o001_on
28/11/06
11:07
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2006ko azaroa 28. zenbakia
ARTEA JARRERA
DELAKO LOURDES SANCHEZ MARGOLARI ERRENTERIARRA, EZKUTATU GABE
GIZARTEA MANOLA PEREZ, TRINTXERPEKO JOSTUNA
o002_on
28/11/06
14:02
Pรกgina 1
o003_on
27/11/06
18:42
PĂĄgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ander Fernandez
Espazioaz eruaz gaindi abiatu beharrik gabe. Hemen bertan, herri xumeotan, postuan postu jezarritakoen esanez, espazioa eta ematen zaion erabilera. Lur saila, lekua, txokoa, hutsunetik espazioaren administrazio eta kudeaketara. Izkutuan, edo ahopeka, lagun esleipenetan hartu eta adreiluz, zementuz, obra bukatuan aurkezten zaizkigu gure paisaiari buruzko erabakiak, mugi ezazu orain. Kontsentsuz seguru, zalantzarik ez horretan. Berandu eta oker ordea gure begietara, eta beharretara.
Z
Merkataritza gune eta bertako sei zinema sala. Hutsune. Onbide zinema, babes ofizialeko etxebizitza zenbait. Hutsune eta abar. Garrantzirik gabeko gauzak direla, teknikarien esku utzi beharrekoak, hirigintzari buruz idearik ez duzuela, biztanleok. Ez zenukete jakingo zein erabilera eman espazio hari edo besteari, utzi udalari kudeatzen, nahiko ardura baduzue eta zuen azken eskuraketak aukeratzen, atondu eta finantzatzen; eskerrik asko, kutxa. Espazioa. Inguratzen gaituena, giza goza-
menerako eraldatutako landa, gure erabilerarik gabe ezer ez litzatekeena, aberrazioa baino. Noren erantzunkizunez, zertarako. Eta gorde natura poltsikoan ondoren, interes gorenen esanetan. Horrela ere gurekoi jokatuta, guretzako arnas zaigun ingurunea, lautu, zulatu, errepide izango da gurearen teilatua. Gurekoi jokatuta, gurekoi gurea ere badelako, jaizkibel “pasabidea� eta espaziotik begiratuta garen puntu beltz hori. Zenbait gutxiren hatz artean, buztin.
24 Eskalada.
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 28.a (2006ko azaroa) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 678 68 71 21 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. Lander Garro
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943304346. Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
Oscar Zapirain argazkilariak ONen irakurleentzako argazki erreportaje bikaina egin du, Oiartzungo eskalada txapelketaren inguruan.
04 Zutabeak. Joxe Juan Ugalde, Maixux Rekalde, Mikel Susperregi, edota Itziar Navarroren iritziak. nagusia
ondare
12 Lourdes Sanchez.
36 Piratak.
Errenteria-Oreretako margolari bat da. AEBetan ibili zen hainbat urtez: asko du kontatzeko.
17 Jostuna.
David Zapirain historiagile pasaitararen piraten inguruko idatzi bitxia: ba al zenekian hemen Piratak izan zirenik?
12
Manola Perez Trintxerpeko jostuna izan da 50 urtetan. Orain, badoa Pasaiatik, Hendaiara.
17
20 Osasunaz. Pasa den ON aldizkarian gorputzaren osasunaz hitz egin genuen: oraingo honetan buruaz jardun dugu, gure barruaz, izaeraz...
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
24
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
28/11/06
13:33
Pรกgina 1
jaso nahi duzu? Egin zaitez Hitzako harpidedun 902 82 02 01
elkarrizketak, erreportajeak, gaurkotasuna, albisteak, bitxikeriak...
o005_on
14/11/06
13:37
Página 1
iritzia Puntua
Zentrak termikoa itxi!
otere ekonomikoak nahi duen gorria egiten du. Luzeak eta indartsuak dira botere ekonomikoaren atzaparrak. Batek ez daki non hasi eta non amaitzen diren. Botere ekonomikoak ez du etikarik, eta ez du herririk ezagutzen. Botere ekonomikoa ez da inongoa, baina toki guztitan dago. Botere ekonomikoa, nola edo hala, guztiaren gainetik, edozein preziotan, dirua egiteko sistema da. Ez zaio axola langabezia, langileak lan baldintza penagarriak edukitzea edota lan istriputan hildakoen zerrenda luzeagoa edo motzagoa izatea. Ez zaio axola herritarraren ongizatea, ingurumenaren kalitatea, biharko izadia, oraingoa, eguratsean dioxina nahiz furano gehiago edo gutxiago izatea, airera mila edo milioi bat kilo karbono dioxido jaurtitzea. Iberdrolak esan du ez duela Pasai Donibaneko zentral termikoa ixteko asmorik. Enrique Alba zentraleko zuzendariak esan du zentrala beharrezkoa dela gipuzkoarron energia eskaerari erantzuteko; eta, gainera, Pasaian Gipuzkoako energiaren ehuneko 25 inguru ekoizten dela; eta, gainera, Gipuzkoako altzairugintzak energia asko behar duela; eta, gainera… Bi hitzetan: aginte ekonomikoak esan dio Albari, guri zer esan behar digun. Bikain gizona, irabazi duk soldata, zer arraio!
B
Joxe Juan Ugalde
‘EPER’ TXOSTENA. Datu gehiago eman du zentraleko zuzendariak. Emisio eta Kutsadura Erregistroko EPER txostenean oinarrituta, Pasaiako zentral termikoak urteko 0,00006 kilo dioxina eta furano isurtzen omen du eguratsera, ez 0,06kg, Europako Batasunak eta Ingurumen Ministerioak dioten bezala. Europako Batzordeak 2004an argitaratu zituen bere datuak. Enrique Albak, berriz, bi urtera, astakeriatzat jo du Europak esandakoa. Eta, oso modu didaktikoan, erraustegien gehienezko emisio-baimena urteko 0,01 kilokoa dela adierazi digu. Jo dezagun Pasaiako zentraleko zuzendaria
HILEKO ESALDIA
“Dioxinek minbizia eragiten dute. Bota ezazue tximinia zatar hori”.
datu zuzenak ematen ari dela. Nolatan horrenbesteko aldea Europak eta Ibedrolak emandako datuen artean (mila aldiz handiagoa bat bestea baino)? Enrique Albak dio erakundeen arteko koordinazioak huts egin duela. Alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko, Espainiako eta Europako agintarien arteko koordinazio akatsa izan dela. Nolatan horrenbesteko akatsa kalitatearen aroan? Galdera gehiago: Europako Batasunak orain dela bi urte halako astakeria esan bazuen, Pasaiako termikari halako akusazioa egin bazion, Iberdrolak zergatik ez du ahotsik altxa orain arte? Zergatik ez du okerra zuzendu bi urteotan, sikiera, bere izena garbitzeko? Galdera horiei zera erantzun die Enrique Albak: Europako Batasuneko agintariek okerra zuzendu zain egon dela Iberdrola; eta orain hitz egin badu, alarma soziala saihesteko eta gehiegizko kutsaduragatik egiten ari zaizkion etengabeko akusazioei erantzuteko izan dela. Hori ere sinistu egin behar!
INBERTSIO SUSMAGARRIAK. Herritarren eta Jaurlaritzaren eskaerei bizkar emanda, zentrala ez ixteko erabakia hartu ondoren, datorren urterako kutsadurari aurre egiteko inbertsioak agindu ditu Iberdrolak. 1,2 milioi erabiliko ditu nitrogeno oxidoaren isurketa ehuneko 15 murrizteko eta eguratsera partikula gutxiago jaurtitzeko. Ez al da susmagarri samarra inbertsio horiek orain egitea, zentrala ez dela itxiko iragarri digutenean? Zergatik ez da lehenago egin emisioak murrizteko ahalegin hori? Zergatik agertzen digu orain Iberdrolak ingurumenaren aldeko «jarrera» hori? Zenbat energia izango dugu zentral termiko horrez gain, kanpoko portuan ziklo konbinatukoa jartzen badute? Pasaiako zentralaren etorkizuna erabakitzeko eskumena Madrilgo gobernuarena da nonbait. Jaurlaritzak zentrala 2010erako ixtea aurrikusia badu, zer dela-eta dator orain Iberdrola zentrala beharrrezkoa dela esanez? Bertako gobernuak baino hobeto ezagutzen al ditu ekonomiaren beharrak? Nor da Iberdrola behar estrategikoei buruzko erabakiak hartzeko? Noren zerbitzura ari da Iberdrola? 05
o006_on
28/11/06
10:27
Pรกgina 1
o007_on
23/11/06
21:21
PĂĄgina 1
artikuluairitzia
Koma
Maixux Rekalde
Akordioa
ortzi hilabete igaro dira ETAk su-etena iragarri zuenetik, eta tarte honetan bake eta normalizazio prozesua aurrera eramateko zer zailtasun dauden ongi ikusten ari gara. Gaurko egoera politikoa eta etorkizunari begiratzeko ikuspegia edozein dela ere, nik uste badirela gure gizartean adostasun handia lortzen duten hiru gauza: akordioa, kontsulta eta berradiskidetzea. Hiru helburu hauek zuzendu behar dute bake eta normalizazio prozesua. Horretarako borondate sozial eta politikoak bildu behar dira, helburuak lortzen lagun dezaten. Lehenengo helburuari ekingo diot orain galdera honen bitartez: Akordioa, Zertarako? Euskal Herriko azken hamarkadatan bizi izan dugun egoera aztertuko bagenu, hitz bakar batekin azalduko nuke: Desadostasuna . Indarkeriak eta politika arloko dasadostasun larriek giza eskubideen urratzea, ezinegona, tentsioa, komunikazio eza eta bazterketa ekarri dituzte gure gizartera. Era larrian eragiten dio gure elkarbizitzari aipatutako desadostasunak; funtsezko elementua bihurtzen dela esango nuke. Gurea bezelako gizarte moderno batek, ordea, nahitaezkoak ditu adostasuna daukaten elkarbizitza printzipioak, bere barruko arazoak modu baketsuan eta era demokratikoan konpontzeko tresnak liratekeen printzipioak. Adibideak beti argitasuna ekartzen dutelakoan, Belgikako kasua aipatuko dut: Belgikako gizarteak ere badu bere barne-gatazka, baina modu eraikitzailean kudeatzea asmatu dute. Hiru komunitate bizi dira: Waloia (hizkuntza, frantsesa), flandestarra (hizkuntza, neerlandera) eta alemaniarra (oso txikia). 1960. hamarkadan tentsio politiko nabarmena izan zuten, flandestarren eta waloniarren arteko gorabeherak zirela eta. Egoera hura gainditzeko, hainbat aldaketa egin dizkiote konstituzioari (1970, 1980, 1989 eta 1993 urteetan). Aldaketa horiei
Z
HILEKO ESALDIA
Gizarteen elkarbizitza ez da inoiz perfektua.
