ON54

Page 1

o001_on

25/3/09

12:52

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2009ko otsaila 53. zenbakia

DESOBEDIENTEEN

LUBAKIETATIK INTSUMISOEN LEHEN EPAIKETATIK HOGEI URTE IGARO DIRENEAN



o003_on

24/3/09

13:53

PĂĄgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Urtain ntzerkia da aterik jo gabe etxe barrura sar litekeen bizilaguna (eta eskerrak). Horrelaxe sartu ziren Animalario taldeko lagunak Victoria Eugeniako eserlekuetan geundenon ganbaran, hautsak harrotu eta oparia utzi ziguten: Urtain. Jose Manuel Ibar Azpiazu zestoarra edo balkoitik behera ezintasunak baretu zituen baserritarra; Frankismoak nahi modura erabili eta zurrupatu zuen astakiloa. Harri-jasotzaile izatetik boxeolari txapeldun, Osborne zezenaren kide, diskoteka zaintzaile eta zauritutako hegazti zikin izatera pasa zena. Diote poliziek etengabe garbitzen dutela

A

beren burua, zikin sentimendua gailentzen zaiela ur eta xaboi artean ere (kontzientzia ez omen da hain erraz garbitzen). Urtainek ere halako sentimendua izango zuen ÂŤukitzen dudan guztia zikintzen dutÂť esan zuenean eta arrastoa jarraitzea besterik ez dago. Zestoan emaztea eta familia utzita Madrilera egin zuen jauzi boxeolari eskularruak jantzita. Espainian garaile eta bultzadak bultzada, Europako txapeldun izatera ere iritsi zen. Garai hartan, 70. hamarkada hasieran, espainiar nortasunaren eredu hartu zuten Joxe Manuel, nor eta euskal baserritar bat! Hor hasi zuen gainbehera,

gehiegi haizatu eta denbora laburrean bazterrean utzi zutenean. Antzezlanean ederki azaltzen duten moduan, bere burua izan zuen etsairik handiena eta barneko ezintasunak gailendu zitzaizkion, Bartzelonako olinpiar jokoen atarian lasaitua hartu zuen arte. Egun, espainiar agintariek azala garbitu badute ere (zikin sentituko ote dira?), oraindik Urtain ugari dagoela uste dut, herri ahul baten ezintasunak ezkutatzeko erreferentziazko pertsonaiak behar dituztela alegia. Guk bitartean, geure eserlekuetatik nahi eta ezinean dabilen herriaren gainbehera ikusten jarraituko dugu.

iritzia

16 Intsumisioa.

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 54.a (2009ko martxoa) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azaleko argazkia. O. Hitza Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

nagusia

26 Argentina.

12 Bixente Iza. Txirrindularitzan izan handia duen masajista oiartzuarrarekin elkarrizketa ON aldizkarian.

Ixiar Goienetxea antxotarrak Argentinatik Boliviara egindako bidaiaren argazkiak hil honetako Klik-en.

12

26

16

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

Eskualdeko intsumisioaren aldeko mugimenduari buruzkoak, lehenbiziko intsumisioak epaitu zituztela 20 urtera.

Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Ander Fernandez, Itziar Navarro eta Jon Mayaren idatziak, ale honetan.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

24/3/09

14:14

Pรกgina 1


o005_on

13/3/09

12:30

Página 1

iritzia Puntua

Zenbat eta okerrago, hobe? anak eman dizkit izenburua aukeratzeak, eta ez dakit asmatu dudan. Nola esango zenuke zuk «cuanto peor mejor»? Arrotz egiten zait esaera. Halere, bada gure inguruan, etorkizunean helburuak lortzeko, oraina ahalik eta okerren ikusi nahi duenik; alegia, gorriak ikusita, azkenean, denok norabide berean abiatuko garela uste duenik. Ez naiz, inondik ere, iritzi horretakoa. Aspaldi bereizi nituen errealitatea, ametsak eta utopia. Utz dezagun etorkizuna, ahalegin eta lan zintzoaren fruitu gisa. Artikulu hau plazaratzerako, agian, ziur aski, osatuta egongo da Eusko Jaurlaritza berria; eta Patxi Lopez sozialista izango da lehendakaria. Denak esan behar eta, ezker abertzalea modu kalkulatuan legez kanpo utzita eta EAEko soziologiari bizkar emanda hartutako erabakia. Non? Madrilen. Hauteskunde kanpainaren hasieran Lopezek esan zuen boto gehien zuen hautagaiak osatuko zuela gobernua. Aurrerago, hitza janda, besterik esan zuen, garaipena horren ziur ez zuela ohartuta. Eta, azkenean, PPri eman dio eskua. Gozoegia zen, lehen aldiz, lehendakaritza abertzaleei kentzeko aukera eskura izatea eta sagarrari kosk ez egitea. Esaten zen Madrilen Zapatero ez zela interbentzioaren aldeko, baina Rubalcaba eta beste batzuk bai. Edozein modutan, interbentzioaren aldekoa izan da erabakia: estatu estrategia aplikatzea. Historian geratuko da, gertatzen bada, PSEk PP eskuindarraren botoei esker lehendakaritza eskuratu izana. Katalunian, sikiera, ezkerreko alderdien bategiteak eman zion presidentetza Montillari.

L

Joxe Juan Ugalde

EGUNEROKOA GOBERNATU. Berriz ere, Espainian gure kontura ari dira politika egiten. Berriz ere, Euskal Herriarekiko estrategian asmatzeak edo ez asmatzeak emango die arnasa PSOEri eta PPri. PSOEk EAE espainiartu izanaren bandera aireratuko du estatuan; PPk horixe bera salduko du Europar Batasuneko hauteskundeetan, ustelkeriaren zama arindu eta «izen ona» berreskuratzeko. Hauteskunde atarian abertzale batek baino gehiagok zioen igual-igual izango zela Ibarretxe

edo Lopez lehendakari izatea. Bai? Hori da «zenbat eta okerrago, hobe» teoriaren jarraitzaile itsuek ikusten dutena; edo ikusi nahi dutena. Oarsoaldean abertzaleentzako mingarria izan zen Errenteriako alkatetza galtzea; Donostian izan zen bezalaxe. Geroztik bi foro horietan abertzaleek ez dute bururik altxa, ez behintzat agintaritza hartzeraino. Bistan da agintea eskuratzen duenak nekez galtzen duela, non-eta inguruan aparteko gertaera edo indarren bat sortzen ez den. Gorroto eta aukera fatalista teorikoetatik landa, erakundeak sortu eta egunerokoa gobernatu beharra dago. Zertan nabarituko dugu PPk PSEri jarritako baldintzen eragina? Ikusteke dago. Baina ondo azpimarratu nahi nuke PPk kultura eta hezkuntza aipatu zituela, beste batzuen artean, baita EITB ere, zuzendu beharrekoen artean.

ITSUA ALA BEGI OKERRA?. Ziur naiz AHTren, Pasaiako kanpoko portuaren eta beste gai batzuen inguruan ez dela aparteko alderik izango aurreko Jaurlaritza eta orain aurrean dugunaren artean. PSEk, aurreko legealdian EBk egin zuen moduan, jakingo du ukitu sozialeko erabakiak hartzen eta iritzi publikoari ondo saltzen. PSEk erraz lortuko ditu Madrilek horrenbeste urtetan izoztuta izan dituen eskumenak; eta horrek indartu egingo du bere irudia. Gehiago: PSEk, efektu kolpe gisa, gobernu koloretsu samarra osatzea espero liteke; euskal sektoreei keinu egingo diena. Halere, Lopezek aurreratu du hizkuntza politikan lanpostu batzuei ez diela euskara jakin beharrik eskatuko, eta hezkuntzan euskara, gaztelera eta ingelera izango direla ardatz, euskararen aldeko aparteko bultzadarik gabe. Hori bai, Lopez berak lau urte barru hitz egiteko gai izatea espero omen du. Ikusiko dugu. Urteotan alderdi abertzaleek Eusko Legebiltzarrean presio handia egitea espero da, krisiak kale protestak areagotzea ekarriko du, bake prozesuren bat martxan jarri arte ETA ez da geldirik egongo… Urte biziak izango dira. Bi hitzetan: ametsak gauzatu artean, «zenbat eta okerrago, hobe» ez, nik «itsua baino, begi-okerra nahiago».

HILEKO ESALDIA Utopiak ez dezala oraina birrindu.

05


o006_on

20/2/09

17:36

Pรกgina 1


o007_on

17/3/09

16:13

Página 1

artikuluairitzia

Koma

C -ren esnatzearekin berpiztu dira maindireak, disimuloan. Irribarrez esnatzen da C, gauean bizitako absurduak gogoratzen, hondartza bat dena berdez edo zaldi batzuk haur jantziak janzten. Izarak zuri disimuloan, mutu. Hauetatik irtetea zaila zaio, ama uterotik egunero irtetea bezala zaio, dagoeneko egunaren argia gainean duela. Ez ireki leihoa, biluzik naiz eta hotz da kanpoan, esaten dio. Eta ametsen erbesteari ari zaio. Pixkanaka hartzen dio forma egunari, eskuartean te katilua, zerealak, orkestra zinematikoaren doinu ederra. Ez du egunkaririk eta ez du irratia piztuko, nahikoak dira galdetu gabe erretinara edo tinpanora heltzen diren berriak gehiago jakin nahi ez izateko. Tristetu egiten naute berriek eta ez jakitea nahiago dudala erabaki dut, aitortzen dio. Eta ezagutzari berari ari zaio.

C Ander Fernandez

ATXI M U R KA,

halaber. Eta lurraren norantza aldatu genezake gaurkoz eta ordu betez bakarrik, berriro atera dadin han leihoaren eskuin goi partetik, pentsatzen du. Ez dela aingeru izan eta zeruaren teilatuaz gain mundua hegaz zeharkatzea eskatzea bezela, ordu betez baino ez beste aldera, eta itzalak izan daitezela protagonista, ordu betez baina ez. Baina ez. Haurren hotsak ere, eguzkia bezala, pixkanaka aldentzen dira. Jokoa beste nonbaiten jarraitzera, amaren gonazpiaren itzalera edo nork daki zein beste orainera. Orainik orain ibiltzen dira eta haurrak, filmak dioen oraineko iraultza horren jakitun bakan, lastima ahaztura. Lastima historia, bilete paperean inprimatua. Lastima mina, gosea, lastima egia. Oraintxe orain dutxa bat hartzera noa, Ck. Eta lehenoko atximurka hari ari zaio.

OILASKOAK DIO.Oilasko bat dutxa azpian, EG UZ KIAR E N

TRAIEKTORIARI JARRAITUZ. Leihoa ireki du az-

kenik eguzkia sartzen uzteko, kristala zeharkatzen azalean nabaritzean. Eguneroko eguzkia guztientzako bera dela otu zaio, egun hodeitsuak salbu, eta horregatik jainko, bizitzaren zaindari. Horregatik koloreak, horregatik egi absolutuak. Horregatik ere gezurrak. Atzo Zeitgeist filma ikusi zuen. Gogora datorkio katilua garbitzen ari dela. Gogora datorkio gezur absolutuen ordez egi osoen bonbaketa. Dena gezurra dela. Denak bat garela gezurrezko hezurdura duen historian. Atximurka egiten du besoan, eta irribarre. Ezin da horrela, kolpe batez jota erautsi ehun solairutako eraikina, luzatzen dio. Erausteaz bizi da gizona, litzake erantzuna gizonari ari baitzaio. Haurrak entzuten dira kalean eta C entzutera jarri da sofan, etzanda leihotik sartzen den eguzkipean. Haurren hotsak jolasean. Ez dute jakingo zein demontre den Rockefeller hori, ez bada telebistan noizbehin paratzen den panpinen bat. Ez dute txanponik izango patriketan eta igual amesten dute, igual korri, igual beldurtu. Berdin al dira esklabu, txanpon paper hutsal horien esklabu. C orduan eta bazterrerago dago, paretaren kontra da jada eguzkiaren traiektoria jarraituz. Aldaezin den traiektoria horri, horren esklabu sentitzen dela

«Le poulet c’est l’homme» oilaskoa gizona da zioen erakusketa haren bidetik doa C. Gizona oilaskoa da gizonarentzat, zuzentzen dio. Bere burua galdu eta goitik behera bustita haren bila dabilen oilaskoa. Gaurkoan ez ditu urak eramango zulotik behera C tristetzen duten zahar berri horiek guztiak. Lehortu ondoren ere bustita jarraituko du eguna. Heldu nahi ditu pentsamendu ederrak, sortu nahi ditu istorio politak, maitasunaren izenean sortu nahiko ditu mundu berriak. Badirela baipadaki, honen barruan bertan. Egia diren munduak, orri hezeen historia liburuetatik aparte, behin eta berriro zirriborroetan desegiten den tintaz inprimatutako hitzez aparte. Minutuko milaka fotograma horietatik at, oilasko ugari. Zurekin sortu nahi dut beste mundua, esaten dio. Beste oilasko bati ari zaio.

