ON46

Page 1

o001_on

26/6/08

11:27

Pรกgina 1

2008ko martxoa 43. zenbakia

KALITATEA ETA LANA

ESKUBALOIAN ANA ETA REYES CARRERE, AKABA BERA BERA TALDEKO GIDARIAK

ARRAUNA eskualdeko traineruak bogan


o002_on

22/1/08

21:00

Pรกgina 1


o003_on

26/6/08

11:41

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Teatr ntzerkiarekiko dudan lotura aspalditxo hasi zen, duela 10 bat urte. Gogoan dut Antton Mendizabalekin Ikastolan egindako Pernando Amezketarra edo lehen aldiz Tadeusz Kantor-en lan bat ikusi nuenekoa. Polonian izan zen, eszenografia ikasketak egiten ari nintzela egindako egonaldian. Badirudi arte espresioen artean badagoela nolabaiteko harremana; eta niri pinturatik antzerkirako pausoa egingarria gertatu zitzaidan bezalaxe, egunero inguratzen gaituzten keinuek antzerkirantz naramate. Sarri, ni neu izaten naiz aktore; bestetan, aurrean topatzen ditudanek es-

A

kaintzen didate performance-a, eta dena dohainik. Egunkarietan nire pinturetako pertsonaiak topatzen ditudan moduan, ez dut antzokietara hurbildu beharrik saio interesgarrietan murgiltzeko. Hori bai, gaiari buruz asko dakiten horiek ikusteko aukera dudanetan (ez naiz teleberriez ari), Ander Lipus duela gutxi Oreretan edo Peter Brook laster Donostian, gustura ordaintzen ditut bi zinema sarrera zuzeneko hasperenak jasotzeagatik. Abesti ezagun batek bizitza inauteria dela dio, eta duela gutxi arte Carpe Diem eta Bizitza bakarra dugu bezalako entxilada

merkeekin lotzen nuen. Bestelakoa da, ordea. Bizitza antzerkia dela ohartu naiz, batzuek besteek baino gehiago mozorrotzen dugu geure burua et a fest ak aurrera darrai. Gazteok inoiz baino egoera larriagoan gaude, zapalduak, tontotuak, lokartuak eta askatasun gabezi larriekin; hori bai, inork baino hobeto dakigu geure burua Al Pacino-tzen. Gauzak horrela, sar dezagun antzerkia dagokion lekuan, Athenearen antzokian eta bizi dadila bertan, jainkosen artean. Gu, aldiz, aska gaitezen azal lodien zamaz eta esna gaitezen amesgaizto honetatik.

iritzia

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 46.a (2008ko ekaina) Urtea. IV.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Iban Iza Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

Egungo emakumezkoen eskubaloian arrakasta lortu dute Reyes eta Ana Carrere ahizpek, baina lan handia egin ondoren.

24 Arditurri.

nagusia

Arditurriko meazuloen ateak zabaltzearekin batera, erabat berritu dute zonaldea, gure historiako pasarte garrantzitsuenetako bat ezagutzeko asmoz.

12 Iñaki Pikabea ‘Pitti’. Oreretar honek Martuteneko espetxetik ihes egin zuela 23 urte betetzen dira uztailean.

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

20 Eskubaloia.

Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Ainara Gurrutxaga, Mikel Mendizabal eta Izaskun Etxebesteren iritziak.

12

20

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

24

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

24/6/08

12:47

Pรกgina 1


o005_on

16/6/08

11:01

Página 1

iritzia Puntua

Murphy-ren legea ortzez ingelesa zen arren, Estatu Batuetako hiritarra zen William Parry Murphy, zoritxarrarekin eta ironia ezkorrarekin erlazionatzen dugun pertsonaia ezaguna. 1932an medikuntzaren alorreko Nobel saria eman zioten, gerora, Estatu Batuetako aire armadan mediku-kapitain izango zenari. Hainbat urtetan, urtero erosi nuen Murphyren legeei buruzko egutegia, eta egunero irakurtzen nuen, orri zaharra kendutakoan, egun berriari zegokion epai kutsuko maxima. «Zerbait txarra gerta badaiteke, ziur aski gertatu egingo da» izan zen Murphyren lehen sententzia. Okerrera egiteko aukera amaiezina dela esan zigun Murphyk. Eta egia da; zoritxarraren amildegiak bukaerarik ez duela dirudi gurean. Berriki esana du Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak, edonork planteatuta ere, hemen autodeterminaziorik ez dela izango. Ibarretxe lehendakariari zuzendutako mezua zen; eta, aldi berean, Euskal Herri osoari. Rubalcabaren gobernuari berari behin eta berriz entzun izan diogu indarkeriarik gabe, hitzaren bidez, edozein helburu lor litekeela. Gezurra, beraz.

S Joxe Juan Ugalde

KASUALITATERIK EZ. Aspaldian bolo-bolo dabil udaletako mozio etikoen kontua. Euskal alderdi politikoen gehiengoak arbuiatu eta gaitzetsi zuen Alderdi Legearen segida dira ezker abertzalea paretaren kontra jartzeko asmatutako mozio horiek. Zertara dator orain arte inoiz erabili gabeko formula hori? PSEren eta EAJren arteko markaje politikoaren barruan koka litezke udalerrietara gerra eta mendeku gosea baino ekarriko ez duten ekimen horiek. Jendaurreko xake partidan egindako mugimendu bat gehiago dira; gain-gainean ditugun hauteskundeei begira egindakoak. Hemen ezer ez da kasualitatea. PSEk eta EAJk joan den otsailean isilpean egin zuten bilera batean esan omen zion Jesus Egiguren sozialistak

HILEKO ESALDIA «Egin ezazu irri, biharkoa okerragoa izan

liteke-eta (Murphy)»

Iñigo Urkullu buruzagi jeltzaleari: «Ez gara Loiolakora itzuliko Batasuna ETAri matxinatu arren». Bistan da sozialistak hazita dabiltzala Espainiako hauteskunde orokorretako emaitzak hemengo autonomikoetan errepika litezkeela ustetan. Oraindik ez dut harrapatu, hala ere, zergatik plazaratu zuen sozialisten inguruko El Pais egunkariak PSEri batere mesederik egiten ez dion informazio hori. Eta bakea? Ba… bakea ez dagoela etorkizun politikoarekin lotzerik esan zuen Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak, Maixabel Lasak, biktimei Kursaal Jauregian egindako omenaldian; «maltzurra» izango omen litzateke bakea eta estatus politiko berria uztartzea. Ez al genuen esan biktimek ez dutela joko politikoan sartu behar? Orain artekoak ikusita, argi samar dago ase gabe dauden eskakizunak betetakoan baretuko dela hemen indarkeria. Ez dakit «maltzurra» ote den iritzi hori, baina halaxe erakutsi digu 40 urteko historia latzak, auziaren amaiera juridiko-polizialean sinisten dutenen kontra. Eta patrika? Gero eta izorratuago. Hipoteka gehienen erreferentzia den Euriborra teilatura igota dago. Interes tipoak jaisten hasiko zirela esan ziguten. Ez da horrelakorik gertatu. Hala ere, bankuek inoiz baino etekin handiagoak dituzte. Erregaien prezioak ere inoizko garestienak dira. Komeni da gogoratzea gure autoko erregaiaren preziotik % 54,5 baino ez dela benetan kostatzen dena. % 42 zergak dira. Eta lana? Ba… Europar Batasunean gehienezko lan astea 48 ordutik 65era igotzea aztertzen ari dira, urtetan izandako lorpen sozialak deblauki auzitan jarriz. Lan kontratuak aldi batekoak dira. Prekarietate hitza sartu da euskal hiztegian. 2003tik 2007ra, bost urtean, bost milioi kontratu egin zituzten Hego Euskal Herrian; hamabitik bakarra finkoa. Nire inguruko pertsona bati, azken 18 urteetan, 300 kontratutik gora egin dizkiote enpresa berean. Lasai, ordea. Beti egon gintezke okerrago. Esklabutzarainoko margena dugu, Murphy lagunaren tesietan oinarrituta. Akaso AHTak, superportuak eta gisakoek ekarriko dizkigute ongizatea eta zoriona. Batek daki! 05


o006_on

26/2/08

12:25

Pรกgina 1


o007_on

23/6/08

16:23

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Tximinoa jan zutenekoa unduko inongo herrik ezin du biziraun bere istoriorik gabe. Istorio bat kontatzeak humanoa egiten zaitu, zure humanitateak zure kontakizunetik sortzen delako, zure iraganetik. Pertsona humanoa izatea bizitza espirituala eta fisikoa izatea esan nahi du. Ezin dugu utzi bi errealitate hauek norabide ezberdinetatik ibiltzea. Ez. Elkarren ondoan ibili behar dute, eskutik eskura, halaxe izan baikinen sortuak». Hauxe kontatzen du Kapilolo Mario Mahongok, !Xun Buruzagien Batzar Tradizionaleko kideak. !Xun Hego Afrikan mintzatzen diren san (boskimanoak) hizkuntzetako bat da. Istorio bat ez da aspaldikoa, norbaitek ahotik sortu eta beste norbaitek belarrietan jaso ondoren berea egiten duenean; orduan da biziko istorio hori, eta behin eta berriro berbiziko da. Kapilolok kontatzen digu: «Guk diogu istorioa zurekin ibiltzen utzi behar diozu eta mintzatzen utzi, eta zure bihotzean entzun. Kontatuko duzun bakoitzean, istorioa zurekin aldatuko da eta zerbait gehiago esaten da». Eta Donibanen tximinoa jan omen zuten. Aspaldi. Ba omen zegoen mastadun itsasontzi handi bat badiaren erdian. Ainguratuta zegoen bertan, eta ikaztegiaren funtzioa betetzen omen zuen. Baporeek behar izaten zuten ikatza bertatik biltzen zuten, itsasoratu nahi bazuten behintzat. Ur gaineko ikaztegi hori noiztik zegoen ez dakigu, dakigun gauza bakarra da bertara hainbat itsasontzi gerturatzen zirela euren porturik portuko bidaia jarraitu ahal izateko. Bidaia horietako batetik bueltan, edo, akaso, geldialdia eginda, historiak ez digu halako datu garrantzitsua utzi; ba, genion, horietako bidaia luze batetik etorritako marinelak tximinoa ekarri eta auskalo zer arrazoi medio, bertan utzi zuen tximu gaixoa.

M

Joxemari Carrere

GARRANTZITSUAK. Tximinoa, arbolen oroimena ezin ahazturik eta uraz inguratuta egonagatik, ez zuen beste modurik Afrika zaharreko bere bizilekua gogoratzeko ikaztegi haren mastetan gora eta behera ibiltzea baino. Baina, halakoa da jende humanoa: pazientzia urria nonbait, eta azkenik, bertako arduraduna tximinoarekin nazkanazka eginda, ideia hobeagorik ez eta animalia gaixoa akabatu zuen halako batean.

HILEKO ESALDIA «Zure istorioa kontatzeak humanoa egiten

zaitu»(Kapilolo Mario Mahongo, Afrikako !Xun herrikoa).

Hemen amaituko litzateke pasadizo merke hau bigarren parte bat ez balu. Nonbait tximinoa akabatzea alferrikako eginkizuna izan ez zedin, norbaiti bururatu zitzaion hura adar jotze polita egiteko aukera ona zela. Eta halaxe, Afrikatik atera eta oihanik gabeko mastadun barkuan abandonatutako tximino gaixoak kazuela batean amaitu zuen saltsa goxoan. Sagardotegira bi kazuelarekin agertu zenean han izan ziren begiradak eta hagin zorrotzak! Denak kazuelen bueltan, ogi puska eskuan saltsa, besterik ez bazen, probatzeko prest. Eta kazuela jabea madarikatzen, ez ikutzeko, afaltzeko zirela; eta mekaguenka. Eta planta hori egiten jarraitu zuen, besteen eskarien aurrean, ez saltsarik ez puska txikirik ez kristo, hura ez zuela inork ikutuko. Eta besteak, talde sendoa eginaz, temati saltsa hartan gozatutako haragia probatu nahian. Azkenik kazuela jabeak, nazkatuaren planta eginda, har zezatela dena eta ea lehertzen ziren. Sagardotegiko koadrila, azkenean temati izatearen onurak ikusita, ez saltsarik ez haragirik ez zuten utzi Afrikatik ekarritako hezur haietan. Hurrengo egunean, kazuela jabea adar jotzearen bigarren partearekin disfrutatu nahian, tximino zaleengana (beraiek ordura arte ez jakin arren) hurbildu eta ea zer moduz zegoen haragia galdetu zioen. Besteek, «primerakoa» erantzun. «Ba –eta adar jotzearen alderik gozoena gozatuz– tximinoa huen» eta barrez lehertzen hasi. Baina bere ustearen kontra besteek tximino haragiaren goxoa goraipatu zuten. «Istorio bat kontatzeak humanoa egiten zaitu», zioen Kapilolo Mario Mahongok. Eta ez du aipatzen istorio hori barregarria, serioa, txorakeria edo pitokeria denik; istorioak kontatzea aipatzen du. Donibanen tximinoa jan zuteneko pasadizo honetan adar jotze bat baino zerbait gehiago ikusiko du, kontatzeari, entzuteari bere benetako garrantzia ematen dionak. Eta kontatuko den bakoitzean istorioak bere bidea egingo du, eta kontatzen duenarena izango da, eta entzuten duenak aurkituko du bere humanidadearen puska bat, kontakizunetik ekarria, iraganetik ikasia. Eta jakingo du kontatzen dugun horretan bizirauten dugula, biziarazten dugula iragana oraina ulertzeko, etorkizunean zerbait kontatu ahal izateko. Bakoitzak bere kontakizunak izango ditu eta garrantzitsuak izango dira, bereak direlako eta, gisa berean, entzun nahi duenarenak. Eta horrela izan da; horrela da, eta horrela izango ote da? 07


o008_on

16/6/08

16:45

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Kalle z dakit egunen batean Calle Meliton Manzanas ikusterakoan nolako zirrara sentituko dudan. Nik ezagutu bainuen «Espainiako gestapoko torturatzaile» hura. Ez dut uste kale bati izena jartzerakoan, Espainiako agintariek kontuan hartzen duten omentzen den gizonak emaztea astintzen ote zuen edota kartzelan inoiz egon ote zen. Hark zituen helburuak eta eguneroko bizitzan erakusten zuen jarrera da gehienetan goraipatzen dena. Badira, hale ere, makina eskultura, plaza eta kale historian zehar militarismoa helburu bezala goraipatzen dutenak. Adibidez, zer pentsatuko du etorkin peruar batek Hernan Cortes zaldi gainean ikusten duenean Espainiako plaza batean? Edota «Santiago matamoros» elizako erretaula batean «moruak» akatzen irudikatzen dutenean? Hor, argi eta garbi, heriotza goraipatzen da helburu bezala. Fragak ere izango du, ziur, kaleren bat bere ize-