esker, estatu batasunzale izatetik estatu federal izatera igaro da. Bi botere maila berri tartekatu zituzten estatuaren eta probintzien artean: Komunitateak eta Lurraldeak. Hizkuntza berdina dutenek osatzen dute Komunitatea; Lurraldea berriz, irizpide geografikoaren araberakoa da. Erakunde biak, Komunitateak zein Lurraldeak waloien eta flandestarren beharrei erantzuna emateko sortu ziren. Belgikako eredua ez da perfektua tentsioak ez baitira erabat ezkutatu, baina garrantzitsuena zera da, elkarlanaren bidez, era baketsu eta demokratikoan akordio berriak bilatuz, lortu dituztela konponbideak. Beraz, desadostasunaren eragilea nor den alde batera utzita (eta euskal gizarteak barne aniztasuna behar bezala onartzeko bitarteko adostasunik ez duenez), akordioa lortzearen aldeko elementu hauek aipatuko nituzke: -Gure elkarbizitzaren oinarrizko printzipioak finkatuko dituen akordioa, non iraganeko akatsak berriro egin gabe, bereizten gaituena eta elkartzen gaituena bake bidez eta era demokratikoan kudeatzea erraztuko digun. -Akordio plurala: korronte eta joera guztiak ordezkatzen dituena. Ahalegin guztiak elkartu behar dira ahobateko akordioa lortzeko. Hau lortzea ezinezkoa izango balitz, saiakera berdina egin beharko litzateke ahalik eta gehiengo zabalena duen akordioa lortzeko. Hau ere lortuko ez balitz, herritarroi kontsulta egin beharko litzaiguke blokeoa gainditzeko. Gainera, akordio honek, hasiera batean parte hartzen ez dutenak etorkizunean partaide izateko aukera erraztu beharko luke. -Ordenamendu jurudikoaren barruan egon behar du akordioak, asmo onen adierazpen hutsa bihur ez dadin, eta legearen indar guztia izan dezan. Akordioak berak zehaztu beharko du aldatzeko edota berraztertzeko metodoa. -Denok garaile aterako garen Akordioa; inork ez du galtzaile izan behar: Aniztasunaren, berdintasunaren eta printzipio demokratikoen garaipenera iritsi behar da. Akordioak denak sentiarazi behar ditu garaile. -Herritarrek, kontsultaren bidez, berretsi behar dute Akordioa. 07
o008_on
23/11/06
20:57
PĂĄgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Banka etikoa: bestelako aukera rain dela gutxi gure eskualdean Fiare-Inbertsio eta Aurrezki Erantzuleren Elkartea aurkeztu zuten, banka etikoko proiektua. Aurkezpenera joateko modurik izan ez banuen ere, badut proiektu horren berri. Banka etikoak, gainerako banketxe eta aurrezki kutxek bezala, aurrezkiak gordetzeko aukera ematen du eta jasotako diruarekin, kredituak eskaintzen ditu. Baina kreditu horien bidez, gizartea eraldatzeko xedeari erantzun nahi dio. Alegia, Hegoaldean nahiz Iparraldean gizarte eragin positiboa izango duten jarduerak finantzatzen ditu: esaterako, Hegoaldeko herrietan lankidetzako proiektuak, edo herrialde aberatsetan, hau da, gure gizartean, bazterkerian dagoen edo eror daitekeen jendea gizarteratzeko proiektuak, ingurumenaren iraunkortasunari laguntzen dioten proiektuak... Hori guztia dagoeneko egoera horiek aldatzen lan egiten duten taldeen babesarekin egiten da, gainera.
O
Itziar Navarro
08
Ba al du tokirik horrelako erakunde batek gero eta gutxiago aurrezten duen gizarte honetan? Etxebizitza erosteko eskatzen ditugun kredituek estu-estu hartuta dituzte gazteak eta ez hain gazteak; eta gainera, gure buruari ezarri diogun kontsumoko erritmoak ere ez du aukera handirik ematen etorkizunerako zerbait gordetzeko. Kultur eta balio aldaketa nabarmena gure aurreko belaunaldiekin alderatuta. Hala ere, Gipuzkoan beste toki batzuetan baino gehiago aurrezten omen da. Tartaren zati hau goxoa izango da; ikusi besterik ez dago Nafarroako aurrezki kutxa lokalak zein tokitan eta zenbatean erosten ari den gure lurraldea bulego gorritxoz betetzeko. Zerbaitegatik izango da, bai. Tarta hori hain erakargarria bada, ez legoke gaizki Fiare edo antzeko erakundeek zatitxo bat eskuratzea. Aukera polita aipatutako proiektuak lagundu nahi dituen aurrezkigilearentzat.
o009_on
28/11/06
13:39
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Beltza Rober Benito (Elkartzen-eko kide)
Ez ditugu ikusiko Hementxe ditugu Eguberriak; askorentzako egun zoriontsuak izango dira,baina ez, agian, denentzako...
ritsi dira Eguberriak, banitate eta gezur erakuslehio eder horiek. Urtez urte, neurriz kanpoko kontsumoaren bidez, ustezko aberastasunean bizi garelako ustea ekartzen digute egunok. Berriro ere telebista iragarkiak datoz guregana; sendiaren elkartzea, ibilgailu berria, azken teknologiaz hornitutako sakelekoa, haurraren jostailua... azken batean, gizarte kapitalista honen bertute liluragarriak salduko dizkigute: sistema honen irudi ‘idilikoa’. Aldiz, ez dugu ikusiko, guk ikustea ez dutelako nahi, Euskal Herrian hil amaierara iristeko arazoak dauzkaten 45.000 familiak. Familia horiek guztiak muturreko txirotasunean bizi dira. Horietatik 38.000, egunetik egunera bazkaltzeko arazoak aurkitzen dituzte. Ez ditugu 300 euroko pentsioarekin derrigor moldatu
I
behar duten jubilatuak ikusiko. Ez ditugu urte osoz etxean lan egiten duten emakumeak ikusiko, edota kontraturik gabe lan egiten duten 30.000 emakumeak ikusiko. Ez ditugu behin-behineko kontratupean la-
nean ari diren langileak ikusiko –%27–. Ez ditugu lanetik lanera askatasunezko bizitza bat osatzeko ezinean dabiltzan milaka gazteak ikusiko. Ez ditugu EAEn oinarrizko errentaz bizi diren 22.000 lagunak ikusiko. Ez ditugu etxebizitza den eskubidea lortzeko bizitza hipotekatu beharrean dabiltzan hiritarrak ikusiko. Ez ditugu etxebizitzaren alde hipotekatu ere ezin diren milaka hiritarrak ikusiko. Ez ditugu enpresaburuen mozkinen alde eskubiderik gabe geratutako milioika langile horiek ikusiko. Errenta kobratzeko aukerarik ez duten langabetuak ere, ez ditugu ikusiko. Kaleratuak izango diren langileak ez ditugu ikusiko. Ez ditugu prekarietateari esker istripuak izan dituzten langileak ikusiko. Ez ditugu aurten hildako 120 langileak ikusiko. Ez ditugu istripuen eraginez ezinduak geratu direnak ikusiko. Patronalaren terrorismoak akabatutakoak ikusiko. Ez ditugu ikusiko, ez...
hONa
‘Ligne Maginot’ onela deitu zioten frantsesek 1927 eta 1936 urteen bitartean alemaniarren inbasio berri bat ekiditeko eraiki zuten fortifikazio sistemari. 20 kilometro frentean eta 15 sakonean. Belgikako muga babestera iristen ez zenez, 1940. urtean ez zuen ezertarako balio izan. Gure inguru hauetan ere eraiki zuten antzeko sistema bat. Kasu honetan, Francok aginduta. Bere gerra irabazia zuen Espanian, baina beldur zen bigarren mundu gerra bukatu eta indar aliatuak Frantziatik ez ote ziren sartuko. Nork ez ditu ezagutzen Aiako Harriko eta Gaintxurizketako bunkerrak? Batzuk bista-bistan ageri izan dira betidanik, beste batzuk, txanpinoien antzera, erdi tapatuta, eta beste asko lur azpian ederki gordeta, Gaintxurizketako karretera berria egiteko desmontian agerian geratu direnak, kasu. Ttikitatik ezagutzen genituen ametrailadoreen kabiak –bunker hitza handia geratzen zitzaien ba-
H
tzuei- eta, telebistak urteetan gerrako filmeekin elikatutako espiritu belikoaren zirraraz, barrura sartzen ginenean gerrara jolastera, pixa usain konzentratu batekin eta paper zuriz atondutako dozenerdi txorongo lehorrekin egiten genuen topo. Gudari izateko erromantizizmoak ez zuen asko irauten, egia esan. Jendeak eraikin hauek zeregin praktikoagoetarako erabiltzen zituen, dudarik gabe. Gu ez ginen guda estrategian oso iaioak izango, baina zerbaitek esaten zigun hormigoizko zulo hauek benetako gerra batetan ez zutela ezertarako balio. Adornotarako zeudela. Gero jakin genuen, hauen eraikuntzan ibilitako aiton bati entzunda, nolako negozioa egin zuten mando militar frankista batzuk obretako materialen kontura. Zementuarekin, batik bat. Defentsa sistema honi, Línea como si no deitzen zioten. Ez zuelako ezertarako balio. Obra inutilekin negozioa egitea ez da, itxuraz, gauza berria.
Mikel Susperregi
09
o010-011_on
22/11/06
20:48
Pรกgina 1
iritziassakONduz
Agustin Migeltorena Hilaren
errepasoa
Pertsona bat hilda Antxon otelillo hasia zitzaion deitzen jendea Antxoko Gure Zumardiko arkupe tarteari. Bertan, egunean zehar dozena erdi bat lagun bilduko zen, tetrabrik-eko ardoa konpartitzen. Lekurik babesena hartuko zuten, Caritasekoek arropa erabilia biltzeko jarritako ontziaren ondoan, komun publikoen parean, iturria bertatik bertara. Gauez, berriz, bizpahiruk bertan eginen zuten lo: batek manta ekarriko, besteak lo-zakua, eta hango hark musika aparatua. Gizarteak jarritako mugetan tokirik izaki ez, eta txoko bat bilatua herriaren erdigunean. Haietako bat hil da azken hilabete honetan, lotan zela, batek daki zein gaitzak harrapatuta. Eta udaltzainek beste norabait eraman dituzte besteak, edo bidali egin dituzte.
H
Zinealdea inealdea proiektua, gehienera jota, 2009an egonen omen da martxan Lintzirinen atzeko gainean. Asmoa polita da gero, egin dut nire baitan, guneak kultur eragile izateko dituen aukerak antzemanda. Hala ere, beharrezkoa da galdera hau: izanen ote du behar bes-
Z
10
o010-011_on
22/11/06
20:47
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Aparkalekuak
Zentral termikoa
onibaneko Bonantza Auzo Elkartea kexu da autoak aparkatzeko dagoen leku eskasiaren problemari ez zaiolako aurre egiten Pasaiako Udalean. Lezon, berriz, bizilagunak kexu Euskal Herria plazan 97 autoentzako garajeak eginen dituztelako. Errealitate berari begiratzeko bi ikusmira arras desberdin, baina problema bera. Oreka ekologikoa apurtzen duelako omen da izugarri arriskutsua zebra muskuilua, eta haren hedadura nola oztopatu ari omen dira. Ez ote da autoekin ere gauza bera egiteko tenorea? Noraino segitu behar dugu jainkotzat dugun autoari sakrifizioak eskaintzen? Edo ezin da egin oreka ekologikoa baino miretsiagoa den oreka ekonomikoari kalte eginen liokeelako?
zaroaren 2an irakurri genuen: 2007an 1.200.000 euroko inbertsioa eginen omen dute zentralaren nitrogeno oxido eta partikula emisioak gutxitzeko asmoz. Zentraleko zuzendariak ETBko eguraldi iragarpenetan ikusi bide du Iberdrolak konpromiso sendoa duela energia berdearekin, eta jakina, ez da gauza txukuna tximini luze horretatik zikinkeriak botatzen aritzea. Edo, batek daki, akaso beste intentziorik dute: Eusko Jaurlaritzak esana baitu 2010ean itxi behar dela zentrala, hari esatea, demagun, nahi dutena esaten ahal dutela, baina Iberdrolak nahi duena egiten segituko duela. Edo ez bata eta ez bestea, hau da, jendeari ikustaraztea zentralak hortxe segituko duela, non eta ez den, akaso, beste zerbait suertatzen tarteko: adibidez, kanpoko portua egitea eta bertan beste zentral “garbiago� baten kudeaketa Iberdrolarekin negoziatzea. Batek daki... Inguruan bizi garenok zalantza bat dugu, nolanahi ere: ez dakigu orain arteko nitrogeno oxido eta partikula emisioengatik Iberdrola auzitara eraman, edo aurrerantzean gutxixeago isuriko dituelako eskerrak eman.
D
A
teko leku gure kulturak, edo kanpo kultura orojaleen sukurtsal autonomikoa baino ez ote da izanen? Pentsatzeari ekin, eta beldurra ez dela beti txarra erabaki dut galdera egitearekin batera: errealitatea zuhurrago ikusten laguntzen digu, eta ezustekorik gerta ez dadin neurriak hartzera behartzen gaitu lehendik. 11
o012-016_on
28/11/06
13:49
Página 1
nagusia
LOURDES SANCHEZ margolaria
“
Errenterian ez dago arterik, erretiratuentzako artea egiten da” Testua eta argazkiak: Lander Garro
intura ilunak egiten ditu Lourdes Sanchezek, suminduak eta haserrez beteak. Urteetan ordenagailu bidez egin ditu margolan hauek, baina, hala ere, betiko mihiseen itxura dute. Hizkuntza propioa duen artista da errenteriarra, eta, heldutasunean, zer esan asko daukala erakusten jarraitzen du. O N Pasai Antxoko etxean hartu du Sanchezek –bertan bizi da–. Zoko guztietan paper zatiak ditu, koadroak, irudiak, burniak... “Etxearen egitura aldatu beharko nuke, jada ez baitakit material guzti honekin zer egin”. Argazkiak egiteko ausart azaltzen da kamera aurrean. Modeloa izan nahi omen zuen. Baditu manerak.
