ON51

Page 1

o001_on

18/12/08

16:49

Pรกgina 1

2008ko abendua 51. zenbakia

UDALGINTZAN

BETERANOA KEPA GARBIZU, 30 URTEZ JARRAIAN UDAL HAUTETSI

IZTIETA Biztanle berrien eta kontrasteen geltokia


o002_on

16/12/08

15:38

Pรกgina 1


o003_on

18/12/08

11:13

PĂĄgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Hezkuntzarekin jolasean istema perfektuek ere hutsuneak dituzte. Egun, Kubak du munduko hezkuntza sistemarik aurreratuena eta hori ahalbidetzen duen agintarien apustu irmoa ezinbestekoa da gizarte jantzi eta ikasia lortzeko. Eredu horrek, baina, ez du munduan bizi dugun errealitatea islatzen eta hemen, gure herri, erkidego edo zatitutako asmakizun honetan ere gabezi larriak ditugu. Ni neu naiz horren testigu. Ustez denon eskura dago irakasle izateko beharrezkoak diren lizentziatura, diplomatura, Euskara Agiria edo ikastaro pedagogikoak lortzea. Honi, berezko hezitzaile sena (duenak!) gehitzen badiogu eta lan baldintza (sol-

S

data, oporrak, ordutegia‌) onak dituela ukatu gabe, lanbide erakargarritzat har liteke irakasleena. Hezkuntzari buruz hitz egiten dugunean, gutxitan, gutxiegitan aipatzen da irakasleek gizarte hezitzaile bezala duten ardura; eta horrek kezkatzen nau ni. Egun, Gurutzetako Institutuan ari naiz ordezkapen bat egiten eta orain arte egin ditudan ordezkapenek azala zertxobait loditu badidate ere, ez dut neure burua gatazka sakonegietan topatu. Aste honetan izan dut nire lehen krisia. Berez, plastika eta marrazketa irakasletzat naukate, baina ohartu naiz oraintxe

ematen ari naizen marrazketa teknikoa irakasteko ez daukadala jakintza nahikorik eta irakasle-antzezle-fartsantea naizela sentitzen dut. Irakasle bati, jakintza, jarrera eta pasioa eskatzen dizkiot nik. Ikasleak erakarriko dituen pertsona izan behar du, gairik arrotzenean ere gustura murgilduko dituen tresna behar du izan irakasleak. Maila honetara iristea ez da batere erraza, noski, eta zuloak ageri dira nonahi. Zuloa ikastetxeen antolaketa akademikoan, zuloa irakasleen prestaketa eta maila eskasian, zuloa tontotze efektua duen funtzionario izaeran eta zuloa gurasoen utzikerian. Zulatutako gizarte biluzia datorkigu.

iritzia

22 Zo-zongĂł!!

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 51.a (2008ko abendua) Urtea. V.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Iban Iza Azaleko argazkia. Amets Badiola Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

nagusia

12 Kepa Garbizu. Lezoarra udal hautetsirik beteranoena da eskualdean, 1979az geroztik baita zinegotzi Lezoko Udalean.

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 304 346 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

Eskualdeko hainbat gaztek osatzen dute perkusio talde hau, eta denbora gutxian oso ezagun egin dira haien doinuei esker.

Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Ander Fernandez, Itziar Navarro eta Jon Mayaren idatziak, zenbaki honetan.

26 Jaialdi handia. Euskal rockaren izen eta ahots ezagun ugari bildu zen Errenteria-Oreretako Zumardian, Landareren 25. urtemuga ospatzeko.

26

22

12

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

18/12/08

13:24

Pรกgina 1


o005_on

11/12/08

18:41

Página 1

iritzia Puntua

2008tik 2009ra z da ez urte xamurra izan. 2008an ere gertakari izugarri eta esanguratsuak izan dira herri txiki honen historia handian. Joandako urtea legez kanporatzeen urtea izan da: ANV-EAE, EHAK, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna utzi dituzte legez kanpo; denak Garzonek asmatu eta osatu zuen «dena ETA da» tesian oinarrituta. 2008ak, beraz, beste mugarri bat ezarri du (bat gehiago) Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko gatazka konpondu gabean. Era berean, 2008a atentatu urtea izan da. Artikulu hau idatzi arteko epean 20 atentatu eta hiru hildako; azkena, Inaxio Uria enpresari azpeitiarra.

E Joxe Juan Ugalde

GATAZKAK BEREGANATUTAKOA. Urtea gatazkak bereganatu eta eraman digu. ETAk, suetena apurtu ondoren, aurreratu zuen nondik joko zuen; ezin genuen besterik espero. Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak ere aurreratu zituen bere kartak: polizia, atxiloketak, espetxea… Eta hitzez esan ez bazuen ere: espetxe politika. Ideia hauek idazten hasi aurretik, estatuko komunikabideek eman dute albistea: ETAren borroka armatuarekiko kritiko izan diren presoak Euskal Herrira hurbiltzen ari direla. Oraingoz hamarren bat. Berehala Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak esan du ez datorrela bat Zapateroren gobernuaren estrategiarekin, preso gutxi batzuk hurbiltzea «huts egitea» dela, presoen artean «zatiketa eragin nahi dutela» eta «ez dela deus aurreratuko». Sailburuaren esanetan, «elkarrizketak aurrera egingo badu, Irlandako ereduari heldu beharko zaio. Irlandan IRAko preso guztiak espetxe berean sartu zituzten. Horrek beraien arteko eztabaida ahalbidetu zuen, eta eztabaida hura izan zen bake prozesuak aurrera egiteko oinarrietako bat». Bat nator. Gainera, euskal presoak Euskal Herrira ekarri behar direla irizten diot, batzuen mendeku eta estrategia interesatuen gainetik, zigorra etxetik ahalik eta hurbilen betetzea eskubidea delako. Eskemak errepikatzen ari gara. Orain dela urte

batzuk Espainiako Gobernuak bergizarteratze politika jarri zuen martxan. Orduan «damutuak-ez damutuak» eztabaida sortu nahi izan zuen Juan Alberto Belloch gobernu sozialistako Justizia eta Barne ministroak. Orduan ere komunikabide guztietara zabaldu zituzten «hirugarren gradua» eskuratu zuten presoen izen-abizenak eta sasi-askatasunean utzi zituzten hamabirenak. 1994. urtea.

ERREGIMEN LOKALAREN LEGE ALDAKETA. Bestetik, harrigarria iruditu zait Alderdien Legearen bigarren bertsioa: Erregimen Lokalaren legea aldatzea. Iragarritakoa betetzen bada, hil honetan ekingo dio gobernu zentralak lege hori aldatzeari, ANV-EAEk Azpeitian Inaxio Uriaren hilketa modu konbentzionalean salatu ez zuelako. Lehenago, arrazoi berberagatik eraman zuten espetxera Arrasateko alkatea. Monkloak esana du aldaketak ez duela atzerako eraginik izango. Baina zer gertatuko da udaletan? Zer gertatuko da herrietako eguneroko elkarbizitzan? Gure eskualdean kontua ez da txantxetarako: gustuko izan edo ez, hiru udal ANV-EAEren gobernupean daude. Eta hori baino gehiago: milaka herritarren bozka kinka larrian dago. Udaletatik haratago, hiru hilabete barru hauteskunde autonomikoak izango ditugu. Aurreikus liteke hauteskunde horietan ere ezker abertzaleari ez zaiola parte hartzen utziko. Oraingoan, Alderdien Legeaz gain, Erregimen Lokalaren legeak jarriko du langa. Estatuak «indarkeria modu honetan sala ezazu» eskatuko dio ezker abertzaleari. Eta honek: «Zuk zergatik ez duzu GAL salatzen? PPk zergatik ez ditu frankismoaren krimenak salatzen»?

DENBORA AGORTZEN ARI ZAIE. Xake partida horrek «enpate infinitoa» dakarkit gogora. Gobernuak badaki ez duela bake prozesua martxan jarri beste aukerarik. ETAk jakin beharko luke eskura jartzen diren aukerak ezin direla horren erraz alferrik galtzen utzi. Gobernuari eta ETAri denbora agortzen ari zaie. Datozela azkar Loiolako garaiak; barrukoak, ez kanpokoak.

HILEKO ESALDIA «Xake partida hau taulatik kanpo adostu beharko da» 05


o006_on

16/12/08

15:42

Pรกgina 1


o007_on

18/12/08

17:53

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Laino artean muga aleko atea ireki eta konturatzerako, hanka artetik pasatu eta, nola da posible?, jada larrean da. Hotza eta lainotsua eguna gaurkoa ere. Eguzki izpirik ikusi gabe, beste behin. Beno, bizitzak aurrera darrai. Baina, ene! aste gehiegi argia ikusi gabe. Eguzkia berriz ere ikusiko dugun eguna ospatu beharko genuke, pentsatu du, horrek bai ez lizkigukeela kontraesan moralik ezta arazorik sortuko karteran edo gibelean. Galdu dio pista katuari, txori edo xaguren bat ehizatzen duen ibiliko da, bazka bila. Gizonaren begiradak auzoko beheko aldera jo du, autopistan eguneroko pertsona eta materialen joan-etorriak aurrera darrai, edo atzera, diote; krisia, diotenez. Gelditu ez da gelditzen, bederen. Iberdrolako zentral termikoaren isuri kutsakor ilegala eteten ez den bezala, garapen iraunkorraren mesede, suntsitze jasangaitzaren zor. Gure Herria da munduko herririk maitagarriena, dio. Edertasuna azal azpian du, ez da ageriko. Edertasunak misterioaren parte behar baitu izan, ez esandako zerbait, baizik eta begirada batean inplizitu, esaldi zehatz sutil batean, detaile batean atzematen dena. Edertasuna erromantizismoaren eta ironiaren artean dagoen aipamen sutila da. Aspaldi hontan gehiegitan entzun ditu goitibehiti datozen spot moduko alabantzak eta birtuteen zerrendak. Estaliegi sentitzen du gurea, kosta ahala kostako borroka, porlanak soilik jasan dezakeen etorkizun eta erlijioaren ordezko bihurtu diren hiritarraren eginbehar potoloen azpian. Hortxe, hementxe, behean zer dagoen susmatzea ere ia ezinezko bihurtzen baitigute. Abiadurarekin hain egoskortuak, non ezinezkoa bihurtzen ari zaigun segundo batez paratu eta ederra izan daitekeen hori atzematea. Estaliegi gu eta estaliegi gurea.

K Ander Fernandez

AMETSEN SEGIDA. Rabino batek esan omen zuen behin: «Gorputz estaliek ezin pekaturako sahiesbiderik aurkitu». Pekatu bihurtu baita gure arteko igurtzia, egunerokotasunaren abenturaren laztana, albokoaren hitz ezberdinen xuxurla. Arrazionalki iraultzailea den herria eraikitzea lortu dugu; ametsen segida, baina, galdu zaigu nonbait, eta bidean ez galtzeko botatako ogi apurrak putreek jan dizkigute. Katua ahaztu du eta etxera berriro sartu da, kafea egin eta esperoan bezala, ekidinezina gai-

lendu zaionaren pazientziaz, eguneroko pausoak errepikatzen ditu, eta neguko manta, urte osoan gainean. Film zaharrak, gehiegitan ikusitako filmeen irudiak, begien aurrean behin eta berriz pausatzen zaizkio, bizirauteko behar-beharrezkoa zaion liturgia errepikatuz.

