o001_on
25/9/06
13:22
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2006ko iraila 26. zenbakia
FRAIDEEN
ERRELEBOA 500 URTEKO EGONALDIAREN ONDOREN, KAPUTXINOAK BADOAZ
ZINEMA Ion Collar errenteriarra, zinemaren barrutik
o002_on
22/9/06
12:04
Pรกgina 1
o003_on
22/9/06
12:29
Pรกgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Xabi Zabaleta
Zabor-ontzien misterioa alako batean, zabor-bilketaren arazoa konpontzeko asmoz, udal-agintariek hartu zuten erabakia: zaborrak uzteko eta jasotzeko sistema moderno bat ezartzea. Lehendabizi, lur azpian zulo handi bat egin zuten herriko plaza batean, eta ondoren, zoru gainean, burdinazko hamar aho handi jarri zituzten sukaldeko kondarrak, paperak, plastikoak, beirak, kartoiak eta bestelako hondakinak botatzeko... Errealitatean, plaza horrek Fernandez
H
Landa du izena, eta Niessen merkataritza gunearen atzealdean dago, Koldo Mitxelena ikastetxearen ondoan. Eta jarri, bai, jarri zituzten lurpeko eduki-ontziak, baina ez dakit zertarako. Izan ere, hortxe daude alfer-alferrik ahozuloa estalita, ezertarako balio ez dutela, prezintua nork kenduko zain. Ipuinetako istorioetan gertatzen den bezala, behar bada egunen batean inaugurazio ekitaldi arranditsu bat antolatuko dute, agintariak argazkietan ikus ditzagun. Edo udal-hauteskundeen zain egon
beharko dugu, haien lana txalotzeko. Bitartean, bizilagunok orain arte bezala jarraitu beste erremediorik ez dugu: betiko eduki-ontzi berdeetan utziko ditugu zaborrak, gainezka egiten duten arte. Oharra: datorren hiletik aurrera Ander Fernandezen iritziak irakurriko dituzue hemen. Niretzat hauxe izan da azkena. ON aldizkarikoei, bihotz-bihotzez, eskerrik asko, eman didazuen aukeragatik, eta zuri, irakurle, horrelakoetan esan ohi dena: ondo idatziak gogoan hartu, eta okerrak... zaborretara bota!
24 Kilometroak.
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 26.a (2006ko iraila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 678 68 71 21 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. Lander Garro
OHARRA Esku artean daukazu ON aldizkariaren 26. zenbakia, 2006ko irailekoa. Hain zuzen, ON hilabetero jasotzeko, OARSOALDEKO H ITZA gatik urtean 65 euro ordaindu behar dira.
Iritsi dira, azkenik, oiartzuarrentzako eta euskaldun guztiontzako egunik kuttunenak: hemen dira Kilometroak!
04 Zutabeak. Joxe Juan Ugalde, Joxemari Carrere, Xabier Zabaleta, edota Nathalie Pelageren iritziak. nagusia
ondare
12 Kaputxinoak.
36 Krokodiloak.
Errenteria-Oreretako herrian aztarna sakona utzita, fraide kaputxinoak joan egingo dira.
17 Errepresioa.
1987. urtean, Pasaiako portura zama berezia iritsi zen: lau krokodilo. Egun gutxi geratu ziren, Espainiara zihoazten...
17
1936ko gerran Lezoko Etxetxo baserriko andrea eta bere hiru seme erail zituzten erreketeek.
20
20 Zinema. Egunotan Donostian Zinemaldia ospatzen ari dela aprobetxatuz, Ion Collarrekin hitz egin du ONek. Zineman dihardu, Madrilen.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
24
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
25/9/06
11:41
Pรกgina 1
o005_on
25/9/06
16:06
Página 1
iritzia Puntua
Ohore zuei
xapela erantziko dut, txapela beltza, Agurraren doinuak hasiak dira-eta. Txapela erantziko dut, atzera begiratuta, dantzaren eta, bide batez, euskal nortasunaren alde lan isila egin duten gizon-emakumeen aurrean; ezer eskatu gabe, dantzari dena eman diotenen aurrean. Altxa dezadan zangoa oso gora eta oso zuzen, gezia bailitzan. Zuri bai zuri, Martin Kerejeta. Zuri nire lehen omena, omen solemnea. Gogoan dut zeinen xamurki mintzatzen zinen Primo de Riveraren diktadura eta Alfonso XIII.aren monarkia erori ondoren, aire berriak ekarri zituen Bigarren Errepublikan, ezpata-dantzariz jantzita, ikurriña eskuan, San Mamesen aritu zinetenekoaz; Errenteriako ezpata-dantzariak, batzokiaren babesean, Lezora, dantza taldea sustatzera etorri zireneko garaiaz. 1931. urtea. «Lau ariñak» egingo ditut zuen aurrean Kortabarria eta Biktor errenteriarrak, Lezon Dantza Taldea erein zenutelako. Eta «buelta-karrera» zuretzat, Anttonio Pikabea, gaztetxoen irakasle; oin muturra eta bihotza zeruan. Eta «salto» handi bat zuen aurrean, gora zuek! Joxe Intxaurrandieta, Dionisio Garbizu, Luzio Eskudero, Julian Salaberria, Estanis Garmendia, Tiburtzio Treku, Nikolas Garmendia, Kruz Alberdi eta Hilari Retenaga. Eta «buelta» bat zuentzat, gora zuek ere! Joxe Lopetegi, Anttonio Pikabea, Patxi Unzain, Xerafin Treku, Fermin Pikabea, Karmelo Olaizola, Xabin Gezala eta Mikel Irastorza. Murixka bereziko «saltoa» zuei, talde ikusgarria osatzen omen zenuten Esteban Ibarguren, Joanito Eizagirre, Pedro Lekuona, Manuel Saizar, Rosario Olaizola, Luis Lizarazu, Joxe Manuel Legorburu eta Inazio Lekuona. Hiru musika nota kuttun txistulariei: Polentzi Gezala, Inazio Olasagasti eta Xabier Gezala. Eta, jakina, aparteko aipamena, elkartasunezkoa, moralaren aldetik garai itxiak izaki, taldean dantza
T Joxe Juan Ugalde
HILEKO ESALDIA
...eta garelako izango dira
egin nahi eta ezin izan zenuten emakume guztiguztiei. Zuentzat Gabriel eta Bixente Kordero anaia aurreskularien jardunik trebeena.
15 URTEKO TUNELA. Nork antolatu zituen 1932-1936 urteetan, herriko meza nagusiaren ondoren, Euskal Erromeriak Aristi-Berri baserriko zelaietan? Nork alaitu zituen dantza eta doinuz gerra atariko une historiko haiek? Nork egin zuen Herriaren eraikuntzan horren lan nimiñoa bezain garrantzizkoa? Gerora errepresioaren tunelean sartu zen Lezon euskal dantza, Hego Euskal Herri osoan bezala. 15 urteko tunela, 1951.enean, Inazio Artesoro eta Anttonio Pikabearen eskutik berriro argia ikusi zuen arte. Zatozkit aurrera Patxi Larrea, ondorengo dantzaren eta dantzarien ezinbesteko erreferentzia eta gidari. Begira iezadazu begietara eta beha. Dantzan ari natzaizu, zuk maitasunez eta doan emandako hori. Tori urrats eta oin-jokorik ikusgarrienak, behar bezala eskertu ez dizugunon lotsaz eta nostalgiaz.
BEREZIKI ZUENTZAT. Zatoz zu ere, Joxe Antonio Etxandi, San Joan bezperako aurreskuaren aita eta aurreskularien artizar. Zatoz Agustina Huizi garaiko emakumezko irakasle bakarra. Zatozte Joxe Mari «Etxe-Txiki», Mikel Kordero eta ondorengo irakasle guztiak. Altxa dezadan azken aldiz zangoa, bereziki zuentzat, dantzaren sokari eutsi izanak artezko keinu bat gutxienez merezi duelako. Jar dezadan orain oin muturra indarrez lurrean, lurrean duelako oinarri dantzariak airean erakusten duenak. Eta erakuts dezadan airean, eskuan estu-estu bilduta dudan txapela beltz hau; gera bedi lurretik zerurainoko espazioan eskertzaren ikur betiko. Eta makur nadin, azkenik, zuen guztion aurrean, apal, zuen izena eta izana goraipatu eta omendu egin nahi ditudalako. Amaitu da musika. Izen asko eta asko geratu da aipatu gabe agur honetan. Doakie horiei guztiei nire azken erreberentzia. Eta beraientzako txaloak. Garbi dago: izan zinetelako gara. Eskerrik asko. 05
o006_on
22/9/06
12:05
Pรกgina 1
www.oarsoaldekohitza.info
o007_on
25/9/06
16:05
PĂĄgina 1
artikuluairitzia
Koma
Oroimenak
Oroimena tximista bezalakoa da. Edo udazkeneko hego haize leuna. Izan daiteke enbata bortitza edo sirimiri laztana. Ez dugu aukeratzen oroimena noiz hartuko gaituen ezta nola edo zergatik ere. Ez dakigu non gordetzen den, ezta existitzen denik ere. Bat batean heltzen da edo deitu egingo dugu. Nahi ez duguna oroituko dugu; antsiatzen duguna, berriz, ezin. Askotan nahikoa izaten da irudi bat, usain bat, hitz bat edo kantu bat, aspaldiko oroimen bat bere gordelekutik irteteko. Eta gozagarria izan daiteke edo minbera. Malenkoliatsu jarriko gara edo amorru bizian. Oroimen txikiak daude, gaur goizeko kafesne beroaren usaina agian; eta oroimen handiak daude, esaterako, iazko bidaiaren pasadizo gozagarria. Oroimen praktikoak daude, azterketako galderen erantzunak adibidez; eta ia ezertarako balio ez dutenak, bileraren ordua akaso. Gure iraganaren isla da oroimena. Baina baita ere etorkizunaren laguntzaile. Aurrera egiteko mendiko bidezidorra gogoratzea bezala. Eta, hala ere, bada gurea ez den memoria, baina gurea bihurtzen duguna. Beste norbaiti gertatutakoa akordatzea guretzat ere ikasbidea izan daitekelako. Izan ere, memoria galtzeak noraezean jarriko gaitu. Ahanzturan erortzen dena, bizitzatik mamu baten gisa pasako da. Mamuak, fantasmak, beste alderako bidea galdu duten arimak omen dira, eternitaterako errari geratzen direnak. Horregatik, akaso, arimari kandela bat piztu behar zaio, iluntasunean gal ez dadin, bidean ez erratzeko. Eta norbait berarekin gogoratzen dela jakin dezan. Oroitzeko modurik onena ez ahanztea da, diote. Eta gauza gehiegi ahazten dugu. Ez bileraren ordua, edo goizeko kafesnearen usaina. Ezta non demontre utzitako telefono zenbakia. Edo ikasgelako haren izena, hain gustukoa genuena.
O Joxemari Carrere
OROITU NAHI EZ DUGUNA. Ez. Badira oroitu nahi ez ditugulako ahantzi ditugun pasadizoak, edo gure burua konbentzitu dugulako gertaera horiek gure bizitzan ez direla; ez daudela akorduaren inongo zokotan. Eta kandela itzaltzen diogu arima errariari. Gure arimari. Izan ere, ahazteak ez dakar arazorik, omen. Gogoratzen ez duenak, ikusezina bihurtzeko eskuak begien aurrean jartzen dituen haurra da. Baina badira, une oroz oroimenaren ha-
tzaparretan bizi direnak, akordu gorrian; iraganean bizi direnak, oroitzapen bati lotuak, erlojuen penduluak geldiarazita. Bada ere oroimenaren beste alde bat: bizi izan ez duguna, gure bizi denboratik kanpo dagoena. Imajinatzea da hori gogoratzeko modua. Eta irudikatze hori memoriaren parte bihurtzen da. Eta memoria hori maiz jende askoren arteko memoria bihurtzen da, memoria kolektiboa. Iragandako gertakizunen beste batzuekin partekatzea, elkarrenganako ikasbidea bihurtuko da. Memoria hori ezagutzeko, eraikitzeko, berreskuratzeko, entzuten ikasi beharko dugu. Entzun zer kontatu behar diguten. Entzun nolako sentsazioak, sentimenduak, pozak eta sofrikarioak bizi izan ziren beste garaietan, beste pertsonengan. Bere oroimenak kontatzen dituenak, bere baitako hautsak harrotuko ditu, baina batez ere gure herdoilak garbituko.