P
Gaztetan larruzko jakarekin ibiltzen zinenetakoa omen zara; nola gogoratzen duzu garai hura?
Kalean mugida handia zegoen. Kalekumeak ginen. Bankuren batean esertzen ginen, eta han orduak pasatzen genituen. Guretzako munduko gauzarik ohikoena zen hori. Egon, besterik gabe. Gogoan dut, bestetik, han elkartzen ginenetako asko etorkinen 12
seme-alabak ginela, langile familiakoak. 80. hamarkadako hasiera zen; mugida horrek bazuen kulturarekin harremanik?
Garai hartan gogo asko zegoen gauzak egiteko. Itxaropena zegoen. Garai hartan hasi ziren artistak elkartzen, Niessen-en inguruan. Oso giro ona zegoen, osooso ona lan egiteko. Hantxe zeuden Oscar Urretabizkaia, Iñaki Erkizia, antzerki munduko jendea –gero Ur izango zena–. Bazen zerbait giroan. Baina segituan amaitu zen…
Ez dakit segituan, baina jada ez dago horrelakorik. Gaur egun ez dago ordukoaren arrastorik. Ez dakit zerk egin duen huts. Ez dakit zer gertatu den, baina Errenterian ez dago arterik. Erretiratuentzako denborapasa modukoa da artea. Horretan bilakatu da. Handik Madrilera egin zenuen alde, eta, konturatu gabe, hamar urte inguru pasa zenituen herritik kanpo.
Madrileko esperientzia nahiko gogorra izan zen. Aluche izeneko auzoan bizi ginen, Carabanchelgo kartzelaren ondoan. Garestia
o012-016_on
28/11/06
13:48
Página 2
kulturanagusia
“
Plazerra da niretzako pintura. Nire infernua askatzeko erabiltzen dut.”
13
o012-016_on
28/11/06
13:48
Página 3
nagusiakkultura
Soslaia Plasencian (Extremadura, Espainia) jaio zen Lourdes Sanchez, 1967ko apirilaren 9an. 2 urterekin ErrenteriaOreretara etorri zen. Herri honetan, “litekeen eskolarik eskasenean” ikasi zuen, San Luis Gonzagan. Gaztetatik zaletu zen artearekin, eta, ordutik, ez da gelditu. Gaur egun Pasai Antxon bizi da, Gure Zumardiaren ondoan. zen Madril guretzako. Argazkilaritza ikasten ari nintzen, nire bikotekide Oscar Urretabizkaia margolaria marrazki bizidunak egiten zituen bitartean. Nahiko eskas bizi ginen, eta, gainera, segituan Oscarri lana amaitu zitzaion. Urte gogorrak izan ziren, oro har. ‘Madrileko mugida’ delakoa, beraz, ez zenuten ikusi ere egin…
Ez, ez. Gu hara 90. hamarkadaren hasieran iritsi ginen, eta jadanik gutxi zegoen ikusteko. Hiri 14
“
Teknologia digitala ezagutzea erabakigarria izan zen; orduan jakin nuen zerbait egin nezakeela” hotza iruditu zitzaidan. Krisi garaia zen, lan gutxi zegoen. Gaizki pasa nuen, egia esan. Londresera joatea erabaki zenuten; zaila izan zen?
Bai, zinez: eguraldiagatik, hizkuntzagatik, janariagatik. Kontutan hartu, gainera, halabeharrez joan ginela, eta halabeharrez egon behar hori sarritan izaten dela zaila. Hala ere, hantxe hasi nintzen teknologia digitala ezagutzen, eta hori niretzako aurrerapauso ikaragarria izan zen, orduantxe ikusi bainuen zerbait egin nezakeela artearen alorrean. Dexente ikasi nuen, eta, orduan jakin ez arren, erabakigarria izan zen. Londresen bi urte eman zenituen, eta, hala ere, hori baka-
“
Ezingo nuke teknikaren menpe egon, ataskatu egingo nintzateke. Akademizismoaren kontrakoa naiz” rrik gogoratzen duzu positiboki?
[Une bat hartu du pentsatzeko] Tira, ingeleseko eskolak hartzen nituen, eta han jende jatorra ezagutu nuen. Tarteka ateratzen ginen, eta oso une onak pasatu genituen. Baina xentimorik gabe genbiltzan, eta ez geunden etxetik asko ateratzeko… Garairik luzeena, ordea, AEBetan pasa zenuten; zer moduz ‘aukera oparoen lurralde’ hartan?
San Franciscon bizi ginen hasieran. Hiri interesgarria da, oso jende jatorrekoa. Ingelesak baino askoz ere irekiagoak dira, eta harnas pixka bat hartu nuen. Diru aldetik hobe egoten hasi ginen, eta ordurako nire lanarekin serio jarri
“
Jada ez dut ‘horrela sentitzen naiz’ hurkoaren aurpegira botatzeko premia sentitzen” nintzen, nire erritmora, ni bakarrik, nire martxan, lasai eta pozik. Golden Gate ezagunaren bestaldean bizi nintzen, oso toki politean, San Rafael herri txikian, Tiburón eta Sausalito ondoan. Handik gora ardoen mahasti handiak daude. Toki ikaragarria. Berkley ere, hantxe dago… Badia bat da, eta badia zeharkatzeko ontzi txiki bat hartu daiteke. Bidai hori zer den! Oso atsegina, benetan. Etengabe egiten nuen. Los Angeles arrunt ezberdina da, ezta?
Bai, bai, askoz ere inpertsonalagoa. Urbanizazio handi bat da, baina zaharrentzako. Eguraldia oso ona da han, eta jende asko bertara erretiratzen da, batik bat adinekoak. Pentsa zer den hori.
o012-016_on
28/11/06
13:47
Página 4
kulturanagusia Filmetako ipurdi eder eta biribileko neska, eta mutil morrosko gihartsu horiek, beraz, iruzurra dira?
Ez, horiek ere badira, baina gune jakin batzuetan bakarrik. Santa Monica da filmetan agertzen den gune hori, eta, egia jakin nahi baduzu, halakoxe-halakoxea da, filmetan agertzen den bezela, zehatz mehatz. Niretzako, pertsonalki, irrigarria da giro hori, komikoa eta erridikulua. Ez zidan ezer ere ematen, eta, beraz, oso gutxitan izan nintzen bertan.
Europara bueltan Madrilen pasa zenuen ia urtebete, baina handik hona itzuli zinen. Hori da hori bueltak ematea!
Madrilen esperientzi gogorra izan nuen, hemen aipatu nahi ez dudana, eta hona etorri behar izan nuen, zerotik hasteko. Bizitza osoa aldatu zitzaidan, eta oso gogorra izan zen aurrera egitea. Azken urteetan egin duzun pintura zinez iluna da. Pertsona formako halako figurak margotu dituzu, sarritan egoera bortitzean, ahoa josita, eskuak lotuta…
Bai, egia da. Orain beste gauza batzuk egiten ari naiz, baina hilabete luzez hori margotzen aritu naiz. Figuratiboa zen, eta, oro har, jendea agertzen zen. Asko gustatzen zait marrazkia, eta, beraz,
marrazkia eta pintura uztartzen nituen. Gauza pila bat atera dut hortik, eta benetan oso baliagarria izan zait bolada luze hau. Hasteko, material aldetik oso gutxi gastatu dudalako. Ordenagailuz marrazten nituen irudiok, eta, beraz, ia materialik xahutu gabe. Bestetik, abiadura ere nabarmena da teknika honekin, urratzea eta berriz margotzea oso erraza delako, ez delako ezer lehortu arte itxaron behar, eta abar. Zuritasunari, tamainari eta hondoari beldurra galdu nien, eta horrek
bat badut, arkatzez marrazten dut, axota batekin bada ere, lasai aritzen naiz. Beti nabil zerbait egiten. Bestetik, nire koadroei erreparatzen badiezu, ikusiko duzu kolore zatiak daudela, zatika egiten dudala. Azken hilabeteotan, hori egin dut, baina banetako paper zatiekin. Figurazioa baztertu dut, nolabait, eta materialak nahasten ditut: gauza birziklatuak, burniak edota kartoia, forma hutsak sortzeko. Gustura ari naiz. Lan detallista da?
Bai, zeren eta azaldu nahi dudana
ere apalagoa da, gardenagoa, baikorragoa. Garai baten angustia islatu nahi nuen, eta gauza asko sartzen nituen koadroetan. Orain, beste modu batera nago, eta hori argi ikusten da nire lanean. Jada ez dut hurkoaren aurpegira ‘horrela sentitzen naiz’ botatzeko beharra sentitzen, ttu egiteko. Orain kolore masak egiten ditut, azaldu nahi dudana, funtsean, askoz ere sotilagoa delako. Esan bezala, lana nire barruaren isla delako. Hala behar du, nire ustez.
margolaritzan asko esan nahi du. Milaka ordu eman nituen marrazki horiek egiten. Iluntasunaz galdetu dizut…
Egia da, bai. Kontua da niretzako pintura liberazioa dela. Halaxe da. Nire barruarekin zerbait egiteko premia izaten dut, zerbait esateko. Plazerra da niretzako pintura. Nire infernua askatzeko erabiltzen dut. Horregatik erabaki izan dut ordenagailu bidezko teknika erabailtzea: akademizismoaren kontrakoa delako neurri handi batean. Ezin dut teknikaren menpe egon, ezingo nuke, horrek ataskatu egingo nindukeelako. Azken hilabeteotan, ordea, ‘collage’ moduko bat egiten zabiltza.
Zein materialekin aritzen naizen, egia esan, berdin zait. Arkatz soil 15
o012-016_on
28/11/06
13:46
Página 5
kulturanagusia Badirudi joeren menpeko artea da gaur egungoa. Artistek, nolabait, joeretara egokitzeko lana egiten dute. Ikusleak aldez aurretik ikusi nahi duguna ikustera joaten gara. Galeristek ere horrelaxe aukeratzen dute obra…
Joerek garrantzia handia daukate, merkatua horrelakoxea delako. Nik ez diot horri garrantzi handirik ematen. Ordenagailuan egin dut lan orain arte, nahiko libre. Ez diot auzi guzti horri inolako garrantziarik ematen. Gaur egungo arteak ez dauka nik egiten dudanarekin zerikusirik. Manifesta 05 ekimena izan zenean, adibidez, barruan izan nintzen, mundu hau barrendik pixka bat ezagutzeko. Esperientzia polit a izan zen, jende asko ezagutu nuen, dibertigarria izan zen, baina nik ez daukat horrekin zerikusirik. Artearen munduan, nolabait, bi artista mota dago; bati, dena ematen zaio, mimatu egiten zaio, zaindu, prentsak jazarri egiten dio. Beste artistei, ordea, ez diete inolako jaramonik egiten. Egongo ez balira bezala egiten dute eragileek. Hedabideek honetan sekulako erantzukizuna daukagu, ziurrenik…
Egia da, bai. Garai batean galeriatan ibiltzen nintzen, egiten nuena erakutsi eta saldu asmoz. Denetan berdina esaten zidaten: mugi zaitez gizarte ekimenetan, azaldu inauguraziotan eta abarretan, egin zaitez ezagun, izan temati. Politikakeria egiteko eskatzen zidaten, eta astuna izatea. Niri hori harrigarria iruditzen zait, eta, noski, ez nuen egin. Lotsa ematen zidan, hasteko. Artearen munduan, lanaren bidez sartu beharrean, ‘beste bide batzuk’ gomendatzen zizkuzuten, hitz gutxitan...
