o001_on
26/1/10
15:52
Pテ。gina 1
O ARSOALDEA N 2010eko urtarrila 63. zenbakia
ANDONI AGIRREGOMEZKORTA, UMOREAREN AURPEGIA GAZTAテ前KO AKTOREAK ETA AURKEZLEAK UMOREA DU LANABES
JANARI BANKUA Beharra dutenei elikagaia ziurtatzeko bidea
o002_on
25/1/10
14:59
Pรกgina 1
o003_on
25/1/10
20:31
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Noizbait zahartuko haiz!
B
idegorrian korrika. Eskuinetik. Aurrez aurre aiton zira grisduna. Ezkerretik. Nik nire baitan: baztertuko duk! Agurea, setati. Ez da baztertu. Beranduegi zast! Ia bota dut ibaira! Haserre orrua zaharrak. Nik eskuinetik nindoala. Isilik bera. Ezkerretik zihola berriro nik. «Arrazoi duk» berak. Isilik ni, izerditan. «Noizbait zahartuko haiz!», hark. Pentsakor ni. Buelta eman eta korrika jarraitu dut. Gaizki sentitu naiz hasieran, gertatua ulertu nahian. Bidegorrian bost pertsonatik bi ezkerretik joaten da eta ni ozpinduta nindoan. Agureak ordaindu du nire amorrua eta zer axola du ezkerretik ala eskuinetik?
Arauak hausten dituenaren zale naiz ni normalean, gustatzen zait ezberdin bizitzeko aukera dagoela pentsatzea. Baina, sarri elkarrekin bizi behar badugu, arauak jarraitzea komenigarria omen da, apokalipsia bestela! Pentsatu dut adinak ez duela gizon grisa justifikatzen, bidegorrian beharrean A-8 balego, malkoren bat botako zuen inork elizkizunetan, edo ertzainek igual atxilotu . Horrek zahartzaroaz pentsarazi dit eta inoiz adin horretara iritsiko banaiz, bidegorrian ezkerretik ibiltzea erabaki dut, zira gorriduna ni. Zer demontre.Gizarte puta honek adinduak baztertzea nahikoa ez eta gainera patiladun ki-
rolari iruzurtien lezioak jaso behar, hau duk mauka. Ni ziradun naizenean, makilkadaz baztertuko ditut gazte arautuak eta «noizbait ulertuko duk!» oihukatuko diet, inoiz hitz horien esanahiaz jabetuko diren esperantzaz. Adinak, urteek, denborak edo bizipenek jakintsu egiten dute bat. Eta egun jakitea, arauak baztertzea da. Zoritxarrez gorbatadunek eta togadunek ezartzen dizkigute bidezkoak ez diren arauak eta «baztertuko dituk!» pentsatuta ere, aurrez aurre izaten ditugu zira belzdunak setati, eskuinetik ala ezkerretik doazen pentsatu gabe.
iritzia
03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 63.a (2010eko urtarrila) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.000 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. Iñaki Berrio. Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
nagusia
Ibai Maritxalarren, Joxe Juan Ugalderen, Jon Mayaren, Ander Fernandezen eta Itziar Navarroren idatziak.
20 Andoni Agirregomezkorta. Telebistak eta publizitateak ezagun egin duten Gaztañoko bizilagunari elkarrizketa.
12 Elikagaien Bankua Bertako boluntarioen hitzetan, Oiartzunen egoitza duen Gipuzkoako Elikagaien Bankuari buruzko erreportajea.
31 AEB. Joseba Elizegik Ameriketako Estatu Batuetako parke nazionaletan ateratako argazkiak, Klik atalean.
20
31
12
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
25/1/10
14:56
Pรกgina 1
o005_on
20/1/10
15:39
Página 1
iritzia Puntua
Presa, sasi-beharrak eta negozioak okitan geratu dira «hi lasai, hurrengoan ikustean esango zioat!» eta gisakoak. Galde diezaiotela nire telefono mugikorrari ea zain egoteko patxadarik ba ote dudan. Neuk ere galdu nuen aspaldi. Gutxi batzuk dira, aurreko belaunaldietakoak gehienak, gehiegizko abiadura, presa eta sasi-beharren zurrunbiloan kateatu ez direnak. Gainerakook hortxe gabiltza, eta gustura ustez. Nondik datorren sarrerako hori? Ba… egia esango dizut. Berriki Ernio mendira egin dudan ibilalditxoan makinatutako ideiak dira. Gustura nindoan aldapa harritsuetan gora, mendian arinago ibiltzen nintzeneko garaiak gogoratuz. Gustura halere. Eta hara non ikusten dudan, mendian behera, mendizale bat telefonoz hizketan! Oarso tabernako Periko izan zen, mendian (Jaizkibelen), mugikorra eskuan zuela ikusi nuen aurrena. Urteak dira. Burutik eginda zegoela eta snob puntua zuela iritzi nion. Urte batzuetara, ordea, asko gara mendira telefono mugikorra eramaten dugunak. Badakizu… ezbeharren bat izanez gero, 112ra deitzeko… Baina ez horretarako soilik. Ernioko tontorretik sms-a bidali nion ordu berean Txindokin egokitu zen alabari. «Kaixo, muxu1 Ernioko tontorretik». Ondoren argazki sorta atera nuen. Orain dela urte batzuk ikaragarrizko balioa aitortzen zitzaion argazki bakar bati: «Badut nik halako eta halakoren argazki bat…». Gailurrera igo izanaren beroaldiak eraginda, ordea, hantxe aritu nintzen tontorrean atera honi, atera hari, atera besteari… Argazki kamera digital hauek kristorenak dira. Zenbat eta zenbat argazki egiteko aukera, eta zein azkar eta ondo! Hala gabiltza, dena kaptatu nahi horretan gure Diogenes sindrome partikularra sortzen. Beste bat. Iturriotzen autoa hartuta, etxerako bidean, AHTri buruzko albistea entzun nuen, RFF tren konpainiak mendebaldeko ibilbidea hautatu duela Ipar Euskal Herrirako, Basusarri eta Arrangoitzekoa. Ondoren, Donibane Lohizune, Ziburu, Urruña... Atzean geratu da, beraz, Iparraldeko hautetsi talde batek egungo trenbidea aprobetxatzeko plazaratu duen proposamena. Auzapezek AHTren alde egin dute.
T Joxe Juan Ugalde
Nonbait, abiaduraren fenomenoak berdin-berdin animatzen ditu alde guztietako agintari nagusiak. Harrigarria iruditzen zait, gero eta gehiago, minutu gutxi batzuk aurreratzeko, naturari horrenbesteko triskantza egitea. Eta etxerako bidean entzun nuen bestea, gobernuek ez dakitela zer egin A gripeari aurre egiteko ekoiztu eta erosi dituzten milioika txertoekin. Estatuan 37 milioi dosi erosi zituzten eta gehienak erabili gabe geratu dira. Bere garaian, konpainia farmazeutikoen negozioaz ohartarazi zuten iritzi kritikoenek; alegia, konpainia horiek azti eta abiadura handiz mugitu zirela, txerto horien kontura, historiako negozioak egiteko. Inork ez du esaten txerto kanpainaren porrot masiboa zergatik gertatu den. Inork ez du esaten txertoak zer nolako «bigarren mailako ondorioak» izan dituen. Baita heriotzak ere. Eta inork ez du esaten zergatik igaro den horren arin, ia-ia munduaren akabera zekarren gripea. Bai, arin.
BADA POLIKIAGO BIZITZERIK. Etxera etorrita, Ernioko argakiak ikusten hasita, ostra! Grundig telebista hondatzen hasi; erabat ez, baina, irudia estutzen. Berehala, telefono mugikorretik, «oye Aurelio… nada… pero si pudieses pasar lo antes posible.. ya sabes… sin tele… el Goenkale, el futbol, los informativos…». Ordu gutxi batzuetara etxera etorri zenean, Aurelio teknikoari bere lanaz galdetu nion, kixki guztiak telebista ikusten duenez, telebista konpontzaileek sekulako lanak izango zituzten ustean. Bai zera! «Esto está jodido tío, es más barato comprar una tele que repararla. Vamos de culo». Eta egia! Media Markt-eko katalogoan begiratuta, Aureliok kobratu zidana eta pittin bat gehiagorekin bazegoen itxurazko telebista. Ditxosozko abiadura eta kontsumoan ito beharra! Dena oraintxe bertan egin behar honetan, presari prestigioa aitortzen ari zaio egungo sistema; abiadurari aparteko balioa ematen. Akaso hori da negozioak egiteko formularik eraginkorrena: gauzak azkar eta kantitate handitan egitea. Ba da, bada, hor slow (poliki) izeneko mugimendu bat… slow is possible dioena.
HILEKO ESALDIA «Bizitzan bada abiadura handitzea baino gauza garrantzitsuagorik» (Gandhi).
