ON11

Page 1

o001_on

24/4/05

21:06

Pรกgina 1

XOSE ESTEVEZ

O ARSOALDEA N 2005eko apirila 11. zenbakia

GALIZIATIK GURERA

AUSTRALIARRAK OIARTZUNEN Txirrindularitzak ekarri zituen


o002_on

22/4/05

13:44

Pรกgina 1


o003_on

23/4/05

20:16

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Joxe Luix Agirretxe

Kax, Kax, Kax (KKK) izpira bezala, usteldutakoan ontzen omen da pertsona. Lazkao Txikik Xalbadorri eskainitako bertso batek hala dio. Hilaren hasieratik hona, Karol Wojtyla zein ona izan zen, ia santua, entzun behar izan dugu han eta hemen. Bere ekintza onen artean, Europa erdialde eta ekialdeko estatu sozialisten desagerpenean izandako eragina nabarmentzen dute hedabideek natural-natural. Sozialismoaz eta komunismoaz berez anker, kaltegarri eta deabruzko diren ideolo-

M

gia eta antolaketa sistema gisa hitz egiten dute. Izan ere, Bushi eta enparauei esker bizi dugun demokrazia eredu salbagarri eta perfektu honekin erkatuz, beste guztiak diktadurak dira. Gauza onak eta txarrak izango dituzte, baina amorrarazten nauena da hedabideen bitartez egiten den ideologizazioa. Herritarren inteligentziari burla izugarria egiten diote. Beste inoren akatsak aireratzen eta salatzen hasi aurretik, nork bereak begira ditzala. Kubari buruz bereak eta asto beltzarenak esatea

eta bertakoak ezkutatzea ez da zilegi, are gehiago tartean ‘gezurtxoak’ iragazten dituztela ikusita. Esango nuke, inoiz baino goxoago eta oharkabeago, baina inoiz baino indartsuago ari dela sistema kapitalista bere ‘artaldea’, balizko egia absolutuen bidez, hezten. Egia objektibotzat jotzen da egun bizi duguna dela denik eta antolaketa sistemarik onena. Kapitalismoa lotsagabetzen ari da eta bide honetatik jarraituz gero, laster dugu faxismoa ate-joka; kapitalismo lotsagabetua ate-joka.

jakiteko

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 11.a (2005eko apirila) Urtea. II.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 607 227 056 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.400 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Leire Oiaga eta Lander Garro

28 Itsasoa.

04 Zutabeak.

Gure arbasoek ontzigintzarako zura, burdina, galipota, kalamua eta lihoa erabiltzen zuten.

Xabier Oleaga, Joxemari Carrere, Kepa Olaiz eta Ortzuri Olaetxearen iritzi artikuluak.

10 Sakonduz. Abiadura

euskara

Handiko Trena. Eusko Jaurlaritzak eta AHT Gelditu! Elkarlanak begi ezberdinekin ikusten dute.

38 Don Bosco euskalduntzen.

nagusia

12 Klik. Errenteria-

12

Oreretako Iraultza Dantza Taldearen erakustaldia.

Don Bosco ikastetxeak erdaldun joerari buelta eman nahian hainbat ziklo euskaldundu nahi ditu.

16

16 Elkarrizketa. Xosé Estevez historialaria: “Unibertsitate giroan pijo intelektual bilakatuko nintzateke”

20 Campsa. OHARRA Esku artean duzu ON aldizkariko 11. zenbakia, apirilekoa alegia. ON hilabetero jasotzeko urteko 5 0 euroko laguntza eman behar zaio OARSOALDEKO HITZAri.

Etxeak eraikitzeko, erregai deposituak botatzen ari dira.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak) Gipuzkoako Foru Aldundia

20

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

23/4/05

20:18

Pรกgina 1


o005_on

23/4/05

20:45

Página 1

iritzia Puntua

Eszenatoki berriaren bila

ldizkari hau etxe-eraikina eta orrialdeak atariak bailiran, bi zenbaki haratago Denis Itxaso lagunak honen aurreko alean zioena oso gustora irakurri nuen, aitortu behar dut. “...Ezinbestekoa den sukalde lana...” eta antzerakoak aipatzen zituen, eta, besteak beste, “...Garrantzitsua deritzot Gernikako Estatutua aprobatu zen garaian kontsentsu politiko hartatik kanpo gelditu zirenek prozesu berri honetan parte hartzea...”, azpimarratu du. Eta horrekin batera busti da esatera “...testuinguru horretan... komenigarria litzateke politika penitentziarioan keinu politikoak egitea”, zeren eta, bere ustez, eta askorenean, “terrorismoaren biktimek eta presoek paper garrantzitsua beteko baitute”. Hau bera edo antzerakoak ez dizkiot lehen aldiz entzun Denisi. Bere alderdian garai batean ausardia behar zen halako gauzak esateko eta pasaiatarrak esan egiten zituen orduan ere, beste alderdikide gutxirekin batera. Orain, zorionez, askok, alderdiko agintetik bertatik, esaten dituzte halakoak. Esanak esan ondoren, egitea falta zaie. Baina hori ere etorriko al da. “Socialista de ikastola” omen da Denis, hala aurkezten omen du bere burua zenbait jendartetan. Uzta ona, oraingoan ere, ikastolarena, karietara. Berak esandakoak badituela erroak ematen du. Gaur bertan Miguel Buen alkate eta legebiltzarkidegaiari, besteak beste, egindako bi elkarrizketa irakurri ditut eta ezker abertzalearenganako keinu ugari antzeman dizkiot, “gobernua aldatzeko”, Kataluniakoaren gisara, eta “EAJ eskubitarra delako”. Aukera baino zerbait gehiago balego, berri onak lirateke gatazkaren konponketarako. Aukera zeinu horietan etortzea ere ez da gauza gutxi, iragan hurbilenarekin alderatuz gero. Politika orokorraz hitz egiten ari natzaizue, bai, baina nire esparruari, Oarsoaldeari alegia –Oiar-

A

Xabier Oleaga

HILEKO ESALDIA

Gaur eta hemen hasi biharko etxearen harriak jartzen

tzoaldeari, hobeto esanda– traiziorik egin gabe, zeren eta, ohartuko zinetenez, oiartzoaldetarrez hitz egiten ari naiz. Izan ere, ez da zaila euskal politika orokorraz jardutea gure eskualdeko protagonistak soilik aipatuta.

PRESENTZIA FALTA. Baina egoeraren araberako aukerez aparte, ‘elkarrekin’ horrek jeltzaleak ere barruan sartzen asmatu beharko luke. LizarraGarazikoari Denisen alderdikoen presentzia falta zitzaion. Akats bera egitea litzateke orain jeltzaleak agiango prozesu batetik kanpo uztea, gatazkaren konponketari dagokionean. Besterik da hortik aurrera alderdien artean sor daitezkeen aliantza berrietarako aukerak, ardatz bat eta bestea elkarrekiko indiferenteak izango ez badira ere. Eszenategi orokorrerako aldaketez hitz eginez gero, azkeneko hamarkadetan zerbait ikasi badugu zera izan baita, alegia, kanpoan uzten diren alderdiek badutela, ordea, besteek eraiki dezaketena eragozteko gaitasuna. Eraikitzeko gaitasun gutxiaren pare joan ohi baita eragoztekoaren abilezia handia, honek ere denentzat balio duelarik. Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetan gaude orain, baina etorriko dira eskualdeari gertuago eragiten dioten udal eta Aldundikoak ere. Bi urte luze ditugu egunotan esaten ari garenak zertan geratzen diren ikusteko. Ziur naiz eszenatoki oso desberdinean egongo garela ordurako. Gatazkaren konponketari dagokionean askoz garatuagoa izango den eszenatokian hain zuzen ere. Eta hauteskundeez ari naizenez, nahiz eta egun batzuk falta diren burutzeko, ausartuko naiz esatera ez dudala uste Gasteizko Legebiltzar berriak legegintzaldi osoa beteko duenik, hain zuzen ere, martxoaren 17ko emaitza demokratikoki degradatuek ezin izango diotelako eutsi eszenatoki politiko berriaren indarrari. Artean, politika orokorreko protagonista ugari eskualdean bertan izatearen abantaila baliatuta, ez du inork tentaziorik hemen bertan mikroklima propio bat lantzen hasteko? Diskretuki baina modu eraginkorrean biltzen hasiaz agian egin daitezke gauzak. 05


o006_on

22/4/05

13:47

Pรกgina 1


o007_on

22/4/05

13:48

PĂĄgina 1

artikuluairitzia

Koma

Mikelazulo

spaldian gertatu omen zen. Ezaguna izango duzue, agian, kontu zaharra. Mikelazulo izenaren nondik norakoa. Nik hala dut entzuna. Herriko gizonek Mikela izeneko emakumeari omenaldia egindako lekuak hartu omen zuen izen hori. Zergatik omenaldia? Bada, badirudielako beraiekin ongi portatzen zela. Zer esan nahiko du ‘ongi portatzeak’? Bada... tira, ez da oraingo gaia. Gutxi gorabehera honaino nik entzundako istorioa. Bestelako konturik dakienik izango da noski. Dena dela, nik nire burutazioak egin eta gero, pentsatzen dut, gizonen omenaldia gogoratu baino, gizonek dorre azpiko zoko horren iluntasunean Mikela zelakoa nola bilatzen zuten kontatzen dela istorioaren baitan. Egia izan ala ez izan, zer inporta; garrantzitsuena da herriko txoko batek gure imajinazioa martxan jartzeko eskaintzen duen aukera. Imajina dezagun bada. Imajina dezagun emakume bat dorre azpiko pasabidean. Goiko Kalearen aldera. Garai hartan merkatua oraindik egin gabe zegoen, jakina, eta harresiaren beste aldera zelai berdeak eta baratzak zabaltzen ziren. Ilunabarrean zoko ilun hartan emakume bat agertzen da, eguneroko ohiturari jarraituz. Arimaren lasaigarri omen diren elizkizunak amaituak dira eta azken sinestunak desagertzen diren une horretan, Santxoeneatik gora ariman baino hezur eta haragietan sinesten dutenak datoz, meza partikularra jasotzera. Eliz dorreko pasabidea, bestelako pasabiderako lekua bihurtzen da. Ezkutuko grinek, beste aldera pasa beharko dute iluntasun horretan argi bila. Eta imajina dezakegu Mikela izeneko emakumea iluntasun hartan gizon baten itzalean. Edo gizon bat Mikelaren argian itsutzen. Eta Mikelazulo fantasia lekua bihurtzen da. Baina horretarako beste aldera pasa behar da, ez gorputza, arima baizik. Baina halako pasabide edo zuloen magia herriko txoko askotan izan da. Morrongiletakoa eman dezagun. Galtzarabordatik etorrita, herrirako muga markatzen zuen. Han ere beste aldera pasa behar zen. Auzotik kalerako pasabide magikoa. Bi munduen arteko muga. Hura bota eta topoaren

A

Joxemari Carrere

HILEKO ESALDIA

Izena duen guztia da

zubi berri dotore eta jakina, porlanezkoa eraiki zuten, modernitatearen seinale, fantasiaren eragozle.

TUNELAK. Fantasia zuloak diren hauetan ezin ahaztu topoaren tunelak. Galtzarabordatik Pasaiara doan tunelak txikitako oroitzapen zoragarriak ekartzen ditu gogora. Topoan pasatzeak ematen zion halako misterioa, baina ezin konparatu haren ahoan jarrita beste alderako bidaia imajinatzerakoan. Zioten halakoak pasa egin zuela; bestelakoak pasatzen saiatu zela baina orduan topoa etorri eta aurretik eraman zuela. Zioten, kontuz ibili behar zela pasatzeko erabakia hartutakoan, eta batez ere kontuz iluntasun horretan topatuko zenuenarekin. Tunela zuzena ez denez ez da beste aldeko argia ikusten, Herrera eta Loiola artekoan ez bezala. Tuneleko beste aldeko argiak ez ikusteak, urteen bueltan gure herriaren metafora bihurtuko ote zenik sumatzen ez genuen garaietan gertatzen zen hau guztia. Izan ere, zuloz josirik dagoen gure herri honetan, argia iluntasunaren beste aldean ikusteak badu imajinazioak eragindako zerbait: magia. Kanpotik datorrenari Mikelazulo ikusterakoan zerbait piztuko zaio (baldin eta kuriositatea bere barnean bizi bada); eta galdetuko dio bere buruari pasabide horren arrazoiaz, eta nora eramango ote duen bideak. Baina tarte txiki hori pasa ezean ezingo du deskubritu. Goiko Kaleak eskaintzen duen beste garai bateko herri baten memoria. Badu, ordea, Mikelazulok herriko beste zuloek ez duten erakargarritasuna. Dorre azpiko pasabide xume horrek izena du, eta esaera zaharrak dioen moduan, izena duen guztia da, izana dauka. Eta izena izate horrek ematen dio misterioa. Mikela nor ote zenaren jakin-nahia. Morrongiletako zuloak edo topoaren zulo guztiek ez duten izena. Izen propioa, berezkoa, norbaitek noizbait jarria. Izan ere, leku izenik gabeko herriek historiarik gabekoak ditugu. Baina ez Udalak jartzen dituen kale edo plaza izenak, arimarik gabekoak, burokraziak sortuak. Izen jartzaile anonimoek gure kaleko zokoak bizilekuak bihurtzen dituzte; eta horrela haurrei edo bisitariei istorio harrigarria kontatzeko parada eskainiko digute, gurean bakarrik gertatua. Aspaldiko garai batean. Zerbait desiratzea nahikoa zenean hura betetzeko. 07


o008_on

24/4/05

18:58

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Kote

Handik

Sahara eta kolonialismoaren herentziak atzuk herentzietatik bizitzen dira eta besteak, berriz, ito, ezin bizirik. Azken honen isla dugu Saharako herriaren egoera. Hauei tokatu zaie amets gaizto baten moduko herentziarekin topo egitea. Espainiako Estatuak utzitako herentzi kolonialistaren ordainak sufritzen ari dira egunero Saharako herritarrak. Egoera larri hau orain dela 30 urte sortu zen, Espainiako Estatuak saharauiarrak Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zituenean, noski, beti bezala ordainsari ekonomikoen eta politikoen truke. Saharar herria hiru taldetan banatuta dago. 200.000 pertsonek 30 urte daramatzate Aljeriako lurretan, Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan. Marokoren inbasioen eta gerratik ihes egitea lortu zuten, geroztik bertan diraute. Beste batzuk, berriz, Saharako lurretan bizi dira Marokoren menpe, errepresio latza pairatuz. Hirugarren talde bat sahararrek gerlaren bidez berreskuratutako lurralde-

