ON20

Page 1

o001_on

20/2/06

16:45

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2006ko otsaila 20. zenbakia

KUTSADURA: ARRISKU EZKUTUA EVA MIRONES ARRAUNLARIA Pasaiako kirolariak luze jardun du arraunketaren gorabeheren inguruan ONekin


o002_on

17/2/06

15:01

Pรกgina 1


o003_on

21/2/06

09:52

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Xabi Zabaleta

Eromesaldia emen da, urtero legez, sagardotegietara erromesaldia egiteko garaia. Apirila bitartean, gutxi izango gara sagardotegira bisita egin gabe geratuko garenak. Sagardozaleen joana etengabea izango da. Euskal Herriko edozein txokotatik, nonahitik, hurbilduko dira sagardo berria dastatzera. Erromesaldia egiteko arrazoiak asko izan daitezke, edozein aitzakia baita ona errituarekin konplitzeko. Bada, horien artean, indarra hartuz joan den fenomeno bat, sagardotegie-

H

tarako erromesaldia izenarekin bataiatu dudana. Erromesaldi honek, benetakoa bada, pausu jakin batzuk jarraitu behar ditu. Afaria egiteko aitzakia bat bilatu, eguna eta tokia aukeratu, eta ahal bada autobusa betetzeko beste jende bildu. Behin sagardotegikoak eginda, sabelak beteta eta bihotzak poztuta, tabernaz taberna ibili behar da festa giroan. Askorentzako lagunartean gozatzeko plan perfektua, beste zenbaitentzako larunbat gauean gehiegikeriak egiteko modua.

Beti bezala, neurrian dago gakoa. Gehiegikeria, ordea, beste hau iruditzen zait niri. Lehengoan ikusi nuen telebistan. Lagunari deitu, apain-apain jantzi, eta aireportuan elkartzekotan geratu dira. Hegazkina jendez lepo, Mallorcarako bidean jarri da. Jatetxe, taberna eta dantzaleku dotoreenetan gaua pasatu ondoren, goizeko lehen argi printzekin batera, hor joan dira bueltan etxera –Alemaniara!– gauaren ondorioak eta nekearen arrastoak aurpegietatik kendu ezinik.

jakiteko

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.com Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 20.a (2006ko otsaila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 678 68 71 20 - 678 68 71 21 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.com Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. Izena abizena

28 Angulak.

05 Zutabeak.

Karrikako angulategian ibilitako Xixili Mitxelena ezagutzeko aukera izango du irakurleak.

Hilabete honetan, besteak beste, Imanol Carballoren zutabe berria irakurri ahal izango duzue.

10 Sakonduz.

euskara

Pribatizazioak. Pasaiako Udaleko Lore Suarezen eta ELAko Igor Eizagirreren iritziak.

38 Eskolak euskaldundu. Eneko Ezeizarekin hitz egin du ONek egitasmo honi buruz.

nagusia

12 Klik.

12

Lorea Muguruzak eskualdeko hainbat txokotako pintadak jaso ditu.

16

16 Figurski. Poloniatik etorritako argazkilari bikaina.

20 Kutsadura. OHARRA Esku artean daukazu ON aldizkariaren 20. zenbakia, 2006ko otsailekoa. Hain zuzen, ON hilabetero jasotzeko, OARSOALD E KO H I T Z A gatik urtean 55 euro ordaindu behar dira.

Zein da arnasten dugun haizearen kalitatea?

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak) Gipuzkoako Foru Aldundia

28

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

17/2/06

15:03

Pรกgina 1


o005_on

21/2/06

09:54

Página 1

iritzia Puntua

Auzolana

onostiako taxista batek hiriko trafiko plangintzari buruzko kexua adierazi dit berriki. Nonbait, udal agintariek egin dituzten aldaketek, arazoak kopondu baino, sortu egin dituzte. Norabide aldaketek katiguak sortu dituzte lehen ez zeuden tokitan. Eta taxistek egunero pairatu behar izaten dituzte arazo horiek. Erabakiak hartu dituztenek taxistei ez diete, sikiera, aldaketei buruzko iritzirik eskatu, eguneroegunero, autoan zortzi-hamar ordu eman arren. Egun gutxi batzutara, baserritarrek Lezoko Herriondo bailaraz duten kezkaren berri irakurri nuen prentsan. Albisteak zekarren argazkia, adierazgarria: dozena bat baserritar “lurra behar dugu, gizarteak behar gaitu!” zioen pankarta aurrean zutela. Auzia N-1 errepidearen trazatua da. Bi alternatiba daude. Iparraldeko alternatiba zerra modura pasatuko litzateke baserrialdean barrena 10-12 etxe edo baserriri kalteak eraginez; bete-betean hiru baserriri. Eta, jakina, lurrari. Bigarren alternatiba hegoaldekoa da, kalte gutxiago eragingo lukeena. EHNE sindikatuak bat egin du Herriondo bailarako baserritarren kezka eta eskakizunekin, eta alegazioak aurkeztu dizkio proiektuari. Nekazaritza alorreko sindikatu horrek Hegoaldeko alternatiba hobesten du datu ekonomiko bat azpimarratuz: Foru Aldundiak eta Lezoko Udalak defendatzen duten Iparraldeko alternatiba berak denfedatzen duena baino 4.335.278 euro garestiagoa dela. Eta, horregatik, auzi honetan, interes lukratibo handiak daudela esan du EHNE sindikatuak.

D

Joxe Juan Ugalde

PARTE-HARTZEA. Kasu honetan ere agerian geratu da herritarren eta erakundeen arteko lankidetza eza. Komunikazioa ez dut esango, era formalean, alegazioak aurkeztu ahal izateak, nolabait, denen parte hartzea bermatuta dagoela adierazten duelako. Baina, hemen, forma eta formalismotatik haratago dago arazoa: ez dago erakundeen

HILEKO ESALDIA

“Izena duen guztiak, izatea ere badauke”

eta herritarren arteko auzolana garatzeko kulturarik. Botoa eskatzeko eta hartzeko unea da alderdi politikoek herritarrekin duten punturik hurbilena. Hortik aurrera, alderdiak botoen administratzaile bihurtzen dira, eta botoa eman duen herritarra hitzik gabe geratzen da. Ondoren erabakiak bulego politiko eta teknikotan hartzen dira, maiz errealitatetik urrun, eta, zenbaitetan, interes jakinak tarteko. Instituzioen eta herritarren arteko lankidetza, auzolana, ez da ezinezkoa. Ezagutu ditugu herritar guztiei irekitako udal batzordeak. Hori da bidea herriaren gobernua demokratikoagoa izan dadin.

473 PUNTU BELTZ. Goragoko instituzioetan ere auzolan hori ez da ezinezkoa. Horra hor 473 Puntu Beltz elkartearen sorrera eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin zabaldu duen harreman bidea. Dakizuenez, elkarte hori Bidasoaldeko lagun talde batek sortu zuen, iaz, koadrilako lagun bat Gaintxurizketan auto istripuan hil ondoren. 473garren kilometroan hil zen, eta hortik izena. Azken urteetan, urtero 140 istripu inguru izan dira errepide horretan. Urtero hildakoak eta dozenaka zauritu. Lagunaren heriotzak bultzatuta, 473 Puntu Beltz elkarteak hainbat proposamen eraman zuen Foru Aldundira: argidun seinalizazioak jartzea, gehienezko abiadura 70 kilometro ordukoa izatea, abiadura erradarrez kontrolatzea, ertzainen zaintza zorrotzagoa eta errepideak joanetorriko karril bana izatea. Gainera, errepidea zabaltzeko lanak (datorren ekainean) hastean, lanak amaitu bitartean, A-8 autopista doan uztea. 473 Puntu Beltz elkarteak bilera bakarra egin du Aldundiarekin eta dagoeneko emaitza batzuk begibistakoak dira Gaintxurizketan, eskaera guztiak bete ez badira ere. Laster beste bilera bat egitekotan dira, eta, horretara, 18.000 sinadura eramango ditu 50 kidek osatzen duten elkarteak. Azpimarratzekoa da, neurri berriak hartu ezkeroztik, Gaintxurizketan nabarmen jaitsi dela istripuen kopurua eta ez dela hildakorik izan. Ez da gutxi. Galdera beti geratuko da airean: hori ezin al zen lehenago egin? 05


o006_on

21/2/06

12:19

Pรกgina 1

Martxotik aurrera, ON berria -AKTUALITATE GEHIAGO. -KOLABORATZAILE BERRIAK. -ELKARRIZKETA BIHURRIAK. -ERREPORTAI MAMITSUAK. -GURE HERRIETAKO SEKRETUAK. -AUZOETAKO ARAZOAK. -KULTURA. -KIROLA. -BERTSOLARITZA... ETA GEHIAGO!

KOLABORATZAILE BERRIAK: KARLOS AIZPURUA, AGUSTIN MIGELTORENA, JON MARTIN, ARKAITZ GOIKOETXEA, IMANOL CARBALLO.


o007_on

20/2/06

08:56

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Hiriko zeru horiek

iriko zerua ez da zabala. Gorantz begiratzen dugunean ez dugu zeruertz amaigabea ikusiko; ezta arratsalde erromantikoaren kolore gorrixken lasaiarekin melankoliatsu jarriko. Hirian, zerura begiratzen badugu, hiria ikusiko dugu. Beste hiri bat, ordea, zabalduko zaigu begien aurrean. Esate baterako; herriko zumarditik papelerara begira jartzen bagara tximinia erraldoia ikusiko dugu; harrigarriena eta liluragarriena izango da, baina, ilargi beteko (ilargi zaharra ere onartuko dugu) ilunabarretan, tximinia horretatik kanporatzen den kearen artetik borobil laranja mantso eta dotoreak gaueroko bidaia hasiko du, hilen argia bihurturik, agian fabrikatzar horrek eragindakoak tarteko. Zeru hiritar honetan, agian erromantizismorako lekua ere topatuko dugu, baldosa, porlana eta galipotaren artean. Bartzelonan izan zen, Gracia auzoko kale estuen artean nindoala arraroa egiten zitzaidan zerbait sumatu nuen, baina zer zen ezin jakin. Halako batean konturatu nintzen: “Horixe zen ba! Teilaturik ez dago!”. Beraz, euria eginez gero paretaren kontra ibiltzeak ez du ezertarako balio ez baituzu aterperik izango; zeruraino luzatzen diren hormak dira hangoak. Bai, fatxada politak bai, baina zeruraino zuzen doa begirada. Hemen ez doa zeruraino, begiradak topo egiten baitu teilatuarekin eta horrek nolabaiteko babesa ematen dizu kalean zoazelarik, euria ari duenean behintzat. Agian horrexegatik ere arraroak egin zitzaizkidan nire kaleko etxe orratz erraldoiak amaitzen ikusi nituenean. Jaizkibel kalean, eta Urdaburu kalean, han, goialde hartan, Parke deitzen genion hartatik gora antzeko etxeak egin zituzten. Kaxa zuriak ziren haiek, ez ziren eskolako kuadernoetan marrazten genituen etxeak: aurreko fatxada, teilatua, ataria, balkoia eta alboetan, igoal, bi leiho, eta inguruan berdea, eta arbola bat... Tira, baina gure etxeak ere ez ziren halakoak, bueno behintzat teilatua bazuten, eta balkoia, eta arbola ondoan. Ordutik (Bartzelonako esperientzia hartatik esan nahi dut), kalean paseoan noala gorantz be-

H Joxemari Carrere

HILEKO ESALDIA

“(...)zeru hark biguintasun inpresioa ematen zuen” (B.Atxaga)

giratzen dut tarteka. Eta mundu harrigarri bat deskubritzen duzu. Fijatu al zarete inoiz parroki zaharreko teilatutik zintzilik daude harrizko mamu horiekin? Animali beldurgarriak benetan, eta aingerutxoren bat ere bai. Baina, misterio izugarria balitz bezala, deigarria egiten zaidana da zer demontre egiten duten irudi horiek han goian, ez ziren izango polita egiteko eta herritarrak beraiekin goza zezaten, bestela ez lituzkete jarriko goi hartan. Eta imajinatzen duzu orduko arkitektoa hori diseinatzen, eta apaizak edo elizaren momentu hartako arduradunak munstro horiek diseinatzen. Makurra behar da izan gero! Baina gaur egun kasurik ere ez diegu egiten. Kaleetan barrena ibiltzeak emango digu herriaren beste ezagutza bat. Ederra benetan Beheko kalean sartuta, han, amaierako errebuelta hartu aurretik gora begiratu eta harrizko kanoia ikustea. Eta aspaldiko garaietara eramaten gaituzten harriak. Imajinatzen duzu orduan kale hauek argirik gabe, ilunpetan, misterioz eta arriskuz beterik. Zer zegoen zain errebuelta horren beste aldean? Beheko kalean bertan ikusiko duzu etxe bat fatxada material ezberdinaz egina. Harri sendoa da behealdea, Jaizkibeletik ekarritako ondar harria seguru aski, begirada gorantz eramanda ordea, adreilua ikusten da. Zer gertatu ote zen garai batean hori horrela gertatzeko? Herriko kaletik paseatuz begirada altxatuta denboraren urratsak ikusiko dituzu. Leihoak, balkoiak, fatxadak. Formak, antolamentuak, ikurrak, sinbologiak, mezu misteriotsuak, ulergaitzak; nabarituko duzu ere klase sozialak, eta bertan bizi ziren (eta diren) herritarren maila ekonomiko eta soziala. Gora begiratuta bizi dugun herriaren iragana, oraina eta, seguraski, geroaren informazioa jasoko dugu. Alde zaharretik, edo auzoetatik paseatzea garaietan paseatzea da, denboraren makinan sartzea bezalatsu. Horregatik etxe zahar bat hondatzen eta erortzen uzten dugunean, ez dira pareta zaharrak bakarrik erortzen. Etxe zahar bat botatzen dugunean, jakin beharko genuke zer altxatzen dugun haren ordez, baina jakizue denbora asko pasa beharko duela etxe horrek arima izan arte. Eta arimarik gabeko herriak fatxada ederrak izango ditu igoal, baina baita noraezean dabiltzan herritarrak ere, begiratu eta ikusten ez dutenak, une bateko dirdirarekin itsutuak, norbaiten patrikaren mesederako. 07


