ON24

Page 1

o001_on

27/6/06

15:20

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2006ko ekaina 24. zenbakia

OLATUEN AURKAKO

TRADIZIOA PASAIAKO BADIAKO LEMAZAINAK

AGUSTINA PONTESTA epaile euskaltzalea


o002_on

26/6/06

21:40

Pรกgina 1


o003_on

26/6/06

21:35

Pรกgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Xabi Zabaleta

Euskal Herritik, Herri Euskaldunera ehenbiziko trena izeneko artikulu bikainean, Herri Euskaldunaren arazoaz idatzi zuen Joxe Manuel Odriozolak. Artikuluan zioen jadanik Euskal Herriak ez duela zerikusirik Herri Euskaldunarekin. Haren ustez, bi herri, bi herritar mota, bi historia, bi hizkuntza eta kultura bereizten dira kontzeptu horien azpian. Eta euskal nazio politiko bati uko egin gabe, Herri Euskaldunaren autodeterminazioa aldarrikatzen zuen. Hau da, euskaraz bizi den eta bizi nahi duen herriaren autodetermi-

L

nazioa. Kontua da, gaur-gaurkoz, Herri Euskaldunaren autodeterminazioa ameskeria baino ez dela. Egia horixe da. Izan ere, herritar euskaldunak gizarte euskalduna behar du euskaldun izateko, eta egoera horretatik urrun gabiltza, oso urrun. Baina egia da, halaber, bigarren trena noiz pasatuko zain egon ordez, lagun askok egiten duela saioa herritar euskaldun izateko. Eta askotan ez ditugu aintzat hartzen, ez diegu aitortzen egindako ahalegina.

Horregatik, ikasturte amaieran gauden honetan, ahalegin hori egiten duten guztiak zoriondu nahi nituzke, bereziki euskaltegietan euskara ikasten aritu diren ikasleak ditut gogoan, erdal herritar izatetik herritar euskaldun izatera dagoen leize sakona gainditzeko urratsa egiten duten ikasle saiatuak, beren esfortzuarekin Herri Euskalduna inoiz egia bihurtzeko hondar aletxoa jartzen dutenak. Horiei guztiei, zorionak eta ongi etorri Herri Euskaldunera!

24 Klik.

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 24.a (2006ko ekaina) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Iban Iza Publizitatea. 678 68 71 20 - 678 68 71 21 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. Lander Garro

OHARRA Esku artean daukazu ON aldizkariaren 24. zenbakia, 2006ko uztailekoa. Hain zuzen, ON hilabetero jasotzeko, OARSOALDEKO H ITZA gatik urtean 65 euro ordaindu behar dira.

OARSOALDEKO HITZA egunkariak hiru urte bete ditu ekainean. Urteotan bildutako irudirik ederrenetakoen bilduma ikusi ahal izango duzu .

04 Zutabeak. Joxe Juan Ugalde, Maixux Rekalde, Xabier Zabaleta, edota Juanan Legorbururen iritziak. nagusia

ondare

12 Lemazainak.

36 Urte ilunak.

Estropada denboraldia hasi da. Eskualdeko lemazainek urteko asmoen berri eman diote ONeri.

17 Oporrak.

Altxamenduak Pasaian izandako oiartzunaz kronika ederra idatzi du David Zapirain historialariak.

12

Modu asko dago oporrak antolatzeko: turismoa, abentura, bidaia kulturalak...

20 Elkarrizketa. Lezoko Bake Epaile eta euskaltzale ezagun Agustina Pontestarekin izan da ON hil honetan. Ander Leon lezoarrak egin dio elkarrizketa.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

20

Gipuzkoako Foru Aldundia

24

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

26/6/06

22:38

Pรกgina 1


o005_on

20/6/06

15:32

Página 1

iritzia Puntua

Abiadura handiegia

zerditan ekin diot artikulu hau idazteari, astean bitan Jaizkibelen, Munttarren barrena, egiten dudan mendi-buelta eguzkipean egin ondoren. Eta, seguru asko, buruan pilatu zaizkidan ideia guztiak idaztea lortzen badut, izerditan amaituko dut. Mendian gora, hauxe etorri zait gogora: Lezo eta Errenteria Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen duen gehienezko hauts kutsaduraren gainetik daudela Azpeitia, Beasain eta Arrasaterekin batera. Portuko txatarra da eragile nagusia. Eta trafikoa. Egoera horren aurrean, «ekite» plana martxan jartzekoak dira aurki. Ingurumen Sailak aurreratu die udalei neurri horietako batzuk zeintzuk izango diren. Txatarra deskarga izanik, gurean, hauts kutsaduraren eragile nagusia, ea zer egiten duten deskarga horrekin! Ea! Munttarren, Jaizkibelgo bi magalak uztartzen diren puntu haizetsuan, aspaldian buruan darabilzkidan bi kezka lotu dizkit paisaiak. Itsasora begiratuta, kanpoko portua irudikatu dut; Lezo edo Oiartzun aldera begiratuta, Abiadura Handiko Trenak Oiartzun aldeko haranean egingo duen bidea: Arraguako lotunea, Jaizkibel azpitik kanpoko porturako sarrera eta Irunainoko lerroa. Portuaz lehen ere iritzia emana naiz. Beraz, zertzelada parea oraingoan. Gaur zortzi zamaontzi ikusi ditut portuan sartu nahi ez-eta, deskargarako eguna iritsi zain, aingura itsasoan botata. Nonbait garestiegia da portuan amarratuta egotea. Eta zera burutatu zait: ez ote zaie argazki hori interesatzen portuko agintariei, alegia, guk zamaontziak itsasoan aingura botota ikustea kanpoko portua beharrezkoa dela uste izateko? Propaganda moduko bat, esan bahi dut. Txatarra deskargarekin ere horixe egiten ari direlakoan nago. Formula hauxe da: portuko hainbat tokitan txatarra deskargatu, inguruko bizilagunak nazkatu eta, zerrikeria hori aurretik lehenbailehen

I Joxe Juan Ugalde

HILEKO ESALDIA

Abiadura Handiegiko Trotea da hau

ken diezaieten, bizilagunak kanpoko portuaren alde jarri. Irtenbidea, ordea, ez da hori. Portuak egin dezala deskarga txukunagoa. Inberti dezala horretan. Ez ditzala utzi txatarra pilak aire librean. Azpiegitura handi horiek, portua eta Abiadura Handiko Trena, datorrenari aurre egiteko azpiegitura direla esaten digute. Neri beldurra ematen dit ekonomia basati honen eskutik datorrenak. Eta horren aurrean EZ esan nahi dut. Errespetu osoa diet politikariei. Baina EZ. Lehen ere esan zigun, gaur egun izugarri maite dudan politikari erretiratu batek, Lemoizko zentral nuklearra egiten ez bazen euskal herritarrok kandelak erabili beharko genituela argia izateko. Lemoiz ez zen egin; eta kandelak kajoian ditugu.

’ERABILI ETA BOTA’. Ohar gaitezen zenbateko abiadura ari garen ezartzen lau interes ekonomikogatik. Ustezko beharretan oinarrituta, herentzian jaso ditugun lurra eta ingurumena masakratzen ari gara. «Erabili eta bota» filosofiatzat duen kontsumo gizartearen, merkatu ekonomiaren, beste kapritxo bat da AHT. Lehen gauzak konpondu egiten ziren. Orain, berriz, bota; bota beharrekoa txikia edo handia izan arren, merkea edo garestia. Kasu honetan, ezin al zaio abiadura handiagoa ezarri lehen dugun trenbideari? Ezin al da daukaguna aprobetxatu, hobetu, egokitu eta berrerabili? Hizkuntza hori ez du ulertzen negozio soilean oinarritutako ekonomia asegaitzak. Eta beste galdera bat: norentzat da horren geltoki gutxi izango duen tren hori? Mendian aurrera nindoala, hau Jaizkibelgo bazterretan ohikoa da, kondoi bat ikusi dut lurrean. Eta bikoteak kondoi beharrik izango ez duen garaietara egin dut jauzi. Zera pentsatu dut: zein Jaizkibel, Lezoalde, Oarsoalde eta Oiartzunalde izango dute mendi bazter honetan egon den bikotearen seme-alabek. Bigarren dorreoiaren parean, errepideko pintadak ikusi ditut: Amnistia!, freedom for the basque country!, euskara ofiziala! Orduan negarrez hasi naiz. Eta bai… azkenean, artikulu hau izerditan bukatu dut. Eta negarrez. 05


o006_on

27/6/06

14:08

PĂĄgina 1

eskualdeko momenturik politenak‌

www.oarsoaldekohitza.info


o007_on

26/6/06

15:29

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Emakumeen ahotsak

izarte guztiek dituzte baloreak, eta balore horietatik zenbait emakumeek gizonezkoek baino hobeto zaintzen eta garatzen dituztela ez da, ez, berria. BAKEAren alorra izango litzateke horietako balore bat eta nik, gaur, emakumeek lurralde desberdinetan aspalditik egin dituzten –eta orain egiten ari diren– lanak aipatu nahi nituzke. Lekuko ditugu Kolonbia, Irlanda, Hegoafrika, Sri Lanka, Israel, Serbia, eta beste hainbat herrietan egindako ekarpenak eta lanak bakea sendotzeko. Adibideotan oinarritu eta ispilu baten antzera begiratu dute Euskal Herriko emakumeek, haiengandik ikasitakoa hemen ere gauzatzeko asmotan. Apirilaren zortzian agertu zen Donostiako Miramar jauregian Ahotsak emakume taldea. Alderdi politikoen partaide diren emakumeek (PPkoak izan ezik) osatzen dute taldea, eta hemengo gatazkari konponbidea bilatzeko asmoz elkartu dela esanez sortu zen. 25 taldetako 200 emakumek sinatutako agiria aurkeztu zuten aurkezpen hartan. Egun horretan sentsibilitate ezberdineko emakumeek lehenengo urrats publikoa eman zuten, baina aspalditik datorren elkarlanaren uzta da. 2001. urtean, Elkarri gizarte mugimenduak Bilboko Euskalduna jauregian alderdi desberdinetako emakumeak (PPkoak izan ezik) mahainguru batean bildu zituen, eta milatik gora lagunek parte hartu zuten, gehienak emakumeak noski. Esan genezake ekintza horretan hazia ereini ondoren, urrengo urteetan loratzen joan dela. Gerora, Euskal Herriko alderdi guztietako emakumeek (hemengo PP, Nafarroako UPN eta Iparraldeko UPM eta UDC salbuespen direla) bat egiten dute. “Batzen gaituenetik abiatuta, konponbidean aurrera egin dezakegu, indarkeri jokalekua gainditu eta konpontzeke dauden auzi politikoei aterabidea bilatzeko”. Honela zioen batek, eta: “Edukiak ez dira nolanahikoak, sakonera doaz, ez bakarrik bakeaz, baita gatazka politikoari dagokionez ere”, beste batek. Apirilean burutu zuten ekimenaren ondorioz Espiniako Estatuan zabaldu dira: Madrilen, bertako

G Maixux Rekalde

HILEKO ESALDIA

Batzen gaituenetik abiatuta konponbidean aurrera egin dezakegu

Aktoreen elkartearen eskutik saria jaso zuten eta beraiek bultzatuta, arrosa zuriz hornituriko elkarretaratzeak antolatu dituzte hilero. Katalunian eta Galizian ere izan dira, eta badakit Europara ere gonbidatuak izan direla. Bakea nahi duten emakumeen ahotsa izan nahi dute, eta bakoitzak, dagoen lekutik, bakearen alde lan egitea. Horretarako, proiektua hiru puntu hauetan oinarritzen dute: 1) Gizarteak bakea eskatzen du eta politika mailan lehentasuna du. Baina ez nolanahiko bakea, aldaketa prozesuarekin ikustekoa duen bakea izan baizik, non eskubideen eta askatasunaren arloak ongi mamituz, biztanleri osoak gatazka historikoa bukatutzat eman dezakeen. 2) Ezinbestekoa da demokrazia esparru zabala eraikitzea, honek baimendu eta bermatuko baitu proiektu guztiak garatu eta gauzatzea. Horretarako proiektuak berdintasunean hartu beharko dira eta bide politiko eta demokratikoak erabili. 3) Euskal Herriko gizarteak esan behar du gaur egungo marko juridiko-politikoa dagoen bezala utzi edo aldatu nahi duen. Asmo hori benetan garatuko duen konpromisoa eratu behar da. Hori lortzeko Ahotsak taldeak onartzen du beharrezkoa izango dela demokraziaren benetako bidea eta adostutako politika prozedurak erabiltzea, euskal gizarteak erabakitzen duena errespetatua izateko eta, beharrezkoa izango balitz, ordenamendu juridikoan ere bere oiartzuna izatea. Hasieran aipatu ditudan herri desberdinetatik neronek ezagutu nituen 1994an Serbiako Beltzezko Emamukeak. Urte luzeetan lan astuna eta gogorra egiten aritu dira. Beti mirestu izan ditut. Orain Kosovoko Emakumeekin elkartu dira eta maiatzean publiko egin zuten agiriak honela dio: “Konpartitzen ditugun helburuak ezagutuaz, Bakearen Aldeko Emakumeen Koalizioa eratzea erabaki dugu. Emakumeen arteko elkartasunean oinarritutako ekintza independientea izango da, arraza eta erlijio desberdinak errespetatuz, eta estatuen banaketen eta mugen gainetik. Benetako bake iraunkorra lortzen saiatuko gara, eta bake prozesuak eraikitzean kontuan hartzeko eskatzen dugu, maila berdinean lan egin nahi dugula esanez, emakumeak ez baikara gerraren biktima hutsak baizik eta langile finak bakearen aldeko mugimendu eta prozesuetan". 07


o008_on

27/6/06

14:12

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Yosss...! z nuke sekula pentsatuko euskarak honelako laburdurak egiteko gaitasuna izango zuenik. ”Yoss” hori, zerbait luzatuz gero, agian hurbil gaitezke bere jatorrira : Guenyoss!... Beno, ari gara hurbiltzen, ea beste hau : Kauenyoss!... Bai, ezta? Orain bai. Horrelakorik entzutean badakigu zer esan nahi den. Hala ere laburdurak direla eta, zentsurak izan du bere eragina. “Mekaguendios” esan ordez eta bazpare, Kaguen zotz! Dedio! Diola!... Ez nuke aurrera egin nahi esan gabe, esamolde horiek Euskaltzaindiak dagoeneko bere egin beharko lituzkeela eta hiztegian sartu. Egunerokotasuna garrantzizkoa baita hizkuntza bizietan. Laburduraz laburdura, ze iruditzen hau? “Nik enun in nik in nainuna”, Harrigarrigoa gertatzen da, dena segidan esaten denean : “Nikenuninnikinainuna”: Nik ez nuen egin nik egin nahi nuena, alegia. Oiartzungo Ergoien auzoan, bada jatetxe-taber-