B

Kepa Olaiz

08

etan ditugu. Elkartasuna eta konpromisoa jaso dute oraingoan. Aste Santu honetan 17 pertsona Tindufeko kanpamentuetan izan gara. Denak Oarsoaldeko herritarrak. Batzuk uda partean haurrak jasotzen dituztenak, besteak egoera bertatik bertara ezagutu nahian eta beste asko hamaika helburu ezberdinekin. Janari eta arropaz gain, musika ere eraman dugu bidaia honetan. Tindufeko hiru eskoletan (Auserd, Smara, AaiĂşn) ekitaldiak antolatu ditugu, bide batez eskola hauetan 15.000 boligrafo banatu ditugu. Goraipatzekoa da herritarrek erakusten duten elkartasuna, baina ez da maila berdinekoa gure politikoen ardura. Itxuran, alderdi politikoak Sahara herriarekiko babes handia azaltzen dute. Baina, irtenbide politiko bat bultzatzeko garaian, borondate eza da nagusi. Zein bide geratzen zaio Sahara herriari? Berriz ere gerlarako bidea ? Beste behin, ‘hipokrisiak’ jango gaitu.


o009_on

24/4/05

19:00

PĂĄgina 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Apunteak GORA. Ereintza eskubaloi taldeko neska zein mutilek aurtengo denboraldian txukun aritu dira. Zorionak taldeko guztiei!

BEHERA. Pakito izurdea martxoaren 30ean hilik agertu zen Pasai San Pedron. Oraindik ez dago argi zerk eragin zuen bere heriotza. Tristura handia sortu du Pakitoren heriotzak.

Pakito hilik furgoneta barruan. U.E.

GALDERA. Donibaneko termika eskualdeko kutsadura iturri nagusiena da. Honen aurrean, itxi ala irekita mantendu behar da?

Zer dio? Eguneko zentroa berehala eraikitzearen aldeko taldea

Konponbide errealista baten alde Lezoko herria aspalditik ari da eguneko zentroak eraikitzea aldarrikatzen, baina hainbat arrazoi tarteko direla ez da errealitate bihurtu. 1999an hautatutako udal korporazioak gai honi lehentasuna ematea erabaki zuen; oraindik ere pil-pilean dagoen gaia da asiera batean ikerketa gerontologiko bat egin zuen Udalak eta ikerketa honekin argi geratu zen eguneko zentroa eraikitzea posiblea zela. Aukera desberdinak eztabaidatu ondoren, hogei pertsona sartzen ziren eguneko zentro bat eraikitzea erabaki zen, eta, bestalde, beste hogei pertsona pisu babestuetan sartzeko aukera izango zen. Hau guztia babes ofizialeko etxeen bajuetan joango zen. Proiektua Diputazioan aurkeztu zen, eta honek bere onarpena eman zuen, eraikitzeko onarpena, alegia. Gainera, Diputazioak berak diru laguntzak eman zituen. Enpresa eraikitzailearekin adostasun batera iritsi eta eguneko zentroa eraikitzearen kontratua sinatu zen. Dena ongi joan izan balitz 2006. urterako proiektu hau bukatuta egongo zen. Baina udal korporazio berriak urteetako lana bertan behera utzi du. Gure esfortzua ezerezean utzi du. Beraien ustez, eguneko zentroa egingo den lekua “ez da egokia�. Orain zentroa eraikitzeko toki berriak ikertzen ari dira (Alkalar

H

kalea...). EAEko Gune Urbano Degradatuen Errehabilitazio Sozio-ekonomikorako Programa Integralak izeeneko planean inbertsio desberdinak biltzen dira eta hauen artean hauek agertzen dira: Euskal Herria plaza, Markesane eta parkinaren erreforma, eta Pildain gizarte zentroa. Azken honen inguruan ez dago ez proiekturik ez aurrekonturik. Pildain gizarte zentroaren gaia ikusita, gure galdera honako hau da: Nola liteke egindako lan guztia bertan behera uztea balizko proiektu batengatik? Gainera, gure ustez, balizko proiektu berri honek aurrekoak balio zuena baino hiru aldiz gehiago balioko du eta ez hori bakarrik, eguneko zentroa eraikitzea atzeratuko du. Udal korporazio berriari eguneko zentroaren gaia berriz ere esku artean hartzea eskatzen diogu eta zentroa berehala eraikitzea eskatzen duten 1. 500 pertsonen eskakizunari erantzun bat ematea. Eguneko zentroa eta etxebizitza babestuak eskatzen ditugu orain!

Gehiegizko mirespena ertsonak mirestea ez dago gaizki, baina gauza guztiek bezala horrek ere bere neurria behar du. Arrazoi ezberdinak izan ditzakegu norbait miresteko, norberak jakingo du zerk sortzen dion sentimendu hori. Baina inorekiko mirespena neurriz kanpokoa denean... zerbait oker dabilenaren seinale. Aita santuaz ari naiz, jakina; Aita santuaren heriotzaren inguruan sortu den iskanbilaz. Ez dut ulertzen, ezin dut ulertu egun hauetan gertatzen ari dena, gainditu egiten nau. Aita santua hiltzea oso gertaera historiko garrantzitsua da, zalantzarik gabe. Eliza katolikoaren burua hil da eta sinestunentzat horrek badu bere garrantzia. Hori uler dezaket; izan ere, sinestuna ez naizen arren, sinesmen guztiak errespetatzen ditut, bizitza ulertzeko modu ezberdinak dauzkagulako eta guztiak direlako zilegi. Hala ere, errespetu osoz esan beharra daukat kontu

P

honek nire ulermen gaitasuna erabat gainditu duela. Hedabideek marka guztiak hautsi dituzte gai horrekin, hil aurretik eta hil ondoren eskaini zaion tokia gehiegizkoa izan da, heriotza ikuskizun bilakatu dute, batez ere telebistak. Hala ere, hein batean ulertzekoa izan daiteke, hor interes ezberdinak daudelako. Baina benetan harritu nauena zera da: munduko txoko guztietan milaka eta milaka pertsona haren heriotzagatik erabat saminduta ikustea, negar batean. Eta ez naiz elizako agintari edo agintari politikoez ari, jende arruntaz ari naiz, kaleko jendeaz. Horrek guztiak sentimendu nahasketa sortu dit barruan: harridura, haserrea, tristura (ez heriotzagatik, noski). Zein mundutan bizi gara? Egun hauetan estralurtarra sentitu naiz, ez nuen ezer ulertzen. Indar hori guztia beste zerbaiterako erabiliko bagenu!

hONa

Ortzuri Olaetxea

09


o010-011_on

24/4/05

20:58

PĂĄgina 1

iritziassakONduz

Txikizio Handiko Trena Nathalie Pelage Bordeletar hau AHT Gelditu! Elkarlaneko kide da, baita Oreretako Zutik-ekoa

ABIADURA HANDIKO TRENA

ere. Hendaiako ikastetxe batean klaseak ematen ditu. Buru-belarri dihardu Abiadura Handiko Trenaren aurka.

Azpiegitura eta Ingurumena

‘Euskal Y’-a aski ezaguna egin da, zorionez edo zoritxarrez. Tren hau Oarsoaldetik ere igaroko da, Oiartzun eta Lezotik, hain zuzen ere. Ehundaka mendi hektarea altxa eta zementoz estali beharko dituzte. AHT Gelditu! Elkarlanak eta Eusko Jaurlaritzak begi ezberdinez ikusten dute proiektu hau.

10

usko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenaren lanak uztailean hasiko dituela iragarri du berrikitan. Aukeratutako lekuak, Irun eta Ordizia, oso sinbolikoak dira. Irun, Frantziarekiko lotunea eta Ordizia Nafarroarekikoa. Dagoeneko, Frantziak, Katalunian egindako adierazpenetan, datozen 15 urtetan ez duela AHTaren Ardatz Atlantikoa burutzeko asmorik berretsi zuen. Horrek deusezten ditu Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien baieztapenak. Frantzian AHT sarearen ajeak pairatzen ari da SNCF, Estatuko Tren konpainia. Pasa den urrian, SNCFk iragarri zuen bere tren konbentzionalen sareko hainbat tren motelduko zituela, mantenu faltagatik. AHT sarean egin zuen inbertsio itzela, sare osoaren mantenuaren kaltetan izan zela onartu zuen SNCFk. Hemen eta Europan ere, hainbat adituk, Euskal Y-aren errentagaritasuna zalantzan jartzen dute. Kostuak kalteak bezain eskerga direnean eta au-

E

zokoen ajeez ohartuta, asko gara galdetzen dugunak zeinen interesa babesten du Eusko Jaurlaritzaren inposaketak? Batzuentzat, dudarik gabe, AHTren lanak diru iturri ederrak izango dira, altxor publikotik ordainduak eta orain arte kasu guztietan aurrekontua gaindituarekin. Hura pagotxa! AHTren aurkako mugimenduak, jendartearen arlo zabala ordezkatzen du eta eztabaida publikoa, zabala, ainitza eta zintzoa eskatzen dio Lakuari, baita herri kaltetuetako biztanleen iritzia loteslea izatea ere. Orain arte, beste auzi askotan bezala, ukapena, manipulazioa, debekua, iraina eta arbuioa baino ez dute erakutsi Eusko Jaurlaritzako ordezkariek. Herri gehienek ez dute informaziorik jaso ere, Irungo Udalarekin izandako liskarra lekuko, Euskal Herrian sekulan egin nahi izan den azpiegitura kutsakorrena eta garestienak bestelako trataera demokrakikoa merezi du. Eskerrak, tokiko komunikabide batzuek beren espazioa eskaintzen diguten! Gure eskualdea zeharkatuko duen trenbideak 25 km izango ditu. 12.500mko tunelak (luzeenak Arkaleko arkaitzapean 5.4 93 metrot akoa, S an Marko azpikoa 2.700 metrotakoa) 4.760 metrot ako bidezubi et a 4020 metro lubeta. Tuneletatik ateratako lur soberakinek 83 hekt area okupatuko dituzte, eskualdean.


o010-011_on

24/4/05

20:57

Página 2

sakONduziritzia

Abantailak herritarrentzat LAUTADAN IBILTZEKO TRENA. Abiadura Handian ( 250-280km/ordu) ibiltzeko, aldapa eta bira gutxi behar du AHT batek, beraz, gure lurrak oso desegokiak dira. Trazatuaren %60 tunelak, lubetak eta bidezubiak izango dira. Lur mugimendu eskergak, kamioien etengabeko joan-etorriak, pistak, baita hondakindegi ugari tuneletatik ateratako materiala pilatzeko ere (68 hondakindegi aurreikusten dira, 518 hektarea okupatuko dutela). Lanen bitarteko eragozpenek luzaz iraungo dute, eta dudarik gabe ezusteko bat baino gehiago gertatuko da gure lur menditsuetan. Zaratak, leherketak, hautsak eta produktu kutsakorren erabilpenak larriki zaurituko ditu gure bazterrak. Eta ondoren, beste zarata mota; Frantziako hegoaldeko linearen auzoek ondotxo dakite, protestaz protesta gaueko trenen zarata kontra dabiltzala! Trenbide bazterrean, bi hesi altuak zeruertzak eta lurrak urratzen; nekazarien eta ibiltarien bideak mozten; lekuak desitxuratzen. Abiadura Handiko Trenaren lanek gehienbat, erremu naturalenak dituzte kaltetuko. Gipuzkoako lur zabalen herenari eragingo diete. Kalkulatzen da Euskal Herrian katalogatuak diren 12.500 espezieri, gehienak ornogabeak, eragingo diela Trenak. AHTaren katenariak eta goi-tentsioko sareek sortzen duten kutsadura elektromagnetikoak, trenbidearen bi aldeetan diren 400 metrotara izango du eragina. AHTaren trazaketak, hemengo lur azpiko erreserba ainitz lehortuko ditu. Egitasmoak 30 km akuifero baino gehiago urratuko eta kutsatuko ditu. Aipamen berezia merezi dute Udalaitz eta Aralar (11,2 km) mendizerrak hustuko dituzten tunelek, akuifero baliotsuak hondatuz. Bestalde, trenbide hau eraikitzeko harrobiak jo eta ke ustiatu beharko dituzte, baita berriak zabaldu beharko ere. Garraioaren hazkundea bultzatzeko ereduaren ardatza eta beste azpiegitura batzuen sorburua dugu AHTa. Jaizkibelgo superportua, Gaintxurizketako industrialde logistikoa, 200 hektareatan. AHTaren eraikuntzarekin batera, Brusselan egindako deklarazioen arabera, kamioi kopurua bikoiztu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Garraioren etengabeko hazkundearen aztetik dabil Eusko Jaurlaritza, nahiz besterik esaten duen. Eredu ekonomiko honen hazkundearen motorrak, gure baliabide naturalak ditu erregai eta azken urte hauetan gero eta kontsumo altuagoa du motorrak, baliabideak azkarki murrizten joaten direlarik. Batzuen epe laburreko irabaziek ezin dute guztion etorkizuna sakrifikatu. Herritarrek informazio fidagarria eta iritzi erabakitzailea emateko eskubidea izan behar dute.