E

Mikel Mendizabal

08

narekin. Zer pentsatuko dute Gasteizen martxoko egun madarikatu hartan tirokatuak izan zirenak? Fragaren helburua garbia zen: «La calle es mia». Gure kaleetan badira etakide izan direnen omenez izendatutako kaleak, baina goraipatzen dena ez da haien militarismoa edo ekintza bortitza (goiko adibideetan bezala), baizik eta haien askatasun egarria, herrigintzan eskainitako lana eta, azkenik, Euskal Herriari zioten maitasuna. Etxeberriari, Ariztimuñori, Txikiri eta Otaegiri eta beste askori ez zaie gorazarrea egiten militar bezala egin zituzten ekintzengatik, herri baten askatasunaren eta justizia demokratikoaren eginahalean bizitza emateraino iristeagatik baizik. Kalea gazteleraz «calle» esaten da. «Calle» hitzak, beste esanahi bat ere badu: «isil zaitez». Agian, kalea beraiena dela uste dutelako (Fragak bezala) «calle» esaten digute, kaleetan ere gure askatasun egarria isilduta gera dadin.


o009_on

25/6/08

17:14

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Irati Aranburu (Lezoko alkateordea)

Lezo eginez Lezoko Hirigintza Plana ezagutzera emateko asmoz, kanpaina berezia garatzen ari da Lezoko Udala, faseka antolatuta. Lehen fasean (‘Ikasi’ izenburupean), hitzaldi sorta antolatu zuen. Bigarren fasean (‘Ezagutu’), arlokako bilerak egin zituen. Uztailean, berriz, planari buruzko ekarpenak jasoko ditu. biatu da Lezoren etorkizuneko hirigintzagarapena erabakitzeko prozesua, Lezo egiteko prozesua. Zer esan gai honen inguruan jada esan ez dena? Kutsadura, trafikoa, zarata, portua, saihesbideak, industria eta etxebizitza aipatu dira azken hilabetean herritarrez lepo izan dugun Kultura Aretoan; garraio «jasanezinaz», baserriaz, furanoez, osasunaz, birgaitzeaz, paisaiaz eta abarrez aritu gara, ikasiz, proposatuz, eztabaidatuz.

A

LU R RALD E ANTOLAKETAR E N E SANAHIA. Askorentzako ez ei da erraza lurralde antolaketaren esanahia ulertzea; badira sekula lurralde antolaketaz hitzik entzun ere egin ez dutenak, edo entzun bai, baina hitz horien atzean zer ezkutatzen den ez dakitenak. Larriagoa da, ordea, esanahia ezin hobeto ulertzen eta entzungorkeriaz jokatzen duten horien jarrera; itsu-itsuan negozio hutsagatik

lurraldea antolatu beharrean «desantolatu» egiten dutenena, alegia. Egungo Lezoren egoera latza baldin bada, zer esanik ez etorkizuna, etorkizunik balego. Udalaz gaindiko erakundeek herri-eremurako dituzten asmoak sinesgaitzak bezain beldurgarriak dira. Nork hitz egin dezake Pasaiako badiaren biziberritzeaz, portuaren zenbait jarduera kentzeko asmorik ez dagoenean? Lezoren ezkerraldean dugun arazoa herriaren eskuinaldera ere eraman nahi dutenean? Nork hitz egin dezake aurrerapenaz herriko lur emankorrenak zatitu eta hauetan garraiora bideratutako plataforma erraldoiak egin nahi dituztenean? Landa-eremua tunelez, errepidez eta trenbidez bete nahi dutenean? Horixe da batzuek herriarentzako nahi duten etorkizuna, etorkizun-eza alajaina. Herria itota ikusi nahi dute, iparralde, hegoalde, mendebalde nahiz ekialde. Azpiegiturek itota, trafikoak itota, kutsadurak itota.

Baina eskualdeko herritar hori, ez pentsa etorkizun hau Lezori soilik datorkionik. Ez pentsa gainontzeko herrietan bizitzeagatik salbu zarenik, azpiegiturek, trafikoak, kutsadurak eskualde osoa hartuko bailukete; eta hau da, hain zuzen, erronka honi aurre egiteko eskualdeko ikuspegiaz lan egin behar izateko arrazoia.

ORAI N DA G U R E ALTE R NATI BA Z EHAZTEKO GARAIA. Haatik, ez gaitezen hain ezkor izan, ez gaitezen etsipenean erori. Aitzitik, badira hamaika arrazoi baikor izateko, orain baita garaia gure alternatiba zehazteko, eztabaidatzeko, erabakitzeko. Ez dezagun besteen esku utz guri dagokiguna, ez diezagutela inposa guk nahi ez duguna. Herrikide, badugu alternatiba eta badugu zeresana. Egin dezagun Lezo, ilusioz, parte hartuz, proposatuz eta borrokatuz.

Direnak eta ez direnak . Ekitaldia. Teloia ireki da.

1

Ez-zutabegilea azaldu da pantaila zuriaren aurrean, pantaila bezain zuri. Teloia itxi da. 2. Ekitaldia. Teloia ireki da. Eta hara non agertzen den joan den martxoko ON aldizkariko Hona zutabea; ez diren gauzak ere badirela dio, eta litezkeen gauzarik ederrenak ez direla, baina badirela, ez den herrian sortuak garela, ez garena garela eta bizitza ez diren gauzez ere osatzen dela. Harrapazan/k! Teloia itxi da. 3. Ekitaldia. Teloia ireki da. Ez-zutabegilea ageri da martxoko ON aldizkariko Hona zutabea irakurtzen; «ONA!», pentsatu du. Geroztik makina bat zorion eta bizkar zaplada jasotakoa da ez-zutabegilea. Gauzak zer diren... (eta zer ez diren!). Hasiera

hartan larriturik ibili zen ez-zutabegilea, han-hemenka azalpenak emanez; ez, ez, artikulua ez zela berea, beste norbaitek idatzi zuela. Baietz, argazkikoa bera zela baina testua benetan hala den zutabegileak egina zela, ez berak. Baina orain ohartu da bide okerra hartu zuela, zeren lehen ez bazen ere zutabe hori orain bai baita bere, bere ere. Azken ekitaldia. Teloia ireki da. Ez-zutabegileak Sarriren liburua du eskuetan. Pantaila zuria bere horretan utzi eta sofan erdian etzan da, idatzi ez zituenak beti bereak izan direla erabat sinistuta. Teloia itxi da. Txaloak. Teloia ireki da. Ez diren denak eskenatokian daude eskutik helduta, buruarekin erreberentziak eginez. Txaloak. Teloia itxi da.

hONa

Izaskun Etxebeste

09


o010-011_on

23/6/08

11:05

Pรกgina 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Parte-hartzea asa den hilean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta, Baketik taldeak politika publikoetan hiritarren parte-hartzea sustatzeko jardunaldiak antolatu zituen Errenteria-Oreretako Reina Aretoan. Azken boladan, Ibarretxe jaunaren galdeketaren inguruan salto eta brinko gabiltzala ikusita, erabat egokiak suertatzen dira halako ekimenak, non hiritarron parte-hartzearen garrantziari buruz hain ondo teorizatzen den. Eta oso garrantzitsua da, baita ere, Aldundia eta Jaurlaritza bezalako instituzioen parte-hartzea. Dena den, parte-hartze honek bere burua zuritzeko ez ote den pentsarazten dit; hiritarrengan eragin zuzena duten zenbait gaien inguruan, zaborren errausketa edota Jaizkibelgo kanpo kaiaren inguruan esaterako, duten jarrera zein den kontuan hartuta. Hauteskundetan jasotako emaitzen aitzakia jarri ohi dute haien erabakien zilegitasuna adierazteko. Baina ikas dezatela, esaterako, Lezoko Udalaz, hitzaldi sorta burutu eta kanpaina berezia jarri baitu martxan, herriko Hirigintza Planari begira herritarren parte-hartzea bultzatzeko. Edota Irlandako kasuaz, non irlandarrek hango parlamentuari bizkarra eman dioten, eta nola gainera, Lisboako Itunaren inguruko galdeketan. Elite politikoak hiritarren beldur ote dira?

P

Udaletxe berria rizabalo Jauregia Pasaiako udaletxe berria da. Langileek bertan egun batzuk lanean zeramazkitela inauguratu zen, dantzari, diskurtso eta piskolabisa barne. Besteren artean, Portuko Agintaritzako eta Arrantzale Kofradiako buruak izan ziren, eta, nola ez, Pasaiako Udalbatza eta alkate ohiak. Oso ekitaldi polita, antza denez. Handik hiru egunera, ordea, zabaldu berri den udaletxean, hain famatu bilakatzen ari den

A

10


o010-011_on

23/6/08

11:05

Página 2

sakONduziritzia

Arditurri

Uda

z dut meategien ingurua bisitatu oraindik, baina, prentsako erreferentziengatik, lan interesgarria egin dutela iruditzen zait. Ingurua eraldatzeagatik polemikarik izan bada ere, nire ustetan, egindako lana oso garrantzitsua da, eta interpretazio zentroak zein bisita gidatuek guri nahiz balizko bisitariei gure historia eta ingurumena era seguru eta didaktikoan erakustea posible egingo dute. Era berean, eta inaugurazioaren inguruan, meategira gonbidaturiko lehenengo bisitariak Arditurrin lanean ibilitakoak izatea keinu ezin hobea izan zela uste dut. Ea lehenbailehen bertatik pasatzerik dudan…

kaina oso hilabete mugitua izan zen gure eskualdean. Horregatik, hileko errepasoa egiterakoan, bestelako gai interesgarriak etorri zitzaizkidan burura; garraiolarien greba, Donibaneko zentral termikoaren inguruko azken ika-mika, Pasaiaren biziberritzearen aldeko martxa barruti guztietan, eskualdeko zenbait enpresetako gatazkak, kirol taldeen arrakastak… Baina San Joan egunak dakarren inflexio puntuari eskaini nahi dizkiot hilabete honetako azken lerroak. Meteorologiaz dakitenek eguraldia lagun izango ez dugula badiote ere, udan murgilduta gaude buru-belarri. Herri eta auzoetako jaiak hasi dira jada, eta udako oporrekin amaitzen dugu ikasturtea. Beraz, irakurle maiteok, espero dut San Joan suan rollo txar guztiak kiskali izana, eta urtaroa era alaian igarotzea.

E

E

mozio etikoa eztabaidatu zen Pasaiako plenoan. Inaugurazio ekitaldian presente izan ziren zinegotzi batzuek, bert an ere izandako beste batzuren aurka aurkezturiko mozio etikoa. Kuriosoa iruditzen zait «etikaren aldeko mozioa» aurkeztu zutenek zein erreparo gutxi izan zuten gaitzetsi nahi dituztenekin pintxoak eta argazkiak konpartitzeko. Hamaika ikusteko jaioak omen gara. 11


o012-015_on

24/6/08

11:56

Página 1

nagusia IÑAKI PIKABEA ‘PITI’ euskal preso politiko ohia

Bafle ederrak ziren, barruan ordu batzuk emateko prestatuta zeuden” Testua: Ion Ansa Argazkiak: Iñaki Berrio/Iñaki Pikabea

3 urte dira Iñaki Pikabea Piti-k (Errenteria-Orereta, 1947) Joseba Sarrionaindiarekin batera Martuteneko espetxetik ihes egin zuela. 1985eko San Fermin eguna zen. Bafle estu batzuetan zegoen askatasunerako bidea. Libre izateko kaiolatik pasatu behar. Kaiolarik gabeko Euskal Herri batean bizi nahi du Pitik. Baina iragana ahaztu gabe. Horregatik kontatu dizkigu bere bizipenak, borrokak eta ideiak. Herri batekiko konpromisoa eta euskararen aldeko lana zer diren gogorarazi digu, zapi gorriak berriro zerua estaliko balu bezala.