E

Mikel Mendizabal

08

na ezagun bat: Tolare. Egunero biltzen dira bertara ingurukoak eta isildu gabe aritzen dira oiartzuera petoan hizketan. Txundituta geratzen naiz haien hitz jarioarekin eta, laburdurez ari garenez, esan dezadan adi adi egon behar izaten dudala, esaten dutenaren laurdena ozta ozta ulertzeko. Kaixo izabal, zeayazmen! Segundu batzuk behar izaten ditut, niri ari zaidala konturatzeko eta erantzuten diot: Lanera sartu aurretik kafetxo bat hartuko ote dugun edo... Ai, ike obeyun saardo pixkatekin arrena ustitzia beruk rtu minolen. Gustura geratu naiz dena ulertu diodalako. Agian horixe bera sentituko du euskaldunberri batek bertsolariei ulertzen dienean. Honekin bukatzen dut nire euskarari buruzko trilogia. Batetik Zapo hizkuntza, bestetik Zea hizkuntza, eta, azkenik Hizkuntza laburra. Ea egunen batean Ega delakoa poltsikoan dutenak benetako euskara erabiltzera ausartzen diren, Tolaren edo beste nonbait mintzapraktika eginez.


o009_on

20/6/06

20:26

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Beltza Jon Maya (Ereintzako kidea)

Badator erromeria! Uztailaren 15ean Erromeria Eguna ospatuko da Errenteria-Oreretan. Jon Maya antolatzaileak egunak emango duenaren laburpena egin du testu honetan.

erri dantzen jaialdi handia ate joka dugu dagoeneko. Errenteria-Oreretako kaleak musikaz, dantzaz eta festa giroz betetzen dituen eguna hementxe daukagu. Uztailaren 15a heltzear dago. Badator Erromeria Eguna! 1999. urtetik gertatzen den bezalaxe, Madalen jaien aurrekari bikaina izango da aurten ere Erromeria Eguna. Euskal Herriko dantza zale eta festa zale ugari ekarriko ditu herrira. Izan ere, Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen jaialdia sona handiko ekitaldia da dagoeneko, baita gure eskualdetik kanpo ere. Aurtengo Erromeria Egunak egitarau oparoa izango du. Adin guztietako pertsonek bere tartea izango dute, goizean hasi eta iluntzeko ordu txikietan amaituko den ekitaldi sortan. Hasteko, egun osoan Errenteria-Oreretan izango diren musikari guztiek diana bat osatuko dute. Hala ere, goizean jada dantzatzeko aukera izango da. 11:00etan, Esmalteria pla-

H

zan, Aiko taldeak dantzaldi-ikastaroa eskainiko du. Sabin Bikandik, Aitor Furundarenak eta Patxi Labordak osatutako taldeak, Euskal Herriko plazetan herri-dantzak zein estilotan dantzatzen ziren erakusten saiatuko dira. Hala, pieza ezagunak dantzatzeko aukera eskainiko dute, baina aldi berean ikasgai garrantzitsuak emango dituzte. Eguerdian soka-dantzaren garaia izango da. Errenteria-Oreretako eta inguruko dantzari beteranoek Euskal Herriko ospakizunetan hain ohikoa den dantza sozial hori erakutsiko digute. Lehenengo izerdien ostean, 600 lagunentzako prestatutako bazkari ederra izango da Galtzarabordako Kiroldegian. Urtero moduan, Intxaurrondoko Gastronomia Elkarte ezaguna izango da sukaldearen gidari. Aholku bat: herri bazkari horretan parte hartu nahi duenak lehenbailehen eskura ditzala horretarako txarte-

lak, urtero-urtero kiroldegia leporaino betetzen baita. Bazkalostean, haurren txanda izango da. Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior taldeak emanaldi berezia prestatu du okasiorako. Gerturatzen diren haurrei dantza-jolas erraz batzuk erakusteko helburua dute. Emanaldi dibertigarria izango da, zalantzarik gabe. Eta jarraian, erromeria handia. Zumardia eta herriaren erdigune osoa erromeria gune handi bihurtuko da eta musika entzun eta dantzatzeko aukera izango da hainbat txokotan. Erromeria nagusia Zumardian izango da musikari ugarirekin eta Agnes Perez dantza maisuarekin. Indarrak geratzen zaizkionari, gauean ere izango du festarako eta dantzarako aukera. Gau aldean Trikizio taldea izango da jaia alaitzeko arduraduna. Beraz, norberak nahi (edo ahal) duen arte dantzarako aukera izango du uztailaren 15ean. Soilik gauza bat izango da beharrezkoa: festarako gogoa ekartzea.

hONa

Ni ez naiz dopatzen! uerto deitutako operazioak hautsak harrotu zituen maiatzean: Eufemiano Fuentes eta Manolo Saiz atxilotu zituzten, beste batzuen artean. Biak aski ezagunak dira kirol arloan: atletak, txirrindulariak, arraunlariak eta beste indartu izan dira urteetan Eufemianoren edabeekin, eta Manolok, berriz, txirrindularitza irauli zuen bere garaian. Berrehunen bat odol-poltsa, anabolizanteak, hazkunde-hormonak eta abarrak atzeman omen zizkieten, eta deklarazioa hartuta aske utzi zituzten. Non dira, ordea, orain hilabeteko hautsak? Haizeak eraman al ditu? Astebetean erlearen burrundarak baino gehiago gogaitu gintuzten, baina ez da ezer gertatu. Eufemiano eta Manolorenak egin du, nola ez ba! Kirolari bakar baten izenik, ordea, ez da atera, eta beldur naiz ez dela aterako. Gobernuak, hala dirudi, ez du beste aldera begiratuko aurrerantzean, osagileek badakite lege berriarekin zer datorkien, eta kirolariak ere ikaratuko ziren. Frantzian,

P

belarriekin ere txalotu dute Espainiako Gobernuaren erabakia, eta denak pozik. Ekintza deigarria izan da, baina ekintzak berak baino berriketaldietan esan dituztenek eman didate atentzioa. Bi ale baino ez: “Kirolari guztiak dopatzen dira”, eta “frogak behar dira inor dopatu dela esateko”. Denok dugu kirolari batzuk dopatzen direlako intuizio frogaezina. Frogarik ez dugulako ezin da esan? Espainiako gobernuak torturarik ez dagoela dio, ez dago frogarik; tortura izan, bada, ordea. Esatea libre da. Frogarik gabe hori esaten duenari gerta lekiokeena beste kontu bat da. Baina kirolari guztiak dopatzen direla esatea ere ez da bidezkoa. Kirolari profesional batzuk diruarengatik, eta amateur batzuk banitatez dopatzen direla onartuta, onar dezagun gizakia edozertarako dopatzen dela, eta norberak erabakitzen duela dopatu nahi duen edo ez. Ez dopatzea erabaki dugun gizaki eta kirolariak ere, ordea, bagara.

Juanan Legorburu

09


o010-011_on

27/6/06

14:55

Página 1

iritziassakONduz

Agustin Migeltorena

Hilaren errepasoa

Landarbaso aietz San Markon bertan jarri erraustegia, esan zidan orain bi hilabete lagun batek. Hago isilik, moteil, jendeak ez likek inondik ere onartuko…, nik, inozo. Beno, bertan ez baduk, inguruan! Lagun profeta ikusi dut orain gutxi: Nahiago nuke asmatu ez bahu, esan diot. Nahiago nuke, erantzun dit, asmatuko bahu jendeak ez lukeela inondik inora onartuko iragarri huenean.

B

4

ZURRUTA KULTURALA. Neuk zenbatuak, azken hilabeteotan lau izan dira gutxienez gurean. Balizko Sagardogileen

Elkarteren baten makerting kanpaina itzela dirudi, baina bai to! Hona gure antolatzaileak: maiatzaren

‘Quebrantahuesos’ ITZAN irakurria dakigu: Oarsoaldeko dozenaka bizikleta zale joan omen da aurten Jaka inguruko mendietan korritzen den lasterketa horretara. Modan dira azken boladan halakoak, eta baita gogorragoak ere: honako hauen Aizkorrin barnako mendi maratoia,

H

10


o010-011_on

27/6/06

14:55

Página 2

sakONduziritzia

Kalaburtza eguna

Ziklokilometroak

asai Donibaneko Auzo Elkarteak antolatuta, II. Kalaburtza Eguna ospatu zuten ekainaren 10ean. Kalalburtzan hondartza txikia txukuntzea eta berreskuratzea dute helburu. Ari omen dira Eusko Jaurlaritzarekin eta ari omen dira Diputazioarekin, baina haiengandik lortuko dutenaren zain egon gabe, bizilagunak eurak hasi dira lanean. Garai batean auzolana omen zen ohikoa. Egun, berriz, delegatzea eta exigitzea. Donibanen, bestelakorik posible bide da oraindik.

utsi eta allez, euskararen alde! Hala zioen Oiartzungo Haurtzaroko ikastolak antolatutako bizikleta martxaren leloak. Eutsi eta allez, aurtengo Kilometroak jaia ospatuko den Oiartzundik, Berara. Nafarroa Oinez antolatuko duen herritik, berriz, Senperera, Herri Urratseko zirkuitua bilduko duen ingurura. Eutsi et a allez, handik Oiartzuna, hiru administrazio gune diferenteko hiru ikastola batera bilduz ekimen batean. Euskal Herriko Eskolaren egitasmoa bistaraziz, Ikastolen Elkarteko proiektua bultzatuz. Eutsi eta allez zioten antolatzaileek, ederki eta chapeau aitortu nahi diogu guk..

E

P

Mugen gaia legearen ikuspuntutik aztertuko dugu”

JOSEBA BELAUSTEGI medalla

gon daitezkeen interpretazio historikoen gainetik, Joseba Belaustegik Pasaiak duen probleman jarri du arreta: gaurko mugetan Pasaia oso itota dago, eta lur gehiago behar ditu. Altzako hainbatek historia mintegiak sortu

E

27koa Oiartzunen, euskaltegia; ekainaren 3koa Antxon, Alkartasuna; eta ekainaren 10ekoa Lezon, Tiñelu. Lehendik, Oreretan, hamazazpi elkarte kultural. Zurrutak hain janzkera

harako haien Aizkorri, Anboto eta Gorbeia hiru handiak txango bakarrean biltzea egun osoa oinez eginda… Mendira, zahatoa motxilan, beste lasaitasunean egiten dugunon ondotik inoiz pasatzen badira, ardo pixka bat eskainiko diegu, dopingen beldurrik ez badira, behintzat!

kulturala merezi ote duen ari nintzela, Iruña-Veleian aurkitu dituzten euskarazko lehen hitzak edan-ian-lo direla enteratu gara. Ez dago dudarik: hau euskal kultura da!

dituzte. Pasaian, ordea, bestelako azterketa historikoa eskatzen da: zerk eraman duen herri hau hondamendira, eta zer egin behar den hura gainditzeko.

11


o012-016_on

20/6/06

15:49

Pรกgina 1

nagusia

LEMAZAINAK traineruen gidaritza Guillermo Somoano, Ramon Erostarbe eta Harkaitz Diaz dira Pasaiako badiako hiru talde garrantzitsuenen lemazainak Testuak eta argazkiak: Lander Garro

12


o012-016_on

20/6/06

15:49

Página 2

arraunanagusia

iztegiaren arabera, “lema eramaten duen marinela” da lemazaina. Ez da, ez, deskripzio luzea. Hiztegian askotan gertatzen den bezala, ez du, inondik ere, lemazain bat sakonean eta egiazki zer den islatzen. Lemazainaren ofizioak duen tradizioa kontutan hartuta, nekez pentsa daiteke definizioa egin daitekenik ere. Nekez sartu daiteke liburu batean ere lemazain izateak historikoki zer suposatu duen, eta, gainera, zer suposatzen duen gaur. Trainerua gobernatzea da lemazain izatea, baina ez hori bakarrik. Lemazainak taldea zer den jakin behar du, taldearen bertuteak eta akatsak non dauden antzeman. Gainera, lemazainak agintzen jakin behar du, edota olatuaren indarraz baliatzen. Marearen

H

nondik norakoak ere ezagutu behar ditu, eta haizearen gorabeherak aztertzen jakin. Lemazaina, azkenik, taldearen ageriko aurpegia da, irudi publikoa. Taldea ondo badabil berak izango du bizkarrekoak hartzeko ohorea; gaizki badoa, ordea, berak entzun beharko ditu kritikarik gogorrenak. Gure eskualdean itzal handiko lemazainak izan dira historikoki, gaur egungoak baina sona handiagokoak; gaurkoek ere, ordea, ez dute, inola ere, lana gaizki egiten. Lemazainaren legendak, agian, zama gutxiago du gaur egun, baina ez da nolanahikoa lepo gainean daramaten ardura. Traineru bakoitzeko egoera, hala ere, guztiz ezberdina da. Pasai Donibane-Koxtape da, gaur egun, San Miguel Ligan