Eusko Jaurlaritza Garraio eta Herri Lan Sailek urte honetako otsailean, ‘Euskal Y: Trenbide Sare berria. Euskadi gera ez dadin’ izeneko txostena argitaratu zuten. ‘Euskal Y’-aren abantailez dihardu.

restazio handiko trena da gaur egun existitzen den garraio iraunkorrerako modelo bakarra. Euskal Y-a, prestazio handiko trena den heinean, ingurumena errespetatzen duen eta Euskadi barruan eta kanpora begira pertsonen eta merkantzien mugimendu librea errazten duen garraiobide modernoa da. Gure lurraldea azkartasunez lotuko du, eta azkarrago hurbilduko gaitu Madrilera eta Europako gainerako tokietara. Bere abiadurari esker –neurriko abiadura– ibilbide luzeak ohiko trenez baino askoz denbora laburragoan egin ahal izango ditu, eta, halaber, inguru naturala errespetatu eta gainerako garraiobideek baino segurtasun, lasaitasun eta erosotasun maila altuagoak eskainiko ditu. Laburbilduz, XXI. mendeko trena izango da. Ingurumenarekiko erabateko errespetua du Euskal Y-ak, garraio publiko sistema ekologikoa eta inguru naturala errespetatzen duena da. Eta, dituen prestazio altuak direla-eta, jasangarrienetakoa. Euskal Y-ari esker, egunero 630 tona CO2 gutxiago isuriko dira atmosferara, eta beste gai kutsagarri batzuen isurketa %60 eta %80 bitartean jaitsiko da (karbono monoxidoa, sufre dioxidoa eta beste partikula organiko batzuk), errepidez egiten den garraioarekin alderatuz. Egungo errepideko eta aireko garraioaren ondoriozko batez besteko zarata maila murriztu ahal izango da. Bestalde, nabarmen jaitsiko da gaur egun errepidez bidaiatzen duen bidaiari kopurua. Horrek ondorio mesedegarriak izango ditu trafiko pilaketan eta atmosferaren kutsaduran. Horrez gain, energia gehiago aurreztuko da,

P

egungo beste garraio mota batzuekin alderatuz gero; horrela, egunero, 133.700 litro erregai inguru aurreztu ahal izango dira, errepidearekin alderatuta: 125.350 litro bidaiarien garraioan, eta 8.350 merkantzien garraioan.

ALDEKO ARRAZOIAK. Euskal Y-ak aldeko 10 ditu. Hona hemen: Merkantziak eta bidaiariak garraiatuko ditu. Gure errepideetatik egunero 22.500 ibilgailu baino gehiago kenduko ditu, kamioien eta turismoen artean, horrek dakartzan ondorio mesedegarriekin: trafiko pilaketak, kutsadura... Askoz ere energia gehiago aurreztuko da, gaur egungo beste garraiobideekin alderatuz. Horrela, egunero 133.700 litro erregai inguru aurreztu ahal izando dira. Egunero, negutegi efektua sortzen duten gasen 630 tona gutxiago isuriko dira. Batez besteko zarata mailak murriztuko dira, errepideko eta aireko garraioarekin alderatuz. Trazatuak, egungo autopistenak baino ia hiru aldiz espazio fisiko gutxiago beharko du. Egunero 1,4 milioi euro aurreztuko dira kanpoko kostuetan: istripuak, zarata, kutsadura... Euskadi Europarekin eta Espainiaren gainerakoarekin lotuko du, azkar eta seguru. Madrilera eta Bordelera joateko 2 ordu baino zertxobait gehiago beharko ditugu, eta 6 ordu baino gutxiago Parisera joateko. Euskadiko hiru hiriburuak 30 minutu inguruko ibilbideen bitartez lotuko ditu, hau da, Euskadi barruan bidaiatzeko denborak asko laburtuko dira. Azkenik, hurrengo 20 urteetan, zuzenean eta zeharka, 13.000 lanpostu sortuko ditu. Honenbestez eta ikus daitekeenez, abantaila ugari ditu Euskal Y-ak euskal herritarrentzat. 11


o012-013_on

24/4/05

20:36

Página 1

nagusia

xx. mende hasiera

GOIZ BATEZ Iraultza Dantza Taldea 1900. urteko jantzi tradizionalen argazkiak ateratzen ari da azken aldian, urtetako lanaren erakusgarri Mikel Mitxelena Datuak. 1952-04-22. Errenteria-Orereta Ibilbidea Argazkilaritzako

ikastaroa egin zuen. 10 urtez aritu da ‘Fotografica’n. Los vascos y America liburua argitaratu du.

ORRAZKERA. XX. mende hasieran goi klaseko emakumeek motots ikusgarriak eramaten zituzten. Orrazkera beti pamelari lotua joaten zen

12


o012-013_on

24/4/05

20:35

Pรกgina 2

kliknagusia

INUDEA. Inudeek ongi jantzita joan behar izaten zuten. Askotan etxeko ugazabandrea baino hobeto, etxe hortako klase soziala altua dela erakusteko. Inudeek, normalean, txirikordak eramaten zituzten.

13


o014-015_on

22/4/05

20:38

Pรกgina 1

nagusiakklik

MODAREN GARRANTZIA. XX. mende hasieran modak sekulako garrantzia zuen. Garai honetan, jada, dendez eta boutiquez gain, familia bakoitzak bere jostuna izaten zuen. Garai hartako moda zehazten zuten aldizkari espezializatuak ere bazeuden.

14


o014-015_on

22/4/05

20:37

Pรกgina 2

kliknagusia

PALMERA.

Kapela ikusgarriak janzten zituzten goi klaseko emakumeek. Gizonezkoek ez bezala, emakumeek askoren artean aukeratzeko okasioa zuten.

GIZONEZKOAK. Moda gutxiago jarraitzen zuten gizonezkoek. Bizpahiru traje moten artean aukeratzeko besterik ez zuten. Normalean, onddo-kapelua edo kopa-kapelua erabiltzen zuten. 15


o016-019_on

23/4/05

17:11

Página 1

XOSÉ ESTEVEZ historialaria

Unibertsitate giroan pijo intelektual bilakatuko nintzateke” Testua: Jon Gaztelumendi Argazkia: Lander Garro

uskal Herrira etorri zela 33 urte dira eta Galizia utzi berria duela dio bere gazteleraren doinu kantariak. Hitz eta esaldi soilekin historiaren eta bizitzaren korapiloak askatzen dakien herritar xumea dirudi eta horrexek egiten du handi. Egungo intelektualak, benetakoak, Xosé Estevezen irudian gauzatzen dira. Oiartzundik abiatzen da egunero mundura eta ekarriko du, itzuleran, hausnartze berri edo buruhauste zaharraren bat.

E

Quirogan jaio zinen, nolako herria zen?

Gutxi gorabehera bostehun biztanle zituen garai hartan; Galiziarako herri handia. Haran bat da eta herria bailarako buru da: bi udaletxe daude Sil ibaiaren alde bakoitzean. Haranean kokaturik dauden herrixka guztiak bat eginez eta inguruko mendietan daudenak gehituz, 4.000 bat biztanle izango zituen. Orain gutxiago daude, herrixka asko hustu egin dira eta beste batzuetan ez da inor bizi. Nolakoa zen Galizia garai haietan?

Landa munduko Galizia bat zen batik bat. ‘Villa’ izanik ere, hiri eta landa munduaren artean kokatzen zen, baina landa munduaren 16

giroa zen nagusi. Nire aita taxilaria zen adibidez, eta, nire amak landa eta etxeko lanetan egiten zuen lan. Ingurune eta giroa batez ere Erdi Arokoa zen: Herrixka askotan ia ez zegoen argi indarrik, ezta urik ere kaleetan, eta etxeetan ez zegoen komunik. 19661967 urteetan Asturiasetik gertu zegoen herri batean bizi izan nintzen eta etxean ez genuen komunik. Hortaz, egunero baratzeko azalore bat ongarritzen genuen. Biztanleen %90ek baino gehiagok galizieraz hitz egiten dute; medikuak, Udaleko idazkaria, apaiza modukoek salbu. Behe mailakoen hizkuntza galiziera zen. 15 urte arte edo, ez nuen gaztelania ikasi. Hizkuntza Galizian gelditu den zerbait da?

Bai, bai, oraindik hitz egiten da. Gertatzen da, hirietan batik bat galtzen hasi dela. Bitxia da, gazteak eskoletan ‘gailegizatuak’ izan diren arren. Baina ez dago D eredurik, kasik A eredu bat litzateke, bi ikasgai ematen baitira galizieraz. Orain lege berriarekin ikasgaien erdia emango da galizieraz. Galiziatik atera, eta nora?

11 urterekin seminariora bidali ninduten, familia askorentzat ikasketak burutzeko aukera baka-


o016-019_on

23/4/05

17:10

Página 2

historiaznagusia rra seminarioa zelako. Hiru anaiak seminariora bidali gintuzten; familia xumeen aukera zen, oso merkea. Familia aberatsen semealabak Monforten zegoen Eskolapioen eskola batetara joaten ziren. Garestia zen, barnetegi bat zen eta ordaindu beharra zegoen. Seminarioan urteko 700 pezeta ordaintzen ziren: 1954. urteaz ari naiz. Hezkuntza oso gogorra izaten zen, diziplina zorrotza, moral hertsia. Astorgako elizbarrutiko seminariora joan nintzen eta 4 urtez egon nintzen bertan, 15 urte arte. Ondoren Lugoko seminario handira egin nuen aldaketa. Karrera osoa egin nuen seminarioan eta apaiz bezala ere hiru urtez egon nintzen. Bi urtez Galizian eta urtebetez Madrilen. Filosofiako karrera egiteko asmoz jo nuen Madrilera. Galizian ikasi eta Madrilen egiten nituen azterketak. Gelditzen zitzaizkidan gaiak ateratzeko bertan gelditu nintzen. Urte bat gehiago egin nuen apaiz, ondoren sekularizatu egin nintzen. Ikasketak jarraitu nituen hiru urtez, jada sekularizatua, eta gauez lan egiten nuen Herri-lanetan, M-30aren eraikuntzan hain zuzen. Euskal Herriarekin izan zenuen lehen kontaktua nolakoa izan zen ?

Eusk al Herrira etorri nintzen lehen aldia 1965. urtea izan zen. Teologiako 2. mailan nengoen. Gernikan herri-laneko funtzionario bat bizi zen, nire herrikoa zen. Nire gurasoek gure lur batekin muga egiten zuen lur sail bat erosi nahi zioten gizon honi eta eroskeratako tramiteak egitera ni bidali ninduten, hau izan zen Euskal Herrian izan nintzen lehen aldia. Gizon honen alaba batek Junta Etxea ikustera eraman ninduen. Bilbotik Gernikara nindoala euskara entzun nuen estreinako aldiz. Eta esan nuen: “Ostia! zer hizkuntza arraroa den hau, ez da deus ere ulertzen!”. Bertako baserritarrak ziren?

Ez, bi arrain saltzaile ziren, sardinak-edo saltzetik zetozen trenez.

Orduan pentsatu nuen: “Ño! zer gauza arraroa. Espainiako Estatuan gaztelania, katalana eta galiziera ez al daude, bada, soilik? Inork aipatu ez didan hizkuntza bat bada hemen!”. Eta nola joan zinen ezagutzen Euskal Herria?

Euskal nortasuna adierazten duen edozein elementuren ukazioa dagoela argi dago”

PPk boterean ezarri duen giroaren ondorioz zabor-historia egiten duten historialariak sortu dira”

Espainiako Estatuan gaztelania, katalana eta galiziera besterik ez zeudela uste nuen” Madrilen nengoela, neska euskaldun bat ezagutu, ezkondu eta Euskal Herrira etorri nintzen”

Eliz karrera amaitzean, Madrilen zeuden irakasle hauen bitartez, Madrilen zeuden ikasle euskaldunekin harremanetan jarri nintzen. Madrilen izan zen sarekada batean, hain zuzen, haiek zituzten panfleto batzuk gordetzeko eskatu zidaten, poliziak hartzen bazituen errepresio gogorra jasoko zutelako. Panfleto eta agirien artean Zutik-en aleak zeuden. Horrela, mugimendu abertzalea ezagutu nuen, ETAren berri izan nuen. Ondoren, Madrilen ikasleen artean jarduerak egiten genituen elkarrekin San Juan Evangelista izena zuen eskola batean, euskaldun, katalan eta galiziarrak. Hitzaldi zikloak egiten genituen, eta katalanez, galizieraz eta euskaraz ospatu genuen meza. Galizieraz neuk egin nuen. Bertan nengoela, ikasten ari zen neska euskaldun bat ezagutu nuen, berarekin ezkondu eta orduan, Euskal Herrira etorri nintzen. Etorri, ezkondu eta Euskal Herria ezagutzeko aukera hobea duzu. Zer aurkitu zenuen?