AMETSEN ERBESTEARI.Hemendik gutxira zeruaren teilatuaz gaindi hegaz abiatuko da, lurra ordu batez isilaraziko du eta kontrako zentzuan birarazi. Ez du egunkaria trabeska baino irakurriko ez eta irratia piztuko, baina oraintxe baina ez, orain ibiliko da kaleetan, maitatuko ditu maitatuak eta egunero esnatzean atximurka egingo du besoan, irribarrez, ametsen erbesteari esaten diola; ez ireki leihoa, biluzik naiz eta hotz da kanpoan.

HILEKO ESALDIA «Gizona oilaskoa da gizonarentzat». 07


o008_on

13/3/09

12:32

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Enpresen gizarte erantzukizuna erro hauek ekonomiari buruzkoak izan ohi dira eta nabaria da azkenaldian ia gai bakarra darabilgula alor horretan: krisia. Bada, gaur beste zerbaiten inguruan idatzi nahiko nuke. Erakundeen edo Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) ekarri nahi dut tarte honetara. EGEk adierazi nahi digu enpresak bere erabakietan alderdi ekonomikoak ez ezik, gizarte eta ingurumenaren alderdiak ere kontuan hartzen dituela, borondatez, alegia, legeak behartutakoa baino haratago. Europar Batasunaren definizioaren arabera, EGEren bidez, enpresak bere ekintzek interes talde guztietan (hornitzaileak, bezeroak, langileak, gizartea...) dituzten eraginez jabetzen dira eta irizpide hori kontuan hartuta jokatzen dute, garapen ekonomikoari eta langileen eta beren familien, tokiko erkidegoaren eta gizarte osoaren bizitza kalitatea hobetzen laguntzeko konpromisoa adieraziz.

L

Itziar Navarro

08

Zer nolako ekintzak sar daitezke EGEren barruan? Langileen eskubideak errespetatzea eta lan baldintzak hobetzea, etikaz jokatzea, ingurumena babestea eta errespetatzea, behar bereziak dituzten taldeei laguntza eskaintzea, kontsumitzaileen kexa eta eskakizunei egoki erantzutea, berdintasuna sustatzea, lana eta familia uztartzeko neurriak hartzea... Guri dagokigunez, euskarari tokia egitea ere EGEren barruan sar dezakegu –horretaz beste tarteren batean idatziko dut, ziur–... Ez da egokiera txarra enpresek EGEri ematen dioten garrantzia ikusteko. Izan ere, krisi garaian dute enpresek gizarte erantzukizunez jokatzeko aukera paregabea, alderdi ekonomikoaz gainera, beste alderdi batzuk eta beste balio batzuk dituztela erakusteko parada. Moda kontu hutsa? Enpresen irudia hobetzeko bitartekoa, besterik gabe? Aurrera egiteko modu bakarra? Zenbat buru, hainbat aburu.


o009_on

24/3/09

14:00

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Zer dio? Maitane Arrizabalaga (Kataxulo Gaztetxia)

Kataxulo Gaztetxia... gaztiaren kabi eta ametsaren itxia entimen eta ametsen multzoa zena errealitate bilakatzen ikusi dugu urtez urte. Ez da bide erraza izan orain arte egindakoa, Oiartzungo gazteon arteko komunikazio eskasari aurre egitetik abiatu ginen, eta herrian gazteok genuen premiari erantzuteko asmoarekin biltzen eta antolatzen hasi ginen. Behin kabia lortuta obra polita egin genuen eta egunerokotasuneko funtzionamenduari ekin genion. Ekintza, jaialdi, hitzaldi… ugari antolatu ditugu orduz geroztik eta esparru desberdinetako jendearekin harremana egin dugu. Azken finean gaztetxia herritarrei zabaltzeko ahalegina egin dugu, bertako gazte guztion etxea dela argi utziz. Apirilaren 13tik 19ra bitarteko astean Kataxuloren hirugarren urteurrena ospatuko dugu. Aurtengoa ospakizun berezia eta indartsua izango da, pasa den urtekoa irauli eta suspertzeko. Izan ere, iaz Kataxulok ezin izan zuen bere urtebetetzea ospatu, bere teilatupean gazteak, hitzaldiak, kontzertuak… egon beha-

S

rrean, Espainiako Polizia, erregistroa eta euskal gazteriaren aurkako beste eraso bat gehiago egon baitziren. Honen aurrean gaztetxia ez zen burumakur gelditu, bai baitzekien eraso horren atzean gazteon egunerokotasuneko lana zela zigortu nahi zutena, eguneroko ogia baitira atxiloketak, desalojoak, oztopoak… Gazte ta Aske irabazi arte! Kataxuloko hontzak ederki ikasi zuen lema dugu hori, eta herrian egun horietan egindako salaketetan presente egon zen. Eguneroko lana dugu erasoari erantzuteko tresnarik onena, eta horregatik antolatu dugu aurtengoan ere egitarau biribila. Aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu, antolatzen eta herrian gazteok behar ditugun gune eta ekintza alternatiboak eskaintzen. Baita gazteon arteko harremanak indartzen ere! Bide honetatik jarraituz, argi utzi nahi dugu inork eta ezerk ez duela lortuko gure etxea suntsitzea! Zorionak gazte, zure proiektuan sinistu eta aurrera ateratzeko indarra eta gogoa eduki du-

zulako. Zorionak herritar, uneoro gaztetxia babestu eta bertako ekimenetan parte hartu izanagatik. Zorionak Oiartzun, oztopoak oztopo gaztetxiari elkartasuna adierazi diozulako. Muxu bana aurtengo urteurrena gurekin ospatu ezingo duten gazte horiei! Denok gara etxearen oinarri, denok gara partaide. Horregatik, aurten inoiz baino ozenago oihukatuko dugu: Zorionak, Kataxulo!

hONa

Besarkada bat betiko saidazu norekin zabiltzan, eta nor zaren esango dizut». Esamolde horrek garbi uzten du. Joxan jende asko zen. Ulertua zen eta ulertzen zuen, errespetatua zen eta errespetatzen zuen. Bakarra izanda ere, norbait askoren begietan Joxan jende asko zen. Gure gizarteak otsailaren 12an eten bat egin zuela zirudien. Gizarte zein politika gaietako nahaspilak, elkar ezin egonak…. Parentesi bat sortu eta Kaputxinoen elizan batzea erabaki zuela zirudien. Ikasleak, bizilagunak, irakasleak, lagunak, Gobernu ordezkariak, kultur arloko jendea, elkarte kideak, gazteak, kolore polítiko batekoak, abesba-

E

Gaztetxia ez da soilik pareta ta ganbara eskurikan esku doan sentimen multzoa!”

tzakoak, beste kolore polítiko batekoak... Finean, pertsonak pertsona gisa, herritarrak herritar gisa, eta lagunak lagun gisa. Joxanek multzo horietara denetara iristen jakin zuen lan eta giza jarrera dotore bati esker. Sorgiñeta-ri buruzko elkarrizketa erdibidean utzi genuen, pala partida baino ordu gutxi batzuk lehenago. Elkarrizketa bere horretan geratuko da, baina bideak aurrera egingo du. Sorgiñeta-k bezala beste gauza askok egingo dute aurrera, zelai askotan bideak eta bide askotan norabideak ipinita geratu direlako. Besarkada bat betiko!

Jon Maya

09


o010-011_on

19/3/09

17:44

Página 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Amaitutako lanak? uze hitz egin genuen bere garaian Pasai Antxoko barianteari buruz; epeak ez ziren inondik inora errespetatu, aurrekontuak biderkatu egin ziren, enpresa ezberdinek lanak utzi eta berriak sartu…eta hala ere, lanak amaitu egin ziren. Teorian behintzat hala da. Dena dela, egun, San Markos kale inguruko Antxoko sarrera behin-behineko egoeran dago: Plastikozko hesiek markatzen duten biribilgunea, oinezkoen pasabide azpian ikaragarrizko «baden»-a, zuloz beteriko errepidea… Maiz esaten denez, arazoen iturria erakunde ezberdinen arteko eskuduntzen zehazte-eza izaten omen; Aldundiak alde batetik, Jaurlaritzak bestetik, udal ezberdinak (inguru hori Errenteria-Orereta, Donostia eta Pasaiaren arteko muga da)…eta betiko moduan, kaltetuak gu, herritarrak.

L

Garraio publikoa Neko irakurle fidelak bazarete, tartetxo honetan, iaz martxan jarri zuten Oiartzungo industriguneetara zihoan bus zerbitzuaren ingurukoak irakurriko zenituzten. «Zihoan» esan dut, eta hala da, zerbitzua bertan behera geratu baita jendeak erabiltzen ez zuelako antza. Hala ere, herri barruko autobus zerbitzua iraga-

O

10


o010-011_on

19/3/09

17:45

Pรกgina 2

sakONduziritzia

Merkatu Txikia

Krisi latza, antza

artxoaren 1ean Legebiltzarrerako Hauteskundeak ospatu ziren EAEn. Media ezberdinek bipartidismoaren aldeko apustu argia egin zuten, besteak beste, inkesta ezberdinetan EAJren eta PSE-EEren arteko parekotasuna behin eta berriz adieraziz. Espainiar nazionalistek, 2001ean jazotakoa errepika ez zedin, Montesquieu jaunaren Botere Banaketaren teoriari beste ostiko bat eman, eta sei hautagai zerrenda debekatu zituzten, horrela, hainbeste urtetan bilatzen aritu direna lortuaz: Espainiar nazionalisten gehiengoa Gasteizko parlamentuan, eta ondorioz, Patxi Lopez politikari profesionalaren lehendakaritza ahalbidetzea. Hemendik aurrera zer? Ikusiko dugu, baina halako baldintzatan ez datoz garai errazak, are gutxiago gainean daukagun krisi ekonomiko latzarekin.

afarroako Unibertsitateak eginiko ikerketaren arabera, ErrenteriaOrereta Espainiako Estatuko pisu garestienen zerrendan hamaikagarren postuan kokatzen da. Azken hamar urteetan, nahiz eta Lezo zein Oiartzunen igo, eskualdeko biztanle kopurua jaitsi egin da; hala diote estatistikek behintzat. Horregatik nire burutxoari oso zail egiten zaio ulertzea azken hamar urte hauetan eraiki den etxebizitza kopuru handiarekin, hainbatek 500.000 eurotik gorako salneurria izatea jende kopuru gutxiago baldin badago, eta are harrigarriago halako prezioa duten etxebizitzak saltzea, jendeak erosten baititu. Krisia dagoela esango dute gainera.