(TKE zena) dabilen talde bakarra. Guillermo Somoano gazte sanjuandarra da lemazaina. Bere aurretik Joseba Arbonak gobernatzen zuen Erreka, eta langa, utzi, ez zuen edozein tokitan utzi: lan ikaragarria egin zuen. “Pisu handia dauka, bai, Arbonaren lekukoa hartzeak. Donibanekoa, gainera, herrian izugarrizko eragina duen trainerua da, eta horrek zama handia suposatzen du”, aitortu du Somoanek. Mutil gaztea izan arren, erantzukizuna ondorio guztiekin hartzen duen kirolaria da Somoano. Nabaria da non dabilen badakiena. “Hemen grina handiz bizi dute arrauna, eta denek hitz egiten dute. Mundu guztiak dauka bere iritzia, eta herri guztia gainean izaten dugu”. Libiako lemazain Ramon Erostarbek, ostera, oso bestelako

egoera bizi du. Azken urteotan San Pedrok maila apaltxoa erakutsi du urean, eta, aurten ere hedabide handien hatzaparretatik kanpo ibiliko dira, lasai antzera. Lehia ahaztu gabe, San Miguel Ligaren presiorik gabe ibiliko dira, KAE Ligan (Kant auriko Arraun Elkarteen Liga), baina lehen mailan. Ekainean jokatu zuten maila horretan aritzeko estropada, eta San Pedrok ekimen ederra egin zuen, olatuen gainean trebe eta sendo. Akaso, bakarrik akaso, datorren urtean San Miguel Ligan aritzeko aukera izango dute. . “Ni hemen hasi nintzenean herriaren eta taldearen arteko lotura izugarria zen. Estropada bakoitzero sei edo zazpi autobus etortzen ziren gurekin, babestera eta animatzera. Horrela izan zen 90. hamarkadaraino. Tal- 13


o012-016_on

20/6/06

15:48

Página 3

nagusiaaarrauna

dea apalago ibiltzen hasi orduko, ordea, herriaren presentzia murriztuz joan zen, eta, gaur egun, herria ez da ia ikusi ere egiten. Izango ditugu 60 edo 70 jarraitzaile, baina ez gehiago”. Horrek, Erostarberen esanetan, alde batetik lasaitasuna dakar, baina, bestetik, taldea ahultzen du. “Taldea ondo ibiltzeko gazteak erakarri egin behar dira, eta gazteak erakartzeko halako giroa egotea ezinbestekoa da. Herriak baino ezin dezake giro hori sortu”, ohartarazi du. Libia-ko lemazainari apaltasuna dario, xumetasuna. Beteranoa da, eta gauzak erlatibizatzen ikasi duenaren jarioa eta patxada ditu. Ilea urdinzten hasia zio, baina oso sasoiko dago (azken emaitzak dira horren lekuko), eta umoretsu. 14

ELITETIK APALTASUNERA. Eskualdeko beste trainerua, Trintxerpekoa dugu. Aurten, iaz bezala, Harkaitz Diaz arituko da gobernuan, baina, iaz ez bezala, aurten Trintxerpe ez da elitean arituko. Diaz, ordea, pozik dago, lasai, “iazko sasoi txarrak gaindituta”. Trintxerpekoa traineru gaztea da, eta agian beste taldeetako tradizioa, historia ez da hain pisutsua. “Egia da, bai, nik hemen besteen lan bera egiten dut, taldeko bat gehiago baino ez naiz. Lemazain izatea beste edozein arraunlari izatearen antzekoa da”, aitortu du. Diaz mutil lotsatia da, bere buruari garrantzia kentzen ibiltzen den horiet akoa. Es aten dutenez, ordea, lema ondo baino hobeto mugitzen du donostiarrak. Aurten, San Pedro bezala, KAE Liga-

ren Lehen Mailan arituko dira Trintxerperkoak. Egunotan Pasaiako taldeen egoitzetan sekulako joan-etorria ikusi daiteke. Arraunlariak batetik bestera dabiltza. Lehenik pesak egiten dituzte, gihar-masa handitzeko, potentzia areagotzeko. Beranduago, urera abiatzen dira, traineruaren elkarlana hobetzeko, elkarren arteko ulermena eta konplizitatea lantzeko, eta, nola ez, erresistentzia hobetzeko. Arraunlariak lanetik iristen dira, kasu gehienetan, eta denboraldia prestatzeko beharretan murgiltzen dira, egunero bi edo hiru orduz. Arraunlariek bezala, lemazainek ere lan eskerga egiten dute, profesionaltasunez, taldeari ia musutruk beraien bizitzaren denboraren zati handi bat eskai-

niz. Arraunlariekin batera, taldeko betiko langileak dabiltza, bizitza osoa arraunaren munduan ibili izan den jendea, sakelakoari lotuta, denboraldi berrian ahalik eta zorrotzen jokatzeko gestioak egiten, ahelegin bizian.

SEKRETUAK. Lemazainek lemazain izateagatik lortut ako ospea ikusita, lemazain onen eta txarren arteko bereizketa egiten dute zaleek. Gurean, Lujanbiotarrak, Juan Carlos Fontan eta Joseba Arbona bera izango dira, seguruenik, ezagunenak. Lemazainei beraiei galdetuta, ordea, asko baretzen dute onen eta txarren arteko ustezko alde hori. “Lemazain izatea ez da horrenbesterako. Askok uste dute teknika eta horrelako gauzak behar direla.


o012-016_on

20/6/06

15:48

Página 4

arraunanagusia Talde ona behar da, hori bai. Eta taldea ondo ezagutu behar da. Gainerakoan, lemazain izatea gauza normala da, misteriorik ez duena”. Hori da Harkaitz Diazen iritzia. Nolabait, “psikologoa izan behar da”, bere ustetan. Somoanok, ordea, ez du hori horrela denik uste. “Psikologia baino gehiago, agintea behar da. Ontzian agindu egin behar da, ondo agindu. Talde bat gara, denok elkar ezagutzen dugu, eta bakoitzak badaki zer egin behar duen”. Erost arberen iritziz, arraunlaria ondo ustiatzen dakiena da lemazain ona. “Arraunlariak neurri bat eman dezake. Ahal duenari eskatu behar zaio, eta ezin duenari lasai utzi. Hori da sekretua”. Bakoitzak, ikusten denez, bere liburuxka erabiltzen du. Estropada guztien artean Kontxakoa da ezagunena. Txirrindularitzan Frantziako Tourra dena, arraunaren munduan, Kontxa da. Munduko txapelketa bezalakoa. Askok uste dute estropada horrek berezkoa duela ospea, ia sortu aurretik zuela ezagunena izateko erronka. Izan, ordea, ez da egia. Kontxakoa, ezaguna bada, estropada polita izanagatik da ezaguna. Itsas zabaletik bazterrera doan luzean –estropadaren itzuleran, alegia–, traineruek poparetik dituzte olatuak, hau da, etzetik. Itzulera gogoangarri horretan, olatuak barra barra hartu daitezke, trainerua ia surf taula balitz bezala. Eta hori da, zinez, aurraun egitea: olatuekin jolastea, hauen erasoengandik defendituz, eta hauen laguntza –bultzada– erabiliz. “Kontxakoak osagai guztiak ditu: olatuak poparetik datoz, eta arraun egiteko aukera ezin hobea izaten da han. Badian sartzerakoan, gainera, zaleen bultzada nabaritu daiteke. Zoragarria da”. Somoanoren hitzak dira, baina lemazain guztien bozeramaileak ez luke aurkakorik esango.

ITSASOAR E N B E LD U R? Kanpotik ikusita, itsasoa arerio

Somoano Izen abizenak. Guillermo Somoano de

Lucas. Jaiotze data. 79-11-20. Taldea. Pasai Donibane-Koxtape. Entrenatzailea. Anartz Gereño. Ibilbidea. 9 urtetatik dago Pasai

Donibanen. Aurtengoa hirugarren urtea izango du Erreka-ko lemazain. Bere ordezkoa. Endika Zaldua da bere

ordezkoa.

Diaz Izen abizenak. Harkaitz Diaz Gorostegi. Urteak. 22 urte ditu. Taldea. Trintxerpe. Entrenatzailea. Iñaki Mendizabal. Ibilbidea. Donostiako Ur Kirolak

taldean urte askotan egon ondoren, 2 urte daramatza Trintxerpen. Bere ordezkoa. Xabi Goienetxea da bere

ordezkoa.

Erostarbe Izen abizenak. Ramon Erostarbe. Jaiotze data. 66-08-21. Taldea. San Pedro. Entrenatzailea. Aitor Balda. Ibilbidea. 15 urte daramatza

arraunean. Libia-ren urterik gozoenak ezagutu zituen; besteak beste, Kontxa irabaztea lortu zuen. Garai txarretan ere han izan da. Bere ordezkoa. Nacho Segade. 15


o012-016_on

20/6/06

15:47

Página 5

edo lagun izango ote den zalantza suerta daiteke. Dena eman eta dena kentzen du itsasoak. Itsasoa, pitzatuz gero, arrauna ia ezinezko bilakatzen du. Iazko Kontxako estropadan, adibidez, itsasoaren –zitalkeriaren– eraginez traineru bat baino gehiago lehiatik kanpo geratzen zela ikusi ahal izan genuen. Traineruen barruan ura sartu zitzaien, eta zamaren zamaz, ezin aurrera egin geratu ziren. Lemazainek, ordea, ez dute itsasoa arerio izan daitekeenik uste. Somoanoren iritzia, harrigarria ere bada: “Itsasoa beti da arraunlariaren lagun. Are gehiago: trainerua ondo dabilenean, arraunlariak beti nahi du itsaso gaiztoa. Mundu guztiak daki itsaso barean arraun egiten. Horrek ez dauka meriturik. Nor den ona, itsaso zakarrak erakusten du, ez itsaso lauak”. Ez dago antzeko olaturik. Ez dituzu munduan berdinak izan daitezkeen bi olatu aurkituko. Olatuak ezberdinak diren neurrian, itsasoa ere, ezin kontrolatuzko kirol kantxa da arraunlarientzako. Hor sartzen da lemazainaren talentua jokoan. ON aldizkariak arreportaje hau egiteko hiru traineruen entrenamenduak gertutik jarraitzeko aukera izan du, talde bakoitzaren katamaranarekin (Trintxerpek zodiac-a erabiltzen du). Arrauna ezaugarri oso bereziak dituen kirola da. Itsasoko kirol guztietan aritzen direnek, beti esaten dute itsasoak zera berezi bat baduela, xarma eta erakargarritasun berezia. Arrauna, ordea, bereziki lehiakorra da, bereziki sakrifikatua, eta, trukean, arraulariak ez du apenas ezer jasotzen. Aurrean dabilenak, sikiera, aurrean ibili izanaren ohorea eta errekonozimendua izango ditu. Atzean dabilenak, aldiz, aurrekoaren popa ikustea izango du errekonpentsa bakar. Galdetuta (nolatan eusten dioten erronkari, hain zuzen), zera erantzuten dute. “Taldea familia da guretzako”. 16

Tradizioa Gure eskualdeak lemazain bikainak eman ditu, oso izen entzutetsuak. Mende batzuk atzerago, lemazainok (traineruarekin batera) funtzio ekonomikoa betetzen zuten eskualdean. Ezin dugu ahaztu, estropadak, gaur ezagutzen ditugun moduan, Pasaian sortu zirela batik bat (Bilbon ere). Portu hauetan belaontzi handiak sartzen ziren, eta hauek garraiatzeko atoiontziak, traineruak ziren. Lan hori oso ondo ordainduta zegoen, antza, eta guztietan azkarrenari ematen zioten lana. Horrela sortu ziren traineruen arteko lehiak, eta, beranduago, herri ezberdinen artekoak ere sortu ziren. Lemazainek herriaren ekonomiaren suspertzean, horregatik, ezinbesteko presentzia zuen, eta horrela estimatzen zitzaien: ez zuten, ez, osperik falta. Beranduago, ekonomia kirol bilakatzerakoan, traineru bakoitzak herriaren ohorea ordezkatzen zuen. San Pedroko Aita Manuel (Manuel Arrillaga) izan zen pasa den mende hasierako lemazainik ospetsuena. Zortzitan eskuratu zuen Kontxa –errekorra dauka–. Joxe Angel Lujanbio sanjuandarra sei bider gailendu zen Donostiako uretan, bere seme Juan Mari bezala (bien artean 12!). Fontan sanpedrotarrak ere Kontxan ospe handia irabazi zuen, lau bider irabazita. 90. hamarkadan Pasaiako traineruek sasoi zoragarriak bizi izan zituzten. 97an eta 98an, adibidez, Pasaiako lau traineru ar¡tu ziren. Trintxerpe, San Pedro, eta Donibaneko bi traineruak: Koxtape eta Donibaneko. Kontxan gailentzea lortu zuen Pasaiako azken aurreko lemazaina Joseba Arbona izan zen, 1999an. Aurten, bestetik, Lujanbio arraunera itzuliko da, Donostia Arraunekin. Lujanbio bera izan da Kontxan irabazten azkena: 2002an, Satanderreko Castrorekin.


o017-019_on

27/6/06

14:14

Pรกgina 1

gizarteanagusia Igor Mendibek, Ainhoa Lekuonak eta Hodeiek Cadizen pasako dituzte oporrak, Tarifan.