Kontzientzia nazionalista banuen. Beraz, nazio batean nazionalista dena bestean ere nazionalista da; arazoak berdintsuak direlako, erreprimitzen gaituen Estatua berdina baita. Gainera, Galeuzca izeneko mugimendua ezagutu nuen, doktore tesia ere gai honi helduta burutu nuen. Beraz, jatorrizko identitatetik adopzio-aberriaren identitatera txertatu nintzen, Euskal Herriaren borrokara. Zure ibilbide apalak zer erakutsi dizu?

Asko lagundu dit, ekarpen handia izan da, klase baztertuen arazoa ulertzen lagundu zidalako eta garrantzi handikoa da, garrantzitsua lurraren pare egoteko. Zeren irakasleak beste giro batean gaude, 17


o016-019_on

23/4/05

17:10

PĂĄgina 3

historiaz nagusiah

unibertsitate pribatuetako irakasleak gehien bat. Duela urte batzuk arte elitistagoa zen eta unibertsitate giroan murgilduta bizi izan banintz pijo intelektual bilakatuko nintzen, garbi dago, eta izarrei begira egongo nintzateke, utopia hutsean. Herri xehearekin izandako harreman honek, beraz, lurrera jaisteko lagundu zidan, eta gehiago, egunkarietan idazteko akuilua ere izan zen. Giro ezberdinak ezagutzeko aukera honek munduaren ikuspegi orokor bat eskaini dit eta gai diferenteak jorratzeko parada. Humanismo aldera egiteko joera hortik datorkizu...

Bai, hala da, esperientzia horren fruitua da. Zeren bene-benetan esaten dut mundua bide txarretik sartu dela. Neoliberalismo basati baten fasean gaude eta neoliberalismo basati harrapari honek gizatasunik gabe uzten du pertsona. Hobbes-ek esaten zuen hura, “homo homini lupus�. Norberak ahal duen guztia egin beharko du bizirauteko, gainontzekoak alde batetara utzita. Bizitzako esparru ezberdinetara barreiatzen da joera hau. Egun arazo berri bat sortu da, ikastetxeetan ematen den jazarpenarena hain zuzen ere. Jokinen suizidioaren ondoren garrantzia handia eman zaio gai honi, eta makina bat neurri ezartzen ari dira, baina neurri hauek partzialak dira: zigilatzeko, salatzeko. Hemen ezartzen duzu zure bizilekua, seme-alabak izaten dituzu... Galiziarekin harremana mantentzen duzu?

Bai, bai. Lehen maizago joaten nintzen. Ezindua daukat alaba, gaixotasun larria nozitzen ari da. Baina, hango prentsarekin kolaborazio lanak egiten jarraitzen dut. Galizieraz idazten dut, bertako kongresuetan parte hartzen dut. Ez hori bakarrik, hemen, emigrante galegoekin, hitzaldiak ematen ditut. Jatorrizko identitatea mantendu eta jaso gaituen aberrian integratzeko elkartea sortu genuen Trintxerpen. 18


o016-019_on

23/4/05

17:10

Página 4

historiaznagusia Nola aurkitzen duzu Galizia egun?

Bierasen dimisioarekin, gaizki baino okerrago. Fragak era honetan errazago dauka; nik gehiengo osoa aterako zuela pentsatzen nuen, baina orain samurrago dauka. Galizia, itxuraz, modernitatean murgiltzen joan da. Kanpotik joaten den jendeak hamabost egun igarotzen ditu bertan eta zenbat errepide berri, autopista berri ditugun aipatzen du. Galiziak estrukturalki herrialde atzeratu bat izaten jarraitzen du. Kulturalki Galizia dependientea da. Zure ustez, nola ikusten ditugu guk galiziarrak?

Euskaldunek galiziarrak nola ikusten zituzten jakiteko lan bat egin zuen Maiz izeneko batek. Ondorioak hauexek izan ziren: bat, berezko identitatea onartzen zaiela. Bi, sinpatia moduko bat zitzaiela, sustraiak mantentzen zituztelako euren herritik urrun egonik ere. Eta hiru, lanean onest zirela eta batez ere, euren artean hizkuntza mantentzen zutela baloratzen zen. Euskal Herriko historian asko arakatu duzu; denbora asko egin duzu euskaldunon historia aztertzen. Gure historiaren zer atal, zer ezaugarri azpimarratuko zenuke?

Euskal Herriak historian zehar, beti borrokatu izan du bere identitatea mantentzeko, eta hori azpimarratuko nuke. Bestalde, klaseen arteko duen nolabaiteko kontzientzia. Ez dut demokrazia bat zegoenik esan nahi, baina kontzientzia moduko horrek goi eta behe aldeko klaseen arteko diferentzia urritu egin du. ‘Apartheid’ egoera bizi dugula uste duzu?

Izen horrekin izendatzea ez nin-

tzateke ausartuko, arrazismo hegoafrikarraren kutsua hartzen duelako, baina banantze giroa dagoela, norgehiagokarena eta euskal nortasuna adierazten duen edozein elementuren ukazioa... Hori argi dago. Eta nolakoa da Xosé Estevezen egun bat...

6:45etan jaiki, gero eskolara emaztearekin joaten naiz, bera ere irakaslea baita, eta hiru orduz klaseak ematen ditut: 8:0011:00ak arte. Ondoren EUTGra, klase bat edo bi eman eta emaztearekin batera bazkaltzera. Arratsaldez 5:30 arte EUTGn egoten naiz eta idazten aritzen naizen denbora tartea da. Bestelako zaletasunik ez duzu?

Garai batean baratzean aritzen nintzen eta hura zen nire hobbya;

Azkar-azkar Trintxerpe. Konnotazio

hunkigarria. Identitatea. Identitaterik

gabe ezin da munduan ibili. Globalizazioa.

Mundializazioa deituko nioke nik. Denak gara munduko hiritarrak, baina norbera bere nortasun berezkoarekin. Galiziarra. Nire lehen identitatea eta jatorrizkoa. Borroka. Gizonak ezingo luke borrokarik gabe bizi. Etorkizuna. Ilusioak izaten ditugu denok. Etorkizun hobeagoa aurkitzea da horietako bat. Demokrazia. Herriaren gobernua omen da, baina grekoek zioten arabera, herriaren indarra esan nahi du.

asteburutan hor botatzen nituen toxinak, baina alaba larriki gaixorik dugunetik ezinezkoa zait horretan aritzea. Esan ohi duzu historia mespretxatu egiten dela, ez dugula historia aintzat hartzen...

Lantzen ari naizen iritzi artikuluari ‘Histobasura’ izenburua ipiniko diot, telezaborra dagoen bezala, bada, berdin. Espainian jarrera bitxia gauzatzen ari da. Memoria historikoa berreskuratzeaz geroztik, galtzaileena batik bat, gorpuak hobi komunetik ateratzearen programa horiek tarteko, PPk boterean ezarri duen giro horren ondorioz zabor-historia egiten duten historialariak sortu dira, historiografia frankistaren liburuak hartu, bertako datuak manipulatu eta garaileen historia egiten bukatu dutenak.

19


o020-021_on

24/4/05

20:41

Página 1

nagusiaccampsa z ziren herritarren maiteenak, eta gutxi ziren beren egitekoa zein zen ondo zekitenak; orain, etxeengatik ordezk atuak izango direnean, denok nabaritu dugu deposituen hutsunea, hainbeste urte eta gero. Lezo eta Errenteria-Oreretako paisaiaren parte bihurtu ziren deposituak jada ez daude beren lekuan. Hasieran, hauen eraikuntza aurrera eramateko hainbat gorabehera egon baziren ere, Campsak lortu zuen bere helburua. Hala, herritarren begirunea inoiz ere izan ez zuten petrolio eta gasolina deposituak gurean izan ditugu 40 bat urtetan. Ez dira historia gutxiko deposituak.

E

IRAGANA. 60ko hamarkadan, industrializazioak sortutako beharrak asetzeko, Camps ak (Compañía Arrendataria del Monopolio de Petróleos Sociedad Anónima) Pasaiako Portu inguruan biltegi handiago baten beharra antzeman zuen. Pasaiako Portuak 15etik 50 egunera bitarteko hornikuntza besterik ezin ziezaiokeen eskaini Gipuzkoari eta hau gabezia handia zenez gero, 4 hilabeteko eskaerei erantzungo zieten instalazioak eraiki nahi zituen.

40 URTETAN ZEHAR. Petrolio eta gasolina deposituak 40 bat urtetan egon dira. Argazkian, Campsaren deposituak eraikitzen ari ziren unea ikus daiteke, 1967. urtean.

CAMPSA: agur deposituei

Herritarren begirunea lortu ez arren, deposituak Errenteria eta Lezoko paisaiaren zati bihurtu ziren; urte asko eta gero, etxeak eraikitzeko bota dituzte Testuak: Olaia Gil eta Iasone Parada Argazkiak: Iñaki Berrio 20


o020-021_on

24/4/05

20:41

Página 2

campsanagusia Campsak, Parker eta Erret Konpainia Asturiarraren jabego ziren lurrak erosi zituen proiektura bideratzeko lur egokienak hauek zirenaren uste doaz. Lezoko Udalak ez zuen trabarik jarri (orduko 280. 000 pezeta baino ez zituen eskatu); aitzitik, Errenteriakoak lehen momentutik desadostasuna azaldu zuen. Errenteriako Udalak ingeniari industrial batek eta osasun ikuskatzaile batek egindako txostenetatik abiatuta hasi zuen bere argudiaketa. Hauen arabera, herriko erdialdearekiko gertutasunak, isurki suharberen erabilera ohikoak eta aurrera eraman nahi zen aktibitatearen beraren arriskuak lekua zein desegokia zen frogatzen zuten. Campsak, honen aurrean, eraiki nahi zituen instalazioek Inst alazio Petroliodunen Legea betetzen zutela azaldu zuen, eta gainera, ez zirela industria izango, baizik eta biltegi. Ika-mika ugariren ondoren, Campsak eraikitzen hasteko beharrezkoak ziren baimenak eskuratu zituen. Dena den, instalazioekin batera Oiartzun Ibaia zeharkatuko zuen zubi bat egiteko zegoen eskaera baztertu egin zen prozesuak aurrera egin ahala. 37. 000 m 2 -ko azaleran, 65. 000 m3-ko edukiera zuten deposituak eraiki ziren. Honetaz gain, energia elektrikoa sortzeko transformadorea, lurrin sorgailuarentzat eraikina, atezaindegi eta kontrol gela, aldagela, jangela, botikina, bi etxebizitza, tailer mekanikoa eta komunak ere altxa zituzten. Guztia, 3 metro luzeko harresi batez inguratuta.

laren kudeaketa dela medio, lur industriala izandakoa bizitzeko toki izatera pas ako da. Udal honek jada aprobatu du plana eta Lezon tramiteak egiten ari dira. Enrique Ponte Errenteriako Udaleko Bulego Teknikoko Zuzendari eta Udal Arkitektoak ONeri adierazi dionez: “262 etxebizitza eraikiko dira. Hauetatik, 52 babes ofizialekoak izango dira eta 210 askeak. Lokal komertzialak ere ez dira faltako, jakina. Gainera, Itsasbazterren Legea hor dagoenez, Oiartzun ibaitik etxebizitzeta-

rainoko dist antzia gutxienez 20metrokoa izango da. Beraz, pasealeku polit bat egin daiteke bertan.” Kontuan hartzekoa da, Udalak egiten dituen aurreikuspenak orientagarriak direla; oraindik ez dago behin betiko planik. Eraikuntza lanak martxan jartzerako, 3 urte inguru pasako dira, izan ere, ezertan hasi aurretik lurra aztertu beharra dago. Azterketa bereziki garrantzitsua da, orain arteko jarduerak lurra kutsa zezakeelako.

Lobato etxea Oraindik CLHren eskuetan dagoen Altzate eremuaren parte da Lobato Etxea. CLHren lurrak erosten dituen promotorak, legez, hau botatzeko eta bertan eraikitzeko eskubidea izango duela esan nahi du honek. Etxe okupatuetan bizi diren lagunen jabetza eskubideak noraino heltzen diren beste gai bat litzateke.