M

N

rri dute Oiartzunen, maiatzerako hain zuzen. Udalak Energiaren Euskal Erakundearen eta Aldundiaren laguntza izan du egitasmo hau aurrera ateratzeko. Erakunde ezberdinetatik garraio publikoa erabiltzeko esaten digute behin eta berriz, baina argi dago garraio publiko hori suspertzea, eta zerbitzu bat dela eta ez negozio bat barneratzea, haiei dagokiela. 11


o012-015_on

24/3/09

18:15

PĂĄgina 1

nagusia BIXENTE IZA Masajista

“

Txirrindularia 24 ordutan berriro prest jartzea da gure lana� Testua: Ekaitz Arrieta Argazkiak: Amets Badiola

ixente Iza (Oiartzun, 1958) masajista, txirrindularitzaren munduan murgilduta izan da txiki-txikitatik. Hasieran txirrindularia izan zen, eta orain, berriz, txirrindularien prestaketaz eta errekuperazioaz arduratzen da oiartzuarra. Caisse d' espargne taldean dihardu masajista lanetan. Paris-Niza lasterketatik etorri berritan erantzun ditu ONen galderak.

B

Paris-Niza lasterketatik etorri berria zara. Zein sentsazioekin itzuli zara?

Itzuli garrantzitsuenetariko bat da Paris-Niza, eta irabazten duzunean pozik itzultzen zara, ez baita erraza izaten horrelako itzuli bat irabaztea. Europako txirrindulari onenek prestatzen duten itzuli bat da, eta hori kontuan hartuta irabaztea, seinale ona da, noski. Luis Leon Sanchezek irabazi du lasterketa. Taldean pozik egongo zarete, baina nolakoa izan da astea Paris-Nizan?

Aste polita izan da baina denetik izan dugu, eguraldi ona eta txarra, biak. Azken batean, besteen akatsengatik eta guk asmatu ditugunengatik irabazi dugu itzulia. Luis Leon Sanchez azkarra izan zen, gainerakoak urduri jarri ziren eta irabaztea lortu zuen. Contadorrek 12

akats garrantzitsua egin zuen. Handikeriz jokatu zuen eta azkenean itzulia galdu zuen. Bakarrik gelditu zen eta urduri jarri zen. Luis Leon Sanchezek aukera hori ederki aprobetxatu zuen. Denboraldi eta urte asko egin dituzu txirrindulari gisa. Asko aldatu al da txirrindularitza?

31 urte egin ditut txirrindularitzaren munduan eta urte hauetan guztietan asko aldatu da. Gure garaitik hona kirol guztietan bezala gauza guztiak asko aldatu dira. Gu ibiltzen ginen garaian lasterketa batetara bi kotxe eta furgoneta txiki bat eramaten genituen. Orain, berriz, trailer bat, autobus bat eta lau auto. Material asko elkartzen da azken finean. Eta prestaketari dagokionez?

Baita ere. Orain lan zehatz bat egiten da, et a txirrindulariek beren helburuak markatzen dituzte eta horiek betetzen saiatzen dira. Garai batean lasterketa guztiak korritzen ziren. Marino Lejarretak, esate baterako, hiru itzuli handiak egiten zituen: Giroa, Tourra eta Espainiako Itzulia. Txirrindularitzako zure garairik onenak zeintzuk izan ziren?

Bi urte bakarrik egin nituen profesionaletan eta afizionatuetan urte dezente. Azkeneko urtean ondo


o012-015_on

24/3/09

18:16

Pรกgina 2

kirolanagusia

13


o012-015_on

24/3/09

18:16

PĂĄgina 3

ibili nintzen, bost lasterketa irabazi bainituen. Profesionaletara iritsi nintzenean ez nuen zorte handirik izan, edo fisikoki ez nengoen behar bezala... eta beste bide bat hartzea erabaki nuen Reynoldsen bi urte egin eta gero. Txirrindularitzan bertan jarraitu zenuen, baina masajista izatea erabaki zenuen. Zergatik eman zenuen jauzi hori?

Urte asko ibili nintzen txirrindularitzan eta mundu hau gustatu izan zait beti. Asko ikasi nuen txirrindulari izan nintzen garaian. Ondoren, ikasketa batzuk ere egin nituen masajeak ematen hasteko. Momentuz behintzat ondo atera zait, asko ikasten duzu pixkanaka-pixkanaka eta azken finean, kirolariari lan bat egiten diozunean asko baloratzen zaituzte. Miguel Indurainen masajista izan zara urte askotan eta orain, berriz, Alejandro Valverderen masajista zara. Ardura handia al da horien masajista izatea?

Ez, ez. Masajista izan behar duzu bai Valverderekin eta baita beste edozein txirrindularirekin ere, denekin berdin portatu behar zara. Txirrindularia 24 orduetan berriro prest jartzea da gure lana. Kirolaria ahalik eta gehien hobetzea. Askotan txirrindulari onei masajea ematea errazagoa izaten da, kalitate handia izaten dutelako. Normalki, kirolari onek eta klase handikoek, errekuperazio hobea dute besteek baino, eta horiek gehiago baloratzen dute zure lana, baina denentzako izaten da garrantzitsua gure lana. Masajista ez ezik, psikologo lanak ere egin behar izaten dituzue, ezta? Zein da zailagoa?

Lan zaila da psikologoa izatea. Kirolari asko aldatu egiten dira, edo aldatu nahi dute, eta hor oso garrantzitsua da beterano baten iritzia. Kirolariek, askotan, diru piloa batzen dute oso denbora tarte txikian, eta horri aurre egiteko burua pixka bat sendo edukitzea garrantzitsua da. Profesional mailan kirolaria izatea oso zaila 14

da. Momentu gogorrak pasatzen dituzte, eta dena ez da dirudien bezain polita. Hor psikologo lana egitea oso garrantzitsua izaten da. Etapa bat bukatzen denean txirrindulariaren zain izaten zara helmugan askotan. Zer esaten zaio etapa irabazi duen txirrinidulariari, edota lur jota iritsi denari?

Lana egin eta gero lagundu egin behar zaio kirolariari. Etapa bukatuta disziplina bat izan behar du berehala errekuperatzeko. Oso garrantzitsua da etapa bukatzean egiten den lana. Nolakoa da txirrindularia eta masajistaren arteko harremana?

Oso ona izaten da. Txirrindulariak masajistarekin askoz hobeto konpontzen dira zuzendariarekin baino. Azken batean, zuzendariek presio asko sartzen diete txirrindulariei eta askotan ez dira ados jartzen. Gurekin konfiantza gehiago izaten dute eta gauzak beste modu batera esaten dizkigute. Masajistak baloratuak sentitzen zarete, ala bigarren plano batean zaudetela uste duzu?

Nik uste ondo baloratuak gaudela. Enpresa batzuk nahiko eskasak izaten dira, baina azken batean lan serio bat egiten baduzu ondo baloratzen zaituztete. Txirrindularitza, tamalez, dopinarekin lotu izan da azken urtetan. Nola ikusten duzu hau guztia?

Lehenik eta behin esango nuke, dopina kirol guztietan dagoela, baina gu gara aldea markatzen dugunak. Orain bertan txirrindulari profesionalei egiten dizkieten kontrolak beste kiroletan egingo balituzte, denak tranpatiak izango lirateke. Orain jarri dieten metodoarekin, 24 orduetan kontrolatuta egon behar dutela, ez litzateke inor salbatuko. Profesionaletan egiten dituzten kontrolak kontuan hartuta, maila profesionalean egiten den kirolik osasuntsuena da txirrindularitza. Gertatzen dena da beste kirolak ez


o012-015_on

24/3/09

18:16

Página 4

kirolanagusia

Normalki kirolari onak eta klase handikoak errekuperazio hobea izaten dute ” dituztela neurri berean kontrolatzen. Zer egin daiteke irudi «txar» hori kentzeko?

Hori txirrindulariek eta zuzendariek egin beharko lukete. Zuzendari askok presio gehiegi sartzen diete txirrindulariei. Lasterketa guztiak edozein preziotan irabaztea ez dela posible mentalizatu behar dute zuzendariek. Lance Armstrongek txirrindularitzara itzultzea erabaki du eta Tourrean izango da. Irabazteko gai izango dela uste duzu?

Armstrong ondo ibiliko dela uste dut, baina ez dut uste irabazteko gai izango denik. Amerikarra da, eta horiek beste pasta batez eginak daude, baina orain sei edo zazpi txirrindulari daude Europan oso maila onean, eta horien parean egoteko zaila izango duela uste dut. Gauza bat da irabaztea, et a beste bat ondo

ibiltzea, ondo ibiltzetik irabaztera tartea baitago. Zeintzuk ikusten dituzu Tourrerako faborito bezala?

Schleck, Menchov, Contador, Sastre, Valverde... sei bat txirrindulari izango dira hor puntaren puntan. Masajista gisa zein da gogoan duzun une berezi bat?

Miguel Indurainenekin Coloradon (AEB) hilabete bat kontzentratuak izan ginenekoa aipatuko nuke. 1995ean izan zen, orduko errekorra prestatzen. Oso esperientzia polita izan zen hura. Nolakoa da Indurain pertsona gisa?

Indurain kirolari bezala dena ematen zuen horietakoa zen, bere lanean indar guztiak jartzen dituenekoa. 14 urte egin nituen berekin, eta txirrindulari gisa ez dut ezer berririk esango berari buruz. Pertsona gisa, berriz, oso disziplinatua zela esan dezaket. Hor goian egon zen lan egitearen ondorioz; nik uste dut berak besteek baino lan gehiago egiten zuela. Bera, ondo egon behar zuenean, ondo egoten zen. Beste Indurainik ba al dago?

Orain ematen du Contador dato-

Azkar-azkar Txirrindulari bat.

Miguel Indurain. Etapa bat. Eguraldia asko aldatu zen etapa bat, Tourrean. Lasterketa bat. Flandriako Tourra, Paris-Niza, Euskal Herriko Itzulia eta Italiako Giroa. Zuzendari bat. Etxabarri. Gaur egungo zuzendariak bere fotokopia direla uste dut.

Contador oso ona datorrela ematen du, baina nik uste dut oraindik gauza asko ikasi behar dituela ” rrela oso ona, baina nik uste oraindik gauza asko ikasi behar dituela. Indurain ere pixkanakapixkanaka hasi zen, eta hobetzen hasi bazen, lan zehatz baten ondorioz izan zen. Aldiz, gaizki pasatu izan duzun momentu bat?

1994ko Tourrean Indurainek katarroarekin pasatu zuen aste oso bat. Ordukoak ondo gogoratzen ditut. Tourra bukatzear zela goizeko hiruretan esnatu zen egun batean, sukarrarekin eta karkaxekin. Erlojupekoa zuen hurrengo egunean, eta horrez gain, beste bi etapa besterik ez ziren geratzen Tourra amaitzeko. Sukarra segituan jaitsi beharra zegoen, eta lortu genuen, baina beldur izan ginen, botikekin eta erlojupekoan zorabio bat emateko aukera zegoelako. Zorionez, berehala errekuperatu zen, nahiz eta azkeneko et apan nahiko gaizki pas atu zuen. 15


o016-021_on

24/3/09

12:35

Pรกgina 1

nagusiaggizartea

INTSUMISIOA hain urrun, hain hurbil

20 urte bete dira intsumisoei lehenengo epaiketa egin zitzaienetik Bilbon. Eskualdean ere, mugimendu antimilitarista kalean izan zen. Testuak: Goiatz Labandibar eta Eihartze Aramendia Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza. 16


o016-021_on

24/3/09

12:36

Página 2

gizarteanagusia uela 20 urte, otsailaren 20an, lehen aldiz intsumisoak epaitu zituzten, Bilbon. Ordurako, intsumisoen mugimendua eta mugimendu antimilitarista erabat gorpuztuak zeuden, kalean Espainiako armadari ezetz esaten, derrigorrezko soldadutza borrokatzen eta oro har, indar armatuen presentzia salatzen. Baita Oarsoaldean ere. Eskualdeko herri guztietan baziren talde antimilitaristak: Oiartzunen, Lezon, PATA Antxon, Errenteria-Oreretan, Managaitz Trintxerpen eta San Pedron... Errenteria-Oreretako taldea aitzindaria izan zen Gipuzkoan. 1983an egin zuten lehendabiziko ekintza esanguratsua: udaletxean soldadutza egitera deitutako gazteak neurtu behar zituztenean, udaletxean itxi ziren eta neurtzeko makina bota zuten harrika. Komunikabideetan oihartzun handia izan zuen, Espainiako Gobernuak berak «armadaren kontrako irain» gisa kalifikatu zuen egindakoa. Urte hartako irailean, soldadutzaren kontra zeudenak bildu ziren. Ordura arte, intsumisorik –1989an sortu zen mugimendua izen horrekin- ez zegoen; kontzientzia eragozleak ziren soldadutzari ezetz esaten ziotenak. Bi zeuden Oreretan, horietako bat zen Joxan Izkierdo Trosko. 1984a urte gogorra izan zen eragozleentzako: PSOEk lehen aldiz kontzientzia eragozpen legea atera baitzuen. Ordura arte, armadak ez zekien zer egin soldadutzari uko egiten zieten haiekin guztiekin, eta Armadan legezko betebeharrak atzeratzen zizkieten. Arrazoi politikoengatik eragozle izatea debekatu zuten eta guztiek ordezko zerbitzu soziala egin beharko zuten. Lege horren kontrako lehenengo ekintza eragozpen kolektiboak egitea izan zen. Guztiek arrazoi bera eman zuten soldadutzari ezetz esateko: norbere ideologia gordetzeko eskubide konstituzionala bereganatu zuten eta ordezko zerbitzuak egitera ukatu ziren.