URTEURRENAK. Gaurkoa, baina, ezberdina da. Gaurkoan zenbait urteurren etorri zaizkio gogora, bereak, propioak, eta beno, baita bera bezalako beste batzuena ere, eta gelako paretean duen erretratua mintzatu zaio. 50 urte ez dira ezer, esan dio, 40 urte zirela orain 10 besterik ez dira. Eta pentsatu du, usteldu bitartean, bai. Korronteak nahieran ibiltzen ditu hosto eroriak, orain aurrera, orain atzera. Baina ugalduko dira istorioak, kimatu beharrik gabe beti gora doazen adarrak. Utzi behar zaie ametsei, une egokia iritsi bitartean, beharrezko indarra hartzen, eta botako ditugu berriro, egun eta gau luzez sortu daitezkeen bideetan, norabide egokia berreskuratu ahal izateko, ogi apurrak. Eta dardara batean joango gara kaleetatik, lurrera itsatsiak, mundu guztia zeru desestalian. Eta lasai, izarrak beti, ñir-ñir, bere hortan izango ditugu. Irekitako ateak berriz ere paisaian.

TOPA. Ducadosa ezpain artean irratia piztu duenean, katua berriro bueltan sumatu du; akaso hotzak jota, akaso FM 100ean entzun daitezkeen erritmo etnikoen goxora. Hauena ere ederra urteurrena, ezeren kontra baino, alde; ezer aldatu bitartean, ez gaitzatela aldatu bederen. Etxean agertu zineneko eguna ospatuko dugu, esan dio katuari. Aukera dezagun bakoitzak gogoan hartu eta ospatzeko egun bat; bakoitzak berea, eta horrrela ospatzekoak izango dira urteko egun guztiak. Topa egin dezagun Sopa, beren bizitzan mugak ezarri nahi ez dituztenengatik. Gurean negua ezarria dela sentituagatik ere, manta alde batera utzi eta biluzten direnengatik. Topa Sopa, egunero hausten diren mugen urtemugagatik!

07


o008_on

18/12/08

16:37

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Urtea ongi hasi benduaren amaierara iristean, urtea ongi bukatzea eta hurrengoa ongi hastea opa diogu elkarri. Horixe opa nahi dizuet nik ere, baina ez dakit asmatuko ote dudan. Izan ere, itxura beltza dakar urte berriak. 2008ak ezusteko asko ekarri zizkigun, eta horietako bat krisia izan da. Enpresek salmentak lortzeko zailtasunak, eraikuntzaren neurriz kanpoko pisua erortzea, bankuek kredituak emateko orduan zorrotzago jokatzea... hori guztia bizi izan genuen 2008an. Baina badirudi okerrena iristear dela. Krisiaren hasieran, aditu gehienek eta nazioarteko erakunde ekonomiko nagusiek esaten zuten 2009. urtea gogorra izango zela, baina urtearen amaiera aldera zulotik ateratzen eta argia ikusten hasiko ginela. Kontsumitzaileoi gerrikoa estutzea eskatzen zitzaigun, baina epe laburrerako, hilabete kontua besterik ez omen zen izango. Azken asteetako iragarpenak, ordea, oraindik

A

Itziar Navarro

08

gogorragoak dira. Erakunde ekonomiko nagusiak aurreikuspenak zuzentzen ari dira, hazkundea uste baino apalagoa izango delakoan. Eta ez zaio zuloaren amaierari egunik jartzen, ez da hain argi ikusten noiz itzuliko garen lehengo bidera. Krisiaren ondorioak toki guztietan ikusten ditugu, baita gure inguruan ere. Enpresek gero eta zailtasun gehiago dituzte eskariak lortzeko eta lanpostuei eusteko. Halako ziurtasun ezarekin, kontsumitzaileak ere gerrikoa estutzen hasiak gara. Hortxe dago, ordea, gure sistema ekonomikoaren kontraesan nabarmenetako bat. Izan ere, kontsumitzaileek gutxiago kontsumituz gero, enpresek ere gutxiago ekoitziko dute eta lanpostuak arriskuan egongo dira. Ez da erraza, inolaz ere, egoerari neurria hartzea. Konfiantza berreskuratu behar omen dugu, krisitik atera nahi badugu. Baina, nola lortu hori, ikusten ari garena ikusita? Urte Berri On guztioi!


zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Odei Sagardia (Lezo Berriro Euskaldun-eko koordinatzailea)

Guztion lana da Lezo Berriro Euskalduntzea! Lezoko Udalak hitzarmen bat sinatu du Urtxintxa Eskolarekin, haur eta gazteen aisialdi esparruan euskararen ezagutza eta erabiiera areagotzeko egitasmoak diseinatzeko, koordinatzeko eta kudeatzeko asmoz. Horrez gain, Hitzarmengintza ere landuko da, eta, horretarako, lagun bat dago lanean Lezon uztailaz geroztik. Merkataritza, elkartegintza eta Kuadrillategi egitasmoen koordinatzailea da Odei Sagardia, ondorengo lerroen egilea.

L

ezoko euskararen erabilera bultzatzeko ekimenek aurpegi berriak dituzte, Lezoko Udalak eta Urtxintxa Eskolak sinaturiko hitzarmenari jarraiki. Guri egokitu zaigu lan hauen ardura, eta gu izango gara, beraz, aurpegi berri horiek. Martxan dauden proiektuei jarraipena emango diegu; eta, beharraren arabera, egitasmo berriak diseinatuko ditugu. Merkataritzari dagokionean, paisaia linguistikoan eragitea dugu xede nagusia. Komertzioz komertzio gabiltza une honetan, euskararen erabilerako eta presentziarako baliabideak eskainiz eta Udalak eskaintzen duen doako itzulpen zerbitzua gogoraraziz. Bestetik, unean uneko eskaintza bereziak ere azaltzen dizkiegu. Orain, esaterako, poltsak euskaraz jartzeagatik edota haien poltsetan Erosi euskaraz leloa jartzeagatik Udalak

diru laguntza ematen diela jakinarazten diegu herriko merkatariei. Azkenik, merkatarientzako euskara ikastaroen berri ematen diegu baita ere.

4HARREMANAK. Gure eginkizunen artean, herriko elkarteak euskalduntzeko programa ere badago, konpromisoetan oinarritzen dena. Elkarteen eta Udalaren artean adostua izango den hitzarmena, alegia. Urtarriletik aurrera, hain zuzen, Lezoko elkarteekin harremanetan jarriko gara, beraien egoera gertutik ezagutzeko, eta hainbat baliabide eskaintzeko. Baina gure lana ez da hor bukatuko. Lezoko Kuadrillategi egitasmoaren koordinazio orokorra ere egokitu zaigu. Ikasturte honetan arrakasta itzela izan du izen-emateak, 80 gazte inguru parte hartzen ari direlako. Gazteek, adi-

naren arabera, bi taldetan banatuta igarotzen dituzte ekintzaz beteriko ostiral arratsaldeak. Ongi pasatzeaz gain, gazteen hizkuntza ohituretan eragitea da proiektuaren helburu nagusia. Horretarako, ongi prestatuta dauden lau suspertzaile aritzen dira gazteekin lanean nahiz jolasean ostiralero; Goretti Irastortza eta Joseba Irazusta 3. DBHkoekin, eta Amaia Berrondo eta Jaione Zubillaga 2. DBHkoekin. Gustura asko dabiltza bai gazteak bai suspertzaileak ere. Egitasmo hauen koordinatzailearen bulego orduak honakoak dira, Oroitzene AEK Euskaltegian: astelehen, astearte eta ostegunetan, 10:30etik 13:00etara; astearte, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara. Zatoz eta parte hartu, guztion lana delako Lezo Berriro Euskalduntzea!

Olentzero, bakarra eta denona

O

lentzeroren bisita jaso dugu beste urte batez. Ikazkinaren magia, haren opari, kantu eta ongizatearekin. Magia itzuli zen eskualdeko kaleetara, eta lilura umeen begietara. Eskerrak magia horrek umeak itsutu ere egiten dituen, nahasmendurako makina bat arrazoi izaten ditugulako. Olentzeroaren iruditik bertatik hasita. Kontua errepikatu zelako, beste urte batez ere bai. Gabon gauean edo bezperatan zenbat Olentzero ateratzen dira kalera? Errenteria-Oreretako erdigunean, hiru gutxienez. Umeak harrituta eta gurasoak aitzakiak non topatu ezinik ibiltzen dira. Gabon gauaren bezperatan Olentzerori gutuna emateko ilara luzeak izaten dira, kale-jira dotorearen ondoren; baina hurrengo egunean kalean dabilen Olentzeroa beste bat da. Bata bizar zurikoa, bestea beltzaranagoa, beste bat espetxean… Nola azaldu gero umeei Olentzeroa bat dela? Umeek ez dakite Lau Haizetarak, Ereintzak

edota Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako ekimena ote den. Umeek Olentzero ikusi nahi dute, hari gutuna eman nahi diote, hura musukatu nahi dute… Eta benetakoari, gainera. Ez dute batekin egon nahi eta kale kantoian beste batekin topo egin. Iruditzen zait Olentzeroren irudia indartu beharrean desegin egiten dugula ekimen partekatu hauekin. Ez litzateke hobea herrian Olentzero bat antolatzea, eta haren bueltan festa handi-handi bat egitea? Umeek hari gutunak ematea, hura gorestea, denek harekin batera kantatzea… Aldarrikapenak, kantuak, jantziak… ezberdinak izanda ere, eta norberak berea mantenduta ere, guztiak Olentzero baten inguruan biltzea polita litzateke. Norberak berea erakutsi eta berea gozatu ostean, Olentzerorekin gozatzera joatea. Olentzerorekin; bakarra eta denonarekin. Umeek, gurasoek, Olentzerok, Gabon giroak… eskertuko lukete.

3hONa

Jon Maya

09


o010-011_on

18/12/08

11:26

Pรกgina 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Ekimen interesgarria dalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) osatzen duten herriek etorkinei harrera egiteko materiala prestatu dute. Oiartzunera ailegatzen diren etorkinek, hortaz, erroldatzean eman beharreko pausoen zein gizarte zerbitzuen berri izango dute eskuorri honen bitartez. Era berean, Euskal Herriko berezko hizkuntza euskara dela eta ikasteko aukera izango dutela azalduko zaie bertan. Eskuorriak bi hizkuntzatan egongo dira idatzita, euskaraz eta etorkinaren jatorriaren araberako beste bigarren hizkuntza batetan. Etorkinak bertako errealitatera hurbiltzea oso garrantzitsua den heinean, ekimen oso interesgarria iruditzen zait. Ea beste batzuek ere hontatik ikasten duten.

U

Ni ere han izan nintzen gintari megalomanoek herrialdea eta, bere azaltzen duten asmoa ikaragarria suertatze Perurenako ingurutik pasatu gabe, eta dardarka oraingoan, ditxosozko Donostiako bigarren ge 13an bidaia luze bat egin behar izan genuen aut tzeak, ordea, nahi baino lan gehiago eman zigun lanen ondorioz, A-8 autobidea itxi egin baitzuten Bi ordu baino gehiago kilometro pare bat egitek nera, luizi batek errail bat eraman zuen azaroan. ko kudeatzaileak. Izugarria.

A

10


o010-011_on

18/12/08

11:26

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Penagarria

25

aiatzeko alean aipatu moduan, Errenteria-Orereta eta Oiartzungo industrialdeak lotuko zituen H-4 autobus zerbitzua martxan jarri zen. Oarsoaldeko Garapen Agentziak ordea, aurreikuspenak bete ez direlakoan, zerbitzua kolokan dagoela adierazi du azken egunotan. Pena bat da, iraunkortasunaz etengabe ari garenean, autoa aparkatzeko toki eskasiaz, erregaien salneurri zein auto pilaketaz kexu garenean, honelako ekimen bati EZ esatea. Garraio publikoak defizitarioak izan behar duten ala ez beste eztabaida bat izango litzateke. Garraio publiko efektibo baten aldekoa naizen aldetik, ez dakit esperientzia hau ez ote zaigun, epe luzera, garesti aterako.