AURRERA BEGIRA. Campsa izandakoa, CLH (Compañía Logística de Hidrocarburos) izatera pasa zen 1992-93 urteetan. Orain, CLHk bukatu du bere egitekoa Lezo-Oreretako lurretan. Deposituak botatzeko obrak bukatzear dauden arren, oraindik ez dago Altzate eremuan etxebizitzak eraikitzeaz arduratuko den sustatzailerik. Errenteriako Uda-

HUTSA, DENBORA GUTXIZ. Deposituak bota dituzte eta lur eremua hutsa ikus daiteke. Dena den, gutxi iraungo du hutsune honek; izan ere, laster eraikiko dituzte etxeak eta lokal komertzialak. 21


o022-026_on

24/4/05

20:40

PĂĄgina 1

nagusiattxirrindularitza

AUSTRALIATIK gure artera Neil Stephens, Allan Davis eta Aaron Kemps Euskal Herrira etorri ziren txirrindularitzak bultzatuta; beraiek hobeto ezagutzeko aukera izan du ONek Testuak: Usoa Arbelaitz eta Eihartze Aramendia Argazkiak: IĂąaki Berrio

Lagun minak Txirrindularitzak eta Australiak batu ditu Neil Stephens, Allan Davis eta Aaron Kemps. Stephensek koordinatzaile lanetan zebilela ezagutu zituen Davis eta Kemps. Azken bi hauek betiko lagunak dira, betidanik ezagutzen dute elkar. Kempsen lehenengo entrenatzailea Allan Davisen aita izan zen. 22


o022-026_on

24/4/05

20:39

Página 2

txirrindularitzanagusia

HIRU BURU, HIRU HELBURU. Kempsek burua sartu besterik ez du egin txirrindularitza profesionalean; bere helburua, oraingoz, mundu hau hobeto ezagutu eta bertan ongi moldatzea da. Davisek esperientzia gehixeago du eta helburu sendoagoak ditu. Stephensek txirrindularitzan ahal zuen guztia eta gehiago eman zuen; orain, gazteek aurrera egitea da bere helburua.

iru australiar Oiartzunen. Zertan, ordea? Txirrindularitzak ekarri ditu gure artera. Allan Davis, Aaron Kemps eta Neil Stephens. Lehengo biak Liberty Seguros-Würtheko txirrindulari profesionalak dira eta Stephensek bizikleta gainean ibiltzea aspaldi utzi arren, txirrindularitza munduan asko du egiteko, Australiako Txirrindularitza Federazioko koordinatzaile baita. Hiru australiar hauen ibilbide profesionala oso desberdina izan da. Stephensi dagokionez, bere ibilbidea Marino Lejarreta, Txomin Perurena eta abarrekin hasi zen Caja Ruralen. Hiru urte igaro zituen bertan, eta hortik ONCE taldera pasa zen. Hemen Manolo S aiz ezagutu zuen: “Talde honetan nire momentu profesional hoberenak pasa nituen”. Talde honetan lau urte (1992-1996) eman zituen. Manolo Saizen laguntasuna beti ere

H

hor zuela, bi urte Festina taldean egin zituen. 1999an bere ibilbide profesionalari agur esan, baina, hala ere, ONCE taldearekin lan egiten jarraitu zuen eta oraindik ere txirrindularitza munduan burubelarri dihardu. Allan Davisi familiatik datorkio txirrindularitzarako afizioa. Bere aitona eta aita txirrindulariak izan dira eta anaia Italiako talde batean dabil. Davisek txirrindularitzako lehenengo urratsak Italian egin zituen: “Australiako Federazioak Italian duen 23 urte baino gutxiago dituzten txirrindularitzazaleentzako programaren barnean hasi nuen nire txirrindulari ibilbidea”. Italian bertan Mapei taldean egin zuen profesionaletako lehenengo urtea. Italiatik Euskal Herrira etorri zen, ONCE-Eroski taldera. Talde honetan urtebete egin ondoren Manolo Saizek zuzentzen duen Liberty SegurosWürth egungo taldean dihardu.

Koordinazioa Neil Stephensek Federazioan duen lanetako bat profesionaletara igaroko diren txirrindulariei lagundu eta aholkatzea da. Allan Davisen kasua adibide argia da. Mapei taldea desagertzear zegoenez, Stephensek Manolo Saizi aurkeztu zion Davis, etorkizunean profesional ona izango zela aholkatuz. Kempsekin ere antzerako zerbait gertatu da. Garrantzitsua da Stephensen lana, etorkizuneko txirrindulari gazteei aukera bat edukitzen laguntzen dielako.

Kempsek, gaztea izanik, ibilbide motza du profesionaletan. Italiako programan parte hartu ondoren orain bi hilabete Oiartzunera etorri da profesional modura. Allan Davisekin batera Liberty Seguros-Würth taldean dabil.

AUSTRALIA ETA E US KAL HERRIA. Allan Davis eta Aaron Kempsentzat ez dago aldaketa handirik Australiatik Euskal Herrira; izan ere, Australiako herri txiki batekoak dira jaiotzez. Neil Stephensek hobeto ezagutzen du Euskal Herria, 15 urte daramatza Oiartzunen bizitzen. “Niretzat aldaketa handiagoa izan zen, hiri handi batekoa bainaiz eta nabarmena da hiri handi eta herri txikietako aldea”, azaldu du Stephensek. Euskal Herrian gelditzearen arrazoia argi du Stephensek: “Hemengo jendea eta giroa oso maitekorra da, gainera australiarrak eta euskaldunak antzekoak dira”. 23


o022-026_on

24/4/05

20:39

Página 3

nagusiattxirrindularitza

Txirrindularitzari dagokionez, Euskal Herria eta Australia oso desberdinak dira: “Dena da desberdina”. Australian ez dago txirrindularitza profesionalik. Hori dela eta, profesionaletan aritu nahi zutelako etorri ziren Euskal Herrira. Australian selekzio nazionala dago eta bertako txirrindulariek zaletasuna dutelako ibiltzen dira bizikleta gainean. “Guretzat oso garrantzitsua da gustatzen zaigunetik bizitzea; izan ere, Australian ezin dugu txirrindularitzatik bizi. Eta Euskal Herrian horretatik bizi garenez, zortedun gara”, argitu du Stephensek. Egun, Australia munduko seigarren herrialde hoberena da txirrindularitzari dagokionez. Horregatik, Stephensek ez du txirrindulari australiarren egoera “normaltzat” ikusten. Gainera, australiarrek arrakasta handia izaten ari direla gogoratu du.

E S PR I NTE R RAK BAI NO GEHIAGO. Kemps eta Davis esprinter bezala ezagutzen dira. Hala ere, denborarekin pelotoian zerbait gehiago direla erakutsi dute. “Allan igotzaile ona da mendian eta hobetzeko gai da; ez da hoberenekin igotzen ari, baina denborarekin asko hobetuko du”, azaldu du Neil Stephensek. Aaron Kemps bide beretik doala azpimarratu du txirrindulari ohiak: “Ikus daitekeenez, Aaron gorputzez handiagoa denez igoeretan gehiago kostatzen zaio, baina oso txirrindulari azkarra da”, eta esprinterretan postu onak lor ditzakeela argi du. Stephensen ustetan, “Liberty Seguros-Würth taldean eta Manolo Saizen laguntzarekin hobetzeko eta asko ikasteko aukera izango dute bi txirrindulari hauek”. Duela sei urte baztertu zuen bizikleta Neil Stephensek. Profesional modura aritu zen garaian denetarik egin behar izan zuela gogoratzen du: “Laguntzaile gisa aritu nintzen gehienbat”. Hala ere, zenbait lasterketetan garaile atera izan zen. 24

Baina txirrindularitzan denak ez dira sariak eta momentu onak, une latzak eta gogorrak asko dira. Davisek iaz mendian igarotako momentu gogorrak gogoratzen ditu, baina egoera txar horietatik asko ikasi zuela azpimarratzen du: “Egunero-egunero sei-zazpi ordutako etapak izaten direnean gaizki pasatzen da”. Aaron Kempsek txirrindularitza profesionalean “dena gogorra” dela dio. Stephensek bere esperientzia ikusita, momentuak baino gehiago garaiak izaten direla gogorrak dio: “Nire garaian, etxetik urrun nengoenean eta bakarrik nahiko gaizki pasa nuen. Bestalde, Caja Ruralen egon nintzenean arazo ekonomikoak izan genituen. Eta ez hori bakarrik, garai haietan ez zegoen babeslerik”. Baina honen guztiaren gainetik bere Astigarragako eta Oiartzungo lagunen babesarekin aurrera atera zen. Euskal Herriko txoko guztiak dituzte gogoko entrenatzeko garaian. Iparralde edo Nafarroa aldera joaten dira normalean. Lauz pabost orduz entrenatzen dute egunean, baina entrenamendua ez da bizikleta gainean ibiltzera mugatzen; ohiko bizitza egiteko orduan ere muga asko daude, elikadurari dagokionez, lagunekin zerbait hartzeko garaian, semealabekin egoteko garaian... Hala eta guztiz ere, egun libreak ere badauzkate.

DOPIN-A. Jendearen artean nahiko zabaldua dago pasta eta pastelak janez ezin dela astebeteko lasterketa batean iraun, zerbait gehiago behar dela, alegia. Stephensek argi du zerbait gehiago behar dela, baina zerbait hori ez dira drogak. Honen ildotik, Australiako Selekzioko adibidea jartzen du: “Australian txirrindulariek elikadura aholkulariak dituzte janaria kontrolatzeko. Zer erosi behar duten, zer jan behar duten... aholkulariek esaten diete. Bestalde, fisioterapeutak ere badituzte, eta zein ariketa egin behar duten esaten diete. Beste

Aaron Kemps Jaiotze data. 1983-09-10. Jaioterria. Modbury

(Australia). Profesionala noiztik. 2005.

urtetik. Bi hilabete daramatza. Ibilitako taldeak. Australiako Selekzio Nazionalean aritutakoa da. Egungo taldea. Liberty Seguros-Würth.


o022-026_on

24/4/05

20:39

PĂĄgina 4

txirrindularitzanagusia

Allan Davis Jaiotze data. 1980-07-27. Jaioterria. Ipswich

Neil Stephens Jaiotze data. 1963-10-01. Jaioterria. Canberra

(Australia).

(Australia).

Profesionala noiztik. 2001.

Profesionala izateari noiz utzi. 1999an. Ibilitako taldeak. Caja Rural,

urtean egin zen profesional. Ibilitako taldeak. Mapei eta ONCE-Eroskin izan zen txirrindulari. Egungo taldea.

Liberty Seguros-WĂźrth.

ONCE eta Festina. Egungo eginkizuna.

Australiako Federazioko koordinatzailea. 25


o022-026_on

24/4/05

20:38

Página 5

nagusiattxirrindularitza

Hemen eta han Munduaren beste aldetik etorri ziren hiru australiarrak. Hizkuntza desberdina, kultura desberdina. Ia guztia arrotza. Baina gustura daude hemen. Allan Davis eta Neil Stephensek familia dute eta Davisen kasuan gainera, emaztea australiarra izanik, berak ez ezik familia guztiak Oiartzungo bizitza berrira egokitu behar izan du. Euskara ez dakiten arren, garrantzitsua ikusten dute euskararekin harremana edukitzea; hori dela eta, euren seme-alabek ikastolan ikasten dute. Hala eta guztiz ere, seme-alabei australiarrak ere badirela gogorarazten die. Pasaportea australiarra dute hirurek; ez dute beren nazionalitatea aldatu nahi. Hemen ongi integratu dira eta gustura daude, baina ez dute ahazten zer diren eta nondik datozen.

GARAIPEN UGARI. Allan Davisek garaipen asko lortu ditu Liberty Seguros-Würthekin. Urte hasieran Australiako Itzulian bigarren geratu zen; iaz, bosgarren postua lortu zuen munduko txapelketan eta Aragoiki Itzulian etapa bat irabazi du orain gutxi.

batzuk baino lesio gutxiago izaten

dituzte”. Pertsona oso prestatuak direla azpimarratu du Neil Stephensek eta prestaketa hori alderdi guztiei begira egiten dela. Horrez gain, Australiako txirrindularien kasuan kontrola zorrotza da: “Lasterketa bat baino hiru hilabete lehenago, egunez egun, txirrindulariek non dauden edota zer egiten duten esan behar dute”. Lana gogor eginez eta prestaketa handiarekin aurrera atera daiteke, dopinaren beharrik gabe.