D

Datua

Bost urtez, hori izan zen estrategia. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kontzientzia eragozpena baliogabetu zuenean, intsumisio mugimendua hasi zen.

%25

MUGIMENDU ANITZA. In-

EUSKAL HERRITARRAK.

tsumisioa desobedientzia zibilaren adibide garbia da. «Eskualdeko taldeetan iritzi ezberdinetako lagunak biltzen saiatu ginen»,

Espainiako Estatuko intsumisoen %25a euskal herrialdeetakoak ziren.

kontatu du Troskok. Izan ere, intsumisioaren mugimenduan ikuspegi ezberdina zuten taldeek parte hartu zuten: Kakitzat, desobedientzia zibila eta antimilitarismoa aldarrikatzen zuena; MOC, gauza bera baina bide baketsuak bakarrik aintzat hartzen zituena; Jarrai, Espainiako Estatuaren armadaren kontra zegoena…1985ean, ordura arteko taldeak koordinadora batean bildu 17


o016-021_on

24/3/09

12:36

Página 3

gizarteanagusia

Trintxerpe eta San Pedroko antimilitaristen elkarretaratzea. MANAGAITZEN URTEKARIA.

ziren: Kakitzat. Oreretako taldea izan zen sortzaileetako bat, eta taldearen izena ere hemen asmatu zuten. «Eskualdeko mugimendua oso anitza izan zen, baina guztiok mugimendu alternatiboetan genbiltzan: gaztetxeak, irrati libreak, ikasle mugimendua, marihuanaren legeztatzea...». Talde guztien funtzionamendua antzekoa zen, herri guztietako taldeek era batera edo bestera koordinatuta lan egiten zuten: informazioa zabaltzen zuten, Udaletan mozioak sartu, sentsibilizazio kanpainak egin, militarrez mozorrotuta parodiak, soldadutzan hiltzen zen gazte bakoitzagatik kartoizko hilkutxak eraiki... 80. hamarkadaren bukaeran, hasierako kontzientzia eragozleei amnistia eman zien Espainiako Gobernuak. «Ez geunden prest gure borroka horrela bukatzeko, eta batzuk idatziz soldadutza egin nahi genuela adierazi genuen, hartara gure burua intsumiso aldarrikatzeko» dakar gogora Troskok.

GAINBEHERAREN HASIERA. 1996an PPk Espainiako Gobernua lortu zuenean, 2003an armada profesionalizatu eta soldadutza kenduko zuela esan zuenean, mugimenduaren gainbehera hasi zen. «Jendea bere kabuz intsumiso egiten hasi zen, taldeetatik pasatu gabe», kontatu du Troskok. «Hainbeste normalizatu zen egoera bukaeran, soldadutza egin behar zutenen gurasoak etortzen zirela gugana, semeek ikasi egin behar zutelako!». «Lan handia egin genuen. Orain badirudi soldadutza broma hutsa zela, baina garai hartan oso gogorra zen: Espainiako Armada genuen aurrez aurre, kartzela militarretan espetxeratu gintzaketen», ongi gogoratzen du Troskok.

E M A K U M E E N PARTE-HARTZEA. Emakumeek ere parte hartu zuten mugimendu antimilitaristan. Kakitzaten beren talde propioa izan zuten denbo18


o016-021_on

24/3/09

12:37

Página 4

gizarteanagusia

Oihartzun handiko eguna Lehenengo Intsumisio Eguna Oiartzunen izan zen, 1994an. Jende ugari bildu zen, 25.000 lagun inguru. Guztia, gainera, aurreikusita bezala atera zen: kontzertuak, ekitaldiak, haur jolasak... Gustu guztietarako ekintzak egin ziren. Guztia behar bezala ateratzeko, eta guztia antolatzeko, Oarsoaldean talde bat bildu zen, aurretik ere maila horretako ekitaldiak antolatzen eskarmentu handikoa. Intsumisioaren inguruan sentsibilitate handia zegoela eta, modu batean sentsibilitate hori espresatu egin behar zela pentsatu zuten antolatzaileek. Intsumisioa soldadutza egitea tokatzen zitzaienen arazoa bakarrik izatetik, gizarte oso baten arazo izatea nahi zuten, gaztearen arazo izatetik, arazo sozial izatera pasa. Horretarako, Intsumisio Eguna antolatzea bururatu zitzaien. Pentsatu eta egin. Egunero hogei lagun inguru biltzen ziren, gauetan, egitaraua prestatzeko, gauza bakoitza non egin behar zen hitz egiteko... beste asko bestelako lanetan ziharduen bitartean: inprentako lanak... Egunean bertan 600 lagun aritu ziren lanean, eta jaira hurbildu zirenen kolaborazioa ere handia izan zela gogoartzen dute antolatzaileek. Azken batean, jende desberdina lotzea lortu zen egun honekin, ideia eta pentsaera desberdinetakoak, baina kontzientzia eragozpenaren aldetik sentsibilitate berdinekoak.

raldi batez. «Soldadutzak zuzenean eragiten zien mutilei, eta asko zentralizatu zen horren inguruan borroka», azaldu du Izkierdok. «Emakumeen parte-hartzea erabat gauzatzeke gelditu zen». Hala

Oiartzungo Intsumisio Eguneko irudi esanguratsuak. OIARTZUNGO UDALEKO ARTXIBATEGIA

ere, eskualdeko intsumisoen aldeko mobilizazioetan, gainontzeko guztiekin parte hartu zuten emakumeek ere, eta batzuk «intsumisa deklarazio-orria» bete zuten. «Politena intsumisioaren mugimendua minoritarioa izatetik urte gutxitan borroka hori irabaztera pasatu ginela da» esan du Trosko, «baina gure arrakastan ito ginen».

Datua

200 INTSUMISOTIK GORA. Datu zehatzik ez badago ere, eskualdean 200 intsumiso baino gehiago izan zirela kalkulatzen dute.

’SOLDAD UTZAR I

E Z!’ BAINO GEHIAGO. Soldadutzari

ezetz esaten zioten taldeen aldarrikapena are urrutirago heltzen zen: antimilitarizazioa zen helburua. Jaizkibel desmilitarizatzea

zen helburu horietako bat. Horretarako, hainbat ekintza egin zituzten: martxak Irundik eta Pasai Donibanetik tiro eremura, jaialdiak eremu militarrean, elkarretaratze-

ak, kanpaldiak...«Mugimenduari beste ikuspuntu bat eman nahi izan genion soldadutzaren kontrako borroka bukatu zenean, baina ez genuen jakin izan indarrak bideratzen», aitortu du Izkierdok.

UDALAK ERE INTSUMISO. Intsumiso taldeek hainbat udal euren borrokaren parte bihurtu zituzten. 1995 urtean sortu zen Udalerri Intsumituen Mankomunitatea (E U DI MA). Oiartzungo Udala, Herri Batasuna alkatetzan zela, sortzaileetako bat izan zen Bermeorekin, Antzuolarekin eta Zestoarekin batera. 19 9 6ko maiatzean Batzar Eratzailea egin 19


o016-021_on

24/3/09

12:37

Página 5

gizarteanagusia zuten Oiartzungo udaletxean. Ordurako, beste 22 udalek taldean sartzea erabaki zuten, tartean, Lezok. EUDIMA sortu aurretik, baina, Pasaiako Udalak eta Lezokoak, uko egin zioten militarrekin kolaboratzeari. 1989. urtean izan zen. Pasaian HBk zuen gehiengoa orduan eta Xabier Portugal zegoen alkate. Fiskalaren zigor eskaerari aurre egin behar izan zion ondoren Portugalek. Gerora, ordea, Pasaia ez zen EUDIMAn sartuko. Managaitz Intsumiso Taldeak mozio bidez hala eskatu zuen arren, HBren babesa baino ez zuen lortu Trintxerpeko eta San Pedroko Intsumiso Taldeak. Guztira, 50 bat udal izan ziren mankomunitatearen parte. Sei helburu betetzeko sortu zen EUDIMA: intsumiso errepresaliatuen jarraipena egitea; aholku eta asistentzia juridikoa eskaintzea; armadarekin kolaborazio eza aktiboa edukitzea; sentsibilizazioan laguntzea; epaiketetan egotea eta ordezko zerbitzu sozialik ez sustatzea. EUDIMAko kide ziren udaletako alkateei Donostiako fiskalak, Luis Navajasek, kereila sartu zien, kartzela zigorrak eta gaitasungabetzeak eskatuz. Ez zuen aurrera egin eskaerak.

Oskar Zapirain oiartzuarra epaitu zuten eguneko argazkia.

Politena intsumisioaren mugimendua minoritarioa izatetik urte gutxitan borroka hori irabaztera pasatu ginela da, baina gure arrakastan ito ginen” JOXEAN IZKIERDO ‘TROSKO’

20


o016-021_on

24/3/09

12:38

Página 6

gizarteanagusia

Intsumisoak, Martuteneko espetxean preso zeudela.

ANDER ZALDUA Espetxeratutako intsumisoa

“Egin beharreko borroka izan zen intsumisioa” nder Zalduak (Antxo, 1968) bi urte, lau hilabete eta egun bateko espetxe zigorra bete behar izan zuen intsumisoetako bat izan zen. Guztira, hamalau hilabete pasatu zituen Martutenen, Hirugarren Graduan, 1995eko martxotik 1996ko abuztura. Berarekin batera, Asier Altolagirre, David Zapirain eta Benantzio Urrestarazu pasaitarrak ere kartzelan zeuden garai berean, intsumiso izateagatik zigortuta. Hauek baino lehen, Koldo Auge pasaitarra kartzelan egon zen baita ere, desertore izateagatik. Gerra kontseilua egin zioten eta 19 eguneko gose greba egin zuen Madrilgo presondegi militarrean. Hala ere, eskualdean kartzelan sartu zituzten gazteak gehiago izan ziren: Iñaki Camacho oreretarra izan zen lehendabizikoa. Esperientzia bera pasatu zuten, besteren artean, Josu Lonbidek, Andoni Sorondo Xolomo oiartzuarrak, Joxe Mari Alzuguren lezoarrak, Imanol Iparagirre antxotarrak edota Gorka Oskila sanjuandarrak. Zaldua 1993an epaitu zuten. Hiru hilabeteko kondena jarri zioten, baina fiskalak errekurritu egin zuen eta mini ye-ye-a ezarri zioten. Martutenen 23 bat gazte zeuden garai hartan preso arrazoi berarengatik.

