o001_on
25/5/07
16:26
Pรกgina 1
2007ko maiatza 34. zenbakia
GORRENTZAKO
MUSIKA ASIER URBIETAREN AZKEN FILMEA
EUSKARA Joxe Manuel Odriozola irakaslearekin hizketan
o002_on
13/3/07
18:12
Pรกgina 1
o003_on
25/5/07
12:18
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ander Fernandez
Hondartza hondora quí no hay playa», kantatzen zuten haiek, laurehun kilometrora zuten gertuen kostaldea, hala oraindik ere. Hara, urrunera gerturatzen ziren ordea, eta dira, milaka eta milaka banako eta famili, hondar gosez antza, kilometroak irentsiz. Gure inguruan ere antzera gertatzen zaigu, hondartzak halako ‘onartutako leku sozial’ bihurtu zaizkigu, eguzki egunetarako nahitaezko pentsamendu, askoren aukera eta, ondorioz, zita erraldoi. Jendeak jendea erakartzen du eta, hala dihoakigu.
A
Guk ere kanta genezake haien lelo bera, hondartzodromo hurrekoenak ordu erdira ditugun arren. Gabezia batek beti sortzen du, ordea, alternatiba bat. Delarik portua, delarik ibaia, delarik erreka, direlarik arrokak. Herri bakoitzak berea propioa, ezkutuko txokoak, istorioz blai. Arroka gain hura eta Patxirekin zenbait kanuto, koka-kola lata uzteko zirrikitu zehatza. Errekak egiten duen bihurgune estu harek uzten duen zelaitxo mugatua, zuhaitz zabalaren itzala ordu batetatik aurrera gutxi go-
rabehera, zure izena zuhaitz haren enborrean, sakon. Portuko uretara munduko salto leihaketak, harmailetan podium inprobisatua. Metaturik geratzen ahal dira esperientzia horiek guztiak, metatuta denboraren meandroetan. Gruak direla eta mina bideetan, gure zaborra portu uretan, superportu antzeko proiektuak arroken gain, metaturiko hori guztia Hendaian, Ondarretan, Grosen nahi dute hustu, olatuek lasai xahutzeko, lasai hondoratzeko, hondartzan.
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 34.a (2007ko maiatza) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
05 Zutabeak.
20 Odriozola.
Joxe Juan Ugalde, Ainara Gurrutxaga, Jon Maya, Itziar Navarro eta Eider Rodriguezen testuak.
Pasaiako Udal Euskaltegiko irakaslea izan da azken 25 urteetan. Gure hizkuntzaren gainean teoria interesgarriak egin ditu.
24 Musika.
nagusia
Urtero-urtero, zuhaitzen loratzearekin batera, Errenteria-Oreretan Musikaste ekitaldia antolatzen du Eresbilek. Iñigo Arizmendik erreportaje ederra egin du.
12 Xabier Iguaran. Gizon berezia da Iguaran. Euskararen aldeko borrokalaria, eta, oro har, bizitza naturarekin uztartzearen aldekoa.
12 20
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
24
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
25/5/07
14:20
Pรกgina 1
o005_on
22/5/07
12:27
Página 1
iritzia Puntua
Joxe Juan Ugalde
Ondo ikasi: ‘shortsea shipping’
asaiak ez du itsas autopista izateko aukerarik, tokirik ez duelako. Gipuzkoako portuaren aukera gainbehera doa, eta Bilbokoa sendotzen ari da. Linea hauek esleitzeko lehiaketa publikoa aurten egingo da”. Horixe da berriki Gipuzkoako egunkari batean irakurri dudana, orri beteko artikuluan. Honela hasten du artikulua izena hizki beltzez azpimarratzea merezi lukeen kazetariak: “Kamioi irauliak, gidari zaurituak, kilometrotako auto ilarak eta milaka gidari desesperatuta. Katastrofe hau konpontzeko modua itsas autopista zabaltzea da”. Ondoko koadroan itsas autopista (shortsea shipping) zer den azaltzen digu kazetariak, oso modu labur eta didaktikoan: “Kamioien zirkulazioa murrizteko asmatutako itsas lineak dira. Kamioiak itsasontzitan eramaten dira, kilometro asko eta mugak pasatu beharra saihesteko. Europako Batasuneko Interreg III programak sustatzen du proiektua. Espainiak eta Frantziak itsas autopista bat edo gehiago esleituko dituzte aurten Kantauriko portuak Atlantikoko beste portuekin lotzeko. Pasaiako aukera aztergai izan da Gipuzkoako errepideetako trafikoa arintzeko, baina ez du tokirik bere kaietan”. Hurrengo lerroetan portuko presidentearen aipamena egiten du kazetariak, esanez, galdutzat ematen duela Pasaia itsas autopisten sarean sartzeko aukera toki faltagatik. Bilbo, tokia duelako eta trenbidea eta errepide sarea gertu dituelako, erraz sar liteke sarean. Brujasekin eta Dunkerquerekin lotzea aztertu dute dagoeneko Eusko Jaurlaritzak eta portuko arduradunek. Egunkariko artikuluaren hasiera alarmistari, traza susmagarria hartu diot. Berriz ere Jaizkibel atzeko portuaren beharraz hitz egin digu kazetariak. Alegia, kanpoko portua eginez gero, errazagoa izango litzatekeela gure portua (edo Madrilgoa) itsas autopisten sarean sartzea. Aipatzen ari garen egunkari horretan bertan, Espainiako Sustapen Ministerioaren aginduz, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Xabier Martínez de Osesek dio, izatekotan, Pasaia eta Ham-
P
burgo arteko itsas linea izan litekeela bideragarria, Europako gainerako portuak hurbilegi daudelako. Bere unibertsitateak Sustapen Ministerioaren aginduz egindako ikerketaren ondorioa da. Eta datua ematen du: egunean hiru itsasontzi irtenda, astean 300 kamioi gutxiago pasatuko litzateke Irungo mugatik. Gehiago ere bai, itsasontzi gehiago erabiliz gero. Har dezagun kontuan, egunean 9.000 kamioik zeharkatzen duela Irungo muga. Datu horiek aldean jarrita, ez dirudi hipotesitan darabilten Pasaiako itsas autopista Gipuzkoako errepideetako trafikoa arintzeko bide eraginkorra izango litzatekeenik. Eta portura ez al lirateke kamioiak errepidez iritsiko? Non arinduko litzateke trafikoa?
ITSASOZ, GERESTIAGO. Gainera, Errepideko Garraio Sektoreak dio errepideko garraioa itsasokoa baino merkeagoa eta azkarragoa dela. Beraz, joko al luke sektoreak garestiagoa den garraiobide bat erabiltzera? Ze abantaila eskainiko lioke, benetan, itsas lineak, Europara irten behar duen kamioilariari? Logikoa al da itsas autopistarako sarrera, inbutu estu bat izatea, Bilboko portuak trenbidea eta errepidea, zabal-zabal, horren gertu izanda? Azpiegitura estrategikoak lurraldearen antolamendu osoaren barruan ulertzen ditut. Nola nahi ere, ez naiz itsas linea horien kontrako. Jartzekotan, Bilboko portua izan liteke toki egokia. Portua prestaturik dago gisa horretako zerbitzua eskaintzeko. Ez dago Pasaia versus Bilbo dinamikan sartu beharrik. Pasaia itsas autopisten sarean sartzeak, Gipuzkoako eta Irungo mugako trafikoa arinduko lukeela sinesten duenari, zer axola beharko lioke helburu hori Bilboko portuaren bidez lortzea? Edo, besteren bat da arrazoia? Nire ustez, itsas autopista, shortsea shipping edo dena delakoa, kanpoko portua beharrezkoa dela sinistarazteko beste aitzakia bat da. Gure eskualdeak eztarrian du garapen jasangarriaren muga. Itotzeko ez du asko behar, eta halere, gurean jarri dute min orokorra sendatzeko esperantza. 05
o006_on
25/5/07
15:34
Pรกgina 1
o007_on
22/5/07
12:34
Página 1
artikuluairitzia
Koma
Ainara Gurrutxaga
‘Ezlekuak’
artu zure tiketa mesedez. Coja su ticket por favor”, esan eta papertxo bat eman zidan Biteri kaleko Kutxako makinak. Isilik gelditu zen berriro ere aretoa. Disimuluz begira nituen begien artetik pasa, eta paretako pantailari so egin nion: 48 zenbakia 2. leihatilara, zioen. Eta nire papertxoan 63 jartzen zuen. Kaka, ez zidan eta 23tako topoa hartzeko denborarik emango. Berokia kendu eta libre zegoen eserleku urdinerantz jo nuen, hasperenka. 52 zenbakia 3. leihatilara, pantailak. Jendea alde batera eta bestera begiratzen hasi zen urduri, 52 zenbakiduna ez zen nonbait inon ageri. “Jendea zenbakia hartu eta erosketak egitera joaten da, a zer azala!” bota zion emakume batek senarrari haserre, denok entzuteko moduan. Irribarre erdiak inguruan eta isiltasun huts hura berriro. Ondoan nuen agurearen eskuetara joan zitzaizkidan begiak. Urteen joanak markatutako eskuak ziren, gogortutako eskuak, lana egindakoak. Baserritarra zen, dudarik gabe. Tente arraio eserita zegoen, ezkerreko eskuan kartila ondo helduta zuela. Kuriositatea piztu zidan gizon hark. Askotan jaitsiko al zen herrira? Arrotza egingo al zitzaion? Eginbeharrekoak amaituta bere baserri-irlako zelaietara itzuliko zela azaldu zidan irudimenak. Txanda iritsi eta han abiatu zen, errenka. 55 zenbakia 2. leihatilara. Bitxiak dira halako lekuak. Jendea badator eta badoa, elkarri begiratu ere egin gabe, egitekoa egin eta ospa. Marc Augé antropologoak ezleku deituko lioke leku honi. Haren iritziz egun gero eta ezleku gehiago sortzen dira gizartean, berak gain-modernitatea deitzen dion garai honetan. Azaltzen duenez, ezleku horietan arau konkretu batzuk daude, kode batzuk, gizabanakoak inorekin ia harremanik gabe betetzen dituenak. Kutxan, esaterako, papertxoa hartu, zenbakia begiratu, pantaila ikusi, itxoin, leihatilara joan… guzti hori ahal bada inorekin hitz bat gurutzatu gabe. Autopistak, gasolindegiak, supermerkatuak eta aireportuak aipatzen ditu ageriko ezleku gisa. Horietan jendea igaro besterik ez da egi-
H
HILEKO ESALDIA
«Elkar biltzeko ohitura zuen garaia hori ere, ‘memoria’ izango da hemendik gutxira».
ten, bere bakardadean, anonimatoan. Identitaterik gabeko guneak dira, arimarik gabekoak. Dudarik gabe, hura ezleku bat zen. 58 zenbakia 3. leihatilara. Jolas moduan, denbora pasa behartuan, herrian zenbat ezleku zeuden pentsatzen hasi nintzen. Baita larritzen hasi ere. Diskoteka musikarekin erosketak egitera gonbidatzen duen merkataritza gune berri hori etorri zitzaidan burura lehenik. Ezlekua. Baina segituan hain agerikoak ez ziren beste ezleku batzuk otu zitzaizkidan, batzuk, paradoxikoki, jendea elkar komunikatzeko sortuak: Errenteria Hiria Kulturgunea esaterako, egun ia programaziorik gabeko gunea, mirariz emanaldiren bat egonez gero, sartu ikusi eta ospa egiteko gonbita luzatzen duen mausoleo tristea, ezleku bat! Edozein irakurzale ere uxatzen duen liburutegiarekin oroitu nintzen ondoren, edo gero eta lehorrago dauden kaleekin. Eta Second Life-rekin eskandalizatzen gara!