05
o006_on
22/1/10
18:02
Pรกgina 1
o007_on
20/1/10
15:42
Página 1
artikuluairitzia
Koma
Kontrolik gabe rrepide batean gora doa Opel Corsa gorria. Barnean hogeita hamar urte inguruko tipoa. Ez dakigu ezer berari buruz, edonor izan liteke. Elektrizista edo gaizkilea. Opel Corsa gorri batean doala bakarrik dakigu (SS-5401-AT) eta hogeita hamar urte inguru eduki ditzakeela. Eta bizarra. Metraileta eskuan bidegurutze batean elektrizistak eta gaizkileak bereiztera jarri dituzten poliziak bezala. - ¿A dónde se dirige? - Coño, Mikel, arratsaldeon lehenengo, edo guardia zibilei edukazioa ere ahaztu zaizue. Guardia zibilak alde bietara begiratu du, gelditu dituzten autoetara, haietatik hamar bat metrotara aldenduta dituzten elektrizistengana, bere kide armatuengana. Lana soberan dute autoetako trasteen artean arakatzen. - Arratsaldeon bai, Julen. Nora zoaz? - Ba, herrira. Lanetik atera naiz eta haruntza noa, Iosunerekin geratu naiz. - Iosune? Ikastolakoa? - Bai, nolakoak diren gauzak, elkarrekin gabiltza duela hiru bat urte. - Iosunerekin zaudela? Baina... eman nortasun agiria eta atera autotik. - Benga Mikel, berandu nabil, eta zuk ezagutzen nauzu, Julen Toribio Zaldua. - Bai, ondo ezagutzen zaitut. Atera autotik eta etorri nirekin. Hogeitamar urte inguruko gizona, Julen, autotik irten eta poliziaren atzetik abiatu da. Honek itxaroteko keinu bat egin dio eta furgoneta batean sartu da. Segundo batzuen buruan polizia, Mikel, itzuli egin da, manga motzean, polizia itxura ematen zioten tramankulu guztiak utzita. Besotik heldu du Julen eta bide bazterrera eraman du, edukiontzi batzuen atzera, besteen bistatik ezkutatuta. - Baina zertan ari zara, Mikel? - En guardia! - Zer diozu, borrokan egin nahi duzu? Mesedez, ikastolan beti irabazten zintudan eta. - Adi! - Babua naizela uste al duzu? Ez naiz polizia bati jotzeko bezain inozoa. Mikelek ukabilkada zuzendu du Julenen aurpegira, baina honek mugimendu azkar batez saihestu du, eta segidan eskuineko paregabea eskaini dio Mikeli belarrian. Mikelek bi eskuak belarrira
E Ander Fernandez
eraman ditu, gero belauniko erori eta negarrez hasi da. Julenek eskuin eskua ezkerrekoaz estali du minez, eta polizia gizajoa begiratu du, bere aurrean belauniko. - Mikel... erotu al zara? Zein droga ostia ematen dizuete kuarteletan!? Negarrez ari al zara? - Bai! Min eman didazu! - Baina zu etorri zara eta borroka eske! - Ez duzu ezer ere ulertzen! Mikelek malko artean begiratu du Julen, lurretik altxa eta bere gainera bota da. Honek, bizkarrez erortzearekin batera, buelta erdia eman dio egoerari eta lurraren kontra ipini du Mikel. Horrela geratu dira minutu batzuez, arnas azkarrean biak. Hasieran Julenek gogor eutsi du besoetatik Mikel, baina hau pixkanaka lasaitzen doa, erlaxatzen, begietara elkar begiratzen diotela geratu diren arte. - Ondo gaude horrela, ezta? - Horrela, nola? - Horrela, elkarrekin. Jakingo bazenu noiztik itxaron dudan momentu hau. - A bai? Baina... baina hau ez da modua, Mikel. Gainera ni, ni Iosunerekin nago eta... - Bai, ulertzen dut. Ez zaitut joaten utziko musu bat eman arte. Julenek edukiontzietarantza begiratu du. Begiak itxi eta momentu batez pentsatu ondoren, Mikelen ezpainen gainean ipini ditu bereak. Honek bere besoak Julenen bizkarrean iltzatu ditu, eta musuari eutsi dio segundo batzuez. Musu sakon bat. Azkenean Julenek askatzea lortu du, eta altxa egin da. Ingurura begiratu du arropak astindu dituen bitartean. - Burutik jota zaude. Lanean ari zarela gainera, edo horregatik agian. - Burutik jota baina pozik. - Esaten ari nintzena, burutik jota. Joan naiteke? - Bai. - Eta nortasun agiria? - Hurrengo kontrolean itzuliko dizut. Julen errepiderantz abiatu da. Guardia zibila lurrean, ukalondoen gainean etzanda geratu da, zeru grisari begira. Hogeita hamar urte inguruko gizona Opel Corsa gorrian sartu da, eta autoa martxan jarri du. Bidegurutzea pasatu eta errepidean behera abiatu da. Atzeko eserlekuaren azpian paketea dago gordeta. Eta gidaria ez da elektrizista.
HILEKO ESALDIA «Errepide batean gora doa Opel Corsa gorria». 07
o008_on
20/1/10
15:44
PĂĄgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Zer berri? rtea hasi berri dugu eta aurtengoak zer ekarriko ote digun zain gaude. Eta, ekonomiari begiratuta, behintzat, badirudi aurtengoan, zaharrak berri. Bestela esanda, ez dirudi 2010 hau urte bikaina izango denik. Berria-n orain dela gutxi irakurri nuen ez dakit nongo finantza aztertzaileren batek bezeroei iaz 2009. urte berri zoriontsua opa beharrean, 2010. urte zoriontsua opa izan ziela, baina ez urtez nahastu zelako, baizik eta urte zoriontsua izango zenik espero ez zuelako. Bada, beharbada guk ere horrelako zerbait egin beharko genuke. Izan ere, badirudi 2010. urte honetan gurean oraindik ere krisiaren eraginak sufritzen jarraitu beharko dugula. Ziur aski beste herrialde batzuetan hasiko dira krisitik ateratzen eta hori, egia esan, ongi etorriko zaigu. Kontuan hartu behar dugu gure ekonomiako enpresa ugarik Europako herrialdeetara, (besteak beste Alemaniara eta Frantziara) asko esportatzen dutela eta horregatik, herrialde horien ekonomia suspertzen hasten bada, kanpo eskari horrek mesede egingo die hemengo enpresei, beren ekoizpenari eta enple-
U
Itziar Navarro
08
guari. Globalizazioari, hortaz, etekina aterako diogu ikuspegi horretatik. Zailagoa dirudi Espainiako merkatuaren egoerak, ez baita ikusten krisiak oraindik hondoa jo duen ala ez. Zalantzarik gabe, langabezia dagoen mailan egonda, jendeak ez du gastatzeko eta kontsumitzeko ez baliabiderik eta ez gogorik. Espainiako merkatuan saltzetik bizi diren enpresek aurten ere urte zaila izango dute, inbertsio publikoaren aukerak aprobetxatzen dituztenen kasuan izan ezik. Hain zuzen ere, azpiegituretan eta antzekoetan erakundeak egiten ari diren inbertsioek eraikuntzaren sektorearen krisia nolabait arintzen laguntzen dute. Baina, inbertsio horiek ere badituzte mugak eta Estatuak ezin du mugarik gabe zorpetu, etorkizuna erabat baldintzatzen arituko baita bestela. Horrela, aurtengo desio nagusia urtea lehenbailehen igarotzea izango da, ea hurrengorako egoera hobetzen hasten den eta lana sortzen den, krisi honen ondorio larrienari, lanik ezari, aurre egiteko.
o009_on
20/1/10
15:52
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Agustina Pontesta Garmendia (Lezo)
Ttikiak ere izan (ba)gara zken ON aldizkariak haserretu egin nau eta azalduko dizuet zergatia. Klandestinitateko ikastolei buruzko artikuluan Lezoko ikastola oso gainetik aipatzen duzuelako, lezoarrez aparte, argi denez oso lagun gutxik jakingo baitute Lezon ere Ikastola egon bazegoela hots, eraikin fisiko eta guzti, existitu izan zela herrian bertan, Pasaia ikastolarekin elkartu zen arte. Ttikia izanagatik bailara honetako zaharrena da Lezoko ikastola, bere historiari erreparatzen badiogu. Hastapenean, 1915erako jada, Agustina Lizarazuren euskal eskola dugu, haurtzaindegi gisakoa eta lezoar euskaldun gehienak bertan ibilitakoak Miren Gezala barne, eta geroxeago Miren Gezalak irakasle titulua lortu ondoren 1930ean jada euskal eskola ireki eta gerra hasi arte behintzat, funtzionatu zuena. Eta gerra ondorengo zigor eta debeku garaiak pasa ondoren, Miren Gezalak erbestean jarraitzen zuenez Manuela Larreak ekin zion Agustina Lizarazuren haurtzaindegi gisako ekimenari, baina honek ere titulurik ez zuenez, hasieran bere etxean eta gero 1960an Kale Nagusiko lokal batean. Baina honek ere titulurik ez zuenez Don Inazio Esnal apaizaren laguntza jaso zuen. Euskal kulturaren berpizte
A
garaia zen. Abertzale eta euskaltzaleen semealabak izango ziren hasieran ikastolara joaten hasi zirenak, gero erdaldunenak eta horrela piskanaka handitzen joan zen arte. Irakasle beharrak ere nabariak ziren zeren eta magisteritza titulua zuen irakaslegoak beste eskoletara jotzen baitzuen karrera bukatu orduko, Ikastolaren etorkizuna zalantzan ikusten zuten nonbait eta horretxegatik tituludunak aurkitzea oso zaila zen eta Lezoko gurasoek orduan Nafarroara jo zuten, Lekarotzera hain zuzen, eta bertatik etorri zen lehendabiziko irakasle (Mª Karmen Goñi) tituluduna honek urtebete besterik ez bazuen egin ere. Baina haurren kopurua hazten zihoan heinean leku eskasia nabaria zen, eta gurasoen borrokari esker, Lezoaundi edo Markeseneko lurretan egoitza erosoagoa eraikitzea lortu zenean, aurreko bi andereñoak alde eginak zirenez, Lezoaundi eraikinean hasi ginenak Don Inazio, Asun Larrea eta ni neu izan ginen 1960ko hamarkadan hasi ginenak eta 1970etik aurrera etorriko ziren beste irakasle andana, azkenik 1975-76ean Pasaiako ikastolarekin bat egin eta Pasaia-Lezo lizeoa bilakatu zen arte. Eta omenaldiari dagokionez zerbait nabarmendu behar baldin bada garai hartaz, eta inork merezi badu omenaldirik ikastola bultza-
tzen aritu zen herri osoa da omendu behar litzatekeena. Batetik, gurasoak, euren altxorrik preziatuena (seme-alabak) gure esku utzi zituztelako jakin gabe zer nolako jarraipena izango zuen ikastolak; bestalde, nola ahaztu inguruan genituen herritar laguntzaile haiek guztiaak, lanerako beti prest zeudenak, azken finean auzolanik izan bada, Ikastola abian jartzearena izan da eredurik garbiena, bakoitzak ahal zuena edota zekiena aportatu izan baitu, hori bai, gogotik lan eginez noski¡ helburu argi eta garbiari jarraituz, hau da, herri bezala dagokigun euskal hezkuntza nazionalaren alde eginez. Eta helburu hura oraindik lortzeke dugunez, berrogeita hamargarren urtebetetzea ospatu nahi dugu handikiro Lezon, eta zer hobeto haur ttikientzako Ikastola bat eraikiz baino? Horrela, hain garrantsizkoa izan genuen espazioa berreskuratzeaz gain, herrian bertan heziz eta herrian garatuz, herrigintzan partaide bilakatuz. Baina herri ttikiok handi bilaka gaitezen guztion laguntza eta babesaren beharrean aurkitzen gara, horretarako izango da hain zuzen heldu den KILOMETROAK 10, Lezok bere ikastola berreskuratzeko, alegia. Guztion artean lortu dugu.
