VICTORIA MONTOLIVO
Argentinatik etorritakoa
“Gaur egun etorkinak esplotatu egiten direla iruditzen zait” ictoria Montolivo argentinarra 1976an iritsi zen Euskal Herrira. “Orduko nire senarrak zortzi hilabete zeramatzan hemen. Musikaria zen eta lana erraz topatu zuen”. Argentinako egoera politikoa eta soziala, gainera, okerrera zihoan 70. hamarkadako urte haietan. “Argentina, politikoki, oso gaizki jartzen ari zen, jendea desagertzen hasi baitzen”. Berak ez omen zuen politikan parte-hartzen, baina bere senideek bai, “eta militante politikoekin loturarik txikiena zutenak ere arazoak izaten hasi ziren”. Hiru semealabak ere ekarri zituen berekin: 11 urteko alaba, eta 4 eta 3 urteko semeak. Euskal Herrian beti legezko egoeran bizi izan dela dio. “Inoiz ez dut arazorik izan. Ni etorri nintzen urtetan, gainera, oso erraza zen. Turista bisarekin etorri nintzen, eta ia bederatzi hilabete pasatzean lanpostu bat lortzeko aukera zenuen. Lanbidez margolaria naiz; Izen-abizenak. beti margolari gisa lan egin Victoria izan dut”. Beste etorkinen Montolivo. esperientziekin alderatuta, Herrialdea. baina, bere kasua berezia Argentinarra, dela onartzen du: “Ni ez Lezon bizi da. nintzen hona etorri bizitzan Adina. hutsetik hasteko. Eta neuk 65 urte. horrelakorik bizi izan ez Lanbidea. badut ere, gaur egun etorMargolaria. kinak esplotatu egiten direZaletasunak. la iruditzen zait”. Heziketa 18 urtez Donostian bizi parapsikologikoa. izan zen. Ondoren, bederatzi urtez Errenterian; eta iaztik, Lezon bizi da, alokairuan, Lopene auzoan. Oso gustura omen dago Lezon. “Herri lasaia izateaz gain, berdegune asko du, eta kalean eserlekuak aurki ditzakezu non-nahi eseritzeko”. Bertan bizitzen hasi aurretik, ezer gutxi omen zekien Lezori buruz, baina bitxikeria bat oso gogoan du: “Donostara iritsi eta nire lehenengo lanpostuan, Euskal Herriko hainbat paisaietako diapositibak margotzeko eskatu zidaten. Eta haien artean, Lezoko meategi zaharrak izeneko irudi bat zegoen”. Argentinarra izanik, Donostiara iritsi aurretik bazuen euskal herritarren berri. “Euskal herritarren erresistentzia” da gehien gustuko duena. “Inposaturiko gauzen aurka ezetz esateko duzuen tinkotasun hori”. Euskal Herrian dagoenetik ez da itzuli Argentinara, baina ez omen du herriminik.
V
Fitxa
26
ESKOLAK. Gaur egun erretiratuta dago Victoria, baina astean behin pintura eskolak ematen dizkie 14 urteko haurrei Lezo Herri Eskolan, eta bere etxean bertan ere eskolak ematen dizkie beste hiru haurrei. Oso esperientzia polita dela deritzo.
p027_on
20/5/04
18:52
Página 1
agendanagusia
DATOZEN HIRU HITZORDU
1Francis GOGOAN Vadillo trabestiaren hilketa salatzeko ekitaldiak antolatu ditu EHGAMek Testua: Iban Iza Argazkia: ON
spainiako polizia batek Vicente Vadillo trabesti errenteriarra tiro batez hil zuenetik 25 urte beteko dira ek ainaren 10ean. Gertaera hura gogora ekartzeko, EHGAMek (Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduak) hainbat ekitaldi egingo ditu Errenteria-Oreretan. Maiatzaren 31n, S ent e n c i a d o s MAIATZAK 31 sin juicio do- Bideo k u m e n t a l a emanaldia. 20:00etan. izango da Errenteria ikusgai, gay eta lesbianei Hiria 1979ra arte kulturgunean. Espainiako estatuan ezarritako Gizartearentzako Arrisku Legeari buruzkoa. Ekai- EKAINAK 19 naren 19an, La Otxoaren berriz, kaba- kabaret ret emanal- emanaldia. 21:00etan. dia izango Errenteria da. «25 urte- Hirian. ren ostean, berdintasuna aldarrikatzen jarraitu behar dugu», esan diote ONi EHGAM elkarteko kideek.
E
2
AURRESKU TXAPELKETA PASAI ANTXON. XXIV. aldiz, Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren finala izango da Pasai Antxon; aurreskulari onenak dantzan ikusteko parada egongo da, beraz. MAIATZAK 30 11:00etan Pasai Antxoko zumardian Alkartasuna dantza taldea
3
PATXI SARASOLA
Allerru eskubaloi taldeko entrenatzailea izandakoa
“Partida berezia prestatzeko saio batzuk egin behar izan ditugu” uela 25 urte Lezoko Allerru eskubaloi taldeak Espainiako Bigarren Mailako Txapelketa irabazi zuen. Garaipen hura ospatzeko, aurtengo Mendekoste jaietan hainbat ekitaldi antolatu dira. Besteak beste, Allerruko jokalari ohiek eskualdeko hainbat jokalari erretiraturen aurka partida jokatuko dute. Patxi Sarasola lezoarra ari da, berriz ere, Allerrukoen entrenatzaile lanetan.