A

Nola gogoratzen dituzu intsumisio mugimenduaren garai haiek?

Giroa bazegoen. Lan egiteko gogoa eta eztabaida asko… Denok ez genuen berdin pentsatzen, bakoitzak bere planteamendua zuen. Antxon talde majoa zegoen lanerako prest, eragozleak eta intsumisoak, baita inguruko

herrietan ere. Jende pila bat zegoen epaiketaren zain, baina lanerako prest. Gazteak epaitzen hasi gintuztenean, talde antimilitaristak sortzeko beharra ikusi zen. Baina nire erabakia pertsonala izan zen, politikoa. Ez nintzen mundu antimilitaristan sartu. Zergatik hartu zenuen intsumisoaren aldeko jarrera aktiboa?

Borroka tresna bat iruditu zitzaidan. Espainiako Estatuari ez nuela espainolito trajea jantziko esan nahi nion. Beste batzuen asmoa Armadaren kontra aritzea zen, antimilitarismoa. Ni ez nintzen molde horretan sartzen. Kartzela barruko giroa nolakoa zen?

Barruan ere pentsamendu ezberdinetako jendea ginen. Eztabaidak izaten genituen, MOCekoak, Kakitzat-ekoak, Jarraikoak: Soldaduskari ez, Soldaduska honi ez…Hala ere nik 27 urte nituen kartzelan sartu nindutenean, besteak baino helduagoa nintzen, eta gazteei uzten genien eztabaidatzen. Batzuk Hirugarren Gradoari plantea egin zioten, eta Bigarren Gradora pasatu zituzten, baina nire erabakia jarri zidaten zigorra betetzea izan zen. Intsumisioarena irabazitako borroka izan zen. Merezi izan al zuen hura guztia jasateak?

Bai, noski. Hala ere, gaurko gazteek dena eskura izan dute, eta ez dute borrokatzen. Erosoegi bizi gara gaur egun. Orduko erabakiaren ondorioak oraindik bizi dituzu, ezta?

Guk zigor kodeen aldaketa bizitu genuen. In-

tsumiso guztiak ETAko preso gisa izendatu gintuen Jose Maria Aznarren PPko gobernuak. Horregatik, orain, arazoak izaten ditugu preso politikoak bisitatzeko. Mugimendu hura bizitu ez zutenei nola azalduko zenieke zer izan zen?

Interesgarria izan zen borroka tresna bezala. Egin beharrekoa izan zen. Soldadutza egin zutenek afariak egiten dituzte garai haiek gogoratzeko. Eta intsumituek?

Hasi ginen, baina denborarekin zatitu egin ziren harreman horiek. Sagardotegiak egiten genituen, baina intsumisio molde zehatz batekoak biltzen ginen bakarrik. Kartzelaldia pasata, bakoitzak bere bizitza antolatu nahi izan zuen, gaiaz ahaztu. Hoztu egin zen giroa. Hala ere, batzuekin harremana izaten jarraitzen dut. ‘Mini ye-ye’ deitzen zenioten arren, kartzela pairatzea ez zen xamurra izango.

Hasieran pixka bat beldurtuta ginen. Baina jende gehiago ezagutzean, animoak ematen zizkizuten. Festak antolatzen zituzten kanpoan bisitara etorritakoek, jendea animoak ematera joaten zen... oso babestuta geunden. Beti zegoen norbait. Gauero joaten ginen Martutenera, eta ertzainek zerrenda pasatzen zuten. Ikastola zirudien. Barre egiten genien. Zure atxiloketa nola gogoratzen duzu?

Nire atxiloketa oso bitxia izan zen. Gaueko 11tan ertzainak etxera etorri ziren, hurrengo egunean kartzelan sartzeko agindua nuela esanez. Oreretako ertzain-etxera eraman ninduten, fitxatzeko asmo hutsarekin. Gaua han pasatu nuen eta goizean epailearen aurrera eraman ninduten, Donostiako Auzitegira. Gero, Martutenera eraman ninduten, epailearen aurretik pasatu gabe. 21


o022-025_on

25/3/09

11:16

Página 1

itsasoanagusia

Zor dietena kobratzeko zain, ‘Capella’ ontzian bizirauten dute lehengo ekainaz geroztik bi marinel ukrainarrek Pasaiako Portuan. Eskrupulurik gabeko armadoreen biktimak dira. Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Iñaki Berrio

22

ARMADORE piraten biktimak


o022-025_on

25/3/09

11:16

PĂĄgina 2

itsasoanagusia steartea. Eguerdiko 12:00ak. Astero legez Laurentxi Perezek et a Jesus Mari Madinabeitiak hitzordua dute. Donibaneko Caritaseko kideak dira biak eta lehengo ekainaz geroztik Capella ontzian bizirauten duten bi marinel ukrainarrak bisitatzera doaz. Gaur, baina, ez doaz bakarrik ontzira. Duela zortzi urtetik Donibanen bizi den Oksana Latysheva ukrainarrekin lagunduta datoz. Berak egiten dizkie interprete lanak. Haiekin egon, eta astea pasatzeko beharrezkoak dituzten horiek erostera lagunduko diete ondoren sanjuandarrek; janaria, senitartekoekin hitz egiteko telefono txartelak... Izan ere, bakarrik eta xoxik gabe daude Alexander Tereshenkov eta Denis Yanovskiy. Capella ontziko eskifaiko kideak dira biak, eta portuan daude, abandonaturik, etxera itzuli ahal izateko bidaia txartelak lortu eta zor dietena kobratzeko zain.

A

KON PONTZ E RA E KAR R I ETA BERTAN UTZI. Capella ontzia makinetan zuen matxura konpontzera ekarri zuten Zamakona ontzioletara, Baionako portutik, atoian, lehengo ekainean. Ontzia Pasaian zegoela, baina, Balimar Shipping izeneko nabierak, merkantiza ontziaren jabe zenak, kiebra jo zuen. Nonbait, matxura konpontzea ez zitzaion errentagarria armadoreari, eta ontziko eskifaia eta ontzia bera abandonatu zituen Pasaian. Ur edangarririk eta erregairik gabe zeudela, lehenengo laguntza eskaera egin zuten orduan barkuan zeuden zortzi lagunek, abuztuan. Eskifaiko hiru lagunek bere kabuz alde egin zuten etxera. Beste bostek, irailean alde egin zuten, Balimar Shipping nabierak zor ziena kobratu eta etxeratzeko txartela lortu eta gero. Alexanderrek baina, lana behar zuen, eta enpresak beste lan eskaintza bat egin ziolako erabaki zuen bertan geratzea.

Komenentziazko banderak eta eskubide urraketak Ontziaren jabearen eta ontziak erakusten duen banderaren artean loturarik ez dagoenean hitz egin daiteke komenentziazko banderaz. Hau da, Capella-ren kasuan bezala, armadorea toki batekoa eta ontziaren bandera beste herrialde batekoa denean. Bigarren Mundu Gerraren aurretik hasi omen ziren ontziak komenentziazko banderak erabiltzen, hainbat herrialde behartsuetan zabaldutako erregistroei esker. Komenentziazko banderen erabilpena baimentzen dituzten herrialdeek, normalean ez dute nahi edota ezin izaten dituzte gutxieneko segurtasun

Bestelakoa da Denis gaztearen kasua. Gainontzeko marinelek etxerako bidea hartu eta biharamunean iritsi zen ontzira, enpresak deituta. Zoritxarrez, bata zein bestea, abandonatu dituzte orain. Enpresak 22.000 dolarretik gora zor die biei, eta Caritasek ematen dien laguntzari esker bizirauten dute.

neurriak aplikatu, ez eta ontzian lanean diharduten langileen eskubideak babestu. Bestalde, langileen jatorrizko estatuak ezer gutxi izaten du egiteko arazoak sortzen direnean, halakoetan ontziak erakusten duen banderaren herrietako legedia aplikatzen zaielako langileei, eta normalean halako herrialdeetan langileen eskubideak hutsaren hurrena balio dutelako. Liberia, Panama, Kanbodia, Libano, edota Zipre dira komenentziazko banderak baimentzen dituzten herriladeen artetik ezagunenak, baina ez bakarrak. Arrazoiak, begibistakoak: kosteetan aurreztea, eta sindikatuen lana saihestea.

Alexanderrek 58 urte ditu, eta 36 urte daramazki itsasoan lanean. Denisek 23 urte baino ez ditu eta honezkero zazpi urte ditu itsasoan mekanikari. Arazoak arazo, itsasoan lanean jarraitzeko asmoa agertu du Alexenderrek. ÂŤUkrainan ez dugu erretirorik, eta ahal dudan bitartean lanean jarraitu beharko dutÂť,

adierazi du, etsipenez. Denisek, aldiz, nahiago luke lehorrean geratu Ukrainara itzultzean. Aukerarik balu errementari jardutea gustatuko litzaiokela dio. Forjaketan aritzea gustuko duela dio.

ALD I RO E R R E PI KATZ E N DEN ISTORIOA. Orain Alexander eta Denis bizitzen ari direna 23


o022-025_on

25/3/09

11:16

Página 3

itsasoanagusia

Zer da ITF?

ONTZIA PASAIAN BAHITUA Itsas gizonek zor dietena kobratuko dutela ziurtatzeko

epaitegietan ontziaren bahiketa eskatzea erabaki du ITFko ordezkariak ez zaio arrotza Pasaiako Portuari. Ez Pasaiakoari ez eta nazioarteko beste edozein porturi ere. Izan ere, komenentziazko bandera darabilten nabieren biktimak dira marinelak, portutik portura dabiltzan beste itsas gizon askoren antzera. Armadore piraten biktimak dira guztiak. Estoniarra da Balimar Shipping nabiera. Capella ontziak, ordea, Antigua eta Barbudako bandera du. Armadoreek kosteak merketze aldera maiz darabilten estrategia da. Halakoetan langileen eskubideek hutsaren hurrena balio dute, komenentziazko banderak baimentzen dituzten herrialdeetan, normalean herrialde behartsuenetan, langileei ez zaizkielako eskubiderik aitortzen.

LANTOKI

I ZAN DAKOA BIZILEKU. Luze jotzen ari da

denboran Alexanderren eta Deni24

sen arazoa konpontzea. Donibaneko Caritaseko laguntzaz gain, ELA sindikatuak duen ITFko (International Transport Workers Federation) ordezkari Mohamed Arrachadi ari da beren interesen defentsan lanean. Arrachadik jakinarazi duenez, beste aukera guztiak agortuta, auzitara jotzea eta ontziaren bahiketa eskatzea erabaki dute ITFn. Lehengo urtarrilean auzia bestela konpon zitekeela zirudien, Letoniako Riga hiriko nabiera batek Balimar Shippingek zituen hiru merkantzia ontziak erostea erabaki zuenean. Gerora, baina, atzera egin zuen enpresa letoniarrak. Nabieraren beste bi ontziak erosi ditu Rigako nabierak, baina ez Capella, dirudienez, bestelako hartzekodunak tarteko. Gauzak honela, eta langileak kobratuko dutela ziurtatze aldera, ontziaren bahiket a esk atzea

beste biderik ez dela dio ELAko Arrachadik. Era berean, marinelen aberriratzea lehenbailehen lortzeko lanean dihardutela jakinarazi du Archadik. Orain arte ez badituzte ukrainara itzuli, zor dietena kobratuko dutela ziurtatu nahi dutelako izan da. Edonola ere, etxeratzeko eguna gertu egon daitekeela uste du ITFko ordezkariak. Bi itsas gizonek egunerokoari ahal duten moduan aurre egiten diote. Alexanderrek gitarra jotzen daki. ON aldizkaria ontzian izan denean, marinelen istorioak kontatzen dituen abestia kantatu du. Mesfidatiago agertzen da Denis gaztea. Laurentxik eta Madinabeitiak diotenez, prentsarekin «zertxobait nekatuta» dago. Kazetari ugari igaro da Capella ontzitik azken hilabeteotan, baina horrek, beraiei mesede gutxi egin die.