o008_on

20/2/06

10:37

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Kote Camacho

Handik

Martin etelun jaitsi da autobusetik, baina bera ez da bertakoa. Eguraldiaz hitz egiten hasi da, Polakoen antzera. Dirudienez, tenporak Pello Zabalak baino hobeto ezagutzen ditu, baserritarra da bera jaiotzez eta bihotzez, gaur zortzi eguraldi berbera egingo omen du, euria eta hotza, horko hodei horiek kazkabarra dakarte eta Aralarren elurra. Iberiar penintsula basamortu idor bihurtuko den kontu hori, horixe besterik ez da, kontu bat, pulamenturik gabea. Berak badaki zertaz ari den. Kazetariek inpresionismoa bilatzen dutela esan du orduan, bilatu behar dutela esan diot nik, ez da erreza egunero berri interesgarriak aurkitzea. Eta horri sentsazionalismoa esaten zaio. Ez, ez; Inpresionismoa. Eskuin eskua bildu eta aurreko eserlekuaren kontra luzaten du besoa. Inpresionismoa. Kazetariek berri gero eta gogorragoak sortzen dituzte, jendea inpresionatzeko, eta irrifar maltzur batekin begiratzen nau, bere hortz itsusituak erakutsiz. Ez

B

Imanol Carballo

08

zaizkio kazetariak gustatzen. Nik berrogeita hamairu primavera ezagutu ditut, eta gogoan daukat, sei urte nituela, inoiz bizitu dudan elurterik gogorrena bota zuela. Eta nire aitonak kontatzen zuen, behinola, abuztuan elurra ikusi zuela, elurra, zuritzeko moduan, abuztuan, baina segi lasai irakurtzen. Eskuartean zabalik daukadan liburua begiratzen du, ez nau gogaitu nahi. Eta nik lasai egoteko, beno, liburu hau irakurri beharra daukat. Resumen bat egiteko? Ensaio bat. Ah... IruĂąean ikasten? Bai, kazetaritza. Ohhh...! Orduan zintzotasun sano batekin hasi da barrez eta bere papar gorriak dena betetzen du. Nik buruarekin baietz esaten diot, badakit zergatik egiten duzun barre, barregarria delako egoera, barruraino sartu duzu hanka eta nik ere egiten dut, barre. Zuzen zuzenean sartu naiz... dio berak. Nik baietz buruarekin. Baina lasai motel, arrazoi osoa duzu kazetariez hitz egiten duzunean.


o009_on

21/2/06

09:56

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Apunteak BEHERA. Aurtengo inauteriak ez dira Errenterian inoizko zoriontsuenak eta ederrenak izan, ez horixe. Kaldereroen desfilearen antolatzaileek, izan ere, jaia ez antolatzea erabaki zuten. Diru laguntzekin arazoak izan zituzten, Udalarekin, eta honek laguntza ez ematea deliberatu zuen. Horrelako gorabeherak ulertzea, zinez da zaila...

GALDERA.

San Markoko zabortegia. ON

Herritarrek, eragileek, erakundeek... guztiek eskatu dute San Markoko zabortegia ixtea. Esan ez dutena, ordea, hauxe da: zer egin sortzen dugun zabor tona guztiarekin?

Zer dio? Nekane Souto (San Pedroko eta Trintxerpeko Emakumeen Taldeko kidea)

Martxoak 8 Egun gutxi barru Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu guztian zehar, eta, eskualdean ere, emakumeen eskubideen aldeko borrokak oihartzun zabala izango du

atorren martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Zer ospatzen da? Ba al dago zerbait ospatzerik? Jatorrian sartu gabe –zein egunetan edota non sortu zen–, emakumeok, egunero, gure eskubideen alde egiten ari garen borroka azaldu eta aldarrikatu nahi du egun honek. Zergatik borroka? Gizarte patriarkal eta neoliberal honetan oinarrizko eskubideak etengabe urratzen eta zapaltzen direlako. Egia da azkeneko 200 urte hauetan eskubide asko lortu ditugula emakumeon borrokari esker: bozkatzeko eskubidea, hezkuntza, dibortzioa, abortoa, askapen sexuala, eta abar. Baina oraindik ere milaka arrazoi daude mobilizatzeko: emakumeon aurkako indarkeria, pobrezia, prekarietatea, lan munduko berdintasun eza, egokitzen zaigun rola, parte-hartze murritza... Badirudi, itsuraz behintzat, berdintasun baten aurrean bizi garela; legeak hor daude, baita aurrerapausoak ere, baina zoritxarrez ez dira nahikoak. Urtarrilaren 5 ean gure herrian gertatutako erailketak,

D

adibidez, hori erakutsi eta sentiarazi zidan: amorruari eta ezintasunari ahotsa eman behar niola. Gizarte hau aldatu nahi nuke: arlo juridikoan, arlo ekonomikoan, hezkuntza-arloan, kultur arloan, politika arloan, komunikabideetan... Zeregina badago, eta ni, emakumea naizenez, aldaketa horren subjektua izan nahi dut, nire ahotsarekin, nire erabakiekin, nire parte-hartzearekin. Emakumeon kolektiboa anitza da, bai, baina ezberdintasunak aberasgarriak dira. Horregatik, gure antolakuntza ezinbestekoa da, guri dagozkigun erabakiak hausnartzeko, hartzeko eta kaleratzeko. Guztiagatik, San Pedroko eta Trintxerpeko Emakumeen Taldean parte hartzen dut. Talde hau Emakumeon Mundu Martxaren harira antolatu zen, iazko maiatzean. Martxa honen oihartzuna ekarri genuen, geure eskubideak aldarrikatzeko eta bermatzeko. Eskutitz honi bukaera emateko: aurtengo martxoaren 8ko ekitaldietan parte hartuko dut, eta deialdiarekin bat egin dezazuen animatzen zaituztet. Gora emakumeoan borroka!

Hirien hotsak, hautetsien isiltasuna alborgeko Itunak (Agenda 21 delakoa martxan jartzeko konpromisoa) soinu kutsaduraz hainbat neurri hartzea gomendatzen du. Bestalde, iaz Espainiako Gobernuak ingurugiro arazo horri aurre egiteko lege bat bozkatu –eta onartu– zuen. Lege horrek, hirietan gero ta ozenagoak diren hotsak apaldu edo isildu nahi ditu. Bi tresna daude, beraz, zaraten etengabeko hazkundeari muga jartzeko. Kutsadura mota horren aurka, lehen urratsa, diagnostikoa egitea da. Diagnostiko hau, zaraten karta baten bidez egitea gomendatzen da eta, gainera, modu parte-hartzailean. Oarsoaldean, Lezoko eta Oiartzungo zaraten karta egiten ari dira; Errenterian eta Pasaian berriz, ez. Zarata arazorik ez dela uste al dute? Edo, zarata inguruko ikerketa publiko batek eman ditzakeen ondorioez beldur ote dira bi hirietako arduradunak? Frogatua dago zarata kaltegarria dela osasunarentzako, eta lan

A

munduan, jada, babes neurriak hartzera behartuak daude enpresariak. Lege berriak ere hirietako burrunben aurka zeharkako neurriak hartzera behartzen die hots sortzaileei eta, Udalek ere, zeresan handia izan beharko lukete. Hirigintzak kontuan hartu beharko du proiektu berriek duten zarata inpaktua, orain dela bi urte onartutako plan orokorrak egiten ez zuen bezala. Eraikuntza lanek, auto eta kamioi trafikoak eta makina astunek, goizetik arratsera sortzen duten giro burrunbatsua, Udaleko ibilgailuen puzker-hotsak, atzeraka dabiltzan makinen txistu mehea, generadoreak, zulatzeko makinak, soropil moztaileak, hostaila haizatzeko makinak... Errenterian bidenabar ugaritu dira zarata iturburuak azken urteotan, gure bizi kalitatearen kaltean. Lege berriak gaitz horiei aurre egiteko bitarteko berriak eskaintzen ditu. Udaleko arduradunek entzungo al dute?

hONa

Nathalie Pelage

09


o010-011_on

20/2/06

09:59

PĂĄgina 1

iritziassakONduz

Pasaia garbi eta duin batengatik Lore Suarez Pasaiako alkate ordeak azpikontratazioaren abantaiak goraipatu ditu; zerbitzu “hobeagoa eta eragingarriagoa� eskaini nahi dute Pasaiako lau barrutietan.

EKONOMIA Azpikontratazioa

Hamaika zerbitzu pribatizatu da azken urteotan, eta eskualdeko hainbat herritan iskanbila gogorrak izan dira guzti horren harira. ONek gatazka hauetan protagonismo berezia duten bi kide hautatu ditu, arazoaren inguruan argi pixka bat ekartzeko xedez.

asaiaren nortasun zeinuetako bat, tamalez, kaleen eta plazen zikinkeria eta zaintza eza izatea, eta horri men egitea, ez da inoiz pasaitareren asmoen artean egon. Herritarrek denbora zeramaten Pasaia duin eta garbia eskatzen, eta eskakizun hori ezagutzen genuen, nola aurreko udal gobernuek, hala zinegotziek. Eskakizunari erantzuteko erabakia hartzea, ekidin ezin den erantzukizuna da edozein herritako Udala kudeatzen dutenentzako, eta, eztabaida, bi kudeaketa ereduen artean kokatzen zen: kudeaketa propioa, edota, herri gehienetan egiten den bezala, kudeaketa indirektoa. Hau saihestu ezinezko eztabaida zen Pasaian. Izan ere, zerbitzuaren kalitatea nahiz eragingarritasuna hobetzeko xedea argia baitzen, baina horrek pertsonalean nahiz materialean inbertsio handiak eskatzen zituen. Gainera, mantenu gastuak ere handiak lirateke, eta baita atzera bueltarik gabekoak ere. Bestetik, hobekuntzak epe ertainera eta luzera egin beharko genituzkeen. Kaleen garbiketa nahiz azpiegituraren kudeaketa modu indirektoan egiteko erabakiarekin, hobekuntzak baino ez genituen bilatzen: maiztasun handiagoa izango zuen, eta baita eragin handiagoa ere. Hobekuntzak herri osora nahi genituen zabaldu, eta gainera, irudi garbiago hori ahalik eta azkarren nabaritzea. Zerbitzu indirektoa martxan jartzerakoan, orain arteko eginkizunak areagotuko dira, eta, gainera, bestelako ekimenak egin nahi izanez gero, ez dugu beste zerbitzuetan ezer murriztu beharko.

P

ZERBITZU GEHIAGO. Ohiko zerbitzuak indartu egingo lirateke, eta, bestetek, ezohikoak ere hobetu; oinezkoentzako guneetakoak, lorategiak, parkeak edota garbiketa bereziak jai ospakizunetan. Gainera, hamaika zerbitzu berri ezarriko lirateke, ohiko erratza pasa eta ura botatzeko zerbitzuez haratago: etxeetako aurrealdeen garbiketa, pankartak kentzea, publizitatea, kartelak edota pintadak garbitzea, eta abar. Horrez gain, elurteetarako edota izozteetarako zerbitzu bereziak abian jarriko 10

lirateke,eta baita lurzoruak garbitzeko, edota paperontzien eta isurtegien garbiketa eta mantenua ere. Hauxe da kontua: erabakiak hartzea. Herritarrak eta hauen bizi kalitatea aintzat hartuta erabakitzea, alegia. Herritarren nahiak eta herriaren hazkundeak eskatzen duten zerbitzu hori eskaintzea. Erantzukizunez erabaki du gobernu honek, aldatzeko eta hobetzeko.


o010-011_on

20/2/06

09:59

Página 2

sakONduziritzia

Administrazio kapitalistak Igor Eizagirre ELAko kideak gogor salatu du azpikontratazioa, langileen OZTOPOAK. Erabaki hau, ordea, oztopoz betetako bidea izan da. Horietako batzuk espero genituen, hauek funtsik gabekoak izan arren; Enpresa Komitearen erantzuna, kasu. Beste batzuk, bere garaian hobetzeko aukerari muzin egin zioten horiexek jarri dituzte, orain ere arazoari irtenbidea aurkitzerik ez baitute nahi. Eta, azkenik, kez hornitutako proposamenak ekartzen tematzen direnak: haize txikienaren eraginez desagertzen diren ekarpenak direla ezkutatzen saiatzen dira azken hauek. Oztopo hauen guztien atzean, xede berbera dagoela dirudi: jarrai dezala guztiak orain arte bezala. Ez. Guk ezetz diogu. Epai gaitzatela herritarrek erabaki onak edo txarrak hartu izanagatik, eta ez erabakien beldur izateagatik, ez aldaketaren beldur izateagatik.