OPORREN buruhaustea

Udako beroarekin batera, urteko estresa utzi eta oporraldi sasoian sartu gara; nora doaz, ordea, eskualdeko herritarrak? Testuak: Jon Gonzalo Argazkiak: Lander Garro 17


o017-019_on

27/6/06

14:14

Página 2

nagusiaggizartea ritsi da uda. Eguzkia eta beroa gustuko dutenentzat urteko garairik onena. Hondartzan bainu bat hartzeko, mendira joateko edota herriko festetan parranda egiteko garai aproposa. Urte osoko martxa –lana– alde batera utzi, eta oporraldiaz gozatzeko garaia. Oporraldiaz gozatzeko moduak eta moldeak oso desberdinak izan daitezke. Pertsona batzuk hondartzatik mugitu gabe pasatzen dituzte oporrak, beste batzuk nahiago dute munduan barrena bidaiatzea, eta badira etxetik mu-

I

tza hauek guztiak argitzen saiatzen dira egunero. Bertan esan digutenaren arabera, jende asko eta asko ideia zehatzik gabe iristen da agentziara, eta beraien lana pertsona bakoitzaren neurriko oporraldia antolatzea da. Zalantzan zaudetenontzat hona hemen gomendio batzuk. Urtero legez, arrakasta gehien duen ingurunera joan zaitezkete: Mediterraneo aldera. Eskualdeko herritar askok Salou, Benidorm, Torrevieja eta antzeko parajeetan pasako dituzte udako oporrak. Badira, ordea, bestelako auke-

udan: Alemaniako Munduko Kopa eta Mediterraneoan barrena itsas-bidaia. Alemania futbolzaleen paradisu bihurtu da azken hilabete honetan, eta gauza jakina da gure eskualdean ere futbolzale askotxo daudela. Horixe da bidai honen arrakastaren gakoa. Mediterraneoko itsas-bidaia, berriz, oso bestelako bidaia da. Astebete goi-mailako itsasontzi batean pasatzeko aukera. Batetik, gisa honetako bidaiek eskaintzen dituzten luxuak aprobetxatu, eta bestetik, Mediterraneoaren kostaldean dauden hiriak ezagu-

Iñigo Urbieta 30 urteko errenteriarra da, eta aurten abenturaren bidea aukeratu du urteko zurruntasuna arintzeko. Beste zazpi lagunekin batera Austria eta Hungrian barrena ibiliko da bizikleta gainean. Mila kilometrotik gora egiteko asmoa du, eta ez du, ez, ilusiorik falta. “Austriako Donaueschingen herrian hasiko dugu ibilbidea, Alemaniako mugatik gertu. Bertatik Budapesteraino iristeko asmoa dugu, beti ere Danubio ibaiaren ibilbidea jarraituz. Mila kilometrotik gora dira eta 15 edo 20 egunetan

Oporrak pasatzeko modu asko dago. Horietan, ordea, bada bat uste baino ohikoagoa dena: etxean geratzea. gitzen ez direnak ere. Abentura, kultura, ezagutza, lasaitasuna: norberak, urtean zehar faltan hartzen duena bila dezake –baliabideen arabera, noski–.Norberaren neurriko oporraldia antolatzea da garrantzitsuena. Askotan neurriko oporraldia antolatzea, ordea, ez da uste bezain erraza. Honako galdera hauek sortzen zaizkigu: Zer egingo dugu oporretan? Nora joango gara? Zein da bidaiatzeko garairik aproposena? Pasaiako eta Errenteriako Eroski Bidaiak agentzian zalan18

rak. Europako hirien xarma gustuko baduzue: Paris, Erroma, Praga edot a Dubrovnik. Karibeko beroa, hondartza zoragarriak eta musika alaia nahiago badituzue: Kuba, Dominikar Errepublika eta Jamaika. Desertua ikusi, tea dastatu eta kaleko merkatu erraldoi eta zaratatsuetan plazerra sentitzen baduzue: Maroko eta Tunisia. Pas aiako et a Errenteriako Eroski Bidaiak agentzian arrakasta gehien izan duten bi eskaintzak honako hauek izan dira aurtengo

tzeko aukera, besteak beste, Erroma, Florentzia, Tripoli eta Alejandria. Bidaiatzeko leku eta aukera gehiago ere badaude, noski: India, Nepal, Tailandia, Argentina, Brasil, Ameriketako Estatu Batuak… Zerrenda amaitezina da, eta norberari dagokio neurriko lekua eta bidatzeko modua aukeratzea. Uda honetan atzerrira doazen eskualdeko zenbait lagunekin hitz egin du ONek. Oraindik ere, udako oporretan nora joan ez dakizuenontzat lagungarri izan daiteke.

egiteko asmoa dugu. Goizeangoiz abiatuko gara egunero, eta iluntze aldera atsedena hartuko dugu”. Landetxeet an egingo dute lo; izan ere, nahikoa merkeak direla ohartarazi du: “Han jendeak joera du bizikletaz ibiltzeko, eta egitura onak dituzte horretarako”. Iaz S antiagoko bidea egin zuen Urbietak, eta bertan ezagutu zituen oraingo bidai lagunak (Montse, Nagore, Mikel, Imanol, Fran Ergiñe eta Rodrigo). “Gisa honetako bidaietan jende asko


o017-019_on

27/6/06

14:14

Página 3

gizarteanagusia Asier Urbietak forma mantentzeko bidaia egingo du, bizikletaz.

Borja Garrok eta Izaro Lekuonak musikaren arrastoari jarraituko diote, Berlinen.

man handia egin genuen. Polikipoliki aurtengo oporraldia prestatzen hasi ginen, eta azkenean Danubio aldera joatea erabaki dugu”. Urbietaren aukeraketak, noski, bidaiak askatasunez egiteko erabakiarekin lotura zuzena du: “Bidai-agentziek eskaintzen dizkiguten bidaiekin ez du zerikusirik. Gu ez goaz bakarrik turismoa egitera”. Igor Mendibek (Oiartzun, 1974) et a Ainhoa Lekuonak (Errenteria-Orereta, 1977), bestetik, Cadizen pasako dituzte oporrak, Tarifan, Hodei semearekin: Eguzkia, hondartza eta surfa dira beraien oporraldiaren osagai nagusiak. Azken zazpi urteetan ez dute opor lekua aldatu. Mendiberen gurasoek ireki zieten bidea, 3 0 urte atzerago:

“Orain dela 30 urte joan ziren lehen aldiz Tarifara, eta geroztik urtero itzuli dira. Nik beraiekin batera ezagutu nuen hura, eta asko gustatu zitzaidan. Eguraldi bikaina, hondartza zoragarriak eta surfa egiteko aukera”.

PARAJE POLITAK. Lekuonak jakinarazi digunez, gainera, kirola ez da hango aukera bakarra: “Aukera asko daude. Nik eguna hondartzan pasatzen dut, baina tarteka herritik ere ibiltzen naiz. Jende gaztea asko dago, eta oso giro ona. Tarifa inguruan, berriz, oso paraje politak daude: herri txiki zuriak, hondartza ikusgarriak… Beti eguraldi ona egiten du, eta oso leku lasaia da. Gomendagarria oso. Ostatu hartzeari dagokionez, eskaintza ona du Tarifak. “Gu

abuztuan joango gara aurten, eta oraindik ez dugu erabaki non egingo dugun lo. Gure bi aukerak apartamentu bat aukeratzea edo kanping batera joatea dira. Hori bai, aldez aurretik erreserbatzea komeni da, udan jende asko pilatzen baita”, esan du Mendibek. Bidaiatzeko bi modu ezagutu ditugu orain arte. Baina bada hirugarren bat ere: kultura bidaia. Bidai hauetan, erronka nagusia ekimen edo ekimen multzo zehatz baten arrastoa jarraitzea da. Kultura munduak gure mugez haratago eskaintza oparoa izaten du, baina denbora behar da haietara iristeko. Izaro Lekuonak (Orereta, 1977) eta Borja Garrok (Orereta, 1972), Berlin aukeratu dute. Garro disko jartzailea da, eta han mugida horrek di-

namismo handia du. “Berlinen kultur eskaintza handia dago eta musikalki oso hiri aberatsa da. Horrek guztiak hiriarekiko erakarpena sortu digu”. Astebete pasako dute bertan, alokatutako pisu batean: “Egunean zehar batetik bestera ibiltzeko asmoa dugu. Berlinen ikusteko gauza asko daude, eta egunean zehar ekitaldiak ez dira falta. Gaua, berriz, Europako onenetakoa omen da. Sekulako parranda giroa dago. Goizean etxeko lasaitasunean egingo dute lo. Atsedena beharko dute. Hauek ez dira, noski, oporrak pasatzeko modu guztiak. Baina badira batzuk. Nahi edota ezin duen horrentzako, ordea, beti izango da azken alternatiba bat: etxean geratzea. Badago zer ikusi! 19


o020-023_on

20/6/06

18:34

Página 1

AGUSTINA PONTESTA Lezoko bale epailea

Militantzia ez da existitzen; belaunaldi bat desagertu, eta ordezkorik ez dago” Testua: Ander Leon Argazkia: Iñaki Berrio

asierako inpresioaren arabera Agustina Pontesta ez da gehiegi mugitzen den horietakoa. Harrieskailetan jaio, Alai Etxen bizi eta Ganboa Ttikin lan egin. Ez dakienarentzat Lezoko Kale Nagusiko hiru etxeen izenak dira arestian aipatutakoak, eta beraien artean 200 metro juxtu-juxtu egongo dira. Mundu txikia, alabaina. Solasean hasten zarenean ordea, azken urteetako Euskal Herriko historiaren protagonista baten aurrean zaudela konturatzen zara: Kulturan, politikan, euskalgintzan, irakaskuntzan, itzulpengintzan, kantuan,… Mila saltsatan ibili da eta ibiltzen da murgildua emakume hau 1950. urtean jaio zenetik. Historiako istorio interesgarriak kontatu zizkigun Bake Epaitegian egin genuen hitzorduan. Heldu ginenean Berria egunkariko zati bat zuen eskuetan eta oso pozik zirudien… “Etorri, etorri”, esan du, “ikusi aurkitu dudana, Dario Regoyosen koadro bat, nongoa eta Lezokoa, begira, Lezoko eliza du titulua eta 1907. urtean egina dago. Ez nekien ezta existitzen zenik ere. Eliza ikusten da, inguru guztia berde-berde, a zer polita!”.

H

Zu ez zara Lezokoa izango...

Nire aurrekoak, amaren aldetik, hemengoak dira, ni hemen jaio 20

nintzen eta nire izaeraren oinarria da. Bai, Lezokoa naiz. Nolakoa zen zure haurtzaroko herria?

Herri txikia zen. Oso jende gutxi bizi ginen, baina Orbegozo eta Zentral Termikoa zirela eta kanpoko jendea hasi zen Lezora bizitzera etortzen, 60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera edo. Gaztelera ez nekien eta señorita Teresarekin herriko eskola publikora hasi nintzen joaten pixka bat ikasteko, pentsa, elizari “inglesia” esaten nion... Geroago, ordea, zazpi urterekin, Errenteriako Hijas de la Cruz ikastetxera joan nintzen eta bertan aritu nintzen batxilergoa bukatu arte. Lezoko asko joaten ginen hara, baina gure giroa Lezon zegoen. Kale giroa bazegoen garai hartan?

Bai, egun guztia kalean pasatzen genuen, baina oso itxia zen giroa, dena zegoen debekatuta. Hitz egiteko beldur handia zegoen eta euskararen alde familia konkretu batzuk baino ez zeuden. Geroago jende gehiago bildu zen eta gauza asko antolatzen hasi ziren, batez ere Elizatik. Dotrinatik hasi ziren ekintza ezberdinak bideratzen, antzerkia, dantza, abesbatza... Don Inazio apaizari esker JOCeko (Juventudes Obreras Católicas) jendea hasi zen biltzen


o020-023_on

20/6/06

18:34

Página 2

gizarteanagusia

Oteiza “60ko hamarkadaren bukaera izango zen. 17 urte edo nituela, Donostiako Ikasbide elkartean, Juanito Oñatibiarekin euskara eskolak ematen hasi nintzen eta, nire ikasleen artean, Jorge Oteiza eskultorea zegoen. Euskara ikasi nahi zuen, edo hori esaten zuen bederen, baina gelara etortzen zen bakoitzean klasea hankaz gora jartzen zuen. ¿Tú como llamas al toro? Eta nik, "zezen", eta berak ezetz, hori ezin zela izan, hori gaizki zegoela: haserretu egiten zen. "Ba nire etxean honela esaten da", eta berak: “Mira chica, en griego toro es sen y sesen es dos veces toro, o sea bisonte". Etxera izugarrizko konplejuarekin itzultzen nintzen hori entzun eta gero. Zorionez eskolara oso gutxitan etortzen zen”. eta gauzak antolatzen, adibidez El Gordo y El Flaco zirenen pelikulak hartu, euskarara itzuli, magnetofoi batean grabatu eta herriko haurrei zinea euskaraz eskaini... Dena egiteke zegoen eta izugarrizko mugimendua sortu zen herrian, batik bat gerra ondorengo jendeari esker. Jende heldua hasi zen mugitzen gazteak baino lehen. Batxilergoa eta gero ikasketekin jarraitu zenuen...

Bai, Donostiara joan nintzen eta bertan Magisteritza burutu. 17 urterekin euskara klaseak ematen nituen, eta 19 urte nituela Lezoko garaiko abertzaleak hurbildu zitzaizkidan sortu behar zuten ikastolan klaseak emango ote nituen galdetuz. Baiezkoa eman eta segituan hasi ginen lanean. Garai politak izango ziren...

Oso. Katekesi gisa hasi zena eskola itxura hartzen joan zen. On Mateo Alberdi izugarri ondo portatu zen gurekin. Obispadoan sinadura lortu zuen eta gu babes handiagoarekin ibili ginen. Dena den gurasoen konfiantza nabar-

21


o020-023_on

20/6/06

18:33

Página 3

nagusiaggizartea menduko nuke. Zer nolako etorki-

zuna eskaintzen genien haien haurrei? Eta legearen aldetik? Ez genekien tituluak zerbaitetarako balioko zuen ala ez, eta hala ere gurasoek beraien seme-alabak gure eskuetan uzten zituzten. Askotan Goardia Zibila etortzen zen inspekzionatzera, ea zenbat neska eta zenbat mutil genituen galdetzera, eta gero apuntatzen zuten, "Hembras y Barones" eta guk barrezka, hara mutil guztiok titulu nobiliarioarekin ditugu, kar, kar, kar... Egitura aldetik nola ibiltzen zineten?

Kale Nagusian gaur egun ile-

tzaile etortzeko. Udaletik jasotzen ez genuena herriarengandik jasotzen genuen. Pedagogia berritzailea erabiltzen zenutela aditu dut.

Bai, ez ohikoa bederen. Irakurtzen eta idazten irakasteko metodo modernoa erabiltzen genuen hitzak kentzen eta itsasten, zein hitz falta zen galdetuz, oso polita zen. Asteazkenetan Iparraldetik etortzen ziren lan nola egiten genuen ikustera. Denborarekin Joan Fuster eta beste katalanekin hasi ginen harremanetan. Programazioak prestatzeko bailara mailan hasi ginen elkartzen eta geroxeago herrialdekoak Donos-

nuen indar metaketa bat. Bateratze eta gero klaseak ematen jarraitu arren, 1982ko udan uztea erabaki nuen.

gaur egun oraindik argitaratzen dena. Urte batzuk eman genituen han, baina giroa ikusita Elkartea ixtea erabaki genuen.

Hasiera gogorretan egon zinen eta normalizatze garaiak etorri zirenean beste leku batean hastea erabaki zenuen?

Ez zuelako funtzionatzen?