D
Partidarako inolako prestaketarik landu duzue?
Jokalariek eskatuta, saio batzuk egin ditugu. Baina tentuz ibili gara, honelakoetan, buruarekin baino gehiago, bihotzarekin aritu ohi baita jendea. Kontrarioak ere ez dira makalak izango...
Ez. Miguel Angel Zuñiga eta Jose Ignacio Altube bezalako jokalariak izango ditugu aurrez aurre. Partidarako emaitza bat?
Allerruk irabaziko du, 20-18ko emaitzarekin.
ESKUBALOI PARTIDA BEREZIA Allerru-Eskualdeko selekzio berezia.
Maitzaren 29an, 19:00etan. Lezoko kiroldegian. Allerru eskubaloi taldeak antolatuta. 27
p028_on
21/5/04
13:06
PĂĄgina 1
jakiteko
itsas ondarea
BIZIRIK Albaola elkarteko kideak XIX. mendeko potina eraikitzen ari dira Pasai Donibaneko Ontziolan Testuak: Albaola Elkartea
Argazkiak: Iban Iza
lbaola Elkarteak Pasaian eusk al its as ondarea normalizatzeko lanetan dihardu, Oarsoaldeako Garapenerako Agentziaren laguntzarekin. Elkartearen jarduerarik nabarmenena egunero Pasai Donibaneko Ontziolan garatzen dena da. Izan ere, bisitariek bertan ikus ditzakete antzinako planoen arabera eraikitako txalupak, gurean hain sustraituta zegoen zurezko ontzigintza tradizionala berpiztearekin batera, euskal itsas tipologia ezagutzeko aukera emanez. Hala, Pasaiako uretan dira dagoeneko XIX. mendeko arrantzarako trainerua, batel handiak eta XVIII. mendeko txalupa. Orain, berriz, XIX. mendeko potina eraikitzen ari dira Albaola elkarteko kideak, eta datozen egunetan bukatuko dute.
A
EZAUGARRIAK. Ontziolan eraikitako potinak 7’30 metroko luzera du. Hamar laguneko eskifaiarako egokitua, arraunez edo belaz mugitzen zen txalupa, eta legatza eta bixigua esku arrantzaren bidez arrantzatzeko baliatzen zuten antzinako arrantzaleek. Potina egiteko, Orioko Mutiozaba28
len XIX. mendeko plano zaharra erabili da; egurrerako, berriz, Nafarroa Behereko haritza eta izaia. Hala, plantillen arabera aukeratu eta moztu ondoren, Albaolako arotzek aspaldiko legeei eutsiz jardun dute, esku lanabes ak lagun eta hamaika pieza nahiz ohol elkar lotzen. Potina, beraz, lanaren eta ezagutzaren ondorioa da. Orain hurrengo itsas biziaren zain daude Albaolatarrak. Izan ere, eraikuntzarekin ez da egitasmoa amaituko, eta itsas saiakerak egin beharko dira potinaren portaera gertutik ezagutzeko.
AZKEN UKITUAK. XIX. mendeko potinari azkeneko ukituak emango dizkiote datozen egunetan. Itsasoratu aurretik, Pasai Donibaneko Ontziolan ikus daiteke ontzia bera.
Itsasoraketa XIX. mendeko potinaren itsasoraketa uztailaren 2an izango da, 17:30ean, itsasgora bizia lagun, Pasai Donibaneko Ontziolan. Itsasoraketa ospatzeko jai giroa nagusituko da, Albaola Elkarteko kideek hainbat ekimen antolatu baitituzte egun horretarako Donibaneko plazan. Hala-nola, trikitilariak, txalapartariak, sardina erreak eta sargardoaz gozatzeko aukera izango da.
p029_on
20/5/04
20:55
Pรกgina 1
talaiatikjakiteko
BIDEGORRIA, BIDERIK GABE. Oiartzun eta Errenteria-Orereta lotzen dituen bidegorrian biderik gabeko zati bat aurki daiteke, Alcampo merkatalgunearen parean. Aspalditik horrela dagoen arren, oso arriskutsua da, bidegorria eta gero ez baitago errepidearen beste aldera oinez edo bizikletaz joateko pasabiderik. Argazkian ikus daitekeenez, bidegorriaren erabiltzaileak bidexka batez baliatzen dira oztopoa saihesteko, asko baitira egunean zehar bertatik pasatzen direnak. Arazoak, beraz, irtenbide premia du. Testua eta argazkia: Iban Iza 29
p030_on
22/5/04
19:18
Página 1
jakitekohistoria
Abizena Etxeberria Armarria.
Oiartzun aldeko eskualdeko Etxeberriarena: fondo gorriaren gainean, urrezko gaztelu bat, zubi altxagarri batekin.
Banaketa semantikoa.
Etxe + berri. Esanahia.
Etxe berria. Abizenaren kokapena.
Oiartzun. Errenteria-Orereta.
Amezketa. Gabiria. Asteasu. Tolosa. Legorreta. Ormaiztegi. Belauntza.
Itsasondo. Ataun. Ordizia. Anoeta. Donostia. Aduna. Durango.
Zaldibar. Arizkun. Azpilikueta. Iruñea. Abizenaren hedapena.
Gipuzkoa osoa. Bilbo.