NORTASUNAREN GALERA. 62. zenbakia 4. leihatilara. Kontua da, eta Augéren ideien haritik, ezleku-en ugalketa horrek identitatearen galera dakarrela berarekin. Ez dugu espaziorik elkartzeko ez eta bestearengan geure burua topatzeko ere. Isolamendu bortitz baterantz goaz. Pentsalariaren arabera, gizarte berri honetan leku antropologikoek ez dute lekurik. Memoria lekuak diren horiek, isolatu egiten ditu eta eremu hesituetan itxi. Hortxe ikusi nuen berriro ere aitona leihatilan. Tripak nahasi zitzaizkidan. Kontua da, jendeak elkar biltzeko ohitura zuen garaia hori ere, ‘memoria’ izango dela hemendik gutxira. Eta nostalgia berarekin gogoratuko gaituzte zenbaitzuk. Herriak Kutxa sukurtsal erraldoi, komertzio gune diskotekero bilakatuta. AHT-ak, dudarik gabe, kontribuzio berezia egingo du hori horrela izan dadin. Hori bai, lasai egon gaitezke, errotulu erraldoiak egongo dira eta trenbide bazterretan, Madrilera lanera doazenek jakin dezaten noizbait bertan herri ‘antropologiko’ bat izan zela. 65.zenbakia 2. leihatilara. Nola? Txanda pasa zitzaidan konturatu gabe. Kaka, bost gutxitako topora ere ez nintzen iritsiko. Desesperazioak jota, bizkar atzetik ahots hura zuzendu zitzaidan berriro, isekaz bezala: “Hartu zure tikea mesedez. Coja su ticket por favor”. 07
o008_on
25/5/07
14:36
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Guztiok dantzari, kantari... ñádase saltos, brincos, a cual más, encuentros, etc... ¿ A qué se va?, ¿a estar como estacas?, ¿o a andar graves como gigantones? Miradas cariñosas. Pues qué, ¿no se han de estimar mutuamente? Cierto descuido con cuidado; de cuando en cuando unas palabritas cariñosas. Nada de esto puede castigar el señor alcalde ni celar el tamborilero; mas todo esto es tan regular en los bailes en questión, como el que haya uvas donde hay viñas”. Aita Palaciosek XVIII.mendean idatzitako testu baten zatitxo bat da hau, eta argi nabari da dantzak orduan zuen funtzioa. Baina hori, nola ez, batzueri ez zitzaien gehiegi gustatzen. XVIII. mendeko Iruñeko gotzain Irigoienek, honakoa idatzi zuen: “Hacemos saber que por los informes ciertos de personas… Hemos llegado a entender que en los bailes y danzas que acostumbran en varios pueblos entre hombres y muje-
A
Jon Maya
08
res, suelen cometerse muchas y graves ofensas de la divina majestad, en abominables excesos, y desórdenes públicos...” Mendeetan zehar, dantzak harremanak egiteko, ligatzeko, zirri batzuk bilatzeko edota elkar ezagutzeko balio izan dute. Dantzariak, denok gara. Modu batera edo bestera, gorputz orok du mugimendua eta mugimendu horretaz gozatzeko gaitasuna. Dantza ez dute soilik agertoekietara igotzen diren dantzariek egiten. Herri dantza ezin dugu soilik ikuskizun bihurtu. Oholtza gaineko ikuskizunak hor daude, baina plazer hutsezko dantzak ere bai. Plazan, tabernan, dantzalekuan… Lotua, askatuta, brinkoka… Afalondoko abeslari guztiak ere, ez dira Ainhoa Arteta! Horregatik, oso interesgarriak iruditzen zaizkit azken aldian abian jarri diren ekimenak. Dela Erromeria Eguna, direla igandetako muxiko saioak, launbateko kantu saioak... Kantatu, danzatu… gozatzeko.
o009_on
22/5/07
16:04
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Beltza Eider Rodriguez (idazlea)
Gauzei buruzko gauzak Eider Rodriguez idazleak gaurko gizarteari buruzko kritika egin du testu honetan, Pablo sastre idazlearen ‘Gauzen presentzia’’ liburutik abiatuta
endaiara etorri nintzen bizitzera, Orereta bilakatu zen hesi lasterketaz gogaituta: kale ezin pasiatua, aire ezin arnastua, etxe ezin ordaindua, auto ezin aparkatua. Orain, etxe berrira iritsi aurretik, maiz gelditzen naiz kateatuta auto artean, batez ere eguzki izpien deiadarraren atzetik haragiak egurastera abiatutako udazaleen erruz. Autoetako pegatinak begiratzen ditut pasieran. Utopiak pegatinetan laburbildu zitezkeen garaia gogoratzen dut. Utopia autoa baino garrantzitsuagoa zeneko garaia. Autoa kolektiboa zen. Batek autoa zuen, gainerakook ez. Eta plaiara joateko agendak bateratzen genituen. Lagunaren autoan pegatina paratzea zilegi zen. Ondoren historia, edo utopiak, edo pegatinak bukatu zirela dirudi. Autoa zatartzeko, politizatzeko, susmopeko bilakatzeko beldurra hedatu zaigu. Gaur egun, autoa ez baita batetik bestera ibiltzeko gailua, autoa kalibre handiagoko
H
nahiak betetzera etorri da, gu salbatzera, gu zoriontsu egitera. Gaurko butxadura ez da ordea udatiar idioten errua izan. Kamioi batek matxura izan du. Zalantza bat: Zer garraiatzen ote dute kamioiek? Zertaz daude beterik? Norentzako dira gauzok? Telebistan maiz ateratzen dira kamioi ilarak, eta erreportaria haien kabinetan barneratzen da, igandeetan zirkulatzeko debekuari buruz zein iritzi duten jakinarazteko. Inoiz ez dut entzun kamioiak zer daraman, norentzako den eta zein presa duen galdetzen. Irakurri berri dut Pablo Sastreren Gauzen presentzia saiakeran: «Plastikozko baldeari begira nago. XIX. mendean, ez zen plastikozko balderik. Hara artean baldeak metalezkoak izaten ziren, edo lurrezkoak. Noski plastikozkoak arinagoak eta merkeagoak ere badira. Hala izatearekin, haiek ditugu erabiltzen, eta gure etxeetatik ezkutatu egin dira metalezko on-
tziak. Plastikoa fabrikak egiten du. Plastikoa, pitzatu-edo egiten denean, bota egiten da. Metala, auzoko perzgileak edo kauterrak konpondu zezakeen. Galdu den jakitate horri begira nago». Maiatzean artisautza azoka antolatzen dute Oreretan. Gaur egun, sarrera ordaindu beharra dago tximinoa (saskigilea) tximinokeriak (saskiak) egiten ikusteko. Tamalgarria ikustea artisaua langile modernoaren begiradapean. Langile modernoak ongi daki, artisauak berak inoiz laztanduko ez duen jakitate bat gordetzen duela. Erdi Aroko azokena oraindik eta larriagoa da. Bertan, azoka zirkua denik ere ez da ezkutatzen, batzuk bufoiz jantzita eta besteak ostalier bulartsuz, lastoz eta ikurriñatxoz betetzen dizkigute kaleak. Nik ez dut balderik inguruan, baina begiratzen diet inguratzen nauten gauzei, industriak okaztatuak. Eta niri ere oka egiteko gogoa datorkit.
Epe laburrerako promesak konomia liburu bat itzultzen ari ginela, ideia teoriko interesgarri bat aurkitu dut, egun hauetako hauteskundeei begira ongi datorkiguna. Kontua da agintariek –administrazio zentrala, autonomiak, lurralde historikoak, udalerriak...–, erraza dutela gure herriko azpiegiturak, jarduerak, osasun-zerbitzuak edota bestelako zerbitzuak hobetuko dituztela agintzea. Promesa horiek betetzerakoan azaltzen dira komeriak! Nolanahi ere, baliabideak iristen ez bazaizkie, haiek ere zorpetzeko aukera dute, guk bezala. Herri erakundeek zergetatik jasotzen dituzten diru sarrerak agindutako programetarako eta gainerako gastuetarako behar dituzten baliabideak baino txikiagoak badira, defizit publikoa izango dute eta hori finantzatzeko zorpetu egingo dira: herritarrei edo finantzaerakundeei dirua maileguan uzteko eskatuko diete. Baina herritarrok konturatzen al gara zorpetze
E
horrek epe luzera dituen ondorioez? Ezetz esango nuke. Analisi ekonomiko politikoaren egile batzuek, egoera horri, bozkatzaileen miopia deitzen diote. Ideia horrek esaten digu bozkatzaileok berehalako egoera ekonomikoaren aurrean erreakzionatzen dugula eta ez dugula kontuan hartzen etorkizunean gertatuko dena. Hortaz, gaur gastu publikoa (besteak beste, gizarte-zerbitzuak hobetzeko, azpiegiturak egiteko, herriko jarduerak eta taldeak diruz laguntzeko erabiltzen den dirua) handitzeak dituen abantailak ikusten ditugu, baina gehiago kostatzen zaigu horren ondorioak ikustea. Beharbada hurrengo batean politikariei eskatu beharko genieke zehazteko zein baliabiderekin bete ahal izango duten agindutako guztia. Izan ere, zorpetzearen bidez finantzatuko badira, hurrengo belaunaldiei ondorengotzan oroigarri polita utziko diegu: beste batzuek erabakitako zorra itzultzea eta urteetan horren interesa ordaintzea.
hONa
Itziar Navarro
09
o010-011_on
25/5/07
14:39
PĂĄgina 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Bizikletak skualdeko txirrinduzale talde batek, bizikleta darabilten hiritarren interesak defendatzeko asmoz, Oarsoaldeko Kalapie Elkartea sortu berri du. Bidegorriak gutxinaka ugarituz doazen heinean, garraio mota hau geroz eta erabiliagoa da. Donostian, antzeko elkarte batek, ia 20 urte daramatza jo eta ke lanean, oso emaitza onekin. Dena dela, guzti honen atzean, egun dugun garraio eredua dago. Jakina da, auto zein erregai enpresek botere itzela dutela egungo ekonomian, eta, ondorioz, haien interesen aldeko garraio eredua bultzatzen dutela erakundeek. Udalek ere interesa badute: TAO, zerga zein isunen bidez diru sarrera politak izaten dituzte. Autoa eduki behar da, eta bat baino gehiago bada, hobe. Gainera, autoek milioika euro balio duten azpiegiturak behar izaten dituzte‌ Oso zaila izango da txipa aldatzea, baina hala ere, zorte on izan dezazuela zuen ibilbidean, Kalapieko lagunok.
E
Kutsadura (II) urreko hilabetearen moduan, kuts adurak berean dihardu gure eskualdean. Inguruaren kutsaduraz izan dugu, eta baita kutsadura politikoaren eragina ere. Eta kutsadura politikoaren barruan, kutsatutako norbanaokoak. Dena dela, kutsatu ofizialez gain, hautes zerrendetan pixka bat miatuz gero, oso itxura garbirik ez duten bestelako norbanakoak topa daitezke. Esaterako, PPk eskualdean aurkeztu dituen zerrendei erreparatzeko beta izan dut, eta hara
A
10
o010-011_on
25/5/07
14:38
Página 2
sakONduziritzia
Beste bat
Aste santua
dol gorriko Letizia printzesaesatari ohiak alaba izan du, bigarrena. Komunikabideek, ohikoa denez, lerdea lau haizetara zabaldu dute. “Hiru kilo eta piko”, “Ahizparen antza du”, “Sofia, zein izen polita” eta antzekoak, hogeita lau orduz. Erditzea izaterakoan, Espainiako Erregina Moskun zen, Rostropovich musikariaren hiletan. Berehala, hegazkina hartu eta etxera. Untxien gisa ugaltzen diren Cristina eta Iñaki, kirol ekintza batetan harrapatu zituen gertakariak, baina azkar asko joan ziren haurra ikustera. Baina, eta Juan Carlos erregea? Erregea, bidai pribatu batetan omen zegoen, auskalo non, eta norekin; urruti beharko zuen, bi egun behar izan bait zituen biloba berria ezagutzeko. Zer egingo diogu, monarkia baten pean bizi gara; oraingoz. Hau lotsa.
asa den hilean, Aste Santuko oportxoak izan genituen. Zuetako askok alde egingo zenuten akaso; hala ere, eskualdea turistaz bete zen antza. Ostatuak, kataluniar, frantziar eta madrildarrez lepo. Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdea turismo feriatan promozionatzen omen du, esaterako Tolosan edota Bordelen. Donostian eginiko Sevatur feriatik bueltatxo bat emateko aukera baliatuz, Oarsoaldeak ezarritako standetik liburuxka bat hartu nuen. Eskualdeko udalerrien gune historikoak, ostatuak, gastronomia, txangoak, museoak eta abar azaltzen dira. Baita argazki mordoa ere. Hala ere, liburuxkan Trintxerperi eta Antxori buruz deus ez dela azaltzen ikusi dut. Ezkutatu beharreko itzalak ote?