FRANKISMOA. Orain dela 70 urte indar frankistek gure eskualdea okupatu zuten. Ezin gogoratu gertatu zena bertan ez bainengoen, zorionez. Ezin gogoratu herritarrak nola alde egiten zuten, beldurraren beldurrez. Ezin gogoratu egun haietan hildakoen aurpegiak. Ez bainengoen. Baina norbait egon zen. Eta bere oroimena gurea bihur daiteke. Mitifikaziorik gabe. Mitoak imajinazio fantastikoaren lurraldean bizi baitira. Super heroiak, ahalguztidunak. Pertsonak eta gertaerak beren alde argi eta ilunekin hartu beharko genituzke gogoan. Beren kontraesanekin. Bere ahuleziekin. Justizia kontua da. Faxismoaren kontra aritu zirenak txoko bat behar dute gure memoria kolektiboan. Mundu hobeago baten alde aritu zirenak ezin dira ahanzturaren diktaduran erori. Agian norbaiti irudituko zaio aspaldiko hautsak harrotzea dela, baina denok dakigu hautsa ez bada astintzen etxea utzikerian galtzen dela. Gure herrian pasarte latzak bizi izan ziren 1936ko egun haietan eta ondoren. Erbestean hil ziren herritarrengatik, oraindik errepide galdu bateko bazterrean aurkitu gabe daudenengatik, ilea modu ankerrez moztu zieten emakumeengatik, iluntasunaren kontra eta argitasunaren alde borrokatu zirenengatik ezin dugu memoria galdu. Geure buruari galdetu beharko genioke ea behar bezain beste egin ote dugun gure Errenterian 36ko irailean gertatutakoa ahantzi ez dezagun. Haiengatik. Guregatik. 07
o008_on
21/9/06
20:45
PĂĄgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Sentsibilizazio kanpainez roduktuen bildukien kantitatea nola autoen kopurua izugarri hazi da azken hiru hamarkadotan, bildukien eta autoen ekoizleen onurarako. Biak ala biak modernitatearen ikurrak, biak ala biak laster arazo bihurtuak. Produktuen azalaren ugaltzeak zaborren kudeaketa korapilatsu egin du eta autoen inbasioak zorigaitz ugari sortzen ditu; ingurumenean, besteak beste. Bi produktu horien ekoizpena aberastasun iturria bada, beraien hedapen mugagabeak altxor publikoa hustu egiten du. Irailaren 22a, mugikortasun iraunkorraren eguna dugu. Horren karietara, Oarsoaldean aste osoko ekimenez apaindu digute gure herrietako kudeatzaileek. Betiko leloa: autoak asko kutsatzen duela, jende xeheak autoaz baliatzeari utzi behar diola, ozono geruza zulatzen laguntzen duela, eta abar luzea. Zaborren auzian, antzeko leloa: hondakinak sailkatu behar direla, erosketa burutsuak egin behar direla, hor ere jende xeheari arazoa le-
P
Nathalie Pelage
08
poratzen, ekoizleek inolako ardura ez balute bezala eta legegileek ezer ez egiterik ez balute bezalaxe. Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustuak aste bakar baten kausa dirudi, hirigintzan isladatzen ez dena. Hor dugu adibide garbia, Errenteriako bidegorrien sare barregarria (Fanderiakoa salbu, beste bidegorri guztiak 200 metro baino gutxiagokoak dira). Zer esanik ez, Lezo aldera doan espaloi zati gorrituaz... Horri, bidegorri sarea deitzen diote. Oarsoaldeko hirien artean ibiltzeko, motordun ibilgailua hartu behar, edo bizitza autoen artean arriskatu. Ikerlan baten arabera, 2000 urtean, Orereta barneko jendeen joan-etorrien %73 oinez edo bizikletaz egiten ziren. Hori sustatzeko ekimen konkretu guti ikusi dugu, sei urte hauetan, itxurazko aste hau aparte. Urrian, Zamalbiden, Donostiako saihesbidearen lanak hasiko dira, kamioien mugimenduen iraunkortasuna: hori bai apustua.
o009_on
25/9/06
16:07
PĂĄgina 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Joseba Etxegoien (Psikologoa)
Akabo oporrak Gaur egungo gizartean oro tipifikatzeko joera dagoenez, oporren ondorengo nahiagabeari ere izena jarri diote. Izenaz haratago, ordea, samintasun horrek izana dauka, eta ez nolanahikoa. Joxeba Etxegoien psikologoak hainbat aholku proposatzen ditu
ritsi da iraila. Eta berarekin dakar lanpostuetara edo eskoletara itzultzeko unea. Goibel eta gogoz kontra egingo diogu aurre une horri, lan edo ikasturte berriari. Urtero bezala. Azken urteetan, ordea, oporretatik bueltan laneko lehen egunetan sentitu ohi dugun gogo faltak eta arrazoirik gabeko nekeak izen bat hartu dute. Pairatzen ditugun sintomak tipifikatu egin dituzte adituek eta koadro kliniko bat osatu: opor osteko sindromea. Gure gorputza eta arima baldintzatzen dituen egoera hau gaixotasuna ote den ala ez erabakitzeko orduan adostasunik ez dagoen arren (batzuentzat depresio bat baita, baina besteentzat, bizitzaren beste zailtasun bat), sintomak definitzeko orduan antzeko ezaugarriak aipatzen dituzte guztiek: nekea, apatia, lo egiteko arazoak, urduritasuna, suminkortasuna, tristura, jateko gogorik eza, giharretako
I
mina, takikardia edo interes falta, besteak beste. Hau da, sintoma fisiko zein psikikoak. Aurre egiteko garaian, beraz, gorputza eta burua prestatu beharko ditugu eguneroko ohikeriara egokitzeko. Ordutegi aldetik, komenigarria da oporretako azken egunetan ordutegia lanegunetara egokitzen hastea, eta laneko lehen egunetan lan jardueraren intentsitatea erregulatzea. Psikologikoki, sentitzen duguna arrunta dela jakin behar dugu, eta ondoez hori pertsona gisa hazten lagunduko digun etapa gisa ikusi. Komenigarria da, halaber, lanaldia antolatu eta planifikatzea, eta baita aisialdia ere, lanetik ateratakoan jarduera atseginak aurrera eramateko. Azken batean, lanera kolpetik ez itzultzean legoke gakoa. Opor osteko sindrome hau, jakina, oporren iraupenak ere baldintzatuko du, etenaldia zen-
bat eta handiagoa izan, orduan eta zailagoa egingo baitzaigu egunerokotasunera itzultzea. Horrexegatik da sufrimendu modernoa, gero eta opor luzeagoak egin ditzakegulako. Beraz, gure zaharrei apatiak eta tristurak jota lanerako ezintasuna dugula esango bagenie, berehalakoa izango litzateke erantzuna: alferrak! Haientzat inoiz inon izan den gaitzik latzenetako bat, alferkeria. Eguzkiarekin jaiki, lan egin eta eguzkiarekin oheratzen ziren gure aitonamonak. Lanerako bizi ziren haiek. Guk, aldiz, bizitzeko lan egin nahi dugu. Bizimodu modernoak zoriona soldatan eta aisialdian neurtzen du, eta oporren balioa egunerokotasunetik lortzen dugun urruntasunean. Hortaz, eguneroko ohikeriara itzultzea dolu prozesu bati hasiera ematen dion galera bilakatu da. Akabo oporrak. Akabo zoriona. Goian beude.
hONa
Audiodislexia atzutan, zergatik harritzen naizen ere galdetzen diot nere buruari. Goizean ohetik jeiki eta, esnea berotu bitartean, telebista piztu dut. Kaxa horren barruan ikusi zaitut berriz, besoa gora eta bekainak behera, esaldi bat bestearen atzetik indarrez botatzen. Eta belarria ondo hurbiltzen saiatu arren, ez dizut ulertu. Gauza harraroa. Bolumena igotzea erabaki dut, urrutiko aginteak eman duena arte. Alferrik. Orduan Telebista itzali eta irratiarekin saiatu naiz, badaezpada. Hamalau dialetan aurkitu zaitut baina ezer ulertu gabe jarraitu dut. Hau ez da normala, pentsatu dut, zerbait ari zait gertatzen. Orduan arduratzen hasi naiz, eta pixka bat izutzen. Korrika sotora irten eta bizilagunari deitu diot, txirrina indartsuegi, luzeegi zanpatzen ari nintzela konturatu gabe. Barkatu, ez naiz konturatu. Hamar segundo eta erdi. Konturatu naiz, ordea, atea zabaldu didan gizakume basatiak zekarren txakur aurpegiaz. Eta argi entzun haren
B
marruak: nik gauez lan egiten dut, ikaratu egin nauzu, gazte, zoaz badakizunora‌! Baina ni lasai, esandakoa ulertu baitut; azkeneko partea batez ere. Sukaldera itzuli naiz, zentratuago. Tira, ez naiz ni; antza, nire belarriak ez dira dislexikoak. Eta irratia ipini dut berriz, atentzio osoz zure hitzak entzuteko. Hamar minuturen ondoren zerbait harrapatzen hasi naiz, hark eztakitzer esan duela, bestea halakoa dela, eta udan beroa egitea ezdakitzeinen errua dela. Komediante hutsa zara, pentsatu dut. Zuk ez duzu nahi jendeak zure hitzak uler ditzan. Eta nahi duzunean, propaganda demagogikoa besterik ez duzu botatzen. Normala iruditzen zait jendea zure kulebroiekin potrotaraino bukatzea. Lortzen duzu, jendea etsitzea. Eta hori da hain zuzen bilatzen ari zarena. Komediante hutsa zara, Politiko jauna. Batzutan, zergatik harritzen naizen ere galdetzen diot nire buruari.
Imanol Carballo
09
o010-011_on
25/9/06
12:39
PĂĄgina 1
iritziassakONduz
Agustin Migeltorena Hilaren
errepasoa
Tokiko telebista arso Telebista jaio ahala hil zen. Era axolagabean, gainera, etxeko hainbati ez zitzaion inporta izan haren heriotza: ez bide ziren konturatzen zein inportantea den etxeko suarentzat telebista gaur egun. Udaren bukaera honetan, berriz, Hamaika izeneko enpresa jaiotzear dela esan digute. Haren helburua eskualdeetako telebista lokalak sustatzea. Zorionez, oraingo honetan etxeko nagusiak garrantziaz jabetu, eta kariĂąoz zainduko dutela agindu digute. Hala bedi! Udatik bueltak ekarri digun berri pozgarriena izan da, dudarik gabe.
O
70
ERREKETEEN BISITA. Hirurogeita hamar urte bete dira erreketeak Oarsoaldean sartu zirenetik: nafar batzuk
Gipuzkoan barrena anaiak hiltzen. Laurehun eta laurogeita bost IĂąigo Loiolakoa beste hainbat
Eleganteen gala akeroen belaunaldikoak garen batzuoi harrigarria egiten zaigu: eleganteen eguna, to! Korbatak eta soineko luzeak, pajaritak eta takoiak. Garai batean janzkera horiek bizitzeko era eta klase sozial batekin lotzen genituen. Bistan da gaur egun ez dela
B
10
o010-011_on
25/9/06
12:38
Página 2
sakONduziritzia
Comète
Errauste planta non?
ala deitzen omen zen I I. Mundu Gerran ihesean zetozen pilotuei muga pasatzen laguntzen zien taldea. Kometak haizeak nondik, hara egiten du erraz. Garai hartako haize nahasiak, ordea, ez zituen aldeko izanen kometa hark. Irailean Comète Sarean ibilitakoak omendu zituzten Oiartzungo Sarobe baserrian. Bere xumean ez da berri izugarria, baina ideologia nagusia norberaren gorputza eta osasuna zaintzea den honetan uste dut badugula non ikasi altruismoz arriskatzen z(d)utenak gogoan.
rrauste planta Landarbason jartzeko asmoa baztertu, eta Zubietan jarri ez jarri ari omen da orain Gipuzkoa Aldundia. Herritarrok ez dakigu jadanik kokapen posibleen artean zenbagarren proposamena den, baina argi dugu bazterrak nahasi baino ez dutela egiten. Zergatik jarraitzen dute kokapenaz hitz egiten, auzia bestelakoa bada? Demagun, hala ere, problema non jarri dela: ezinen da jendea bizi den guneetatik gertu egon, eta ezinen da eremu paisajistiko eta naturaletan kokatu. Gipuzkoako orografia ezagutzen duen edonork daki bi baldintza horiek tarteko ez dela aurkituko leku egokirik, are gutxiago, azken urteotan lor zoru edifikatuak izan duen hazkundea ikusita. Zergatik ez dira, orduan, le henbailehen hasten beste alternatibak arakatzen?