“prekarietatean” duen eraginagatik.

zkeneko bi hamarkadetan gure politikoek abian jarri dituzten lege eta arau askok helburu garbia daukate: oinarrizko zerbitzu publikoen kudeaketa pribatua sustatu eta indartzea, hau da, azpikontratazioa ahalik eta zerbitzu gehienetan aplikatzea. Gero eta ugariagoak dira herri administrazioen kudeaketa zuzenetik pixkanaka enpresa pribatuen eskuetara pasa diren zerbitzu publikoak: garbiketa, hirugarren adineko zerbitzuak, bide garbiketa, zabor bilketa, eskola garraioa, eskoletako jangelak... Oinarrizko zerbitzu publikoak betetzeko azpikontratak erabiliz, administrazio publikoak langileen diskriminazioa eta prekarietatea sustatzen du. Ondorio jakinekin: lehen mailako eta bigarren mailako langileak sortzen dira, eta, batzuek, miseriazko ordainsariak jasotzen dituzte, kontratu prekarioak. Orain dela15 urte pentsaezina zen ebentualtasun maila ere sortu da hau guztiarekin (ohi den bezala, noski, batez ere emakumezkoei eragiten diena). Azpikontratazioarekin lan harremana guztiz aldatzen da, hirugarren batek –enpresa azpikontratatuak–, administrazioari lana errazteko eta eragingarriago bilakatzeko aitzakiarekin, lan horren kudeaketa bereganatzen duelako.

A

HARREMAN ESTUA. Hirugarren honek, modu horretan, gestio soil bat egiteagatik, langilearen soldataren diru zati handi bat bereganatzen du. Adibidez, administrazio publikoak zuzenean kontratatutako langile baten soldata 100 eurokoa bazen, lan berdina egiteko langile azpikontratatu bati 65 ordainduko zaio, gainontzeko 35 euroak enpresa azpikontratatzailearen mozkinetara zuzenean pasatuz.

Ikusi dugunez, bestetik, kasu askotan azpikontratetako enpresa hauen eta alderdi politikoen artean dauden lotura estuak oso ezagunak dira. Administrazio publikoak, guztion diruarekin, herritar guztion diruarekin, XXI.garren mendeko esklabutza-sistema berria eraikitzen ari dira. ELA sindikatuan –klaseko sindikatua garen heinean–, berebiziko garrantzia ematen diogu gure eguneroko lanean azpikontraten auziari. Eta gure helburuetako bat, zerbitzu publikoen alde borroka egitea da, zerbitzuaren kalitatea nola, langileen eskubideak defendatuko dituena. Esan beharrik ez da, horretarako azpikontratazio eta pribatizazioaren aurkako borroka ezinbestekoa dela. Berdintasunezko gizarte eredu zuzen baten aldeko borroka da gurea, Euskal Herri sozialaren aldeko borroka, hain zuzen.

HITZETATIK HARATAGO. Gurea, gainera, ez da bakarrik diskurtsoa; hor daukagu azken urte hauetan azpikontratazioaren borrokaren inguruan izan ditugun gatazkak: Irungo lorezainak, Irungo zahar egoitza, etxez etxeko laguntza zerbitzua... Datozen hilabeteetarako ere, erronka handiak izango ditugu: Errenteria-Oreretako TAO eta garabi zerbitzuak, Irungo garbitzaileak... Ez da lan gutxi izango. 11


o012-013_on

21/2/06

11:10

Pรกgina 1

nagusia

nagusiakklik

hormatzarren

HIZKUNTZA Lorea Muguruza Datuak. 1983. Errenteria-Orereta. Ibilbidea. Kazetaritza ikasketak

egin zituen Leioan. Euskadi Irratian lanean ibili da, eta egun, HITZA egunkarian dihardu.

12

Industriak eta hiriak elkarbizitza luzea izan dute urteetan zehar, eta horrek hormak margoz betetzeko tradizioa aberastu du eskualdean


o012-013_on

21/2/06

11:09

Pรกgina 2

kliknagusia

CAMPSAREN ORUBEA. Campsak Pasaian zuen orubea hormak pintatzea gustuko dutenenetzako gune ezin egokiagoa izan da entrenatzeko. Zirrikitu gutxi geratzen da Molinao inguruan margotu gabe. Batzuk margo bihurriak dira, besteak bortitzak, irudimenez beteak beste batzuk, artistikoak... gustu guztietako lanak. Orri honetan ikusi daitezken irudi guztiak, han hartutakoak dira.

13


o014-015_on

21/2/06

11:13

Pรกgina 1

nagusiakklik

ALDARRIAK ETA PUBLIZITATEA. 1-Lehenengo marrazki handiaren irudia Lobaton ateratakoa da, Lezon. Mezu abstraktoa du, baina aldarri kutsukoa. 2-Lezoko plazan dagoen pintada hau oso ezaguna da. Udalak, duela gutxi, panela jarri zuen haren gainean. 3-Anis izena da Errenteriako Batzokiaren horma gainean dagoen Pastis hori. Badira hamarkada batzuk publizitatea hantxe dagoela, herrira autoz iristen direnei ongietorria ematen (edo).

1 2

3

14


o014-015_on

21/2/06

11:12

Página 2

kliknagusia

4

BATZOKITIK MADALENA KALERA.

5

6

4-Pintada hau ere Batzokiaren atzealdean dago, eta badira hainbat hamarkada norbaitek marraztu zuela. Heroinaren auzia pil-pilean zegoen garai hartan, 80ko hamarkadan, hain zuzen. 5-AEKren txosna Errenteriako Agirre Lehendakariaren plazan jartzen zen duela urte batzuk, hau da, Arenalean –Batzokitik metro gutxira–. AEKkoek, margo honen bidez ematen zituzten hara iristeko azalpenak. Eta hantxe jarraitzen du, txosna beste toki batean jartzen den arren. 6-Madalena kaleko etxe honetan Errenteriako Udalak behin eta berriz ezabatzen du behin eta berriz egiten den pintada. Etxe bizilagunetako batek, behin –duela lau urte– salaketa jarri zion Udalari, baimenik gabe etxea margotu izanagatik. Izan ere, pintadak ezabatzeko, margoa erabiltzen du Udalak.

15


o016-018_on

21/2/06

10:49

Pรกgina 1

nagusiaaargazkilaritza

POLONIAKO argazkilaria

36ko gerra aurretik iritsi zen, bere herriko gerratik ihesi, eta, urteetan, milaka argazki egin zituen Errenterian: Eugenio Figurski izena zuen Testuak: Lander Garro Argazkiak: Eugenio Figurki, ON 16


o016-018_on

21/2/06

10:48

Página 2

argazkilaritzanagusia rrenteriar askok eta askok etxean gordetzen dituzten argazkien atzealdean, izen arraro bat irakurri daiteke. Izen arrotz hori, Eugenio Figurski da. Duela ia mende bat etorri zen gure herrira, eta bertako jendeak erretratatu zituen: lantegietan, kalean, etxean, herriko plazan edota tabernetan. Gure herriaren memoriaren zati handi bat berari zor diogu –nahiz eta artxiboaren zati handi bat suntsituta dagoen–: Poloniako gizon lotsatiari. Orain ez bezala argazkilari gutxi zegoen XX. mende hasieran

E

Euskal Herrian, eta, beraz, baita Errenterian ere. Argazkilaritza, izan ere, teknika berria da, nolabait esatearren, gure gizartera industrializazioa bera baino beranduago iritsia. Errenteria inguruan, Laureano Gordon, Ojanguren, Galartza edota Hauser eta Menet izeneko bi argazkilariak ibiliak ziren, Figurski baino lehen batzuk, eta Figurski beraren garaian beste batzuk. Poloniarra, baina, aitzindarietakoa izan zen, zalantzarik gabe. Ugarritzen jarri zuen laborategia, Lezorako bidean, eta hantxe izan zuen urteetan. Garai horretan bikote asko Lezon ezkontzen zen, eta, handik pasatzerakoan,

argazkia egiten zuten. Horrela egin zen ezagun argazkilari poloniarra. Rafa Bandres kazetariak oso gogoan ditu garai horiek, bera ere han bizi baitzen: “Figurski Lezorako bidean zegoen, bide bakarrean, eta ezkontzera zihoazenek ia derrigor pasa behar zuten estudioaren aurretik. Argazkia ateratzeko tentazioa uxatzea, hortaz, oso zaila zen. Ehunka bikote erretratatu zituen poloniarrak kasualitate horri esker”. Irene Zabala izeneko neskarekin ezkondu zen urte batzuk geroago, zeina bera baino 18 urte gazteago baitzen, eta, esaten dutenez, “oso-oso ederra”. Bikoteak, ostera, alaba bakarra izan

Aurreko orriko argazkia ezin ohikoagoa da gure eskualdean. Eugenio Figurskik milaka argazki egin zituen eskualdeko familien artean, Errenterian bereziki. Orri honetan, bestetik, ezkerreko argazkian errepublikako presidentea ikus daiteke. Garai hartan argazkilariek ekimen sozialetan sarritan parte hartzen zuten. Argazkiak, nolabait, integralak ziren. Azken bi argazkietan, Figurskik jendetzak ateratzeko zuen abilezia ikusten da. ON 17


o016-018_on

21/2/06

10:48

Página 3

nagusiaaargazkilaritza

Figurskiren ikasle aurreratua

zuen, Pilar izenekoa, urteetan

Errioxan bizi izan zena. “Oso gizon ezaguna izatera iritsi zen, kaletik asko ibili ez arren. Oso azentu gogorra zuen, eta gaztelania ozta ikasi zuen: oso gaizki hitz egiten zuen”.

UGARRITZETIK BITERIRA. Urteetan Ugarritzen bizi ondoren, Figurskiren familia Biteri kalera aldatu zen, 1950ean. Figurskik, orduko argazkilari askok bezala, kristalezko klixeak erabiltzen zituen, handiak, definizio handia eskaintzen zutenak. Horregatik gertatzen da, argazkia txikia izan arren –aurreko orrikoak kasu–, aurpegiak argi eta garbi ikusten direla: oinarrian dagoen irudian ñabardura guztiak jaso direlako. “Teknika asko zaintzen zuenetakoa ote zen ez dakit; baina laborategian orduak sartzen zituela ziurta dezaket”. Rafa Bandresek bezala, askok gogoratzen dute zein langilea zen Figurski. “Pentsatzen dut gizon lotsatia zela, ez baitzen asko ibiltzen kaletik: ez zuen harreman handirik”. Gaztelaniarekin ez zen ondoegi moldatzen, eta, askoren ustez, horrek ere lotsarazten zuen argazkilaria. Alta, argazki jendetsuak egiten zituen. “Oso gogoan dut jendearekin argazkiak egiteko abilezia handia zuela, abileziaz jartzen zituela guztiak kamera aurrean; dena prest eduki ondoren, ‘begiratu txoritxoari’ esaten zuen, eta zas, argazkia ateratzen zuen”, gogoratu du Bandresek. Espainiako flamenko musikarekin asko zaletu omen zen argazki18

laria, eta alaba dantza horiek ikastera bidali zuen. Urte batzuetan oso ohikoa izaten zen Figurskitarren etxean musika entzutea, gaur egun Zazka taberna denaren gaineran, eta, begiratuz gero, hantxe ikusten zen familia dantzan , alabarekin batera.

BORDATXON GERTATUA. Scheindhofer argazkilariaren seme Kikok kontatzen duenez, egun batean ezustekoa izan zuen Figurskik lagun talde bati argazkiak egiten ari zela. Bordatxo Lezoko jatetxea da –gaur egun irekita jarraitzen duena–, eta garai hartan ezkontza asko bertan ospatzen ziren. Egun batean jatetxe aurrean argazkia atera nahi zuten, eta poloniarrari hots egin zioten. “Sekulako tramankulua zuen Figurskik, eta magnesiozko flash-a erabiltzen zuen. Magnesioa hauts bat zen, argazkia egiterakoan halako leherketa txikia eragiten zuena –filmetan ehunka bider ikusi ditugun horietakoa–. Figurskik esan zuen: ‘Tira, etxean halako apurra erabiltzen dut, beraz, hainbeste jenderen aurrean ateratzeko, ba horrenbeste hartuko dut’. Eskukada handia jarri zuen, eta argazkia egiteakoan, pum! Sekulako leherketa entzun zen: egin genituen, bai, algarak”. 195 4ean hil zen Figurski, baina bere estudioa ez zen itxi. Luis Elberdinen liburuan irakurri daitekenez, “aspaldiko laguntzaile batek, Ezequiel Gonzalezek hartu zuen estudioa, eta iharduera horri 1974 urtea arte eutsi zion.