Bai, Donostian Irakasle Elkartean lan egitea proposatu zidaten eta filologia ikasi nahi nuela aprobetxatuz hara joan nintzen. Hor itzulpenak egiten genituen, ikastaroak antolatu, prestakuntza bideratu, testu liburuak argitaratu, Zipristin, Hizkuntza, Isilik... Hik Hasi aldizkaria sortu genuen,

Ez da hori. Elkarteak bere lana betetzen zuen baina irakasleen mugimendua indarra galtzen hasi zen. Hasierako ilusioa desagertu eta irakasle berriak eta gazteak ez ziren hainbeste inplikatzen. Beste antolaketa mota bat erabaki zen. Hori zela eta aldizkariarekin nahiko zela ikusi genuen eta elkartean lan egiteari utzi nion. Politikarako txanda. Euskadiko Ezkerran ibili zinen?

Ez, ez nintzen inoiz ibili. Hori pa-

Gaur egun diruak mugitzen du dena, eta gazteek diruagatik egiten dute lan”

Miren Gezalari buruz liburua prestatzen ari naiz; Lezon argitaratuko ez didatenez, kanpora jo beharko dut”

apaindegia dagoen lokalean hasi ginen baina segituan txiki geratu zitzaigun eta Mikel Salaberriak eta beste batzuek Kutxan mailegua eskatu zuten, prefabrikatu batzuk erosi eta Goiko Plazan jarri zituzten. Beste alde batetik behar genuen guztia herriak ematen zigun, inplikazio handia zegoen eta gurasoak ez ezik gainontzeko herritarrak ere laguntzeko prest azaltzen ziren, gauzak emateko, txoferrarena egiteko, udalekuetara zaintzaile edo dinamiza22

tian edo Urretxun. Gure denbora librean beti ikastaroak egiten ibiltzen ginen. Asko lantzen genuen pedagogia. Lan horien guztien emaitza Pasaia-Lezo Lizeoa al da?

Handitzen zihoan heinean, Orereta edo Pasaiarekin bildu behar genuela ikusi genuen. Oreretarekin ez zen akordiorik lortu eta azkenean Pasaiarekin bat egitea erabaki zen, 1975. urtea izango zen. Irakaskuntza bideratu behar zen eta askoz egokiago ikusi ge-

Ezagutzen ez dena ez da maitatzen Azken urte hauetan Agustina Pontesta herriko etxe gehienetatik argazki zaharrak biltzen ibili da. Argazki horiek Orratx! kultur elkarteko egoitzan digitalizatuak izan dira eta haietako batzuk www.lezo.net web orrian ikusgai daude. Baina Agustina ez da horrekin konformatzen. "3.000 argazkitik gora jaso ditut eta zer egin da haiekin? Ezer ez, ezta liburu txiki bat ere. Ezagutzen ez dena ez da maitatzen eta gure iragana ezagutzeko oso tresna polita da argazki zaharra, baina inork ez du ezer egiten horren inguruan. Orotara gai hauek oso utziak daude. Inork ez du interesik jartzen, ez erakundeek ezta hiritarrek ere. Adibidez Orratx! aldizkaria desagertu zen eta zer? Non dago erreleboa? Ondo funtzionatzen zuen zerbait kentzea ez da logikoa. Gure herria maite badugu, ezagutu egin behar dugu, eta ezagutuz maitatu. Bestela alferrik guztia!”


o020-023_on

20/6/06

18:33

Página 4

gizarteanagusia

hitz batean Kale Nagusia.

Mundiala, bakarra. Lezo.

Nire herria. Oarsoaldea.

Deus ez. Gipuzkoa.

Euskal Herriaren zatia. Euskal Herria.

Nire aberria. rentesia izan zen. 1983ko hauteskundeak ziren eta zerrendak osatzeko jendea behar zutela esan zidaten eta nik independiente bezala joateari baiezkoa eman nion, baina ez nuen ezer sinatu, ez nintzen bileretara joan eta ez ninduten aukeratu, beraz nire esperientzia oso aberasgarria izan zela ezin da esan. 1995ean zinegotzi aukeratua izan zinen Herri Batasunako zerrendatik. Nolako abentura izan zen?

Egia esan ez dut oroitzapen onik politikako giro hartaz. Talde bezala bai, geundenok ondo ibili ginen. Nola hasi nintzen? Ba etxean nengoen, eta HBko zerrendetan joateko eskatu zidaten. Ondo iruditu zitzaidan, eta euskara zinegotzi izendatu ninduten. Arlo honetan lana gogoz eta gustura egin arren, oso garai gogorrak izan ziren, oso desatseginak ditxosozko autobia zela bide. Herrian gertatzen zen edozein gauzaz errudunak ginen. Oso gaizki, benetan. Legislatura bukatu eta politikatik ihes egin nuen. Gaur egungo herri mugimendua nola ikusten duzu?

Kultura aldetik oso gaizki. Ez da nire gustukoa. Egiten den apurra gauzak solteak dira, inolako loturarik gabe. Dauden baliabideak ez dira aprobetxatzen, eta gainera erreleborik ez dagoela ikusten dut. Militantzia ez da existitzen, belaunaldi bat erretiratu da eta ordezkorik ez dago. Gaur egun diruak mugitzen du dena eta gazteek diruagatik egiten dute lan. Kultura aipatuta, kantuan ibili zinela uste dut.

Kantuan, dantzan, antzerkian eta saltsa guztietan obligazioagatik, ez “obligatuak”. Beharra ikusten genuenez denetan ibiltzen ginen. Gaur egun zerbait egiten badut garai hartatik geratu zaidan harra daukadalako da. Bai, baina kantuan erdi profesional mailan, ezta?

Hala esan daiteke, bai. Oskarbi taldea montatuta zegoen eta nahiko ondo ibiltzen ziren. Itziar Maritxalar, taldeko partaidea Iparraldera joan zen eta ni bere tokian sartu nintzen. Guztiok abesbatzatik atera ginen: Peio, Treku… Gandiagaren olerki hitzak kantatuz eta kantu zaharrak argitaratuz kriston arrakasta izan genuen. Emanaldiak Euskal Herri osoan ez ezik, kanpoan ere eman genituen, Bartzelonan, Madrilen,... hemen, Club Siglo XXI-n Antton Valverderekin kantuan eta Javier Sagarzazurekin hitzaldia ematen ibili ginen. Oso garai polita. Ez Dok Amairuko jendearekin ibiltzen ginen... Garaiko elite kulturalarekin...

Xabier Leterekin, Lourdes Iriondorekin, Mikel Laboarekin... Handi haien aholkuak jaso genituen. Gauza politikoak ez genituen kantatzen eta egun batean

Peixotok hori esan zigun, "ondo, ondo, zuek k ant atu baino ez duzue egin behar, beste gauzetan ez sartu". Eta halaxe egin genuen. Eta gaur egun Bake Epaile. Ez al da aldaketa handia?

Baliteke. 2001. urtean postua libre gelditu zenez aurkezteko animatu ninduten, batez ere justizia euskalduntzeko asmotan. Izendatu nindutenetik oso gustura nago. Hasieran jendeak deitzen zuen eta nik telefonoz "Bai?" eta beraiek " ¿Ah, pero eso no es el juzgado?" eta nik baietz, eta eskegi egiten zuten okertu zirela pentsatuz. Gaur egun askoz normalizatuago dago dena eta hona datozen euskaldunak eroso sentitzen dira, ez dute pentsatzen epaitegi batean daudenik. Herritarrekin harreman estuan nago, oso gustura. Proiekturen batean ibiliko zara...

Miren Gezalari buruzko liburu bat ari naiz prestatzen. Lezon ez didate argitaratuko eta kanpora jo beharko dut. Beste alde batetik 70. urteurrena dela eta Gerra Zibilean hildakoei eta errepresaliatuei omenezko zerbaitean ere banabil. Badakizu, memoria histori-

koa askotan memoria histerikoa bihurtzen da. Arlo asko jotzen dituzu...

Eta gehienak ez dizkizut kontatu, EKB sortzen ibili nintzen, Ustaritzen UEUko hastapenak ezagutu nituen, AEK sortu baino lehen gau-eskoletan aritu nintzen, EHE sortzeko Lesakako lehenengo bileretan egon nintzen, logopedia arloan ere murgildua ibili naiz, Orratx!-en ere hasieratik bukaerara, eta ahazten zaizkidanak…! Nik uste nuen, orain bake epailea izanda bake ederrean biziko zinela.

Bai zera. Azken aste hauetan fiskal batekin borroketan nabil. Bidaltzen dizkiot idazkiak euskaraz eta berak bueltatzen dizkit, ulertzen ez dituela argudiatuz. Telefonoz deitzen dit elebidun testuak bidaltzeko eta nik ezetz: "Si no entiende es su problema". Orain erdarazko eredu batzuk bidali dizkit, baina ez diot kasurik egingo eta seguruenik hurrengo astean berriro deituko dit, eta... Betiko Agustina! Baina pasadizo interesgarriren bat ezkutuan mantentzen duzu?

Itzali grabagailua eta kontatuko dizut. Ados. [Klik!]. 23


o024-025_on

21/6/06

17:16

Página 1

nagusiakklik

2

1

7

3

14

13

19

15

20

‘hitza’

IRUDITAN Ekainean ‘Oarsoaldeko Hitza’ egunkariak hiru urte bete ditu; ehunka egunotan izandako unerik garrantzitsuenetan, ‘Hitza’-k ez du hutsik egin 24

9

8

21


o024-025_on

21/6/06

17:16

Página 2

kliknagusia

4

11

10

16

Kalera ekimenaren baitan ekintza dibertigarriak egin izan dira urteotan; 9-Oiartzunen Spinning Eguna ospatu zen kiroldegian, ehunka txirrindulari bilduz; 10-Xabier Silveira Landare tabernan aritu zeneko irudia; 11-Pakito izurdeak hilabeteak pasa zituen Pasaiako badian. Azkenean hil egin zen, 2005eko martxoan; 12Pasaiako San Ferminetan ateratako irudia; 13-Lezoko haurrak, inauterietan; 14Albaola elkarteak Beothuk ontzia uretaratzeko ekitaldi ederra egin du aurten; 15-

12

18

17

22

1-Sortu orduko, HITZAk irakurleen babesa jaso zuen, irudian ikusten denez; 2Oiartzungo sagardo eguna; 3Agustinetako bizilagunen protesta Errenteriako Udalaren aurrean; 4-Errenteria-Oreretako azokako baserritarrak, Xabier Olaskoaga plazara joan aurretik (azoka berriko kanpo aldera); 5Pasaiako kaian arrantzaleek protesta egin zuten, kaiaren sarbideak oztopatuz, 2005ean; 6-Lezoko kiroldegiko igerilari trebeak; 7-Pasaiako badian itsaso zakarrak irudi hauek sortu ohi ditu; 8-Eskolatik

6

5

23

Errenteria-Oreretan urtero Dantzari Txiki Eguna ospatzen da, ehunka dantzari txiki elkartuz; 16-Touringek eta Allerruk lehia gogorrak jokatu ohi dituzte. Hau 2005ekoa da; 17-Udako solstizioa (edo San Joan sua) ospatzeko ErrenteriaOreretako Gaztaño auzoan milaka lagun elkartzen dira; 18U2 taldearen kontzertua izan zen 2005eko abuztuan, eta Errenteria-Oreretan ilara luzeak osatu ziren sarrerak erosteko. Irudikoak, sarrera eskuratzea lortu zuen; 19-Orereta Ikastolako haurrek HITZAren

24

alde ‘H’ handi bat egin zuten, 2004an; 20-Kanpo kaiaren aurkako protesta batean hainbat lagun portuko atean kateatu ziren, 2003an; 21-H ITZA, irakurria izan aurretik, banatu egin behar da; 22-Kalaburtza hondartzan garbiketa lanak egin dituzte aurten hainbat herritarrek; 23-Jendetsua eta hunkigarria izan zen Korrika-ren 14. saioaren pasaera Lezoko Gurutze Santuaren Plazatik; 24Erdi Aroko azoka egiten da urtero Errenterria-Oreretan, eta, horren baitan, antzerkia izaten da.

25


o026-027_on

21/6/06

17:24

PĂĄgina 1

nagusiakklik

2

1

7

19

25

26

gazte batzuek okupatutako txabola eraitsi zuten, Arragua auzoan; 5-Euskararen aldeko egunak adin guztietako herritarrak bildu ohi dutu Oiartzunen; 6-Joseba Ostolaza harrijasotzaileak Lezon erakustaldi bikaina egin zuen; 7-Altzibargo zubiaren eraikuntza lanak gatazka handia sortu zuen Oiartzunen; 8-Juan Carlos Merinok alkate

9

8

14

13

1-Alaitz eta Maider trikitilariek HITZAri babesa azaldu zioten; 2-Batasuna alderdiaren alde hainbat lagun Errenteriako Udalean kateatu ziren; 3-Pablo Malo donostiarrak FrĂ­o sol de invierno filma aurkeztu zuen 2005eko Donostiako Zinemaldian. Luis Goya lezoarrak ekoiztu zuen filma, eta Espainiako Goya sarietan garaile izan zen; 4-Oiartzunen

3

15

21

20

26

makila hartu zuen 2005ean, Miguel Buenen ordez; 91975etik aurretiko Pasaiako alkate guztiak behin baino ez dira elkartu; 10-Mikel Odriozola kirolariak ere HITZA-rekiko atxikimendua behin baino gehiagotan adierazi du; 11Errenteria-Oreretan elurrak irudi ederrak eskaini zituen 2004ko neguan; 12-Oiartzungo gazteak bazkaritan elkartu

27

ziren, gaztetxearen urtemugan, 2005ean; 13-Ken Zazpi taldeak HITZA-ren alde jo zuen 2005ean, Niessen aretoan, ErrenteriaOreretan; 14-Mikelazuloko kideek ikuskizun deigarriak eskaini dituzten urteotan. Irudikoa Pasaian izan zen, 2004ean; 15-Lezoko Gezala aretoan kontzertu esanguratsuak ikusi dira; 16AHTren aurka, aldarrikapena eta


o026-027_on

21/6/06

17:23

PĂĄgina 2

kliknagusia

4

11

10

16

28

plaza bete zen 2005ean; 21HITZA, haurren eskuetan; 22Mikel Astarloza eta IĂąigo Chaurreau pasaitarrak eskualdeko kirolari onenetakoak dira. Irudia, 2004ko Frantziako Tourrera joan aurretikoa da; 23Sanjuandarrak ere ez dira motz geratzen: 2004ko Euskadiko Txapelketan garaileak izan ziren; 24-Eskualdeko gazteak,