E
H
“
Historikoa izan da aurten egin duguna” JUAN M. ETXABE arraunlaria
rustrazioa ez baita gauza ona, mundu honetan konformatzen ere jakin behar duzu, zoriontsu izango bazara. Horregatik, Kontxako Estropadetan Pasaiako trainerurik klasifikatu ez den urtean, Juan M. Etxaberen poza konpartitu dugu. Castrokoek
F
gipuzkoarrekin Nafarroako independentzia defendatzen ari zirenen kontra oldartu zenetik: gipuzkoar batzuk Nafarroan barrena anaiak hiltzen. Bostehun urte baino gehiago Beaumondarren eta
hori gertatzen. Edo akaso oraindik ere bai, eta horixe nahi du jendeak: bromatan bada ere, beste haiek bezala elegante izateko adina bagarela ikustea. Pentsatzen hasita, horregatik gustatzen ote zaio hainbeste jendeari beste elegante horien gorabeheren berri izatea bihotzeko prentsaren bidez?
Agramondarren arteko borrokek Nafarroa odolustu zutenetik: nafarrak nafarren kontra, euskaldunak euskaldunen kontra... Badugu nora begiratu eta nondik ikasi aurrera egingo badugu.
irabazi dutela? Guri bost, Etxabe tartean zutela irabazi dute. Eta Juan Mª Pasaian bizi den oiartzuarra denez, denok ere zorioneko: biba Etxabe eta biba gu!.
11
o012-016_on
25/9/06
16:11
Pรกgina 1
nagusia
LAU MENDEKO bisita oparoa
1612. urtean agertu ziren fraide kaputxinoak Errenteria-Oreretan; orain, erreleborik gabe geratu dira, eta, arrasto sakona atzean utzita, badoaz Testuak: Jon Gonzalo Argazkiak: Lander Garro
12
o012-016_on
25/9/06
16:10
Página 2
gizarteanagusia rrenteria-Oreretako Fatimako Andra Mariaren parrokian une historikoak bizi dituzte asteotan. Fraide kaputxinoek eliza eta euren bizileku izan den egoitza utzi dituzte, eta aurrerantzean ez da kaputxinorik izango herrian (Donostiako Elizbarrutiak izendaturiko beste hiru apaiz arduratuko dira elizaz). Jose Luis Ansorena, Kepa Goienetxe eta Xabier Etxenike izan dira Errenteria-Oreretako azken hiru kaputxinoak. Gustura zeuden gurean, baina kaputxinoen goi karguek emandako agindu baten ondorioz Fatimako Andra Mariaren parrokia utzi egin behar izan dute. Ez da nolanahiko albistea, izan ere, badira urte batzuk gurera iritsi zirela… lau mende! Urte hauetan guztietan egindako lana eskertzeko Udalak omenaldia egin zien herriko jaietan, madalenetako festei hasiera ematen dien suziria botatzeko ohorea eskainiz, besteak beste. “Hunkigarria izan zen, emozio handiko eguna. Gure izendapenak zinegotzi guztien onarpena izan zuen, eta hori eskertzekoa da. Herritarren babesa eta maitasuna sentitu genuen. Oso polita da norberaren herriko jaiak abiatzen dituen suziria botatzea. Gure aurretik lan handia egin zuten beste kaputxinoekin gogoratu ginen suziria botatzean”, azaldu du Xabier Etxenike kaputxinoak. ONek kaputxinoen azken egunak konpartitu nahi izan ditu, fraide hauen egonaldiak herriko ehunka lagunengan eragin handia izan baitu. Eliz gizon hauek dira, izan ere, herrian sortutako hamaika ekimenen erantzule eta sortzaileak: Gaztedi, Eresbil, Andra Mari, eta beste hainbat. Gure herriaren historiari estuki lotutako protagonismoa izan dute, eta ez bakarrik erlijiosoa. Merezi dute, bai, despedida egokia. Lau mendeotan eginkizun zehatzak izan dituzte, esan bezala, erlijioari et a kulturari lotuak gehien bat. Orain, ordea, erreleborik gabe geratu dira. Ez dauka-
E
te fede kristaua zabaltzeko beharrezko eliz gizonik, eta erantzukizun hori beste batzuen eskutan uztea erabaki dute. Erabaki gogorra izan da, haien hitzetan, mingarria, baina hartu beharrekoa. Hau horrela izanda ere, baikortasunez hartu dute erabakia. ERDI AROTIK HONA. 1612. urtekoak dira Errenteria-Oreretan aurkitu ditugun k aputxinoen lehen arrastoak. Urte horretan, Matxingo lurmuturrean komentu
tziak hartzeko erraztasunak nahi zituzten. Gaur egungo ikuspuntutik aurkakoa badirudi ere, bista handia erakutsi zuten erabaki horretan. 1837. urtean, berriz, komentua utzi egin behar izan zuten. Lehenengo Karlistaldiaren garaia zen, eta komentuak ez zuen gerra hura gainditzerik izan. Gure eskualdean, karlista eta isabeldarren arteko liskarrak eguneroko ogia ziren, eta horietako batean karlistek komentua erre zuten. Ez zen hilda-
rraulgo Bernabe eta Akerretako Doroteo). Garai hartan baliabide eskasak zituzten, baina gogor egin zuten lan. Besteak beste, gaur egungo komentua eta Fatimako Andra Mariaren parrokia beraien ardurapean eraiki zituzten. Zirarra sortzen du fraideen jatorria irakurtzeak, eta gaur egun arte nola iraun duten baieztatzeak. Garai berriak dira, zalantzarik gabe, bai printzipioen ikuspuntutik, bai fedearen ikuspuntutik ere.
korik izan, baina fraide kaputxinoek herritik alde egin behar izan zuten. 121 urte pasa ziren fraide kaputxinoak Errenteria-Oreretara itzuli ziren arte. XX. mendeko hamarkada horietan herria etengabe handitzen ari zen, eta kaputxinoen goi-karguei Errenteria-Oreretan komentu berri bat eraikitzea egokia iruditu zitzaien. Pake-Tokia izeneko lur-saila erosi zuten, eta bertan mantendu dira gaur egun arte. Hasiera batean, bost fraide kaputxino arduratu ziren elizaz (Bedaioko Faustino, Zumaiako Remigio, Bedoñako Jesus, La-
Aldaketok eragin handia izan dute kaputxinoengan, eta, azkenean, alde egin beharrean aurkitu dira. Fededun ez direnentzako ez da, agian, albiste txarra izango, baina bada esanguratsua, nahitaez.
Ezkerretik eskuinera: Kepa Goienetxe, Jose Luis Ansorena, eta Xabier Etxenike. Hauek dira Errenteria-Oreretako azken fraide kaputxinoak.
bat eraikitzen hasi ziren, eta eraikin hori euren bizilekua izan zen 1837. urtera arte. Bi mende horietan haien presentzia herrian handia izan zen. Herritarrekin harreman estua izan zuten, eta herriko hainbat ekimenetan hartu zuten parte. Besteak beste, komentu horrek eman zion izena Kaputxinoen auzoari. Komentua Matxingo lurmuturrean eraikitzea ez zen kasualitatea izan. Fraide kaputxinoek misioetara joateko joera handia zuten, eta horregatik eraiki zuten komentua Pasaiako portutik gertu, hau da, itsasoan bertan: Ameriketara joaten ziren itsason-
E LI ZA ETA KU LTU RA. Hiru
azken fraideen izenak aipatu ditugu. Ez da ONen asmoa beraien arteko ezberdintasunak nabarmentzea, baina justiziazkoa litzateke Jose Luis Ansorenak egindako aportazioa azpimarratzea. 1966ean inauguratu zen Fatimako Andra Mariaren parrokia. Jose 13
o012-016_on
25/9/06
16:10
Página 3
gizarteanagusia Luis Ansorenak bete-betean
parte hartu zuen elizaren inaugurazioan, urte hartan iritsi baitzen Errenteriako kaputxinoen komentura. Komentuan pasa zituen lehen hilabete haietan musikarekiko zaletasuna agerian utzi zuen. Abesbatza bat sortzea bururatu zitzaion, eta abesbatza horrek 1966ko azaroan eman zuen bere lehen kontzertua: elizaren inaugurazio egunean, hain zuzen ere. Andra Mari abesbatzaz ari gara, gaur egun, nazioartean ezaguna den abesbatzaz, hain zuzen. Andra Mari sortu eta zuzentzeaz gain, garrantzia handiko beste hainbat proeiktu gauzatu zituen Ansorenak 70ko hamarkadaren hasieran. Besteak beste, Musikaste musika jaialdia eta Eresbil euskal musikaren artxiboa. “Musikaste antolatzen hasi ginenean, materiala falta zitzaigula konturatu nintzen. Euskal Herrian ez zegoen euskal musika biltzen zuen artxiborik. Diskoak, partiturak eta liburuak falta ziren, eta bilketa lanean hasi nintzen. Poliki-poliki materiala pilatzen hasi, eta gaur egungo artxiboaren oinarriak finkatu nituen”. Andra Mari, Musikaste, Eresbil… Erakunde horien guztien sortzailea izatea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, baina Ansorenak ez du orain 40 urte Errenteria-Oreretara iritsi zeneko apaltasunik galdu –donostiarra da, izatez–. Kaputxinoen komentuan duen logela da horren lekuko. Kolore ilunez pintaturiko paretak, ohe zahar txikia, armairu bat eta mahai bat. Beste ezer ez dago bertan: apaingarririk ez, argazkirik ez. Orain 40 urteko ohe berean hartzen du atseden Ansorenak. Apaltasunean eta xalotasunean oinarritzen den bizitza aukeratu zuen, eta ez ditu, ez, printzipiok baztertu. Xumetasun osoan bizi da, muturreko xumetasunean, egia esateko. Ez du, gainera, damurik txikiena: “Oso zoriontsu izan naiz Errenterian, eta orain sekulako pena ematen dit hemendik joateak. Proiektu asko gauza14
Argazkian ageri den Matxingo lur muturrean (Errenteria-Orereta eta Pasaiaren arteko mugan) eraiki zuten Kaputxinoen lehen egoitza, 1612an. Gaurko Kaputxinoetako auzoak beraiei esker du izen hori.
Ezkerretik eskuinera: Bedaiako Faustino, Zumaiako Remigio, Bedoñako Jesus, Larraulgo Bernabe, eta Akerretako Doroteo. Beraiek sortu zuten Kaputxinoen egoitza gaur dagoen tokian
Jose Luis Ansorenak sortu zituen Eresbil artxibategia, Andra Mari abesbatza eta Musikaste musika jaialdia.
lanaren poderioz handitu eta modernizatu zen egoitza bik ain handi horretan. Gaur egun milioika dokumentu gordetzen dira Euskal Herriko musika artxibategirik garrantzitsuena den honetan, eta guztia hazi txiki batetik sortu zen: ilusioaren hazitik. Erraza da esaten. Donostiako Okendo kalean kaputxinoek duten egoitzan biziko da aurrerantzean Ansorena. Han, hemen bezala, ahal duena aportatuko du. Ilusioa, behintzat, ez du faltan izango. Asmoa agertu du, gainera, Errenteria-Oreretara lanera etortzen segitzeko. GAZTEEN GARRANTZIA. Fati-
tu ditugu urteotan, baina politena herritarrekin egin dugun harremana izan da”. Errenterian ezin ezagunagoa egin da Ansorena urteotan. Eres-
bilen artxibategian ikus genezakeen orain dela hogei urte, parrokiaren behealdean, egoitza txiki horretan. Eta egoitza berrian aurkituko dugu gaur ere: urteen eta
mako Andra Mariaren parrokian, aipatu dugunez, era guztietako ekimenak antolatu dituzte azken 40 urte hauetan. Otoitzerako taldeak, katekesi taldeak, mezak, bataioak, jaunartzeak, ezkontzak… Milaka herritar pasatu dira bertatik, eta, bereziki, gazteen parte-hartzeari garrantzia handia eman diote. Garrantzi hau, gaine-
o012-016_on
25/9/06
16:09
Página 4
gizarteanagusia
Ezkerretik eskuinera: Bixente Etxeberria, Jesus Rivera, Mariano Baiona, Antonio Arraiza, J.A. Zubillaga, Eugenio Arriola, Felipe Mujika, Jose Luis Ansorena, eta Antxon Munarriz. Beraiek izan zuten egitura guztia martxan jartzeko ardura.
ra, ez da erretolika hutsean geratu. Horren froga, urteetan eta urteetan ekinean aritu den Gaztedi taldea da. 60ko hamarkadan sortu zen, eta geroztik herriko gazte asko izan dira bertako kide. Besteak beste, ezaguna da talde honek urtero antolatzen duen Quintanar de la Sierrako (Burgos) kanpaldia, eta inauterietan prestatzen duen dantza emanaldia. Ekimen horei guztiei berebiziko bultzada eman zien Felipe Mugika kaputxinoak 70ko eta 80ko hamarkadetan. Kepa Goienetxek hartu zuen bere lekukoa 1993an. Goienetxea gizon sendoa da, alaia eta irribartsua. ON aldizkariari harrera beroa egin dio, atsegina. Nabaria da esker ona zer den badakiela. Luze hitz egiten dutenetakoa da. Etxalarren jaiotako kaputxino honek onartu duenez, oso gaztea zela jakin zuen apaiza izango zela: “3 urte nituela gurasoek mezara eraman ninduten, eta asko gustatu zitzaidan apaizak egiten zuen
Hau da Pake-Tokia izeneko lehen eraikina, komentua izateko sortu zutena. Ondoren eliza erantsi zioten, hainbat urte beranduago, eta, azkenik, bestelako egiturak: antzerki aretoa, elkartea, eta, nola ez, Eresbil, besteak beste.