983. urtean, azken mendeetako uholderik bortitzenak jasan genituen Euskal Herrian; Radio Euskadi eta GALen sorrerak ikusi genituen. Jaunartzea egitea ere egokitu zitzaigun batzuoi. Baina alde onak ere izan zituen urte horrek; esaterako, Ondartxo Abesbatza sortu zen San Pedron. Errenteria-Oreretan, berriz, Udal Euskaltegiak, Beraun Bera zein Landare elkarteek ere aurreneko 25 urteak bete dituzte orain aste gutxi, baita Lezoko TxerrimuĂąok ere. Zorionak.

M

1

bereziki, eskualdea zulatzeko etengabe rtatzen zait. Denbora dezente neraman darka amaitu nuela aitortu behar dizuet, n gerrikoa dela eta. Iragan abenduaren n autoz Frantzia aldera. Eskualdera itzulzigun, Donostiako bigarren gerrikorako zuten, kristoren auto pilaketak eraginez. giteko. Lanbarrengo tarte horretan, gairoan. Primerako agintariak, eta primera-

11


o012-017_on

18/12/08

11:46

Página 1

nagusia KEPA GARBIZU Lezoko zinegotzia (EAJ)

Ondo edo gaizki erabiltzen den tresna izan daiteke, baina politika arma indartsua da” Testua: Ekaitz Arrieta Argazkiak: Amets Badiola

epa Garbizuk (Lezo, 1950) 1979. urtetik izan du karguren bat Lezoko Udalean. Zinegotzi, alkateorde eta alkate izan da instituzio horretan, baita Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide ere. Lezoko Udalean zortzigarren legegintzaldia betetzen ari da gaur egun, EAJko zinegotzi gisa. Lezon ez ezik, Euskal Herrian ere gutxi izango dira hainbeste denboran kargu publiko bati eutsi diotenak. Politikagintzaz gain, kultur arloan ere ibili izan da Garbizu; besteak beste, Ez Dok Hamahirun eta Zeruko Argia-n. Lezon bertan, bere ibilbideko errepasoa egin du ONekin.

diko Ezkerraren inguruan ibili nintzen. Herriko mugimendua mugitzen genuen orduan. Ez nuen uste zerrendaburu jarriko nindutenik, eta lehen udal hauteskundeetan, 1979an hain zuzen, hiru zinegotzi lortu genituen. Ondoren, Patri Urkizu alkate izendatu zuten, eta ni, berriz, alkateorde. 17 urtetik 29 urtera bitartean kultura munduan ibili nintzen batez ere.

1979. urtetik zara udal hautetsi Lezon. Zerk eraman zintuen pauso hori ematera?

Musikaria ere izan zinen hastapenetan, Oskarbi eta Ez Dok Hamairu taldeetan parte hartuz; baita idazlea ere, ‘Umeetan Deia’ eta ‘Zeruko Argia’-n idatziz.

K

Frankismoaren garaian edozer gauza zen politika. Oso gaztetatik politikagintzan sartuta ibili naiz, garai hartan politika deitzen zen horret an. Zeruko Argia zela edota ez dakit nongo ikastolarako bazkideak egin beharra zirela. 18 urterekin, orduko ikastolako idazkaria izan nintzen, urtebetez edota bi urtez. Gero serioago hasi nintzen eta, frankismoa bukatu ondorengo urteetan, Euska12

Aurten, beraz, 30 urte beteko dituzu Lezoko Udalean. Eta legegintzaldi hau bukatzerakoan zortzi legegintzaldi beteko dituzu.

Gauza asko gogoratzea kosta egiten zait; zenbakiak, batez ere.

Umeetan Deia-ko bultzatzaile, batez ere, Joxe Miguel Treku izan zen; berak bultzatzen gintuen idaztera umetan. Eta gustura idazten al zenuen?

Jakin ere ez genekien euskaraz idazten. Guk ez genuen euskaraz idazten ikasi eskolan, eta ahal moduan egiten genuen.


o012-017_on

18/12/08

11:46

Pรกgina 2

politikanagusia

13


o012-017_on

18/12/08

11:47

PĂĄgina 3

kulturanagusia

Betidanik politika izan duzu

gustuko?

Bai. 15-17 urtez geroztik gustatu izan zait. Eta zertarako balio du politikak?

Mundua aldatzeko. Mundu hobea egiteko, baina okerragoa ere bai. Politika izan daiteke ondo edo gaizki erabiltzen den tresna bat, baina politika arma indartsu bat da. Lezoko udal hautetsirik beteranoena zara, baita Euskal Herriko beteranoetarikoa ere. Zer pasatzen zaizu burutik horri buruz pentsatzen duzunean?

Denbora zein erraz pasatzen den. Denbora gero eta azkarrago pasatzen omen da adinean gora egin ahala. Niri ez zait iruditzen hainbeste denbora pasatu denik. Azkar pasatu den seinale, edo gustura zauden seinale?

Gustura beti egon naiz. Gauza polita da jendearen estimua. Batez ere, erabakiak hartzeko orduan parte hartzea. 14

Uste al duzu jendeak eskertzen duela politikarien lana?

Bai. Jendeak beti esaten du inkestetan-eta ez zaiola inporta, baina azkenean estimatzen du. 30 urteko ibilbide honetan, zein izan da pasatu duzun unerik latzena? Eta gozoena?

Latzena, agian, Altamiran droga arazoak izan zirenean. Uste dut Lezoko garairik latzenak izan zirela haiek, Mikel Arrizabalaga alkate zela. Gozoena, berriz, bat aukeratzekotan, garrantziagatik agian, alkate izatea. Beti izaten da ohore bat alkate izatea, politikako kargurik politena dela esaten dute. Hori aukeratuko nuke. Alkateorde, zinegotzi, alkate, Gipuzkoako Batzar Nagusietan batzarkide... Zein izan duzu kargurik gustukoena?

Alkate izateko zinegotzi izan behar duzu.Egia esan, alkate bezala gustura egon naiz; gainera, talde polita nuen inguruan. Lan nekezena ere bada alkate izatearena; alegia, alkate izateak 24 orduak jaten dizkizu eta ez da erra-


o012-017_on

18/12/08

11:47

PĂĄgina 4

kulturanagusia

za izaten. Baina lortzen diren gauzak, eguneroko pausoak, egunero hartu behar diren erabakiak... denetik izaten dira; batzutan gozoak, eta mikatzak bestetan.

Ez. Gauzak alda zitezkeela ikusten genuen, baina seguru-seguru ez. Zenbakiak ikusi eta gero konturatu nintzen.

Alkate izan zinenean, 2003-2007 legegintzaldian, ezker abertzaleak ezin izan zuen hauteskundeetara aurkeztu, Alderdien Legearen ondorioz. Ordura arte, ez zen sekula gertatu horrelakorik Lezon.

Helburu asko genituen. Geneuzkan ideia guztiak nola aurrera eraman, ikasi, erabakiak hartzeko modua, funtzionarioak... ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Pixka bat larritu ere egin nintzen, eta nire buruari galdetzen nion ea makinaria hau guztia mugitzeko gai izango ote nintzen. Hasieran, batez ere, laguntza handiak izan nituen. Ametsa zen makinaria hori gure gustura martxan jartzea eta funtzionatzea.

Alderdien Legea onartu zen eta ezker abertzaleak ez zuen aurkezterik izan. Dena den, beti izan dugu borroka bat herrian; alegia, guk boto gehiago, beraiek gutxiago. Guk 30 boto gehiago atera genituen hauteskunde haietan, beraiek ere paperak zenbatu zituztelako, eta horrek ere pixka bat justifikatzen zuen gure kondizio demokratikoa. 2003ko hauteskunde kanpaina hartan, zure burua alkate bezala ikusten al zenuen?

Alkate izendatu eta gero, zein izan zen zure lehen helburua?

Nola ikusten duzu gaur egungo Lezo? Eta eskualdea?

Lezok askoz ere zerbitzu gehiago ditu, asko aldatu da. Lehen, Lezoren alde bultzatzen zuen instituzio bakarra eliza zen; eta gaur egun, agian, alderantziz gertatzen da. Orduan ez zen gizarte zerbitzurik ematen, ez zen kirol instalaziorik, 15


o012-017_on

18/12/08

11:48

Página 5

kulturanagusia ez biltzeko lekurik, eskola zaharra

zen... Nik uste ez dela asko hazi, eta aldaketa kristorena izan da. Hobera?

Nik uste baietz. Ez dut uste joandakoak hobeak izaten direnik. Dudarik gabe, jendea askoz hobeto bizi da gaur egun, orduan oso gaizki bizi ginelako. Orain iritsi da Lezoren etorkizuna diseinatzeko garaia, eta Hirigintza Planari ekarpenak egiteko aukera izan dute herritarrek. Lezo nolakoa izan behar da etorkizunean?

Hazkundeari begira, Lezo ikaraz bizi da pixka bat. Baina hazkundeak ez du derrigorrez kaltegarria izan behar, eta nik uste ez garela ausartzen aldaketa edo hazkunde hori aurrera eramaten. Alegia, jendea beldur da edozein gauza egiteko, kalterako izango delakoan. Alde horretatik, Lezo kontserbadore samarra da: ‘Manten dezagun dagoena eta ez dezagun aldatu’. Aldaketa guztiak ez dira derrigorrez txarrak; eta ni, hobera egiteko baldin bada, alde egongo nintzateke. Beraz, uste duzu herritarrek hazkundeari beldur diotela?

Bai, eta arrazoi pixka batekin ere bai. Gauza guztiak ez dira gaizki

«EAJ ez da alderdi klasista bat, interklasista da» Euskadiko Ezkerratik EAJra pasatu zinen bere garaian. Ezkerretik eskuinera?

raian, ordea, Euskadiko Ezkerrak lotura izan zuen borroka armatuarekin...

Euskadiko Ezkerra siglak PSOEk hartu zituen eta orduan EUE izeneko talde bat sortu genuen: Euskal Ezkerra. Gero, hori desagertu eta EAJn sartu nintzen. Nik uste ez dela ezkerretik eskuinera: EAJ ez da alderdi klasista bat, interklasista da. Orduan defenditzen nituen helburuak defendatzen dira orain EAJn, nekezago edo arinago. Baina gure ideiei ez diegu buelta eman.

Ez, borroka armatuarekin ez dut uste loturarik izan zuenik.1975 inguru hartan, ETAn sakabanatze bat izan zen eta ETA-PMren eboluzioa izan zen desagertu egin behar zuela, alderdi bat osatzeko. Eta poli-miliek lehenbailehen borroka armatua uzteko egin zuen lan Euskadiko Ezkerrak.

Nolakoa izan zen harrera EAJn?

Ez diot ibilbide handiegirik ikusten horri. Milaka paper sinatu ditugu, baina hori Estrasburgora eraman eta han zer egingo duten eta abar... nik ez dut konfiantza askorik. Hau prozesu bat, eta ez da auzi administratiboa, politikan emango dena baizik.

Xelebre samarra. Funtzionatzeko era oso ezberdina zen, Euskadiko Ezkerrarekin zerikusirik ez zuena. Era batera edo bestera, ezagutzen ninduten; eta egia da Udalean EAJrekin gobernatu genuela aurretik, eta bagenuela konfiantza. Nor duzu gustukoagoa: Iñigo Urkullu ala Joseba Egibar?

Alderdiaren lerro ofiziala jarraitzen dut. Garai bateko Euskadiko Ezkerrako kideekin harremanik baduzu oraindik?