hONa
Elurra eta hitza lur maluten arrastoa burutik kentzen nabilela oroitu didate nire txanda heldu dela; alegia, bi egun ditudala testu hau entregatzeko. Ordenagailu aurrean jarri, eta oraindik behatzak ezin martxan jarri nabil. Hotz-hotz eginda daude, eta elur malutak kaleak zuritzen hasiak dira. Gaur iloba bat poz-pozik etorri zaigu bisita egitera. Elur bola bat eskuan duela igo ditu etxera arteko lau solairuak. Izebari bola eman eta leihotik behera bota dute. Baina segidan ikastolara joan da. Ez zen sarritan gertatzen, baina aldiro-aldiro elur ekaitzariren bat izaten genuen txikitan. Eta geratzen ginen ikastolara joan ezinik, eta irteten ginen kalera bolak jaurtitzera eta plastiko gainean maldan behera aritzera. Horrelako egunen bat hartuko nuke orain ere gustura. Etxeko goxoan, bueltatxo bat eman, bola ba-
E
tzuk jaurti eta argazki batzuk atera… Baina ezin; hainbeste teknología, hainbeste aurrerapen… eta ezin elur txuriaren egun majikoez gozatu. Eta ezin ere Oarsoaldeko Hitza egunero dastatu. Ulertuaz krisi ekonomikoa eta ulertuaz aldaketaren arrazoiak… Pena ematen dit hitza egunero ez jasotzeak. Hasierako ahalegin guztiak, atezateko deiak, batzarrak, lortutako oihartzuna eta erreferentzialtasunak… Proiektuak merezi du eta herritarrok merezi dugu. Pentsa dezagun bide-zuloa txiki-txikia dela, eta hitza egunero (edo ia) etxean daukagula. Pentsa dezagun kaleak txuri geratzen direla eta OParsoaldeko Hitzan ikusiko ditugula eskualdeko argazki ederrak, igandea izanda ere. Ez litzateke albiste txarra.
Jon Maya
09
o010-011_on
20/1/10
16:33
Página 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Portua spaldian ez nuen gaia ateratzen baina, zuzenki edo zeharka, Buen jaunak beti lortzen du paperean agertzea. Baga: Urte amaieran irakurri ahal izan genuen Portuko Agintaritzak 5000 euro baino gehiago xahutu zituela Administrazio Kontseiluko kideei Gabonetako otarre bereziak oparitzeko. Diru publikoarekin erraz egin daiteke hori. Biga: Zertarako arrantzarako lonja berria, armadore batek hamar tona arrain oparitu berri baditu, arrainaren prezio baxua dela eta? Higa: Buen jaunari Herreran Donostiako Parke Teknologikoaren bigarren zatia eraikitzea bururatu omen zaio orain (Pasaiako Udala aintzat hartu gabe, noski). Bai, hori da Hernaniko Galarreta inguruan egin behar omen dutena, eta Irunek ere bereganatu nahi duena… Laga: Buenavista eta Molinao inguruan eraiki behar zituzten pabilioietan aldaketak aurreikusi eta horiek eraikitzeko lanak esleitu dituzte. Eta bitartean, Kaputxinoak inguruan dagoen txatarrak kea dariola jarraitzen du abendutik…
A
Berri mazedonia 0 urte bete dira 1980ko urtarrilaren 16an BVE Batallon Vasco Españolek Karlos Saldise sanjuandar-lezoarra hil zuenetik. Saldisek herriarekiko erakutsi zuen konpromisoa eskertzeko eta egungo egoera salatzeko, manifestazioa eta ekitaldia deitu zituen AAMak… Oiartzungo Alcampoko langileak lan baldintzak salatzeko mobilizazioekin jarraitzen dute, aldiz, Sobrinos de Camara enpresakoek akordioa lortu dute eta greba bertan behera uztea erabaki dute… Errenteriak badu pasa den abenduaren 18tik behi esnea eskuratzeko makina Xabier Olaskoaga plazan. Nahiko arrakastatsua izaten ari da, gainera… Trintxer-
3
10
o010-011_on
20/1/10
16:34
Página 2
sakONduziritzia
Mogambo Epaitegiak 010.ak urte beroa dakarkigu epaitegietan. Egunkaria-ren kontrako epaiket a amaitut a egongo da ziurrenik hitz hauek irakurtzen dituzuenerako. Hala ere, litekeena da helegiteen ondorioz hainbat denboraz luzatzea dagoeneko zazpi urte daramatzan auzia. Bidegabekeriekin jarraituz, Udalbiltzaren aurkako epaiketa izango da aurki. Eskualdeko hainbat hautetsi daude auzipetuta. Ez dugu, baina, hor utziko. Egunotan, fiskaltzak hamazazpi gazterentzako 136 urteko zigorra eskatu du, Segi gazte erakundeko partaide direlakoan, eta eskualdean gertaturiko hainbat erasoekin zerikusia dutela leporatuta. Ez dugu ahaztu behar eskualdeko Joseba Agudo abokatuaren egoera ere…
2
erren geratu zen pasa den hileko rock gogorraren nire aldeko apologia. Horregatik, akatsak zuzentzea ona dela iruditzen zaidalako, Mogambo aretoan maiz egiten dituzten festibalak ekarri nahi ditut lerro hauetara. Lan itzela burutzen dute Mogamboko lagunek musika gogorraren, eta ez hain gogorraren gainean, hain ezagunak ez diren bertako eta nazioarteko taldeei haien lana aurkezteko aukera emanez. Era berean, Oiartzungo Iurritan Metal Norte Fest 2010 jaialdia antolatu zuten; bi saiotan hamar taldek hartu zuten parte. Erakundeen aldetik krisiaren aitzakiarekin laguntzak murrizten ari diren heinean (Gaztemaniak! kasu) Metal Norte Fest ekimenak metal mota ezberdinak jorratzen dituzten taldeen arteko lankidetza bultzatu nahi du. Gezurra badirudi ere, hau ere kultura baita.
H
pe-Illunbe Arraun Elkarteak eta Pasaia Kayak-ek lokal berria izango dute Pasaiako Portuan; azkenean lortu dute, eta uda baino lehen estreinatuko dute. On egin!... Donibane eta Bonantza kaleetako azpiegiturak (elektrizitate kableak, telefono kableak, ur zikinen hodiak eta gas hodiak, besteak beste) lurpean jartzeko egitasmoaz azalpenak emango dizkie Udalak bertako bizilagunei… J.A.Areta Goñi Juxe argazkilari Errenteriarrak bere irudiekin erakusketa interesgarria aurkeztu du Donostiako Okendo Kultur Etxean, eta martxoaren 3ra arte jarrita egongo da… 11
o012-015_on
22/1/10
18:20
PĂĄgina 1
elkartasunanagusia
GEHIEGIKERIAK ELKARTASUN BILAKATZEKO
BANKUA
Merkatalgune handiek saldu ezin dituzten elikagaiak bildu eta horiek beharra dutenen artean banatzen ditu Gipuzkoako Elikagaien Bankuak. Oiartzunen du egoitza, eta boluntarioak ditu arima. Testuak: Olatz Mitxelena 12
Argazkiak: IĂąaki Berrio
o012-015_on
22/1/10
18:21
PĂĄgina 2
elkartasunanagusia oizeko 11:00ak. Oiartzungo Lanbarren industrialdean, ospe handiko altzari merkatalgunearen ondoan, biltegi oso berezia dago. Han hamar lagun inguru lanean. Isilik. Norbere kasara. Apaletan, elikagaiak pĂŹlatuta; hemen esnekiak, han past a, beste aldean kafea eta galletak... Elikagaiak sailkatzen dihardute hainbat lagunek; beste batzuk zamalanetan, elikagaien banaketa prestazen; bada iritsi berri diren elikagaiak gainbegiratzen ari denik ere, iraungitze datari erreparatut a, den-dena egoera onean dagoela ziurtatzen... Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Oiartzungo Lanbarren industrialdean du egoitza, baina inork gutxik du haren berri. Isilpekoa da han egunero lanean aritzen diren boluntarioen lana, oihartzun gutxi duen horietakoa. Aitzitik, eskertzeko modukoa da ahalegina. Kontsumo gizarteak gaindosian ekoiztutako janaria jaso eta behar duten horiei helarazten diete, borondatez, inori trukean ezer eskatu gabe.
G
gabe ematen dituztenak. Inolako arazorik gabe kontsumitu daitezkeen produktuak dira guztiak, baina merkatuan irtenbiderik ez dutenak. Halaber, Gipuzkoako enpresetatik eta Espainiako Estatuko beste banku batzuetatik jasotakoaz gain, Gipuzkoako Bankuak Europako Batasunetik datozen elikagaiak kudeatzeko eta bana-
tzeko ardura du. Gipuzkoako Elikagaien Bankuak sortuz geroztik du Oiartzunen egoitza. Gaur egun Lanbarrengo industrialdean dagoen arren, aurretik Talaia industrialdean zegoen. Azpiegiturak egokiagoak zirelako lekualdatu ziren Lanbarrenera, orain dela hiru urte. Xede baten inguruan bildu ziren 1990. hamarkadan Gipuz-
koako Elikagaien Bankua sortu zuten boluntarioak: Elikagaiak xahutzea saihestea.