O
P
non kutsatu gabeko bi pertsonai topatu ditudan, bata Pasaian, eta bestea Oiartzunen. Oiartzungo zerrendakoa Eurodiput atu famatu bat dugu, polizi buru ohia eta M11-ko auzian zeresan handia eman duena, ez omen zuelako egia esan. Pasaiakoak aldiz, zinegotzi karguan errepikatzeko asmoa du, nahiz eta epaitegian bere kontrako dozenaka salaketa pilatzen diren; jakin badakigu aurkako salaketak izateak berez ez lukeela ezer esan behar, baina… 11
o012-015_on
21/5/07
13:50
Página 1
nagusia
XABIER IGUARAN euskara irakaslea
“
Geure baitan dago geure gaixotasunen sendabidea” Testuak: Alaia Martin Argazkiak: Lander Garro
era ote da?». Zeure buruari hori galdetu aurretik jakingo duzu bera dela. Bizar eta ile luzearen azpian ezkutatzen den norbait ikusiko duzu, ezkutatzeko ezer ez duen norbait. Ez duzu jakingo arretaz edo disimuloz, baina jakingo duzu goitikbehera aztertu zaituela. Bekainekin eta irribarre txiki batekin agurtuko zaitu, eta grabatzen hasi aurretik hasiko da memorian gordetzeko moduko gauzak esaten. Gauza asko egin dituelako da ezaguna Xabi Iguaran, baina bost axola zaio ezaguna den edo ez, gauzak egitea omen da kontua; egitea, eta kito. Gauza asko egin eta egiten ditu. Euskara eskolak ematen ditu, euro baten truke, sendabelarrez erruz daki, Oiartzungo iturriak berritzen ari da… Iraganarekin maiteminduta dagoela esango du baten batek, eta baliteke, baina iragana orainaldira garraiatzeko eginahala egiten du, behintzat. Vespa gorri baten gainean laburtzen du bien arteko distantzia.
B
Lasarten, Bilbon eta Oiartzunen bizi izan zara. Zerk eraman zaitu leku hauetara?
Ni lasartearra naiz berez, bertan jaio nintzen. Amona, berriz, Oiartzungoa zen: Labandibar. Pena 12
handia dut, egia esan, ezagutu ez nuelako. Lehen urteak, hortaz, Lasarten egin nituen, lehen ikasketak ere bai…Gero seminarioan ibili nintzen, pasionistekin, eta baita Bilbon ere, Politika ikasten. Beti arduratu izan nau Euskal Herriaren egoerak, eta ez dakit, zerbait konpon genezakeen esperantzarekin edo, horretan hasi nintzen. Gero gogoa piztu zitzaidan berriz Donostialdera etortzeko, eta hala egin nuen. Asmoa, ikasketekin hemen jarraitzea zen, baina esan zidaten aurreko notek ez zutela balio hemen, eta azkenean hutsetik hastea erabaki nuen. Ez zen erabaki txarra izan. Ikastaro mordoa egin izan ditut, oso arlo ezberdinetakoak, eta nire kabuz ere, asko irakurritakoa naiz; biokimikari buruzko testuetatik hasita, filosofiari buruzkoetaraino. Filosofiara ikuspegi berrien bila jo nuen, zer topatuko. Marx, Engels… eta abarrekoen obra irakurri nuen. Langileen iraultza aipatzen zuten haiek gako gisa. Gaur egun langile asko konformistak dira, morroiak, dirua dute batik bat buruan, eta nik uste dut gehiago pentsatu behar genukeela guztiaz. Eta pentsatzen duguna esan, hori ere bai. Eta euskararekin ere gauza
o012-015_on
21/5/07
13:49
Pรกgina 2
gizarteanagusia
13
o012-015_on
21/5/07
13:49
Página 3
gizarteanagusia Euskararen munduaz gain, bada liluratzen zaituen beste mundu bat; sendabelarrena.
Amak helarazi zidan sendabelarrei diedan estimu hori, eta baita hauei buruz majo irakatsi ere. Berak azaltzen zidan belar bakoitzak zertarako balio duen, nola izena duen, noiz den biltzeko garairik onena… Uste dut zaletasuna hortik datorkidala. Liburu bat ere argitaratu nuen, Intxixu Kultur Elkartearekin batera. Harrera oso ona izan zuen, eta berriz argitaratu genuen, bigarren aldi honetan kolore eta guzti. Liburu hori oinarri bat da, abiatzeko behintzat baliagarria. Belarren deskribapena ageri da, bakoitzaren erabilpena… Lagungarria izan liteke. Norberak esperimentatzea ere polita da, ezta?
bera: euskaldunak garela pentsatzen dugula, euskaraz esan behar genuke?
Jakina. Nik euskarako ikasleei eskolak ematen dizkiedanean, edo sendabelarrei buruz ikastaroren bat antolatzen dudanean, ez dut onartzen inork gaztelaniaz egiterik. Alferrik gabiltza bestela. Nik gurearen alde egingo dut beti, pentsatzen dudanaren alde, eta kito. Badakit egiten dutenetatik asko kartzelan daudela, baina guk gure kultura dugu, eta ez dugu denen kultura nahi, gurea nahi dugu. Libre izaten saiatu behar dugu, sistemari kontra egiten. Euro baten truke euskarazko eskolak ematearen kontua, nondik dator?
Istorio luzea da: aldi batez, aspaldi, portuan egon nintzen lanean, baina jakin nuen euskara eskolak emateko irakasleak behar zirela, eta izena eman nuen. Bi irakasle behar zituzten, antza, eta ni hirugarren geratu nintzen aukeraketa hartan. Baten batek zorte txarra izan nuela esango du, baina ez; 14
nire aurretik zegoenetariko batek ezezkoa eman zuen eta hurrena ni nintzenez, hasi nintzen irakasle-lanetan. Garai hartan sortu genituen bertso-eskolak, garai hartan ahalegindu ginen herriko azokak suspertzen… azken batean, euskal giroa sortzen. Xenpelar euskaltegia orduantxe sortu genuen, eta Lezon, Trintxerpen… jarduten genuen eskolak ematen. Garai hartan antolatu genituen bertso-afari batzuk Basarri, Uztapide, Lezoti… eta garaiko beste bertsolari batzuekin ere. Kontua kultura zabaltzea zen, eta herri guztiari zabaltzea; denona dela erakustea. Zeregin ugari izango zenituen, beti batetik bestera...
Bidaietan eskoletan baino denbora gehiago pasatzen nuen kasik, eta nekatu egin nintzen batetik-bestera ibiltzeaz. Halako batean, Oiartzunen ere non irakatsia bazegoela jabetu nintzen. Iruditu zitzaidan kanpotar gehien bertan zeudenez, Arraguan eta Altzibarren egongo zela premia gehien, eta horretan hasi nintzen.
Etxez etxe, atez ate joan nintzen euskara zenbatek zekiten ikusteko eta, gero, azterketa bukatuta, lanean hasi ginen. AEK ere garai hartantxe sortu zen eta hasieran eurekin egiten nuen lan. Gero, bakoitzak bere bidea hartu zuen eta nik 20 duroren truke klaseak ematea erabaki nuen. Oraindik bertan jarraitzen dut, Aierdi baserrian, Ergoienen, apenas aldatu den ezer... Beno, lehengo 20 duroak euro bat dira orain, baina ikasleek esaten zidaten xentimoekin gora eta behera ibiltzea lelokeria zela eta… Ikasle premiarik duzue?
Premiarik ez, baina edozein izango da ongi etorria. Polita da, jende asko batzen gara, eta zenbaitetan irtenaldiak egiten ditugu. Bizkaiko hainbat txokotara, maskaradetara, Nafarroara… Euskal Herria eta euskal kultura zein zabala den ahantz ez dezaten. Es an bezala ik asle nahi duten guztiek dute gurean tokia, baina baita irakasleek ere. Baldintza bakarra, euskalduna izatea.
Bai, noski, ez dago mendira joan eta zure kabuz ezagutzen joatea bezalakorik, eta nik horretara animatu nahi dut jendea: hamar urte daramatzat ikastaroak eta irtenaldiak antolatzen, eta aurtengoa Ataunera egingo dugu. Bertan bada sendabelarrez izugarri dakien emakume bat eta hari egingo diogu bisita. Osasunbide herrikoiak behar ditugu, alternatiboak, behingoz engainutik ihes egiteko.! Engainutik?
Bai, engainutik. Benetan sinisten dugu norbaitengana joan, eta begiratu batekin nola senda gaitezkeen jakin dezakeela? Guri dirua ateratzeko modu bat besterik ez da, negozio bat. Gure baitan dago gure baitako gaixotasunen sendabidea. Gorputza bere burua sendatzeko prestatuta dago, eta berak ematen digu sendatzeko behar duguna, berak eta naturak. Pixaren balioaz, esaterako, inor gutxi fidatzen da. Nazkagarria iruditzen zaie gehienei, baina, pixaren %90a ur purua da, ur garbia. Engainatu egiten gaituzte termino arraroekin geure burua nahastu nahian: adibidez, haurdunaldietan emakumeek sabelean haurra babesteko izaten duten likidoari likido amniotikoa
o012-015_on
21/5/07
13:48
PĂĄgina 4
Liburua
Xabier Iguaranek Intxixu Herri Kultur Lantaldearen laguntzaz liburua kaleratu zuen, sendabelarrei buruz. ÂŤHerri sendabidearen kultura oraindik ez da galdu, eta ez da galduko, behar eta maite duena bizi bada. Oiartzungo Intxixu Herri Kultur Lantaldeak, osasuna, botika, eta ospital negozio bihurte dutela ikusirik, herrira jo eta sendabide naturala eta herrikoiaren ikastaroak antolatu dituÂť. Horrela aurkeztu zuten liburua. Liburuan, bestetik, sendabelarretan jakintsuak direnen aholkuak bildu zituzten. Sendatzeko modu horretan interes duen ororentzako, ezinbesteko gida duzue. Egilea: Xabier Iguaran. Argitaletxea: Intxixu. Izenburua: Zilarrezko aitzurra. Orriak: 120. Atalak: Gure irakasleei. Gure laguntzaileak. Gure aurrekoak. Belar txarrak. Belar txarrak ote? Sasi, sastraka, hutsik ote? Zur, zurkaitz, zuhaitz! Etxekoak, baratzekoak! Beste eta beste, mila era! Belarrak biltzen. Zer dute belarrek
sendatzeko? Ondoeza eta gaitza zerrenda.
Hau Iguaranen amonaren jaiotze agiria da. Familiaren erroetan arakatu zalea da Iguaran.
gizarteanagusia deitzen diote. Bada, aztertzen hasten zara, liburuetan eta, eta jabetzen zara pixaren oso-oso antzeko osagaiak dauzkala. Berez, gauza askotarako da benetan mesedegarria, berriz esango dut: gugan dago gure botikina. Gainera, gehienetan, ez dugu zertan urruti joan sendabide bila: besarkada bat denean, behar duzuna besarkada bat da, zure sendabidea, masaje bat behar duzunean, masaje bat, eta musu bat behar duzunean, musu bat. Lehen aipatu duzu amona ezagutu ez izanak penatzen zaituela. Azken aldi honetan, aiton-amonekin maiz ibiltzen zara, eta baduzu proiekturen bat edo beste, ezta?