Andre Fatimaren parrokia xumea da, aparteko balio arkitektonikorik gabekoa, baina, bere txikitasunean, badu erakargarritasunik.
lana. Etxera iritsi ginenean, apaiza izan nahi nuela esan nion amari. Etxekoek beti gauza bera gogoratzen didate”, azpimarratu du. Hondarribiako Amute auzoko elizan egin zituen bere lehen urra-
tsak, eta orain 13 urte iritsi zen gurera. “Esperientzia aberasgarria izan da oso. Herritarengandik oso gertu sentitu naiz urteotan, eta lagun asko utziko ditut Errenterian. Pena ematen dit herria uz-
teak, baina horrelakoa da kaputxinoen bizitza. Ez gara geldi egoteko jaio, eta orain alde egitea tokatu zaigu”, ohartarazi du, filosofia dosi eder batekin. Hiruretan azken fraidea ere, 15
o012-016_on
25/9/06
16:09
Página 5
gizarteanagusia geldi egoteko jaio ez den horieta-
koa da: Xabier Etxenike errenteriarra. 41 urte besterik ez ditu, baina esperientziarik ez du falta. 18 urterekin Ekuadorrera jo zuen, eta 19 urte pasa ditu bertan, misiolari. Etxenike izan da Errenteria-Oreretako komentuko azken arduraduna. Azken bost urteetan aritu da lan horretan. Bere esku egon dira, horregatik, egoitza erraldoiaren zaintza eta garbiketa, antolakuntza eta jarduna. ON aldizkaria han agertzerakoan, egoitza pakean dago, isiltasunean eta iluntasunean. Etxenikek egoitza osoa erakutsi du, tenpluaren azken zirrikitua ezagutzen duela argi utziz. Milaka metro koadro ditu bere ardurapean, eta handitasun horrek apur bat gogaitzen duela ez du ezkutatzen: “Hain handia da, ehunka langile beharko genituzkeela dena txukun-txukun edukitzeko”. ETORKIZUNA. “Oso azkar pasa zaizkit urte hauek, eta ez dut nahi adina gauza egiteko denborarik izan. Uste dut egoitza honetan oraindik ere gauza asko egin zitezkeela, baina kontua da fraideak falta direla. Uneotan, 15 fraide kaputxino besterik ez gara Gipuzkoan”, ohartarazi du. 15 horietan gazteena Xabier Etxenike bera da, eta noski, bokazio falta horrek biziki kezkatzen du: “Egia da, mendebaldeko gizarte honetan bokazio falta nabarmena dagoela, eta kristautasuna ulertzeko modua aldatu egin dela. Munduko beste zenbat txokotan, ordea, oso bestelakoak dira gauzak. Ameriketan, esate baterako, erlijioaren indarra gero eta handiagoa da. Horregatik, oro har, etorkizuna ez da hain iluna. Dena den, ezin da ukatu gure egoera ikusteak tristetu egiten gaituela”. Kepa Goienetxe eta Xabier Etxenike Hondarribiako Amute auzoko kaputxinoen komentuan biziko dira aurrerantzean, eta Jose Luis Ansorena Donostiako Okendo kaleko komentuan. Irailaren 23an, herriko azken
1-Horrela ikusita sinestezina dirudien arren, hementxe sortu zen Andra Mari abesbatza. Hemen elkartzen ziren, eta hemen egiten zituzten entseguak. Hemen hasi, eta hemen hazi ziren. Gaur, noski, egoitza dotoreagoa dute. 2-Eresbil artxibategiak ere egoitza urria zuen hasieran. Argazkian ikusten den hau, bigarrena da; izan ere, aurrekoa txikiagoa zen, eta baliabideetan eskasagoa. Hau eraikitzean handitu beharrik ez zutela izango pentsatu zuten, baina, zorionez, oker zeuden. Askoz gehiago hazi da. 3-Sakristia honetan prestatzen ziren fraideak mezarako. 4-Hau da fraideen etxebizitza. Bakoitzak bere logela izan arren, egongela eta sukaldea partekatzen zituzten. hiru kaputxinoak agurtzeko bazkaria egin zuten Oiartzungo Lintzirin jatetxean, eta bertan ehunka eliztar bildu ziren. Horixe izan da 400 urte eta gero kaputxinoek gure bailaran egin duten azken agerraldia. Bizitzak, ordea, aurrera jarraitzen du, eta Fatimako Andra Mariaren parrokiaz Donostiako Elizbarrutiak izendaturiko beste hiru apaiz arduratuko dira aurrerantzean. Parroko berria Joxin Arregi izango da. Hilabete honetan hasi da bere lan berrian, eta lan egiteko “gogo eta ideia askorekin” etorri omen dela azpimarratu dute joandako fraideek. Besteak beste, komentuan libre dagoen espazioa (orain hiru urte arte Proyecto Hombre taldeak erabiltzen zuena) proiektu berriak gauzatzeko erabili nahi omen du. Beraz, parrokiaren etorkizuna esku onean gelditzen da. Hori bai, kaputxinoek utzitako hutsunea betetzea ez da erraza izango.
1
2
3
4 16
o017-019_on
25/9/06
16:14
Pรกgina 1
historia nagusiah Etxetxo baserriko Maria Oiarzabal lezoarra da emakume hau. Erreketeek bere hiru semeekin batera erail zuten.
ERREKETEEN biktimak
1936ko udan Francoren erreketeek Lezoko Etxetxo baserriko Maria Oiarzabal eta bere hiru semeak hil zituzten: Domingo, Enrike eta Sebastian Usabiaga Testuak: Olatz Mitxelena Argazkiak: Lander Garro eta Usabiaga familia 17
o017-019_on
25/9/06
16:13
Página 2
historia nagusiah
antakrutz bezpera, egun arrunta izatekotan zenPeio Usabiagarentzako, (Lezo, 19 43) O A R S OA L D E KO H ITZA zabaldu eta hirugarren orrialdean zetorren iritzi artikuluari erreparatu zion arte. Agustina Pontestak, Joxe Luix Agirretxek eta Ander Leonek Frankoren aldeko erreketeek orain 70 urte eskualdea hartu zutenekoa ekartzen zuten gogora. Kontatzen zituztenen artean, Etxetxo baserriko familiaren istorio ankerra irakur zitekeen. Etxetxo baserrian jaiotakoa da Peio Usabiaga, eta bere aitak kontatuta zekizkien bere familiari gertatutakoak. Paperean jasota,
S
ordea, aurtengo irailaren 13ra arte, ez zituen sekula ikusi Usabiagak, ez eta bere oinordekoek ere. Garai hura bizi izan zutenek, ordea, ondo gogoan dute. Erreketeek eskualdea hartu baino egun batzuk lehenago, Errenteria hartzeko egin zuten saiakera batean, Etxetxo baserriko Maria Oiarzabal eta bere hiru semeak (24 urteko Domingo, 20 urteko Enrike eta 17 urteko Sebastian) tiroz eta labanaz erail zituzten. Felix Arriagak, garai hartan Lezoko zabor biltzaileak, zerraldoak bere gurdian hartu eta konposanturaino eraman behar izan zituen (gerora bera ere erail zuten).
Argazki handikoa eraildako semeetan zaharrena da, Domingo. Eskuineko argazki txikikoa, Enrike da, eta azpikoa, berriz, Sebastian.
18
Peio Usabiagaren aitak, Agustin Usabiagak, 22 urte zituen orduan, eta soldaduskan zegoen. Paradoxikoa bada ere, frentean egoteak salbatu zuen heriotzatik. Gerra tartean, inork ez zion eman bere sendiari gertatutakoaren berri, eta urtebetera jakin omen zuen, etxera itzultzerakoan. Baserrira bueltan, aita baino ez zuen topatu, Francisco Us abiaga Prexku, hain zuzen. Hura ere, animaliekin lanean gelditu zelako ihes egin zion bidegabeko hilketari. “Behiak ukuiluan sartzera joan zen, baina Miurara joan balitz ere... haiei ez zitzaien inporta, ez gizona zen, ez emakumea zen... hori ez zuten begiratzen”, dio
Usabiagak, hunkituta. Bere testigantzaren bidez orain jakin denez, Maria Oiarzabal eta bere hiru semeak Miura baserrirantz zihoazten erail zituztenean. (Miura baserria Lezon dago, eta gaur egun zutik dirau, Altamirako gainaren inguruan).
ELKARTASUN BILA. Usabiagatarren seme zaharrenak, Domingok, Miura baserrikoa zuen neskalaguna. “Egun batzuk lehenagotikan bazebiltzan han inguruan [Francoren aldeko erreketeak], eta horregatik, elkartzeko edo, Miura baserrira zihoazen”. Baina bidean, beren zorigaiztorako, erreketeekin topo egin zuten.
o017-019_on
25/9/06
16:13
Página 3
historia nagusiah
Goiko argazkian Etxetxo baserria zena. Eskuinekoan, Maria Oiarzabalen biloba Peio Usabiaga, eta bere alaba. Beheko argazkian, Agustin Usabiaga.
“Irundik zetozen erreketeak, trenean, eta Gabierrotan jaitsi ziren. Agerre baserritik gora hartu zuten bidea, eta orduan egin zuten haiekin topo”. 42 urte zituen Oiarzabalek hil zutenean. Bere oinordekoek dakitenagatik, “emakume handia zen, eta izakera handikoa”.
Horrek, baina, ez zuen sarraskitik libratu. Hilketa hura egunetara gertatuko zenaren iragarle zirudien. “Semerik zaharrenak, Domingok, ikurriña zeraman, eta abertzalea izateagatik, tiroa bota eta gero, labana sartu zioten”. Familiaren ustez, jendea beldurtze-
ko asmoz hil zituzten. Gerora eskualdea hartuko zuten, eta hilketa eredugarria izan behar zuen, “jendea estutzeko edo”. Maria Oiarzabalen senarra, Francisco, Peio jaio eta egun gutxira hil omen zen. Aita, Agustin Usabiaga, Errenteriako paper fabrikako lorezaina izan zen urteetan, gerra ondoren. Ezagutu zutenek badakite hitz gutxiko gizona izan zela. Gazte hil zen hura ere, 46 urte zituela, gibeleko gaitz larri batek jota, bat-batean. Etxetxo baserria desagerturik dago egun. Lezoko saihesbidea eraikitzeko bota zuten paper fabrikaren atzealdean, Lezo eta Errenteria arteko mugan zegoen baserri txikia. Bizitza lege: han jaiotako gehienak ere adinean gora doaz. Horregatik, Usabiagatarrek, beren testigantzaren berri berandu baino lehen ematea garrantzitsua dela pentsatzen dute. “Hori ezagutu duen oso jende gutxi bizi da. Gazteek jakin dezatela behientzat, orduan ere gertatzen zirela. Arazoak aurretik datozela”. Horregatik, barrenak erabat nahastuta izan arren, urratsa ematea erabaki zuen Usabiagak, iritzi artikulua irakurri eta bereha-
la: “Ni Peio Usabiaga naiz, Etxetxo baserrikoa, eta dakidan guztia kontatzeko prest nator”, bota zuen HITZAko erradakzioan bere burua aurkeztuta. Egunetara, guzti-guztiak kontatzera, alabak lagunduta itzuli zen, eta hura ere aitaren iritzi berekoa da: “Iruditzen zaigu garrantzitsua dela gaz-
teek hemen gertatu direnak ezagutzea, ez daitezen ahaztu”. Hori bera aldarrikatzen zuten iritzi artikuluan Agirretxek, Pontestak eta Leonek. Eskualdean orain 70 urte gertatutakoak zein gerora diktadurapean jasotakoak gorde beharra. Hain modan dagoen memoria historikoari, hemen eta orain erreparatzea. Jardun horretan laguntzeko, Usabiagatarrek, Etxetxo baserriko denen argazkiak bildu dituzte. Hil zituzten guztien erretratuak topatuko ditu irakurleak erreportajean. Aitonaren argazkia, ordea, ez dute oraingoz topatu, eta horregatik ere badute pena. 19
o020-023_on
21/9/06
20:54
Página 1
ION COLLAR Zinemaren munduko langilea
“
Zinemak, edozein dela ere, funtzio bat betetzen du: ez dago zinema txarrik” Testua eta argazkiak: Lander Garro
z du pastazko betaurrekorik eramaten, ez ditu txuribeltzezko filma guztiak ikusi, ez ditu egunak filmotekan pasatzen, ez du artista bat denik azpimarratzen: mutil arrunta da Ion Collar (Errenteria-Orereta), 1978), langilea eta apala. Hala ere, 28 urte besterik ez baditu ere, 20 filma baino gehiagotan parte hartu du, filmazioko taldeko partaide bezala. Espainiako Estatuko industriaren barruan izen ezaguna eta errespetatua da Collarrena, eta, arrazoi horregatik, urtero hiru edo lau filma egiten ditu. Sakelekoa etengabeko dantzan edukitzen duenetakoa da errenteriarra, baina hankak lurrean ditu.