UCI PRO-TOUR. Orain gutxi indarrean jarri den sistema da UCI Pro-Tour. Eliteko talde handiak txikienetik desberdintzen ditu; batzuetan, talde handiak euren artean lehiatzen dira eta txikiak berdin. Hala ere, kasu ba26

tzuetan bi mailetako taldeek lasterketa berean elkarrekin lehia dezakete. Stephens txirrindulari ohiak ez du aldaketa nabarmenik ikusten. “Agian zailtasunak talde txikiek izango dituzte, Kaiku eta Gorbea bezalakoek esaterako. B aina, hala ere, lan egiteko modua berdina dela pentsatzen dut”, azaldu du australiarrak. Allan Davisek ere badu honen inguruan zeresanik: “Arauak ez ditut ongi ezagutzen, baina ez dut uste aldaketa nabarmenik egongo denik. Txirrindularitzaren etorkizunerako sistema hau egokia dela iruditzen zait”. Urte honetan hainbat proiektu ditu Allan Davisek: “Italian kontzentrazioa egin ondoren, atsedenaldia hartuko dut. Ondoren, maiatzaren 16tik 22ra egingo den

Kataluniako Itzulian parte hartu nahi dut. Aurrerago begira, Frantziako Tourrerako prestatuko naiz”. Kempsek eskarmentu gutxiago duenez, etorkizuneko proiektuak urrun ikusten ditu: “Hiru hilabete daramatzat profesionaletan, beraz, ezagutze prozesuan nago oraindik”. Eliteko kirola ongi ezagutzen duten hiru pertsona dira Stephens, Davis eta Kemps. Allan Davisek eta Neil Stephensek familia dute et a euren seme-alabek biharko egunean hartuko duten bidea kirolari lotuta balego, ez lukete inongo arazorik ikusiko: “Kirolarekin gozatzea da garrantzitsuena guretzat. Gerora, serioago hartu nahiko balute beren erabakia izango da, baina printzipioz garrantzitsuena kirolarekin ongi

pasatzea da”, azaldu dute Davis eta Stephensek. Beraiek betidanik egin izan dute kirola eta ez txirrindularitza bakarrik. Allan Davis, esaterako, tenisean eta futbolean aritu izan da eta Neil Stephens judo, ureko eskia eta errugbian. Hiru txirrindulari hauei zaletasunak eraman diete arrakastara, hau da: “Gu ez gara arrakastaren bila joan, ezta diruaren atzetik ere. Txirrindularitza gustuko dugulako gaude gauden tokian”, aipatu du Neil Stephensek. Aaron Kemps, Allan Davis eta Neil Stephens. Euskal Herrian eta gure artean gustura dauden hiru australiar. Txirrindularitzaren aitzakian beren bizitzaren parte bat Euskal Herrian egin dute eta bertan jarraitzeko asmoa dute.


o027_on

24/4/05

19:05

Página 1

agendanagusia

HELDU DIREN HIRU HITZORDU

1erakusleiho LEHIAKETA Irabazleak bi lagunentzako Parisen asteburu bat lortuko du Testua: Eihartze Aramendia

usikaste eta Errenkoalde merkatarien elkartea aurtengo Musikasteko Erakusleiho Lehiaketa antolatzen ari dira. Urtero egiten da lehiaketa hau. Hala eta guztiz ere, aurtengo lehiaketak aldaketa txiki bat du: sariak. Beste urteetan hiru sari banatzen ziren; aurten, aldiz, bakarra, baina potoloa. Aur- APIRILAK 29 tengo irabaz- Erakusleiho lea Parisera Lehiaketan joan ahal i- aurkezteko zango da as- azken aukera. teburu pasa. Dena den, MAIATZAK bigarren eta 6-21 h i r u g a r r e n Erakuslehioak postua lor- jarrita egon tzen duten behar dute. lehiakideek ere saria ja- MAIATZAK soko dute. 14 Sei diskoko Sari banaketa. akzesit bana, 19:00etan. hain zuzen Errenteriako udaletxean, ere. Lehiaketa- Musikasteko ra aurkezte- aurkezpenean. ko azken eguna apirilaren 29a da eta maiatzaren 6tik 21era erakusleihoak jarrita egon beharko du.

M

2

XXVII. ESKULANGINTZA AZOKA. Aurtengo Euskal Herriko eskulangitza azokako berezitasuna miniaturagintza da. APIRILAK 30-MAIATZAK 1-2 11:00-14:00/16:30-20:30 Errenteriako Udal Merkatuan Ereintza Elkarteak antolatuta

3

IRUNE ARNAEZ Alkartasuna Euskal Dantza Taldeko kidea

“Orain arte egindako guztiari omenaldi xumea egin nahi diogu ” uskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa egingo da aurten Pasai Antxon. Aurtego txapelketa berezia da, 25. txapelketa izango da eta.

E

25. urtea dela-eta, zerbait berezia egiteko asmorik al duzue?

Orain arte egindako guztiari omenaldi xume bat egin nahi diogu. Bestalde, txapeldunak izan diren dantzariak eta Donibaneko txistulari taldea omendu eta elkartu nahi ditugu. Parte-hartze handia izaten al du txapelketak?

Nahiko aldakorra izan ohi da kopurua Partaidetza gorena 20 edo 25 dantzarikoa izan zen. Zein sari ematen zaie irabazleei?

Alkartasunaren eskutik txapela. Bestetik, gerrikoa, Jesus Jauregi trofeoa eta urrezko domina. Kutxaren trofeoa, Dantzarien Federazioaren Trofeoa, 350 euro...

MAIATZAK 29 Gipuzkoar Aurresku Txapelketa. 10:00etan. Pasai Antxon. Alkartasuna Dantza Taldeak antolatua. 27


o028_on

22/4/05

13:55

Pรกgina 1

jakiteko

lehengaien

AUKERA Ontzigintzarako zura, burdina, galipota, kalamua eta lihoa izan dira gure arbasoen lehengaiak Testuak eta argazkiak: Albaola Elkartea

izakiaren lanarekin batera zura, burdina, galipota, kalamua eta lihoa dira euskal ontzigileak beharrezkoak zituzten lehengaiak itsasontziak eraiki ahal izateko. Jakinduriak materia antzaldatuz sortu ditu itsasoak zeharkatzeko beharrezkoak diren ontziak. Garai batean funtsezko lehengai hauek Euskal Herrian eskura genituen. Gure aurrekoak zurarekin izandako harremana arestian landu ondoren, alde batean lasai utziko ditugu gure zuhaitz ibiltariak, eta ontzioletan zurarekin batera erabilitako osagaiei arreta berezia ari diegu ematen. Iltzeak eta aingurak egiteko hain beharrezkoa zen burdina Euskal Herriko hainbat meategietan ustiatzeaz gain, inguruko hamaika errekondotan eraikitako burdinoletan lantzen ziren indar hidraulikoari esker.

G

ERABILPENA. Galipota itsasontzien zuraren eta soken babeserako erabiltzen zen. Kroskoen kanpo azala galipota gordinarekin pintatzen zuten eta barrualdea, berriz, olioarekin edota bale edo zerri koipearekin nahasten zuten zikindu ez zedin. Pinu itsas28

tarrarekin eginiko txondorretatik lortzen zuten galipota. Lihoa, kalamua eta espartzua, sokak eta belen oihalak egiteko erabili dira garai ezberdinetan. Landare hauek sekulako garrantzia zuten eta belaontzi askok hamarnaka kilometro soka behar zituen beletaeako eta ainguretarako. Mendeetan jardun dira Euskal Herriko nekazariak ontziolen beharrak asetu nahian. Beraz, itsasoak sekulako eragina izan du baserrietan, nahiz eta gehienetan kostako eta lur-barneko gizarteak bata besteekiko isolatuak bizi izan direla ulertzera eman diguten.

ENKOADRATZEN ETA LANTZEN. Goiko argazkian egur piezak nola jorratzen ziren ikus daiteke; behekoan, berriz, haritz enbor bat nola lantzen den ikusten da.

Jolasean Lehen aipatu bezala, Pasai Donibaneko Ontziolan eraikitzen ari garen XXI. mendeko bale txaluparen eraikuntza aurrera doan heinean, aukera handia izaten ari gara aipatutako lehengai hauekin esperimentatzeko. Zur lan nagusiak bete ditugula, aurki hasiko dira kalapatatzaileen mailuen hotsak espartzua sartzen, galipotarekin txalupa beltzatuko dugun bitartean.


o029_on

24/4/05

19:18

Pรกgina 1

talaiatikjakiteko

PASAIAKO PORTUA, HERRITARRENGANDIK URRUTIAGO. 2004ko apirilaren 2an, kamioi baten atoiak Antxo eta Pasaiako Portua lotzen zituen oinezkoen pasabideko zatietako batean jo zuen. Istripuan ez zen ezbehar pertsonalik izan. Kolokan gelditu zen zubiko metalezko zatietako bat, eta horregatik kendu beharrean aurkitu ziren. Pasabidea erditik eten egin zuten. Ordudanik, pasabidearen zati hori Portuko hainbat tokitan egon da baztertua, konpontzeko edo... Aurretik Portuak Pasaiari bizkarra ematen bazion, orain, pasabiderik gabe, kaiak duen urruntasun kutsua askoz ere handiagoa da. Antxotarrek, esaterako, itsasoa 100 metro eskasetara dute; ikusi ahal izango al dute inoiz? Testua eta argazkia: Urko Etxebeste. 29


o030_on

22/4/05

13:56

PĂĄgina 1

historia jakitekoh

Abizena Zabala Armarria.

Tokiaren arabera armarri bat edo beste du abizen honek. Adunan eta Lezon, esaterako,

armarriak zilarrezko hiru makil ditu; urrezko lehoia ere agertzen da arrapalan. Orokorrean izkina guztia zilarrezkoa da eta bertan zortzi erbinude zuri ageri dira.

Banaketa semantikoa. Zabal +a Esanahia.

Zabala dena. Abizenaren kokapena. Bilbo. Portugalete.

Durango. Azkoitia. Eibar. Asteasu. Lezo. Tolosa. Amezketa.

Abizenaren hedapena. Elorrio (1575). Eibar (1641). Tolosa (1687). Bergara (1713). Donostia (1745). Ataun (1780).

Biografia Jose Vargas Ponce (Pasaia) tsas armadako militarra izan arren, Jose Vargas Ponceren benetako bokazioa idaztea omen zen. Eta idazteari ekin ahal izan zion gaixotasun batek militar moduan ezindu eta gero. Nahiz eta goi mailako intelektual izan, nekez aurkituko dugu Vargas Ponce bere garaiko ‘ilustratuen’ zerrenden artean. Bere lana, baina, oso anitza izan zen, esparru asko landu zuen eta: geografia, historia, antzerkia, saiakerak, hezkuntzarako proiektuak, literatura erotikoa... Eta bere izena ohikoa zen orduko erakunde akademiko eta zientifikoetan. Esate baterako, Espainiako Historiako Erret Akademiaren lehendakaria izan zen bitan. Euskaltzalea ere izan genuen Vargas Ponce. Mogeltarrek eta berak euskal etimologien inguruan elkarri idatzitako gutunak horren adierazle dira. Militarra eta idazlea ez ezik, politikaria ere izan genuen Vargas Ponce. Bere jarduera politikoa liberalismoari lotuta agertzen da. Are gehiago, iraultza frantsesak hedatzen zituen ideia askorekin bat egiten zuela esan dezakegu. Horren ildotik, Bonaparteren gobernurako hezkuntza erreforma bat prestatu zuen. 1804. urtean Vargasek idatzitako txostenak Pasaiako Historia laburbiltzen zuen. Deskribapen horretan, kaiaren, pasaiatarren eta inguruko herritarren egoera tamalgarriaren erantzuleak Donostia eta foru erakundeak zirela

I

30

pasaitar guztien

AITAJAUNA Pasaia batu eta udal bakarreko herria izatea lortu zuen Vargas Poncek Testua: David Zapirain Argazkia: ON

uzten zuen agerian. Hortaz, egoera konpontzeko, portua erabilgarri bihurtzeko, Pasaiako auzokoen bizitza berpizteko, eta Erresumaren onurarako, Pasaiako barrutiak batzea proposatu zuen Vargas Poncek. Plan honek Pasaia sortzeaz gain, Gipuzkoako erakunde foralen aurkako nolabaiteko erasoa zela azpimarratu behar da. Hurrengo urteetan, udal bakarreko Pasaia sutsuki defendatu zuen. Pasaia batu eta independientean ospatu lehendabiziko udalbatzarra ere bere gidaritzapean antolatu zen.

Aldendua Politikan hainbat tirabira izan zituen eta horiek direla medio, Jose Vargas Ponce Madrildik aldendua izan zen. Modu horretan, Gipuzkoako historiarekin eta, bereziki, Pasaiako arazoarekin egin zuen topo. Izan ere, Pasaiako kaiaren inguruko auzian, sei mendetan zehar argitu gabe zegoena, parte hartzeko eskatu zitzaion.

Fitxa Jaiotze data. 1760-06-10 Herria. Cadiz. Jarduera. Militarra,

intelektuala, historialaria eta idazlea izan zen. Heriotza data. 1821eko otsailaren hogeita batean hil zen.


o031_on

22/4/05

13:57

Página 1

historiajakiteko

Argazkia Oiartzun

Efemerideak Lezo 1927. MAIATZAK 17 Alfonso XI I I.ari omenaldia.

OIARTZUNGO VI. BERTSO ASTEA (1986) Girizi Elkartea 1982an hasi zen Bertso Astea antolatzen Oiartzunen. Garai haietan momentuko zortzi bertsolari onenak biltzen ziren: Lopategi, Murua, Sarasua, Amuriza... Kaxka ibiltzen zen gai-jartzaile eta urte honetan bertsolariei gaia jarri beharrean objektu bat jarri zien eskuan. Sekulako arrakasta izan zuen metodo honek. Peñagarikanok, bertso batean jaso zuen hau guztia. Argazkia: Iñaki Arbelaitz

Erregearen koroatzearen 25. urteurrena zela eta, Lezoko udaletxean gutuna jaso zen hori ospatzeko aginduz eta egindakoaren berri ematearen beharra aipatuz. Hona hemen Alfonso XIII. omentzeko lezoarrek antolatutako ekitaldiak: Goizean goiz, suzirien eta bonben artean Espainiako bandera jarri zen udaletxeko balkoian. Goizeko10etan Gurutze Santuko basilikan “misa cantada” eta Te-Deum izan zen. Bertan, Udalbatza osoa ez ezik maisua, andereñoa, eskola bietako umeak eta “numeroso público” ere egon ziren. Arratsaldeko 6etan umeentzako askaria egin zen, danbolin jotzaile batek alaituta, jende asko plazan bildu zelarik. Hau guztia idatzi zion Lezoko alkateak Gipuzkoako Gobernadoreari lezoarrek bere agindua zintzo-zintzo bete zutela adierazteko.

krONika zaharra Errenteria-Orereta

pilotari handien SEHASKA Hainbat frontoi historiko botatzearekin batera, Errenteria-Oreretako historiaren zati handi bat bota dute Testua: Rafa Bandres Argazkia: ON

etidanik izan da ErrenteriaOreretan pilotarako zaletasuna. Errenteriar ugari izan ziren gure herriaren izena munduan barna lau haizetara zabaldu zutenak. Baina frontoi ugari botatzen ari dira azkenaldian; honek gure he-

B

rriaren historia luzea botatzea esan nahi du hein handi batean. Horietako bat duela bi urte bota zuten, 2003an, frontoi historikoa eta luzea. Aiako Harria kaletik Alabergara doan bideko obrak tarteko, Telleri Alde eskolan zegoen beste frontoi bat bota zuten.