Biografia Polentzi Gezala Sagarzazu 919ko azaroaren 20an Jaizkibel mendi magalean sortutako lezoarra. Guraso abertzale eta euskaltzaleengandik musika, dantza eta, oro har, euskal kultura jaso eta irakasten ibili eta dabilen txistulari ospetsua dugu. Aitona musikaria eta aita herriko Udal Bandaren zuzendaria izaki, etxeko giroa musikari lotua zen (anai-arreba guztiak, musikariaz aparte, kantari eta antzerkilari bikainak ere izan ziren). Bederatzi senideetatik gazteena zen Polentzi eta beste guztien jakituria eta maisutasuna jaso zituen. Lezoko Patrizio Intxaurrandietarekin jo zituen txistuaren lehen notak; geroxeago Errenteriako Alejandro Lizasorekin jarraitu zuen, eta Donostiako Isidro Ansorenarekin ere sakontze ikasketak egin zituen. 36ko gerran Euskal Herritik kanpo ibili zen. Eta soldadutzan zazpi urte egin eta gero, musika munduan murgildu zen Polentzi: Etorki dantza taldearekin Parisera joan zen 1951n eta hantxe eraman ditu bizitzako urte gehienak. Txistuaren enbaxadore izan da munduan, bai Europan (Paris, Londres, Brusela, Hungaria, Haga, Euskal Herria...) bai Ameriketan (Filadelfia, New York, Washington, Hollywood, Kanada, Argentina...). Kontzertu eta emanaldiak ere erruz izan ditu, bakarka eta taldeekin: Etorki, Oldarra, Jeiki eta Gaztedia dantza taldeekin, Carmen Amaya eta Mariemma dantzari espainiarrekin, Brigi-
1
30
lezoar
UNIBERTSALA Txistuaren doinuaren pean, Lezo munduan zehar barreiatu du Polentzi Gezalak Testua: Agustina Pontesta Garmendia
Argazkia: Iñaki Berrio
tte Bardot aktoresa partaide izan zen film batean, Anaiki abesbatzarekin, Parisko Ballet Populerekoekin... Ezkondu ostean, bizimodua lasaiago hartzeko erabakia hartu zuen. Lanbidez jostuna zenez, Parisen jostun denda-tailerra ireki zuen, kontzertu bakanagoak emanez, erretiratu zen arte. Txistu-jotzetik, ordea, ez da erretiratu. Aurten 85 urte betetzear dagoen lezoar honek oraindik zutik dirau, deitzen dioten lekura joanez eta emanaldi bikainak eskainiz. Berak dioen bezala, “euskal folklorea(k) Bizi dudalako”.
Gezala aretoa 2003ko apirilaren 3an inauguratu zen Lezon Gezala aretoa, Gezalatarrek eta, batik bat, Miren irakasleak eta Polentzi txistulariak egindako lana eskertzeko. Soilik Polentzik jaso zuen herriaren esker ona, aretoa zabaldu baino lehenago zendu baitzen Miren arreba. Lezoko kulturari bultzada emateko akuilagarri eta pizgarri da aretoa.
Fitxa Jaiotze data. 1919-11-20. Herria. Lezo. Lekua. Kale Nagusia. Lanbidea. Jostuna eta
txistularia Egoera. Ezkondua, bi semeren
aita: Pierre eta Jon Mirena. Bizilekua. Biarno (Frantzia).
p031_on
21/5/04
19:51
Página 1
historiajakiteko
Argazkia
Efemerideak 1930. EKAINAK 13 Lauaxeta. Errenterian I. Olerki
Eguna ospatu zen. Bizk aiko poeta gazte batek irabazi zuen lehen s aria, Esteba Urkiaga Lauaxeta-k. 1933. EKAINAK 13 Uholdea. Oiartzun ibaiak gainez-
ka egin zuen. Triskantza handiak eragin zituen egun hartako uholdeak. 1967. EKAINAK 1 Añarbe. Errenteriako Udalak
Añarbeko Ur Mankomunitatean sartzea erabaki zuen. 1976. EKAINAK 27 Omenaldia. Errenteriako Udal
Txistulari Bandan 50 urte bete zituela eta, omenaldia egin zitzaion Periko Lizardi txistulariari. Jendetsua izan zen.
DONIBANEN, ARRANTZARAKO SAREAK LEHORTZEN. Arrantzarako sareak soka naturalekin eginak zeuden garai batean. Ondorioz, itsasoko gatzak sokak ustel ez zitzan, lehorreratzean urarekin garbitu eta sareak zintzilikatzen zituzten arrantzaleek, eguzkiaren pean lehortzeko eta hurrengoetan erabili ahal izateko. 1944koa da goiko argazkia, eta Donibaneko Bonantzaren eta Punten arteko bidea ageri da bertan. Argazkia: Xabier Esnaola
1983. EKAINAK 20 Langileak. Niessen fabrikako
400 langile Bartzelonako Entzutegira joan ziren, soldata jasotzen ez zutela eta, protestan.
krONika zaharra
gurutze auzoko BENTA Gurutze-Berri jatetxearen ondoan bada desagertzear den baserria; historia luzea du, baina, taberna sonatua izan baitzen Testua: Iñaki Arbelaitz
Argazkia: Iban Iza
ekundino Errandoneak erosi zuen Gurutze baserria joan den mende hasieran, Beratik Oiartzunera bizitzera etortzean. Auzoko denda eta taberna zabaldu zuen bertan. Familiarik ez zutenez, Nikolas Ubegun gaztea hartu zuten etxerako, eta Fermina
S
Lekuona ere tabernan hasi zen lanean. Denborarekin, Nikolas eta Fermina ezkondu eta ostatuaz arduratu ziren. 1933 eta 1953 arteko urteak izan ziren onenak. 1936ko gerran izan ezik, erromeria izaten zen Gurutzeko benta: festarako beti prest, eta jendez
Garai bateko bentan Gurutze izena irakur daiteke oraindik.