E
Zinemara ‘ate handitik’ iritsi zinen, ezustean.
Andoainen nengoen, eta Bilbon film batean zamaketari lanak egiteko deitu zidaten. Jamen Bonden [The world is not enough] filma zen. Eguraldi txarra zegoen, eta hainbat egunez luzatu ginen. Han, ingelesez moldatzen nintzela ikusita, geratzeko gonbitea egin zidaten, eta hilabete osoa geratu nintzen. Esperientzia ederra izan zen, 160 laguneko talde batean. Kontuan hartu Espainiako Estatuan 60 bat egoten garela. Han, gainera, produkzio arduraduna ezagutu nuen, eta aurre20
rantzean gauza asko egin izan ditugu elkarrekin. Argi zenuen zineman lan egin nahi zenuela.
Bai, aipatutako produktoreak segituan deitu zidan. “Ion, Madrilen zaude?”, galdetu zidan, “film bat egitekotan gaude”. “Ez”, erantzun nion, “baina segituan izango naiz han”. Maletak egin, eta hurrengo egunean han nengoen. Hantxe hasi nintzen lanean. Zuk, berez, bi lan egiten dituzu: ekoizketan, edota zuzendaritzan.
Bai. Zinema oso ierarkikoa da, ejerzitoa bezala, rangoka. Askotan egiten dugu txantxa hori lagunen artean. Zuzendaritzan nahiz produkzioan arduradunak daude, eta beraien ondoan laguntzaileak, eta ordezkoen menpe, beste hainbat lagun, lehenegoa, bigarrena, eta abar. Ni, bietan, lehenengo laguntzailea izaten naiz (ez beti, baina...), eta, beraz, ardura lanak egokitzen zaizkit normalean. Ongi dago bietan jardutea, lan asko ateratzen zaizkidalako. Zuzendariak dena egiten duelako mitoa, beraz, faltsua da.
Ez beti, baina askotan bai. Zuzendariari, oro har, dena egina ematen zaio. Produkzioan dena prestatzeaz arduratzen dira, eta zuzendaritzan, errodajearen plana egiteaz, aktoreekin, eta abar.
o020-023_on
21/9/06
20:53
PĂĄgina 2
kulturanagusia
Bien artean egiten da azken plana. Adibidez: abuztua da eta Madrilen nahiz Oreretan errodatu nahi dugu. Zuzendariaren laguntzaileak, zera pentsatu beharko du, zein den filmaketari gehien komeni zaion plana. Kasu honetan, Madril abuztuan ia hutsik dago, beraz, ezin aproposagoa litzateke Madrilen hasi eta ondoren Oreretara itzultzea. Hau adibide xinplea da, baina horrelakoak hamaika daude, txikiagoak eta zailagoak. Aktoreekin ere dena antolatzea zaila izango da.
Kontua da aktoreak lan askotan aritzen direla aldi berean, eta ulertzekoa da. Zuzendariaren laguntzaileak, beraz, aktore horren filmaketa orduak antolatzeaz arduratu behar du, eszenak ez daitezen sakabanatuta egon. Aktore batek egun berean bi edo hiru eszena egin baditzake, ba hobeto. Horretarako, ordea, eszena horien nondik norakoak antolatu behar dira, eta sail guztiekin hitz egin, filmaketarako auto bat (edo beste edozer) behar badugu, ba ohartarazi, eta abar. Zuzendariaren eta bere laguntzailearen artean konplizitatea garrantzitsua da, ezinbestekoa ia. 20 urtetatik nomada bezala bizi zara.
Bai. Egun osoa maleta eskuan. Leonen, Huescan, Toledon eta Benidormen izango naiz aurten. Iaz ere, madalenetan salbu, urte osoa kanpoan pasatu nuen. Espainia osoa ondo ezagutzen dut jadanik. Eskerrak gaztetasuna! ‘Kanpamentu basea’ Madrilen duzu.
Bai, errazago da han bizitzea lanbide honetan. Eta zer moduz?
Ondo, Madril hiri irekia da, ez dute nondarra zaren begiratzen. Oso gustura bizi naiz han. Dena gertu daukat, eta hortxe duzu metroa ere. Gainera gaur egun lagun asko daukat han, bikotekidea barne, eta nire bigarren fami lia dira. 21
o020-023_on
21/9/06
20:52
Página 3
nagusiakkultura
Azken urteotan halako ospea
izan duen ‘Carmen’ filmean parte hartu zenuen, Vicente Aranda zinegilearekin; zer moduz?
Oso-oso ondo. Arandak asko daki zinemaz, eta argia da, oso argia. Daukan adina zein den jakinda (80 urte) , izugarria da erakusten duen gaztetasuna. Asko hitz egiten du, eta oso ondo daki zer nahi duen. Errodajera iritsi, eta pertsonaiak non nahi dituen zehazki esaten du, kamera aurrean zer nahi duen ere, garbi adierazten du. Berarekin lan egitea oso erraza da. Ekoizpena handia zen, baina, hala ere, oso ondo pasatu genuen. Espaina hegoalde osoa zeharkatu genuen, Andaluzia osoa, eta taldean giro ona izan genuen. 8 kamioi genituen gure ardurapean, bi akanpaleku... Izu22
‘Errenteria komandoa’ Ion Collarrekin batera, eskualdea utzi eta zeluloidezko ametsaren magalean bizitzera joandakoak, asko dira. Axier Urbieta errenteriarra, adibidez, nahikoa ezaguna da. Hura ere kamera atzean lan egiten dutenetakoa da, eta iaz Arco Iris film laburra estreinatu zuen. Ezagunak, bestetik, Arretxe familiakoak dira. Hiru anai ari dira han eta hemengo filmeetan parte hartzen. Horietan ezagunena, agian, Jon izango da. Honek arte alorrean egiten du lan, eta, Collarren hitzetan, garria zen, sekulako muntaia. Zortea dut, muntaia txikiak bezala, handiak ezagutzeko aukera izan dudalako. Egunotan Zinemaldia ospa-
artista “handia”· da. “Film baten baino gehiagotan egin dugu topo, eta Errenteria komandoa esaten digute. Biok, gainera, Ion izena dugu, eta horrekin ere txantxa bat baino gehiago entzun behar izaten dugu. Aipatutakoez gain, Kote Camacho aipatu beharko genuke. Camachok ON aldizkariko komikia egin du hilabete askotan zehar, eta azken hilabeteotan Iosu Mitxelenari lekukoa eman badio, horrexegatik da: Madrilen dabilelako. Camachok
marrazkiak egiten ditu, eta, besteak beste, Julio Medem zuzendariaren hurrengo filmerako marrazkiak egin ditu (marrazki bizidunak sartuko ditu Donostiako zuzendariak). Horrenbeste gizonezkoren arteran, emakume bat: Lupe Martinez. Azken honek ekoizpen lanak egiten ditu, eta eskarmentu izaugarria du. Zineman nola, publizitatean ere lan mordoa egin du. Berari esker eskualdeko batek baino gehiagok lan interesgarriak lortu izan ditu.
tzen ari da, joateko ohiturarik bai?
proiektu asko dagoelako martxan hasteko prest. Egokitu zait egunen batean egotea, hasieran, edo bukaeran. Baina oso-osorik, azken urteetan behintzat, ezin
Ahal dudanean egoten naiz, baina gutxitan gertatzen da hori. Iraila hil garrantzitsua da zineman,
o020-023_on
21/9/06
20:52
Página 4
kulturanagusia
‘Glamour’-ezko kolaborazioak Zinema haragizko gizakiak mito bilakatzen dituen mundua da, hezurrezko izakiak jainkotzen dituen gizarte txikia. Ikusleek, orain arte, ametsen fabrika honetan sinetsi izan dute, eta ospearen luxuzko pulpitoan daudenei erreberentzia egin diete. Ez da, ez, makala, zinemak bere ingurumarian sortzen duen zalaparta. Zenbait aktoreen eszena batzuk milioika ikusleen begi-ninietan betikotuak geratu dira, behin betiko ikuslearen bihotzera lotuta. Gaurko belaunaldien iragana Hollywood-eko buruek sortutako pertsonaiez hornituta dago, eta errealitateak eta fantasiak tupust egiten duten erreinu bitxi hori, dagoeneko, gure imaginario kolektiboaren zati ezinbestekoa da, nahi eta ez. Zinema: une paregabeak pasarazteko makina maitagarria, butakaz betetako paradixu iluna. Aipatutako magia eta glamour hori, barnetik begiratuta, ezberdina da –bestela izan ezin zitekeenez–. Mitoak atzera haragi bilakatzeko modurik onena, mitoarekin lan egitea da, zalantzarik gabe. Collarrek Madrilen egiten du lan, eta, beraz, ez zaio egokitu aktore superentzutetsu askorekin lan egitea, baina baten batekin bai, eta, bitxia bada ere, hauek omen dira “arruntenak”. “Bitxia da, bai, baina izen handienak dira izan dut. Bestela, asko gustatzen zait bonoa hartu eta film mordoa ikustea. Iraniarrak, txinatarrak, korearrak... berdin zait. Zineman badago, ez da filma txarra izango. Baina bada film txarrik, ezta?
Ez, zineman ez dago film txarrik, agian ez zaizu gustatuko, baina ez da txarra izango. Film bakoitzak bere funtzioa dauka. Bi ordutan entretenitzea, edo bi ordutan pentsaraztea. Berdin da zein. Funtzio bat izango du, eta funtzio
jasangarrienak”. Besteak beste, John Malkovich, Geraldine Chaplin, edota Javier Bardemekin aritu da lanean. “Geraldine Chaplin-ekin lan egitea ikaragarria izan zen. Noren alaba zen jakinda, jakinmina nuen nolakoa ote zen ikusteko. Beste asko ez bezala, ordea, beti azaltzen zen irribartsu eszenak filmatzera, eta taldearekin jarrera ezin hobea zuen: denekin hitz egiten zuen, laguntzen saiatzen zen, aholkuak ematen, eta abar”. Malkovich ere oroimenean gordeko do Collarrek. “Ez dut aktore bezala ezagutu, zuzendari bezala baino. Sendero Luminoso talde armatuari buruzko filma zen, eta Madrilen bezala, Portugalen eta Perun filmatu behar zen. Nik Madrileko errodajean hartu nuen parte. Honetxek jo zidan begira: zein jarrera arretatsua zuen. Dena begiratzen zuen, adi zegoen, obserbatzaile. Tipo bitxia iruditu zitzaidan, isila, diskretoa eta zuzena”. Hauez gain, ezin Max Von Sydow suediarra aipatu gabe utzi. The exorcist filmean agertutako aktoreak Donostia saria jaso du aurtengo Zinemaldian (egunotan). Collarrek Intacto filmean eduki zuen ezagutzeko aukera, eta ez du, ez, erraz ahaztuko. “Presentzia ikaragarria zuen, baina gizon apala da, langilea, eta oso aktore ona”. hori beteko du. Ez dago estreinatzen den film txarrik. Baina gertatzen da, adibidez, filma bat umorezkoa izatea, eta barregurik ez sortzea...