2

Nola gogoratzen duzu zure haurtzaroko Errenteria-Orereta?

Joan den mendeko 50. eta 60. hamarkadetan Errenteria-Orereta herri industriala zen. Kanpotik jende asko etorri zen, eta orduan eraiki zituzten Iztieta eta Beraun bezalako auzoak. Etxeak egiten zituzten bazter guztietan. Kalean gaztelera nagusitzen hasi zen, eta neronek ere gaztelerara jotzen nuen nahigabe. Amari esker mantendu nuen euskara. Garai hartako eskoletan gazteleraz egiten zen, Cara al sol eta horrelakoak ikasten genituen. Elizaren eragina ere handia... 12

Handia, bai. Mezetara joaten ginen, eta aitortza egin behar izaten genuen, gure «bekatuak» esatera behartzen gintuzten. Sexua tabua zen, adibidez. Masturbazioa oso gaizki ikusia zegoen, eta beldurrez joaten ginen apaizaren aurrera. Gero, ez zen hainbesterako izaten: hiru Ave Maria eta penitentzia txikiren bat edo. Eskolatik pasata, gazte hasi zinen lanean.

Kolegio publikoan ikasi nuen. Grado medio zelakoa egin eta eskola profesionalera joaten ginen. Hortxe bukatzen zen ikasketa prozesua. Gure garaian oso normala zen 14 urterekin lanean hastea. Ni ere adin horretan hasi nintzen, 13 edo 14 urte nituela. Lan asko egin nituen, alde batetik bestera ibili nintzen Pasaian, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen, pintxe edo laguntzaile modura, normalean. Goizeko seietan lanera 14 urterekin! Zenbat irabaziko genuen? 300 bat pezeta hilean edo. Irakasle izatera iritsi arte.

Hori gero izan zen, lanetik lanera jauzika ibili, eta horretan bukatu nuen. Kontua da greba handi bat izan zela gure enpresan, 40 bat egunekoa. Harriak mozteko makinak egiten genituen. Soldata igo-


o012-015_on

24/6/08

11:56

Pรกgina 2

politikanagusia

13


o012-015_on

24/6/08

11:56

Página 3

politikanagusia era eskatu genuen, baina nagusiek ez ziguten kasurik egin, eta kalera joan ginen. Orduan, liburu saltzaile izateko eskaintza egin zidaten, eta euskal liburuak saltzen ibili nintzen.

Iñaki Pikabea Piti, 90. hamarkadan, Uzercheko espetxean (Frantzia) preso.

Euskalgintzarekin lotutako lanak egin zenituen, hortaz.

Lehen militanteagoa zen jendea, eta orain politikariak profesionalak dira”

Lehenik, euskara eskolak ematen hasi nintzen oso gazte, gau eskoletan. Muxutruk helduak euskalduntzen genituen, Patxi Altunaren metodoa, Jalgi Hadi eta horrelakoak erabilita. Urte askoan ibili nintzen egunez lanean eta gauez eskolak ematen. Besteak beste, aurrezki kutxetako langileei ematen nizkien eskolak, baita ikastolako gurasoei ere. Eta helduekin aritzetik haurrekin lan egitera.

Gatazka gaur bertan konponduko balitz, hobeto. Baina borondatea behar da, alde guztiena”

Orereta Ikastolan euskara irakasle bat behar zuten, eta ni han eta hemen ibiltzen nintzenez, ezaguna nintzen, eta lanpostua eskaini zidaten. 1977an hasi nintzen. Euskaltzaindiaren euskara titulua nuen, baina ez nuen magisteritzarik. Orduan, Eskoriatzako unibertsitatean titulua ateratzen hasi nintzen. Aste barruan irakasle eta asteburuetan ikasle ari nintzela harrapatu ninduten, eta barruan bukatu behar izan nuen karrera. Errenteria-Oreretak borrokalari fama zuen orduan.

Mugimendu handia zegoen: langileak elkartuta zeuden, eta manifestazio eta greba ugari egiten zen. Aldarrikapen politikoak hor zeuden, eta jendea kalean orain baino askoz gehiago ibiltzen zen. Parrandak gustura egiten genituen. Poteoa zegoen, giro irekia eta komunikazio handia. Osooso oroitzapen onak ditut. Balore gizatiarrak genituen: zintzotasuna, konpromisoa, bakea, sozialismoa... balore unibertsalak. Kontzientzia politikoa hor sortu zitzaizun, beraz.

Ni euskaltzale egin nintzen lehenengo, eta hortik murgildu nintzen langile kontzientzia eta kontzientzia politikoaren munduan. Errepresioa ere izugarria zen, eta horrek eragin handia zuen. Gure 14

belaunaldian, normala zen kontzientzia politikoa militantzia bihurtzea, eta zentzu horretan konpromiso bat hartzea erabaki nuen. Konpromiso horrek eraman zintuen kartzelara.

1979ko otsailean atxilotu ninduten, sasi-amnistia eman eta berehala. Hamar egunetan sekulako egurra eman zidaten, eta espetxeratu egin ninduten. Kartzelan ibilbide luzea egin nuen, kartzelarik kartzela. Espainiako Gobernuak euskal preso politikoak suntsitzeko estrategia ezarri zuen, eta espetxeko bizi baldintzak asko gogortu ziren. Sorian batu gintuzten preso politiko guztiak. Sorian zeundetela, zer nolako giroa zegoen zuen artean?

Euskal presoen artean giro ona zegoen. Jatorri politiko ezberdi-

neko presoak geunden han: miliak, polimiliak, autonomoak... Ni, adibidez, Herri Batasuneko diputatua nintzen. 100 preso baino gehiago ginen, eta beste hainbat polizia zeuden gu zaintzeko. Pentsa, polizia bana genuen zaindari! Gero Herrera de la Mancha-ra eraman ninduten. Herrera de la Manchako espetxean borroka latzak bizi izan zenituzten.

Presoak hainbat gradutan banandu gintuzten. «Ondo» portatzen zenari gradua aldatzen zioten, eta besteei egurra. Eraso asko jasan genituen, eta, azkenean, erabaki genuen 11 hileko txapeoa egitea. Gogorra izan zen. Orduan hasi ziren Herrera de la Mancha-ko bilkura famatuak. Eta handik Martutenera.

1985ean, nire amaren gaixotasu-

na zela eta, trasladoa eskatu nuen Martuteneko espetxera, eta, harritzekoa, onartu egin zidaten. Berez, ez nintzen denbora luzerako joan Martutenera, amaren gaitza zela-eta baino ez. Eta azkenean hala izan zen: ez nintzen denbora luzerako joan... Ihesaldia nola gauzatu zenuten?

Ni Martutenera joan nintzenerako antolatuta zegoen kontua. San Fermin egunarekin Imanol abeslariaren emanaldia izango zen, eta musika bafle batzuen barruan ihes egiteko asmoa zegoen. Niri tokatu zitzaidan ihes egingo zutenetako bat izatea. Horrela, Imanolen ondotik beste talde batek joko zuen, baina talde hori aitzakia hutsa zen bafleak espetxean sartzeko. Ekipoa zekarren furgonetako gidaria ihesaldiaren parte zen. Honela, Imanolek alde egin zuen bere kontzertua bukatutakoan, eta ondoren jo behar zuen taldeak ez zuen jo, abeslaria gaixo zegoela esanda. Bafleak furgonetara geronek igoko genituela esan genuen, eta, ondo


o012-015_on

24/6/08

11:57

PĂĄgina 4

politikanagusia

pentsatuta genuen zoko batean, inork ikusten ez gintuen lekuan, Sarri eta biok bafleen barruan sartu ginen. Bafle ederrak ziren, barruan ordu batzuk emateko prestatuta zeuden. Norbaitek hartu zuen lana hori dena egokitzen! Bafleetan sartu zineten, beraz, eta hortik kalera.

Tentsio handia sentitu nuen furgoneta barruan. Kalera irteteko hainbat kontrol pasatu behar ziren. Barrutik, jakina, ez nuen ezer ikusten, baina ahotsak entzuten nituen. Kamioiak metro batzuk egiten zituen aurrera, ondoren geratu egiten zen, ahotsak entzuten ziren, norbaitek furgonetako atea irekitzen zuen, itxi, eta furgoneta berriro martxan jartzen zen. Horrelako geldialdi batzuk eta gero, ohartu nintzen furgonetak aurrera egiten zuela geratu gabe. Denbora bat igarota, jakin nuen Martuteneko espetxetik atera ginela. ÂŤEgin diagu!Âť, pentsatu nuen. Eta iheslari eman zenuen denbora bat.

Handik bi urtera erori nintzen,

Frantziako Estatuan. Atxiloketa gogorra izan zen, baina ez Espainiakoa bezain gogorra. Frantzian urte batzuk pasatu nituen espetxean, eta 1992an Espainiara estraditatu ninduten. Sakabanaketa politikaren ondorioz hainbat kartzelatan izan nintzen: Malagan, Valladoliden, Mecon, Valdemoron... Tartean, berriro Martutenen. Zurekin gogoratuko ziren han...

Martuteneko langile batzuk nirekin gogoratzen ziren, bai, baina ez zidaten ezer esan, begirada batzuk baino ez. Momentu kuriosoa izan zen. Eta 21 urtez espetxean eta ihesean ibili eta gero, berriro Errenteria-Oreretara.

Kalera 2000. urtean irten nintzen. Nire neskalaguna angeluarra zen, eta hantxe geratu naiz bizitzen. Tamalez, hemen etxeak garestiegiak dira. Euskara eskolak eman izan ditut iparraldean, frantses-euskara hiztegi batean ere parte hartu dut... Orereta Ikastolan ari naiz orain lanean. Gustura nago, gustuko dut nire lana,

baina erretiroa ere hartu beharko da! Gazteagoei lekua egin behar zaie; oraindik ez, baina laster. Haurrekin eta euskaraz lan egitea plazer handia da niretzat. Nola aurkitu zenuen herria? Nola ikusten dituzu gauzak?

Gauzak asko aldatu dira. Errenteria-Orereta langile herri industriala izatetik langile herri dormitorio-a izatera pasatu da. Oraindik gauza asko daude, bai, baina ez da berdina. Lehen militanteagoa zen jendea, eta orain politikariak profesionalak dira. Interes ekonomikoak daude politikaren atzean. Euskarari dagokionez, egoera hobetu da, jende askok ikasi du euskara; baina horietako batzuk, lanerako behar dutelako, ingelesa izango balitz bezala, ez herri honetako parte sentitzeko. Euskarak zabalkunde handiagoa behar du bizirauteko. Zure ideia politikoei eutsi diezu?

Bai, bai. Lehen pentsatzen nuena pentsatzen jarraitzen dut. Lehen nituen balore berak ditut orain ere. Herriak eskubidea du bere etorkizuna erabakitzeko. Lehen,

bakeaz hitz egiten genuenean, bake bati buruz ari ginen. Orain zazpi bake daude, edo auskalo zenbat. Zazpi demokrazia, zazpi justizia... Bakea zer den eta nolakoa izan behar duen ere ez dago garbi. Herriari hitza ematea da gakoa. Euskal Herria errespetatzea. Etorkizunari itxaropentsu begiratzen diozu?

Gatazka gaur bertan konponduko balitz, hobeto. Baina borondatea behar da, alde guztiena. Ez du balio batzuek borondatea izatea eta beste batzuek ez. Zentzu horretan, ez da hain garrantzitsua noiz konpontzen den, nola baizik. Eta hor, agintariek zeresan handia dute. Haiek lagun dezakete dena konpontzen, edo dena blokea dezakete, orain egiten ari diren bezala. Parean dagoena errespetatu behar da, eta gauzak denen artean konpondu, inork inor zapaldu gabe, nahiz eta ados ez egon. Egoera honetan, 100 urtez jarrai dezakegu horrela. Sufrimendua alde guztietan dago, eta urratsak eman behar dira.

15


o016-019_on

17/6/08

11:36

Página 1

mendia nagusiam

Iñigo Alegre eta Felix Barbado, ezker-eskuin, Itsastarrak Mendi Elkartearen egoitzan.