gainezka. Gehienak, noski, auzokoak, baina Oiartzungo behealdetik eta Irundik ere igotzen zen jendea. Fermina zahartuz zihoanez, bere hiru ahizpa gazteagoak hasi ziren Gurutzen lanean. Ofizioa ikasiz, laguntzera. Mari Krutx, Pepita eta Iñaxik ederki asko ikasi zuten ofizioa, bentan lehen pausoak eman ostean, jatetxe berria zabaldu baitzuten denborarekin: gaur egun hain famatua den Gurutze-Berri jatetxea eta hotela, hain zuzen. Berria ireki ondoren, betiko Gurutzeri Gurutze-Zaharra izena jarri zioten. Hantxe dago gaur egun, jatetxe sonatuaren aldamenean. Isilik, apal, triste, historiaz beteta. 31
p032_on
22/5/04
20:25
Página 1
jakitekodenbora-pasa
Hitz gezidunak Begoña Amonarriz
1
Pl. musika tresna
Blai egin
Akuria
Bizkaiako herria
Kulpaduna
Egipziarren jainkoa
Dago
Gura
2 1. irudia
Ald.Txinako liderra
Haur hizketan, muxu
3
Kontsonantea Ald. afizioa duna
4
Beroxeago
Sustraia
Berezi
Gip. artzain
Sarrera Ald. gizon izena
Itsas hegaztia Kontson. izena
Kasik Gizon izena Uranioa
Ald. atx!
Mila
Nafarroa
Lurzati, sail
Berriro kasik
2. irudia Errep. bular Kontroletan Ald. josteko Irabaz Larru
3. irudia
Bat
Lizarrako ibaia
Ald. titanioa
Lehenengo biak
Ald. Arabako
herria
Iodoa
Amperioa Bat gehi bat
4. irudia
Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Esaldi herrikoi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea—, hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.
32
1
A2
3
Z4
5
6
E7
8
9
T10
11
U12
13
K14
15
16
17
18
19
20
1
5
2
6, 5
12
4
5
10
4
7
3
11
13
5
3
1
7
9
2
2
11
8
7 15
6
3
7
9
11
12
14
7
2
17
12
10
15
2
8
13
7
11
7
14
13
12
15
12
11
2
6
7
8
5
11
7
8
5
11
12
11
2
6
7
11
1
2
5
4
5
14
14 7
10
2
15
12
8
5
14
7
8
5
11
15
7
11
8
2
10
2
9
2
18
7
4
8
2
5
10 0
p033_on
21/5/04
09:41
Pรกgina 1
denbora-pasajakiteko
Argazki lehiaketaz
Zein da hau?
? XEHETASUNAK. Hilero egongo da argazkiaren lehiaketa ON aldizkarian, eta hona xehetasunak: OARSOALDEKO HITZAren egoitzara bidali edo ekarri behar da erantzuna. Hilero sari bat izango du irabazleak; komertzioek, jatetxeek... eskainia beti ere. HITZAren harpidedun izan beharra dago irabazleen zozketan sartzeko.
Soluzioak HITZ GEZIDUNAK
E A P E A L A E G O
ERANTZUTEKO EPEA Ekainak 21 (astelehena) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta ZEIN DEN ADIERAZI
ZURE IZENA / TELEFONOA
A R T Z A I
P E R T R E O A A L O A R
A B E R R U P A S A T K A I U N T E A E R L E I A M T Z U
O I R A Z A N
K E D U N A A I A A H O I A A M I A T I T O I R A B I
PASARTE KODETUA
IRABAZLEARI SARIA Afaria bi laguni Kaialden (Lezo)
Kaialde jatetxea, Lezon dago. Han izango du lehiaketaren irabazleak afaria, bi lagunentzat hain zuzen ere.
PARTE HARTZEKO BALDINTZA HITZAren harpidedun izan behar da
33
Esaldi herrikoia. Bizitzan zehar ez genuke inoiz damutu behar, dagoeneko egin dugunarengatik, egin ahal eta egin ez dugunarengatik baizik
p034_on
21/5/04
13:42
Pรกgina 1
jakitekoibilaldia
Ibilaldia San Pedro-Donostia Datuak Ibilaldia.
San PedroDonostia. Zailtasuna.
Erraza. Luzera.
Hamar kilometro. Denbora. Lau ordu. Desnibela.
Gora. San Pedrotik Mendiolako gailurrera, 275m. Gainerakoan, oso aldapa txikiak. Behera: 275 metro.
kosta ondotik
Jakin
DONOSTIARA
Badiak.
Senokozulo eta Monpas badiak mendian eta itsasoaren artean zabaltzen diren espazio ilun eta argiak dira, kaio zurien bizitokiak.