Nazioarteko Garraiolarien Federazioa da ITF (International Transport Workers Federation). Garraio arloko 654 sindikatu biltzen ditu ITFk,148 herrialdetan, eta 4,5 milioi langile ordezk atzen ditu mundu osoan. Espainiako estatuan ITFk sei ordezkari ditu, eta horietako bat da ELA sindikatuko Mohamed Archadi, Capella ontziko marinelen interesen defentsan ari den ordezkaria hain zuzen. ITF Londresen sortu zen, 1896. urtean. Portuetako Europako sindik atuek sortu zuten, nazioartean antolatzeko beharra sumatu zutelako. Gaur egun, itsasoan lan egiten duten langileak ez ezik, trenbideetakoak, errepideetako garraiolariak, zein hegazkintzakoak ordezkatzen dituzte, baina akaso portuetan izan zuelako sorrera, ITFk mundu osoan komenentziazko banderen kontra daraman borroka da gaur egun ezagunena. ITFren egiteko nagusia beren baitako sindikatuak eta afiliatuak babestea eta nazioartean garraioan ari diren langileen eskubideak defendatzeko bideak topatzea da.

Hemen eman dituzten hilabeteetan, bertakoak nahiz etorkin jendea ezagutzeko parada izan dute Denisek eta Alexanderrek, eta tarteka haiekin biltzen dira. Pasaia eta ingurua gustoko dutela diote biak: badiak beren jaioterriaren antza duela ere adierazi dute. Odessakoak dira biak.

ONTZ IAR E KI N

ZER GERTATUKO DEN IKUSTEKE.

Denis eta Alexander aurki itzuliko dira beren herrira, eta han lan bila hasi beharko dute berriro. Capella ontziarekin zer gartatuko den, ordea, oraindik ez dago argi. Beste kasu batzuetan ez bezala, Capella ontzia «nahiko ondo


o022-025_on

25/3/09

11:17

Página 4

‘Foxe’ eta ‘Calabria’ gogoan

itsasoanagusia

Capella ontzikoek orain bizi duten arazoa ez da berria. Antzeko istorioak maiz errepikatzen dira komenentziazko banderak erabiltzen dituzten ontzietan. ELAko Mohamed Archediren arabera, berak dakiela une hauet an ez dago bestelako kasurik Euskal Herriko portuetan. Baina ez du denboran atzera jauzi handiegirik egin beharrik antzekoak gogoratzeko, Pasaian bertan. Lehengo abenduan dominikar bandera zuen Capital Sun ontziaren kasua kudeatu behar izan zuen. 93.000 dolarretako zorra zuen aipatu ontziak. Urtarrilean berriz, Silver ontziarekin izan zen antzeko arazoa. Silver-en zorra 16.000 dolarretakoa zen. Hauek baino ezagunagoa izan zen, Foxe eta Calabria ontzien kasua. 2000. urteko maiatzean iritsi ziren aipatu bi ontziak Pasaiara, eta haietan 16 itsas gizon, guztiak kubatarrak. Horietatik seik urtebete inguru pasatu zuten portuan, Alexander eta Denis bezala, zor zietena ordaintzeko zain. Gutxinaka itsas gizon guztiek hartu zuten etxerako bidea, baina bi ontziak portuan geratu ziren. Urteetan izan ziren Buenavistako kaian, desegitera bidali zituzten arte.

omen dago». Makinetan duen matxura konponduta lanerako baliagarria omen da oraindik. Hori lagungarri izango zaio auziaren konponketari. Hori bai, ontzia erosten duen armadoreak, matxura konpontzeaz gain, bi marinelen zorrak eta Pasaiako Portuan abandonatuz geroztik Portu Agintaritzarekin pìlatutako zorra bere gain hartu beharko du. Bien bitartean, orain dagoen toki berean jarriatuko du Capella ontziak, Donibanen, Zamakona ontzioletatik gertu, Nabalaldean. 25


o026-027_on

24/3/09

13:49

Pรกgina 1

bidaiakkklik

Patagoniatik

BOLIVIARA

1. 2. Perito Morenoko glaziarrean treikingna. 3. Perito Moreno: 175 metrotara dagoen glaziarra. Zabalera 5km eta luzeera 30 km. 4. 70 metroko garaiera duten hormak, haietatik gela zatiak uneoro erortzen direla. 5. 6. Los Glaciares izeneko Parke Nazionalean, egindako nabegazioan aurkitutako iceberg hormak. 7. Perito Morenon treikinga hasteko prest, kranpoiak jartzeko unean.

Ixiar Goienetxearen argazki kamarak harrapatutako paraje ederrenetatik bidaiatzeko gonbitea. Perito Morenon hasi, Peninsula Valdesetik igaro, Chileko Atacaman sartu, Boliviako Uyunira pasatu eta Iguazun bukatu.

IXIAR GOIENETXEA Datuak. 1970. Pasai Antxo. Ibilbidea. Mendizale eta

argazkizalea. Gertuko nahiz urrutiko hamaika bazterretan ibilitakoa, gehienetan mendiak erakarrita. Gaur egun, Oiartzungo Arritxulo aterpean dihardu lanean.

26

5


o026-027_on

24/3/09

13:49

Pรกgina 2

klikbidaiak

1

2

ela

ak. iak

3

6 4

7

27


o028-029_on

24/3/09

13:46

Pรกgina 1

bidaiakkklik

8

9

12

13

16

17

28


o028-029_on

24/3/09

13:47

Pรกgina 2

klikbidaiak

10

11

14 15

18

8. 9.10. 11. Peninsula Valdes: baleak, pinguinoak eta itsas txakurrak. 12. 13 Chilen, Atacaman, Valle de la Luna, 3800 metrotara. Andeetako pasabidea, Chiletik Boliviara. 14. 15. Iguazu ibaiak bereziten ditu Argentina eta Brasil. 15.16. 17 Uyuniko Gatzaga: Munduko handiena eta garaiera handienekoa: 3660 metrotara. 18. Altiplanoa zehazrkatzen, Chiletik Boliviara. 29


o030-031_on

20/3/09

17:29

Pรกgina 1

euskara

Etorkinak bertakotzeko, Aisa Orotariko jatorria dute Oiartzunen atzerritarrentzako euskara ikastaroan izena eman duten 13 lagunek. Guztiek dute helburu bera: euskara ikastea Testua: Olatz Mitxelena Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

amairu lagun dira, eta astean bitan bilduko dira Oiartzungo Udaleko ganbaran. Etorkinak dira guztiak eta helburu bera dute: euskara ikastea. Ikastaroa, Oiartzungo Udaleko Euskara Sailak antolatu du. Etorkinei zuzendutakoa da, eta udalerrira iritsitako etorkinak bertakotzen laguntzea du helburu. Ikastaroa oso egokia da etorkinek euskararen ikaskuntzan lehen urratsak eman ditzaten eta, era berean, euskal gizartea hobeto ezagutu dezaten. Horregatik diruz lagundutako ikastaroa da. Ikasmateriala Udalak ematen die ikasle-

H

30

ei, eta matrikulak 10 euro baino ez du balio. Frantziarra, katalana, amerikarra, siriarra, brasildarra, hondurastarra... jatorri oso desberdinetako jendea bildu da Oiartzungo taldean. 60 ordutako ikastaroa egingo dute izena eman duten lagunek, ekainaren 30a bitartean. Lehengo martxoaren 17az geroztik, asteartero eta ostegunero ari dira biltzen, AEK-ko Itsaso Garzon irakaslearen laguntzaz, euskal kultura eta euskara ezagutzen hasteko. Horretarako Aisa harrera programako materiala darabilte. Aisa programako ikasmateriala HABEk prestatu zuen, etorkinentzako propio.

Lau liburuk eta hainbat hizkuntzera itzulitako irudi hiztegi batek osatzen dute aipatu materiala. Ikasleek egin behar dituzten ariketetan nabari da etorkinentzako atondu duten materiala dela: erroldari buruzko ariketak, jatorrien ingurukoak...

AURREKO ESPERIENTZIAK. Orain abiatu dena baino lehen, Oiartzunen bertan beste bi euskara ikastaro antolatu dira etorkinentzat, eta balorazioa, beti ere positiboa izan da. AEK-ko Saioa Ballesterosek aditzera eman duenez, etorkinek eskertzen dute halako


o030-031_on

20/3/09

17:29

Pรกgina 2

albisteakeuskara

Euskararen gorabeherak Datua

582 ETORKIN. Iaz 582 etorkinek ikasi zuten euskara Aisa ikastaroetan.

Ikastaroa Interesatuek oraindik badute ikastaroan izena emateko aukera. Telefonoa: 943 493 957. Astearte eta ostegunetan, bi orduko saioak. Iraupena: 60 ordu. Ekainaren 30era bitartean. Matrikula: 10 euro.

GORA. Korrika 16 Aldizkari honek argia ikusterako Korrika 16a Gasteizera iristekotan izango da. Hara bidean, milaka euskaltzale lasterka, euskararen aldeko herri lasterketan, tartean eskualdeko asko eta asko. ON aldizkariko hil honetako txaloa Korrikan parte hartu duten guztientzako izan dadila, euskarak biziraungo badu denon konpromisoa beharrezko delako.

ikastaroetan hasi ahal izatea, 0 urratsean bertakoekin hasiz gero, gehienetan, igarri egiten dutelako aldea. Ballesterosen arabera, etorkinek, oro har, zailtasun handiak dituzte eskolet ara joan ahal izateko, bizimodu korapilatsua dutelako maiz, premiazko kontu handiak tarteko. Baina, etorkinek badute abant ailik euskara ikasteari dagokionean: ikasten duten guztia erabiltzen saiatzen dira, eta beren saiakera bertakoek eskertzen dutela badakite. Horregatik, beharrezkotzat jotzen dute eusk ara ik astea. Beharra sumatzen dute.

GORANZKO JOERA. Aisa harrera programa 2004an jarri zen martxan. Ordutik 1.788 lagunek egin dute ikastaroa. Datu ofizialen arabera, azken zazpi urtean euskaltegien sare orokorrean hirukoiztu egin da ikasle etorkinen kopurua: 2001-2002 ikasturtean 476 ikasle etorkinek eman zuten izena, 200 8-200 9an, berriz,1.600 ikasle ari dira ikasten euskaltegietan. Iaz, Euskal Autonomi Erkidegoan, 54 herrialdetako 582 etorkin aritu ziren euskara ikasten Aisa harrera ikastaroen bitartez.

BEHERA. Ahorra Mas Arrandegia Errenteria-Oreretan denda duen arrandegi kate honetako jabeek, bezero euskaldunak dituzten arren, beren dendako erakusleiho handietan maiz jartzen dituzten txartelak beti idazten dituzte gaztelera hutsez. Euskaldunek arraina ez dutelako gustuko izango ote? Horrez gain, Pasajes aipatzen dute behin eta berriro beren txarteletan, udalerriaren izen bakarra aspalditik Pasaia den arren.

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 31


o032_on

21/3/09

18:17

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

UDABERRIA Zeharka

Goitik behera

1.Biharkoa pasata. Jardunak. 2.*** lore arrunta (margarita). Gramoa. 3. Ipar. Zara. Lehen bokalea. 4. Garaiak. Ald. gizon izena, busti gabe. 5. Neu. Loaldiak. Ald. erleek egiten duten gai gozo. 6. Ald. Sevillako auzo famatua. Ald. zuhaitz mota. 7. Litioa. Elur jauzia. Inf. ukitu 8. Apaizen jantziak. Musika nota. Nitrogenoa. 9. Ald. lili. Zuhaitzaren lehen zati. Galioa. 10.Gurasoetatik jasotako herentzia unitatea. Behiei esaten zaie mugitzeko. Potasioa. 11.Anperea. Diosala. Ez mehe. 12.Errep. gorotza. Diru zigorra. Isilik egon!