Bai, tira. Faktore asko daude hor. Gidoia, alde batetik. Agian zuzendariak ez du gidoia behar bezala ulertu. Baina filma zineman badago, ez da txarra. Bitxia da, zinema barrendik eta kanpotik zein ezberdin ikusten den baieztatzea.
Bai, hala da. Guk, pantailan ikusten denaz gain, pantaila atzean ezkutatzen dena ikusten dugu. Imajinatzen dugu nondik datozen extrak, zein agindu eman dieten. Imajinatzen ditugu argiak, edota mikroak. Akziozko eszenetan amarruak ikusten ditugu. Jende asko egoten da errodaje batean, baina gero hori ez da nabaritzen. Andoainen ikasten hasi nintzenean, lehen ikasgaia planoen arteko ezberdintasuna izan zen: lehen planoa, plano ertaina, eta plano amerikarra. Etxera joaterakoan, telebista aurrean plano bat ikusi orduko, amari irakasten hasi nintzaion: “Hauxe lehen planoa duzu, beste hau ertaina”. Ederki gogaitzen nuen ama. Orain berdin gertatzen zait: ezkutaturik dagoen teknikari hura ikusten dudala.
Zoriontsu ikusten zaizu.
Andoaindik atera eta segituan lortu nuen lana, eta bolada on horrek ez du etenik izan. Baina une gogorrak ere bizi izan ditut. Lan hau oso intentsoa da. Ordu asko egiten dira jarraian, 15 edota 16 orduko lan egunak. Autoan atzera eta aurera ibili, nekearen nekeaz. Behin istripua izan nuen, eta lasaiago ibili behar nuela erabaki nuen. “Bizitza hemen uzteak ez du merezi”, esan nion nire buruari. Bestetik, lana eta langabezia tartekatzen dira, eta ekonomikoki ez da segurua... Eta zuri, zein zinema gustatzen zaizu?
Denetik ikusten dut. Ez naiz freaky bat. Ez naiz halako edota horrelako ez dakit nongo zinema ikusten ibiltzen. Hori bai, zineman liluratuta geratzen naiz. 23
o024-025_on
25/9/06
13:32
Pรกgina 1
nagusiakklik
kilometroek
SORGINDUTA Jon Martin Datuak. 1981-10-16. Oiartzun. Ibilbidea Bertsolari ezagun
honek publizitatea eta harreman publikoak ikasi ditu. OARSOALDEKO HITZAegunkarian kazetari izan zen, eta argazkigintzan ere badu eskarmentua. Duela gutxi Igartza Saria eskuratu du, literaturan.
24
Haurtzaro eta Oiartzun izango dira urriaren 1ean euskararen hiriburu; ospakizun horretarako egindako bideoak irudi ederrak eskaini zituen
25/9/06
13:32
Pรกgina 2
kliknagusia
o024-025_on
Ane Badiola, Olatz Mitxelena (sorgina), Felix Galdos (intxixua) eta Ekain Kazabon dira bideokliparen protagonistak. Euskal mitologia eta kultura modernoaren uztarketa sinbolizatzen dute.
25
o026-027_on
25/9/06
16:17
Pรกgina 1
nagusiakklik
Haurrek, hasierako mesfidantza gaindituta, goiz atsegina igaro zuten. Sorginari eta intxixuari Haurtzaro Ikastola erakutsi zieten.
26
25/9/06
16:16
PĂĄgina 2
kliknagusia
o026-027_on
Arditurrietako meategietan grabatu ziren irudietako asko, Mikel Mendizabalen esanetara.
27
o028-029_on
25/9/06
11:57
Página 1
euskara
uskarak garai ugari ezagutu ditu Errenteria-Oreretan, sasoi ezberdinak, eta merkatu txikia izan da bere gotorlekuetako bat. Francoren garaian ere –euskararen sasoirik beltzenean, alegia–, merkatuan euskaraz aritzea, nolabait, baimenduta zegoen. Nolabait esan dugu, noski. Baserritarrek kontatu dezakete horren inguruko anekdotarik. ONek gaur egun euskarak zein osasun bizi duen jakiteko hara jo du, Xabier Olaskoaga plazara, eta estatistiketatik at, zenbakietatik urrun, baserritarren beraien iritzia zein den galdetu du. “Merkatuan euskaraz egiten da, batik bat gure artean, baserritarron artean, baina erdara mordoa ere entzuten da, bezeroetako asko erdaldunak direlako”. Landare saltzailearen iritzia da, Idoia Lopez Etxezarretarena. Hala ere, bezeroaren jatorria zein den ezagutu gabe, gazteeekin euskaraz egiten dutela argitu du. “Askotan ez dakizu bezeroak euskaraz ote dakien, eta akaso erderara jotzen duzu, baina gazteak direnean euskaraz egiten diegu”, azpimarratu du. Gazteak euskararen defendatzaile direlako ideiarekin askok egiten dute bat, baina Mariak beste gako bat jarri du mahai gainean: “Gazteek euskara egiten dute, bai, baina hemen euskara bizirik badago, hori gure zaharrei esker da, beraiek mantendu zuten garai zailenetan”, aldarrikatu du, zorrotz. Maria da saltzaileetan zaharrenetakoa. Asko bizitakoa da, eta ez du abizenik eman nahi. “Gauza asko ikusi dut nik, gerra ondoren batez ere”, salatu du, keinu minberatua erakutsiz.
E
euskara
PLAZAN Merkatua izan da betidanik Errenteria-Oreretako zokorik euskaldunenetakoa, baserritarren hizkuntz ohiturek bultzatuta; horrela izaten segitzen ote du? Testuak eta argazkia: Lander Garro 28
MERKATU BERRIA. Merkatu zaharretik berrirako aldaketa askotan aipatu da. Onurak edota
o028-029_on
25/9/06
11:56
Página 2
albisteakeuskara
Euskararen gorabeherak kalteak ekarri ote dituen, hori ere asko eztabaidatu da. Aldaketak hizkuntzari zertan eragin ote dion, ordea, gutxitan bilakatu da eztabaidagai. “Merkatu zaharrean denak nahasita geunden, harakinak, arraindegikoak... denak, eta haietako asko erdaldunak zirenez, gure arteko giroak ere pixka bat erdarara jotzen zuen. Orain, ordea, gu bakarrik gaude, eta nabaritzen da gehiago hitz egiten dugula euskaraz”, azaldu du Lopezek. Mariak beste muturretik entzun du, eta arrazoia eman dio. “Hala da, bai, gure artean gehiago egiten dugu”. Beste muturrean, ordea, beste baserritar bat dago, beteranoa hau ere (izenik eman nahi ez duena), eta honek ez du hain garbi ikusten: “Gehiegi jotzen dugu guk espainolera”, salatu du. ONeko kazetariari erantzuten ari dela, bezero batek Idoia Lopezekin hitz batzu gurutzatu ditu, gaztelaniaz. Landare saltzaileak, bezeroa adibide bezala ipintzea erabaki du. “Hau, esaterako, ohiko bezeroa dut, eta erdalduna da: hala bada, nola egin behar diot?”. Galdera erretorikoa da, erantzunik behar ez dutenetakoa. Baserritarrak iheskorrak dira, labainkorrak. Intimotasuna gordetzea gustatzen zaie, eta hitz egiteko uzkur agertzen dira, mutu ia. Hasi orduko, ordea, segituan animatzen dira. Nabaria da hasierako isiltasuna ez dela ezer esateko ez duenaren isiltasuna. “Ni oso zaharra naiz”, argitu du Mariak, “eta erdara oso berandu ikasi nuen. Gogoan dut hiztegi bat genuela, ‘Oilaskoa/ Pollo, Gatza/Sal’. Horrelakoak ikasi genituen harekin. Nire anaia zaharragoa zen, ni baino 16 urte zaharragoa, eta hark ez zuen galtza, alkondara, sala eta horrelakorik esaten; hark praka, eta atorra, eta egongela esaten zuen. Hortik gatoz gu”.
GORA. Euskararen aldeko aldarrikapena Eskale hau Errenteria-Oreretako supermerkatu baten aurrean egoten da. ONeko argazkilariak irudi hau lortu zuen: eskalea, ematen: elkartasuna ematen.
BEHERA. Sua itzaltzeko hitzarmen ‘bereziak’ Sua itzaltzeko gailu hau San Pedroko soto batean dago. Ia testu guztia gaztelaniaz agertzen du. Euskarazkoa, gainera... zuk ulertzen al duzu?
Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)
902 19 43 32 www.behatokia.org
29
o030-031_on
21/9/06
21:00
PĂĄgina 1
nON stop
benetako laguntza
EMATEA Maite Lekuona errenteriarra Nicaraguan izan da, bertako emakumeei laguntza psikologikoa eskaintzeko programa batean parte hartzen Testuak eta argazkiak: Maite Lekuona 30
ts ailan hasi genuen “abentura�. Horrela deitu genion Ainitzek (nire eskolakidea) eta biok, guretzako berria zen esperientzi honi. Sei hilabeterako Nicaraguara joateko aukera eman zigun unibertsitateak, bertan psikologiako praktikak egitera, Xochilt Akalt taldearen baitan. Malpaisilloko paradisu txikira iritsi ginen, eta izugarrizko paisaia genuen begien bistan momentuoro, lur soro, laku eta sumendiz osaturikoa. Jendearen harrera ere oso ona
O
o030-031_on
21/9/06
21:00
PĂĄgina 2
ondarenon stop! izan zen. Egunero ikusten genuen jendea irribartsu; izan ere, Nicaraguako biztanleak umore onekoak bezala ezagutzen baitira. Baina, zoritxarrez, Nicaraguakoa (ere) gizarte matxista samarra da. Hau jakinda, gure bidaiaren helburua honen inguruko programetan jardutea zen: matxismoa, eta, batez ere, honen ondorioak aztertzeko eta leuntzeko programetan, alegia.
Emakumeen eta gizonezkoen artean desberdintasun handiak daude Nicaraguan, batik bat eskubideei dagokienean. Familien barneko indarkeria eta indarkeri sexuala, sarritan ematen dira bertako familietan. Gaur egun, erakunde asko dira, injustizia honen aurka borrokan ari direnak, emakume, nerabe eta haurren eskubideen alde, hain zuzen. Gu hauetako erakunde batean aritu ginen, indarkeriaren aurkako borrokaren alorrean. Ikaragarri ona izan zen esperientzi hau guretzako, gogorra, baina, aldi berean, aberasgarria. Indarkeria egoera batean aurkitzen ziren emakume, nerabe edota haurrei laguntza psikologi-
Koronel baten ekimenetik Euskal Herrian 36ko gerraren lehen zalapartak entzuten hasi zirenean sortu zen Malpaisillo (edo Larraynaga) herri txikia. 1936ko iraila zen, eta militar batek, Pereira Quintana koronelak herria sortzeko ideia bitxia izan zuen. Esaten dutenez, lur horietan tren geltoki bat baino ez zegoen, eta koronela iristerakoan, geltokiko arduradun Pedro Sozak hartu zuen, txinpartarik eta ohorerik gabe. Kontatzen dutenez, gainera, koronelak baimenak behar zituenez, Somoza diktadoreari berari eskatu zizkion, eta honek “eskuzabaltasunez� eman zizkion. Herrian bizitako lehen emakumea, Esmeralda Olivas izan zen. Gaur egun 31.000 biztanle inguru ditu, eta 800 kilometroko zabalera.
koa emateaz gain, alor honetako koordinatzailearen laguntzaileak izan gara, eta komunitate desberdinetan indarkeriaren aurka borrokatzeko antolatuta dauden emakumeekin, beraien esperientziak ezagutzeko aukera izan dugu.