EUSKAL HERRIA punta batetik bestera Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Elkarteko partaideek Euskal Herria osoa zeharkatu dute, Iñigo Alegre eta Felix Barbado bazkideen gidaritzapean Testuak eta argazkiak: Iban Iza/Itsastarrak Mendi Elkartea 16


o016-019_on

17/6/08

11:37

Página 2

mendianagusia

18 etapak 1.- Karrantza-Balmaseda. 2.- Balmaseda-Sodupe. 3.- Sodupe-Areta. 4.- Areta-Orozko. 5.- Orozko-Ubide. 6.- Ubide-Urkiola. 7.- Urkiola-Arlaban. 8.- Arlaban-Urbia. 9.- Urbia-Otsaurte. 10.- Otsaurte-Lizarrusti. 11.- Lizarrusti-Lekunberri. 12.- Lekunberri-Belate. 13.- Belate-Urkiaga. 14.- Urkiaga-Orreaga. 15.- Orreaga-Orbaizeta. 16.- Orbaizeta-Irati. 17.- Irati-Belagua. 18.- Belagua-Zuriza.

n.

uskal Herria, ezkerretik eskuineraino. Mendebaldetik ekialderaino. Zalama menditik Hiru Erregeen Mahairaino. Makina bat ordu eta 500dik gora kilometro. Eguzkipean, elurpean edo euripean. Mendiko botak jantzi eta gogoz beteriko motxilak bidelagun. Horra hor Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Elkarteko kideen balentria. Euskal Herriko Zeharkaldi Handia izeneko ibilaldia egin baitzuten, bi urtean zehar, eta elkarteko kide Felix Barbadoren eta Iñigo Alegreren ardurapean. «Felixi eta Iñigori esker egin genuen Euskal Herriko Zeharkaldi Handia. Gure mendi taldean, haiek izan ziren egitasmoaren motor eta gidari», adierazi diote ONi Itsastarrak Mendi Elkartetik. Felix eta Iñigo, Iñigo eta Felix. Mendizale porrokatuak biak ala biak; mendirik gabe bizi ezin diren horietakoak. Baina bide ezberdinetatik topo egindakoak Itsastarrak Mendi Elkartean. «1820 urterekin hasi nintzen mendira

E

joaten, eta horrela jarraitzen dut oraindik», dio Felix Barbadok. Errenteriar honek 63 urte ditu gaur egun, eta Itsastarrak-eko kide da oraindik. «Beti izan naiz Itsastarrak-ekoa», zehaztu du. Iñigo Alegre, berriz, donostiarra da, Bidebieta-La Paz auzokoa, eta 50 urte ditu. Sei urte baino ez dira mendian ibiltzen hasi zela. «Bizikletan asko ibiltzen nintzen ni. Baina utzi egin behar izan nuen, lunbalgia baten ondorioz. Horrela hasi nintzen mendira joaten, Itsastarrak-eko lagunekin», donostiarraren esanetan. Eta mendizaletasunak erabat harrapatuta duela aitortu du. «Pixka bat damututa nago, zaletasun hau lehenago ezagutu ez izanagatik. Izugarria da!».

EGITASMO BERRITZAILEA. Gipuzkoako Itzulia bukatu ondoren erabaki zuten Itsastarrak-eko partaideek Euskal Herriko Zeharkaldi Handiari ekitea. «Zalantzan egon ginen, 7 Hiriburuetara izeneko egitasmoari heldu edo ez.

Baina luzeegia iruditu zitzaigun, eta beldur ginen elkarteko kideak ez ote ziren aspertuko», adierazi du Barbadok. «Zerbait berritzailea nahi genuen, jendea nola edo hala zaletuko zuena», Alegreren arabera. Eta horrela hasi zuten egitasmoa, 2005eko maiatzean. Euskal Herria aldizkarirako Mikel Tellagorrik propio prestaturiko ibilaldia da Euskal Herriko Zeharkaldi Handia. Euskal Herrian barrena oinez egin beharreko bidaia, 18 etapatan banatuta. Euskal Herriko mendebaldeko puntan hasi, Kantabriarekin mugan, eta ekialdeko puntan bukatu, Huescaren ondo-ondoan. Karrantzako Zalama menditik Belaguako Hiru Erregeen Mahairaino. «Egia esateko, guk ez genuen zeharkaldia Karrantzan hasi. Lehenbiziko etapen ordena ez genuen errespetatu, egitasmoarekin zein urtaroan hasi ginen kontuan hartuz, eguzkiaren argia edota denbora bezalako arrazoiekin», zehaztu dute biek.

Hala, laugarren etaparekin hasi ziren Itsastarrak-eko kideak, Areta eta Orozko artekoa. Ondoren, hirugarren etapa dena egin zuten (Sodupe-Areta); gero, bigarrena (Balmaseda-Sodupe); lehenbizikoa (Karrantza-Balmaseda); bosgarrena (OrozkoUbide); eta, hortik aurrera, etapen ordena bere osotasunean errespetatu zuten, zeharkaldia osatzen duten 18 ibilbideak betetzeraino.

GIDARIAK. Euskal Herriko Zeharkaldi Handia osatzeko orduan, prozedura edo metodologia erraza erabili zuten Itsastarrak-ekoek. Erraza, baina eraginkorra. Batez beste, hileko irteera edo etapa bat egin zuten. Eta aurretik, astebete-hamabost egun lehenago, Felix Barbadok eta Iñigo Alegrek ibilaldia bera egiten zuten, «lekuak ezagutzeko, erreferentziak hartzeko...». «Beraz, praktikan, ia bi aldiz egin dugu zeharkaldia. Etapa batzuk bi aldiz egin genituen bere osotasune17


o016-019_on

17/6/08

11:37

Página 3

mendianagusia

Goiko argazkian, zeharkaldiko irteera puntua, Karrantzako Zalama gailurrean. Behekoan, helmuga, Hiru Erregeen Mahaian. Erdiko irudian, Iñigo Alegre eta Felix Barbado.

an», dio Iñigo Alegrek. Gero, ibilaldiaren egunean, batez beste 30 bat lagun elkartzen ziren. «Azken etapetan Herrerako Mendi Taldekoak ere etorri izan ziren gurekin, jende gutxirekin zebiltzalako», esan du Barbadok. Baina parte-hartzea borondatezkoa zen. Hau da, jendeak aukeratzen zuen zein ibilaldi egin eta zein ez. «Hori da jendeari gustatzen zaiona», Alegreren esanetan.

S E I-ZORTZ I

OR D U KO IRAUPENA. Gutxi gorabehera,

25-30 kilometro egiten zituzten etapa bakoitzean, sei-zortzi orduko iraupenarekin. «Azken etapa izan zen gogorrenetakoa, Belagua-Zuriza artekoa», adierazi du Iñigo Alegrek. «Zazpi orduko iraupena zuen, eta ia 10 ordu pasatu genituen mendian. Basoan galdu ginen; eta, gainera, eguraldi txarra izan genuen: lainoa eta elurra. Baina, niretzat, etaparik politena ere hori izan zen», erantsi du. «Ganekogorta mendia eta Pagasarri igo genituenean ere gogorra izan zen, Sodupe eta Areta arteko etapan», adierazi dute Itsastarrak-eko bi kide hauek, aho batez. Baina ibilaldi samurrak ere egin zituzten. «Areta-Orozko artekoa nahiko erraza izan zen. Mendian ibili ondoren, herrira jaitsi eta ondo bazkaltzeko denbora ere izaten duzun horietakoa», dio Alegrek.

GAI LU R R E Z GAILUR. Urkullu, Gorbea, Motxotegi... zeharkaldian zehar gailur asko igo zituzten Itsastarrak-ekoek. Tartean, esan bezala, 18

Hiru Erregeen Mahaia famatua, bere 2.428 metrorekin euskal mendien artean Everesta kontsideratzen dena. Edota Pagasarri sonatua, Miguel de Unamunok Himalaya bilbotarra gisa definitu zuena. «Gailurrez gailur ibili ginen, herrialdeen arteko mugak zeharkatuz», Alegreren esanetan. Hainbeste ordu eta une elkarrekin igaro ondoren, noski, Euskal Herriko Zeharkaldia Handia bezalakoek bitxikerietarako bide handia ematen dute. «Puff! Alde horretatik, askorako eman zigun», diote biek ala biek, barrez. Azkenaurreko etapan, adibidez, zazpi ordu pasatu zituzten euripean. «Irteera lekura iritsi, eta jendeak ez zuen autobusetik ere jaitsi nahi. Etxera itzuli nahi zuen!». «Azken etapan, berriz, neska batek txorkatila hautsi zuen», gogorarazi du Alegrek. «Hala ere, hor jarraitu zuen, estutuz eta estutuz, etapa bukatu nahi zuelako. Hori bai, gero hiru hilabete eman zituen gure egoitzatik agertu gabe!». Baina haserrealdiak ere izan zituzten. «Pare bat alditan inoiz ez bezala ikusi nuen Felix, sutan», dio donostiarrak. 2007ko maiatzean buk atu zuten zeharkaldia Itsastarrakekoek. «Asko gustatu zitzaidan Euskal Herriko Zeharkaldi Handia, eta oso gustura gelditu nintzen», dio Iñigo Alegrek. «Nik gozatu egiten dut mendiarekin; aste osoan lanean pasatu ondoren, asteburuaren zain egoten naiz», erantsi du. «Ni ere gustura ibili nintzen, baina pena dut jende gehiagok parte hartu ez izanagatik», Felix Barbadoren hitzetan. «Mendizaletasuna badago oraindik, baina ezberdina da gaur egun. Jendea, oro har, bere kabuz joaten da mendira, eta ez mendi talde batekin. Adibidez, ez duzu lortuko gazteak autobus batera sartzea, zeharkaldi bat egiteko». Ez da, ordea, Itsastarrak-eko kideen kasua. Non gogoa, han mendizale hauen zangoa.


o016-019_on

17/6/08

11:38

PĂĄgina 4

mendianagusia

Itsastarrak Trintxer Mendi Taldearekin batera, Trintxerpen dagoen beste mendi elkartea da Itsastarrak. Baina azken hau zaharragoa da. Izan ere, 1950. urtean jaio zen Itsastarrak. Beraz, 58 urte egin ditu aurten. 2000. urtean bete zituen urrezko ezteiak, era askotako ekimenekin ospatuz. Gaur egun, 150 partaide inguru ditu Itsastarrak Mendi Elkarteak. Baina bazkide gazte gutxi ditu, elkarteko zuzendaritzatik adierazi dutenez. Eta horrekin pixka bat penatuta daude elkartean. ÂŤZoritxarrez, gazte falta dugu. Belaunaldi berrien faltaÂť. Alta, hori ez da jardunean jarraitzeko oztopo. Motxila bete gogorekin jarraitzen dute Itsastarrak-eko kideek. Euskal Pirinioen Itzuliari ekin diote aurten. 17 ibilaldiz osaturiko egitasmoa da, bi urte iraungo duena. GR-10a baliatuta egingo dituzte joaneko etapak, Hendaia eta Figueres arteko mendi lerroa, alegia. Itzulera, berriz, GR-11tik; Iger itsasargia eta Creus lurmuturraren arteko bidetik. 19


o020-023_on

24/6/08

18:58

PĂĄgina 1

nagusiaeeskubaloia

ARRAKASTA,

eguneroko lanaren ondorio Reyes eta Ana. Ana eta Reyes. Ahizpak biak, Carreretarrak biak, eta eskubaloizale amorratuak; Akaba Bera Bera taldeko entrenatzailea Reyes, prestatzaile fisikoa Ana Testuak: Ekaitz Arrieta Argazkiak: IĂąaki Berrio 20


o020-023_on

24/6/08

18:59

Página 2

eskubaloianagusia kaba Bera Berak bere historiako denboraldirik biribilena egin du, Carrere ahizpa errenteriarren hitzetan. Bukatu den denboraldian bost txapelketetan buru-belarri aritu dira lehian Akaba Bera Berakoak. Denboraldi hasieran Superkopa jokatu zuten, aurreko denboraldian Erreginaren Kopa irabazi zutelako. Akaba Bera Berako historiako bigarren titulua eskuratu zuten orduan. Denboraldiko beste txapelketetan aurrean ibili dira, eta ia-ia partida guztietan zerbait izan dute jokoan. Erreginaren Kopako finalera iritsi ziren, Europako Errekopako finalerdietaraino ere bai, eta Ligan bosgarren gelditu ziren. «Kalitatea eta lana. Metodologia batekin lauzpabost denboraldi daramatzagu lanean, eta orain etekinak ateratzen ari dira», Ana Carrereren ustez. «Etxeko jokalari gazteak etxe barruan mantentzen saiatu gara. Jokalariek 26-27-28 urterekin ematen dute errendimendu altuena eta horra iristen saiatu gara», adierazi du Reyes Carrerek. «Etxeko jokalariak izateagatik ez dute gutxiago kobratu behar, eta hori ere baloratu egiten da», nabarmendu du. «Etxekoak eta onak izan behar dute. Binomio hori asko begiratzen dugu». Eta erakundeen laguntza garrantzitsua dela azpimarratu dute, batez ere, etxeko jokalariak Akaba Bera Beran gelditzeko garaian. «Guk konpetitiboki goialdean egoteko aukera ematen diegu, eta arlo ekonomikoa zaintzen bada, errazagoa da etxekoa hemen geratzea», dio Ana Carrerek. «Klubaren borroka, momentu honet an, hau lanbide bezala bihurtzea eta ikustea da», dio Reyes Carrerek.

ra iristea lortu zuten. Finalerdiet an etxeko t aldea k anporatu zuten donostiarrek; Itxako, hain zuzen. Finalean Parc Sagunto zuten zain, baina ezin izan zuten titulua etxera ekarri. «Saguntok gure antzeko jokoa egiten du, joko azkarra, eta oso partida gutxian lortu dugu haiek gainditzea», nabarmendu dute bi ahizpek, aho batez. Azkeneko hiru urteetan Erreginaren Kopako finalera iritsi da Akaba Bera Bera. Kopan oso lan txukuna egitera ohitu dituzte zaleak. Akabaren neurrira egindako txapelketa dirudi Kopak. Taldeko entrenatzaileak eta prestatzaile fisikoak ez diote kontrakorik: «Guretzako oso aproposa da. Gurea jokoa azkarra da, intentsoa, gelditu gabekoa. Hori liga luze batean ezin da aguantatu, baina Kopan bi aukera daude: irabazten duzu edo kalera zoaz. Guk presio hori oso ondo eramaten dugu, asko entrenatzen dugulako baita ere. Jokalariak ohituta daude horretara. Ligan, berriz, zenbait partidatan kale egiten dugu, eta agian sailkapeneko azken postuetan dauden taldeen kontra». «Horrek neke handia eragiten du. Zer falta zen? Taldea. Baina, agian, partida hori jokatzeko, ez. Partida hori jokatzeko jende ona zegoen; aurrekoetan jokatzeko, berriz, ez», erantsi du Reyes Karrerek.