Bai, eta horrelaxe dabil mundu hau. Honetaz bizitzeko saldu egin behar da, eta langileek koadroak erosten ez dituztenez, elitearen munduan sartu bahar duzu, ezagutzaren bidez saltzeko. Dena
Trukea Lourdes Sanchez langilea da, hau da, langile klasekoa. Hori oso garbi eduki du betidanik, eta ez du ‘ohore’ arazorik lan egiteagatik. Lan egiten duenez, ez du arteaz bizitzeko premiarik, eta horrek askatasuna eskaintzen dio irudimenez jokatzeko. Trukea, adibidez, sarritan egiten du. “Nik eguneroko bizitzan zenbait premia ditut, eta premia horiek asetzea garestia izan daiteke. Ileapaindegira, jotea, adibidez, garestia izan daiteke. Nik, ordea, Errenteriako ileapaindegi bati eskultura bat egin diot, eta bertan doan moztuko dut ilea hainbat hilabetez. Tratu batera iritsi gara, eta oso gustura geratu gara”. Eskultura batek asko luzitzen du, baina garestia da, beraz, ez da, ez, tratu antzua, bien artean egin dutena. Sanchezek, gainera, eskultura horiek tailer batean egiten ditu, ordaindu gabe. “Tailerreko nagusiarekin ere tratu bat egin nuen. Lehen eskultura berari egin nion, eta, trukean, han uzten dit lan egiten. Oso tipo jatorra da, gainera, eta eskulturekin lagundu egiten dit. baina hori beste kontu bat da, trukeaz apartekoa”. Jatorra izatea ez da trukatzen den gauzetako bat: bagara, ala ez gara. Eta sarritan ez gara izaten. Hori ere beste kontu bat da, ordea...
den, uste dut badagoela norabaitera iristerik hortik pasatu gabe. Ez dakit nola, baina hala uste dut. Niri gauzak egitea gustatzen zait. Beharrezkoa zait. Ostera, saldu ala ez, berdin zait. Nik nire lana badut, artetik at, eta horrekin moldatzen naiz. Ez dut arteaz bizitzeko larritasunik batere. Badut etika bat, eta hori, alde batetik ona bada ere, bestaldetik txarra da. Askotan izan ditut arazoak horregatik, baina ez dut aldatzeko asmorik.
Sanchezek Roberto Oriaren tailerrean egiten du lan, truke bati esker. Argazki hau, Oriarena berarena da.
Materialak nahasten ditu Sanchezek eskulturak egiteko.
Adinduekin lanean “Nire lana ikaragarri gustatzen zait. Kaletik asko ibiltzen naiz, batetik
bestera, eta hori garrantzitsua zait. Goizeko giroa, haizea, freskotasuna. Bestetik, adinekoekin lana atsegina da, nahiz eta, jakina denez, denetik dagoen. Oso jende maitagarria aurkitu dut. Gaur egungo gizartean denek izan nahi dute aberats. Nik ez, ni maila apalean nabil, baina ez dut gehiago behar. Ordu gehiagoz lan egingo banu, gehiago irabaziko nuke, baina han-hemenka egiten dut, maila horretan aritzeak niretzako denbora eskaintzen baitit.Udalak azpi kontrata dauka enpresa batekin, eta gu enpresa horretan ari gara. Ez dugu baldintza onik, egia esan. Denetarik dago, baina gehienetan pixu asko hartu behar izate dugu. Etxeetan lan egiterakoan, etxeetara moldatu beharra dago, eta gogorra da. Hospitalean orotarako azpiegiturak dituzte, baina etxeetan...”. 16
o017-019_on
20/11/06
20:44
Pรกgina 1
nagusiaggizartea Euskadi Etorbideko etxebizitza honetatik ehunka lagun pasatu dira; kaia begiratuz lan egitea atsegina omen da Manolarentzat
TRINTXERPEKO jostuna
Hamarkada luzeetan jantziak dotoreziaz eta artez ondu ditu; aurtengo urtearen amaieran, ordea, bere betiko herria utziko du, baita lana ere Testuak eta argazkiak: Lander Garro 17
o017-019_on
20/11/06
20:43
Página 2
nagusiaggizartea le txuriko emakume lasaia eta eztia da Manola Perez. Eskolarik gabekoa izan arren, zuzen eta tentuz hitz egiten du, hitzak ondo mamituz, esan aurretik esan beharrekoa aho sabaian ondo taxutuz. Eskolara biderketak, batuketak eta zatiketak ikastera joan zen. Ozta horretara. Gainerakoa, etxean ikasi zuen, Manuela amarekin: etxea garbitzen, bazkaria prestatzen, irakur-
I
rik luzeena eta potoloena, eskularrua bezala egokituko zaio bezeroari. Hori, erraz berma dezake eskola zaharreko jostun honek. “Nire asmoa ez da inoiz dirua irabaztea izan, sortzea baizik. Nik jostea horrela sentitu dut, jatorrian ogia irabazteko ikasi arren. Horretarako ikasi nuen, etxera diru pixka bat ekartzeko. Garai hartan askok lan bikoitza egiten genuen: egunez hau, eta gauez
Hezkuntza sistema matxista Manola Perezi nahigabea handia sortzen dio ikasi ez izanak, eta orduko egoera gogorki salatzen du. “Niri eskola izugarri gustatzen zitzaidan, baina, zoritxarrez, ezin izan nuen ezer ere ikasi. Hango irakasleek, izan ere, mutilei bakarrik irakasten zieten”. Domingo Domingez Cascajo izeneko irakaslea izan zuen
eskolan, eta ez zen, ez oso aurrera zalea. “Bere ustetan neskek ez genuen zertan ezer jakin. ‘Ikasi ezazue etxeko neska onak izaten, zuen senarra serbitzen’. Nire etxean irakurri zaleak ziren, eta niretzako frustrazio handia izan zen ikasketetan ez sakontzea. Eskerrak etxean ikasi zuten: hori, behintzat, alde zeukaten...
Galiziatik 1937an iritsi zen Manola etxe honetara. Balkoi honetatik ikusi zuen aurreneko gauza, Erreketeetako nesken desfilea izan zen: “¡Arriba España!”, oihukatzen zuten.
tzen, bere ahizpa txikien ama izaten –hiru ahizpa dira–, eta, azkenik pertsona izaten. Gaztetan amak portuan egiten zuen lan, eta berak ere ondotxo ezagutzen zuen mundu gogor eta maitagarri hori. Bere belaunaldiko neska askoren moduan, gerra ostea aitaren ausentzian bizi behar izan zuen, eta, horregatik, lana erruz egitea egokitu zitzaion. Denetik egin zuen, baina, ezaguna bada, jostuna izanagatik da. Jantziak neurrira egiten artista bikaina da Manola. Soingaineko-
bestea. Niri, amak, bi aukera eskaini zikidan: edo zerbitzari joan, edo jostun ikasi. Baina beti sentitu dut gauzak maitekiro egiteko bokazioa”. Galiziatik oso gazte iritsi zen, amarekin. Aita, ustez, zain izango zuten. “Iritsi ginenean, konturatu ginen aita ez zegoela, eta gutxira jakin genuen erbestean zegoela: Bederatzi urte pasatu zituen etxetik kanpo, eta ez genuen epe horretan behin ere ikusi”. Aitak, preso zeuden herritar batzuk askatu zituen, inork ikusi gabe, eta
barku batean sartu –berak lan egiten zuen barkuan–. San Pedron zeuden atxilotutakoak, fusilatuak izateko zain –udaletxearen arkupeetan izango ziren, agian–. Arrantzara atera zen ontzia, eta aitak, badiatik atera eta berehala, kapitainari Iparraldera jotzeko agindu zion. “Aitak, hori egin ondoren, ezin izan zuen etxera itzuli. Han geratu zen, Frantzian, erbesteraturik”. Kapitaina, esaten dutenez, eskuinekoa zen, nazionalen aldekoa, eta sekulako erraz salatu zituen ekintzaileak.
Frantzian zegoela, ostera, atxilo hartu zuen Vichiren gobernuak, eta hainbat urtez preso eduki zuten kontzentrazio esparru batean, Afrikan –Oran-en, Argelian–. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, ordea, askatu egin zuten, aliatuekin borrokatzeko. Hori eta gero itzuli zen etxera. “Beti bizi izan zen izuz, berriz ere preso hartuko zutelako beldurrez, baina pakean utzi zuten, zorionez”.
ETXERA BUELTA. Bederatzi urte pasata, aita etxean agertu 18
o017-019_on
20/11/06
20:43
Página 3
nagusiaggizartea Lehen semea –José Antonio– izan zueneko irudia. Gerora beste hiru izan zituen: bi neska eta mutiko bat –Gemma, Luz eta Juan.
Gurasoekin eta ahizpekin batera ateratako irudia.
zeneko unea izugarria izan omen zen. “Inork ez zekien ezer, aitaren berri oso gutxitan izaten baikenuen, gutunen bat tarteka. Familia osoa bildu zen etxean: ‘Francisquiño!’, oihukatzen zioten, ezin sinetsi”. Gizon bat maleta txiki batekin. Horixe zen Francisco bederatzi urte pasata. Urte horietan bizi izandakoari buruz, gutxi daki ala-
bak. Aitak ez omen zuen horretaz asko hitz egiten. “Amak ez zuen uzten etxean hitz egiten, hura kanpora aterako zelako beldurrez. Gauza horiez ez zen hitz egiten, gogorki debekatuta zegoen. Oso kontu serioak ziren. Tarteka entzundakoaren arabera, ordea, jakin genuen Marsellan pasa zituela urte batzuk, eta Argelian arrantza egiteko aukera izan
Galiziatik Euskal Herrira “Madarikatua bere seme-alabei jaten ematen ez dien lurra”. Manuela Bretalek –Manola Perezen amak– askotan esaten zuen esaldi hori. Izan ere, Galiziatik goseak bultzatuta egin behar izan zuten alde, 1937an, eta Manuelak ez zion bere lurrari hori inoiz ere barkatu. Aurrerantzean, bere lurra Euskal Herria zela
aldarrikatzen zuen. Manola Perezek, ordea, bizitza oparoa izan zuen Santiago de Compostelan. 19 urterekin joan zen, Jose Duran senarrarekin batera, eta han ere jostun aritu zen. Eta eskola bat sortu zuen. “Ikasleak ere banituen, eta oso pozik nengoen”. Familiak bere laguntza behar zuelako, ordea, itzuli egin zen.
zuela. Nolabait zeta lortu zuen, eta horrekin sare bat ondu zuen: horrekin egiten zuen arrantza”. Francisco Perez, gainera, amerikarrekin aritu zen, paratxutista, eta haiengandik You are mi sunshine abestia ekarri zuen: “Beti ibiltzen zen hura ahoan, ondo ikasi zuen. Aitari buruz liburua idatzi beharko litzateke, baina oso datu gutxi dago [77an hil zen]”.
garbitzeko eguna izaten genuen, eta ni Herrerara joaten nintzen, hango garbitokira. Etxetik oso gutxi ateratzen ginenez, festa ikaragarria zen beste neskekin elkartzea. Han bazen taberna bat, Nido taberna, eta tabernariak esku soinua ateratzen zuen. Arropa lehortu bitartean, dantzan ibiltzen ginen”. Urte oparoak bizi izan ditu Manolak Trintxerpen. Lau semealaba izan ditu, eta herrikideen artean oso maitatua izan da. Donostiako inauteriak iristen zirenean, konpartsentzako jantziak egiten zituen. “Etxean Presen eta Pastora bizilagunekin elkartzen nintzen, eta gau eta egun aritzen ginen jo eta ke, josi eta josi”. Ekimen handiez at, ordea, betiko bezeroak zituen. Etxera etorri, eta bertan jantziak probatzen zituzten. Oihalak aukeratu, moztu. Ezin pinpirinago ateratzen ziren, azkenik, Manola Perezen jantziekin bezeroak. Jostunarekin hizketan ari garela, bilobak agertzen dira, amonaren etxean bazkaltzeko. Eltzeak eta lapikoak prestatuta ditu. Nabaria da lagun askori jaten emandakoa dela Manola. Trebeziaz mugitzen da sukaldean. Usain ikaragarria dago. Aurten betiko herria uzteko tenorea iritsi zaio. Badoaz, betiko. “Alabak etxea hartu zuen Hendaian, etxe handiago bat, eta harekin joango gara Jose senarra eta biok. Ondo egongo gara. Kaiaren aspaldiko zalaparta gogoratuko dut”. Kaiak ere bere hutsunea nabarituko du.