G E N E RO I N DAR KE R IA. Emakume hauek gai psikosozialetan edota legeetan aberasten joan dira, formakuntza batzuen bitartez, eta familia barneko indarkeria eta indarkeri sexualaren inguruko gaiak sakon sakonetik landu dituzte. Ondorioz, gaur egun, emakume hauek, beren komunitateetan indarkeri egoeraren bat bizitzen ari diren beste
emakume, nerabe edota haurrei laguntzeko prestatuta daude. Sentsibilizazio kanpainak ere garatu dituzte, hamaika ekintzen bitartez, emakumeen bazterketaren aurka borroka eginez, gutxika berdint asun batera iristeko asmoz. Haietako askoren istorioa entzuteko premia izan genuen Nicaraguako egonaldian, eta bakoitzak bere istorio propioa izan arren, bat zetozen bizitza erakunde honi esker asko aldatu zitzaiela esaterakoan. Askok, izan ere, lehen ez zekiten ez idazten ez irakurtzen ere, et a ekonomikoki senarraren menpe zeuden, ez zutelako diru sarrerarik, eta etxeak nahiz lurrak
gizonezkoen izenean bakarrik zeudelako. Egun guztia etxean sartuta egoten ziren, umeak zaintzen eta etxeko beharrak egiten eta, gainera, edozer gauza egiteko gizonezkoen baimena behar zuten. Guzti honi, noski, famili barneko indarkeria edota indarkeri sexuala gehitu behar zaizkio. Ileak puntan jartzen zitzaizkigun beraien hitzak entzuterakoan, baina, Xochilt Akalt bezalako erakundeen laguntzaz eta beraien indar, disposizio eta borrokarako gogoen bidez, beraien bizitzak izugarrizko bira eman duela kontatzen zigutenean, izugarrizko emozioa sentitzen genuen. Emakume hauek txalotzekoak baitira. 31
o032_on
25/9/06
12:51
Página 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak Begoña Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
32
Zeharka
Goitik behera
1) Konturatu. Atzo gauean. 2) Hilkutxa. Hankeko zati. 3) Zoro. Andaluziako mina famatuak. 4) Neoia. Sailak. Kasik. 5) Lanaren emaitz. Ald, Bat egin.Nitrogenoa. 6) Jarrai. Bokalea. Mama goxoak. 7) Eguneroko jaki. Gezur ez dena. Ald, Kasketa. 8) Donostian famatuak. Ospelaren aurkakoa. 9) Ald. Nafarroa. Ald. Bihia. Aintzinako zezen. 10) Potasioa. Ald. Komentuko gizon. Bete. 11) Galizian, kalea. Zaudeten. 12) Lurrari lotuta. Arrain mota. 13) Ald. Amaren senarra nahiz ez beti. Koxka. Oxigenoa.
1) Altu (hitzegiterakoan adibidez). Txanponak. Musika nota. 2) Atzokoaren aurrekoa. Emakume izen biblikoa. 3) Denboraldi. Donostiako auzo. Zeruko ur. 4) Kontsonante bikoitza. Neka. Berriketa. 5) Bitarte. Bokalea. Omen. Zero. 6) Donostiako auzo. Gizonen lege. 7) Pena, miña. Donostiako auzo. Bokalea. 8) Botua eman. Azken bokalea. Traje mota bat. 9) Lehen bokalea.Izutu. Ald. zalantza adierazteko hitza. 10) Edari amerikarra. Batu. 11) Bular. Hegazkinen gasolina. 12) Jona nadin. Atzizki femeninoa.
o033_on
25/9/06
13:00
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Nor da hau?
GURUTZEGRAMAK I A
A T
R K O
L U R K
G A
U A E L
A N I
O G
G I
S E
R E T E N
A R
F
L A
U T E R A
E G I
A T E S
E
E K E
N
A T R
O
E R
R R A
Z E
A R T
O H
U R A K U
A L
T A B A K
I O L D U
A S E U R O
E G
N E
O
A T U N A
Z A I
A E A K
S U
K O
I
T I O
N I
A
N T O O
I
N
B A R T
ON-EN UZTAILEKO ARGAZKI LEHIAKETA non dago hau?
irabazlea
ERANTZUTEKO EPEA Urriak 13 (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA
IRABAZLEARI SARIA Joxixionia jatetxean bi lagunentzako afaria Errenteria-Oreretako Zamalbide auzoan
Ramon Emazabel ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako uztaileko irabazlea. Tirri Tarraren ‘Argi Beltz’ diska berria irabazi du.
PARTE HARTZEKO ONen harpidedun izatea
33
o034_on
21/9/06
21:01
Página 1
ondarellarrugorritan
MARIANO PRADO ARRIETA banatzailea
“
Ez da harrokeria: Gaztañokoak diferenteak gara” Testuak eta argazkia: Lander Garro
Beti tabernan ikusten zaizu: batzuk esango dute ez duzula lanik egiten...
Bai, beti egoten da halako txantxak egiten dituenik. Negozioa nirea da, eta halako tabernan mok adu bat hartu nahi badut, ez dut arazorik, es an nahi dutena esaten dutela ere. Tomateak ere banatzen dituzu: baten batek merezi du, bai, zakukada bat.
B ai, badira batzuk, bai, zakukada bat ez, zakukada batzuk merezi dituztenak.
Fitxa Jaiotze data. 1968ko
ekainaren 21a. Herria. Errenteria-Orereta. Bizilekua. Gaztaño auzoa,
Errenteria-Orereta. Lanbidea. Rosarito fruitu dendako langilea izan da azken 22 urteetan. Ibilbidea. Herrian ezin ezagunagoa den horietakoa da Mariano. Gaztañoko auzo elkartean ere badihardu, festak, festa ekitaldiak eta bestelakoak antolatzen.
34
skuko gurdia hartuta, herriko hamaika taberna zeharkatzen ditu Mariano Pradok egunero. Rosarito Fruituak dendako langilea da, bertako semea. 40 urtetan azoka zaharrean izan ziren. Orain, berrian daude, Niessenen. Esandakoagatik ez ezik, Gaztañoko auzo elkarteko kide bezala da ezagun Mariano.
E
Azoka berria, baina baserritarrak kalean; ez al da jokabide zakarra?
B adakizu nolakoak garen, ni barne. Hala ere gehiegi hitz egiten dugu, jakin gabe. Bazuten tokia barnean, baina ordaindu egin behar zen, gehiegi ordaindu ere. Sekulako dirutza. Kalean askoz gutxiago ordaindu behar dute, eta han geratzea erabaki zuten. Dena dela, esan zuten bal-
dintza egokietan edukiko zituztela, eta ez dut uste hitza bete dutenik. Gurekin gauza asko egin dituzte gaizki, eta beraiekin ere ez dute zuzen jokatu. Guztia kontutan edukita ere, oso pozik omen daude salmentekin... Euskal Herrian dagoen taberna tradizioarekin, limoi asko banatuko duzu...
Jakingo bazenu! Urte beltzak pasatu ditugu, baina begira zer esango dizudan: aurten, madalenetan, 1.000 kilo limoi banatu genituen, eta urte batzuk atzerago 1.500 ere banatu izan ditugu. Zer eskatzen diozu bizitzari?
Tira, denek eskatzen dioguna, ezta? Nahiko loteria zalea naiz, eta badakit bizitzan lan egitea egokituko zaidala. Hala ere, nahiko nuke beste erritmo batean aritu. Lasaiago. Uste dut azkarregi gabiltzala, aztoratuegi. Lehen esan dizudan bezala, guk gure etxean egiten dugu lan, eta horrek alde onak ditu. Halako batean lanean kikarra egiteko aukera, adibidez. Zorionez –lehia ikaragarria baitago–, badugu lana. Hala ere, esan dizut: patxada handiagoa beharko genuke. Gaztaño: auzo ala errepublika independiente?
Anekdota bat kontatuko dizut. Duela hiru urte, Reala liga irabazteko lehian izan zenean, azken partiduetako batek gure auzoko jaiekin bat egin zuen. Pantaila handi bat jarri genuen, asko kostata, auzotarrek partidua ikus zezaten. Niretzako, pertsonalki, Reala lehian ikustea benetan garrantzitsua zen. Etxebizitza batetik zintzilik jarri genuen pantaila, etxekoek giltzak utzi ondoren. Gauean, pantaila kentzeko etxera sartu nintzen, eta etxekoa, Mikel, ohean zegoen. S artu, oihala kendu, eta agurtu. Ez zen ohetik mugitu. Hori, Gaztañon bakarrik gertatu daiteke. Ez da harrokeria: diferenteak gara.
o035_on
21/9/06
21:03
Página 1
sormenajakiteko
Kritika
Txoria zegoen kantari Xabier Portugal (Irakaslea) Koldo Izagirre pasaitarrak kanta bilduma plazaratu du aurten: ‘Teilatuko lizarra’. Susa argitaletxearen bidez plazaratu du egileak hamaika kantez osatutako bilduma eder hau.
uela hilabete gutxi, Koldo Izagirrek bere kanta eta kantuak bildu ditu, Susa argitaletxeak kaleratu berri duen Teilatuko lizarra izenburuko poema liburuaren bidez. Poema batzuk dagoeneko kantatuak eta grabatuak ditugu eta beste batzuk, berriz, oraindik inork musikatu edo jaso gabeak. Kantagintzak, betidanik, bere arauak izan
D
Lagina ‘NIRE EUSKALTASUNA’. Nire euskaltasuna baso bat da eta ez du zuhaitz genealogikorik nire euskaltasuna dorre bat da eta ez du Alostorrerik nire euskaltasuna bide bat da eta ez du zaldizkorik nire euskaltasuna lore bat da eta ez du aldarerik nire euskaltasuna itsaso bat da eta ez du almiranterik nire euskaltasuna liburu bat da eta ez du sotanarik nire euskaltasuna mundu bat da eta ez du Amerikarik nire euskaltasuna bertso bat da eta ez du txapelik nire euskaltasuna bekatu bat da eta ez du mea-culparik .
ditu, kanta mota bakoitzak bere neurria eta erritmoa eskatzen baititu. Koplek, baladek, lokantek (edota bluesek) egitura bat mantentzen dute beti. Bestalde, badira errepikatu behar den leloren bat daramaten kantak, edo isilune bat eskatzen dutenak ere. Koldok baldintza horiek ederki errespetatu ditu liburuak jasotzen dituen poemetan, ondoren, abesla-
riak, musikaren bidez, ederki borobil ditzan. Horretarako forma eta egitura ezberdinak erabili ditu, aho literaturatik gertu diren batzuk batetik, eta poesia garaikidean koka ditzakegunak bestetik. Gauza asko batera egiten ohituak gaudenez, ez zaigu erraza suertatzen kanta baten letrak daramatzan egituraz eta mezuaz jabetzea. Oraingoan, Koldoren liburua esku tartean dugularik, askoz hobeto ulertu ahal izango ditugu Natxo de Felipek, Imanolek edota Joseba Tapiak, besteak beste, musikatu dituzten kantek gordetzen dituzten mezu, metafora eta egilearen lanari betidanik antzeman izan diogun ironia kutsua. Kanta gehienen gaia, bestalde, Koldoren lan literarioan erraz aurki ditzakegun erreferentziekin bat dator: Itsasoa eta itsasontziak (Baldintza subjektiboak), portua (han baitauka idazle altzatarrak Oroitzapenen gabarra), langileen eskubideen aldeko aldarrikapena (Eraikuntza greban), Euskal Herriaren kontzeptua (“Zazpi bandera, zazpi mintzaje, nire aberri bakarra”, –Portukoplak kanta–) edota bere nortasun independentearen errebindikazioa (Ni gizon ergela naiz), adibidez. Etxe bat eraikitzen ari direnean, langileek lizar abar bat jartzen dute teilatuan bertan, etxeko jomugara ailegatu direla adierazteko asmoz. Ene ustez, Teilatuko lizarra liburuaren eta bertako poema baten izenburua baino zerbait gehiago da. Lan literarioa eraikitzen den zerbait dela adierazten digu metafora horrek, baina, hala ere, goizegi da Koldoren lanaren teilatuan lizarra jartzeko, oraindik ere maila altuagoa emango duelakoan bainago, baita kantagintza inguruan ere. 35
o036-037_on
21/9/06
21:05
PĂĄgina 1
pasadizoa ondarep
Kronika Pasaia
castroren krokodiloen
EGONALDIA 1987. urteko uztailaren 10ean, Pasaiako Portura garraio berezia iritsi zen: Fidel Castrok oparitutako krokodiloak... Testua: Lander Garro Argazkiak: Olatz Mitxelena eta ON
argori zegoen, uztailean ohikoa denez. Udaberriko epeltasuna gaindituta, udako beroa zegoen Pasaiako Portuan. Hormigoia urtzear zegoen. Portuko langileek mahukarik gabeko elastikoak janzten zituzten. 16:00ak ziren, eta, halako batean, pisutsu eta dotore, Rio Caimar otzia agertu zen, Facal-en atoiontziaren atzetik. Hasiera batean, Rio Caimar konponketak egiteko iritsi zen Pa-
S
36
saiako Portura. Aurretik hilabete garrantzitsuak izango zituen kargeroak, hil ala bizikoak: konpondu ala hil. Pas ait arrentzako, ordea, ontzi bat gehiago baino ez zen. Gutxik zekiten Guillermo Morales kapitainak gobernatutako ontzi handiak zekarren zamak sortuko zuen zalaparta. Portuko zamaketariek karga atera zuten, eta, ziztuan, albistea zabaldu zen. Pasaian lau krokodilo zeuden, kaian, arratsaldeko
bero jasanezinaren pean eroso eta motel, lokartu eta patxadatsu. Gutxika, ikusleak gerturatzen hasi ziren, eta, azkenean, lau egunetan zehar, krokodiloek etengabeko bisitari ilara izan zuten. Zer egiten zuten, ordea, krokodilo horiek Pasaian? 1987an Almendralejoko (Badajoz, Espainia) Zoologikoko arduraduna zen Jose Luis Rodriguezek azaldu zuen: “Munduan zehar oso hazitegi gutxi dago, eta guk krokodri-
lo batzuk nahi genituen gure zoologikoarentzat. Gutun bat idatzi nion Fidel Castrori, Badajozko herritarrentzako oso animali interesgarriak izan zitezkelako, eta Castrok lau bidaliko zizkidala agindu zidan�. Egin egunkariak zekarren kronikan irakurri daitekenez, krokodiloek biologo batekin bidaiatu
o036-037_on
21/9/06
21:04
Pรกgina 2
pasadizoaondare
Horrelakoak ginen Errenteria-Orereta
SANTA MARIA KALEAREN XARMA. Gizakiak suntsitzeko aparteko abilezia du. Sortzen baino askoz ere iaioagoak gara txikitzen. ErrenteriaOreretako Santa Maria kaleak (udaletxe alboan), ordea, garai bateko xarma gordetzen du. Hori, behintzat, bere horretan mantentzea lortu dugu: bada zerbait! Argazkia: OARSO eta Lander Garro.