San Pedron Donibanerako enbarkaderoan hasten da ibilaldia; bukatu, Grosen Testuak eta argazkiak: Felipe Uriarte
an Pedron hasiko da ibilbidea, Donibanerako enbarkaderoan. Itsasorako norabidea hartuta, ezkerrean marka zuri-gorria dago, Pasaiako badiaren sarreraino. Jarraian, harkaitzera erantsita dagoen eskailerak igo, Senokozuloko itsasargia igaro eta errepidera iritsi. Hori jarraituz, Platako itsasargira iristen da. Marka zuri-gorriak hartu, hamar metrora utzi, gora ekin, gailurre-
S
34
raino, eta eraikuntza zahar bat dago. Gainik gain jarraituz, pinudi batean eskubira hartu eta pista jarraituz Herri Ametsa Ikastolara irteten da. Errepidean 100 metro egin, eta eskubira bide zaharra hartu. Marka zuri-gorriekin topo egiten da, eta ezkerrera egin. Gero, markak segitu. Bideak Uliako errepide batera irteten du eta azkar eskubira egin, Groseko Okendo Kultur Etxera heltzeko.
Parke naturala. Goi-goian, kostaren irudia. Beste argazkian, berriz, Platako itsasargia; bidean dago.
Itsasargiak Ibilbidean bi itsasargi daude: Platakoa eta Senokozulokoa. Euskal Herrian, Gipuzkoako itsasargiak dira itsasarginak dituzten bakarrak. Platakoan, esaterako, Ramon Bermudez itsasargina bizi da. Senokozulokoa, berriz, hutsik dago.
Pasaia eta Donostiaren arteko kostak merezi du izaera juridiko berezia; Parke Naturala bezalako tratamendua. Baldintza guztiak betetzen ditu.
p035_on
22/5/04
19:19
Página 1
sormenajakiteko
Liburua
ON-line
pasaiako segadaren
LEKUKOAK ‘113. Pasaiako sarraskiaren kronika’ liburutik hartua Argitaratzailea eta egilea: Pasaiako sarraskia argitu taldea 2004. urtea KAPITULUA Joseba Merinori elkarrizketa (23. orriadea)
Pasaiako Badiara iritsi ginen eta Rosa, geratu ginen lekuan zegoela ikusi genuen, aurreko aldietan geratu ginen leku berberan, alegia. Iritsi ginen eta zodiakaren branka harkaitzen kontra jarri nuen eta Rosari soka bat bota genion. Lehenengo, atzealdetik, Pelitxo lurreratu zen eta Kurro aurretik; gero, ni lurreratzekoa nintzen eta Kurrori esan nionean txakurra hartzeko, Beltza, hau ere gurekin baitzetorren, “geldi, Polizia!” entzun genuen eta tiroka hasi ziren. Poliziaren gelditzeko deiadarra eta tiroka hastea dena bat izan zen. Hasierako tiro hots bakarra entzun genuen, hori izan baitzen denak batera tiroka hasteko seinalea han zeuden hogeiren bat txakurrentzat.
Dena fokoz bete zen eta ni ababorretik bota nintzen. Igeri pixkat egin eta harkaitzetara iritsi nintzen, oraindik tiroka ari ziren eta dena argitsu zegoen. Tiroak egiteari utzi eta berehala Guardia Zibilaren bi zodiak azaldu ziren, fokoekin, gure bila ibili ziren. Hiru minutu pasatu ondoren aurkitu ninduten, harkaitzetatik igotzeko agindu zidaten eta hor zegoen Kurro, eskuak burura eramanda. Bere eskuinean jarri nintzen, ni ere eskuak altxata, guzti hau mehatxuka eta deiadarka, jakina. Besteen bila jarraitzen zuten guri txakurrek apuntatzen ziguten bitartean. Berehala, Txapas aurkitu eta Kurroren ezkerraldean jarri zuten, hau ere eskuak altxata, jakina. Osorik geunden; orduan, hiru txakur hurbildu ziren. Batek zeintzuk ginen galdetu zigun.
ZULOZ BETERIK. Pasaiako sarraskian hildako lau militante autonomoek, denera, 113 bala zulo zituzten euren gorputzetan. Pasaiako badiara sartzeko erabili zuten zodiak ontzia, berriz, argazkian ageri den moduan gelditu zen Argazkia: Euskadi eta Askatasuna entziklopedia
garapenaren
LEIHOA Oarsoaldeko Garapen Agentziak bere weba du; garbia da eta atsegina nabigatzea Testua: Eneko Salaberria
arsoaldeko Garapen Agentziak badu bere webgunea (www.oarsoaldea.net), eta eskualdea garatzea helburu duen agentziak Oarsoaldearen garapen sozio-ekonomikoarekin nahiz gizarte garapenarekin zerikusia duten arloetako informazioa eskaintzen du webaren bidez. Orrialdea bi hizkuntzat an dago: euskaraz eta gaztelaniaz. Informazioa atalka zatituta dago, diseinu garbia du eta kolore aukeraketa egokia. Atsegina da, beraz, bertan nabigatzea. Orrialdera sartu orduko, atarikoa dago. Eta, bertan, hiru menu: goian, menu nagusia; alboetan, agentziaren zerbitzuak eta datu bereziak. Atarikoan azkeneko albisteak ere irakur daitezke, baita herritarrei egindako deialdiak ikusi eta lanpostuak aztertu ere. Herri bakoitzeko udalaren web orria bisitatzeko aukera ere ematen du. Garapen Agentziaren orrialdeak, halaber, urtean zehar kaleratutako dokumentuak geureganatzeko aukera ematen du.