AMA, KAIAN. Denbora horretan guztian, noski, Manuela amak etxetik kanpo aritu behar izan zuen, soldata ekartzeko ahalegina egiten. “Moilan gerran hildakoen edo erbesteratuen emazteek egiten zuten lan, eta elkartu egin ziren”. Arrainaren salerosketan aritzen ziren. Hilabete luzez, elkarren lehian aritu ziren. “Bentan arrainaren prezioa igo egiten zen, elkarren artean lehia egiten zutelako. Horretaz ohartuta, ordea, elkartzea erabaki zuten, eta lehen kooperatiba sortu zuten. Urteetan aritu ziren elkarrekin lanean, emakume indartsu horiek”. Gaua ez zen lanean aritzeko eragozpen, nekaezin jarduten zuten. “Ontziak edozein ordutan sartzen ziren, eta une horretan han egon behar zuten, beraz, ama oso gutxi egoten zen etxean”. Horrek lanarekiko harreman gogorra edukiarazi zion Manolari: amak egiten ez zuena, berak egin behar. “Etxeko zerak egiten zenbat urterekin hasi nintzen ez dut gogoan. Betidanik aritu naiz, besterik gabe. Oro har nahiko gogorra zen, baina astelehenetan arropa
19
o020-023_on
21/11/06
21:13
Pรกgina 1
nagusiaggizartea Gaur egungo herritarrek lehia oso kontuan hartzen dute. Indibidualistagoak dira, beraz. Indibidualismoak, ordea, bakardadea dakar.
GIZARTEAREN etorkizunaz
Gizartearen balioak gero eta gehiago ari dira aldatzen; zaila da honen ondorioak zeintzuk diren jakitea, baina merezi du gogoeta egiteak Testuak eta argazkiak: Lander Garro
20
o020-023_on
21/11/06
21:12
Página 2
gizarteanagusia asa den hilean, osasun fisikoaz jardun genuen. Zer elik agai mot a s artzen dugun gorputzean, nola, eta zer eragiten digun horrek, esaterako, edota nola egin ote dazakegun gaixotasunak osatzeko. Gaixotasunak sendatzearen eta prebentzioaren arteko ezberdintasuna, eta abar. Hilabete honetan, arrasto berdinari jarraituz, gure buruaz jardungo dugu, geure pentsamenduaz, jokaeraz, nortasunaz edota heziketaz. Nolakoak dira gure arteko harremanak? Zein da daramagun bizimodua? Zer ginen eta non gaude? Norbaitek esana da galdetzen ez dugunaren erantzunik ezin dela lortu. Gu horretan saiatuko gara, galderak egiten. Erantzunen bila baino, hausnarketa bila jo dugu bi pertsonengana. Bata irakaslea eta filosofian aditua: Martín Garin oiartzuarra. Bestea, Jone Arruti, ErrenteriaOreretako Arkaitza tabernako tabernaria eta mila saltsatako perrexila. Bakoitzak beretik, beren gogoetak ONekin elkarbanatu dituzte. Azken urteetan maiz kritikatzen da gaur egungo ikasleek duten jarrera. Albistegiak eskola giroko albisteez bete zaizkigu, et a hauek, zoritxarrez, beti dira ezkorrak. ‘Zerbait’ ari da gertatzen, gizartean bertan bezala, gizakien barruan ere. Gauza ez materialak aintzat hartzen ez dituen gizartea omen gara. Bestela esateko: materialistak gara. “Balore gutxiko gizartean bizi gara”, dio Martin Garin irakasleak. Bere iritziz, egun “ez dira talentua edo konpromisoa bezalako kontuak baloratzen. Zenbat eta gehiago eduki, orduan eta onartuagoak izango gara. Oso txikitatik ikusten da hori. Haurrak horrela hezten ditugu, ordenagailurik onena duena izango da gelako liderra”. Garinek hamarkadak eman ditu irakaskuntzan, eta ikasleek urteetan izan duten bilakaera ondo ezagutzen du. Ikasleak,
P
Arrakasta Arrakasta da, antza denez, gaur egungo herritarraren jomuga nagusia. Ez dira, akaso, apaltasuna, xumetasuna, edota elkartasuna hainbeste baloratzen. Martin Garinen ustez arrakasta lortzea ezinbestekoa da oraingo gizartean. “Lortzen ez dutenek galdu egin dute bizitzaren karrera horretan. Arrakasta dutenek, gainera, bizimodu gogorra dute, baina bizimodu oso programatuta. Pentsatzeko denborarik ez dute, beti beren buruak birziklatzen, beti kursilloak egiten. Norabait heldu beharra baina inoiz iritsi gabe. Zerbait lortu eta beste zerbaiten atzetik joan behar. Oso frustrantea da”. ordea, ez dira isolatuak bizi. Ikasleak, gizartearen ondorio dira. Gizartean balio krisia dago, eta ikasleengan krisi horrek erabateko eragina dauka.
ELKARRIZKETA GARAIAK. Zer da, hortaz, haurrek eskolan ikasten dutena? Garinen hitzetan, irakaskuntzan gauzak dezente aldatu dira: “Lehen irakasleak magistralak ziren, haiek esaten zutena kuestiona ezina zen. Orain hogeita hamar bat urte inguru, elkarrizketaren aroa delakora pasa ginen, ikasleekin eta gurasoekin hitz egiten hasi ginen. Eta, eredu horrek aurrerapen handia ekarri badu ere, hor geratu da. Une honetan ez dago erabat garbi norantz egin behar den bidea.” Irak asleak ik asleen artean galdu duen prestigioa, ordea, ez da eskolari mugatu beharreko auzia. Gizarteak berak, izan ere, lehen estima handiagoa z¡on lanbide horri. “Irakasleak eta apaizak ziren gizartean pertsonairik garrantzitsuenak”. Eta, zer da gazteek eskolatik espero dutena? “Gaur egun, zoritxarrez, ezer gutxi”, adierazi du
Olaberriatik Oiartzunera Martin Garin Olaberrian jaio zen orain 65 urte. Seminarioan ikasi eta apaiz aritu zen. 1967an langile manifestazio batean parte hartzeagatik atxilotu eta epaitu zuten. Sei hileko zigorra eman zioten. Parisen filosofia ikasi, eta Asunción Nocturnon irakasle aritu zen. 1974an Orereta Ikastolan hasi zen lanean, eta aurten bertan jubilatu da. 1998tik Coro Easoren Capilla Gregorianista taldean dabil kantu gregorianoak abesten. 21
o020-023_on
21/11/06
21:11
Página 3
gizarteanagusia Garinek. “Eskola, behin nerabezaroan sartuta, lanpostu on bat lortzeko bide gisa hartzen da. Heziketak hori baino askoz ere zabalagoa behar luke izan”. Eskolaren helburua lanpostu on batean kolokatzea izanik, “konpetibitatearen kontzeptua barneratzen zaie gazteei, eta hori benetan kezkagarria da”. Adibide batek ondo baino hobeto adierazten du hori: “Lehen azterketetan kopiatzeko ohitura handia zegoen. Ez dugu esango hori ondo egina zegoenik, baina azkarrenek besteei galderen erantzunak pasatzea ohikoa izaten zen. Orain, gaztetxo batek ez lioke ondoan duenari kopiatzen utziko, nota hobea atera nahi duelako”. Eskolatik kanpoko giroa oso ondo ezagutzen du Jone Arruti tabernariak. 25 urte baino gehiago darama barra atzean lanean. Belaunaldi asko pasatu dira tabernatik. Arrutiren ustez, “gaztetxoak ez dira lehen adina ibiltzen kalean, eta, batez ere, ez dira garai batean bezala ibiltzen”. Koadrilen artean ez du komunikazio handirik somatzen: “Koadrila bakoitzak bere bidea du, bere txokoa, bere kontuak. Lehen gehiago nahasten zen jendea”.
Euskaldunon gotorlekua Jone Arruti Oriotarra da jaiotzez, baina Errenteria-Oreretan bizi da. Arkaitza taberna Gamon Zumardian dago, eta euskaldunontzako txoko eta bilgune izan da azken 25 urteetan. Arrutik kulturarekiko atxikimendu berezia dauka, eta, bereziki, euskararekiko. Horregatik, euskararen inguruko ekimen ugari antolatu da Arakitzan; hitzaldiak, bertso saioak, kontzertuak, afariak, omenaldiak, eta bestelako hamaika ekitaldi. 22
ATZERA BEGIRA. Sekulako joera dauka oraingo jendeak, nolabait adinean sartuta dagoen jendeak, atzera begiratzeko. Badirudi, lehen txiroagoak izan arren, hobe bizi ginela. Edo gehiago disfrutatzen genuela bizitza. Badirudi aintzinako garaiak faltan hartzen ditugula. Eskolan, bada Garinen ustez kezkatzeko modukoa den beste kontu bat: “Humanitateak deitzen dugun adar hori oso desprestigiatuta dago. Teknologiek eta alor teknikoek dute protagonismo ia osoa”. Honek, jakina, eragina du geroko bizitzan. “Orokorrean, politikaz gutxi hitz egiten da; literaturaz, poesiaz eta filosofiaz, batere ez. Ez dago maila horretako kezkarik”. Arrutik ere hori ikusten du. “Tabernako elkarrizketak
aldatu egin dira. Lehen asko eztabaidatzen zen egunerokotasuna zuten gaien gainean, edozein unetan has zitekeen debatea. Gaur egun, hori askoz ere maila txikiagoan gertatzen da.”
’PROGRE’-AK. Dena iluna ez, eta pentsa genezake hainbat gaietan aurrera egin dugula. “Egia da”, azaldu du Garinek, “baina kontuz ibili behar da, adibidez, progre bezalako etiketekin. Garai batean progre izateak zerbait esan nahi zuen, konpromiso bat, gauzak aldatu nahi bat. Orain mozorrotik du edukitik baino gehiago. Ondoegi bizi gara gauzak kuestionatzen hasteko”. Arrutiren iritziz, “konpromiso mailak aldatzen ari dira. Bizitza beste modu batera bizitzen hasi gara, ez dugu hainbeste bilatzen gauzak aldatzea”. Bizitza beste era batera bizitze horretan aisialdia antolatzeko ereduekin egiten dugu topo. Garinen arabera, “auto handia erosi, zentro komertzial handi batera joan et a gurditxoa ahalik et a gehien bete. Horra zertan den gaurko gure aisialdi eredua”. Taberna aisialdi hori pasatzeko modutzat du Jonek: “Jendea tabernara joaten da lasai egotera, pixka bat hitz egin eta trago bat edatera, eguneroko errealitate horretatik ateratzeko.” Garinen ustean, “errealitatetik kanpo bizitzeko joera dugu. Lehengo bizimodua errealagoa zen, bere alde on eta txarrekin. Eta egia da errealitatea ez dela beti atsegina, baina galdera da: zenbat denboran egon gaitezke errealitatetik kanpo? Errealitatea bizitzeak gure nortasuna lantzen laguntzen digu, eta nortasunak kontzientzia sortzen du: kolektibo baten parte sentitzearena, esaterako”.
ELKARTASUNA KRISIAN. Elkartasuna, hortaz, krisian dagoen kontzeptua da. Arrutiren esanetan, “indibidualismoa gailentzen ari da gure eguneroko bizitzetan. Bakoitzak bere zilborrari
o020-023_on
21/11/06
21:11
Página 4
gizarteanagusia
Emakumeak Askotan esanagatik, askotan ahanzten da emakumeak, emakume izanagatik bakarrik, gizartean arazo dexente edukiko duela. Beti ez bada, ia beti. Gure gizarteak, alor honetan ere, erronka gainditu gabe jarraitzen du. Jone Arrutiren hitzetan, emakumeek espazio ugari dituzte irabazteko: “Tabernan garbi ikusten da hori. Neskek beren bidea askoz ere zailagoa dute. Gizonezkoek, tabernan, beste hainbat tokitan bezalaxe, beren lekua egina izan dute beti. Oraindik gizartearen maila askotan gauzak aldatu behar dira emakumeek beren espazioa izan dezaten”.