Figurski baino ezezagunagoa, baina Figurski bezain ona, Federico Scheindhofer argazkilaria izan zen. Honek ere Errenterian jarri zuen estudioa, eta urteetan bertako bizitza iruditan jaso zuen, batez ere industria girokoa. Austrian jaio zen, 1905ean, eta Figurskiren laguntzaile izan zen. 1955ean hil zen, oso gazte, 49 urterekin. 1919an etorri zen Euskal Herrira, Nazioarteko Gurutze Gorriaren bidez. “Imaginatu zein irudi zuten garai hartan Euskal Herriaz, aita safarietarako kapela batekin bidali zutela, beroaz babestearren!”, gogoratu du Kiko Scheindhoferrek, argazkilari austriarraren semeak. Austriarrak, iritsi eta berehala, Figurskiren estudioan lana aurkitu zuen, eta honen ikasle eta laguntzaile izan zen urteetan. Une jakin batean, ordea, bere kabuz hasi zen lanean, eta argazkigintza industrialean trebatu zen. “1920. urtean izan zen gutxi gorabehera, eta, utzi zuenerako, asko ikasi zuen aitak Figurskiri esker”. Portuko argazkiak egin zituen batik bat austriarrak, hau hazten ari zela baliatuz. “Begi ona zuen aitak, eta bazekien portuan lan asko izango zuela hau hazi ahala; ordea, heriotzak laister harrapatu zuen, eta, portuaren loraldia ez zuen ezagutu”. Semeak algara batean gogoratzen du aitak maiz esaten ziona: “Aberastu egingo gaituk!”. Scheindhofer 1931ean ezkondu zen, Karmen Etxegoien oiartzuarrarekin, eta seme bakarra izan zuen, aitaren izen berekoa, hain zuzen. Semeak harro ohartarazten duenez, bere aita argazkilari “normala” zen, baina nabarmendu daitezkeen hainbat gauza egin zituen. Besteak beste, tamaina handiko argazkiak: “Nire aitak ia bi metroko argazkiak egiten zituen, eta hau egiten, nire ustez,

lehena izan zen Europan, edo lehenetakoa; horietako baten bat Papeleran izango dute, ziurrenik”. Orduan ia material guztiak Alemaniatik ekartzen ziren, eta, garai batean, ia ezer gabe geratu ziren, mugetan arazoak izan zirelako. “Aita beirategira joaten zen, eta han kristalak lortu ondoren, gau osoa emultsioak ematen pasatzen zuen, argazkiak egiteko”. Xenpelar kalean estudioa jarri zuen Scheindhoferrek –orduan Ferial kalea zen–, eta hantxe geratu zen. Argazkilari austriarraren eta Figurskiren arteko harremanaz galdetuta, hau “ohikoa” zela erantzun du semeak. “Elkartzen ziren, ez oso maiz, baina elkartzen ziren, eta alemaniarrez hitz egiten zuten”. Gutxi gehiago. Harreman eskas haren arrazoi nagusia, bataren eta bestearen arteko funtsezko ezberdintasunak ziren. “Nire aita oso gizon festazalea zen, eta elkarteen filosofiarekin osoki egiten zuen bat. Gau Txori elkarteko sortzaileetakoa izan zen, eta guztiz maiteminduta zegoen hango giroarekin”. Askoasko ibiltzen zen austriarra batetik bestera lagunekin, basoerdiak hartzen. “Ez zen oso edarizalea, hala ere, eta bigarren taberna pasata, kanpoan geratzen zen, Lobato izeneko lagun batekin”. 1955ean, martxoaren 21ean, bihotzekoak jota hil zen.


o019_on

21/2/06

10:33

PĂĄgina 1

agendanagusia

HELDU DIREN HIRU HITZORDU

1andaluzia GOGOAN Musika, janaria eta mezak, Concha Rociera elkartearen eskutik Testua: ON Argazkia: ON

ustraiak ahazten ez dituztenetakoak dira andaluziarrak. Urtero-urtero, horregatik, beraien herriaren astea antolatzen dute, jatorriari omen egiteko bezala, elkartzeko eta ondo pasatzeko. Martxoaren 3an hasiko dira ospakizunak, eta, ohi bezala, gastronomia eta musika izango dituzte ardatz nagusi. Ostira- MARTXOAK 3 lean, hilaren Afaria 3an, afari 21:30ean. handia egin- Concha go dute, eta Rociera hau izango elkartearen da hitzordu egoitzan. g a r r a n t z i - MARTXOAK 4 tsuenetakoa. Musika H u r r e n g o 21:30ean. e g u n e a n , Cigalitak eta gauean, kon- bere taldeak tzertua izan- kontzertua go dute, eskainiko dute. baina arra- MARTXOAK 4 tsalde osoan Meza zehar izango 13:00etan. dute musika Meza, Concha a n d a l u z i a - Rociera rrek; 17:30- abesbatzarekin. etik aurrera, Concha Rociera elkartearen egoitzan. Ospakizunak herritar guztiontzako egongo dira irekita.

S

2

TRINTXERPEKO INAUTERIAK. Trintxerpeko kaleak, aurten ere, kolorez beteko dira inauteriekin. Gainerako herrietan baino astebete beranduago izaten dira. MARTXOAK 3, 4 ETA 5 Trintxerpen

3

IBON SANZ 18/98 + lan taldeko kidea

“Sumario osoa arrazoi politikoetan oinarrituta dago� ozenaka euskaldun ari dira epaituak izaten, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Herri askotan 18/98+ lan taldeak sortu dira, herritar horien egoera salatzeko. Errenteria-Oreretan, hilaren 18rako, manifestazioa deitu dute.

D

Zergatik antolatu duzue manifestazio hau?

Sumarioa gelditu behar dela adierazteko, batetik, eta baita beste hainbat arrazoirengatik ere; hala nola, Auzitegi Nazionalaren desgerpena, edota eskubide zibilen defentsa. Auzipetuei babesa ematea ere garrantzitsua dela uste dugu. Prozesu hau bidegabekoa dela esan duzue; zergatik?

Guztiak oinarri politikoa du, eta, gainera, epaituen ekinbide guztiak publikoak izan dira betidanik. Ez dute ETArekin zerikusirik. Epaiketa, bestetik, defentsa eskubidea errespetatu gabe ari dira egiten...

MARTXOAK 18 Manifestazioa. 19:00etan. Gamon Zumarditik aterako da. 19


o020-023_on

21/2/06

11:15

Página 1

nagusiaiingurumena

ARNASA

hartzearen arriskuak Duela aste gutxi kaleratutako datuen arabera, eskualdean arnasten dugun airea kutsatuta dago; zer egin daiteke horren aurrean? Testuak: Jon Martin Argazkiak: Lander Garro, Olatz Mitxelena eta Urko Etxebeste

6 aldiz hartzen dugu arnas minuturo. Arnasa bizitza da. Baina arnasten dugun airea eragin txikiko pozoia balitz? Badakigu ez arnasteak hil egiten duela, baina hil al gaitzake arnasteak ere? Eskualdeko airearen kalitatea ez zen ona izan iaz. Hala adierazi zuten egindako azterketek. Aireko kutsadura behar baino handiagoa izan da urtean zehar, behar baino egun gehiagotan. Eskualdeko aire kutsadura egunero aztertzen da, Errenterian eta Lezon dauden bi neurgailuri esker. Kutsadura muga Bruselan adostutako mugetatik pasatzen den aldiro, Eusko Jaurlaritzara bideratzen dira datuak. Carlos Castillo IHOBEko Produkzio Garbiko Saileko kideak dio “urterik urte airearen kalitateak bete behar dituen neurriak zorrotzagoak” direla, “beraz, baliteke 2000. urtean araudia arazorik gabe betetzen zuten herriek, 2005ean ez betetzea datu berdinekin”. Hala da, 1975ean zonalde bateko neurgailuak muga 150 aldiz edo gehiagotan igaro zela seinalatzen bazuen, kutsaduraren aurkako neurriak hartu behar ziren zonalde horretan. Beranduago erabaki zen kopuru hori altuegia zela, eta gradualki jaisten

1

20

joatea. 2005ean muga 35 aldiz edo gehiagotan gainditu zuten zonaldeek hartu behar izan zituzten kutsaduraren aurkako neurriak legez. Zonalde horietan herriaren kutsaduraren diagnosia egin behar dute eta kutsadura murrizteko ekintza-plana garatu; jatorrietan eragin, hurrengo urtean mugen barruan egon daitezen. Horretan dabiltza Errenteria eta Lezoko Udalak. Inaki Azkarate Errenteriako Udaleko Ingurumen Saileko langileak adierazi duenez, udaberrira arte ez dute argitaratuko ekintza-plana, baina diagnosia osatu dute dagoeneko eta kutsadura iturri nagusiak identifikatu dituzte. Trafikoa, Pasaiako Portua, berogailuak, edota obra publikoak jo ditu iturburu nagusitzat.

TRAFIKOA. OhikoTrafikoa da eskualdeko kutsadura iturri nagusienetarikoa. Bertatik igarotzen diren ibilgailuen %12 trafiko astuna dira, eta horiek dira ibilgailurik kutsagarrienak. Kamioien pasaera murrizteko neurriak hartzea izan liteke kutsadura murrizteko modu bat. Foru Aldundiak ere badu zeresana trafikoari dagokionez, erakunde hau baita N-1a eta A-8a kudeatzeko eskumena duena. Dena den, trafikoaren %12a trafiko astuna dela aipatu bada, gainerako portzentaia erabiltzaile arruntek osatzen dutela gogoratu behar da. Denen esku dago kutsadura murriztea. Horretarako garraio publikoa sustatzea, bidegorrien sarea... ekimen aproposak izan litezke. Hirit arrek egin dezaketen beste ahalegin bat “berogailua modu arrazionalean erabitzea” dela dio Azkaratek. Berogailu gehienek erregai fosilak erabiltzen dituzte beroa sortzeko. Erregai fosilak ez dira garbiak. Hemen ere badute zeresana Udala baino goragoko erakundeek ere. Politika energetikoa energia berriztagarrietara bideratuko balitz, ku-


o020-023_on

21/2/06

11:15

Pรกgina 2

ingurumenanagusia

tsadura gutxitu egingo litzateke. Pasaiako Portuko hautsak bereziki zigortzen ditu Lezo eta Kaputxinos auzoa. Zamalanen ondorioz airean geratzen diren partikulak Oiartzun ibaiaren bidean gora

TRAFIKOA

Trafikoa da eskualdeko kutsadura iturri nagusienetakoa; ibilgailuen %12 trafiko astuna dira bultzatzen dira. Euririk gabeko egunetan partikula gehiago izaten da airean. Gainera, obra publikoek eta autoen joanak hauts gehiago harrotzen du. Hautsa eta erregai fosilak erretzean sortzen diren gasak airean daude.

Eta airea arnastu egiten da. Hau da kutsaduraren ibilbidea, ikusi ez arren.

riako Udalak zenbait proiektu ditu

kultatearekin. Autobidea eraiki izanak atmosferaren kalitatean izan duen eragina neurtzea zen analisiaren muina. Badirudi, autobidea eraiki zenetik dezente hobetu dela hiriguneko airea. Zu-

dabilenetako bat. Cantonek azaldu zuen neurgailuek egunero egiten dutena baino azterketa sakonagoak egiten direla noizbehinka eskualdean. 1996.ean egin zena omen da osoenetako bat. EHUko

BEROGAILUA

ATMOSFERA

NEURGAILUAK

EKINTZA PLANAK. Errente-

Berogailua modu arrazionalean erabiltzea da kutsaduraren kontra egin daiteken gauzetako bat IHOBErekin elkarlanean. Sozietate publikoa da IHOBE. Garapen iraunkorraren irizpideak oinarri hartuta, ingurumen jarduera egokia lortzea da bere helburua. Udalaren proiektuet ako bat 2005ean sinatu zuten Kimika fa-

Neurgailuek partikulak neurtzeko balio dute, baina atmosferan kutsadura asko dago partikulez aparte marditik igarotzen diren auto kopurua gutxitu da eta kutsadura urrundu egin da. Lurdes Canton irakasle titularra da EHU Kimikako fakultatean, Ingeniaritza Kimikoko Sailean. Bera da proiektuan buru-belarri

Bi neurgailu daude eskualdean: bata Lezon, eta bestea Errenterian, Olibet auzoan Kimika fakultatearekin elkarlanean egin zuten Udalek, Nafarroako Gobernuak, Diput azioak et a Eusko Jaurlaritzak. Hiru urtez jardun zuten aztertzen eta uste zutena baino kutsadura tasa apalagoak aurkitu zituztela dio Cantonek. 21


o020-023_on

21/2/06

11:14

Página 3

nagusiaiingurumena Errenteria eta Lezoko neurgai-

luek ezarritako mugak gainditu izanaren garrantzia erlatibizatu nahi izan du Cantonek: “Urtean zehar zenbait egunetan partikulen kopuruak mugak gainditu ditu, beraz, egoera txarra izan da urtean egun batzuetan; baina ona izan da gainontzekoetan. Horregatik da garrantzitsua denboran jarraitutako ikerketak egitea. Demagun garai honetan egiten dela ikerketa. Datuak kezkagarriagoak lirateke, hau baita urteko garairik txarrena kutsadurarentzat. Ez gehiago emititzen delako, meteorologiak hala agintzen duelako baizik. Denbora gehiagoz daude partikulak airean eta kontzentrazio gehiago dago ondorioz”. Cantonen hitzak beti ez dira

22

horren lasaigarriak, ordea: “Aireko kutsaduraz hitz egiten dugunean milaka osagaiz ari gara. Tabakoaren kea hartuko bagenu, adibidez, ehunka osagai aurkituko genituzke. Kutsaduraz hitz egiten dugunean, kutsadura kontzentrazioen mailaz hitz egin behar genuke. Ez dago modurik kutsadura mota guztiak aztertzeko. Oraingoz osasunerako eta ingurumenerako arrisku gehien dutenak, eta presentzia gehien dutenak neurtzen dira. Nahiago genuke airean dagoen guztia aztertu ahal bagetu, baina gauza asko daude airean. Neurgailuek partikulak neurtzeko balio dute, baina atmosferan kutsadura mota asko egon litezke partikulez aparte”. Partikuletako metal astunak

eta gas osagaiak modu jarrai batean aztertzeko modurik ez dago; partikula kopurua soilik ikertu liteke. Horregatik, noizean behin sakoneko azterketak egiten dituzte, kabinatan automatikoki egin daitezkeenak baino sakonagoak. Neurgailuek jasotako partikulen barruan zer dagoen aztertzen dute. Dena den, Cantonen ustez, “kabinatan lortzen dituzten datuekin kontrolatu behar diren osagai ia guztiak kontrolatzen dira”.