Argazki honetan ikusten den bezala, Xabier Iguaranek sutsu hitz egiten du, esaten duena sinetsiz. Beheko argazkian, Iguaran ONeko kazetariarekin ikusiko duzue, Alaia Martinekin.
Hala da. Sendabelarrez ere, asko jakiten dute, eta dakienari entzuten jakin behar da. Bestalde, gutxik ezagutzen dute gure kultura haiek bezain ongi eta gutxik dute haiek adina esateko. Auzoko zaharrentzako egutegiak egiten ditut sendabelarren aipamenekin, eta beraiekin egoten ere saiatzen naiz. Proiektu berriak Intxixu Ergoien Taxi edo antzeko zerbait izango du izena, eta izenak aurreratzen duen bezala, taxi gisako bat izango da. Adin batetik aurrera, adindu asko bere etxean bakartzen da, ez duelako irten nahi, edo batzuetan, ezin duelako, eta ez du apenas traturik izaten bere adiskideekin. Nik inguruotako aiton-amonak elkartu nahi ditut, arratsalde-pasak antolatu, zaharren egoitzara bisitak egin ditzaten proposatu‌ Historia ikastea bezain aberasgarria da historia bizi izan dutenei kontatzen uztea. Nik zaharren bizitzaren mezua jaso nahi dut, ez dut galtzen utzi nahi. Xelebretzat izango zaitu askok. Zer esango zenieke zuk?
Ezer gutxi: libre izaten saiatzeko, hausnartzeko, eta esateko hausnartzen dutena. Eta topatzeko bakoitzak bere lekua, ematen digutenean geratu beharrean. Denok dugu geurea. 15
o016-019_on
22/5/07
12:24
Pรกgina 1
nagusiakkultura
Asier Urbietaren azken film laburreko irudia da hau; haurrak Nikola Zalduegi izena du. Gaztea da, baina kamerarekin kimika ezin hobea du.
MUSIKA
irudi izan daiteke Asier Urbieta oreretarrak bosgarren film laburra filmatu du asteotan; musikaren sedukzio gaitasuna landu du oraindik izenbururik ez duen lan honetan Testuak eta argazkiak: Lander Garro. 16
o016-019_on
22/5/07
12:24
Página 2
kulturanagusia
Ezkerretik eskuinera: Nikola Zalduegi, Iker Ibarluzea, Telmo Esnal, Andoni Mendizabal, Iñaki Loinaz, David Aguilar, Juantxo Esnal, eta Gorka Rodriguez. Kuadrilla ederra osatu zuten filmaketa burutu ahal izateko.
ematia eta burugogorra, setatia eta nekaezina. Halakoa da Asier Urbieta zinegile oreretarra. Buruan daukana kosta ala kosta aurrera ateratzen duenetakoa da, langilea eta grinatsua delako, ilusioa kutsatzen duen horietakoa. Bertute horiei esker, bosgarren film laburra filmatzea lortu du, horretarako talde eder baten laguntza lortuz. Haurtzaroa, bizitzaren zailtasunak, eta musikaren lilura uztartu ditu Urbietak, Harkaitz Cano lasartearraren Kare zurizko hormara itzuli ipuinean oinarrituz. Film laburrak egiteko modu asko dago, baina gutxitan izaten da lantalde egoki bat izateko aukera. Arrapaladan eta lagunaren kamerarekin egindako film labur asko ikusi ditugu: kamera dardar batean, argiztapen eskasa, aktore txarrak, moztu gabeko eszena negargarriak, istorio zentzugabeak...
T
Sekulako lana da film bat modu serioan aurrera ateratzea. Lehenik, dirua eduki behar da, baina, hori, dakigunez, gutxitan gertatzen da. Dirua faltan izanez gero, ordea, bada etsitzen ez duenik, talde egokiaren bila jarraitzen duenik, alegia. Ariketa zaila da, baina ez ezinezkoa; diruaz gain, badira beste gauza garrantzitsuak, eta hori zineman dexente baloratzen da –ez beti, noski–. Eskarmentua izatea, adibidez, ez da txarra. Eskarmentuak, lagunak ematen ditu. Eta horixe du Urbietak: esperientzia. Esperientziarekin batera, ordea, beharrezkoa da halako izena edukitzea, modu arruntean ‘izen ona’ ezagutzen dugun hori. Hori ere badu Urbietak, mutil zintzoa eta eskuzabala delako, eta besteentzako lana erruz egiten duelako –dakielako–. Bi gauza hauek edukita, eta istorioan sinetsita, –eta sinesmena indar bilakatuta–, agian lortuko du
‘Kare zurizko hormara itzuli’ Harkaitz Canoren Kare zurizko hormara itzuli ipuinean oinarritatutako testua erabili du Urbietak filma idazteko. Horra jatorrizkoaren zati eder bat: «Arintasun gehiegia sentitzen nuen gorputzaren eskuin aldean. Ez nuen ezeren falta nabaritzen, arintasun arraro bat baizik. Oreka mantentzea nekezago egiten zitzaidan oinez ibiltzean, areago pianoa jotzean. Kontrapisu bat behar nuen, hori izango zen agian irtenbidea. Kuku-erlojua eraitsi nuen hormatik. Gerrikoarekin korapilatu eta muinoiari lotu nion erlojua, nola hala. Hark ematen zidan halako sendotasun sentipen bat, kontrapisu bat eskuin aldean, esku inerte bat izatearen sentimendua, bederen. Eseri nintzen ostera pianotzarraren aurrean: tortura tresna mehatxagarria begitandu zitzaidan, une batetik bestera jiraka hasiko zen Erdi Aroko gurpil hezur-birrintzailea». zuzendariak lan talde aproposa, ekipo egokia. Eta bildu, behintzat, bildu zuen Urbietak talde ederra. Erakartzea lortu zuen, biltzea baino gehiago. Kafe baten bueltan istorioa kontatzea, eta taldekideak banan banan konbentzitzea: «Hi, handia egingo diagu!». Horrela gertatzen dira zineman gauza asko –film asko–: norbai-
tek sekulako gogoa zuelako istorio bat kontatzeko. Horrexegatik bakarrik. Azkenean, talde indartsua bildu zuen Urbietak, eta apirilaren 28an filmatu zuten pelikula, egun oso batez, Hendaiako etxe handi batean. Zinema zuzendariek istorioak kontatzeko tema izan ohi dute. Istorio bat kontatzeko, ordea, sekulako iraultza egin behar da. Esate 17
o016-019_on
22/5/07
12:23
Página 3
kulturanagusia
Soslaia Asier Urbieta 1979ko urtarrilaren 18an jaio zen, Donostian. Orereta Ikastolan egin zituen ikasketak, eta gaztetan, besteak beste, Xenpelar bertso eskolan aritu zen, Ibon Zabala zena eta beste hainbatekin batera. Beranduago, Madrilera joan zen, zinema ikastera. Azken bost urteak han eta hemen pasatu ditu, Madrildik Euskal Herrira, errodajetik errodajera. Semáforo izan zen bere lehen film laburra, eta honen ondoren, beste lau egin ditu: Perfume, Lartzabal, Arco Iris, eta azkenekoa, izenbururik gabekoa. Maitasuna eta kasualitatea nahasi ohi ditu Urbietak bere istorioetan, erakargarritasuna, lilura, zortea, eta paradoxak. Horiek dira erabiltzen dituen osagaiak. Mezu nahasia uzten du gehienetan Urbietak bere lantxoetan, tesi anbiguoa, nolabait esatearren. Amaieran, ikusleak nahi duena ulertzeko askatasuna izango du, zerbait ulertu nahi izanez gero. «Zineman ez da dena sinetsi beharrik; zinema, zinema da», esan ohi du oreretarrak. baterako, 7:00etan 25 laguneko talde bat biltzea. Baina lortzen da, mirariz bada ere, eta hala ateratzen dira urtero ateratzen diren film guztiak. Film laburrak, ordea, gauza berezia dira. Bitarteko eskasekin egin ohi dira, asteburuetan, langileen jai egunak bahituz, eta, horregatik, azkar lan egin beharra dago. Gaur hasi, gaur buka. Gerta zer gerta, suertatzen denari iseka eginez, sortzen diren oztopoei hala edo nola aurre hartuz. Gaur, gaur da. Hasi aurretik, dena prestatu beharra dago. Urbieta bera, Hendaiako etxean dozena bat bider izan da, lokalizazioa gainbegiratzen, neurtzen, eta beharrezko gauzak apuntatzen. Etxea, mozorrotu egingo dute. Urbieta bera, 18
Alazne Ameztoi, Blanca Mazarrasa eta Ibai Maritxalarrekin agertu da etxean egun batzuk lehenago. Pianoa, filmean hil ala biziko garrantzia izango duena, egongelaren erdian sartu behar dute. Etxekoekin hitz egin dute, eta pianoa ekartzeko tramiteak hasi: furgoneta alokatu, hitzordua egin, eta abar. Horrez gain, etxea paraje isolatu batean dagoelako itxura eman nahi luke filmeak. Arrasto hiritar guztiak, horregatik, desagerrarazi egin behar lituzkete. Hesietan zuhaixkak jarriko dituzte, haize egokituaren haizeztagailuak egurrez estaliko dituzte, eta etxea lorez apainduko dute, besteak beste. «Istorioa intimoa da, bi pertsonaien artean gertatzen da. Garrantzitsua da bi pertsonai horiez gain ez egotea bestelako presentziarik, bestelako bizitzik», esan du Urbietak. Piano jotzaile maingu baten istorioa kontatzen du filmak, hitz batean esanda. Piano jotzailea, ederki moldatzen da esku bakarrez, eta badu mireslerik: haur gazte bat, futbolzalea eta sentibera. Bien arteko harremana jorratzen du Urbietak Musika film laburrean.
Juantxo Sardon kameralaria, eta zuzendaria, Asier Urbieta.
«Bi, hiru, lehenegoa!». Horixe esan zuen une horretan Gorka Rodriguezek, klaketistak, alegia.
HITZORDUA, 7:30ean. Filmaketaren bezperan, Urbieta sakeleko telefonora itsatsita bizi da. Azken ukituak ematen dabiltza. Biharamunean denak bildu behar dira Hendaiako (Lapurdi) Barrandegi kalean, eta etxea aurkitzea ez da erraza. Blancari deitu dio Urbietak, produkzio arduradunari: «Blanca», esan dio, «Ficoban egingo dugu hitzordua, goizeko 7:30ean». Taldeko 25 lagunek Ficobara iristerik izango dutela bermatuta, errodajeari berari azken ukituak ematea izango da erronka. Juantxo Sardon izango da kameralaria, baina lehendik gutxi hitz egin dute. Sardonek hamaika lan egiten du EITBrentzako –eta baita beste bezero askorentzako ere–, eta lanez lepo dabil. Zaletasunak bultzatuta, ordea, Urbietarekin el-
Asier Urbieta eta Telmo Esnal, Telmo Esnal eta Asier Urbieta: errodaje osoa elkarren ondoan pasatu zuten.
Hendaiako Barrandegi kaleko 28 zenbakia da etxe hau; hauxe izan zen errodajearen eskenatokia.
o016-019_on
22/5/07
12:23
Página 4
kulturanagusia
Fitxa Artistikoa. Ion Zabaleta: Piano
jotzailea. Nikola Zalduegi: Haurra. Bi protagonsitak: Nikola Zalduegi eta Jon Zabaleta.
Traveling-aren gainean, Juantxo Sardon urnietarra; argazkiaren goi aldean, bi oreretar: Eider Rodriguez eta Ibai Maritxalar.
Ez dira eskarmentu handiko aktoreak, baina kamera aurrean beldurrik gabe jartzen direnetakoak dira Jon eta Nikola.