Gaur egungo gizakiak, adituek diotenez, lan mundurako prestatzeko joera du. Gizarte harremanei garranmtzi gutxiago ematen zaie orain
begiratzen dio, besteenaz arduratu gabe”. Indibidualismoa litzateke, bada, gaur eguneko gaitzik handienetakoa. Garinen ustez, “indibidualistak gara, eta, aldi berean, masifikatutako norbanakoak, nortasun beharrean gauden indibiduo masifikatuak”. Izan ere, identitate hutsune baten aurrean baikaude. Garinen arabera, “Elizak bete izan du, denbora luzean, hutsune hori; ondoren, politikak eta ideologiek bete zuten, eta orain hori ere erori egin da”. Nora goaz, bada? “Galdera horren erantzuna ez da erraza” dio Arrutik. Bat dator Garin: “Aurreikustea beti da zaila, baina teknologiek har dezakete oraintsu arte ideologiek izan duten lekua.” Luze jarraitu du ONek bi lagunokin hitz egiten. Asko daukate esateko, eta, horrelakoetan gertatzen denez, grabadora itzalita, hizketaldiak aurrera jarraitzen du. Dena ezin papereratu, ordea –aldizkari honek 42 orri ditu bakarrik–. Erantzun zaileko galdera asko egin ditugu, bai. Baina galdetzen ez duenak ez du erantzunik aurkituko. Ariketa gomendagarria iruditzen zaigu oso, taldean ala bakarrik egiteko. Ez erantzunen beldur izan: galdetu! 23
o024-025_on
28/11/06
13:43
Pรกgina 1
eskaladakklik
bi oineko Oskar Zapirain Datuak. 1969-05-08. Oiartzun. Ibilbidea Argazkilari ezaguna
da Zapirain Oiartzunen. Kartelak, egutegiak eta beste hamaika zera egin ditu; baina, batez ere, bidai argazkiak egin izanagatik da ezagun: sarritan egin izan ditu argazkiokin erakusketa ederrak.
24
ARMIARMAK VII. Eskalada Txapelketa Herrikoia ospatu zen Azaroaren 18an, Oiartzunen; Oskar Zapirainek irudi eder hauek egin zituen ONerako
o024-025_on
28/11/06
13:42
Pรกgina 2
klikeskalada
25
o026-027_on
nagusiakklik
26
27/11/06
10:57
Pรกgina 1
o026-027_on
27/11/06
10:56
Pรกgina 2
kliknagusia
27
o028-029_on
23/11/06
20:52
Página 1
euskara
izarrakoa da Xabier Aramendia (1956), eta Donostiakoa Jox an Apaolaza (19 47). Hainbat gauza dute amankomunean: biak dira oiartzuar, Oiartzunen jaioak izan ez arren, eta biak dira Errenteriako Udal Euskaltegiko irakasle. Biek daramate 20 urte baino gehiago irakaskuntzan, eta biak dira euskaldun berri. Ondo irakurri duzu, bai: euskaldun berri. Haiei entzunda, harrigarria dirudi euskara ikastea zaila dela dioen leloak –aspaldiko leloa, bestetik–. Ez da beste hizkuntzak baino zailagoa, agerikoa denez. Joxan Apaolaza Pasai Antxon hasi zen euskara irakasten, AEKren eskutik. Beranduago IPES erakundera pasatu zen, eta handik, Errenteriako euskaltegira. Apaolaza irakaslerik beteranoena da Udal Euskaltegian, bai adinez, eta bai ibilbidez. Bizi-bizi egiten du hitz, betaurrekoen gainetik begiratuz; gutxik esango lukete euskaldun berria denik: “Sabin Olaizolarekin hasi ginen, 1981 urtean. Olibeten genuen egoitza, eta oso txiki geratzen zitzaigun. Garai hartan, euskalduntzea hasten ari zen, eta sekulako ikasle mordoa genuen. Hango egoitza altzari denda bat zen, eta hura egokitu zen. Gaur egun Oarsoaldea agentziaren egoitza da hura”. Aurten, Udal Euskaltegiak 24. ikasturtea betetzen du. Duela 25 urte hasi ziren, baina urtebeteko etenaldia izan zuten. Hasiera-hasieratik dago Apaolaza bertan. Hasiera hartan euskalduntzea, gehien bat, militantziagatik ematen zen, bere iritziz. Horren bultzadari esker, lehen urtean 700 ikasle izan zituzten, eta bigarrenean 1.200. Egoitza txiki geratu zitzaienez, Xenpelar Etxera mugitu behar izan zuten, han behinbehineko ikasgelak antolatzeko. Apaolaza eta Aramendia gertuko pertsonak dira, konfidantza se-
L
25 urte euskararen
ALDE Joxan Apaolazak eta Xabier Aramendiak mende laurdena daramate Udal Euskaltegian euskara irakasten; biak dira euskaldun berriak Testuak eta argazkia: Lander Garro 28
o028-029_on
23/11/06
20:52
Página 2
albisteakeuskara
Euskararen gorabeherak Datua
1.200 IKASLE. 1983-84 ikasturtean, Udal Euskaltegiak 1.200 ikasle izan zituen. Ez da, ez, marka makala. Ikasturte honetan, aldiz, 260 matrikula lortu ditu. Bada alderik.
gituan ematen dutenetakoak. Mintzatu, gogoz mintzatzen dira, eta kontu intimoagoak agertzeko ere, ez dute eragozpen handirik. Aramendiak, adibidez, euskara maitasunagatik ikasi zuela aitortu digu. “Pasai Donibaneko emakume eder batekin maitemindu nintzen, eta garbi esan zidan euskara ikasi ezean etzela nirekin geratuko. Ziztuan jarri nintzen, eta hala ikasi nuen, azkar-azkar. Berehala eskolak ematen hasi nintzen”. Batik bat kalean ikasi zuten biek euskaraz. Apaolazak Lesakan egin zuen lan, fabrika batean, eta hango giro euskaldunak bidenabar lagundu zion. “Etxean ere orduak eman behar izan genituen, gramatikan eta trebatzeko”, ohartarazi du. Aramendiak ere, lehen aipatutako neskaren lagunen artean jakin zuen zer zen hitz eta pitz euskaraz egitea: “Derrigor ikasi behar izan nuen”. Autodidaktak dira, baina sakoneraino ikasi dute. Bokaziozko irakasleak dira Lizarrakoa eta donostiarra. Barnebarnetik ateratzen zaie hizkuntzarekiko grina, eta ez dute, antza, oraingo egoera erosoan trabatuta geratzeko asmorik. Esku artean dauzkaten ekintzetatik bat, etorkinei euskara irakasteko plana da. Mikelazulorekin batera egingo dute. ONek emango du horren berri, dudarik gabe.
GORA. Batzuk ondo esnatuta daude Oiartzungo altzari denda honen errotulo guztiak, euskaraz daude. Etxea txukun jartzeko, norberaren etxetik hasi behar...
BEHERA. Eta beste batzuk, lo seko Badatoz gabonak. Badatoz opariak. Badatoz jostailuak. Badatoz propaganda aldizkariak. Badatoz gazteleraz: Alcampok, lo jarraitzen du.
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 29
o030-031_on
16/11/06
18:45
P叩gina 1
nON stop
Hego Amerikak bere baitan ezkutatzen dituen bazterrak dituzue argazkiotan. Batzuk Venezuelan egindakoak dira, besteak Txilen. Beheko argazkietako arrain txiki horiek, hain maitagarriak badirudite ere, pira単ak dira. Komeni da haien ondoan ez igeri egitea. Guk, ordea, jan egin genituen.
paradisutik
KAOSERA Urko Askasibar eta I単aki Ruiz Venezuelan eta Kolonbian izan dira; hango kontraesanak eta inpresioak kontatu dituzte ONen irakurleentzat Testuak eta argazkiak: Urko Askasibar eta I単aki Ruiz 30
ilabete osoa eman dugu Venezuela eta Kolonbia artean, eta, bi herrialdeotan, paradisua eta infernua ezagutzeko aukera izan dugu. Paradixua: haize epeleko hondartza kilometrikoak, urjauziak, itsaso gardena, palmondoak, oihanak, natura. Et a, bestetik, hiriet ako pobrezia, anabasa, biolentzia, ezintasuna, ustelkeria, eta etorkizun eza. Hego Ameriketako txanpon beraren bi aldeak dira. Egia esateko, Hego Amerikak sekulako ahalmena dauka mendebaldekoon eskemak birrintze-
H
o030-031_on
16/11/06
18:45
Página 2
ondare nON stop! ko. Hara joaterakoan, nolabait, ikusiko duzunaren zantzu bat izan dezakezu, lanbroa edo urrunekoa bada ere. Guk, esaterako, Argentina ezagutzen genuen, eta ezagutza hura estrapolatu egiten genuen: “Halakoxea izango da gainerakoa ere, gutxi gorabehera”. Zinezko Hego Amerika ikusita, ordea, eskemak txiki eginda geratu zitzaizkigun. Venezuelan, esaterako, sekula-
ko axolakeri eza aurkitu genuen gauzak egiteko orduan. Han herritarrak halako tratu txikitan ohituta daude, eta kaleetako antolamendu falta ikaragarria da. Caracas zertxobait ikusi genuen, baina gutxi geratu ginen bertan. Ikusitakoa, ordea, harrigarria egin zitzaigun: kaleetako zikinkeria, borrokak. Jendeak abilezia handia dauka aurrera egiteko, ezer gabe aurrera jotzeko, eta turista bat ikusi orduko, edozer saltzeko ahalegina egiten dute: “Zer behar duzu? Es an zer behar duzun, eta guk ekarriko dizugu: droga, alkohola, neska gazte bat... nahi duzuna!”. Non hasten den beraien erantzukizuna, eta non amaitzen den
Polizia, nonahi Mundu osoko herrialdeek, gauza bat dute amankomunean. Beti. Toki guztietan, polizia dago. Venezuelako eta Kolonbiako kasuak, ordea, ezohikoak dira. Dozenaka polizia mota daude. Kolore guztietakoak. Venezuelatik Kolonbiara pasatzeko, adibidez, hiru kilometrotan bospasei kontrol aurkitu genituen. Beste behin, miaketa bat egin ziguten. Aurrerago, etxeratze agindu batek harrapatu gintuen: korrika alde egin behar izan genuen hotelera... badaezpada ere.
zaila da esaten. Ezin da ahaztu kontinente horrek urteetan sufritu duen egoera, baina gizarte alorrean aurrera egiteko asko aldatu beharko dute orain arteko norabidea. Bestalde, eta hau ere esan beharra dago, guk ere asko dugu hangoez ikasteko. Gizatasuna zer den, adibidez, berotasuna zer den. Han egoterakoan, izan ere, hangoek erakusten zuten abegikortasuna ikusita, etxean bezala sentitzen ginen. Badute modu bat elkar ezagutzeko, badute giza ahalmen berezia. Pentsatzen jarrita, askotan zerbait nahi zutelako susmoa ere izan ohi genuen. Inoiz ez da jakiten... Hilabete bizia pasatu genuen,
esperientzia mordoa, eta testu labur honetan dena kontatzea ezinezkoa litzateke. Lehen esan dugu, eta berrestea ez dago soberan: naturaren ikuspundutik, Venezuela eta Kolonbia deskribaezinak dira. Ezin ederragoak, basatiak, izugarriak. Argazkietan ikusiko duzue –nola edo hala–. Venezuelan, adibidez, Canaiman, Gury urtegia bixitatu genuen. Urjauzi ikaragarriak zeuden bertan, tartean munduko garaiena, Salto del Angel izenekoa, 987 metrokoa. Paraje horretan, besteak beste, El último Mohicano filma errodatu zuten. Han inguruan, gainera, Jurassic Park filmatu zuten. Egin ezazue irudia: zer den hura!