12

18

17

23

22

jaia; 17-2005ean EHGAMeko kide Mikel Martin erasotu zuten hainbat ezezagunek, Donostian. Gerora jakin zenez, Espainiako militarrak ziren; 18Errenteria-Oreretako Fanderia pilotalekuan palak tokia izaten du beti; 19-IruĂąatik Javier Garayalde saxo jole handia hurbildu zen eskualdera; 20Mertxe Gaztelumendiren heriotzaren harira, Oiartzungo

6

5

29

elitekoak izan ez arren, Pasaian bildu ziren olinpiadak jokatzeko; 25-Pasaian, gainera, dantzariak aritzen dira urtero, Dantzari Txiki egunean; 26Egoitz Gurrutxaga zenaren monolitoaren gaineran lore sorta jarri zuen Ana Mari Gogortzak, bere amak; 27HITZA New Yorkeraino iritsi zen (konpainia onetan); 28-AHTren aurka San Markoko

24

30

gotorlekuaren inguruan protestak egin zituzten hainbat ekologistek. Mendi puntan egonagatik ere, Ertzaintza gertu izan zuten; 29-Jon Maya oreretarra, 2005eko Gipuzkoako Aurresku Txapelketan garaile; 30-Lezon Santo Tomas ospaketek arrakasta izaten jarraitzen dute, oztopoak izan arren. 27


o028-029_on

26/6/06

16:17

Página 1

euskara

uskal Herria paraje erakargarria da mundu osoko bidaiarientzako. Ilehori-okin aurkitzerakoan, euskaldunok gaztelaniaz egin ohi dugu, hegoaldekoak bagara, eta frantsesez, iparraldekoak bagara. Joera horretara ohituta dagoenarentzako, horregatik, harrigarria da Bernardette Leonisekin et a Teres a Franzoiarekin hitz egitea, amerikarrak izan arren, euskara dotorean hitz egite dutelako, graziaz eta abilieziaz. Izan, ostera, ez da hain harrigarria. Biak ala biak, izan ere, euskal diaspora esaten dugun horretan jaiotakoak dira: atzerrira joandako euskaldunen artean. Txiki-txikitatik, horregatik, euskara entzun izan dute etxean, eta gure hizkuntzaren gramatika barne-barnean gordetzen duten unibertxoaren parte ezinbesteko da. Amerikarrak dira, ordea, eta amerikarrak direnez ingelesez egiten dute. Hura dute hizkuntz naturala. Euskaraz aritzeaz gain, bi amerik arrek dantza egiten dute. Duela bi urte Errenteria-Oreretako Kukai dantza taldea ezagutu zuten, Renon (AEB). “Ez genekin nortzuk ziren, eta ikustera joan ginen: izugarria izan zen, haien dantza egiteko modua eta beraien koreografia ikustea. Han bildutako jende guztia zur eta lur geratu zen”, gogoratu du Leonisek. Egun horretan bertan, Kukaiko Jon Mayarekin hitz egiteko aukera izan zuten, eta hortxe sortu zen harremana. “Guk Joni Euskal Herrira etorriko ginela esan genion, hemen urtebetez ikasiko genuela. Hark, hau entzuterakoan, eskaintza egin zigun: etortzen bazarete, esan zigun, gurekin dantza egitera hurbildu”. Handik urtebetera zeharkatu zuten Atlantikoa, eta bitan pentsatu gabe, Mayak botatako erronkari eutsi zioten. Bi neska alai hauek, izan ere, horrelakoxeak dira: auskartak, zu-

E

ameriketan

EUSKARAZ Teresa Franzoia eta Bernardette Leonis Elkokoak dira (AEBak), baina euskaraz egiten dute. Gure artean urtebete pasa dute Testuak eta argazkia: Lander Garro 28


o028-029_on

26/6/06

16:16

Página 2

albisteakeuskara

Euskararen gorabeherak zenak, eta gardentasun handikoak. Ez dira, itsura guztien arabera, azpijokoan eta jukutriaz ibiltzen direnetakoak. Urtebete pasa dute Euskal Herrian, eta Ibaetako kanpusean hizkuntzak ikasi dituzte. Han eta hemen ibili dira, ikasten, ezagutzen, parrandan eta ondo pasatzen. Hori bai: astean bitan Ereintzak Juan de Olazabal kalean duen egoitzan azaldu, eta entsegutan parte hartzen izan dira, zintzo eta langile. Beraientzako esperientzia ezin aberasgarriagoa izan omen da Ereintzaren egoitzan eskolak hartu izana, baina baita gogorra ere. “Han pausu bakoitza ikasten dugu, Pausoen gehiketa da dantza osoa. Hemen, ostera, pausoak multzoka ikasten dituzte, eta gero multzoak batzen dituzte. Askoz ere zailagoa egiten zaigu”, aitortu du Leonisek.

MAR KI NAKO

I KAS-

GORA. Madalenetako pegatina lehiaketa Euskara zokoratuta bizi da urtean zehar, eta festetan ere ez da egoera asko aldatzen. Lau Haizetararen pegatina lehiaketak pixka bat leunduko du egoera.

BEHERA. Udari begira, osasuna Gerribueltak leundu eta erretzeari utzi daiteke Errenteriako Natur House etxean, sano-sano. Hori guztia, ordea, gaztelaniaz. Hizkuntzan, osasun gutxi.

GAIAK. Teresa Franzoiak 21 urte

ditu, eta lau bider izan da Euskal Herrian. Nabaria da ez dela alperrik etorri –etekin handia atera diola, alegia–. “Etxean hitz egiten dugu. Ama (Anita Anakabe) euskara irakaslea da Elkoko unibertsitatean, eta horrek asko egiteko aukera eman digu. Hala ere, duela urte batzuk Markinan bizi izan ginen, eta DBHko 2. maila bertan egin nuen”. Teresak hau guztia euskara perfektoan adierazten du, baina amerikarren azentu itsi eta gogorrarekin. Leonisek, bestetik, 22 urte ditu, eta gutxiago izan da gure artean. Honek ere, ordea, gurasoak euskaldunak ditu, eta ederki nabaritzen zaio. “Biak nafartarrak dira, Dona Mariakoak, eta etxean asko egiten dugu euskaraz. Urtea ikasten pasa ondoren, geratzen zaizkien asteak oporretan pasako dituzte. Jendearekin duten erraztasuna ikusita, ez dute, ez, gaizki pasako...

Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)

902 19 43 32 www.behatokia.org

29


o030-031_on

27/6/06

14:02

Página 1

nON stop

Ezaugarriak Garaia: Urria-azaroa. Mapak: JLM, 1:50.000. Kokaguneak: Santiago,

Temuco eta Osorno (Txile), eta Bariloche, San Martin de los Andes, eta Mendoza (Argentina). Desnibela: 19.000 metro. Partaideak: Adri Florentino Garbizu Patta eta Jose Luis Ferrero Roche Kapi.

patagoniako

BIHOTZEAN Bi lagunez osatutako espedizioa Patagonian izan zen; hango mendiak eskiekin zeharkatu zituzten Testuak: Adri Florentino Garbizu ‘Patta’ Argazkiak: Patta eta Kapi 30

imalayako azken espedizioa,Sisha Pangmakoa, kaskar samarra izan zen: esperientzi aberatsa bezain gogorra izan genuen. Batetik, telebistarako grabazio kontuak, eta, bestetik, eguraldia: Hotza , haizea, eta joan ezin izan zuen kideetako baten ustelkeriak –luzea da azaltzeko–. Espedizio arin batetik, espedizio pisutsu batera pasatu ginen. Hori dena kontuan izanik aurten bidai lasai bat egitea erabaki genuen, hori bai, mendia beti mendi dela kontuan hartuta...! Mendi giroan Kapi bezela ezagutzen dugun lagun andaluziarra

H


o030-031_on

27/6/06

14:01

Página 2

ondarenon stop! eta ni neu (Patta, oreretarra) ginen joatekoak, eta, azkenean, Pat agonia aukeratu genuen. Kapi, Jose Luis Ferrero, mendi gidaria da, eta telemark eski modalitatean ondo trebatua dago. Ni horret an ez naiz bera bezain iaioa, baina moldatzen naizenez, joatera animatu ginen. Patagonia aldeko sumendiak ezagutzeko aukera, gainera, beti da tentagarri: pozarren eta ilusioz gainezka abiatu ginen. Beti izan da Txile bereziki erakargarri: betiko parajeetatik aparte, udaberrian loratutako zelaiak,

teak igoz. Ondoren, jeitsieran elur zoragarria aurkitu genuen, eta hantxe bota ginen, eskien gainean. Garai horretan, gainera, jende gutxi zebilen inguruetatik, eta eskiekin gutxiago, beraz: bakardadeaz disfrutatu genuen. Temucora iritsi eta hegoaldera, Villarica sumendiarekin topatu ginen. Ez genuen informazio askorik, bertatik ikusi genuen lehen gailurrera jotzea erabaki genuen. Villarrica sumendi aktiboa denez, gailurrean ezin da denbora luzez gelditu. Kraterraren ikuskizun harrigarria dastatzen hogei minutu

edota sumendietako elurraren kontrastea lehen aldiz ikustea, ahaztu ezinezko esperientzia bilakatu daiteke bidaiariarentzako. Oraingo honetan Santiagotik atera et a hegoaldera abiatu ginen: Sumendiz, eta 3.000 edo 6.000 metro inguruko mendiez osaturiko parajeetara, non zera aurkituko baikenuen: ur termalak, jende lasaia, janari merkea –eta ona–, elur zoragarria... Zer gehiago eska genezakeen? Lehenik Lonquimay eta Tolguaka sumendiekin hasi ginen. Inguratzea Araucaria izeneko zuhaitzez osaturiko baso batzuetatik egin genuen, zailtasunik gabeko menda-

pasa ondoren –fumarolak direla eta– alde egitea erabaki genuen. Eskiak jantzi, eta gailurretik bailararaino eskiatzen jaitsi ginen, ondo baino hobeto disfrutatu daiteken ibilaldia osatuz. Bailarara iritsi, eta ur termal batzuen barruan indarrak berreskuratu genituen. Ostera, Pucon-en, arrai eta ardo on batzuk dastatzen pasatu genituen orduak. Aurrerago beste sumendi batzuk ezagutu genituen, Llaima, Cabulco eta Osorno, eta baita Victor Jararen kantuko Porto Mont ere. Hortik, berriz, Argentinara jo genuen, eskiatzen kilometro dexente egin ondoren.

Korsika, bertan behera Hasiera batean Korsikara joateko asmoa genuen. Asmoa eskalatzea zen, eta, ahal izanez gero, mendilerroaren zeharkaldia osatzea. Ibilbideak aukeratzeko lanak egiten hasi ginen: Furgoneta, ferrya, gastuak... Internetan begiratzen hasi orduko, ordea, hara! Ezustekoa hartu genuen: Patagoniara eskeintza berezi bat zegoen, eta huraxe zen azken eguna. Bitan pentsatu gabe, deitu nion Kapiri (Ferrerori), eta aldaketa proposatu: “Hi Korsikako diru berarekin Txile eta Argentina aldea joateko aukera zegok; zer iruditzen?”. Lagunak, Txikito baino andaluzagoa bera, halaxe erantzun zidan, graziaz eta umorez: “Pue zí, tio, afilamo lo canto de lo eki y no vamo” [“Ba bai, moteil, zorroztu ditzagun eskien ahoak, eta goazen”]. Eta horrelaxe erabaki genuen hasierako bidai txiki hura bidai handi honetan bilakatzea. Patagonia ikusi orduko, ordea, izan genezakeen damu txikiena ere desagertu zitzaigun.

Bariloche aldean, ruta bat egitea erabaki genuen, Frey eta Jacob-etik –Catedral ingurua ezagutzeko–. Elur jauzitetatik ondo babesteko, motxila goraino bete genuen: honda emisorea, pala, lo zakua... Eta hantxe abiatu ginen. Zeharkaldiak bazuen halako arriskua: magal batzuetan abalantxak izan genituen. Parajea, izan ere, alpinoagoa da, eta arreta handiago jarri behar da, elkarren artean separatuta eskiatuz. Tentsio uneak ere izan genituen... Egun batzuk igaro ondoren, Bariloche utzi eta iparrera abiatu ginen. San Martin de los Ande-

sen ezagun batzuk esperuan genituen. Harrera ona izan genuen, puska bat lasaitzeko aukera, eta, beraiek ere eskiaren zaleak direnez, Lanin sumendi ezaguna igotzen saiatzera animatu ginen. Saiakera parea egin genuen, eta azkenean Kapi et a biok iritsi ginen. Igoeraren ondoren,paisaiaz gozatzeko sariaz gain, jaitsiera disfrutatu genuen, 2.500 metrokoa. Egun gehiago pasa genituen, baina kronika hau bukatzear da, eta ezin asko luzatu. Egun batzuk pasa genituen Patagoniako bihotzean. Eta itzultzeko asmotan egin genuen etxerako buelta. 31


o032_on

27/6/06

12:33

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Hitz gezidunak Begoña Amonarriz *

Materiale

Ald. lehorre- Aireportu ko paradisu euskalduna

Materiale

Materiale

Prestua Mendialde Tenore, jarrera

Materiale Toka, zaitez

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Ald. * Materiale Materiale Neukan Aireportu Aireportu Iratiko euskalduna euskalduna Pizti basatia Materiale

Sufrea

Materiale

Bokalea

*

Aireportu euskalduna

Zikina

Materiale

Materiale

Materiale

Mina, pena Ald. laga

490 erroAdina Materiale Materiale matarrez Ald. Gipuzk. Aireportu Aireportu Marokoko mendi euskalduna euskalduna hiriburua Bihotz Ald. zelai, Materiale 2. bokala kolpeak belardi Aireportu Errito Mama * euskalduna katolikoa goxoa Litroa

Alde

Titanioa

Litroa

Ald. lasai

Bokala

Aireportu euskalduna Italiako suMateriale mendia Aireportu Aldameneeuskalduna koa