Teknikoa. Zuzendaritza eta gidoia:
Asier Urbieta. Zuzendari laguntzailea: Telmo Esnal. Argazki zuzendaria eta kamera arduraduna: Juantxo Sardon . Arte zuzendaria: Lierni Izagirre eta Ibai Maritxalar. Klaketista: Gorka Rodriguez. Ekoizle zuzendaria: Blanca Mazarrasa. Musika: Joserra Senperena. Soinua: Alazne Ameztoi. Makillajea: Lola Lopez. karlana egiteko gogoa piztu zaio. Horregatik, 6:00etan egin dute hitzordua, eta 7:30ak arte, planifikazioaren azken ñabardurak zehaztuko dituzte. «Nahiko zorrotza izaten naiz planoekin. Film honek, adibidez, travelling asko du, kamera mugimendu ugari, eta hori ondo planafikatu beharra dago», azpimarratu du Urbietak. Goizeko 8:00etan gosaldu du ekipo-ak, eta jada lanean hasi dira. Dekoratzaileak mailuz eta margoz hornituta dabiltza batetik bestera. Elektrikariek etxea kablez bete dute. Zer dirudi horrek? Iberdrola! Argiztatzaileek futbol zelai bat argitzeko adina argi jarri dute. 2.000 watioko foko bat jarri dute, erraldoia: eguzkia. Filmeetako eguzkia, leihotik sartzen dena, horixe izaten da, foko erraldoi bat. Jon zabaleta aktorea, piano jotzailea, andoaindarra da. Mutil irekia da. Hitz eta pitz hasi da iritsi orduko. Etxekoekin, eta taldeko kideekin. Natural. Makillatu dute, eta handik hona jarraitu du, nolabait, ‘izarra’ delako ustea uxatzeko. Erantzukizuna arintzeko agian. Baserrian bizi da, ibai bazterrean. Etxean ere lorategia daukatela baliatuta, belarrez eta lan-
dareez hitz egiten hasi da, aholkuak ematen. «Honbarribiako tomateak sekulakoak dira», ohartarazi die, «zuek ere landatu beharko zenituzkete: lan gutxi eskatzen dute, eta bikainak ateratzen dira». Nikola Zalduegik jokatuko du haurraren papera. Asier Urbietak iragarki baten casting-ean ezagutu zuen, eta orduan jakin zuen berarekin lan egingo zuela. «Nikola ikaragarria da, berezkoa du, ikasi gabekoa, eta kamerarekin lortzen du konplizitatea erabatekoa da», azpimarratu du. Nikola mutil zintzoa da, eta hitz gutxikoa, jendartean ederki moldatzen bada ere. Baloiarekin azaldu da, eta zelaia ikusi orduko, hantxe dabil, baloiari eman eta eman. Urduri ote dagoen galdetuta, keinua okertu du: «Urduri? Bai zera!». Hasi da filmaketa, eta berehala nabaritu da Nikolaren talentua. Begira egoteko agindu dio Urbietak. Begira, beste ezer egin gabe. Ondo bete du agindutakoa Nikolak. Isiltasuna, osoa da. Gorka Rodriguezek lehen planoaren filmaketa iragarri du, klaketaren bidez. Hasi da magia. Hasi da gezurra. Hasi da lilura. Hasi da lana. Hasi da mundutik haratagoko kondaira. Musika. Filmaketa abiatuta, bukatu dira txantxak. 12 ordutan, hogei plano baino gehiago filmatu beharko diztute. Muntatu, kamera prestatu, aktoreei azalpenak eman, eta ekin. Plano bakoitza bospasei bider errepikatu beharko da, emaitza asmoaren mailara iritsi arte –zaila da, baina...–. Urbietari, lasaitasunezko azken unea baliatuta galdetu diogu: «Eta gero, zer?». Irri egin du. «Diru laguntzak bilatzen saiatuko naiz, dena ordaindu ahal izateko. Era berean, filmaren muntaia egin beharko dut. Hori ere zaila da. Izan ere, muntaketaren bidez azken emaitza guztiz aldatzen da. Istorioaren zentzua bera, adibidez. Garrantzitsua da asmatzea. Hori, hala ere, gauean aipatuko dugu; lehenik, amaitu egin behar da: goazen!». 19
o020-023_on
22/5/07
16:01
Página 1
JOXE MANUEN ODRIOZOLA hizkuntzalaria
“
Erabaki politikoak baino gehiago behar dira euskara normalizatzeko” Testuak: Ion Ansa Argazkiak: Lander Garro.
oxe Manuel Odriozola (Altzo, 1948) Pasaiako Udal Euskaltegiko irakaslea izan da azken 22 urteetan. Euskararen inguruko hausnarketan asko sakondu du, eta sakontze hori hainbat liburutan plazaratu. Euskaltegian hartu du ON, irribarre zabalez. Euskararen normalkuntzaren hurbileko historiaren partaide eta lekuko da, eta guri ere lekutzen lagundu digulakoan gaude. Politikan hasi zuen ibilbidea, baina, gutxika, politikaren eragina erlatibizatzen joan da. Asko daki, eta asko jakinarazten du, esaten duen guztia irribarrea eragiteko modukoa ez bada ere.
J
Erabilera Joxe Manuel kritikoa da euskarak kalean duen presentziarekin. “Euskara euskaltegi eta ikastoletan ikasi bai, baina gero kalean ez da erabiltzen”. Izan ere, “Euskara atzerriko hizkuntza moduan irakasten da”, eta, ondorioz, gehienentzat “bigarren hizkuntza da. Euskara Euskal Herriko %80-k jakingo balu ere, hiztun horiek ez badute euskaraz pentsatzen eta erabiltzen, gure identitatea galdu egingo da.”
Euskara irakasle eta soziolinguistikan aditu zarelako zara ezaguna, baina politika mailan ere zure ibilbidea egina duzu.
70. hamarkadan, LAIA alderdiko militante nintzen. Garai hartan normala zen euskalgintzan eta politikan batera aritzea, uste genuelako politikak salbatuko zuela herria. LAIA alderdia Herri Batasunan zegoen, eta ni 1979ko foru hauteskundeetarako zerrendan nengoen. Urtebete geroago, diputatu kargua hartu nuen, eta Euskara Saila sortzea erabaki genuen. Ni nintzen sail horren lehendakari, eta hiruzpalau langilerekin, horien artean Elixabete Garmendia, lanean hasi ginen. Esku bete lan izango zenuten...
Ahal genuena egiten genuen. Ez 20
genekien ezer soziolinguistikari buruz, dena zen berria guretzat. Diru kopuru bat genuen, orduko 400 milioi pezetako aurrekontua izatera heldu ginen. Diru horrekin kanpaina ugari egin genituen, “Euskaraz irakurri, euskaraz idatzi”, eta horrelakoak. Prentsa eta hedabideetan euskara erabiltzeko diru laguntzak ere ematen genituen, Herri Irratia, Radio San Sebastián, Egin eta, orokorrean, euskara erabili nahi zuten guztiei laguntzen genien. Gainera, Udal
o020-023_on
22/5/07
16:00
Pรกgina 2
euskaranagusia
21
o020-023_on
22/5/07
16:00
Página 3
euskaranagusia Euskaltegiak sortzen hasi ziren ordurako, eta haiei diruz laguntzen genien. Tartean Errenteria-Oreretako Udal Euskaltegiari...
Bai, gogoan dut Xabin Olaizola orduko alkatearekin bilera bat baino gehiago egin genuela Udal Euskaltegiaren inguruan. Baina, Errenteria-Orereta gau eskoletatik, –1975-76 urteetatik hain zuzen–, dut ezaguna. Iztietan ematen zituzten eskolak eta dinamika benetan handia zegoen, arduradun dinamiko eta arduratsuak zeudelako. Denetik antolatzen zuten: adibidez, Koldo Izagirre etortzen zen literaturaz hitz egitera; Miren Azkarate, orain Jaurlaritzaren bozeramailea dena ere azaldu izan zen, Patxi Altunaren lagun izanik, “Euskara, hire laguna”, bere euskara irakasteko metodoa hango irakasleei erakustera. Artean, euskara ikasteko metodo batzuk bazeuden ere, ez zuten gaur egungoen antzik izango, ezta?
Zegoen materiala erabiltzen genuen. Gure lana zen herrietako gau eskoletako irakasleei ahalik eta material gehiena banatzea. Horien artean, gaur egun bitxikeriatzat jo daitekeen metodo bat: Gonzalez Txabarri diputatuaren “Jo t a Ke” izeneko metodoa. Garai haietan euskara ikasten aritutako askok izango dute gogoan metodo hura. Gau eskoletan ekin zenion, hortaz, euskara irakasle ibilbideari.
Nik 22-23 urte izango nituen gau eskolen fenomenoak goia jo zuenean. Orduan alfabetatu nintzen Donostiako EUTG-n Patxi Altunarekin. Eta hor ikasitakoarekin, berehala hasi nintzen eskolak ematen. 1974an, UEU sortu berria zela, Donibane Lohizunen gau eskolen kontua eramateko koordinatzaile bat jartzea erabaki genuen. Niri egokitu zitzaidan Gipuzkoako gau eskolak koordinatzearen ardura, eta Euskaltzaindiak Gipuzkoako Foru Aldundian 22
Jaka Joxe Manuel Odriozolak soldaduzkan hartu zuen abertzale kontzientzia. Gasteizen egin zuen “instrukzio fasea” zeritzona, eta bertan Joseba Jakaren lagun egin zen. Bere eraginari esker, besteak beste, egin zen abertzale. Bizitzak ematen dituen itzulinguru bitxi horietako baten ondorioz, Joseba Jaka Beka irabazi berri du Odriozolak. zuen bulegoan hasi nintzen lanean. Aurrerago, politika utzi zenuenean, Udal Euskaltegietan aritu zinen irakasle.
1983an, nuen kargu politikoa utzi eta Elgoibarko Udal Euskaltegian lortu nuen postua. Urtebete geroago Lasarte-Oriara joan nintzen, eta azkenik, 1985ean, Pasaiako Udal Euskaltegian sartu nintzen. Bertan jarraitzen dut oraindik. Euskara eskolak emateaz gain, hausnarketa eta ekarpen ugari ere egindakoa zara...
Ordura arte, gure analisiak Marxismotik abiatuta egiten genituen. Aitortu behar dut, hala ere, 18 urte arte katoliko dogmatikoa izan nintzela, eta, Xabier Leteren kantak dioen bezala, teologia batetik bestera egin nuela salto. Kontua da dimentsio linguistikoa dimentsio politikoarekin lotzen genuela, alegia, kontu politikoaren korapiloa askatuta, bestea ere askatuko zela uste genuen, boterearen mekanismoak erabilita. Gero konturatu nintzen, euskararen normalizazioa askoz ere konplikatuagoa zela. Horrela hasi nintzen soziolinguistikan murgiltzen, eta 15 urte eman ditut horretan, irakurtzen eta trebatzen. Beraz, zure analisiak garatu eta sakondu egin dituzu.
Espainia eta Frantziarekin ditugun arazo politikoak konponduta, eta marko demokratiko bat lortuta, beste guztia bere onera etorriko denaren diskurtso politikoa za-
o020-023_on
22/5/07
15:59
Página 4
euskaranagusia lantzan jartzen dut. Diskurtso horrek balioko luke bizi dugun asimilazioa, etnozidioa eta akulturazioa izango ez bagenu eta herri euskaldunaren hizkuntza egoera ona balitz, Katalunian bezala. Baina, Irlandaren adibidetik gertuago gaude gu: Irlandak estatu propioa izatea lortu zuen, eta Valera presidenteak neurri zorrotzak hartu zituen gaelikoa berreskuratzeko. Baina, hizkuntza horrek ez du lortu eguneroko bizimoduan sozializatzea. Esan nahi duzu politikaz gain zerbait gehiago behar dela.
Politikak ez du euskara modu mekanikoan askatuko. Hizkuntza ez baita zera mekaniko bat. Uste oker bat genuen lehen: “Gaztelerak, boterearen bidez, euskara ordezkatu badu, guk boterea berreskuratu ahala, euskarak gaztelera ordezkatuko du”. Eta kontua ez da hain sinplea. Erabaki politikoak beharrezkoak dira, baina hori baino gehiago behar da. Eusk ara komunik azio tresna hutsa bada, eta ez badu pentsamendu, kultura eta jarduera sozialarekin loturarik, alperrik dira bake prozesu edo marko demokratikoak. Boterea ez dugu euskara eraikitzeko behar, alderantziz, euskara behar dugu nazioa eraikitzeko. Euskal nazioaren oinarri euskaldunak behar luke. Euskal Herriko erakunde askotan abertzaleak daude gobernuetan.