BOLUNTARIOEN ELKARTASUNARI ESKER. Gipuzkoako Elikagaien Bankuko kide Jose Ignacio Sanchez duela hiru urtetik ari da boluntario Bankuan, erretiratu zenez geroztik, baina askoz lehenagotik zuen lan
IA HAMABOST URTE ELIKAGAIAK PI LATZ E N . Elik agaien Bankua ofizialki 1997ko urriaren 3an eratu zuten. Boluntarioen lana du oinarri eta Gipuzkoan elikagaiak bildu eta doan banatzea du xede. Euskadiko Federazioa eta Espainiakoa osatzen duten beste bankuekin ere trukatzen dituzte elikagaiak, banku bakoitzak dituen beharren eta egoeraren arabera. Hamabost boluntario dituzte, eguneroko gauzez arduratzen direnak. Elikagaiak, gehienbat, ekoizleek ematen dituzte. Gainera, beste enpresa eta erakunde batzuk ere kanpaina puntualetan parte hartzen dute. Horrez gain, hainbat zerbitzu jasotzen dituzte beste enpresa batzuetatik, eta emaile zerrendan elik agaien ekoizle eta banatzaile asko sar daitezke, soberan dituzten produktuak doan eta garraio kosturik 13
o012-015_on
22/1/10
18:21
Página 3
elkartasunanagusia
horrekin harremana, Intxaurrondoko parrokiako kide gisa, hango behartsuei banatzen baitzien ordurako janaria. Gaur egun hamabost boluntario inguru ari dira Bankuan lanean. «Gutxi dira. Gehiago behar ditugu», gehitu du Sanchezek. Boluntarioak topatzea egunetik egunera zailagoa dela dio. Bankuaren egunorokoaz galdetuta argi azaldu du nola antolatzen diren: «Beren elikagaiak ematen dizkiguten Gipuzkoako enpresetara joaten gara elikagaiak jasotzera, eta ondoren banatu egiten ditugu. Horrez gain, merkatalgune handietan kanpaina bat egiten dugu urtero, elikagaiak biltzeko, eta horrekin gutxi gorabehera, urtean zehar banatzeko behar duguna biltzen dugu». Une honetan Gipuzkoako 140 instituzioetara banatzen dituzte elikagaiak. Zenbaki zehatza jakiterik ez badago ere, Sanchezen arabera, elikagaiak beharrezko 14
dituzten 15.000 lagun inguru daude erakunde eta elkarte horietan.
BILAKAERA. Hasierako urteetan elikagaiak biltzea gehiago kostatzen zitzaiela gogoan du Sanchezek, baina urteak igaro ahala kopurua handituz joan zela eman du aditzera. Azken urteetan elikagaien kopurua nahiko egonkortu dela dio, iaz arte: «2009. urtean janariak gaina hartu digu. Elikagai kopuru ikaragarri handia bildu dugu, eta ahal den moduan ari gara horiek banatzen. Lan k arga handia dugu orain». Elikagai gehiago biltzearen arrazoi nagusiak bi dira Sanchezen arabera: «Merkatalguneek elikagai gehiago eman dituzte eta lehen elikagaiak ematen ez zituzten hainbat enpresa hasi dira ematen». Krisiak jendartea gehiago sentsibilizatu omen du nonbait. Hala eta guztiz ere, biltzen den
elikagai kopurua ez da inola ere dagoen beharra asetzeko adinakoa. «Beharrak ez dira inondik inora estaltzen. Guk ekarpen txikia baino ez dugu egiten», dio uste osoz Sanchezek. Erakundeen inplikazio handiagoa ezinbestekoa dela uste du berak: «Hemen, esaterako, Gipuzkoako Foru Aldundiak inplikazio handia du, baita hainbat udalek ere, baina gutxi dira». Badira Gipuzkoan elikagaiak biltzeko zentroak dituzten udalak. Gipuzkoako Elikagaien Bankuak zentro horietara bidaltzen ditu elikagaiak eta ondoren Udala da elikagai horiek banatzeko ardura hartzen duena. Oarsoaldean eta Donostialdean, ordea, ez da halako zerbitzurik ematen duen udalik. «Udalen inplikazioari begiratuta badirudi ez dagoela elikagaien beharra inguruan, baina gu ez gaude ados. Errealitatea da elikagaien behar handia dagoela, eta jende asko ari dela oso gaizki pasatzen», go-
gorarazi du Sanchezek. Oparotasunean ohituta, badirudi gugandik gertu pobrezia ez dela existitzen. Ikusi nahi ez, edo estali nahi den errealitatea da.
E Z KUTU KO E R R EALITATEA. Elikagaien Bankuan ari diren boluntarioek, ordea, badakite egi gordina oso bestelakoa dela. «Bada pobreziaren alde bat oso agerikoa, baina bada beste zati bat, ezkutuan, ikusezina. Nik badakit badela jende asko pentsio eta soldata eskasekin bizitzen. Ez dute diru nahikoa eta lotsa ematen die elikagai bila zentroetara jotzea. Oso gaizki pasatzen ari den jende asko dugu inguruan eta oso zaila da haiengana iristea. Ez dakit zeinek hartu beharko lukeen bere gain arazo honen ardura, baina ziurrenik udaletako gizarte zerbitzuen ardura beharko luke», dio Sanchezek. Elikagaien Bankura lanera joaten diren boluntarioek denetarik
o012-015_on
22/1/10
18:22
Página 4
elkartasunanagusia
egiten dute: «Bai elikagaiak jaso, baita bulegoan kontuak eraman ere». Unean uneko beharrei erantzuteko antolatzen dira, nahiz eta badiren eginkizun finkoak dituzten boluntarioak ere; biltegiko arduraduna edo kontuak eramaten dituena, kasu. Edonola ere, lan gehien dagoen tokian, -biltegianlaguntza behar denean denek laguntzen dute. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzekin finantzatzen dute Bankua, baita beste hainbat eragile pribatuen ekarpen ekonomikoari esker ere. Bertan boluntario izan nahi duenak, ateak zabalik ditu. Gogoa izatea nahikoa da. Hara joan eta bakoitzak bere aukeren arabera laguntzeko aukera du. «Inork ez dezala pentsa egun osoa hemen eman beharko duenik. Astean behin, bitan, egunero ordu bat... laguntza guztia beso zabalik hartuko dugu». Handia da elikagaien beharra,
Datua
700 MILA KILOTIK GORA. Iaz 700.000 kilogramo elikagai baino gehiago banatu zituen Gipuzkoako Elikagaien Bankuak. 145 erakunde eta jangela sozialekin elkarlanean, elikagaien beharra duten 14.500dik gora lagunengana iritsi ziren.
bai mundu zabalean, baita bertatik bertara ere, eta hala eta guztiz ere, egunero-egunero, elikagai piloa alferrik galtzen da.
JANARIA XAHUTZEN. «Zaila da irudikatzea zenbat elikagai galtzen den alferrik. Guk, jasotzen dugunaren baitan, kalkulatu egiten dugu zenbat geratzen
den jaso gabe elikagaiak ematen ez dituzten merkatalguneetan, eta galdetzen dugu: Hori guztia nora doa?... Uste dut Lapatxeko zabortegiak izango duela istorioren bat kontatzerik honen inguruan..», azaldu du Sanchezek.
AZKEN MINUTUKO AZOKA. Joan den uztailaren 1az geroztik Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Espainiako Estatuan aitzindaria den ekimena jarri du abian. Lehenengo aldiz, elikagai freskoak –fruta, berdura- eta iraungitze data laburra duten beste batzuk esnekiak eta opilgintza produktuak- biltzen ditu. Horrela, Mondragon Unibertsitateak Azken Minutuko Azoka izenarekin abian jarritako esperientzia pilotuarekin jarraitu dute, eta jateko egoera onean, baina merkaturatzeko moduan ez dauden elikagaiak kontsumorako banatzen dituzte, zabortegietan bukatu ez dezaten. Egin dituzten kalkuluen arabera, ekimen horri esker, erraz gal-
tzen diren 100.000 kilo elikagai banatuko dituzte urtero; horrelako ekimenik egongo ez balitz janari hori guztia zabortegira botako lukete. Erraz galtzen diren elikagaiak behar bezala kontserbatu eta kudeatze aldera, furgoneta hozkailua eta izozkailua ditu Bankuak. Elikagaiak jaso eta 24 orduko epean, Oiartzungo biltegira joaten diren erakundeetako ordezkarien artean banatzen dituzte, gerora Gipuzkoa osoan bana ditzaten. Garbera, Urbil eta Arcco merkataritza zentroetako Eroskik, Txingudiko Alcampok eta Oiartzungo Carrefour etxeek ematen dizkiete elikagaiak Gipuzkoako Elikagaien Bankuari, baita Unialcok ere. Banatu, beharra dutenekin lan egiten duen edozein elkarteri edo instituziori banatzen diete: «Berdin dio sinismenak, dituzten arazoak... Elikagaiak behar izatea beste baldintzarik ez dago». 15
o016-019_on
25/1/10
16:53
Pรกgina 1
nagusia historian
Garai bateko Pasaiako batelariak irudikatzean, irudi erromantikoa gailentzen da gehienen gogoan. Garai hura ikertu dutenek, ordea, baldintza gogorretan lan egiten zuten haragizko eta hezurrezko emakumeekin egin dute topo. Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Sigfrido Koch Arruti
BATELARIAK IDEALIZATUTAKO ESTEREOTIPOA BAINO GEHIAGO 16
o016-019_on
25/1/10
16:54
Página 2
historianagusia asaiako historiaren ikur, XVII. mendetik XX. mendera bitartean, badiaren alderik alde pertsonen eta merkatal gaien garraioaz arduratu ziren emakume arraunlariak dira batelariak. Bidaiari eta idazle askok erreparatu zieten, harriduraz, bertako batelariei, eta beraiek emandako testigantzengatik idealizatu egin da urteetan emakume arraunlari haien irudia. Gaia ikertu dutenek, aldiz, literatura lanetan deskribatutako oso bestelako errealitatearekin egin dute topo. Estereotipatutako irudi erromantikotik haratago, lan baldintza gogorretan lan egiten zuten emakumeak izan ziren batelariak. Ekonomian rol garrantzitsua izan zuten. Beren esku zegoen, ia monopolioan, pertsonen eta merkatal gaien garraioa, bai badiaren alde batetik bestera, eta baita portuan ainguraturik zeuden itsasontzien artean ere. Predikariak, armadako ofizialak, marinelak, errege familiako kideak... denek egin ohi zituzten bidaiak batelariekin Pasaiara iritsitakoan. Baina batelariak ez ziren pertsonen garraiora mugatu. Lan gogorrak egin ohi zituzten. Ontziak atoian eraman ohi zituzten, eta portuko merkatal gaien zamalanetan ere aritzen ziren. Jakina da, baita ere, Caracasko Konpainairen garaian, batelariak portuko bokaletik kanpora irten eta kontrabandoan aritzen zirela, eta Venezuelatik zetozen ontzietatik merkatal gaiak eskuratzen zituztela.