TRAFI KOA. Bi neurgailu daude eskualdean. Bata Errenteriako Olibet auzoan, Lekuona okindegiaren aldamenean eta, bestea, Lezon, Kaialde jatetxearen inguruan. Eusko Jaurlaritzak kutsadura egon zitekeela susma-

tzen zuen lekuan jarri zituen neurgailuok duela hamar urte baino gehiago. Horiez gain, badaude neurgailu mugikorrak ere Gipuzkoa osoan zehar dabiltzanak. Oiartzun eta Pasaian ez dago neurgailurik, beraz, ez dago zehazki jakiterik kutsadura maila zenbaterainokoa den herri horietan. Neurgailuek emandako datuen arabera PM10 partikulak eta nitrogeno oxidoa dira eskualdeko airea gehien kaltetzen dutenak. PM10 partikulak partikula txikiak dira eta arnasten dugunean bronkioetan sartu litezke. Partikula handiagoak filtratzeko modua badu gure organismoak, baina ez hain txikiak. Nitrogeno oxidoa benetan kezkagarria da. Erregai fo-


o020-023_on

21/2/06

11:14

Página 4

ingurumenanagusia silak erretzean sortzen den gasa da. Frogatuta dago kontzentrazio handitan minbizia sortzen duela. Mikel Barrero EHUko maisuikertzaileak azaldu digu patxadaz zein den neurgailuen funtzionamendua: “Kabinek bi modutara jasotzen dituzte datuak: Batetik, airea zurrupatzen duen bonba bat daukate. Aire korrontea hodi batean barrena joaten da eta bertan neurtzen dituzte laginak analizatzaileek. Azkenik, s abaian beste aparailu bat dago airean dauden partikulak jasotzeko. Grabitatearen ondorioz erortzen diren partikulak filtrotan itsatsita geratzen dira. Sei analizatzaile inguru izaten dituzte kabinek. Filtroak pisatu egiten dira eta gero laborategira ekartzen dizkigute partikulen sakoneko analisiak egiteko: hidrokarburoak, metal astunak... diren jakiteko”. Filtroen analisia astean behin egiten dute, lan garestia eta nekeza baita; baina partikulen kontrol datuak orduro bidaltzen dituzte Bilboko zentralera. Beraz, Eusko Jaurlaritzak badu datuen berri. Lezoko kabinak dorre meteorologikoa ere badu. Barreroren esanetan, “garrantzia handiko aldagaia da eguraldia kutsadura indizeetan. Haize asko dagoen egunetan kutsadura dispertsatu egiten da eta euria egiten duenetan nolabait garbitu egiten da airea”. Beraz, kutsadura iturriak izan litezke berdinak urte guztian zehar, eta eguraldiaren arabera datu oso ezberdinak eman ditzakete neurgailuek, kutsadura maila oso ezberdinak daudela, alegia. Makina hauei buruzko jakinmin handiagoa duena Donostiara joan liteke. Zentenario plazan bada eskualdekoak bezalako neurgailu bat, baina pareta gardenak dauzkana. Kutsadura indizeak ikusi nahi dituenak, berriz, http://www1.euskadi.net/vima_ ai_vigilancia/indice.apl?lenguaje=e idatzi beharko du nabigatzailean eta gero eskualdeko neurgailuetan sakatu.

Ekologisten ikuspegia Airearen kutsadura gutxitzeko zer egin litekeen galdetu diogu eskualdeko ekologista talde bati. Hona hemen Jaizkibel Bizirik plataformaren ikuspegia eta kutsaduraren aurka egiteko proposatzen duen dekalogoa: “Azkenaldian Oarsoaldeko airearen kalitate txarraren datuek ez dituzte bertan bizi garenon susmoak baieztatu baizik egiten. Gure inguruak halaxe adierazten du: pareta zikinak, hodei susmagarriak, hautsa balkoietan... Hiritarroi traba egiten digu honek guztiak eta jende asko aspalditik dabil protestan inongo erantzunik gabe. Lezo eta Oreretako airearen kalitatea kezkagarria da, baina baita Pasaiakoa ere. Oiartzunen ere, eragina txikiagoa bada ere kezkagarria da. Antxo, Beraun eta Kaputxinoak bezalako zonaldeen kutsadurak osasunean dituen ondorio kaltegarriak osasungintzako langileek aipatu izan dituzte isilka, eta ikerketarik egingo balitz agerian geratuko litzateke. Oraingoz, ikerketa hori ekiditen ari dira. Eskualdeko kutsaduraren sortzaileak honako hauek dira. Portuko txatarra, ikatz eta granel zamalanak, Lezoko zentral termikoa, eta trafikoa. Denetan eskuhartu liteke berehala, eta hala kutsadura gutxitu, baina oraingoz dauden planek ez dute arazoa handitu besterik egingo. Hau da gure dekalogoa: 1. Lezoko zentral termikoa itxi behar litzateke berehala. Zentralak ez du aktibitate lizentziarik ere, eta dioxina zein furanoa jaurtitzen ditu airera. Europako Batasuneko isurtzailerik handienetarikoa da Europako Batasuneko estatistiken arabera.

2. Portua berregituratu behar litzateke zamalanak egiten dituztenean kutsadura txikiagoa izan dadin. Lan hau hiritarren etxebizitzetatik ahalik urrunen egin behar litzateke eta soinua gutxitzeko pantailak, hautsik ez harrotzeko bustitze sistemak eta ur zikinen kanalizazioa bideratu behar litzateke. 3. Portuak txatarra eta granel almazen izateari utzi beharko lioke. Enpresa partikularrek sarri erabiltzen dute modu honetan eta batzuetan hilabeteetan zehar egoten dira materialak eta, horren eraginez, partikulak etengabe igarotzen dira airera. 4. Trafiko astuna gutxitzeko neurriak hartu behar dira. Ordainsaria kobratzea litzateke, adibidez, horretarako modu bat. Horren partez, portua handitzeko asmoa dago eta horren ondorioz trafiko astunaren trafikoa hazi

egingo litzateke (Lezo zuzenzuzenean kaltetuko luke). Eskualdea zerbitzu gune bilakatu nahi da. 5. Kutsadura neurgailu gehiago ipini behar liratekea, batez ere, portu inguruan eta errepideen aldamenean. 6. Hiritarern osasunaren azterketa bat egin beahr litzateke eta emaitzak aztetu herriz herri. 7. Pasaiako Portuak Ingurumenaren Kudeaketarako Sistema eta ISO 14000 ingurumen ziurtagiria lortu beharko luke. Gaur egun ez da inolako ingurumen neurririk hartzen portuko ekintzetan, ezta hiritarrei trabak gutxitzeko ekintzarik ere. 2005ean Eusko Jaurlaritzak gehiengoz onartu zuen eskaera bat, Pasaiako Portuari ingurumena errepetatzea eskatuz. 23


o024-027_on

21/2/06

10:19

Página 1

EVA MIRONES arraunlaria

Gaztetatik aritu naiz arraunean eta begiak ireki dizkit mundura” Testua eta argazkiak: Lorea Muguruza

aztet an ingurukoak baino altuagoa zen Eva Mirones. Ile kizkur luzea eta irribarrea ahoan ibiltzen zen Pasaiako badian gora eta behera entrenatzen, nekaezin. Uretako emakumea dela erakusten dute bere begiek eta irribarreak indarra duela. Ez du amore ematen. Amestutako helburuak eskuratzeko lan egin du beti, horren lekuko Olinpiar Jokoetara joan izana. Berekin elkartu orduko eginiko harrerak gertukoa egiten du Mirones.

G

Arraun egiteari utzi al diozu?

Ez, ez, ez. Arrauna ezin da utzi. Goi mailan lehiatzeari utz dakiokezu, baina arrauna ezin da utzi. Kirolaria bazara, bizitza guztirako zara kirolaria. Batzuetan txapelketak utzi behar izaten dira, baina arrauna ezin da utzi. Noiztik egiten duzu arraun?

13 urte nituenetik. Orain 30 ditut eta jarraitzen dut. Bizitza erdia baino gehiago arraunean! Eta oraindik ere jarraitzeko gogoz…

Beno... Orain egoera dela eta, ezin dut arraunean nahi beste egin. Lana dela, lesioa dela. Hala ere, oso burugogorra naiz eta noizean behin joaten naiz badian gora eta behera ibiltzera. 24

Lesioarekin zer moduz zabiltza?

Orain hobetzen ari naiz. Olinpiar Jokoak bukatu ondoren sendagile batek esan zidan sorbaldako bi hezurren artean dagoen kartilagoa erabat txikituta nuela eta giharrek eusten ziotela hezurrei. Ebakuntza egin zidaten. Bi iltze sartu zizkidaten eta errehabilitazioan ari naiz. Baina ez naiz erretiratu. Behin besoa ongi jartzen zaidanean, berriro ere txapelketaren batean parte hartuko dut zer eman dezakedan jakiteko. Baina ez dut oraindik erretiratu nahi. 80ko hamarkadan Koxtapen emakumeek arraun olinpikoan goi mailara igotzea lortu zuten: Arantxa Sistiagak, Maite Zunzunegik…

Inesek eta Karmele Etxarrik ere bai. Ni hasi nintzenean, ordea, haiek utzita zuten arrauna. Emaitza onak eduki zituzten. Ni 19891990eko denboraldian hasi nintzen. Beti egon dira emakumeak honetan. Ni Sonia nire lagunarekin batera hasi nintzen. Neska talde handiago batekin batera. Baina denboraldi batez ni izan nintzen neska klubean. Denboraldiak izaten ziren. Beraz, mugimendua bazegoen garai hartan…


o024-027_on

21/2/06

10:18

PĂĄgina 2

kirolanagusia Bai. Arraunean emaitza ona lortzeko, etenik gabe aritu behar duzu. Batzuk berezkoa dute abilezia eta faktore fisikoak laguntzen diete. Baina denok ez gara horrelakoak. Arraunean, indarra, erresistentzia eta beteranotasuna behar dira emaitza onak lortzeko. Etenik gabe aritzea funtsezkoa da horrelako kirol batean eta hori da jendeari falta zaiona. Eta zu zergatik hasi zinen arraunean?

Nire aitarengatik. Ni saskibaloian hasi nintzen koadrilakoekin. Don Boscora joaten ginen. Niri ez zitzaidan batere gustatzen, ez bainitzen arina. Beti izan naiz traketsa. Utzi egin nuen eta aitak esaten zidan gorpuzkera egokia nuela arraunean egiteko. Eta joan ginen. Aitak esanda hasieran, baina gero arraunean buru-belarri sartzea erabaki zenuen‌

Bai. Dena egiten dut horrela. Erradikala naiz. Ongi egiten dut edo bestela ez dut egiten, erdibidean ezin naiz ibili. Adibidez, korri egitera irten behar badut, ordu eta erdiz egingo dut korri, baina ordu erdirako ez noa. Nahiago dut sofan botata egon. Horrelakoa naiz. Eta txikitan ere horrelakoa nintzen. Horregatik ez dakit esaten zergatik erabaki nuen arraunean buru-belarri sartzea. Garai hartako ezer gogoratzen duzu?

Bai. Amari esan nion selekziora iritsi behar nuela. Euskadiko lehen txapelketa irabazi nuenean ikaragarria iruditu zitzaidan, ongi gogoratzen dut. Baina orain, atzera begiratuta, harrigarriagoa suertatzen zait. Lan handia egin behar izan nuen, ez bainaiz ona skiff-ean, eta, selekzioan sartu ahal izateko, skiff probak egiten dizkizue. Nola erakutsi ona zarela arraunean, baina ez bakarka? Etxean eta kalean zer esaten zizuten‌

Hasieran amak esaten zidan ez nuela denbora gehiegi iraungo. Baina ni behin eta berriz, arraunean egitera joaten nintzen. Gero,

25


o024-027_on

21/2/06

10:18

Página 3

nagusiakkirola

Olinpiar negozioetan 2004.an Atenasko Olinpiar Jokoetara joan zen Eva Mirones tosta mugikorreko probatan parte hartzera. Scull bikoitzean aritu zen, baina ez du oroitzapen onik: “Atsekabea hartu nuen hura zer zen ikusi nuenean. Negozioa da». 2003ko Milango Munduko Lehiaketan sailkatu zuten ontzia. Baina tosta mugikorrean ontzia sailkatzen duten kirolariak ez dira, derrigor, Olinpiar Jokoetara joaten “eta ez zait batere bidezkoa iruditzen». Baina zerk mindu zuen? “Arraunlariekiko begirune faltak. Olinpiar Joko haietara gure onenean joan behar genuen eta ez genuen lortu, denboraldi guztian zehar %100ean egotera behartu gintuztelako». Horrek ematen dio amorrua. “Frogaren erdian nire bikoteak esan zidan ezin zuela arraunean gehiago egin». Psikikoki lehertuta zeuden. 11. postua lortu zuten Atenasen, baina ez dago konforme, “ez baikenuen eman genezakeen guztia eman», eta berriro ere joango litzatekeela esan du. Egoera hau guztia, hein handi batean, Federazioak arraunlariekin izandako jarreragatik izan zela dio arraunlari sanjuandarrak: “Olinpiar Jokoetara joatear ginela, oraindik ere mehatxu egiten ziguten esanaz, agindutakoa egiten ez bagenuen COEra disziplina faltagatik karta bat bidaliko zutela». Ez zen hura oztopo bakarra izan, Gianni Postigione

Koxtapen, kadetea nintzela, gaz-

teekin joaten nintzen korri egitera eta, orain, haietako baten batekin topatzen naizenean, esaten didate: “Zein astuna zinen!”. Ni jo eta fuego joaten nintzen eta batzuk, berriz, erritmoa ezin jarraitu [kar, kar!]. Bestetik, ez zitzaidan gauean irtetea gustatzen, nahiago nuen entrenatzera joatea. Egunez ibiltzea gustatu izan zait beti. Entrenatzea ez da sakrifizioa izan niretzat, plazerra baizik. Koxtapen hasi zinen eta gero joan egin zinen…

Bai, lehenengo Koxtapen egon nintzen, gero Donibanen eta ondoren Orion. Gaur egun ere Orion nago. Zergatik joan zinen?