Bai. Batzuekin alderdian bertan egoten naiz, eta lehengoekin ere biltzen naiz. Gauza jakina da borroka armatuaren kontra zaudela. Bere ga16

Zer iruditu zaizu herri kontsultaren debekuari Eusko Jaurlaritzak eta Aralarrek emandako erantzuna?

Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira aurten. Nork irabaziko ditu?

EAJk irabaziko ditu. Pentsatzen dut berriz ere Ibarretxe izango dela lehendakaria. 30 urte eta gero, Euskal Herrian bizi dugun gatazkak konpondu gabe jarraitzen du. Nola ikusten duzu?

Luzeegi doala eta nola bukatuko den ETAren esku dagoela. Ez dute ezer lortuko. Etorkizuna armarik gabekoa da.


o012-017_on

18/12/08

11:48

Página 6

politikanagusia

«Ez Dok Hamairun ezagutu nuen Mikel Laboa» Nondik datorkizu abesteko zaletasuna?

Solfeoa ikasi nuen eta beti kantatzea gustatu izan zait. Ondoren, 18-19 urterekin, Oskarbi taldean hasi nintzen, eta Euskal Herria ezagutzeko aukera ederra izan zen. Mundu hori ezagutzen hasi ginen. Ez Dok Hamahiru gurekin batera sortu zen, baina beranduago sartu nintzen ni. Ikuskaria, Sentikaria eta Baga, Biga, Higa-n hartu nuen parte. Zaletasuna hortik datorkit. Kantatzea gustatzen zaizu oraindik?

Bai, baina gaizki ez. Koadrilaneta orain ez hainbeste, baina kantatzen dugu oraindik. Zein da betidanik gustuko izan duzun kanta bat?

Badira kanta batzuk liluratzen nautenak. Xiberoko kantak asko gustatzen zaizkit, baita Agur Jaunak ere.

egiten; badira ondo egiten direnak ere. Zure ustez, kanpo kaia beharrezkoa al da Lezorentzat?

Nik galderari buelta emango nioke: alegia, Pasaiako Portua berritzea komeni al da Lezorentzat? Dudarik gabe, bai. Orduan, bi aukera daude: portua itxi, hau da, porturik ez; edo berria egin. Porturik ez esatea oso erraza da, baina horrek bere ondorioak izango lituzke denontzat. Horren alternatiba bada beste portu bat egitea, alde egongo nintzateke; hain zuzen, Lezorentzako onuragarria litzatekeelako egungo portu zaharra eraberritzea. Beharrezkoa al da, halaber, abiadura handiko trena (AHT)?

Alde nago, dudarik gabe. Hazkundeari beldur izan diezaiokegu. Baina gauzak ondo egin daitezke, eta ondo egiten ari dira.

Kanpo kaiaren edota AHTren inguruan eztabaida soziala bultzatzen ari al dira erakundeak?

Eztabaida badago. Aldekoak eta kontrakoak badaude. Bultza-bultza... uste dut nahi duenak baduela informazioa. Azkeneko foto-finish bat falta dugula uste dut; alegia, hau guztia nola bukatuko den. Hori jakingo bagenu, helburua zein den jakinda, bidea egin daiteke aurretik. Eta uste dut horrek huts egiten duela: hau da, ez digutela esaten, eta oraindik xehetasunekin ezin dela esan ‘hau horrela izango da’. Donibaneko termika ere hortxe dugu. Hura ixtea eskatuz hainbat eskari egin dira. Zein iritzi duzu horren inguruan?

Berez, zentralak 2020 edo 2022ra arteko kontzesioa du. Ez dut uste lehenago itxiko dutenik,

eta hori ixteko asmorik ez dago. Enpresak inbertsio handiak egiten ari dira hor, eta ixteko asmoa izango balute inbertsioak ez lituzkete egingo. Krisian omen gaude. Baina nork eragin du?

Dudarik gabe, Estatu Batuetako bankuek. Dirua era batera eta bestera saldu, eta zuloa egiten da. Eta zulo hori nork bete, hori da kontua. Politikagintzan noiz arte jarraitzeko asmoa duzu?

Pentsatzen dut laister bidaliko nautela etxera, hala nahiko nuke. Besteei utzi behar zaie lekua. Politikaz haratago, zeintzuk dira zure zaletasunak?

Paseatzea asko gustatzen zait. Paper tartean ibiltzen naiz egun osoan eta dudan dokumentazioa antolatzea gustatuko litzaidake baita ere.

Mikel Laboaren heriotzarekin esan digu agur 2008ak. Zein iritzi duzu hari buruz?

Ez Dok Hamahirun ezagutu nuen. O Pello, Pello abestia lehen aldiz kantatu zuenean liluratuta gelditu nintzen, eta Egunda Santi Mamiña-rekin zer esanik ez! Harekin harremana izatea ohore bat izan da. Oso sentibera zen, artista borrokatua, bere onena beti emateko prest... Oso jatorra. Idazten jarraitzen duzu oraindik?

Gutxi. Idatzi ez dut idazten. Berez, Udalean sartuz geroztik ez dut apenas ezer idatzi. Udaleko lanak asko jaten du, eta alkate izanda zer esanik ez. Irakurri ere gutxi egiten dut. Eta zein da irakurri duzun azken liburua?

Une honetan Jesus Gaztañagaren Jesus de Nazaret liburua irakurtzen ari naiz. 17


o018-021_on

18/12/08

17:33

PĂĄgina 1

nagusiaggizartea

IZTIETA,

jatorrien topaleku Magrebiar gazte koadrila handi bat kale iskin batean hizketan, Portugalgo langile bat etxerako bidean, umeak baloiari ostikoka Diputazio plazan, indiar jatorriko lokutorio bat jendez beteta, emakume talde bat bilera batean, meskita bateko ateak irekita, estatuan jaiotako erretiratu bat txikito bat hartzen, auzo elkartekoak asanblada bat egiten eta gazte euskaldun bat kalean kartelak jartzen. Iztieta auzoan asteko edozein egunetan buelta bat emanez gero, hori guztia aurki dezake bisitariak Testua: Ion Ansa Argazkiak: IĂąaki Berrio 18


o018-021_on

18/12/08

17:33

Página 2

gizarteanagusia

ultura eta mundu ikuskera desberdinen topaleku da Errenteria-Orereta. Iztieta auzoa da horren adibide. Adibide esanguratsuena, agian: magrebiar etorkin tasa handiena duen auzoa da, ez ErrenteriaOreretan bakarrik, baita Euskal Herri osoan ere. Baina badira galiziar eta portugaldar jatorrikoak ere, Espainiako Estatuko hainbat tokitatik etorritako langileak, Saharaz hegoaldegorako afrikarrak, Gipuzkoako beste herrietan jaiotako euskaldunak, baita Errenteria-Oreretako beste auzoetatik azken urteotan bizitzera etorritako gazteak ere. Iztieta, topaleku eta bizileku. Baina nolakoa da hainbeste jatorritako jendea duen auzo bateko elkarbizitza? Txelis Martin Iztietako eta Ondartxoko Gurekin Auzo Elkarteko kidea da. Haren esanetan, «egunerokoan, ez da elkarbizitza arazorik, oraingoz». Baina «oraingoz» horrek kezkatuta utzi du kazetari hau. «Esan nahi dut, gaur arte ez dela ezer gertatu, baina gerta daitekeela», argitu du Txelis Martinek. Eta ez litzateke le-

K

henengo aldia. Izan ere, gugandik ez oso urrun, Donostiako parte zaharrean, elkarbizitza arazoak izan baitira azken urteotan, etorkin eta etorkin ez direnen artean.

DENDA BERRIAK. Euskadiko Gizarte eta Lan Sailaren arabera, euskal gizartearen %70ak etorkinen etorrera hobeto kontrolatzea nahi du, eta %55ak etorkinen gorakada segurtasun ezarekin lotzen du zuzenean. Datuok

harrigarriak badirudite ere, Iztietan bertan ere ez dira gutxi auzoan ematen diren lapurketak eta droga kontuak bertan bizi diren etorkinekin lotzen dituztenak. Gurekin Auzo Elkartearen arabera, «trapitxeoa dago auzoan, ez droga biguinena bakarrik». Lapurretak ere gero eta gehiago izaten dira. «Sonatuena, duela hilabete gutxi gasolindegian egin zutena izan da». Lapurrak, ustez, magrebiar jatorrikoak ziren.

Prostituzioa ere bada, gero eta gehiago. «Ez dugu esaten etorkinen arazoa denik guztia, arazoa zabalagoa baita», azpimarratu diote ON aldizkariari Gurekin Auzo Elkartekoek. Izan ere, galdera hau egin baitezakegu: nortzuk dira bezeroak? «Mafia antolatuak dauden susmoa dugu, baina horiek ez dira auzoan bizi, eta ezin dezakegu esan mafia horien atzean etorkinak baino ez daudela». Iztietan, gaur egun, lau lokutorio daude: magrebiarrenak, Saharaz hegoaldeko jatorriko jendearenak, eta hindu jatorrikoenak dira mintzaleku hauek. Magrebiarrentzako bi harategi eta jatetxeak ere bai. Gurekin Auzo Elkartearen esanetan, «[etorkinek] negozioak jartzen dituzte, eta erraztasunak dauzkate negozio horiek jartzeko». Eta auzokideen artean errezeloak daude komertzio hauen inguruan: «Negozio horietako batzuetan zer negozio klase egiten dituzten ez dakigu». Baina garbi utzi nahi izan dute, halaber: «Ezin da orokortu, horietako ba tzuez baino ez gara ari». 19


o018-021_on

18/12/08

17:34

Página 3

gizarteanagusia

Bestela, badira ere elkarbizitza eredu diren lokalak. Al-Mohsenin (gizon artea) meskita, esaterako. Bertan biltzen dira islamaren fedea dutenak, gizonak eta emakumeak. Bizilagunekin harreman ona izan dute beti. Orain bederatzi urte inagurutu zuten, Oiartzun kalean. Iztieta auzoan, kale izenek ere beste herrietako izenak baitituzte: Irun, Pasaia, Donostia... Auzoa eraiki zutenean, diplomaziatik haratago, bertakoak ez zirenekiko keinu abegikor gisa, agian. Orduan, ez zuten pentsatuko, ziur aski, etorkizunean magrebiarrik etorriko zela bertara bizitzera; baina bazekiten kanpotarren topaleku eta bizileku izateko bokazioz sortu zutela auzo berria, iragan mendeko 50. eta 60. hamarkadetan inguruneak bizi izan zuen eraldaketaren baitan.

ta auzoko biztanleen batez besteko adina 24 urtekoa zen 1970ean. Horietako bat da Txelis Martin bera, Gurekin Auzo Elkarteko partaidea. Donostian sortua, 27 urte zituen 1977an Iztietara ezkontzera etorri zenean. Eta auzoan bizi ziren beste hainbat gazteren moduan, «lo egitera» baino ez zen joaten auzora. «Nire bizitza, beste askok bezala, auzotik kanpo egiten nuen, ni ez bainintzen jatorriz hemengoa».