Baina Jaurlaritza eta Udalak euskaldunak dira? Euskal Herrian euskaraz kudeatzen al da boterea? Abertzale izatea ez da nahikoa. Gaur egun abertzale mota asko dago: abertzale-demokrata, abertzale-independentista, abertzale-sozialista eta abar. Baina horiek proiektu politikoak dira. Abertzaletasunak euskalduna izan behar du lehenik, eta Sabino Aranaren garaitik abertzaletasuna ez da euskalduna izan. Ezkerreko abertzaleak euskaldunagoak dira eskuinekoak baino, baina, abertzaletasunak, orokorrean, euskararen gaiari ez dio behar
Bibliografia Landu dezagun, 1977. Gerraurreko gizartehizkuntzalaritza, 1992, UEU. Soziolinguistikaren atarian, 1993, Euskaltzaindia. Hizkuntza, Kultura eta Gizartea 1997, BBK eta Euskaltzaindia. Nazio identitatea eta eskola, 2000, BBK eta Euskaltzaindia. Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak, 2001, Pamiela. Euskalgintzaren lekukoak, 2004, Elkar.
bezala heldu izan inoiz, euskararen ikuspegi instrumentalista gailendu delako. Izan ere, Euskal Herria izeneko nazioaren barruan zer da herri euskalduna? Baztertutako komunitatea, hutsaren hurrena. Beraz, zure hausnarketak soziolinguistikatik haratago doaz.
Hausnarketa horiek, azken urteotan, hizkuntzaren mundutik abiatuta, eta hizkuntza eta gizartearen arteko harremanetatik hasita, ekonomiara, historiara eta filosofiara eraman naute. Intelektualki oso interesgarria egin zait ibilbide hori. Euskaldun izateari zor diot hainbeste alor ireki izana, euskaldun izatea horretarako akuilu delako. Joxe Azurmendik esan izan du filosofo euskaldun izatea oso aberatsa gertatu zaiola, filosofo aleman edo frantses batek ez dituen arazoak dituelako. Identitate krisi batean bizi izateak baikaramatza konformismoan ez erortzera eta beharrezkoa den etengabeko kritikara.
Mamia eta itxura euskalgintzan ‘Hizkuntza, kultura eta gizartea’ liburutik hartutako pasartea: «Inondik ere, hizkuntzaren definizioak eragin handia dauka hizkuntz plangintzaren eta politikaren baitan. Gure artean, ideologia nagusiak hartara bultzaturik, hizkuntzaren definizio makurra nagusitu zaigu beste batzuen aldamenean. Horretara, euskara ez litzateke jadanik sortutako mezu-eduki prelinguistiko batzuen komunikazio tresna baizik izango. Baina hizkuntzaren tresnatasun hori baino okerragoa da oraindik, mundu sinbolikoa eratzen duten sistema kultural eta ideologikoen aurrean, hizkuntza nola definitzen den ikustea: hau da, pentsamendu eta sentipenen eremu hori mundu prelinguistikoa da nonbait, eta bere eraikuntzan ez du erdarak zerikusirik izan. Nolazpait, mundu hori, bere erreferentzia eta identitate-ezaugarri guztiekin, ez da linguistikoa, ez da erdalduna, ez da espainoltasunetik eraikia izan. Hitz batean, sistema kulturabideologiko hori neutroa da, eta hizkuntza hautatzea da zioaren irispen guztia: euskara erabili nahi baduzu, erabiltzazu, edo bestela erdara. Euskara-tresna eraiki behar dugu bere hiztegi eta industria linguistiko guztiarekin. Hizkuntzaren izaera funtzio mekaniko horretara mugatzeak, esan berri dugun bezala, ondorio nabarmenak ditu gurean. Hizkuntza bat, bigarren hizkuntzaren funtzio mekanikora murrizten duzunean, hots, pentsamenduaren eta sentipenen unibertsoa erdaratik eraiki eta, ondoren, errealitate horren balore kultural-sinbolikoak euskaraz transmititzen dituzunean, bistan den bezala, euskara ez da funtzio horretan tresna mekaniko huts bat besterik. Alabaina, hori euskararekin gartatzen zaigu; ez erdararekin. Euskara, gisa horretan, tresna mekaniko hutsa den bitartean, erdara gizartegintzaren baitako osagai eratzailea dugu (...). 23
o024-025_on
24/5/07
14:14
PĂĄgina 1
musikakklik
atzoko eta gaurko musika
ALDARRIKATUZ Urtero-urtero, Errenteria-Oreretako Eresbil musika artxibategiak Musikaste ekitaldia antolatzen du, atzoko eta gaurko musika ezagutara emateko IĂąigo Arizmendi
2
24
3
o024-025_on
24/5/07
14:14
PĂĄgina 2
klikmusika
6
7
1-Amaiera eguneko kontzertuko irudia: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emanaldi ederra eskaini zuen Andra Mari Abesbatzarekin batera. 2-Stay Blues taldearen emanaldia. 3-Errenteria Musika Elkarteko bandaren kontzertua. 4-Kontzertu didaktikoetan bi ‘izar’ aritu ziren: Zeberio tolosarra eta Pello Ramirez.
4
5-Musika Eskolako dantzarien emanaldia, Niessen kulturgunean. 6-Elkano Browning Cream taldeak Zumardian kontzertua egin zuen; irudikoa, Mikel Azpiroz da. 7-Musikasteko antolatzaileek txistuaren inguruko ezohiko emanaldia proposatu zieten entzuleei. 8-Piano kontzertua, Errenteria Hiria kulturgunean.
5
8
25
o026-027_on
musikakklik
26
25/5/07
12:04
Pรกgina 1
o026-027_on
25/5/07
12:04
Pรกgina 2
klikmusika
1-Amaiera ekitaldiko irudiak dituzue hauek. Andra Mari Abesbatzak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, kontzertu handia eman zuen, Andra Mariaren Parrokian.
27
o028-029_on
25/5/07
14:40
Página 1
euskara
urtengo Korrikaren karietara, Lezoko sei emakume omendu ditu aurten AEK-k. Horien arteko bat da Xixili Pikabea. Jaso zuen euskaltzaleeen maitasuna, eta, oso ondo zergatia jakin ez arren, esker oneko sentitzen da. «Ez dakit oso ondo zergatik egin zidaten omenaldia. Nire ustez zaharra naizelako, eta euskalduna. Baina ez dakit oso ondo. Hala ere, pozik hartu nuen», esan du Pikabeak berak, naturaltasunez, umorez, eta apal. Horelakoa da bera. ONek ez du 87 urteko emakume honekin hitz egiteko aukera alperrik galtzen utzi, eta Lezon bildu da berarekin, egun lainotsu batean. Alabarekin hartu du Xixilik ON, Lourdes Arrizabalagarekin. Horrenbesteko ‘garrantziak’ urduritu egiten du Xixili, eta edozein laguntza ondo etortzen zaio. Lourdesek, Korrikan amak jasotako omenaldia ‘hobe’ ulertu zuen: «Ama oso-oso euskaltzalea da, eta jendeak ondo daki hori. Gaztetan antzerkia ere egin zuen, eta oso abertzalea izan da beti. Etxean ez da hitz erdia ere gaztelaniaz entzun. Guk gaztelaniaz egiten genuen eskolan, baina etxean ederki gogorarazten zigun amak zein den geure hizkuntza. Debekatu egiten zigun gazteleraz jardutea. Askotan apal egiten genuen, ahapeka, eta, hala ere, amak entzun: ‘Ez al dakizue euskaraz?’, galdetzen zuen segituan». «Guk beti egin dugu euskaraz, beti-beti. Baita gerra garaian ere. Lezo herri txikia zen, eta bospasei familia kenduta, denek egiten genuen euskaraz. Gero, trenetik etorri ziren erdaldunak, denak beraien maleta zaharrekin, eta orduan dena aldatu zen», salatu du zorrotz Xixilik. «Makina bat etorri ziren, denak lanera. Esaten zuten hemen ondo bizi zela, eta makina bat azaldu ziren».
A
87 urte euskararen
ALDE 87 urteko emakume sasoitsua da Xixili Pikabea; Lezon ia denak ezagutzen dute, nortasuna duelako, eta euskaldun amorratua delako Testuak eta argazkia: Lander Garro 28
o028-029_on
25/5/07
14:40
Página 2
albisteakeuskara
Euskararen gorabeherak Omendutakoak Korrikak sei emakume omendu zituen martxoan, hauek: Xixili Pikabea. Mari Karmen Lertxundi. Pilar Goikoetxea. Lutxi Arrojeria. Domi Arrieta. Juanita Martin. Beraiek hamar anai-arreba ziren –hamalau jaio ziren, baina lau hil–, eta denek egiten zuten euskaraz. Gurasoak ere, euskaldun amorratuak zituen Xixilik. «Aita euskaltzalea zen, eta oso argia, asko zekien, eta asko maite zuen euskara. Ama baserrikoa zen, baina ez hain azkarra. Beti euskaraz egiten genuen». Pikabeatarrena bezala, oso familia ugaria da Arrizabalagatarrena. Xixilik, izan ere, zazpi semealaba izan zituen. Familia etorri aurretik, Errenteria-Oreretako Lino fabrikan egin zuen lan, eta, hirugarren semea heltzerakoan, lana utzi zuen (Linokoa, noski, ez etxekoa!). Euskara barra-barra entzuten zen Lezon garai batean, baina, gaur egun, «gu baino gehiago dira». Suminduta dago Xixili, baina ez du umorea galtzen. Bizitza osoa lanean pasatakoa da Xixili, baina ez da damu. Asko gustatzen zaio lan egitea, eta, egun ere, horixe egiten du: lan. «Hautsa kentzen ibiltzen naiz. Beti dago zer garbitu. Eta bazkaria eta afaria prestatzen ditut ere». Bestela, pasiatu egiten du, eta 19:00etan, mezetara joaten da. Ez da jende asko joaten, «dozena bat edo». Baina berak fededun jarraitzen du. Bestetik, irakurtzea asko gustatzen zaio, eta horrelaxe pasatzen ditu orduak, esku artera erortzen zaion edozer irakurtzen. «H ITZA goitik behera irakurtzen dut, egunero-egunero, eta baita Arantzazu aldizkaria ere».
GORA. Historia, euskaraz Eskualdeko liburu zaharrak, oro har, gaztelaniaz idatzita daude, batik bat historiari buruzkoak; David Zapirainek koordinatutako hau, Pasaiako ondareari buruzkoa, elebitan kaleratu da: zorionak.
BEHERA. Euskara, zigortua Pilota –edo baloia– ez ezik, batzuek euskara ibiltzen dute ostikoka. Kaleko errotulu honetan, adibidez, sekulakoa ematen zaio geure hizkuntzari... debekatzeko modukoa, bai, baina ez jokoa: errotulua!
Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia
902 19 43 32
www.euskararentelefonoa.com
Elebide
012
www.euskadi.net/elebide 29
o030-031_on
21/5/07
17:28
Página 1
nON stop
pariseko
AULKIAK Bada parke bat, Parisen, non eraman daitekeen zerbait aurki daitekeen, inork eramaten ez duen zerbait. Argazkiak: Larraitz Lasa Testua: Lander Garro. 30
arisen egon izana ez da albiste. Nor ez da handik ibili? Nork ez du halako batez han edo hemen eskaintzaren bat lortu? Hotela+gosaria+joan etorria+gida turistikoa+... Ikusi dugu Eiffel dorrea. Ederra da burdinazko erraldoi hori. Egituraren forma, ñabardurak, burdinazko zati txikiak, egitura konplexu hori. Eta ikusi ditugu bestelakoak ere: Montmatre –margolarien auzoa–, Moulin Rouge, Notre Dame, Saint Germain bulebarra, Ponpidou museo garaikidea, Louvre klasikoa... Baina horietaz hitz egitea, agian, errepikatzea litzateke. Asko idatzi da, asko esan
P
o030-031_on
21/5/07
17:27
Página 2
ondarenON stop
da, asko filmatu da. Milioika argazki egin da han, milioika irribarre kamera aurrean. Parisez zerbait esateko erronka, horregatik, zaila da. Zer esan? Zer azpimarratu? Nora zuzendu gure argazki kameraren objektiboa? Bada Parisek duen bitxikerien artean –milaka ditu– bat bereziki ezezaguna dena: Luxenburgo Parkeko aulkiak. Bereziak ote dira? Hiru ankakoak ote dira? Ez ote dute esertzeko balio? Urrezkoak ote dira? Bakarrik al dabiltza? Ez, ez da hori. Baina eramangarriak dira. Tokiz alda daitezke. Hartu, eta beste puntara eraman, esaterako, lagunekin esertzeko.