Ez zen ezer gertatu. 20 bat urte nituela Sevillan bizi nintzen. Fitxa Donibanekon nuen, baina ez nengoen hemen. 1997-98 urteetanSevillan nintzen. Baina, 2000. urtean geldialdi bat egin nuen. Olinpiar Jokoetara joateko saiakera 26

egin ondoren, erreta bukatu nuen eta etxera itzuli nintzen. Arrauna uzteko zalantzan egon nintzen. Baina, nola utziko nuen horrenbeste betetzen ninduen zerbait? Azkenean, hemen entrenatzeko erabakia hartu nuen. Orduan hainbat material behar nuen, Donibanekon ez zutena. Gainera, Pasaia arrauna egiteko ez da leku egokia. Horrez gain, mutila oriotarra da. Eta gainera neska bat ere bazegoen Orion, entrenatu nahi zuena, Eder. Espainiako txapelketan parte hartu genuen, eta kito. Niretzako denbora behar nuen, presiorik gabe ibiltzeko. Sanjuandarra izanda, ez al zaizu erakargarria egiten arraun tradizionala?

zuzendari teknikoaren erabakiak inork ez gainbegiratzea ere ez zitzaion ongi iruditu. Federaziotik jasaten ari ziren presioa ikusita, beste leku batera entrenatzera joan zitezkeen galdegin zuten Mironesek eta Teresa Mas bere bikoteak, baina hasieran ez zieten utzi: “Ekinean aritu ginen jaramon egin arte eta Katalunian entrenatzen utzi ziguten. Hori bai, bekak eten ondoren».

Ezta batere. Ez zait gustatzen. Bateletan ere aritu izan naiz, baina ez zait gustatzen. Pena ematen dit, tosta mugikorra gainbeheran baitago. Kirol erabat desberdinak dira: traineruan gorputzarekin egiten den mugimendua ez da naturala. Arraun mugi-


o024-027_on

21/2/06

10:17

PĂĄgina 4

kirolanagusia

korrean gorputz guztia mugitzen duzu. Gainera, bata kirol olinpikoa denez, arau batzuk daude. B aina, arraun tradizionalean arauak egon arren, balizak sekula ez daude behar bezala, denak nahasten dira kalez‌ Sistema kaos bat da. Arraunlariak ere ez dira behar beste babesten. Zer eman dizu arraunak?

Nahi dudana egiteko aukera eman dit. Horrez gain, kultura pila bat ezagutzeko aukera eman dit: katalana, galegoa, irlandarra, estatubatuarra, kanadarra‌ Gaztetatik kanpoan aritu naiz eta begiak ireki dizkit mundura. Orain zuzenbidea egiten ari zara...

Ondo nabil, lasai. Goizean lan egiten dut eta arratsaldean ikasi. Justizia arloan sartzeko oposizioak egiten hasi nintzen, baina, azkenean, zuzenbideko karrera egitea erabaki nuen. Behin hasiz gero, dena egitea hobe, ez duzu uste?

Jakiteko Tosta finkoko arrauna ezaguna da, oro har, jarraitzaileen artean. Tosta mugikorra, ordea, askoz ere ezezagunagoa da. Hauek tosta mugikorrean dauden neurri ezberdinak: Skiff. 7 metroko ontziak dira. 14 eta 20 kilo bitarteko

pisua dute ontziek. Arraunlari bakarra doa ontzian. Scull bikoitza: 10 eta 20 metroko ontziak. 25 eta 30 kilo artekoak.

pisua dute ontziek. Bi arraunlariz osastutako ontzia da. Scull laukoitza: 13 metro. 50 eta 60 kilo bitarteko

pisua dute ontziek. Lau arraunlari.

Garaipenez jositako ibilbidea 1976ean jaiotako kirolaria da Eva Mirones. 173 zentrimetroko garaiera du, eta, horregatik, gorpuzkera egokia arraunean aritzeko. Kirolari bizitza osoa eskaini dio, eta lortutako emaitzak edonor txunditzeko modukoak dira. Saskibaloian ibili zen arraunlari izan aurretik. Bolada batez kantxan ibili ondoren, ordea, itsasoratzea erabaki zuen. Ez da erabakiarekin kexu izango; hau da, datuetan, bere ibilbidea: Klubak. Koxtape. Donibaneko. Orio. Palmaresa. 1995eko Munduko

Txapelketan (TampereFinlandia) 12. postua Scull bikoitzan.

1996an 23 urtetik beherako Munduko Txapelketan (Belgika) brontzezko domina Scull bikoitzan. 1997an 23 urtetik beherako Munduko Txapelketan (Milan) urrezko domina Scull bikoitzan 1998an Munduko Txapelketan (Alemania) 8. postua Scull bikoitzan. 1998an Munduko Txapelketan (Alemania) 5. postua Scull bikoitzan 2001ean Munduko Txapelektan (Suitza) 5. postua Scull laukoitzan. 2002an Munduko Txapelketan (Sevilla) 4. postua Scull laukoitzan. 2003an Munduko Txapelketan (Italia) 8. postua Scull bikoitzan. 2004an Atenasko Olinpiar Jokoetan (Grezia) 11. postua Scull bikoitzan. 27


o028_on

21/2/06

11:17

Página 1

jakiteko

gutizi

TXIKIAK Angulak gaur egun luxua dira, baina bere garaian Oiartzunen ekoizten ziren, Karrikan Testuak eta argazkiak: ON

arrika Oiartzundik Bianditzeko bidean dagoen auzo txikia da. Ohiturei errotuta bizi den etxaldea da, euskalduna goitik behera, eta bere baitan hamaika sekretu gordetzen dituena. Horietako bat Xixili Mitxelenak kontatu dio ONeri. Karrikako bizilagunen artean kontu ezaguna da, baina eskualdean, oso ezezaguna, angulekin zerikusia duena.

K

FAM I LIARTEAN. Izan ere, Oiartzungo etxalde eder honetan, duela ez urte asko, angulak ekoizten ziren. Haztegi handiak zituzten, eta ibaiaren emariaz baliatzen ziren hauek zaintzeko. Urteetan milaka herritarrek jan –eta dastatu– zituzten Mitxelenatarren angulak, baina, egun batean, itxi egin zen haztegia, artean angulena negozio hain ona ez zela. Mitxelenatarren haztegia izandakoa, oraindik ere zutik ikus daiteke Karrikako plazan. Eraikina hutsik dago, sasiek janda, baina egitura bere horretan mantentzen da. Xixili Mitxelenak gogoratzen duenez, negozio txikia zen, familiarra, baina gau eta egun egin behar izaten zuten lan. “Ka28

mioiak gauean iristen ziren, eta berehala hasi behar genuen angulak prestazten, segituan hiltzen baitira”. Lehen pausoa hauek hiltzea zen eta, garbitu ondoren, egostea. “Oso lan zaila da, angulak ia banan banan bereiztu behar zirelako, masa bat eginda ez gelditzeko”. 19 urtez izan zen angulategia zabalik, eta, urte guzti horietan, Mitxelenatarrak aritu ziren jo eta ke, auzotarren laguntzaz: “Madrilera, Bartzelonara, Bilbaora... toki askotara bidaltzen genituen angulak”. Orain, 75 urterekin, “lasai” bizi da, Karrikan.

GATZA, ZAPOREAREN ARIMA. Xixili Mitxelenak (argazkian agertzen dena) azaldu duenez, egoste denbora eta gatza dira angula goxoen sekretu nagusiena.

Tonak Argazkian ikusten den moduan, Karrikako Mitxelena Angulategia ez zen bereziki handia. Hala izan arren, tona asko ekoizten zituzten, eta hamaika tokitara bidaltzen. Angulak hil, garbitu, egosi, bereiztu, ondo zabaldu eta hozkailuan sartzen zituzten. Karrika errekaren ur garbiek ezinbesteko laguntza eskaintzen zioten Mitxelenatarren enpresa txikiari.


o029_on

20/2/06

09:09

PĂĄgina 1

talaiatikjakiteko

URRULLO BASERRIAREN ZABALGUNE HANDIA. Urrullo baserria Lezoko Gaintxurizketan dago. Azkenaldian askotan izan da mintzagai. Egun, baserriaren lursailen jabe Gipuzkoako Foru Aldundia da eta Uharte Kaia egiten badute bertan kokatu nahi dute portua. Lehorreko portua izango litzateke. Gaintxurizketako errepidetik autoz joanez gero baserria ikus daiteke, eta baita lursailen zati bat ere, baina ikusgarria dena baserrira gerturatu eta zabalgune erraldoia ikustea da. Irudian zati txiki bat ikus daiteke. Testua eta argazkia: IĂąaki Berrio 29


o030_on

21/2/06

10:20

Página 1

historia jakitekoh

Abizena Agirre Armarria.

Kontaezinezko armarriak ditu Agirre abizenak, abizen guztietan zabalduen dagoenetakoa baita. Oiartzunen etxe ugari

ditu abizenak, eta, gutxienez, lau armarri ezberdin –soilik Oiartzunen–. Banaketa semantikoa. Ager-etik. Esanahia.

Agerikoa. Beste esanahi baten arabera, zelaia esan nahiko luke, edota lautada.

da, Erdi Arokoa, 1575ekoa. Gerora, esan bezala, ehunka etxe izan ditu, beste horrenbeste tokitara zabaldu delarik.

Abizenaren kokapena. Aurrenekoa Elorriokoa

Abizenaren hedapena. Agirre izeneko lehen

eskualdeko jauntxoa, oiartzuarra izan zen, 1616ean. Ez da, historikoki, eskualdeko gainerako herrietara iritsi.

Biografia Yon Oñatibia Audela (Oiartzun) iartzungo San Esteban plazan jaio zen Yon Oñatibia, 1911. urteko azaroaren 24ean. Hiru bat urtetatik Kale Nagusiko 20. zenbakian bizi izan zen. Aita, Bernardo urretxuarra izan zuen, Oiartzungo sendagilea. Ama, berriz, Maria, Oiartzungo Ergoien auzoko Gaztañegi baserrikoa. Txistua, dantza eta euskara izan ziren bere bizitzaren oinarri. Lehen ikasketak herriko eskolan egin eta 9 urterekin Don Paulo Irigoien herriko apaizarekin hasi zen solfeoa ikasten. Gero, batxilerra Bergaran egin zuen. Han pianoa ikasten hasi zen Pablo Barrena organista sekularrarekin. 1928an Valladolidera jo zuen Zuzenbide ikasketak egitera eta bi urteren buruan Zaragozako unibertsitatera joan zen, ikasketak bertan bukatzera. Karrera bukatu ondoren, 1934an Oiartzunera itzuli zen. 1935ean berak sortutako antzerki taldeak Eun Dukat obra dantzatu zuen herriz herri eta Donostiako I. saria eskuratu zuen. Oiartzungo Batzokiko bultzatzaile eta dinamizatzaile ere izan zen 1936. urtera arte. Gerra piztu zenean erbestera jo behar izan zuen, Parisera. 1937an beste euskal erbesteratu batzurekin batera, Eresoinka euskal abesbatza eta koreografia taldea sortu zuen. Ikuskizunarekin arrakasta itzela izan zuten Europa osoan. 1941ean Bordeletik Ameriketara jo behar izan zuen, espainiar faxisten eskutatik ihesi. Ameriketan bizitutako urteak aski ondo

O

30

euskaltzale

NEKAEZINA Euskararen eta euskal kulturaren sustatzaile sutsua izan zen Yon Oñatibia Testua: Libe Ibañez Argazkia: ON

rre Lehendakariaren aginduz, Eusko Jaurlaritzako delegatu buru izan zen New Yorken. 1963an, Ameriketatik bueltan, euskara ikasteko lehen metodoaren sortzailea izan zen. Musika eta dantza arlotan ere lan asko egin zuen: Oiartzungo Lartaun Abesbatza eta Koreografia Taldea sortu eta zuzendu zuen, eta, hainbat produkzio egin zituen. Euskeratzaintzako euskaltzain oso izendatu zuten 1978an, eta Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1966an. Errepideko istripu batean hil zen Yon Oñatibia 1979an, ilusio eta proiektu berriz gainezka.