AUZO ELKARTEAREN SO-

POPULAZIOAREN GORAKADA. Errenteria-Oreret ak

12.784 biztanle zituen 1950ean. 25 urteren buruan, 1975ean, alegia, 46.329 pertsona zeuden erroldatuak. Herriaren banaketa demografikoa, jatorriaren arabera, goitik behera aldatu zen ordurako. Denbora tarte horretan, Espainiako Estatutik eta Gipuzkoatik nahiz Euskal Herriko beste lekuetatik etorkin uholde ikaragarriak izan ziren; bai, behintzat, biztanleria lehengoa halako lau zela ohartuz gero. Populazioaren gorakadari eta honek sortzen zituen beharrei erantzuteko, etxebizitzak eraiki behar ziren. Lehen belardiak eta baratzeak zeuden lekuetan, auzo berriak eraiki zituzten, hirigintza basati eta kaotiko batean. Auzo horietako bat izan zen Iztieta. Hiri modernoaren egitura hartu zuen hasieratik: abenida itxurako kaleak, zazpi pisuko etxebizitzak... ia ezerezetik 5.000 bizt anleko auzoa izatera pasatu zen hamarkada eskasean. Iztieta, beraz, etorkinen auzoa izan da sorreratik. Etorkinen auzoa, eta gazteena ere bai: Iztie20

Goiko argazkian, Txelis Martin Auzo Elkarteko kidea; erdian, Iztietan dauden mintzalekuetako bat; beheko irudian, auzoko Meskitaren kanpoaldea.

RRERA. Joan den mendeko 70. hamarkadako urte haiek garai korapilatsuak ziren politika mailan. Baita maila sozialean ere. Iztietan, droga arazo handiak zeuden, eta krisi ekonomikoarekin bat, langabezia eta bazterketa soziala heldu ziren 80eko hamarkadan. Egoera horretan, hainbat auzotarrek Gurekin Auzo Elkartea sortu zuten. Txelis Martin izan zen sortzaileetako bat. «Urte batzuk auzoan emanda, nire bizitza bertan egiten hasi nintzen, eta ikusi genuen zeuden arazoei erantzuteko antolatu beharra zegoela», Martinen esanetan. 1989an sortu zuten Gurekin Auzo Elkartea, «Udalaren utzikeria orokorrak, hirigintzaren kaosak, zerbitzu eta azpiegituren gabezia ikaragarriak eta drogaren arazoak» bultzatuta. Eta orain ere kexu dira auzoaren hirigintza egoera dela eta. «Trafiko arazo larriak dauzkagu, eta ez dago aparkalekurik auzoan», azpimarratu du Auzo Elkarteko ordezkariak. Dena den, ez dira berriak Iztietako hirigintza egiturari buruzko zalantzak. Oarso urtekariaren 1963ko aleak zera dio auzoaren sorrerari buruz: «(auzoa eraikitzeko garaian) Hainbat proiektu alternatibo aurkeztu ziren, eta emaitza, azkenean, ez da denen gustukoa izan». Auzoaren egoerarekin kexu jarraitzen dute Gurekin Auzo Elkarteko partaideek. Baina, gaur egun ere, alternatibak aurkezten


o018-021_on

18/12/08

17:34

Página 4

gizarteanagusia

Kontrasteen auzoa ere bada Iztieta. Goiko argazkian, magrebientzako harategi bat eta eliza ebangelikoa, Donostia kalean. Behean, ezker-eskuin: haurrak Diputazio plazan futbolean, jolaserako duten eremu bakarra auzoan; Kampsako orube ohia, Altzate-berri auzo berria bihurtuko dena; eta Diputazio plazako murrua, istilu iturri izan zena bere garaian

jarraitzen du Gurekin Auzo Elkarteak. «Kirol gunea aldarrikatzen dugu auzoarentzat, Ondartxoko Hiltegiaren paretik errepiderako tarte horretan». Auzoan eraikitako oinezkoentzako gune berriarekin ere istiluak izan dira. Eta Diputazio plazaren diseinu berria zela eta, liskarrak izan ziren 90. hamarkada hasieran, azkenean Udalarekin erdibideko zerbait adostu bazuten ere. Udalari pausoak ematen hasteko eskatzen diote Auzo Elkartekoek, «baina, oraingoz promesa politak baino ez ditugu jasotzen». Bestalde, Oiartzun erreka ze-

harkatzen duen zubi peatonala «oso baxua da, eta errekak gainezka eginez gero, uholdeak izango ditugu», azpimarratu dute Auzo Elkartetik. Zubi horrekin nahikoa ez, eta zubi berria egiteko proiektua dago. Izan ere, Campsa zegoen lekuan Altzate-berri auzoa eraikitzekotan baitira. «Auzo berri horretara igarobidea egingo dute, eta asmoa da bi erraileko zubia egitea, autoak-eta pasatzeko», Txelis Martinen arabera. Zubi horrek bat egingo luke Irun kalearekin; Iztietatik ateratzeko egun dagoen bide bakarrarekin, alegia.

«Trafiko arazo larria sortuko luke horrek, eta guk eskatzen dugu zubi hori oinezkoentzat baino ez izatea», azaldu du Auzo Elkarteko ordezkariak. Proiektua, hala ere, horixe da, proiektua. «Urteak daramatza geldirik, eta ez dakigu zer egingo duten azkenean».

GERO ETA GAZTE GEHIAGO. Zubiak zubi, eta arazoak arazo, auzoa gaztetu egin da azken bospasei urteotan. Alaia Gazte Taldea da horren adierazle. Gazteei bideratutako hainbat ekintza ludiko antolatzen dituzte urtean zehar. Izan ere, gero eta

gazte gehiago bizi baita Iztietan, bertatik alde egiten dutenen etxebizitzak erosita. Baina ez merke. Pisu bat 270.000 euroren truke dago salgai Iztieta pasealekuan. Beste bat, 36 metro koadrokoa, 183.308 eurotan. Alde horretatik, alai egoteko motibo gutxi, beraz. Magrebiar gazte koadrila bat, lokutorio hindu bat, emakume talde bat bileran, gazte euskaldun bat kartelak jartzen... Hori eta gehiago da Iztieta. Hori ere bai, baina ez hori bakarrik. Kultura eta mundu ikuskera desberdinen topaleku eta bizileku. Elkarbizitzaren eredu. Oraingoz. 21


o022-025_on

13/12/08

17:27

P谩gina 1

musika nagusiam

ERRITMOAREN erritmora

Dantza-lagun beharrik gabe airearekin dantzatzen ikasi duten gorputzak, aireari koroak egiten ikasi duten perkusio hotsak, irribarre konplizeak... eta hau guztia eta gehiago, talde bakarrean. Izaera anitz baina bakarrean batzen dituen espiral formako anphora da Zo-zong贸!! Gozamenak mugitzen ditu, eta gozaraziz mugitzen dira. Testuak: Alaia Martin 22


o022-025_on

13/12/08

17:28

Página 2

Argazkian, Zo-Zongó!! taldeko partaideetako batzuk, irria beti ahoan dutela. Oiartzunen entseatzen dute, Ugaldetxon, Iurritako Zentro Soziokulturalean (argazkilaria: Leire Abaigar). Ezkerreko eta beheko argazkietan, Zo-zongó!! taldekoak, zuzenekoetan (argazkilaria: Oscar de la Oliva ).

siltasuna musikatzera eta erritmo irristakorrak sortzera patuak gonbidatu zituen zozongotarrak hasieran. Izan ere, lehen lan eskaintza, sortu aurretik iritsi zitzaion taldeari. Calahorrako kontaktu batek taldekideetariko bati – Mikel Zubiriari- hots egin zion, bertan ospatzen den Zarataren Gauean jotzeko perkusionista bila zebiltzalako, eta honek inguruko jendearekin hitz egin zuen, zazpi pertsonako taldetxo bat sortuz egun horretarako. Pare bat abesti sortu zituzten, eta asko pentsatu gabe joan ziren hara. Baina ikaragarria izan zen hura: kalean barrena ibili ziren erdi-inprobisatzen, herri erdiak kazuelak, txistuak…zerabiltzan soinua egiteko, eta haiek haien saltsan egon ziren, oso gustura. Harrera ona izan zuten, oso. Jotzen ari zirela galdera kurioso bat otu zitzaien: «Eh, eta guk nola izena

I

musikanagusia

dugu?». Gerora, Zo-zongó!! izena aukeratu zuten, Afrikako songo erritmoarekin egindako hitz-konbinaketen artean, gehien gustatu zitzaiena. Alta, zozotik gutxi dutela frogatu dute ordutik. Odei Astibia; Andika Guerrero; Gorka Daguerresar; Joanes Añorga; Mikel Zubiria; Juan Manuel Gonzalez; Arantza Balentziaga; Jon Askasibar; Alberto San Fulgencio; Kizkitza Makazaga; Eli Carcedo; Iker Ramos; Jakobe Brit Beramendi; Aratz Maritxalar eta Iker Jimenezen gain, Zozongó!! taldean egondakoek eta egongo direnek ere os atzen dute, nolabait, Zo-zongó!!. Irekita baitauzkate beren ateak motibazioa, ideia freskoak eta ilusioa dakartzatenentzat.

KASUALITATEZ. Baina gazte hauek ez ziren mahai baten bueltan eseri, eta nahi zutenaren ingu- 23


o022-025_on

13/12/08

17:28

Página 3

musikanagusia

Zo-Zongó!! taldeko partaideak, beti giroa jartzeko prest (argazkilaria: Leire Abaigar). Beste argazkietan, taldea zuzenekoetan (argazkilaria: Oscar de la Oliva).

24

ruan hausnartzen hasi. Kasualita-

GAKOA, ERRESPETUA. Tal-

teak elkartu zituen, eta, pixkanaka, urtean hiruzpalau emanaldi izatetik udaldian agendak betetzera heldu dira. Marokoko ezkontza batean ere izan dira, adibidez. Zo-zongó!! osatzen dutenek ONi azpimarratu diotenez, taldea «korrontearekin» indartu dela uste dute, jendeak estimatu duelako eta taldekideek beraiek aukera baliatu dutelako, korronteak nora eramatea nahi zuten pentsatu gabe, igeri egitearen plazeraz gozatuz. Orain, ordea, «argiago» dute korronteak nora eraman dituen, eta ez daude ainguratuta. Elkarren gogo eta proposamenak mahaigaineratu dituzte, eta proiektu berri bat gorpuzten hasiak dira taldekideak. Hain zuzen, eskenatokietan garatuko den proiektua; eta ez kalean, orain arte bezala.

dekideei helburuei buruz galdetzean, erantzun ezberdinak emanagatik, bera dute funtsa: disfrutatzea Odei Astibiarentzat; beteta sentitzea Joanes Añorgarentzat; energia ona transmititzea Kizkitza Makazagarentzat... Hainbeste partaide izanik, entseatzeko eta ideia berriak eztabaidatzeko zailtasunak badaudela onartzen du Makazagak, baina gakoa errespetua dela azpimarratu du. Elkar entzutea eta gauzak denen artean erabakitzea. Astibiaren ustez, oso garrantzitsua da errespetu hori ez galtzea, elkarrekin lan egin behar dutelako eta giro onak motibazioa areagotzen laguntzen dielako. Taldeak dituen entzule motari dagokionez, denetarik dagoela nabarmendu dute perkusionista gazte hauek. Erandioko eta San Fuentesko ikusle xelebreak aipa-


o022-025_on

13/12/08

17:28

Página 4

musikanagusia tuta, adibidez, irribarreak egiten die ihes taldekideei. «Txalo jo jotzen dute, baina milimetro bakar bat ere ez dira mugitzen». Adibidez, zenbait ikuskizunetan, koreografia landu bat daramatenean, haien lana gurasoek eta haurrek gehiago baloratzen dutela azpimarratu dute Zozongó!!-koek. «30 mozkorrek baino gehiagok baloratzen dute koreografia, mozkorrek gerra eskatzen dutelako: egurra, erritmo bizia eta giroa. Kar, kar», nabarmendu dute. Dena den, bi entzule motak dituztela gustuko azpimarratu diote ON aldizkariari. Euskal Herrian jendea dantzan ipintzea kostatzen dela baieztatu dute, halaber, eskualdeko gazte hauek. «Mozkorrak mugitzen dira, bai; baina gainerakoak, kostata eta gutxi». Kizkitza Makazaga partaidearen arabera, zenbait unetan «analizatua» sentitu izan da, «jendea egiten ari garena puntuatzen ariko balitz bezala». Edonola ere, horiek guztiak sentsazioak omen dira; taldekideen esanetan, «ikusleek gero txalo gogotik jotzen baitute». Jendearen arritmia buru-mugek bultzatzen dutela esatean ere ados daude: «Denok dugu erritmoa. Batzuk abilagoak dira, traketsagoak besteak; baina buruak zeresan handia du hor, eta praktikak».