Luxenburgoko Parkea, berez, ihes egiteko toki aproposa da. Pariseko jendekeriari izkin egiteko. Hiriaren barruko birika handia da. Lasaitasunerako eskaintza bitxia eta nahitaezkoa. Euskaldun baten begietara, paradixu txikia da parkea. Porlanezko herrialdea da geurea. Porlana, naturaren edergarri erabiltzen da. Porlana, belarraren ordez. Behiek zementozko elikagaiak hartuko balituzte bezala. Belarrak, lur hutsak, beldurra ematen digu. Zerbait egin beharra: porlanez estali, edo, asko jota, asfaltoz. Aurrera goaz: horregatik. Errepideak behar dira, et a parke bat, banku gabe,
zuhaitz gabe, ezer gabe; porlanez eder, erabiltzeko ezinezko. Gera zaitezte etxean, madarikatuok. Filmak zioen moduan, ordea, beti geratuko zigu Paris. Eta Luxenburgo Parkea. Udaberrian bisitatuko bezenu, jendeak harnas hartzeko beharra duela jakingo zenuke. Eta zenbat jende dabilen Parisen. Zer nolako oparotasuna dagoen, aniztasuna. Batzuk irakurtzen aurkituko dituzu. Liburu bat, naturaren baitan mundu imaginarioren batera ihes egiteko. Aulki bat esertzeko, bestea hankak jartzeko. Orduak eta orduak –milioika liburu saltzen da Frantzian; bazenekiten?–. Maitaleek ez dute hutsik egin-
go. Nola bestela? Mutilak sorbaldatik heltzen du neska, gorputzak dar-dar egiten dio, ezpainak gosez zabaltzen ditu. Ekintza milenarioa da maitatzea, zuhaitzak bezain zaharra. (Edo antzekoa). Ikasleek urteko estresa zeruari begira baretzen dute. Horiek zirkuluan esertzen dira, beti elkarrekin. Ikasle garaiko elkartasuna bezalakorik. Kantu egingo dute, iluntzean. Igual ez. Zigarroak txokolatez horituko dituzte, hori bai, munduko ia ikasle guztiek bezala. Baita porlanean esertzen direnak ere... (hauek batik bat). Hori da Luxenburgoko Parkea. Parisen beste gauza asko dagoen arren. Zerbait aipatzekotan. 31
o032_on
25/5/07
15:48
Pรกgina 1
Dagoeneko
3urte
o033_on
25/5/07
16:08
Página 1
denbora-pasajakiteko
Zer da hau?
ON-EN MARTXOKO ARGAZKI LEHIAKETA non dago hau?
Irabazleak Saioa Olano Touriño eta Elixabete Pescador Uralde izan dira maiatzeko ONeko sariaren irabazleak.
Donostiako Aquariumerako 2 sarrera bikoitz. Goza ezazue!
Dirua musika talde Lezoarraren
5 CD Jaizkibelgo draga . San Pedro
ERANTZUTEKO EPEA Ekainaren 18a (astelehena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea
33
o034_on
25/5/07
11:29
Página 1
ondarellarrugorritan
BELEN PIKABEA Koldo Mitxelena Eskolako zuzendaria
“
Zuzendari izateak besteen alde ona ikusten lagundu dit” Testuak eta argazkia: Lander Garro.
2 urtetan Biteri Eskolako irakasle izan da Belen Pikabea. Duela lau urte, berriz, zuzendaritza hartzea erabaki zuen. Beldurrari aurre eginez, ardurari eutsi zion, eta, gaur egun, gustura dabil erantzukizunarekin. Lasai kudeatzen ditu zuzendari izateak sortzen dizkion konpromisoak. Grinaz betetako emakumea da, eta jendearekin egoten dakienetakoa. Indarra du, nortasuna.
3
Hasieran beldurra zenion zuzendari izateari, baina gustura ikusten zaizu.
Ni saltsera bat naiz, eta saltsan ibiltzea gustuko dut. Urteetan zuzendari izateari ihes egiten ibili nintzen, baina, azkenean, onartu nuen lotsagarria zela 32 urteren ondoren inoiz kargua ez hartu izana, eta erronka bota nion nire buruari. Kriston lana da, sekulako ordu pila, baina azkenean gustua hartu diot. Hasieran bi urte baino ez ziren izango...
Ikuskatzailea etorri zen bi urte neramatzanean, eta galdetu, baten batek aurkeztu ote zuen bere burua. Egia esan nion, ezetz, eta dekretuagatik, niri zegokidala bota zidan. Orduan ikastaroa egin nuen, Eibarren, trebatzeko, eta erretiratu arte jarraitzea erabaki nuen. Beraz, amaitu dira irakasle lanak? 34
Hala dirudi, bai. 58 urte ditut, bi urte baino ez zaizkit geratzen... Jarraitu zenezakeen, nahi izanez gero...
Batzuetan hori pentsatzen dut, baina uste dut gazteagoei lekukoa utzi behar zaiela. Grina ezkutatzen irakatsi dizu karguak?
Irakasten dizu inpultsoak apaltzen. Denok dugu alderdi on bat, eta zuzendari izateak irakatsi dit horrek asko balio duela. Erraza da besteen akatsak ikustea, baina askoz ere eragingarriago da bertuteak ikustea. Gauza onetan adostasunak ikusi, eta horrela lortzen dira akordioak. Bestetik, pazientzia izaten ere ikasi dut. Batzuetan, gurasoren bat edo kexuren batekin badator, horietan entzun egin behar da... ‘Palaziotan’ asko egon behar izaten duzu; dela delegaritza, dela Udala... ondo moldatzen zara?
Bai, bai. Irribarrez ibili behar da han. Baina erraz egiten dut. Niretzako, zuzendaritza taldean dagoen erronkarik zailena, ikasketa buruarena da. Horrek lan ikaragarria eskatzen du, eta oso plangintza ona. Nireak meritu gutxiago du. Garai batean, eskolan haurrak zigortzen zirenean, gurasoek ez zuten txintik esaten; gaur egun, ordea, askok haurraren alde egiten dute...
Gizartea asko aldatu da, eta orain haurrak asko babesten dira. Hala ere nik ez dut arazo handirik izaten. Gurasoak etorriko dira kexuka, baina azalpenak entzunda, ulertu egingo dute. Egia da zorrotzagoak direla. 70. hamarkadan jaiotakoak, adibidez, edozein tokitan ibiltzen ziren futbolean, euripean, elurpean... gaur egun gurasoak segituan babestuko dituzte haurrak. Horrek asko biguntzen ditu, baina tira. Gauzak horrelakoak dira. Dena aldatzen da, eta, horrekin, baita gurasoak ere.
o035_on
24/5/07
12:48
Pรกgina 1
o036-037_on
24/5/07
12:37
PĂĄgina 1
pasadizoa ondarep
Kronika zaharra Lezo
musikaren ekintzaile
NEKAEZINA Hipolito Gezala musikagilearen heriotzaren 50. urtemuga bete da aurten; musikari, sekulako ekarpena egin zion lezoarrak Testua: Agustina Pontesta Argazkia: ON.
ende erdia da Don Hipolito izenez ezagutzen genuen herriko oganista gure artetik desagertu zela. Don Hipolitok jaio aurretik entzun zituen gero bizitza osoan lagunduko zioten musika notak, aita ere gure herriko organista baitzuen; beraz, musika edozki zuela esan daiteke.
M
36
Aita, Joxe Gezala (organista) –ama Juanaren semea–, 1879ko abuztuaren 13an jaio zen, Lezoko Zubitxo kaleko Gezalatarren etxean. Ttiki-ttikitatik musikari atxiki zitzaion, asko sakonduz. Geroxeago, zekiena irakatsi zuen eta gure herriko musika hazitegian bere aleak ereiten jakin zuen: Lezoko haur eta gazteen
solfeo eskoletan, parrokiako organista bezala, Lezoko edota Errenteriako bandekin, eta, azken batean, musikarekin zerikusia zuen edozein emanalditan. Gizon xumea zen, herrikoia baina jakintsua denboran berean. Batik bat, Lezoko parrokiako organista eta irakasle moduan egin zen ezagun.
Berak sortu zuen orkestra hau, 1927an, eta inguruko herrietako festa eta emanaldi ugaritan parte hartu zuen. Gutxi batzuk, agian, oroituko dira oraindik, zinema mutuaren garaian, Errenteriako Salon Victorian egiten zituzten emanaldiez (ikus argazkia). AgrupaciĂłn Musical Renterianaren (Errenteriako Banda) zuzendari eta kolaboratzailea izan zen. Gainera, Schola Cantorumeko kolaboratzaile sutsua ere izan genuen, eta bere partaideen heziketa musikalaren arduraduna. Bestalde, aipatu beharrekoa da, bereziki errenteriarrek hain maite duten Zentenarioa, Parisera egindako ezkon-bidaian prestatu omen zuela (bere familiak dioenez), berak zuzentzen zuen Bandan jo ahal izateko. Geroztik, hainbestetan entzun den pieza horrek ematen die hasiera Erren-
o036-037_on
24/5/07
12:36
Pรกgina 2
pasadizoa ondarep
Horrelakoak ginen Errenteria-Orereta
PONTIKA: INDUSTRI ONDAREAREN DESAGERPENA. Pasa den mendean Errenteria-Oreretako hirigunea industriaz beteta zegoen. Langileak hara eta hona ibiltzen ziren, buzo handiak soinean, aurpegia olioz beteta, nekea keinuetan. Lan tratuak kalean egiten ziren; hau hartu, bestea erosi, hura konpondu, beste hangoa aldatu, pintatu, osatu. Kalea, lengileena zen. Pontikako goiko irudian hirigintza forma berria sortu zeneko garaia ikus daiteke: hazkunde demografikoa, etxe bizitzen ugalketa, eta bizimodu baten amaiera. Beheko irudia 50 urte geroagokoa da, gaur egungoa. Eraikitzen jarraitzen dute. Argazkiak: ON.