Esker ona Ezbairik gabe, Oñatibiak bizitza emankorra izan zuen oso. Hori eskertzeko, hil eta gero Oiartzungo Udalak Seme Kutun izendatu zuen eta herriko etorbide batek Yon Oñatibia izena darama geroztik. Bere heriotzaren 25. urteurrenean ere ospakizunak izan ziren, eta liburua ere argitaratu zuen Udalak: Yon Oñatibia gogoratuz. kontatzen ditu Neke ta poz liburuan. Caracasen konpositore ikasketak egin eta, musika, dantzak eta euskara aztertzen eta zabaltzen aritu zen. Pizkunde izeneko abesbatza, eta, Argia aldizkaria –1946an– sortu eta zuzendu zituen; ondoren New Yorken jarraitu zuen aldizkariarekin. Han,

New York College of Music ikastetxe ezagunean sartzea lortu zuen. Organoa, konposizioa eta zuzendari ikasketak egin zituen. Euzkadi ikuskizuna martxan jarri, eta, euskal abestiz eta txistu musikaz hornitutako disko bat ere kaleratu zuen garai hartan. 1956tik 1963a bitartean, Agi-

Fitxa Jaiotze data. 1911-11-24. Erbestea. 1937an Parisera jo

behar izan zuen, ihesi. Amerika. 1941ean Bordeletik

Caracasera ihes egin zuen, eta handik New Yorkera ondoren. Itzulera. 1963an itzuli zen herrira, eta 1979an zendu.


o031_on

21/2/06

09:49

PĂĄgina 1

historiajakiteko

Argazkia Lezo

TXIRRINDULARI ZAHARRAK. Pasa den ON aldizkarian, 19. zenbakian, atal honetan Gaizka Lasa oiartzuar txirrindulariaren argazki bat azaldu zen. Gaizka Lasa, beste hainbatekin batera, eskualdeko txirrindularitzaren etorkizuna da –eta baita oraina ere–. Argazki honetakoak, ordea, Lezoko txirrindulari zaharrak dira, izandakoak. Horien artean, izen hauek aurki daitezke: Esteban Intxaurrandieta, Juanito Berasarte, edota Pontxio Garmendia. Beraiek ere arreta merezi dute. Argazkia: Lezoko

Udala.

krONika zaharra Errenteria-Orereta

musikari LANGILEA Duela gutxi zendutako Lurdes Iriondo, Errenteriako lehen eskola euskaldunak sortzen ibili zen, frankismoaren garaian Testua: Rafa Bandres Argazkia: ON

azko abenduan hil zen Lourdes Iriondo, eta, ezin nuen abeslariari zor diogun esker ona azaltzeko aukera alperrik galdu. Usurbildarrak, izan ere, herri honetako kultur mugimenduaren alde asko egin zuen, eskuzabal, trukean ezer eskatu gabe. 60ko eta 70ko hamarkadetan, herriko hainbat elkarte eta eragilek helduentzako euskal eskolak suspertu zituzten. Eskola hauek amaitua, ekitaldi ederrak izaten ziren, txikiak baina hunkigarriak,

I

eta horietan Iriondok hainbatetan parte hartu zuen. Bere gitarrarekin gu guztioi gozarazi zigun, eta, bide batez, euskara ikasteko deialdia modu erakargarria egiten lagundu zuen. Ekitaldi horietako bat, Kultur Sustapen Elkarteak Iztietan zuen egoitzan izan zen, 1967ko urriaren 13an. Egoitzaren arduradunek ilusioz gainezka utzi ziguten lokala, eta aurkezpenak Jose Luis Ertzibengoak egin zituen. Gunter Brechnaider alemaniarrak, beste-

tik, hitzaldi ederra eskaini zuen, euskararen garrantzia azpimarratuz. Alemaniarra hizkuntzalaria zen, eta 11 hizkuntza hitz egiten zituen. Hitzaldia amaitzerakoan, ondo gogoan dut, aita eta ama Lourdes Iriondok musikan ibilbide laburra egin zuen, hitzak gurasoei baina eredu izatera iritsi zen, Ez Dok Amairu taldearen deitzeko inoiz en- eskutik. O N tzundako hitzik ederrenak zirela azpimarratu parta emanaldia izan zen. Xabier Mendiolak eta Jon Bengoetxeak zuen. Hitzaldiaren ondoren, Mikel La- eskaini zuten kontzertu txiki hau. Handik egun gutxira hasi ziren boak eta Lourdes Iriondok kontzertu txikia eskaini zuten, elkarri eskolak, Nafarroako Hiribidean. Goian bego! tartekatuz, eta, azkenean, txala31


o032_on

20/2/06

12:54

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Hitz gezidunak Begoña Amonarriz *

Materiale

Ald. Muzinak

Aireportu euskalduna

Materiale

Landuak

Materiale

Gizon izena Aireportu (Etxeberri) euskalduna Materiale

Materiale

Katuaren ahotsa

Materiale

*

Aireportu euskalduna

Materiale

Mina, pena

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna *

Materiale

Materiale

Ald. laga Geurea

Hegazti ha- Aireportu Aireportu rrapakaria euskalduna euskalduna Bihotz Astoaren Materiale kolpeak beroaldia Aireportu Errito Utzi euskalduna katolikoa

* 2. bokala Mama goxoa

Errep. Bular Litroa Materiale Perretxiko Trostaren onomat. Ald. Hilobitako Aireportu KontsonanGaldera hizkiak euskalduna tea Astoari Materiale Materiale Ald. Iridioa geratzeko Alar Aireportu Aireportu Bi kontsoOmen Guztia euskalduna euskalduna nante Ahuntzaren Kanpoan Materiale Ezohiko arra Nafarroako Kantitate Atzizkia ibaia Ald. Lehen- Aireportu Hika. Abadea Azter, mia Sufrea go urteko eztabaidan euskalduna Bokala Ahuntzaren Materiale Urkatu arra Nafarroako ibaia Ald. LehenHika. Aireportu KontsonanAbadea go urteko euskalduna Bokala eztabaidan tea

Materiale

Ald. josi Mendialde Sustrai, erro Materiale

Materiale Toka, zaitez

Desira Apotea Uranioa

Materiale

*

Aireportu euskalduna

Auzune

Materiale

Belearen ahotsa

Ald. Lugo

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu *** euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Nitrogenoa Portugal. Ald. Laburtuz Materiale Materiale Done Neukan autonomia Materiale Aireportu Aireportu Gipuzkoako Aireportu Ogi txikia euskalduna euskalduna Pizti basatia mendia euskalduna Motz ez Materiale Materiale Alde Litroa Zamora dena Aireportu Aireportu Hirugarren Ald. PertsoBilo euskalduna euskalduna bokala nai biblikoa Gramoa Ald. Bat gehi Izen Azidoaren Materiale Nafarroa bat errusiarra Materiale hasiera Aireportu Ardiaren Extralurta- Aireportu Erbioa euskalduna ahotsa rra euskalduna Azkena Belaren Zalantza Mina Materiale Bakoitzak bi Interjekzioa onomat. adierazteko adierazteko Aireportu Lurralde Hankaren Ald. Ibai Arakatu euskalduna historikoa zati Itsasertza galiziarra Ald. Amerikan Ald. zelan Bizk. bezala Radoia errep.ume Unibertsal ados Bigarren Zizaren Ezagutzen Lehen Bokala Ala hersgunea hasiera du bokala Munduan Egunaren Bizkaiako Ezeztatzeko Iragarle Materiale bakarra zati herria Suitzako ibaia Ald. Itsas Pilotaren Naizen Aireportu Bihonek bokal Txistuak Neka hegazti bukaera euskalduna Ald. Etxe Azkar, Txori etxe Errep. Hodi Suari dario Jainkosa errusiarra agudo Erreka Antzerki Bokal Ald. Errep. Piztean Karta joko bazter taldea bikoitza Ia Zeken, Errep. Txori Berrogeita Zeruko ura Arrain mota Mingain mizikin mota hamar Jainko Bizkaiako Musika Kasik Uranioa Potasioa egipziarra herria nota Mina Intsektu Materiale adierazteko Danimarka arrunta Bizkor Gorotza Ald. * Aireportu KontsonanAzkena euskalduna Anperioa Potasioa Potasioa tea Mina adierazteko Danimarka Bizkor Atzizkia Laguna Ald. * Aireportu Azkena euskalduna Zero Anperioa Potasioa Potasioa

Emakume izena Gizpuzk. mendizerra Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Bokala

Nitrogenoa

Ald. saski

Ald. Infusioa

Sufrea

Nitrogenoa

Brasilgo hiria

Ald. Infusioa

Egur puska Egur puska Ald. Pelotari Ald. Pelotari famatua famatua Entzuten ez Entzuten ez duenak duenak Itolarria

Itolarria

KontsonanMateriale tea Ald. Aireportu Neka euskalduna KontsoIodoa nantea Potolo, Olatu gizen Mila

Mila Kasik

Litioa Lehen bokala Kasik

Errep. Gorotza Kasik

Potasioa

Kontsonantea

Big. bokala

Iodoa

Kontsonan- Kontsonantea tea Iodoa

Iodoa

lapurdiko herriak

Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Rousseauren esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea— hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

32

T1

2

11

12

I 3 N 4 A5 Z 6 13

14

15

16

7

8

9

K10

17

18

19

20

11

5

6

1

9

1

5

7

8

4

5

6

2

5

10

3

4

1

5

7

8

4

5

5

3

10

5

7

1

9

10

17

10

11

5

12

5

3

5

9

14

5

2

6

5

13

5

12

1

6

5

12

17

5

10

15

9

12

12

3

6

11

3

10

5

7

3

1

5

10

17

5

5

16

12

5

10

1

3

10

5

1

6

9

10

17

5

15

2

12


o033_on

20/2/06

16:20

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nor da hau? I K A N U T M I M

U S K T

A

A T I

A

K I

R R

I

E

O N T

R U B I

X A

M

M

U R

E

R

A I

T Z E E T I

A N

L A

K

K K E

G O

O P I S A

I

T O

E Z

I A R R I

D E A

A R O O

Z T

A

I

G O R Z

A

A U T

T U P A

A Z

U

H

P

Z U

HITZ GEZIDUNAK PASARTE KODETUA

“Gaztetasuna jakintasuna ikasteko garaia da. Zahartzaroa berriz, ikasitakoa praktikatzeko”. Rousseau.

ON-EN URTARRILEKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da hau?

irabazlea

ERANTZUTEKO EPEA Martxoak 10 (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI

Iker Leonet

ZURE IZENA / TELEFONOA

IRABAZLEARI SARIA Aparte dendan sari sorta (Orereta) Anttoni Goñi Artola ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako irabazlea. Zamalbide jatetxean afari goxoa irabazi du sari gisa. Argazkian, Anttoni Goñi–ezkerrean–.

PARTE HARTZEKO ONen harpidedun izatea

33


o034_on

17/2/06

15:07

PĂĄgina 1

jakitekoiibilaldia

Ibilaldia Irugurutzetatik, Irugurutzetara Datuak Ibilaldia.

Irungo Meaka auzoko Irugurutzeta parketik, toki berera. Zailtasuna. Bide erraza da. Luzera.

5 kilometro. Denbora. 2 ordu eta 30 minutu. Desnibela. Gora. 260

metro. Behera. 260

metro.

Jakin

aitzondoko

Irugurutzeta parkea.

UR-JAUZIA Irustako bailara ezkutuaren inguruko ibilbide polita da, joan-etorrikoa Testuak eta argazkiak: Felipe Uriarte.

la Sagardotegian aurrean, seinale zuri-gorriak jarraituko ditugu, GR121. Berehala aldapa oso piko bati eutsi behar diogu, (Enbidoko malda esaten diote mendizale irundarrek). Berehala hartuko dugu altuera, eta pagadi erdian inguru zelaitsu batera iritsiko gara. Seinale zuri-gorriak utzirik, eskuinera doan pista hartuko dugu. Aurrerago, hiru tunelak pasa beharko ditugu, ara-

O

34

zorik gabe. Azken tunela pasa baino lehenago, begi-bistan izango dugu Aitzondoko Urjauzia, Irusta goiko bailaratik hondoraino amiltzen delarik. Azken tunela gurutzatu ondoren pista utzi eta eskubira hartu xenda bat jarraituz. Irusta errekaraino jaitsi eta berehala iritsiko gara erreka amiltzen den tokiraino. Zertxobait jaitsi liteke: lehenengo bi ur-jauzi txikiak ikus ditzakegu bertatik.

Goiko argazkian ur-jauzia ikusiko duzu, gure eskualdeko altxor ezkutua; behekoan, ordea, hara iristeko pasatu beharreko basoa.

Kontuz! Aitzondoko urjauzia zinez ederra da. Behin iritsita, ia beheraino jaitsi daiteke. Kontuz, ordea, jaisterakoan, lurra heze egon baitaiteke, eta, beraz, oso labainkor. Jakin minak ez dezala egun eder bat zapuztu!