Eskenatokietara Hausnartzeko bilerak egiten hasi zirenean elkarren ilusioen berri izan zuten eta ideia berri bat loratu zen: Zo-zongó!! eskenatokietara eramatea eta, modu batean, aberastea. Argiztapenaren bidez, diziplina artistiko ezberdinekin osatuz, esperimentatuz… Horrek beste seriotasun bat eskatuko diela argi dute taldekideek. Baina prest daude; ikasteko gogoz daude. Elkar uste bezain ondo ez dutela ezagutzen jabetu dira Zo-zongó!! taldekoak; alegia, oraindik potentzial asko dutela ustiatzeko,

eta elkar elikatzeko eta ikuslea liluratzeko mila dohain dituztela oraindik gordeta. Gogo horiek guztiak uztartzeko era bat ere izango da, finean: perkusio korporala, zirkoa, antzerkia, flamenkoa… Bakoitzak eman dezakeenaz konszienteago izateko era bat da. Inertziari eskumen gutxiago uzteko asmoa dute, beraz; baina oraindik ideia mimatu, moldatu eta landu behar dute, pare bat urte barru taularatzeko. Bitartean, eta paraleloan, Zo-zongó!! perkusio taldeak lurrikarak sortzen jarraituko du!

WEBGUNEA. Ahoz aho, jertseen eta antzekoen bidezko propagandaren bidez eta «kalearen» laguntzaz lortu dituzte saioak. Halaber, webgune dotore askoa dute: www.zozongo.com. Bertan, esaterako, Oiartzungo jaietan hain gustura aritu zireneko argazkiak daude, ikusgarriak. 662 218 983 zenbakiaren bestaldean ere egoten dira, beti prest. Eta taldearen amaiera ez dute imajinatzen. «Amaiera pertsonala» izango dela iritzi diote, erreleboa hartzeko jendea egongo delakoan. Hala, uste dute polita litzatekeela, noizbait, bastoiak eskuan, «goazen Zo-zongó!! ikustera!» esatea. 25


o026-027_on

17/12/08

16:31

PĂĄgina 1

musikakklik

Landatutakoaren

UZTA Jaialdi ezohikoa bezain historikoa egin zen azaroaren 29an Errenteria-Oreretako Zumardian, bertako Landare Elkarteak antolatuta. ‘25 urte ekinean, kantuan’ lelopean, eta elkartearen 25. urtemuga ospatzeko, euskal musikari ospetsu ugari elkartu zen oholtzaren gainean Amets Badiolaren argazkiak

1

26

2


o026-027_on

17/12/08

16:32

Pรกgina 2

klikmusika

3

1.- Hesian taldeko Amets abeslaria. 2.- Hesian taldeko Fran abeslaria. 3.- RIP taldeko Txerra bateria jotzailea. 4.- Sorkun abeslaria.

4

27


o028-029_on

17/12/08

16:34

Pรกgina 1

musikakklik

7 6

5

11 28


o028-029_on

17/12/08

16:35

PĂĄgina 2

klikmusika

8 9 10

5. Baldin Bada taldeko Kattu. 6. Des-Kontrol taldeko Hodei. 7. Etsaiak taldeko Auo. 8. Ken Zazpi taldeko EĂąaut. 9. Delirium taldeko Andoni. 10. IĂąigito Txapelpunk 11. Denak batera oholtzan, Lepoan hartu eta segi aurrera abestia kantatuz, jaialdiari bukaera emateko. 12. Dut taldeko Xabi Strubell.

12 29


o030_on

18/12/08

20:15

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

MEXIKOKO HIRIAK Zeharka

Goitik behera

1.*** (Hiria). 2. Atzean doana. Ebakitzeko tresna. 3. Loreak. Ald., itsasoko ur. 4. Esaldi lokarria. Bi. Ald., pizti bizkor buztanluzea. 5.Ald., anestesikoa. AmeriketakoEstatu Batuetako espaziorako basea. Ald., eta errep., bular 6. Lehen bokala eta kontsonatea. Titanioa. Ald., nahiko. Bigarren bokala. 7. Azken kontsonantea. Ald., txosten. Ald., bazter.. 8. Erregai beltz. Berrogeita hamar. Zati. 9. Zilarra. Sail. Loturen kontsonanteak. 10. Bata eta bestea. Anperioa. Bederatzigarren hilabetea. 11.Suitzako ibaia. *** (Hiri pikantea). 12. *** (Hiria). Iodoa. Kanpoan.

1. Debekatu. Bakarra. 2. Ald., basoko animalia. Ald., eta iparraldean, eskaratzeak, sotoak, karrakak ala behebarruak. 3. ...egin, kolpatu aharien artean batipat. Ald., igaro dena. 4. ...egin, hots egin. Ald., kartetako joko. Suari dariona. 5. Senide ar. Ald., iragarle. Fosforoa. 6. Litroa. Laguntza adierazten duen atzizkia. Iodoa. Ald., sail, alor. 7.Galderetan erabiltzen den hitza. Ald., ...bada, ...ikusi. Atseden hartuz. Ald., atzizki femeninoa. 8. *** (Hiria). Ald. Bokoizteko aurrizkia. 9. Erlauntza. Italiako telebista.. 10.Ald., jarri. Ald., indarrez egiten den pauso haundia. 11.Ald., ezaguera ematen diguna. Puskaka, apurka. 12. Emakume izena. Berrogeita hamar. Bibliako pertsonaia famatua.

30


o031_on

18/12/08

20:39

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nor da hau?

GURUTZEGRAMAK

11 10 9 8 7 6 5 4 3 2 1

G U A D A Z K E L I L I E T A R E T E A B T Z N U I K A T A G B I A K A A R E T X I A 1

2

3

4

A L N A K I I N I T I Z A L A T P A 5

6

A J L A L I A S E K O L O R I A B S 7

8

A R B A A Z R E A S A K O A T L R A A S I 9

10

Z A T I K A A N A Z I 11

L O T L A G A T E 12

zer da hau?

12

ON-EN AZAROAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Irabazlea Jose Manuel Aranburu Iñarra izan da ONeko sariaren irabazlea. Harrika taldearen diskoa beretzat!

ERANTZUTEKO EPEA urtarrilak19 (astelehena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta

Mikel Errazkinen Bidean aurkitu zintudan diskoa. Aiako Harria. Oianlekuko mairubaratzeak

NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

31


o032_on

11/12/08

18:49

Página 1

Horoskopoa Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Azken txanpa da hau, eta orain da momentua zure gaitasunak jendearen aurrean aurkezteko. Zure etorkizuna zure esku dago, eta zure dohainak aprobetxatzen jakin behar duzu. Horretarako, zure familiaren eta lagunen laguntza eskertu. Izan ere, ondo ezagutzen zaituzte, eta zure onerako aholku onak emango dizkizute, zuri gauza batzuk entzutea ez gustatu arren. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Olentzeroren opariak merezi al zenituela uste al duzu? Ez al zara pixka bat gaiztoa izan ingurukoekin? Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Ingurukoak zaintzea zer den zuk inork baino hobeto dakizu. Baina, antza, ahaztu egiten zaizu hori! Egun batean irribarre egiten diezu eta hitz goxoz betetzen dituzu ingurukoak, eta bestetan… ingurukoak kulparik eduki gabe, hortxe aritzen zara zer egiten duten edo zer egiten ez duten kritikatzen. Noiz ikasiko duzu ingurukoena ez dela zure bizitza? Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Gabonak ez dituzula gustuko ez dago dudarik. Ingurukoak pozik ikustea gustuko ez duzula dirudi, baina ziur ez dela horregatik! Ingurukoak pozik ikustea gogoko duzu; gogoko ez duzuna da Gabonetako iskanbila eta txorakeria guztia. Lasai, urte berria iristearekin bate-

32

Jaxinta Izarzabal

ra, bukatu direla. Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Ingurukoen begiradak aztertzen hasi zara, eta batengan baino gehiagotan ezin zarela fidatu konturatu zara. Lasai, horregatik ez zaizu mundua gainera eroriko. Konfiantzazko lagunengan oinarritu, eta ikusiko duzu nola doan aurrera bizitza. Geroz eta hobeto, gainera. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Inoiz baino politagoa zaudela esaten dizute lagunek. Irribarre horrekin ingurukoak poztu egiten dituzu, eta zure ahots gozoarekin denak ixildu eta zuri entzuten jartzeko gai zara. Baina arazo bat duzu: hau guztia ez zarela sinesteko gai! Ingurukoentzako lagungarri zara, baloratu egiten dituzu. Utzi haiei ere zu baloratzen! Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Eguraldiaz kexatzen zara beti. Eguzkia dagoenean, arropa gehiegi jartzen duzula eta kendu beharra duzula; hotza dagoenean, arropa gutxiegi jartzen duzula; euria ari duenean, aterkiak traba besterik egiten ez dizula… Ez al zaizu iruditzen duzun arazo hori konpontzea dela egokiena, eta ez denbora guztian kexatzen ibiltzea? Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Ezkerrera eta eskuinera. Aurrera eta atzera. Begira ezazu ingurura eta kontuz ibili edozein txokotan erori gabe. Nahiko abila zara, bestela ere, hanka sartzen. Beraz, hilabete honetan kontuz ibili. Bestela, ondoriorik beltzenak zeuk pai-

ratu beharko dituzu. Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Pozik egoteko arrazoi asko dituzu. Lanean, ondo; maitasunean, bikain; etxean, primeran; kalean gustura. Zer gehiago nahi duzu? Ez zaitez izan zorrotzegia, eta aprobetxatu egoera. Izan ere, gogoratu zeinen momentu txarrak pasatu dituzun. Beraz, orain gozatu behar duzu momentu hauetaz. Karpe diem! Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Egunero-egunero telebista pizten duzu eguraldiaren iragarpena ikusteko. Zer gertatzen da: eguraldi txarra egiten duen bakoitzean ez duzula etxetik ateratzeko asmorik, ala? Egun txarrak eta egun hobeak egongo dira, baina egun guztietan badago zerbait ona. Etxetik ateratzea merezi duela kontura zaitez. Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Horrelako hitz itsusiak entzutea baino hobea da gorra izatea. Beraz, badakizu, hitz goxorik ez dutenei ez egin kasurik. Izan ere, hitz horiek helburu bakarra dute: zu mintzea. Inbidia zeinen txarra den! Zuk zure bidea jarraitu, horiei kasurik egin gabe. Caprikornius. (Abenduak 22 –Urtarrilak 20). Udatik hona kirola egiten aritu zara, udan hartu zenituen kiloak galdu nahian. Orain, Gabonak pasatu diren honetan, nahi adina turroi jan duzu. Ondo merezia zenuen, eginiko esfortzu guztia eta gero. Hori bai, ez ahaztu Eguberrien ondoren ere kirola egin beharko duzula, hurrengo urteko udarako primeran egote-


Santiago Frutos (Errenteria-Orereta). Osasuna eskatzen diot urte berriari; eta atzetik dirua baldin badator, oraindik hobeto! Baina, batik bat, osasuna. Eta ez bakarrik niretzat, eh? Osasuna, batez ere, gehien behar duenarentzat, garai gogorrak bizi baititugu.