P
LAN BALDINTZA GOGORRAK Pertsonen garraioan ez ezik, merkatal gaien
zamalanetan, ontzien atoian, eta kontrabandoan aritzen ziren batelariak Literaturan batelarien gainean ageri den erreferentziarik zaharrena, Lope de Vegarena da, 1615. urtean idatzitakoa. Lope de Vegak «aingerutar izaki» gisa defenitu zituen. Marie Catherine Le Jumelena da, bestalde, batelariez emakume batek egindako lehen deskribapena, 1679. urtekoa. Deskribapena «erabat puztua» dela iritzio dio, ordea, Cantin ikerlariak,
batelariak badiaren inguruko etxe «pobre eta xumeetan» bizi zirela aitortzen duen arren, emakumeen deskribapena egiterakoan era guztietako luxuak aipatzen dituelako; beren janzkerari dagokionean, zein txalupen apaingarriei buruz ari denean... XVIII. mendean batelariak aipatzen dituen beste bidaiarietako bat da Burgoingeko (Frantziako) seme Esteban de Silhuette.
XIX. mendean, Wellingtongo dukeak (Erresuma Batua) ere aipatu zituen batelariak, Lesakan idatzi zuen eskutitz batean. Ordurako, baina, batelarien lanbidea gainbeheran zegoen, eta Wellingtongo dukeak ezbaian jarri zuen armamentuaren garraiorako emakumeen ahalmena. XIX. mendekoa da baita ere J. Mañe y Flaquer katalanak idatzitako El Oasis, viaje al pais de los
Luis Paret y Alcazarren Vista del Puerto de Pasajes olio pintura. Gaur egun Espainiako Erregearen Zarzuela Jauregian dago. Behean, pinturaren xehetasunak.
BATE LAR IAK, I DAZ LE E N ETA BIDAIARIEN ARABERA.
Gaia ikertu duen Rosa Maria Cantinen arabera, bi literatura obrek eragin dute, nagusiki, bateleren estereotipoa: Marie Catherine Le Jumelek idatzitako Viaje por España-k eta J. Mañe y Flaquerrek idatzitako El Oasis, viaje al pais de los fueros-ek. 17
o016-019_on
25/1/10
16:54
PĂĄgina 3
historianagusia
fueros. Cantinen arabera, Flaquerrek eman zuen deskripzio ÂŤpartzialaÂť da gaur egunera arte errepikatu egin dena. 1842. urtean, Breton de los Herrerosek La batelera de Pasajes izenburuko antzezlana estreinatu zuen Madrilen, arrakasta handiz eta aipatu lanean dohainez betetako emakume gisa irudikatu zituen batelerak. Victor Hugo izan da bateleren irudi estereotipatua sortu duen beste idazleetako bat. Baina, lan horietan guztietan zabaltzen den irudia, estereotipatutako irudia da. Emakume ederrak, indartsuak eta moralki zuzenak. Dohainez betetakoak, beraz. Aitzitik, ez zaio aipamenik egiten aurrera eramaten zuten lanaren gogortasunari ez eta lana aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoak ziren gaitasun fisikoei ere.
E MAKU M E E N
LANAR I BURUZ . Batelariak, Pasaiako
eta Errenteria-Oreretako emakumeak ziren, baita lezoarrak ere 18
(neurri txikiagoan bazen ere). Bidaiarien garraioaz ez ezik, zamalanez eta portuko materialen garraioaz arduratzen ziren. Harea,
karea, burdina.... oso lan gogorra zen emakume haiek egiten zutena. Aitzitik, idazle eta ikerlari gutxik erreparatu diote horri.
Uztailaren 31n, batelariei gorazarre Gaur egun Donibanen baino ez da gorde garai batean Pasaiako badian hain garrantzitsuak izan ziren emakume langile haien memoria. Uztailaren 31ean, San Inazio egunez, eta barrutiko Santio Jaien baitan, batelarien estropada eta desfilea antolatzen du urtero Yola Elkarteak. Ekimena urtetik urtera errotzen ari da, eta gero eta emakume gehiagok parte hartzen dute, bai desfilean, baita ondorengo batelen estropadan ere. Hamar bateletik gora osatu dituzte azken urteotan, eta desfilean 50 emakumetik gora ateratzen dira, guztiak batelari jantziak soinean. Gaur egungo batelarien estropadak, 1962. urtean du jatorria. Garai hartan Regata de seĂąoritas delakoa hasi ziren ospatzen Donibanen. Desfilea indartzen hasterako emakumeen estropada oso finkaturik zegoen barrutian. San Inazio eguneko ekimenek izan duten arrakasta jantzien kopuruan suma daiteke. Orain dela hiru hamarkada, batelarien 8-10 jantzi baino ez zeuden Pasaian, Udalarenak guztiak, eta horiek barrutiz barruti, danborradetan erabiltzen zituzten, jaietan. 1993. urtean Javier Berzosa Trintxerpeko apaizaren bultzadari esker, parrokiako garai hartako Gazte Taldeak bateleren 24 jantzi berri egin zituen. Azken urteetan, baina, San Inazio eguneko desfileak bultzatuta, Donibaneko emakume askok egin dute batelari jantzia, eta barrutian 100 bat jantzi inguru izango dira dagoeneko.
Rosa Maria Cantinek Errenteriako eta Pasaiako udaletako aktetan topatu zuen batelarien egitekoen inguruko informazioa, ordura arte argitaratu gabea. Akta horietan jasotako informazioari esker jakin da, batelarietako batzuk udalentzako lan egiten zutela, eta baita zerbitzuko zenbat kobratzen zuten ere. Gaur egun oraindik gertatu ohi den bezala, garai hartan ere, emakumeek gizonen erdia irabazten zuten lan berdina egiteagatik. Dirua, garraiatutako material kopuruaren arabera jasotzen zuten eta ez lan eguneko edota hileko soldata baten truke.
AITA KAPUTXI NOE N GARRAIOAREN ARDURA. Errenteria-Oreretan, 1613. urtean eraiki zuten Kaputxinoen komentua. Batelerak fraileen garraioaz arduratu ziren Kaputxinoak bertara etorri eta 1813. urtera arte (200 urtez, beraz). Kaputxinoen komentua Errenteria-Oreretan zegoen, Matxingo
o016-019_on
25/1/10
16:54
Pรกgina 4
historianagusia
deritzan inguruan, badiaren goialdean. Fraileek errenteriarrak zaindu eta Pasaiako portura iristen zen erret ontziteriaren kargu egin zitezen eraiki omen zuten Kaputxinoen komentua. Fraileek beren batelariak zituzten, eta haiekin joaten ziren badiaren alde batetik bestera, meza emateko, edo bestelako egitekoetara joateko. Kaputxinoen Komentua 1835. urtean erre zuten, I. Guda Karlistan.
XIX. MENDEA, HAZKUNDEARENA. Batelarien irabaziek XIX.mendean egin zuten gora, gerrarekin zerikusia zuten zerbitzuak eskaintzeagatik. XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan batelarien lanak elizarekin lotura handia izan zuen bezala -fraile eta predikatzaileak garraiatzen- XIX. mendean batelarien egitekoak armadarekin izan zuen zerikusi gehien. XIX. mendean gainbeheran hasi zen batelarien lanbidea. Garai horretan agertu zen lehen-
biziko gizona batelari lanetan, eta udaletako aktetan emakume txaluparien lan arloko aldarrikapenak topa daitezke, soldata igoerak eskatuz, edo etxeak konpontzeko laguntza eske. Gipuzkoako industrializazioak lehen pausoak ematearekin batera hasi zen bateleren kopurua gutxitzen. Pixkanaka joan zen kopurua gutxitzen, erabat desagertu arte. Itsaso zein lur garraiobideak hobetzen hasi ziren eta, era berean, emakumeak etxetik kanpo lan egitea gero eta okerrago ikusten hasi zen jendartea.
LITERATURAK ITXURALDATUTAKO IRUDIA. XVII. eta XVIII. mendeetan emakume askok egin zuten lan batelari gisa. Kopuru zehatza aipatzerik ez badago ere, kopurua handia behar zuen, ezin uler daitekeelako literaturan eta garaiko bidaiariengan lortu zuten oihartzuna. Zabaldu den irudi estereotipatuari -emakume ederrak eta ber-
tute moral handikoak- azaleratu ez den beste ikuspegia gehitu behar zaio. Izan ere, batelarien lana, lan gogorra zen, eta abilezia, indarra, eta arintasuna bezalako gaitasun fisikoak ezinbestekoak zituzten garraioan lan egin ahal izateko. Batelariek ekonomian rol garrantzitsua izan zuten garaiko ekonomian. Garraioaren monopolioa izan zuten, ia osotasunean, eta kontuan hartu behar da garai hartan Pasaiako portua trafiko handiko portua izan zela, inguruko porturik garrantzitsuena izan baitzen. Batelariak garraiatzen zituzten ontzien jabeak ziren. Asko udalen kargu aritu ziren lanean, eta ez soilik pertsonen garraiorako. Gerrak tartean, askotan bakarrik atera behar izan zituzten familiak aurrera, eta horregatik egiten zuten lan garraioan. Udaletarako eta itsas armadarako eskulan merkea ere izan ziren, eta horrek azal dezake, besteak beste, zergatik ziren emaku-
meak eta ez gizonak Pasaian garraioaz arduratzen zirenak. Bateleren ospeak bilakaera dezentekoa izan du 200 urteren buruan. Osperik handiena XVII. eta XVIII. mendeetan lortu zuten, baina, gainbeheran hasi zen XIX. mendean eta XX.mendearen hasieran. Literaturako hasierako erreferentzietan emakume gazteetaz eta ederretaz aritu ziren: XX. mendean, aldiz, emakume zahar gisa irudikatu zituzten, eta bada beren lanerako gaitasuna ezbaian jartzen duenik ere, batez ere, gerrari lotutako jardunetan. Euren ospearen gainbehera, gainbehera sozialarekin eta laboralarekin batera eman zen. Ia lau mendean zehar aritu ziren batelariak Pasaiako badian lanean.
Iturria: Bateleras de Pasajes. Rosa Maria Cantin. Cuadernos de Seccion. Historia-Geografia 23. 1995. p 55-89. Issn: 0212-6397. Donostia: Eusko Ikaskuntza.