O
35
p036_on
19/5/04
19:05
Pรกgina 1
jakitekozerbitzuak
Telefono zenbakiak LARRIALDIAK
ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696
IKASTETXEAK Orereta ikastola Langaitz ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun berri
OSASUNA Anbulategiak Zentroa Beraun Larzabal
IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo lizeoa 526850
007940 / 007941 006570 007800
SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT
510562 515653 518993 521210
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil
449680 340233 340143 526553 524420 344419
520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 513706 510450 / 510454 512500
LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia
524650 524003 527055 528244 510311 527342
OSASUNA Anbulatorioa
524516
KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur elkartea
344626
IKASTETXEAK Haurtzaro ikastola Elizalde Herri Eskola
112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo lizeoa Lezo herri eskola Lezo Institutua
526850 514804 511208
OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro Udal Kiroldegia Udal Igerileku Irekia Zaharren egoitza
490142 493311 492552 493745 490538
492212 490193
PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 510749 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Ilunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022
OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604
OSASUNA Anbulategiak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila
520195 515188 006550 400142
KULTURA-EUSKARA Herri musikaren txokoa 493578 Luberri ikasgune Geologia 260593 AEK 493957
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea
004340 396055 344478
Garraioa RENFE 64 96 37
EUSKO TREN 902 54 32 10
HERRIBUS 49 18 01
AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08
INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03
Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATEGIAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36
Larzabal. Asteguna: Lezo Asteguna: Oiartzun Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:
08:00-17:00 08:00-15:00
Egun osoz irekita egoten da Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da
08:00-15:00
08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00
UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo
IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30
Larunbata:
08:00-20:00
Igandea-jai eguna: 10-00-14:00, 16:30-20:00
Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45
p037_on
20/5/04
19:33
Pรกgina 1
20/5/04
J
p038_on
19:29
Página 1
orion z i tsu a ! ak o igar
MENDEKOSTEAK 2004 OSTIRALA- Maiatza 28
ko liga txapelketa irabazi zuen Allerru-eskubaloiak garai berezko Errenteria eta Pasaiaren selekzioaren kontra.
17:00 Kuku, Truku eta Bolenbaider pailazoak 19:00 Alkate txikiek jaiei hasiera emango diete. Pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra... Jarraian, buruhandi eta erraldoien kalejira txistulari taldearekin.. 23:00 Dantzaldia goizaldera arte TRIKI TAKE taldearekin 00:00 Hezikuntzak pregoia irakurri, txupinazoa bota... Jarraian, Zaharrak-berri tour bertso saioa Tiñelu elkartetik abiatuta
LARUNBATA – Maiatza 29 10:00 Diana Urantzu dultzaineroen eskutik. 11:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira.. 11:30 “Xurdin, Ipotxen Munduan” Bekoerrota kiroldegiko frontoian. 12:30 “Tomas Garbizu” Musika Eskolako musika bandaren kontzertua Gurutze Santuaren plazan. 16:30 Truk txapelketa Tiñelu elkartean. 18:00 Sueltoko dantza txapelketa Gurutze Santuaren plazan 18:00 Tortilla patata lehiaketa Zubitxo kalean 18:00 IX. Esku-pilota txapelketa: benjamin, alebin eta infantilak. Amaieran sariak partehartzaile guztientzat. 19:00 Euskaraokea gazteentzat: euskaraz eta azken-azkeneko berri musikalak Gurutze 19:00 Eskubaloia. Bekoerrota kiroldegian. 1979 urtean Espainia-
19:30 00:30
Buruhandi eta erraldoien kalejira, Lezoko txistulari taldearekin. Disko-top diskofesta Gurutze Santuaren plazan.
IGANDEA – Maiatza 30 10:00 Diana Urantzu dultzaineroekin. 10:00 Plater-tiraketa federazioaren tiro-zelaian (Arkale-Oiartzun). 11:00 Toka txapelketa Goiko plazan. 11:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira. 11:30 Jolas Parkea Saldise plazan (edo kiroldegiko frontoian euria eginez gero) 12:00 Herri Kirolak Gurutze Santuaren plazan. Iparraldeko jokoak:. Jarraian, alturako aizkolariak eta harri-jasotzaileak [Lapa zaran, Poti, Mugerza eta Ostolaza] 17:00 Haurrentzako herri kirolak eta jolasak Saldise plazan (edo kiroldegiko frontoian euria eginez gero) 17:00 Jolas Parkea Saldise plazan (edo kiroldegiko frontoian euria eginez gero) 18:00 Funky dantzaren ikuskizuna Goiko plazan Pontikako Eureka taldedaren eskutik 19:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira, txistulari taldearekin. 20:00 Bertsolarien saio berezia plazan. 22:30 Kalejira eta zezen suzkoa
Lezoko Unibertsitateko Udala
p039_on
22/5/04
19:20
Página 1
hantxe bertanjakiteko
JOKIN MITXELENA
“
ilustratzailea Alemanian
Alemanei gauzak lasaiago hartzeko esango nieke” Testuak: Arkaitz Oiartzabal
okin Mitxelena oiartzuarrak irakasle izateari utzi eta Alemaniara joan zen orain zortzi urte. Egun Neuwied hirian bizi da.
J
Zer ari da oiartzuar bat Alemanian?