Daniel Manuel (Errenteria-Orereta). 2008a baino hobea izan dadila. Izan ere, 2009a oso gogorra izango dela esaten ari zaizkigu etengabe, krisi ekonomikoaren ondorioz. Beraz, ea ez diren aurreikuspenak betetzen!

Itziar Barandiaran (Pasaia). Zer eskatzen diodan urte berriari? Bakea eta osasuna. Horiekin konformatzen naiz ni.

inkesta 42008a bukatu eta urte berria iritsi da. Zer eskatzen diozu 2009ari?

Ibon Escolar (Errenteria-Orereta). Osasuna, maitasuna... eta dirua! Badakizu, beti nahi dugu zerbait gehiago. Gainera, diotenez, 2009a urte gogorra izango da, krisiaren ondorioz. Beraz, aurre egin beharra, ez dago besterik.

Andresa Asteasu (Oiartzun). 2009ari osasuna eskatzen diot, senideentzako eta ingurukoentzat. Eta ez dezagula albiste txarrik jaso.

?


o034_on

15/12/08

17:27

Página 1

ondarellarrugorritan

LUIS PEREZ Pasaiako Babes Zibileko boluntarioa

2009ari eskatu diot Txapeldunen Liga jokatzea Deporrek” Testua eta argazkia: Iban Iza

eti laguntzeko prest. Luis Perezen (Trintxerpe, 1955) prestutasunak ez du mugarik. Zortzi urte daramatza lanean Pasaiako Babes Zibila Elkartean, baina 12 urte baino gehiago elk artean bert an laguntzen. Duela 3 4 urtetik, berriz, Trintxerpeko Jai Batzordeko partaidea da, eta barrutiko jaiet an su-ziriak botatzeko ardura ofiziala du. Coruñako Deportivo futbol t aldeko zale amorratua, Trintxerpeko El Caserio zaleen t aldeko kidea ere bada. El Caserio t abernan bert an erantzun ditu elkarrizketaren galderak. «Nire bigarren etxea da El Caserio, eta bertan oso ondo tratatzen naute», zehaztu du.

Autobabesarako egiten ditugun ikastaro guztiek! Kar, kar. Egia esanda, herritarrek ez dakite zer den Babes Zibila. Sinpleki esatearren, Estatuko Segurtasun Indarren anaia txikia da Babes Zibila. Babestu baino, herritarrak laguntzea helburu duena.

Lau herri dira bakar batean. Nik behintzat, nire lanean, globaltasun hori izan behar dut. Sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, karmenak, santioak... Noiz duzue lan gehien Babes Zibilekoek?

Su-ziriak botatzen dituzu karmenetan. Nori botako zenioke bat?

Kar, kar. Hobe ez esatea! La Herreraren biziberritzea. Bukatu gabeko ipuina?

Bai, argi eta garbi. Ziria sartzen digute etengabe. Kanpo kaia. Kaia kanpora?

Egungo portua, benetan, hutsik eta Pasaiaren beharretarako gelditzen bada, ados nago kanpo kaiaren proiektuarekin. Bestela, ez! Zuri-urdina zara zu. Baina ez Realagatik...

erasoa jasan duen biktima ahal dugun moduan laguntzen saiatzen gara: hura lasaitzen, haren ondoan egoten... Walkie-talkie. Zure lagunik onena al da?

Ni neu naiz nire lagunik onena. Baina walkie-talkieren eta sakelakoaren bitartez, pasaitarrak eta nire lankideak lagun ditzaket.

Lagundu. Eta nola laguntzen dituzue, adibidez, genero indarkeriaren biktimak?

«Luis, lagundu. Bart afaria izan nuen, eta ez naiz gogoratzen non aparkatu nuen autoa!». Zenbat aldiz esan dizute halakorik?

Era horretako deirik jaso bezain pronto, Pasaiako Udaltzaingoarekin jartzen gara harremanetan. Eta, udaltzainak iritsi bitartean,

Kar, kar. Gertatu izan zait halakorik, bai; et a, azkenean, bait a autoa aurkitu ere, udaltzainen laguntzarekin! Kar, kar.

34

Pasaia. Laurak bat?

Babes Zibileko boluntario gisa, herriko jai guztietan. Deitzen gaituzten leku guztietara joango gara, beti! Baina, pertsonalki, karmenetan nabil ni lanpetuta.

B

Babes Zibila. Herritarrak babesten dituzue. Eta zuek, nork babesten zaituztete?

uniforme osoa naranja kolorekoa zenean. Adibidez, behin Lezoko santakrutzetan, kalean ginen ekitaldi baten antolakuntzan laguntzen... eta bizilagun batek zera oihukatu zigun leihotik: ‘Butaneroooo, igo bonbona bat seigarren pisura!’

«Barkatu, baina berriro ahaztu zaizkit giltzak etxe barruan. Lagunduuuu!».

Kasu horretan, automatikoki, herriko udaltzainei pasatzen diegu abisua, horrelako egoeretarako premiazko sarraila-zerbitzu berezia dutelako haiek. «Aizu, udaltzainek beste isun bat jarri didate. Ezin duzu zerbait egin?!».

Horrelakoekin ere etorri zait jendea! Kar, kar. Kasu bakoitza aztertu behar da orduan. Urdina eta laranja dira zuen uniformearen koloreak. Zenbat aldiz nahastu zaituztete butano banatzailearekin?

1.000 aldiz! Kar, kar. Batik bat,

Trintxerperen zuri-urdina gustatzen zait, Pasajesen zuri-gorria... eta, noski, Coruñako Deportivo t aldea. Galiziako etorkinen semea naiz ni, eta sustraiak ezin dira inoiz ahaztu! Lotinak berpiztu al du ‘Superdepor’ izenekoa?

Bai, noski. Bide onetik goaz. Eta Reala... nork berpiztuko du?

Nik Badiolarengan dut konfiantza osoa. Urte berria hasi dugu. Zer eskatu diozu 2009ari?

Olentzerori, Aita Noeli, Errege Magoei... krisia buka dadila eskatu diet guztiei. Ah, eta Deporrek Txapeldunen Liga joka dezala! Kar, kar.


o035_on

11/12/08

18:48

Página 1

sormenajakiteko

Bertsolaritza

Ereintza 50 urtez lanean gogotsu 2008a ospakizun urtea izan du Errenteria-Oreretako Ereintza Elkarteak, elkartearen sorreraren 50. urtemuga betetzean. Xenpelar Bertso Eskolako kide Julian Albistur Aranburuk, hain zuzen, Ereintzaren ibilbidea eta lana goratu ditu ondorengo bertso hauetan. Doinua: ‘Habanera’

-1Laguntzaile gaiztoa zen sorrerako diktadura. Zapalkuntza ekidinik sortu ondoren mundura bost hamarkadaz mantendu etengabeko ardura. Gaur pentsatzen jarriz gero sortzen duen harridura: herrian txertatu baitu lan jardunaren ohitura eta paregabe zaindu Euskal Herriko kultura. Nahiz eta aspaldikoa den jaiotze data hura lanean gogotsu segi eten gabe abentura.

-3Gabonetan gabon kantak zein abesti lehiaketa; urte zaharreko koplak pentsa, ez da berriketa: jendeak kalean zehar jartzen du nahiko arreta. Santa Ageda bezperan koplen errepikaketa. Usadio zahar hauek mantendu nahi dira eta Ereintza ahalegintzen da itxaropenez beteta. Euskal kutsua hartzen du gure herriak tarteka Xenpelarrek goza dezan zimurtu gabe kopeta.

-2Landuz euskal antzerkia, baita ere euskal dantza. Eskulangintza azoka urtero doa gorantza. Txistularien taldea, txistuaren esperantza. Xenpelar sariketa da bertso mailaren balantza. Poesia zein ipuinak landu nahi bada hizkuntza. Kultur esparru ugari jorratuak ditu, antza. Eskubailoian trebeak... Nolako kirol eskaintza! Uzta bikaina bihurtuz garai hartako ereintza.

-4Txukun banandu ondoren lastoa eta garia, egindako lana izan da ona bezain ugaria; hainbeste arlo jorratuz, askotan aitzindaria. Herri osoarentzako benetako oparia; agian mereziko du domina edo saria, urteotan erakutsi duenez kategoria, baina ez diot egin nahi Udalari eskaria. Alkate jaunak badaki: zain dago Errenteria!

Bertso eskolak -5Euskal giroko jendea: jator bezain atsegina; kultura ardatz nagusi eta lanerako grina; txalogarria izan da egindako ahalegina; eskertzekoa da beraz lan eskerga hau egina. Gerora ere kulturan izango du eragina, esparru horretatik at ezin baitut imajina eta aitortu beharra, delako egi gordina: Ereintza gabe herri hau litzateke ezberdina.

-6Berrogeita hamar urte, hastear beste aroa; gaurdaino jasotakoa benetan da oparoa. Ospakizun urtea da beraz zorion beroa; ez uko egin lanari ziurtatzeko geroa. Ereintza ereiten jarrai Errenteriko soroa; eremua goldetzeko badago jende zoroa: zahar, gazte, neska, mutil; bikoitza da generoa eta gidari lanean sasoian dago Naroa.

OIARTZUN Arkaitz Oiartzabal. 635200021. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAI ANTXO Haritz Casabal. 696 388 119. 35


o036-037_on

12/12/08

hileko irudia ondareh

36

17:21

Pรกgina 1


o036-037_on

12/12/08

17:22

Pรกgina 2

hileko irudia ondareh

Beste kolpe bat Abenduan, ezbairik gabe, euskal selekzioei buruzko eztabaida berpizten da, San Mamesen jokatu ohi den nazioarteko futbol partidaren ondorioz. Badakigu, bai, aurten, azkenean, zer gertatu den partida horrekin, bai eta eztabaidak nolako tamaina hartu zuen 2008ko abenduan. Baina euskal selekzioei eta haien ofizialtasunari buruzkoak ez ziren futbol partidara mugatu iragan hilabetean. Izan ere, Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko kick-boxing lehia jokatu zen Oiartzungo Elorsoro kiroldegian; ESAITek antolatuta, eta abenduaren 6an justuki. Hau da, euskal selekzioen ofizialtasuna ukatzen duen Espainiako Konstituzioaren egunean bertan. Eta arrakastatsua izan zen jaialdia, Elorsoron 1.200dik gora ikusle biltzeaz gain, antolatzaileak nahiz bi selekzioetako partaideak oso gustura gelditu zirelako esperientziarekin. Horren erakusle, norgehiagokari jarraipena eman nahi izatea Madrilen, berdinketarekin bukatu baitzen Oiartzunen. Zoritxarrez, jaialdiak ez zuen erantzun handia izan komunikabideetan. Akaso, kick-boxinga nahiko kirol ezezaguna delako oraindik Euskal Herrian. Edota, beharbada, norgehiagokak frogatu zuelako ofizialki eta Euskal Herria gisa lehiatzea posible dela, beti ere horretarako borondatea izanez gero. Kontuak kontu, euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko bidean, Oiartzunen beste pauso bat eman zen. Beste kolpe bat. Argazkia: Gari Garaialde, Argazki Press.