A

E U ROPAKO E R R E KOPA ETA ERREGINAREN KOPA. Europako Errekopako finalerdietara iritsi zen Akaba Bera Bera. Errumaniako Brasov taldea izan zuen kontrario, baina ezin izan zuen

AITORPENA. Kirol arloan Gi-

bere historiako lehenengo Europako finala jokatu. Hala ere, sekula ez ziren Europa mailako txapelketa batetan finalerdietaraino iritsi, eta lorpen handia izan zen. «Finala jokatzeko jokalariak falta zitzaizkigun.Oso nekatuak iritsi ginen, denboraldia oso luzea izan da. Azken bi hilabeteak asteazkenetan eta larunbatetan jokatzen pasatu ditugu, eta guztietan zerbait zegoen jokoan», Reyes Carrere entrenatzailearen esanetan.

Akabaren jokatzeko eragatik, golak sartzea asko kostatzen zaion taldea izanik, partidetan golak erraztasunarekin sartzen dituen jokalari baten premia sumatu dute biek. «Jokalari mota horrek diru asko balio du, eta horiengatik asko ordaindu behar izaten da», azpimarratu du Ana Carrere prestatzaile fisikoak.

KOPA, OSO APROPOSA. Erreginaren Kopa Lizarran (Nafarroa) lehiatu da aurten, eta finale-

puzkoako talde onena izan da Akaba Bera Bera, zalantzarik gabe. Egin duen denboraldia ikustea besterik ez dago. Baina ez dira baloratuta sentitzen. «Beti esaten da emakumezkoen talde onena eta gizonezkoen talde onena. Baloratuak? Beti dago koletilla hori. Zein iritsi da gu iritsi garen tokiraino? Inor ere ez», esan du Anak. «Guk eman dugun maila kontuan hartuta, ez», gehitu du Reyesek. «Zer gertatzen da? Orain dela bost urterekin konparatuta, noski, gehiago baloratzen gaituzte. Komunik abideet an askoz ere gehiago atera gara, eta 21


o020-023_on

24/6/08

18:59

Página 3

eskubaloianagusia horrek eragina dauka publikoa-

rengan baita ere. Bidebietako kiroldegian jende gehiago izan da. Brasoven aurka jendea kiroldegian kanpoan gelditu zen, lekurik ez zegoelako, partida telebistaz ere ikusteko aukera zegoen arren», zehaztu du Reyesek. Hala ere, entrenatzaileak uste du haiek emandako mailaren arabera izan beharko lukeela aitorpenak, eta hori oraindik ez dela iritsi iritzi dio. Pausoak eman direla uste du Reyesek. «Diferentzia urte batetik bestera dago. Dena den, horrek arrisku bat dauka: gu gehiago azaldu gara gehiago saldu gaituztelako, ez guk gutxiago lortu dugulako. Baina jakin badakigu; hori lortu ezean, zer esan nahi du, ez garela aterako?», galdetu du prestatzaile fisikoak. «Asko egin dugu, eta egoera horretan ez bagara azaltzen, akabo», jarraitu du Reyesek. «Noraino iritsi behar gara zerbait gehiago ateratzeko?», galdetu du taldeko entrenatzaileak.

AURREKONTU TXIKIA. Europako finalerdiak jokatzeko, Akaba Bera-Berarekin batera sailkatutako taldeetatik aurrekontu txikiena zuen taldea Akaba Bera-Bera izan da. «Brasovek sei milioi euroko aurrekontua du». Hortaz, Akaba Bera Beraren aurrekontua baino bederatzi aldiz handiagoa duen taldearen kontra lehiatu behar izan zuten. Horrek guztiak beste arloetan eragina duela diote bi errenteriarrek. Taldearentzako babesleak lortzeko orduan eragina izaten baitu taldeak egindako denboraldiak; baina ez horretan bakarrik. Kirol mailan jokalariak fitxatzeko orduan ere, zeresana izaten du. «Kiroldegira zenbat jende joaten den partidak ikustera ere galdetzen dute enpresek». Aurten lehen aldiz, esaterako, Europako Errekopako partida bat, etxetik kanpokoa, zuzenean eman zuten telebistaz, eta horrek ere eragina izaten duela uste du Anak. «Erraztasun gehiago dauz22

kazu modu horretara», nabarmendu du. «Instituzioetatik bizi gara, ez dugu beste erremediorik», ondorioztatu du taldeko prestatzaile fisikoak.

LANBIDEA. Eskubaloia lana da bi ahizpentzat. «Gustuko lana», azpimarratu du Reyesek. «Lanbidea ez bada, ez ginateke Akaba Bera Beran egongo». Hala ere, ez da lanbidea bak arrik. «Erremediorik ez duelako».

«Hau proiektu bat da, et a proiektu honetan emakumezkoak gaude, emakumezkoen talde bat delako. Horrek ezaugarri bereziak dauzka. Guk argi dugu honek lanbide bat izan behar duela, baina kanpotik zer ikusten da? Zelaian jokatzen duten emakumezkoak nola ikusten dira k anpotik? Gauza serioa hasten denean, utzi egin behar duzu... eta guk badakigu zerbait. Emakumezkoak gara eta borroka egiteko grina dauka-

gu; eta ez badugu irabazten, dena pikutara joango dela badakigu», azaldu du Akaba Bera Bera taldeko entrenatzaileak. Hala, kanpoan ematen den proiekzio hori ezberdina izan behar da. «Emakume normalak gara, zentzudunak, eta kirola egiten dugunak». «Ni gizonezkoa izango banintz, oso ezberdina izango zen; ez diru aldetik bakarrik. ‘Nolaaa? Kontraturik gabe zaudela?’. Ezinezkoa izango zen


o020-023_on

24/6/08

18:59

Página 4

eskubaloianagusia norbaiten buruan hori sartzea, eta guk hori aldarrikatzen dugu, eta hori norbaitek eman beharko digu. Ez bagara azaltzen, nola emango du enpresa batek dirua? Beste engranaje bat behar da, eta beste batzuek erantzun behar dute», dio Reyes Carrerek.

AH I Z PAK ETA E LKAR R EKIN LANEAN. Ahizpak izateaz

gain, elkarrekin egiten dute lan Reyesek eta Anak. Amaia Ramirez psikologoarekin batera, Akaba Bera Berako prestatzaileen hirukotea osatzen dute. «Bakoitzak bere funtzioak oso definituak ditu eta ez da arazorik sortzen», diote biek, aho batez. «Arlo guztietan ikuspegi berdi-

Iritzia

Baloratuak? Beti dago ‘koletilla’ hori. Zein iritsi da gu iritsi garen tokiraino? Inor ere ez”

ANA CARRERE Akabako prestatzaile fisikoa

REYES CARRERE

Hau proiektu bat da, eta proiektu honetan emakumezkoak gaude, emakumezkoen talde bat delako”

Akabako prestatzailea

na izaten dugu. Partidetan Reyesek hartzen ditu erabakiak, eta hori errespetatu egiten dugu», adierazi du Ana Carrerek. Urte asko daramatzate eskubaloiaren munduan Carrere ahizpek, et a ia beti Ak aba Bera Beran. Mundu horret an bide luzea egin dute dagoeneko, baina oraindik geratzen zaie indarra eta grina, haiek dioten bezala, «borroka» egiteko. Grina, ausardia, amorrua, indarra, gogoa... hori guztia eta askoz gehiago dira Carrere ahizpak. Reyes eta Ana. Ana eta Reyes. Akaba Bera Bera taldeak egindako denboraldi ederraren erruaren zati bat, behintzat, haiena da. Ez dago zalantzarik.

Ez dute goia jo

Jose Inazio Altube Errenteriarra, eskubaloi jokalari ohia, eta Euskadiko eskubaloi selekzioko prestatzaile izandakoa. Ereintza Eskubaloiko zuzendaritzako kidea.

ogoan daukat nola ezagutu nituen Ana eta Reyes Carrere ahizpak. Ana beti topatzen genuen Ereintzako gure lan saioetan, herriko frontoi zaharrean entrenatzen genuen garaietan, gazte-gaztea zela. 14 urte izango zituen, eta han egoten zen, harmailetan, gure lan saioak jarraituz. Eta, poliki-poliki, gurekin entrenatzen hasi zen. Gero, urtebete beranduago, Reyes ere hasi zen gurekin, Anak ekarrita. Hark ere 14 urte zituen orduan. Ereintzakook, garai haietan, emakumezkoen eskubaloi talde bat osatu genuen, Orereta Ikastolako eta herriko institutuko ikasleekin. Baina Carreretar ahizpak ez ziren ez batekoak ez bestekoak. Kalean ezagutu genituen. Biak oso futbolzaleak ziren gazte-gaztetik, baina Ana behin frontoitik pasatu eta begira noraino iritsi diren. Eta ez da kasualitatea, ez, iritsi diren lekuraino iristea. Biak ahizpak dira, eta hainbat gauzatan antza dute. Adibidez, konstantzian edo irmotasunean. Biak ala biak langileak dira, langile finak. Eta, oso garrantzitsua: zerbait lortu nahi dutenean, lanean jarduten dute hori lortu arte. Ez dute etsitzen. Reyesek, esaterako, hasieran ez zituen dohain fisiko bereziak. Baina 17-18 urterekin aldaketa fisiko garrantzitsua eman zuen, ekinez eta ekinez. Eta Anaren kasuan, 28 urterekin hasi zen ikasten Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean (SHEE). Zamalbideko Institutuan ikasi ondoren, ikasitakoan ez zuen lanik topatzen, eta SHEEn hastea erabaki zuen, 28 urterekin!, titulua atera arte. Oso konstanteak dira biak. Lortu nahi dutena lortzen dute. Berezko sena dute horretarako. Akaso, amaren eragina da hori. Ama ikaragarria izan dutelako: langilea, beti partida guztietara joaten zitzaiena, beti alabak animatuz… Gaur egun, garai gozoak bizi dituzte Reyesek eta Anak. Bizpahiru urte daramatzate gailurrean, gailurraz gozatzen. Baina, egia esan, nik uste oraindik ez dutela haien gailurra egin. Ez dute goia jo. Gehiago lor dezakete. Eta beste koska bat igota ere, ziur naiz ez liratekeela horretan geldituko. Saiatuko lirateke, oraindik ere, gorago iristen. Reyesek lidergoa darama gaur egun, erreferentzia da; eta Ana itzalpean dago, bigarren plano batetan, baina koordinazio lan izugarria eginez. Bakoitzak paper bat jokatzen du, baina uztargarriak dira biak. Gauza polita da hori. Eta Amaia Ramirez da hirugarren hanka: psikologoa, eta Akabako talde teknikokoa. Izatez lasartearra, baina Ereintza Eskubaloian ere ibilitakoa. Eta, kirol lorpenaz haratago, Reyesek eta Anak lortu dute Akaba Bera Bera nesken talde bat izatea, goitik behera. Horrela izan behar du, gainera. Emakumeen aldarrikapenak praktikara eramaten dituztelako ahizpa hauek, eguneroko lanaren bitartez gauzatuz aldarrikapen horiek. Txalogarria, benetan.