1. Lurrean luze-luze. Belarra mozteko tresnak. 2. **** lore mota (kanpanila). Lehena. 3. ...edo zart. Aitaren edo amaren aita. 4. Hankaz gora jarri. Tolosaldeko herria edo alder. Putzutako animalia. 5. Iodoa. Ald. emakume izena. Ald. sutea. 6. Lege gizonak. Rutenioa. 7. Ald eta errep. begien mugimendua. Potasioa. Eskia. Nitrogenoa. 8. Ald. bular. Jainko egipziarra. Ehun bider hamar. 9. Zaintzeko dorrea, itsasoan batik bat. Joko aurrizkia. 10. Uranioa. Fruiturik ematen ez duena. Erne. 11. Zilarra. Ezezko baldintza. Kontsonantea. Bederatzi erromatarrez. 12. **** lore, pluralean. Oxigenoa.

32


o033_on

23/3/09

12:08

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nortzuk dira hauek?

GURUTZEGRAMAK

11 10 9 8

2

1

A

S E G A K

7 6 5 4 3 2 1

E T Z A N A

T X I L I N L O R E

3

4

A L E G I

Z I I R R A T U L A I I T O N A

5

6

7

A R I B I O N A K O A K R T A U S N A K K I A A U R S U N

8

9

10

11

I T U A T A G I L A T A N E I T Z R A Z I A U K L A M U G I D A L O D I A I X

12

O K R A B E L I N A K

nor da hau?

12

ON-EN OTSAILEKO ARGAZKI LEHIAKETA

Irabazlea Begoña Sarasua Iriondo izan da ONeko sariaren irabazlea. HITZAren Itzalean liburua!

ERANTZUTEKO EPEA apirilak17 (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta

Lo Lo Kanta ttikiak diskoa. Trapujale, Lezoko inauterietako pertsonaia

NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

33


o034_on

17/3/09

18:37

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Ez egin inoiz uko zarenari, baina pertsona guztiak ez direla berdinak gogoan eduki. Inguruko asko dituzu oso erraz hunki daitezkeenak, eta hori badakizu. Beraz, nahiz eta askotan pentsatu gabe egin, saia zaitez ingurukoei eta batez ere ondoan behar zaituztenei minik ez ematen. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Oraingoan bueltan jaso duzu egindakoa. Lagunekin gaizki portatzeak azkenik ondorioak ekarri dizkizu. Orain zure tx anda da arazo honi aurre egin, eta konpontzeko. Baina kontutan eduki, agian denbora beharko dutela ahazteko. Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Barearen ostean dator ekaitza, eta zuri hori gertatu zaizu. Hain pozik egotea bazenekien ez zela betirako gauza. Hala ere, buelta emango diozu. Horretarako hoberena horretan asko ez pents atzea da, beraz, egin ezazu burua beste zerbaitetan pentsatzen edukiko duzun beste zerbait. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Ikasketak uztea burutik pasa zaizun arren, ondo pentsatu eta ez dituzu utzi. Arazo bati aurre egiten ikasi duzu, eta nahiz eta gogorra izan, aurrera egin de-

34

zakezula sentitu duzu. Zugan konfiantza apur bat hartu duzu, eta hori beti ona dela ez ahaztu. Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Zeinen gustura sentitzen zaren zure buruarekin argi eta garbi ikusten da. B aina emaiozu konfiantza pixka bat, eta ez zaitez hain burugogorra izan. Ikusi duzu zeinen ongi sentitzen zaren, sentitzen duzuna egiten duzunean, beraz jarraitu horretan!. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Amets hori bete zaizu, eta ongi bete gainera! Merezi zenuen honelako aldaketa bat, hemendik aurrera bizitza berri bati aurre egin behar diozu. Zuk nahi duzun bizitza horri, zuk aukeratu duzun bizitza horri. Beraz, hartu indarrak eta aurrera, gogorra izango da, bai, baina ongi aterako da dena! Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Handik hona ibiltzen zara uneoro, gauza ugari egingo bazenitu bezala. Baina jakin gauza ugari horietatik oso gutxi direla garrantzitsuak. Beraz, pentsa ezazu komeni zaizun ala ez hainbeste gauza egiten jarraitzea. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Gauzak hitz egiten direnean zeinen desberdinak diren konturatu zara. Lagunekin elkarrizketak oso garrantzitsuak dira, eta elkarrizketa horietan bien arazoak konpon-

tzen saiatzeak ondo sentiarazi zaitu. Egon zaitez seguru, lagunei ere asko lagundu dietela elkarrizketa hauek, eta oso gustura sentitu direla zurekin. Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Lortu duzu azkenean hainbeste buruhauste eman dizun hori, orain ez zaitez leloa izan eta eutsi horri. Eta kontuz ibili, konfiantza eduki behar duzu, bestela burujateekin dena pikutara bota dezakezu eta. Eskorpius. (Urriak 24– Azaroak 22). Ez du inork egingo zuk egin behar duzuna. Nahiz eta ingurukoek lagundu, zuk eman behar dituzu pausoak, zu izan behar zara aurrera egingo duena. Eta horretarako, lehenik zugan konfiantza eduki behar duzu eta sinets ezazu egin nahi duzun horretan. Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Beti laguntzeko prest, beti ingurukoen arazoak entzuten, irribarre bat atera nahian beti. Baina oraingoan beraien ordua da, irribarre hori bueltatu eta zuri laguntzeko. Horretarako, eska iezaiezu laguntza eta ez zaitez larritu oraingoan laguntza zuk behar duzulako. Capricornius. (Abenduak 22– Urtarrilak 20). Urtean behin korri egiteak ez du esan nahi kirolaria zarela. Zein gustura sentitu zaren jakin eta gero, ez al du merezi barnetik gogoa atera eta kirolean hasteak? Ikusiko duzu zeinen ondo sentituko zaren.


Maria Luisa Gail (38 urte, Donibane). Ez nekien martxan zenik. Urteak dira horretaz ari zirela, baina ez nekien jarri zutenik. Bizilagunek ez dugu gustuko hornigailua hain gertu izatea. Iberdrolarekin eta San Markoseko arrastoekin nahikoa ez, eta orain hau.

inkesta

Manuel Ferrer (67 urte, Donibane). Baina martxan al da jada? Eta zeinen baimenarekin? Niri ez zait ondo iruditzen erregai hornigailua hor jartzea, ez zaielako herritarrei galdetu komenigarria den ala ez. Portuko Agintaritzak eta Udalak baimena eman badute, istripurik egotekotan, beraiena izango da ardura.

11:43

Manuel Marques Pereira (66 urte, Donibane). Nik uste dut ondo dagoela, beharrezkoa zelako. Ez da kutsakorra ez eta arriskutsua ere. Herriaren alde egiten den guztia ondo dagoela iruditzen zait.

25/3/09

Anselmo Colmenar (77 urte, Donibane). Nire ustez, erregai hornigailu hori ondo dago, txikia delako. Hornigailurik jarri ezean, hemengo ontzi txikiak nora joan behar dute erregaia hartzera? Ni hemen ondoan bizi naiz, Meipin, kontra dauden beste asko baino askoz ere gertuago. Kontua da inor ez gaudela ezerrekin konforme. Guza guztiek egiten digute traba.

Kontxi Ibargutxi (53 urte, Donibane). Ondo iruditzen zait. Portuan den bitartean, ez dut arazorik ikusten.

o035_on Pรกgina 1

Zer iruditzen zaizu Nabalaldean ontzientzako erregai hornigailua jarri izanak?

35


o036_on

19/3/09

19:11

Página 1

gizarteallarrugorritan

ENEKO SEIN Lemazaina

Oso harro nago sanjuandarra izateaz ”

E

Pasai Donibane-Koxtape. Etorriko al dira garai hobeak?

Aurten ongi ibiliko garelakoan gaude, arraunlari beteranoak etorri dira eta. Lehengo urtean talde gaztea osatu genuen. Beteranoen esperientziak on egingo digu. Kontxa. Arraunlari guztien ametsa?

Pasaitarra ala sanjuandarra. Zer zara lehenago?

Egia esan arraunlari guztien ametsa da Kontxan arraun egitea, baina hori lortzeko oso-oso ona izan behar du batek. Gure taldeari pixkat hobetzea falta zaiola uste dut, baina bide onetik goaz. Animo mutilak!

Sanjuandarra. Pasaitarra esanez gero Antxokoa naizela pentsatzen du jendeak, eta ni oso harro nago sanjuandarra izateaz. Astoak. Ordu asko ematen dituzu beraiekin. Zer dute ba?

Itsasoa eta mendia. Zure bi pasio. Baina zein duzu nahiago?

Festaz festa aritzen zara astoekin. Gozatzerik al da horrela?

tzen zaionez, niri modu batean kutsatu egin didala esan daiteke. Urte askotan horrela jarrai dezala.

Bai, asko. Festaz gozatzen dut, jai giroa gustuko dut, eta gainera gustuko ditudan animaliekin.

Abeltzaintza ikasteko asmoa duzu. Afizioa dena ofizio bilakatu nahiean?

Aitona. Irakasle eta lagun handia duzu bizitzan. Zer erakutsi dizu?

Bai. Oraindik Lizeoan nago ikasten, graduatua lortu nahiean. Lortuz gero, abeltzaintza ikasi nahiko nuke Zizurkilgo Fraisoron.

36

Aurreko urteko denboraldia ongi bukatu genuen, eta horregatik animatu naiz aurtengo denboraldi honetan parte hartzera.

Nik San Pedrokoen aurka ez daukat ezer, baina nahikoa lan daukat Donibanen arraunean aritzeko. Beste nonbaitera joan beharko banu, mendiko lanak aldera batera utzi beharko nituzke, eta hori ez litzaidake batere gustatuko.

neko Sein Rezola (Pasai Donibane,1992). Sanjuandar peto-petoa. Herrian sortu et a hazit akoa. Mendia, eta bereziki Jaizkibel maite ditu. Eta pasaitarra izanik, itsasoa ere, horregatik da Pasai Donibane-Koxtaperen lemazaina. Animaliak, eta bereziki astoak ik aragarri gust atzen zaizkio. Astoen kontura gainera festaz fest a aritzen da tx apela et a maoizko galtzak jantzita.

Nire bizitzan baserri munduan ikasitako gauza garrantzitsuenak berak erakutsitakoak dira. Garai bateko jai giroa ere asko gusta-

Arrauna. Zer moduz ‘Erreka’ren lemazain lanetan?

Sanpedrotarra. Eta ‘Libia’-ren lemazain izateko deituko balizute?

Testua: Iker Vidal Argazkia: Olatz Mitxelena

Maitasuna ematen didate animaliek, eta bereziki astoak oso maitakorrak dira, nahiz eta egoskorrak direla esan ohi den. Eguna bukatzerako beraiekin ordu asko pasatzen ditudan arren, beraiekin nagoenean orduak minutuak bailiran pasatzen zaizkit.

egin eta orduz geroztik, han nabil.

Txapela eta maoizko galtzak. Janzteko konbinazio bikaina al dira?

Bai, izan daitekeen arroparik erosoena baita ere. Abarkak ere oso gustuko ditut, baina, arropa horiek ikastolatik ateratakoan jantzi ohi ditut, eguneko lanetarako. Itsasoa duzu beste afizio. Nola hasi zinen arraunean?

Sanpedrotar bat etorri zitzaidan etxera bila, ea hurrengo egunean patroi lanetara joango nitzen galdezka. Baietz esan nion eta uretara ateratzeko entrenadoreak fitxa behar zela esan zidan. Fitxa

Mendia, zalantzarik gabe. Argi dago mendia dela nire pasioa, arrauna niretzako zaletasuna da, nahiz eta arraunak azkenerako pixka bat engantxatzen duen. Azkena. Kanpo kaia. Ba al du lekua Jaizkibelen?