Nire familiak ekarri ninduen hona. Nire familia hau erdi alemaniarra da eta, urte batzuz Oiartzunen bizi ondoren, txanda egiteko garaia zela erabaki genuen. Rin eta Mosela ibaiak elkartzen diren lurralde honetan daude postaletan agertzen diren Rhin bazterreko gaztelu horiek. Eta Koloniatik Bilbora bi ordutan iristen naiz. Oso praktikoa da. Zer da hemendik hutsune handiena sortzen dizuna?
Its asoa et a k afe huts aren prezioa. Zer ekarriko zenuke Alemaniatik hona?
Fitxa Izen-abizenak.
Jokin Mitxelena. Adina.
42 urte. Herria. Rhin-eko paiOiartzun. saia, Kolonia Lanbidea. hiria. LeiseIlustratzailea. gang,nire amaginarrebaren abizena; gizonek ere pixa eserita egiteko ohitura... Lehenago irakaskuntzan ibilia zara. Zer erakutsi diezu alemaniarrei?
NOLA ESATEN DA ALEMANIERAZ?... Kaixo. Hallo( Inauterian Agur. Tschüss, auf
baldin bazaude Elau!, Olau! Alaf!) Zer moduz. Wie geht´s?
Wiedersehen. Zein da zure izena?
Wie heisst du? Ni... naiz. Ich heisse...
NOLAKOA DA NEUWIED? “Hiri txiki honetan 70.000 mila biztanle bizi gara, tartean jatorri askotakoak, horietatik gehienak turkiarrak eta ekialdekoak; errusiarrak, ukrainiarrak, kasajoak... eta beste bazterretatik etorri garen nahaspila hau. Denak ongi etorriak izan gara; abegikorrak dira hemengoak”.
Ez nuke hantustea izan nahi, baina, baten ak ats ak dohain bihurtuz, gauzak lasaiago hartzeko esango nieke. Gauza guztiekin dramarik ez egiteko. Comedian Harmonist taldearen abestiak zioen bezala: Ein bisschen Leichtsinn kann nicht schaden. Hau da, ‘fribolitate pixka batek ez du kalterik egiten’. Eta haiek zuri?
Gutxien espero nuena: umorea. Hemengoek umorerik ez dutela dio mito batek. Hori dioenak ez du umorerik. 39
p040_on
22/5/04
12:47
Página 1
euskara rrenteria-Oreretako Lau Haizetara Euskara Elkartea barne prozesuan murgilduta dago orain dela aste batzuetatik, helburu honekin: elkartearen jarduna aztertzea eta eztabaidatzea. “Izan ere, azkeneko urteet an elk artea bera nahiko geldirik zegoela somatzen genuen; bestela esanda, helburuak argitu gabe”, adierazi dio ONi Lau Haizetarako zuzendaritzak. Hala, urte hasieran egindako batzar nagusian, gaia mahai gainean jarri eta prozesua bideratzeko lan talde bat eratzea erabaki zuten elkarteko bazkideek. Aipatutako lan taldeak bilera batzuk egin ditu, baita metodologia eta egutegia finkatu ere. “Eztabaidan ahalik eta lagun gehienen parte-hartzea beharrezkoa ikusi dugu, elkartearen jardunaz eta norabideaz hainbat ikuspuntu daudelako, bai bazkideen artean bai bazkideak ez direnen artean. Bakoitzaren kezkak argitzeko, beraz, elkartearen ateak irekitzea eta elkartea bera zabaltzea erabaki dugu”.
E
lau haizetara
ZABALDUZ Lau Haizetara elkartea barne prozesuarekin hasi da, denen artean “norabidea finkatu” ahal izateko Testuak: Iban Iza 40
I R E KIA. Bi ekarpen motak bildu eta jaso nahi dituzte: elkarteko bazkideena eta interesa duen herritar nahiz talde ororena. Elkarteko bazkideei gutun bana igorri diete, prozesuan parte-hartzeko gonbitea eginez; gaur egun 300 lagun inguru dira elkartearen bazkideak. Halaber, herrit ar denei ere eskaintza orokorra egin diete, orain gutxi HITZA egunkarian argitaraturiko iritzi artikuluaren bitartez. Ekarpenak edo proposamenak egiteko interesa duenak elkarteko bazkideekin harremanetan jartzea besterik ez du. Ekainaren bigarren hamabostaldirako, berriz, ekarpen guztiak bildu eta prozesuan parte-hartzen ari direnen artean banatzea da asmoa, Izan ere, uztailaren 3an egin beharreko mintegi bere-
p040_on
22/5/04
12:47
Página 2
albisteakeuskara
konpromisoen ORDUA Ttur-ttur elkarteak, Kontseiluarekin elkarlanean, herritarrek euskararekiko dituzten konpromisoak lortzeari ekin dio Testua: Iban Iza
Irudia: Kontseilua
rakunde eta taldeen konpromisoak bilatu ditu orain arte Kontseiluak, baina uneotan norbanakoen konpromisoak ere lortu nahi ditu. Hala, konpromisoen ze-
E
rrenda egin eta diptikoa kaleratu du Kontseiluak, 29 konpromisoekin. Oiartzunen, Ttur-ttur elkarteak egindako lanari esker, maiatzean oiartzuarrek diptikoak eskura-
Hamabi urte lanean 1992. urtean sortu zen Lau Haizetara elkartea. Errenteria-Oreretan euskal hiztunen komunitatea ahul ikusten zuten hainbat lagunek, sakabanatuta, eta, zenbaitetan, hautsita ere bai; hura egituratze aldera eratu zuten elkartea. Goiko kaleko egoitza batean hasi zuen bidea elkarteak. Xume. Baina aurrera urrats ugari egin ditu: Xenpelar Bertso Eskola, Eskolatik Kalera programa eta Mintzalaguna programa dira elkartearen ardatz nagusiak. Ez, ordea, bakarrak. Lau Haizetara aldizkariak iaz eman zuen bere aroa bukatutzat, beste bazkide batzuekin OARSOALDEKO HITZA egunkaria sortzearekin batera. Elkartearen fruitu oparoenetarikoa izan zen aldizkaria; 1994. urtean sortu zuten, hasieran hiru-hilabetekari, eta, aurrerago, hilabetekari. Euskararen normalizaziorako tresna aparta izan zen, eta, hein batean, euskal komunitatearen topalekua.