19
o020-024_on
25/1/10
15:28
Página 1
nagusia ANDONI AGIRREGOMEZKORTA Aktorea eta telebistako aurkezlea
“
Nire lanbidea antzerkia da eta horixe da gustukoen dudan alorra” Testua: Ekaitz Arrieta Argazkiak: Iñaki Berrio
‘Vaya Semanita’ saioko aurkezlea gustura sentitzen da zeregin horretan, baita publizitatean ere, “antzeztearen antzekoa” delako
ndoni Agirregomezkorta (Donostia, 1971) telebistako aurpegi ezagunenetakoa da. Publizitatearen bidez ezagutarazi zuen bere burua, eta gaur egun, Euskal Telebistako (ETB) bigarren kateko Vaya Semanita saioaren aurkezle gisa dabil, bosgarren urtez jarraian. Gustura dabil zeregin horretan, baita Euskolegas telesailean aktore lanetan ere. Agenda estuan, tarte bat egin du ON-ekin hitz egiteko.
A
Telebistan ospea lortu aurretik antzerkian egin zenituen lehen urratsak. Nolakoak izan ziren?
Beti izan dut antzerkirako joera. Behin Ainhoa Aierbe aktorearekin topo egin nuen, Goenkale-n hastekoa zela aipatu zidan garai hartan, eta sekulako inbidia eman zidan. Lehenagotik ere horri buruz hitz egin genuen biok, eta antzerkiaren munduan sartzeko animatu ninduen. Gau horretan bertan agentzi bateko iragarki ikusi nuen, antzezpen ikastaroak eskaintzen zituena, izena eman nuen eta horrelakoa izan zen nire hasiera. Telebistan hasi aurretik enpresa batean egiten zenuen lan, hau da, langile arrunta bezala aritzen zinen. 20
Langile arrunta baino okerragoa nintzen: enkargatua edo arduraduna. Makilakadak leku guztietatik jasotzen dituzu, behetik eta goitik. Ondoren, irratian hasi zinen, telenobeletan pertsonaiak imitatzen...
Halako zerbait badago. Antzerki irakaslearekin batera irratinobela komiko bat prestatzen hasi ginen, garai hartako irratinobelen parodiak egiten genituen. Jendea imitatzea eta antzerkiaren mundua gustuko dituzu, beraz.
Komediarako erraztasuna daukat. Drama egin izan dut, eta gehiago egitea gustatuko litzaidake, baina, aurpegi komikoa daukat, eta gorputzak askotan eskatzen dit komedia egitea. Hala ere, ospea publizitatearen bidez lortu zenuen.
Azken finean, nire burua ezagutarazi nuen. Lehenengo iragarkia Euskal Irrati Telebistarako (EITB) egin nuen, euskarazko kanalak iragartzeko iragarkia izan zen. Hautaproba baterako deitu ninduten. Hautaproba egin, eta hautatu ninduten. Berehala, Keler garagardoaren iragarkia etorri zen, eta hori egin eta berehala hasi nintzen Vaya Semanita saioan.
o020-024_on
25/1/10
15:29
Pรกgina 2
hedabideak nagusia
21
o020-024_on
25/1/10
15:30
Página 3
hedabideak nagusia
”Epa”-rekin ezagun egin zinen. Kaletik oraindik “epa” esanez agurtzen zaituzte?
Bai, tarteka bai. Badira iragarki horretaz gogoratzen ez diren haur batzuk, eta “epa” esanez agurtzen naute kaletik. ‘Vaya Semanita’ aurkezteko esan zizutenean harriduraz hartu zenuen?
Bigarren denboraldian sartu nintzen Vaya Semanita-n eta jarraitzaile sutsua nintzen garai hartan. Oso ondo gogoratzen dut momentu hori: ni aurreko lanean nengoen eta programatik deitu zidaten beraiekin froga egiteko esanez. Miramonera joan nintzen (EITBk Donostian dituen estudioetara), eta telebistan ikusia nuen esketx bat egiteko eskatu zidaten. Oso urduri nengoen momentu horretan eta nire gusturako oso gaizki atera zitzaidan. Lan hori pikutara bota nuela sentituz atera nintzen frogatik. Hortik hiru egunetaram Miramonera joateko esanez deitu ninduten, hara joan 22
eta hurrengo egunean lanean hasiko nintzela esan zidaten. Nik esan nien beste lan bat neukala. Hurrengo egunean lanera joan eta arazo bat neukala eta eszedentzia behar nuela esan nien. Euskadiko Kutxa-ren iragarkietan ikusteko zaitugu orain. Zuretzako zer da Max-a?
Diru sarrera bat. Publizitatea niretzako dirua da, eta oso ondo ordaindua dago, beste gauza batzuekin konparatzen baldin baduzu. Azken finean, horrelako zerbait egitea ez dago gaizki. Max kontuaren kasuan, oso kanpaina originala iruditu zitzaidan, nire perfilarekin eta egiten dudan lanarekin bat zetorren eta gustukoa nuenez, onartu egin nuen. Zein alorretan aritzen zara gusturago?
Azkenean publizitatea ere antzezte lan bat, nire kasuan behintzat, eta hor ere oso gustura aritzen naiz. Finean, nire lanbidea antzerkia da eta horixe da gustukoen dudan alorra. Ez dakit beste
gauzak ondo edo gaizki egiten ditudan, baina uste dut hobekien egiten dudana dela. Honetan hasi aurretik, gustatzen zaizun horretan lan egitea loteria zela iruditzen zitzaidan, eta orain nire harridurarako konturatu naiz ezin dudala bizi beste ezer egiten. Adibide gisa: txori batek, kaiolatik kanpoko bizitza nolakoa den ikusten duenean, ez du kaiolara itzuli nahi izaten. Kasu honetan berdina da. Zein da ‘Vaya Semanita’ saioaren arrakastaren arrazoia?
Oso zaila da arrazoia zein den esatea. Uste dut bere garaian behar bat zegoela, inork ikusten ez zuen beharra zegoela. Euskal Herriko egoerari eta gatazkari irtenbide bat emateko beharra zegoen eta Vaya Semanita-k bere garaian irtenbidea ematen jakin zuen umorearen bitartez. Azkenean, zenbait etxeetan egiten zen umorea egin zen, baina kalean tabu modukoa zena. Oraindik hor mantentzen da, egoera asko al-
datu arren, momentu bakoitzari egokitzen jakin duelako batik bat. Ikusleak identifikatuta sentitzen dira umore mota horrekin eta hortxe dago gakoa. Zein da zure pertsonai kuttuna?
Garai batean Euskolegas-eko Patxi nuen gustuko. Orain bere bide propioa hartu dute Euskolegas-ekoek. Orain Lope de Urrutia gustatzen zait, Erdi Aroko pertsonaia. Antxon eta Maite ataleko tabernari homosexual bitxia ere gustuko dut. Aktore komikoek pertsonaia istrionikoak maite ditugu. Errealzale izanik, nolatan janzten dituzun hainbestetan Athletic-eko kamisetak eta galtzontzilloak?
Nire emaztea bilbotarra da eta nire seme zaharrena Bilbon jaiotakoa da. Gipuzkoa aldean, eta batez ere Donostia aldean, ez dago ondo ikusia esango dudana, baina Bilbon gustura ibiltzen naiz et a oso ondo trat atzen
o020-024_on
25/1/10
15:30
Página 4
hedabideak nagusia naute. Bilbotar eta athletic zale asko ezagutzen ditut eta ez dut alergiarik sentitzen Athletic-en kamiseta janzterakoan. Futbolzalea baino errealzalea naiz eta ez daukat anti sentimendu hori. ‘Euskolegas’ ere egiten duzu? Telebistan bizi al zara?
“
Ikusleak identifikatuta sentitzen dira ‘Vaya Semanita’-k egiten duen umore mota horrekin”
“
Elkarrizketak gero eta gusturago egiten ditut, baina ez da nik ikasi dudana eta kosta egiten zait”
Gustatzen zaizun lanean lan egiteak asko laguntzen du, baina egia esan, ordu asko dira eta gogorra egiten da. Noizbait telebist an programa komikoren bat ikusten duzunean, askotan esaten da: ‘Zein ondo pas atzen duten horiek!’. Ba, guri antzeko zerbait gertatzen zaigu, gustatzen zaigun horretan lan egiten dugulako eta umorea egiten dugulako. Baina badira egun batzuk, sukarrarekin, umore txarrez... zaudela eta etxera joateko gogoa daukazula, baina ezin duzula etxera joan. Hain gustura egiten ez duzun pertsonaiaren bat baduzu?
Ez da pertsonaia bat, baina elkarrizketzaile lana. Elkarrizketak gero eta gusturago egiten ditut,
baina ez da nik ikasi dudana eta kosta egiten zait. Zein da egin duzun elkarrizketarik zailena?
Izan da bat edo beste. Gure programak ez du aurrekonturik elkarrizketatuak ordaintzeko. Batzuetan, esaten duzu, ‘zer egingo ote du pertsonaia honek hemen?!’. Izen bat esango dizut: Jaime Peñafiel. Batzuetan ezin izaten da ezer atera, eta horiekin kosta egiten da zerbait ateratzea. Nieves Herrero, esaterako, oso ondo egon zen, eta Santi Rodriguez aktorearekin ere ondo pasatu nuen. Nolakoa izaten da zure egun bat?
Egun guztiak ez dira berdinak izaten. Grabazioa toki batean izan ala bestean, ezberdinak izateko dira egunak. Goizean goiz esnatu, denbora baldin badago gosaldu, eta Miramonera abiatu. Jantzi, makillatu eta grabatzera joan. Askotan itxaron behar izaten dugu, beste aktoreak grabatzen ari direlako.
23
o020-024_on
25/1/10
15:30
Página 5
hedabideak nagusia
“
Umore hori aldatzeko interes politikorik egongo balitz, hobe litzateke programa bertan behera uztea” Zein da, zuretzat, telebistako saiorik gogokoena?
Nire lanaz aparte, horiek ere ikusten ditudalako, gustatzen zaidan reality bakarrra El conquistador del fin del mundo da. Bestela, konpetentziak zer egiten duen ikustea ere gustatzen zait. Zure saioa ere ikusten duzu etxean?