Errenteria-Oreretako udal frontoia zena, estali berritan. ON

Gainera, azkenaldian bolo-bolo dabil herrian Batzokiko frontoia bota nahi dutela. Eta jo dezagun bota egingo dutela. Honenbestez, hau ikusirik, Fanderiako frontoi berriak botatako hiru frontoiak ordezkatzen ditu. Dena den, Fanderiako frontoia laburra da eta botatakoak luzeak ziren. Honekin batera ez legoke gaizki berriz ere gogora ekartzea 1974an eraiki nahi zen frontoia. Urte honetan Donostiako eta Errenteria-Oreretako hainbat udal ordezkari elkartu ziren Olibeteko lurretan eraiki nahi zen frontoiaren proiektuaz hitz egiteko. Zoritxarrez, proiektua atzera bota eta ez zen frontoirik eraiki. 31


o032_on

23/4/05

20:02

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Hitz gezidunak Begoña Amonarriz Mila

Ald. gizon izena

Materiale

Biharkoa pasata

Materiale

Ilunak

Aireportu euskalduna

Litioa

Aireportu euskalduna

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Iraun

Materiale

Materiale

Materiale

Zimurdura Mendialde Tiroak botaz

Materiale Toka, zaitez

Gip. daukat

Puskaketa Aireportu euskalduna

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Ald. Lugo

Aireportu euskalduna

***

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Adarrak Materiale Materiale Materiale moztuz Aireportu Aireportu Aireportu Burmuin euskalduna euskalduna euskalduna Erriberako Materiale Materiale Materiale ibaia Aireportu Aireportu Aireportu Ingl. ados euskalduna euskalduna euskalduna Udaberriko Materiale Materiale Tipi.... seinale Espetxeko Aireportu Aireportu gela euskalduna euskalduna Ald. Nihoa. Belaren Materiale Materiale Hau bera onomat. Aireportu Aireportu Noka. Arakatu euskalduna euskalduna Badiozu Ald. NafarroMateriale * Zuhaitza ako herria Ald. daude Europako Aireportu Mama euskalduna Gogorra txanpon ohia goxoa

Baldintze- Aireportu Aireportu Aireportu tan euskalduna euskalduna euskalduna Bihotz Astoaren Materiale kolpeak beroaldia Materiale Materiale Materiale Aireportu Errito Aireportu Aireportu Aireportu Utzi euskalduna katolikoa euskalduna euskalduna euskalduna Biharren Ald. Litroa Materiale Materiale aurrekoa Jainkosa Trostaren onomat. Hilobitako Aireportu Aireportu Antzerki hizkiak euskalduna Atzizkia euskalduna taldea Belar Zeken, Materiale Materiale Materiale ikutuezina Materiale mizikin Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Kasik Kasik euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Gora joan Materiale Materiale Urkatu Zagi txikia Materiale Kantitate Hika. Aireportu Aireportu KontsonanAireportu Abadea Azkena euskalduna eztabaidan euskalduna euskalduna tea

Horma, jela

Materiale

Mama goxoa

Aireportu euskalduna Azken konMateriale tsonantea Aireportu euskalduna Ald. Zintzo Arrain mota Materiale Uranioa Imagina, itxura Zero

Imagina, Gora joan Materiale Materiale Urkatu Zagi txikia Materiale itxura Kantitate * Zuhaitza Hika. Aireportu Aireportu KontsonanAireportu Abadea Azkena Zero eztabaidan euskalduna euskalduna tea euskalduna

Aireportu euskalduna

Materiale

Naf. Gazta

Materiale

Ald. Aireportu Ald. tente Aireportu koldarrak euskalduna euskalduna Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Nitrogenoa

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Materiale

Zinka

Materiale

Ald.

Ald. Infusioa Nitrogenoa

Materiale

Aireportu Ald. euskalduna Zereal bat Infusioa Eme ez Materiale Anperioa dena Aireportu Saila Igarlea euskalduna Bizk. Materiale Materiale Bezala Lehengo Aireportu Aireportu urtean euskalduna euskalduna Ald. jotakoa Materiale Guraso Aireportu arrak euskalduna Bizkaiako Materiale herria Aireportu Neka euskalduna Gipuzkoako Egoera herria lasaia Zein Egur pertsona Errep. Txori Zilarra mota Musika Nor nota pluralean Materiale

Bizkor Anperioa

Aireportu euskalduna

Bizkor Anperioa

Aireportu euskalduna

Materiale

*

Aireportu euskalduna Materiale Aireportu euskalduna Erriberako herria

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Kontsonantea Politiko Txinatarra Potolo, gizen Mila

Materiale

Litioa

Aireportu euskalduna

Materiale

Ald. Kexa onomatopeia

Aireportu euskalduna KontsonanMateriale Materiale tea Aireportu Aireportu Iodoa euskalduna euskalduna KontsonanMateriale Materiale tea Aireportu Aireportu Iodoa euskalduna euskalduna

* zuhaitzak

Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Leon Tolstoiren esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea— hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

T1

2

3

4

Z5

6

7

11

12

E13

14

15

16

17

32

K 8 N 9 A10 18

19

20

5

7

2

3

7

9

1

10

4

6

9

10

2

13

9

12

4

13

8

2

13

1

6

10

6

13

5

10

15

10

3

11

13

1

3

3

9

10

14

3

13

15

13

9

10

9

13

16

3

1

13

10

4

13

16

3

1

13

9

4

15

13

9

10

9

17

10

3

1

10

1

5

13

10

13

11

10

3

5

3

8

14

4

2

13

16

4

2

15

16


o033_on

24/4/05

20:43

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau?

HITZ GEZIDUNAK A I

A P

G O

I T R

Z

T R

G A U I

B A

Z

B

I

U R K

Z A

A K A L

A

L T

B E

E

L

E

L

I Z

A N R

A

A G A

M E T

A K

G A R K I

A R

I

I Z O T

L O Z

I

T O A Z

A Z A

K R A R E A U N

A Z N

M A T U Z I K E T

A T

Z

M

D

A G

PASARTE KODETUA “Zoriontasunaren sekretua ez da beti nahi dena egitea, egiten dena maitatzea baizik”. Leon Tolstoi

ON-EN MARTXOKO ARGAZKI LEHIAKETA Non egina da baranda ezagun hau?

irabazlea

ERANTZUTEKO EPEA Maiatzak16 (astelehena) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta ZER DEN ADIERAZI

ZURE IZENA / TELEFONOA

Pasaiako Luzuriagan

IRABAZLEARI SARIA Solarium sesioak One-n (Orereta) Mailu Mitxelena oiartzuarra ONen harpideduna izan da azken lehiaketako irabazlea. Kaialde jatetxean afaria irabazi du sari gisa. Argazkian, Mailu —ezkerrean— Kaialdeko arduradunarekin.

PARTE HARTZEKO BALDINTZA ONen harpidedun izan behar da

33


o034_on

22/4/05

13:57

Pรกgina 1

jakitekoiibilaldia

Ibilaldia Jaizkibelgo itsasertzari bira Datuak Ibilaldia.

Jaizkibelgo itsasertzari bira. Zailtasuna.

Ibilbide erraza. Dena den, ibilbidea ez dago markatua. Luzera.

8 kilometro. Denbora. 4 ordu, baina hobe 5 ordu hartzea. Desnibela. Gora. 785

metro. Behera. Igoera

bezala, 785 metro.

bioznar

Jakin

LURMUTURRA

Artzu baserria.

Ibilaldi hau ez dago Oarsoaldeko eremuan, bere mugan baino Testuak eta argazkiak: Felipe Uriarte

ondarribiko frontoia (50 metro) abiapuntutzat hartuko dugu. Frontoia eskubian utzita errekatxo bat igarotzeko zubitik pasako gara. Baserri eta zelai artean bidea bilatu, Semizarga baserrian eskubira, Guadalupeko errepidera irten arte. 200 metrora Errandonea jatetxea igaro eta hortik ezkerrera joan. Santiagoko bidea hartuta Guadalupeko elizara iritsiko gara. Guadalupe gibe-

H

34

lean aldapa gora jo, marka txurigorriak jarraituz Erramu Dorreoira heldu arte. Hortik, Erentzin pistara jaitsi. Itsasertzetik eskubira jo eta zelaiak gurutzatu. Hauen bukaeran B6 seinalea jarraitu. Aldapa gora, B3 segi eta pistara irten, Forte ondotik, errebolta handi batean. Aldapa behera frontoira eramango gaituen bide zuzena aurkitzea besterik ez zaigu gelditzen.

Goiko argazkian Bioznar Lurmuturra ikus daiteke; behekoan, aldiz, Guadalupeko eliza

Kanaberadiak Ibilaldi honetan aukera dago oraindik ere gelditzen diren hainbat kanaberadi ikusteko. Garai batean, Valentziara saltzen omen ziren. Baserritarrak kanabera erabili izan du bere tresnak osatzeko: langak, kirtenak...

Eder eta dotore jarrita dago baserri hau Kantauri ertzean. Bere irudiak antzineko garaietako oroimenak ekartzen dizkigu, non Jaizkibelen baserri asko ziren. Juztiz baserria.

Nafarroako Erregearen eta bertako gazte ederraren historia ekartzen digu gogora.


o035_on

24/4/05

19:08

Pรกgina 1

sormenajakiteko

Sukaldaritza

ON-line

Txirla eta zigala kremaz betetako orburuak Osagaiak (4 lagunentzat): 12 orburu edo alkatxofa

3 tipulatxa

8 zigala

30 g gurin

12 txirla

12 ganba

150 g urdaiazpiko egosi

30 g irin

ehenik eta behin, ongi garbitu behar dira orburu edo alkatxofak eta ondoren egosi. Orburuak egosten diren bitartean, aparteko kazola batean zigalak egosi. Behin zigalak egosita erreserbatu gerorako. Orburuak eta zigalak ongi egosten ari diren bitartean, txirlak ur pixka batean ireki daitezen aprobetxa dezagu eta irekitzean barruko haragia kendu eta hau ere gerora erabiltzeko izkin batean utziko dugu. Baina kontuz, ez bota txirlen oskolak; hauek ere gorde egin behar dira, baita egosteko erabili dugun ura ere. Zartagi batean gurinetan tipulatxak fin-fin txikituak

L

sueztitu behar dira. Behin sueztituta, ganba eta txirla txikituak salteatzen dira. Egindako honi guztiari urdaiazpiko egosia gaineratu behar zaio, hau ere fin-fin txikitua. Guztia sueztitua dagoenean, fartsa hau guztia irinarekin eta txirlen saldarekin loditzen da. Honekin lortutako orearekin orburuak beteko ditugu. Honetaz aparte, txirlen oskolak gainerretzen dira. Azken hau orburu beteak apaintzeko erabiliko dugu gainean jarriz (argazkiak ikus daitekeen bezala). Jarraian eta amaitzeko, egindako guztia platerean jarri eta bakoitzaren gustura apaindu daiteke.

kirolari leihotik

BEGIRA Errenteria-Oreretako kirol arloez jabetzeko aukera dago sarean Testua: Eneko Salaberria

rrenteriako Kirol Patronatuak ere badu bere webgune propioa: www.errenteria.info/errenteriakirolak. Orrialdea bi hizkuntzatan dago idatzita: euskaraz eta gaztelaniaz. Garbia da, beraz, erraz nabigatzen da bertatik. Ezkerretara du menua eta bertan hamaika atal aurkituko ditugu. Lehendabizikoan, Aurkezpena atalean, Patronatuaren helburuak zeintzuk diren azaltzen dizkigute. Ikastaroak eta Tarifak ataletan, aldiz, helduentzat nahiz gazteentzat antolatzen diren ikastaroak ikus ditzazkegu, baita abonuen prezioak zenbatekoak diren jakin ere. Kirol federatua eta Eskolako kirola ataletan, kirol ezberdinetako elkarteetako koordinatzaileekin harremanetan jartzeko aukera ematen digu. Eta ez hau bakarrik, herriko kirol instalakuntzak zeintzuk eta nolakoak diren ikusi eta asteburutako kirol ekintzen ordutegia jakingo dugu. Kirola egiteko gogoa duenak eta nondik hasi ez dakienak, bisita dezala webgunea eta jar dadila hauekin kontaktuan.