Oarsoaldekoa izan ez arren, itzuli ederra egin daiteke Irundik Oiartzun aldera. Oiartzunen sartu eta atera egingo duzu, urjauzietara iritsi arte. Irteeran, Irugurutzetako parkea aurkituko dugu. Meategiaren inguruan dago, eta, zinez merezi du ezagutzea. Paneletan informazio ugari jarri dute.


o035_on

21/2/06

10:21

Página 1

sormenajakiteko

Kritika

10 urte Itakako bidean Xabier Portugal (zinema kritikaria) Mikelazulo elkartearen 10. urtemugaren karietara, Urtzi Urkizu lezoarrak ‘No Excuse’ bideoa osatu du. Mikelazuloren izaera eta lilura jaso ditu

zken egunetako haizeak Donostiako kaleetako danbor hotsa desagertarazi du eta egunerokotasunak berriro harrapatu gaitu bere hatzaparretan. Gaur, FNACeko forum batean, Urtzi Urkizuren No Excuse dokumentalaren estreinaldia iragarri dute. Pertsonalki bada ere, ez dut bailarako egile baten lan zinematografikoa ezagutzeko parada alperrik pasatzen utzi nahi. Ordua baino lehenago, kaleko hotzak behartuta, FNACen sartu naiz, zerbait erosteko tentaldian erortzeko prest. Charlie Hadenek keinu bat egin dit, bere azken lana apaletan dagoela adieraziz. Liberation Music Orchestrarekin batera berriki kaleratu duen Not in Our Name izeneko diskoa ordaindu ondoren, kafetxo bat eskatu dut, CDak gordetzen duen musika entzun ahal izango dudan unea aurretik dastatuz. Iowan jaiotako kontrabaxu jotzaile

A

bikainak, diskoaren izenburutik, ez dugula Bushen gurutzada AEBetako herritarrekin nahastu behar garbi utzi nahi izan du: “Munduak jakin dezan Bushen Administrazioa aurrera eramaten ari den suntsipen hau ez dela gure izenean (Not in Our Name) burutzen ari”. Forumeko argiak itzali dituzte. Urtziren hitzek ikusi behar dugun dokumentalaren xedea argitu digu berehala. No Excuse Mikelazulo kultur elkarteari buruzko dokumentala da. Errenteriako elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko, taldeak izan duen ibilbidea errepasatu eta bideo honetan jaso nahi izan dute. Kasu honetan, bai, beren izenean, dirudienez. Atalez atal, hainbat elkartekide euren lanari buruz mintzo zaigu: sormena eta errealitatearen arteko erlazioa, poesia, elkarteak burutu dituen ekitaldiak, gogoan dituzten oroimen eta

bidaiak, etorkinak integratzeko ahaleginak, iritzi eta aitormenak, kideen arteko harremanak eta beste gai asko ditu hizpide dokumentalak. Bertakoa ez denarentzako luzeegia suerta daiteke bideoa, baina hamar urteetako lekukotasuna gordetzea eta ezagutaraztea eskertzekoa da, benetan. Bide motza oraindik, baino oparoa, dudarik gabe, Mikelazulokoek burututakoa. Bideo emanaldia amaitu ondoren, Cavafisen poemarik ezagunenaren mezuarekin bat datozen Errenteriako lagun hauek Pasai Donibanen egindako erakusketa batean utzitako hitzak etorri zaizkit gogora: “Taldean elkartuta hitza era berean abiapuntu eta helmuga izanik ere, bidea bera bilakatzen da helburu”. Zorte on Itakako bidaia honetan eta hemendik hamar urtetara bi hamarkadetako lana bikain ospa dezazuela! (Bideoz ere).

‘NO EXCUSE’. Mikelazuloko kideek Donostian aurkeztu zuten bideoa –eskubiko irudian: Xabier Zapirain, Oier Guillan eta Urtzi Urkizu–. Ezkerreko irudian, Mikelazulokoen ikuskizunetan arrakastatsuenetako bat: ‘Eskubiko pareta’ antzerkia. Argazkiak: ON 35


o036_on

21/2/06

11:53

PĂĄgina 1

eskualdeko momenturik politenak‌

www.oarsoaldekohitza.info


o037_on

21/2/06

10:22

Página 1

handik honajakiteko

XOAN MOURIÑO galiziatik etorria

Euskaldunekiko atxikimenduagatik etorri nintzen”

erriari lotutako morroia da Xoan Mouriño. Bizitzan zehar hamaika bider Euskal Herrira etorritakoa zen, eta, horietako batean, gelditu egin zen, Pasai Donibanen. Gaur Irunen egiten du lan, eta, besteak beste, Zintzilik Irratian dabil. Saltsa guztietako perrexila da.

Testua: ON

Lan askotan ibilia zara, aurkitu al duzu zer edo zer?

H

Tira, aldi baterako lan enpresa baten bidez han eta hemen ibili naiz, eta orain Irunen nabil, Fenwik batean lanean. Nolatan etorri zinen Pasaiara?

Alde batetik gurasoen etxetik joan nahi nuen, eta bestetik, ezagutzen nuen hau, eta banuen gogoa etorri eta hizkuntza ikasteko. Izen-abizenak. Behin Negu Xoan Mouriño. Gorriak-en Adina. kontzertu ba29 urte. tera etorri Herria. ginen, et a A Coruña. Pasai DoniLanbidea. banen egin Soziologoa. genuen lo. Hura ezagutzerakoan, nire artean esan nuen. “Hau bai tokia bizitzeko”. Euskaldunekiko atxikimendua banuen, gainera. Lagunek, hala ere, harriduraz hartu zuten erabakia.

Fitxa

Bi urte daramatzazu: zer moduz bizi zara?

Ondo bizi naiz hemen, eta jende jatorra ezagutzen dut, zintzoa.

‘¿E TI DE QUEN ES?’

“Gure artean sarritan egiten diogu elkarri galdera hori. Nolabait, norbait ezagutzerakoan, bere arrastoa bilatzen dugu, eta, sarritan, famili

berekoak izaten gara. Guztiok gara lehengusu Galizian. Esaldiak, nolabait, mundua ikusteko modua adierazten du”.

NOLAKOA DA A CORUÑA? “Donostiaren antzekoa da, eta, Galizia barruan, badu pinpirin ospea. 200.000 biztanle inguru bizi dira, eta hondartza zoragarriak ditu. Auzitegi Konstituzionalak A Coruña izena onartu zuen, baina gatazka handiak izan ditugu, alkateakLa Coruña izenarekin tematua baitzegoen”.

Zerbaitek huts eman al dizu?

Ez. Koadrilen fenomenoarekin ez nator bat, ez osoki behintzat. Guk Galizian lagunak ditugu, eta toki askot an lagun ezberdinak. Hemen adiskidetasuna taldeka ematen da. Niri, tarteka, bakarrik egotea gustatzen zait, eta hori hemen, nolabait, arrotza da. Azken batean, adiskidetasuna ulertzeko beste modu bat da. 37


o038-039_on

20/2/06

10:29

Página 1

euskara

ENEKO EZEIZA eskolak euskaldundu taldeko kidea

Eskolak ez duela euskalduntzen zabaldu nahi dugu” Testua: Lander Garro Argazkia: Iñaki Barrio

eskualdean ere martxan jarri duzue; nola izan da?

amaika bider gogorarazi bada ere, behin eta berriz itzuli behar dugu euskaldunok toki berera, hau da, salaketaren eremura. Eta ez da gutxiagorako. Egoera, izan ere, tamalgarra da: ikastetxeetatik ateratzen diren gazteen erdiak ez du euskara behar bezala menperatzen. Eskualdean D eredua da nagusiena, eta, hala ere, ikasleek ez dute perfil egokia lortzen. Hau salatu du Eskolak Euskaldundu ekimeneko partaide Eneko Ezeiza oiartzuarrak, eta, tamalez, datu objektiboetan babestuta egin ditu adierazpenok. Eskolak Euskaldundu ekimenak, egoera ikusita, sinadura bilketa jarri du martxan, erakundeetan presio egiteko, eta gizartea kontzientziatzeko.

Halaxe da. Maila nazionalean egiten zena kontuan hartu dugu, ekimenari indarra ematearren, komunikatiboki errazagoa zelako. Eskualdean lanketa propioa egin dugu, eta herrietan are eta propioagoa, baina, esan bezala, nazioa aintzat hartu dugu.

Eskolak Euskaldundu ekimena, Euskal Herri osoan ez ezik

Bai, apirilaren 8an ekitaldia egingo dugu, baina oraindik xeheta-

H Datua

%52 ERDIAK. Oarsoaldeko ikasleen erdia baino ez da, oinarrizko hezkuntza bukatuta, euskaldun izango, Aztiker eta EAEko Hezkuntza Sailaren irizpideen arabera. 38

Zein esparru landuko dituzue eskualdean?

Hiru izango dira. Ikastetxeak: azken batean gune naturala hauxe delako –ez dezagun ahaztu eskolak euskalduntzeaz ari garela–. Bestetik, kaltetuak izango dira beste esparru bat. Hauek dira modu gordinenean euskalduntzearen porrota pairatu dutenak. Eta, azkenik, etorkinak. Apirilean eskualdeko ekitaldia izango da eta aurrerantzean herrika ariko zarete.


o038-039_on

20/2/06

10:29

Página 2

albisteakeuskara sunak zehazteke daude. Hortik aurrera, esan bezala, ekimena herriz herri egingo dugu. Nola egingo duzue sinadura bilketa?

Bi norabidetan egingo dugu lanketa. Alde batetik kanpainaren nondik norakoak azalduko ditugu, ahalik eta espazio publiko gehien irabazteko. Eskolak ez duela euskalduntzen zabalduko dugu ahalik eta toki gehienetan, horretarako datu objektiboak erabiliz. Bestetik, jendarteak berak aktibo moduan eskaera egitea nahi dugu, eta, horretarako, sinadura bilketa egingo da. Kopuruen aldetik, ba al duzue helbururik?

Euskal Herrian 100.000 mila sinadura bildu nahi genituzke, eta, eskualdean, 4.000. Zenbat lagun ari zarete lanean?

Orain arte hamaika batzar egin ditugu. Nazio mailan, eskualdean, herrika. Hikuntzaren inguruko eragileekin bildu gara, eta horiek denak inplikatu ditugu honetan. Ikastetxeetan ere izan gara, gazteekin... Orain arteko erantzuna ona izan da?

Eskualdean egindako lehen batzarren 18 lagunen konpromisoa eskuratu genuen, eta, beraz, oso pozik egon gaitezke. Herrietan, gerora, zenbaki hori asko handitu da. Kualitatiboki ere oso pozik gaude, parte-hartzaileek lana egingo dutelako bermea eskaini baitigute. Maiatza bitartekoa izango da lanketa, pausoz pauso eta poliki egin beharrekoa. Uste dut –erritmo– horrek parte-hartzeari lagundu diola. Sinadurak bildu ondoren, non aurkeztuko dira?

Euskal Herri osoan hezkuntza eskumenak dituzten erakunde guztietan aurkeztuko dira sinadurok. Zoritxarrez, leku guztietara iristerik ez dugu izango, baina bai Euskal Herriko eragile guztiengana. Joko ditugu ateak, eta badakigu, hainbatetan –batez ere administrazioetan–, ez dutela aterik zabalduko.

Egoera kezkagarria HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK

Hezkuntza Sailak 2005. urtean hizkuntz eskakizunaren oinarria kaleratu zuen. Oinarri hori aintzat hartuta, eskolek ikasleak euskalduntzeko orduan izandako porrota agerian geratzen da, Eskolak Euskaldundu plataformakoen iritziz. Esku artean dauzkaten datuen arabera, 2004. urteko ikasturtean eskolak amaitu zituztenen artean, %68ak ez luke oinarrizko hizkuntz eskakizuna beteko, hau da, hamar ikasletik seik. D ereduko ikasleen artean, bestetik, %32ak ez luke froga gaindituko. B eredukoen artean, %67k. 39


o040_on

21/2/06

11:29

Pรกgina 1


o041_on

17/2/06

15:08

Pรกgina 1


o042_on

17/2/06

15:19

Página 1

hizkuntza eskubideak euskarah

Euskararen gorabeherak

Eskubidea

Eskubidea dugu Euskal Herriko administrazio guztietan garatzen diren edozein harremanak euskaraz izateko”

Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura

Salaketa GORA. Kirola, euskaraz Matxain kirol dendan aldaketak egin dituzte. Erakusleiho osoa jarri dute euskaraz: kirola euskaraz egiteko aukera ezin hobea.

BEHERA. Oinetan, erdara Biteri kaleko zapata denda honetan 1.000 zapata mota dituzte. Beherapenak ere ez dituzte falta. Bilatuta ere, ordea, ez duzu hitz bakarra euskaraz aurkituko.

Ertzaintzaren lan deialdiaren harira Otsailean agiria plazaratu zuen Behatokiak, Ertzaintzaren lan deialdiarekin kexu agertuz, honek polizia horretan dagoen hezkuntza urraketa “betikotuko duela” azpimarratuz. “Azken urteotan hainbat kasu larri bideratu behar izan dugu ertzainekin euskara erabili nahi eta ezin izan duten herritarren inguruan”, azaldu zuen Paul Bilbaok, Behatokiko bozeramaileak. Salatu zuenez, salaketok egin dituzten herritar askok “tratu zakarra” ere pairatu behar izan dute: “Hor dugu, adibidez, footing egitera irten eta ertzainei euskaraz egiteagatik komisarian amaitu zuen herritarra”.

Datua

%29 Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)

902 19 43 32 www.behatokia.org

42

OPOSIZIOAK. Ertzaina izateko oposizioetan parte hartu dutenen artean %29ak betetzen du derrigorrezko hizkuntz eskakizuna.


o043_on

20/2/06

08:58

Pรกgina 1


o044_on

20/2/06

13:12

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.