Ez dut disfrutatzen. Nire lana nola egiten dudan begiratzen dut. Orain lasaiago eramaten dut, baina nire lehenengo bi urteetan programa bakoitza bi aldiz ikusten nuen, bideoan grabatuta. Orain ez nago hain tematuta. E ITBn izan diren aldaketek eragina izan dute zuen gidoietan eta esketxetan?
Momentuz ez dut halako aldaketarik nabaritu, eta gainera uste dut hanka sartuko genukeela aldatuko bagenu. Vaya Semanita ezaguna egin da ziria sartzen diolako edonori, eta egurra ematen diolako edonori. Umore hori aldatzeko interes politikorik egongo balitz, hobe litzateke programa bertan behera uztea. Azken finean, zuzendaritzak ez bagaitu botatzen, ikusleek botako gaituzte. Baina momentuz ez dut nabaritu halako ezer, eta ez dut espero ere, baina ez dakit zuzendaritzaren burutik zer pasatuko ote den. Siete kanalak ‘Vaya Semanita’-ko pakete bat erosi berri du, zuen esketxak igandeetan emateko asmoz. Arrakasta izango dutela uste al duzu?
Uste dut Espainiako Estatuan baditugula jarraitzaile asko, baita mundu zabalean ere, satelite bidez eta abar. Jarraitzaile gehiago izango dituen ala ez? Lurreko Telebista Digitalaren bidez jende gehiagorengana iristen da. Harrituta nago zenbat jendek ezagutu 24
“
Euskaraz eta gaztelaniaz egindako umoreak ez dira berdinak eta ikusleak ere ez”
eta ikusten duen Vaya Semantia. Batez ere kanpora ateratzen zarenean konturatzen zara zenbat jendek ikusten duen saioa. Horrelako saio batek euskaraz arrakastarik izango lukeela uste duzu?
Asko pozten naiz Wazemank hor egoteaz eta berriro bueltatzeaz. Uste dut beraiek ere bete-betean asmatu dutela egiten duten umorea egiterakoan. Uste dut euskaraz eta gaztelaniaz egindako umoreak ez direla berdinak eta ikusleak ere ez direla berdinak. Euskaraz egindakoa gaztelaniaz egitean, egon daiteke euskal publikoa gaztelaniaz egindakoa ulertzen duena, baina alderantziz ez dago halakorik. Euskaraz egiten duenak et a eusk araz bizi denak ohitura ezberdinak ditu, eta eguneroko bizitza ere ezberdina da. Gaztañon bizi izan zinen. Zein oroitzapen duzu Gaztañori buruz?
Oso ona. Gurasoen etxean bizi izan naizen bitartean Galtzarabordan bizi izan naiz, etxea erosi nuenean Gaztañon erosi nuen eta zortzi urte egin nituen bertan. Auzo zoragarria zen, eta espero dut horrela izaten jarraitzea. Azken urteetan sartu dizkiete etxebizitza berri batzuk eta auzoaren borondatearen aurka joan diren erabaki batzuk ere izan dira, baina iruditzen zait, Gaztañon bizilagunen artean dagoen giro hori, garai batean herrietan egoten zen giroa dela, baina galdu egin da gaur egun; batetik bestera lanpetuta ibiltzen garelako, besteak beste. Auzoko jaiak ere giro onean antolatzen ziren bizilagunen artean, zoragarria. Oso auzo txikia baina antolatzeko ahalmen handia duena.
o025_on
25/1/10
17:42
Página 1
gizarteallarrugorritan
SUBERRI PASCUAL Gaztegehituko koordinatzailea
“
Parekidetasunak aparteko garrantzia du Gehitun” Testua eta argazkia: Urko Etxebeste
tarekin nahasten ditu. Baina hala al da beti?
Egia da ondo moldatzen garela, komunean borroka asko ditugulako. Baina dena ez da festa. Lan asko eta asko egiten dugu, ikusten ez dena beharbada. Agian, Gehitu zerbait itxia bezala ikusten dute, ez dakit. Baina gu zabalik gaude, eta pertsona guztiek bezala, gauzak ondo eta gaizki egiten ditugu, eta noski, gure arteko eztabaidak ditugu. Gure mugimendua aniztasunaren munduan sartzen dugu, baina esparru horretan sexu jarreratik haratago dauden gai asko ere badaude. Aniztasuna gainera bizitzako esparru guztietan landu beharreko gaia da: hezkuntzan, osasunean, gazterian, inmigrazioan…
atarroarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko polts arekin egin du O Nekin elk arrizket a Suberri Pascualek (Errenteria-Orereta, 19 8 4). Azterketet an dago. Gaztegehituko koordinatzaile lana ikasketekin uztartzen du. Hitz egiten duen bitartean ideiak burura bor-bor etortzen zaizkiola nabaritzen zaio. Mila ideia dituela nabarmena da. Hala ere, erantzunetan ordenatua da, eta oso zuzena.
K
Suberri. Gehituko su berria al zara?
Beno, bai. Gaztegehituko kideak etorkizunean Gehituri indarra eman behar diogunak gara. Horregatik, elkarteko lanak nola kudeatu jakiteko hezi behar gara. Bizitasuna ere eman nahi diogu Gehituri, diskurtso propioarekin. Etorkizunera begira jarrita gaude, gazteen ikuspegitik aurre egiteko. Hala ere, adinean aurrera egin ahala zailagoa zait hori… Iñigo Lamarka izan zen Gehituko lehen lehendakaria. Zure burua Ararteko bezala ikusten al duzu?
Ez, ez. Ez dut burua zeregin horietan ikusten… Elkartean berria naiz, bi urte daramatzat, eta oraindik ere lan asko eta asko egin behar da. Iñigo Lamarka Ararteko izendatu izana sorpresa izan zen Gehitun, hasieran bere hutsunea nabaritu zen, baina ondorengoak etorri ziren eta lanari gogoz ekin zioten. Zentzu horretan, pareki-
Gay-trans-les-bisex mugimendua hiritar kontzeptuarekin ere lotzen da. Bere ingurune naturala urbanoa dela deritzo askok. Landa eremuan, zer?
detasunak aparteko garrantzia du Gehituko goi postuetan. Gaztea izatea eta sexu alorreko segurtasuna, kontrajarriak al dira?
Ez dira kontrajarriak, baina egia da ere batzuetan ero samar jokatzen dugula. Garai batean kondoia erabiltzeko kanpaina handiak egin zituzten; oso ezagunak izan ziren. Duela 30 urte inguru ezagutarazi zen gainera hiesa. Hezkuntza zentroetan kanpainak egin dira, baina informazio horren hizkuntza edo ideiak adierazteko modua helduei zuzenduta dago. Gu, hizkera hori gazteengana hurbiltzen saiatu gara, eta gainera, euskaraz material gutxi zegoe-
nez, hori guztia euskaraz egin dugu informazio gida baten bidez. Informazio eskematikoagoa eman dugu, bisualagoa, kalean erabiltzen den euskararekin. Hiesaren gaiarekin, gehiegi lasaitu al da jendea?
Baietz uste dut. Beharbada ahaztu egin dugu hiesa zer den eta zein ondorio ekartzen dituen. Aipatu dudan gidaren funtzioa ez da zer egin behar den esatea, baizik eta jokamolde zehatz batzuk izanez gero, zer gerta daitekeen helaraztea. Bakoitzak erabakiko du zer egin, noski. Jende askok gay-trans-lesbisex mugimendua aniztasunarekin, giro onarekin eta fes-
Gehitu Donostiako Egia auzoko garaje batean sortu zen. Hirigunetik ateratzen saiatu gara, Gipuzkoako herrietan ekimenak egiten, adibidez. Ikastetxeetara ere joaten gara, HDH izeneko hitzaldiak ematera (Hitz egin Dezagun Homosexualitateaz). Elkartearen jarduna ahalik eta zonalde gehienetara iristea nahi dugu. Gehitu bezalako elkarteak behar bat edo gabezia bat dagoenean sortzen dira. Noiz desagertuko da Gehitu?
Uste dugu noizbait desagertuko dela, hau da, gure eskubideak normaltasunez errespetatuko direla noizbait. Oraingoz, lanean jarraitzeko asmoa dugu. 25
o026-027_on
25/1/10
hileko irudia elurrah
26
17:51
Pรกgina 1
o026-027_on
25/1/10
17:51
Pรกgina 2
hileko irudia elurrah
Elurra Hilaren hasieran elurra iritsi zen eskualdera. Iragarrita zegoen, bai, baina gure herrietako kaleak hain aldatuta ikustea beti da zirraragarria. Hilaren 8tik 9rako gauean izan zen elur erauntsirik handiena, eta larunbatean, Oiartzungo, Lezoko, ErrenteriaOreretako eta Pasaiako mendiak eta zelaiak elurzalez bete ziren. Beste batzuei, lanean zeudenei batik bat, kalte egin zien elurrak, ordea. Askok alfonbra zuriarekin gozatu zuten. Irudia Lezokoa da, hilaren 9koa. Argazkia: Ikerne Zarate 27
o028_on
21/1/10
16:33
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21–Otsailak 19) Ez duzu sinesten denek polita zaudela esaten dizutenean. Agian bada sinesteko garaia eta zu ere polit sentitzeko garaia. Ingurukoek oso gutxitan esaten dituzte horrelakoak, beraz, aprobetxatu ezazu eta ez egin uko zarenari. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Hanka sartu duzu, baina beti bezala, ingurukoei irribarrea eragin diezu. Zoriontasuna daramazu beti alboan, eta ingurukoei zoriontasun hori transmititzen diezu. Ez galdu ezaugarri hori eta jarraitu zaren bezalakoa izaten. Aries.
(Martxoak 21–Apirilak 20). Zuretzako egun garrantzitsua dena gerturatzen ari da. Dena prest duzu dagoeneko. Baina gauza bat falta zaizu: lasai egotea. Zure urduritasunak egindako lan guztia zapuztu dezake. Kontuz, eta kontrola zaitez! Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Dena pikutara joan dela uste izatearekin ez zoaz inora. Egia da gauzak ez daudela lehen bezain ongi, baina horrek ez du esan nahi ezin dutela berriz lehengora itzuli. Hartu arnasa eta eduki konfiantza pixka bat zuregan, eta baita pertsona horrengan ere. Gemini. (Maiatzak 22–Ekainak 21).