Inguru horret an indigenen mundua apur bat ezagutzeko aukera izan genuen. Beraien nortasuna deigarri egin zitzaigun. Nazio bat osatzen dute, eta nazio bat direlako kontzientzia osoa dute. Estatutik at bizi dira, nolabait. Turismoa, adibidez, beraiek kudeatzen dute, eta mozkinak ere, haientzako dira: merezita. Urriaren 12an Indigenen Erresistentziaren Eguna ospatzen dute, eta gu, egun horretan, bertan ginen. Haurren aurrean hitzaldi politikoa eskaini zuten –guztiz politikoa, eta bi ordukoa!—. Ezkor aritu gara testu honetan –ez nahita–, eta han egindako parrandak ahaztu ditugu... hor ere, asko dugu ikasteko... 31
o032_on
28/11/06
13:08
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
Zeharka 1) Pozik. Gizon izena. Lehen bokala. 2) Hobeto ikusteko jartzen ditugu. 3) Ziurtatu.Tantalioa. 4) Galizian, kalea. Alder.leku atzizkia. Ald. zenbakia 5) Astatoa. Ald. gorotza. Zelako. 6) Bularra. Hizki grekoa. 7) Begira. Ald.igaro. Boroa. 8) Anperea. Ald.suari dario. Leukake. Musika 9) Zerri arra. Hondarra. 10) Arerio. Hizki grekoa. Hankaren zati. 11) Galizia eta Aturias arteko ibaia. Australiako animaliak. Lehen bokala
12
1 2 3 4 5 6 7
Goitik behera
8
1) Diruduna. Bigarren bokalea. 2) Arabako herria.Sarrera. 3) Ald.guraso arra. Kontsonantea. Ald.fama. 4) Lehengo urtean. Aiarra. 5) Alde hemendik edo utzi bakean adierazi nahi duen esaera. Erlojuaren hotsa. 6) Ald.gaude. Karrika. Oxegenoa. 7) Atera. Huescako mendizerra. 8) Alemanak. Alkoholen bukaeran. 9) Bizkaiko ibaia. Lilia. Bokalea. 10) Hizki grekoa. Erakutsi eta ez eman. Ald.hizkia. 11) Mendian egiten den itxitura edo atea. 12) Kitto. Erriberako herria.
9 10 11
Pasarte kodeatua BegoĂąa Amonarriz Nola asmatu Ondoko lauki guztiak zuzen bete ondoren esaldi bat azalduko zaizu. Joko honetan, zenbaki bakoitzak letra bat azalduko du eta batzuetan ez dira letra guztiak azalduko. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa. Buda.
1
2
3
A
U
8
9
A
1
6
8
15
1
8
9
8
8
2
8
32
6
4 5
7
1
3
4
1
11
2
1
4
10
5
3
1
4
1
12
9
10
9
14
9
1
8
7
5
7
8
9 10 11 12 13 15 15
G
R
T
1
10
2
5
2
12 8
7
5
11
5
5
4
10
9
10
10
3
14
9
1
8
3
1
9
1
11
5.
10
11
14
9
15
10
2
1
7
5
11
5
3
1
6
2
5
4
10
9
9
14
8
1
4
10
7
12
1
9
9
1
3
1
9
8
2
1
8
3 10
8
2,
12
10
3
9
1
11
4
5
o033_on
28/11/06
13:22
Pรกgina 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Nor da hau?
GURUTZEGRAMAK
A L A I B E T A U E G I Z T I R U A A K A T T I T I A A N S O A E K A P O T E T S A I E O K
A I R R A T G E N K A G L U E A R O A
T O R E K O U A T T O L A I O T A R I K E A R O O L A K
A A K T A A B K O A B S I E A I N A
ON-EN AZAROKO ARGAZKI LEHIAKETA non dago hau?
irabazlea
ERANTZUTEKO EPEA Abenduak 22 (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA IRABAZLEARI SARIA Hitzako jertse eder bat lortuko duzu!
Puntak. Pasaia.
Leire Garcia Osio izan da Azaroko ONeko sariaren irabazlea. Oiartzungo Elorsoro kiroldegian termetarako bonoa.
PARTE HARTZEKO Hitzan harpidedun izatea
33
o034_on
14/11/06
13:40
Página 1
ondarellarrugorritan
XABIER DORRONSORO Lezoko buruhandi eta erraldoien konpartsako kide
“
Ehiza azken batean bizitzeko modua da niretzako” Testuak: Lander Garro
bota dugu. Orain hasi da garaia, eta ikusiko dugu... Ehiza anti ekoljikoa dela esaten duenari, zer erantzungo zenioke?
Lehendabiziko gauza ehiza zeri deitzen dioten jakin nahiko nuke. Esaten dute berunak kutsatzen duela. Baina ehiza egiteko modu asko dago. Arkuarekin edo zetreria bidez, adibidez. Ni oso gustura biziko nintzateke berunik gabe ere. Esaten dute hegazti gutxi dabilela, baina putrerik badabil gure mendietan, ezta?
Putreak? Sobera! Eta ez hegaztiak bakarrik: hegadunak eta hego gabeak. Lezon asko dabil. Lau urtetan hementxe dabiltza batzuk. Eskopeta utzi eta konpartsari heldu; jaietan ere protagonista.
Protagonista ez. Egin egin behar da, eta egin egiten dugu. Niretzako konpartsak inportanteak dira. Gure konpartsak urtean zehar 40 ekitalditan parte hartu du. Gure herriaren izena Euskal Herri guztiara zabaltzen dugu. Haur baten begiradan poz hori ikustea, bestetik, oso polita da. ‘Jaietan jai’ ala ‘Jaiak bai, borroka ere bai’?
Fitxa
‘Jaiak bai, borroka ere bai’, noski. Eta zentzu askotan. Lana egiteko une ezin egokiagoa dira jaiak: bai konpartsetan, eta bai txoznetan eta bestelakoetan ere. Gero, noski, parranda.
Jaiotze data. 1983ko
martxoaren 26an. Herria. Lezo. Bizilekua. Lezo. Ibilbidea. Euskaltzale, festa
zale, eta ehiza zale dugu Xabier Dorronsoro. Udazkenean oporrak hartzen ditu, kanoia ondo olioztatuta sasi artean ezkutatzeko. Orratx! kultura elkartean ibilitakoa da, eta jaietan erraldoien eta buruhandien konpartsa ateratzen du.
ertsona aski ezaguna da Xabier Dorronsoro Lezoko herrian. Bizitzaren ikuspegi propioa du, berea, eta lotsarik gabe defenditzen du, bizitzan bezala, ONen aurrean ere.
P
renok oraindik gehiago. Horixe daukagu gustuko, eta hortan aritzen gara. Ehiza, azken finean, bizitzeko modua da niretzako. Mendira joan, ikusi, ikasi ibili, txakurrak zaindu...
Oporrak hartu dituzu ehizara joateko; ahuntzak beti mendira jotzen du...
Eta aurten zer edo zer bota al duzu?
Bai, eta ahuntzak bezalakoak ga34
Bota? Puzkerrak! Ez, tira, gu ollagorretara joaten gara, eta zerbait
Jaiak, gainera, adarrentzako sasoi ona dira; horretan ere bazabiltza.
Oreretako jaietan nire lagun ganaduzale batzuri laguntzen ibiltzen naiz sokamuturrean, eta han sortzen den giroa ikaragarria da. Herri guztia biltzen da. Uste dut hona ekartzea ona litzatekeela. Animaliak sufritzen duela esaten dute... ez dut uste hainbestekoa denik.
o035_on
27/11/06
11:12
Página 1
sormenajakiteko
Kritika
Maitemindu zaigu! Iker Fernandez (Mikelazuloko kidea) Patxi Gallegok Xabinator superheroiaren abenturen bigarren liburua atera du, Pololoak II; lehen liburarekin bazterrak nahasi bazituen, bigarrenak ere emango du zer esana
aitemindu zaigula!? Gure herriko poxpoliñen zaintzaile prestuak, ondorioz, ez al ditu aurrerantzean bere mizkatze abilaz konponezin ziruditen errutina tristeak hankaz gora jarri behar? Pena da! Horixe baita Xabinaitorren balentrien bigarren atal honetan planteatzen den zalantza nagusia: poxpoliña bakarraren aldeko hautua egin behar al du? Baina, nire lagun batek galdetu zuen bezala, nola lite-
M
ke bere ekintzak “Gora Euskadi” oihukatuz aurrera eramaten dituen superheroia, hain indibidualista bihurtzea? Kariñe eta Xabinaitorren artean sor daitekeen erlazio honek dauka, hain zuzen, indar gehien istorioan; horregatik, alde batera geratzen dira lehenengo zatian egindako –eta hain estimulagarri suertatutako– gure gizarte eta ohitura zenbaiti buruzko gogoeta fresko eta dibertigarriak. Topikorantz jo du, agian, egilearen begiradak, Xabinaitorrek bere botereak
aterata dirudien Mariren kasuan edo protagonistaren atzetik dabiltzan polizi indar ezberdinen jokabidea erretratatzen duenean. Beharrezkoa al da Xabik bere botereak nola eskuratu zituen jakitea? Eta lehengo munduaren parte den Euskadi honetan, poxpoliñek ere traputxoak gustoko dituztela ez al genekien? Erraz irakurtzen den liburu honetan, marrazkiak bere indarra mantentzen du, nahiz eta pertsonaien erreakzio eta espresiotan histrionikotasun puntu bat somatzen den, muturrera eramanak bezala elkarrizketa edo ustekabe bakoitzaren aurrean. Gainera lehenengo partean kolorearen erabilera neurtuak, modu xumean, detaile txikiak indartzeko balio zuen bezala, oraingoan, gehiegizko kolorearen erabilpenak, antzua bihurtzen du hain aproposa izan daite-
nola eskuratu zituen kontatzeko orduan, sinesteko nahiko zaila deritzodan komiki erotiko batetik
ken baliabide hori. Bejondeiola, dena den, Patxi Gallegori, balentria izan baitzen bere lehenengo liburua, balentria martxan jarritako historio interesgarri bezain dibertigarria, nahiz oraingoan, behera egin duen, oso maila altuan hasitako gure superheroiaren istorioak. Eta dudarik gabe, ni behintzat, hirugarren partearen zain geratzen naiz. Eman egurra, ieuuup! 35
o036-037_on
20/11/06
21:13
Página 1
pasadizoa ondarep
Kronika zaharra Pasaia
‘pirates on the
CANTABRIAN SEA’ Filmetako kontua badirudi ere –atzerritarra, gainera– piratak gurean ibili ziren; hori erakusten duen agiririk badago Testua: David Zapirain Marrazkia: E. De Mal (David Zapirainen ‘Pasaia 1805-2005’ liburutik hartuta)
iratek, kortsarioek eta enparauek gure irudimena pizteko gaitasuna izan dute beti, eta gure buruan itsas-lapur maila guztiak nahasteaz gain, bizitza erromantikoa eta abenturazalearekin lotu izan ohi ditugu. Pasaiako badia eta Tortuga ugartea ez ditugu mailan berean jarriko, noski, baina piratek eta kortsarioek gure kaia maiz bisitatzen zutela ere ezin dugu ahaztu. Kortsarioen lana guztiz zegoen
P
36
arautua, bere ofizioa aurrera ateratzeko baimena zuten eta lanean aritu ahal izateko armadoreak ordaindu egiten zuen. Abentura horretan abiatu aurretik, kortsario lanetan arituko zirenek idatzizko ahalmena luzatzen zioten gertuko lagun ala senideri lehorreko bere aferak kudeatzeko, eta, askotan ere, bere azken borondatea sinatuta uzten zuten. Izan ere, itsasgizon (eta nekazari) arrunta baino ez ziren, beharren eta sasoiaren
arabera arrantzan, ontzigintzan ala kortsoan zebiltzatenak. Oso bestelakoa da piraten kontua, hauek legez kanpo aritzen baitziren. Bistan da batzuengandik zein besteengandik babestea komenigarria zela. Horretarako, eta besteak beste kontrabandoaren kontrolerako edo ideia kaltegarriak jasotzen zituzten liburuen sarrera kontrolerako, Pasaiako portuko arduradunek arreta berezia jartzen zuten.