Ez. Horrek gure Jaizkibel mendia hondatuko luke, eta hori egiteko beste mendietako hainbat harrobi puskatu beharko dituzte. Horrek kalteak baino sortuko ez dituela pentsatzen dut, eta azkenerako gure inguruko mendi guztiak txikituko ditugu. Horrek gainera animalien munduari kalte handiak eragingo dizkio.


o037_on

17/3/09

18:30

Página 1

sormenajakiteko

Kritika

‘AL-AL’ proiektua: ALkimiaren ALdarrikapena Oier Guillan (Errenteria-Orereta) Allende Arnaizek eta Alvaro Ledesmak sortutako ‘Penelope’ ikus-entzunezkoaren kritika egin du Mikelazulo Kultur Elkarteko Oier Guillanek. Sortzaileek ‘AL-AL’ izendatu duten elkarlanaren baitako hirugarren lana da oraintsu aurkeztu dutena.

llende Arnaizek eta Alvaro Ledesmak osatu dute elkarlanean oinarritutako AlAl izeneko proiektua. Horren lekuko Mikelazulo Kultur Elkartean hilero egiten den Piezak ekimenaren barruan berriki aurkeztu duten lan berria: Penelope ikus-entzunezkoa. Eseriko zara aulkian, itzaliko dira argiak. Pantailan « Penelope» irakurtzearekin batera saltoka etorriko zaizkizu hitzak, gogoetak eta hariak burura. Mito ezaguna delako Peneloperena, zain dagoen emakumearen irudi erreal bezain soberan erabilia. Baina bestelako Penelope bat topatuko duzu oraingoan. Penelope honek ez die aurreiritziei eta gehiegizko arrazonamenduei tarterik utziko. Funtsean Allende Arnaizen irudia eta Alvaro Ledesmaren musika elkartzen ditu proiektu honek. Orain arte hiru lanekin osatu dute Al-Al deitu duten elkarlana, eta abian da laugarrena. Penelope bigarrena da segida horretan. Ledesma izatez sortzaile polifazetikoa da, eskultorea izaki, ez dio uko egiten ez pinturari, ez irudiari, ez oholtza gaineko lanari eta ez musikari ere. Bere ibilbidean berriki ezagutu du musikaren lilura, pianoa eta biolina bidelagun intuizioz jotzen hasi ostean ekin dio musika eskolara joateari. Arnaizek berriz irudiak biltzeko eta begiradarekin birsortzeko duen gaitasuna erakutsi izan du bere diseinuetan, erakusketetan eta sormen bideoetan, orrialde honen buruan eskaintzen dizuegun bloga horren lekuko.

A

IRUDITIK MUSIKARA BIDAIA. Ledesmak eta Arnaizek joan-etorriko proiektu bat sortu dute ikus-entzunezko sorta honen bueltan. Batzuetan Allendek irudi batzuk prestatu eta Ledesmak horren gainean musika sortzen du. Besteetan alderantziz, Ledesmaren musikaren gainean luzatzen dio Arnaizek begia munduari. Otsailaren azken ostiralean Mikelazulon ikusi ahal izan zen Penelope piezarekin kasu, iruditik musikara egin dute bidaia. Ortzimuga ikusten ahal da Penelope lanean. Olatuen errepika zorrotza, puntaduna, az-

lotura hausten dutenek soilik apurtzen duten musika, eta irrika. Eta zain egotea bera bilakatzen da garrantzitsu, barruko, eta Ulises galtzea desio dugu une batez, zain egoten jarraitzeko, olatuen ziztadari eta ortzimugari loturik jarraitzeko. Utikan, Ulises: ez zaitez itzuli.

LOTURAK ASKAPENARAKO BALIATU DAITEZKEELAKO. Eta horren ostean badatoz azalpenak, eta sentitutakoa egileen ahotik ere hitzez entzuteko aukera, horrela: «Bere etorkizuna erabakitzeko gaitasuna duen izaki bat aurkitu dezakegu lan honetan. Ezartzen zaizkion eginkizun eta mugen gainetik, isilean, erabakitzeko gaitasuna duena. Bere desirak eta helburuak, amarruen bidez bada ere, lortuko dituen izakia. Pentsaera independentea duen izakia, lotutako existentzia batean preso. Lotura hauetaz baliatuko den izaki buruargia bere nahia lortzeko. Itxarote aktibo bat bihurtzen du bere oraina, eginez eta deseginez. Bere etorkizunaren jabe izateko. Munduaren historian jaiotako eta hildako emakume ororen historia alegia, emakume bakarrean bilduta. Bere izena Penelope. Bere esentzia Karel». Elkarlan honen hurrenkeran hirugarren urratsa den Ez esan inori delako piezan Karel da, hain zuzen ere, protagonista. Irudien bidez, musikaren bidez. Guztiok sentitzen ahal dugun irrika izendaezinaren izena.

Loturak karra. Olatu bat munduan inork bizitako segundo bakoitzeko, inoren bizitzan galdutako segundo bat olatuko. Zain emandako segundoak, kasu. Izan ere, kaiaren ertzetik lotzen baitu begiradak ortzimuga. Badira urruntasun gertuan itsasontziak, baina batez ere ikusten duenaren gogoan baino ez dagoen barruko urruntasunak egiten dio min ikusleari. Musikak olatuei zorroztasuna ematen die, pianoaren bidez norberaren barruko taupadak bizkortuz eragiten du agian ahaztua dugun etorrera baten irrika. Bizitzan pasaeran direnek, ortzimugarekiko

Sortzaile hauen lanaren inguruan gehiago jakiteko eta bideoak ikusi ahal izateko, helbide hauetara jo dezakezue: www.allendearnaiz.

blogspot.com www.alvaroledesma.com www.myspace.com/ allendearnaiz www.myspace.com/ alvaroledesma 37


o038-039_on

23/3/09

13:44

Pรกgina 1

hileko irudia Pasaiakosegadah

25 urtera, 113 tiro hots gogoan eta inpunitatea nagusi Lehengo martxoaren 22an mende laurdena bete zen Espainiako Poliziak Donibanen Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide tiroz hil zituenetik. Gertaera hura gogoratzeko, herritar talde batek hainbat ekitaldi antolatu zituen 25. urteurrenarekin bat eginez Donibanen. Ertzaintzak, baina, galerazi egin zituen antolatutako guztiak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren azken orduko debekuari jarraiki. Goiz-goizetik Donibane hartu zuten ertzainek ekitaldi guztiak galerazteko helburuz, airez, mendiz, nahiz itsasoz. Zorionez, ordea, debekuek ez dute oroimena ezabatzerik. Komando Autonomo Antikapitalistetako Rafael Delas 'Txapas' eta Jose Maria Izura 'Pelu' iruinsemeak eta Dionisio Aizpuru 'Kurro' eta Pedro Mari Isart 'Pelitxo' azpeitiarrak hil zituzten 1984ko martxoaren 22 hartan. Oraindik ez dute inor zigortu hilketa haiengatik. Kasua hiru aldiz itxi dute, orain berriro zabaldu duten arren. Argazkia: Nagore Vega.

38


o038-039_on

23/3/09

13:44

Pรกgina 2

hileko irudia Pasaiakosegadah

39


o040_on

19/2/09

19:26

Pรกgina 1


o041_on

19/2/09

19:19

Pรกgina 1


o042_on

24/3/09

14:11

Página 1

azken balada Sagardotegi garaiak eman die oraingoan hausnarketarako aitzakia Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Exteban Martiarena bertsolariei. Txotx eta txotx artean, koplaka aritu dira.

Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde Exteban Martiarena

Sagardotegia, kultur ondarea ala negozioa?

A

r ka i t z Oiartzab a l , ‘ X a m o a ’.

dik. Saardoteyak prozesu bat ber tteken bezelaxe...

Izan leikek, izan leikek. S aardoteyana argi ziok, biño hoi denek onartuko ttek hala dukela, komeni ziokenak ezik, ta joten segiko yeu gaña. Bertsolaritzana... enikek esango molde berdiñakin itten ai gattukenik datorren belaunaldiya, zeoze sakonuo ikusten dit horren atzetik,eta pertsonan izaerakin lotzen dit nik bintzat. Dena ez duk txuiya eo beltza, eta pertsonan izaerak ere ettuk denak hain estremuk, hasieratik identifikatzeko moukuk. Hoi bai, baloriak inkulkatzen ttiyeu, ta balore hoik denanatzat igualak ttuk. Hoi martxan jartzia duk biria, ta bakotxak be prozesua ber

Bai mote , Etxebeltzako paeta zarrak hitzeingo balute... Leno, alletu ta, itxeko nausiyak,irrifar batekin, begita beituz, hie itxian yitzala adierazten ziken. Gaur, gehinak, irri bat nahi baduk, patu in ber duk, begita berrin, karterara beitzen ttek eta hie itxian eyozela, behin ta berriz, gogoarazten aitzen ttuk. Naturaltasuna naturalkei bilakatu duk. Laster belar artifiziala ta plastikozko arbola jarriko ttiztek atariyan. Plastikozko gizarte honen beste argazki bat . Portzierto, bertso munduare igualtxo ikusteit, geoz ta plastifikatuo, antinaturalago gabiltzak. Haurrak , bihatzakin silabak kon-

Exteban Martiarena.

tatuz, doinuik gabe, natural, natural itten ttek bertsua (kalitatezkua gañea). Argazki horrek biyotza puskatzen zik. Xam ,Txirritak bi argazkiyak ikusiko balittu... Ander Lizarralde.

Sardun kabiya izatetik, sardun industria izatea pasa ttuk asko ta asko. Nik sardoteyan gehien estimatzen ditena, gertutasuna duk, ta trato hotz ta garesti batekin urruti eoteuk hurbiltasuna. Ulertzen dit enpresa pribatuk ttukela, miño miña maten tzik ettekela hala saltzen, folklore ta ohitturan mozorrukin s altzen ttek, itturriyak lehortu itten ttuk ta pentsatzen dit, txotx ak e baietz.Barka zatela betiko tratun ta goxotasunin lanin ai dinak, dirutik aparte beste mundu bat badola uste tteken sardo ekoizlik. Oandik

Txemin barrikoteik bezelakoik etziok Exte? Arkaitz Oiartzabal, ‘Xamoa’.

Ni lengo aste arte saardotei bak arrea jon niñun, ta hua re tenporadaz kanpoa, launarteko barrikote bat izandu yun. Horretxek salbatzen tzik gue ottura autoktonua; esperantza pixar bat sumatu nin, ikusita nola 20 urtetik 60rako kuadrilla bat geundeken afaltzen, kantari, bertsot an... denak batea. Etzekit hoi gaur euneko gizartin nola ordaintzeuken, biño saardoteiko 30 eurotan sartzeuk guk bizittu genin hoi dena? € Z, € z Ander? Zakakena lotsatze omen duk, biño beti gue txanda izatia re... Exteban Martiarena.

Nik lotsa miño beste zerbatte sentitzeit:

Mala ostiya. Patrimoniyo kulturala dela sateuk , etzakit hala den , negoziyo mundiala dela esango nikek. Aurten bakar batea jon nak eta, erki pasa nin. Halare, gaur egungo gaztiak esaten tzuten bezela, sinmas. Jatetxe batea jon eta 30 euro patu ezkeo, janariya ta edariya aukeratzeko aukera izateuk. Alde erra ziok, Xam. Ander

Lizarralde.

«Lotsa sentittu nin kontua k arri ziutekenin» Hauxe komentau ziken lehengun laun batek sardoteitik bueltan. Asko patzin t a gaizki jatin amorraziyua eyun izan be lehenbiziko sensaziyua, hortik kontuk ate! Nonbatte, s ardoteya gue patrimoniyo kultural bezela sentitzen yau, t a auzo lots a ematen tziuk, besteek gaizki iñak.Txotx Exte!

TXOTX! 42


o043_on

19/2/09

19:21

Página 1

Eskura ezazu

HITZAren aterkia Harpidedunentzat: 15€

Salneurria: 18€

ESKAERA EGITEKO: deitu 943 34 03 30 telefonora edo bidali mezu bat oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera


o044_on

20/3/09

17:26

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.