37


o038-039_on

12/12/08

17:29

Página 1

nON dabil? ondaren

ormenetik ideiak gauzatzen diren arteko bidean gauzak galtzen direla dio Jon Txurio kantariak. Agian horregatik ez zuen inoiz diskorik grabatu, ez argazkirik gorde, ezta bideorik ere: «Nire buruan entzuten nuena ez nuen gero grabatutakoan aditzen». Penarik ez du. Egina egina dagoela uste du, eta atera zen bezala, ondo atera zela. Gaur egun, Nafarroako Irurtzungo eskolan dabil irakasle. Egunero taula gainean jartzen jarraitzen du, kasu honetan, ikasleen aurreko taula gainean. 1987. urtean igo zen lehen aldiz Txurio taula gainera. Aurretik, 1981ean hasi zen gitarra jotzen. Musika ez zuen batere gustuko, baina Mirari arrebak gitarra ikasi nahi zuen. Gitarra ikasi bai, baina ikastera bakarrik joan ez. Anaiak laguntzea erabaki zuen orduan. Mirari arreba, eta Ane eta Pello lagunak zituen ondoan Txuriok 1987. urteko lehen aldi hartan. Gipuzkoako Kantu Txapelketa zen, eta taldeei ematen zaizkien sariren bat eman zietela du gogoan. Sari horrek indarra eta gogoa eman zien, noski, eta ahoz ahokoak ere bere lana egin zuen. Oiartzungo auzo batean jotzen hasi eta gainontzekoetatik deitzen

S

«Nire buruari kontzertu bikainak ematen dizkiot» Musika ez gu guztiz baztertu Jon Txurio bakarlari ohiak. Adibidez, etxean, gauerdiko momentu isiletan, kontzertuak ematen dizkio bere buruari. Garai bateko kontzertuetan, momentu onak bakarrik ditu gogoan: «Herrian, jendeak animatzen gintuenekoetan, edo 1995ean Madalensoron Benito Lertxundiren aurretik jo nuenekoa». Kontzertu txarrak ere izango zituela onartzen du, baina txar-txarrik ez du gogoratzen: «Behin, jotzen ari nintzela, txaranga bat pasatu zen nire aurretik eta inork ez zuen aditu jo nuena, kar, kar». Oso «jauntxoa» dela onartzen du, bestalde. «Kontzertu gutxi ematen nituen urtean, zortzi bat edo, baina txukunak eta onak. Señorito samarra nintzen, ez nuen txosna batean, garagardo barrikaren gainean jotzen, kar, kar», adierazi du Jon Txuriok.

JENDAURRETIK, etxeko kontzertuen goxora Musikari gisa ezagutu zuen jendeak Jon Txurio oiartzuarra. 13 urte badira musika utzi zuenetik, baina gitarra oraindik alboan eramaten du. Gauetan, bere buruari eskaintzen dizkio kontzerturik onenak. Testuak: Nagore Vega Argazkiak: Iban Iza/Jon Txurio 38


o038-039_on

12/12/08

17:29

Página 2

nON dabilondare

hasi zitzaizkien. Bi urteko ibilbidea egin zuten laurek elkarrekin. 1989an bakarkako ibilbideari ekin zion Txuriok. Bera zen musikako ezagutzak zituen bakarra, baita jarraitzeko gogoak zituen ia bakarra ere: «Nik ere ez nuen guztiz ondo pasatzen jendearen aurrean jartzean, baina gainontzekoek nahiko trago txarra pasatu behar izaten zuten taula gainean jartzen ginen aldiro».

KANTAR I

E ZAG U N E N HASIERAKO GONBIDATUA.

Bakarkako ibilbidean, piano-jole baten laguntzarekin, oso une goxoak bizitu zituen Txuriok. Oso kantari ezagunen hasierako gonbidatua izan zen: Pantxoa eta Peiorena; Txomin Artolarena eta Amaia Zubiriarena; eta Benito Lertxundirena bitan. Harro dago garai hartaz, eta oso momentu politak ditu gogoan: «Horrelako jendearen aurretik jotzeak jende askoren aurrean jotzea esan nahi zuen, eta oso ederra izan zen». Ez zen ibilbide bereziki luzea izan Txuriorena, baina bai emankorra eta gogoz egindakoa. Ibilbidearen azken urtean, 1995ean, taldea osatu zuen bi musikari ezagunekin. Aitor Arozena txistulariarekin eta Josu Mendibil piano-jo-

learekin: «Kantaldi politak eman genituen Orion; Zumaian; Getarian; Pasai Antxon; Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan Benito Lertxundiren aurretik; Iturriotzen (nire auzoko jaietan)...». Herrian emandako kontzertuak ditu hurbilen: «Beti zen gozada bat herrian jotzea; jendeak askoz gehiago animatzen gintuen». Baina urte horretan bertan bukatu zuten elkarrekin hasitako bidea. Txurio Hendaiara joan zen bizitzera, eta horrek ere ez zuen lagundu. Hasieran, iganderoigandero, entseatzeko hitzordua betetzen zuten. Gero, musikak baino garrantzia handiagoa hartu zuten bizitzaren beste hainbat atalek. Musikari bezala, «oso komertziala ez» zela nabarmendu du Txuriok. Orain ere, bere barruan kantari aritzen denean, asko gustatzen zaio entzuten duena, baina garai hartako hitz batzuk ahaztu zaizkio.

M US I KAR I

I ZATETI K, E S KOLAK G ITAR RAR E KI N PRESTATZERA. Gaur egun, Az-

kainen bizi da kantautore ohia. Zazpi urte inguru daramatza bertan. Musika utzi ondoren, 12 urtez, Donostiako liburu denda

batean egon zen lanean. Duela bi urte, magisteritza ikasketak bukatu zituen eta, egun, Irurtzungo (Nafarroa) eskolan dabil irakasle. Gitarra ez du albo batera utzi: «Eskolak ematerakoan, musikak eta gitarrak garrantzia handia dute». Bidean, beraz, gauza asko, bai; baina musikarekiko zaletasuna ez du galdu, oraindik ere abesten aritzen baita. Hori bai, «ez naiz argazkiak, artikuluak, grabaketak eta oroitzapen haien jasozale, ez daukat zuzeneko grabaketa bat bera ere, ezta argazkirik ere», dio Txuriok. «Nire memorian daude momentu haiek, eta, kantuen letrak bezala, zuzeneko irudi bizi eta handi horiek denborarekin ahaztuko zaizkidala uste dut. Egia esan, nire buruak ariketa egin behar izaten du halako lekuan kantatu izan dudala gogoratzeko. Behin, Egiako kioskotik pasatu eta ‘Hara! Nik hemen kantatu izan dut’ esan nuen. Lezoko pilotalekuarekin ere antzeko zerbait gertatu izan zait». Beraz, gauza guztiak ez zaizkio bidean gelditu. Egun, musika asko entzuten duela aitortzen du Txuriok. Irratia piztuta izan ohi du eguneko momentu askotan. Zein talde edo zein bakarlari jarraitzen duen argi

du: «Kantautoreetan fijatzen naiz gehien, nire antzeko zerbait egiten dutenetan bereziki. Mikel Urdangarin ez da asko entzuten orain, baina gisa horretakoak jarraitzen ditut. Eta noski, garai bateko musikari handiak ez ditut ahaztu». Musika entzuten gozatzen du Txuriok. Egin egiten du, publikoki ez bada ere. Inoiz ez du diskorik grabatu, eta emandako kontzertuak ere ez dira izan bira handietakoen adinakoak, baina gustura gelditu zen egindako lanarekin. Hori bai, ez du itzultzeko asmorik, bizitzako beste hainbat aldartek garrantzia hartu baitzuten.

ZERBAIT PUNTUALA EGITEKO, ZERGATIK EZ? Zerbait puntuala egitea, ordea, ez du baztertzen. Diskorik grabatu ez bazuen ere, Oiartzungo Kantu Zaharrak diskoan, esaterako, parte hartu zuen Txuriok, Juan Mari Lekuona, Julen Lekuona, Antton Valverde, Jon Bergaretxe, Alaitz eta Maider, Lartaungo abesbatza eta Asier Bergaretxerekin batera. Agian, horrelakoren bat proposatu behar zaio taula gainean berriro ikusteko. Bitartean, etxean, bere buruari kontzertuak ematen jarraituko du. 39


o040_on

18/12/08

17:12

Pรกgina 1


o041_on

18/12/08

16:06

Pรกgina 1


o042_on

18/12/08

18:30

Página 1

azken balada Maisua, gizon handia, artista... Mikel Laboa izendatzeko adjetibo arazorik ez du izan Ander Lizarralde, Exteban Martiarena eta Arkaitz Oiartzabal hirukote oiartzuarrak. Eta hileroko haien ‘elkarrizketa birtualean’ omenalditxoa egin diote Laboari.

Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Aio artista handia

A

nder Lizarralde. He-

goak ebaki banizkio... Maisu haundiya jon tziuk, nik enin uste bestik bezela hilko zenik. Ne barrenin hainbeste sensaziyo sortu ttiken pertsona jon tzik. Iruitzen tzik, Euskaldun bakotx ak Mikel Laboa sentitzeko era ezberdina zila. Ne zati bat eaman dik, o beak utzi zik bere zati ttiki bat. Be kontzierto batin eon gabe gedittuko nak ta horrek trixtura aten tzik. Hil tzela entetu niyunin, itxea torri ta be musika kantatzen aittu niyun, ze kanta azalduko ta beak arrazoi Kantuz ehortz nezate hiltzen naizenian... Exteban Martiarena.

Doinua: Haizea dator ipar aldetik... Ez da atsegina daukadan mina, zenbat une, oroitzapen .... 42

Laboa joan da, hegoak dabil lanbro artean eragiten. Kateak eten ditzagun zion abesti xarmanta baten, ni berarekin lotzen nauena ez dut nahi sekula eten. Laboa hil duk, Mikel hil dun, gizon handi bat, ARTIXTA bat jon duk. Haginan eon ginanak negar malkotan agurtu genin, miño eztik gue zatiyik beakin eaman, gutako bakotxa in duk be zatitxo baten jabe. Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Artixta bat jon

duk. Dudik etziok hortan. Nik, halare, artixta bukatzin geatzen duken pertsona ikusi nahi dit, intako lanin jarri diken borondatia jarri izana gustatzen zik nei, lanen emaitzan arabera juzgatua izatia baño. Kasu hontan borondatia ona, ta emaitza zer esanik ez izan duk, baño bueno... Telebista kate espa-

ñiar batin esan omen tziteken Maixu Zarra jo yun eunin; Laboa jon duk, Euskal Herriyak lutoz eon ber likek... Ander Lizarralde. Ni enak oandik beltzez jantzi,miño barren beltz trixte batez jazten tzik be kantan bat aitzen ditenin. Etzakit nolako pertona izango un, gañea, nayo ez jakin. Izane, norbatte hain maitatua dukenin, be pertsona erreakziyuk ta jokaerake, trixtura pixkat kartzen ttek. Beak esaten tzin bezela, bea kantuz goatzia izango duk ta omenaldiyik hobena, euskera ta euskal kultura maitatzen seitzia izango duk. Exteban Martiarena.

Gauza haundiyak txikittu eta txikiyak haunditzen zekina, xumia, naturala, xinpletasun sakonekua, konprometittua, solidariyua, irikiya. Aintzina gaurkotuz iragan bihurtu zuna.

Hasi berriyekin, gaztiakin, adeitsua, eskuzabala, elkarlaneako beti prest zeona. Mattagarriya, mattatua, gozatua, mirestua, adoratua. Ixil-ixilik, orro haundiyik ate gabe, euskaldun askon bizitzan arrasto latza utzita, kantari, jon duk. SNIF. Xam, nik haunditzin bea bezela izan nahi nikek. SNIF. Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Hi geyo haun-

ditzen bayaz ttikitu ingo yaz. Izarreta jon duken izar bat geyo, gaur miresmenaz beitzen tziou, t a gue eskut an tziok biharkuk ere hala beitzia. Kantuz goatzia nahi bazin, halaxe ingo yeu, kantatzen diken herri bat ez omen duk hiltzen, ta hoixe izan duk Mikelen azken opariya. Eskerrik asko beraz, berrize. Gero arte eta ohore!


o043_on

21/11/08

17:52

Pรกgina 1


o044_on

16/12/08

15:50

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.