tzeko eta beteta itzultzeko aukera izan dute. Maiatzaren 29an Oiartzunen Sagardo Eguna da, eta hartutako konpromisoen inguruko aurkez-
pena eta jaia egingo da orduan. Ttur-tturrek modu horretan emango dio amaiera norbanakoen konpromisoen kanpainari.
Lan-munduan euskarari zirrikituak zabaltzen Oarsoaldeko lan-munduan euskara sustatzeko planak, OLA planak, emaitza politak eman ditu urtebetez enpresetako euskara planak martxan izanda. Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuko teknikariek eskualdeko zortzi enpresatan landu dituzte plan horiek, EMUN kooperatibaren laguntza teknikoaz. Iaz prozesua abian jarri zuten enpresek bigarren urteari ekingo diote aurki eta aurten enpresa sorta berri bat euskara planarekin hastea da asmoa. Laster ekingo diote euskara plana abian jarri nahi duten enpresen bilaketari eta hitzarmenak adosteko lanari.
ABB Niessen enpresako langileak. OARSOALDEKO HITZA Lau Haizetarako bazkideak kanpaina batean, orain bost bat urte. LAU HAIZETARA
Egutegia Hitzaldia eta mahaingurua.
Ekarpenak egiteko faseak irauten duen bitartean, hitzaldi eta mahainguru bana antolatuko ditu Lau Haizetarak. Ekaina. Ekainaren bigarren hamabostaldian, ekarpenen bilduma banatuko du. Uztaila. Uztailaren 3an mintegi berezia egingo du.
zian adostuko ditu Lau Haizetarak hurrengo urteetarako lan ildoak eta helburuak. “Euskarak energia eta helburuen premia du, gure hizkutzaren esparru honetan zein arazo dauden jakin badakigulako. Baina gure elkartetik haratago doan kezka da, euskaldunon hizkuntza komunitatea bizi dadin, herri osoaren konpromisoa behar delako”.
Antzezlan berria Orratx!-ek Lezoko Orratx! Kultur Elkartearen Orratx! Antzerki Taldea aurten antzeztuko duen obrari azken ukituak ematen ari da egunotan. Urrezko mendean girotuta dagoen antzezlanaren izena Komeriante tunante baino… da, eta ekainaren 25ean eta 26an aurkeztuko dute herrian, Gezala auditorioan. Antzerki amateurra lantzen duen taldeak antzezlan bat prestatzen du urtero bere tailerrean eta herrian estreinatu ondotik, herriz herri eskaintzeari ekiten dio. Lierni Fresnedok zuzentzen du taldea eta aurten lan berezia egin dute erdi aroko jantzi eta dekoratuak prestatzen. Ikustea merezi duen horietako ikuskizuna, inondik ere.
41
p042_on
21/5/04
09:50
Página 1
euskarahizkuntza eskubideak
Euskararen gorabeherak
Eskubidea
“
Eskubidea dugu alor publikoko jarduera guztiak euskaraz egiteko”
Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura
Normalizazioa
Lan munduko eskaerak GORA. Euskara merkataritzan Lezoko eta Oiartzungo komertzio eta dendetan euskararen presentzia bermatzeko kanpaina jarri zuten martxan orain aste gutxi. Euskara ez baitago salgai.
BEHERA. Buzoiko publizitatea Euskararentzat, gaztelania hutsean aurkezturikoa bezain kaltegarria da euskaraz gaizki idatzitako publizitatea. Akatsa, beraz, beheko altzari etxearena.
Kontseiluaren Hizkuntza eskubideak! Denon konpromisoa ekimenarekin bat eginez, eskaera hauek egin dituzte E LA, LAB, ESK, CCOO, HIRU, EILAS eta EHNE sindikatuek: Normalizazio prozesuak. Lantokietan hizkuntza normalizaziorako prozesuak abiatzeko eskatu dizkiete enpresaburuei. Hizkuntza eskubideak. Lantokietan eta euren produktuetan hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu diete enpresaburuei. Bai Euskarari ziurtagiria. Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko deia egin diete enpresaburuei. Langileak. Beste edozein herritarrek bezala, euskararen aldeko konpromisoak hartu behar dituztela gogoratu diete langileei.
Hitzordua
5 Behatokia
EKAINAK. (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)
902 19 43 32 42
Kontseiluak antolatuta, Hizkuntza eskubideak! Denon konpromisoa lelopean, manifestazioa egingo da Iruñean, 17:30ean hasita.
p043_on
22/5/04
19:04
Pรกgina 1
PASAIAKO UDALA
p044_on
22/5/04
18:56
Pรกgina 1