teriako festei. Musika bizi zuen, interpretatu eta jendearengana helarazten zekien. Herriko haur eta gazteei solfeo klaseak emanez, musikarekiko zaletasuna eta maitasuna irakatsi zuen: lan handia egin zuen musikaren arloan. Bera guk baino hobeki ezagutu zutenek diotenez, beste musikari erromantikoen lanen interpretazio trebeen bidez agertzen omen zuen barnean zeraman musikari eta organista sen bikaina. Baina jaiotzak heriotza zor, eta 1958ko apirilaren 17an, Don Hipolitoren musika-doinuak, betirako isildu ziren. Orain, oinordekoei, ikasleei, berak hainbeste maitatutako herrietako musika eskolei eta abarrekoei dagokie soinua ateratzea eta jotzea, heldu den urtemuga behar den bezala prestatzeko, maisu handiaren omenez. 37
o038-039_on
25/5/07
11:38
Página 1
nON dabil? ondaren
uskarazko telebistak gazteentzako espreski egin duen telesail –ia– bakarrean egin zen ezagun Mikel Antero oiartzuarra: Hasiberriak-en. Egun batetik bestera, berak gogoratzen duenez, bizitza aldatu zion Hasiberriak telesailak. «Amaren etxean bizitzetik, dirua irabaztera eta kalean ezaguna izatera pasa nintzen, eta horrek asko aldatu zidan bizitza». Anterok eta gainerako gazteek urte eta erdi egin zuten emisioan –bi denboraldi–, baina, halako batean, EITBk telesaila etetea erabaki zuen. Hortik aurrera, Anterok ikasketekin jarraitu zuen, eta ezin esan etekinik atera ez zienik. Begira ezazue, dudarik baduzue, Anterok berak Interneten paratua duen weborri propioan – w w w. m a i k d e s i g n .blogs-pot.com/–, eta argi ikusiko duzue unibertsitatea ez zuela kafetegian kartetan aritzeko baliatu. Izan, sortzaile anitza da Mikel Antero. Ofizioz diseinatzailea da. Ordenagailuz irudiak sortzen ditu, eta erabilpen ezberdinak ematen. Horrez gain, marrazkilaria da –aparta–, eta horrekin ere gauza ugari egiten du. Esandakoaz aparte, musikaria ere bada oiartzuarra. Oiartzungo Ibargain musika eskolan aritu da urteetan, ikasten, eta, gaur egun, hiruzpalau musika proiektuetan murgilduta dabil, nola taldeka, hala bakarlari. Hori gutxi balitz, ordea, antzezlea da Antero, eta oholtzetatik aparte zenbait urte pasa ondoren, berriro itzuli da, Golden Apple Quartet eta Kampingags taldeen eskutik. Galipotx ikuskizuna egiten ari dira, euskaraz egin den musikal gutxienetako batean. Proiektuaren bultzatzail-
E
38
AURPEGI askoko sortzailea ‘Hasiberriak’ telesailean egin zen ospetsu Mikel Antero, baina orduko esperientziatik abiatuta, hamaika gauza egiteko gaitasuna erakutsi du Testuak: Lander Garro.
o038-039_on
25/5/07
11:38
Página 2
nON dabilondare Rosco eta Iker Bengoetxea dira Anteroren oholtzakideak, eta horiekin ere oso gustura dabil oiartzuarra. «Hasieran uste genuen guk ere halako gospela egin beharko genuela, baina ez da horrela izan. Golden Apple Quartetekoen ahotsak lau txontxongiloren bidez daude (hegaztiak dira) ikuskizunean integratuta, eta guk horiekin bateragarri izaten saiatzen gara, baina beste estilo bat jorratuz», ohartarazi du. Antero, alproja zen Hasiberriak-en, gaiztoa, eskrupulorik gabekoa. «Orain ere gaiztoarena egin beharra egokitu zait», azpimarratu du barrez Anterok. Gaizto aurpegia ote du Anterok? Agian: begi txikiak ditu, zorrotzak, irribarre ironikoa, seduktorearen keinuak...
keek kasting handia egin zuten bere garaian, nahikoa ezagun izan zena, eta Anterok postua lortu zuen, antzezle eta abeslari, biak menperatzen dituelako. Neurrira egindakoa zirudien kasting hura. Beste hiru aktorerekin batera ari dira, une honetan bertan, Galipotx obra jokatzen. Adin guztientzako obra omen da Galipotx. Hori azpimarratu du Anterok. Golden Apple Quartet eta Kanpingags taldeen ibilbidea ezagututa, erraz sinets daiteke. Bi taldeek, izan ere, umorea jorratzen eskarmentua handia dute. Lehenak, 20 urte daramate oholtzan umore argia egiten. Kanpin-
gags taldea berriagoa da, baina badakite barrea eragiteko tolesduretan barna ibiltzen. Biek bat eginda zer sortu dezaketen, susmatzekoa da, beraz. «Egia esan sekulako zortea izan dugu proiektu honetan aukeratuak izanagatik. Ikuskizuna bera aukera ederra da, euskaraz musikal bat egitea oso zaila delako, eta, bestetik, talde giroa ere bikaina daukagulako. Loyola da, Goldenetik, gurekin gehien izaten dena, eta Patxi Barco Kanpingagsetik. Oso jatorrak eta gertukoak dira, ia gure aitak bezala, eta oso talde polita osatu dugu». Yolanda Pascualena, David
‘Galipotx’ Izenburua: ‘Galipotx’. Testua: Eduardo
Dorronsoro Zuzendaritza musikala: Loyola
Garmendia. Zuzendaria: Patxi
Barco. Ekoizleak: Golden
Apple Quartet & Kanpingags. Aktoreak: Yolanda Pascualena, Mikel antero, David Rosco, Iker Bengoetxea.
MUSIKA ZALEA. Txiki-txikitatik datorkio oiartzuarrari musikarekiko zaletasuna. Etxean musika asko entzun dutenetakoa da, eta, horregatik, gustu eklektikoak ditu. Denetik entzuten du, baina, kontuz, ez edozer. Askotan, bi gauzak nahasten dira. «Denetik entzuten dut, baina egileen musikaren ikuspegitik; aldez aurretik fabrikatutako produktuak ez ditut ikusi ere egin nahi», zehaztu du. Egungo bikotekidea ere, horregatik ezagutu omen zuen Anterok: musikak elkartu zituen. Zaletasuna, gainera, garatu egin du Anterok, lehen esan dugun bezala. Galipotx ikuskizunarekin batera, izan ere, musika proiektu ugari ditu. Batetik, hard rock talde bat, Wildust izenekoa –informazioa hemen aurkituko duzue: myspace.com/wilddust–, eta, bestetik, bakarlari moduan esku artean duen beste bat. Ostiralero, Antiguako Winbledon t abernan abesten du, abesti ezagunen bertsioak eginez. Datozen hilabeteetan, behintzat, oholtaz oholtza ibiliko da antzezlea. Golden eta Kanpingags taldeekin beste musikal bat egingo dute, eta, noski, bere proiektuekin jarraituko du. Gertutik jarraituko diogu. 39
o040_on
24/5/07
13:23
Pรกgina 1
o041_on
23/5/07
13:27
Pรกgina 1
o042_on
25/5/07
12:05
Página 1
azken balada Ikuslegoaren aurrean jarduteak sortzen duen sentipenez aritu zaizkigu Oiartzungo hiru bertsolariak bigarren idatzi honetan; umorea galdu gabe egiten dute idazteari eta izateari buruzko gogoeta Ander Lizarralde Exteban Martiarena
Arkaitz Oiartzabal
Lehena, gorri-gorri
A
rkaitz Oiartzabal. Bueno,
lenbiziko umia erdittu genin. 3 atta dizkiken gue lenbiziko ume txuri beltza. Fondo gorriya aña gorritu niñun neoni letu ninian, biño bueno, kritikak ettuk txarrak izan. Onak e ez, noski, bestela eniñukek gustoa geatuko. Batek biño geyok san tzitek oso reala itten tziotekela gue arteko elkarrizketa hau imajinatzia, bueno, Ander ta Internet munduko launik onenak ettuken arren. Reala, norbeana, gue artekua... etzakit, holakuk gattuk ta punto, biño guk nahi yeulako gattuk holakuk eo jendiak nahi dik holakuk izatia? Zalantza zakat aspaldiyan gue buruai besteen begitatik beitzen ikasi ote yeun, ta klaro, guria begi hoitatik ez duk romantizismua ta goxotasuna, ez Ander? (Ez iritzi publikua bintzat, biño baten batek hitzeingo balikek...). Ander Lizarralde. Xamoa, iruitzen tzik haurrentzako ipuñak irakurtzen hasi yazenetik oso sakon jartzen ai yazela. Noizpatte iritsiko gattuk gutxiyo beitzea gue buruai ta ez duk señale txarra izango. Gue lenbiziko 42
semia re jayo omen duk, zui beltza ta fondo gorriyakin. Nola ez gue semik e inkoherente xamarra ate ber tzin. Fondo gorriyakin ta hilabetin behin, nahi ta nayez hilerokua izan berra zakak(hilerokua ta haurra batea?), bestela gure irakurlia haurdun utziko genikek hilabetero gue ‘artikulua’ alletuko ez balitzayo. Egiya esan lenbizikuk nei buru hauste pranko eman tzizkiken, hiri eman al tziken tripako miñik Exte? Esteban Martiarena. Hi Andy, hiria eztuk buruhaustia, hiria ‘biajia’ duk; tripi bat janta hasi al yaz eskribitzen? Semia, hileroko bixita (Amaariketako lengusun bixita esaten ziok batek), familia numerosa... pakia ber yau! Xamek jarri dun gayai paso in ta holakuk esaten hasi yazela letzik ekarri zik tripako mina. Ongi ai yitzan, Xam. Bestin esanak zama handigiya izateik gue euneroko jardunin, mugatu itten ziuk, frenatu. Hemen kustiyua norbeakin gustoa eotia ta naturala izatia duk, zomorrokeiyik gabe. Hortik aurrea, gue Herme zarrak esaten dun bezela, "si dizen, ke dizan... mientras no hazan...". Idatzi zak beste bat, Xam. Arkaitz Oiartzabal. Andy bea etzekit miño ne sinzeri-
dadiai biaje erra eman tziok. Lotsatu re in tzik, mote, ta pentsa zak; ni lotsatzeako... Total, nik ez dit san nahi ni (eo gu) inkomodo gabiltzanik gattukena izaten, ez genin besteik ber, san nahi ditena duk zenbateraño gattuken gu holakuk izatez, ta zenbateaño iñ gattiken holakuk jendik. Ez duk lenbiziko aldiya norbattetaz zeoze attu ta enklasillatu itten yeuna; Ander katxondo bat duk, Exteban ere hala duk, ta nei re etzitek oso urruti jarko seurasko, biño hoi gattuk eta punto eo adierazi nahiko geniken zeoze gordearazten tziuk barruan? Anderrek bi kilo gazta, Extebanek bi litro zerbeza ta nik bi tabako paketez gain, san nahi dit... Ander Lizarralde. Beti san nayin yabil mote, san tzak behingotik! Iruitzen tzik ingurune ezberdintan gure paper bat jokatzen yaula, azken batin guk bazekiyeu zein duken teatru hortan yaun papera ta hoi lantzen bizi gattukela. Igual, galderik hobena duk pentsatzia guk telenobela hortako aktori hoi izan nahi dugun, gue paperak amon xaharrak entretenittu ber ttiken, gaztiak, intelektualak (guk neurtzen yau nolako programa motan parte hartu nahi yaun)... Iruitzen tzik oso
urruti joten gattukela gustoko izango gattun norbatten billa ta askotan pasten den bezela, gugan tziok gustarazi ber duguna. Gañea, mantendu nahi baldin bayau bestik guegana dakaten miresmen ttiki hoi, beak ez sinisten bukatzen dik eta guk sufritzen. Ez al duk hola Exte (ne bizi guztiko diskurtsoik sakonena bota ta geo ez diak ezetz esango ez?). Esteban Martiarena. Mote, mote, hoi duk putxulun hasi ta ur sakonetan bukatzia. Bi mezutan Andy bera ai al da hizketan? Aurreneko mezun tripiya ta bigarrengun seriodrina hartu dukela emateik. Ados niok zuekin (ta eztakizute horrek zenbat izorratzen ziken), aurrin dugun ‘publikun’ araberako mozorrua jazten ohittuak gaudek, hipokrita piadoso batzuk gattuk eta mozorroik gabe, den bezela, azaltzen dena, larrutzeko oittura ‘kit’ berin ziak. Hau, bestik nahi gattuzten bezela azaltzik aleiya, bertsotan aberatsa izan datteken modun, bizitza normalin harremanak oztopatzen ttun jarduna duk. Antzerkiyan eusten den harremanak ezin dik , sekula, herreman sendo bat izan. Hau paradoja. Zoritxarrin, bazter guziyak antzezlez betiak zeudek.
o043_on
24/5/07
13:48
Pรกgina 1
Zuen argazki erreportaiak gure esku utz itzazue ezkontzakoak nahiz estudiokoak Ez zarete damutuko!
o043_on
23/4/07
12:10
Pรกgina 1