28
Sendoa eta indartsua zarela pentsatu izan duzu beti. Baina momenturik garrantzitsuenean ez ezazu amore eman. Agian zure ingurukoen laguntza onartu beharko duzu. Ez izan horren harroa, eta utzi besteei zuri laguntzen. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Dena ongi ateratzeko esperantza ez duzu inoiz galtzen. Baina oraingoan huts egin du esperantza horrek eta dena hankaz gora atera zaizu. Lasai, laster aldatuko baita hori ere. Pazientzia pixka bat behar duzu eta horretarako ingurukoen beharra duzula onar ezazu. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Dona dona katona, sutondoan aitona, lepotik behera tuntuna… Bizitza jolasa balitz bezala hartu duzu, eta batzuetan hori egitea ona den arren, beste batzuetan kaltegarria izan daiteke, tartean jendearekin jolasten baituzu. Beraz, kontuz ibili jolas horiekin! Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Gabonak pasatu dira eta dagoeneko bada zure gorputzari begiradatxo bat emateko unea. Ez al zaizu iruditzen kirol pixka bat egitea komeni zaizula? Gabonetan jan duzun guztia nolabait bot a beharko duzu. Onena lagun batekin korri egitera joatea duzu.
Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Ai, neguko hotzak burua ere hoztu dizu. Ideiarik gabe geratu zara eta aspertu egiten zara neguan. Nabaritzen da zu udakoa zarela. Baina, aizu, jantzi berokia eta irten kalera, neguan ere jende artean berotuko zara eta! Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Beroa ari zuenean, kexatzen. Eta orain hotza eta elurrarekin ere kexuka. Zuk uste inguruak ulertzen zaituztela? Ez dago zu ulertuko zaituenik. Kexati hutsa zarela konturatu al zara? Bada, baduzu konturatzeko garaia eta ez zaitez hain kexatia izan. Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Denek bai diotenean, zuk ezetz. Eta denek ezetz diotenean, zuk baietz. Baina hori normala dela uste duzu? Izan zaitez ulerkorragoa eta ez pentsatu beti zuk duzula arrazoi. Ingurukoak haserretzera iritsiko zara azkenean, horrela jarraituz gero. Capricornius. (Abenduak 22–Urtarrilak 20). Gripea, hozkirriak, kalentura, anginak… denak hartzen dituzu zuk. Udaberria iristean alergiak ere izango dituzu. Hasi zaitez zaintzen, bestela udan ere oraindik gaixorik egongo zara eta!! Jantzi arropa lasai, eta hasi amonaren erremedioei kasu egiten.
o029_on
22/1/10
18:30
Página 1
azken balada Haurrek ikastetxeetan eta kalean euskararekiko duten jarrera dute hizpide Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’, Exteban Martiarena eta Ander Lizarralde bertsolariek. Bi alorretan erabilera oso ezberdina dela nabarmendu dute. Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde
Gaztelaniako Gaitasun Agiria?
A
rkaitz Oiart z a b a l ‘Xamoa’. Hi-
labete bereziya duk abendua irakaskuntzan. Ni hala ibili na, eta gabonak heldu zila, ditxosozko zubi bedeinkatua, San Tomas ta etzekitzer geyokin hilabetia klasin biño geyo ekintza osagarritan pasatzen duk. Abendun hasieran, esateako, Euskararen Eguna zela ta jai euki genin eun bat. Nik banekiken, biño aztua nin, ta ume batzuri hizket an attut a goatu niñun; «De ... madre, mañana tenemos fiesta; por lo del euskera, o Argitxo, eso...». Hiri ezauna itten zaik hau, Ander? Ander Lizarralde. Ezautuko ez tit pa! Ta ez dit uste haur berangatik ai gattukenik tamalez. Haurrak aitzen ttekena ittiaz gain, gustuko ttekena ta erraztasuna ttekena itten ttek. Esan nahi dit, eskolan euskera pranko entzuten ttekela, miño halare ettek itten. Euskera maita-
tzeko motiboik ez diken haur askoi aitzen gattuk subjuntibua, aditz laguntzallia... ta holako hitz ulerkaitzekin, berrize ettek gustuko izango. Aurreko batin, ume bat kastillanoz aittu ta euskeraz hitzeitteko san niyonin, ja etzola klasin san tziken ta etzin enteintzen zertik hitzein ber tzin. Gehiengo batin hortan bihurtu ttek gue hizkuntza, irakaslik kontentu eukitzeko hizkuntzan. Exteban Martiarena.
Erantzun hoi Oiartzungo haur batek , herri «euskaldun» batekuk... Ze erantzungo te dik Beraungo eo holako herri erdaldun batekuk! Arazua latza duk, miño autokritika itteko aukerare emateik: Hizkuntza bat matte eztunak, nekez erabilikoik eta gu mattatzen eakusten miño, erabiltzia inposatzen ai gattukela iruitzen zik. Hala, matematika eo fisika asignaturan pare jarri yau euskera (nota eta guzi). Xam, hola mattatzia zalla duk.
Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Hola buk atu
yeu geonek ere not ak matte ttiyeula, ez gañontzeko ezer. Umiak 8 bat karri badik etxea ze inporta dik ba nola pasa diken 8 hoi atetzeko, eo zemouzko integraziyua zakaken… Ni oaintxe hortan nabillek, euskeran eta irakaskuntzan, biyek batea. Nik eztit hizkuntza total eta absoluto bezela eakusten euskera, eo enikek nahi bintzat. Nere ustez gañeko totalitarismo guztiyak ulertzeko eta erantzuteko tresna bat duk hizkuntza, herramienta bat. Hoi eakusten saiatze nak ni, akaso gaur egun ne ikaslik ettuk euskaltzain urgazle izango, biño kalin erabiltzeko moduko euskera duk transmititu berko genikekena. Gu re k alekuk gattukelako akaso... Ander Lizarralde. Exte, zein duk ba bidia inguru euskalduna ez diken, euskera ez maitzatzen eakutsi t a aukera uzten bayok euskera lehenbizikotik
baztertuko diken haurrak euskera jakitteko?Gaur egun, euskera aukerako uzten bayau guriak in dik! Geo asmatu berko yau nola haurrek euskera mattatu, hoi duk erronkaik zallena ta hor inbertittu berra ziok dirua. Nei graziya itten tzik, ondo iruitzen tzik EGA diploma bezala exijitzia, miño zertik ez duk GGA sortzen (Gaztelaniako Gaitasun Agiria)? Exteban Martiarena. Otia Andy, galdera potolua in diak! Egiya esan, eztit ondo ulertzen galdetut akua, miño etzakit euskerak ze bire hartu berko luken. Jakingo banu, eniyuke lorazaina izango. Ados niok hiekin, gue hizkuntzak eztik aukerakua izan ber, nunnahi, eta beti, present eon ber dik. «Behartua» izan berrin, «aukeratua» izan ber likek. Erronka? Euskera erakargarri eta interesgarri bat eakustia duk erronka. Bestela, matematika bezain tostoia (eo bayarrollotxabal) izango duk askontzat.
29
o030_on
22/1/10
18:32
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2
8 7 6 5 4 3 2 1
L E O T Z 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
Z A R A T A 12
11
9
10
10
P U I U
9
11
8
R I T N A R Z E X B O L A X O T O T U A S K A D K T T A I N
7
O L O A I A I N U N A G O A A L I E S K B I L I M T I N O
6
I G A R A I L R I S O I T I Z A N GA L I O D A I R I B A L E R O L U K A G A R
5
U N T Z U E
4
12
3
GURUTZEGRAMAK
12
Soluzioak
ORBA BAILARA (BALDORBA) Zeharka
Goitik behera
1. Futbolekoa adibidez oso garrantzizkoa omen da. *** herria. 2. Bortizki hil. Emakume izena, txori baten antzekoa. 3. ***herria. Galdegaia. 4. Bular. Gizon izena, Udalde bat oso famatua da. Errep, ahotik erortzen den txistua. 5. Azken kontsonantea. Hanka. Ald, arto olpil. 6.Garai bateko Frantzia. Boligrafoa. 7. Bosgarran eta laugarren bokaleak. Salvador... pintore famatua. Ohartu. 8. Ald, ogia egiteko erabiltzen da. Artikutzako guardaetxearen izena. Fosforoa. 9. Telebista. Aralargo guardaetxea baino lehentxoago dagoen zabaldiaren izena. Ald, urte sasoi beroak. 10.Galdegai bera. Zero. Litioa. Potasioa. Iodoa. 11. Ald, ibiltzen laguntzeko erabiltzem dugun makila. Kontsonante bustia. Errep, hodi. 12. Bigarren bokalea. ***herria.
1. ***herria. ***herria. 2.Parre. Txiste . 3. Gaixotasuna. Kontsonantea. Gurturen infinitiboa alderantziz. 4. Opor, denborapasa. Errep, gorotza. 5.Esna ez. Ni filosofikoa. Aragoiko herria eta gizon izena. 6. Oxigenoa. Ald, Isaba inguruko bailara eta erreka famatua. Hirugarren nota. 7. Hodei. Ez zaratatsu. Nitrogenoa. 8.Hankaren atala. Lehen bokalea. Potasioa. Aire faltaz hil. 9. Radoia. Txori betz bustiak. Tantalioa. 10. Lehengo urtean. Aurpegia gorritzen dizuten beldur modukoak. Iodoa. 11. Saiatuz ikasi. Bostehun. Tunezeko autoetan. 12. Hotsa, zalaparta. ***herria, tontor-tontorrean.
30
o031_on
26/1/10
16:12
Pรกgina 1
AEB PARKEETATIK BARRENA Joseba Elizegik Ameriketako Estatu Batuetan, mendebaldeko parke nazionaletatik barrena egindako bidaiaren argazkiak dira ondoko orrialdetakoak. Orrialde antolaketa arazo batengatik, aurreko hileko klik hau bera ez zen zuzen inprimatu. Hona hemen argazki egokiak.
Antelope Canyon, Arizona
31
Canyolands, Utah
32
Yellowstone, Wyoming
Yosemite, California
Bryce Canyon, Utah
33
o034_on
26/1/10
16:14
Pรกgina 1
Yellowstone, Wyoming
Grand Canyon, Arizona
Zion Canyon, Utah
34
o035_on
25/1/10
19:38
Pรกgina 1
o044_on
26/11/09
16:44
Pรกgina 1