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna

Ez eme Trostaren onomat. Uranioa

Materiale

Materiale * Desira Emakume Mama Apotea izena goxoa Aireportu Ald. Gizpuzk. Edatekoa euskalduna interjekzioa mendizerra KontsonanAzken Ald. Lugo Materiale tea bokala Gipuzkoako Aireportu *** Ikertu herria euskalduna Laburtuz KontsonanBokala Nitrogenoa autonomia te bikoitza Gipuzkoako Ald. Ibaieko Ald. Ald. mendia andere saski Infusioa

Materiale

Borobila

Hilobitako Aireportu hizkiak euskalduna Kanpoan Zapataren Materiale Ald. Iridioa Ikusteko Alar atal Aireportu Errep. ald. Bi kontsoKanpoan Guztia euskalduna ur nante Ahuntzaren Asaldatu Materiale Ezohiko arra Nafarroako Kantitate Atzizkia ibaia Ald. Lehen- Aireportu Bakarra Hika. Abadea Sufrea go urteko euskalduna Bokala munduan eztabaidan Ahuntzaren Materiale arra Nafarroako Anperioa ibaia Ald. Lehen- Aireportu Hika. KontsonanAbadea Bokala go urteko euskalduna eztabaidan tea

Aireportu Hirugarren Ald. Ald. PertsoKasik euskalduna bokala adierazi nai biblikoa Bat gehi Izen Materiale bat errusiarra Karta joko Ald. txistu Aireportu Ardiaren ExtralurtaBikainak Ikaratu euskalduna ahotsa rra Mina Materiale Bakoitzak bi Hegaztia Ald. portu Ald. eguzki adierazteko Aireportu Lurralde Landare Ibai * Gelditu euskalduna historikoa mota galiziarra Ald. Lehen Ald. errep. Galioa Zeruko argi Bizk. bezala errep.ume bokalea ura Galdegai Mina Ezagutzen Ala Anperioa Ald. guztiak bat adierazteko du Ald. arrain Egunaren Suari Bigarren Ezeztatzeko Iragarle mota zati dariona nota Suitzako ibaia Ald. Itsas Pilotaren Ald. Naizen tresna Ald. Ald. gizon Txistuak hegazti bukaera zaharra honek ezinezko izena Entzun Etxe Neoia Baita Errep. Hodi Suari dario bustia errusiarra Hitzaren Ald. hitz Ald. hitz Ald. Errep. Piztean Karta joko onomatop. grekoa grekoa Ia Gaurkota- Zeruko ura Errep. Txori Berrogeita Arrain mota Gar sunak mota hamar Ald. mama Jainko Ald. interMusika Uranioa Potasioa goxoa egipziarra jekzioa nota Mina Intsektu Materiale Zilarra adierazteko arrunta Bizkor Gorotza Ald. * Aireportu KontsonanAzkena euskalduna Anperioa Potasioa Bokalea tea *

Ald. * Azkena

Ald. Katalanez agur Zero

Bokala Egur puska Egur puska Ald. Ald. Pelotari Ald. Pelotari sarbideak famatua famatua Entzuten ez duenak Aukera ona Itolarria Itolarria KontsonanMateriale tea Ald. Aireportu Neka euskalduna KontsoIodoa nantea Potolo, Olatu gizen Mila

Mila Lizarrako Kasik ibaia

Litioa Bokalea Errep. ald. gorotza

Errep. Gorotza Kasik

Anperioa

Kontsonantea

Lehen bokala KontsonanDanimarka tea

Ald. itxaroten Potasioa

Bizkor Anperioa

* Ald. zoratu

Potasioa

Iodoa

Iodoa

nafarroako herriak

Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea— hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

32

1

2

E3

4

5

11

12

13

R14

15

K6 A7

8

9

N10

17

18

19

20

16

8

7

9

4

1

1

3

8

9

4

3

6

2

13

7

5

6

3

14

7

8

3

8

5

10

3

7

10

8

11

9

12

7

6

7

12

13

9

1

1

7

5

14

6

9

9

13

7

9

4

3

6

3

11

2

10

13

3

8

9

4

3

6

2

7

2

5

14

4

3

7

10

11

15

3

16

9

10

1

2

14

13

3

7

12

2

3

2

1

13


o033_on

27/6/06

13:50

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nor da hau?

HITZ GEZIDUNAK A M A U

A

A

L

Z T O R A

E S A K A T U

T A K O I A

A R L Z A S

R

O

R A D A I

N

N G O E

A A

I

I T

E

T U

A N U T A

T Z E T

I

A G

S U I A

I

N A T I

R A

X A

E T

O

S A

A I

A M

A

Z A R K E A B A R L

A R

T

U

U R

PASARTE KODETUA “Gaitz egiteko aukera egunean mila aldiz aurki daiteke; on egitekoa, urtean behin ordea”.

ON-EN MAIATZEKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da hau?

irabazlea

ERANTZUTEKO EPEA Uztailak 14 (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA

Patri Urkizu

IRABAZLEARI SARIA Kilometroak 06 dendetan erabiltzeko 30 euroko erosketa txartela Nekaitza Ortiz ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako maiatzeko irabazlea. One edergintza zentroan edergintza tratamentu bat eta solariumerako bono bat irabazi du.

PARTE HARTZEKO ONen harpidedun izatea

33


o034_on

23/6/06

15:38

Página 1

ondarellarrugorritan

JOXE MARI BURGOS EA-EAJko zinegotzia

2007an alderdi guztiak egongo gara hauteskundeetan”

hauentzako konponbide are eta txarragoak bilatzea dela.

Gauza asko esan zituen Marxek. Aztertuz gero esaldi konplexu asko esan zituen, azalpen zailekoak gainera. Dena dela, politikak arazo dexente izaten ditu berez –are eta gehiago gure herrian–, et a horiei gehiago eranstea puska bat absurdoa da. EA-EAJ: ezkontza exijente baten erretratua?

Testuak: Lander Garro

Alderdia hautsi zenean neroni ez nengoen politikan. Zaila egiten zait erantzutea. Pentsatzen dut izatezko bikote garela. Gehituko nuke, gainera, luzerako bikote izatea nahi genukeela alderdi barruan askok eta askok. Egia da, nolanahi, enbor beretik etorri arren, ez garela horren berdinak, eta horrek bestearekiko eskari maila handitzen duela. Sekretua amore ematen jakitea da, ezkonkideen kasuan bezala. Azken hauteskundeetan milaka herritarren boto-paperak ezerezean geratu ziren; nola konpondu arazo hori?

Fitxa Jaiotze data. 1959ko

maiatzaren 18. Herria. Errenteria-Orereta. Lanbidea. Zinegotzia. Ibilbidea. Zamalbide

Institutuko irakasle izan zen, politikan murgildu aurretik. Lau urte eman zituen Oiartzungo Udalean zinegotzi, oposizioan. Hiru urte darama zinegotzi Errenteriako-Oreretako Udalean, EA-EAJ koalizioaren taldean.

34

askibaloian ibili ondoren, irakaskuntzan murgildu zen Joxe Mari Burgos. Zamalbide Institutuko irakasle izan zen, eskolaren sorreratik. Oiartzungo alderdikideek bultzatuta, ostera, polikan murgildu zen. Gaur arte.

gehiago dagoelako. Eta arazo gehiago.

Zein da Oiartzungo eta Errenteriako Udalen arteko aldea?

Zein da oposizio on baten gakoa?

Han geratu izan banintz, gaur gobernu taldean nengokeen, Martin Beramendirekin (kar, kar). Bestetik, hura txikiagoa da, eta, beraz, lasaiagoa, udal lanari dagokionez behintzat. Egunez-egun egin beharreko lanean ere igertzen da, hemen askoz ere komisio eta zera

Sekretua da jokatzea gobernatzen ariko bazina bezala, baina jakinda azken erabakia ez dagoela zure esku. Saiatu behar zara agintea daukan horrek erabaki ahalik eta onenak hartzea.

S

Oposizioari gustua hartu al diozu?

Bai. Hatza sartzea beti da erakargarri. Botereak ere deiadar ozenak egiten ditu, baina interesgarria da oposizioa.

Groucho Marxek esaten zuen politika arazoak sortu eta

Pausoak ematen ari dira, eta pausu erabakigarriak emango dira. Herritar guzti horiek bozka eman ahal izango dute datozen hauteskundeetan, nire ustez. 2007an, guztiok egon ahalko dugu hauteskundeetan. Badakit, jakin, gure alderdiek horren alde egingo dutela, beste alderdi batzuk egitea espero dugun bezala. Zaborrari garrantzi gutxi eman diogu orain arte. Orain arazoak gainditu egin gaitu...

Garrantzia kendu diogu uste baikenuen konponbidea (zabortegia) betiko zela. Urte batzuk atzerago, ostera, zera deskubritu zen: zabortegiak ez direla betiko. Orduan hasi ginen bestelako konponbideak aztertzen: birziklapena, konposta, errekuperaketa edo errausketa... Erronka nagusia, hain zuzen, zaborrak arazo izaera galtzea da.


o035_on

26/6/06

16:19

Página 1

sormenajakiteko

Kritika

(Ez)ohiko gizon batentzako fanfarrea Mark Barnés (Eresbileko kidea) Tirri Tarra taldearen azken diskoa plazaratu da: ‘Argi Beltz’; dozenaka lagun elkartu dituzte lana burutzeko, eta emaitzak zeresana eman du

942an, New York-eko musikagile eta teoriagile Aaron Coplandek (1900-1990), Fanfare for the common ospetsua sortu zuen. Metalezko haize sekzioari emandako garrantzia zen obra honetako ezaugarrietako bat, eta hauentzako erabilitako hizkuntza: fanfarrietako eta banda militarretako hizkuntzatik oso gertukoa.

1

‘Argi Beltz’

Beranduago, obra honen irakurketa berria egin zuen –kasu honetan 60ko hamarkadan rock sonfonikoa deitu zenaren ikuspuntutik– Emerson, Lake & Palmer taldeak, garai hartako taldeetan erreferenteetako batek, hain zuzen. Hirukote britainiarrak Works (Volume 1) diskoan argitaratu zuen bertsio hau, eta ostera

7 BERRITUZ. 7 urte darama Tirri Tarrak fanfarria musika baztertu eta bide berriak jorratuz. Re+Fa diskoaren ondoren, hau dute bigarren lana. Musika sinfonikoa dela diote adituek.

beste bertsio laburragoa kaleratu zuten, single formatuan. Egile sinfonikoen lanen adaptazioak, aurrerantzean, ohikoak bilakatu ziren rockaren munduan, hainbat kasutan aipatutakoa bezain egokiak izan ez arren. Tirri Tarrak bide bera ibili du, baina alderantzizko norabidean: herri ospakizunetarako taldeetan orijinalenetakoa eta dibertigarrienetakoa izatetik, dimentsio titanikoko proiektua izatera pasa dira, kontzertu aretoetan jarduteko asmoari jarraituz. Prezesua, lojikoki, ez da samurra izan. 1999an sanpedrotarrek lehen saiakera egin zuten, Re+Fa izeneko diskoarekin. Hantxe hasi ziren berezko hizkuntzetik aldentzeko keinuak egiten. Makina puntu-puntuan jarri ondorengo proiektu anbiziotsu hau aurkezteko, ordea, luze itxaron behar izan dugu: Luz negra/Argi beltz. Lan honek Et Incarnatus orkrestaren eta Donostiako Orfeoiaren hainbat ahotsen kolaborazio berezia izan du. Emaitzean eragin sorta aberatsa antzeman daiteke: Robert Fripp oroitarazten diguten kitarrak –Sin palabras-en sarreran–, Carl Orffen Carmina Burana obraren tankerako zati koralak –Sombras en el día abestian, eta Fobia, ¿realidad o ficción?-en lehen zatian–, edota hainbat rock sinfonikoko taldek –Yes-ek edota Queen-ek, esaterako– erabilitako antzeko giro melodikoak. Era berean, folklorearen inguruko hainbat elementu txiki aurki daitezke, zeltiar kutxukoak –Sombras en la noche–, eta baita ia postinpresionista izan daiteken armonia bat, Erik Satieren musikaren tankerakoa Hala eta guztiz ere, Ennio Morriconerekin eta, batik bat Mike Oldfieldekin ditu lan honek paralelismorik nabarmenenak; Beltz pieza, izan ere, azken honi eskainitakoa da. Sergio Zurutuzak aurkeztutakoa bezalako –arriskuz eta anbizioz betetako– lan hauek beti dira eskertzekoak, batik bat aukeratutako plazaren zailtasunak zeintzuk diren kontuan hartuta. 35


o036-037_on

20/6/06

18:36

Página 1

pasadizoa ondarep

Kronika zaharra Pasaia

falangeren aldeko

PASAIA 1936ko urritik, 1937ko urrira arteko kronika batzuk Testua: David Zapirain Argazkia: ON

axistek Pasaia okupatu zutenetik 70 urte beteko dira laster. Horren berri jasotzen duten prentsa kronikak biziak eta aberatsak dira oso, El Diario Vascokoak bereziki. Egunkari honen orrietan zehar, altxamendu faxista garaile suertatu bezain pronto agintari berriek erakundeak okupatu eta antolakuntza berria eratzeari ekin ziotela antzematen da aise. Ez dira gerra-kronikak, gizartekoak-edo baizik.

F

36

Erakunde publikoak, ideia bakar eta orohartzailearen alde jarri ziren martxan, inolako lotsarik, edo oztoporik gabe. Horrela, 1936ko urrian, Pasaiako Udalak harpidetza bat abiatu zuen, Espainiako ejerzitoarentzako dirua biltze aldera. Berriemailearen esanetan (El corresponsal sinaduraren atzean izkutatzen zena), aintza baino merezi ez zuen ejerzito honek Espainia s albatuko zuen, udalbatzaren ekimena loria-

tuz. Udalak berak 1000 pezeta ematen zituen harpidetza honetarako; Francisco Linazasorok ematen zuen adina. Gainontzekoak askoz xumeagoak ziren, eta era guztietako abizenak agertzen dira zerrendet an. Dena den, sendi multzo batzuk bereziki nabarmendu ziren diru-laguntza hauetan: Lasagabaster eta Garbizu, esate baterako. Lehendabizikoei dagokienez, zortzi senide agertzen dira diru-emaile gisa, Concepcion Echarri de Lasagabasterrek, esaterako, bi eraztun, domina bat eta urrezko erlojua eman zituen. Garbizutarrak, berriz, sei izan ziren, eta, dirudienez, bere ekarpenak txekeen bitartez egin zituzten. Hauekin batera, Altzako Botika Elkargoak (Sociedad Farmaceútica de Alza) dirua, luma estilografikoak eta Manceau siropaz betetako 200 botila eman zituen.