zuten Rio Canimar handian, eta honek azaldu zuenez, itsasontzian egoitza berezia prestatu zieten, aklimatazioa ez galtzeko. Lau egunetan hantxe egon ziren Kubako piztiak, ikusleei jaramonik egin gabe, tarteka haginak erakutsiz, badaezpada... 37
o038-039_on
22/9/06
12:19
PĂĄgina 1
nON dabil? ondaren inadura entseiatu gabe, bizkarzainik gabe iritsi dira hitz emandako tabernara. Zertaz harrotua baduela dakienaren irribarrearekin, harrotasuna erakusteko modurik onena umiltasuna dela dakienaren begiradarekin. Garagardo bana eskatu dute lehengo garaien zaporea oroitzeko. Argazki albuma zabaldu orduko zabaldu zaizkie ezpain ertzak. Gaztetan erraza izaten da afizioak anbizioarekin nahastea, baina Kupel taldeko kideek urrutira heltzeko helbururik gabe abiatu zuten bidea; urrats bakoitza gozatzeko helburuarekin, eta urrats handiak eman zituzten azkenerako. Musika heavya egiten zuten hasieran, punk rocka gero, rock and rolla beranduago. Azken urteetan, ostera, guztiak fusionatu zituzten. Lehen notak ongi gogoratzen ditu Bixente Martiarena gitarra jotzaileak: “Geronek sortutako egurrezko gitarrekin, eta plastikozko potoekin sortutako bateria batekin hasi ginen�. Ametsak egi bihurtu ahala, egiazko materiala erosten joan ziren, eta ametsari izena ere jarri zioten: Kupel. Sagardotegi batean biltzen zirelako aukeratu zuten. Horregatik, eta barrua husteko kupelak hustea lagungarri zitzaielako, agian. Talde handiekin jotzeko egokiera ere izan zuten musikariok. Aski pozik onartu zuten, esaterako, Itoiz talde historikoaren telonero izateko eskaintza. Modu berezian oroitzen dute kontzertu hura, mimoz. 1987ko uztailean izan zen, Oiartzungo Madalenso-
S
38
Fitxa Izena. Kupel. Jaiotze data. 1982-83. Herria. Oiartzun. Ibilbidea. Urte gutxiz aritu
ziren plazaz plaza. 1987ko uztailean Itoiz taldearekin jo zuten, Madalensoron. Itoizekin ez ezik, Hartzainakekin edota Zaramarekin aritzea lortu zuten.
KUPELA bete musika Kupel musika talde oiartzuarrak oihartzun handia lortu zuen 80ko hamarkadan; Itoiz bezalako talde entzutetsuekin jo zuten Testuak: Alaia Martin Argazkiak: Lander Garro
o038-039_on
22/9/06
12:18
Página 2
nON dabilondare
5.000 PEZETA Donostiako Trinitate plazan izan zuten lehenengotariko kontzertua. Agitación imaginata eta Basura (talde hau Errenteria-Oreretakoa zen) taldeekin jo zuten, eta 5.000 pezeta jaso zituen talde bakoitzak. “Dirutza!”. Ez zuten, baina, itzultzeko modurik. Musika ekipoa Basurakoen kamioian sartzea lortu zuten,
eta oinez abiatu ziren Oiartzunera, bidean, autostopean, norbaitek hartuko zituelakoan. Ibili eta ibili, ordea, Oiartzuneraino iritsi ziren. Bertan, erosketa gurditxoa hartu zuten, Mamut-en, elkarri txandaka eramateko. Gurditxoa hartu eta berehala, ordea, borondate oneko gidaria agertu zen... Ugaldetxon! Horra, guztietan oroitzapenik kuttunenetakoa.
gabe xahutzen omen zuten laka pote osoa kontzertuen aurretik, ilea harrotzeko.
HARMONIAREN AGONIA.
ro pilotalekuan. Ordu erdiko emanaldia egiteko agindu zieten, eta baiezkoa eman ondoren, euforia apur bat apaltzean, errepertoriorik ez zutela gogoratu zuten. Orduan hasi ziren beren kantuen letrak idazten: Gibelurdin atomikoa, Musika bizitza da, Neska goxo, Antinuklearra... Denak ere, barrutik irtendakoak zirela oroitzen dute; batzuk, mementoan sentitzen zutenaren adierazle ziren, beste batzuk, garaiko errealitate sozialaren isla. Malenkonia apur batekin gogoratzen du Agirre abeslariak garai hura: “80.hamarkadan mugimendu izugarria zegoen, euskal musika taldeen
loraldia ere urte horietan izan zen, ordura arte bakarlariak ziren nagusi”. Orduan erreferentzia izan ziren taldeetariko batzuekin jotzeko ohorea izan zuten: Hertzainak, Delirium Tremens, Kortatu, Zarama... Azken talde honen telonero izan zirenean, Zaramako bateria jotzaileak, Kupelekoen bateria ikusi eta liluratuta, berak ere horrekin joko zuela esan zien oiartzuarrei. Beren bateriarekin eman zuten kontzertua Zaramakoek, Yamaha Power 5 harekin... “Musika bizitza dela” zioen Kupelen kantu batek, eta ez dira behintzat, beren musika bizi ez izanaz damutzen, erreparorik
Partaideak Bixente Martiarena. Gitarra
jotzen zuen, eta gaur egun Irungo biltegi batean dihardu lanean. Jose Javier Agirre ‘Txuri’.
Baxua eta ahotsa ziren bere ardura. Gaur egun komertzial eta banatzaile dabil. Musikan, hala ere, urte luzez aritu zen. Andoni Garmendia. Bateria jotzen zuen (Yamaha eder bat zuen), eta, gainera, taldeko “serioena” zen. Gaur egun saltoki handi batean dihardu.
Sagardotegiko kupelek isiltasuna entzutera ohitu behar izan zuten gero. Jose Jabier Adurizek, Txurik, Arkaitz musika taldean abeslari izateko eskaintza onartu zuen eta bi taldeen agendak bateraezinak zirenez, abeslaririk gabe geratu zen Kupel. Beste taldekideak ordezko bat bilatzen aritu ziren, baina ez zuten beren estilokorik aurkitzerik izan. Horregatik erabaki zuten isiltasunari koroak egiten hastea; taldea desegitea. Horregatik, eta... musika ekipoa lapurtu zietelako! Noizbait berriz elkartzeko asmorik duten galdetuta Martiarenak eta Adurizek ezker-eskubi mugitzen dute burua. Andoni Garmendia bateri jotzaileak hitzak neurtuz azaltzen du ezezkoa: “Gaztetan egin behar dira horrelakoak, orain bakoitzak bere bizimodua du, eta zaila da hirurak elkartzeko denbora ateratzea”. Ez dute albumaren amaieran orri hutsik utzi, beraz. Haatik, amaiera dramatikoa izan zela uste duena, oker dabil. Hasi ez izana litzateke dramatikoa. Basoetan geratzen zaien garagardoa tragoz edan eta paparazzi-rik saihestu beharrik gabe irten dira tabernatik. Zertaz harrotua baduela dakienaren irribarrearekin, harrotasuna erakusteko modurik onena umiltasuna dela dakienaren begiradarekin. Beren ahotsek oihartzun bikoitza egin dute. 39
o040_on
22/9/06
12:00
Pรกgina 1
o041_on
25/9/06
13:30
Pรกgina 1
o042_on
22/9/06
13:32
Página 1
azken balada Aurtengo Kilometroen leloak (izenburuan agertzen dena), zeresana eman du Oiartzungo bertsolari hauen artean: egiteko ahalmena aldarrikatzea, izan ere, indarra, edo harrokeria ote da? Karlos Aizpurua Arkaitz Goikoetxea Jon Martin
Ingo ñeu, ingo yeu
A
rkaitz Goikoetxea. Hola esan-
da, oiartzuar erronkosoen beste ahoberokeria bat zirudik. Guk ere behin baino gehiagotan esan izan diagu, “ingo yeu, dedio”. Nik, uztailetik hona, ez dut deus handirik egin, opor batzuk, baina hi, Jon, ipurterre samar ibili haiz, bistan denez. Aldizkari hau ikusi besterik ez zagok: azken balada hau eta argazki erreportajea. Liburu bat idaztekotan habilela ere jakin diagu, eta doktore tesia jomugan duala. “Ingo yeu” es aten diagu oiartzunen, baina hi arrastotik irteten ari haiz, txikito. Uztak guretzat ere zerbait! Aizpurua. Guretzat ere badituk uztak. Egiten duenari beti
42
iristen zaio uztaila. Jonek egin dik eta uztatu duk: bejondaiola! Gure uzta ez duk ikusgai hedabideetako soroetan, ez eta liburutegietako baratzetan. Gure uzta gehiena lurrazpian duk. Patatak bezala, tuberkuluen familiakoak gaituk; guk diagu elikagaia lur azaleko landarea ernatu dadin. Lur azpian, berriz, tuberkulu berri gehiago sorrarazi ditiagu. Bakoitzak deliberatzen dik tuberkulu edo landare; “ingo yeu” edo “ingo it”. Zaila duk biak ongi jorratzea eta ongi uztartzea, badakik nik esan gabe ere. Hautua egin beharra zagok. Photosintesirako hosto ederrekoa haiz hi. Hamaika landare eder ikusi ditiat baratzean, hik baino klorofila gutxiago dutenak. Baina uste
diat lur azpia hobetsi duala, hots, babesa eta beroa. Hosto ederrak ez ezik ausardia behar dik landareak, bakardadeari eta neguko izotzari aurre egiteko. Bejondaiola Joni, biak baititu; hostoak eta ausardia. "Iñ dezala". Martin. Akaso norbaitek hau “inda ziok” esango zian, baina indarra behar horretarako. Beti izan nauk abilagoa proiektuak hasten bukatzen baino. Urte zoragarria izan liteke aurtengoa. Esaten burutik eginda daudenak direla kontraesanean erortzen ez diren bakarrak. Ni neure kontraesanekin borrokan bizi nauk beti, eta ez zekiat horrek erotasunetik libratzen nauen. Doktoretzan ikasi diat eroak eta sortzaileak sorta bereko loreak direla. Diferen-
tzia bakarra omen ditek: sortzaileak barne munduan murgiltzen dituk eta bueltan ekartzen ditek; eroak, berriz, barne munduan murgiltzen dituk bueltako txartelik gabe. Despistatua izan nauk beti, beldurra diat egunen batean ez ote dudan nik ere txartelik galduko... Goikoetxea. Lasai, motel, bakoitza bere eroak bizi dik hemen, eta eskerrak horri. Batzuk beti ZER egingo ibiltzen dituk, “esan zer egin duzun, eta esango dizut nor zaren”. Aukera bat duk, eta gaitzerdi nork bere egin bazezakek. Guk ere hartu genian gure txartela, lur azpirakoa, akaso –eta zeinek ez? –, eta han ere, “ingo yeu” esaten diagu, bai, baina ez ZER; NOLA baizik.
o043_on
22/9/06
12:02
Pรกgina 1
o044_on
22/9/06
12:07
Pรกgina 1