Honen adibidea 1806ko ekainaren 1eko txosten bat dugu, Jose Vargas Ponceren kolaboratzaile Jose Astigarragak idatzia. Bertan, espiotza eta lapur lanetan aritzen zen ontzi pirata baten berri ematen zaigu, ingeles fragata baten laguntzaile gisa zihaurduena. Dirudienez, fragatak gidatzen zuen taldeak pirata-ekintzen beharra zuenean, beste ontzi txikiago hau erabiltzen zuen. Horretarako, eskarmentudun eskifaia osatu eta aiztoaz zein ezpataz eta abarrez hornitzen zuten. Horrela, 15 tonako ontzi honetan aparailua jarrita itxura egiteko hainbat txalupari eta itsasontzi txikiri ziria s artu et a erasotu egin omen zuen. Halere, ontzi pirataren marinel batzuk nabarmen gelditu ziren pattarra eta bestelako gaien bila lehorrean zebilen bitartean, eta Pasaiko portuko agintariak motel jardun arren, ontzi pirataz jabetu ziren.
o036-037_on
20/11/06
21:12
PĂĄgina 2
pasadizoa ondarep
Horrelakoak ginen Oiartzun
DONEZTEBE PLAZA. Bi gauza suertatzen dira deigarri ontzi pirataren miaketan. Bata, paperak behar bezala ez eramatea. Irregulartasun zantzu ikarragarria zen honako hau, kapitain zintzo batek inoiz egingo ez zuena. Besta, berriz, bandera pirata bat agertu izatea. Zeta beltzeko ohialaren erdian, behekaldean, buruhezur txuri bat agertzen da marraztatuta; honen gainean, bola bat, goikaldean gurutze bat zuena. Buruhezurraren alboetan, bi berna-hezur. Dena den, txostena sinatzen zuen Astigarraga jaunak honako hau pirata bandera ala mason ikurra ote zen galdetzen dio bere buruari. Izan ere, gurutzearen gainean marrazkia osatzen zuten bestelako ikurrak agertzen ziren: konpasak eta nabigatzeko beste tresnak zinta gorri batean bilduta. Txostenak piraten patua ez badu aipatu ere egiten, kaia zaintzeko neurri zorrotzagoak eskatzen bukatzen du, egoera hauek ez errepikatze aldera.
FermiĂąene etxea Oiartzungo etxerik ederrenetakoa izan da azken hamarkadetan. Doneztebe Plazaren ezaugarri nagusietakoa izan da, gainera. Eraitsi zutenetik plazak xarma dexente galdu du. Diotenez, berriro eraikiko dute. Ea hala den. Argazkiak: Kutxa eta Goiatz Labandibar
37
o038-039_on
16/11/06
20:45
PĂĄgina 1
nON dabil? ondaren
Fitxa Izena. Koldo Rozas. Jaiotze data. 1967. Herria. Bilbo. Ibilbidea. Euskadiko eta
Espainiako txapelak eskuratu zituen amateur mailan. Olinpiar Jokoetara joatekotan izan zen, baina, azkenean, ezin izan zuen joan. Gaur egun kamioi bat gidatzen du.
orrok aldi bak arra ere galdu gabe erretiratutako boxeolaria da Koldo Rozas oreretarra. Munduan ia inork ezin du horrelakorik esan. Izan ere, Pontikako boxeolariak, jotzaile aparta izateaz gain, jasotzeko ahalmen paregabea omen zuen. Hori diote estatistikek, eta hori diote garaiko kronikek ere. Rozasek gorabeheraz jositako k arrera izan zuen, boxeolari gehientsuenek bezala. “Mundu ustela da boxeoarena�, Rozasek berak azpimarratzen duenez. Orain, horregatik, gimnasioetatik urrun dabil, kamioi bat gidatzen. Rozas Bilbon sortu zen, baina
B
38
BOXEOLARI kamioilaria Luisan Rozas bezala egin zen ezagun, baina lagunek Koldo esaten diote; garai bateko kolpe gogoangarriak, kamioiagatik aldatu ditu Testuak eta argazkiak: Lander Garro
o038-039_on
16/11/06
20:45
Página 2
nON dabilondare
‘LA PALOMA’ Rozasen bigarren borroka, “zitala” izan zen. “La Paloma izeneko diskotekan izan zen, Bartzelonan (Katalunia). Boxeolari handi bat zen aurkaria, hogei konbate baino gehiago zituena. Nik, bigarrena nuen. Borroka hasi bezain laister, sekulako ukabilkadak ematen hasi zen. Ezin nintzen defenditu ere
haurtzaroa Errenteria-Oreretako Pontika auzoan pasatu zuen, 70. hamarkadako demografia hazkundearen testuinguruan eraikit ako auzoet ako batean, hain zuzen. Industria hondakinen artean jolasten zen txikitan, arramendi errekaren inguruetan; han hazi zen, orduko giro berezian. 16 urterekin joan zen aurrenekoz gimnasio batera. “Bidebietako gimnasiora jo nuen, hemen ez zegoelako ezer ere. Entzunda nuen borrokatzeagatik ordaintzen zutela, eta nik horixe egiten nuen auzoan, baina ezer kobratu gabe. Hortaz, joatea erabaki nuen”. Iritsi zenean bere entrena-
tzaileari borrok atu egin nahi zuela esan zion, eta entrenatzailea harrituta geratu zen bere grinarekin. “Oro har denak kirol pixka bat egitearren joaten ziren, eta, beranduago, lehen borrokak egiteko kikildu egiten ziren. Niri aurkakoa gertatzen zitzaidan: ez nuen kirola egiteko gogo berezirik, borrokatzeko eta dirua irabazteko baino”. Amateurretako lehen borrokaldiaren ondoren, aurpegia ondo gorrituta bueltatu zen etxera, baina aurrerantzean Rozasek sekulako manerak erakutsi zituen
egin. Zirt eta zart jasotzen nuen. Kamioi bat zirudien. Hirugarren ‘round’-a arte, infernua izan zen. Ematen zuen bota egin behar ninduela, baina eutsi nion, eta hirugarrenean nekatu egin zen; ni hasi nintzen ematen. Azkenean, berdindu egin genuen. Ikusleak zutik zeuden, txaloka eta algaraka. Nire bizitzako borroka gogorrena izan zen. Eta ederrena”.
boxeorako. “Lehen borrokaldian ez nekien ezer; ez nekien zer zen defenditzea, et a egurra jaso baino ez nuen egin. Eman, aireari ematen nion, eta jaso, panpin batek bezala. Izugarria izan zen, baina ez ninduten lurrera bota”. Horretaz, oso-oso harro dago Rozas: ez du sekula ipurdiarekin zorua ukitu. Amateurretan dozenaka borroka egin zituen. Garai batean Espainiako selekzioan ibili zen, Olinpiar Jokoetarako prestakuntza luzea egin zuen, baina, azkenean, Espainiako fererazioak huts egin zion: “Sasikume lapurrak dira, ustelak. Dozenaka borroka egin nituen beraiekin, gogor entrenatu nuen, eta, azken momentuan, ezin nuela Olinpiar Jokoetara joan esan zidaten, profesionaletan bizpahiru borrokaldi neuzkalako. Suminduta geratu nintzen, engainatuta, eta berriz ere utzi nuen mundu hori”. Hilabete batzuk handik hona pasa zituen, eta berriro ere entrenatzen hasi zen. Sevillan eman zituen urte batzuk, hango giroan. “Egun batez Euskal Herriko promotore batzuk etorri zitzaizkidan: guztia agindu zidaten. Lehia mordoa borrokatzeko aukera. SiKoldo Rozas hasi bezain pronto nestu, eta etxera itzuli ninerretiratu zen lehen aldikoz –gerora tzen. Gero, ordea, dena itzuli zen arren–. “Hasiera-hasieran gezurra zela deskubritu izan zen. Ni oso ondo prestatuta nuen. Honelakoa da egoten nintzen, oso-oso fin. Borrokaldi mundu hau”. baten atarian, ordea, gaixo nengoen. Orain, boxeoaren zalaEntrenatzaileak esan zidan lehiatzeko, partatik urrun dabil, eta, aurkariari lurrera botatzeko eskatuko argazkian ikusiko duzuen ziotela. Hura ikusita, pikutara bidali bezala, aita era bada. Lanuen boxeoa”. saiago dabil, behintzat.
Ustelkeria
39
o040_on
14/11/06
15:57
Pรกgina 1
o041_on
28/11/06
10:10
Pรกgina 1
arkumetagaztain
olentzero horra horra
gabon gaua elurra mara-mara gaueko izar jantzi
ren
jertsea
Parte hartu argazki lehiaketan eta eskura ezazu zeurea!
o042_on
24/11/06
23:26
Página 1
azken balada Badatoz eguberriak. Gutxi batzuk jainkoaren jaiotzaz gogoratuko dira, beste gehienak, ordea, urtean zeharreko kontsumoa areagotzeaz, areagotzerik badago... Karlos Aizpurua Arkaitz Goikoetxea Jon Martin
Iragarkiak
J
on Martin. Eguberri on,
eroslegaiok! Erregaloak bidean al dira? Oraindik ez? TDTa ekarri ziguten guri iaz. Bai, iragarkiak ikusteko balio duen aparatu hori; beno, eta aldizka baita telebista saioak ere. Badira pare bat hilabete haurrentzako jostailuak iragartzen hasi zirela. Komertzialak itota dabiltza, gehigarri bereziak lotzen. Eta postontziak gainezka, aho-zabalik. Ospakizun erlijiosoa omen du denak funtsean. Zein Jainko gurtzen dugu? Eros? Aizpurua. Erosqui uste diat. Amak haurrari erregaloak erosi behar dizkio, aitak sistemaren katebegi batean lanik izango badu, hots, gainbalioa eragiten segituko badu. Gainbalioaz jabetzen den enpresaburuak bankuan sartuko du sosa. Milioikada hori inbertsioetara bideratuko da, eraikuntzara esate baterako. Bankuak hipotekaren bidez aita alienatuko du: grebarik egitea ez zaio burutik pasatuko ere. Aitzitik, txintxo-txintxo joango da elizara (Anoetako estadiora? San Mamesera?), bankuko nagusiak eta enpresaburuak gurtzen duten jainkoa eta santuak gurtzera. Zer nahi duk, Jon? Hau dena aldatu? Berandu habil, mote! Treintaiseisean pasatu zuan iraultzaren olatua. Geroztikakoa iraultza gabe irauntza 42
izan duk; “resiste y vencerás” haren interpretazio oker bat. “Hau dena aldatu nahi nuke”, Hertzainak-en abestia. Hertzainak (hatxekin/atsegin) desagertu ziren; eta Ertzainak (hatxe gabe/atsekabe) agertu. Eta ez prezisamente, dagoena alda-
tzeko, dagoena ez aldatzeko baizik; Erosqui gurtzeko eta gu egurtzeko. Ai! Goikoetxea. Nola aldatu hau guztia gurerik deus aldatu gabe? Karlosek egin duen argazkia ezaguna egiten zaidak, gure esku-ahoetan erabili eta
erabili, maiztua dagoela esango nikek… Gu geu bihurtu gara iragarki, finean: esaten duguna eta garen hori ez datoz bat gehien-gehienetan. Apainduraren xurian ados egongo gaituk, seguruenera, baina mamiari heltzerakoan besterik duk. Esan bai hau dena aldatu nahi dugula, baina guk eta gutarrek asko zeukaagu galtzeko. Ai, mutilak; iraultzarekin amets egiten diagu, baina egin dugula esateko. Zer gaituk, idealistak ala hipokritak? Martin. Idealistak hipokrita behar du galtzaile bada; eta idealista ia beti da galtzaile. Pentsatzen denaren eta egiten denaren arteko koherentzian bizitzea ia ezinezko bihurtu duk. Eta hor bi bide zeudek: hipokrita izan (esana esan, izana izan) edo birziklatu (es ana izan ezean, izana esan). Badituk salbuespenak ere, baina gizartetik aparte mantentzen dizkik sistemak: eroetxetan, kartzelatan, etxe okupatuetan… Etxe arruntetan goroldioz apaindutako jaiotzak eta plastikozko pinuak. Eta opari handiak. Eta afari garestiak. Izan gaitezen idealistak aurten opariak eskatzeko orduan. Ez dezagun pentsa preziotan, pentsa dezagun presiotan. Nik badakit zer eskatu Olentzerori: Hator, hator, mutil etxera… Idealista izango nauk akaso!
o043_on
27/11/06
13:48
Pรกgina 1
o044_on
27/11/06
11:01
Pรกgina 1