Denborak aurrera egin ahala, emaileen kopuruak ere gora egin zuen. Udalak beste 1.000 pezeta jarri omen zituen, eta beste horrenbeste Teofilo Martifak (Martija?). Laguntzak Pasaiako (Antxoko) alondegian ematen omen ziren, Juan Maizaren administraziopean, eta zerrendakide batzuk oso sinadura bitxiak erabili zituzten: “Un viejo de Pasajes Ancho”, “Un español”... Ordurako alkate ordeetako bat zen Linazasorok, beste 250 pezeta eman zuen, nahiz eta gainontzeko batzarkideak ez izan horren oparo. Horrekin batera, dirua ez beste gaiak ere biltzen ziren: manta bat, sardexkak eta goilarak, galtzerdiak, galtzontzilo bi pare, bizaratxurrak... Mota honetako opariak egiterakoan berriz ere Lasagabaster bat nabarmendu zen, Pedro, botikin oso bat bildu eta oparitu baitzuen. Den dena helburu bakar batekin, El corresponsal delakoak esan bezala: “Que por nuestra gloriosa España hacen lo indecible para que ésta prospere por todos los medios”. Harpidetza hauez gain, El Diario Vasco-ko berriemaile faxistazaleak mezak eta bestelako ospakizunak loratzen zituen. Garrantzi berezia eman zion, adibidez, Galerna baporean emandakoari, marxistei (hitzez hitz) kendu berri zitzaien bou mitikoetako batean, alegia. Kanpañako lehendabiziko mezak ere hitz ederrak jaso zituen. Baita ere Falangeko emakumeek jositako lehendabiziko banderaren bedainkapena ere. Altzako, Antxoko, San Pedroko eta Donibaneko jendea bildu zen ospakizun honetarako. Antxoko Zumardian aldare bikaina paratu omen zuten emakume hauek: “Que se encargaron de adornar con mucho gusto”. Reketeak, falangistak, Olaziregi apaiza, militarrak, karabineroak, Guardia zibila, tronpetaz eta danborrez, jai bikai-


o036-037_on

20/6/06

18:36

Página 2

pasadizoaondare

Horrelakoak ginen Errenteria-Orereta na izan zuten. Bukaeran, eta Espainia goratu eta gero, manifestazioa egin zuten Antxon. Faxistek jarraitu zuten bere antolakuntza hedatzen. Horrela, Antxoko Batzokia (Batsoqui idatzita) Errekete laguntzaileen, pelayoen eta margariten egoitza bilakatu zuten. Eta gazteen izen-emateak egin ahal izateko, Solidarios Vascos zirenek erabiltzen zuten lokala apaindu zuten. Pelayoentzako, –Los Peques, berriemailearen hitzetan– bandera berri bat egin zen, eta, noski, bandera ederra zen, hura josi zuten andereñoak bezain ederra: “Hermosa bandera lujosamente bordada que algunas señoritas de la localidad se han brindado para que estos hombres de mañana puedan lucirse ante el mundo entero”. Dena ongi zihoan, beraz, faxisten eskutan geratutako Pasaia hartan. Jaiak, tradizioa, Espainia, ordena... Eta pasaitarrak ere, pozik. Hala eta guztiz ere, El Corresponsal-ek gure zalantza pizten du. Izan ere, harpidedunen zerrendaren bat eman aurretik, Pasaian gelditzen ziren bakarrak faxistak zirela ematen du aditzera, eta hauek gehiengo izateko gertu ez zirela ematen du ere bai. Hala dio: “A pesar de que hemos quedado contados en el pueblo, no por ello los que componemos el mismo nos echamos atras”. Hortaz, pasaitar askok eta askok faxistengandik ihes egin zuela pentsarazten digu honek. Era berean, begi bistakoa da faxistek pasaitartasuna beraientzat baino ez zutela gorde; haiek osatzen zuten herria. Hau zen orduko Udalaren egitura: Alkatea, Jose Manuel Elizalde; alkate ordeak, Jose Korta, Miguel Camara, Francisco Linazasoro; eta zinegotziak, Basilio Perez de Arenaza, Rufino Solano, Jose Maria Oiarzabal, Ignacio Tolosa, Isaac Hernáiz, Victorino Navarro, Olegario García.

ARRAMENDIKO BASERRIA. Urteetan hiriaren eta naturaren arteko mugan dotore eta umil bizi ondoren, Arramendi baserria eraitsi egin zuten iaz. Haren ordez etxe hauek eraiki dituzte. Orain jende gehiago biziko da han. Orduko xarmaren eta gaurko oparotasunaren artean, bakoitzak aukeratu dezala. Argazkia: ON

37


o038-039_on

26/6/06

16:29

P叩gina 1

nON dabil? ondaren

Fitxa Izena. Jon I単arra Jaiotze data. 1941-10-08. Herria. Oiartzun. Ibilbidea. Oarsoaldeko LAB-

en sortzaile izan zen. Haurtzaro ikastolako lehendakari, 1983.an Oiartzungo udaletxeko zinegotzi, eta, ondoren, hurrengo hamabi urteetan alkate.

POLITIKA bokazio bilakatuta Jon I単arrak lau legegintzaldi eman zituen Oiartzungo Udalean, eta alkate izatera iritsi zen; gaur politikaz at bizi da... Politika utzi gabe Testuak: Mirari Martiarena Argazkiak: ON 38

uanito bezala ezagutzen dute askok Jon I単arra, baina alkate egin zenean protokoloa zaindu behar zela eta Jon izatera pasa zen. Oiartzungo alkate moduan lanean hasi aurretik zinegotzi bezela jardun zuen. Hortaz, hamasei urte eman zituen udaletxean lanean, edo, bestela esateko, lau legegintzaldi. Politikagintzan aritu aurretik, Oiartzungo ikastolaren sorreran parte hartu zuen eta bertako lehendakaria ere izan zen. Eskualdeko LAB sindikatuaren sorreran ere jarri zuen bere hondar aletxoa. Esan bezala, 1983. urtean oposizioko zinegotzi izan zen

J


o038-039_on

26/6/06

16:29

Página 2

nON dabilondare ten zen, bai alkate moduan eta baita herritar bezala ere”. Momentu goxoenen artean gordetzen du bidegorriaren proiektuaren hasiera, eta baita bere bilakaera ere: “ Orain bidegorrira joan eta poza ematen du, hainbeste jende ikusteak”. Proiektu horren sorrera bezala, beste hainbat gertakari bereziki gozo gogoratzen ditu: “Herriko presoen ongi etorriak, adibidez, oso une politak izan dira”. Oso era berezian gordetzen ditu oroimenean. Oiartzun asko aldatu da azken urte hauetan, asko hazi da, eta horrek kezka eragiten dio alkate ohiari: “Herri nortasuna oso barneraturik daukagu, baina beldur naiz ez ote garen Donostiako auzo bihurtuko”. Bere ustez, Oiartzun lotarako herria bihurtzen ari da. Su etenaren inguruan galdetuta Jon Iñarra oso baikor ageri da, baina zuhur mintzo da, oinak lurrean: “Jendeak ilusio gehiegi ditu eta gauza asko oraindik egiteko daude.” “Egia da egoera politikoa aldatu dela”, ohartarazi du, “baina gauzak poliki egin behar dira, bide luzea dugu aurretik”. Jon Iñarra gaur egun jubilaturik dago. Bizimodu lasaiago bat egiten omen du, paseatu eta bere bilobekin jolastu. Baina jubilaturik egon arren ez da geldirik egoten den horietakoa.

Oiartzungo udaletxean, Herri Batasuna alderdiko hautesi. Lau urte beranduago, berriz, hauteskundeetan garaipena lortu, eta alkatetzara iritsi zen. Ez dio garrantzi berezirik ematen: “Pausu hori naturala izan zen”. Izan ere –hala azpimarratzen du berak–, alkatetza bere bizitzako beste etapa bat izan da. Alderdi barruan erabakirik zuten hauteskude haietan, zerrenda buru Jon Iñarra izango zela, eta halaxe onartu zuen berak erantzukizuna. Politikagintzan sarritan gertatzen den moduan, Iñarrak ordukoari zorrotz begiratzen dio: “Zinegotzi hasi nintzenean, dezepzio-

natu egin nintzen”. Askotan, oztopoak aukerak baino ugariagoak izaten ziren, eta horrek halako samina sortzen du. Baina gero, azaldu duenez, jendea zenbat lagun zezakeen ikusi zuen, eta jendearekiko tratu hori oso maitatzera iritsi zen. Alkate izatera pasa zenean, sentimendua areagotu egin zen, herritarrekin egoteko aukera biderkatu egin baitzen: “Oso esker oneko jendearekin lan egitea egokitu zait.” Alkate moduan une gazi gozoak pasatakoa da. Baina, bere arabera, onetik gehiago izan du, txarretik baino. “Herriko norbait atxilotzen zutenean oso gogorra iza-

Agenda 21 Politika ez da Iñarraren bizitzan bizimodu edota lanbide izan. Politikari asko dago, eta politikari bakoitzak bere modura bizi du politika. Iñarraren kasuan, politika ia bokazioa da. Horregatik, alkatetza utzi ondoren, politikan jarraitzea erabaki zuen. Beste modu lasaiagoan, baina gizartea eraldatzeko zio horretan jo eta ke. Horregatik, duela ez asko Agenda 21 izeneko ekimena sortu

zenean, bertan egotea erabaki zuen. “Errealista izan beharra dago. Badakigu, nolabait, Agenda 21 kontsultiboa dela. Erakundeek galdetzeko erabiltzen dituzte, edo erabili beharko lituzkete”, ohartarazten du. Alabaina, hor egon behar dagoela iritzi du. “Ondo dago hor egtea. Guk, esate baterako, Oiartzungo Udalaren baitan hainbat erabaki baldintzatu ditugula uste dut”.

39


o040_on

26/6/06

22:08

Pรกgina 1


o041_on

26/6/06

21:42

Pรกgina 1


o042_on

27/6/06

15:05

PĂĄgina 1

azken balada Gazteak (eta ez hain gazteak), modernitatearen atzetik korrika, markei erreparatzen diete. Markak: gizartean izan beharreko kokagunearen erakusgarri, ala gizartearekiko hausturaren mugarri? Karlos Aizpurua Arkaitz Goikoetxea Jon Martin

Modernitatea: hau marka!

K

arlos Aizpurua.

Herri Urrats egunaren bezpera; kontzertua Sarako plazan. Gazte bat eta gazte bi. Astore et a Ternua. Beste lau gazte, beste bost. Salomon eta Billabong. Beste bi eta hiru... zenbat diru! Herri Urrats eguna, 08:30. Sarako parkinean bezperako gazteak lo, Vito eta California estreinatu berrietan. Guztira dozena bat furgoneta; zein baino zein ederragoa. Gazteek gurasoen ametsa bizi ditek eta gurasoen pisua amesten. Nork iratzarriko zaituztete, Jon? Jon Martin. Gaur eguneko gazteak... Orokortzea erraza bezain desegokia duk. Euskal Herriko biztanleek uste ditek hemen bizi diren etorkinen kopurua berez bizi direnak halako lau direla. Arreta beregana-

42

tzen digunak arrunt begitantzen zaigunak baino garrantzi gehiago hartzen dik buruan; hortik uste eta estereotipo okerrak. Dena den —behin honetaz gero neuk ere orokortu egin beharko diat—, nabari duk gure belaunaldian zuenean ez bezalako obsesio materialista bat. Etxea, autoa eta arropak; eta ez nolanahikoak. Abenturazaletik ezer ez duten pertsonen furgoneta abentureroak, mendizaletik ezer ez duten pertsonen arropa espezializatuak, trapu zahar itxurako arropa garestiak... eta pisua; baina ez al zarete zuek, gazte iheslariak, etxe bana egiten ari? Arkaitz Goikoetxea. Ari gaituk, bai, ari. Ez zakiat etxea teila-

tutik hastea izango den, baina guk, behintzat, inaugurazio festa ere egin diagu, afari eder batekin. Zortzi eta erdietarako genian hitzordua, eta bai zintzo azaldu ere afaltiarrak: Euribor, Interes Tasak, TAE eta Karentzia. Gure etxeko mahai nahiko txikia duk, eta kosta zitzaiguan denei leku egokia ematea. Gonbidatuak ere konforma errazagoak izan balira... Euriborrek eta Interes Tasek mahaiburuan nahi zitean, eta gure mahaiak bakarra izaki libre; ona nauk, bada, ni mahaiburua inori uzteko! Azkenean, behintzat, aurkitu genioan irtenbidea: elkarren ondoan eseri, eta plater

beretik jan zitean Euriborrek eta Interes Tasek. Karentziak ez ziguan hainbesteko lanik eman. Urtebeterako etorria zela auzora, eta ez aritzeko harekin gatazkan. TAE, berriz, traba samarrean tokatu zuan, erdi-erdian, osteguna bezala.Baten bat mugitzen bazen, berak ere mugitu egin behar. Jaiki eta eseri, eseri eta jaiki pasatu zian gau osoa. Kuadila polita juntatu gintuan, baina, hala ere, plater bat geratu zitzaiguan sobera. Petrolio delakoari ere egin genioan gonbita, baina huts. Oso urrutitik etorri beharra zian, eta gasolioa garesti. Aizpurua. Orokortzea erraza duk, baina desegokia ez, kasu honetan bezala helburua adarra jotzea bada. Gazteak ez zekiat, Jon, baina iheslari bai. Ze erremedio! Gure herriko lurra zerua baino garestiagoa dela ikusirik! Etxea egiten ari garela ez duk egia osoa. Arkaitzek ez ditik azkazalak ere zikindu. Nik, ordea, kamiseta batzuk pinturaz berdetu ditiat, paretetan isolamendu itsasteagatik birritan erre diat aurpegiko larrua, baldosak ezartzean gerria minduko omen diat... Badiagu, hala ere, zerbait komunean; Arkaitzen afarirako lagun berak etorri dira gaur gurera gosaltzera. Hau kakalia!


o043_on

27/6/06

13:53

Pรกgina 1


o044_on

26/6/06

21:50

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.