G

23


o024-025_on

12/6/08

12:38

Pรกgina 1

gizarteakklik

Historia iturri

ARDITURRI Arditurriko meategiak duela 2.000 urtetik ia jarraian ustiaturiko meazulo bakarrenetarikoak dira. Aberastasun iturri izan ziren bere garaian; eta historiaren lekuko ixila gaur egun, gizakiaren beraren bilakaera islatzen baitute. Ekainaren lehenaz geroztik meazuloak barru-barrutik bisita daitezke berriro, 1984. urtetik itxita egon eta gero. Meategien barnealdea ezik, kanpoaldea ere atondu dute, bertan egindako biziberritze lanen ondorioz Iban Izaren argazkiak

24


o024-025_on

12/6/08

12:39

Pรกgina 2

klikgizartea

1.- Arditurriko Interpretazio Zentroa, garai batean meategietako laborategia izan zen eraikinean atondurikoa, eta urrutian, meategien sarrera. 2.- Meategien sarrera, aurrez aurre. 3.- Meategien barruan eraikitako pasabidea. 4.- Meategien barnealdea; urteetako ustiapenaren arrastoak erraz suma daitezke. 5.- Meategien kanpoaldea erabat biziberritu dute, egunpasa baterako egokiak diren zerbitzuak jarriz. Adibidez, inguruarekin bat egiten duten haurrentzako kulunkak.

25


o026-027_on

12/6/08

12:42

Pรกgina 1

gizarteakklik

6, 8 eta 13.- Ustiaketaren arrastoak meategien barrualdean. 7.- Arditurritik Pasaiako porturaino tren bat zihoan, meazuloetatik ateratako lehengaiak garraiatuz. Irud trenbidearen azpiegituraren arrastoa, meazuloen kanpoaldean. Arditurrira iristean, porlanezko oinarri honen gainean jartzen zuten lokomotora, haren zent aldatu eta, horrela, berriro Pasaiako porturako norabidea har zezan. 9.- Arditurrira bisita gidatua. Meatokiaz gozatzeko, h bisita mota prestatu dituzte. Lehena, bisita estandar bisita gidatua Interpretazio Zentroan eta meategieta egokitutako galeriara. Bigarrena, bisita arkeologikoa uztailetik aurrera egin ahal izango dena, eta oraingo pasabidearen azpitik ere joan ahal izango dena. Hirugarrena, tren berdea, Arditurri eta museo baten bisita eskaintzen duen bilduma. 10.- Meategien sarrerako atea, meategien barnealde ikusita. 11.- Arditurriko panela, atzean Aiako Harriak ageri di 12.- Pasabidea meategien barnealdean. Lehen fase honetan, 200 metroraino sar daiteke bisitaria.

26


o026-027_on

12/6/08

12:42

Pรกgina 2

klikgizartea

oan, z. Irudian, en inarri n zentzua

eko, hiru andarra: egietan ogikoa, aingo a. aten ealdetik geri direla. fase

27


o028-029_on

24/6/08

10:42

Página 1

euskara Aitzol Perez de San Roman eta Beñat Mendizabal, Oiartzungo EHEko partaideetako bi.

lanerako tresna

BERRIA Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak blog bat zabaldu zuen Interneten orain bi hilabete inguru, sinadura bilketa bat bultzatzeko asmoz Testua eta argazkia: Iban Iza 28

nternet ezinbesteko bihurtu da gure bizitzatan. Egunerokotasunean, denetarako erabiltzen dugu, edo, gutxienez, erabil dezakegu: bidaiatzeko, informatzeko, bankuko mugimenduak eta gestioak egiteko, komunikatzeko... Baina, norbanakoez gain, elkarteak eta eragileak ere jabetu dira haien jardunerako Internetek eskaintzen duen aukera sortaz. Hori da, esaterako, Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldearen kasua. Badira bi hilabete baino gehiago blog bat sortu zuela talde honek (www.blogari.net/oiartzunehe), herrian garatzen ari den dinamikaren baitan. Hala, sinadura bilketa bati ekin zion EHEk, udalerrian dauden Carrefour eta Alcampo merkataritza guneetan euskaldunen hizkuntz eskubideak berma daitezela eskatzeko. Eta, sinadura bilketa bera indartzeko, Interneten bloga zabaltzea otu zitzaien EHEko kideei. «Abian jarritako ekimenari babesa emateko, ahalik eta sinadura gehien lortzea zen gure helburua. Horret arako, bloga zabaltzea pentsatu genuen, Interneten era honetako deialdiak ohiko bihurtu direla jabetuta», esan du Beñat Mendizabalek, Oiartzungo EHEko partaideetako batek. «Talde bezala, orain arte Internet ez genuen erabili horretarako. Eta probatzeko gogoa genuen», adierazi du Aitzol Perez de San Romanek, EHEko beste kideetako batek. «Gainera, Oiartzundik haratago joateko aukera ematen zigun blogak, sinadura bilketa ahalik eta gehien zabaltzeko», erantsi du.

I

GUSTURA. Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz-eko kideak gustura daude sinadura bilketak izandako erantzunarekin. Denera, 651 sinadura bildu zituzten. «Guztiak ez ziren blogaren bitar-


o028-029_on

24/6/08

10:43

Página 2

albisteakeuskara

tez jaso, jende heldu asko ez baita Interneten aritzen. Kalean ere bildu genituen sinadura dezente, mahaiak jarriz Oiartzunen. Baina sinadura gehienak Internet bidez iritsi ziren», Aitzol Perez de San Romanen esanetan. Bloga sortu izana, beraz, oso baikor baloratu dute Oiartzungo EHEko kideek. Perez de San Romanen arabera, «tresna bat erabilli dugu, orain arte erabili gabekoa, eta oso pozik gaude emaitzarekin». Horren adibide gisa, beste datu bat eman du Beñat Mendizabalek: «EHEko beste talde lokal batzuek eredu bezala hartu dute gure bloga, eta haiek ere antzekoak sortzen hasi dira». «EHEko lehenbiziko taldea izan gara honelako blog bat zabaltzen, eta jendeak kopiatu badigu, ondo egin dugunaren seinale!», erantsi du Perez de San Romanek, harro, baina harrokeriarik gabe.

ERABILPENA. EHEko kide hauen ustez, Internetek partehartzea bultzatzen du, «baina parte-hartze erlatiboa». «Hau da, adibidez, etxetik parte har zitekeen gure sinadura bilketan; baina noski, aukeran, guk nahiago genuke jendeak kaleko ekimenetan edota deialdietan parte hartzea. Eraginkorra litzateke, adibidez, bezero euskaldun bakoitzak erreklamazio orri bat beteko balu Carrefourren edota Alcampon». Edonola ere, EHEko kideek garbi dute Internet erabiltzen jarraituko dutela haien jardunean, «gure lanean ez delako tresna bakarra, bat gehiago baizik». Hala, sinadura bilketa bukatuta ere, bloga erabiltzen jarraituko dute. «Batik bat, izaera informatiboa eman nahi diogu. Adibidez, Hizkuntz Eskubideen Behatokiari buruzko film labur bat zintzilikatu dugu, Ttur-Tturrek egina. Halaber, EHEko ekimenen berri emateko erabiliko dugu».

Euskararen gorabeherak GORA. Errotulu nagusiak euskaraz. Oiartzungo Udalak, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, herriko merkatariei eta ostalariei dendetako kanpoko errotulu nagusia euskaraz jartzeko diru laguntza ematen dizkie. Eta, zorionez, ez dira gutxi laguntza hau baliatu dutenak. Irudian ikus daiteke, esaterako, lerro hauek idazteko orduan errotulua euskara hutsean jarri zuen azken komertzioa.

BEHERA. Arditurriri buruzko webgunea ONeko zenbaki honetako Klik atalean argitaratu bezala, Arditurriko meazuloak zabalik daude ekainaren lehenaz geroztik. Interneten, ordea, ez du zabalpen ona izan. Egitasmoaren webgunean (www.arditurri.com), gaztelerazko bertsioa aktibatuta zegoen lehen egunetik; baina euskarazkoan klikatu eta... deus ez: zona en construción leloa ageri zen. Hainbat egunez luzatu zen akatsa.

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 29


o030_on

12/6/08

13:46

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

ERTAMERIKAKO HIRIBURUAK

30

Zeharka

Goitik behera

1.***. (Honduras). 2. Sail. Gipuzkoako herria, Ernio mendi magalean. 3. Narriak. Ordaindu gabe. 4. Bizkaiko herria. Edo. Epaile eta abokatuen jantzia. 5.Kanpoan. Fosforoa. Anperea. Emakume izena. Bokalea . 6. Ald. Aiako. Ald. beldurra. 7. **** (Costa Rica). Zelan. 8.Oxigenoa. Estatu Batuetako dirua. Lehena eta azkena. 9.Antzinako laborantza tresna. Nauka. Jardun. 10. Dena, guztia. Ald. titanioa. Kirolean huts egiteari esaten zaio. 11.**** (Nikaragua). Zezen zikiratu. 12.Oarsoaldeko aldizkaria. Zuregana noa. Hamar erromatarrez.

1.Arto opila. Txerriki goxo. 2.Edipo gizona, .......emakumea. Bailera. 3. Biba. Patxi........Aspaldiko abeslaria. 4.Mama goxoa. Abila, iaioa. Ald. Nafarroa. 5.Ehun, erromatarrez. Errep. gorotza. Ald.atsedena. Gora joan. 6.Kasik. Musika nota. Zintzoegia. 7.Zizerone lanak egiten dituena. Ald 100m. Nor pluralean 8.Ald. Hecho alde ohian famatua. Erbioa. Izen biblikoa. Iodoa. 9.**** (Kuba). Bizkaiko mendia. 10.Txekiako hiriburua.........Lertxundi, idazlea. 11. Ald. hankaren zatia. Lurraren planeta. 12. Ald. Italiako sumendi famatua.


o031_on

16/6/08

12:53

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zeinda hau?

GURUTZEGRAMAK

11 10 9 8 7

S O L O M O

6 5 4 3 2 1

T A L O A 1

E G U L O R E R A K A T P R A I A N J D O A I A R O A N A N N 2

3

4

C I G A A I Z K D O A L A A E A A R O S E L A R R N A U I T T G U A O A K I 5

6

7

8

L P A A R N A H A I N A G O T B A E A K I N O L A A A Z A R I O N G O I D I Z U X 9

10

11

12

zer da hau?

12

ON-EN MAIATZEKO ARGAZKI LEHIAKETA

Irabazleak LeireSaldias Jacinto izan da ONeko sariaren irabazlea. The gaztea singles CDa eta Dirua talde lezoarreren diskoa

Amaia Zubiriaren Nabil diskoa eta Gaiak argitaletxearen Aldaketa klimatikoa badator liburua Lezoko udaletxea

ERANTZUTEKO EPEA Uztailearen 18a (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

31


o032_on

18/6/08

12:43

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Reala Lehen Mailara igo ez izanak ez du esan nahi zuk ezin duzula lortu nahi duzun hori! Lan asko egin duzu hori lortzeko eta iritsi zaren tokira iristeko. Ez zaitez inozoa izan eta jarraitu horrela! Eta lasai, Realak hurrengo urtean badueta igotzeko aukera. Ez larritu! Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Tiradun kamiseta jartzeko irrikaz zabiltza. Aterkia eta berokia armairuan gordetzeko prest! Baina… aiiii! Uda eta inguruko herriko jaiak gerturatu arren, oraindik ez duzu udako arropa jartzeko aukerarik izan. Lasai, ez zaitez larritu! Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Egin duzu, azkenean, merezi zenuen parranda. Azterketak bukatu dituzu, alaitu ezazu aurpegia! Oporretan zaude! Baina ez zaitez lasaitu, amak esan dizu-eta udan ez zarela ohean botata egongo. Beraz, hasi zaitez lan bila berandu izan baino lehen! Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Beti kexuka zabiltza dirurik ez duzula. Baina non gastatzen duzu, bada, dirua? Ez zaitez hain xurra izan eta gonbida itzazu zure lagunak afaltzera edo pa-

32

rranda eder bat botatzera. Eskertuko dizute eta, ziur aski, zuk ere asko eskertuko duzu. Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Begiak ixten dituzun bakoitzean aurpegi berdina datorkizu gogora. Ezin dituzu burutik kendu haren hitz goxoak. Baina horrek ez du esan nahi besteei kasu zipitzik ere ezin diozula egin. Izan ere, batak ez du bestea kentzen. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Hil honetan izarrak zuri begira daude. Momentu txarrak pasa dituzu, baina garaia iritsi da burua altxatzeko eta aurrera egiteko. Lagunak inguruan dituzu, eta badakizu, gainera, edozertarako daudela. Eta, hasiera batean, inguruan zenituen lagun haienganako konfiantza berreskuratzea duzu onena. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Irribarre polit hura ezin ahaztu zabiltza. Asko esaten zuen irribarrea zen. Baina, agian, beste irribarre batetan aurkitu beharko duzu irribarre polit horren isla. B aina ez eman amore, ziur asko ahaztezina zaizun irribarre polit harekin topo egingo baituzu berriro. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Batzutan ingurukoei kasu pixka bat egitea komeni zaizu. Zuk nahi duzuna egitea ongi dago, baina batzutan ez da ko-

meni. Etorkizunera begiratuz gero, nola ikusten duzu zure burua? Jar zaitez une batean pentsatzen! Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Uda iritsi da jada… Baina eguraldiak ez du asko laguntzen, dirudienez. Hala ere, igerilekura edo hondartzara ezin joan arren, kirol pixka bat egitea komeni zaizu; izan ere, Gabonetako turroiak oraindik ikusi egin daitezke zure gorputzean. Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Hobe da pausoz pauso zuk nahi duzun helburura iristea, eta ez korrika eta presaka helburu hori nolanahi lortzea! Gauzak lehenagotik pentsatuz gero, bidea lasai eginez gero… helburuak zentzu gehiago edukiko duela argi eduki! Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Azkenaldian ez zabiltza batere alai. Faltan botatzen duzu lagun hura. Baina lasai! Udako oporrak ate joka dabiltza eta edukiko duzu harekin egoteko denbora. Lagun hortaz aspertzeko beta ere edukiko duzula. Beraz, lasai eta animo! Caprikornius. (Abenduak 22 –Urtarrilak 20). Carpe diem egitea da onena. Baina… batzuetan zaila dela konturatu zara. Hala ere, orain ez duzu jakingo zer gertatuko litzateke zuk nahi zenuena eginez gero….Hurrengorako badaki-


inkesta

Bakarne Garmendia (Lezo). Oso ondo iruditzen zait erabakia, haurrak lasaiago ibiltzeko aukera ematen duelako. Egia esan, oinezkoen mugimendu handia dago zonaldean. Tabernetako udako terrazetan lasai egoteko aukera ere ematen du.