E

ARTELAN JANGARRIA. Josetxo Burlada da artelan jangarri honen egilea. Burlada, Lezon dagoen Kaialde jatetxeko arduraduna da. Aurtengo irailean 10 urte beteko dira jatetxe honek ateak zabaldu zituenetik. Argazkia: Eihartze Aramendia

35


o036_on

22/4/05

13:59

Pรกgina 1

jakitekozzerbitzuak

Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696

IKASTETXEAK Orereta ikastola Langaitz ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun berri

OSASUNA Anbulategiak Zentroa Beraun Larzabal

IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo lizeoa 526850

007940 / 007941 006570 007800

SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT

000113 515653 518993 521210

KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil

449680 340233 340143 526553 524420 344419

LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 513706 510450 / 510454 512500

LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia

524650 524003 527055 528244 510311 527342

OSASUNA Anbulatorioa

344400

KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur elkartea

344626

IKASTETXEAK Haurtzaro ikastola Elizalde Herri Eskola

112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo lizeoa Lezo herri eskola Lezo Institutua

526850 514804 511208

OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro Udal Kiroldegia Udal Igerileku Irekia Zaharren egoitza

490142 493311 492552 493745 490538

492212 490193

PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 344566 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Ilunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022

OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604

OSASUNA Anbulategiak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila

520195 515188 006550 400142

KULTURA-EUSKARA Herri musikaren txokoa 493578 Luberri ikasgune Geologia 260593 AEK 493957

KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea

004340 396055 344478

Garraioa RENFE 64 96 37

EUSKO TREN 902 54 32 10

HERRIBUS 49 18 01

AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08

INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03

Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATEGIAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36

Egun osoz irekita egoten da

Larzabal.

Asteguna:

08:00-17:00

Lezo

Asteguna:

08:00-15:00

Oiartzun

Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:

Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da

08:00-15:00

08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00

UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo

IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30

Larunbata: Igandea-jai eguna:

08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00

Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45


o037_on

22/4/05

17:39

Página 1

hantxe bertanjakiteko

ALAZNE IZULAIN Irakaslea Miamin

Inoiz baino abertzaleagoa sentitzen naiz” Testuak: Olatz Lekuona

uela bi urte Lezo utzi eta AE Bet ara hegan egin zuen Alazne Izulainek. Hemengo guztia ikaragarri botatzen du faltan.

D

Zer dela eta joan zinen?

Hasiera batean, nire esperientzia profesionala zabaltzearren erabaki nuen hona etortzea. Noski, ABEetan zehar bidaiatzeko aukerak ere erakarri ninduen. Euskal Herria eta Lezo faltan botatzen dituzu?

Lekuena baino familia eta lagunen hutsunea sentitzen dut. Baita hizkuntza eta euskal kulturarena ere. Inoiz baino abertzaleagoa sentitzen naiz hemen, Euskal Herritik hain urrun. Zenbatero etortzen zara Lezora?

Fitxa Izen-abizenak.

Urtean behin Alazne Izulain. joaten naiz, Adina. udan, alegia. 29urte. Eguberriak Herria. Miamin pasa Lezo. ditut, baina Lanbidea. familia ez du Irakaslea. ondoan izan. Olentzero, Santo Tomas, txistulariak, odolkia, txorizoa... ezin ditugu gozatu. Miamin, Gabonet an, pinuen ordez palmerak! Zer dugu Miamiko jendeez ikasteko?

ETORKINEN BORROKA

Erdialdeko Amerika eta Hegoamerikatik datorren jendez betea dago, batzuk ezerezetik hasi behar dute eta aurrera ateratze-

ko eguneroko borroka begiradan daramate.Oso izaera gogorreko jendea bizi da hemen. Etorkinen bizimodua latza da.

NOLAKOA DA MIAMI? “Beste errealitate bat da Miami. Euskal Herritik atera eta hona etortzen den jendeak errealitate oso desberdin batekin egiten du topo. Alde batetik, jendearen ‘erosotasunak’ harritzen du jendea; Miamin dena autoz egiten da, espaloietatik jendea oinez ikustea oso arraroa da”.

Miamin bizi den jendea borrokalaria da. Batzuk hau ez dela AEB diote, hau Kubako Iparraldea dela. Izaeraz behintzat hala dirudite. Eta haiek guregandik?

Miamin bizi diren etorkin askok beren kultura eta hizkuntza alde batera utzi eta ingelesari ematen diote garrantzia gehiago. Hau oso tristea dela uste dut. Guk gure hizkuntza maitatzen dugun bezala maitatu beharko lukete haiek ere berea. 37


o038-039_on

22/4/05

20:30

PĂĄgina 1

euskara

on Bosco ikastetxean, hurrengo ikasturtean, goi mailako heziketa zikloan euskaraz dagoen eskaintza zabaldu egingo dute. Hori dela eta, ON, Mikel Arnaez ikasketa buruarekin egon da.

D

Zergatik erabaki duzue ziklo hauek euskalduntzea?

Garbi dago, alde batetik, eskaera handia dagoela kalean. Hori lantzen ibili gara urteetan, pixkanaka-pixkanaka, ez zaigu gustatzen gauzak hala-moduz egitea. Horregatik lehenbizi batxilergo teknologikoa jarri zen euskaraz, gero erdi mailako zikloak, hori ere apurka. Erdi mailako zikloak euskalduntzearen esperientziak balio izan digu proiektu honetarako. Zein dira euskaldunduko dituzuen goi mailako zikloak?

Hotz eta beroa arloan, eraikin eta prozesu-instalazioen mantentze lanak eta muntaia. Fabrikazio mekanikoan, metal eraikuntzak eta industri-tresneriaren mantentzea. Eta azkenik, kimika arloan, Ingurumen kimika dira D ereduan eskaintzen ditugunak. Ziklo horien heziketarako ba al dago materialik euskaraz?

“

eskaera handia dago kalean�

Testuak eta argazkia: Mirari Martiarena 38

Lanbide Heziketan zailtasunak daude materiala euskaraz bilatzeko eta prestatzeko. Alde horretatik, mekanika arloan, lan talde baten bidez eta Oarsoaldeko euskara teknikarien laguntzaz, euskaratu egin zen soldadura eta galdaragintzako ziklo osoa. Borondatezko lan handia egin zen, jaso dugun laguntza handia izan zen. Ikasleek izango al dute matrikulatu aurretik bisita egiteko aukerarik?

Horretarako bi harrera egun antolatu ditugu. Batetik, batxilergoa ikasi nahi dutenentzat, eta, bestetik, zikloren bat egin nahi dutenentzat. Batxilergoa egin nahi duten horientzat harrera eguna


o038-039_on

22/4/05

20:30

Página 2

albisteakeuskara

merkatarien KONPROMISOA Lezo Berriro Euskaldun egitasmoaren barnean merkataritza euskalduntzeko ahaleginetan dabiltza Testua: Eihartze Aramendia

onpromisoak nahi dituzte Lezoko euskaldunek. Konpromisoa dendari, tabernari eta jatetxeetako arduradunengandik. Lezo Berriro Euskaldun egitas-

K

moak hauei guztiei deialdia luzatu nahi diete, normalizazioaren alde urrats bat emateko asmoz. Hau guztia posible izateko, Lezo Berriro Euskaldunek bidea

errazten die kanpoko errotuluak, menuak... euskaraz jartzeko konpromisoa hartzen duten taberna, jatetxe eta dendetako arduradunei.

Alde batetik, aholku zerbitzua eskaintzen dute: egitasmo hau zertan datzan eta duen garrantzia azaltzen diete merkatariei. Bestalde, itzulpengintza zerbitzua ere eskuragarri izango dute merkatariek. Jatetxe batek bere zerbitzu guztiak euskaraz jartzeko konpromisoa hartzen badu, baina horretarako baliabiderik ez badu, Lezo Berriro Euskalduneko kideek menuak, oharrak... euskaratzeko zerbitzua eskaintzen diete.

Euskaraz Bizi egitasmoa Apirilaren 8an, Haur Hezkuntzako 3. mailako (5 urte) ikasleak ‘Oiartzun gure herria’ gaia landu zuten Oiartzun Irratian egindako irratsaioaren bitartez. Ekintza hau Euskaraz Bizi egitasmoaren barruan kokatzen da eta hiruhilero egiten da. Egindako irratsaio honen helburua, ahozkotasunari leku berezia ematea izan da. Hiru taldetan banatu ziren eta hirurek gai beraren barnean atal desberdinak jorratu zituzten: ipuinak, ipuinarekin zerikusia duten abestiak sartzen ikasi zuten, Oiartzungo mendiak, ibaiak eta zuhaitz motak azaldu zituzten... Ongi pasatzeaz gain asko ikasi zuten 5 urteko haurrek irratian. Don Boscok goi mailako hainbat ziklo euskaldunduko ditu. M. MARTIARENA

Lanbide Heziketan zailtasunak daude materiala euskaraz bilatzeko eta prestatzeko”

Euskaraz matrikulatzen direnak gutxi badira, ikasketa misto batzuk egingo genituzke”

apirilaren 26an izan zen eta zikloetakoentzat maiatzaren 31n. Biak ere arratsaldeko sei eta erdietan.

hori argi utzi nahi dugu. Horretarako matrikulak nola dauden ikusita, ikasle horri galdetu egingo litzaioke ea prest legokeen horretarako.

Taldeak nola antolatuko dira?

Gertatu izan zaigu, zikloa euskaraz eskaini, baino gero oso jende gutxi matrikulatu izana. Beraz, erdibide bat topatu behar izan dugu. Euskaraz eman ahal izateko gutxienez hamabost pertsonako taldea osatu behako litzateke, baita A ereduan eman nahi bada ere. Bi ereduetan ikasle kopurua gutxi balitz, biak batu eta ikasketa misto batzuk izango lirateke. Guk ez dugu inor engainatu nahi eta

Eta ikastetxeko irakasle euskaldunak izango dira ziklo horietako irakasle edo beste batzuk bidaliko ditu administrazioak?

Hori irteten diren taldearen araberakoa izango da. Baina administrazioa prest dago behar diren irakasleak bidaltzeko. Alde horretatik ez dugu arazo handiegirik izan.

Haurtzaro Ikastolako haurrak irratian. GOIATZ LABANDIBAR

Kantu afaria Lau Haizetara euskara elkarteak eta Niessengo euskara batzordeak urtero egin ohi dute maiatzean afaria. Aurten kantu afaria izango da. Beste urteetan bertso-afaria egin izan da eta iaz kantu zaharren afaria izan zen. Euskaltzale ugari bildu ziren afarira, eta ez da harritzekoa; izan ere, giroa goxatu zuten musikariak ez ziren makalak izan: Mikel Markez gitarrarekin, Arkaitz Miner biolinarekin, Jon Bergaretxe baxuarekin, Iban Galdos akordeoiarekin, Eneritz Gurrutxaga flautarekin eta Xabier Vesga silbotearekin. Antzeman daitekeenez, ez zen aspertzeko betarik egon euskal kantu zaharrak ez galtzeko ahaleginean.

39


o040_on

22/4/05

17:32

Pรกgina 1


o041_on

22/4/05

14:00

Pรกgina 1


o042_on

24/4/05

19:10

Página 1

hizkuntza eskubideak euskarah

Euskararen gorabeherak

Eskubidea

Eskubidea dugu euskaraz lan egiteko ”

Euskal Herrian Euskaraz-en ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura

Erasoak Euskarari egindako erasoak

Pasa den hilabetean OARSOLDEKO HITZAk eta hainbat dendarik Bai Euskarari ziurtagiria jaso zuten euskararekiko duten konpromisoa dela-eta. Zorionak!

Euskarak eraso ugari jasaten ditu hilabetero-hilabetero. Euskal Herrian Euskaraz taldeak argitaratzen duen Euskaltzale! aldizkarian euskarak pairatutako erasoak biltzen ditu. Hona hemen otsailean gertaturiko zenbait eraso:

BEHERA. Kontzientzia eza

Otsailak 2. Eusko Jaurlaritzak

PSE-EEk euskararen ‘aldeko’ idatzia argitaratu zuen hauteskunde kanpainan. Erdara hutsean. Euskararen alde euskaldunak kontuan hartu gabe? Nola liteke?

euskaltegiei ematen dien diru laguntza iazkoa baino %7 gutxiago da. Aurrekontu orokorrak, berriz, %7 igo dituzte. Otsailak 9. Gasteizko Udalak ekintza kulturaletarako erdi mailako teknikari postu baterako azterketak euskaraz egitea debekatu du. Otsailak 11. UPN eta CDNren botoekin atzera bota dute Nafarroan Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko dagoen eskaera aztertzeko proposamena. Otsailak 18. Euskaraz berme osoz deklaratzea ukatu diete Jarrai-Haika-Segiko auzipetuei. Otsailak 23. Bi demo atxilotu dituzte Baionako geltokiko seinale frantses elebakarra euskaratzeagatik. Otsailak 25. Ikea enpresak Barakaldon zabaldu behar duen saltoki berrian idazpuru gehienak erdara hutsez daude. Otsailak 26. PPk eta PSE-EEk ez dute udalbatzan Korrikari buruzko mozio bat eztabaidatzen utzi.

GORA. Beti euskaraz

Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)

902 19 43 32 42


o043_on

22/4/05

14:01

Pรกgina 1


o044_on

25/4/05

12:34

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.