Ekainaren lehenaz geroztik, ibilgailuek ezin dute Lezoko alde zaharrera

sartu astebukaeratan eta jai egunetan. Alde zaharra itxita dago haientzat. Zer iruditzen zaizu erabakia?

? Puri Mendia (Lezo). Errenteriarra naiz, baina Lezon bizi naiz aspalditik. Eta, egia esan, gaizki iruditzen zait erabakia, etxeraino autoan sartzeko aukera kendu digutelako. Herriarentzako erabaki zuzena izango da akaso, baina guretzako deserosoa.

11:53

Oihana Rojas (Lezo). Ondo iruditzen zait erabakia, era honetara, herritarrok alde zaharreko kaleak hobe balia ditzakegulako. Baina, dena den, orain arte ez zegoen hainbesteko trafikorik herriko alde zaharreko kaleetan.

25/6/08

Amparo Iriondo (Zumaia). Egia esan, ez dakit zergatik hartu duten alde zaharra ibilgailuentzako ixteko erabakia astebukaeretan eta jai egunetan. Lehen zegoen bezala ez zegoen gaizki, ez zegoelako hainbesteko trafikorik zonaldean.

Goretti Irastorza (Lezo). Nik ez dut autorik, baina ondo iruditzen zait erabakia. Aukera bat da tabernariek terrazak jar ditzaten edota herriko zonalde honetan lasai ibiltzeko. Terrazetako giroan, adibidez, nabari da lasaitasun hori, eta haurrak era lasaiago ibil daitezke .

o033_on Pรกgina 1


o034_on

25/6/08

12:33

Página 1

ondarellarrugorritan

GARI SAGARZAZU Allerru Judo Taldeko judoka

Olinpiar borroka. Hain ona izan daiteke borrokaldi bat olinpiarra bihurtzeko?

Fisikoki, oso gogorra da. Oso egoera fisiko onean egon behar duzu. Batzuek jan gabe ere pasa ditzakete hainbat egun, pisu txikiagoko mailatan aritzeko.

Ez dut nahi kanpo kairik Jaizkibelen”

2008, olinpiar urtea. Nolakoa da, ordea, olinpiar egun bat Gari Sagarzazurentzat?

Judoaz aparte, kirolak oso gustuko ditut. Adibidez, mendia. Beraz, egun polita da mendira noanean. Eta jatea ere oso gustuko dut.

Testua eta argazkia: Iban Iza

Lezoko olinpiadak. Berriro antolatu beharko lirateke herriko gazteen artean?

Bai. Donibanen, adibidez, antolatzen dituzte, eta joaten naiz ikustera. Hemen eginez gero, gustura hartuko nuke parte.

ari S agarzazu Txikito (Lezo, 19 93). 9-10 urterekin hasi zen judoa egiten, eta Allerru Judo Taldeko judoka da gaur egun. Denboraldi honetan, Espainiako txapelduna izan da judoan eta olinpiar borrok an. Gerriko marroia du une honetan.

G

Alerru: futbola, judoa, txirrindularitza... noizko sanba taldea Allerrun?

(Kar, kar). Ez dut uste sortuko denik. Nahiko esplotatuta dago jada Allerru.

Txikito. Judoka izateko, torero ezizena duzu.

‘Playstation’. Zein jokora jolasten zara?

Agian bai, baina ezizena ez dator torero izatetik edota zezen munduagatik.

Futbolekoak (PES, FIFA), saskibaloikoak (NBA live), II. Mundu Gerrakoak...

Ez al da izango Chiquito de la Calzada gustuko zenuelako?

MP3. Zenbat kanta dituzu gordeta?

Ez. Aita ezizen horrekin hasi zitzaidan deika, hura baino txikiagoa nintzenean, eta klublean ere ezizen hori erabiltzen hasi ziren. Orain, ordea, aita baino altuagoa naiz (kar, kar).

Ez dakit, 100 bat agian. Bereziki euskal musika eta taldeak ditut gustuko.

Judoan eta olinpiar borrokan Espainiako txapeldun. Koadrilakoak eta lagunak ez zaizkizu adarra jotzen ariko, noski...

Kanpo kaia. Kaia kanpora?

Bai, bai, ez didate beldurrik (kar, kar). Kimono. Tximuarena egiten al da judoan?

Ez, noski. Kimonoa, berez, Japoniako jantzi dotorea da. Judoan, trajeari judogi deitzen zaio. Dan. Borrokaldietan kolpeak jaso, bai; eta eman ere bai?

Egurra ematen da, eta jaso, batzutan ere bai. Zenbaitetan, mina hartzeraino. Gogoan dut borro34

Abiadura Handiko Trena. Nora goaz azkar?

Inora ez.

kaldi baitan aurpegiz jo nuela lurra. A ze mina! Gerrikoek adierazten dute judoka baten maila. Baina gerrikoak estutu behar direla esaten ari zaizkigu, krisi ekonomikoaren ondorioz...

Krisiak kezka eragiten dit. Are gehiago, esango nuke gazte guztiei kezkatzen diela krisiak, haiei ere eragiten dielako.

Giltzak dira judoaren oinarri. Etxetik ateratzean, ordea, zenbat aldiz ahazten zaizkizu giltzak etxean?

Bai, nik ez dut nahi kanpo kairik Jaizkibelen. Badago superportua Baionan, Bilbon... Hemen, zertarako? Gainera, hemengoa erdi hutsik dago gaur egun. Erregaiak, gero eta garestiago. Bizitzan, ordea, zer da Gari Sagarzazuren ‘gasolina’?

Ahaztu-ahaztu, ez; baina batzutan ez ditut hartzen, ama etxean egonez gero.

Janaria eta kirola.

Nori egingo zenioke giltza bat?

Ez. Teknologia berriekin ez naiz oso ondo moldatzen. Behar dudanean erabiltzen dut ordenadorea: lanak egiteko, adibidez.

Txapelketa batean, aurrean jartzen zaidan edonori.

Internet. Sarearen sarean harrapatuta?


o035_on

17/6/08

18:09

Página 1

sormenajakiteko

Kritika

Nire begiek Olatz Mitxelena (Oiartzun) Mikel Markez kantari oreretarrak ‘Zure begiek. Bilduma 1988-2008’ diskoa kaleratu du aurten, 20 urteotan egindako kantekin osatutakoa. Olatz Mitxelena oiartzuar gaztea ere kantaria da, kantu txapelketetara maiz aurkezturikoa.

rotismoaren zantzuetan zipriztindu, gizartearen kale estuetan paseatu eta maitasuna du pausaleku Zure begiek. Bilduma 19882008 diskoak. Mikel Markez oreretarrak 20 urte horietan zehar egindako ibilbidearen bilduma kaleratu du, 14 kantuz osatuta. Guztiak dira aurreko diskoetatik hartutako aleak, baina bilduma honetarako zenbait kanturi moldaketa batzuk egin dizkie. 20 urte, eta tartean zazpi disko –hau zortzigarrena–, hamaika kontzertu eta mila esperientzia. Esperientzia horiek denak hezten dute artista eta haren emaria, baita aldatu ere. Eta aldaketa horren isla dira bildumako zenbait kantutan egindako moldaketak. Funtsean, baina, aldaketak ez dira hainbesteko aldaketa. Izan ere, aldatzen dira kantu batzuetako melodien osagarriak, baina berberak dira kantuak gogora ekartzen dituen oroitzapenak. Aldatzen da ahotsa, baina berbera da doinuari ematen dion samurtasuna. Aldatzen da ikuspuntua, baina berbera da begirada. Urteak pasatzen dira eta esperientziak ugaritzen dira, baina berdin jarraitzen dute Zure begiek. Gauaren lilurak mozkortutako bikotearen lehenengo musuak ikusten dituzte zure begiek, eta neguak laztutako bikotearen azken musu eta malkoak. Gizartearen geldiezinezko abiada gelditu nahi eta ezin duten bi gazteren eginahala ikusten dute, eta ustekabean norbaitek denboraren etengailuari eman eta denborarik gabe noraezean gelditzen deneko unea. Gosearen gosez galdutako portale batean elkar irentsi nahi duen bikotea, eta beste parranda baten ostean ohera gosez bueltatzen den hura. Maitasuna, gizarteari kritikak eta sexua. Eskenatokiak eta antzezleak aldatzen dira, baina gidoiak ez.

E

ERREFERENTZIA. Eta zure begiek, eskenatokiz eskenatoki, distira bera mantentzen dute. Ibilbidearen hasiera hartan gozagarri ziren kantuak, horrela dira bilduma honetan ere. Izan ere, musika estiloak etengabe ugaritzen ari diren honetan, gozagarri da poesia eta melodia gozoak uztartuz plazaratzen den abestiak entzutea. Ez soilik gozagarri, ordea. Erreferentzia puntu ere badira, eta bada. Mikel Markezek euskal kantagintzan zegoen hutsune bat bete zuen, gailentzen ari ziren bestelako estiloen albora gitarraz lagundutako kantu samurrak ekarrita. Izan ere, 1965-72 bitartean Ez dok amairu taldeak euskal kantagintzari eman zion susperraldiaren ondoren, abeslari gehienek norbere bidea jarraitzeari ekin zioten, abesti zaharrak berreskuratuak zituztenez, berriak eratzeko. Gerora, bide beretik, beste hainbat artistak jardun zuten euskal kantuen loraldiari bide berriak zabalduz, kantu herrikoiez gain, herriarentzako egindako berriak sortuz. 80. hamarkada aldera, baina, borbor hori baretu egin zen, bestelako estiloek hartu baitzuten indar gehiago, eta, nolabait, ordutik zegoen hutsunea bete zuen Mikel Markezek, 70. hamarkada hartan hasitako bideari jarraituz. Horrenbestez, euskal kantagintzaren historian erreferentzia puntu garrantzitsu bilakatu

da, hutsunea bete ez ezik, ondoren etorri direnentzako eredu ere izan delako. Eredu izan da, eta eredu izaten dirau, bere bidetik jarraitu duten izen handiez gain –Mikel Urdangarin, esaterako–, badaudelako ahots gazteagoak ere, pixkanaka-pixkanaka lehendik sortutakoak abesten hasi eta euren abestiak tartekatuz, beren bideari ekin dioten artistak; edo plazaz plaza euskal kantagintzak egundaino eman dituen fruituak zabaltzen dihardugunok... Nik ere kantatu nahi nioke marinel bakartiari marihuanazko bufandak egiteko, tabernetan ikasten duten neskatxei hankaz gora jartzeko, gizartea aldatu nahi duen artistari biharko ere zerbait uzteko, bakero zulatuak jantzita maitale bila abiatu denari zure begiei begiratzeko, zure magalen hotzari ilargira joateko, mugak jarri dizkiotenari berriro elkartuko dituen denbora imajinatzeko...

20 urte

Zure begiek. Bilduma 19882008 diskoak Mikel Markezen ibilbide musikala islatzen du. 15 urterekin gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten hasi zen Markez, jendaurreko kantu saioak emanez. 1989an lehen grabaketa egin zuen, bidea ireki zion maketa, eta oraingoz zortzi disko kaleratu ditu, bilduma hau barne. Kantari ezagun askorekin aritu da zuzenekoetan. 35


o036-037_on

25/6/08

hileko irudia ondareh

36

12:03

Pรกgina 1


o036-037_on

25/6/08

12:04

Pรกgina 2

hileko irudia ondareh

Norantz goaz? Nora garamatzate? Ekainean, ezbairik gabe, garraio sektorean egindako greba eta mobilizazioa izan zen albiste nagusienetakoa. Oarsoaldean nahiz Oarsoaldetik kanpo. Protestak agerian utzi zuen egungo gizarteak petrolioarekiko duen dependentzia, gasolindegietan ilara luzeak eta psikosi egoerak sortuz. Adituen esanetan, krisi ekonomikoen lehen zantzua izan zen garraiolarien greba. Eta krisi gehiago egongo ei dira etorkizunean. Baina krisia, norentzat? Banketxeen edota administrazio ezberdinen mozkinak gorantz doaz etengabe, herritar xumeen eros ahalmena gero eta txikiagoa den neurrian. Eta erregaien, elikagaien edota argindarraren prezioen gorakada ez da lehengai horien eskasiagatik, gobernuek zein janari eta energia multinazional handiek osagai horiekin egiten duten kudeaketa kaskarraren ondorio baino. Aberastasuna esku bakar batzutan pilatzea dute helburu, gizakiok, animaliak, lehengaiak nahiz energia iturriak haien interesen arabera erabiliz. Eta bide horretan ez dute mugarik; lanaldia, esaterako, 65 ordura zabaldu behar bada ere. Norantz goaz? Nora garamatzate? Horregatik, neurri neoliberal hauen aurrean, erantzuna ezin da izan banakakoa izan, kolektiboa baizik. Elkartasuna da bide bakarra. Eta ez, goiz edo berandu, denoi tokatuko zaigulako; duintasunez bizitzeko aukera bakarra delako baizik. Argazkia: Goiatz Labandibar, OARSOALDEKO HITZA.

37


o038-039_on

23/6/08

12:01

Página 1

nON dabil? ondaren

asualitatez izan zen modelo. Kasualitatez aktore. Orain, bokazioz, irakaslea da. Bost urte daramatza Amaia Cardona oiartzuarrak Haurtzaro Ikastolan. Musika irakasten die 612 urteko haurrei. Asko disfrutatzen du eta gustura egiten du bere lana. 17 talderi ematen die musika. Horrez gain, gorputz heziketa ere ematen die beste seiri. Musika eta gorputz hezkuntza bezalako ikasgaiak garrantzitsuak dira Cardonarentzat, garrantzitsuenak. Dioenez, pertsona baten izaeraren, nortasunaren parte handi bat –emozioak, sentimenduak…– adierazteko eta garatzeko dira baliagarriak. Hortan ahalegintzen da musika irakasten duenean. Dramatizazioa lantzen du, dantza, gorputz adierazpena...: «Alegia, sentimenduen adierazpena, nola sentitu, hala mugitu». Musika asko gustatzen zaiola antzematen zaio hitz egiten duenean. «Formakuntza etengabea izaten saiatzen naiz». Irakasle izateak gauza polita eskainiko dio: «Ni zaharra naizenean, iristen banaiz, Oiartzungo biztanleria ia erdia nire ikasle izana izango da». Eta asko maite ditu ikasleak. Zorrotza dela aitortu arren, haurrek asko ematen diotela onartu du, eta pribilegiatua sentitzen da ikasleak musika gelara joaten zaizkionean.

K

DATORREN BEZALA. Modelo lanetan horrela tokatu zelako hasi zen, 18 urterekin. Musika ikasten ari zen, eta Orereta Ikastolan batxilergoa. Lagun batek proposatuta, dantzaleku batean desfilatzeko probak egin zituzten. Hain dinamika, saltsera eta mugitua izanik (errutina ez du gustuko), aurkeztu eta lanean hasi zen: «Gauza berriak beti gustatu zaizkit». Hala, dirua lortzen zuenez eta kalterik egiten ez zuenez, modelo lanetan hasi zen. Madrilera (Espainia) joan zen udan. Argazki batzuk agentzia batean utzi eta Oiartzunera itzuliko 38

PASARELATIK musika gelara Modelo lanetan hasi zen Amaia Cardona; ETB1eko ‘Superbat’ saioan egin zen ezagun, ‘Goenkale’-tik ere pasatuz; Haurtzaron musika irakasle da orain Testuak: Nagore Vega Argazkiak: Nagore Vega/Amaia Cardona


K

o038-039_on

23/6/08

12:01

Página 2

nON dabilondare

Modarik jarraitu ez duen modeloa Amaia Cardonak ez du inoiz modarik jarraitu, ezta jarraitzeko asmorik ere. Bere aldetik ibili da. Modelo lanak egin ditu, telebistan aritu da… baina gauza bitxia gertatu zaiola aitortu du: «Madrilen jende famatu pilarekin izan nuen harremana. Pedro Guerra eta Jose Maria Cano abeslariak, Estefamia Luyk eta Laura Ponte modeloak… baina, bizitza den bezala hartzeaz gain, pertsonak ere horrela hartu ditut». Alegia, pertsonak sakonean begiratzen ditu, ez da formalismoekin gelditzen. Ez dio itxurakeriari garrantziarik ematen, ez modari ez idoloei. Ez ei du inoiz idolorik izan. Ez zaizkio horrelakoak gustatzen: «Horretan oso primarioa naiz». Bitxia. Aktore batekin ere ezkondu zen. Ezaguna zen, baina gauzak oso xumeki hartzen jakin du beti. Pertsonaiek berdin diote; pertsonak dira garrantzitsuenak beretzat. Izandako bizipen interesgarriei ez die uko egiten. Ez luke ezer aldatuko bere bizitzan, eta ez da ezertaz damutzen. Dagoena dago.

zela uste zuen. Deituko ziotela bertara, lana egin behar izatekotan. Han zegoela proba batzutara aurkeztu zen. Et a agentziak proba egiteko eskatu zion: «Supermodelo bat bezalakoa ez bazen ere, argazkietarako, desfileetarako eta gauza komertzialetarako aurkezteko gomendatu zidaten». Urtebeteko proba egitea pentsatu zuen. Urte hura, hiru urte bihurtu ziren. Bizitza aldatu zitzaion, kasualitatez, eta horrela tokatu zelako. Hiru urteren buruan ETBtik deitu zioten. Superbat saioan aritu zen lanean. Madrilen zegoen eta 15 egunetik behin Bilbora

itzultzen zen. Hiru egunez, saioa grabatzen zuen. Lan asko egin zuen garaia izan zen. «Gauzak datozkidan bezala egin ditut, inoiz nire buruari helburu handirik jarri gabe», dio. Lan horiekin amaitu, eta, berriro udan, Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) joan zen. Hiruzpalau hilabete eman zituen bertan, bizitzen. 21 urte zituen. Madrilera itzuli zen ondoren. Desfileak egin zituen eta bertan jarraituko zuela uste zuen. Baina kasualitatez jakin zuen magisteritza musikala egiten hasiko zirela Bilbon, urrian. Epez kanpo bazen ere, aurkeztea erabaki zuen; kanpoan egon zela adierazi zien uni-

bertsitatekoei. Madril utzi eta irakasle ikasketak egitea erabaki zuen. Goizetan ikasi, eta arratsaldetan, diru pixka bat lortzeko, Bilboko Lanca agentzian pasarelako klaseak eman zituen. Karrerako hiru urteak amaituta, Cardonak argi zeukan irakasle izan nahi zuela. Baina bat-batean Goenkale-tik deitu zioten. Bazuten erreferentzia Superbat saioan ibili zenekoa: «Jubilatu arte andereño izateko aukera banuela ohartuta, hori etorri eta hori hartu nuen».

INOIZ EZ. Ez modelo, ez aktore lana ez ditu lanbidetzat hartu

Cardonak. Lan guztietan inplikatzen saiatu da, gauzak ondo egiten eta disfrutatzen. Gauza bat argi izan du beti: «Ni ez naiz produktua». Saldu beharrekoak saltzen ahalegindu da modelo zenean. Behar zuen pertsonaia izaten aktore lanetan zebilenean. Aktore ezagun bat zuen bikote orduan, eta haurdun geratu zen. Beste bide bat hartzea erabaki zuen orduan: «Beste etapa bat behar nuen». Goenkale-ren ondoren eskola publikoetan ibili zen ordezkapenak egiten. Bi seme segidan izan zituen, Manex eta Mattin. Eta ondoren, Haurtzaro Ikastolan hartu zuten, iragarki bat ikusi ostean aurkeztean. Hala, musika irakasle da 2003tik. Ikastolatik kanpo, lasai egotea eta deskantsatzea du gustuko Amaia Cardonak. Deskantsatzea, bere ustez, ez baita denbora galtzea, momentu horietan beharrezko gauza baizik. Asko mugitzen da, gauza oso diferenteak egiten ditu: «Denbora gutxi dut, eta aprobetxatzea gustatzen zait. Horregatik, planak oso ondo lotzen ditut». Halaber, oso nekatuta dagoenean, isolatu egiten da eta ez da herrira ere ateratzen. Herriarekin, Oiartzunekin, duen harremana, delikatua dela dio: «Herria maite dut, gustuko, baina distantzia markatzen dut». Herrian sartzea eta ateratzea gustatzen zaio, baina baimenik eskatu gabe, inor zain eduki gabe eta askatasun osoz. Erosketak batean edo bestean aske egitea eskertzen du. Askotan ibiltzen da herrian bakarrik, kafe bat hartzen, edo herriko plazan eserita. Era berean, etxeko leihoak guztiz itxi eta distantziak markatzen ditu batzutan, herriarekin eta ikasleekin. «Inportanteena ondo bizitzea da, ondo egotea eta orekatuta; zu ondo zaudenean ezer ez da zaila». Dagoena dago. Horixe da Amaia Cardonaren bizitzako maxima. Inoiz ezin da jakin. Cardonarentzat, bizitza den bezalakoa da. 39


o040_on

25/6/08

12:25

Pรกgina 1

Uztailean %10eko beherapenak!


o041_on

17/6/08

11:41

Pรกgina 1


o042_on

23/6/08

17:10

Página 1

azken balada Ander, Exte eta Xamoa bertsolari oiartzuarrak kezkatuta daude. Gure inguruak uniformez josita daudela diote, kolore guztietakoak, eta horrek beldurra eragiten duela herritarrengan; kolore guztietako beldurra baita ere.

Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Uniformeen koloreak

A

der Lizarralde. Irri-

parrez lokartzen ta nearrez esnatzen geyegi ohitzen ai gattuk aspaldi hontan. Poliziak hontzan ta ollarran trajik jantzi ttiztekenetik, etzekiyeu eunak ze ordutan zabalduko diken, edo ze eunetan zabalduko ziuteken. Bildurrak laun gutxi hemen e Exte!

Exteban Martiarena.

Nik beldurran launa enak, miño uniformiai miño beldur (ta gorroto) gutxiyo ziot. Tamalez gue herri zar hontan, kolore guztitako beldurrak ttiyau. Euna gaba bezin iluna ikusten dit. Gaur eun, gazte (eo zar) izatia eta herriya maitatzia arriskutsua bihurtu duk; delitua duk. Erni ibil yai, Xam. Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Maitasuna re

delitu duk, beraz. Bueno, ez duk ezer berriya. Txarrena dek atia jotzea etortze ttukenak uniformik ttukela, hoik ettuk pertsonak, eztit sinixten hala 42

ttukenik. Pertsona izateko barruan zerbattek golpik maten ttik, biyotzak aleiya, t a hoin kasun golpik maten ttikena porra duk. Gaur egun pertsonak uniformez mozorrotzen ttuk, uniformik santuz, santuk epailez, epailik justiziaz…t a azkekin silla jokotik kapoa geatu dukena justiziya duk. Hik izautu al yun justiziya gizarteko parte duken gizarte hua, Ander? Ander Lizarralde. Ez mote, ni jayo gabia niyun, ta etzakit justiziyak iñoize be burua izautu diken e. Teorian, gizartia babestu ta eredu izan ber dikena duk polizia, ta injustizi haundiyenan protagonista bihurtu duk. Geo, gizarteko azkeneko muturrin gauden gixaixui eskatzen tziutek koherentik, zintzuk, demokratak… izateko! Ondogi eakusten tziutek gaixtuak izaten, komeniko ziotek nonbatte! Exteban Martiarena.

Gaixtua ez , miño , tarteka , biyurriya izan berra ziok , bestela jan ingo ziutek. Ettit uniformik

gustuko. Ez urdinak, ezta gorriyak ere, eta, gutxiyo, berdik. Halare, uniforme arriskutxuna traje-korbata duk, erne hoikin. Poliziak orratza sartzen ziuk, miño jostunak (arropa neurrira diseñatzen digunak ) bultzatu t a gidatzen dik orratz zorrotza. Euskal usaya dun guziya delitu bihurtzen ai ttuk. Itxian nahi ziutek (bila jotin bert an harrapatzeko izangouk). Xam, itxian al yo? Arkaitz Oiartzabal.

B ai, itxian niok. Biño etzekit zertik. Batetik, iruitzen tzik euskaldunon eguneroko bizimoduan arriskutsuna itxia dukela, hik san bezela bila tortzin bertan arrapatzeko. Biño, bestetik, bakik: nere aitaren etxea defendittukoit, eo amana, eo os abana... segun zeñi tokatu zioken polizian bisit a, t a zeiñ eaman tteken etzekit zenbat kilometrotan barrena 2x2ko lauki batin bukatzeko. Ta laukitan sartzen tziuteken bitartin, mundua borobilla izangouk. Batzuntzat.


o043_on

23/6/08

11:27

Pรกgina 1


o044_on

23/6/08

12:51

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.